Erakusaldiak-I - 02

Süzlärneñ gomumi sanı 4035
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1283
39.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
57.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
64.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
Jaunak berak Abrahani esan zion eran: Ego merces tua
magna nimis. Ekusten dezu, Kristaua, nola graziaren
doaiak gizona egiten duan Zeruaren jabegai?
Egiten ere du Jaungoikoaren beraren adiskide.
Anima bat, graziaren doai, eta apaindura gabe dagoan bitartean, arkitzen da bekatuaren loiez zikindua,

eta Jaunaren aserrearen azpian, S. Paulok dion bezala: Fitii irae. Baña ozta jartzen da Jaunaren grazian,
egiten da Jaungoikoaren adiskide. Ala erakusten digu
Trentoko Konzilioak. Au aditzera eman zuan Jesu-Kristok, esan zienean Apostoluai: emendik aurrera ez
dizuet esango nere serbitzariak baizik nere adiskideak. Miretsitzen da S. Gregorio, onenbeste onra guri
Jaunak eman nai izateaz, eta dio: ez gera serbitzarien
izenaren diña, eta onratzen gaitu adiskideen izenarekin: O mira Divinae Bonitatis dignatio! Servi non
sumus digni nominari, et amici nominamur.
Ez dira onetan bukatzen, graziaren doaiak dakartzian, onrak; zeren doai enek gizona egiten du JesuKristoren senide. Jesu-Kristo da Aita Zerukoaren seme
bakarra bere izatez, zeren Aitaren izate, eta Jainkotasunak duan. Seme bakar onez gañera graziaren doaiarekin semetzat artzen ditu beste asko, edo graziaren
soñeko ederrarekin dauden guziak, eta oek geratzen
dira Jesu-Kristoren senideen onra andiarekin; Aita
baten umeak alabaña senideak dira. Orregatik JesuKristo da gure anai nagusia.
Azkenean graziaren doaiak gizona egiten du Espiritu Santuaren bizileku, eta Eliza bezala. Doai au animari ematean, S. Paulok dionez, ematen zaio Espiritu

Santua ere, eta an bizi da animaren giaria bezala, eta
an bizi naiko luke bere gogoko jauregian bezala, toki
guzietan ezpalego ere. Orregatik Jaunaren grazian
dagoan animari S. Paulok deitzen dio Espiritu Santuaren Eliza: An nescitis, quoniam membra vestra templum sunt Spiritus Santi?
Ekusten dezu Kristaua, zeñ onragarria dan animarentzat graziaren doai, eta soñeko ederra? Ekusten
dezu, zeñ miragarria dan alde onetatik? Eta ez da
gutxiago, zer kosta zitzaion doai au Jesus onari begiratzen badegu. Au da oraiñ ekusi bear deguna.

§ II.
Zuk nere Kristaua, ez dezu ekusten begiakin graziaren doai, eta janziera ederra, eta janziera au galdu
arren, ez dezu negar andirik egin esana dago: ekusten
ez duan begiak negarrik ez. Baziñaki, zenbat kosta
zitzaion Jesus onari, doai au zuretzat irabaztea! Galdu
zuen doai au gure lenbiziko gurasoak, Paradisuko
arbola baten fruta debekatua jaten zuala, eta galdu
zuen ez berentzat bakarrik, baita ondorengo guzientzat ere. Etzan gizonen, eta etzan Aingeruen artean

ere arkitzen oker au zuzendu zezakeanik, eta Jaunak
bere gaiñ artu bear izan zuan lan andi au. Aita betikoak eman bear izan zuan bere Seme bakarra, gizon egiñik, desegin zezan bekatua. Seme Jaungoikoa gizon
egin zan Birjiña txit Santaren. sabelean Espiritu Santuaren obraz. Oroi zaite, Kristaua, gero igaro zituan
neke, ta oñazeaz. Oroi zaite, zer illuntasun, edo tristurak ekusi zituan bere azkeneko arratsean. Oroi zaite,
nola jarri zan odolezko izerditan, eta iltzeko zorian.
Oroi zaite nola azotez urratu ta aranzaz koroatu zuen,
eta atzenean, nola gurutzean eman zan bere bizitza:
eta jakizu, au guzia kosta zitzaiola Jesus onari graziaren doaia guretzat irabaztea. Esan gidazu oraiñ: zeñ
miragarria izango ez da bada doai au, alde onetatik
begiratzen zaiola?
Ai! eta alaere daldu degu doai au añ erraz, edo
ezerezagatik? Galdu doai bat, Jaungoikoaren Seme,
eta adiskide: Zeruaren jabegai, Jesu-Kristoren senide,
eta Espiritu Santuaren bizileku egiten ginduana?
Galdu, Jesus onak ainbeste nekerekin guretzat irabazi
zuan apaindura ederra? Eta ezaguturik au guzia, ez
gera damuz desegingo? Lotsa gaitezen gure zentzugabekeriaz: egin dezagun alegiña graziaren doai miragarri au biltzeko, eta ongi gordetzeko. Onela emango

digu Jaunak guretzat prestaturik daukan betiko bizitza. Amen.

