Euskal ipuinak - 14

Süzlärneñ gomumi sanı 4208
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1299
34.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
49.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
58.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
baten billa urrun, arribera baterat. Erranen dioela hartzeko ezpata bat hainbertzeren erdian,
bañian har dezala sabre zaharra bertzeak utzirik.
Erraten dio biharamunian emazteak erranik
behar duela egorri erreztun holako arriberan gal-

dua zuenaren billa. Egortzen du beraz eta erraten dio behar duela berexi ezpata bat. Izanen
duela han arraiñ gaxtua franko garraitzeko. Muthikoak erraten dio ez duela nahi ezpata hekietarik. Aski duela sabre zahar hura, zikiñetan ibiltzen dena. Eta badoha.
Arribatu denian erriberaren ondorat, han
zagoen nigarrez, ez jakiñez zer egin. Andre gaztea heldu zaio eta erraten dio:
—Zer, nigarrez ari zare! Ez zitut nik erran
lagunduko zaitudala bethi?
Hameka orenak ziren. Erraten dio andre gazteak:
—Behar nazu puskatu sabre horrekin eta
puska guziak urerat botatu.
Mutilak ez du nahi nihondik. Erraten dio:
—Nahiago dut hemen berean hil eziñez eta
zu sofri arazi. Andreak erraten dio:
—Ez da deus nik sofrituko dutana. Iñ behar
duzu berehala. Tenorea badoha hola hola.
Mutil hura ikharetan da. Lotzen da bere
sabrearekin. Botatzen ditu puska guziak urerat.
Bañian hor gelditzen da erri pikiñaren puska bat,

mutiko haren zapatetako itzean. Andre gaztea
atheratzen da uretik eta erraten dio:
—Ez dituzu denak urerat botatu. Erri pikiña
falta dut.
Billatu eta ikhusten dute zango azpian zuela,
itzetan geldituba. Andre gazteak ematen dio
erreztuna eta erraten duala fite, tenoria pasatu
gabe. Egun erditako erregeri eman behar zioen.
Arribatzen da uruski. Andre gaztea etxean sartzean athea zarratzen du indar guziekin eta
ematen da oiuka:
—Ai! erri pikiña lehertu dut!
Eta sinets arazi zuen han egiñ zuela.
Errege kontent zen. Erraten dio behar duela
biharamunian ezi garaño bat eta hiru behor
gazte. Mutikoak erraten dio entsaiatuko dela.
Jaunak ematen dio makil izigarri bat. Andre gazteak erraten dio arratsean:
—Aitak erran zituen garaño hura nere aita
izanen da. Joko duzu zure indar guziez zure makhil izigarri horrekin sudur printzetan. Piza eskapatuko zaio eta garraitua izanen da. Lehenbiziko
behorra, nere aizpa zaharrena izanen da. Joko
duzu bularretan zure iñahalekin. Hari ere piza

eskapatuko zaio eta bentzutua izanen da. Ni
azkenik ethorriko naiz. Iñen duzu alegietan ni jo
eta joko duzu zure makillarekin lurra. Nik ere
iñen dut piza eta garraituba izanen naiz.
Biharamunian iten du mutillak andre gazteak
erran bezala. Garaño heldu da gogotik. Fierra
zen bañian gure mutillak sudur printzetan jo eta,
piza in eta bentzutua izatu zen. Igual iten du
behorrarentzat. Jotzen du bere makil izigarriarekin bularretan. Hak ere iten du piza. Eta hirugarrena ethortzen denian iten du alegietan hura jo,
lurra jotzen du. Egiten du piza eta denak gan
dire.
Biharamunian nausia ikhusten du ezpañak
hantuak, bisaia guzia keldarra bezin beltz, andre
gaztia ere bularretarikan minez. Gaztena ere
arras berandu jeiki zen bertzek bezala egiteko.
Nausiak erraten dio ikusten duela arras baliosa
eta abila dela eta nahi dioela eman bere alabetarikan bat emazte, bañian behar duela beresi
begiak zarratu eta. Andre gazteak erraten dio:
—Beresiko duzu zuri bigarrena eskua emanen zaituena eta manera guzietarik ezagutuko

nazu zeren erripikiña eskasa atzematen beituzu.
Emanen dut bethi hori aintzinerat.
Biharamunian nausiak erraten dio:
—Hemen gaituk orai. Beresiko duk zoin nahi
dukan bethi begiak zarratuak.
Zarratzen du beraz eta alaba zaharrena urbiltzen da.
Ematen dio eskuba. Erraten dio erregeri:
—Pisua da eta pisuegia neretzat. Ez dut hau
nahi.
Bigarrena urbiltzen da. Ematen dio eskuba
eta ezagutzen du berehala erri pikiña eskas.
Erraten dio erregeri:
—Hau da nik behar dutana.
Ezkontzen dire berehala. Pasatzen dituzte
hola zenbeit egun. Erraten dio bere andreak:
—Obe dugu hemendikan gan iesi. Bertzenaz
hillen gaitu aitak.
Arratsean partizen dire beraz hamar orenetan eta andreak gazteak iten du tu bere gelako
athe aintzinean erraten dioelarik:
—Tuba, hire medioz, hi mintzatuko haiz nere
orde.
Eta badohazi ungi urrun.

