Errezel berdeak - 06

Süzlärneñ gomumi sanı 3549
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2077
25.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
37.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
43.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
euren zinak egiteko. Mutiko polittak hamasei urte zituen aita German Ordenaren ordezkariaren aurrean, belauniko, haren eskuan eskua, hiru botoak betetzeko promesa ozenki adierazi zuenean. Zinak
hiru urteko balioa zuen, gazteegiak baitziren mutiko haiek betiko hitza emanarazteko. Beraz, behin-behineko zina egiten zen, hiru urtetan norberaren gaitasuna, ahala eta borondatea neurtu ahal izateko;
bihotzez, ordea, betiko irauteko gogo irmoa zeukaten.
Egun handia zen hura. Ordena osoa gazte ausart eta eskuzabal haien
ezpainetatik esekita zegoen, kide berriak prestatzeagatik Jainkoari
eskerrak emanez, eta aldi berean etorkizuna ziurtatzen zelako elkartearentzat. Bestalde, mutikoen familiek baimena zuten elizkizunean
presente egoteko eta horrek ere beste hunkidura-motaz blaitzen
zuen zinaren gertakaria. Inork gutxik huts egingo zuen egun hartan,

86

Errezel berdeak

Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea

oro har familia kristauak baitziren denak. Han egon zen mutiko polittaren familia: aita, ama, anai-arreba txikienak, poz-pozik mutikoak
elizaren bidean urrats sendoa ematen zuelako, baina penatuta kristau
zintzoak ziren arren, semea sakrifikatzea eskatzen zitzaielako. Amak
besoetan hartu zuen semea zeremonia bukatu ondoren, hunkituta,
orduan ez zion deus gehiago esan, baina aurrerago argitu zion orduko malko-isuriaren esanahia.

87

Kartzela-txokoan, beti erne (4)
Azken boladan asko irakurtzen ari naiz: Larrua hotz, La doctrina del
shock, pare bat aipatzearren. Borrokan nabil nire buruarekin, denak
ematen dit min; eta egoera honetan arantza bihurtzen zait edozer gauza. Agustinek oparitu dizkidan euskal kanturik ezin dut entzun, negarmalkotan hasi gabe. Benito Lertxundik niretzat idatzi duela dirudi:
“Era aunitz dago / ni gatibu hartzeko / arma mota ugari / amore emateko / eta ukamena / denetan bortitzena”. Elias Canettirenak dira hitz
hauek: “Esan zeure-zeureak diren kontuak, esan / horiek dute benetan
garrantzia. / Ez lotsatu. / Gainontzeko guztia arrunta da / egunkarietan ageri dena”. Neure kontuak, neure hitza. Horretan nabil, amorratuta. Neure baitatik sortzen den ur zikina batzen, garbia bilatu arte. (…)
Askatasuna dut bakarrik nire ondare, dena galdu ostean. “Dana emon
biar jako matte dan askatasunari”, idatzi zuen Lauaxetak fusilatua izan
baino lehentxoago. Une honetan, ordea, aurpegi lizuna ikusten diot askatasunari, ez da maitagarri une honetan. (…)
Aspaldiko partez albiste on bat jaso dut: laugarren moduluko kideek
opari hunkigarria eman didate. Gutun-azal batean postaltxoa, eskumuturreko dotorea eta anarkista baten testua. Badakite zer gertatzen ari
zaidan, eta kontsolatu egin nahi naute. Dena pasatzen dela diote, gau-ilunean ere beti dagoela argitxoren bat, ikusi nahi izanez gero. Nire ikaslea izandako Itzik tarta bat bidali dit hamalaugarren moduluko nesken
partez. Jokinek, berriz: “Zaindu hadi. Luzera begiratu”. Hunkitu naute
eta ostera malkoak isuri ditut. Hola izaten da kartzela, batzuetan ongi
besteetan ez hainbeste. Siestatik esnatzean hauxe otu zait: “Zein ondo
dagoen bat lo, baina bizi, iratzarrita bakarrik bizi daiteke”. Zein urri
eta eskasak diren (nire) hitzak sentimenduak adierazteko. Zein pobre
eta xume lerrook barruko urradura eta oinazea aditzera emateko. Ez

