Euskal-eguna - 3

Süzlärneñ gomumi sanı 3738
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1578
35.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
50.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
56.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
zaudela dirudi.
MIGEL: (Berriz neskatillai urbildurik) Ez enetxoa! Pozik
zuek ikustez. Bañan jaun oieri lenbailen adierazi nai diet, onela bagoaz euskal jai, koskorra ta
utsa aterako dala. Apaiz orrek...
MAISTRA: Ez gizona! Ez dezu esango nexka-mutillak
ez dirala ederki ikasten ari bere lantxoak.
MIGEL: Zer nai dezu egitea ordea?... Oraintxe apaizak
esan baidit, ez duala nexka-mutillak nastuan
ateratzen utziko.
GARATZI: Ori, zuk ontzat emango dezu: mutillak alde
batera ta neskatxak bestera. Zure legea baida!
MIGEL: Ez naiz orren estua.
MAISTRA: Orduan antolatzen erreza da, Erretore jaunari jaramonik egin ez ta kito!
MIGEL: Ez da au okerrena. Sekretarioak esan dit, ez
ditekela egin orrelako jairik eskolan. Legeak
eragozten duala.
MAISTRA: Gure aurkako legeak ondo dakizki. Iriberritara dala ezagun da.
GARATZI: Nere aitak itz erdi bat esan ezkero bigunduko zaigu.

MIGEL: (Ezkorra) Ez dakit, ez dakit zer aterako degun.

Or aditu det euskal jaierako «Jonixio» bertsolariari itzegin diotela. Zertarako?... Mozkor ederra
Jonixio! Bide ortatik «kultura» gozoa iritxiko
degu.
MAISTRA: Gonzalo de Berceoren eskolakoa baida. Ezin
uka diteke ateraldi zorrotz ta etorria ez ditunik.
GARATZI: Nor ekartzea nai dezu bada... Mistral.
MIGEL: Enbeita beintzat.
MAISTRA: Gizaxoa makal baidago.
MIGEL: Beste batzuek ere badira. Dana dala, nai
duena egin dezatela. Ni ez naiz sartuko.
GARATZI: Zuk naikoa dezu zure gaxoekin.
MIGEL: Ez badakizu ere gaur dantzari txikien erakuslea oeratu arazi det. Atzo, txorkatilla biurritu
zuan, ta ondo lotu ondoren, geldi egon dedin
oeratu arazi det. Bestela, kaxo! gure dantzariak.
MAISTRA: Ori ere badegu gizona. Ez zaitela orren goibela izan.
GARATZI: Berriz ere errian D. Bildur deituko dizute.
MIGEL: Esamesak utzirik jaun oriengana goazen. Ea
zerbait erabakitzen degun. Egun gutxi daude
aurretik.

MAISTRA: Goazen, goazen, bañan, zuk uste dezun

baño obeto dijoa guztia.
GARATZI: (Irritsu) Ez dezu begizkoan sinistatuko e?
MIGEL: Ez, zure begietan sinisten det. (Bijoaz)

VI. AGERRALDIA
Joxepantoni, gero Alarguna.
JOXEPANTONI: (Txintxarri otsa entzun bedi ta ondoren

sarturik) Esaten det bada, gure etxeak errota
dirudilla. Au lana, zikin-zikin bazter guztiak egiten dizkidate. Au istillua! Ezin betarik artu mantal garbirik jartzeko. (Kaleko atetik begiratuaz)
Alarguna degu. Maiz dabil emen ikusmiran. Ta
ez ote nere nagusiaren atzetik? Alargunak izan
oi dira okerrenak. Ni ere naiko etxekoandre naiz
etxe onetan. (Ixillunea) (Alarguna atean agertzen danean) Aurrera, aurrera!
ALARGUNA: Egun on Joxepa.
JOXEPANTONI: Baita beorri ere. Etxea ez dagoala oso
txukuna esango du. Zortzi egun oietan uzten al
didate bada. Orain ere etxea ea bete zait.
ALARGUNA: Neretzako tokia geldituko da.

JOXEPANTONI: (Gaiztakeriz) Toki geiegi ez badu bear

bai.
ALARGUNA: Zeintzuek daude or barruan?
JOXEPANTONI: Neronek ez dakit. Bakarrik loiez etxea

zikindu didatela. Au kuxidadea. Eskerrak beorri
gomazko oñetakoekin etorri dala.
ALARGUNA: Bai, ankak aunditu egiten zaizkit ibillian,

ta zure nagusiak gomazko oñetakoekin ibiltzeko
agindu zidan.
JOXEPANTONI: Alperrik da. Gaitza ori ondoenik senda-

tzen da odola garbituta.
ALARGUNA: Zu ere, sasi-sendagilletakoa al zaitugu?
JOXEPANTONI: Zerbait ikasia naiz Xerapi kuranderare-

kin. Aunditasun ori kentzeko artu beza, goizean
baraurik, osin-ura. Eguardian zankogorrien
belar-ura ta gauean, bost-orri ostuekin egindako ukenduaz anka ondo igurtzi. Ez da erremedio
oberik.
ALARGUNA: Ez enetxoa, ez nago zikinkeri oriek artze-

ko. Eskerrik asko. (Asarre) Ta naikoa degu.
Garatzi ta Maistra emen al dira?
JOXEPANTONI: Ez bedi aserretu, e? Banoa ikustera

(Abituaz) Bada osin uda artu ezkero...

