Euskal Literature - 12

Süzlärneñ gomumi sanı 3734
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2058
29.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
41.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
47.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
hura, eta heken buruan aterako duzula. Baiña zuk nola aterako
duzun ezen barrenago sartzen duzu: egunetik egunera bahiaren
gaiñean, amo gehiago hartzen duzu, halako moldez ezen azkenean ikusirik bahiaren balioa edan duzula, bahi guztia tabeman
uzten baituzu. Bada haur beror zeure arimaz ere egiten duzu.
Erraiten duzu, bahi bai, baiña neholatan ere eztezakezula sai.
Erraiten duzu bekatu bat eginen duzula, eta ez gehiago. Ordea
bat egin eta bat hari, hanbat iratxekitzen diozu bere ondotik;
halako moldez eta suertez arimaren gaiñean, bekatuaren zorra
berretzen eta kargatzen duzu, non azkenean, bahi guztia, zein
baita zure arima, tabeman, deabmaren eskuan, eta boterean
gelditzen baita, hartzaz, nork bere gauzaz bezala, nahi duenaren egiteko» (Gero, VI kapitulua, I).
Zati onetatik errez atera genezake nola idazten zuen Axular'ek, eta nolako eder-bitxiak erein zizkigun bere Gero mardulean; baita bidenabar, lan osoa begiz jo ezkero, or-emen
agiri diran akatsak —eunetik zazpi bat, Orixe'ren iritziz— oartu ere. Lan atsegingarria, egiaz. «Libum oparoa —dio M. Lekuona'k—; luze eta zabal. Oparoa gaiaz, oparoa eraz. Oparoa
mamiz, oparoa azalez. Ixuri ugariduna, benetan. Ixuri erreze145

koa. Euskal Literaturan fucile princeps. Ongitxoz guztien gañetikoa, gorena, ederrena, jantziena, jakintsuena, jatorrena, erreza,
txairua, apaña... fucile princeps. Oparoa esan det. Eta benetan.
Eta edozeñen eskutarako gañera. Guztiontzat «duana». Ez euskal-zaleentzat bakarrik —Euskera jatorraren ur bizia iturburuan bertan xurgatu nai duanarentzat bakarrik—; baita zuretzat ere, Apez Jaun, zuretzat, Midiku Jaun, zuretzat, Jaun Abokat... Zerana zerala: guztiontzat. Guztiok arkituko degu Liburu onetan nun edan, nun goza, nun ase. Olakoxea da» (Loc.
cit., XX).
Bada oraindik beste zeozer ere Axular jator egiten duena.
Zer baiña? Argi idazten du, nabasirik gabe, leun eta berdin;
labur ere bai; ez, ezta bat ere esakun4uze zale. «Sorta txiki
asko dun itzaldia degu aren itzaldia», dio M. Lekuona'k. Aren
idaztankera —estiloa— ezta, alere, amas estuloa, ebakia: badaki zati laburra luzeakin uztartzen, gaiak eta belarriak nola
eskatu. Artista dugu idazkortza erabiltzen, eta pentsamentuak
luze-laburtzen. Zer nai, axe dagi. Ta ementxe dago, ain zuzen,
Axular'en ezkutua: bizia ta gaztea darabillen izkera.
ETA AKATSIK?—^Baita. «Zeren», «ezen», «zeiñek», «hain»
eta olakoak darabilzki bear ez dirala. «Latinismo oietaz gañera
—dio oiartzuarrak— ba-du gure Axular'ek beste latinismorik
ere. Itzen joskeran '—itzen egokieran— batez ere. Ezta arritzeko ta, Axular'en pentsaera, iatin-antzatxo ibilli oi da askotan.
Aren mendeko eskribitzallerik geienena bezela» (Loc. cit). Eta
Axular beraren zatiño bat aldatzen du adibide bezela: «Haur
da erremedio ona, etsaiari barkatzeko eta pairatzeko, aren eginerranez konturik ez egiteko, nola eta zer moldez dagoen, koleran dagoenean, kontsideratzea». Au erantsiz: «Axular'en zatiak, latin-usai geitxo du. Baserritar arruntak, zati au jatorkiago
josten du».
Orixe'k, berriz, oiartzundarrari erantzunez, dio: «Ain zuzen
ere latin jatorretik latin kaxkarrera, gaztdanira, aldegiten du146

