Erakusaldiak-III - 33
Süzlärneñ gomumi sanı 3960
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1581
34.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
49.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
56.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
auditis, quia ex Deo non estis. Aspaldi da noaski emakume antustez, ta soberbiaz betea, sierpearen, emakumearen baño antz geiago dezuna, aspaldi da noaski, zer egiñ asko ematen ez dezula konfesonarioetan
aditzen ez dezula Jesusen biotzeko platikarik, sermoi,
ta dotriñarik; konfesoreari edo Jainkoaren Ministroari
adi dezaiozun beldurrez Zerua nai duan emakumeak
amatu bear duala bere konpañia, utzi bear dituala
pakea galerazten duen ziplak, ta koplak, ta beste
erausiak. Zer marka ote da au? Etsaiaren umeen
marka. Propterea vos non auditis, quia ex Deo non
estis. Aspaldi da noaski, gizon edanean, ta jokoan jai
egunak igarotzen dituzuna, iges egiten dezula zure
konfesore artuagandik, zure Arzaiaren dotriña, ta platiketatik zure konfesore, edo Artzaiari adi degiozun
beldurrez ez dagoala Zerurik zuretzat, ezpadezu utzi
nai edanerako, edo jokorako oitura madarikatu ori:
ezpazera saiatzen bearra galanki egitera, umeak, ta
familia mantentzeko: ezpadezu etxean pakea ematen, ta zure konpañia amatzen. Zer marka da au?
Etsaiaren umeen marka. Propterea vos non auditis,
quia ex Deo non estis.
Jainkoaren itza, adi lezakeela, aditzen ez due
beste batzuek, beren gurasoen zabarkeriaz, edo kontugabeaz. Emen toki onetan burua ausitzen egon da
Arzaia dotriña esplikatzen jai arratsaldeetan, emendik irakurtzen dira Jesusen biotzeko platikak; baña
etortzen dira, gurasoak, zuen umeak? Etortzen dira
mirabeak? Eta etortzen zerate zerok? Dotriñara etorri
bearrean batzuek joaten dira plazara pelotara, besteak auzoetara jokora: batzuek albiraka, besteak zenbait etxetako ardallan. Zer da au gurasoak? Zer
marka? Etsaiaren umeen marka. Propterea vos non
auditis, quia ex Deo non estis.
Kontatzen du Biatriako deritzan Kardenal batek
nekazari batez, nola bere Artzaiaren dotriñetatik iges
egiten zuan: batzuetan etxean gelditzen zan, besteetan plazara joaten zan, edo soroak ekustera. Iltzan
gizon au, eta obirako ofizioan Apaiza, Parce mihi
Domini: kantatzen asitzean, aldarean zegoan Santo
Kristoak, eskuak iltzeetatik libraturik belarriak itxi
zituan, adierazten zuala: gizon onegatik egiten
zitzaizkan erreguak etzituala adituko, zeren onek
aditu nai izan etziozkan bere Artzaiaren ezpañaz
adierazi nai ziozkan dotriña onak.
§ II.
Etsaiaren umeen marka berekiñ daraman bigarren jende mota da, Jainkoaren itza aditurik, itz berari biotzean tokirik ematen ez diona. Non aceptantium.
Tokirik ez emate au, iru gisatan geratzen da lenbizia
Jainkoaren itzari iskintxo, aitzakiak billatuaz, egiten
diogula. Bigarrena, Jainkoaren itzari, edo Ministroai
aitzakiak billatzen dieztegula; irugarrena Jainkoaren
itza ez gerentzat, baizikan besteentzat aditzen degula. Jainkoaren itzari biotzean tokirik ez ematea lenbizia geratzen da, iskintxo aitzakiak billatuaz, egiten
diogula. Zuk gurasoa, beiñ baño geiagotan, aditu
dezu eragotzi bear diezula zure umeai berandu etxeratzea, urliarekiñ edo sandiarekiñ itzegiea: erakutsi
bear diezula dotriña, ta onetarako bialdu dotriña, ser-
moi, ta platikak aditzera. Ta gauz oetan asko zabarturik bizi zerala, eziñ ongi konfesa zaitezkeala, baña
zer egiñ dezu zuk? Egiñ dezuna da, konzienzia ixilerazteko, zere buruarekiñ esatea; Andia da Jaunaren
miserikordia, begiratuko al du guzaz ere. Siñale gaiztoa; bada ez da zugan agiri Jesu-Kristoren umeen
marka. Zuk gazte zentzugabea, beiñ baño geiagotan
aditu dezu, ez dagoala zuretzat Zerurik, ez dagoala
bekatuen barkaziorik, ez dagoala konfesio onik,
sarrera ori utzi dezazun artean. Baña zuk bereala utzi
bearrean sarrera ori, batzuetan gogora ekartzen dezu
Jainkoaren Miserikordia, besteetan gero uzteko asmoak artzen dituzu; ta au guzia, Jainkoaren itzak giarrean ukuitu zaituan artean iskintxo egiteagatik zure
konzienziaren deadar latzak gera ditezen. Zer siñale,
zer marka da anima gaiztoa? Ez da zugan agiri, ez da
ezagun Jainkoaren umeen markarik, baizikan etsaiarena. Zu gizon edanean igarotzen zerana. Jai egunean edanean, ta jokoan umeentzat bear litzakeana
garbitzen1 dezuna, asko bider aditu dezu, ez dagoala zuretzat Zerurik, etxe ori utzi dezazun artean, ta
bearrera saia zaitezen artean; baña zuk eziñ adiskideakiñ bildu gabe bizi zaitezkealako aitzakian, eta
Jaunaren miserikordia andia dalako aitzakian, aiena-
tzen dezu zere biotzetik Jainkoaren itza, ta gisa onetan aurrera zoaz zere oitura madarikatuan. Zer siñale ote da au? Zer marka? Siñale, ta marka guziz ikaragarria! Propterea &.
