Euskal Biblia Juanen Ebanjelioa - 4

Süzlärneñ gomumi sanı 2749
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1310
37.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
52.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
59.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
GARATZI: Ez da oso naigabe aundia.
SEKRETARIOA: Zu aurrean egoteak naigabea aztu

arazten dit. Ordain ederra.
GARATZI: Eskerrik asko. Oso itz leuna zaude.
SEKRETARIOA: Ez zuk merezi dezun añakoa.
GARATZI: (Legor) Zu alkatearen alabarekin izketan ari

al zera?
SEKRETARIOA: Bai, alkate ta nere nagusi onaren alaba

bikañarekin.
GARATZI: Ez dira koipejarioak nere gogokoak.
SEKRETARIOA: Ori ez; ez zaitut zurikatu nai izan. Iño-

laz ez.
GARATZI: Orduan itzegin zazu adiskide batekin bezela

ta ez...
SEKRETARIOA: Eskerrik asko adiskidetzat artzen nazu-

lako. Ez nintzan orrenbesteraño ausartzen.

Badakit naigabe aundi baten pean zaudela. Aita
aita izaten da...
GARATZI: (Ben) Nere aitaren kontuak pakean utzi itza-

zu.
SEKRETARIOA: Barkatu... aspaldidanik ezagutzen gera

ta onirizten badiozu nere bizia eskeintzen
dizut...
GARATZI: (Zakar) Geiegi ausartu zerala uzte det. Ori

ez da adiskide izatea.
SEKRETARIOA: (Lurrera begiratuaz) Gaizki esanak bar-

katu, bañan ezin nengokean barruko argurioa
azaldu gabe...
GARATZI: Bada, gorde dezazuke beste batentzat. Nai-

koa degu. (Automobil-ots, pilarmonika ta txistuaren soñua, deadarrak ta abar entzun bitez)
Aditzen? Plazara jende asko etorria izan bear du
automobilletan. Ikus itzagun! Goazen atzeko
balkoira!
SEKRETARIOA: Ez det ezer aditzen, ez ezer ikusten.

Zertara datoz? Ez baida jairik izango.
GARATZI: Jende txea etortzen asi dan ezkero jaien bat

izango da. (Abituaz).

SEKRETARIOA: Ez dit erantzun... bañan antza eman

diot ez duala nerekin ezer nai (Mindua) Gaur ez
da jairik neretzat! (Bijoaz).

V. AGERRALDIA
Apaizgaia ta, Migel (Medikua)
(Sartuaz) Bart oso poliki atera zan jaia. Pozik nago.
Ez nuen uste nere antzerkitxoa ain ondo antzeztuko zutenik.
APAIZGAIA: Oso egoki egin zuten. Guziok pozik atera
ziran ta ostera ikusteko gogoz.
MIGEL: Juanita maistrak aurrak ederki gertu dituala,
bestela, gauza gutxi da nere komeritxoa.
APAIZGAIA: Ez, ez, ortan iaioa zera.
MIGEL: Zure nexka-mutil taldea ez zan atzean gelditu
bada, kristau-Ikasbidearen azterketan. Aiek
bezela euskeraz Dotriña jakitea nai nuke.
APAIZGAIA: Neroni ere arritua nago. Ori bikario jaunak
nai ez zuala. Dotriña zarra aurrentzat gaitza
dala ta berria erakutsi bear zaietela-ta. Nik ez
dakit zenbat aitzeki geiago. Gure On Justo seta-

tiagoa degu. Ez ari gauza berririk eman obea
baldin bada ere. Zeñen ederki ikasi duten ikusi
da. Ez bakarrik itzez-itz, zer esaten duten ulertuaz baizik. Naita ere ezin erakutsi izango nieke
«Todopoderosoa, Prinzipioa, Fiña» ta antzeko
motrollokeriak.
MIGEL: Nere adiskide «errepublikano» batek ala esan
oi dit: Euskal-erriko apaizentzat, urtetan urtetan
dotrina zar trakets ta baldar ori erakustea lotsa
aundi bat izan dala.
APAIZGAIA: Ta arrazoi aundia du. Zenbait apaizek
atzo ikusi zutenean Kristau Ikasbide berria dala
errez ta garbiena aurrentzat. Ta zer esanik ez
dago Jaungoikoaren itzal ta aunditasunari dagokiona. Zarra berriz...
MIGEL: «Sylabus»en obeto izango litzake Leizarragaren «Testamentu Berriaren» ondoan. Eliz amak
galerazitako euskal liburu bakarretako au
baida.
APAIZGAIA: Ez det orrenbeste esaten, bañan gero ta
toki geiago berriari egin bear zaiola bai: kristau
ta euskaldun geran aldetik.
MIGEL: Kaskagogor batzuentzat alperrik esatea izango da.

