Errezel berdeak - 04

Süzlärneñ gomumi sanı 3636
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2026
25.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
37.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
44.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
bitartean ez dut kobratuko, irten ondoren lanean segi dezaket, nahi izanez gero. Lagun eta adiskideak erresistentzia-kutxa jarri dute martxan
berriro, barruan nagoen bitartean diru-laguntza bat eduki ahal izateko.
(...)

55

-III-

Hamahiru urte bete gabe eta goitik behera beltzez jantzita iritsi zen
mutiko politta berriro Castro Urdialesera. Galtza motxetan, hori bai.
Seminario txikiko lehen bi urteak txukun gaindituta eta gauzak serio
zihoazela adierazteko, beltzez jantzi beharra zegoen: galtzak, alkandora, jertseak, galtzerdiak, zapatak eta baita gorbata ere, dena. Atseginez hartzen zen janzkera hura seminaristen artean, prestigiozko
zera baitzen; ez, ordea, gorbata beltzaren azpian derrigorrez alkandora edo nikia beltza eramateko agindu itsusi hura. Erabat ilogikoa
eta zurruna baitzen, baina tira, arauak arau, aurrera egitea zen kontua.
Castro Urdialesen itsasoa zegoen, Kantauri zaharra, eta giroa euritsua zen arren zirimiriaren trazarik ez. Euria euria zen, noski, itsasoko enbatak hauspotua, inolaz ere ez Euskal Herriko euri mehe
betiereko hura. Euskal Herria bazenik ere ez zekien, ordea, mutiko
polittak; beraz, Espainian zegoenik ere ez apenas.
Itsasoa seminariotik oso gertu zegoen arren, oso gutxitan jaitsi ohi
ziren seminaristak hondartzara, eta sekula ez jendea joaten zen orduetan. Joatekotan goizeko zortziak baino lehen abiatzen zen ilara
beltza hondartzarantz, azkar eta txintxo, alboetara begiratu gabe. Iritsi orduko hondartza pasealekutik banatzen zuen hormaren kontra
eranzten ziren, larrugorritan ez agertzeko toalla gerrian lotuta, eta,
orduan bai, zalaparta bizian joan ohi ziren korrika uhinen bila. Gorputz nerabe zurixkak itsaso oldarkorrean murgiltzera. Mutiko polittak ez zekien igeri egiten, bainu-jantzirik ere ez zeukan, beraz, beste
norbaitenarekin ibiltzen zen, berea lortu arte, gehienetan olatuek

56

Errezel berdeak

Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea

zapart egiten zuten marra gainditu gabe. Batzuetan, egun bereziki
lasaietan, ausartzen zen pittin bat gehiago aurreratzen, bularreraino
sartuz adibidez, uhina zetorrenean salto egin eta gorputza uraren
mende utziz, bizitzan lehen aldiz kresalaren gazitasuna dastatuz. Inbidiaz begiratzen zien igeri egiten zekiten kideei, bere buruari galdezka non demontre ikasi ote zuten, baina inoiz ez zion inori ikasten laguntzeko eskatu, lotsaren lotsaz igerian berez eta denborarekin
ikas zitekeela iritziz, nonbait.
Bigarren seminario txikia etxe karratu ederra zen, bertako dirudun
batek, Barquin jaunak, fraide klaretarrei hirurogei eta hamabost urterako utzia. Herriko etorbide nagusian kokatuta zegoen, itsasoari
begira, aberaskumeen etxalde ederrez inguratuta. Bi solairuko eraikin zabala zen, eta haren sarreran indiano-kutsua zemaioten bi palmondo dotore zeuden. Adreilu eta zementuzko horma batek bereizten zuen beste etxe eta kaleetatik, eta aurrean hesi barroteduna
zeukan, jauntxoen txaleten antzera. Barrutik lehenengo seminario
txikia baino askoz argitsuagoa eta airosoagoa zen, beste arau txukunagoan antolatua eta prestatua, eta batik bat futbol-zelai handi eta
belarduna zeukan, benetakoa, Balmasedakoa areazkoa baitzen. Euri-egunetarako galeria kristalduna zeukan, alderik alde patio aurrean,
eta han ibili ohi ziren gaxteak ping-pongean, kontu-kontari edo, besterik gabe pasieran eta kuxkuxean. Frontoia pulamentuzkoa zen, bi
aldeetara irekia, erdiko hormak bereizten zuelarik ezker edo eskuin
jolastea. fraideek ere sarri zerabilten frontoia palaz binaka aritzeko.
Ikastetxe hartan bazegoen zerbait oso hurbilekoa, nola edo hala
etxean zegoen inpresioa ematen ziona, osaba apaizaren ausentziapresentzia. Osaba apaiza seminarioko arduradun nagusia izana zen
urtetan, eta ospe handiko gizona zen elkartean. Oso idazle trebea eta
hizlari aparta zen. Seminaristen gurasoekin komunikatzeko aldizka-