ALARGUNA: Ez det asmorik. (Txintxarri otsa entzun

bedi).
JOXEPANTONI: Ateko deia! (Beste ateruntz joanez)

Itxoin beza pizka batean. Ea nor dan. Au ardalla. Ez gaituzte pakean utziko. (Bijoa)

VII. AGERRALDIA
Alarguna bakarrik, gero Alkatea.
ALARGUNA: Nabarmena ez bestena. Utzi ezkero sartu-

ko litzake baten eztarriko zuloan. Ondo eman
ere. Ez dakit nola Martin bizi ditekean onelako
emakumearen mendean. Zarpatsu ta zikiñagoa
da gaxoa. Ta... mingain luzea bera bezelakoa.
Ta Martin Etxenagusia onela bizi?... ezkonduta
ondo bizi besterik ez luke ta.
ALKATEA: (Sartu ta agurtuaz) Zer modu?... Bakarrik
zaude...
ALARGUNA: Oraintxe etortzea egin det. Ez nago bakarrik, beste guztiak or barruan izan bear dute.
ALKATEA: Zorioneko euskal jai ori dala-ta txoratu bear
gaituzte guziok. Beti zerbait badegu. Ta Udal-

etxean? Egunero paper ta eskutitzak erruz
datoz. Sekretarioa amorrazten dago orrenbeste
lanaz.
ALARGUNA: Ori da aren zeregiña.
ALKATEA: Ta nerea, zer da?
ALARGUNA: Erriari ta zure alabari kontu artzea.
ALKATEA: Bata ta bestea daramakiten bideak arrapa-

tuko ditu. Nere buruak ere ematen dit franko
lan.
ALARGUNA: Zer bada, gaxo al zabiltza?
ALKATEA: Gaxo ez bañan, ez oso ondo. Nere alaba,

Garatzi, ez dago pozik emen. Donostira bizitzea
joan nai luke.
ALARGUNA: Ez dakit, bada, emen adiskideren bat ez

ote duan.
ALKATEA: Dana dala, Garatzi ezkondu dedinean, aita

bakarrik geldituko da. Bakarrik ta alarguna... bi
bakartasun.
ALARGUNA: Nork esan zu ikusita onelako kezkak zara-

biltela. Errian ondoena bizi dan gizona zera-ta.
Umore on ta alaitasun obean. Beti lagun artean
otordu goxoak egiñaz, zein bizi da zu baño
obeki?

ALKATEA: Etxean zerbaiten utsa danean batek lagun-

arteko jan-edanetara jotzen du.
ALARGUNA: Bañan gizona! Orain errian jai ederrak

antolatzen ari geralarik. Noiz ezkero.
ALKATEA: Maiz ikusten zaitudan ezkero...
ALARGUNA: (Arriturik) Ez zera benetan ari! Beraz nik

errua.
ALKATEA: Ori ez bañan... (Ixillunea)
ALARGUNA: Norbait dator. Martin izango da.

VIII. AGERRALDIA
Lengoak ta Etxenagusia.
(Agertuaz)
ETXENAGUSIA: Zuek emen ta gu zai. Nere Joxepanto-

ni txotxolotzen ari zait.
ALARGUNA: Ementxen utzi gaitu zure etxekoandre

orrek...
ALKATEA:

Etxekoandre izena baezpada esango

zenuen.

ALARGUNA: Zerbait esateko eskubibea badedala uste

det. Joxepa orrek natorren bakoitzean al duan
guzia itxoin arazten dit.
ETXENAGUSIA: Barkatu, ta ongi etorriak (Gaiztake-

riz)... biok.
ALARGUNA: Bakoitza gere aldetik etorri gera. Ez uste.
ALKATEA: Itsumustuan.
ETXENAGUSIA: Biziaren gertaerak. Goazen lenbailen

zai ditugu-ta. Donostiarrok etorri dira ta Jonixioren billa joan zaizkit. Ea guk zintzillik dauden zer
nola asko tajutzen ditugun. (Zerbaitetzaz oroiturik) a! Alkate jauna, Gobernadore arengana
azaldu bearko dezu, baimen eske. Ta emakumezkoentzat ere lana badago.
ALARGUNA: Gure neskatillak, or izango dira?
ETXENAGUSIA: Bada alditxo bat.
ALARGUNA: Ez baididate itxoin. Etortzeko presa zuten.
ALKATEA: Gazteak gazteekin nai.
ETXENAGUSIA: Ni gazte tartean atsegiñena izaten

naiz. Nunbait ber-gaztetu naizen ametsa... Goazen barren ortara.
ALARGUNA: Sinisten det bai, bai, txokoan uzten gaitu-

zula.

