Euskal dialogoak - 1

Süzlärneñ gomumi sanı 3954
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1520
32.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
44.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
51.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
Agustin Iturriaga

EUSKAL DIALOGOAK

LENDABIZIKO JOLASA
Basilio, lengo eguneko zure jolasak
arras jostatu ninduen.
BASILIO: Atsegin det jakiteak.
ANTONIO: Naiko nuke zerbait esango bazendu
aberetxo batzuen gañean.
BASILIO: Ez da gauza gaitza atsegin ori zuri ematea.
ANTONIO: Txit asko estimatuko nizuke.
BASILIO: Badakizu seda zer dan?
ANTONIO: Ustez bai; ona emen.
BASILIO: Baña, badakizu nondik datorren?
ANTONIO: Indietatik noski.
BASILIO: Ez da Indietara joan bearrik seda izateko
ANTONIO: Nola! Alderagotik al dator?
BASILIO: Emen bertan atzeman diteke. Inguma
baten obra da seda.
ANTONIO: Inguma baten obra! Baditeke?
BASILIO: Bai; inguma baten obra.
ANTONIO: Esan zadazu nola egiten duen obra
eder ori.
ANTONIO:

BASILIO: Bada inguma mota bat zuria ta lodia.

Onek egiten dituen arraultzetatik irteten
dira ar guztiz txiki batzuek. Bereala asten
dira masust arbolen ostoa jaten. Jaten dijoazen bezela dijoaz anditzen. Beatza bezin
lodi egiten dira berrogei bat egunen barrenen. Orduan asten dira aotik botatzen lerdea armiarmak bezala. Botatzen dute
arbolen arbaztetan beren buruen jiran.
Onela gelditzen dira lerdezko bolsa baten
barrenen. Bolsa oni deritzaio kapulea.
Kapuleak ifintzen dira ur irakiñean, eta an
beratzen dira. Artzen da izpi bat, eta dauden lekutik atera gabe, dijoaz askatzen.
Matazuran izpia artuaz, egiten da mataza
askatzen dijoan bezela.
ANTONIO: Nork esan ikusten diran sedazko jantzi
ederrak zor zaizkala ingumari!
BASILIO: Kapikearen barrenen dauden arrak oso
osoro ezkur alea dirudite.
ANTONIO: Illak ala biziak daide?
BASILIO: Illak gure begietan, baña udaberrian
irteten dira kapuletik inguma biurturik.
ANTONIO: Ori gauzaren miragarria!

BASILIO: Bi gauza oietatik zein deritzazu miraga-

rriagoa? Piztea, ala inguma biurtzea?
ANTONIO: Ain arrigarria arkitzen det ar bat inguma biurtzea, non il bat piztea.
BASILIO: Egiaz arritzeko gauza da gaur lurrean
arrastaka dabillen arra bigar egan len zan
baño ederragoa ikustea. Onen bistan ez da
gaitz sinistea piztuko gerala gu ere egunen
baten len baño ederragoak Inguma berri
oiek egiten dituzte arraultzak eta bereaña
iltzen dira.
ANTONIO: Zer! orren denbora gutxian bizitzen
dira?
BASILIO: Bai, eta badira abereak oraindik gutxiago bizitzen diranak.
ANTONIO: Ori orrela bada, ez degu zer errenkuratu gure biziaren laburtasunaz.

BIGARREN JOLASA
BASILIO: Gaur itz egin bear dizut erleen gañean.

Aberetxo gaionak dira erleak: oiek
ematen digute eztia.
BASILIO: Ez bakarrik ematen digute eztia, bai ere
argizagia.
ANTONIO: Nola ezti zakea naizen txit, ez nintzan
argizagiaz oroitzen.
BASILIO: Jatelo bezin ona da eztia oskaitako. Kostoma dan orduan artzen da eztia urarekin.
Eruskiñak janarazten dute askotan bazkal
aurrean gorputzetik libratzeko. Beste aldetik berriz zenbat gauzatarako ez da ona
argizagia! Onekin egiten dira arkaiak
ezkoztuak eta enplasto muet asko. Erleak
jaiotzen dira ingumak bezala, eta jaten
dute eztia. Erleak jaiotzen dira ingumak
bezela, eta jaten dute eztiaren eta argizagiaren gaia. Lorearen iriñarekin egiten
dute argizagia, eta eztia berriz loreari ninikatik ateratzen dioten ezadearekin. Iriña
biltzen dute lore gañean atzeko zankoak
ANTONIO:

arrastaka erabiliaz. Zankoetan dituzte zankozorro mota batzuek, eta ez dira gelditzen
oiek bete arteraño. Ezadea txupatzen dute
muturrean duten tronpa batekin. Ezadearentzat dute beste bat, eta an argizagi
biurtzen da. Gero, aotik argizagia botaz,
dijoaz abaraska egiten. Abaraska egiña
dagoan orduan, betetzen dituzte onen txuloak eztiz.
ANTONIO: Txuloari zeldilla al deritza?
BASILIO: Abaraskarenari bai.
ANTONIO: Txoratzen naute ni gauza oiek guztiak.
BASILIO: Ez dezu zerzaz txoratu.
ANTONIO: Zer! Ez da txoratzeko gauza lorearen
gañean dagoan iriña argizagi biurtua ikustea?
BASILIO: Eta ez zaitu txoro biurtzen ikusteak gure
odol biurtzen guk jaten ditugun gauzak?
ANTONIO: Egia diozu, ez nintzan kontuan erortzen.
BASILIO: Gaur beiak jan duen belarra biar esne
biurtua jaten degu.

IRUGARREN JOLASA
BASILIO: Errauleaz itz egin bear degu gaur.
ANTONIO: Zuk nai dezun bezala.
BASILIO: Erraulea da euli me, luze, berdaisa bat.

Lizardietan arkitzen da, zeren an utzi oi
ditu bere arraultzak.
ANTONIO: Orrek esan nai du erauleen arrak lizarren ostoa jaten dutela.
BASILIO: Bai, ingumen arrak masust arbolen
ostoa bezala. Baña jakin beazu ez edozein
inguma ez edozein arbolen osto ez dirala
onak seda emateko. Euli onekin egiten da
lokeria.
ANTONIO: Eriai ifintzen zaiotena?
BASILIO: Bai, uraxe bera. Erotasunik geienetan
ori izaten da azkeneko sendagaia. Ezabiziak dituztenentzat da guztiz ona.
ANTONIO: Eta nolatan ematen da sendaki au?
BASILIO: Auts egiñik, eta begira nola. Errauleak
bildu ondoren, uzten dira iltzen eta idortzen; eta idortu ondoren, jotzen dira almerizean edo motrairuan. Auts onekin egiten

dan enplastoak erre eta maskulluak ateratzen ditu. Zenbatek ez diote euli oiei zor
osasuna! Eta zenbatek bizia!
ANTONIO: Eta esango didazu ez dirala oiek bat
txoratzeko gauzak?

LAUGARREN JOLASA
BASILIO: Ona non dezun aberetxo bat zuk ezagu-

tzen ez dezuna.
ANTONIO: Emen atzeman dezu?
BASILIO: Ez, Ameriketan sortzen da, eta andik
ekartzen dute ganbusia egiteko. Garaustikaia deitzen diote.
ANTONIO: Bizkitartean garaustikaia gorria da, eta
aberetxo ori auts kolorekoa.
BASILIO: Otarraina ere berdea da berez, baña
egostean goritzen da. Ozpiñ txorta bat
botatzen badiozu, ikusiko dezu nola gorrituko dan.
ANTONIO: Orren zanpatu-biribilla da! Dilista dirudi. Muturra txerriarena bezelakoa du.
BASILIO: Argatik deitzen diote erderaz txerritxoa.
Bada beste ar bat onen antzekoa ezakotxa
deritzana. Baña ark ematen duen ganbusia
ez da ain omanea. Ala bata nola bestea
arboletan arkitzen dira, zeren beren amak
arbolen ostoetan ezartzen dituzte zibotak,
beren barrenen gelditzen dirala. Bada

beste ganbusi gorri bat oraindik ederragoa.
Suteoa deitzen zaio, baña ain da bakana
non txit gutxik izan oi dute. Maskor baten
barrenen arkitzen da, eta txakur bati zor
zaio.
ANTONIO: Zer! Txakur bati! Nola izan zan ori?
BASILIO: Txakur bat oi zebillen goseal illik.
Goseak eraman zuen ondarrera, eta asi
zan maskor jaten. Egun oro joaten zan bere
gosea iltzera. Biurtzen zan bere muturra
guztia gorritua zuela. Norbaitek usterik
odola zalako eta zauriren bat zuelako, eldu
zion. Ikusi zuen ganbusia zala odola zirudiena. Eta orra nola arkitu zen ganbusietan
zan ederrena eta garestiena.
ANTONIO: Bai, garestiak bear du izan, zeren maskor asko bildu bearko da soñeko bat ganbusitzeko.
BASILIO: Ain da garestia non erregeak eta beste
gaiñ gañeko personak bakarrik izan dezateke. Orobat gertatzen da altistearekin.
Maskorraren barrenen arkitzen da itsasoan. Orra non munduan diran gauzarik

baliosoenak zor zaizkaten animalitxo
batzuei.
ANTONIO: Bai egiazki. Nork esango luke errege
eta erregiñen apainduriak oiei zor zaizkatela!
BASILIO: Orobat gertatzen da elizako ornamentuakin.

