Ekonomiako Lehen Pausoak I - 6

Süzlärneñ gomumi sanı 3434
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1642
24.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
33.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
37.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
Industria, komertzio eta nekazaritzako alokatuen numeroari buruz, 1962-n — azkenengo zenstoaren fetxa — 11,5 miloi zen (1.100.000 gehiago
1964-n baino). Zer gehitze egon da gerra aurreari
buruz? Segur asko miloi eta ehun inila hau baino
askoz haundiago, Frantzian alokakuntza gehikorraren mugimendua etengabee izan baita. Hona
ordea estadistikek 250.000-ko (% 2) gorakada bakarrik ematen dutela gerra aurreari buruz. Hau
barregarria da lur-alokatuen gutitzea kontuan
edukita ere. Honen errua, lehen esan dugunez,
gerra aurreko eta osteko zentsoak hain guti konparagarri izateak daduka. Diogun beraz minimora

106

jorik, alokatuen numeroak (funtzionarioak kanpo)
gutienez miloi bat (eta dudarik gabe gehiago) gehitu behar izan duela 1936-tik 1961-ra hau da, % 9
edo 10.

Guztira, alokatuen numeroaren gehitzea (funtzionarioak barru) gerra aurreari buruz gutienez
1,8 miloitan jo daiteke, hau da, % 15-tan (14). Gehitze hau askoz nabarbenago da era batera beste
pertsona talde aktibo batzu gutitu baitira (batez
ere lur-langileak eta merkatari tipiak); biztanleria aktibo enplegaturik apenas gehitu da (% 3-tik
4-ra). Errenta nazionalean beraz alokairuen parteak gorantz egin behar, batez ere alokatu gehigarri hauei ordaintzeko.

3. Gaineratu beharra dago oraindik alokatuen
lanaren luzera asko gehitu dela gerra aurreari buruz: % 19 orduka ordaintzen zaion pertsonalarentzat transformazio industrietan. Ikusten denez,
alokatuen eta funtzionarioen partea nazioko errentan gehitzeak ez du esan nahi hauentzat hobekuntza haundirik egon denik nazioko beste gizarte
mailei buruz, zeren, aldi honetan 1,8 miloi alokatu
funtzionario gehiago baitago parte hau banatzeko
eta gainera parte hartarako eskubide edukitzeko
denbora gehiago lan egin behar (nazioko beste
maila aktiboek ordea ez dute lan ordurik luzatu
beharrik eduki).

Azkenez argi dago, patroingoak zioenaz kontra, alokatuen partea errenta nazionalean askoz
astiroago gehitu dela berek sarturiko lanorduen
kopuru osoa baino. Dudarik gabe alokatuen atzerapen hau nazioko aberaspenean askoz haundiago

107

izanen zatekeen azken hogei urteotako huelgen
sakadarik gabe.

4. Hala ere, ihardukitzen du patroingoak, alokatuen errenta diferituko partea (prestamen sozialak eta familiarrak) hobetu egin da. Dudarik
ere ez, esanik dugun bezala, errenta hauk asko
gehitzen direla segurantza sozialaren hedadurari
eskerrak asignazio familiarretan eta erretiroetan.
Baina ez dira alokatuak prestamen sozialan gehitzearen irabaztun bakarrak, aurreko koadroan nabari denez (% 11). Bakar enpresariak ere onuratzen dira “kotizatzera jartzen badira), eta gaur
halako prestamenik hartzen duten nekazariak asko dira: hainbeste denboratan izentazio uts bat
besterik ez zedukatela, orain behintzat komertzioko eta industriako alokatuek haina hartzen dute
kasik. Laburki, gerra aurreaz konparaziorik egitekotan, pentsa beharra dago prestamen sozial eta
familiar gehigarrien zati bat bakarrik doakiela
alokatuei (behar bada % 6 edo 7, % 11-tik). Kontu guztiok jo eta gero, hona alokatuen parte osoaren (sarrera zuzenen eta diferituen) gehitzea errenta nazionalean % 7 edo 8 baino ez dela (% 47-tik
% 54 edo 55-ra pasaturik guti gora behera). Gorakada hau askoz tipiago da alokatuek lan eginiko
ordu kopuruarena baino (laurden edo bosten bat
inguru) .

Xirokuntza erlatiboa, baina ez xirokuntza guztizkoa

Gerra aurreaz konparaturik beraz, “xirokuntza
zioko aberaspenean, ere lan gehigarria jorik, itxaerlatiboa” egon da, hau da, alokatu bakoitzak nadon zezakeen partearen gutitzea. Honek bestalde
berdin balio du alokatu tipientzat nahiz erdikoentzat.

