Euskal ipuinak - 10
Süzlärneñ gomumi sanı 4112
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1317
32.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
48.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
56.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
erran behar zaitut orai nere pena. Ditudan
guziak galdu ditut parigo bat iñ eta M. Laur Kantonekin haren etxean sartuko nintzela, bañian
gau guzia han egon naiz, bañian ezin sar ninteken.
—Hori bertzeik ez baduzu, deusikan ez da
hori eta nik antolatuko dut hori.
Emazteki xahar hori badoha saski bat sahar
artu eta. Jotzen du atea eta erraten du andrearen amaño dela eta idekitzeko. Idekitzen diote
beraz. Andre gazteak irakusten diozka bere
esposeko arropa ederrak eta biharamunekoak
ere, bere urregate eta gañerateko edergallubak.
Arropen altxatzen ari zelarik, sorgiñak hartzen
du urre gatea andre gazte haren izenarekin zena
eta ez du kasurik egiten andreak eta ez du eskas
atzematen altxatzean zeren konfidentzia guzia
beitzuen haren amaño zela erraten zuelakoan.
Sorgin hura badoha martxant harenganat eta
ematen dio urregatea. Martxant harek ematen
dio sari arropa denak berriak. Lorietan badoha
martxanta Kantonenganat eta urrundik
irakusten dio urregatea. Pentsa azue zer kolera
gure jaunak. Badoha berehala bere etxerat.
Bidean zelarik egin arazi zuen kasa bat.
Jotzen du athea erraten duelarik nausia dela.
Sartzen denian erraten dio bere emazteari aire
bortitz batekin, doala berehala goiti eta eman
dezala bere esposeko habillamendu guzia bere
urreriarekin. Batere urreria eman gabe jausten
da. Erraten dio iyan non duen bere urreria. Ezin
atzeman izanez erraten dio, biharamuneko emanen diola. Erraten dio bera zaldi gañian eman
eta, eman dadiela haren gibelean. Andre gazte
harek pentsaturikan zerbeit, artu zuen diru
hañitz berekin. Bide puska bat in dutenian, jausten dire. Ematen du bere emaztea kasa haren
barnean eta botatzen du itsasorat.
Itsaso bazterrian bethi izaten beitire jendeak,
kasa hura ikhusi eta, atzematen dute ahal bezala. Hasten dire joka ideki nahiz. Erraten dio barnetik:
—Puliki, puliki. Bada hemen jende bizia.
Ideki eta ematen diote sari ederra. Badoha
ostatu baterat. Bestitzen da «ala jaun». Galdetzen du nor den eri handi hiri hartan. Erraten
diote erregearen alaba, zazpi urte hartan, eta
egun guziez gaten da lore eta belar biltzerat landetarat. Iten du dotorekin ezagutza eta behin
badoha hekiekin erregeren etxerat eta erraten
du bertze bati ilkitzean:
—Nik senda nezake andre gazte hori.
Erregek aditzen du hori eta erraten dio ethortzeko lehen bai lehen. Lehenbiziko bisitan ematen dio edaterat. Edan orduko igitzen du buruba.
Ematen dio berritz ere edaterat eta jartzen da
ogean. Hirugarrenean ematen digoenian edaterat iten du ogetik saltu. Pentsa azue zer bozkariguak ziren erregeren etxean.
Erregek ez zakien zer egin haren saristatzeko. Erraten dio ez duela deusik nahi herri hartako gobernamendua bertzerik. Eta iyan nor duen
bere kortean. Erraten diozka izen hañitz eta Laur
Kantonena ere. Gan denian bere palaziorat,
ekhar arazten du bi jandarmen erdian M. Laur
Kanton. Galdetzen dio zer in duen bere emaztea.
Erraten dio ez dakiela. Irakusten dio gillotina,
erraten digoelarik:
—Egia ez erratekotan horra zer izanen den
zure sortia.
Orduan erraten dio beraz nola ethorri zitzaioen martxant bat haren tentatzerat. Nola in zuen
parigua eta ethorri zitzaiola haren urregatearekin eta orduan koleran sartu eta bota zuela itsasorat kasa baten barnean eman eta.
Egortzen du martxant haren billa. Harek ere
kondatzen dio bere izateak ez galtzeko, ezin
etxean sartu eta, emazteki batek ekharri zigoen
urregatea. Ez zuen erran nahi martxantak ere
lehen kolpe egia. Mehatxuen onduan aithortu
zuen. Ekhar arazten du sorgin hura zortzi jandarmen erdian eta erraten dio nola hartu zuen
andre haren etxean haren urregatea. Erraten dio
egia, denak nola pasatu ziren.