lako ari da gaizki Axular. Gure baserritarren kzurrena latinik
jatorrenarena baiño jatorrago da. Zer bada, diokezu? Latiña ta
euskera bkk bat al dira kzurrenean? —Bai, jaunak, eta ez
arritu. Baizik ere, euskera zarrago dala. Beraz, latiñak euskerari
artu al dio kzurren ori?— Ez, biak lenagoko bati; ausaz lenlenengo izkuntzari. Euskerak esan dezake latiñarengatik, arako
anai arek beste anaiarengatik ziagona: «anai al duzu olako?»,
eta, «ez, arek nau ni anai»... Euskera ta latin jatorraren itzurrena berbera da, eta euskal idazile berriena jatorrago oraindik,
baserritarrekin elkar artzen dutela. Or esaten diran eguneroko
jarduneko utsen gaiñetik, baserritarrak euneko ia eun aldiz itzurren jatorra du, ots, gaiderari dagokiona; idazle berriagoak ere
bai» (Euskera, 1958, 17 orr.).
GURE EEEDU.—Oni gagozlciola, beraz, idazle berriok, au da,
Axular'en ondorenguok, aren utsak albora utzirik, dauzkan bitxiak urre-ale bezela jaso ta zaitu bear ditugu. Cervantes'ek
ere baditu bere Kixote sonatuan akatsak, eta ez gutxi, baiña
gaurko espaiñiar idazleak ez darabilzkite aiek. Urteak dira joanak arrezkero, iru gizaldi ta erdi bezelatsu, ta gizonak beti ere
aitzina jo bearra du. Axular, ba, ez bekigu itsu-ksu jarraitzeko
maixu, eredu baizik.
Eredu, bai, orraitio; gaur guztiok darabilgun euskal batasunaren kezka bipilean batez ere. Batasun-zale dagerkigu Axular. Zein euskalkitakoa ote da berak bere liburuetan utzi zigun
euskera? SOrtzez naparra zalarik ere, aren euskera lapurditarrago dugu, itxura baten. «Gure Axular'ek bi edo iru izkelgi
nahasian erabiltzen ditu», dio M. Lekuona'k.
Ba-zezagun euskeraren batasunari dagokion auzia. Ta koska
au zerbait berdintzeagatik edo, osatu zuen bere Gero, andik
eta emendik artutako itzez eta gramatika-formaz adelaturik.
Guk ere orrela jokatu bear genuke, ez gero taldetxo batek
olan edo alan nai duela-ta, irkziak eta indarrak uztartu ondoan,
guztion artean arturiko batasun-erabaki gotorrez baizik.
147

(Ikus J. Vinson, Essai Bibl. Basque, 22 a.; J. Urkixo, RIEV, 1911,
538-655 orr.; Ibar, Genio y lengua, Tolosa, 1936, 103 orr.; M. Lekuona, Gero, Zarautz, 1954; J. Etxaide, Amasei seme Euskalerriko,
Zarautz, 1958, 21 orr.; A. Irigarai, Egan, 1-4, 1953; L. Mitxelena,
HLV, 72 orr.; L. Villasante, HLV, 72 orr., ta Gero, itzulpena, Gráficas Izarra, Donosti, 1964; K. Etxenagusia, Euskal Idazleen Lorategia, Donostia, 1969, 32 orr.; Auñamendi, Literatura, I, 166 orr.).

11—BERTRAND ZALGIZ
Hugonote zalduna. Zuberotarra. Zalgize'ko gazteluan sortua; Zuberoa'n betran il zan, 1640 urtea baiño lenago alegia.
Politika auzi ta naaskerietan arras murgilduta ibilli zan.
Euskal arloan ezagunak dira aren esakunak. Zalgize'k bildutako «Euskaldunen erran zaharrak» Jaurgain'ek arkitu zitun
eta J, Urkixo'k argitara eman, «Los Refranes Vascos de Sauguis» izenarekin, erderara itzuli ta eraskiñez omituak noski
(RIEV, II, 677 orr., ta III, 144 orr.).
Badu onek neurtitzik ere, Oihenart'i bialdu zizkionak, esate
baterako. Mauletar lege-gizonak, izan ere, Zalgize'ko jauna aipatzen digu, euskaldun poeta bezela. «Onek zaarragoa izanik,
eman bide zion leen bultzada», L. Mitxelena'k aitortzen digunez. Ala ere, ez dugu oraiñokarren, aren olerki-lanen aztarrenik.
flkus J. Urkixo, RIEV, 1908, 677 orr.; L. Villasante, HLV, 59
ta abar; Auñamendi, Literatura, I, 181 orr.).

12.—JAKUE BELA (I586-I667)
Zuberoa'n sortua, I586-2-I5'an. Buruz argia baitzan, Tolosa (Frantzia)'ko Ikastetxe nausian, 1606'garren urtean, maixu
148

