Erlisionea - 13

Süzlärneñ gomumi sanı 3645
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1772
29.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
44.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
52.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
legea munduaren hastapenetik emana izan zaiola
gizon bekhatoreari; ez ditakela zerurat hel penitentziaren bidez baizen; hainitz oinazetan gaindi ibiliz
behar garela sarthu Jaunaren erresuman. San Frantsesen egiazko haurrak lehiatu izan dire irakaspen salbagarri horien onesterat, eta gogotik jarraiki izan dire
Jesus kurutzefikatuari, zoinaren bizi guzia izan baita
martirio edo gelditzerik gabeko oinaze bat.
– Ez othe da beraz bertze deus penitentziarik?
Manaturik ez, bai ordean gisa diren zonbait. Ezen
erregelak gomitatzen gaitu:
1° Gure soineko jaunzturetan bethi modest agertzerat.
2° Jan-edanetan izari girixtino batetik sekulan ez
elkhitzerat.
3° Libertimendu kaltekor batzuetarik osoki urruntzerat, hala-nola dantzatik, teatre eta komedietarik,
bilkhura lizun guzietarik.

Dantza: San Frantsesen Heren-Ordenako erregelan bigarren kapituluko bigarren phonduan, irakurtzen
dugu: Heren-Ordreko haurridek atzartasunik handiena
ekharriko dute urrun egoiteko dantza, komedia, othuruntza eta libertimendu hirriskutsu eta arimentzat kaltekor direnetarik.– Higuintza egiazko bat erakutsi
behar dute munduarentzat eta munduko irakaspen
izurritsuentzat, orhoituz bertze orduz Jesu-Kristo gure
Jaunak bere jarraile edo dizipulueri erraiten ziozkaten
hitz hautaz: zorigaitz munduari munduko eskandala
edo gal-bidengatik... Erraiten zioten oraino: Mundua
bozkariatuko da, eta zuek ilhun eta goibel izanen zarete, bainan zuen ilhuntasuna khanbiaturen da nehork
khenduko ez dautzuen bozkario batetarat.
Elizako Aiten arabera, deusere ez da hirriskutsuagorik dantza baino. Guziek, boz batez, arbuiatzen eta
debekatzen dute libertimendu arimen galgarri hori.
San Anbrosio, Elizako dotor eta argi handiak dio,
dantza eta lohikeria elgarrekin dabiltzala. San Efremek aldiz dio, dantza jende gazten garbitasunaren
hobia dela, zeruaren dolua, ifernuaren bozkarioa,
debruaren balentria.

San Anbrosiok dio oraino, ez dela dantzarat hurbiltzen jende ohorezkorik ez eta kontzientzia minbera
duenik.
Eta huna san Agustin handiaren hitzak: Hobe litake besta-igandetan lur-iraultzen aritzea ezenez eta
dantzan:
Gizon girixtino onek eta egungo eguneko dantza
itsusien berri ongi dakitenek goraki diote, begi garbiz
ezin ikhusiak direla. Ekharri ditudan san Agustinen
hitz horiek girixtino guzieri behatzen zaizkotenak
badire, zer khar berezia ez zuen erakutsiko saindu
handi harek gogoan izan balitu xoiki san Frantsesen
Heren-Ordenako haurrideak!!! Bertzalde, aski dugu
Ebanjelio sainduaren zabaltzea, eta han ikhusiko dugu
eta mende guziek ikhusiko dute Jaundone Joan-Batistaren burua dantza baten eta dantzari lohi baten saria
izan dela. Beraz, san Frantsesen Heren-Ordenako haurrideak, urrun, urrun egon zaitezte libertimendu edo
josteta galkhor hortarik bai-eta hori maite dutenetarik.
Irakurtzeak: Aita Sainduak eman eta finkatu
duen erregelaren arabera, san Frantsesen HerenOrdenako anaia arrebek ez dute beren etxetan sartzerat utzi behar berthutea kolpa dezaketen liburu eta

gazetetarik, eta beren menekoak gibelatu behar
dituzte horrelako irakurtze kaltekorretarik.
Gure arimen etsai gaixtoak, bertze edozoin denboretan egin duen baino nazaikiago, bekhatuaren phozoina hedatzen du gure egunetan Jesus Jaunak bere
odolaz erosi arimetarat, eta hori liburu eta gazeta tzarren bidez. Satan beltzak baditu osteka mandatariak
errexki eta gogotik haren nahien bethetzerat ekharriak direnak. Eta ifernuko beren nausiaren izpiritu
gaixtoaz sustatuak diren mandatari dohakabe hek
badabiltza, gau-egun, hiriz hiri, herriz herri, etxez
etxe, zokhoz zokho; eta orotan, Satanek berak egin
lezaken baino hobeki, gutienaz sos baten phozoina
saltzen dute, eta askotan dohainik edo urririk emaiten, eta nigar egingarri dena! hainitz aldiz girixtinoen
edo beren buruak giristino dauzkatenen etxetan ere
sartzen dire, hango jenden izpiratuak eta bihotzak
phozointzeko gutizia debruzkoarekin.
Zorigaitz, buruzagi eta aita-ama liburu edo gazeta
tzar irakurleri! Zorigaitz, bere arimaren galtzea ez aski
idurituz, lagunen arimak phozoindatzen dituenari liburu edo bertze zernahi izkiribu bekhatuaren izurriaz
betheak direnen bidez!