Jainkoaren itzari biotzean tokirik ez ematea gertatzen da bigarrena, Jainkoaren itzari, ta ministroai
aitzakiak billatzen dieztegula. Jainkoaren itzaren
gañean geratzen da askotan Maisuarekiñ, ta eriarekiñ beiñ baño geiagotan gertatu izan dana. Bear bada
eri bat arkitzen da andidura batekiñ iltzeko perillean:
ezagutzen du maisuak lanzetaz ez idikitzera barrena
emango diola andidurak, ta ilko dala. Ebakitzen dio
lanzetaz, ta ipintzen du senda ditekean eran. Nork ez
dakus eriak miñ artu badu ere, esker asko zor diozkala maisuari, zeren senda ditekean eran ipiñi duan?
Baña askotan gertatzen da era altxatzea maisuaren
kontra, eta gogora datorkion guzia esatea. O! zenbat
bider au gertatzen dan Jaunaren itzaren gañean! Jainkoaren ministroak asko aldiz zauriaren erdi erdian
ukuitzen ditue asko bekatari bekatuan buka ez ditezen, ta eskerrak eman bearrean idikitzen ditue beren
auak Jaunaren itzaren, ta Ministroen kontra. Ala egiñ
zuen Fariseoak ere. Jesusek egia garbiro esaten ziela,
ukuitu zituan zauriaren erdian, ta mindurik altxa ziran
Jesusen kontra, ta izan zuen Jesusi arrika emateko
ausardia. Ez ote da, nere Kristauak, egungo egunean
asko bider au gertatzen? Ez ote zaio Jesusi, ez ote
zate Jesusen Ministroai, eskuz ezpada, miztoz arrika
ematen? Eta zer marka da au? Ez egiaz Jainkoaren
umeen marka. Qui ex Deo est verba Dei audit: propterea vos non auditis, quia ex Deo non estis.
Jainkoaren itzari biotzean lekurik ez ematea gertatzen da irugarrena Jainkoaren itza aditzen degula
ez guretzat, baizikan besteentzat. Asko dira jana
maneatzen duenen gisakoak. Jana maneatzen duenak partitzen due jana maierako puska au aurreneko
platorako, bestea bigarrenerako; ta berenaz ez da
konturik. Eta zer besterik gertatzen da sermoietan?
Zarrak gazteentzat aditzen due, gazteak zarrentzat:
gurasoak umeentzat, umeak gurasoentzat: nagusiak
mirabeentzat, mirabeak nagusientzat: senarrak
emazteentzat, emazteak senarrentzat. Ah! zeiñ ongi
datorren orise urliarentzat, zeiñ ongi beste ura sandiarentzat; eta zuretzat? Zu baraurik etxera. Siñale
txarra, bada ez da ezagun Jesu-Kristoren umeen
marka. Jainkoaren ume egiazkoa danak beretzat
aditu bear ditu Jainkoaren itzak. Qui ex Deo est verba
Dei audit: propterea vos non auditis, quia ex Deo non
estis.
§ III.
Etsaiaren marka berekin daraman irugarren
jende mota da, Jainkoaren itza bein biotzean arturik,
leneko bekatuetara berriz biurtzen dana. Recidovantium. Ikaragarriak dira berrizkatura onen gañean
Eskriturak berak adierazten dituan gauzak. Gisa onetako bekatariak toki batean konparatzen ditu txakurrakin: aotik bota duana jatera biurtzen dan txakurra
bezala da, dio Espiritu Santak, berriz bere bekaturatzen dan zentzugabea: dicut canis, qui revertitur ad
vomitum suum, sic imprudens qui iterat stultitiam
suam (Prover. 26). Beste toki batean madarikatzen
ditu esaten duala: ai iraupena galdu duenak: ta bide
zuzenak utzi dituenak, ta gaiztoetara aldegin duenak!