LAUGARREN ERAKUSALDIA
baña Jesu-Kristok bere Elizari utzi ziozkan
Sakramentuen gañean irugarrena.
ALABATUA &.
«Zer gauza dira Sakramentuak? galdetzen du
dotrinak: eta erantzuten du: Jesu-Kristok bere Elizari
utzi ziozkan, siñale agiri diran batzuek, oen bidez grazia eta birtuteak guri emateko. Zer gauza da grazia?
Da Jainkozko izate, edo doai bat gizona Jainkoaren
Seme, eta Zeruaren jabegai, edo heredero egiten
duana. Zer birtute graziarekin batean ematen ditue
Sakramentuak? Berezkiro iru Theologalak, edo Jainkoaganonz zuzen begiratzen duenak. Zeñ dira? fedea,
esperanza, eta karidadea». Orra zer erakusten dizun
dotrinak Sakramentu guzien gañean.
Sakramentu oek dira zazpi, fedeak erakusten
digun bezala. Dira siñale agiri diranak; zoaz ezperen
Sakramentu bakoitza ematen danean, zer egiten dan
begiratzera. Bataioan ixurtzen du bataiatzalleak ura
aurraren burugañera, eta esaten ditu Sakramentuari

dagozkan itzak. Orra nola bataioa dan siñale agiria:
eta au bera gertatzen da beste Sakramentuetan ere.
Siñale oek aditzera ematen ditue, animara dakartzien
ondasunak: egin dezagun kontu, bataioan ura ixurtzeak adirazten digu, Sakramentuaren bidez Espiritu
Santuak garbitzen duala anima bekatuaren loietik.
Sakramentuak animara dakartzien ondasunak ez dira
ekusten baizik fedeak erakusten ditu. Ondasun oen
artean andienak dira grazia, eta birtuteak: orregatik
doktrinak dio, Sakramentuai dirala, Jesu-Kristok bere
Elizari utzi ziozkan, siñale agiri diran batzuek, oen
bidez grazia, eta birtuteak guri emateko.
Sakramentuak, ongi artzen badira, ematen dio
animari, grazia deritzan apaindura ederra: au da doai
bat Espiritu Santuak Sakramentuen bidez animari
ematen diona, eta deitzen dio Jesu-Kristok eztaietako
janziera: Vestem nuptialem. Ez da doai au galtzen,
bekatu larriarekin baizik. Añ miragarri da doai, eta
apaindura au, non egiten duan gizona Jaungoikoaren
seme, eta Zeruaren jabegai, edo heredero. Jaungoikoaren seme, ez bere izatez, zeren gizonak ez duan, eta
ezin izan dezakean Jainkotasunik, baizik zeren graziaren doai, eta janziera ederrarekin apaindua dagoana
bere semetzat artzen duan Jaungoikoak, S. Juanek

esaten digun bezala, Videte qualem charitatem dedit
nobis, ut filii Dei nominemur, et simus. Zeruaren jabegai; Semea alabaña Aitaren ondasunen jabegaia da S.
Paulok dion eran.
Baña Zeruko Erreñua iritsi nai duanak amatu, eta
serbitu bear du Jauna, eta onetarako bear ditu birtute
egokiak, nekazari batek, lana egiteko, lanabes egokiak bear dituan eran, egin dezagun kontu atxurra,
laiak, area, zerra, aizkora. Orregatik Espiritu Santuak
graziaren doai, eta janziera ematean, ematen diozka
animari, Zerurako lanak egiteko birtuteak, nola diran
fedea, esperanza, eta karidadea, baita beste asekoere.
Edozeñek beregan ezagutzen du, gauz onak egiteko, gerala nagiak, eta gogo gutxikoak; eta gogoaren
kontra ari dan langillea askotan zabartu oida. Eritasun
au sendatzeko, zer egiten du EspirituSantuak? Birtuteakin batean ixurtzen ditu animan bere zazpi doaiak,
oekin egin ditzan, Zerurako egin bear, dituañ, lanak,
ez nola nai, baizik gogoz, eta gustoz.
Atzenean bear ditu animak gauz onak egiteko
Zeruko laguntzak; oek gabe alabaña ez gera gai, edo
gauza gogorazio on bat ere egiteko, ez eta Jesus bear
bezala esateko ere, dio S. Paulok. Zeruko lagunz oeta-

tik asko denbora egokietan ematen ditue Sakramentuak. Orra, zer, eta zertako diran zazpi Sakramentuak.
Sakramentuak dakartzien ondasunen artean grazia da andiena, eta beste guzien sustraia. Azkeneko
Erakusaldian asi nintzan adierazten, zeñ miragarria
dan doai au. Onetarako begiratu genduan, zeñ onragarria dan animarentzat, eta zenbat kosta zitzaion
Jesus onari doai au guretzat irabaztea. Gai oni beroni
narraikala, gaur ekusi bear degu, benik beñ: nola graziaren doaiak piztutzen dituan, bekatuan illak, eta
ustelduak dauden animak. Urrena, nola, animan sartzen dan unean bertan aienatzen dituan bekatu larri,
edo mortal guziak. Atzenean animari ematen dion
edertasun arrigarria. Enzun, nere Kristaua, arreta
andiarekin.