titulua iritxi zuen Lege-jakintzan. 1614'an Lestarre'ko kortean
artzen dute, ta 1631'an Errege-epaikari izendatzen. Erlijioz,
Leizarraga ta Zalgiz bezela, protestantea genuan.
Euskerari emanik ainbat idatzi zigun, iztegi, gramatika ta
beste, baita enziklopedi bat ere, «Tabletes» zeritzana. Lan
auek, baiña, tamalez ez ditugu gaur ezagun, galduak bait dira
ziur asko. Aren ekiñetatik irtena, auxe dazagu gaur bakarbakarrik: euskal esaera sorta bat, Bela'k bildua. Sorta au, Gve.
Clement-Simon'en liburuan —Le Protestantisme et Verudition
dans le Pays Basque au commencement du XVIII siecle, Paris,
1896— argitaratu zan.
(Ikus L. Villasante, HLV, 93 orr.; Auñamendi, Literatura, I,
181 orr.).
13.—SILVAIN POUVREAU (
Eourges (Berry) izan zuen sorterri apez jakintsu onek. Etxe
apaleko semea izan arren, J. Duvergier de Hauranne —SaintCyran— ospetsuaren zerbitzari izan zan lenengoz, eta gero luzaro aren idazkari egona, «jakitate haundikoa». Ugazabaren
etxean euskeraz zekitelako, berak ere poliki ikasi zuen; eta ez
euskeraz soil-soil, latin, gaztelera ta ebfeo> ere bai. Idazten esku
ederrekoa genuen eta, Saint-Cyran'ek berari aldatuazi oi zizkion
Eliz-gurasoen zati aundiak.
Nausiaren teoloji-ustekizunak, alere, etzioten akats esatekorik urratu Idazlari mutillari, eta eliz-karrera ikasten joan zitzaigun Paris'ko Unibersidadera. An osotu zuen apaiz-karrera, baita
orduko gizon ospetsuekin ar-emanean sartu ere: Paul'go Bizente doneakin, Fouquet gotzaiarekin eta, P. Lafitte'k dionez,
Bossuet izen aundikoarekin.
Fouquet Baiona'ko gotzai zalarik, emengo e'liz barrutira etorri zan, 1640'tik 1644'ra Bidarte'ko erretore egonik. Baiña 01tze (1644-1681), Iholdi'ko semea, Baiona'ko gotzai izendatu
149

zutenean, Silvain, Bidarte'ko arima artzaintza utzi ta bere jatorrizko eliz-barrutka, Paris'era, biurtu zan, antza danez. Argatik
ere laket zitzaion noizik-beinka Euskalerrira itzultzea. Adiskide
iniñak zituen emen, Oihenart baitik bat. Paris'en il zan, ez
dakigu ziur, baiña 1670 edo 1680'rantza.
BERE EUSKAL LANAK.—Euskeraz iru liburu agertazi zitun:
1) Guiristinoaren Dotrina (Paris, 1656). Richelieu kardinal
jaunak, Lucon bere eliz-barrutirako egin zuen Kristau /rakaskintza —Instruction du Chretien (Poitiers, 1621)— zan euskerara itzulita. Argitaratzeko bainlenak Fr. Dominicus de Bidegaray, Petrus de Hirigoitz eta Baiona'ko gotzai Jean d'Olce'k
damazkiote. Liburua, berriz, kardinal ospetsuaren illoba Richelieu mariskalari eskeintzen dio.
2) San Francés de Sales Genevako Ipizpicuaren PHILOTHEA eta Chapeletaren Andre dana Mariaren ohoretan deuocionerequin erraiteco Antcea (Paris, 1664). Ginebra'ko santu
jakintsuaren Introduction a la vie devote (Lyon, 1608) dugu
euskeraz emana. Salestarra 1622'garren urtean il zan, eta 1661'an zoriondun eta 1665'an santu egiña izan zan; gertakari onen
biran osotu zuen Pouvreau'k bere itzulpena; sarrerako kartan,
liburua eskeiñiaz, orduko Aita Santu Alejandro Vll'garrena eskertzen du, euskaldun erria ta euskaldun semeen fedea ere
goi-goi jartzen duelarik.
3) Gudu Espirituala, il Padre don Lorenzo Scupoli Chierico regolare Teatinoc italienez eguina (Paris, 1665). Berein
aldiz argitara ekarri izan dan Combattimento spirituale (Venezia, 1589) da euskeraz jarria. Liburu au, ederki azaldua,
garai artan Baiona'ko jaurlari zan Antonio Gramont dukeari
eskeiñita dago. Iru liburu auek Bourges'ko goterkian bizi zala
argitaldu zizkigun. Beste lan batzuk ere atera zitun argitara.
Zeintzuk?
Beste iru esku-idatzi ere ba-dira Pouvreau'renak Paris'ko
Laterri-liburutegian, kelta-euskaidun deritzan arasan. Iztegi bat
150