Batzu eta bertzeak orhoit ditezela, zonbat ere
jende zeihar-arazten baitute Jainkoaren legearen bidetik eta bekhaturat erakhartzen, orhoit ditezela ongi
hainbertze arimen khondu eman beharko dutela jaunaren jujamenduan; eta hekien faltaz ifernurat erori
diren arima dohakabek, beren nigarrez eta heiagorez
eternitate guzian mendeku galdeginen dutela Jainkoari hek galdu dituztenen kontra.
Zuek bederen, san Frantsesen Heren-Ordenako
haurrideak, begira zaitezte artha berezi batekin liburu
edo gazeta tzarren irakurtzetik; behautzue holako
bekhatuzko tresnarik atxik zuen egoitzetan! bertzenaz, goiz edo berant, Jainkoaren gaztiguak eror laitezke zuen gainerat.
Zenbatak heriotzeko orenetan harritu direnak,
orhoituz, ez xoilki egin dituzten bekhatuez, bainan
bertzeri eginarazi dituztenez! Zenbatak dolamenekin
erran dutenak: menturaz ene faltaz, nik gaizkirako
bidea irakatsirik, galdu dire!
III.– Amoinaz.
– Zer nahi du amoinari dohakon erregelak?

Bi gisetara har daiteke hitz hori; erran nahi du, edo
lagunari zor diogun estekamendua, edo hari berari
egin dezakegun emaitza.
Estekamenduaz den bezenbatean, Heren-Ordreko
anaia-arrebek elgarren alderat atxiki behar dute bethi
Jainkozko amodio berezi bat. Eta baldin bataren edo
bertzearen artean zerbait makhur, gerthatzen balitz,
guzien xuxentzerat eta eztitzerat entsegatuko dire.
Herri batean bakezko ikhusgarri batzu bezala agertu
behar dire. Lehenbiziko girixtinoez bezala, hetaz ere
jendek erran dezaten amoreagatik: Oi beha zazue
nola elgar maite duten!
Bainan bada bertze amoina bat, eta hura da lagunari egin dezakegun laguntza.
Heren-Ordreko anaia edo arreba zaren ber, gogoan ongi har zazu zuzen dela obra eta eginkari onetan
ager zaitezen goraki, ausarki, khar berezi batekin.
Zure ontasunetik ahal duzuna gogo onez emazu erromeseri, herriko elizari, eskola girixtinoeri, Aita-Sainduari.
Aria eta xede beraz, egizu tenorez zure ordaina
edo testamenta, beldurrez-eta, urrats horren eskasean, zure ondokoek asko auzi eta makhur ibil dezaten. Holakorik gerthatzen balitz zure lazakeriaz,

bakearen orde phitzarazi zinuke gudua, eta laguntza
egin behar orde zernahi xahutarazi.
– Bainan Heren-Ordreko anaia-arrebek ez othe
dute elgarri buruz karitate berezi eta handiago bat
ibilkatu behar?
Bai. Eta elgarren arteko karitate min hori agertu
behar da:– 1° bizian,– 2° eritasunean,– 3° hil ondoan.
1° Bizian; eta hortakotz eske bat egiten da ilhabeteko bilkhuretan. Bakhotxak ahal duena emaiten du,
amoreagatik-eta elgartasuneko anaia-arreba erromesak lagunduak izan ditezen, eta bestalde, elizako
beren bilkhurentzat jasan behar dituzten gastueri
buru egin dezaten.
2° Eritasunean; elgartasuneko buruzagiak joan
behar dire haurride erien ikhustera; eta baldin ez
badaitezke berak erietan ibil, bertze norbait igorriko
dute. Eritasunak alde gaxtorat emaiten badu, are
hobeki jarraikiren zaizko eriari eta lagunduko dute
heriotze on baten egiten.
3° Hil ondoan; haurride guziak aurkhituko dire
galdu duten anaia edo arrebaren ehorztean, eta haren
arimarentzat erranen dituzte Arrosarioaren bortz
hamarreko eta komunione bat eginen.