ALKATEA: Ea lilluratu-ta neskatxa xamurren baten

sarean erortzen ote zeran. Arriskoan zaude.
ETXENAGUSIA: Onuzkero ez. Obe nuke gauza banen-

di.... (Bijoaz)

IX. AGERRALDIA
Apaizgaia ta Sekretarioa.
(Erritan ta eztabaidan bezela sar bitez)
SEKRETARIOA: Ezetz esan dizut. Euskera, euskera

atzerapena dala. Illunpea. Elizarako bakarrik
duin dan izkera. Au jakintsu guziak esango dizute.
APAIZGAIA: Lojika aztu dezu zearo. Elizarako duin

baldi bada beste edozein gauzetarako areago.
Jesukristok esan baizuen: darraikidana ez dabil
illunpean. Ergo, aren bidetik joan al izan ezkero
beste guzietatik ere bai. Au argi ta garbi dago.
SEKRETARIOA: Zurekin ez dago eztabaidan aritzerik.

Itzetik ortzera Santo Tomas aitatu ezkero egiña

dagola uste dezute. Geroztik munduan ezer
gerta ez balitz bezela.
APAIZGAIA: Geroztiko gertaerak ez dute egin aren
esanak ta beste Elizanaren esanak sendotu ta
baietsi besterik.
SEKRETARIOA: Ezer gutxi irakurri dezula ezagun da.
Ez zenuen irakurriko Gerchonoff Errusiko pilosopo berria.
APAIZGAIA: Ez det ezagutzen. Ez da zuk ere Zinkunegik itzulitako «Irizpidea».
SEKRETARIOA: Zinkunegi?, italianoak ez zaizkit atsegin. Perosiren mezak aspertu naute.
APAIZGAIA: (Irritsu) Ez gauzarik nastu. Nork esan dizu
Zinkunegi italianoa danik? (Parrez) Geienaz
etruskoa... bañan Ayan jaioa.
SEKRETARIOA: Ayan?... Olandesak ere ez dira nere
gogoak... Gaztak ezik.
APAIZGAIA: Ba, ba! aski degu. (Ixillunea) Ta, euskal
jaierako baimenik ba al degu edo ez?
SEKRETARIOA: Oraintxe artzea egin degu Gobernadore jaunaren telefonema. Ez baiezkoa ta ez ezezkoa. Berarengana deitzen gaitu programa azaldu dezaiogun.
APAIZGAIA: Orduan jaia egingo da.

SEKRETARIOA: «Magister dixit».
APAIZGAIA: Ez jauna ez. «Vox populi».
SEKRETARIOA: Neregatik egin dedilla, lenbailen gañe-

ra! Jai koskor ori lan geiago ematen ari zait
Nizako jaiak baño.
APAIZGAIA: Alare gizona! Erria poztu bear degu. Onelako jaiak bearrezkoak izan oi dira urte askotako otztasuna berotzeko, gure lur maite au ongarritzeko. (Maitekiro) Neska-mutillek zeñen
gogoz ikasten ari diran ikusiko bazenu. A!
Orfeoia ere izango degu. Abestetutzea etorriko
zera, ez da ala?
SEKRETARIOA: Ni? ez dakit kantatzen gizona!
APAIZGAIA: Beinik bein aurreskuan bai, atera bearko
dezu.
SEKRETARIOA: Ezetz gizona! Dantza oriek ez baidakizkit.
APAIZGAIA: Aurreskuko sokan joatea oso erreza da,
azari dantza besterik ez.
SEKRETARIOA: Azariarena ezik artzarena egingo nuke.
APAIZGAIA: Bai zera. Gañera aurreskurako, neskatxarik egokienak, aukeratuak daude ta gizasemeak
ere aien mallakoak bear ditugu. Nai ta nai ez zu
tartean bear zaitugu.

SEKRETARIOA: Beñere ez bainaiz aurreskuan atera

izan.
APAIZGAIA: Oraingoan txanda datorkizu. Nexkatxarik

geienak, Juanitak, Garatzik, itza eman dute.
Geiago luzatu gabe barrura goazen. Berriz ere,
«beti berandu»ren fama izango degu.
SEKRETARIOA: Goazen, bai. Ta azari dantza, zeñek
erakutsi nezake? Jakiña, ateratzen naizenean ez
det «ridikuloa» egin nai.
APAIZGAIA: Neronek gizona. Oso erreza da. (Iru edo
lau karrera egin bitza) Ikusten? Bagoazke. (Abituaz).
SEKRETARIOA: (Darraikiolarik) Ta pañueloa, mutillak
eskeñi bear izaten al du?
APAIZGAIA: Bai, ta erroskilla ta limonada. Orretzaz ere
itzegingo degu. Ta zer derizkiotzu, jairik egingo
al da?
SEKRETARIOA: Bai gizona! (Bijoaz).

X. AGERRALDIA
Joxepantoni ta Jonixio (Bertsolaria)

JOXEPANTONI: (Atean) Sartu... bañan onelako zikin

etorriko itzan ba? Zer esango duten ere.
JONIXIO: Au ez den ezer. Zikiñagoa ere ibilli izan naun.