57

ritxo bat prestatu zuen, non bere irudimenak sortutako Pedromari
pertsonaiak apaizgai gazte baten gogoeta, ilusio, zeregin eta gorabeherak azaltzen zizkien. Pedromari ikasgela nagusiko hormetan
margotuta zegoen, atzeko partean, garai batean irakurgela izandako
txokoan, zeina gerora harekin bat eginda geratu zen, seminaristen
kopuruak gora egin zuenean. Mutiko polittarentzat harrotzeko motiboa zen, noski. Osaba apaizak atondu zuen seminaristen himnoa,
Mendizaleak euskal abestiari jatorrizko hitzak hustu eta, haien ordez,
gaztelaniazkoak erantsita. Berak ikusita zeukan osabaren letra txikitxiki dotorea partituraren tarteetan egokitua, beraz, jai-egunetan seminario osoak himnoa abesten zuenean, zirraraz hunkitzen zitzaion
bihotz gaztea, hanpatuta.
Ekitaldi osagarrietan topatu zuen mutiko polittak asaskabidea. Arduradunen trebeziaren araberakoak izan ohi ziren, eta aldi hartan,
musikarekin zaletuak egokitu zitzaizkion. Zaleak ez ezik piano-joleak eta kanturako egokiak. Belada izeneko ekitaldiak prestatu ohi
zituzten aldian behin, egun seinalatuetan, eta han azaldu behar zen
ordu luzeko saioetan ikasitakoa. Hango egoiliarren artean baziren batzuk poemagintzan abilak, pianoa jotzen oso trebeak, idazle
iaioak, eta saio kolektiboei zegokien arauz abesbatza ondo landua
eta rondalla —harizko musika-tresnez osaturiko taldea— zaildua.
Gutxi-asko denetan zerbait izan nahi zuen mutiko polittak, zenbaitetan arrakastaz. Adibidez ahots zoli bikaina aurkitu zion musikazuzendariak, eta aurrerantzean bera izaten zen abesbatzan ez ezik
kaperan bakarlari.
Urte haietan Erromatik Parisera aldatu zuten osaba legoak eskusoinu txiki bat bidali zion, iloba kuttuna jotzen saia zedin, baina
hala-moduzkoa zen mutiko polittaren gaitasuna, eta zaletasuna barru-barrutik ez zetorkionez, zerbait izan-nahiaren apetatik baizik,

58

Errezel berdeak

Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea

ahalegintxo batzuk burutu ondoren berehala alboratu zuen hauspo hura. Belarriz jotzen saiatzen zen beti, solfeoan eta ariketa lehorretan aritu ordez. Isileko lan jarraituaren ordez, nahiago nonbait
erakustaldi erraza eta berehalakoa. Hartara, behin baino gehiagotan
jo zuen rondallarekin, ilunabarreko beila musiko-literario formalagoetan, eliza nagusiko koruan zein aita arduradunak gimnasiarako
prestatutako doinua markatzen, ikastetxeko patioan. Deus apartekorik ez, ordea. Musikarako baino idazketarako hobea zela zirudien,
eta hala saiatu zen kide zaharragoen arrastoari jarraitzen. Dena zen
gaztelaniaz, of course. Belada haietan gorena eta hunkigarriena Amabirjinaren kobazulo ondoan egin ohi zen. Asko arduratu, saiatueta
landu beharra zegoen Zeruko Amaren aurrean ganorazko zerbait
atontzeko: poematxoak, hitz lauzko testuak zein abestiak. Astetan
prestatzen ziren noizbehinkako ekitaldi erlijioso-kultural haiek, mutiko nerabeen bihotz-altxagarri zirenak, aita arduradunen gidaritzapean edo haiek hautatutako seminarista beterano batenean.
La gruta esaten zitzaion txoko hari. Futbol-zelaiaren amaieran zegoen, mendiaren kontra, harkaitz naturalez eta huntzez osaturiko
koba. Han ez zen Amabirjinarik agertu, noski, Lurdesen bezala, baina gazte-tropa haren babesle, zaindari eta gidaritza-zereginzak betetzen zituen Zeruko Amaren eskaiolazko irudi txiki hark, bere presentziaz amaordetza ziurtatuz bidebatez. Mariaren Bihotzaren Seme
izateko prestatzen ari ziren mutikoak, beraz erabateko lehentasuna
zeukan harekiko atxikimenduak, maitasuna eragin eta zaintzeak.
Mara-mara, elur geldoaren antzera, ontzen zuen mutikoen bihotzsentiberatasuna Zeruko Amarekiko joerak. Kaperarekin bat, bigarren seminarioko tokirik ospetsuena zen kobazulo hura. Ohikoa zen
mutikoen bat edo beste han pausatzea jolastorduko edozein unetan,
zutik, bere baitan bilduta, soa Amaren begietan ipinita, otoitzean
edo isil-isilik. Arreta zorrotzez zelatatzen zituzten apaiz arduradu-