Baina ez da egon, komunista frantsesek — ez
noski Rusiako Partidu komunistako teorikoek —
uste zutenez kontra, “guztizko xirokuntzarik”, hau
da, alokatu multzoaren pobretze gero eta dramatikoagorik, eta ez da egon langileen burrukagatik
batez ere. Aski zaikegu, honetaz konbentzitzeko,
nola gehituz doazen ikustea — herri hauzoetan
ere — berebilak, scooterrak, garbigailuak, izozgailu
elektrikoak, oporretara doazen erdiko alokatuak...
Gaur ez dago esaterik gizarte klase pribilejiatuak
bakarrik onuratu direla nazioko aberaspenaz. Baina bai ondo esanik dago berak direla onuradun
nagusiak, eta gainera lehen errenta nazionalean
zedukaten partea gaindurik.

Hala eta guztiz ere, har gogotan ez dudala esan
aberastasun gehikorra dela-eta, ia bizitzetxe krisisik ez dagoela edo bizitzetxe krisisa 1938-n baino
gutiago gogorra dela; ez eta ez dut esan alokatuen
egoera asko hobetu denik ere... Egia da, ordea,
guztira alokatuen egoera hobetu egin dela 1938-ri
buruz etai batez ere alokatu altuena.

“ Enpresarien ” errentak: hondorik gabeko osin

Eta Frantziako beste gizarte taldeak? Nekazariei buruz, ez dadukagu estadistika ofizialak besterik; dokumentu ofizialetan hauen errentak beste
“enpresarienekin” batera kontatzen dira: industrial, merkatari eta profesio liberalak. Multzo honetako zatia gutitu egin da gerra aurreari buruz:

109

% 28, % 35-en ordez. Hau nekazarien gutitzeak
esplikatzen du batez ere: 3.011.000 1962-n eta
5.260.000 1938-n, hau da, % 40 gutiago. Nekazarien sarrerak apartatzea lortuz gero, beste “enpresarien” partea errenta nazionalean gehitu egin
dela ikusiko genuke.

Esan al dezakegu, hau esplikatzeko, enpresari
ez-nekazarien lan-luzera gehitu egin dela? Honek
azterketa zehatzagorik beharko luke, baina gaurko
egoeran arrikuzko litzateke baiestea: enpresariek
lehen haina lan egiten dute, lehengo asteburu luze
eta guzti. Ez dut uste merkatariek gerra aurrean
baino ordu gehiago lan egiten dutenik; aitzitik
ordea gerra aurrean baino astean egun bat gutiago irekitzen dute denda, bitartean denda astean
egun batez derrigor hersteko agindua etorri
baitzen.

Errenta zuzenetako hirugarren saila: estadistikek diotena: “kapitalaren errentak”. Kapital gisa
jarritako dirutik datozen sarrerak dira hauk, dela
elkarteei prestatuz (obligazioak) dela elkarteetan
parte hartuz (akzioak), edo baita inbersio inmobiliario gisa ere (sarrerak orduan inmuebleetako
maizterrak ordainduriko errentak dira). Sarrera
mota honetako portzentaia asko gutitzen ari da
errenta nazionalean: % 3, % 13-ren ordez. Gutitze hau kaltegarri zaie beren dirua gerra aurrean
inbertitu zutenei. Gainera orain gerra aurrean baino 30 bider gutiago benetan balio duen frankotan
ordaintzen zaie.

Debaluazioak munduko nazio guztietan, zorren
balioak gutitzeko oso modu efikazak dira, zordunak kapital prestatuaren izenezko balioa (frankotan) ordaintzen baitu eta ez kapital haren benetako balioa (erosteko ahalmena). Frantziako Estatuak garaitiaz erabili du gerra aurrean eta ostean urrengoz urrengoko debaluazioen politika
hau; honela huskeriazko zorrarekin (benetako baliotan) bukatu zuen gerra, hasi berriz zor izugarriz hasi zuela. Dirua prestatu ziotenak galtzaile...

Alokairuen partea gehitua joanen da

Ikusi dugunez, belaun-aldi bakar batean aldakuntza haundiak egon dira errentaren banaketan.
Eta hala ere, belaun-aldi bat ez da noski hain denboraldi luzea... Konsumoan ere, gorago esan bezala, zer aldakuntza azkarrak egon diren kontuan
edukiz gero, Ekonomia agudo transformatzen ari
zaikula inguruan ikusiko dugu. Gure mendekiderik gehienek honen kontzientziarik eduki ez arren,
eboluzioak bere bidea darama aurrera.