—Dictionnaire basque-français—, argitara gabe oraindik; Leizarraga, Oihenart, Axular eta beste batzuk maíz aipatzen ditu
onen orrialdeetan. Bigarren, gramatika bat —Grammaire—,
oarrez, toki-izenez eta itzaldiz apainduta; J. Vinson'ek agertazi
zigun au Revue de Linguistique (XIV, 1881, 109 orr.) dalakoan, eta geroago banaka beste zati batzuk. Eta azkenez, Imitazione bat —Imitation—, Kempis euskeraz. Pouvreau'k berak
Alejandro VH'garrenari Philothea opetsiaz adierazten digunez.
Nolako euskera ote zuen euskaldun berri onek? Haraneder'ek berriz euskeraratu zitun Philothea ta Gudu Espirituala,
esango dugun bezela, ia mende bat geroago. Au dio Pouvreau'ri
buruz: «Egia da bada, Diozesa huntako Jaun Apezpiku zen
batekin Pariseko partetarik Baionarat etorri izan zen jaun apez
batek, eskaldunei zerbitzu errendatu nahiz, eskara ahal zakien
bezala ikasirik, Liburu hau eta bertze Zenbait ere eskararat
itzuli izan zituela, eta Parisen inprima arazi. Ordean eskara gaitz
batean itzuliak direnaz landa, hekien exenplario guti herri huntarat etorri izanez edo bertzek, gutiak dire orai Liburu hek
dituztenak, eta hañitzak izan nahi luketenak» (Philothea, 1749,
III). Berdin dio Combat spirituel (Tolosa, 1750, 5'gn. orr.) dalakoan ere. Aita Zabalak, ordea, bere Noticia de las obras vascongadas (1856, I, 3 zenbk.) Haraneder'en idazkera aitatuaz
dio: «es de poco mérito su lenguaje». Nolako gauzak!
Esanak esan, Silvain'en euskera ezta ain kaxkarra, urbildik
so-egin ezkero. Euskaldun berri zan, eta alere euskera jatorra
darabil geienik, aditzari naiz gramatikari begiratuaz batez ere.
P. Lafitte'k, arrotzaren Zenbait Ierro erakusbidetzat eskeiñiaz,
onela dio: «Lerro auek erakutsiko dute Pouvreau'ren eskuara
etzela Haraneder'ek zion bezain gutiestekoa».
flkus D'Aranatz, Curiosites du Pays Basque, I, 232 orr.; J. Vinson, «Gure Herria», 1921, 167 orr.; P. Lafitte, Loretegia, Baiona,
1931, 43 orr.; S. Onaindia, MEOE, 216 orr.; L. Mitxelena, HLV,
70 orr.; L. Villasante, HLV, 83-86 orr.; Auñamendi, Literatura, I,
181 orr.).

151

14.—AILLANDE OIHENART (1592-1667)
Garibai ta Oihenart dira oraiñarte aipatu ditugun euskal
idazlarietatik eliz-gizon ez diranak. Eta oni atxikirik, mintza
dedilla, arrituta bezela, L. Mitxelena. «Ezta eliz-gizona —dio,
Oihenart gogoratzean—. Detxepare bezala esatera noan berriz
ere; oker, dakizutenez. Baiña besterik esan nai nuen: Detxepare'k ere bertsotan berea eman ziola munduari, bere baiño
geixeago ere bai, bear bada. Eta oni nagokio. Ongian ez omen
diteke geiegirik izan, eta ezin esan gure literaturan deboziozko
liburuak geiegi direnik. Diogun, bada, bestelakoetan eskas gabiltzala. Nolanai ere, au da egia: elizako ezten ale bakanen
bat begiz jotzen dugunean, lasterka bizian oldartzen gatzaizkiola, baita Mongongo Dassança chimistaren «Laborarien abisua» ba'da ere».
Gutxi ta guzti ere, ezin ditzakegu bioi uka benetako gizontasuna ta euskaltasuna. Arrasatetarra aintziña bateko euskal gauza zaharren arduraz iñarrosia ibilli zitzaigun; Oihenart, ordea,
«bide okerretik ibillia dugu geinbat —idazten du L. Mitxelena'k—, gure egunotan dirdai berriz agertu zaigun literaturtradizio andi-zabaletik urruti, alegia. Detxepare'ri bezalaxe, badario beraz, heresi-usaia ez ezik, alako heresi-kiratsa ere» (Arnaut Oihenart, BAP, 1953, 445 orr.).
Barneko mintza-bearrak eraginda edo, Oihenart'ek naiago
zuen, bai, bere bidetik ibilli. Edo-ta, orduan ere, euskerari,
euskal gaiai ta euskal olerkiai buruz bereziki, gaurkoz bezelako
ezin-egona ote zuen, eta bide berriak urratu gurarik ibillia ote
dugu? Daitekena, noski. Aldiak nolako, gizakiak alako. Gizona,
egia, garaiko seme dugu: gizarte-giroak egin oi gaitu, eta Ondorioz alda-naiak ere sarri larritzen gaitu, betikoa utzi ta berriari putz-eman naiak nunbait. Ez al dugu gaur onakorik txalotzen? Eta zer dala-ta ez Oihenart'en egunetan?
152