Lanetik nola etortzea nai den.
JOXEPANTONI: Ez zak jarri oñik alfonbran.
JONIXIO: Gure etxekoak ez ditun zikintzen. Ez baidau-

de!
JOXEPANTONI: Ago emen. Ire billa plazaruntz irten

dituk ta deitzera niak.
JONIXIO: «Entrebitartean» eseri al niteke?
JOXEPANTONI: Jaun oriek beriala emen dituk. Ez alpe-

rra izan (Abituaz)
JONIXIO: Ez zutik ta ez eserita, bada, ez niagoken bes-

terik etzinda ala zintzillik.
JOXEPANTONI: Bertsotan atera zaik. Orrelako ateral-

diak jaun oiei atsegin izaten zaizkiotek.
JONIXIO: Ateratzeko sartu egin bear (Jan zimikoa egi-

ñaz) Ontatik ematen badute ariko natzaie. (Diru
kiñua egiñaz)
JOXEPANTONI: Onelako jende nagusiak iretzaz galde-

tzeaz bakarrik, pozik bear uke. Ondra aundia ez
badek-ba.
JONIXIO: «Ondrakin» jango den.

JOXEPANTONI: Jangose ez bestena! Ez gero jaun oiei

arrazoi txarrik eman.... (Bijoa)

XI. AGERRALDIA
Jonixio bakarrik.
JONIXIO: (Alde guzietara begiraturik) Emen baño gustoago Lukaxenean egongo niñuke. Jonixiorentzat
sagardotegia leku obea baida... Ala ere, nagon, ez da
au toki txarra. Emengo nagusiak lenago ere eskupeko
ederra eman izan dit, eskuzabala da bera. Guzia Xenpelarreren bertso batzuek paratu nizkiolako. Ta itzneurtuetan asko ez badaki bada. Arrituta utzi nindun!
(Ixillunea) Donostitik nere billa etorri diran beste jaun
oiek ez dira edozein izango... Kaletar oiek zer ote
dabiltza?... Bertsotan onena nor dan jakin nairik edo...
Atera bedi Euskal-Errin dan onena ta eguzkiaren
azpian sortu dan trebeena ta Jonixiok zer erantzun
jakingo du. Ori bai euskera garbiz egin ezkero, bestela alperrik ari dira. Bein ola, Bizkai aldera eraman ninduten ta «Enbeitia» edo esaten dioten bat lagun jarri
zidaten. Ura ez zan bertsotan egitea... Olerkia edo Lerdia! Utsa! Ura besterik edaten ez duan gizona bertsolari?

XII. AGERRALDIA
Lengoa ta Meltxor, Kaspar ta Baldaxar.
MELTXOR: (Lengoak sartuaz) Emen zegok. Etorri zera-

la, e?
JONIXIO: Booo!
BALDAXAR: Kaxo zera?
KASPAR: Egun on olerkari!
JONIXIO: Ez jauna ez, Jonixio naiz, ta ez izenez «Upel».
BALDAXAR: Bai gizona, Jonixio. Urteak dira ezagutzen

zaitugula.
JONIXIO: Beste lagintzan ibilli oi gera geienean, itzai-

goan, ta iñoiz bertsotan ere bai.
MELTXOR: Orretarako bear zaitugu bada. Emen egin-

go diran euskal jaietan bertso jardun aldia egin
nai dezun galdetzera, gentozen.
BALDAXAR: (Bizkarrean joaz) Jonixio, zuk dakizun

bezela.
KASPAR: Ori, ori, ekin beti aberria gaizkatzeko...
JONIXIO: Gaizkitu? (Albora) Au oraindik euskeraz ondo

ikasi bagea degu.
BALDAXAR: Ixilik zaude! euskeraz ondoena dakina da-

ta. Laister «euskaltzain» egingo ote duten.

JONIXIO: Ni aspaldi «itzai» naiz.
BALDAXAR: Ta ni «akullu».
MELTXOR: Bada, adiskide, egun orretan bertsolari

gudua edo jarri nai genuke. Bi alditan. Bata bazkari garaiean ta bestea berriz enparantzan arratsaldeko jaiean.
JONIXIO: Ta zera... zein izango det «amigo?»
KASPAR: (Albora) Au astakillo bat da! Ori euskera.

Lotsa bat da.
MELTXOR: Beste batzuen artean zurekin jarduteko

Enbeita otsaundikoa ekarriko degu.
JONIXIO: Enbeitia?... bildur gutxi Txirritarekin ere inda-

rrak neurtzeko. Enbeitia orrek eztarria du piña,
gañantzean, bertsolaria? ez izan nunbait berezkoa.
KASPAR: (Asarre bizian) Ixilik zaude biraorik jaurti

gabe!
JONIXIO: Gezurra da. Idiekin nabillelarik itz txarren bat

edo beste botatzen degu, bañan bestela bertsoetan....
BALDAXAR: (Sutsu) Enbeita añakorik ez da egundaño

sortu. Zer ari zera zu esaten!