Vae his, qui perdiderunt sustinentiam, et qui dereliquerunt vias rectas, et diverterunt in vias pravas. Jaunaren itzegite oek adierazten due, Jaunaren itza biotzean bein arturik berriz bekaturatzen danak, ez
duala ez Jesukristoren umeen marka, baizikan etsaia-
ren umeena. Marka onekin zenbat ote dira gure
artean? Urteak dira guraso birau gillea, birauesko
bekatu oriek bein botatzen dituzula, giarrean ukuiturik Jainkoaren itzak garizumako denboran ta egun
gutxiren barrenen orietaratzen zerala, txakur baten
eran. Zer marka da au anima gaixoa? Zer izango da,
ezpada etsaiaren umeen marka? Urteak dira neskatx
ergela, urteak dira mutil zentzugabea iraunerazten
diozula adiskidetasun anima galgarri orri, garizuman
zerbait uzten dezula itzegitea aditurik zenbait egia, ta
beherda Pazkoetan absoluzioa uka ez dakizun, au
arturik laster lenekora biurtzen zerala. Zer señale da
au? zer marka? etsaiaren umeen marka. Urteak dira
anima bekataria, beiñ uzten dizula zerekiko lizunkeria
oriek egitea noiz edo berriz Jainkoaren itza aditurik,
berriz biurtzen zerala zere oitura gaiztora, txerria
urtan garbitu ondoan loitara biurtzen dan bezala. Zer
marka da au? etsaiaren umeen marka.
Urteak dira emakume sierpearen antzekoa, zere
soberbiaren, zipla, ta koplen artean bizitza gaizto
batean bizi zerala, beiñ jeiki, beiñ erori, ta beiñ ere
denbora luzeko enmienda gabe. Marka gaiztoa!
Etsaiaren umeen marka. Urteak dira gizon edanean
igarotzen zerana, urteak dira edanerako, ta alferke-
riarako oitura orretan bizi zerana: zenbait aldiz bear
bada jeiki zera aditurik misio bat, edo sermoiren
batzuek, baña berriz ta berriz biurtu zera anziñako
oitura orretara. Zer marka da au anima doakabea?
Marka gaiztoa! Etsaiaren umeen marka, Jauna, ta iru
jende mota oek guziak etsaiaren umeen markarekin
arkitzen badira, zeiñ arkitzen da Jainkoaren umeen
marka, ta señalearekin. Galde giozu Jesu-Kristori, ta
esango dizu, oek dirala Jainkoaren itzak aditurik biotzean ongi gordetzen duenak, edo kontuz Jainkoak
adirazten diena egiten duenak. Beati qui audiunt verbum Dei et custodiunt illud (Luc. 11). Lau sorotan
erein zuan Jesu-Kristok bere itz santua, Ebanjelioen
ereillearen parabolan adierazten duan bezala, ta soro
batek baizik etzion fruturik eman. Zer naigabe izango
lizake nekazari batentzat, lau soro ereiñik, batek
bakarrik frutua emango balio? Eta zer naigabea izango da lau jende motatik batek bakarrik badu JesuKristoren umeen marka? Besteak etsaiaren umeena?
Batek Jainkoaren umeena, zeren Jainkoaren itza kontuz aditu, ta kontuz biotzean gordetzen duan; beste
irurak etsaiarenak, zeren edo aditzen ez duen Jainkoaren itza, edo aditurik biotzean tokirik ematen ez
dioen, edo atzenean biotzean arturik aienatzen duen
bekatura biurturik. Non audientium, non acceptantium, recidiventium.
Jauna: ez da bada guretzat erremediorik? ez da
Jainkoaren umeen marka iristeko modurik? Ai! Jesusen anima! Badira, bai, zurekiñ neretzat, erremedioak, ta asko alare! erremedioa da bizitza berria, bizitza
berria; baña bizitza berria artzen dago gure lana, ta
nekea. Hoc opus, hic labor. Guk nai genduke JesuKristoren umeen marka gurekiñ izatea, baña nai genduke etsaia, eta etsaiaren lanak utzi gabe. Guk nai
genduke gu onak izatea, baña nai genduke batere
nekerik kosta gabe. Eta au da eziñ gerta ditekean
gauza. Nai dezu Jesusen anima, bizitza berri bat artu?
Gisa onetan Jesu-Kristoren umeen marka izan dezazun? Ara bada artu bear dituzun erremedioak. Lenbiziko erremedioa. Oraiñ ongi prestatzea konfesio on
bat egiteko; ta onetarako Jaunak zure miseriaz urrikaldurik, eman degizun bere grazia, egiñ penitenzia.
Penitenzia egiñ nai duanarentzat badira barauak,
badira zumeak, badira beste moduak. Bigarren erremedio jakiña, edo beintzat jakiñ bear lizakeana: bekaturako okasio ta perillak utzi; utzi urliarekiko adiskidetasun anima galgarri ori: utzi etxe ori, non galdu
dezun zere anima. Egon zaitez, nai badezu anima
bekataria, gau ta egun belauniko negarrez Jaunari
barkazioa eskatzen! egon zaitezke akto kontriziozkoa
akto kontriziozkoaren gañean egiñaz: egon zaitez
zere burua zeatzen emendik Pazkoa arte guzian burniazko azotez. Konfesa zaitez; uste dezu ezer egin
dezula? Bada jakiñ ezazu gauz oek guziak utsa dirala, alferrak dirala, ezbadituzu bekaturako toki, okasio,
ta perill oriek uzten. Irugarren erremedioa; maiz konfesatzea, ta are lasterrago, baldiñ zure miseriaz bekaturen batean erortzen bazera. Laugarren erremedioa,
aditu kontuz, ez maisian egoteko, ta erausian, baizikan Jainkoak biotzera adierazi nai dizuna zuzen egiteko gogoz, aditu diot zure Arzaiak, ta Jainkoaren ministroak egiten dituen doktriñak, ta Jesusen biotzeko
platikak. Ea, nere Kristauak, asko degu etsaiaren
markarekiñ bizitzerik, asko degu etsaia serbitzerik;
erremedio oek artuaz egiñ gaitean Jesu-Kristoren ardi
egiazkoak, gero gure Arzai Jainkozko onekiñ bizitzeko
beti iraungo duan Zeruko glorian. Amen. Amen.