BOSGARREN JOLASA
BASILIO: Gauzarik txikienetan ikusten da ongiena

Jainkoaren anditasuna. Badakizu noski zer
dan zigarra. Askotan sortzen zaie aurrai
beatz artean.
ANTONIO: Baitaere negar gogotik eragiten gaxoai.
BASILIO: Beren amak atera oi diote eguzkitan
orratz musuarekin.
ANTONIO: Ikuste ona bear da eguzkitan ateratzeko ere.
BASILIO: Bada, dan bezin txikia izanik, baditu
zigarrak gorputzaren parte guztiak. Baditu
ortzak edo ortzen ordekoak, aurrai negar
eragiten dien ezkero: baditu urdalla, estea,
sabela, biotza, birikak: bear ditu ere izan
gibela, barea eta giltzurriñak Aren odolak
bear du ibilli gureak bezala gorputz guztitik.
ANTONIO: Ez dirudi bada odolik duenik.
BASILIO: Odola txuria duelako beste asko abertxok bezela.

ANTONIO: Ongi

diozu gauzarik txikienetan dala
andiena Jaungoikoa.
BASILIO: Badira aberetxoak zigarra baño ere
oraindik txikiagoak.

SEIGARREN JOLASA
BASILIO: Arritu ziñan joan dan egunean zenbat on

aberetxo batzuei zor diotegun ikustean.
Seda inguma bati, eta ganbusirik ederrena
eta altisteak maskor batzuei. Bada oraindik
arrigarriagoa da aberetxo batzuek erakusten digutena ematen digutena baño.
Erleak goizetik arratsera ari dira lanean
gelditu gabetanik. Ez dute jaten egunean
eguneko anoa baizik. Badakite negua etorriko dala, eta orduan ezin irtengo dirala
beren eultzetik. Onela erakusten digute lan
egiten al degunean deguneko, eta degunean gordetzen ez deguneko. Itz batean,
erakusten digute langilleak eta kontuzkoak
izaten. Lanegitetik eta zurra izatetik datoz
aberastasuna eta ongi izatea. Lan da birtute guztien ama, eta alferkeria gaitz guztiena. Guk guztiok egingo bagendu erleak
egiten dutena, aingeruak bezela biziko
giñake.

ZAZPIGARREN JOLASA
Naiko nuke zerbait jakin txingurrien
gañean.
BASILIO: Asko txingurri mueta dira: batzuek txikiagoak besteak baño. Negu guztia lotan
igarotzen dute.
ANTONIO: Nola iltzen ez dira?
BASILIO: Beren gizentasunak iraunarazotzen die.
Au berau musarrakin eta beste asko animalirekin. Zenbat bider, eri gaudenean, ez
gera egoten gerok ere illabete osoetan
ezer artu gabe! Txingurrien artean batzuek
dira arrak, besteak emeak, eta besteak ez
arrak eta ez emeak. Arrak eta emeak dira
umeak azitzeko, eta besteak lanerako.
Orobat gertatzen da erleakin. Luma gabeko egoak dituzten animalitxoak jaio eta
azitzen dira ingumak bezala.
ANTONIO: Eta txingurriak?
BASILIO: Orobat.
ANTONIO: Bizkitartean txingurriak ez dute egorik.
ANTONIO:

BASILIO: Bai, badituzte jaiotzen diranean, baña

gero atzeko bi zankoakin kentzen dituzte.
Badakizu bein baño geiagotan etxeak bota
dituztela? Ez farrik egin: esatera noakizu
nola. Adrilluzko etxeak diran tokietan, jan
gauzarik barrenean senti badute, ara zer
egiten duten. Adrilluen arteko morteroa
txeatzen dute barrenen sartzeko. Badator
berriz aizete bat eta botatzen du etxea.
Badira animalitxoak beren arraultzak ifintzen dituztenak frutaren gañean. Aietatik
irteten diran arrak sartzen dira barrena eta
jaten dute. Au berau gertatzen da arbolen
ostoakin, gariarekin eta arroparekin.
ANTONIO: Argatik ikusten dira arbolen ostoak
sare bat egiñik.
BASILIO: Eta zenbat kalte ez dute egiten gari
alean!
ANTONIO: Gari pillaren gañean egan ikusten diran
eltxoen arraultzetatik irtengo dira noski an
arrak?
BASILIO: Bai, eta sartzen dira gari alean barrenen
frutan bezala. Badira euliak zaldi eta beste