Errenta nazionalaren banaketako eboluzioari
buruz egin berri ditugun oharrok — zifra ofizialetatik atereak — baitetsirik geratu dira gorago
aipatu dudan Kontseilu Ekonomikoaren azterketa
berezi batean. Azterketa honetan Kontseilu Ekonomikoa errenta nazionaletatik alokatuei zer parte (% 60 bere ustez) zegokien ez ezik, gerra auxretik honantz zer eboluzio ekarri duen jakiten
ere saiatu da. Haren eta gure konklusioak baterakoak dira: haren ustez alokatuen proportzioa
errenta nazionalean % 51-tik % 60-ra (+ % 9)
pasa da; gure kontuetan % 47-tik %-ra ( — % ):
alde tipia benetan.

Bestalde eboluzio hau ez da Frantziakoa bakarrik, nazio industriatu guztietan nabari dena
baizik. Estatu Batuetan esaterako, alokatuei destinaturiko errenta naziohal zatia 60 urtetan (1875-
1935) % 54-tik % 60-ra pasa da .Gerra azkenean
% 60-tik gora dago kasik. Eboluzio jeneral hau
gorago nioen klase aktiboen mugimenduari dagokio: alokatuak gehituz doaz beti, batzutan lan ere
ordu gehiago egiten dutela (15).

Ekonomia hazietako alokakuntza gehikorrak
errenta nazionaletik alokatuei dagokien partearen
gehitzea dakarke.

Gai hau bukatzeko ohar arazi nahi zaituet ez
dela arreta guztia jarri behar errenta nazionaletik
zer zati dagokion honeni edo horren talderi, errentaren beraren haundi-tipiaz ahazturik. Ahuntz gaztaetxo baten laurdena edukitzea ezer guti da, besterik ordea, Gruyere izugarri baten laurdena. Hau
da, zatien problemak ez gaitzala osoaz ahatz araz:
era batera bi problemei begiratu behar diegu eta
ez bati bakarrik.

Errenta nazionalaren banaketa gizarte
burrukaren ondorio da beti

Errenta nazionalari buruzko oharrok bukatzeko, banaketa hau zeren pentzudan dagoen gogorazi nahi nuke. Gainera honela aurreko ikasaldietan bide batez sakabanaturiko anitz elementu
bilduko dugu.

Errentaren banaketa indarren erlazioaren, gizarte-klaseen arteko burrukaren pentzudan dago
beti. Baina gizarte burrukaren era desberdinak
diren beste bide batzutatik ere eraman daiteke.

112

Lehenengo kasu sailean, hanaketa botere
publikoen pentzudan dago

Esaterako, fiskoari esker, Estatuak gaur Frantzian 8.000 miloi franko berri bereganatzen du
(80.000 miloi franko zahar), ia 3/4 konsumitzaileren errentetatik kenduak. Estatuak dirutza izugarri hau bere gisa banatzen du, halako taldeei edo
halako aktibitateei eta ez bestelakoei lagunduz;
errenta batzu (funtzionarioen soldatak, jubilatuen
pentsioak...) gehituz ala ez gehituz (edo guti gehituz), eta ez beste batzu... Bonba erakarle-botatzailezko mekanismo honi esker, — dagoenik inportanteena noski — Estatuak errenta nazionalaren
bir-banaketa haundia egiten du.

Inflazioa da Estatuak nazioko errenta bere nahikara bir-banatzeko dadukan bigarren bide praktikoa — zergak baino ezariagoa — .. Gerratean eta
gerra osteanl asko erabili izan du. Gaur ere ez daduka ahazturik. Prezioak sistimazki gorantz egiten utziz, sarrera erlatiboki finkoak daduzkaten
frantsesen lortzeko ahalmena, eta beraz konsumoa,
mozte egiten du: jubilatuak, pentsiodunak, errentadunak. Baita beste frantsesen, batez ere alokatuen, erosteko ahalmena ere laburtzen du, neurri
tipiagoz bada ere. Konsumo gastuak gutitzean,
Estatuak errenta nazionalaren enplegua zuzentzeko era ezari hau batzuri onuragarri izan zaie (horrela lagundu haien fabrika jabeak, zerga esentzioen edo subentzioen bidez) eta beste batzuri
kaltegarri (beren lortzeko ahalmena gutitzea). Ertzen Estatuak ekipo-industrietako (desarroiloan
daudenak) langileei laguntzen zien bide batez, konsumo industrietan enplegaturiko frantsesen kaltez.