IRU DOKTRIÑA
GRIÑA ETA PASIO
GAIZTOEN GAÑEAN
LENENGO DOKTRIÑA
GRIÑA TA PASIO
TXARRAREN GAÑEAN
Qui sunt Christi, carnem suam crucifixerunt
cum vitiis et concupiscentiis. Ad Galat. cap. 5
Gure griña, ta pasioak, berenez ez dira ez onak,
ez gaiztoak; baña Adan bekatuan erori zanetik geratu ziran gaitzeronz etziñak, eta makurtuak, ta beti
kontu egiñ bear diegu bekatura amilderazi ez gaitzaten, batez-ere gure griña, ta pasio nagusienai, edo
indartsuenai. Au egiñ gabez gertatzen dira munduko
oker guztiak. Atoz nerekiñ, Kristaua, ta ekusiko dituzu oker oetatik batzuek. Enzun arretaz.
Begira ezazu munduaren edozeiñ bazterretara, ta
ekusiko dituzu leku guztietan asko, ta asko berak nai
duena egiteko guraz beteak, ta beren gura au ukatzeko, ta garaitzeko neurriak artu gabez, bizi dirala
bekatu askotan erortzeko perill andian, ta erortzen
ere dirala sarritan. Ekusiko dezu emakume bat guzia
agindu bear duana, guztia berak nai duan eran egiñ
gura dana; ta kontra egiten bazaio, galerazten duala
etxeko pakea, zapuzturik jartzen zaiola gizonari. Ekusiko dezu mirabe bat, aginduak egiñ nai gabe dabillena, muturka, ta lotsagabekeria andiak egiten dituana; zeren festara, danzara, edo urliarekin itzegitera
joaten utzi etzaion. Ekusiko dituzu errietako batzarreetan batzuek, erriko gauza guztietan buru, ta agintari izan bear duenak: erriaren izan, edo ondasunak
nai duen eran iragazitzen, ezkutatzen, edo ondatzen
dituenak: auzietarako bideak ematen dituenak; ta
norbaitek itzegiten badu aen kontra, edo ukatzen
badie botoa, geratuko dira betiko gorrotoan botoa
ukatu duanagana. Bekatu oen iturburua, ta ama da
gura dana egiteko nai, edo borondate gaizki oitura, ta
ukatugabea.
Begira-zazu, Kristaua, berriz munduaren bazterretara, ta ekusiko dituzu beste asko beren iritziari
itsatsiak, olagarroa aitzari itsasia egon oi dan bezala.
Griña onek, ezpada bera garaitzeko alegiña egiten,
berekiñ dakar utsegite, ta bekatu askoren perill
andia. Ai! zuen zori gaiztokoak, zeren begietan jakintsuak zeratenak, deadar egiten du Isaias Profetak
Vae qui sapientes estis in oculis vestris. Era onetan
beren iritziari itsatsiak bizi diranen artean ekusiko
dituzu batzuek sartzen dirala gauza pisuetan itsumen
andiarekiñ, ta bide zuzena erakutsi dezakenai galdetu gabe. Ta zerbait galdetzen badue, ez due gogoz
adituko beren erara, ta gustora itzegiten diena baizik.
Ekusiko dezu nola konseju ematen diezan lagun urkoai auzitarako, edo beste gauza okerretarako. Ekusiko
dezu atzenean, bere buruz, eta iritziz puztutako oek,
ongi aditzen ez dituen gauzetan ere, lotsatzen dirala
besteri galdetzeaz. Emendik zenbat bekatu? zenbat
kalte errietan, eta etxeetan? Bekatu oen guztien ama
da gure iritzia ukatzeko zabarkeria andi bat, antuste,
ta soberbia madarikatu batera biurtzen dana.
Begira giozu berriz-ere munduari, ta ekusiko dituzu beste asko onra, ta puntura aiñ itsutuak, aiñ etziñak, eta itsatsiak, non gura au ukatu, edo ezi gabez,
txit erraz galtzen duen beren anima, ta Jaungoikoa.
Ez da gauza gaiztoa onra, puntua, ta izen ona; baizik
gauz ona, ta bear dan neurrian amatzen dala, asko
laguntzen du Zerurako bidean kontuz, ta arretaz ibiltzeko. Baña onra, eta puntuan ipintzen bada biotza,
itsutzen da onrazalea, ta geratzen da aiñ minberaa
onrari dagozkan gauzetan, non aisa amiltzen dan
bekatuan, saiets onetatik ukuitzen badue, edo ukuitzen duela, iduritzen bazaio. Emendik dator onelako
onra, ta puntu zaleak aide, ta auzoakin erraz pakea,
ta adiskidetasuna galtzea: emendik lagun urkoaren
faltak agertzea, gauz onak-ere alde gaiztora botatzea, edo gutxitzea. Emendik aurrekoen kontu, eta
ipui egiazkoaz, edo gezurrezkoak nastutzea, lagun
urkoaren izen ona itsusten, ta zikintzen dala. Emendik aren okerrak, edo gertatzen zaikan kalteak aditzea gozotoro, ta musikarik ederrena baña atseginkontentu geiagorekiñ. Emendik atzenean onra zalea,
irozo ditzakean baño, gastu geiagotan sartzea, jan,
edanean, eta jaunzi modakoetan, onra, eta puntuaren idolo, edo momoa adoratzeko. Bekatu oen guztien iturburua da onra, ta puntuaren gura ez ukatzea,
ta ez ezitzea.