Eman araziak beitzituen gobernadoriak zazpi
barrika elkarren ganean bolborez denak bethiak,
eman zuten sorgina heien gañean eta eman zioten barrikeri azpitik su. Sorgina gan zen airetan
su harekin eta ez zuten gehiago nehork ikhusi.
Urkatu zuten ere martxanta. M. Laur Kanton
belauniko zagoen gobernadoreren aintziñean
barkamendu galdez egin zuen gauza itsusiaz.
Barkatu zigoen eta in zuen gobernadore eta
egotu zen gobernantes. Ekhar arazi zuen bere
aita eta bizi izan ziren ungi urus. Hori ez balin
bada egia, hola gerta dadiela.
(Mariño Amyot.
70 urtez goiti)
ARREBA ETA ZAZPI ANAIAK
Baziren jaun andre batzuek arras pobreak eta
haurrez kargatuak. Bazituzten zazpi mutil. Piska
bat handitu zirenian erraten diote bere amari
obe dutela gan beren gisa, obekiago atheratuko
direla. Amak peñ handirekin uzten ditu partitzerat. Hek gan onduan ematen du mundurat neska
txiki bat. Piska bat handitu zenian gaten zen
auzorat jostetarat.
Egun batez zerbeit haurkeria iñ eta erraten
dio hauzoko emazteki harek:
—Zuk ere obekiago iñ ziñezake gatea zure
anaiek in duten bezala.
Badoha haur hori bere etxerat eta erraten dio
amari:
—Ama nik baditut anaiak?
Amak erraten dio baietz.
—Non ditut?
—O! Ganak norapeit.
Erraten dio neskak gan behar duela harek
ere. Eman diozela oihal peza bat, zazpi athorren
egiteko, eta berehala nahi duela gan. Amak pen
handia zuen zazpi haur jadaneko kanpoan izaki
eta bakarrak ere gan nahi izatea. Uzten du beraz
gaterat neskatxa hura.
Badoha gan, gan, gan. Galdetzen du hiri
batean iyan ezagutzen dituzten zazpi anaia elkharrekin lañian hari direnak. Erraten diote ezetz.
Badoha mendi baterat. Han ere galdetzen du eta
erraten diote zein etxetan egoten diren.
Sartzen da etxe hartarat. Ikhusten du lan
guziak egitekoak direla eta ez dela nihor etxean.
Iten ditu ogeak. Etxe guzia ematen du garbiki.
Bazkaria prestatzen du eta gordetzen da hauts
tokian. Anaiak arribatzen dire eta harrituak dire
ikhusteaz lan guziak egiñak eta bazkaria prest,
norbeit baditakela han abiatzen dire billa eta
billa, bañian, ez dire amesten billatzea haustegia
eta badohazi berritz ere lanerat.
Arratsa ethorri orduko iten ditu lan guziak
neskatxa harek. Anaiak ethorri orduko prestatu
zuen afaria eta gorde zen berritz ere austokian.
Anaiak arrituak billatzen dute berritz ere etxean
bañian ez dute deus atzematen. Badohazi ogerat
eta neskatxa hura ematen da josten; eta josten
du athorra bat eta erematen du bere anaia zaha-
rrenari eta hola arrats guziez egiten zuen athorra bat eta erematen anaia bati. Ezin konpreni
zezaketen nola gertatzen zen hori. Erraten zuten
bethi es zirela loharkatuko bañian ogerat gan
orduko loharkatzen ziren.
Anaia gazteenaren sanja ethorri zenian athorra izateko, erran zioten sehurki ez zela loharkatuko. Ogerat gan eta denbora puska baten buruban badoha neskatxa hura eta erraten dio, ustez
eta lo zagoen:
—Zure sanja orai ethorri da orainion, nere
anaia maitea.
Eta ematen hasten zaio athorra ogearen
gañean noiz eta erraten beitio:
—Nere arreba zare beraz zu!
Eta besarkatzen du. Kondatzen dio beraz
nola aditu duenian bazituela anaiak nahi izan
duela heien ganat gan hekien laguntzeko. Bertze
anaiak ere jeikitzen dire eta loriatzen jakitearekin beren arrebak egiten ziozkatela lan guziak.
Bizi ziren hala denbora puska bat. Anaiak gaten
ziren egun guziez lanerat eta arrebak egiten
zituen barneko lan guziak.
Anaiek debekatzen diote sekulan gatea auzoko holako etxetarat zernahi gertaturik ere.