88

Errezel berdeak

Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea

dakit norbaitentzat edo noizbait baliagarri izango diren nire hitzak.
Hementxe uzten ditut nire bizipenak islatzeko… Nik neuk ere ez ditut
irakurri nahi. (…)
Mari etorri da. Nire hitzak dotore eta duin entzun ditu. Lau orduko
bisita bukatu ondoren, “Txoria txori” kantatzeko eskatu dit, eta amaieran: “Hiltzen naizen egunean horixe kanta iezadazu”. Emakume honen
tamainak ez dauka neurririk.(…)
Egun tristea izan da gaurkoa. Urdailean korapiloa daukat. Malkoak
agor. Moduluko kideek bisita-eguna izan dute beren maiteekin. Ni bakarrik geratu naiz. Arratsalde osoa irakurtzen eman dut. Orain ilunabarra da, eta futbola ipini dut telebistan, burua pixka bat egurasteko, edo
bakardadea estaltzeko. Batzuetan zeinen ondo datorren opio pixka bat!
(…) Nire ohituren kontra poema bat idatzi dut egunotan nire egoeraren
aldrebesa nolabait kondentsatzeko:
Maite ditut maite
bizitza erabatekoak,
osoak, ezpaldurarik gabeak,
trinkoak;
Onartzen dut, aldiz,
neurea,
puskailez betea, hautsia, adabakiz josia,
nahi eta, ordea, ezindua,
abaildua,
eta, hala ere, tematua,
grinaz jasoa,
ahalez saiatua.

89

Nire biloba Ziharak Mari Domingi abestu dit telefonoz, oso-osorik
buruz. Ze poza nirea! (…) Hotz egiten du. 0 gradupetik behera. Txanoarekin eta mendiko arroparekin oheratu naiz aspaldiko partez. (…)
Pentsatu dut itzultzen hasiko naizela. Katalanari hartu diot buelta, eta
“La plaça del diamant” itzuli nahi dut, probatzeko. Horrez gain ingelesa
ikasten hasiko naiz George virginiarrarekin. Urte berri, asmo berri.
Urteari hasiera emateko; Joxe Azurmendiren azken obra irakurtzen nabil: Azken orduak Gandiagarekin. Liburu joria inondik ere, eta aberatsa
edozein alderditik begiratuta.

90

Errezel berdeak

Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea

-V-

Aguraingo proba-urtea arrakastaz burututa, Santo Domingo de la
Calzada izan zen hurrengo helmuga apaiz klaretar bihurtzeko bidean. Mutiko polittarentat zortzigarren etxebizitza izango zen,
gehiegitxo sustraiak inon errotzeko.
Hiru zinei esker behin-behinekoz fraide eginik, ostera ikasketei
heltzeko garaia zen. Hurrengo lau urteetan filosofo bilakatuko ziren
gazte inozo eta idealista haiek. Izan ere ikastetxe berrian batik bat
filosofia ikasten baitzen; hala-moduzko filosofia beherago azalduko
denez, baina filosofia, meza eman aurretiko azken txanpan teologiako ur handitan murgildu baino lehen. Garai hartako apaiz-ikasketen arabera, batxilergoko bosgarren ikasturtea amaiturik, eta behin
nobizioaldia garaituta, filosofiaren unibertsoan abiatu beharra zegoen oso ikasketa-plangintza zorrotzari jarraituz. Lau urte haietako
lehenengo biak humanitateak ziren filosofia baino gehiago. Hartara
latina —Horazio, Virgilio, Tito Livio, Ovidio, Ciceron itzultzen ziren aise—, greziera —Homero, Eskilo, Sofokles, Euripides—, literatura —espainol unibertsala, euskarazkorik ez—, natur zientziak,
biologiaren, psikologiaren eta pedagogiaren hastapenak, ingelesa
eta antzeko gaiek ordu asko hartzen zuten urteko programazioan.
Nolanahi ere lehen egunetik abiatzen ziren gazteak filosofiaren alor
malkartsuan barrena, pentsa, pentsamenduaren lore eta fruituen
bila. Zorionez zenbaki-konturik ez zen plangintza hartan, eta mutiko polittak lasai ekin zion zeregin nagusiari, ikasketari alegia, gustukoa baitzuen liburuetan nabigatzea begiak zabal-zabalik.