59

nek harako joan-etorriak, seminaristen ezpal sendoa, edo hauskorra,
kontrolatzeko.
Mutiko politta ez zen inoiz debotoen multzokoa izan, muzinik egiten ez zion arren deboto izateari. Seminarioko bertute estimatuena
zen, apaizgaien egiazko tamaina ematen zuen neurgailua, alabaina
pittin bat nekagarria zeritzon, eta beraz, ez zen lehengokoen lehena
izaten errezo-kontuetan, txostenetan hala ziotenez. Eskolan, ordea,
hiruzpalau onenetarikoa zen, matematikatan izan ezik. Egia baldin
bada zenbakietarako txarra dena denetarako txarra dela, atera kontuak. Adin hartan hori nabarmena ez zen arren, agian bere izaeraren
osagarri bat erakutsiko zuen, problemak aztertu eta ebazteko nagia,
katramilak askatzeko uzkurtasuna, alegia.
Hizkuntza, literatura, gizartea, natur zientziak, latina eta greziera
erraz ikasten zituen mutiko polittak, eta bikain izan ohi zen bere
kalifikazio naturala, matematika, fisika-kimika eta holako aldrebeskeriak kenduta, esan bezala. Aldrebeskeria haiek gainditu ezinik eta
galdetzeko ezgai, adiskideren baten laguntzara jo ohi zuen zenbaitetan, haren lana kopiatzera esan nahi baita. Beste gai guztietan hain
trebea izanda sekulako frustrazioa zekarkion problemak ebazteko
hain baldarra izateak, eta sentsazio hari gaindiezin iritzirik, hobe
albo-konponketetara jotzea; oker zegoen, oker zegoenez, jakina,
baina orduan ez zekien antzematen zein kaltegarria izan zitekeen
jokaera hura. Ez zuten sekula harrapatu, baina ikasi ere ez zuen ikasi,
eta hala, hiru urte haiek egin ondoren, betiko baztertu zituen zenbaki-kontuak, eta aldiz, trukean gauzak gaizki eginaren erresumina
nozitu zuen, ongi aritzearen itxurakeriatik zetorkion sentsazio abailgarriarekin batera.
Kopiatzen uzten zion mutilarekin klandestinitatearen kilima gazigozoa nabaritu zuen mutiko polittak, urdailean beldurraren zimi60

Errezel berdeak

Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea

koa zer zen eta atsegin eztigarriaren fereka antzematen. Hiruzpalau
urte zaharragoa zen mutil hura, Abilio, Gaztelako iparralde ikaztutik
Kantauriko itsas-bazter hartara ekarria. Mutiko politta baino hagitzez trebeagoa, zeregin praktikoen ardura eman ohi zioten beti seminarioan; pilotak eta baloiak josi, kaleko burdindegi batean trasteak
erosi, pelikulak emateko makina zaharra kudeatu, eta halakoak. Oso
gutxitan iristen zen zinema seminariora, zehatzak izateko pare bat
film ikusi zituzten hiru urtean, Rapsodia Húngara, adibidez, Chopinen
piano-pieza batek musikatutakoa. Halakoetan aldez aurretik prestatu behar izaten zen makina zahar hura, arku voltaikoz funtzionatzen
zuena, eta han ibiltzen zen Abilio, traka-traka, martxan jartzen. Nolanahi ere urte osoan gordetzen zuen giltza, eta abagunea zeukanean
bertara joatera gonbidatzen zuen mutiko politta.
Trastetegi hartara ailegaturik, makina zaharraren sekretuak ez ezik
hango beste aurkikuntza batzuen berri ematen zion, hala nola, pelikula-latak, arbelezko disko potolo batzuk, pic-up batean orratz birakariaz doinu erlatsa zabaltzen zutena, Perry Massonen zenbait
eleberri, auskalo nola lortutako zigarrotxoak noizbehinka, Bisonte
eta Chester gorria. Jargoi erretzen zituen Abiliok zigarrotxoak, behin
baino gehiagotan aritzearen aritzez, baita mutiko polittari dastarazi
ere aldian behin, debekuaren xarma piztuz. Egoki moldatzen ziren
trastetegiko joan-etorrietan, arduradunen eta bestelako begiluzeen
presentzia saihetsiz eta, nola edo hala, bien arteko ehun ezkutua harilkatzen joan zen, konplizitate goxoa sortuz.
Txikikeria dirudien portaera hura uste baino larriagoa zen, izan ere
zerbait susmagarri, eta beraz gaitzesgarri, izatekotan binakako adiskidetasuna baitzen seminarioan. Banaka ibiltzea ez zen gomendagarria, bakardaderako joera ez baitzen ezer positiboren seinale; binaka
jardutea, berriz, lizunkeriarekin lotzen zen, horregatik hobesten zen
beti gutxienez hirunaka antolatzea, etxe barruan zein etxetik kanpo.
61