Aita badoha gaberdi ondoan jaun andre
hekien gelako atherat eta jotzen du athea. Ez
diote errepustarikan ematen. Jotzen du finkiago
eta orduan tuak erraten dio:
—Tenore huntan ez da nihor sartzen gela
huntan.
Aitak erraten du:
—Nik sartu behar dut.
—Ez da posible, dio bethi tuak.
Aita asarratzen da bethi eta gehiago. Oren
batez tuak atxik arazi zuen hala athean. Azkenian, ezin bertzela egiñez athea autsi eta sartzen da barnerat. Zer da haren kolera izigarria
ikhustean gela utsa! Bafdoha bere andrearenganat eta erraten dio:
—Ez hintzen hi tronpatu! Elkhar ungi ezagutzen zuten eta ungi akordatzen. Biak iesi ganak
ditun. Bañian ez dinat uzten hola. Banigoan
ondotik eta atzemanen ditinat goiz edo berant.
Partitzen da beraz. Gure jaun andreak urrun
ganak ziren. Bañian andre gaztea bethi beldurrian zagoen. Erraten dio bere senharrari:

—Orai atzematen posible gintuzke. Nik ez
dezaket gibelerat beira. Bañian zuk iyan ikhusten duzun zerbeit.
Erraten dio jaunak:
—Bai! Gure ondotikan heldu da gauza izigarri
bat, behiñ ere ez dut ikhusi halako mustrorik.
Andre gazteak erraten du botatzean orraze
bat:
—Orrazea! Hire medioz forma dadiela nere
aitaren aintzinian dena sasi eta dena berho eta
nere aintzinian bide eder bat.
Iten da harek nahi zuen bezala. Iten dute bide
puska handi bat. Erraten dio orainon andre gazteak:
—Beira zazu othoi iyan ikhusiko duzun orainon zerbeit.
Senharra badabila, beira gibelerat. Ez du
deusik ikhusten bañian hedoietan ikhusten du
zerbeit gauza terrible. Erraten dio bere andreari
eta erraten du andreak harturikan bere orrazea:
—Orrazea, hire medioz hori den tokian forma
dadiela bruma, harria eta galerna izigarri bat.
Hek nahi bezela gertatzen da. Egiten dute
bide puska bat eta erraten dio andre gazteak:

—Beire zazu iyan ikhusiko duzun deusik.
Jaunak erraten dio:
—Orai akabo gare. Hemen dugu gibeletik
gure gainian. Balia zaite zure podoriaz.
Botatzen du berritz ere berehala orraze bat
eta erraten du:
—Orrazea, hire medioz forma zak nere aitaren eta gure tartean arribera bat izigarria eta
han ito dadiela sekulako.
Hori erran orduko ikhusten dute ur handi bat
eta itotzen beren etsaia eta aita. Erraten du
andre gazteak:
—Ez gare orai geihago haren beldur. Bizituko
gare trankil.
Iten dute bide puska handi bat eta arribatzen
dire leku batetarat zeinetan andre gaztea ez beitzitaken sar.
Erraten dio bere senharrari:
—Ez dut posible aintziñatzea gehiago. Giristiño lurra da hori. Ezin sar ninteke. Behar duzu
gan lehenbizi. Behar duzu gan aphez baten billa.
Behar nau bathaiatu eta gero ethorriko naiz
zurekin. Bañian eman behar duzu ungi kontu.
Norbeitek musu ematen balin bazaitu arras

ahantziko nazu. Ungi emazu kontu horri eta ez
zuk ere musu eman nihori.
Agintzen dio ezetz bere andreari.
Badoha gan, gan, gan. Arribatzen da bere
errirat eta han sartzearekin matanta zahar batek
ezagutzen du. Heldu zaio gibeletik. Ematen diozka bi musu. Akabo da. Ahanzten du bere andrea,
behin ere ikhusi ez balu bezala, eta badago han
ungi libertituz eta bere atsegiñak ungi artuz.
Andre gazteak ikusirikan ez zela sekulan bere
jauna [heldu], arribatu zitzaiola zerbeit, ez zuela
haren ganean kondatu behar gehiago, artzen du
makila ttiki bat eta lurra jotzean erraten du:
—Nahi nuke hemen berean iten balitz ostatu
eder bat behar diren zerbitzari eta ganeatiko
guziekin.
Bazen baratze eder bat aintzinian eta emana
zen athean «ostatu huntan ematen da jaterat
pagatu gabe».
Egun batez jaun hura badoha ihizirat bere bi
lagunekin eta oihanian zabiltzalarik erraten dute
batek bertzeari:

—Ez gindikan ezagutzen lehen ostatu hau.
Gan behar diagu ikhusterat. Pagatu gabe ere jan
ditake.
Beraz badohazi. Andre gazteak ezagutzen du
berehala bere senharra banian gizonak batere
ez. Ederki errezebitzen ditu. Jaunak hain kontent
dire hartaz non galdetzen beitu batek iyan ez
luken utziko gabaren pasatzerat harekin. Andre
gazteak erraten dio baietz. Bertze batek erraten
dio:
—Nik ere nahiko nuen bada.
Andre gazteak erraten dio beraz:
—Eta zu bihar, nahi balin baduzu, segurki.
Eta bere senharrak erraten dio:
—Eta ni, etzi beraz?
Erraten dio andre gazteak baietz. Gelditzen
da beraz jaun gazte hekietarikan bat. Arratsa
pasatzen du agramendu hanitzekin eta ogerat
gateko tenoria ethorri denian, andre gazteak
erraten dio:
—Txikia zinenian izatu zare aphez mutil eta
prudatzen zintuzten. Usain hori ez zait gustatzen. Oferat ethorri banion lehen behar duzu

orraztatu. Horra orraze bat eta pruda guzia kentzen duzunian ethorriko zare oferat.
Gure jauna hasten da orraztatzen banian
sekulan ezin ken dezake bere pruda. Ken ahala
ethortzen zitzaioen berritz. Non andre gaztea
jekitzen denian orainion orraztatzen ari zen.
Erraten dio muthikoak:
—Zer? Jekitzen zare ni ethorri gabe?
—Ez duzu ikhusten argia dela? Ezin egon nintekeen gehiago; jendeak ethorriko dire.
Gure jaun gaztea badoha bere etxerat gehiagokorik erran gabe. Atzematen du lagun gaba
pasatu behar zuena andre haren etxean. Erraten
dio:
—Kontent haiz? Ungi jostatu haiz?
—Ba, ba! Ederki segurki. Neri bezin laster
pasatzen balin bazaik denbora, ungi jostatuko
haiz.
Badoha beraz etxe hartarat. Andre gazteak
ematen dio ungi afaiterat. Afaldu orduan erraten
dio:
—Ogerat gan banion lehenago behar dituzu
zangoak garbitu. Hor izanen da panderu bat ur.
Ungi garbiak izaten dituzunian ethorriko zare

ogerat… Bat garbitzen du bere ustez. Bertzea
garbitu orduko, lehen oiña beltza eta zikiña du.
Berritz ere garbitzen du eta zikiña atzematen
ungi garbitua zuen zangoa. Hola hola ari zen
hainbertze denboraz non andre gaztea jekitzen
beita. Erraten dio jaunak:
—Zer? Jekitzen jadaneko, ni ethorri gabe?
—Zertako ez zare bada ethorri argia banion
lehenago? Ni ezin egon naiteke gehiago ogean.
Argia da eta jendeak hasiko dira.
Jaun gaztea erretiratzen da bertzea bezala.
Orai senharraren sainja da. Bertzeak banion obekiago zerbitzatzen du orainion. Deus ez zen
eskas haren afarian. Ogerat gateko tenoria ethorri denian badohazi andre gaztearen gelarat.
Ogerat gateko prest direnian andreak erraten
dio hiltzeko argia. Hiltzen du eta berehala pizten
da. Hiltzen du berritz ere eta piztua da hil orduko. Gau guzia hola pasatzen du athorra has argi
hura ezin hilez.
Argi ethorri denian andre gazteak erraten
dio:

—Ez nazu beraz ezagutzen? Ez zare oroitzen
nola utzi zinduen zure emaztea aphez baten billa
gateko?
Hori erran orduko jotzen du bere buruba eta
erraten du:
—Xoilki orai orotzen naiz hoik guzietaz. Orain
arte behiñere emazterikan ez banu bezala nintzen. Zer urrikiak ditudan! Bañian ez da nere faltarik. Bizkitartean ez nuen hola nahiko eta
matanta zahar batek artu nintuen bi musu nik
konprenitu gabe.
—Igual da. Orai hemen zare eta iñ duzu aski
penitentzia. Zure lagunek ere iñ dute. Bat aritu
da gau guzia burutik pruda kentzen eta bertzea
zango garbitzen eta ez dute zuk baño gehiago
nerekin iñ lorik. Orai gan behar duzu zure errirat
eta handik ekhar arazi behar duzu aphez bat.
Bataiatuko nau eta orduan ganen gare zure
herrirat.
Senharra badoha eta heldu da aphezarekin.
Bathaiatzen du eta partitzen dire. Herrirat arribatu direnian bere makillaz lurra ukitu eta erraten du:

—Hemen izan dadiela jauregi eder bat barnean behar dituen gauza suberte guziekin, baratze eder bat etxearen aintzinean.
Erran orduko egiña da eta han bizi izan ziren
hanitz aberats eta urus mutikoaren ama zaharrarekin.
Ungi bizi izan baziren, ungi hil ziren.
(Laurentine Kopena)

NESKATXA GAZTEA
MESPRETXATUBA
Asko munduan garen bezala baziren ama bat
eta bere alaba. Arras pobreak ziren eta erraten
dio alabak plazatu obeko duela zerbeit iteko
bere amarentzat. Amak nihondik ez du nahi. Zer
billakatuko den hura gabe. Nahiago duela pobre
izan harekin ezinez eta aberats bakharrik. Neskatxa gelditzen da.
Dendarigoan ibiltzen zen eta laster, hor ama
eritzen zaio eta laster hiltzen. Neskatxa gaixo
harek pena handia zuen eta gaten zen igual
lanerat kanporat. Egun batez, etxe batean zelarik heldu da kanpoko norbeit eta erraten diote:
—Zer! Neskatxa hori hemen duzue lanian?
Mundutiar eta behar ez den bat da. Ez duzube
behar geihago ekharri lanerat.
Arratsean ematen diote jornala eta erraten
ez dutela geihago haren beharrik izanen. Badoha bertze etxe baterat eta han igual heldu dire
jende batzuek eta erraten dute gisa berian:

—Neskatxa hau duzue lanian? Fingaixtoko
neskatxa bat da. Ohoñia ere da eta ez geihago
ekhar araz.
Ematen diote arratsean jornala eta erraten ez
dutela geihago haren beharrik. Nihork ez zuen
geihago galdetzen eta gosiak zagoen bere
etxean. Karitatez eta miserikordiaz hauzoko
jende batzuek ereman arazten dute behar gabe
lanerat, pena ematen izanez. Eta harat ere badoha norbeit eta erraten du:
—Arritzen naiz hemen ikhustea neskatxa
hori. Deus guti du balio. Nola duzube hemen?
Erraten diote:
—Karitatez ekharria, laguntza iteko.
—Ez ekhar araz geihago. Ohoiña da eta mundutiarra ezin geihago.
Bere jornala eman eta egortzen dute ez dutela geihago haren beharrikan. Neskatxa gaixo
hura miseria handian zen. Jan nahi balin bazuen
eskatu behar zuen eta ematen da eske eta
mundu guziak hain zuen iguñ non ikhusten zutenian tu iten zioten.
Heldu da biaia batetik untzitako mahistru
bat. Bere lagunekin libertitzen ari zelarik neska-

txa harek galdetzen dio karitatea. Bere lagunek
erran eta neska txar bat zela eta iteko tu, egiten
du bertzek bezala.
Gure mahistruba badoha biaietan eta artua
da tenpesta izigarri batez, galerna eta uria jauts
ahala hari da. Ikharan zaozin guziak. Mahistrubak egiten du botu bere othoitzen erditik eskapatzen balin bazen, ezkonduko zela neskatxa
mundutiarrenarekin eta mespresatuenarekin.
Denbora berehala edertzen da. Iten du biaia bat
hanitz urusa eta ekhartzen dioena diru hanitz.
Lurrerat ethorri denian ahanzten du bere botua
eta ungi libertitzen da.
Berritz ere neskatxa harek berak galdetzen
dio karitatea eta lagunek erran eta neska txar
bat zela, tu egiten diotela, harek ere iten du.
Berritz ere badoha untzitan eta lehen banion
handizkiago hartua da denbora izigarri batez.
Aize handi eta zimizta izigarri batzuek, bertzerik
ez zen ikhusten. Denak ikharatuak othoitzean ari
ziren. Mahistrubak egiten du berritz ere beilla
ezkonduko dela arribatzean etxerat neskatxa
mundutar handienarekin eta pobreenarekin. Eta
urriki du ez lehenago bere botua atxikia izatea