113

Estatuaren hirugarren esku sarkera errenta nazionalaren banaketan: legegintza soziala eta faxniliarra, berak bultza eta gida dezakeena. Gerra
aurrean alokatu maila batzurentzat bakarrik zegoen prestamen familiarrik eta segurantza soziala
ez zen jenerala. Gerra osteko legeek segurantza
soziala jeneraldu egin dute eta prestamen familiarrak zabaldu eta gehitu. Lege aldatzeok familien, gaixoen, inbalidoen eta zaharren alde bana
arazi dute nazioko errenta zati haundi bat ( 16 ),
segurantza sozialerako eta prestamen familiarretarako kotizatzen dutenei kendurik, nahiz eta gaizorik ez egon, ez seme-alabarik eduki eta baita
gazteak badira ere. Legeak honela nazioko elkartasuna bultzatzen du.

Hauxek dira, bada, Estatuak errenta nazionala
bir-banatzeko eerabiltzen dituen bideak. Bistakoa
da Estatua gidatzen duen maioria politikoak zer
zuzenbide eman, halako edo bestelako bidea, halako eta bestelako helburuak erabilibo dituela.
Norgehiagoka politikuko gerabeherek beraz, anitz
ondorio dakarkete Estatuak errenta nazionala batzeko eta bir-banatzeko eran.

Estatuaren esku sartzeaz gainera, hiritarrek
elkarren artean daduzkaten harreman kontratuzkoak ere izan daitezke errenta nazionalaren banapide.

Enpresa barrenan, alokatuen eta kapitaldunen
(irabazi hartzaileen) arteko burrukak akzionistei
ordaintzeko dibidendoen beherakada dakar, ala,
bestela, alokairuen gorakada. Alokatu taldeen artean ere ba da burrukarik: alokairuen jerarkiagatik (haundiagoak ala tipiagoak izan), industria
adar bakoitzak hartzen duen nazioko errenta zatiagatik; baita fabrikante tipien eta hauek homitzen dituzten firmen arteko kontrasteei buruz ere:
esaterako, firma menderatzaileak (haundiak) firma menderatuari (tipiari) prezio eskas bat ezartzen dionean firma haundiko alokatuek eta kapitalistek beren onerako eragiten dute errenta nazionalaren bir-banaketa; firma tipiko alokatuak
esplotatu egiten dituzte. Klase burrukaren arazoko alderdi berri samarra baina oso inportantea
da hau: kontratu bidez, indartsuek — kapitalistek,
alokatu nagusiek eta firma menderatzaileko langileek — beren onerako antolatzen dute errenta
nazionalaren bir-banaketa.

Baina edozein kasutan, lehenengo sailekoan
nahiz bigarrenekoan, klase sozialen arteko errenta
nazionalaren banaketa burrukan dago beti gakoa.
Lehenengo kasuan burruka hau politikoa da batez
ere, Estatuaz baliatu nahi delako honen edo horren banaketa, lortzeko; honetarako boterea harrapatu behar edo Estatuan influentzia eduki. Bigarren kasu sailean burruka sindakala da batez ere,
enpresako bertako burruka baita alokatuen eta
irabazi eramaleen artean edo alokatuen maila desberdinen artean.

Azkenez gauza bat dago garbi: ez dago ez dagoenik banatzerik. Ez da nahikoa esatea: “nazioko
opileko neure partea gehitu nahi dut”; opil honen
tamainia ere gehitu beharko, eta honek nazioko
hazte-indizearen problema nagusia dakar. Nor da
nazioan nazioko desarroiloa erabakitzen duena?
Noren izenean erabakitzen du?

115

IV. NORK ERABAKITZEN DU NAZIOAN ETA
ZERGATIK ERABAKITZEN DU HONEN EDO
HORREN BIDETIK?

Produkzioaren gehitzea, dakigun bezala, produktibitatearen, lanaren luzeraren eta biztanleria
aktiboaren pentzudan dago; produkzioaren banaketa, hau ere ba dakigun bezala, nazioan ari diren
burruka politiko eta sindikalen pentzudan dago.
Baina burrukak zein mailatan eragin zezakeen
ikusirik ere, oraindik apenas aztertu dugu noren
pentzudan dagoen gaurko ekonomian produkzioaren zuzenbide nagusia.

