Errezel berdeak - 12

Süzlärneñ gomumi sanı 3764
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1935
28.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
41.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
48.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
hiru apaiztu—, beraz niretzat gazte ameslari batzuk zarete, fraide
edo apaiz izan nahi duten edo ez ebatzi behar duzuenak. Elkarrekin
biziko garenez, ni ere zuen artean, arau batzuk jarri behar ditugu:
ordutegia ikasteko, jolasteko, altxatzeko, garbiketa, errespetuzko jarrera, etab. Etxe honetan nik egunero emango dut meza eta meza
aurretik otoitz egiteko aukera egongo da, berdin ilunabarrean. Ez
zaudete etortzera behartuta. Jokatu askatasunez, baina ez eman tokirik nagiari. Astean behin batzarra egingo dugu eta nahi adina gai
aztertuko ditugu han. Bestalde, ni hogeitalau ordu edukiko nauzue
zuen zerbitzuan”.
Gutxi gorabehera horixe zen programa. Nagusiei aurkeztu nienean
—modu formalagoan, noski— sudurra zimurtu zuten baina onartu
egin zidaten, kontuz ibiltzeko gomendatuz. Gazteek harrituta eta
pozik hartu zuten prefekto gazte berriaren jarrera eta plangintza. Ordurarte estilo zaharrean hezi zituztenez demasia bat baino gehiago
egon zen, baina agudo bideratzen saiatu ginen; batzuetan ni neu,
besteetan denon artean. Nolanahi ere aparteko gauzarik ez: bateon
batek eskolara joan ordez piper egin zuela, besteren bat neska-koadrilarekin zebilela, halako batek manifa batean parte hartu zuela, urlia protestaka joan zela eskolako zuzendariarengana eta gisa horretakoak izan ohi ziren komentuko zaharrenek ohartarazten zizkidaten
kexuak. Testuinguru hartan bokazio-faltaren aztarna garbiak ziren
haiek denak, pentsa. Izan genuen krisi-egoeraren bat edo beste, adibidez ikurrinaren kontura. fraide klaretarrak eta “nire” seminaristak
etxe berean bizi ginen bi pisutan banatuta: goian nagusiak, behean
gazteak. Ni neu komunitate osoko aitanagusi banintzen arren, behe-

182

Errezel berdeak

Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea

ko solairuan bizi nintzen gazteekin. Bada Aberri Egunean egundoko
ikurrina agertu zen goizean goiz beheko balkoi nagusiaren mastan.
Norbait konturatuta niregana etorri zen gehiegikeria hartaz kargu
hartzera: hura oso larria zela eta zalantzarik gabe “nire” seminaristen kontua zirudiela. Arrazoi zuten, bai, baina nik ez nuen ziur jakin handik dozena bat urte pasa arte. Susmoa benetakoa zen, eta ni
poz-pozik nengoen “nire” seminarista bat izan zitekeela pentsatuz.
Bakarren bat hagitzez ongi ari zen herriko giroa, eta nire jarrera, interpretatzen. Herria, Euskal Herria, kontuan hartuz jokatzera gonbidatzen nituen, euskara ikastera, euskal musika, ohiturak, gogoak
eta borrokak ezagutzera bultzatzen nituen, ahalen neurrian parte
hartzera. Biblioteka eta diskoteka hornitzen saiatu nintzen, bereziki
jende konprometituaren testuak erosiz, hurkoaren alde bizia eman
zutenen biografiak, etab. Lehenetsiz: Nazaretheko Jesus, Camilo
Torres, Gaspar García Laviana, Joan Alsina, Che Guevara, Malcon
X, Martin Luther King, sandinistak, El Salvador eta Guatemalako
iraultzak; indarkeria-ezan nabarmendutako autoreak: Gandhi, Tolstoi, Müller, Lanza del Vasto, Arias, etab.
Kritikarik zorrotzena izaten zen ez zutela egunero meza entzuten.
Hura ere egia zen. Aldiz, inork ez zigun txalotzen noizean behin
egiten genituen eukaristia eta paraliturgia luze, parte-hartzaile, hunkigarri eta aberatsak. Ziur nago, ordea, gazte haiei ez zaizkiela inoiz
ahaztu une haiek; are, seguraski inoiz gutxitan bizi izan dutela aurrerantzean une haien pareko ezer: gogoeta haiek, musika eta usain
hura, giro lasai eta presiorik gabeko hura —denak lurrean eserita
moketa goxo baten gainean—, aitorpen bihozkor haiek, otoitz iradokitzaile haiek Juanjo eta Rikardoren gitarrak lagunduta, Katixima
Holandarreko pasarte berritzaileak, Jesus Nazarethekoaren parabola
ederrak, elkartasun pozgarri hura.