JONIXIO: (Lasa) Sakarragoa naizela, konprome. Ez diot

amor emango. Ark eskola izango du obea, ez
asnasa. Ta sari ona baldin badago...
BALDAXAR: Ori egun artan ikusi bear. Zure lana ongi

betetzen badezu saria ere neurrian izango da.
JONIXIO: Alegiñak egingo ditugu.
BALDAXAR: (Belarrira) Ea neskatxa erderazaleak ziri-

katzen dituzun. Gogor gero!
JONIXIO: Zu ez zera bada «akullu»? Ajola gutxi neska-

txai Jonixio arlotearen esanagatik. Amoriorik ez
lekarkien itza, amotza da neskatxentzat.
MELTXOR: Ez dago gaizki esana. Bertsoetan ez ezik

pilisopokerian ere badakizu Jonixio.
JONIXIO: Bertsolariak guzitatik jakin bear du, idiek

gobernatzen ta gizonak ezagutzen.
BALDAXAR: Ta emakumezkoak?
JONIXIO: Ez da jaio egundaño emakumea eziko dua-

nik...
BALDAXAR: Bota bear dizkietzu bada ederrak.
JONIXIO: Alperrik, aiek gizaseme galaiari belarriak

ernai... (Jonixio ta Baldaxarrek alkarrizketan
darraite)

MELTXOR: (Kasparrekin izbidean) Etxenagusiak libu-

rutegi ederra du, e? Ez dira beste bi izango Euskalerri guzian.
KASPAR: Bai, bai bikaña. Alare, paper zarrak ondo
zeudek, bañan, egintzak, egintzak nik naiago.
Gure auzia kalera atera bear diagu.
MELTXOR: Oraingoan gizona sutu diagu ta ez dek ezer
gutxi. Jai aundiak ikustekoak gaituk.
KASPAR: Azkenengo orduan eragozpenen bat jartzen
ez badute.
MELTXOR: Onuzkero ez. Alkate ta sekretarioak zer
esan duten aitu dek.
KASPAR: Obe, obe (Barrendik datozen par-zantzo ta
abotsak entzun bitez) Billerakoak onuntz zetozek (Atera begira jarriaz).

XIII. AGERRALDIA
Lengoak ta Alarguna, Garatzi, Maistra ta
Migel;
geroxeago Alkatea, Etxenagusia, Sekretario ta Apaizgaia.

(Bertan zeudenak ta etorri berriak agurtuaz)
MELTXOR: Ba al zoazte dagoanerako?
MAISTRA: Ez bada. Erabaki batzuek artu ditugu ta

orain nai badezute eskola ikusiko degu ea toki
ona iruditzen zaizuten.
KASPAR: Ori zure eskura uzten degu.
GARATZI: Zuek ikustea obe da.
MELTXOR: Joango gara bada.
ALARGUNA: Lan ederra jarri diguzute orrenbeste galtza txuri josi bearrez.
MELTXOR: Errukizko egintza da lagun-urkoa jaztea...
MIGEL: Ez ordea dantzariz. Ez bada beste eragozpenik
sortzen ta egun artan eguraldi ona egingo baligu.
(Beste taldetxoan Alkatea, Etxenagusia,
Sekretario ta Apaizgaia ager bitez).
ETXENAGUSIA: Nai ta nai ez, alkate jauna, aurreskuan

atera bearko dezu.
ALKATEA: Ezetz gizona! ez naiz dantzarako gauza.
Nere ordez sekretarioa aterako da.

SEKRETARIOA: Alkate jauna!... nai duan bezela

bañan...
APAIZGAIA: Bai, bai. Nik dantzan erakutziko diot.
JONIXIO: (Baldaxarreri) Au da jendez. Eztaiak al dira?
BALDAXAR: Ja, ja, ja! (Beste guziai) Onek etxe ontan
eztaiak diran galdetzen du. (Geienak parra
dagite).
APAIZGAIA: Zeñek daki, zeñek.
ETXENAGUSIA: Jonixio bertsolariaren ateraldiak.
ALARGUNA: (Jonixiorengatik) Ori da bertsolaria, e?
GARATZI: Ori ezagutzen det. (Maistrari) Idiekin ibiltzen
dana.
MAISTRA: Bai, bada. Bertsolaria ta itzaia. (Jonixiori) Ez
al da onela Jonixio?
JONIXIO: Bai andrea. Maistrak ondoena nere berri daki
(Orok bertsolariari begira).
APAIZGAIA: Emen degu eskola gabeko «rapsoda».
«A» ezagutzen ez daki ta milla kondaira itz
neurtuetan esaten bai.
SEKRETARIOA: Ardoaren jakituria.
APAIZGAIA: Anakreonteren motakoa da.
ETXENAGUSIA: (Jonixiori) Gazte oriek esango zizuten
euskal jaierako zere burua gertu bear dezula.
ALKATEA: Ta eztarria.