Zoaz aurrera, Kristaua, munduari begiratuaz, ta
topatuko dituzu beste asko, bengantzaren txingarra
kolkoan duela bizi diranak, zeren auzoak, aideak, edo
adiskideak aen gustora itzegin etzuan, botoa ukatu
zien, edo beste mesederen bat egiñ etzien. Ez daukeela gorrotorik, esango due konfesatzean; baña ongi
miratzen badira oen biotzak, prest arkituko dira lagun
urkoari, deretxa datorrenean, txarkeriaz eranzuteko.
Emendik dator espiritu zimur oek lagun urkoari beti
kontra egitea batzarreetan, edo beste edozeiñ tranzetan. Emendik aren kontra itzegitea, deretxa ager-
tzean. Emendik lagun urkoaren oker, edo kalteren
baten berria aditzean, barren guztia gozatzea, ta
zabaltzea. Bekatu oen ama da, biotzean estalirik
dagoan, gorrotoaren txingarra, ta bengantzarako
sasoia.
Arkituko dituzu gañera beste asko gorputzaren
era, ta sentiduen atsegin-kontentuetan llilluraturik, ta
itsuturik bizi diranak, batzuek jan-edanean, besteak
ara ona ibillian, utzirik umeak, mirabeak, ta etxea
kezkarik, ta konturik gabe; besteak atzenean ez
dagozten jauntzi, ta apaindurietan. Ezta gorputzaren
erak nai izatea bekatu andia, era oek Jaunaren legearen kontra ezpadira gauza larrian; baña baldiñ biotza
itsasten bazaio oen gurari, txit erraz jarriko da erazalea bekatu larrietan erorteko perill andian. Ala ekusiko dezu, Kristaua, jan-edanera itsutu ezkero bat,
erraz amiltzen dala ordikerian, itzegite loietan, keñada zikiñetan, ixillik egon bear duen gauzak agertzean; ta ez dala zentzatzen ez etxea ondatzearekin,
ez emaztearen, ta umeen negar, eta larrugorritasunarekin. Ekusiko dezu, oitutzen bada etxeko andre
bat, bere etxea utzirik, ara ona ibiltzera, (bisitetara),
ez dio ardurarik umeak, eta mirabeak gaizki azitzeaz,
ta oitura gaiztoak ikasteaz. Ekusiko dituzu asko, ta
asko emakume, agertzen diran jauntzi mota berriai
jarraitzen, naiz etxea gaizki geratu, naiz etxeko
pakea galdu, eta naiz Jaunaren legea era askotara
ausi dedilla. Bekatu oen sustraia da gorputzaren era,
ta sentiduen atsegin-kontentuetara biotza itsatsia
egotea.
Etzaitezela onenbesterekin geratu, Kristaua,
munduari begiratzean. Begira ondo berriz etxe andi
onetan bizi diranai: ta arkituko dituzu eziñ konta al
gizon, eta emakume, zar, eta gazte, itsatsiak, itsuak,
ta llilluratuak bizi diranak seigarren mandamentuaren kontra itzez, pensamentuz, edo bestela erorteko
perill andia duan bizimodu ergel, lasai, edo zoro bati.
Ez det esaten onelako oek guztiak seigarrengo mandamentuaren kontrako lizunkeria andienean erori nai
duela; au izango lizake geiegira igarotzea; baizik diot,
onelakoen bizitzari alde guztietara begiratzen bazaio,
arkitzen dirala itzez, pensamentuz, keñadaz, edo bestela bekatuan erortzeko perill andian, perill urkoan, ta
borondatezkoan. Perill andi-urkoan; zeren bizimodu
ergel, lasai, edo zoro bati darraizkan bitartean, goizean, edo arratsean, egun onetan, edo bestean, nolakoak diran deretxak ala izango dira lizunkeriak. Perill
au da borondatezkoa, zeren borondatez bizimodu oni
jarraitu nai zaion. Goazen ezperen gertatzen danari
begiratzera. Quae hic dicuntur, semper prae oculis
habenda mihi videntur. Asko dira mutillen artean
gaiztakeria andienetan erortzeko asmorik ez duenak,
baña beti prest daudenak deretxa danean, festan,
dantzan, ta zorakerietan ibiltzeko emakumeakin: beti
prest emakumeakiñ egoteko, itzegiteko, jolasteko.