183

Gauza haiek eta beste batzuk zirela eta ez zirela Askartza utzi eta
nire kontura bizitzen jarri nintzenean beste hiruzpalau klaretarrekin,
gure etxera etorri zen seminarista gazte haien delegazio bat esanez
eurek ere ospa egingo zutela, ni gabe ez zutela jarraitu nahi. Nigatik
ez egiteko, gomendatu nien. Komentua utzi nuela baina ez Elkartea.
Itzultzeko eta jarraitzeko beren bidea modu autonomoan ebazten.
Nire bizitza ez zela eurena, eta nire hautuak ere ez. Nolanahai ere
bazekitela non bizi nintzen, zerbait nahi izanez gero. Tira. Gazte
haietatik bi apaiztu ziren —batek gerora utzi du, apaiztu ondoren—,
gure garaiko portzentajean. Niretzat balio definitiboa duena, eta ia
ezerk bezala asebete nauena da urte batzuk geroago gazte haietako
talde batek, denak gizonduak, esandakoa, hots, ahobatez aitortu zutena: “Lehenengo aldiz geure bizitzan libre eta gustura sentitu ginen
seminarioan, gure bidea presiorik gabe hartzen lagundu zenigun”.
Errementariaren etxean koilarak zurezko, esan ohi da. Urteak pasata ezkondurik, alaba bat izan genuen, kale gorritik adopzioan hartuta,
ijito kastakoa. Emaztea eta biok beti maixu-maistra izan ginen arren
porrot galanta erdietsi dugu, edo hala dirudi. Genekien guztia emanda ere ez dugu asmatu.

Jaioko dira berriak
Leioako Fakultateko haria berrartuz, esan bezala apenas sei urte
egon nintzen geletan irakasle, lana normal egiten. Sartu orduko egin
zuen eztanda estatu espainolean zehar lehendik bazetorren irakasle ez funtzionarioen borrokak eta, Euskal Herrian egonik, borroka hura berehala txertatu zen askapen sozio-politiko nazionalean.
Borrokaldi haren zertzeladak irakurri nahi dituenak jo beza kalera-

184

Errezel berdeak

Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea

tuok idatzitako testu mardulera (Historia de una pancarta, la lucha por
el profesorado propio, Arabera, 1999). Oro har elementu aski badago
han apustu historiko hura ulertzeko, baina beti gertatu ohi denez
barne-historietan, pankarta hartako kide bakoitzaren egia ezkutuak
—zeinaren uhin guztiak oraino baretu ez diren— aise gainditzen
ditu liburuaren orriak.
Niri-neuri dagokidanez, orri haietan dagoen guztia nire eginda ere
—nire historia pertsonalaren zati garrantzitsua baita, ez alferrik hamabost urte joan ziren bertan—, baditut gogoeta osagarri batzuk
egiteko, edonola ere soilik nireak direnak. Borroka hura ez zen nik
amestu bezala amaitu, izan ere ustez betidanik izandako xedeak eskuratuta, talde txikia izan arren helmugara denok batera iritsi ez izanak ez dit lortutako emaitzak behar bezala gozatzen uzten. Beharbada beti gertatu ohi da horrela, alegia bidean zauden bitartean helburu urrun baina lorgarriak bihotza zabaltzen dizun bezalaxe, edozein
oztopo, zailtasun eta traba gainditzeko indar pentsaezina ematen
dizularik, helburua bera eskuartean daukazunean kaxkarra, zirtzila
eta pobrea begitantzen zaizu, liluragabea, agian zuri baizik interesatzen ez zaizun zerbait —eta gainera zure kide batzuengandik betiko
urrunduko zaituena—, haren onurak askok jasoko dituzten arren.
Norberak du bere zintzotasunaren erantzukizuna, baina, ez dakit
bada nola esan, niri zapore garratza utzi dit gure borrokaren amaierak, zalantzagabeko garaipenak. Seguru aski oso gaizki eraman ohi
dudalako adiskidetasun urratuaren mina. Sentiberatasun-kontuak
dira akaso, baina holakoxea naiz ni.
Hotzago aztertuta, askoz balorazio positiboagoa daukat ia bi hamarkadan gure zeregina eta mamia izan zen borroka hartaz. Xede
baten xerka erabakimen sendoak, estrategia garbiak eta iraupen luzeak noraino eraman dezakeen ikasi dut. Alderantziz esanda, hori