BIZITZA.—Aren bizitzari buruz argitasun batzuk. Oihenart
Maule'n, Zuberoa'ko uriburuan jaio zan 1592'garren urtean.
Semeetan bigarrena izanik, azibide ezin-obea artu zuen etxean;
aitaren ogibidearen jarraille, Bordele'n ikasi zuen eskubidezkoa,
lege-gizon egiñik. Karrera bukatu ondoan, jaioterrian gelditu
zan egotez; Zuberoa'ko irugarren estatuko sindiku aukeratu
zuten 1623'an, eta lenbiziko bi estatuak, ots, aitoren semeak
eta eliz-gizonak, gogor egin zioten arren, kargu orretan iraun
zigun urte mordoan.
Jator-buruz ez dakigu aundiki zanik, baiña ezkontzaz orrelako egiña dugu. 1627'an, bada, Joana Erdoi aberatsarekin ezkondu zitzaizun; alarguna zan aitor-aiaba au, ta naiko gaztea;
onen ondasunak lilluratu ote zuten Oihenart? Alare, emazte oni,
Joana'ri, ondu zizkion olerki sutsuak maite-minduarenak dirudite. Ezkondu ta gero, Naparroa beereako Donapaleu'n bizi
izan zan Aillande; an izan zitun bere karguak ere: Naparroa'ko
Pariamentuko eta uriko ziñegotzi. Kargu auetan erritarren alde
jokatu omen zuen beti. 1653'an alargundu zan, eta 1667'an
utzi zuen mundu au.
IDAZLANAK.—Idazle bizi ta joera berri-zalea genuan. Esana
dugu. Ernai zebillen eguneroko gauzetan ere. Zuberoa'ko sindiku zala, askotan izan zitun naigabeak, orduko aitor-semeen
geiegikeriz bizi bait ziran. Ingurukoakin ere zur jokatu bearra
zuen, beametar eta baxenapartarren aurka batez ere, auek
bada sarri jabetu oi ziran, arrapari gisan, zuberotarren abere
taldez. Baita izan zituen erri arteko ta nazio arteko istillu ta
goraberak ere. Ogeitamairu urietan, sindiku zala idatzi ta argitaratu zuen prantsesez idatzitako au: «Declaration historique
de l'injuste usurpation de ia Navarre par les Espagnoles» (Paris,
1625).
Oihenart'ek asko idatzi zuen. «Liburu asko utzi ditu —dio
P. Lafitte'k— bai latiñez, bai erdaraz, bai eskuaraz». Baiña
aren ianetatik ezagunenak, auetxek ditugu:
153

1) Notitia utriusque Vasconiae, tum ibericae, tum aquitaniae (Paris, 1638). Esan nai du: «Bi Euskalerrien berria,
bai Iberia'ko ta bai Akitaniko'arena»; txera aundia izan du beti
ere latiñezko lan «garai eta ezagun» onek. Bigarrenez ere, Paris'en, egilleak naikoa ukutua, 1656'an agertu zan. Bigarren
argitaraldi au begi aurrean zuela Aita J. Gorosterratzu'k gazteleraz jarri ta Eusko-Ikaskuntza'k argitara ekarri zuen, 1929'an,
izenburu onekin: «Noticia de las Vasconias, la Ibérica y la
Aquitanica».
Ego ta ipar, Euskalerri osoaren edestia da liburu onen mamia, iru zatitan emana: amalau atal ditu lenengoak, amazazpi
bigarrenak eta amairu irugarrenak. Lenengo zatia, lan guztiaren
atari lez dugu; aspaldi bateko euskotar eta kantauritarrak dakazki gogora, aien lurra, oiturak eta izkuntza goraipatuz; Arabakoak, Bizkaikoak eta Giputzak bereziki. Bigarren zatiak, aintziñako napar erresuma edesten du, bertako erregeen etorki ta
belaunaldiak zeatz-meatz emanik; geigarri bezela Aragoi'ko ta
Bizkai'ko kondeen izen zerrenda dakar. Irugarrenak, azkenez,
Akitania'ko eusko-semeak aizatzen ditu, ango eskualdeak eta
sendi jaurlarien ixtoriak oroz gaiñetik.
Zogi ta zentzun aundiko agertzen zaigu Oihenart liburu
eder onetan: edestigille bizkor, egizale aundi. Euskalerri barruan idatzia izan zan Aita Moret naparraren ixtoria ere; baiña
gai onetan, Oihenart'ek, bere gizaldian egin zan lanik bikaiñena burutu zuela, aitortu bear dugu. Saratar Etxeberri'k eta
M. Larrameiadi'k bestera esanik ere, F. MichePek diño:
«Liburu au nomairen galdekizungarri da, aldi artakotan aratzenetarik eta zentzuzkoenetarik baitugu ezpai gabe Oihenart'en
auxe» (Le Pays Basque, 455 orr.). Berau izan ezpalitz, galduak
zitan onezkero, betiko galduak bai, Zenbait euskal gauza jakingarri.
2) Les Proverbes Basques, recueillis par le Sr. d'Oihenart;
plus les poesies basques du mesme auteur (Paris, 1657). Titu154