Laburzki erraiteko, Erregela guzia bi hitzetan bil
daiteke:– 1° Bizitze girixtino bat ereman; ekhar jaunztura garbia, bainan ez harro eta arhina; jan-edanetan
atxik behar den izaria.– 2° Abitua soinean ekhar bethi
bere khordarekin; 3° egun guziez: erran Ofizioa edo
hamabi Gure Aita, Agur Maria eta Gloriak;– 4° ilhabete guziez: behin bederen kofesa eta komunia;– 5°
Urthe guziez: bi barur egin, bat urriaren hirurean, bertzea Abendoaren zazpian.
IV.– Erregelaren hazkarki zaintzeko bideak.
– Bide horiek zoin dire eta zonbat?
Hirur dire:– 1° Egun guziez egin behar den konzientziako mihatze edo etsamina;– 2° Ilhabete bakhotxeko bilkhura;– 3° Urthean behin Aintzindari batek
egiten duen bisita edo ikhusaldea.
– Atxikiak othe gare ilhabeteko bilkuretan aurkhitzera?
Bai, atxikiak gare, eta hori lau probetxu haukien
ariaz:– 1° Entzuteko bilkhura hetan emaiten diren predikuak eta irakasmenak;– 2° Berotzeko eta hazkartzeko san Frantsesen haurrek bethi eta gehiago emendatu behar duten perfetasunezko beren lehia;– 3° Ira-

bazteko bilkhura hekieri iratxikiak diren indulientzia
edo barkhamenak;– 4° Erreberritzeko eta sustatzeko
san Frantsesen haurrek elgarren artean atxiki behar
duten Jainkozko haurridetasuna.
– Zer daiteke Aintzindari batek urthean behin egiten duen bisita edo ikhusaldea?
Gure Ordenak, irautekotz eta ongi handi baten
egitekotz, osorik eta hazkarrik egon behar du. Eta
arren, nahi badugu osorik eta hazkarrik egon dadien,
ezin bertzea da norbaitek ikhus dezan, denboratik
denborara, eian ongi ala gaizki dohazin Haurridetasun
bakhotxeko harat-hunatak. Eta hori, Aintzindari batek
egiten du urthe guziez. Erregela ez bada ongi atxikia
eta makhur zerbait nausitu bada, oro xuxentzen ditu
eta berriz ere osoki asentatzen.

III.– ARTIKULUA
Karguez, bisitaz eta erregelaz.–
Porzionkulako barkhamen handiaz.
Karguez, Bisitaz eta Erregelaz.

1. Kargudunak hautatuko dire Terzieren bilkhuran;
kargua atxikiko dute hirur urthez. Nihork ez du arrazoin funtsezkorik gabe errefusatu behar, ez eta bethe
bere kargua nagiki.
2. Erregela ongi begiratua othe den, errenkurarekin jakin behar du Bisitatzaileak, hortakotz Haurridegoak bisita detzala urthean behin ahalaz, eta behar
bada maizago; bilkhura jeneral baterat deituko ditu
Minixtroak eta Haurrideak, eta hauk aurkitu beharko
dire bilkhura hartan. Bisitatzaileak ematen badio Terzier bati abertimendu edo manu edo punimendu salbagarri bat, hobenduna humilki sumetituko da, eta
onhartuko du penitentzia.
3. Bisitatzaileak hautatuko dire Franziskanoen
Lehen-Ordenan edo Fraiden Hirurgarren Ordenan,
Guardianoeri galdeginez nor izendatu behar den. Fraide ez denik ez diteke izan Bisitatzaile.
4. Obeditu nahi ez duen eta etsenplu gaxtoa ematen duen Terziera abertitua izanen da hirur aldiz; ez
bada sumetitzen, Ordenatik ezarriko dute kanpo.
5. Jakin behar da Erregela hunen kontrako hutsak
ez direla bekhatu, non ez doazin Jainkoaren edo Elizaren manamenduen kontra.

6. Arrazoin handi eta egiazko batez gibelatua balin
bada Terzier bat Erregela huntako zerbeit pondutarik,
dispentsatua izanen da pondu hetarik, eta, zuhurtziarekin bertze zerbeitetarat ganbiatuko diote. Franziskanoen Lehen eta Hirurgarren Ordenako aintzindari
ordinarioek, bai eta aiphatu ditugun Bisitatzailek badituzte dispentsa horien emateko behar diren podore
guziak.
Porzionkulako barkhamen handiaren irabazteko
bethe behar dire sei kondizione:
1° Kofesioa. Zortzitik, bai eta hamabortzetik Kofesatzeko ohidura dutenentzat, arte hartako kofesioa
aski da.
2° Komunionea. Edozoin eliza edo kaperetan egin
daiteke, barkhameneko egunean berean edo berdin
bezperatik.
3° Bisita. Baitezpada, barkhamen handia eratxikia
zaion eliza behar da bisitatu. Bisita labur bat aski da;–
bisita hortan othoitz egin behar da Aita-Sainduaren
xedetara;– ez da hortako othoitz berezirik, bakhotxak
nahi duena erran dezake, hala-nola bortz Gure Aita
eta bortz Agur Maria;– Bisita bezenbat barkhamen oso
irabazten ahal dire;– bat guhaurentzat irabaz eta, ber-