185

gabe —helburua zuzena eta justua izan arren— ez dagoela deus
lortzerik. Bizipen hori betiko da, norberaren historian ondare ukiezina bilakatzen da; nirean, zalantzarik gabe. Beste zerbait ere ikasi
dut, alegia helburu handiaren bidean lorpen txikiak eskuratu behar
direla, horiek ondo sendotuta hurrengo urratsa emateko aldartea
prestatuz. Gertatzen dena da, tarteko helburu txiki horiek gizaki baten ahalegin osoa ahitu dezaketela, eta behar bada hurrengo pausoa
beste belaunaldi batek eman beharko du. Adibidez guk euskal unibertsitatea ere amesten genuen, handira jota —hots, euskara hutsez
funtzionatuko duen eta Euskal Herria osatzen lagunduko duen gure
akademia gorena —nahiz eta orain, ia hamar urteko bueltan irakasle
ospetsuei irakurtzen diedan horrek ez lukeela zentzurik unibertsitateak gaur egun eleanitzak direlako-edo—, baina guk kontratu laborala edukitzeko eskubidea finkatu genuen, irakasle izateko estatu
arrotzeko katebegi ez izateko ezinbestekotasuna (halabeharrez funtzionario) hautsiz eta irakasle izateko egitura politikoen —edozein
izanda haiek— zati ez izateko bidea sasiz garbituz. Alegia, gure hizkeran esateko, Irakaslego Propiorako estrata irekita geratu zen: gero
gerokoak. Jaioko dira berriak.
Oraindik beste alderdi bat azpimarratu nahi dut, hots herriak antzematen badu bere onerako zerbait atxikitzen zabiltzala, beti eta
baldintzarik gabe zure ondoan egongo dela. Hasieran agian ez; gero,
ziur baietz.
Hamabost urte asko dira, eta asko eskaintzen dute. Trinkotasuna,
konfiantza eta elkarreragina sortzen du hainbeste ordu elkarren
ondo-ondoan egoteak, zeren urte haietatik ordurik gehienak zutik
egonean eman behar izan baikenituen; batzuk Protecsako zakurrek
zainduta, eta beste asko bakar-bakarrik. Ez dago, beraz, irauterik
batasun sendorik gabe, helburu eta estrategiak partekatu izan ezik.

186

Errezel berdeak

Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea

Nork esan behar zigun guri, sei izanda, hiru taldetan banaturik
(3+2+1) bukatu behar genuela? Inoren erantzukizunak seinalatzen
hasi gabe —eta are gutxiago errua botatzen— aipa ditzadan soilik niri dagozkidan gauzatxo batzuk. Ni nintzen han erlijioen erara
fededun bakarra, eta borroka luze hari gogoz eta kemenez ekiteko
motibazioak kristau-fedean ere aurkitzen zituena ni izango nintzen,
zalantza askorik gabe bakarra. Horrek ez zuen ezer aldatzen nire
ekarpena —elkarrekin luze eztabaidatuz erabakitzen baikenuen
dena—, baina nire baitan oso ongi neukan “besteen alde”, “hurkoaren onerako” —kasu horretan gure unibertsitatearen eta gure herriaren onerako— aritzearen txinpartak bizi-bizi eragiten zidala. Gure
borroka erabat zibila zen, nola ez!, eta termino horietan ulertzen
nuen nik ere, baina nire izaeraren zolan, nire nortasunaren behebeheko geruzan, bazegoen beste bulkada hura ere, erabat zoriontsu
bihurtzen ninduena, edozer gainditzeko kemena ematen zidana eta
nire buruarekin erabat ados egoteko ahalmena pizten zidan zerbait;
beste zerbait, hain justu, aurreko motibazio orokorrekin ongi asko
ezkontzen zena. Eta hori guztiori, kontuan hartu ordurako ia erabat
utzita neuzkalarik elizarekiko loturak, ohiko kristau-izabidearen estekak; ez, ordea, kristau-hezkuntzaren erroak, kristautasunaren jatorrizko joera esentzialak: lagun-hurkoaren patua zure egin, haren alde
jokatu, pobreen edo premian bizi dena lehenetsi, ahalezkoa bada
bizia eman, fisikoa ez bada gainerako guztia. Nik badakit horrek ez
zuela inongo eragin espliziturik beste bostengan, baina nigan bazuen eta oro har ez dut uste ez inori ez gure xedeei batere kalterik
zekarkienik. Nintzen bezala onartzen ninduten, eta nik haiek. Nire
kristau-izaera, hura sentitu eta bizitzeko era, ez zen eragozpen iraupen luzeko borroka —batzuetan bortitz samarra— hartarako. Etsai
asko egin genituen eta, aldi berean, adiskide jator eta maitagarri askoak irabazi; horietako batzuk, ahal izan dutenak, leialtasun handiz
etorri zaizkit bisitan espetxera. Zoritxarrez ezin izan ditut besoen

187

artean hartu, merezi duten moduan estutu, espetxea utzi dudan arte,
zortzi urteren bueltan.
Gutxiegi iraun zuen niretzat garaipenak, garaipena izan baitzen bete-betean UPVrekin erdietsitako akordioa. Akordioa sinatu eta ikasgelara itzuli orduko Soto del Realeko ziega estu batean nengoen,
bizitzaren eta beste konpromisoen faktura batzuk ordaintzeko.