JONIXIO: Bai jauna, bai.
ALKATEA: Ea saria zuretzako dan.
MIGEL: Orretarako kontuz ibilli bear dezu zurrutarekin.
JONIXIO: Bearko mediku jauna, iñork konbidatzen ez

du-ta.
GARATZI: (Maistrari) Ta bertsolariak, aurretik ikasi
gabe, nola asmatzen dituzte ainbeste bertso?
MAISTRA: Etorria izan-ta.
ALARGUNA: Berez bear.
BALDAXAR: (Jonixiori) Zuri begira andre guziak. Gizonaren suertea!
APAIZGAIA: (Sekretariori) Grezian ere onelakoak baziran: Tartezio-ta...
SEKRETARIOA: Zaude ixilik gizona! Au geinaz «Beozikoa» izango zan. (Jonixiori) Nungotarra zera
Jonixio?
JONIXIO: Bedaiokoa. (Sekretarioa ta Apaizgaia keñuak
egin bitzate).
GARATZI: Ez diot beñere bertsolari oni, entzun. Orain
kantatu nai balu pozik entzungo nioke.
ETXENAGUSIA: (Jonixiori) Jonixio, neskatil auek zer nai
duten aditu dezu, ea zerbait abestutzen diguzun.
APAIZGAIA: (Andreai) Zuek iru musak zerate.

BALDAXAR: (Jonoxiori) Musa aitatzen dute emen, Joni-

xio.
JONIXIO: (Uzkur egiñaz ta buruko illea azkuretuaz)

Musean, eskutik ogeitamaika jokuan duanak
ark irabazi.
ALKATEA: Zu zera esku. Jo zazu ordago, joan baño len.
MELTXOR: Alkate jaunak agintzen dizu, ez dezu uka-

tzerik.
JONIXIO: (Txapel muturrari eutziaz) Ez baizait ezer

bururatzen.
APAIZGAIA: Bai gizona! Zortziko aundia edo amaika

puntuko bat.
SEKRETARIOA: Amaika txoro! (Beatza bekokira era-

manez)

(Jonixio burua pizka bat jasoaz
zerbait azmatzen bezela ariko da).
MAISTRA: Astera dijoa.
GARATZI: Bota, bota!
ALKATEA: (Izketan ari diran apaizgai, sekretario ta

gañekoai) Ixo!

JONIXIO: («Erriko Festan biaramunean» eresi berean

abestu beza).
Euskal jaiaren aurre-egunean
Berak dakiten txoko batean
Bi neskatx andre alargun bat
Alkate, nausi ta sei gazte tartean
Nork daki au nola bukatuko dan
Bat ez bada bizpairu eskontzan.
(Txalo jotze, algara ta beste
par-zantzo gora ta abar).
OIALA

IRUGARREN EKITALDIA
(Alkatearen etxea. Euskal jaiaren eguna da).

I. AGERRALDIA
Alkatea ta Etxenagusia.
(Biok meza nagusira joateko gertu.
Alkatea agintari jantzian, «ginbail-luze»,
zigor ta guzi).
ETXENAGUSIA: Oso ondo arkitzen zaitut; begiak alaia-

go, ibilleran arin, zearo gaztetuta, gaztetuta.
ALKATEA: Apainduta esan naiko dezu. Gaztetuta? Egia

esateko obeto nago zuri eskerrak.
ETXENAGUSIA: Neri? Ez gizona, bakoitzak norberaren

mediku izaten ikasi ez badu ez daki ezer.
ALKATEA: Nik, zuk jarritako jan legeari jarraitzen diot
ta txoria bezela nago. Amar kilo pixuan galdu
ditut.
ETXENAGUSIA: Ta osasunean 10 malla irabazi noski.

ALKATEA: Apari-bazkari ta etxetik kanpoko otordu

guziak utzi ditut; ez amarretako, ez meriendarik, ez jate ta ez edate.
ETXENAGUSIA: Ederki, ederki, asko postutzen naiz. Ori

da osasun bidea.
ALKATEA: Ta ez det ezertarako astirik atxitzen. Lena-

go, goizean amaiketakoaren zai ta arratsaldean
bosteterdiak noiz ziran begira egoten nintzan
beti. Orain, zorioneko Euskal-Jai au dala-ta, ez
naiz gelditu il guzian. Bein Donostira; urrena
Errenderiko txistulariekin itzegitera. Enbeitaren
etxean ere izan giñan; Gernikako onduan bizi
da. Bertsolariak dirala, dantzariak, baita palankariak ere. Atzetik ibilli natzaie; bañan diruzaleagoak dira palankalariak.
ETXENAGUSIA: Dirua omnen da munduaren palanka-

ta (Irritsu.)
ALKATEA: Esaten dizut: ez naiz gelditu bizpairu aste

oietan.
ETXENAGUSIA: Badakit. Ori bear zenuen sendatzeko

ta zure biziari elburu bat ematearren. Zorionak!
Lana asko ta tajuz egin dezute ta gaurko jaiak
aztueziñak izango diralakoan nago. Bart arra-