Banian egun batez, horri kasurikan egin gabe,
berandutu beitzitzaioen lanian, gan zen lasterka
etxe hartarat su piska baten billa, lasterrago
iteko afaria. Arras ungi errezebitzen du emazte
harek. Nahi ziguen eman eskas zuen guzietarik,
bañian erraten dio suaz kontent zela. Emazte
hura sorgina zen. Ematen dio belar paketa bat
erraten dioelarik emateko hura zangoen urean,
deskantsatzen zuela hañitz.
Arrats guziez panderu handi batean zazpi
anaiek batean zanguak garbitzen zituzten. Ematen du beraz belarra hur hartarat eta zangoak
sartu diztuzteneko billakatzen dire behi sei, eta
zazpigarrena betroiñ.
Neskatxa gaiso haren pena ezin erran ditake.
Behi gaxoek ere besarkatzen zuten bethi beren
arreba bañian neskatxa harek maiteago zuen
hañitz gehiago betroiñ hura. Egun guziez erematen zituen landa baterat eta han egoten zen
heien kontutzen.
Egun batez han zagoelarik erregeren semea
han pasatzen da eta arritua da han ikhustiaz
halako neskatxa ederra. Mintzatzen zaio eta
erraten dio harekin nahi duela ezkondu. Neskatxak erraten dio pobrea dela arras eta ez ditakela. Erregek erraten du baietz, baietz, igual dela,
igual dela. Ematen diozka neskatxak kondizioñak: ezkontzen balin bada, sekulan ez hil araztea
behi hekiek eta partikulazki bettroiñ ttipi hura.
Promes ematen dio erregek. Ezkontzen dire.
Erematen ditu bere behiak berekin eta ungi tratatuak ziren bethi. Esperantxetan gertatzen da
printzesa hura eta erditzen da.
Errege kanpoan zen batez heldu zaio sorgin
hura. Hartzen du bere ogetik eta botatzen du
erregeren huntasunetan zen leize izigarri baterat eta ematen da sorgina bera printzesaren
ogean. Errege ethortzen denian arras sendatua
atzematen du. Erraten dio ez duela ezagutuko
eta erraten dio printzesak, sofrikarioek hala billaka arazi dutela eta sendatzeko lasterrago behar
duela hil arazi bettroin hura. Erregek erraten dio:
—Zin ez nazu egin arazi sekulan ez dutala hil
araziko? Nola galdetzen nazu hori?
Sorgiñak hura zuen bere etsaik handiena.
Bakia ez beitzigoen uzten egortzen du mutilla
behien billa. Atzematen ditu leze haren onduan
daozila zazpiak marrumaz. Nahi zituen egorri
etxerat bañian nihondik ez zezakeen eta aditzen
du mutillak boza batek erraten:
—Ez dut neretzat penarikan, bañian nere
haurra, nere senharra eta nere behi maiteak
nork hartuko ditu?
Mutillak ezin erreusitu eta badoha erregeri
erraterat zer pasatzen den. Errege bera badoha
leze haren ondorat eta aditzen du boza hura.
Fite botatzen du soka handi bat barnerat eta
noiz eta ere iduritzen beitzaio hartzeko denbora
izatu duela, goiti tiratzen dute eta ezagutzen
dute printzesa dutela. Pentsa erregeren bozkarigua.
Kondatzen dio bere senharrari zer egin zigoen sorgin harek lehenago eta orai. Errege badoha sorgin haren ogearen aintzinerat eta erraten
dio badakizkiela haren gaxtakeriak eta ez baditu
berehala behi hekiek lehen bañion mutil ederrago iten orainion, labe gorritu batean erre araziko
duela.
Sorgin harek iten ditu mutil eder eta hala ere
erregek erre arazi zuen labe gorritu batean eta
haren hautsak botatu aireari. Errege bizitu zen
urus bere andrearekin. Zazpi anaiak ezkondu
ziren korteko andreekin eta ekhar arazi zuten
beren ama eta urus bizi izan ziren guziak.
(Louise Lanusse)
ISTORIGO EGIA
Bithirin errian bazen laborari etxe handi bat.
Egun batez arto zuritzen ari zirelarik mutillak
erraten du etxeko alabari antzin-arrasteluba landan ahantzi duela. Erraten dio etxeko alaba
harek zoala billa. Mutillak erraten dio ezetz,
sehurki ez dela tenore hartan abian kanporat.
Hameka orenak pasatuak ziren. Neskatxak erraten dio:
—E bien! Ni ganen naiz.
Eta parigatzen dute zerbeit peesekeri, ganen
dela eta ekharriko antzin-arrasteluba. Badoha
eta arrastelubarekin heldu zelarik, gauerdi
jotzen du. Airetan hartua da izpirituez.
Badakizue gabaz hañitz podore gehiago
dutela sorgiñek. Hala zelarik airetan, beren
etxearen gañean pasatzean, botatzen du ximineatik bere arrasteluba erraten zuelarik:
—Horra non duzuen!