Esaterako: nork erabakitzen du etxe gehiago
ala gutiago egitea Frantzian? Edo bizitzetxe baino
kotxe gehiago produzitzea ala alderantziz? Nork
erabakitzen du laborearen ordez mahatsa lantzea?
Nork erabakitzen du karreterak, eskolak edo hospitaleak ala “force de frappe”-rako edo Harmada
klasikorako gai militarrak egitea? Hauxe da esateko dadukaguna.

Oraingo errejimenean erabaki funtsezkoak, aukera nagusiak hiru pertsona saili dagozkio:

Estatuak: (eta bere ordezkariek: Gobernuak
eta administrazioek) presupostuaren (produkto nazionaleko % 26 ), inbersio publikoen, zergen, inflazioaren, legegintza sozial eta familiarraren, kanpoko komertzioko prezioen, enpresa publikoen zuzenbidearen... bidez gidatzen du Ekonomia. Puntu
hauk bata bestearen atzean, ikasaldi honetan edo
aurrekoetan azaldurik ditugunez gero, ez dago
gehiago ekin beharrik.

116

Enpresako Zuzendariek: Estatuak damaien askatasuna (errejimen kapitalistan “enpresa askatasuna”) beren negozioak (hau da, produkzioa) eramateko eta ahalik dirurik gehien irabazteko darabiltenak, konsumitzaileen premiak asetuz. Egia da
Estatuak, esan berri dugunez, era askotara influitzen duela enpresarien erabakietan (gauza batzu
debekatuz eta beste batzu zigorpetuz, ala, bestela,
laguntza edo abantaila fiskalak emanez beste gauza batzutarako) ; baina gaurko egoeran enpresako
zuzendariek iniziatiba eta ekintza askatasuna ia
osoa dadukate. Klase pribilejiatuek kontrolaturiko
Estatuaren eginkizuna gaur izatez gehiago da sistima kapitalistaren funtzionamendua indartzea, aldatzea baino.

Konsumitzaileak: beren erosketekin produkzioa
zuzentzen dutenak. Erosketak gehitzean, erosten
diren gaiak gehiago produzitzera bultzatzen dituzte fabrikanteak; beren merkantziarik erosi ezik
berriz, fabrikanteek ez produzitzera joten dute.

Sistima honetako arriskuak

Izatez, bizi garen munduan gogoeta apur bat
aski da irabazi nahia nagusi den sistima honetako
arrisku eta ondorio negargarriak ikusteko.

1. Sistimak premia emankorrak hakarrik
haintzat hartzen ditu

Enpresako buruari bost axola zaizkio premia
ez-emankorrak, ez baitakarkiote inolako onurarik.
Premia ez emankorrok Estatuak beregaintzen baditu, hainbat hobeto; baina hau leungarri tipia
izan, medio urriak baitaduzka. Beregaintzen ez
asetzeko mediorik: irabazi gutidun gaizki aterbetuak, aterbetzeko pisu baten jabe egiteko modurik ez dadukatenak; behar haina berotzeko edo
elikatzeko modurik ez dadukaten zaharrak; goi-
-ikasketen preziorik — oso altua zori-xarrez — ordaintzeko moduko gurasorik ez dadukaten gazteak;
makalduz doazen lurraldeko berezko aberastasun
guti dadukatelako eta laguntza politiko guti Estatuko subentzioez onuratzeko; nazio pobreak, bizitzeko eta beren biztanleen aurrerapen kulturalerako behar dutenez hornitzeko haina lortzeko
ahalmen ez dadukatenak.

Ordaintzen ez duenak ez du ezer hartzen, enpresariek premia emankorrak bakarrik asetzeko
produzitzen duten sistima gogor honetan.

2. Premiarik aurrenak moden mende

Kapritxoek — bakarrekoek edo kolektiboek —
bultzatzen dute hau edo hori konsumitzera eta
beraz hau edo hori produzitzera, aurreragoko premiei erantzunen likeeten beste konsumo batzuren
kaltez.

Esaterako: hamar urteotan Frantziako automobilteria hiru bidertu egin da, bizitzetxe krisisa ez
delarik konpondu ez eta gutiagorik ere. Nazio bati
dudarik gabe on zaio automobilak edukitzea, baina segur asko urjenteago behar haina bizitzetxe
edukitzea. Esperientziak erakusten du konsumitzaileak, bere gisa utziz gero, gaur automobilera

118

gehiago joko duela bizitzetxera baino, hau hari
sakrifikatzeko arriskuz.