tze guziak eman behar ditugu Purgatorieko arimeri;–
bisita horiek nonbrean eta laburzki egiteko, elizatik
zonbait urratsez elkhi-eta, sartzen da berriz eta othoitzak erraiten.
4° Eliza. Frantzizkanoen eliza da bisitatu behar
dena.
Pio zazpigarrenak ekharri du irabaziko ahal dela
barkhamen handi hori, 1793reko nahasmendutik lehenago Frantzizkanoek zituzten Frantziako elizetan. Eta
hori, hirur Ordretarik batena ala bertzearena izan
zadien eliza. Bestalde, ez daiteke fagore hortaz balia
Porzionkulako egunetik ondoko igandean beizik, besta
hori ez denean igandearekin erortzen.
Ez balitz Frantzizkanoen elizarik ez-eta hekiena
izan denik, Heren-Ordreko haurridek berdin edozoin
elizetan irabaziko ahal dute barkhamen handia, Agorrilaren bian.
5° Egun eta denbora berezia. Porzionkulako barkhamena irabazten da agorrilaren bian, bezperatik bi
orenetan has-eta, besta eguneko iguzki-sartzearen
tenora arte, Frantzizkanoak diren herrietan, bai-eta
Terzierak diren tokietako elizetan; irabazten da oraino
agorrilaren lehenetik ondoko igandean, non ere aurk-

hitzen baita Frantzizkanoek lehen berea zuten eliza
bat.
6° Nork irabaz dezaken.– Nornahik irabaz dezake,
bai-eta Terzier ez denak, Frantzizkanoak diren tokian,
eta oraino hekien lehenagoko eliza bat denean. Eta
aldiz, bi gauza horietarik bat ala bertzea eskas den
ber, Terzierrek xoilki edozoin elizetan irabaz dezakete.

III – KAPITULUA
Heren-Ordreko bestarik handienak,
meditazione labur batekin, urthe guzikotzat

Urtharrilean
Urtheberri.– 1° Sortzetik zortzigarren egunean
Jesusek bere odola guretzat ixurtzen du. Zer bihotzeko lehia! Ahalik eta laster bere izaite guzia guretzat
Aita-Jainkoari eskeintzen dio.– 2° Eta gu bethi uzkur
Jesusen amodioan! Dezakogun erran San Agustinekin:
Oi Jesus, berant abiatu naiz zure maitatzen, bainan
gaurgero bethikotz zuri dago ene bihotz guzia.
Trufania.– 1° Zer sineste hazkarra duten iguzkialdeko hirur Errege dohatsuek! Ezen, ernerik jarraikitzen dire izarraren irakasmenari, haur xume eta erromes batean beren Jainkoa ezagutzen dute, eta egiten
diozkote Jainkoari beizik egiten ohi ez diren emaitzak,
urhea, mirra eta isentsua.– 2° Jesus haurrari galda
dezakogun hek zuten bezalako sinestea edo fedea.
Sineste oso eta hazkar hori da gizonaren eginbiderik

beharrena zerurat heltzeko. Onets, maita eta atxik
bethi Jesu-Kristok eta Elizak irakatsi egia eta urrats
guziak
Jesusen izen saindua.– 1° Munduaren hastapenean, gudu handi bat egin zuten zeruko Aingeruek,
onak Jesu-Kristoren alde, gaxtoak aldiz Jesu-Kristori
bihurtuz eta oldartuz. Jesusek, Mikael arkanjeluarekin,
garhaitu zituen Luzifer eta haren lagunak, eta bethikotz ifernurat aurthiki.– 2° Etsai gaxtoa oldartzen
zeraukun aldi guziez, buru egin dezakogun aiphatuz
eta errepikatuz Jesusen izen saindua! Izen botheretsu
horrek harrituko du etsai gaxtoa eta guk haren tentazione guziak garhaituko ditugu.

Otsailean
Ganderailu.– 1° Andredena-Mariak edertasun eta
goratasun guziak bazituen Birjina bezala, Jainkoaren
ama bezala eta zerulurren Erregina bezala. Halarik ere
aphaltzen da; ardurako bertze emaztekiak iduri, Jerusalemgo aphez-naisiari garbi dezan galdatzen dio.– 2°
Oxala guk bagindu aphaltasun bera gure bihotzetan!