Nahiaren eta ezinaren aldeak
Zaila da nire buruaz pentsatzea, eta den bezala ezagutzea, fraidetan
bizi izandako urteak aztertu gabe. Elkarte hura utzi eta nire kasa ibilitako urteak bazter lagata ere ez, noski, baina erraza da ulertzea klaretarren artean bizi izandako hogeita bost urte haiek —hain urrunak
eta hain hurbilak aldi berean, nire-nireak— zertu eta mamitu zutela
nire nortasuna, etxetik eta geneetan nekarren lehengaia astindu eta
birgauzatuz.
Labur esateko, zorretan nago klaretarren familiarekin. Alferrik da
galdetzea zer izango nintzen haiek gabe, izan ere norberaren bizitza
bat eta bakarra da, gerta zitekeen aukerak alboratu eta soilik gertatu
dena kontuan hartuta. Gurasoen etxean neukan aukerak ez ziren
asko, baina etxetik ateratzea erabaki nuenean nik ez nekien zeintzuk
ziren aukerak, ezta baziren ere. Klaretarretan hazi nintzen, haiek zertu ninduten, eta egia esan, distantziak ematen duen baliabideen arabera esan dezaket askok ez dituztela izan fraide haiek nire esku jarri
zituzten hainbat tresna. Askoz ere gutxiagorekin konpondu behar
izan dute nirekin hasitako hainbat lagunek. Termino ekonomikoetan
adierazita, ez diet itzuli nigan inbertitutakoa; eta termino psikolo-

188

Errezel berdeak

Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea

gikoetan esateko asko espero zutela nigandik. Seguru aski antzeko
zerbait gertatuko zaio edonori, norberaren familiak egindakoaz gogoeta egitean, alegia guraso langile eta saiatuek nekez eta ahaleginez
metatu eta seme-alaben etorkizuna ontzearren jalgitakoak ez duela
bueltarik, edo behintzat euren eskuetara, horixe baita guraso izatea,
eskatu gabe ematea. Hala ere, elkarte batek erlijiosoa izan, politikoa,
enpresariala edo dena-delakoa— badu berezko helburu bat: hazi,
zabaldu, hedatu et nabarmentzea, eta horretan nik ez diot gehiegi
eskaini nirea izandako elkarteari. Izan ere apenas egin baitut ezer
klaretarren izena sendotzeko. Laster zapuztu nuen kongregazioa,
apaiztu eta hamar urtera.
Urrutitik datorkit niri instituzioekiko konfiantzarik eza. Bere baitan
daramaten mezua murrizten dute. Horren zerbitzura jarri ordez, alderantziz gertatzen da ia beti. Ez dira malguak, zurrunegiak bilakatzen dira. Denborarekin usteldu egiten dira, sortze-garaiko espiritua
ezezagun eginez. Instituzio gehientsuenei gertatzen zaie. Harrapatuta sentiarazten naute, eta esplizituki esana dut selekzio bateko kide
izan naizela, klaretarrenekoa, eta ez naizela sekula beste bateko kide
oso izango. Beharbada ez naiz behar beste apal kide hutsa izateko,
eta nire ikuspegiak zalantzan jartzeko; baliteke, baina nolanahi ere
den, sekulako desasosegua, existentziala, sentitzen nuen klaretarron
artean, ustez ez zuelako zerikusirik kristautasunaz eta apaiz erlijioso baten jokaeraz nik neuk zintzoki pentsatzen nuenak Elkarteak
praktikatzen zuenarekin. Ez nintzen besteak baino hobea —orain
ondotxo dakit, beraz ez dut inor epaitzen, bere garaian gogotik egiten nuen arren—, baina niri estuegi geratzen zitzaidan, zurrunegia.
Eta are okerragoa dena, sortu zeneko xedeak betetzeko ezgai jotzen
nuen, herrian arrotz, eta bere ezinean lasai. Hegorik gabe eta haizerik
gabe nengoen, deseroso. Bitxia da: denok jatorri berbera geneukan,
berdin heziak izan ginen, testu fundatzaile berberak generabiltzan,