Justu azken bidealde hartan ezagutu zuten mutiko haiek bizitzaren
aspekturik krudelena. Ostegun arratsaldea zen, paseo-eguna. Santander aldera irtetea erabaki zuten arduradunek, eta hara abiatu ziren, hirunaka hirigunetik aldendu arte. Batzuek arrantzan saiatzea
hautatu zuten, itsasoa zakar zetorrela ohartu gabe. Gazteak ziren,
eta arriskuaren susmoa ez da gazteen dohaina izaten. Haiena ere ez.
Berehala zabaldu zen seminaristen artean euretako bat itsasora jausi
eta uhin apartsuen azpian desagertu zela. Nor ote zen, egia ote zen,
izuak hartuta korrika itzuli ziren etxera ordua baino lehen. Buzo eta
sorosleek ezin izan zuten eroritako mutila erreskatatzerik izan gau
hartan. Ordurako bazekiten nor zen itotako laguna.
Jose Mari Liebana zen. Mutil kantauriarra, seminarioko futbolaririk
bikainenetakoa, mutil isil eta zintzoa. Hamalau urte baino ez zituen.
Hurrengo egunean ekarri zuten zerraldoa eta eskola-gela batean
egin zioten beila haren kide penatuek. Harekin egon zirenak esanda jakin zen Punta Ballena deritzan arroka-muturrean jarri zirela
arrantzan, sokak eta amua etxean prestatuta. Harkaitzetan zutunik,
arrantzan saiatu ziren, harik eta olatuek zipriztindutako zola labainkorrean irrist egin eta uretara jausi zen arte, uraren astinaldian trabatu zitzaion amua, askatzeko ahaleginean ari zelarik. Zapatak ere
materialezkoak omen ziren, konbinazio hilkorra! Begi bat arrainek
janda omen zeukan atera zutenean, eta erabat biluzik omen zegoen
itsaso bortitzaren adierazgarri. Ez zegoen zer eginik. Bizitzen ikasi
baino lehen ate-joka etorri zitzaien Herio, oharkabe bisitan, tropa
gazte hura dena abailduta eta galdezka utzirik. Auskalo zenbat sufritu zuten apaiz arduradun haiek erruaren zama arintzeko, zendutako
mutilaren familiaren aurrean kargututa, euren baitako erantzukizuna
murtxikatuz!

62

Errezel berdeak

Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea

Lurra galduz zerua irabazi
Itxuraz mutiko politta egiazki politta zen, eta gizon bakartuen eremu
hartan kuttun bilakatu zen zenbaitentzat. Abiliorentzat besteak beste. Bere adin-nagusitasunaz edo ahalez baliatuz, inoiz ezer lizunik
egin edo proposatu ez bazion ere, harentzat baizik ez zituen begiak.
Adiskide egin ziren, bata bestearen hobe beharrez atseginezko erlazio sinbiotikoa mamituz. Abilio ez zen bakarra izan mutiko polittaren irria eta hurbiltasuna bereganatzeko ahaleginean. Juan izan zen
beste bat. Gainerako guztiak baino bospasei urte zaharragoa zen.
Bigarren edo hirugarren urtean iritsi zen ikastetxera, bi edo hiru erlijio-ordenetan ibili, probatu eta zapuztu ondoren. Esperientziaz eta
formakuntzaz ere besteak baino gehiago zen. Pare bat hizkuntzaz
mintzo zen, eta atzerrian egona, prestigioz jantzita zetorren. Mutiko polittaren guritasunak liluratuta era guztietako ahaleginak egin
zituen harengana hurbiltzeko, haren atentzioa erakartzeko. Zaharragoa zen eta gainera urdaileko gaitzez gaixoturik, bigarren gosaria ematen zioten goiz erdiko jolastorduan, hamaiketakoa. Ez zen gauza
handirik izango, okaran eta mahats-pasak, zenbait galleta eta katilukada-esne bat. Haietatik erdia, eta aldian behin den-dena, mutiko
polittaren kaxoian agertzen zen, hasieran harridura piztu ziona, eta
gero, Juanen begirada konplizeak adierazita, atseginezko eskerrona.
Izan ere, ondo zetorkion ezusteko osagarri hura, izan ere oso janari
pobrea zen otorduetan ematen zitzaiena, inoiz ustela ere bai, adibidez babarrun-kamioikada erosi zutenean, ale bakoitza bere ar eta
guzti. Gogoratzekoa da, adibidez, ogi-koskorra eta galleta mordoxka
ematen zietela meriendatzeko, eta jakina bi jaki lehorrak irentsi ezinik, patioko iturrian bustitzen zutela errazago barruratzeko.
Mitxoletak baino inozoagoa zen mutiko politta, Juan ere ez zen gaiztoa izango, noski, baina binakako harremanak arriskutsuak kontside-