animaliai sudurretik eta beste lekuetatik
sartzen zaiozkatenak.
ANTONIO: Eta barrenen uzten dizkate arraultzak?
BASILIO: Bai, eta aietatik irteten diran arrak zorarazitzen die askotan. Atza, ezkabia eta
beste asko miñ arrak besterik ez dira.
ANTONIO: Bizkitartean zikinkeriatik datozela esaten dute.
BASILIO: Bai, zeren zikinkerian sortzen dira. Argatik bear dira garbitu egun oro arpegia eta
eskuak. Bear da ere orrazatu egun oro.
Aberak ematen digute garbitasunaren
ejenploa. Ikusiko dezu beti beren buruak
garbitzen ari dirala.
ANTONIO: Txerriak beintzet ez.
BASILIO: Baita txerriak ere: bestela ez da aien
eiai begiratzea baizik. An daukate beren
etzauntza zillarra baño garbiago. Jainkoak
eman die ezaguera au, zeren garbitasuna
guztiz bearra dan osasunarako.

ZORTZIGARREN JOLASA
Gure azkeneko jolasean pentsatzen
egondu naiz joan dan arrats guztian.
BASILIO: Nola bada! Zerk arritu zaitu?
ANTONIO: Atza, ezkabia eta beste gaitz asko
zikintasunetik datozela aditzeak.
BASILIO: Atza eta ezkabia ez dira ar mueta
batzuek besterik. Orobat diot ortz eta agiñetan sortzen dan zikinkeriaz. Ar oiek zulatzen dituzte geienean batzuek eta besteak.
ANTONIO: Eta nondik datoz aurrak izaten dituzten
txitxareak?
BASILIO: Janari eta edariarekin iretsitzen dituzten
arraultzetatik. Eltxo pozoitsuak datoz
berriz ur usteletik. Orobat sugeak, surangillak eta sugarrastak. Eta zenbat gaitz ez
datoz putzu eta zingiretatik! Putzuak nai
du itzala ura usteltzea nai ez bada; eta
botatzen bazaio ikatza edo iduria, garbitzen da ura edan ditekean moduan. Baitaere ona da txit arkoska botatzea.
ANTONIO:

ANTONIO: Ikusten det zikiñetik eta usteltasunetik

datozela gauza nazkagarriak eta gaitz
asko.

BEDERATZIGARREN JOLASA
ANTONIO: Esan zadazu: zer da anilla?
BASILIO: Iñastorra dirudien landare bati kentzen

zaion auts bat.
ANTONIO: Eta algodoia, kina, kanela eta klabilloa

nondik datoz?
Indietatik datoz. Algodoia arbol txiki
baten koskoan arkitzen da gaztaña morkotzean bezala: kina arbola baten azala da:
kanela orobat, eta klabilloa beste arbola
baten frutua. Azukrea da kañabera mota
bati txikitu egosi eta kentzen zaion ezadea.
Gauza oiek guztiak toki beroetan etortzen
dira.
ANTONIO: Zori onekoak bear dute izan orrelako
tokiak.
BASILIO: Badira tokiak beti udaberrian bizi diranak. Onelako tokietan ikusten dira arbola
batean eta denbora berean lorea, fruta
berdea eta eldua. Berenez etortzen dira
naranjak, limoiak eta beste fruta batzuek.
BASILIO:

ANTONIO: Zori onekoak alako tokietan bizi dira-

nak! Bizi ditezke ezeren kuidadorik gabe.
BASILIO: Bizkitartean an ere lan eginda bizi da
jendea. Jan utsarekin ezin bizi gindezke.
ANTONIO: Zergatik ez? Otzik eta bero aundirik
egiten ez badu beintzat.
BASILIO: Gizon basatiak ala bizi dira. Jakin beazu
jantziaren faltan txerrien gisa jira biraka
loiean ibiltzen di
rala asko tokitan. Eltxo pozoidunak eta beste
arbiska pozoitsu askok zulatzen dituztelako egiten dute au.

