Ekonomiako Lehen Pausoak I - 4

Süzlärneñ gomumi sanı 3351
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1494
23.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
33.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
38.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
arreta behar dute beraz. Izatez orain arte esaniko
guztia begien bistakoa zen, zentzu hutsetik harakoa. Orain arlo konzeptualagoan sartzen gara:
ekonomia nazionalaren funtzionamendua. Esanen
dugunak edozein herri aurreratutako ekonomia
nazionalerako balio du. FFrantziako kasuari bereziki bagagozkio, adibide bereziki arretagarria delakoan gaudelako da. Gai zabalagoak argitzeko
nazio honi dagozkion zifrak konparatuko ditugu
eta Frantziako arazo ekonomikorik haundienak
gogoraziko. Hala ere azalpen hau — oso aldakuntza gutiz — erraz aplikatzekoa da edozein nazio
desarroilatutara.

Zein toki dagokio gai honi Ekonomiako lehen
pausoetako sailean? Gauza argi dago: mekanismo

67

ekonomikoak ez direla batzuk uste bezain konplikatuak eta beraz arreta apur batez edonork
ulertzeko modukoak zirela jarritakoan, jokoko
piezatariko batzu aztertu ditugu. Lehenengo, familiako presupostuak zirela-eta, konsumitzaileen
kasua ikusi dugu, batetik sarrera zuzenak eta ez-
-zuzenak hartzen dituztela (produktore eta hiritar
alderdi bikoitzez) eta bestetik konsumoan, zergetan eta aurreztean gastatzen dituztela sarrerok.
Gero enpresek, ekonomiako oinarri zelulek, nola
funtzionatzen duten ikusi dugu eta zelula hoien
funtzionamendua zela-eta, gure nazioko estruktura hain nabarbenki desberdinak aztertu ditugu.
Honek garbi ikus arazi dauku Frantziako berdintsutasunik eza ekonomia kontuan; Frantzia nekazari asko dago, Frantzia industrial asko dago, frantziar produktore mota asko.

Frantzia honela “atomizatu” ondoren, orain
— alderantzizko bidetik — entitate bezala hartzen
dugu. Modu honetara eta ez alderantziz jokatu
badugu, “nazio” entitateari buruz inolako oker-
-aditurik ez sortzearrean izan da. Zergatik hartu
nazioak entitatetzat, hain berdintasun gutikoak
direla jakinik?

Nazioa entitate bezala

Konzeptu hau oso praktikoa delako hartzen
dugu. Gainera produkzio, konsumo eta errentetako problema batzu — edo konkretkiago, konsumoaren eta errenten banaketako problema batzu — familietako eta enpresetako presupostuak zirela-eta
aipatu ditugunak, berriro agertuko zaizkigu nazio

63

mailan. Eta problema hauk aztertzeko xit eroso
da esan ahal izatea: errenta frantsesa (errenta
berdintsua balitz bezala), konsumo frantsesa, produkzio frantsesa, biztanleria frantsesa, etab., bakoitzean hasieratik esanda dadukaguna bir-esaten
ekin gabe, hau da, nazioko batazbesteek desberdintasun galantik ezkutatzen dutela.

Ikasaldi honetan beraz, galdatzen duguna da
nola portatzen den kolektiboki nazioko entitatea,
Frantzia: Zer produzitzen du, zer konsumitzen,
zer konsumoaz beste destino damaio bere produkzioari? Zer eboluzio egin du bere produkzioak eta
bere konsumoak? Eta azkenez noiz eta nola frantziar kolektibitateak, entitate bezala, erabaki du
hau edo hori produzitzea, hau edo hori konsumitzea, honen edo horren modutan banatzea bere
produkzioa konsumo-inbersioen artean? Ikusten
denez, nazioko erabaki ekonomikoen — nola, zergatik — hauzia da lan hau argitaltzera garamatzana. Ekonomiako hatsapenetako zerrenda honetako azken koadernoan ebatziko dugu sakonkiago
hauzi hau.

Ikasaldi hau lau zatitan banatuko dugu: zer!
da produkzio nazionala; zertan erabiltzen da; nola
eboluzionatu da nazioko produktoaren banaketa
gizarte-taldeen artean; eta azkenez, ikasaldiaren
izenburua: nola agiri dira nazioko erabaki ekonomikoak.

69

I. ZER DA PRODUKZIO NAZIONALA?

Ez dago hemen Frantziako hainbat produkzioren dekripzio zehatzik egiterik. Liburu batzu ere
guti lirateke. Produkzio honen kopuru eta eboluzioaz nozio funtsezko batzu errazki emateaz konformatu beharko. Hauziari hainbat alderditatik
hel dakikeo. Guk denetatik helduko diogu, produkzio honen jatorria ezagutzen ahaleginduz batez ere.