Neskatxa gaixo hura hala zabillalarik oroitu
bazen hel itea Jainko maiteari utziko zuten,
bañian ez zen oroitu Jondoni Salbatoreko kaperan pasatzean bertzerik erratea:
—Jauna salba nazazu.
Ordu berean izpirituek utzi zuten mendi
haren puntan eta orañion ikhus ditake. Han
berean dago. Egin diote beriñazko etxe bat eta
eman aintzin-arrastelu bat eskuban.
(Louise Amyot Lanusse
Neska gaztearen etxea ikusia du amak
bai eta Salbatoreko kaperan gaztearen gorputza)
HEREN SUGEA
Errege batek bazituen hiru seme. Asarretu
ziren elkarrekin eta nahi izan zuen gaztenak gan
etxetik. Diru hañitz hartu eta badoha. Ematen du
arropa zahar bat nekazale bat bezala. Arribatzen
da etxe baterat. Galdetzen du iyan behar duten
mutilik. Erraten diote baietz, gana dutela mutilla
bezperan. Behiak beharko dituela zaindu. Erosten du karta pare bat eta mailu izigarri bat ortzekin.
Biharamunian erraten dioten etxeko nausiek
ez gateko holako landetarat zeren Tartaroena
beita. Behiek bethi harat gan nahi dutela eta
ungi zaintzeko. Agintzen diote baietz. Badoha
beraz bere behiekin. Behiak eskapatzen zaiozka
landa debekaturat.
Heldu da berehala Tartaro bat eta erraten
dio:
—Nola ausartatu haiz hunarat ethortzerat?
Berehala behar haut jan.
Erraten dio gure mutillak:
—Istant bat, istant bat jauna, ez hola asarra.
In behar dugu partida txiki bat kartetan.
Hasten dire beraz jokotan. Tartaruak uzten
du erortzerat karta bat eta erraten dio mutillari
bil dezala karta hura. Erraten dio mutillak in
dezala berak botatu duen bezala. Usaia zuten
Tartaruek hola egiteko eta baliatzen ziren
memento hartaz hiltzeko jendeen. Tartarua bortxatua da beraz makurtzera atzemateko karta.
Gure mutillak hartzen du gordia duen mailua
arropen azpian eta ematen dio halako kolpea
buru gibelian non hiltzen beita. Biharamunian
iten du igual bertze bati. Bazakien ez zirela hiru
bertzerik.
Hirugarren egunian heldu da azkeneko Tartarua bertzeak bañion asarreago eta erraten dio
nola ethorri den harat haren lurretarat. Eta
behar duela gaztiatu. Erraten dio mutikoak:
—Hemeki! hemeki, ene adiskidea. In behar
dugu partida bat kartetan eta gero ikhusiko
dugu.
Tartaruak botatzen du karta eta erraten dio
altxa dezala. Mutillak erraten dio ezetz. Botatu
duen bezala altxa dezala. Azkenian Tartarua
makurtzen da altxatu nahiz eta mutillak ematen
dio kolpe bat mailuarekin bañian ez du arras hiltzen.
Badohazi Tartaruaren etxerat. Atzematen
dute kusiñaria bazkariaren prestatzen hari zela.
Irakus arazten ditu kozinariaz etxe hartako aberastasunak. Barrikaka zen urrea eta ziliarra eta
bazen zernahi etxe hartan. Baziren olanoak.
Hiru. Finitzen du Tartarua eta egoten da etxe
hartan nausi.
Zenbeit egunen buruan badoha pasaietara
zaldi baten gañian. Mendi batean delarik ikhusten du andre gazte eder bat. Bera urbiltzen da
harenganat eta erraten dio andre harek:
—Zoazi fite hemendik. Aski da bat jan dezan.
Galdetzen dio zer den eta erraten dio:
—Heren sugea ethorriko zait istantean nere
jaterat eta zoazi hemendik.
Erraten dio ezetz, behar duela entsaiatu
haren hiltzea. Horrekin batean aditzen dute
Heren Sugea zeñiak erraten beitzuen:
—Nerea da hori. Utzi neretzat.
Mutillak preparatzen du bere martellua eta
ematen dio kolpe on bat zeiñak hiru buru pika-
tzen beitiozka. Badoha sugea marrasketan.
Andre gazte harek erraten dio:
—Egun batez bizia luzatu nazu. Bihar janen
nau berdin.
—Ez, ez! Behar bada egun nik egin dutana,
bihar norbeitek iñen du eta finituko Heren Sugia.