APAIZGAIA: Ez uste, zerbait aurreratzen bagoaz, Atzo,

Gazteizko «magistrala» Muñagorri jauna an zan
ta zorionak eman zizkidan. Gazteizera itzul
dedinean Obispo jaunari esango diola ziur nago.
Gizon azkarra da. Ikusiko dezu gaur zer itzalditxoa egingo digun.
MIGEL: Aditzera badet bai. Gaur beinik bein jaia ondo
irten dedilla ta gero gerokoak. Eguraldia ere
ederra degu.
APAIZGAIA: Jendea erruz dator! Arestian eldu diran
autokar biak ikusiko zenitun, beko plazaruntz
artu dute.
MIGEL: Ez ditut ikusi. Nun ote dira alkate ta Etxenagusia? Emen ez arkitzeak arritu nau.
APAIZGAIA: Norbaiten billa apika.
MIGEL: Laister Udal-etxera joateko garaia. (Erelojuari
begiratuaz) Amarrak laurden gutxigo.
APAIZGAIA: Nik ere sakristira joan bearko det elizbirako gertutzea.
MIGEL: Emen ez degu ezer egiten. Goazen plazara zer
jende dabillen ikustera.
APAIZGAIA: Onuntz ere norbaitzuek badatoz, (Abots
ta algarak entzun bitez).

VI. AGERRALDIA
Lengoak, Meltxor, Kaspar ta Baldaxar.
(Azkeneko au makutsik, espartzin zuri,
zudur-zapi gorria lepoan jai antzean).
BALDAXAR: (Zalapartaka sartuaz) Barkatu! Alkate

jauna-ta emen zirala uzte genuen.
MIGEL: Aurrera, aurrera! Aren billa gabiltza guziok.
MELTXOR: Egun on jaunak. Ondo al zerate?
KASPAR: Ori lenengo, Jaungoikoak dizutela egun on.

Endorea agertuko da.
APAIZGAIA: Etorri zeratela beaz? (Alkar agurtzen dira
eskua emanez edo) (Baldaxarri) Zenbat lagun?
BALDAXAR: Berrogei lagun etorri gera ogeina zaldiko
autokar bitan. Bakoitzak zaldi bana. (Izketan
darraite).
MIGEL: (Kaspar ta Meltxorri) Emen biltzekoak giñan
alkatearekin-ta Udal-etxera joateko ta ez dakigu zer gertatzen dan. Ez omen da ordu laurden
bat alkatea ta Etxenagusia norabait atera dirala. Ez datoz ta Elizarako garaitsua da.

MELTXOR: Sekretarioak kaletik zear zijoala, ta gelditu

gabe, esan digu: goitik galerazpen bat izan ote
dan.
KASPAR: Aren esana ez det sinisten. Gizon Ori Makiabelo zamarra degu.
MIGEL: (Urduri) Zerbait badala agirian dago. (Apaizgaiari) Aditzen al dezu Indalexio? Jaia eragotzi
ote duten...
APAIZGAIA: Ez diteke gizona. Eragospen ori «ad
absurdum» izango litzake.
BALDAXAR: Ez da sortu irrintzi botatzen eragotziko
didan «guarda civillik». Ez orixe!
MELTXOR: Ta Gobernadorearen agindua egitan onelakoa baldin bada, gure asabok egin oi zutena
egin. Agindua ontzat artu bañan egin ez.
MIGEL: Ez degu astirik galtzerik. Goazen Udal-etxera...
Kaspar Azkatasuna lortu arte onela ibilliko gaituzte. Goazen Erriko Etxera!
BALDAXAR: Ni ez noa Erriko etxetik Elizara «mazero
artean» ta atzetik mikeletiak ditudala; «jendeak» ijitotzat artuko nau.
APAIZGAIA: Ez bildur izan. Emen ez dago amabi bat
besterik ta ura jai aundietan.
MIGEL: Egia jakitera joan gaitean. (Abituaz)