A. Frantziako produkzio nazionalaren
jatorri eta kopurua

Frantziako biztanleria aktiboa

Has gaitezen izaki biziei dagokiena aztertzen,
biztanleria aktiboa estudiatuz, Frantzia produktore gisa zer den antz bat hartzeko.

Frantziako biztanleria aktiboa, 1962-ko zentsoak
agertzen daukunez, 19 miloi pertsona baino gutitxoagoz osaturik dago, hau da biztanleria osotik
% 40 inguru, Frantziak, zentso honen garaian 46,5
miloi biztanle baitzuen (10).

19 miloi pertsona aktibo hauetatik % 35 inguru emakumeak ziren (6,5 miloi); hiru pertsona
aktibotatik beraz guti gora behera bi gizon eta
emakume bat dago. Ez ahaztu ordea proportzio
honen alderdi enganakorrik, bai baitago adar ekonomikorik emakumeak inportantzia erlatibo askoz
haundiagorik duenik. Oihalgintzan eta josketan
% 65 emakume dago eta % 4 baino ez konstrukzioan.

70

Estadistikek “zerbitzuak” deitzen duten multzo hedatsuegian, Bankuak, Seguroak, ikuskizunak, hospitaleak, etxe-zerbitzua, profesio liberalak
eta edonolako administrazio zerbitzuak (harmada
izan ezik), publikoak nahiz pribatuak hartzen dituen multzoan, emakumeen proportzioa xit ugaria
da: % 64. Beraz, % 35 dioen nazioko batazbestea
estadistikazko batazbeste bat besterik ez da, egitez oso proportzio aldakorrik ezkutatzen duena.

Frantziako lauetatik hiru aktiho alokatuak dira

Zer egiten zuten 1962-n gure 19 miloi frantses
aktibo hauek? Ia hiru laurden (%71,7) alokatuak
ziren (% 71,1 gure kalkulutatik militarrak kentzekotan). Gertaera honek ba du inportantziarik
Frantziako biztanleria aktiboaren “alokatutasuna”
asko gehitu baita azken urteotan. Bi zentsoen artean (1954-koa eta 1962-koa) Frantziako alokatuen
numeroa 1.360.000-tan gehitu da (% 11,2), biztanleria aktiboaren osoak berdin zirauela. Ugazaba
tipien edo langile independenteen gisako enpleguak (nekazariak, merkatariak, artisanoak) galduz etorri dira (428.000 zortzi urtetan, hau da,
% 10). Halaber “etxe-enplegutan” lan egiten zutenen numeroa ere (merkatarien, nekazarien, artisanoen emazte nahiz hain zuzen (alokatuen gehitzea eta ez-alokatuen gutitzea), Frantziako biztanleria aktiboa geldi egon da azken zortzi urteotan zehar. Zortzi urtetan ordea alokatuen proportzioa, osoari buruz, % 64,9-tik % 71,7-ra pasa da.
(% 67,9-tik % 73,3-ra gizonetan eta % 59,3-tik
% 68,5-ra emakumetan).

71

Nekazaritzan. — sektore honetan egundoko efektibo beherakada gertatu da: lau langiletatik bat
gutiago zortzi urtetan — alokatuak, lehen ere guti
izanik, gero eta mehatzago dira, emakumeetan batez ere ( — % 28,2 gizon, osoari buruz eta — % 41,5
emakume). Hala eta guzti ere, 1962-n 3.850.000
pertsonak lan egiten du lurrean (bostetik batek),
hauetatik 842.000 bakarrik zirela alokatuak (hamabostetik bat).

Erregaien adarrean (ikatz, petrolio, garburante) kasik langile guztiak dabiltza alokairuz: ia
250.000 pertsona dira. Konstrukzioak eta lan publikoek 1.657.000 dadukate, hauetatik ia 1.400.000
alokatuak direla. Agiri denez, adarrik inportanteena transformazio-industrietakoa da, 5,4 miloi
pertsona aktibo baititu; hau da, industria ateratzaile eta konstrukzioko guztiak jorik, industrian
7,3 miloi pertsona baino gehitxoago dago (19-tik)
3,7 miloiotatik 6,5 baino gehiago alkoatuak dira:
9-tik 8. Nekazaritzako proportzioa 9-tik baino ez da.

2,3 miloi metalgin

Hona zifra batzu sektore haundi honen inportantzia erlatiboaz hobeto jabetzeko. Metalurjiak
eta indar elektrikuko industriek 2,3 miloi pertsonatik gora enplegatzen dute (hauetatik 2,2 miloi
alokatuak direla); kimikak eta konstrukzio-gaiek
560.000; oihalgintzak 900.000-tik gora eta zur eta
paper sektoreak 360.000 pertsona.