Badoha printzesa bere etxerat eta jaun gaztea Tartaruenerat. Biharamunian bestitzen da
diferenki. Saindatzen du zaldia ere, hartzen du
bere ezpata eta bere xakurra. Badoha mendi
hartarat bererat. Atzematen du printzesa. Erraten dio sugea ethorriko dela laster eta akabo
dela. Galdetzen dio muthillak iyan baduen
kuraia. Erraten dio baietz. Ematen dio bere ezpata. Horrekin batean heldu da sugea. Mutillak
bere malluz kentzen diozka gelditzen zitzaiozkan
lau burubak eta printzesak pikatzen dio erran
bezala buztana.
Mutillak han uzten du printzesa bañian hartzen diozka, zazpi arropa zeda soiñian, hartzen
du zazpitarik zazpi puska. Hartzen du ere suge
buru bakotxari eztena eta arropa puska bakotxetan trozatu eta altxatzen ditu beretzat. Printze-
sarekin ez zuen gan nahikatu. Badoha bere Tartaro etxerat eta printzesa bererat.
Erregek erran arazten bere erresuma guzian
suge hura hil duenak izanen duela haren alaba
emaztetzat eta ematen ditu bazkari ederrak
bere laguneri bere bozkarigua irakusteko eta
egun hekietan egortzen du sugea hil zuen mutillak bere olanoetarikan bat erregeren etxerat,
erraten zigoelarik ekhar zezala erregeren mahainean zen platetarik oberenetarikan bat.
Iten du erran bezala. Ekhartzen dio bere
etxerat. Bañian erregek segi arazten du olano
hura hirugarren egunean bere jendez eta konbida arazten du olano haren nausia bere mahaiñerat. Agintzen du biharamuneko. Ederki beztitzen
da. Ez ditu ahanzten printzesaren zazpi arropa
puskak bere eztenekin.
Mahaiñean zirelarik ikhazkin bat heldu da
erraten duelarik hil duela sugea eta sariaren billa
heldu dela. Erraten diote irakusteko frogak eta
agertzen ditu burubak. Gure mutikoak horrekin
batean irakusten ditu eztenak eta printzesaren
arropa puskak eta printzesak ederki ezautu zuen
hil zuena eta salbatu; eta erran zuen ikazkiña
ikhusi orduko ez zela hura. Ezkondu ziren erregek erran bezela besta handiak iñez. Printzesak
hañitz maite izan zuen mutil eder bat beitzen eta
arras prestua. Gaten ziren Tartaruaren etxerat
eta errege bera bañion aberatsago ziren gazteak.
Horiek guziak ikhusi nituen bañian ez ninduten niri deusikan eman.
(Mariño Amyot
Donibane Garazi)
ABENAN
Bazen errege bat osoki pusanta. Aditu zuen
bazela oihan batean printzesa bat ezkantatua
eta desira handia zuen hura beretzat izatea.
Bazuen bere ingurutan jaun gazte bat bertze
guziak bañion maiteago zuena. Izena zuen Abenan. Erraten dio hari zer desira zuen eta har
zezala nahi zuen erreximendua eta gan behar
zuela andre gazte haren billa. Erraten dio ez
duela erreximendu beharrik, ganen dela bere
zaldien gañian, bere ezpata eta xakurra hartu
eta.
Partitzen da beraz erran bezala. Bazoalarikan
ikhusten du uso bat segadetan hartua, bele
batek jaterat zuala. Badoha eta bere ezpatan
pasatzen du belea eta ematen libertatea usoari.
Badoha aintzinerat. Ur egi batean pasatzean
ikhusten du arrañ bat uretikan kanpo. Hartzen
du eta ematen urerat.
Badoha oraiñon aintzinerat. Ikhusten du billigarro bat egalak biyurtubak ezin airatuz dagoela. Badohakio, antolatzen diozka hegalak eta
uzten du airearekin. Bazoan bethi gan, gan, gan.
Arribatzen da jauregi baterat oihan tartetan. Sartzen da eta galdetzen du andrea. Neskatxak
badagotzi jaun gazte hari beira. Andrea heldu
denian erraten diote iñ dezaten beren lana aintzina. Ez dela pulit hola egotea beira jaun gazteari. Abenantek erraten dio nola den ethorria
holako erregeren partez haren billa. Bere andre
nahi duela egin. Erraten dio printzesak:
—Galduetan ethorri zare hunarat. Ezin hilki
nintake jauregi huntarik. Tartaruen eta mustroen
azpian naiz. Ito nintzakete athera banintz, beititut eskas hiru gauza. Lehenikan badut holako
itsasotan erreztun balios bat eta hura behar
nuke.