lúa prantsesez daramanagatik, euskerazko zati bi ditu, ondo
berezituak: a) Atsotizak edo Rejrauak, eta b) O. ten Gastaroa
neurthizetan.
ATSOTITZAK.—Auetariko asko dakazki, 706 guztiz, eta bakoitzak dagokion prantses itzulpena du ondoan. «Nere sorterriari zerbitzu egingo niola uste nuen —dio— gazte-gaztetandik
erriaren aotik jasotzea aski eztela, ezagunago eta iraukorrago
biur ba'nitza, inprimatzea dela bide». Eta lan au gizon ikasiena ere ba-dala adierazteko, lan ortan bere aurretik ari izan
ziranen izen-erreskada aundia dakar.
Berak bilduak al ditugu denak? Izango zitun noski laguntzailleak mugaz andik eta emendik. Zuberotar olerkari Bertrand
Zalgizek beiñik bein, iztegi txiki batekin 205 erri-esaera zahar
ere igorri zizkion. Dana dala, naiz berenez naiz iñoren laguntzaz bilduak izan, esakun Sorta baliotsua dugu ark utzi ziguna,
gaurko euskalarientzat ere zer ikasiz aztundua dagoena: lexikoari ta aditz-jokoari gagozkiola batez ere, urre-bitxiz josita
daukagu.
Jatorrak ote? Esakunen mamiari datxikiola, onela mintzo
da L. Mitxelena: «Olako zuur-itzen zuurtasuna, ezagun danez,
antzekoa izaten erririk geienetan, bai ingurukoetan, bai urrutiagoetan ere. Mamia euskal-mami garbi ez ba'da ere, euskalazal ederrez jantziak agertzen zaizkigu. Eta geroago berriz aipatu bearko dena, gure aurretikoek etzuten, agi denean, begilauso andirik gaizkiari, estalirik zegoenean ere, antzemateko,
ezta eragozpenik mingaiñean bere izena emateko» (BAP, 1953,
448 orr.).
Euskal gauzetan ongille aundi izan genuan F. Michel'ek
egin zuen bigarren argitaraldi bat (Bordele, 1847); atsotitzak
eta olerkiak irarrazi zitun. Prantsesez eta euskeraz du titulua;
euskerazkoa: «Uskarazko zuhur-hitzak Aillande Oihenartek bildiak, zoinen ondoti jiten baitira nskaraz egin zituen neurthitzak). Olerkiak, Artxu'k prantsesera egindako itzulpena da155

karte, baiña ezta itzulpen egokia, Artxu'k ez bait zuen ondo
ezagutzen euskal esaera zaharren guna; F. MicheFek gutxiago
oraindik. Eta L. Mitxelena'k: «Ba-zekiten, gutxi gora-bera
beiñik-bein, zertaz ari zen Oihenart; ahapaldi osoak ere adituko
zizkizuten batzuetan. Baiña kritikaren oiñarri nagusia, itz eta
esaldien mami izkutua atzematea, geienetan falta zitzaien» (Loc.
cit., 449 orr.). Lan au zala-ta, geroago argitaldu zituzten beste
bi beintzat: 1) Atsotizen Urreenquina, ta 2) Notice sur les
Froverbes basques (Paris, 1859). Eta azken orduko Rene Lafon'en itzulpena, 1936'an RIEV dalakoak Tolosa'n egiñiko facsímile bat eta Larresoro'ren Oihenart (1970) Uburua.
NEURTITZAK.—Aitaturiko liburu onen azkenerantza «O. ten
gaztaroa neurt^hitzetan» dator. Izan ere, liburuak ongi dio,
Oihenart'ek gaztetan borobilduak dira emen datozten olerkiak,
naiz-ta batzuk —Ezkontidearen hil-kexua, adibidez— geroxeagokoa izan. Gaztetakoak izanik, ibillera zoroen frutua, nai ta
ez? Neurtitzen azala zein barrua maitasuna da; eta, «Jainkoaren eta Elizaren manuak», «Eguberri koplak», «Nunc dimittis», «Vexilla Regis» jainkozkoak, eta «Lur karbarien eresia»
ta bi «Ilhartitz» kendu ezkero, gaiñerako guztiak maitasuna
dute gai. Gaztetan maite-suak joa genduan bear bada, ta ortik
ustutzen zuen bere biotz aztoratua bertso xotilletan. Neskatxen
izenak ere ba-damazkigu: «Margarita», «Argia», «Xuria»,
«Graziana», «Beltxarana»; guztiok bere irudimenak sortuak
noski; oso zeatz bereizten ditu aien soin-atalak:
Ahoño, mihi ozena,
hortzik den aratzena,
begi bizi; so hutsaz
maitarazi diroena.
«Joana» zan bere egiazko emaztearen izena; au il zitzaionean, olerki eder bat, bere garaiena bear bada, idatzi zuen: «Ez156

kontidearen hil-kexua». Gogaiz, irudikizunez ta biotz-zartadaz
txk ederra. Musak dute ura galduaren errua; baiña «musai eskertsu bear luke egon —dio J. Etxaide'k— aien goi-amasa jasorik olerki bikain bati sortzea eman ziolako». Ona asiera:
Andreak, luzez zerbitzatu
zaituztet, eta nik hospatu
dut herri hautan zuen izena,
lehen guti ezagutu zena:
Nik zuen azturak et'atunak
gu baitan orano ez entzunak,
argiratu'tut ilhunbeti,
et'aterarik herratzeti
guretu, et'eman hek euskara
kobla hontzalen eskuetara.
Jainkozkoak ez dute, izkuntza giarra darabillenarren, ainbesteko oler-indarrik. Eguberri koplak, gaiñera, itzuliak ditu.
NOLAKO OLERKARIA?~Iiakur iritzi-izpiño auek. F. Michel'ek: «Oihenart poetak eztu merezi, ene ustez, Oihenart historialariari zor zaion laudorioa; bi doai oiek, ordea, elkar ezin ikusi
dutenak izaki, apika» (Le Pays Basque,. 456 orr.). Orixe'k, berriz, ez ditu bazter uzten aren neurtitz4anak; zorretan gaudela
dio mauletar olerkari trebearekin, «poeta landuxe izanik, neurtitz politak utzi zizkigulako. Etxepare baiño landuagoa, zailuagoa, ariñagoa... Ba-ditu burutapen ugari, erderatik artu arren,
euskerara ederki egokitzen dituenak.., Gaur den egunean ere
lanik aski Oihenart'en neurtitzak baiño legunagorik, landuagorik, jasoagorik egiten» (Euskal Esnalea, 1927, 210 orr.).
Nori siñetsi? galdetzen du L. Mitxelena'k, eta erantzuten:
«Orixe'ri noski, etxekoen begi-belarriak emeagoak izaten baitira
Olakoetan kanpotarrenak baiño. Zalantza andirik gabe, gaiñera»
(Op. cit., 449 orr.). Eta A. Irigarai'k: «Bertso laburrez idazten
157