eta erraten du bere burubari, atxiki izan balu ez
zuela naski halako denborak atzemanen. Banian
orai deusek ez zioela ahantz araziko bere agintza.
Edertzen da kusian denbora eta biaia hartan
bonur handia du eta irabazten nahi bezenbat
diru. Etxerat ethortzen denian berritz ere ikhusten du neskatxa hura. Lagunek iten diote tu.
Bañian erraten du ez duela egiñ nahi harek.
Ezkondu in behar duela harek. Lagunak ematen
dire karkallian irriz. Mahiñela badoha bere amaren etxerat eta erraten dio ezkontzen dela.
Amak errepusta:
—Ezkontza ona eta aberatsa iten balin
baduk, ederki.
Semeak erraten dio:
—Ez da batere aberatsa. Holako da.
Ama ez zen kontent. Erraten dio utz dezan,
neska txar bat dela hura. Erraten du igual dela,
hura bertzerik ez duela izanen. Laguneri galdetu
zioten non egoten zen. Irakutsi zioten etxe zahar
bat. Gure mahistruba badoha arratsean. Jotzen
du athea. Neskatxak dio:
—Zer da hor?

Gizonak dio:
—Idek azu athea. Ni naiz.
Neskatxak:
—Ez dut idekitzen atherik. Ogean naiz.
—Igual da. Idekazu.
Neskatxak:
—Ezetz, ez dutala egiñen.
Gizonak:
—Austen dut athea.
—Izu nahi duzuna banian ez dut idekitzen.
Austen du erran bezala eta sartzen da. Ikhusten du neskatxa hura lasto puska baten ganean
bere arropez estalia. Mutikoak erraten dio haren
ondorat gan nahi duela. Erraten dio:
—Hillen nazu nahi balin banazu banian ez
zare ethorriko nereganat.
Hola aritu ziren luze. Mutillak erraten dio
eman diozan ezkontzeko itza beraz. Neskatxak
erraten dio:
—Nondik nahi duzu ni, holako pobrea, eta zu
hoin aberatsa ezkont gaitezen.
Jaunak erraten dio baietz iñen direla. Neskatxak ez du nahi sinetsi eta jaunak erraten dio itz
ematen balin badio ganen dela handik. Neska-

txak gatea gatik erraten dio beraz baietz. Badoha mutikoa.
Biharamunian badoha aphez batenganat.
Erraten dio zer pasatzen den. Ematen diozka
berrogoi milla libera eta erraten dio diru hortaz
egiñ ditzala xato eder bat eta eskas balin bazen
forni zezala, harek gero pagatuko zuela bertze
biaian. Neskatxa hura ere badoha aphez harenganat. Lehenago ere lagunduba eta kontsolatua
zen aphez hartaz.
Erraten dio aphezak nola eman diozkan jaun
mahistru batek berrogoi milla libera hari emateko, xato bat iñ zezan eta beretzat eskas zituenak
ere. Jaun aphezak erraten dio hura okupatuko
dela xato hartaz eta egiñen dituela neskatxak
eskas dituen puska guziak.
Badoha mahistruba eta egiten du biaia bat
desira ahal bezin urusa. Denbora ederrikan bertzerik ez zuen izatu. Diru hanitz ekharri zuen eta
ezkondu zen arribatu eta kusian.
Ama eta haurrideak gan ziren esposetarat
eta zenbeit denboraren buruban mahistruak gan
nahi izan zuen bertze biaia batean. Bere xatoti-

kan gan zen bere andrearekin bere amaren etxerat eta erran zioen:
—Zurekin obekiago izanen da nere emaztea
eziñez eta bera, gure etxe berrian. Bethi iñen
diozkazube arropak gradu berrian, emanen jaterat handieñian eta ungi hartatuko.
Partitzen da jaun hura untzitan. Maiz eskribatzen du bere emazteari. Baiñian zer iten dute
amak eta alabak mahistruba partitu orduko?
Kentzen diozkate andre hari soinian dituen arropa ederrak, ematen zahar batzuek, espalakoin
batzuek lastua barnean eta egortzen dute antzara zain ogi beltz puska bat eman eta. Erraten
diote elkharri behar duela sistapur zama bat eta
behar duela iruten ari, egonez antzarak zaintzian. Neskatxa gaxo harek ez du deus erraten
eta partitzen da antzara tropa batekin. Arratsean
heldu da laur ardatz arirekin eta sistapur paketa
batekin eta egiten du egun guziez igual. Ez diote
erraten senharrak eskribatzen duela ere xoilki.
Mahistru harek iten du biaia bat ederra gogotik. Bazuen zerbeit beldur bere amaren eta arrebaren ganean eta bere burubarekin egin zuen
behar zuela arribatu isil isilla ikhusteko nola tra-