Ez ginuke lagunaren alderat, dugun bezalako bihurritasunik, ez-eta Jainkoaren eta Elizaren manuak hausteko ausartziarik.
Japoneko martirak.– 1° Hamabortz ehun eta lauetanhogoi eta hamazazpian, lehen Ordreko sei Aitek
eta Heren-Ordreko hamazazpi haurridek beren odola
Jainkoarentzat eman zuten. Hekien artean baziren
hirur haur, hamabi eta hameka urthetakoak. Eta nola,
gaztegi zirelakoan, ez baitzituzten paganoek girixtino
bezala hil nahi, nigarrez abiatu ziren, hek ere othoi
bertzeekin Jainkoarentzat hil zitzaten! Ardietsi zuten
azkenean, eta halako bozkarioa agertu zuten non
ikhusle guziak nigarrez baitzauden hekien atseginari.–
2° Oi! balute Eskual-Herriko aita-amek horrelako haur
khartsuen moldatzeko lehia! Heren-Ordrean zareten
aita eta amak, nola altxatzen ditutzue zuen haurrak?
laxoki ala hazkarki? Emozuete halako sineste indartsua eta halako kharra Jesusentzat, non gogo onez
ekharriak izanen baitire zer-nahi jasaitera ezenez-eta
Jainkoari demendren damurik egitera.
Kortoneko Sta Margarita.– 1° Bederatzi urthez ereman zuen bizitzerik tzarrena. Bainan gero nola aldatu

zen! Handik goiti hain borthizki jazarri zen bere gorphutzari, non egun batez agertu baitzitzaion Jesus ona
eta erran baitzion: Zure urrikiak eta zure nigarrek hunkiturik daukate ene Bihotza; eta hortakotz ordainez
hitzemaiten dauzut, nork ere nahiko baitu zure arartekotasunaz baliatu eta harek ardietsiko duela bere
hutsen barkhamendua eta zeruko zoriona.– 2° Garenaz geroz bekhatoreak Sainda hori izan zen bezala,
bere urrikian ere jarraiki behar gaizko. Egin dezagun
gure bekhatuez penitentzia, ez gaiten bara barkhamendu galdetzetik, eta azken orena ethorriko zaukunean gure bizia ere Jainkoari eskeint dezakogun gure
hutsen erospenetan.

Martxoan
San Josepe.– 1° Gizonen artean dohatsuena izan
da San Josepe, ala bere bizian ala bere heriotzean.
Lehenik bere bizian, bizitze hori Jesusen eta Mariaren
batasunik hertsienean iragan duelakotz osoki. Eta
gero bere heriotzean, hekien besoetan eta bihotzaren
gainean hil delakotz.– 2° Nahi bagare egun batez hil
Jesusen eta Mariaren eskuetan, gaiten lehenik bizi

hekien amodioan. Dezagun maiz erran othoitz eder
hau:
Ikhusgarri dohatsua,
Josep azken hatsetan!
Jesus besarka lothua,
Maria nigarretan. ..
Hiltze hori, zer Zerua,
Hekien besoetan!...
Hel zakizkit, o Saindua,
Hiltzeko orenetan.
Ortziraile Saindu.– 1° Jesusek egun hunekin jasan
dituen oinazek eta heriotzeak behar gaituzte espantitu eta harritu. Horra beraz nola aita-Jainkoa garraztasunekin jazartzen zaion bere Seme-Jainkoari. Hunek
errekeritzen du othoi herstura horietarik khen dezan;
eta Hura ez zaio borthizkiago beizik jazartzen, halako
moldez non Juduen eskuz azotatzen baitu, elhorriz
khoroatzen, laidoz asetzen, zauriz oro sarraskitzen,
eta azkenean kurutzeari itzaturik hiltzen. Bai osoki
espantituko da Aita-Jainkoak horrela egitea bere
Seme-Jainkoari.– 2° Bainan huna misterio horren argia
edo ikhushidea: Gure bekhatuak zituen Jainko hasa-

rretuak Jesus baithan borratzen. Bekhatua, horra Jainkoaren etsai bakharra. Eta guk hainbertze bekhatu
egin! Jazar gaitezen beraz gu ere guhauren buruari,
alde batetik leheneko bekhatuez penitentzia egiteko,
eta bertze aldetik gaurgero ez egiteko bekhatu berririk.
Anonziazionea edo Berriematea.– 1° Jainkoak igorririk, Gabriel aingeruak erraiten dio Birjina dohatsuari: Agur, graziaz bethea, Jauna da zurekin. Eta ordu
berean Trinitateko bigarren Presuna, Jainko-Semea,
jausten da zerutik, gureak bezalako gorphutz bat eta
arima bat hartzen ditu, Ama-Birjinaren sabel sakratuan Izpiritu-Sainduaren obraz eta indarrez, eta gizon
egiten da. Hola zen gerthatu Inkarnazioneko misterio
handia; eta gure Erospeneko lana hortik hasi zen, bethetzekotan gero kurutze baten gainean.– 2° Jesus zertako jautsi da zeruko bere goratasunetik lur huntako
aphaltasunerat? Jautsi da nahiz-eta gu guziak bekhatuaren leizetik zerurat altxatu: aphaldu da gu nahiz
goratu; kreaturen heinerat erori da gu nahiz Jainkoaren handitasunerat helarazi.