KASPAR: Egia Sabinok azaldu zuan... Euzkadi!...
BALDAXAR: Zoazte, zoazte, ni gosaldu gabe nago ta

bitartean legea egingo det.
MELTXOR: Zer lege ote da ori?: Tripazaien legea. (Bes-

teak par egiñaz)
APAIZGAIA: Oriek Udal-etxera dijoazela. Gu biok, Baldaxar, organistaren etxera joango gera, eztarria
leuntzeko zerbait emango digu.
MIGEL: (Atetik itzuliaz) Emen ditugu-ta!
MELTXOR: Alkate ta Etxenagusia al dira?
MIGEL: Bai, bai berak dira. (Datozenai galdegiñaz) Ta?

VII. AGERRALDIA
Lengoak, Alkatea ta Etxenagusia.
(Etorri berriak inguru bitzate).
ALKATEA: Ezer ez jaunak! Telefonema gaizki artua

zegola ta besterik ez.
GUZIOK: A!
ETXENAGUSIA: Gauza parregarria izan da. Ez dakigu

telefonema gaizki artua zegon belarriaren erruz

ala ortografiaren erruz. Ederra egin digu telefonoko neskatx gaxo orrek.
BALDAXAR: Ortografia?... Orixe da izen itsusia. Gero,
euskerazkoak dirala zatarrak esango digute.
ALKATEA: (Telefonema sakeletik ateriaz) Begira,
onela jarria ekarri ziguten: (Irakurririk) «Imposible acudir, fiesta suspenda aga caso». jarri bearrean: «Imposible acudir fiesta suspendan agasajos». (Parra dagite) Beraz, gobernadoreak dio
ez ditekela jaira etorri ta ez alperrik berentzat
omenik antolatzeko. Ez jaia galerazteko konturik.
KASPAR: Al balu...
APAIZGAIA: Banengon bada. (Telefonema irakurriaz)
Koma batzuen ta «hatxe» baten okerra. Utsa!
BALDAXAR: «Koma» guziak jan egin bear dira ta
gobernadorearentzat gerturiko bazkaria ere
bai. Au mauka!
ALKATEA: Onela egingo da. Ez etortzearekin mesede
aundi bat egiten digu.
ETXENAGUSIA: Ez daki ondo.
KASPAR: Orduan, alkate jauna berriro suziriak piztutzen asi ditezke. Sekretario koskor orrek jairik
ez dala erri guzian zabaldu baidu.

ALKATEA: Oraintxe aginduko det.
BALDAXAR: Neroni joango naiz adieraztera ta nai

badu «etxefuegoak» ere botako ditut. (Abituaz)
MELTXOR: Itxoin zak gizona. Alkate jaunak zer egin

bazekik.
MIGEL: Guziok joan bear degu, danok, ordua da-ta.
(Alkateari) Alkate jauna, garaia ote dan...
ALKATEA: (Errelejua begiratuki) Alaxe da, amarrak
gañean ditugu. Goazen.
APAIZGAIA: Amarrak? ni elizara berriz. (Abituaz) Ori
egin bear diot bikario jaunari, sakristira berandu
iritxi...
MELTXOR: (Deituaz) Zoazen ezkero esaiozu bikarioari
pizka bat itxoiteko.
KASPAR: Zera... ixopoarokin zai egongo zaik eliz atarian.
BALDAXAR: Ixopoa? ori dek arma apaitzentzat ta ez...
kandela. Biguñegia!
ALKATEA: Aurrera! (Alkatearen ondoren ateratzen
dira: Meltxor, Kaspar ta Baldaxar)
ETXENAGUSIA: (Abituaz) (Migeleri) Ta zuk zer diozu?
MIGEL: Lan askorekin nabillela. Bost ikertaldi egin
ditut dagoaneko, ta eguardi-aurretik «Orieta»
basarrira joan dear det. Ordu beteko bidea.