Beste adibide bat: Parisaldea, politika zuzen
egokirik gabe — seitatik frantses bat bertan bizi
da — zortzi urtetan ia miloi bat gehitu da, gehiegi
noski. Bitartean agudo desbiztantzen ari dira bizitzetxe hobez eta beste zirkunstantzia batzuz bizitzeko moduan zeudekeen lurraldeak. Konsumitzaileei eta enpresako zuzendariei bakarrak uzten
badiogu ardura hau, fabrika berriak batez ere Paris aldean imintzen segituko da, eta hau faktore
ekonomiko batzurengatik justifikaturik dago noski, baina baita nazio osoko on goragokoaren kontra ere dudarik gabe.

Azkenez, hirugarren adibidea, oraingoan mundukoa: herri atzeratuak, gauzak dauden bezala
uztekotan, gero eta pobreago izatera beharturik
daude, zeren beren errenta, lehendik ere eskasa,
beren biztanleria baino nekezago gehitzen baita.
Herri subdesarroilatuei laguntzea, herri aberatsetako presupostu nazionalaren % 1-ra ere heltzen
ez dena, ez dago batere modan, gastu militarrak
ordea, mundu guztian lehenago direlarik...

3. Inbersiorik aurrenei ez zaie jaramonik
egiten

Hala ere, gure seme-alabek — eta gerauk, zahar gaitezenean — nazio aberatsik eta ondo horniturik eduki dezaten nahi badugu, lehentasun
haundia eman behar inbertsioei. Gaur ez da honela gertatzen. Frantzia inbersioetan oso urruti

119

dabil Alemaniatik eta Rusiatik, nekazaritza, inbestigazio zientifikoa eta kultura ematea bertan behera daudelarik...

4. Errenta nazionalaren banaketa bidegabea
astunduz dif>a

Oraintxe ere banaketa hau 1-tik 1.500-ra doa
(zerga aurretik) eta 1-tik 1.800-ra zerga ostean.
Hona bada, gaurko eboluzioak problema astundu
egiten duela: alokatuen eta irabazi jabeen, alokatu tipien eta koadro teknikoen, familien eta ezkongabeen arteko berezketa. Aberatsenen sarrerak
gero eta agudoago gehitzen ari dira modurik gutiendunen aldean: gai honi buruz ba dago esplikazio ugaririk eta Ikasketa Sozialisten Etxeko aurreko libiruxka batean (27-tik 29-rako aleak: Posible eta desiragarri al da errente politika bat?)
kasu dramatiko mordo bat aipatu izan da. Ez diogu gehiago ekinen.

Eboluzio hau, nolanahi, erabaki librezko sistima honen ondorio lojikoa da, indartsuei makalak
gero eta menderagotzeko bide damaiena, honela
haien abantaila eten gabe haundituz.

Frantziako planak: konponketa kazkar bat

Nolanahi ere, ez da inondik agiri nazioko bizitza ekonomikoan frantsesen maioriaren gogoa
adieraziko lukeen pentsamendu koherenterik. Ez
zuei ez niri galdatu zaiku sekula zer nahi dugun
Frantziak produzi edo konsumi dezan, ez eta zeintzu lehentasun jagon behar diren ere... eta hala

120

ere, gerau gara — produktore eta konsumitzeile
gisa — nazioko joko ekonomikuko aktoreak; Frantziako nazioko autodeterminazio ekonomikoan eragiteko geure hiritar-eskubideak erabiltzeko modua
eduki behar genukeen aktoreak noski. Izatez eta
zori-xarrez, jokoko ikusle besterik ez gara, joko
legeak urruti geratzen zaizkigularik: Bankaren,
enpresa haundien, goiko funtzionarioen eta gizon
politiko batzuren eskuetan.

Puntu honetan planen sistima aipatu behar.
Dakigunez, Frantzian plan batzu eduki ditugu:
laugarrena martxan dago eta bostgarrena prestatzen ari dira. Baina gure agintariok harro dauden
plangintza honek ez du kontuan hartzen nazioak
erabaki behar duela nazioko zuzenbide ekonomiko nagusia. Egitez — datorrena datorrela esatera
nindoan — ekonomiako balantza maneiatzaileen edo
boterean presio egin dezaktenen eskuetan uzten
du zuzenbide jenerala erabakitzeko ardura eta
huskeriazko parte batean gutariko bakoitzaren
eskuetan geure irabazien erabilkera zuzentzeko
ardura.