189

bular berberetik edoskituak ginen, helburu berbera aldezten genuen,
eta ordea, ez geunden ados eskuartean geneukana bideratzeko orduan, Euskal Herrian nola izan apaiz eta erlijioso.
Lehenik eta behin gu ez ginen apaiz hutsak, alegia apaiz-izaeraz gain
kongregazio edo elkarteko kide ginen, elkarrekin biziz, komunitate
bat osatuz —anaidia, esaten zitzaion—, berariazko helburu batzuk
betetzeko bilduak, obedientzia, pobrezia eta kastitate-botoak eginda,
gainera. Apaiz eta erlijioso binomio hartan bigarrenaren alde lerratu
nintzen poliki-poliki. Hasieraz ez, noski; ni apaiz izateko sartu nintzen seminarioan, baina erraz ulertu nuen erlijioso izateak —fraide
izateak, alegia— biltzen gintuela kideok elkarrekin bizitzera —izan
ere, bai baitziren gure artean apaiz ez zirenak, hermanoak, apaizok
bezain fraide eta klaretar printzipioz—. Komunitateak, elkarteak,
anaidiak, berebiziko indarra hartu zuen nire bizimoldean, nire konpromiso pertsonalean. Ez nuen izan nahi nire kasa zebilen bat, ez
eta lan ikusgarria eginda ere; eta, nire etsipenerako, berehala jabetu
nintzen, elkarrekin bizi arren —toki berean bizi arren, jan, lo, otoitz
egin, kutxa berbereko dirua erabiliz, etab.—, ez geneukala bihotz
bakarra; beste modu batez esanda, ez ginela adiskideak, ez genuela
elkar maite. Ez izateagatik ez ginela ezta koadrila bat, peña bat, lagunartea, elkarrekin disfrutatzen duena, elkarrekin ibiltzea gustuko
izan ohi duena; egunero ezin bada, noizean behin, aldian behin dena
laga eta elkarbizitza ospatzen dakiena.
Jakina, inork ez zigun irakatsi elkar maitatzen —gizonen arteko
adiskidantza eta maitasuna arrisku hutsa zelakoan—, eta maitasunik
gabe esango didazue zertan oinarritu daitekeen elkarbizitza etxe berean. Zertan? Misioan: helburu komunean. Horixe zen erantzun ofiziala: misio batek uztartuta. Misio edo beraziazko zeregina kongregazioaren fundazioan zetorren adierazita: “Une bakoitzean larriena

190

Errezel berdeak

Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea

eta premiazkoena egin”. Eta horrek —zehaztasunik gabeko goiburua zen— are gehiago urruntzen ninduen nire garaiko eta inguruko
klaretarrengandik.
Esana daukat nik kazetaritzan, komunikazioan topatu nuela nire
bide propioa; eta esana dut, baita ere, agintariei arraro samarra iruditzen zitzaiela nire hautua, Antonio Maria Claret Klaretarren fundatzailea, besteak beste kazetari izan zen arren —alegia, orriak eta
liburuak idatziz bete zuen ebanjelizazio-zeregina—. Edozein moduz argi baino argiago neukan komunitatean bizi nahi nuela. Zergatik iruditzen zitzaidan, beraz, konkregazioko beste zeregin gehienak
ez zeudela fundatzailearen mezuarekin sintonian? Zergatik zen hain
zaila niretzat ulertzea, batzuk parrokoak zirela, beste batzuk irakasle
eta harako haiek instituzioa kudeatu beharra zeukatela guztion ongizatea ziurtatzeko? Arrazoiaren jabe izateak dakarren harrotasuna
izan daiteke erantzuna. Gazte sutsua nintzen, eskarmentu gutxikoa,
egoera di-da batean irauli nahi dutenetakoa, denborari eta pazientziari leku egiten ez zekiena. Badakit. Baina horrek ez du dena esplikatzen. Funtsa ez behintzat.
Gu Vatikano apaiz-fraideak ginen, eliza bera eta elizatarron
ikuspegia, jokamoldeak, zeregina eta geure buruak ulertzeko era
erro-errotik aldatu zuen giroan zertuak: jendearekin bizi, apalki jardun nahi genuen, gure lanerako pobreenak hobetsi, Jesusek berak
bezala. Euskal Herrian bizi ginelarik, eta gure herria ukatua zelarik,
beren beregi egokitzen zen Jesusen mezu salbatzailea nire ametsarekin: Euskal Herriaren amets askatzailearekin bateginik bizi, haren
hizkuntza ikasi eta erabili, eta gu, fraideon ahalmen guztia —jendea, obrak, ekonomia— herri pobretuaren zerbitzura ipiniz. Baziren
beste pobre batzuk munduan, nola ez, urruneko herri kolonizatuetan eta bazter marjinaletan, baina iruditzen zitzaidan misio-lurraldeeta-