63

ratzen zirenez, erdi ezkutuan eta elkarri itzuri eginez bizi behar izaten
zuten, beharbada adiskidetasun aberasgarria izan zitekeen harremana. Bekatuzkoa ez zitzaion sekula iruditu, sentimendu hark ez zuen
inoiz habia egin bere baitan. Itxura guztien arabera arduradunak ez
ziren harreman hartaz ohartu, zorrotzak ziren arren haien azterketak,
eta areago sexu-kontuetan, artaldeko inor gal ez zedin.
Bere kabuz, eta noizean behin arduradunak berak deituta bulegora
egindako bisitetan —eguna errepasatzeko, pozik ote zegoen galdetzeko, arazoren bat izatekotan konponbidea bilatzeko, kezka astunez barrua hustutzeko, etab.—, ez zizkioten inoiz harreman haiek
aipatu. Ohikoak izaten ziren bisita haiek, gustura joan ohi ziren mutikoak arduradunaren gelara —ordu libreetan zein estudio-orduan.
Kezkatzekoa zen denboraldi luzez deitua ez izatea. Sarriegi joatea
edo maiz deitua izatea ere ez zen seinale ona bada, zerbait ondo ez
zihoan adierazle baizik. Bisita haietaz ez abusatzea, beraz noizbehinka tartekatzea, izan ohi zen normaltasunaren erakusle garbiena, eta
hartara mugatzen ziren gehienak. Mutiko politta pozik abiatzen zen
arduradunarengana, eta oso gutxitan ateratzen zen handik kezkaturik, esan bezala portaera txukuna baitzen berea, oro har. Oso hiztuna zen apaiza, trebea mutikoekin kontu-kontari aritzeko. Gainera
maitatua zela sentiarazten zion, estimu handitan zuela adierazten
baitzion. Egiten zizkion maitasun-adierazpenak beharbada ez ziren
egokienak izango, baina mutiko polittak ez zituen gaitzesten haren
laztanak, ez zien erreparorik jartzen musukatze bustiei eta izter-ukituei. Egia esan, ez zituen txartzat hartzen, azken finean urruti zeuden guraso eta senideak, eta gizon hura aita eta ama zen aldi berean,
osaba apaizaren laguna izateaz aparte. Apaizaren baitan eta haren
atzamar-mamietan zer zebilen ez zekien mutiko polittak, noski, eta
egiari zor, ez zen inoiz hargatik kezkatu, ez larri edo estu sentitu,
errudun edo gisako zerbait, normala zeritzon haren jarrera amultsua, besterik ezean. Nolanahi ere ez zion inori komentatzen.
64

Errezel berdeak

Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea

Laurogei bat gazte ziren orotara, adinaren arabera hiru gelatan banatuta. Kopuru hura, ordea, urterik urte murrizten zen: izan ere,
ikasketetarako dohainik ez, hasierako lilura galduta, gurasoen falta
eraman ezinik, edo herriko girotik at etsita, etxerako bidea hartzen
zuten askok, seminarioko bahean ale hautatuak baizik geldituz, itxuraz onenak. Gertakari arrunta behar lukeena drama bihurtzen zen.
Ustea zen begiraleek amuan itsatsita ekarritako mutikoak apaizgaiak
zirela berez. Jainkoaren atzamarrak ukituak, bokazioz hornituak.
Gehien-gehienak haurtzaroan apartatuak izan ziren herrietako eskoletan, baina baziren batzuk adinean aurreratuagoak, itxuraz Jainkoak
berandu begiz jotakoak. Eta haiek berebiziko prestigioa zuten tropa
hartan, zirenagatik baino gehiago atzean utzi behar izan zutenagatik:
gurasoak, etxea, lana eta —o miraria!— neska-laguna. Kasu batean
zein bestean Jainkoak berak aukeratua izatea zen ideia nagusia, misio
handi baterako aukeratua, alegia. Behin goldean hasiz gero zeregina
zapuzteak Jainkoari muzin egiteak esan nahi zuen, zenik eta bekaturik larriena alegia, eskergaiztoko mutiko gizajoa infernuko atarian
jarriko zuena. Pentsa nolakoa izango zen tropako kideen durduzamendua haietako batek bokazioa uztean.
Familia handia osatzen saiatzen ziren arduradunak; beraz, norbaitek
alde egitea guda-zelaian senide bat galtzea modukoa zen; eta mutil
hura norbaiten laguna izanez gero are okerragoa. Galera mingarriaren sentimendua senide galduarekiko erruki bihurtu ez ezik beldurraren hazia ereiten iaioak ziren apaiz haiek, bakoitzaren ahalmenaren arabera dramatismo gehiagoz ala gutxiagoz. Etxera alde egin
behar zuenak normalean ez zion inori bere erabakiaren berri eman
ahal, lagun mina izanda ere ez, isilik gorde beharra zeukan ustez
sakonean traizio huts zena, zintzo jarraitzen zutenen gogoa erakartzeko kutsakorra izan zitekeelako. Kasu batzuetan gogorrago jokatzen zuten arduradunek, mutiko ernegatua alde egiteko ordua iritsi bitartean gainerakoen bistatik erretiratuz badaezpada, azkeneko
65