91

Ikastetxea herrigunean zegoen, alde banatan errepidea edo kalea
zuela, etxebizitzetatik gertu-gertu, ez ordea etxalde eta baratze osoaren ingurua hormaz itxi gabe. Eraikin zahar samarra zen, xumea,
funtzionala eta, ohi bezala, bi komunitate biltzen zituen, gazte ikasleena eta apaiz zein lego helduena, bata zein bestea autonomia erlatiboan, bien arteko hainbat sinergia bat eginik, noski: sukaldea, jantokia, garbitokiak, soroak, administrazioa eta arauak, denenartean hezkuntza-elkartea osatuz. Irakasleak bertakoak ziren, denak apaizak,
filosofia eta humanitateetan adituak gutxi-asko, batzuk oso-oso trebeak eta ongi prestatuak, eta beste batzuk, edonon bezala, kaskarrak
edo txarrak. Lan-giroa, ordea, izugarria zen, erritmo bizi-bizikoa,
intentsitate handikoa. Aita arduraduna, prefektua, apaiz zumaiar gaztea, pedagogian lizentziatua zen, unibertsitate zibilean ikasia, beraz
garaiko zantzuetara ondo egokitua, gazte-koadrila hezkuntza sendoan, eta modernoan, bideratzeko aproposa printzipioz. Euskaraz
bazekien arren, ez zuen euskaraz egiten, soilik gaztelania zerabilen,
hizkuntza bakarra, unibertsala, denona: beraz, bertan ikasten zuten
ikasle euskaldun eskasek —pare bat baino ez, bestalde— euren golkorako gordetzea zeukaten euskara, guztien onerako. Mutiko politta
Euskal Herritik gero eta urrunago bizi zen, fraide izateko bidean,
eta modu naturalean —arrazoitu gabe, alegia— hartzen zuen erbesteratze eta deserrotze sistematiko hura, Jainkoa ez zegoen txikikerietarako, eta Jesus Nazarethekoaren jarraipenak ez zuen euskara
ezertarako behar. Ez zen debekurik euskararentzat, adeitasunik ere
ez, ordea, artaldea sakabanatzeko dohaina zuelakoan, eta ondorioz
ez zen ezertarako erabiltzen —mutiko polittak ere ez, etxekoen bisita-egunetan izan ezik, urtean behin edo bitan, alegia—.
Hirurogeigarren hamarkadako filosofia ancilla theologiae zen oraindik
—teologiaren mirabe eta jopu, alegia—, eta beraz ez zen diziplina
autonomoa, haren argitan kristaututako hibridoa baizik. Ikasgaiak

92

Errezel berdeak

Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea

askotarikoak izan arren —Logika, Ontologia, Teodizea, Kosmologia, Historia, etab.— entziklopedia moduko liburuki bakar batean
ikasi ohi zen dena. Gredt beneditarra zen haren autorea, eta katixima gisara antolatuta zegoen —galdera eta erantzunez—, belaunaldiz
belaunaldi filosofo gazteen eskutik eskura oinordekotzan pasatzen
zen liburukote horizta, koipeztua. Bi zutabe zituen liburu mardul
hark: Aristoteles eta San Tomas Akinokoa, haren bertsio kristautua. Aristotelesen aurreko filosofia osoa —Sokrates, Platon, Pitagoras, Heraklito, etab.— haren aurrekari hutsa zen, eta ondorengoa
—Descartes, Leibnitz, Hegel, Shopenhauer, Kant eta enparauak—
San Tomas filosofo-teologoaren argitara interpretatzen zen. Ez zen
ia inoiz testu filosofikorik zuzenean aztertzen, autoreak patxadaz
arakatuz. Gredtek azaltzen zituen autore haiek denek idatzi zutena,
eta salbuespenik gabe ezeztatzen zuen den-denen argumentazioa,
Aristoteles eta San Tomasen ubidera eramanez. Beraz, bi haiek izan
ezik bazterrean geratzen ziren filosofo guztiak, gutxi-asko desbideratuta zebiltzalako. Nekez irits zitekeen autore bakoitzaren mamira,
beneditar alemanaren bahetik pasatzen zena asimilatu besterik ez
zegoen filosofiaz eta filosofoen pentsamenduaz jabetzeko.
Mutiko politta kateatuta ibiltzen zen sustantzia, esentzia, existentzia,
potentzia eta gisako kontzeptu lehorren artean, baina memoria ona
zeukanez txukun moldatzen zen eta normalean egoki erantzuten
zien irakasleen galdera aldrebesei. Filosofia-urte haietan liburu bakarra irakurri zuen testutik at, Sören Kierkegaarden Temor y Temblor
gaztelaniaz, eta inpresio desatsegina utzi zion barruan, baina koherentzia absurdoaren eta fundamentalistaren hazia utzi zion ereinda,
edo auskalo, beharbada hobeto esateko, bere sentiberatasun minbera
Ipar Europako pentsalari tormentatuaren barne-oinaze bortitzarekin identifikatu zuen. Geroago azaldu zioten Unamuno haren ezpal
berberekoa zela neurri handi batean. Irakasle gutxi batzuk ikasgaiak