191

ra joatea hemengo errealitate gordinetik ihes egitea zela. Hala, ondo
gogorazten dut nire lagun min batek Boliviako bidea hartu zuenean
—bertan zendu zen gaixoa— nola esan nion: “Bat gutxiago”. Gaitz
erdi irizten nion beste herri ukatu batzuetara joateari, baina gure
herria, euskalduna, kultura ukatua zela ez ulertzeak sutzen ninduen.
Vatikano oinarri hartuz Derioko Seminarioan apaiz eta fraide
batzuek abiatutako bidea ibili nahi nuen: eliza pobrea, bertakoa, euskalduna, askatzailea. Desasosegua bikoitza zen, beraz: komunitate
bezala eskas, misioari zegokionez desbidean.
Zorionez ez nintzen hola pentsatzen zuen bakarra. Areago esango nuke, orduko elkartea —Euskal Herriko eliz probintzia klaretarra— ados zegoela funtsean goiburu horrekin. Ez dut inorekin
injustua izan nahi, baina praktika bestelakoa zen erabat gure begietara. Eta gogotik saiatu ginen arren, ez zegoen zer eginik. Ikastetxe
pribatu bikain ederrean bizi ginen —Leioako Askartza Claret Ikastetxean—. Bertako elkartean aita nagusi izendatu ninduten, lehen
aldiz demokratikoki. Hauxe zen gutako batzuek egiten genuen gogoeta: “Klaretarrok gai izan bagara holako ikasgu dotorea eraikitzeko, ipini ditzagun indarrak eta baliabideak gure herriko sektore
xumeak hezteko, langileen seme-alabak, herri xeheko haurrak, eta ez
sektore ahaldunenetakoak. Ez da gure zeregina handikien haurrez
arduratzea. Horiek badute nora joan gu gabe. Plangintza bat behar
dugu, herrira bideratua”. Lau bat urte iraun genuen harik eta lau
kide —Theo, Esteban, Javier eta ni neu— handik irten eta Getxoko
Andramari auzoan kokatu ginen arte, hango parrokoaren itzalean.
Lehenengo helburua elkarte txikiagoa eta trinkoagoa osatzea zen,
bakoitza bere lanetik biziz eta denen artean ahalik eta xumeen jardunez. Ez genuen kongregazioaren obra elitista batean aritu nahi, baizik
gure ahalmenak besteei eskainiz. Algortako San Nikolas Ikastolan

192

Errezel berdeak

Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea

hasi nintzen lanean, beste edozein maixu bezala soldatapean. Egia
esan ez geunden Trianoko beharginen artean, Otxarkoagan edo
Peñaskalen; Algortan geunden, baina guretzat izugarria zen aldaketa: beste edozein familia gisara bizi nahi genuen, gure muga guztiekin, argi utziz fraideak ginela, ez irakasle batzuk adibidez. Etxebizitzari dagokionez, ez nuen lortu nik espero nuena. Izan ere, etxea
kongregazioak erosi zuen (inbertsio gisara?), eta diru-kopuru bat
ere pasatzen ziguten hilero. Jabego pribaturik ezin genuenez eduki
—pobrezia-botoak lotzen gintuen, fraideen artean dena da kolektiboa— nire asmoa zen fraideei alokairua ordaintzea, edo onartuz
gero, etxe haren prezioa gure lanarekin ordaintzen saiatzea, jende
normalak egiten duen eran. Alferrik. Ez genuen lortu, eta niri bederen ez zitzaidan batere gustatzen pribilegio hura. Opariz gurasoek
erositako etxean sentitzen nintzen, lekutan zeuden apaiz langileak,
baina tira: nire harridurarako beste kideek ez zuten funtsezkotzat
jotzen, ez zuten fronte hori ireki nahi eta amore eman behar izan
nuen.
Elkarte hark ere ez zuen gehiegi iraun. Ni ez naiz inor besteen barrunbeak epaitzeko, baina nago oso-oso zintzo ez genuela jokatu.
Nik ere ez, seguru asko; adibidez, nire bihotzaren ibilerak ez nituen
osorik partekatu. Hala ere ozen esan dezaket, denboraren talaiatik
behatuta, prest nengoela nire bihotza estekatzeko, elkarte haren iraupena —bizimodu hura, alegia— segurtatzearren, baina soilik baldintza haietan. Esan beharra dago astindu gehiegi nozitu genituela
hasiera-hasieratik. Elkartea finkatu aurretik, kide berrien sartu-irten
ugari izan genituen. Nago, gure orduko agintariak kezkatuta zeudela
Getxoko elkartearen etorkizunarekin, talde autonomoa bihurtuko
ote zen beldur, edo batek daki; gure artean gehiegi zaletu ez gintezen, alegia. Eta hala, lehen-lehenik, ni handik ateratzen saiatu ziren,
egia esate aldera modu sotilean ez. Gutxi gorabehera hola izan zen:

193

—Kapilau kastrense izatea dagokizu.
—Niri, zer dela-eta?
—Dakizunez, Konkordatuaren arabera, kongregazioak behartuta
gaude, txandaka, premien arabera kapilau kastrenseak bidaltzeko
kasernetara. Gure txanda da eta zuri dagokizu joatea.
—Baina zergatik niri?
—Horretarako adinean zaudelako.
—Badira gehiago nire adinean, zergatik ni?
—…!
—Gauza bat egingo dugu ondo baderitzozu, proposatu nuen. Nik
ez dut joan nahi. Beharbada egongo da norbait, nire adinekoa, joateko arazorik ez daukana. Galde egiezu eta erantzunaren arabera jokatu. Topatuko duzu norbait.
Falta zitzaidana. Ni kapilau kastrensea, biolentziarik basatiena gauzatzen duen instituzioa bedeinkatzen, gure Herriaren ukazioa sustatzen zuen instituzioa; gainera kongregazioan biolentziaren kontrako
hotsak besterik entzuten ez zirenean, borroka armatua gaitzetsiz.
Besterik ez genuen behar! Prest nengoen desobedientziarako. Ez
dakit desobedientzia zibila, erlijiozkoa edo militarra izango zen, baina ni prest nengoen. Ez nuen desobeditu beharrik izan. Handik hamabost bat egunera ostera etorri zitzaidan Aita Probintziala:

194

Errezel berdeak

Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea

—Arrazoi zenuen, esan zidan. Badira beste hiruzpalau lagun zure
adinean daudenak. Eurekin hitz egin dut eta inork ez du joan nahi.
—Ongi, ihardetsi nion. Nik ere ez. Beraz, kitto.
Eta halaxe bukatu zen auzi hura. Ez nuen pentsatzen, ordea, gure
komunitateko gazteenak kapilautza hura onartuko zuenik, gutako
inori esan gabe, besteon bizkar adostuta.
—Kapilautza onartu dut.
—Eta hori?
—Probintzialak eskatu dit eta baietza eman diot.
—Baina ez al genuen garbi komunitate hau sendotu behar genuela,
eta horixe zela orain gure egitekorik nagusia?
—Bai, baina ezin izan dut ukatu eskaria.
—Tira, tira, egin ezazu egin behar duzuna.
Malo! Halaxe joan ziren urte batzuk, bat atera, bestea sartu, eta itxura txarra hartzen joan zen taldearen iraupen-ahalmena. Testuinguru
horretan nik neuk ezkontzea erabaki nuen, eta handik gutxira zarratu egin zuten Getxoko elkartea. Inork ez zuen esperientzia hura jarraitu, oso errotuta ez zegoen seinale haren premia fraideen artean.
Ez dakit Getxoko ahaleginak Euskal Herriko klaretarren artean
oihartzunik izan duen, baliteke soilik Jexuxmariren seta izatea; ez
ninduke harrituko, azken finean nik ere huts egin nuen, hola esaterik
baldin badago. Ezin esan dezaket oztopo guztiak gaindituz euste-

195

ko gai izan ginenik. Ni ez nengoen ostera komentuetxera itzultzeko
prest, eta Mari paregabearekin saiatzea deliberatu nuen. Ezkondu
inor ez da bat-batean ezkontzen. Aspaldiko lagunak ginen. Lotura
afektibo-sexualak estekatuta zeuden. Esperientzia, ibilera, etsipen
berberak bizituak ginen biok, bazegoen komunitatea beste era batera sortzeko gaitasuna: bi-biok geneukan ordea irarria bizitzaren
esanahia besteen alde jardutean dagoen ideia, eta nik bederen hori
besterik ez nuen ikusten, alegia, norberak horretara mugatu behar
duela, bestea, hurkoa —emaztea ere bai— edozeren gainetik jartzera, nork bere burua ukatuz, edo hobeto esanda, nor bere buruaz
arduratzea besteaz arduratzea dela uste izanik. Horixe zen ni, neuretzat, maitasunaz uler nezakeen bakarra, apaizgoa uzteko sintesi biluzia. Maitasunak niretzat ez zeukan beste aurpegirik. Ilusioa, lilura,
luzea eta gozoa izanda, ia hogeita hamar urtekoa, eta kartzelako ziega ilunean desegin da, lau horma zurituen artean zapartatua, txorino
galdua bailitzan.
Ez nolanahi horratio. Han barruan ez nuen nire bizia efikaziaz, batbatean, itzaltzeko modurik aurkitu… saiatu nintzen arren. Ausardia
ere behar da, eta nik ez nuen behar bestekorik izan. Utz dezagun
atal hau bere horretan. Nire adiskiderik adiskideenek ere ez dute
kapitulu horren berririk. Noizbait zentzatu nintzen, ostera jabetu
naiz nire buru larriminduaz, eta prest nago amaieraraino joateko.
Gogorra, ezin gogorragoa suertatu zen niretzat ulertzea, funtzionario ez izateko borrokan jarduten nuen bitartean Jainkoaren funtzionario nintzela (hau zehatzago ulertu nahi duenak liburu hau irakurri
beharko du: Clérigos, Eugen Drewermann, Trotta 1995), alegia nire
bizitza osoa Beste baten aginduetara zegoela, eta besterik ez nuela
ikusten, eta ondorioz, besterik ez nuela nahi niretzat. Besterenduta
nengoen, alienatuta. Jainkoaren zerbitzari, mezulari nintzen erraietaraino —hori baizik ez behar bada, izan ere gustura ibili bainaiz Je-