Aphirilean
Jakobe dohatsua.– 1° San Frantsesen lehen Ordeko anaietarik zen, eta bizi guzia kozinako lanetan iragan du. Bihotza bethi erdiraturik zaukan bere bekhatuen urrikiaz eta hekien borratzeko lehia khartsu
hatez. Eta nola bere kozinako sua ikhustearekin, ifernuko sua bethi gogorat heldu baitzitzaion, are garrazkiako egunetik egunera jazartzen zitzaion bere buruari.– 2° Oi dohatsu direla beren hutsez holako urrikian
bizi direnak! Hek dire zerurateko biderik segurrenean.
Guk ere beraz dezagun maiz aithor Jesu-Kristoren Imitazionearekin: Ez dut ene bizian kausitzen deus onik,
ez dut deus ikhusten ene baithan baizik ere jite gaxtoa eta hartarik sorthu bekhatua. Aithortzen dut zinzinez, ene Jainkoa, ifernua hanbat aldiz merezitu izan
dut. Othoi beraz urrikal nakizu eta barkha diezadazu!
San Joseperen Patroingua.– 1° Nola Nazareteko
etxean Eliza guzia, erran nahi baita Jesus eta Maria,
San Joseperen gerizan eta eskuetan baitzen, hala-hala
mendez mende Eliza hori bera San Joseperen gerizan
dago bethi. Ezen, zer ela Eliza katolikoa baizik ere
Jesus eta Maria bazter guzietan eta gizalde guzietan

hedatuak?– 2° San Joseperi galda dezogun, bertzorduz
Jesus eta Maria Herodesen haztaparretarik gerizatu
eta zaindu zituen bezala, orai ere Eliza saindua begira
dezan bere etsaietarik. Noiz ere baitu arima on batek
Eliza katolikoa gehienik maite, orduan du zinez erakustea funtsezkoa dela haren girixtinotasuna. Bainan
emadazut othoitz egilerik handiena, eta baldin harek
ez badu Eliza katolikoa bihotz guziz maite, nik goraki
erraiten derautzut horrelako girixtinotasuna ifernuko
baliaturen zaiola, bainan ez zeruko.
Lukeziuz dohatsua.– 1° Dohatsu hori izan da
Heren-Ordreko anaia guzietarik lehena. Horrek galdegin zion San Frantsesi erregela berezi bat munduan
berean sainduki bizitzeko; eta orduan hasi zen Hirurgarren Ordena. Bizi-molde berri hortan jarri arte,
Lukeziok lurreko onthasunak sobraniozki maite zituen;
bainan gero bere bihotza osoki deslothu zuen aberastasun guzietarik eta beharreri ahalak oro emaiten
ziozkoten.– 2° Gure Ordenako lehen anaia horri behar
ginuke, hurbildanik jarraiki. Eta guziz harek bezala
ontasunak arbuia detzagun eta behar den heinean
eginkari onetarat eman. Orhoit ontasunek beretzen
dutela bihotza, ezartzen gaituztela lurrari estekaturik

eta horopilaturik; hekien ariaz hainitzek Jainkoa eta
eternitatea ahanzten dituztela, eta holaxet dituela
debruak enganatzen eta galtzen. Eta aldiz huna zer
dion Jesusek: Dohatsu, amodioz eta bihotzez direnak
erromes; eta zertako? hekiena delakotz zeruko erresuma.

Maiatzean
Salbatore edo Jesuseu Zeruratzea.– 1° Pazkotik
berrogoi egunen buruan Jesus altxatzen da bere Aitaren eskuinerat, erraiten deraukularik: Ez lotsa, ezen
Zerurat noha, zueri bethiereko egoitza dohatsu baten
aphaintzeko. Zer agintza ederra! eta zer itsumendua
laiteken sobra estekatzea lur huntako gauza iragankorreri! Ezen ez dugu hemen, behere huntan, egoitza
iraupenezkorik, Zeruko Jerusaleme da gure egiazko
herri eta egontokia.– 2° Dezagun maiz Dabid erregearekin khanta:
Orein herstuak egarriaz,
Ur bururat
Kurritzen ohi du lehiaz;

Ni zerurat
Lehia handiagoak
Bethi narama,
Han baitu gozoz Jainkoak
Gaindizkatzen arima.
Sion, zutaz erran zaizkidan
On guziak,
Finki dagozkat nik gogoan
Ezarriak.
Nik zu ahantz Jerusalem,
Hiri maitea?
Lehenago dut onetsiren
Biziaz gabetzea!
Argitu deneko, dagozkat
Bi begiak
Mendi sainduaren gainerat
Itzuliak,
Nahiz urrundik bederen
Sion ikhusi,
Bai eta zu, Jerusalem,
Bethi bixtan iduki.