du geienik: euskera garbia darabil, erderakada ez sartzeko arreta bizia: gaur erriak ez darabiltzan aditz-forma batuak dakazki» (RIEV, 1928, 71 orr.). L. Mitxelena'k berriz ere aren
biotz-ondo ugaria dala-ta: «Negarrak, zinkuriak, zauriak eta
eriotza aipatu arren, eztigu alako biotz-ondokorik ematen. Axalekoak dirudite Detxepare'ren itzen ondoan. Onenak, soillagoak
eta zakarragoak izanagatik, kementsuago iñarrausten gaituzle
finaitasunezkoak alegia), obeto ezagutzen baitzuen amorioaren
indar purrukatzaillea eta maitemiñak jo duen biotzaren ezinetsia» (L. c, 456 orr.).
Oihenart, nire ustez, bere idazlanak, ixtori-gaiezkoak eta
abar, osorik begitu ezketiño, jakituneta iritzi-emaille zorrotz
agertzen zaigu. Olerkiak mamiz, maite-poema geienak lekuko,
sakontasun aundirik ez ba'dute ere, euskeraz ondu diianetatik
ederrenetakoak ditugula aitor bearrean aurkitzen naiz. Azalez,
ordca, ots, egituraz, bere itzurren eta joskera ez-oituagatik, bitxikeri iruditu arren, gaur ere atsegin zaigun zer barez jantzita daude. Aitzol zanak bere aldizkingi «Yakintza»-n argitara
zitun Oihenart'en bost olerki: «Erranen duta?», «Margarita»,
«Argia deritzanari», «Zuzaz bertzerik» eta «Nik ez dut ehor
maite», giputz-izkelgira ere itzulita. Sarrera belaza au jartzen
die: «Euzkadin izan diran olerkaririk yaioenetakoa XVIPgarren
mendean bizitako Oihenart auxe degu. Gure olertiaren edertasunak irakastearren antziñako olerki oiek «Yakintzan» argitaratzen ditugu» (Yakintza, 1936, Loreil-Garagarrilla, 170 orr.).
Oihenart'en olerkerak, egia esan, etzuen eragin bizirik izan.
Etzigun ark aurretikoen lorratzez ibilli gura izan: orduko koplarien lanetatik urruti zegoen zerbait zebilkion barruan dantzari. Olerki ikasia, landua, itz garbalak eta irudikizun sakon
aberatsak nai zituen; Lizardi'k eta Lauaxeta'k 1930'rantza egin
zuten antzeko zerbait, noski. Baiña auek biok jarraitzaille beroak izan ba'zituzten ere, Oihenart, bere berpizte nai kementsuan, bakarrik utzi zuten orduko euskal olerkari zabarrak. Girorik ez nunbait.
158

L'ART POETIQUE.—Zer dugu au? 1665'gko. maiatzean
Oihenart'ek Lapurdiko apaiz bati bidali zion ldazki baten datorren lana. P. Lafitte apaiz euskaltzaiñak argitaldu zuen, 1967'an, «Gure Herria» aldizkarian. Olerki-arazorako badu interesa
ta garrantzia, ta ez gutxi. Olerkerak ditun arau ta legeak aipatzen dizkigu, latiñez, frantsesez, gazteleraz naiz italeraz. Auek,
nola sartu euskal poesian? Garai artan euskal olerkigintzak zeukan egoera garbi azaltzen digu. Ementxe bereizten ditu silaba
emeak eta arrak; berdin amaitze edo riman nola jokatu bear
dan, gazteleraz bezela •—querido, divertido— ala euskeraz, silaba ta erdi gutxienez —etzezan, nezan—, ta orrela. Oihenart
bera rima oso zalea dagerkigu bere olerki-lan guztietan.
Mauletar argi onek badu oraindik beste lan aipagarri bat,
Silvain Pouvreau'ri bialdu zion iztegi txikia, ta RIEV'ek (220232 orr.) argitara emana.
flkus J. Vinsorij Essai Bibl. Basque, 20, 26 eta 362; J. Jaurgain,
Amaud d'Oihenart et sa familie, Paris, 1885; P. Lafitte, Loretegia,
37 orr.; S. Onaindia, MEOE, 201 orr.; L. Mitxelena, HLV, 74 orr.;
L. Villasante, HLV, 86 orr.; J. Etxaide, Amasei seme Euskalerriko,,
145 orr.; Auñamendi, Literatura, I, 183 orr.; J. M. Leizaola, Estudios
sobre la Poesia Vasca, 31 orr.).