93

latinez ematen zituzten oraindik, eta jakina, txiki-txikitatik latina lantzen ibili ziren arren, besterik zen lezioak latinez ematea, diskurtso
filosofikoari jarraituz. Mutiko polittak ez zuen zaletasun berezirik
erakutsi arlo hartan, edozein moduz, espedientea bete behar zenez,
bete egin zuen, eta kitto. Gelako kalifikazio onenetarikoa ateratzen
jarraitzen zuen, aurreko urteetan bezalatsu. Hizkuntza klasikoen ospea gainbehera zetorren gainera Kontziliondoko garai haietan.
Eskolaz kanpoko ekintzetan eta ariketetan hartzen zuen atseginik
gozoena mutiko polittak, berriro. Kalifikazio onak ateratzen zituztenek beste zerbait, adibidez ikasketa osagarriren bat, probatzeko
baimena izaten zuten, eta hala frantsesa ikasteari ekin zion. Agian
ingelesa indartzea izango zen logikoena, baina frantsesa batxilergokotik landuta zekarrenez, hari heldu zion gogotsu. Astean bizpahiru
aldiz, ikasgela nagusia utzi eta gela txikiago batera joateko ohitura hartu zuen, non Geloso magnetofoi batean, zinta bidez, Assimil
metodoa ikasten jardun zuen. Artean gaztetxo izanik esnezalearen
kontuak osatzen hasi zen bere baitan: filosofia bukatzerakoan menderatuta edukiko dut frantsesa, beraz teologian ingelesari heltzeko
unea iritsiko da, eta hala, auskalo zer gehiago gerora. Ederra zen
hizkuntzak ikastea, are gehiago hartarako zeukan erraztasunarekin.
Euskara, beno euskaraz mintzatzen bazekien, etxekoekin erraz moldatzen zen, eta ez zitzaion iruditzen beste ezer behar zenik, ohartu
gabe higatzen ari zitzaion mintzairari eusteko. Bestalde pentsaezina
zen euskara ikasten ahalegintzea, susmo txarrez hartuko zen asmoa.
Literaturako irakasleek eraginda antzerki irakurria egiten zen, alegia,
autore ezagun baten obra hartu eta antzeztu ordez irakurri egiten
zuten, aktoreena jokatzeko hautatuek jendaurrean arituz. Ongi irakurtzen jakin behar zen, dramatismo-sena bereziz jokatuz, egoki
intonatuz, ozen, argi, obra bakoitzari zegokion moldean eta sintonian. Mutiko politta beti egoten zen aukeratuen artean, eta oso-oso
94

Errezel berdeak

Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea

gustura betetzen zuen zeregina. Hala deskubritu zituen hainbeste
autore, hala nola Alfonso Sastre (Escuadra hacia la muerte), Antonio
Buero Vallejo (Historia de una escalera), Alejandro Casona (La dama
del alba), Samuel Beckett (Esperando a Godot), eta beta paregabea izan
zuen literatura sakontzeko.
Askotan paseo-egunak aprobetxatuz adibidez, gainerako kideak
jolasean jarduten zuten bitartean, bera galsoro batean edo sasitzan
ezkutatuz sotanapean ateratako liburu bat edo beste irakurtzeko erabiltzen zituen ordu libre haiek. Halaxe irakurri zituen Iliada, Eneida
eta Greziako antzerki klasiko ia guztiak. Erdi ezkutuan edo erabat
ostenduta irakurritako testu haiek asko zuten abentura debekatutik,
beste mundu batzuetara ihes egiteko posibilitatea doan eskaintzen
baitzuten, inori kontuak emateko premiarik gabe. Jainko-jainkosen
eta heroien arteko harremanak, jolas erotiko eta grina odoltsuek lilura txundigarria zeukaten mutiko polittaren irudimenean. Sarri pentsatzen zuen bekatu egiten ari ote zen irudimenaren ateak giza grinei
irekiz, baina kultur goseak dena zilegiztatzen zuen.
Mutiko haiek jada koxkortuta gaztaroan ondo abiatuta adinari zegokionez, irratia entzuteko baimena lortu zuten, jolastorduetan. Tresna haren bitartez deskubritu zuen urte haietan kalean pil-pilean zebilen musika-zaletasun ikaragarria, baitik bat The Beatles taldearen
arrakasta. Liverpooleko marigorringoen zale itsu bihurtu zen mutiko
politta, prefektua kezkatzeraiano zaletu ere. Izan ere George, Ringo, Paul eta John bezala orrazten hasi baitzen, hargatik behin baino
gehiagotan ohartarazia izan zelarik. Alferrik, errebelde samar azaltzen hasi zen ordura arte txintxo-txintxo zebilen gaztea.
Patioaren albo batera zegoen egongelatxoan YA egunkaria irakurtzen zuten, gazteen eskura, ikastetxearen hesietatik harago mundu
zabalean gertatzen zena ikusteko paperezko leiho. Urte haietan go95