gaua gela berezi batean pasaraziz. Bereziki mingarria irizten zioten
apaizgai nerabeek halako neurriari, gutxitan hartzen zena berau, ernegatuaren erabakia aldez aurretik hedatzen zenean adibidez, nekez
uler baitzitekeen zertan eragin zezakeen azken gau batek gelditzen
zirenen aldartean. Halaxe egin zuten Barbarin eta Agirre nafarrekin,
Anuntzibai arabarrarekin.
Nolanahi ere ondo baliatzen zuten arduradunek abagune hura,
gainerakoak kaperan bildu eta gogoeta gordinak egiteko: ernegatu
haiek bokazioa galdu zutela, inoiz kargu hartuko ziela Zeruko Aitak,
oso larria zela haren deia zapuztea, kontuz ibiltzeko gero! Bereziki
hunkigarria izan zen Santiren kasua. Asturiar kankailu bat zen, aurpegian nabariak zituena akne amorratuaren orbanak. Ospetsua zen
seminarioan bere ateraldi eta zirtoengatik. Bada, egun batean alde
egin zuen hark ere, eta, auskalo zergatik, berebiziko zirrara eragin
zion apaiz arduradunari, negarretan igarri baitzuten mutikoek. Handik aste batzuetara, gazteak kaperan bilduta zeudela ohiko otoitzean,
Santiren eskutitza irakurri zien: “Kaixo adiskideak, etxera orduko
garraio-enpresa batean hartu naute lanerako. Zori handia izan dut.
Beraz, Gerposako kamioitzarrak hortik pasatzen direnean, xuxurla
ezazue otoitza bat nire alde”. Gerposako flota askotan pasa ohi zen
Asturiasetik Bilbora bidean. Astetan iraun zuen eskutitz hark eta ondorioz Santi, gaztetxo haien gomuta larrituan.
Bokazioa galtzeko arriskuaren ondoan bazegoen ifrentzu gozagarria
gazteei behin baino gehiagotan gogorarazten zitzaiena, lasaiago bizi
zitezen bideari eta langintzari eutsiz. Ziotenez, Amabirjinak berak
agindu zion Aita Fundatzaileari —Antonio Maria Claret i Clarà katalanari— ordena barruan hildakoek segurtatuta zeukatela zerua, eta
beraz “promesa kontsolagarri” hura ukendu bilakatzen zen Jainkoak
debalde aukeratutako mutiko haien bihotzetan. Halako suertea, me-

66

Errezel berdeak

Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea

rezi gabe lortua! Ergela izan behar zen halako pagotxa alferrik galtzen uzteko!
Mundutik aldenduta bizi zirenez hautatuen planetan, nekez sartu
ahal ziren seminarioan kanpoko gertakariak. Urtean behin etortzen
ziren bisitan gurasoak eta anai-arrebak, eta urtean hilabete bat itzultzen ziren seminaristak jaioterrira, baina, gazte polittaren kasuan, ez
zioten aire berririk ekartzen. Yuri Gagarin zeruraino igoa zen satelite tripulatu errusiarrean, Amerikanoek Bahía de Cochinosen lur
hartu zuten Fidel eta enparauen iraultza zirikatzeko, Euskal Herrian
puri-purian zegoen borroka iraultzaile armatu abertzalea, baina halakorik ez zen ikastetxeraino iristen, eta familian ere ez zen aipatzen.
Egunkaririk ez zuten irakurtzen, irratia entzuten ere ez. Telebista,
berriz, iritsi berria zen apaizen bizitzetara.
Jantokian arrunt isilik jaten zen, baina, hala ere, apaiz arduradunak
musikazale zirenez, musika klasikoa jartzen zieten maiz, zaletasun
hura seminaristengan txertatzeko. Beethoven, Chopin, Mozart,
Rimski Korsakov eta Anton Dvorak ia-ia etxeko egin zitzaizkien.
Beste batzuetan norbaitek irakurtzen zuen, txandaka, bazkaldu bitartean besteek entzun zezaten. Gerra zibilean gorriek akabatutako
seminarista eta apaiz klaretarren biografiak izan ohi ziren sarrienak,
gazte haiek apenas zekiten arren zer gertatu zen 36an. Edozein moduz hildako haiek familiakoak zituzten kasik, kausa bereko martiriak, eurek bezala apaiz izan nahi zuten gazteak edo seminarioan bizi
ziren beste apaiz edo legoak bezalakoak —ia laurehun hildako, ia
denak katalanak eta aragoikoak—; hiltzaileak, aldiz, gorriak, beraz,
gaizto odol-goseak halabeharrez.
Urte haietako gertakizunik handiena Vatikano Kontzilioa izan
zen, Juan ekimen distiratsua. José Luis Martín Descalzo