Planak guti batzuren eta ez demokraziaz konsultaturiko nazioaren eskuetan uzten ditu nazioko
etorkizun ekonomikoari buruzko aukera nagusiak,
konsumoaren tamainia jeneralaren eta beriziki
konsumo bakoitzaren artean zer lehentasun jarri
erabakitzea, errenta jerarkiaren eboluzioa... laburki, beharrezkoen guztia. Ez al da hauxe, kritika
tekniko zehatzak alde batera utzirik, Frantziako
Planifikazio sistimaren akats nagusia? Hemen ez
dadukagu Frantziako planen azterketa kritikorik

121

egiteko tokirik. Gai honi buruz C.E.S.-ko beste
liburuxka bat argitara liteke (17).

Bedi aski lehenengo hondo-kritika hauxe: inork
ez du permititu — 5garren Planera arte, zeinek
izendatu baitu joera nagusiak Parlamentuari konsultatzeanazioak bere destino ekonomikoa hautatzerik. Frantziar hautatzaileak sekulorun sekulotan ari daitezke eztabaidaka ea zeintzu hautaskunde diren hobeak, ordezkaritasun proportzionalezkoak a la maioriazkoak, buelta batekoak, listazkoak ala izen bakarrezkoak; baita eztabaida daitezke lekuko hauteskundeak direla-eta herriko
problema tipi guztiak — pizontzien tokitik maisuaren bizitzetxeraino — . Baina maioriari ez zaio
sekula bere etorkizuna ekonomikoaren konturik
konsultatu, zeharretara ez bada hauteskunde jeneralak direla-eta.

Lehenengo hiru Plan lau-urtekoak, ia denak,
Parlamentuak botatu aurretik jarri ziren mertxan:
lgoa ez zen inolako botaziora emana izan; 2garrena bukatu baino hile batzu geroago botatua izan
zen; 3garrena, noizbait, aginduz iragarria izan zen;
4garrena, behar bezala eztabaidatua izanik Parlamentuan, azkenean “bai” ala “ez”-ko botaziora
emana izan zen, bai-ezetzok ez Planeko 400 orrialdeei emanak noski, Gobernuak eta Plana atera
zuen Batzordeak prestaturiko artikulu bakar bati
baino.

Nire ustez honek sustrai sustraiki ezerezten du
demokraziaren ulerkera bat; demokrazia itxurazkoegia nire ustez: herriari bigarren mailako problemak konsultatu eta hauzirik funtsezkoenetan
berriz iritzirik eskatu ez.

122

Baina pentsa dezake norbaitek: Nola daiteke
ordea nazioari bere torkizun ekonomikoa konsultatzerik? Planaren egikera demokratikoak (18) nola
izan behar lukeen zehaztasunetan sartu gabe, diogun soilik biotarik bat egin lezaketela:

— Planaren formula batzutarik (A.B.D-|-) bat
hautatu hauteskunde jeneral baten edo konsulta
konkretu baten bidez, Askakunde ostean Konstituzioko proiektoei buruz egin zen bezala.

— Adarrik beharrezkoenetan halako lehentasun batzu izendatu soilki, Planaren prestaera kondizionatuko dutenak.

Lehenengo kasuan Konstituzioak ederki ager
araz diezakee kandidatoei urrengo urteetan zer
Plan ekonomiko modu eta zeintzu aukera nagusi
martxan imintzeko asmoa dadukaten. Bigarrenean
garbi esateko eska lekikee ea bizitzatxeari damaioten lehentasun osoa ala honen edo horren konsumo mozteari — edo desarroilatzeari — ; ea nazioko
errentaren oraingo banaketari eusteko ala berritzeko asmoa dadukaten... Nazioak bere nahiagotasunak “autodeterminatu” ondora errespeta arazteko Administrazioak zehazki elaboratzeko.

Ez demokratikoa ez errespetatua

Oraingo Planaren egikera demokratikorik ezaz
gainera, bigarren akats haundi bat dago: iragarritakoan ez direla errespetatzen. Ez da inola ere
nahikoa talde kapitalista nagusiei (eta sozio dituzten teknokrata publikoei) Plana egiteko boterea
kentzea nazio osoari emateko. Baita seguratu behar da, Plana ondo elaboratutakoan, errespetua
izan dadin ere.