goangarria izan zen Israelek herrialde arabiarrei Sei Eguneko gerran emandako jipoia, eta guda hartako heroien artean Mose Dayan
ministro begibakarra gailentzen zen guztien artetik. Israeldarrak
Jainkoaren herri ziren, Jesus Nazarethekoaren herrikide; arabiarrak, berriz, paganoak —filisteoak, jebuseoak, madianitak, eta beste
anitz—, urrunetik etorriak herri aukeratuari, Jainko-herriari, gaiztoki eraso egitera; beraz izugarri poztekoa zen juduen balentria, Sinai
penintsulak eta Golaneko Gainak jabetzean erakutsitako gaitasuna.
Azken finean, eta antzina agindu bezala, eurekin zegoen Yahvé.
Oso gustura irakurtzen zuten baita ere Erromatik idatzitako kronikak, Vatikano II. Kontzilioa zela-eta, Eliza Katolikoa aldatzen, modernizatzen, betiko zurruntasuna galtzen —aggiornatzen!— ari zen
seinale. Aldaketa batzuk berehala sartu ziren komentuan, batik bat
liturgiari zegozkionak —apaizak jendeari begira ematen zuen meza
aldarean, latina alboratuta gaztelaniaz egiten zuten otoitz eta kantu,
etab.—; sotanaren ezinbestekotasuna arrailtzen hasi zen, gazte batzuen artean eztabaida sutsuak sortuz. Han-hemenka fraide batzuek,
abitua utzi eta clergymana jantzi zuten, sarri esamesa gaiztoei aurre
eginez. Oro har sesio handirik gabe onartu zituzten gazteek aldaketa
haiek denak, mutiko polittak poz-pozik. Telebista ere bazuten, haren erabilpena prefektuaren araberakoa izaten zen, ordea, eta zorrotz
kudeatzen zuen ahalmen hura. Hiru programa ikusten zituzten gazteek: El Dia del Señor igandeetako bazkalondoan, Alfredo Amestoy
kazetariaren kronika sozio-kulturalak, eta antzerki-saio bat astean
behin lanegunetan, Estudio 1 zeritzana. Urtean behin, Eurovisión.
Gazteek gehiago ikusiko zuten, komentuko leihoetatik kanpora zer
ote zegoen kuriositatez, baina, edozein moduz, konforme zeuden
antzerki-saio hura ikusi ahal izanda. Hura ez ikustea zen, beraz, jaso
zitekeen zigorrik larriena, aldika aplikatzen zuena prefektuak, norbanaka edo modu kolektiboan. Halakoetan triste geratzen ziren gaz-

96

Errezel berdeak

Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea

teak aste hartako antzerkia ikusterik izan ez zutelako, bikain-bikaina
irizten baitzioten denek programa gogoangarri hari.

Kazetari izan ote zitekeen
Bestalde, Parisen bizi zen osaba fraide legoak Paris Match bidaltzen
zion hilero eta, seguru aski frantsesa ikasten ari zelako, hura edukitzeko baimena ematen ziotenez, seminariotik kanpo bizitzarik
bazegoela ohartu zen argiki. Horrela enteratu zen Parisen jendea
oldartuta zebilela, 68ko maiatzaren berri izan zuen. Aurkikuntza
hark ez zuen mutiko politta bere bidetik ateratzeko ahalmenik izan,
baina zalantzarik gabe, bere gogoa berpizteko eta batik bat berak
ere zerbait egiteko asmoa erne zion. Aldizkari bat sortu zuen, Panorama. Erabat artesanala zen, esku-lan hutsa. Ale bakarra egiten zen,
seminarioan ez baitzegoen kopiak ateratzeko tresnarik, are gutxiago
inprentarik. Beraz, kartulinazko azal beltzak jarrita banatzen zituen
dozena bat orri-pare zuri, idazmakinaz idatzi eta han-hemenkako
argazki-ebakinez hornituta. Hilerokoa zen arren, lan handia ematen zion, ia berak bakarrik osatzen baitzuen den-dena jolastorduei
pila bat tarte ebatsiz. Behin baino gehiagotan atera behar izan zuten
lehen solairuko koadernazio-gelatik, pittin bat egurats zedin, eta gutxienez korrikaldi batzuk egin zitzan ikastera igo aurretik.
Uda-garaian etxera joaten ez zirenez, ikastaro bat prestatu zuten
apaizek Santo Domingon bertan opor-denbora nolabait aprobetxatzeko, ohiko asignatura filosofikoak alboratu eta zerbait arinagorekin saiatuz. Uda batez Aita Sarmiento apaiz klaretarra ekarri zuten
Sevillatik, gazte haiei ikastaroa ematera, zertaz eta Kazetaritzaz, bera
ere itxuraz apaiza ez ezik kazetaria baitzen, Andaluziako hainbat he-