ETXENAGUSIA: Ori ez da ezer gazte batentzat, lasai

zaudeke. Ta... bestea?
MIGEL: Egia esateko, meza aurretik itzegin nai nuen

Garatzirekin bañan... etxea jendez bete da-ta...
gerorako utzi bear beste gaxoren batengana
eramaten ez banaute.
ETXENAGUSIA: Gero astia izango dezu. Gaur... osasunezko eguna da. (Dijoazelarik)
OIALA

IRUGARREN EKITALDIA
(II. ZATIA)
(Erriko enparantza. Alde batera Udal-etxea.
Zokondoan Eliza nagusia. Beste etxeetan oi diran
denda ta eskaratzak ager bitez. Bata Taberna izango
da. Oiala jasotzerakoan, urrutira txistulari taldearen
otsa entzungo da. «Alkate Soñua» jotzen ariko dira.
Bertan txistulariak ez izan ezkero, «Columbia» gramofono etxeak joaldi ori diskoan badu).

I. AGERRALDIA
Joxepantoni ta Jonixio.
JOXEPANTONI: (Jonixio tabernatik atera arazten duala-

rik) Goizetik onela al ago? Obe ukan Meza nagusira joan baintz. Zurrutero alena ez bestena!
Goizetik asita...
JONIXIO: Badakin... goizean on, arratsaldean on
matsaren zumoa beti duk on. Zera... bertsotan
baraurik ariko aiz. Ez den gutxi uste.

JOXEPANTONI: Zer esan bear duten etorri diran jende

aundiak.
JONIXIO: Zer bada, jende aundi-mendiak ez al du edaten edo?
JOXEPANTONI: Personak bezela ta ez neurrik gabe.
Ardotan ire idiak uretan aña edaten dek-eta.
Lertuko aiz!
JONIXIO: Anima apartatuta.
JOXEPANTONI: Ez zekiat noiz zuzendu bear dekan.
JONIXIO: Bigartik asi bearko.
JOXEPANTONI: Beti arlote ez diru ta kuxidaderik gabe,
ire idi zar oriekin. Nor izan baintzan onuzkero idi
parea saldu ta auto-kamiona erosi uan. Ire
burua bestelako itxuran arkituko uke. Txofer...
JONIXIO: Txofer?... Luzifer alatsu, naiago det itzai.
Berriz ere automobilla kamiotik datorrela ikus
dezadanean, erdi-erditik joango naun nere aberiekin. Arraiepola!
JOXEPANTONI: Bai jauna bai, obe uke automobilla
erosi idiak saldurik. Ta naiko diru irabazi «Uxuanekoak» bezela.
JONIXIO: Aiek automobillean ibil ditezela nai badute.
Nik ez diñat utziko nere idi parea ta akullua. Ta
zortzi plaza arri aundia karraiatzen nere bikoari

emongo dionik baldin bada, atera dedilla! Ez du
paratuko ez apusturik! Au ere euskal jaia da
bada.
JOXEPANTONI: I beti ire demarekin.
JONIXIO: I beti sermolari.
JOXEPANTONI: Onbearrez egiten diat anai.
JONIXIO: Entzungorra naun arreba.
JOXEPANTONI: (Bigunxeago) Jonixio, arratsaldean jaitako soñekoa ta ator garbia jantziko dituk noski.
JONIXIO: Bai, emakumea, besteak bezin garbi plazan
agertuko naun.
JOXEPANTONI: Bertsotan, mutilla aiz i! txikitandik! Ea
politen batzuek esaten dituken.
JONIXIO: Auskalo!, ez zekiñat nere lagunak nundik
joko duten.
JOXEPANTONI: Ik, erriko alargunak zirikatu bear intuke.
JONIXIO: Arestian ez didan esan bada akullua uzteko?
JOXEPANTONI: Mingañarekin motell! Bertsoak ateriaz!
JONIXIO: Zer bada?
JOXEPANTONI: Ez al dakik? Doña Maria alarguna nere
nagusiarekin ezkontzen ote dan edo...
JONIXIO: Ori ere badiñagu? Aditu bear dizkin bereak
eta bat...