67

apaiz gazteak La Gaceta del Norterako idatzitko kronikak irakurriz
ezagutu zituzten Kontzilioko gorabeherak, adibidez zeintzuk ziren
kardinal aurreratuenak —Suenens—, eta atzerakoienak —denetan
atzerakoiena Karol Wojtila—. Mutiko polittak Martín Descalzo izan
nahi zuen, hura bezain kazetari, batik bat Un cura se confiesa jantokian
irakurri zutenetik, gotzainak, kardinalak eta beste urrutiegi geratzen
baitzitzaizkion.
Giro hartan bizi zen mutiko politta, arazo handirik gabe, egia esan,
bere bokazioari modu nahiko naturalean eutsiz, ustez bizitzeko
behar zuen guztia bertan aurkitzen zuelarik, mundutik aparte noski,
baina ze mundu eta ze munduondo, etorriko zen garaia mundura
jaisteko. Bitartean, hobe hantxe jarraitzea, ordenaren abaroan aterpetuta. Apaiz izan nahi zuen, fraide klaretarra, horretan ez zeukan
zalantza-izpirik. Hirugarren urteko Gabonetan gertaturikoa ere ez
zen bide hartatik aldentzeko haina izan.

Komedia ezin serioagoa
Komediak egin ohi ziren Gabonetan, alegia antzerkia jokatzen zen.
Antzezpen haiek, Galeria Salesianokoak, aski barregarriak ziren estu
hartuz gero —emaztearen tokian arreba, neskaren ordez ama—,
baina oso gustura jokatzen zituzten mutikoek, besteak beste eguneroko errutina apurtzeko ez ezik gaitasun ezkutu eta ustiatu gabeak
azalera ekartzeko balio zutelako.
Urte hartan, auskalo noren iniziatibaz —abesbatzako zuzendaria
behintzat, Gineako beltz bat zen, N´dongo— pare bat abesti euskaraz kantatu zituzten: Bautista Basterretxe eta Txiribogin andrea. Ohiz
68

Errezel berdeak

Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea

seminarioko kide eta komunitateko apaiz eta legoek osatzen zuten
publikoa, antzokirako hainbat mahai, aurreko dozena erdi bat ilara,
erretiratuta. Egun hartan, ordea, aita nagusiak herriko zenbait lagun
gonbidatu zituen, eliztarrak eta familiakoak. Hartara, egun berezia
zirudien hura, inoiz ez bezalakoa, parerik gabea, norberaren onena ematea merezi zuenetakoa. Zabaldu zen zutoihala eta mutikoak
dardarka sentitu zituen zangoak. Begi borobil bi antzeman zituen,
beltz-beltzak, irribarretsu berenetan iltzatuta. Rondallak piezak jo
ondoren txaloka altxatu zen bi anpulu distiratsuen jabea, adats gaztainkarako neska ederra. Zalantzarik ez zegoen mutiko polittarentzat zirela esku-zarta haiek. Hala uste izan zuen berak, hutsik egin
gabe. Nor ote zen jainkosa hura? Aita arduradunak, neskak eta emakumeak oro har aipatzean las pelonas esaten zuen erdeinu harrigarriz.
Ez zirudien ba erdeinua merezi zuenik agerkunde hark!
Hurrengo asteetan igandero azaltzen zen neska hura seminarioko
galerian, aita nagusiaren alboan, eta berehala ohartu zen mutiko politta haren presentziaz. Egia esan, atezuan zebilen, eta nolanahi ere,
ez zen batere aztia izan behar neska bat antzemateko beltzez jantzitako gizonezkoen eremu idor hartan. Hantxe zegoen galeriaren
erdian, airosa eta lirain, itxuraz norbaiten bila, mutiko polittaren peskizan nonbait, hura agertu zenean alaitu egin baitzitzaion aldartea,
keinu herabe batez agur eginda adierazi zionez. Gero, desagertu egin
zen, ezer esan gabe, mutikoa irribarre hartatik luzaroan esekita utziz.
Aita nagusiaren iloba zen neska segail hura, Maribel.
Neska hura berrikustea bilakatu zen aurrerantzean mutiko polittaren zeregin pozgarriena. Eskasak ziren abaguneak, noski, horietako
bat igande goizean, komunitateak kanpokoentzat zeukan elizan. Harrez geroztik meza nagusira etortzen hasi zen Maribel, eta mutiko
politta miresgarria iritzi zitzaion. Gutxienez astean behin ikusteko