§ I.
Baziñaki, esaten zion Jesus onak emakume samariarrari; baziñaki, Jaunak bidaldu dizun doaiaren berri!
Si scires domum Dei. Au berau esango dizut gaur zuri,
nere Kristaua. Baziñaki, zeñ miragarria dan, zure animan. Espiritu Santuak ixuri zuan, graziaren doaia! Au

da doai bat, bekatuan illak, eta ustelduak dauden, animak ere piztutzen dituana. Anima bat, bekatuan erortzen danean, dala hitzez, dala gogoz, edo pensamentuz, dala obraz, illa geratzen da, Ezekiel Profetak dion
bezala. Anima, quae peccaverit, ipsa morietur. Gertatzen zaio animari bekatuarekin, gorputzari bere eriotzarekin gertatzen zaiona. Aldegiten du animak gorputzetik eta geratzen da au ezer ere ezin egin dezakean
eran. Baditu begiak, eta ez du ezer ekusten. Baditu
belarriak, eta ez du ezer aditzen. Baditu eskuak, eta
ez da gai beatz batere altxatzeko. Baditu oñak, ta eziñ
jaso ditu. Eta ona animari bekatu larri, edo mortalarekin gertatzen zaiona. Aldegiten du graziaren doaiak.
Aldegiten du nolerebait Jaungoikoak, eta geratzen da
anima illa, eta Zerurako obra on, eta irabazirik ezin
egin dezakean eran, bekatutik irten dediñ artean, eta
eziñ berez irten diteke. Gañera gorputza, iltzen danetik laster, asitzen da usteltzen. Biurtzen da ar, eta
zikinkeria; alde guzietatik kiratsa dario. Au bera gertatzen da asko animarekin. Erortzen dira bekatuan. Ez
due biotzik bekatua, eta bekatuaren bideak osotoro
utzitzeko: eta bekatuaren obian dautza ustelduak
bezala, eta kiratsa dariezala. Zuaz festa batera: ekusiko dituzu gizonezkoak alduen ongiena apainduak, eta

zerbait dirala, uste duenak. Ekusiko dituzu emakumeak nornai llilluratu, ta txoraturik utzi lezakeen eran
janziak. Nori gogorako zaio illak eta ustelduak daudela oriek? Ta ala egon oi dira geienak animaren aldetik.
Dira obi kanpotik zuritua dagoan baten anzekoak.
Ongi ematen du obiak, zuritua, eta armakin apaindua
ekusten danean; baña ken bedi estalki ederra, zer
ekusiko dezu? zer ezpada arra, sagua, zapoa; emen
saietsezurrak, an buruaren, eskuen, eta zankoen puskak. Eta zer ekusiko dezu, gizon, eta emakume apaindu orien barrunbeari begiratzen badiozu? Ekusiko
dezu, asko bekaturekin ustelduak daudela, kanpotik
bizi dirala badirudie ere. Alaere an miragarria da graziaren doaia, non bekatari usteldu oek ere piztutzen
dituan animan sartzen dan unean bertan. Piztutzen
ditu gañera animak, bekatuan erori baño len egin
zituan obra onak. Demagun, urlia, edo sandia denbora luzean bizitu dala bizitza on, edo birtutetsuan: eta
gertatzen zaiola bekatu larriren bati leku ematea. Une
artan bertan illak geratuko dira orduraño egindako
obra on guziak, Apostoluen, eta Birjiña txit santarenak
adiña izan balira ere. Añ izugarria da bekatu larriaren
puzoia. Baña graziaren doaiak, animan agertzen dan
bezala, piztuko ditu obra on aek. Ekusten dezu, Kris-

taua, nola graziaren doaiak piztutzen dituan, bekatuan illak, eta ustelduak dauden, animak? eta era
berean len egindako obra onak? Eta doai au ezta guziz
miragarria? Baña goazen aurrerasêago, eta dakuskun,
nola animan sartzen danean aienatzen dituan bekatu
larri, edo mortal guziak, diranak dirala.

§ II.
Demagun, añ errebes-gaiztoa izan dala bat, non
egin dituan munduaren asieratik gertatu, eta munduaren bukaeraraño gertatuko diran bekatu itsusi
guziak. Jakizu, añ andia dala, graziaren doaiak bekatuaren kontra duan indarra, non gizon errebesaren
bekatu guziak aienatuko litukean animan sartze utsarekin, eguzkiak gauaren illuntasunak aienatzen dituan
eran. Au aditzera ematen digu Isaias Profetak, dionean, elurra beziñ zuri egingo dirala gure bekatuak,
grana bezela balira ere: Si fuerint peccata vestra ut
coccinum, quasi nix dealbabuntur. Eta alaere doai au
ez degu oraindaño ezertan iduki?
Demagun, Kristaua, zure baratza, edo berjeran
agertzen dala iru orriko lore guziz eder bat. Begiratzen