Eziñ esan diteke mutill oen itzegite, ta ibillera guztiak
bekatu larriak dirala; baña denbora berean eziñ ukatu
diteke bizimodu lasai au dala bekatu askotan erortzeko perill andi-urkoa; ta ala onelakoak eroriko dira,
batzuetan pensamentu loietan, besteetan itzegite
zikiñetan; batzuetan begiratze goixoetan, besteetan
tentaniak, keñadak, ixill-mandatu gaiztoak, eskukak
egitean. Asko dira emakumeen artean, ezergatik-ere
azken-azkeneko bekatu itsusian erori nai ez lukeenak, baña denbora berean ergelak, ibilkariak, edo
beintzat mutillakin itzegitea, ibiltzea, jolastea, eder,
eta arro agertzea asko gustatzen zatenak. Eziñ oekgatik-ere esan diteke, bekatu larrian erortzen dirala
itzegite, ta ibillera, edo gauza guztian; baña esan
diteke, ta esan bear-ere da, era onetan ergelkeriari,
ta bizitza lasai oni ederetsirik bizi diran bitartean,
arkitzen dirala bekatu larri askotan erorteko perill
andi, ta urkoan: esan diteke, ez oi duela konfesio onik
egiñ noizbait noizbait zentza ditezen artean. Bitartean ibilliko dira bekatutik bekatura amilduaz; oraiñ
pensamentu batean, geroseago itz loiak gozotoro
aditzean: oraiñ eskuka, edo keñada batean, gero
musu edo laztanetan: oraiñ ipui zikiñak kontatzen,
gero dantzan, edo dantza ondoan alberdanian.
Ezkonduen artean-ere asko dira, gizon jakintsuen iritzian, aragizko atsegin-kontentuetan biotza ipiñi duenak, ta abererik zikiñenak baño abereago biurtzen
diranak: ta itsumen onek dakar berekiñ bekatu askotarako perill andia. Emendik zikinkeria berrien billa
ibiltzea: aurren, ta mirabeen ondoan, edo oek oartuko diran denboran, eta lekuan elkarganatzea. Emendik... baña asko da. Sararen aurreneko zazpi gizonak
Demonioak ito zituan. Judas Patriarkaren seme bi
Her, eta Onan zeriztenak ill zituan Jaunak. Sararen
senarrak, S. Rafaelek Tobiasi aditzera eman zionez,
ito zituan Demonioak, zeren Jauna bere gogo, ta biotzetik kendurik, zentzugabeko animalien eran gura
lizunean biotza ipiñi zuen. Ta Judas Patriarkaren bi
semeak bukatu zituan Jaunak zeren nazkagarriak
ziran Jaunaren begietan, ta batak beintzat bekatu
guztiz itsusiak egiten zituan emaztea aurdun ez gera-
tzeagatik. Bekatu oen guztien ama da, gazteetan,
bizitza lasai-berdea: ezkonduetan, atsegiñ zikiñetan
biotza ipintzea; ta ezkondu nai, eta nai asi diranetan
beren gura txarrari atsegin emateko egarria. Eztago
onela itsuturik bizi diranentzat Zerurik, zentzatuta
bizitza on bat benaz artu artean.
Atzenean ekusiko dituzu, Kristaua, asko munduko
ondasun, eta izanen ondoren osotoro itsutuak, kutiziaren idoloaren aurrean auspez, edo belauniko jarririk. Ondasunak nai izatea konbeni zakun neurrian, ta
bide onez, ez da bekatu; baña ondasunai biotza itsastea ta itsastea neurririk, eta mugarik-gabe, au da
gauza bat osotoro illuntzen duana adimentua, elkortzen, ta arri biurtzen biotza, ta galerazten duana
Jaungoikoa. Onelakoari, dituan ondasun guztiak, biurtzen zaizka bere puzoi, eta arantza, Jesu-Kristok
berak esan zuan bezala: ta ez dituanen egarriak erkiturik, eta igarturik dauka doakabea. Ekusiko ditu
lagun urkoen nekeak, eta premiak, ta guztiak alferkeriak dirala usteko du. Sartuko da saldu zikiñetan, eta
ezta arentzat musika aiñ gozorik: nola dan irabaziaren izena. Aberatsa Zeruan sartzea baño errazago da
bagasoka bat jostorratzaren begian sartzea, dio JesuKristok berak. Facilius est camelum per foramen acus
transire, quam divitem intrare in regnum Coelorum
(Math. 19).