AMARGARREN JOLASA
BASILIO: Gaur nekazaritzaren gañean jardun bear

degu.
ANTONIO: Ez da gaizki igaroa izango denbora,
zeren ori da gure egintza.
BASILIO: Lur mueta asko dira baña guztiak bitara
biurtzen dira.
Lur guztiak du buztiña eta ondarra: buztin geiago badu ondar baño deitzen zaio
buztin lurra; eta ondar geiago badu buztin
baño deitzen zaio ondar lurra.
Buztin lurrak ez dio urari barrena sartzen
uzten; ondar lurrak berriz guztiari sartzen
uzten dio.
Lurrak ona izateko bear du buztin ainbat
ondar; bestela busti bezin laster legortzen
da.
Lur onak ura asko artu eta gordetzen du;
eta gaña idortzen dijoan bezala dijoa ere
ura betik gora.
Au berau gertatzen da metxan igotzen
dan olioarekin.

Onelako lur mueta asko dute udaberrian
artzen duten euria uda guztirako.
Kareak desagiten du txit ongi buztin
lurra.
Gorotza da gero gauza bearra lurrak ongi
emateko.
Gorotza izateko bear da elea, eta elea
izateko bear da bazka.
Nekazaririk onena da uzta eta bazka lur
beretik ateratzen dituena.
Au da gure errietan ikusten dana. Eleak
bear du etzauntza, eta etzauntzarentzat
bear da ondagiña.
Ondagiñik ez dan lekuetan ezartzen da
ondar legorra; eta ondar legorrik ez bada
egiten da bidarria.
Batez ere bear du eleak garbitasun andia,
naiz jaten gutxiago eman dakiola; eta iduki
bear da albait begien aurrean, zergatik ikarakorra da eta ikarak argaltzen du.
Nai du txit atzegitea eta balakatzea.
Eman bear zaio jaten maiz eta bakoitzean
gutxi; bestela igitzen da eta ez du ongi txigoitzen.

AMAIKAGARREN JOLASA
ANTONIO: Azkeneko

jolasari jarraitzeaz egidazu
atsegin.
BASILIO: Atsegin andi batekin jarraituko diot,
nekatzen ez zaitudala ikusten dedan ezkeroz.
Lurrak ditu bere barrenean asko ezade
mota.
Landare bakoitzak nai du berea; baña
beti landare mota bat aldatzen bada lur
batean, geroago eta txatarragoa etorriko
da.
ANTONIO: Ori gauza ikusia da zergaitik geroago
ta ezade gutxiago geldituko da.
BASILIO: Argatikan eman bear zaio lurrari lur
berria edo gorotza; bestela aldatu bear
dira orain landare mota bat eta gero beste
bat.
Badira landareak alkarrekin ongi datozenak, eta badira elkarri kalte egiten diotenak.

Ezade diferenteak bear badituzte, egon
ditezke lur berean bi landare mota; baña
ezade bera bear badute biak, ez.
Ez du abere batek zatirik gorotza egiteko
ona ez danik.
Beatzala, ezurra, adarra, illea, guztia da
ona txit gorotza egiteko.
Karea ugari dan tokietan, nekazari onak
bear du bota karobi zulora arrapatzen duen
guztia.
Kare pixka batekin nastuaz, guztia biurtuko da gorotz.
Ara bota bear dira zapata zar, abero ill
eta zatarreria guztia.
Badire tuparriak kare asko daukatenak,
eta buztin lurrarentzat txit onak diranak.
Karea daukaten edo ez, ozpiñean zatitxo
bar sartu eta ezagutzen da.
Irakiten edo maskulloak botatzen asten
bada, karea duen señalea da.
Autsa da ongarririk onenetatik bat; baña
auts asko egiteko erragin asko bear da.
Lur zelaiak dira onak landutzeko; zeren
berenez txarrak izan arren, nekazari onak

ondutzen ditu: bada ematen zaioten guztia
bertan gelditzen da.
Lur aldapetan ifiñi bear dira arbolak.
Lur gutxi ondo landuak geiago ematen du
asko gaizki landuak baño.
Lurrak ongi landua egoteko auts egiña
bear du egon.
Ale mot asko erein bear dira urte berean,
biltze baten faltan bestea arrapa dedin.
Argatik esaten da bat duenak batere ez
duela.

AMABIGARREN JOLASA
BASILIO: Gaur

ganaduen gañean itz egin bear
degu, zuk ala nai badezu.
ANTONIO: Gusto andiarekin enzungo det esan nai
didazun guztia.
BASILIO: Ganaduak nai du garbitasun andia.
Jaten eman bear zaio maiz eta gutxi
aldian.
Gu bezelaxe dira animaliak.
Obe da gutxixeago jaten emango bazaiote ere, garbi idukitzea.
Egongo dira gizenagoak, alaiagoak eta
osasun obekoak.
ANTONIO: Askotan aunditzen da aberea, ez da
ala?
BASILIO: Bai, aunditzen da belar bustia jaten duenean.
Ara au gertatzen daneko errezetak.
ERREZETA ESANDAKO GAITZARENTZAT
Gatz amoniakoren espiritua, onza bat.
Petroleo beltzaren olioa, bi onza: nastuta.