diozu, eta ekusten dezu, orri bakoitzean ezarriak daudela urrezko letra batzuek. Lenengo orriko letrak dioe
era onetan: illak piztutzen ditu. Bigarren orrikoak dioe:
gaitz mota guziak aienatzen ditu. Irugarren orrikoak
dioe: gorde ni ongi, eta etzera gaixotuko, ez illko. Arriturik geratzen zera, letra oek dioena irakurririk. Aditzen dezu, ill dala zure adiskide bat: kentzen diozu
lenengo orriari piska bat; ipintzen diozu adiskideari
ezpañetan, eta piztutzen da. Nork esan, norañokoa
izango litzakean orduan zure poza? Aditzen dezu
geroago, zure auzoan dagoala norbait etsia, eta azkeneko asnasetan bezala. Artzen dezu bigarren orritik
piska bat, eta ematen diozu eriari ardo gutxi batean.
Ozta igaro du barrena, geratzen da gaitzik gabe, eta
osotoro sendatua. Arriturik, eta zer gertatzen zatzun
eztakizula geratzen zera. Artzen dezu irugarren orritik
beste piskabat: sartzen dezu kutun eder batean, eta
zerekin darabiltzu, eta geroztik ez dezu gaitzik batere:
etzera moteltzen, zartzen, eta iltzen. Atozea, zer ez
luke balioko lore miragarri onek? Zer ez lizake emango beraren orri bakoitzagatik? Pozik erreñu osoak ere
emango lirake. Kristaua; eta eztakizu, lore eder au
dala Espiritu Santuak zure animan ipiñi zuan graziarenlorea? Lore onek piztutzen ditu bekatuan illak zeu-

den animak. Lore onek aienatzen ditu animako gaitzmota guziak, eta lore au ongi gordetzen duana ez da
beñere illko. Baña gauza negargarria! Lore eder au
galtzen da sarritan, eta ezerezagatik! Non da, Kristaua, gure sinistea? Baña begira atzenean, graziaren
doaiak animari ematen dion, edertasun arrigarriari.
Ez degu begiz ekuzten, ez bekatuan dagoanaren
itsustasuna, ez grazian dagoanaren animako edertasuna: orregatik ez da erraz bi gauza oek ongi adiraztea. Alaere zerbait argitasun eman diteke, Jaunak beñ
baño geiagotan agertu duanarekin. S. Bernardok esaten digu, Erlijioso bati erakutsi ziola Jaunak Demonioa,
eta añ itsusia, ta izugarria zan au, non kordegabe
geratu zan Erlijiosoa, eta etzan beregana egun bat
osoan. Santa Katalina Senakoari ere agertu zion beiñ
Jaunak Demonioaren itsustasuna, ta izutu zan ainbesteraño, non esan oi zuan, naiago zuala munduaren
bukaeraraño susko bide batean ibilli, ezen ez berriz
ura ekustea. Eta nondik, eta nola ote da Demonioa añ
itsusia, izanik len guziz ederra? Jaunaren kontra egin
zuan bekatutik; Eta bekatu batek añ itsusia utzi
bazuan Luzifer, begira, Kristaua, nolakoa egongo
zeran Jaunaren begietan; bada egin, eta eragin dituzu
ainbeste bekatu itsusi.

Baña nolakoa ote da, anima bati graziaren doai,
eta jañzierak ematen dion, edertasuna? Au da gauza
bat, ez gizonak, eta ez Aingeruak ongi aditzera emango duena. Demagun, kristalezko onzi garbi batera biltzen dala, eguzkiak, eta izarrak, berjeretako loreak,
urreak, zillarrak; perlak, eta diamanteak duen edertasun guzia. Ateratzen due eguzkitara onzi ura, an bildu
diran edertasun guziakin; Zeñ ederra agertuko lizake?
Baña edertasun au guzia ezer ez bezala izango lizake,
graziaren doaiak animari ematen dion edertasunaren
aldean. Santa Katalina Senakoari agertu zion beñ Jaunak grazian zegoan anima bat, eta añ andia zan aren
edertasuna, Santaren iritzian, non esan oi zion Konfesoreari: O Aita! eta ekusiko balu grazian dagoan arima
baten edertasuna! Uste det, anima bat edertasun onetan ipintzeagatik, pozik beñ, eta berriz jarriko litzakeala, eriotzaren perillean.
Orra, zeñ miragarria dan graziaren doai, eta
apaindura, ukitu diran iru alde oetatik begiratzen zaiola. Doai onek piztutzen ditu anima, bekatuan illak, eta
ustelduak daudenak ere. Doai onek, animan sartzen
dan unean bertan, aienatzen ditu bekatu larri, edo
mortal guziak. Doai onek ematen dio animari edertasun bat eguzkiaren, izarren, lore, perla, ta diamanteen

edertasun guzia garaitzen duana. Ta doai au galdu
guk! Eta galdu, zergatik? Gura txar bati leku emateagatik. Arritu zaitezte Zeruak, eta desegin Zeruko
ateak: Obstupescite Caeli et portae ejus desolamini.
Zer egin aldezake bekatariak, kalte au desegiteko?
Ezta besterik bear, S. Juanek esaten diguna baizik:
oroi zaite, esaten digu, nondik erori zeran bekatu egitean, eta damuz beterik biur zaite Jaunagana: Memor
esto, unde excideris; et age paenitentiam. Onela iritsiko dezu graziaren doai miragarria, eta gordetzen
badezu, iritsiko dezu betiko bizitza. Amen.