***
Ekusten dezu, Kristaua, zer dakarren gure griña,
ta pasio nagusiak ez ukatuak, ez ilduratzeak, ez ezitzeak? Ekusten dezu, zeiñ bekatu asko gertatzen
diran gure zabarkeria, ta nagitasun onegatik? Alaere
bekatu oek, edo beintzat oen ama izan oi da guztiz
ezkutatua, estalia, ta kolore ederrakin apaindua, ta
emendik jaiotzen diran bekatuak izan oi dira beiñere,
ez Pazkoetan, ez Misioetan, barkatzen ez diran bekatuak. Bere naia egiteko, bere setarekin irteteko, ta
guztian agintari, ta buru izateko griña agintari duanak, ta au ukatu, ta ezigabez amiltzen danak etxeko
aserreetan, ta auzoakin, aideakin, ta besteakin gorrotoan, birau, ta madarikazioetan, auzi, ta naspilletan:
erraz ezagutu ditzake bekatu oek, ta bear bada konfesioan aitortuko-ere baditu. Baña oen ama, ta sustraia? Bere naia egiteko, bere setarekin irteteko, ta
guztian agintari, ta buru izateko griña? Ta griña au
ukatzeko, ta ezitzeko zabarkeria? Au estaliko, ezkutatuko, ta apainduko du jauntzi ederren batekiñ. Bere
iritziari itsatsi danak, naiz asma al ditezkean okerrak
egiñ, edo egiteko perillean jarri, gordeko du, ta edertuko bere antustea, ta itsumen arroa. Onra, ta puntuaren aizez puzturik dagoanak, ezagutu bear du,
asko utsegitetan erortzen dala, gura au ezi, ta neurri
onean ipiñi gabez: ezagutu bear luke zabarkeria au
oraindaño izan dala, ta aurrera ere izango dala bekatu askotarako perill andia. Alaere soñeko txuriz jauntzirik ipiñiko du bere onra, ta puntuaren eragabeko
gura, ta au ukatzeko, ta ilduratzeko nagitasuna, esaten duala beregan: Ez du agintzen Jaungoikoak, onrarik, eta punturik gabe bizi gaiteala. Egia da au; baña
era berean egia da, agintzen digula, uka ditzakula
gure gura, ta pasioak, edo geren buruak; ta au guk ez
egitera eziñ sar gaitezke Zeruan. Abneget semetipsum. Gañera agintzen digu, gaudela alako aro, ta
sasoiean, non prest egon bear degun onra, ta puntu
guztiak utzitzeko, ta atzenean bizitza bera-ere emateko bekatuan ez amiltzeagatik; ta ez da sasoi eder
onetan arkitzen onra, ta puntuan biotza ipiñi duana.
Bengantzaren sua kolkoan gorderik bizi danak badaki, bere su gaizto au osotoro itzalita bere lagun urkoa
egiaz eta biotzetik amatu artean, eziñ bekatutik irten
ditekeala, baña alaere estaltzen du kolkoan daukan
txingar gaiztoa, esaten duala: Nere buruari adiña
gaitz opa diot urliari, baña ona da zentzatzea, ongi
irabazia zuan aren ausardiak, ta aren ibillerak oraiñ
gertatu zaiona: gutxitxo izateaz det damu. Era onetan edertzen du bere bengantzaren espiritua, ta
deretxa datorrenean ez dio barkatzen lagun urkoari,
ez itzez, ez lanez. Bizitza ergel, edo lasaiera oiturik
dauden gizon, eta emakumeak, ala zarrak nola gazteak, nai ta ez ezagutzen due gaiztoak dirala bizimodu orretatik datozen kontuak, nola diran itz loiak,
keñada zikiñak, begiratze lotsagarriak, alberdaniak;
baña ez due sinisten bizimodu ergel, edo lasaia dala
bekatu oen iturburua, edo obeto esateko ez dira
batere begiramendu oetan nekatzen, ta esaten due:
Ez giñan jaio paret artean ezkutaturik, urdindurik,
edo oriturik egoteko: gazteak bear du bere jolasa, ta
aitzaki oekiñ geratzen dira lengo bizitza lasaiaren, ta
bekatu askotarako perill andian; naiz gaizki konfesatu, naiz etsaiak eraman. Au bera gertatzen da kutiziak erkiturik, ta itsuturik daudenakiñ.
Era onetan griña, ta pasioak ukatzeko, ilduratzeko, ta ezitzeko zabarkeria andian bizi diran, Kristauen
bekatuak izan oi dira gañera beñere barkatzen ez
diran bekatuak. Au ezagutu, ta sinistu dezazun ongi,
enzun itzatzu, Kristaua, egia oek. Egia: eztu bekatariak iristen bekatuen barkaziorik, biotzik ezpadu
utzitzeko bekatuaren bide, eta perill andi urkoak, ta
borondatezkoak. Au da Kristau guztiak, eta ezaguera
ona duen guztiak-ere dakien gauza. Perillean bizi nai
duena, perillean bukatuko da, esaten digu Espiritu
Santuak. Egia: bere nai, ta borondatean, bere iritzian, onra, eta puntuan, bengantzan, bizitza lasi-berdean, kutizian, ta beste gura larrietan itsuturik dagoana, ta gura berak ukatzeko, ta ezitzeko konturik, eta
arretarik ez duana, arkitzen da bekatu askotan erorteko perill andi-urkoan, ta arkitzen da bere naiez, ta
zabarkeriaz. Zaldi ezi gabe, bere zoroak agintzen
dion eran dabillen, baten pare ipintzen du onelakoa S.