BESTEA
Artuarazten zaio abereari otxaba bat genzianaren zaña austua.
Belar berotua obea da ganaduarentzat;
ardo irakiña obea dan bezala irakin gabea
baño: eta ganaduak gogo obearekin jaten
du, zergatik du gusto obea.
Argatik beragatik askoz obeto digeritzen
du.
Asko lekutan belarra bildu, pixka bat
busti, trinkotu eskuakin eta uzten dute.
Berotzen asten dan orduan zabaltzen dute
eta ematen diote ganaduari.
Gatza txit asko gustatzen zaio abereari,
eta txit on egiten dio pixkatxo batek; zergatik gatzarekiko jan askoz obeto digeritzen da, eta gatza jaten duen aberearen
aragiak du askoz gusto obea.
Au ezagutzen da gatzua deritzan gatza
dan lurretan dabiltzan zikiroen aragian.
Gaizkitzen danean eman bear zaio batez
ere gatza ganaduari.

AMAIRUGARREN JOLASA
Ezin esan dizazuket zer gogoz zure
jolas entzuten dedan: otoitzen zaitut jarrai
dezazula orain daño bezala.
BASILIO: Atsegin andiarekin jarraituko det, ala nai
dezun ezkeroz.
Abereen gaitzik guzienak ardura gabetik
oi datoz.
Bustiroa da abereentzat guretzat bezala
etsairik andiena.
Belar bustiak aunditzen dituen bezela,
etzauntz bustiak eritzen ditu.
Argatik urte bustietan eman bear zaiote
jaten legor pixka bat, eta albait gutxiena
bota bear dira larrera.
Batez ere beaute iduki etzuntza legorra.
Abereari ederretsitzen ez dion nekazaria ez
da nekazaria; zeren elerik gabe ez da gorotzik, eta gorotzik gabe ez da uztarik.
Beste aldetik berriz bazka gabe ez da
abererik.
ANTONIO:

Bazkak, eleak eta lur landuak berdin
egon bear dute.
Iñork ez daki lurrak zenbat eman dezakean.
Esan oi da egiaz, artzen duen ainbat
ematen duela.
Lurrik ongiena landua da apurtuena
dagoana.
Ez du nekazariak lur landu gaberik iduki
bear, albait.
Zenbat eta aberea denbora geiagoan
dagoan ukulluan, anbat eta obeago; zeren
zimaur geiago izango du nekazariak. Ez du
lurrak etsai andiagorik elearen beatzala
baño; buztin lurrak diran tokietan beintzat.
Nagusiak eman bear dizka lurrak maisterreri egoitz onean; bestela ez du nekazaritza onik egingo. Badira denborak eta giroak igarotzen utzi bear ez diranak, ala ereiteko nola jorratzeko eta itaitzeko. Argatik
bear du esku artea nekazariak ona izateko;
zeren giroa igarotzen uzten badu nakazaritza txarra egingo du; eta giroa igarotzen ez
uzteko bear dira jornaleroak iñoiz.

AMALAUGARREN JOLASA
ANTONIO: Zer egia andiak esan dituzun azkeneko

jolasean!
BASILIO: Nagusiak ezagutu bear luteke gauza
bat:
Maisterrak indarra baldin badu nausiarentzat obe dala.
Nagusiarentzat, maisterrarentzat eta
lurrentzat onena da errentan oiek ifintzea;
baña ez dirutan, baizik aletan.
Dirutako errenta da kobratzen gaitza, eta
ez da justoa.
Ez da justoa, zergarik laborearen balioak
gorabera andiak dituen.
Gorabera oiek eta laboreak dirutzea ez
dira maisterrarentzat.
Nekazariari ematen dio indar andia elea
berea izateak; baña sagastiak eta gaztañadiak beaute egon erdira: zergatik urte
askotan batere ez dute ematen.
Baserrien jabe guztiak bear luteke elkar
artu eta kofradian sartu erretzen diraneko.