BOSTGARREN ERAKUSALDIA
baña Jesu-Kristok bere Elizari utzi ziozkan,
zazpi Sakramentuen gañean laugarrena.
ALABATUA &
«Zer gauza dira Sakramentuak? galdetzen du
dotrinak: eta erantzuten du: Jesu-Kristok bere Elizari
utzi ziozkan, siñale agiri diran batzuek, oen bidez grazia, eta birtuteak guri emateko. Zer gauza da grazia?
Da Jainkozko izate, edo doai bat gizona Jainkoaren
seme, eta Zeruaren jabegai, edo heredero egiten
duana. Zer birtute graziaregin batean ematen ditue
Sakramentuak? Berezkiro iru Teologalak, edo Jainkoaganonz zuzen begiratzen duanak. Zeñ dira? fedea,
esperantza, ta karidadea. Orra zer erakusten dizun
dotrinak Sakramentu guzien gañean».
Sakramentu oek dira zazpi, fedeak erakusten
digun bezala. Dira siñale agiri diranak; zoaz ezperen
Sakramentu bakoitza ematen danean, zer egiten dan
begiratzera. Bataioan ixurtzen du bataiatzaileak ura
aurraren burugañera, eta esaten ditu Sakramentuari

dagozkan itzak. Orra, nola bataioa dan siñale agiria:
eta au bera gertatzen da beste Sakramentuetan ere.
Siñale oek aditzera ematen ditue animara dakartzien
ondasunak: egin dezagun kontu, bataioan ura ixurtzeak adieratzen digu, Sakramentuaren bidez Espiritu
Santuak garbitzen duala anima bekatuaren loietik.
Sakramentuak animara dakartzian ondasunak ez dira
ekusten, baizik fedeak erakusten ditu. Ondasun oen
artean andienak dira grazia, eta birtuteak: orregatik
doktrinak dio, Sakramentuak dirala Jesu-Kristok bere
Elizari utzi ziozkan siñale agiri diran batzuek, oen
bidez grazia, eta birtuteak guri emateko.
Sakramentuak ongi artzen badira, ematen dioe
animari grazia deritzan apaindura ederra: au da doai
bat Espiritu Santuak Sakramentuen bidez animari
ematen diona, eta deitzen dio Jesu-Kristok eztaietako
janziera: Vestem nuptialem. Ezta doai au galtzen
bekatu larri, edo mortalarekin baizik. Añ miragarria da
doai, eta apaindura au, non egiten duan gizona Jaungoikoaren seme eta Zeruaren jabegai, edo heredero.
Jainkoaren Seme, ez bere izatez, zeren gizonak ez
duan, eta eziñ izan dezakean Jainkotasunik baizik
zeren graziaren doai, eta janziera ederrarekin apaindua dagoana bere Semetzat artzen duan Jaungoikoak,

S. Juanek esaten digun bezala: Videte qualem charitatem dedit nobis, ut filii Dei nominemur, et simus.
Zeruaren jabegai; Semea alabaña Aitaren ondasunen
jabegaia da S. Paulok dion eran: Si autem filii et haeredes.
Baña Zeruko erreñua iritsi nai duanak, amatu eta
serbitu bear du Jauna, eta onetarako bear ditu birtute
egokiak nekazari batek, lana egiteko, lanabes egokiak, bear dituan eran, egin dezagun kontu atxurra,
laiak, area, zerra, aizkora, Orregatik Espiritu Santuak,
graziaren doai eta janziera ematean, ematen diozka
animari, Zerurako lanak egiteko, birtuteak, nola diran
fedea, esperanza, karidadea, eta beste asko.
Edozeñek beregan ezagutzen du, gauz onak egiteko gerala nagiak, eta gogo gutxikoak: eta gogoaren
kontra ari dan langillea askotan zabartu oi da. Eritasun au sendatzeko, zer egiten du Espiritu Santuak?
Birtuteakin batean ixurtzen ditu animan bere zazpi
doaiak, oekin egin ditzan, Zerurako egin bear dituan
lanak, ez nola nai, baizik gogoz, eta gustoz.
Atzenean bear ditu animak, gauz onak egiteko
Zeruko lagunzak; oek gabe alabaña ez gera gai, edo
gauza gogorazio on bat ere egiteko, ez eta Jesus bear
bezala esateko ere, dio S. Paulok. Zeruko lagunz oeta-