tatzen zuten bere emaztea. Heldu da beraz jaun
estranjer bat bezala kapitain arropan. Erraten du
urrundik heldu dela eta han nahi lukeela hekien
hotelian pasatu zortzi egun.
Ederki errezebitzen dute amak eta arrebak
eta erraten beres dezala zein gela nahi duen.
Jauna arrastatzen da bere esposeko gelan. Ilhuntzian heldu dire antzarak kanka kanka oihuka
eta hekiekin neskatxa bat. Galdetzen du jaun
harek usaia duela hartzeko hola ethortzen
denian neskatxa mundutarren bat berekin eta
iyan emanen dioten. Erraten diote baietz, neskatxa hura bezin bat ez dela izanen eta emanen
diotela.
Badohazi erraterat antzara zaiñari. Erraten
diote ez duela segurki gan nahi harek. Erraten
diote kesaka baduela urria eta hekiek gogotik
gan litazkela banan hura beresi duela eta bortxaz botatzen dute jaun hura zen gelarat.
Jaun harek galdetzen du afari eder bat, hala
usatzen dela. Zerbitzatzen diote handienian.
Neskatxa antzara zain hura tristeki zagoen
mahaiñaren aintzinian. Ez zuen deus jan nahi.
Bortxatzen du jaun harek eta bethi erraten zioen

ez zela gose, jan duela bere usaian. Iyan bada
zer jan duen galde egiten dio. Ogi beltz puska
bat goizian berekin eremana. Berritz ere erraten
dio jan dezala gauza on hekietarik. Erraten dio
ez duela deusen beharrik eta hari eginen dioen
atsegin handiena litakela handikan uztea gaterat
bere antzaretarat. Jaun harek erraten dio:
—Ez dakizu beraz zertarat ethorri zaren
hunarat? Nerekin ogerat behar duzu.
Neskatxak erraten dio:
—Puskatuko nazu hemen berean ni, zure
ogerat ganen naizen banion lehenago. Nik badut
senhar bat eta hari fidel nahi dut egon.
Eta kondatzen dio jaun harek galdetu eta,
nola zen arras pobrea eta nihork maite ez zuena,
jaun aberats batek nola nahi izan zuen harekin
ezkondu. Zein ona izan zen harentzat. Biaietan
partitu eta utzi izan zuela, ungi izanen zela pentsatu eta bere amaren etxean eta ez zuela
gehiago bere senharraren berririk. Erraten dio
jaun harek:
—Ezagut zenezake zure senharra?
Erraten dio baietz.
—Badu zerbeit marka?

Erraten du neskatxak:
—Bai. Badu bi bularren erdian kalitx bat hiru
ilekin.
Jaun harek idekitzen du bere athorra eta irakusten bere sorseñallia. Neskatxa hura hala bozkariguak sesitu zuen non erortzen da flakatua.
Jaun harek beitzakien gela hartako berri, armariuak puskatzen ditu handik artzeko edari finak
erremeti arazteko bere andrea. Noizpeit iten da
eta pasatzen du gau ezti bat bere senharrarekin.
Biharamun goizian antzarak heldu dire athe
aintzinerat kuak kuak eta etxeko andrea eta
bere alaba heldu dire jaun horren atherat erraten dutelarik iyan ez zen aski gozatu orainion.
Partitzeko tenoria dela bada. Ahalkegarri bat
dela tenore hartan orainion ogean izatea. Jauna
jekitzen da eta erraten dio bere amari:
—Zer, ama! Hola behar zenduen beraz tratatu nere emazte maitea!
Hain koleran zen, bere emazteak ez balu
othoiztu barkhatzea, joko ere zituen. Emazteak
gibelatu zuen. Egorri zituen ama alabak etxetik
kanpo eta bizi izan ziren jaun andreak urte hañi-

tzez urus eta kontent. Ungi bizi izan baziren,
ungi hil ziren.
(Laurentinen ahizpa)

LIBURU TZARRAK
Asko munduan bezala baziren ama alaba
batzuek. Arras pobreak ziren. Egun guziez gaten
ziren oihanerat. Alabak erraten dio amari:
—Hau da bizia. Bethi oihan huntan otsoak
bezala eta zertako? Artua izateko janaritzat bakharrik.
Amak erraten dio:
—Urus behar huke izatea artua ere; denek ez
diten izaten.
Ama hura eritzen da. Alaba bera gaten zen
oihanerat eta bere aferetarat. Bañian ez zezaken
aski egin. Miseria gorrian ziren. Margarita zuen
izena alabak. Egun batez bazuan oihanerat eta
atzematen du brazelet bat. Ekhartzen dio bere
amari iyan zer inen duten. Amak erraten dio:
—Altxatu, jabia atzeman arte.
Hain beharrian ziren, amak erraten dio duala
holako andrearen etxerat. Eta erran diozala iyan
emanen dioten sokorri piska bat. Ungi beharretan direla. Ama arras eri duela. Badoha eta erraten dio. Andre hura bera heldu da kusian ikhus-