tseko aur-jaia gauza samurra izan zan, malkoak
ixurtzerañokoa.
ALKATEA: Bai gizona. Ez bazuten neska-mutiiak egin-

bearra ondo bete bada... Dotriña, edozein
gauza euskeraz irakurtzea. Esaten dizut: lotsatua egon nintzan. Aien erdirik ez dakit.
ETXENAGUSIA: Ez baiziguten era ontan erakutsi. Ez

genuen izan Juanita bezelako maistrarik. Garai
artan eskolara zerbait ikastera joan, ta adimena
argitu bearrean ate ta leioak itxitzen zizkiguten
euskera galeraziaz.
ALKATEA: Ori esan. Ta orain ez dakigu nik beñik-bein

bear bezela, ez erderarik ta ez euskerarik. Ara
(Sakeletik ingitxo bat ateriaz) gaur itzalditxo
bat, Gibelalde jaio zan etxe aurrean, egin bear
det ta emen ixkribitua daukat. Ondo dagon ala
ez esan bear didazu. Guk ez baidegu euskera
liburutan ikasi. (Etxenagusiari eman bezaio.)
ETXENAGUSIA: (Atsegiñez) Gizona! onela, onela! (Ixil

irakuriaz) Oso poliki. (Buruarekin oniritzirik)
Txukun ta garbi... Gure erretoreak baño obeki.
ALKATEA: Ura baño gutxiago ez naizela agertu nai

nuke.

ETXENAGUSIA: (Jarraiturik) Ongi, ongi.... (Irakurriaz)

Aberria... aberria ere bai?
ALKATEA: Badakizu, alabak ere zerbait lagundu dit. Ta
itzen bat ez genekigunean, Lopez Mendizabaleren iztegira begiratu degu...
ETXENAGUSIA: (Pozez) Aita-alabak beraz? Ondo da
ori. (Berriro irakurriaz)... (Geldituaz) Barkatu,
bañan emen ondo ez dagon esaera bat ipiñi
dezute (Alkatea, zerik ote dan ikustea urbilduaz) Ona, emen. Ez da esan bear «itz bi Gibelalde gañean».
ALKATEA: Gibelalde nai ta naiez aitatu bear det bada.
ETXENAGUSIA: Aitatu bai. Gibelaldetzaz itz bi esan
bai, bañan ez «gañean» (Irritsu). Zapalduko
zenuke. Gañean ez, «tzaz» baizik. Aditzen?
ALKATEA: Baita, baita. (Lapitza atera ta zuzenduaz)
Zuzendu det. Au besterik ez bada. Eskerrik
asko!
ETXENAGUSIA: (Ingitxoa itzuliaz) Gañeantzean itzaldi
ori oso egoki dago. Zorionak (Su-zirien otsa
entzun bedi: pun, pun pun).
ALKATEA: Laister joateko garaia degu-ta, beste zerbait esan nai nitzuke.
ETXENAGUSIA: Bi belarriak zabalik ditut.

ALKATEA: (Zalantzan) Onuzkero zerbait badakizu.
ETXENAGUSIA: Batere. Ez dakit zertan ari zeran.
ALKATEA: Bada... zera... Alargunarekin ezkontzen nai-

zela.
ETXENAGUSIA: (Arrituta) E? Alargunarekin ezkondu?

Au da berri ona! Ez nekien ezer! (Eskua eskeñiaz) Bosteko ori! (Su-ziria aundi baten otsa
entzun bedi) «Etxefuegoak» egin du eztanda.
Zure omenez.
ALKATEA: Zer derizkiotzu?
ETXENAGUSIA: Oso ederki egiten dezula.
ALKATEA: Beraz, ez zenekien ezer?
ETXENAGUSIA: Ez da itz erdi bat ere. Ta nere Joxepak
nola berri eman ez didan arritzekoa da. Ixilik ibilli zerate.
ALKATEA: Ixilik ibiltzea obe; ez gera mutil koskorak-ta.
Bañan, benetan, ondo egitea dedala uste al
dezu? Badakizu, alarguna nengon...
ETXENAGUSIA: Ederki! Alarguna alargunarekin. Bestela, andre alarguna, ederra, ta diruduna... beti da
arrixko aundia mutilzarrentzat; mutilzar bizitzeko jaio geranorentzat.
ALKATEA: (Parrez) ja!, ja! ja! Nik onuzkero pausoa
eman det ta aurrera!

ETXENAGUSIA: Geroago ez dezu izango sasoi oberik.
ALKATEA: Ez zuk ere.
ETXENAGUSIA: Nereak egin zuan.
ALKATEA: Ori orrela dala, alabarekin izan det naigabe

aundia. Nere ateraldia ez zaio ondo iruditu,
noski. Negarrez asi zitzaidan ta egun oietan ez
da atsegin etxe ontan.
ETXENAGUSIA: Egun batzuetako asarrea. Jakiña, zure
alaba emakumetxo bat egiña dago ta aitak
orrelako ateraldia egiteak... Bañan ezaguera
aundia du ta oitzen joango da.
ALKATEA: Zeorrek itz batzuek esango balitzaioke.
Begirapen aundia dizu ta... (Txintxarri otsa
entzun bedi.)
ETXENAGUSIA: Zartu bainaiz. Ori ere egingo dizugu
gizona.
ALKATEA: (Barruan izketan ari dirala entzunik) Sekretarioa dala uste det. Aren abotsa da... Eskerrik
asko ta gero itzegingo degu.
ETXENAGUSIA: Laister udaletxea joateko garaia degu.