69

moldatu zen, Abilioren laguntzarekin. Herritarren meza-orduan
ikasgela nagusian egoten ziren seminaristak, denak batera, ikasgaiak
prestatzen, etxekolanak osatzen, irakurtzen, etab. Handik ez zegoen
baimenik gabe ateratzerik, eta susmoak iragarri gabe ihes egitea ezinezkoa, gelaren erdi-erdian baitzegoen bere pupitrea. Abilio atzeko partean jesartzen zen, ordea, eta bien artean asmatutako seinale-sistemari esker, mutiko politta altxatu, begiraleari komunera edo
apaizen bulegora joateko baimena eskatu eta goiko logelara abiatzen
zen lasterka, eskailerak launaka igoz, goiko leihoetatik ia-ia-zintzilik,
eliztarren joan-etorriak kontrolatzen zituen. Inoiz Maribel antzeman gabe erretiratu beharra zeukan; gehienetan, ordea, arrisku larri
hartatik saria jasota itzultzen zen ikasgelara, eseri aurretik Abiliori
emaitzaren berri emanda, keinuz: batzuetan neskaren oinetakoak,
beste batzuetan soinekoaren mendela edo ile-adatsaren mugimendu burgoia, eta zenbaitetan gorputzez oso-osorik ikusita, bihotza
taupaka, zintzo-planta eginez, hurrengo igandearen itxaropenez.
Leihoko talaiatik ez zuen neskarekin hitz egitea lortu, horretarako
beste zerbait asmatu beharko zen, hagitzez larriagoa. Kalera ateratzea beste aukerarik ez zegoen.
Beste behin Abilio izango zen bermea. Kirol-tresnen eta gainerako
trasteen arduraduna zenez, bazuen kalera irteteko baimena erdiesterik, erosketa xume batzuk egiteko, eta hala biak elkarrekin ateratzeko
ohitura hartu zuten. Baimena soilik batentzat izaten ohi zenez, mutiko polittak ez zeukan seminarioa uzterik; beraz, harrapatuz gero,
auskalo zer gerta ahal zitzaien. Etxerako bidean jarriko zituzten, seguru! Edozein moduz beti ihardets zitekeen Abilio bakarrik ez uztearren atera zela, ustez... Zorionez ez zen gezurra esan beharrik izan,
izan ere ate nagusitik irteten ziren arren, sekula ez baitziren ihesaldi
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Errezel berdeak - 05
  • Büleklär
  • Errezel berdeak - 01
    Süzlärneñ gomumi sanı 3734
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1885
    29.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    50.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Errezel berdeak - 02
    Süzlärneñ gomumi sanı 3720
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2020
    27.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Errezel berdeak - 03
    Süzlärneñ gomumi sanı 3691
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2083
    26.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Errezel berdeak - 04
    Süzlärneñ gomumi sanı 3636
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2026
    25.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Errezel berdeak - 05
    Süzlärneñ gomumi sanı 3658
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2051
    26.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Errezel berdeak - 06
    Süzlärneñ gomumi sanı 3549
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2077
    25.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Errezel berdeak - 07
    Süzlärneñ gomumi sanı 3745
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2029
    27.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Errezel berdeak - 08
    Süzlärneñ gomumi sanı 3658
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2046
    26.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Errezel berdeak - 09
    Süzlärneñ gomumi sanı 3689
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2005
    26.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Errezel berdeak - 10
    Süzlärneñ gomumi sanı 3687
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1968
    26.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Errezel berdeak - 11
    Süzlärneñ gomumi sanı 3728
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1945
    27.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Errezel berdeak - 12
    Süzlärneñ gomumi sanı 3764
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1935
    28.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Errezel berdeak - 13
    Süzlärneñ gomumi sanı 3860
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2085
    29.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    51.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Errezel berdeak - 14
    Süzlärneñ gomumi sanı 886
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 597
    38.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    53.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    61.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.