Transporteek ia 800.000 pertsona enplegatzen
dute, kasik den denak alokatuak. Karreterazkoi
transporteek bakarrik daduate gero eta pertsonal

72

aloatu gehiago; era batera konzentrazio fenomenoak eta automobilezko komunikabideen gorakada haundiak eraginiko sektorea da hau.

Komertzioak bere aldetik — gorakada izugarria
ikusi duen beste sektore bat — 2,6 miloi pertsona
enplegatzen du, hau da, 1954-n baino % 8,5 gehiago. Arrazoia Frantzian garai honetan komertzio-gaiek 1/3-ko gehipena eduki dutela; era batera beraz, komertzio sektorearen ugaltzea eta nazionaltzea egon da. 100.000 bakar merkatari (emazteak ere sarturik) galtzeak eta era batera komertzio sektorea 320.000 alokatutan gehitzeak ere
gauza bera nabari arazten du. 1962-n komertzio
sektoreak 1.5200.000 alokatu eta 1.066.000 ez-alokatu zituen, zortzi urte lehenago berriz 1.203.000
eta 2.389.000.

Azkenez “zerbitzuak” berariaz deritzaten sektorera heltzen gara (banka, seguroak, ikuskizunak,
administrazio, hospitaleetako pertsonal, profesio
liberalak...), 3.950.000 pertsona aktibo hartzen dituena, hauetarik 3.500.000 alokatuak direla eta
450.000 ez-alokatuak.

Laburpenez: Frantziako biztanleria aktiboa zer
den idea garbirik edukitzeko, bostgarren partea
nekazari dela esan dezakegu, % 40 baino zertxobait gehiagok industrian lan egiten duela (enerjiako sektorea barru), % 16 frantses komertzioan
eta transporteetan ari dela, eta azkenez botsgarren
partea baino gehitxoago (% 21) zerbitzuetan enplegaturik dagoela: Bankuak eta administrazioa,
hauei % 2 militar erantsi behar zaielarik.

Portzentaia global hauek Frantzia nazio industrial aurreratu bat dela erakusten dute, industrian

73

eta “hirugarren” aktibitateetan enplegaturik duen
biztanleria zatiak % 80 harrapatzen baitu.

Frantziako produkzio batzuri munduko produkzioan zer parte dagokien ikusteak diagnostikoa
agudo baitets araziko dauku, aurreko zifrak konbentzitzekoak izan ez balira.

Frantzia : % 5-tik % 7-ra munduko produkziotik

Frantziako biztanleria munduko osoaren % 1,5
baino ez izanik — zeinek ia lerdokeriatzat uzten
baitu “Frantzia Haundia”, “Frantzia Betikoa” eta
antzekoei buruzko diskurso aberkoiak — , Frantziako produkzio zatia mundukoari buruz — nekazaritza barru — argiro haundiago da portzentaia hau
baino. Frantziak urteen gorabeheran, % 4-tik 5-ra
produzitzen du munduko gari garagar eta olio
produkziotik; % 6 patata eta % 9 erremolatxa
azukre. Portzentaia honek ordea ez du segur asko
iraunen, Frantzian erreforma bat ari baita lur
produkzio osotik erremolatxari dagokiona gutittzeko. Aipa dezagun gainera nekazari kontuan
gure ekipoaren garrantzia erlatiboa: Frantziak
mundu guztian lanean ari diren traktoreetatik
% 5 daduka.

Dato hauk, jakina, globalak eta oso guti gora
beherakoak dira; baina baiets dezakegu gure nekazaritzak munduko lur produkzioko % 4-tik 5-rako batazbestea produzitzen duela. Ezepzio bakarra
dago, xit ezaguna, gure pisu erlatiboa gehitzen
duena: mahatsa eta ardoa. Izan ere munduko ardo laurden produzitzen dugu. Ez gure lurrak bereziki direlako ardo lurrak; aspaldi eginiko esperientzia mordo batek agertu zuen munduan anitz
eta anitz nazio dagoela kalitate bikaineko ardoa,
gurearen parekoa, produzitzekorik. Ohitura histo
riko bat dugu hau: konsumo haundiak produkzio
haundia ekarri du. Garagardo gehiago produzitzera, munduko lupulo produkzioaren indize haundiagorik genuke — Alemaniak nahiz Beljikak bezala — .

Pasa gaitezen industriara: munduko % 3 ikatz
eta elektrika produzitzen dugu, % 5 altzeiru, zementu eta aluminio, nazio modernoen hazkuntzarako hiru gai oinarrizko; % 8 automobil eta % 5-
-tik 10-ra munduko oihalgintza guztitik (% 5 alkotoi eta % 10 artile). Sail honetan ezepzio bat
jo behar: Frantziako petroliorik ez ia osoa; munduko produkziotik % 1 baino gutiago. Hau ere
tradizio historiko bat dugu, zeren oraintsuko mina
ikerkuntzek (Lacq, Saint-Marcet, Parisalde) erakutsi baitute gerra ostean ba zela Frantzian petrolio konpainiek esplotatu gabeko hidrogarburo
erreserbarik, baina erosoago zitzaien Venezuelar,
Iraktar edo, orain, Saharar petrolioa sartzea Frantzian.