terat eta hala bihotza hautsi zaio ikhustean
hekien pobretasuna, ematen beitio berrogoi libera. Amak erraten dio Margaritari:
—Hua berehala karnizeriarat. Salda ungi
hartu nahia naun.
Badoha bainan ama bethi eta gutiago zoan.
Andre heldu da berritz ere ikhusterat eta erraten
du pena bat baduela. Senharrak ekharri zioela
brazelet eder bat eta ez dakiela non, galdu
duela. Amak erraten du:
—Margaita, ekharan fite atzeman huen brazelet eder hura. Andrearena behar din izan.
Ekhartzen du eta andre hura bozkariatzen da
ezagutzearekin harek galdu zuena zela. Ematen
diozkate ehun libera erratean milla merezi lituzketela, hala miseria sofritu eta hura han zutelarik eta hura saldu eta izanen zutela bada dirua.
Ama gaxo hura arras arras flako zen. Andre
harek ezagutzen du hil behar duela eta erraten
beitio zer griñak dituen bere alaba bakharrik
uzteaz erraten dio andre harek ez griñatzeko
geihago, hura okupatuko zela hartaz eta ez
zuela deusen eskasik izanen.

Hiltzen da emazteki hura. Egiten dute enterramendu eder bat. Andre harek pagatu zuen.
Eta artzen du berehala Margaita bere etxerat.
Hañitz maitatu zuen eta ez zuen behin ere uzten
ilkitzerat bera. Berekin ilkitzen zuen bethi.
Banian hala ere in zuen gizongai bat eta
arrats guziez ikhusten zuen ixilik. Ganix zuen
izena. Liburu tzar saltzaille zen. Nihork ez zuen
maite hartako. Ganixek nahiko zuen egon Margaitarekin banian Margaitak ez zuen nahi ikhus
zezaten. Egun batez andrea eta jauna arratsaren
pasatzerat zoazilarik erraten dio Ganixi datorla
eta poliekin izatuko duela bere gelarat. Eta hola
iten zuen andrea kanporat gan beharra zenian.
Zenbeit denboraren buruban gizendua zen.
Eta norbeitek ideki nahi ziozkan andreari begiak
eta erran zioten esperantzetan zela. Andreak ez
du nahi sinetsi. Ekhar arazten du Margaita bere
sozietateko jenden aintzinerat eta erraten dio:
—Behar nazu erran egia bat. Erran naute
esperantzetan zarela. Egia da?
Erraten dio baietz. Eta erran diozala beraz
nor duen gizon gaia. Erraten du: Ganix. Andrea
penatzen da hanitz eta erraten dio ekhar arazte-

ko. Heldu da eta erraten du ezkont litakela gogotik. Andreak erraten du mintzatuko duela holako
apeza, eta horrek erraten duena iña izanen dela.
Badoha andrea eta aphezak erraten dio uzteko
ezkontzerat banian liburu tzar guziak erretzekotan. Ganixek ematen du itz baietz. Ezkontzen
dire eta zenbeit denboraren buruan Margarita
erditzen da seme batez. Denak loriatuak ziren.
Bañian emagiñak erraten diote:
—Haur hau gaizkiko izanen duzube. Ohoñ
handi bat izanen da eta ebatsiko du aphezen
nausiari bere muntra.
Ez ziren geihago halako bozkariotan. Margaitak erraten du:
—Eman behar dugu berehala amañotan. Han
egonen da zazpi urthe izan arte.
Gero emanen zuela eskola handi batean,
urrun eta hala, apenaz izanen zela ohoñia. Iten
dute erran bezala. Ogoi urte izan zituenian,
eskribatzen diote Margaitari egortzen diotela
bere semea, ebatsi duela aphezpikuari bere
muntra pasaietarat zoazilarik bere lagunekin.
Ama penatzen da hanitz eta etxeko jaun andreak
eta bere aita ere. Amak hala sentitu zuen afron-

tu hori non eritzen beita eta handik laster hiltzen.
Aitak erraten dio bere semeari utz dezan
bizio tzar hori eta eman dadiela bide onian. Ez du
deusik entzun nahi. Erraten dio txikitik duela
bizio hori eta haren liburu tzarrak direla kausa.
Harek pozoñatu duela haren bizia. Aitak erraten
dio duala beraz ez balin badu nahi sendatu. Partitzen da eta ez zen aditzen haren ohoñtza itsusiez bertzerik mintzatzen. Eta in zuen hainbertze
non, laster aditu beitzen urkatu zutela. Aita hala
tristatu zen non hil beitzen fite. Jaun andre on
hek bizi izan ziren bethi urus, zeren onak izatu
beitziren beren bizi guzian.
(Marie Louise)