tik asko denbora egokietan ematen ditue Sakramentuak. Orra zer, eta zertako diran zazpi Sakramentuak.
Sakramentuak dakartzien ondasunen artean grazia da andiena; eta beste guzien sustraia. Azkeneko bi
Erakusaldietan alik ongiena aditzera eman dizut, Kristaua, zeñ miragarria dan doai au. Baña oraindaño
esan degun guzia ez da, doai ouen miragarritasuna
adierazteko, diña. Doai au da Espiritu Santuak animan
ixurtzen duan ur bizi lurretik Zeruraño igotzen dana.
Au da gaur lenengo lekuan aditzera emango dedana.
Doai au da birtute guzien zepa, edo sustraia, bere
alsumak Zeruraño botatzen dituana. Au da bigarren
lekuan aditzera emango dedana. Atzenean doai au da
obrarik txikienai ere Zeruko erreiñu, edo betiko bizitzaren balioa ematen diena. Au da azkena aditzera
emango dedana. Enzun arreta andiarekin, Kristaua.

§ I.
Zu, nere Kristaua, bataioko egunean, eta ongi konfesatu zeranean, Espirutu Santuak apaindu zinduan
graziaren doaiarekin. Baziñaki, zeñ miragarria dan
doai au ¡Si scires donum Dei! Doai au da beñik beñ,

Espirutu Santuak zure animan ixurtzen duan ur bizi,
lurretik Zeruraño igotzen dana. Ur bizia, zeren, berez
ura ezpada ere, garbitzen duan anima bekatuaren loi
guzietatik, gorputza urak garbitzen duan baño obeto.
Ur bizia gañera, zeren ur onek ematen dion animari
betiko bizitza. Ur bizi au añ miragarria da, non, bere
aldetik egiten badu animak dagokana, ugaritzen eta
egiten dan iturri. Demagun, arreta andiarekin gordetzen duala animak iturri onek dakarren ur guzia: aziaz
joango da, eta igoko da Zeruraño, an dauka alabaña
bere asiera, eta jatorria; eta edozeñek daki, iturri
bateko ura igo ditekeala bere jatorriaren neurrian. Au
guzia berak bezala, eta guziz ederki aditzera eman
zigun Jesus onak, emakume Samariarrarekin izan
zuan, izketan. Zijoan beñ Jesus Galileara. Bideko
nekearekin aunatua zijoan, eta eguardiko denboran
geratu zan Siquen zeritzan erriaren sarreran putzu
baten aldean. Apostoluak errira joanak ziran bazkalzeko bear zituen, gauzen billa, eta bitarte onetan etorri
zan emakume bat putzutik ura eramatera. Esan zion
Jesusek: indazu ura. Emakumeak ezagutu zuan, janziak, eta itzegiteak zirudianez, Judutarra zala Jesus,
eta Judatarrak zeduzkeen erejetzat Samariarrak. Orregatik eranzun zion emakumeak Jesusi: Nola zuk, izanik

Judatarra, ura eskatzen didazu niri? Esan zion orduan:
Baziñaki, zer doaia bidaldu dion Jaunak munduari! Si
scires donum Dei! Baziñaki, nor dan zuri ura eskatu
dizuna! zerorrek eskatuko zenion, eta emango zizun
ura, baña nolakoa? emango zizun ur bizia: Aquam
vivam, Ur au iturri biurtuko da, eta alako eran igoko
da, non saltatuko dan Zeruraño, edo betiko bizitzaraño: Fiet in eo fons aquae salientis in vilain aeternam.
Etzuan aditzen emakumeak, zer ur zan Jesusek zion
ura, eta esan zion: Jauna, indazu ur orretatik, ez nabillen beti atzera, ta aurrera ur billa. Orduan esan zion
Jesusek: zoaz, deitu zaiozu zure gizonari, eta atoz
gero. Eranzun zion emakumeak: ez det gizonik. Ongi
esan dezu, esan zion Jesusek; ongi esan dezu, ez
dezula gizonik bost gizon izan dituzu, eta orañ dezuna
ez da zurea. Ezagutu zuan emakumeak, Profetaren
bat zala Jesus, bada argiro esan zion gertatzen zitzaiona: eta atzenean, Jesusek berak ala esanik, sinistu ere
zuan, zala Mesias, edo munduaren Salbatzallea. Orra,
nere Kristaua, nola, graziaren doaiari guri aditzera
emateko, deitzen dion Jesusek ur bizia. Ur au, ongi
gordetzen bada, biurtzen da iturri, eta igotzen da
Zeruraño: Fons aquae salientis in vitam aeternam.
Atozea orain, nere Kristaua: ez da alde onetatik guziz

miragarria graziaren doaia? Baña gutxi dira Espiritu
Santuaren iturri eder au gordetzen duenak, eta geienak bizi dira bekatuaren ur ustelak edaten dituela.
Baña goazen aurrera, eta ekusi dezagun, nola graziaren doaia dan, virtute gucien cepa, edo sustraya, bere
alsuma ederrac Ceruraño botatzen dituana:

§ II.
Anima bat, bataio, edo konfesioko Sakramentuarekin Jaunaren grazian jarri dedin artean; da arbola
makatza bezala. Arbola makatza, eta onek botatzen
dituan alsumak ez dira egokiak fruta gozoak emateko,
eta au bera gertatzen da graziaren doaia gabe arkitzen dan animarekin. Orregatik Espiritu Santuak
bataio, eta Konfesioko Sakramentuarekin ipintzen du
animan zepa, eta sustrai miragarri bat, Zeruko birtute, eta doaien mentuak berekin, dituana, nola diran
fedea, esperanza, karidadea, eta beste asko. Mentu
oek, ongi maneatzen, eta gordetzen baditu animak,
asiko dira beren alsuma ederrak botatzen: beteko dira
obra onen lorez, eta frutaz, eta altxako dira Zeruraño.
Demagun zure etxeko basoan arkitzen dezula zepa,

edo sustrai bat alsumaz betea. Begiratzen diezu ongi,
eta ekusten dezu bakoitza dagoala ninikaz, edo motez
betea. Andik geroseago bazoaz, eta ekusten dezu,
alsuma aek, batzuek daudela lore guziz ederrez
beteak, besteak fruta gozoakin. Ekusten dezu atzenean arbola ura azitzen dala odeietaraño, ta uda ta
negu beti dagoala lorez, eta frutaz betea. Esan zadazu, Kristaua, zeñ eder-zoragarria ez lizake izango
arbola au, eta onen zepa? Ederragoa da bada Espiritu
Santuak zure animan aldatu, edo ipiñi zuan graziaren
zepa, edo sustraia, eta sustrai onetatik datorren arbola, dakartzian alsumai lagunzten bazate. Zeñ atsegin
andia gauz oen berriak jakitea, Jaunaren beldur Santuan bizi diran animentzat! Oek graziaren zepa miragarria ez galtzeagatik gau ta egun ernai daude: goizean, esnatzen diranetik, adoratzen due Jauna, ematen diozkee, beragandik artu dituen, mesedeen eskerrak: eskeintzen diozkee bere onra, ta gloriarako eren
itz, pensamentu, ta lan guziak. Sarritan egiten ditue
fede, esperanza, karidadezko afektoak: aldegiten due,
animak zikintzea besterik ez dakarten, munduko erausi, eta atsegiñetatik: leialki ari dira beren bizimoduak
eskatzen dituan lanak egiten; eta gurutze, ta naigaberen bat datorkienean, altxatzen due biotza Jaunagana,

eta esaten dioe: Egin bedi, Jauna, zuk nai dezuna; izan
bedi nege au zure onran. Gisa onetan graziaren sustraietik datozen alsumak betetzen dira lorez, eta obra
onen fruta gozoz, eta igoaz dijoa arbola Zeruraño. Alai
zaitezte, anima onak: zoazte aurrera, autu dezuen
bizitz onean, mundu ustel-galdu onen losentxetatik
igesegiten dezuela. Azkenean graziaren doaia da
obrarik txikienari ere Zeruko erreñu, ta betiko bizitzaren balioa ematen diena. Au da oraiñ ukituko dedana.

§ III.
Kristauak, bekatuan dagoan bitartean egiten
dituan, obrak, berenez onak, ta laudagarriak izan
arren, illak, ta Zerurako ezer balio ez duenak dira.
Illak, zeren graziaren bizitzaren zepa, edo sustraia
galdu zan. Demagun sagar bat loretan dagoan denboran, egoaren kolpe andi batek ateratzen duala sustraietik; lore aek, ederrak izan arren, ez due frutarik
ekarriko, zeren sustraia galdu dan. Gañera bekatuarekin anima illa dagoan bitartean egindako obra onak ez
due Zerurako baliorik, zeren Jaunaren adiskidearenak
ez diran eta Zeruaren balioa ematen duan doairik ez

duen. Zabaldu bitza batek bere ondasunak, beartsuai
laguntzen. Atera bitza gogora ditezkean baraurik
gogorrenak: irabazi bitza Zerurako Apostoluak baño
anima geiago: piztu bitza illak, alda bitza batetik bestera mendiak. Obra oek guziak ez dira izango Zerurako irabaziak, zeren graziaren zepatik ez datozen. Ala
esaten digu S. Paulok: Si habuero omnem fidem. ita ut
montes transferant, Charitatem autem non habuero,
nihil sum. Baña Jaunaren grazian arkitzen bada anima
bat, onen obra on txikienak ere, ongi egiña bada,
balioko du Zeruko erreñua, zeren graziaren doaiak ala
balio duan. Gauza txikia da bearsu bati ogi zerra, edo
ur pîska bat ematea, eta alaere balio du Zerurako
erreñua. Ala adirazten digu S. Paulok. Quod in praesenti est momentaneum, et lete... aeternum gloriae
pondus. operatur.
Bukatu dizut, nere Kristaua, graziaren gañean asi
nituan Erakusaldiak, eta aldedan ongiena aditzera
eman dizut, zeñ miragarria dan doai au. Doai onek
egiten du gizona Jainkoaren Seme, eta adiskide: JesuKristoren senide, Zeruaren jabegai, eta Espiritu Santuaren bizileku, edo Eliza. Doai onek piztutzen ditu,
bekatuan illak, eta ustelduak zeuden animak: aienatzen ditu, animan sartzen dan unean bertan, bekatu