JOXEPANTONI: Bota ederrak! Alargunak pizti gaiztoak

baidira.
JONIXIO: Neskazarrak ez ditun obeak bada.
JOXEPANTONI: Mutilzar lotsagabea! (Bijoaz)

II. AGERRALDIA
Garatzi ta Migel.
(Bata ertze batetik ta bestea bestetik
datozelarik
itsumustuan bezela alkar arkitzen dute).
MIGEL: Zer zabiltza Garatzi?
GARATZI: Meza nagusitik nator ta etxe aldera. Ta zu?
MIGEL: Ni gaxo guziak ikusteagatik ezin joan izan naiz

meza nagusira. Ta okerrena orain Iturrioz baserrirako deia izan dedala.
GARATZI: Tokitan dago. Gutxienez ordu beteko bidea.
MIGEL: Ortxe nunbait. Ta joan egin bear.
GARATZI: Zuentzat ez da jai egunik.
MIGEL: Ori esan. (Ixillunea) Ta, meza nagusi ederra
aterako zan.

GARATZI: Ezin obea. Eliza oso apaña zegon, ederki

kantatu dute ta jendea gañezka...
MIGEL: Neretzako tokia izango zan.
GARATZI: Joatea zenun.
MIGEL: Ta sermoia?
GARATZI: Ez nuen uste izango euskeraz ain egoki, ain

biribil ta ain ederki gauzak esan zitezkenik.
MIGEL: Zerbaitegatik ekarri degu kanonigoa.
GARATZI: Gizon azkarra dala ezagun da.
MIGEL: «Muñagorri» (Ixillunea) Ta apaizak, zer kolore-

tako kasulak zituzten?
GARATZI: (Arrituta) Oi! neroni ere ez naiz gogoratzen.

A bai! berdea.
MIGEL: Muskerra... Ez det begizkoetan sinistatzen,

alare, aspaldi alkarrekin ez genuen itzegiten
eta... gaur...
GARATZI: Ez noski, berriz ere nigandik igesi baldin

bazabiltza...
MIGEL: Ori ez da egia. Bestela ez giñake gauden beze-

la ariko...
GARATZI: Itsumustuan...
MIGEL: Baliteke (Irritsu) muskerraren begizkoa... iza-

tea, beintzat egun alaia gaurkoa.

GARATZI: (Ben) Neretzat ez gañerako guzientzat.

Badakizu...
MIGEL: Ez dakit ezer. Zu bakarrik ikusteak arritu nau.
Onen goiz etxe aldera jaia utzita ta zure aitaren
itzaldia entzun gabe. (Itun dagoala oarturik)
Bañan arpegi eder ori oso goibel arkitzen dizut.
Goibelaren ederra.
GARATZI: Eskerrik asko zure loriengatik bañan ez
nago umorean.
MIGEL: Zer gertatzen zaizu bada?
GARATZI: Nere aita alargunarekin eskontzen dala.
MIGEL: Egitan?... zerbait banenkien bañan...
GARATZI: (Negar-antziz) Atzo aitak esan zidan ta bigar
erri guziak jakingo du. (Ixillunea).
MIGEL: Lasatu zaite. Ez det uste onela jartzeko berria
danik. Ezkontza ori zure aitaren onerako izango
da. Ori naiko dezu, aitaren ona, ez al da onela?
GARATZI: Bai, bañan ezin astu det nere amatxo zana.
MIGEL: Oroitzea ongi dago, ez dezake ordea betirako
bete, gizon baten bizia.
GARATZI: Gizona...
MIGEL: Ez da estuegia izan bear iñorentzat. Geiegi
estutakoa lertu egiten baida. Onela mintzo
banatzaizu pozkida pizkat ematearren da. Zure