Anbrosiok. Qui dominari nescit cupiditatibus, quasi
equus raptatus indomitus. Zergatik bait esan zuan
Jesu-Kristok: etorri nai badu norbaitek nere ondoren,
uka beza bere burua. Abneget semetipsum. Irugarren
egia: bere griña, ta pasio larri-gaiztoetan itsuturik, ta
aetara itsatsirik bizi danak ez du biotzik ukatzeko,
ilduratzeko, ta ezitzeko griña, ta pasio berak ta beragatik ez du biotzik, eta almenik bekatuaren bide, eta
perill andi urko onetatik irteteko. Argatik bekatu mota
oek geratu oi dira barkatu gabe, ez egiaz zeren bar-
kaziorik eziñ izan dezakeen, baizik zeren bekatariak
biotzik ez duan bere griña, ta pasioak ukatzeko, ta
bizitza berri ona artzeko. Ez dago beraz, Kristaua, ez
dago bekatuen barkaziorik, ez dago konfesio onik, ez
da Zerurik gure griña, ta pasio gaiztoak ukatzera, ta
ilduratzera saiatzen ezpagera kontuz, eta arreta
andiarekiñ. Qui sunt Chti, carnem suam crucifixerunt
cun viliis et concupiscentiis (Ad. Galat. cap. 5).
***
1. Begira-ezazu oraiñ, Kristaua, nola examinatu

Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Erakusaldiak-III - 34
- Büleklär
- Erakusaldiak-III - 01Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 4055Unikal süzlärneñ gomumi sanı 156838.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.53.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.61.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
- Erakusaldiak-III - 02Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 4020Unikal süzlärneñ gomumi sanı 153838.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.52.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.61.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
- Erakusaldiak-III - 03Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 3991Unikal süzlärneñ gomumi sanı 149039.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.54.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.62.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
- Erakusaldiak-III - 04Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 4055Unikal süzlärneñ gomumi sanı 159439.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.54.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.61.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
- Erakusaldiak-III - 05Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 3982Unikal süzlärneñ gomumi sanı 152936.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.50.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.56.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
- Erakusaldiak-III - 06Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 4092Unikal süzlärneñ gomumi sanı 149837.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.53.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.61.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
- Erakusaldiak-III - 07Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 4001Unikal süzlärneñ gomumi sanı 151336.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.52.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.60.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
- Erakusaldiak-III - 08Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 4018Unikal süzlärneñ gomumi sanı 143539.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.55.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.63.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
- Erakusaldiak-III - 09Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 3997Unikal süzlärneñ gomumi sanı 143138.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.54.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.62.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
- Erakusaldiak-III - 10Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 4056Unikal süzlärneñ gomumi sanı 156836.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.53.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.61.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
- Erakusaldiak-III - 11Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 4035Unikal süzlärneñ gomumi sanı 155837.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.53.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.60.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
- Erakusaldiak-III - 12Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 4077Unikal süzlärneñ gomumi sanı 156136.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.53.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.61.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
- Erakusaldiak-III - 13Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 3980Unikal süzlärneñ gomumi sanı 164034.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.50.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.59.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
- Erakusaldiak-III - 14Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 4104Unikal süzlärneñ gomumi sanı 157537.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.53.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.61.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
- Erakusaldiak-III - 15Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 4070Unikal süzlärneñ gomumi sanı 152936.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.52.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.61.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
- Erakusaldiak-III - 16Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 3997Unikal süzlärneñ gomumi sanı 163635.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.51.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.58.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
- Erakusaldiak-III - 17Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 4037Unikal süzlärneñ gomumi sanı 151137.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.53.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.61.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
- Erakusaldiak-III - 18Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 4013Unikal süzlärneñ gomumi sanı 146238.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.53.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.63.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
- Erakusaldiak-III - 19Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 4067Unikal süzlärneñ gomumi sanı 152836.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.52.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.59.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
- Erakusaldiak-III - 20Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 4005Unikal süzlärneñ gomumi sanı 170832.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.46.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.53.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
- Erakusaldiak-III - 21Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 4000Unikal süzlärneñ gomumi sanı 187329.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.42.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.47.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
- Erakusaldiak-III - 22Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 3947Unikal süzlärneñ gomumi sanı 154038.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.53.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.61.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
- Erakusaldiak-III - 23Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 4018Unikal süzlärneñ gomumi sanı 148938.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.54.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.62.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
- Erakusaldiak-III - 24Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 4005Unikal süzlärneñ gomumi sanı 163034.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.50.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.58.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
- Erakusaldiak-III - 25Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 3997Unikal süzlärneñ gomumi sanı 160637.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.52.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.60.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
- Erakusaldiak-III - 26Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 3983Unikal süzlärneñ gomumi sanı 159537.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.52.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.59.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
- Erakusaldiak-III - 27Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 3990Unikal süzlärneñ gomumi sanı 161437.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.54.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.62.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
- Erakusaldiak-III - 28Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 3960Unikal süzlärneñ gomumi sanı 158735.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.50.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.57.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
- Erakusaldiak-III - 29Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 4008Unikal süzlärneñ gomumi sanı 166136.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.54.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.61.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
- Erakusaldiak-III - 30Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 3944Unikal süzlärneñ gomumi sanı 173734.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.49.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.56.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
- Erakusaldiak-III - 31Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 4042Unikal süzlärneñ gomumi sanı 174034.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.50.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.57.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
- Erakusaldiak-III - 32Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 4050Unikal süzlärneñ gomumi sanı 164235.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.51.7 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.58.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
- Erakusaldiak-III - 33Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 3960Unikal süzlärneñ gomumi sanı 158134.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.49.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.56.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
- Erakusaldiak-III - 34Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 4036Unikal süzlärneñ gomumi sanı 159834.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.49.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.56.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
- Erakusaldiak-III - 35Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 536Unikal süzlärneñ gomumi sanı 32149.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.59.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.63.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.