larri guziak, diranak dirala, eta ematen dio animari
edertasun bat, bear bezala, ezin gizonaren mingañak
aditzera eman lezakeana. Doai au da Espiritu Santuak
animan ixurtzen duan ur bizia, eta ongi gordetzen
bada, igotzen da Zeruraño: da birtute, eta Zeruko
doaien zepa, edo sustraia: eta botatzen dituan alsumak, lore, eta frutuak altxatzen dira Zeruetaraño: Zer
geiago? Grazian dagoanaren obra on txikienari ere
ematen dio, Zeruko erreñuak duan adiña balio. Orregatik egiarekin esan zuan San Leonek: garaitzen
dituala doai onek gañerako doai guziak: omnia dona
excedit hoc donum. Billa dezagun, kristaua, doai au,
kostadedilla edozeñ gauza. Ez dezagun galdu ezergatik ere; eta berekin ekarriko du beti-beti iraungo, duan
Koruko gloria. Amen.

SEIGARREN ERAKUSALDIA
baña bataioko Sakramentuaren gañean lenengoa.
ALABATUA &
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Erakusaldiak-I - 03
  • Büleklär
  • Erakusaldiak-I - 01
    Süzlärneñ gomumi sanı 3860
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1390
    40.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    57.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    65.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Erakusaldiak-I - 02
    Süzlärneñ gomumi sanı 4035
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1283
    39.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    57.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    64.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Erakusaldiak-I - 03
    Süzlärneñ gomumi sanı 3970
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1281
    41.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    57.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    64.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Erakusaldiak-I - 04
    Süzlärneñ gomumi sanı 3942
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1412
    41.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    57.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    64.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Erakusaldiak-I - 05
    Süzlärneñ gomumi sanı 3804
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1383
    40.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    57.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    65.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Erakusaldiak-I - 06
    Süzlärneñ gomumi sanı 3938
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1471
    37.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    56.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    63.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Erakusaldiak-I - 07
    Süzlärneñ gomumi sanı 3867
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1467
    36.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    53.7 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    61.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Erakusaldiak-I - 08
    Süzlärneñ gomumi sanı 4017
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1458
    38.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    56.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    63.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Erakusaldiak-I - 09
    Süzlärneñ gomumi sanı 3985
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1352
    39.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    56.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    64.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Erakusaldiak-I - 10
    Süzlärneñ gomumi sanı 3984
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1284
    39.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    57.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    64.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Erakusaldiak-I - 11
    Süzlärneñ gomumi sanı 3960
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1309
    40.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    57.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    64.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Erakusaldiak-I - 12
    Süzlärneñ gomumi sanı 3926
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1483
    39.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    56.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    65.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Erakusaldiak-I - 13
    Süzlärneñ gomumi sanı 3933
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1437
    40.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    55.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    63.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Erakusaldiak-I - 14
    Süzlärneñ gomumi sanı 3946
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1408
    39.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    56.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    64.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Erakusaldiak-I - 15
    Süzlärneñ gomumi sanı 4516
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1540
    28.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Erakusaldiak-I - 16
    Süzlärneñ gomumi sanı 4063
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1333
    42.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    59.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    65.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Erakusaldiak-I - 17
    Süzlärneñ gomumi sanı 3991
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1356
    40.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    56.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    64.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Erakusaldiak-I - 18
    Süzlärneñ gomumi sanı 3927
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1468
    39.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    54.7 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    62.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Erakusaldiak-I - 19
    Süzlärneñ gomumi sanı 3911
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1483
    38.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    54.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    61.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Erakusaldiak-I - 20
    Süzlärneñ gomumi sanı 3998
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1364
    40.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    58.7 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    65.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Erakusaldiak-I - 21
    Süzlärneñ gomumi sanı 3964
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1236
    42.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    59.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    66.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Erakusaldiak-I - 22
    Süzlärneñ gomumi sanı 3994
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1452
    40.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    57.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    66.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Erakusaldiak-I - 23
    Süzlärneñ gomumi sanı 3908
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1383
    42.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    59.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    66.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Erakusaldiak-I - 24
    Süzlärneñ gomumi sanı 3948
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1323
    41.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    58.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    67.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Erakusaldiak-I - 25
    Süzlärneñ gomumi sanı 3969
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1544
    38.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    56.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    63.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Erakusaldiak-I - 26
    Süzlärneñ gomumi sanı 3979
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1605
    37.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    52.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    60.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Erakusaldiak-I - 27
    Süzlärneñ gomumi sanı 4037
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1527
    36.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    51.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    59.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Erakusaldiak-I - 28
    Süzlärneñ gomumi sanı 3974
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1508
    39.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    54.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    62.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Erakusaldiak-I - 29
    Süzlärneñ gomumi sanı 3071
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1115
    43.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    59.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    66.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.