Errozue othoi Jaunari,
Berehala
Idek dezon biderantari.,
Hemen dela,
Hartaz baizen mundu huntan
Ez dakutzana,
Haren minez desterruan
Hiratzen ari dena.
Paskal Bailon.– 1° Bere komentuko anaietarik
azkena zen eta osoki emana esku-lanari. Komenturat
ethorri aintzinean ere, artzaingoan bizi izan zen hogoi
eta lau urthetaraino. Bertze jakitaterik ez zuen, baizik
ere amodio handi bat aldareko Sakramendu adoragarriarentzat; eta Jesusek berak argitzen zuen Ostia
sainduaren barnetik. Irakatsi zion bereziki nola hehar
zen esku-lanaren bidez perfetasunik handienerat
altxatu.– 2° Eskualdun gehienak esku-lanetik bizi dire;
hori da gure herri maitearen probetxu hoberenetarik
bat, handizki baliatzen zaiotena gorphutzari ala arimari. Gorphutzeko ala arimako osagarria esku-lanetako
neke eta izerdietarik heldu da maiz. Eta ez aiphatzeko
arima beizik, hainitz eta hainitz irabaz dezakegu zeru-

kotzat gure esku-lanen bidez, baldin egiten baditugu
Jesusekin batasunean.
San Bernardino.– 1° Saindu horrek gehienik agertu duen berthutea izan da Garbitasun saindua. Haren
ikhusteak berak ahalkarazten eta izitzen zituen jende
lizunak; eta, hurbiltzen zena bai hekiengana, nihor ez
zaiteken atrebi elhe arhin baten ere aiphatzera haren
aintzinean.– 2° Oi miletan dohatsu arima garbiak!
Garbitasun ederra da dohain guzietarik baliosena.
Hortakotz zion Jaundone Paulok: Oi dohatsu zuek,
arima garbiak, ezen bizi zarete, ez haragiaren arabera, bainan izpirituaren arabera; orai beretik deramazue zeruko bizitze miresgarria; aingeruak bezala zabiltzate distirant eta nota-gabe. Bai eta aingeruez gorago altxatzen gaitu garbitasun sainduak, zeren-eta aingeruak errexki baitaude garbi, beren jitez, beren izaitez, deus gudurik gabe; gu aldiz entsegatuz eta jaidura tzarrak bentzutuz. Eta non ere baitire gudu eta
neke gehienak, han behar dire irabazi sari handiagoak.

Ekeinian edo Errearoan

San Antonio Padukoa.– 1° Bere denboran, Saindu
horrek lanik eta nekerik handienak ibili izan ditu Eliza
katolikoarentzat. Bere predikuetan guziz khar eta
bihotzik beroenak agertu izan ditu.
Eta jendeak hainbertzetaraino hartuak eta xoratuak ziren haren predikuez, non elizak ez aski handi
izanez aditzaile elemenia hekien kokatzeko, bortxatua
baitzen kanpoetan mintzatzera.
Ez daiteke erran zonbat eta zonbat arima bere
predikuez salbatu dituen, eta zer laguntzak eman
dituen Eliza sainduari. Hainbertzetaraino non deithu
baitzuten: Heretikoen mailua.
2° Bainan, lan handi horietan abiatu baino lehen,
egon zen luzaz bere komentuan gorderik. Noiz ere
othoitzean, ixiltasunean eta garraztasunetan hazkartu
eta aberastu baitzuen bere bihotza, orduan hasi zen
bere gaindiduratik bertzeri ongi egiten.
Hortik ikhas dezagun, baldin eder bada bertzeen
arimez orhoitzea, ez ditugula gureak ahantzi behar;
eta bertzeri hanbatenaz ongi gehiago eginen dugula,
zonbatenaz baikare guhau khartsu izanen.

Mixelina dohatsua.– 1° Aitoronseme aberats batekin ezkontarazi zuten bere ahidek. Bainan alhargundu
zen hogoi urthetan, eta geroztik osoki eman zen JesuKristoren amodioari. Hortarakotz sarthu zen San Frantsesen Heren-Ordrean. Bere ahidek asmaala traba eta
nahigabe egin zioten, bainan ixilik jasan zituen oro; ez
zen gehiago beizik aintzinatu berthutean eta bere
obra onetan.
2° Oxala ikhasten baginu Jainkoari eta gure arimeri bakharrik behatzen, munduko erranez eta jazarkeria
tzarrez gure bihotzak izitzerat eta gibelatzerat utzi
gabe! Zonbatenaz baikare hobeki gudukatuko Jesus
maitatu beharrez eta ongi hainitz egiteko lehiaz, hanbatenaz emendatuko ditugu zeruko gure sariak eta
zorionak.
Jaundone Petri eta Jaundone Paulo.– 1° San Frantsesek debozione handia zuen bi Apostolu horientzat.
Ordainez apostolu horiek ere amodio berezi bat agertu zioten san Frantsesi. Ezen huna zer gerthatu
zitzaion egun batez Erromako eliza nausian.
Eliza hortara joan zen san Frantses grazia berezi
baten ardiesteko ariaz; nahi zuken Pobreziazko berthutea bere edertasun guzian ezagutu. Eman zen