Orobat bear luteke egin ganaduen jabe
guztiak oiek iltzen diraneko: bestela bat
edo bi iltzearekin lur jotzen du askotan
nekazariak.
Nola iñor ez dan oroitzen doakabeaz
gerta dedin arte, bortsaz eragin bear dira
onelako gauzak.
Orobat gertatzen da auzo lanakin.
Guztientzat on diran lanak dira, baña
iñork ez luke kasorik egingo, bortsaz eragingo ez balira.
Kofradiak dira gauzarik onenak desgrazien kontra. Badira etxeentzat eta ganaduentzat bezala, uraldientzat, arriarentzat
eta beste doakabeentzat.
Erri batean berreun baserri badira, irurogei erreal etxe jabe bakoitzak ematearekin, berria egiña dago.
Zenbat eta baserri geiagotakoak elkar
artzen duten, enbat eta merkeago egiten
dira.

AMABOSGARREN JOLASA
Zeren gañean jardungo degu gaurko
arratsaldean?
ANTONIO: Zuk nai dezunaren gañean.
BASILIO: Esan dizut len ere elea gu bezin kuperatia dala, non eta basatia ez dan.
Orain esango dizut eman bear zaiola
janaria albait egosia.
Askoz obeto txegosten du, batez ere gatz
pixka bat ematen bazaio.
Badakizu zenbat gustatzen zaion gatza
ele mueta guztiari.
Noizean bein pixka bat ematearekin asko
gaitzetatik lagardatzen dira.
Lastima da egon oi dan bezin garesti egotea gatza.
Guztiz on andia egingo lioke eleari egun
oroko gatz pixkatxo batek; zeren ematen
du jateko zalea eta txegosten laguntzen du
guztiz: gañera lurren ongarrirako ere guztiz da ona.
BASILIO:

Badakit jana egostea eta gatza ematea
gauza garestia dala; baña on da jakitea,
batez ere ganadua miñez dagoaneko.
Ez du ezerk-ere ematen irabazi geiago
abereak baño.
Argatik bear da jakin zer dan ona eta zer
ez elearentzat.
Esan dizut eman bear zaiola jaten gutxi
eta maiz. Bear duela garbitasun andia eta
etzauntz idorra.
Egon bear du albait ikuskiñean zer gerta
ere, eta izutia dalako.
Abere mota asko akitzen dira.
Bikor mota eta aragi mota.
Badira beiak jaten duten guztia esne biurtzen zaiotenak. Orobat gertatzen da abere
illedunarekin. Batzuek dute ille ona eta
aragi txarra, besteak aragi ona eta ille txarra.
Badira atzegira gizentzen diranak eta
ogei eta bost librako opak dituztenak.
Arkumeak izan oi du aitaren ille mota eta
aragia amarena.

Belar txikia dan tokian ganadu txikia dala
esan oi da, eta belar andia dan tokian
ganadu andia.
Erri bakoitzean ikusi bear da zer abere
mot konbeni dan.
Toki apietan eta amiltzak diranetan ez da
ganadu andirik konbeni; toki zelaietan
berriz ganadu andia obea da txikia baño.

AMAISEGARREN JOLASA
BASILIO: Ez dio ezerk-ere irabazi geiago ematen

nekazariari eleak baño.
Argatik bear da arreta andia artu osasuna
izan dezan.
Bear da ere jakin zer egin bear zaion
miñez arkitzen danean.
Sangria, purga, errakaia eta zurda dirade
oskaiak gaitzik geienentzat.
Nekazariak bear luke jakin aberea sangratzen estutasun baterako.
Orobat bear luke jakin zer belarren ura
dan ona purgatzeko.
Errakairik onena zarea da, eta zurda ifintzea ez da gauza andia.
Aberea izerditzen danean bear da estali,
batez ere unkullua otza bada.
Bazka bustia badago utzi bear da legortu
arteraño.
Aberea berotua edo izerditua badago
etzaio eman bear edaten, batez ere ura
gogorra bada.

Eri badago eta gizena arkitzen bada
bereala bear da sangratu.
Urrengo egunean eman bear zaio purga
eta gero urribiza elearentzat eri dagoanean.
Eta sendagai guztietan onena eta seguruena au da.
Batez ere bularreko miñarentzat ete kostoma duenarentzat.
Abere eriak egon bear du aizeak jotzen ez
duen tokian eta etzauntz legorrean.
Ezerk-ere ez oi du gaitz geiago ekartzen
bustiak eta toki estutik sartu eta irteten
dan aizeak baño.
Izerditu ondorean ez da jarri bear onelako
aizetan.
Ebakientzat, zaurientzat eta golpeentzat
ez da ura baño oskai oberik.
Asko da zaku bustiak ifintzea eta, maiz
bustitzea agudo sendatzeko.
Errearentzat berriz ur freskoa da erremediorik onena.
Erre bezin laster sartu bear da errekia ur
freskoan.