97

dabidetan lan egiten zuelarik. Oso atsegina izan zen ikastaroa, berria, erakargarria, ikuspegi-zabalgarria. Ikastaroari amaiera emateko
lan bat agindu zien gazteei, ikastaroari berari buruzko erreportajea.
Denetan lanik onena mutiko polittak egindakoa suertatu zen eta
saria Burgosera bisita, lehiaketan bigarren geratu zenarekin. Lehenengoa izateagatik, berriz, liburu bat oparitu zioten, Luka Brajnovich-en Tecnología de la Información, garai hartan sonatua. Hura poza
mutiko polittarena! Panorama aldizkariaren zuzendari ez ezik benetan kazetari izan zitekeen sari hark baieztatzen zuenez, eta gerora
—apaiz bihurturik— agian kazetaritza-ikasketak egin zitzakeen, eta
hala, egokiago azalduko zien kristau-mezua belaunaldi modernoei.
Burgos bisitatzean ikusi zuen lehen aldiz kartusiar bat, Mirafloreseko Kartusian, ume-umetatik izan nahi zuen fraide-taldekoa!
Bisita alfer-lana izan ez zedin bidaiari buruzko beste erreportaje bat
idaztea eskatu zion prefektuak, eta bueltan, denen aurrean irakurri
zuen, iluntzeko hitzorduan, Burgosen hartutako oharrez atondutako testua, atseginez eta harrotasun handiz. Ez zen gaizki moldatu,
egiatan. Benetan burgoi sentitu zen egun hartan, beraz oso posible
zen bide hura urratzea. Mutiko polittaren imajinarioan apaiz kazetariaren irudia zertzen hasi zen. Gainera ondo egokitzen zen zeregin
hura Claret fundatzailearen jokabidearekin. Zioten oso propagandista
ospetsua izan zela, zientoka idatzi zituela orri solteak jendea ebanjelizatzeko, sermoiei baino hagitzez eraginkorrago irizten ziela berak
orritxo haiei, kazetari kontsideratu zitekeela; oso tipo pedagogikoa
izan zela Ordenaren sortzailea, hitzez eta idatziz ederki moldatzen
zelarik, baina joera berezia zeukala jendearengana idatziz hurbiltzeko. Ordenak bazituen aldizkari batzuk, hala nola Iris de Paz Madrilen,
eta urte haietan sekulako aldaketa eman zioten apaiz gazte batzuek,
Pere Casaldàliga izeneko katalan bat buru zuen talde ausartekoek.
Harrez geroztik zinemaz, antzerkiaz, literaturaz, ideologiaz, gazte-

98

Errezel berdeak

Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea

riaz eta beste hainbat gai ez erlijiosoz irakurtzerik bazegoen aldizkari
propio batean, askoren eskandaluz eta ikasle gazteen txaloz. Bere
burua alor hartan egoki barrundatzen hasi zen mutiko politta, erlijio-kontuak zertxobait egurats zitezkeela oharturik-edo.
Etxebarruan egiten zen bizitza, inora irten gabe, katedralera kantatzera edo herriko prozesioetara —Gorpuzti Egunean eta Gabonetan— izan ezik. Halakoetan sotana beltzaren gainean errokete zuria
zeramaten jantzita eta, beraz, apaiztxoak ziruditen. Mutiko polittak
abesbatzako bakarlaria izaten jarraitzen zuenez, zeregin berezia izan
zuen kaleko zeremonia erlijiosoetan, bihotza harrotasunez beteta bizitzen zuelarik, noski, norbait bazelakoan-edo. Abesbatzakoa
izanik, ohiko kantuera erlijiosoa ez ezik gregorianoan trebatu zen
eta trebezia hari esker, behin Balbuenako Amabirjinaren basilikara joateko parada izan zuen, autobusez. Bi eginkizun zeuden egun
hartan beneditarren monasterioan: Zaindariaren festako meza nagusian abestu eta, ondoren, Amabirjinaren Kofradiako Zaldunei janaria zerbitzatzea. Bigarren egiteko hura zen bitxiena eta ezohikoena.
Monasterioko jantoki luzean fraide abitudunak eta Zaldun kapa zuri-urdindunak jesartzen ziren lerroz lerro, eta mutikoak sukaldetik
mahietara aritzen ziren presaka jaki eta edariak eraman eta ekarriz.
Joan-etorri lurruntsu haietan mokadu bat kendu, tragoxka bat irentsi jardun zuten bizpahiru orduz. Bukaerarako zorabioaren zantzu
mingarriak sentitu zituen mutiko polittak, burua biraka eta joanda;
mihia, berriz, lotsagabeki aske, edozer esateko trabarik gabe. Auskalo zer esan eta egin zuen. Kontua da autobusez seminariora bidean
agiraka egin ziola prefektuak, eta oheratu aurreko otoitz-saioan kaperatik bota behar izan zuela atzeko bankuan purrustadaka ari zelako.
Inori ezer galdetu gabe oheratu egin zen mutiko politta, eta hurrengo egunean, eguerdi aldera iratzarririk —taldea goizean goiz altxatu
zenean ez zen esnatu—, ez zen ezertaz gogoratzen, adiskide bat