Abenan partitzen da kuraia handirekin. Bazagoen uraren bazterrian tristeki noiz eta agertzen
beitzaio arrañ eder bat ekhartzen zuelarik bere
agoan erreztun bat eta erraten dio:
—Bizia salbatu beinauk egun batez ematen
deat saria.
Abenan lorietan, badoha printzesarenganat.
Erraten dio:
—Ungi da bañian ez da oraiñion aski. Behar
nazu holako tokitarikan ekharri uso bat bizia.
Badoha berritz ere eta agertzen zaio bizia
eman zigoen uso hura erraten digoelarik:
—Ni naiz zuk behar duzun uso hura.
Badoha berritz ere printzesarenganat. Erraten dio:
—Ungi da bañian. Orañion gastuenak eskas
dituzu ur gaztetzen duena eta ur hura gardatzen
duen Tartaro izigarri haren buruba behar nazu
ekharri.
Ematen dio anpolla bat betetzeko.
Abenan badoha tristerikan. Ez zakien nola iñ
behar zuen. Pozuak erraten zigoen bidean harek
lagunduko zuela Tartaroen hiltzen eta har zezala kuraia. Bazoazilarikan hola heldu zaio billigarroa. Kentzen dio eskutik anpolla, betetzen dio
eta ematen. Ikhusten du harekin batean mustro
izigarri bat bañian badu kuraia. Hasten dire kolpeka eta Abenan gaizua gelditzen da bitorios,
pikatzen du buruba eta heldu da fierrik printzesarenganat.
Ur hura hartu eta printzesak ematen dio jauregi hartan zen jaun xahar bati. Berak ez zuen
beharrik zeren izar bat bezin ederra beitzen.
Deusen eskasikan ez beitzen jauregi hartan,
andre gazte hura ematen da karrosa eder
batean, lau zaldik erematen zutela, Abenan
karrosaren sahetsean bere zaldi gañean segitzen zuen.
Arribatzen dira erregerenganat. Pentsa azue
zenien kontent zen errege! Ezkontzen dire berehala. Erregek maite zuen bethi Abenan. Bere
mahañian jar arazten zuen. Bertze jaunek hartaz
jelosia handia zuten eta erraten diote erregeri
Abenantek erran duela nahi izan balu izanen
zuela andre gazte hura harek bañion lehenago
eta holako gauza franko hala ez zirenak. Erregek
koleran eman arazten du preso.
Zenbeit urteren buruban errege hiltzen da
kolpez. Andre harek xangrin handia zuen. Egotu
zen lau urte batere hilki gabe bere palaziotik.
Denek behar beitute fin bat egun batez ilkitzen
da eta badoha presondegien gibelerat pasaietarat, handik nihork ez zuela ikhusiko. Han zagoelarik aditzen du boz bat erraten beitzuen:
—Non zare ene errege maitea? Zato nere
atheratzerat presondegi izigarri hontarik. Nik zer
in zaitut bada hola gaztigatzeko. Hola uzten
balin banazu lasterrik akabo izanen naiz eta
jadaneko harenbertze sofritu nuen zuretzat, zure
andre hoin maite duzun horren ekhartzeko.
Printzesak hori aditu eta ez du dudarikan egiten bertzerikan ere Abenant han dela. Egiten dio
oihu:
—Abenant! Zu zare hor?
Erraten dio baietz. Printzesak ez zakien zer
billakatu zen, hain urus zen bere jaunarekin non
ez zen behin ere okupatu zer billakatu zer Abenan. Erraten dio berehala zer pena duen jakitea
hoin malurus dela; egorriko diozkala etxerat gan
orduko behar dituen gauza guziak, palazio
batean bezin ungi izan dadien. Errege hil dela
eta han egon behar duela orañion urte bat.
Banian ez griñatzeko. Deusen eskasik ez duela
izanen.
Urtearen buruban erran bezala libratzen du
eta hartzen bere errege eta bere jauntzat. Arras
urus bizi izan ziren eta ungi irabazia izan zuen
gure Abenan gaxuak.
(Mariño Amyot
Donibane Garazikoa)
DRAGON
Errege batek bazuen seme bat izena beitzuen Dragon. Banbosa zen ezin gehiago. Zituen
diru guziak enplegatzen zituen eta orañion, ez
aski izanez bere aitari galdetzen dio bere partea
emateko. Aitak ematen dio kusian eta badoha
laguntzat harturikan bere idurikako lagun bat
soldadu izatua. Badohazi gan, gan, gan. Eta
xahutzen dituzte istant batez beren diru guziak.
Bazuazilarikan oihan batean, ikhusten dute
jauregi eder bat. Sartzen dire. Ikhusten dute
mahaiña emana eta afari bat supera haren
ganian. Ematen dire mahaiñean eta afaltzen.