Dendaren batean sagar bat edo gaileta bat ohostu duen haurra — Legediaren hautsapenagatik —
zigortu eta industria oso bateko, lurralde bateko
edo behar bada nazio osoko etorkizuna honda dezaketen Plan-autsapen astunak zigor gabe utzi?
Azkena litzateke hori.

Dudarik gabe honek esan nahi du problema
zail bat dagoela egokiro taxutu beharrekoa, alegia, nola zaindu ekonomia planifikatuan iniziatibaren behar beharrezko bizkorgailua. Baina bistan dago herriak libreki hautaturiko Plan nazional baten lehentasuna seguratzea, enpresako zuzendarien edo konsumitzaileen bakar-aukerak
— sarritan hondagarriak — alboratuz, demokrazia-
-sistima nahikoa itxurazkotik benetako demokrazia-sistima sozialistago edo ez sozialistago batera
pasatzea litzatekeela, hemen gehienen premiak
lukeitelarik aseak izateko probabilitaterik gehien.
Azkenez honelaxe bakarrik liteke posible premiarik aurrenei — nahiz eta errentakorrak ez izan —
lehentasuna ematea premia errentakorren baina
bigarren mailakoen gainetik.

Itxurazko demokraziatik demokrazia sozialistara

Nola? Bai halako premiak dituztenei asetzeko
finantza bideak emanez; bai haien asepen oso prezio erosoan (edo behar bada dohainik...) iminiz...
Adibide bakar bat baino ez aipatzeko: zenbat miloi familia dago Frantzian bizitzetxe dezenterik ez

124

erosteko modurik gabe? Eduki dezaten berriz beharrezko da: edo pisu bat eskaini beren sarrerak
kontuan edukirik ordaintzeko moduko alkilerrez
(hauxe da H.L.M.-ren betekizuna), edo alkiler
errentakor bat (edo gastuak kitatzekoa behintzat)
ordaintzeko moduko sarrerak eman, kooperatiban
eginiko bizitzetxeen gostu-preziotik kalkulaturik
alkilerra.

Berbera gertatzen zaie zaharrei ere, premiak
eduki bai, eta haundiak gainera, baina ase ezin,
bi edo hiru bider sarrera gehiago beharko bailukeite. Nazio atzeratuei ere berbera gertatzen zaie:
beren errenta gehituz gero — ez bakarrik atzerriko laguntzei eskerrak, baizik eta lehegaien merkatuen berrikuntzari eta beren baliakizunen esplotazio sistimatikoari eskerrak ere — , beren premia izugarriak asetzen hasteko moduan leudeke,
etab. Hiru kasuotarik bakoitzean borondate hartarako batek, deliberatu batek lor dezake gaur
errentakor ez diren premien asepena irabaz-gogoaren edo interes pribatuen gainetik ezartzea.

Nork dudan jarri aldakuntza itzela litzatekeela
hau? Horrexegatik hain zuzen, nire ustez, ez dago
benetako beste demokraziarik demokrazia sozialista baizik. Egia da parlamentuzko demokrazia,
1789-koaren tankerakoa, bapo etorri zaikula anitz
libertade, giza-eskubideen aitortza, etab. lortzeko,
baina benetako demokrazia gehienen premien asepenari begira dagoena da, gehienen borondate eta
sakadari eskerrak.

Niretzat ez dago benetan demokrazia izenik
merezi duen beste bizikera sozialik, denek elkarrekin nazioko etorkizun ekonomikoa hautatzea
permititzen duena baizik, denen gainetik premia
nagusiak asetuz. Hemendik kanpora, beste guztiak
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Ekonomiako Lehen Pausoak I - 7
  • Büleklär
  • Ekonomiako Lehen Pausoak I - 1
    Süzlärneñ gomumi sanı 3313
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1631
    21.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    30.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Ekonomiako Lehen Pausoak I - 2
    Süzlärneñ gomumi sanı 3377
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1723
    22.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    32.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Ekonomiako Lehen Pausoak I - 3
    Süzlärneñ gomumi sanı 3406
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1777
    22.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    31.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Ekonomiako Lehen Pausoak I - 4
    Süzlärneñ gomumi sanı 3351
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1494
    23.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    33.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Ekonomiako Lehen Pausoak I - 5
    Süzlärneñ gomumi sanı 3328
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1666
    23.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    32.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Ekonomiako Lehen Pausoak I - 6
    Süzlärneñ gomumi sanı 3434
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1642
    24.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    33.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Ekonomiako Lehen Pausoak I - 7
    Süzlärneñ gomumi sanı 1398
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1057
    16.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    22.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    25.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.