99

gogotik saiatu zen arren gertatutakoa freskatzen. Alferrik. Atxurra
zer zen bazekien.
Inguruko herriak eta bazterrak ezagutzeko erabili ohi zituzten paseo-egunak: Ezkarai alderantz, Santurde, Santurdejo, Gallinero, Pazuengos, Ojacastro, inoiz San Lorenzo gaina ukitzeraino; Haro alderantz, Casalarreina zuzenean eta buelta, beti korrika, garaiz iristeko;
Naiara alderantz, berriz, Bañares, Zaraton eta Hervias gainditu eta
hango arteagan ezkurrak egosiz edo mahastietan mahats-mordoak
eta almendrak batuz. Egun osoko irteera-egun batean Beloradoraino heldu zen mutiko politta, kide baten ama bisitatu, bertan lukainka otartean jan eta ostera etxera, txintxo-plantak eginez. Oporretan
ikastaroren bat antolatu ezean, Balmasedara edo Castrora eramaten
zituzten hango seminarista gazteagoen hutsunea betez eta urte batzuk lehenago bizi izandako bizikizunak berriztatzeko. Enkarterrietan Kolitza mendi-tontor mitikoa ukitu zuten, eta egun beroetan
Kadagoaren ur-bazter batean bainatzen ziren. Mutiko polittak beti
zeraman libururen bat, Hugo Wast batik bat —Gustavo Alfonso
Martínez Zuviria argentinarra—, tropatik aldendu eta gainerakoak
plisti-plasta ibiltzen ziren bitartean mundu imajinarioan hegan egiteko..., edo atsedenaldietan, bertako gurbitz gozoak probatzeko. Castron, jakina, hondartzara joan ohi ziren goiz-goizetik ekandu onen
jarraibidean, jendea hurbiltzen hasi baino lehen, eta arratsaldeetan
Aita Sanmartinek eraikitako monumenturaino edo Pico Leoneraino.

100

Errezel berdeak

Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea

Estu eta larri
Hamazortzi-hogei urte zituen arren apenas kezkatzen zuen sexugrinak, haragia doi-doi iratzarririk; pentsakizunak, aldiz, eroturik
zebilzkion xaxaka, zena eta ez zena inarrosiz. Jakin-mina eta kuriositatea aseezin bihurtu zitzaizkion, eta egun batean bai bestean ere
bai erantzun eske joaten zen prefektuarengana, handik halamoduzko erantzunak jasota irteten zelarik beste galdera batzuk astinduta,
errotarri zoroan. Kokoteraino egongo zen apaiza mutikoaren txorakeriekin —batzuk lotsagarri samarrak—, hala ere inoiz ez zion ezer
ukatu, ahal zuen moduan, pazientzia handiz atendituz. Era horretan
eskrupuluak zeritzan gaitza deskubritu zuen mutiko polittak bere baitan, alegia espirituaren estutasun konpultsiboa, aldika larrimin eta
itolarri bihurtzen zena, bekatuaren armiarma-sarean ergelki harrapatuta sentitzeraino, beti infernuaren ahutzetan ahokaturik. Gaitz
hark ez zuen atsedenik ematen eta beti erne mantentzen zuen gaixo,
galderak galderei uztartuz. Zelako oinaze bortitza! Errealitatea lausotzen zuen, arazoak perspektibaz ikusteko gaitasuna kenduz. Hautsez betetzen zuen begirada, txikikeria ñimiñoetan korapilatuta. Ez
zegoen bereizterik bekatu txikiaren eta handiaren artean. Dena zen
handia, eta kitto. Bekatua beti zen mortala, larri-larria, hil ala bizikoa.
Arnasarik gabe uzten zuen bularra, zabaltasunik gabe sena, irteerarik gabe jorana.
Perfekzioaren atea jotzea zen mutiko haien xedea: sexuarekin eta bekatuarekin ez ezik perfekzioa ukitzearekin zuen zerikusia gaitz hark.
Erdibidean ibiltzea, erdipurdi jokatzea gaizki ikusita zegoen seminarioan, garai hartako espiritualitatearen ezaugarria zen epelak ez
izatea, Jainkoak gehien gorrotatzen zuen akatsa baitzen epeltasuna,
behin eta berriro errepikatzen zen Jainkoak hagitzez nahiago zuela
hotza zein beroa, epeltasunak gomitolarria eragiten ziola, eta on-