Nihor ez zaiote agertzen oranion. Badohazi goiti,
ikhusi behar dutela etxea eta ogeak ere prest
presta atzeman eta badohazi ogerat eta gau on
bat pasatzen.
Biharamunian jeikitzen da Dragon. Idekitzen
du leioa eta ikhusten baratze bat soragarria.
Badoha beraz baratze hartarat, bethi nihor ikhusi gabe eta fiko azpi eder baten azpian pasatzean boz batek erraten dio:
—Ai, ai, ai! zer miña iñ nazun eta iten nazun.
Itzultzen da alde guzietarat eta nehor ez
ikhusten. Erraten du:
—Nor zare zu? Ez dut deus konprenitzen.
Ager zaite.
Erraten dio bozak:
—Ez dut posible egun, banian bihar naski
ikhusiko nazu. Banian hortako behar duzu ungi
sofritu.
Agintzen dio zernahi sofrituko duela harentzat. Erraten dio bozak:
—Heldu den gabean iñen zeitiozte zernahi
miñ. Bañian ez duzu itzik erran beharko eta hori
egiten baduzu ikhusiko nauzu bihar.
Hoik guziak erran zituzten soldadu lagun
haren aitzinian eta ez zuen harek deus aditu.
Badohazi etxerat eta atzematen dute bazkaria
prest. Dragonek nahiko zuen gaba ethorria izatea jakiteko zer ikhusi behar duen. Badoha ogerat eta hameka orenak ondoan sentitzen du zerbeit heldu zaioela eta gorputz guzia zilakatzen
diotela. Badago ixil ixilla boza ikhusi nahiz eta
oilarrak kukuruku egiñ orduko deskantsatua
izatu zen.
Badago argia noiz ikhusiko duen gateko fiko
haren azpirat. Ez da harek nahi bezen laster
ethorri. Badoha lasterka baratzerat eta ikhusten
du fikoaren azpitik atheratzen neskatxa bat
espaldetaraño. Erraten dio:
—Gan den gabean sofritu duzu ixil ixila,
banian heldu den gabean gehiagokoak sofri araziko zaituzte. Ez dakit iyan posibleko duzun
garraitzea deusik erran gabe.
Agintzen dio baietz gehiagokoak ere sofrituko dituela haren salbatzeko. Bethi bezala mahaiña prest atzeman zuen bazkaiteko eta afaiteko.
Badoha ogerat eta heldu zaio bertze gabean
bezala, bañian gehiago egiten diote miñ. Badago
uruski deusik erran gabe. Oilarrak egiten du
kukuruku eta uzten dute geldirik.
Argia ethorri deneko badoha baratzerat eta
ikhusten andre gaztea belaunetaradino agertua
dela. Dragon ungi kontent salbatzeaz andre
gazte eder hura, banion erraten dio tristeki:
—Deusikan ez duzu ikhusi orain arte. Doblezkakoak iñen zeituzte.
Erraten dio:
—Badut kuraia denen sofritzeko zeren nahi
beitzaitut athera arazi hortik.
Gaba ethortzen denian aditzen du biga heldu
direla baten plazan. Bat mainguka, mainguka
eta badakizue maingubak direla gaistuenak.
Erraten du mangu horrek:
—Zer! Ezin mintza arazi duzu oranion gizon
txar hau! Nik egin araziko dut ba!
Pikatzen diozka bi besoak, gero belaunak eta
gure Dragonek ez du deus erraten. Ungi sofri
arazten dute bañian uruski egiten du oilarrak
kukuruku eta libratua da. Izitua zagoen zer
behar zuen billakatu besorik eta zangorikan
gabe, bañian ukitzearekin ikhusten du atseginekin antolatuak dituela.
Ogean dagoelarik aditzen du arrabots handi
bat. Badago itzik egin gabe, izitua, zer ikhusi
behar duen noiz eta agertzen beitzaio andre
gazte hura erraten digoelarik:
—Salbatu nazu. Ungi kontent naiz zutaz,
banian ez da aski. Behar dugu berehala partitu
hemendik.
Badohazi hiruak gan, gan, gan. Arribatzen
dire herri baterat. Andre gazteak ez zuen konbe-
ni atzematen gatea jaun hekien ostatu bererat.
Biharamun goizian andre gazte hura jeikitzen da
goiz. Badoha ostatuko nausiarenganat eta erraten dio:
—Ethorriko da jaun gazte bat hunarat nere
galdez. Erranen diozu gan naizela eta nahi balin
banau ikhusi, datorla Laurkanton ithurrirat,
banian barurik eta han egoteko nere beira.