II. AGERRALDIA

Lengoak ta Sekretarioa.
SEKRETARIOA: (Atetik) Zuen baimenaz?
ALKATEA: Aurrera!
SEKRETARIOA: Egun on jaunak.
ETXENAGUSIA: Baita zuri ere.
ALKATEA: Zer zabiltza? Ez ziñan Ayuntamentuan ego-

tekoa gu joan arte?
SEKRETARIOA: (Goibel antzean) Bai bañan Gobernadoreak telefonema au bidali du... (Sakeletik
atera-ta emanez) Ez dakit gaurko jaia... Irakurri
zazu, irakurri.
ALKATEA: E! (Irakurriaz) «Imposible acudir fiesta suspenda. Haga caso». (Asarre ta arrituta, Sekretarioari) Ez diteke gizona! Atzo azkenekoz Gobernadorearekin itzegin bainuen!
SEKRETARIOA: Telefonema garbi dago: «suspenda
fiesta».
ALKATEA: Galerazi? (Sutsu) Erri guzia jendez betea
dagoenean, bazkaria bosteunentzat gertu ta
gero; galerazi pake ta alaitasunezko jai au. Ez!
Eragozpen guzien gañetik jaia egingo da.
ETXENAGUSIA: Ori da gizona ori! Zalameako alkatea
dirudizu. Ta zure itzaldi polita entzungo degu.

SEKRETARIOA: (Etxenagusiari erakutsiaz) Telefonema

garbi jarria dago: «Aga caso».
ETXENAGUSIA: Bañan gizona «aga» «hatxe»rik gabe
dago-ta.
SEKRETARIOA: H. telefonoko arian geldituko zan.
ALKATEA: (Telefonema eskuetan arturik) Ta noiz iritxi
da telefonema au?
SEKRETARIOA: Arestian! Baezpada kalegarbitzalleari,
«etxefuegoak» botatzez usteko esan diot.
ALKATEA: Zein zera ezer agintzeko?
SEKRETARIOA: Obe bearrez egin det.
ALKATEA: Beriala telefonora noa «Gobierno Civil»erekin itzegitea.
ETXENAGUSIA: Lagunduko dizut.
ALKATEA: Goazen bada. Ez degu astirik galtzerik.
ETXENAGUSIA: Bai, bai. Zirt edo zart egiteko garaia
da. (Abituaz)
ALKATEA: (Atetik sekretarioari) Geldi zaite emen.
Ostera laister gera. (Bijoaz)
SEKRETARIOA: Bai jauna.

III. AGERRALDIA

Sekretarioa bakarik.
SEKRETARIOA: Zer gertatu bear ote du emen?... Ajola

gutxi!... (Ixillunea) Garatzi onuntz etorriko
balitz? Bai etorriko da. Gizalegea ondo daki ta
etxekoa ez dan bat, bakarrik nola utziko du
bada? Egokiera oni ez badiot eltzen, berriz, ez
naiz berarenganako maitasuna izateko diña.
Zer gerta ere gaur esan bear diot. Bai orixe!
Bigar, apika, berandu izango litzake-ta. Gañera,
aita ezkontzen zaion orrekin, erritik alde egiteko irrikitzen izan bear. Orretarako norbait bear;
ta norbait ori ni naiz.

IV. AGERRALDIA
Sekretarioa ta Garatzi.
GARATZI: (Sartuaz) Bakarrik utzi al zaituzte?
SEKRETARIOA: (Pixka bat izuturik) Bai andrea... bai

señorita... bañan zu sartu zeran ezkero ez ain
bakarrik.

GARATZI: Noski, ez dezu burua asko nekatu ori asma-

tzeko. (Ixillunea) Zer gertatu da gaurko jaia
galerazteko? Egia al da?
SEKRETARIOA: Bai, bai. Gobernadorearen agindua da.
GARATZI: Zuri ajola aundirik ez dizula dirudi.
SEKRETARIOA: Naigabe izugarri baten pean nago. Ez

baizaitut ikusiko aurreskuan ateratzen.
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Euskal-eguna - 4
  • Büleklär
  • Euskal-eguna - 1
    Süzlärneñ gomumi sanı 3656
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1805
    32.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    52.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal-eguna - 2
    Süzlärneñ gomumi sanı 3721
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1663
    34.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    56.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal-eguna - 3
    Süzlärneñ gomumi sanı 3738
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1578
    35.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    50.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    56.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal-eguna - 4
    Süzlärneñ gomumi sanı 2749
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1310
    37.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    52.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    59.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.