aitarekin asko eraman bear izan dezula badakit.
Beti etxetik kanpora bazkari ta aparitan osasuna galtzen ibiltzea baño, obe du ezkontzea.
Doña Maria andre ona da ta alabatzat artuko
zaitu.
GARATZI: Ori ez!, nere ama ez. Ezin bizi izango naiz
aitaren etxean.
MIGEL: Nun bada, bestela?
GARATZI: Ez dakit, emendik alde egingo det. (Ixillunea)
MIGEL: Garai bat irixten da gurasoen kabia aski izaten
ez dana ta nik... (Lurrera begiraturik) nerea
eskeintzen dizut maitasunez berotua...
GARATZI: Bai e? Txorin bat al naiz?
MIGEL: Ez, uso zuria zera.
GARATZI: Ea igesi joan zitzaizun, bada, uso auxe?
MIGEL: Sarea neukan gertu.
GARATZI: Ta, zauritua negoan arteraño itxoin dezu?...
(Irritsu) Eiztari biotz gogorrekoa!
MIGEL: Zera... Biotza samurtzeraño itxoin det.
GARATZI: Egin al dituzu «bixita» guziak? Orain zure
gaxoetzaz ez aztu.
MIGEL: Orain, zu ez gañerako guzia aztu zait...
GARATZI: Ez dedilla neregatik iñor geiago gaizkitu.

MIGEL: Ta zure aitaren naigabea, aztu al zaizu?
GARATZI: Zaude ixilik aitatu gabe, aztu bearko.

(Ostera, «Alkate Soñuaren» eresia
entzun bedi
gero ta bertago, ta batera,
su-zirien eztandak ta jende taldearen
otsa).
MIGEL: Emen ditugu! Ikaragarrizko jendeak dira!
GARATZI: Goazen, ez det nai ikusi gaitzaten. Itzegingo

degu geroxeago. (Abituaz).
MIGEL: (Garatziri eskua artuaz) Gero arte orduan. Nun

izango zera bazkal-onduan?
GARATZI: Baratzan.
MIGEL: Aurretik igaroko naiz. (Bijoaz)

III. AGERRALDIA
(Erri taldea ea iritxi da plazara. Gañean
da; ezin bertago, txixtularien eresia, jendearen otsa ta istilluak. Alako batean taldea ager bedi alik ta ugariena. Amabia
lenengo, iru txistulariak gero, dantzariek

ere bai nai izan ezkero, ta ondoren erriko ziñegotziak. Sekretarioa, Alkatea,
apaizen bat ta beste zenbait jaun. Gizonandre ta jendeketa txea neska-mutillak
inguruan. Astiro bañan gelditzeka igaro
bezate agertokia ertz batetik bestera,
udal etxeruntz ezkutaturik).

IV. AGERRALDIA
Alarguna, Joxepantoni ta Jonixio.
JOXEPANTONI: Neronek ere, jaia zerbait ikusi bear

nuala-ta, kalera irten naiz sukaldea utzirik.
Nagusia ez baidet etxean bazkaltzen.
ALARGUNA: Noski, ederki egin dezu. Zure nagusia,
nola ez da juan agintarien artean?
JOXEPANTONI: «Levita» ta ginbail ederrik badu etxean
bañan ez du bere burua agertu nai izaten.
JONIXIO: Ezkontzen danerako gorde naiko ditu!
ALARGUNA: (Parrez) Garaia du...
JOXEPANTONI: Gaizki bizi al da bada?
ALARGUNA: Ez, ez; gaur gañera pozik izango da orrenbeste jendekin.

JOXEPANTONI: Zer da au! ez nuen beñere errian beste

orrenbeste ikusi.
JONIXIO: Bai nik, orain 25 urte idi apustua Mekoletaren aurka jokatu nuanean.
JOXEPANTONI: Ixilik ago! ez zegok aldeatzerik ere ta,
nolako jendea!
JONIXIO: Ortan ez naiz sartzen. «Siquiera» orduko
sasoia banu.
ALARGUNA: Badakit arratsaldean bertsoetan egitekoa
zerala. Ea zure laguna ixil arazten dezun.
JONIXIO: Bai, andrea. Ixildu?... Ni ez banaute ixil arazten. «Kuirao» gero! Beori ere bertsotan ateratzeko esan didate-ta.
ALARGUNA: Ni?
JOXEPANTONI: (Larri) Ez dezaiola kasorik egin, nere
anai alprojaren gauzak! (Izketa aldatuaz) Oso
arin dabil Doña Maria, zain-tiratua sendatu zaiola ikusten det...
ALARGUNA: Bai, askozaz obeto daukat. Ez zait batere
aunditzen. (Abituaz)
JOXEPANTONI: Nere erremedioa artuko zuan e?..
JONIXIO: Izango du erremedio oberik adiskidiak emanda.
ALARGUNA: Zer?