101

dorioz, ezin zituela epelak jasan, ahotik botatzeraino; sutara, noski.
Perfekzio bidean, beraz, ez zegoen tokirik salbuespenentzako; dena
zen larria, txarra, higuingarria. Berehala ohartu zenez, bazegoen
gaitz hark jotako jende nagusia ere, ez zen gazte esperientzia gabekoaren ezaugarri soila. Auskalo bakoitzari zer zamak makurrarazten
zion bizkarra, baina bazeuden oinaze abailgarri haren aztarna harrigarriak. Adibidez apaiz batzuk erabat trabatuta geratzen ziren, meza
garaian, sagaratze-hitzak esatean, misterio izugarria eraman ezinik,
eta totelka hasten ziren, “hoc est corpus meum” ahoskatzean, erabat
kontzentratuta ez zirelako, ezohartuki esaten zituztelako hitz miresgarriak, laburra izan arren hitz-kate osoa segidan esatea lortzen ez
zutela. Behin eta berriro saiatzen ziren, urduri, larruko asaldura elkarte osora transmitituz, apaiz gaixoaren estutasunak estututa. Beste
batzuk kalizak eta patenak ez ezik, eskuak eta ezpainak errukirik
gabe igurzten zituzten Jainkoaren odolaren eta haragiaren arrastoak
ezabatzeko ahalegin durduzagarrian, haren kontaktuak utzitako
markak desagerrarazteko grinak desorekatuta.
Urte haietan ulertu zuen, umetan, meza-mutil zenean, lehen aldiz
ezagututako gaitz hura; izan ere jaioterriko fraideen elizan bazen
apaiz euskaldun ihar-ihar bat halaxe jarduten zuena jendaurrean —
artean hormari begira ematen ziren mezak— sagaratze-unean, ogizatia eta ardo-parrastadatxoa Jainkoaren haragi eta odol bihurtuko
zituzten hitz zehatzak, behin eta berriro, atzera eta aurrera, esaten
saiatuz, ahoko hagin bakanak, luzeak eta horiztak, elkarren kontra
karraskatuz. Arrankatu orduko geratzen zen ataskatuta gaixoa, ekin
eta ekin, bukatu ezinik aztoraturik. Zahartzaroaren zantzutzat zeukatena erro sakonak zituen gaitza zen, oinaze mingarria eragiten zuena, eta mutiko polittak, gaztetuta, bere baitan sentitu zuen berbera;
ez preseski sagaratze-hitzekin, ez baitzuen meza eman behar, baina
bai bere baitako korapiloak askatzeko orduan. Orobat lana pilatzen

102

Errezel berdeak

Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea

hasi zitzaion mutiko polittari Jesus Nazarethekoaren jarraibidean:
Agurainen ikasitakoari —norberak bere burua ukatu eta Beste Baten
borondateari begira ibiltzeari, alegia— estu eta zorrotz jarraitzeko
angustia kontrolik gabea.

Politikaren mutur itsusia
Seminarioan ez zen politikaz hitz egiten, batasun-urragarri omen zelako. Urte haietan, ordea, –60. hamarkadako bigarren zatia zen–zabaltzen hasi zen ordura arteko Kantabria eliz probintziako klaretar
euskaldunek erkidego euskalduna eratu nahi zutela. Nahiko modu
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Errezel berdeak - 07
  • Büleklär
  • Errezel berdeak - 01
    Süzlärneñ gomumi sanı 3734
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1885
    29.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    50.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Errezel berdeak - 02
    Süzlärneñ gomumi sanı 3720
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2020
    27.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Errezel berdeak - 03
    Süzlärneñ gomumi sanı 3691
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2083
    26.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Errezel berdeak - 04
    Süzlärneñ gomumi sanı 3636
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2026
    25.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Errezel berdeak - 05
    Süzlärneñ gomumi sanı 3658
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2051
    26.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Errezel berdeak - 06
    Süzlärneñ gomumi sanı 3549
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2077
    25.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Errezel berdeak - 07
    Süzlärneñ gomumi sanı 3745
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2029
    27.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Errezel berdeak - 08
    Süzlärneñ gomumi sanı 3658
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2046
    26.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Errezel berdeak - 09
    Süzlärneñ gomumi sanı 3689
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2005
    26.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Errezel berdeak - 10
    Süzlärneñ gomumi sanı 3687
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1968
    26.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Errezel berdeak - 11
    Süzlärneñ gomumi sanı 3728
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1945
    27.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Errezel berdeak - 12
    Süzlärneñ gomumi sanı 3764
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1935
    28.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Errezel berdeak - 13
    Süzlärneñ gomumi sanı 3860
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2085
    29.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    51.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Errezel berdeak - 14
    Süzlärneñ gomumi sanı 886
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 597
    38.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    53.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    61.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.