Gero asko da zaku bustiak ifiñi eta maiz
bustitzea agudo sendatzeko.
Zauri zarrentzat, tiñarentzat eta mueta
gaiztoko sarnarentzat ikatzaren autsa da
txit ona.
Errakaiak, zurda eta txira bularreko eta
begietako miñentzat erremedio onak dira.
Bai eta ere urdallekoarentzat, maturia
eta beste miñentzat. Eritasun oiek nai dute
urribiza aundia ta denbora asko.
Bustialdiak guztiz onak dira askotan, bai
eta ere lurriñak.
Maturiak, txoriak eta beste onelako aunditsuak biguindu bear dira loizokiakin.
Aunditsuak otzak badira obe da ebakitzea
edo erretzea.
Al dan guztian deitu biar da abere sendatzallea.
Abereak miñez daudenean on da ukullua
zuritzea eta kare bizia bertan itotzea.

AMAZAZPIGARREN JOLASA
ANTONIO: Nai nuke jakin nola egiten dan guri ona.

Guri ona egiteko bear zaio abereari
eman bazka ona eta legorra.
Oloa da aleetan esne eta bikañik geiena
eta onena ematen duena.
Gauza ikusia da bikaña ona bada guria
ona izango dala.
Belar omanea eta samurra eta irusta txuria edo gorria agitz dira onak bazkatzeko.
Orobat diot galondoko belarraz, bustia ez
badago.
Guria egiteko tokiak egon bear du ifarraldearekin sartaldearen artean.
Bear du izan altuba eta aundia eta leio
askorekikoa, aizea sartu ta irten dabillen.
Azpiak bear du izan arrizkoa, freskoagoa
eta garbitzeko errazagoa izan dedin.
Guria egiten dan bakoitzean garbitu bear
da azpia urarekin.
Eta ur onek joan bear du onetarako egindako erreten batean.

BASILIO:

Bestela erortzen diran esne tantak usteltzen dira eta usai gaiztoa ematen diote
guriari.
Guria egiten dan tokian usai gaiztorik
gutxiena ere ez da sentitu bear.
Lurrezko erretillu likurtatuak dira onenak
guria egin eta iraunerazotzeko.
Aberea jatzi bear da al dan garbitasunik
aundienarekin.
Berezi bear da bikaña eta ifiñi erretillu
batean gazi antz piska bat artu dezan arteraño.
Orduan ezartzen da guri ontzian eta erabiltzen da zotz edo makilla batekin.
Zenbat eta bikañ geiago dan anbat eta
farraskiroago erabili bear da.
Guria egiña dagoan orduan guri ontzitik
atera eta urean garbitu bear da ardura
aundiarekin.
Urik onena da burnia daukan ura, zeren
ematen dio kolore ederra.
Legazia egosteko sufre daukan ura bezela.

EMEZORTZIGARREN JOLASA
ANTONIO: Atzo ikasarazi ziñidan guria nola egiten

dan.
BASILIO: Bada gaur ikasi beazu gazta nola egiten
dan.
Beindik bein iragazten da esne jatzi
berria.
Gero botatzen zaio kutxare bat gatzagi
iru pitxer esneri.
Ongi nastu ondorean idukitzen da bere
epeltasunean.
Onetarako inguma diteke, nai bada, auts
erre beroz.
Gatzatu dan orduan ezartzen da txuka
lekuan.
Toki bero xamarrean ifintzen bada, lenago eta obetoago txukatzen da.
Zenbat eta geiago txukatzen dan anbat
eta gazta obeagoa izango da.
Ongi txukatu ez dan gaztak gazi antza
izan oi du.

Ogei ta lau ordu igaro ondoren ezartzen
da lasto edo zume pillatxo baten gañean.
Onela utzitzen da bost edo sei egunean
ongi txuka dedin.
Gero gazitzen da alde batetik, ematen
zaiola ontza bat gatz libra bakoitzeko.
Gatz au txit urtu dan orduan, gazitzen da
oro bat beste aldetik.
Gazitzen dagoan bitartean egon bear du
toki legor eta aizetsuan.
Zortzi egunean gazitzen egon ondorean,
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Euskal dialogoak - 2
  • Büleklär
  • Euskal dialogoak - 1
    Süzlärneñ gomumi sanı 3954
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1520
    32.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    51.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal dialogoak - 2
    Süzlärneñ gomumi sanı 1556
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 717
    40.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    53.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    58.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.