15.—AITA BERNARDO GAZTELUZAR (1619-1701)
Ziburun jaio zan, 1619-3-12'an. Gutxi ezik ez dugu aren
bizi-zeaztasunik: 1640'an Jesus'en Lagundian sartu zala, ta
bere egunetan predikari ta arima-zai ona izanik, Pabe'n il zala,
1701-4-15'an. Orrela Aita Somervogel'ek Bibliotheque de la
Compagnie de Jesus deritzan liburuan. Bizitz-aldirik geiena,
itxura danez, Pabe'n igaro zuen.
BERE LANA.—Bizi-aztama gaillenik utzi ez ba'zigun ere,
kaizu ederreko gizasemea izan zan Aita jesuíta lapurtar au. Ez
diñot soiñez, ez bait dakigu, baiña bai gogoz, adimenez eta
159

biotz-ondoz. Liburu eder bat borobildu zuen: Eguia catholicac
salvamendu eternalaren eguiteco necessario direnac (Paue,
1686); Joanes Desparatz, Erregeren inprknatzaillea baitan.
Baiona'ko gotzai Gaspar Priale'k, Jesuiten Aita nagusiak, Orzaize'ko A. Basili'k eta A. Jakue Oihenart'ek ematen dute baimena.
Bertsoz eginda dago liburu guztia, lenengo orrietan itz
lauz ere zerbait ekarri arren. 479 ditu guztiz. Eta zortzi zatitan bananduta dago: a) Sarrera bezela, 1686'tik 1715'raiñoko
egutegi ta jai aldakorren ondoan, kristauak bete bear dituan
gauzak dakazki: meza, letani, eresi ta atsalde-otoitzak (14-18);
b) koplak Jesukristoren jaiotza, nekaldi ta eriotzari dagozkienak
(85-206); d) Aldareko Sakramentua (207-262); e) Andre Mariaganako eraspen eta jaiak (263-316); f) gizonaren lau azken
edo azagak (317-410); g) ernetako Zaindari santuak (411-438);
i) bakoitzaren lanbideari dagozkien otoitz eta eskariak (439459), eta j) kristau ikasbidea ta askotariko erreguak (459-479).
Kopla auetatik jatorrak ditu geienak, eta itzuliak beste batzuk. Jatorren artean auek dituzu ederrenak edo: «Urrun adi
Pamaseko», «Musa zahar profanoa», «Erraguzu, Maria», «Ihiztaria», «Leku sainduak»... eta itzuiitakoen artean: «Ama zegoen tristea», «Dies irae», «Creatura damnatua», eta abar.
Liburu oso bakana. Gaur Donostia'ko Diputaziñoko liburutegian daukagu ale bat.
IRITZIAK.—Egun aietako eliz-gizonak ba-zuten erria eskolatzeko bide berezi bat: bertsotan zetozten erri xearen eskuetan
ipiiii bear zituzten liburuak. Edu ortan jokatu zuten Argaiñaratz'ek, Harizmendi'k eta Ziburu'ko Etxeberri'k; eta Gazteluzar'ek badu, ain zuzen, zer ikusia, zein odolez zein elez,
Joanes Etxeberri'rekin.
Gazteluzar gogoratuz au dio P. Lafitte'k: «Axular bezain
miresgarria zaiku, non ezten gorago ere ezarri behar, hain baitu
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Euskal Literature - 13
  • Büleklär
  • Euskal Literature - 01
    Süzlärneñ gomumi sanı 3668
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2072
    27.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature - 02
    Süzlärneñ gomumi sanı 3675
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1968
    28.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature - 03
    Süzlärneñ gomumi sanı 3768
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2093
    28.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature - 04
    Süzlärneñ gomumi sanı 3681
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2099
    27.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.7 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature - 05
    Süzlärneñ gomumi sanı 3624
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1902
    28.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature - 06
    Süzlärneñ gomumi sanı 3783
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2042
    28.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature - 07
    Süzlärneñ gomumi sanı 3704
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2125
    26.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature - 08
    Süzlärneñ gomumi sanı 3749
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2144
    28.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature - 09
    Süzlärneñ gomumi sanı 3807
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1930
    30.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature - 10
    Süzlärneñ gomumi sanı 3784
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2053
    30.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature - 11
    Süzlärneñ gomumi sanı 3756
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2038
    30.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature - 12
    Süzlärneñ gomumi sanı 3734
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2058
    29.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature - 13
    Süzlärneñ gomumi sanı 3679
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2004
    28.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature - 14
    Süzlärneñ gomumi sanı 3771
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1954
    29.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature - 15
    Süzlärneñ gomumi sanı 3670
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1922
    29.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.7 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature - 16
    Süzlärneñ gomumi sanı 3690
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2034
    27.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature - 17
    Süzlärneñ gomumi sanı 3753
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1847
    31.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    50.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Literature - 18
    Süzlärneñ gomumi sanı 1577
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 945
    36.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    56.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.