beraz othoitzean eta nigarretan. Eta horra non agertzen zaizkon Jaundone Petri eta Jaundone Paulo, eta
gutiziatu argi guziak emaiten diozkote. Erraiten diote:
Besarka zazu bihotz guziz Pobrezia saindua, ezen
Jesusek, Mariak, guk eta bertze Apostolu guziek hautatu eta bethi atxiki izan dugu.
2° Apostolu horiek agian guri ere emanen deraukute lur huntako onthasunen gutiesteko eta arbuiatzeko behar dugun argia eta berthutea. Hek dire
egiazko zuhur argituak, herioak bortxaz buluzi baino
lehen, beren nahitara aintzinetik buluzten direnak.
Hek dire neurthitz edo phertsu eder hotaz orhoitzen:
Lurreko ontasunak ez dire bethikotzat,
Hobeagorik bada zeruetan guretzat.

Uztailean
Ama-Birjinaren Bisitazionea.– 1° Lehenik mirets
dezagun Ama-Birjinaren aphalgunea, beheramen
guziz hunkigarria. Badaki Jainkoaren Ama dela, badaki ez dela aingerurik ere hura bezain gora denik; eta

halarik ere badoha, akhituz eta handizki behartuz, Elizabeth bere kusiari laguntza emaitera.
Oi dohatsu, ala Jainkoaren ala gizonen aintzinean
aphaltzen direnak, Ama-Birjina bezala, bihotzez, amodioz, gogo onez.
2° Egia da, Ama-Birjina hemen osoki aphaltzen da.
Eta bizkitartean berekin dabila Jainko gizon egina,
bere sabel sakratuan du Jesu-Kristo!
Hola-hola zaio gerthatzen girixtino umilari. Errana
da urruntzen dela Jainkoa jende borthitz hanpatuetarik, bainan dagoela bethi bat eginik arima umilekin.
Hortakotz, obrarik handienak Eliza katolikoan egiten
dituzte, ez jende hanpurutsu beren buruaz hartuak
direnek, bainan gogoz eta bihotzez aphal eta ttiki direnek. Nahi ditutzu lan baliosak egin Jainkoarentzat, arimentzat eta zuhaurentzat: egon zaite zure begietan
aphal eta ezdeus.
Santa Elizabeth Portugaleko erregina.– 1° Erregina
miresgarri hunek karitaterik handiena agertu izan du,
lehenik erromesak eta eriak lagunduz, bigarrenekorik
herrak eta auziak baketasunerat ekharriz. Egun batez,
oinak garbitzen ziozkotelarik erromes multzo bati,
emazte batek zauri ikharagarri bat bere zangoan irak-

hutsi zion. Demendrenik izitu gabe, zauri okhastagarria bere eskues garbitu eta pherekatu zion eta gero
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Erlisionea - 14
  • Büleklär
  • Erlisionea - 01
    Süzlärneñ gomumi sanı 3799
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1876
    27.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Erlisionea - 02
    Süzlärneñ gomumi sanı 3781
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1865
    30.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    53.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Erlisionea - 03
    Süzlärneñ gomumi sanı 3762
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1797
    31.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    52.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Erlisionea - 04
    Süzlärneñ gomumi sanı 3783
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1698
    32.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    52.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Erlisionea - 05
    Süzlärneñ gomumi sanı 3811
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1741
    32.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    54.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Erlisionea - 06
    Süzlärneñ gomumi sanı 3717
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1571
    32.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    54.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Erlisionea - 07
    Süzlärneñ gomumi sanı 3768
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1605
    33.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    52.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Erlisionea - 08
    Süzlärneñ gomumi sanı 3772
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1813
    32.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    53.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Erlisionea - 09
    Süzlärneñ gomumi sanı 3754
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1711
    30.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    52.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Erlisionea - 10
    Süzlärneñ gomumi sanı 3804
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1726
    30.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    51.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Erlisionea - 11
    Süzlärneñ gomumi sanı 3877
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1559
    31.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    54.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Erlisionea - 12
    Süzlärneñ gomumi sanı 3667
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1689
    29.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    51.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Erlisionea - 13
    Süzlärneñ gomumi sanı 3645
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1772
    29.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    52.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Erlisionea - 14
    Süzlärneñ gomumi sanı 3663
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1779
    31.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    54.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Erlisionea - 15
    Süzlärneñ gomumi sanı 3836
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1703
    16.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    23.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    27.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Erlisionea - 16
    Süzlärneñ gomumi sanı 2832
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1491
    18.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    25.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    31.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.