Gizon gazte hura biharamunean badoha
ostatu hartarat eta erraten diote andre gazteak
erran duena hari errateko.
Biharamunean berean badoha ithurri hartarat barurik, banian andre gaztea ez baitzen
heldu orainion, ahantzirik eskua zarpan eman
eta atzematen zuen hur ttiki bat eta jaten du. Jan
orduko loharkatzen da. Andre gaztea heldu da,
ikhusten du lo dagoela. Erraten dio lagunari:
—Yan du zerbeit!
Eta erraten dio ethorriko dela biharamunian.
Bañian othoi errateko ez deus jateko eta uzten
dio fular eder bat. Atzartzen da Dragon, andre
gaztea gan orduko. Erraten dio lagunak ethorri
dela. Erraten dioela ez jateko deusik othoi eta
irakusten dio fularra. Dragonek pena zuen zeren
jan zuen eta nahiko zuen izan biharamunian.
Partitzen da beraz goizian goiz. Badago
andre gaztearen beira eta hala beharra, eltxaur
bat zarpan atzeman eta jaten du eta loharkatzen
da berehala. Andre gaztea agertzen da eta atzematen du lo. Erraten du biharamunian ere ethorriko dela. Bañian ez dezan deus jan eta uzten du
bertze fular bat.
Dragon atzartzen da hura gan orduko. Pentsa
azu zer pena zuen. Lagunak erraten dio erran
duela ethorriko dela biharamunian ere. Bañian
iteko iñ ahalak ez jateko. Badoha beraz hirugarren egunean deus jan gabe. Banian hala beharra, andre gaztea berantetsi eta sagar ondo bati
hartzen dio sagar bat eta jaten. Loharkatzen da
berritz ere.
Heldu da andre gaztea. Atzematen du lo.
Ematen dio lagun hari errestun bat emateko Dragoni erraten digoelarik hura nahi balin badu
ikhusi atzemanen duela lau kuarteletako hirian.
Jaun gazte hura penatzen da hanitz eta erraten
dio bere lagunari:
—Jainkoak ziakik noiz atzemanen dutan hiri
hura eta obe duk hire alde gan.
Elkar kitatzen dute beraz. Dragon badoha
gan, gan, gan. Arribatzen da mendi baterat. Han
bizi zen gizon bat. Bazuen athe aintzinian ur
benedikatua eta hartaz zerbitzatzen zena ungi
errezebitua zen. Sartzen da beraz eta galdetzen
dio iyan badakien non den lau kuarteletako hiria.
Erraten dio ezetz. Banian badituela ihizki lurrekoak eta airekoak eta hekiek gidatuko dutela
naski.
Egiten diote beraz sistu. Heldu dire alde
guzietarik eta galdetzen diote eyan badakiten
non den laur kuarteletako hiria. Erraten diote

Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Euskal ipuinak - 11
- Büleklär
- Euskal ipuinak - 01Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 4161Unikal süzlärneñ gomumi sanı 130636.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.50.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.58.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
- Euskal ipuinak - 02Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 4226Unikal süzlärneñ gomumi sanı 127635.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.49.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.57.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
- Euskal ipuinak - 03Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 4124Unikal süzlärneñ gomumi sanı 145833.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.45.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.53.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
- Euskal ipuinak - 04Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 4139Unikal süzlärneñ gomumi sanı 130934.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.48.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.55.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
- Euskal ipuinak - 05Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 4179Unikal süzlärneñ gomumi sanı 125335.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.49.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.56.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
- Euskal ipuinak - 06Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 4165Unikal süzlärneñ gomumi sanı 142334.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.47.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.54.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
- Euskal ipuinak - 07Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 4158Unikal süzlärneñ gomumi sanı 128933.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.47.7 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.55.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
- Euskal ipuinak - 08Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 4128Unikal süzlärneñ gomumi sanı 134432.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.44.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.53.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
- Euskal ipuinak - 09Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 4140Unikal süzlärneñ gomumi sanı 139632.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.46.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.54.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
- Euskal ipuinak - 10Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 4112Unikal süzlärneñ gomumi sanı 131732.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.48.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.56.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
- Euskal ipuinak - 11Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 4116Unikal süzlärneñ gomumi sanı 133632.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.47.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.55.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
- Euskal ipuinak - 12Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 4132Unikal süzlärneñ gomumi sanı 125033.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.47.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.53.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
- Euskal ipuinak - 13Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 4163Unikal süzlärneñ gomumi sanı 124235.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.49.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.57.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
- Euskal ipuinak - 14Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 4208Unikal süzlärneñ gomumi sanı 129934.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.49.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.58.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
- Euskal ipuinak - 15Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 2772Unikal süzlärneñ gomumi sanı 103637.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.52.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.60.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.