JOXEPANTONI: (Amorruz) Emonio nabarmena! (Alar-

gunari) Doña Maria ez bezaio jaramonik egin,
edan egiten du-ta. Ni alkatea banintz, kartzelara.
ALARGUNA: Ez, ez, alkateari nik agintzen diot.
JONIXIO: (Joxepari) Sartu din ziri ederra. (Bijoaz)

V. AGERRALDIA
Maistra, Etxenagusia, Meltxor, Kaspar ta
Baldaxar.
ETXENAGUSIA: (Sarturik) Egunari asiera ederra eman

zaio. Bejuandizutela! jaiak ongi antolatzen iaioak zerate.
MELTXOR: Erriak erantzun ezkero erreza da.
BALDAXAR: Au ez da ezer arratsaldean etorriko dan

ostearentzat. Ikusiko dezute jendearen emana!
KASPAR: Azelain ta Azkue euskaltzainak etorri dira ta

Gotzai jauna ere bai.
MELTXOR: Euskal-Erriko gizonik jatorrenak bilduko

dira gaur emen.

BALDAXAR: Iriberritarrak ta Gobernadorea ez gañera-

ko guziak. (Parra egiñaz)
MAISTRA: (Etxenagusiari) Nola ez zera agintariekin

batera joan? Ura da zure tokia. Diputado izana,
buru-batzarrekoa ta... idazle apaitua zeran
aldetik.
ETXENAGUSIA: Eskerrik asko losentxarengatik. Nere

aundi-uzteak uskeriak ez balira izan. Orain
naigo det zuekin, gazteekin biltzea. Ez banazute bialtzen beintzat.
MELTXOR: Buruzagitzat artzen zaitugu.
KASPAR: Ori, ori!
BALDAXAR: Zurekin aurrera joango gera. Jo ta kea!
ETXENAGUSIA: Gazteak astindu bear dituzute bazte-

rrak, ta zorionez, Irizarrrera eta iritxi ziñaten,
Irrizar...zaarra bai, erri koskorra, bizirik baño
illagoa, ezin-ikusi ta zikoizkeriz betea. Emen,
liburuen pakean, nere koldarkeria ezkutaturik
bizi nintzan. Alako euskal asmo eder aiek laga
bainituen. Oso beera jetxia nengon, ezkontzeko
uztean ibilli naiz-ta.
MAISTRA: Emakumezkoak, ain gutxi al gera?

ETXENAGUSIA: Zu bezelakoak osatu egiten dute gizo-

na. Orrelakorik bere garaiean arkitu ez duanak
–nere gixa– obe du jarrai ezkongai...
BALDAXAR: (Kasparreri) Kaspar! eutsi akiok Juanitari
beste iñork eraman ez dezan.
KASPAR: (Juanitari begiraturik). Ez diat eutzi bearrik.
Alkarren artean badizkiagu ikusten ez diran
lokarriak.
BALDAXAR: (Algara ta marru aundiak atereaz) Ori ere
badegu! Au euskal-eguna ez ezik eztai-eguna
ere badek...
(Parrak, esku-estutze ta agurrak).
ETXENAGUSIA: Zorionak...
MELTXOR: Ez diozute itzegiten uzten gure erakusleari.

(Ixilduaz)
ETXENAGUSIA: Ezer gutxi geiago. Erri guzia suspertu

ta poztu dezutela: alkate, apaiz, neska-mutil ta
agure auxe. Zuekin noa. Irizar piztu dezute,
goazen Iriberri piztutzera.
OIALA
AMAIA

Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
  • Büleklär
  • Euskal Biblia Juanen Ebanjelioa - 1
    Süzlärneñ gomumi sanı 3656
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1805
    32.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    52.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Biblia Juanen Ebanjelioa - 2
    Süzlärneñ gomumi sanı 3721
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1663
    34.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    56.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Biblia Juanen Ebanjelioa - 3
    Süzlärneñ gomumi sanı 3738
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1578
    35.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    50.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    56.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Euskal Biblia Juanen Ebanjelioa - 4
    Süzlärneñ gomumi sanı 2749
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1310
    37.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    52.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    59.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.