196

Errezel berdeak

Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea

sus Nazarethekoaren bidetik, ustez hari jarraituz—. Besteak salbatu
nahi nituen. Fin esateko nire bizitza funtzio bat izan da, ez bereburu. Hala ulertu nuen nik nire bizitzaren esanahia, eta benetan ulertu nuenean zer gertatzen zen, sentimendu guztiak parrastan abiatu
ziren, maitasunetik gorrotora, gorrototik oreka berrira eta orekatik
auskalo nora. Neuzkan segurtasun guztiak pikutara joan ziren, betidaniko barne-batasuna txikituta. “Gizaki bat naiz, besterik ez, nire
buruaren bila nabilena”, entzuten nuen danbaka nire odol-jarioan
eldarnioa baretu zenean. Horrek guztiorrek erlijioarekiko desatxekimendua ekarri dit. Ez nolanahi ere hori, baizik umezurtz-sentimendu erabatekoa nozituz.
Getxoko egoitzan ezagutu nuen errepresioaren lehen ausikia. Goiz
aldea zen, ohi duten bezala, txakurrak durundiaz sartu zirenenean
gure etxean. Lozorroan nengoen, kide batek nire logelan sarturik
esnatu eta jaikiarazi ninduenean: ”Jexuxmari, polizia dago behean,
linterna-argia gure leihoetara botaz”. Brastakoan jaiki, galtzak jantzi
eta pisuko atean geneuzkan danbaka. “Utzi, ni naiz hemen aitanagusia, neronek irekiko diet atea”, esan nien kide izutuei, eta hala,
amen batean, hormaren kontra nengoen, pistola garondoan “Hau
da Zalakain”, entzun nion esaten patruilako buruari. Etxea arakatu, nahastu eta konturatu orduko San Mameserako bidean geunden.
Gordonizko komisaldegian galdekatu ninduten. “Hau ezagutzen al
duzu?”, “Beste hau nor da?”, “Zer egiten duzu han eta hemen”.
Huskeriak. Bazekitena. Halako batean gelaren erdi-erdian paraturik,
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Errezel berdeak - 13
  • Büleklär
  • Errezel berdeak - 01
    Süzlärneñ gomumi sanı 3734
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1885
    29.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    50.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Errezel berdeak - 02
    Süzlärneñ gomumi sanı 3720
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2020
    27.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Errezel berdeak - 03
    Süzlärneñ gomumi sanı 3691
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2083
    26.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Errezel berdeak - 04
    Süzlärneñ gomumi sanı 3636
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2026
    25.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Errezel berdeak - 05
    Süzlärneñ gomumi sanı 3658
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2051
    26.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Errezel berdeak - 06
    Süzlärneñ gomumi sanı 3549
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2077
    25.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Errezel berdeak - 07
    Süzlärneñ gomumi sanı 3745
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2029
    27.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Errezel berdeak - 08
    Süzlärneñ gomumi sanı 3658
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2046
    26.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Errezel berdeak - 09
    Süzlärneñ gomumi sanı 3689
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2005
    26.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Errezel berdeak - 10
    Süzlärneñ gomumi sanı 3687
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1968
    26.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Errezel berdeak - 11
    Süzlärneñ gomumi sanı 3728
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1945
    27.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Errezel berdeak - 12
    Süzlärneñ gomumi sanı 3764
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1935
    28.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Errezel berdeak - 13
    Süzlärneñ gomumi sanı 3860
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2085
    29.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    51.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Errezel berdeak - 14
    Süzlärneñ gomumi sanı 886
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 597
    38.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    53.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    61.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.