ZORRIA
Errege batek bazituen hiru alaba. Erraten dio
gaztenari, billa diozan, baduela beharri ondoan
zerbeit. Bilatzen dio eta atzematen dio zorri ttiki
bat. Erraten dio aitak:
—E bien! Zer da?
—Deusik!
—Ez duzu egia erraten. Bada zerbeit.
Eta erraten zioen Fifinek ez zuela deusik
atzeman. Aita asarretzen da hainbertze, bazela
zerbeit, non erraten beitio bazuela zorri ttiki bat,
bañian beratz tartean sartua duela. Kentzen dio
eta ematen du eltze batean. Hala handitzen da
zorria non eltzia zarta arazten beitu. Ematen
dute pipota batean eta zenbeit egunen buruan
zarta arazten du hura ere.
Erregek ekhar arazten ditu lau karnazer.
Erraten diote hiltzeko bestia hura eta larru dezaten. Iten dute. Erregek ematen du larru hura
idortzen leiotik eta krida arazten du zeniek ezagutzen beitu zeren larrua den dilindan, posibleko
duela bere alabetarikan bat bere emaztetzat.

Alde guzietarikan gizonak heldu ziren, bañian
nihork ez zuen ezagutzen larru hura.
Jaun bat agertzen da urrerian sartua eta erraten du:
—Hori da zorri baten larruba, eltze batean
eta pipota batean azia.
Erregek erraten dio baietz. Egia dela eta
datorla nahi duenian alabaren beresterat. Erraten du ganen dela etzi.
Errege zoratua zen. Erraten zuen ez balu
pentsatu ere emanen zioela gogotik bere alabetarik bat.
Erregek prepara arazten du bazkari eder bat.
Egortzen du Fifine saiarat arno zaharketarat eta
estauliatikan pasatzean behor xuriak erraten
dio:
—Ai Fifine! Gardia zuri! Zubekin bazkaldu
behar duen jauna, debrua da eta zu berexiko
zaitu. Aitak nahiko zaitu dirua eman partitzean,
banian ez duzu hartuko. Erranen diozu ez duzula nahi behor zuria bertzerik. Eta emazu ungi
kontu aita asarretzen bada ere. Erranen duzu
bethi ez zarela ganen behor zuria gabe.

Fifine tristatua da arras. Ez da beztitzen ere
batere mahañian emateko eta haren ahizpak
emanak ziren pinpiriñak bezala. Jaun hura heldu
da eta errege koleran sartzen da ikhustean bere
alaba maitena ez dela beztituba eta erraten dio
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Euskal ipuinak - 15
  • Büleklär
  • Euskal ipuinak - 01
    Süzlärneñ gomumi sanı 4161
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1306
    36.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    50.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    58.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal ipuinak - 02
    Süzlärneñ gomumi sanı 4226
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1276
    35.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    57.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal ipuinak - 03
    Süzlärneñ gomumi sanı 4124
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1458
    33.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    53.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal ipuinak - 04
    Süzlärneñ gomumi sanı 4139
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1309
    34.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    55.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal ipuinak - 05
    Süzlärneñ gomumi sanı 4179
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1253
    35.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    56.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal ipuinak - 06
    Süzlärneñ gomumi sanı 4165
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1423
    34.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    54.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal ipuinak - 07
    Süzlärneñ gomumi sanı 4158
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1289
    33.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.7 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    55.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal ipuinak - 08
    Süzlärneñ gomumi sanı 4128
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1344
    32.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    53.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal ipuinak - 09
    Süzlärneñ gomumi sanı 4140
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1396
    32.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    54.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal ipuinak - 10
    Süzlärneñ gomumi sanı 4112
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1317
    32.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    56.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal ipuinak - 11
    Süzlärneñ gomumi sanı 4116
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1336
    32.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    55.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal ipuinak - 12
    Süzlärneñ gomumi sanı 4132
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1250
    33.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    53.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal ipuinak - 13
    Süzlärneñ gomumi sanı 4163
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1242
    35.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    57.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal ipuinak - 14
    Süzlärneñ gomumi sanı 4208
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1299
    34.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    58.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal ipuinak - 15
    Süzlärneñ gomumi sanı 2772
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1036
    37.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    52.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    60.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.