Azken test-sektorea: komertzioa. Frantziak
munduko komertziotik % 6 baino gehitxoago egiten du (portzentaia hau gainera gehitu egin da
nazio arteko trukaketa bultzatu duen Merkatu
Batua sartuz geroztik).

Oro har, zifra guztiok uste baino askoz gutiago
saiheskor dira: munduko lur produkziotik % 4-tik
7-ra gabiltza, industrian % 5-tik 8-ra eta komertzioan % 6 kontrolatzen dugu.

75

Ikus dezakezuenez, guti gora beheratasun oso
global honek biztanleria aktiboaren banaketatik
ateratako lehenengo konklusioa baitetsi egiten du:
Frantziak, nazio desarroilatuak, munduan hiru edo
lau bider pisu ekonomiko gehiago daduke bere
biztanleria munduko biztanleriari buruz dena
baino.

P.N.B.-k toneladak, metroak eta kilowatioak
batzen ditu

Frantziako produkzioaren kalkulua — frankotan oraingoan — hirugarren hurbiltze berdin arretagarri bat da gure gaira. Nola frankotan kalkulatu Frantziako produkzioa? Gure nazioan urtean
egiten edo prestatzen diren gai eta zerbitzu guztiak baturik.

Hauxe da kontaduria nazionalaren helbururik
aurrena. Arlo honetan, jakina, kontaduria bakoitzak ebitatzen dago gakoa. Demagun, esaterako,
neumatikogintzarako, garburadore eta motorgintzarako, automobil fabrikentzat lan egiten duten
ehun artifizial enpresetako salmenta-prezioak eta
azkenez automobilen salmenta-prezioak batzen ditugula. Azken partida honetan neumatiko fabriketako salmenta mordo haundi bat sarturik genuke; baita kotxearen tapizaduran erabilitako
ehun artifizialak ere; azkenez, garburadoreak eta
motorrak ere kotxearen prezio osoan sarturik daude. Kontu bikoitz hauk ebitatzeko, industria bakoitzak produkzio prozesoan erantsitako balioa
bakarrik sumatu behar da (hau da, hitz batez,
salmenta-pr ezio osoaren eta bere zatietariko bakoitzaren. gostuen arteko diferentzia) . Honela adar
ekonomiko bakoitzean erantsitako balioak sumaturik, Frantziako produkzioaren (ondasun-zerbitzuen) balio osoa ateratzen dugu.

Honela jokatuz, kontari nazionalek (Finantza
Ministerioko zerbitzu berezia) kalkulatu dute produkto nazional brutoak, 1962-n, 353.600 miloi franko berritako zifra harrapatu zuela. Kopuru hau
honela banatzen da: 318.000 miloi industrien eta
zerbitzuen konjuntoko barne-produkzioari dagokiona eta 29.300 miloi etxe-zerbitzuak era jeneralez deritzatenei dagokiena. Aurreko urteetako produkto nazional brutoa (P.N.B. ikasientzat) 267.400
miloi izan zen 1959-n, 296.300 urrengo urtean eta
319.700 miloi 1965-n (kontuan eduki franko “korrienteak” direla, hau da, urte bakoitzean balio
intrinseko gutiago dadukatela prezioen igoeragatik) .

Batzutan — nahiz eta gutiagotan — beste nozio
bat erabiltzen da produkzio nazionala neurtzeko:
produkto nazional netoa (P.N.N.). Oso erraz ateratzen da kontari nazionalek nazioko ekipo ondasunen amortizazioari urtean dagokiola jotzen duten kopurua kendurik P.N.B.-ri: P.N.B.-ren hamarrena baino gutitxoago. Amortizazio gisa kontariek 23.000 miloi kendu zuten 1959-n, 25.800
urrengo urtean, 28.100 1961-n eta 31.000 1962-n.
P.N.N. beraz honela geratu zen (franko “korrientetan” beti) : 243.600 miloi 1959-n, 270.700 urrengo
urtean, 291.600 1961-n eta 322.600 1962-n.

B. Produkzio nazionalaren eboluzioa
Lehen baino gehiago, baina nola?

Aurrekoa bezain arretagarri da — gehiago ez
bada — produkzio nazionalaren eboluzioa ere ezagutzea. Zeren erdiko gizona, milaka miloikaren
artean hain erraz galtzen dena, — nola ez haren
berri ulertu! — konparazioekin hobeto gidatzen
baita, espirituari hurbilago zaion bat edo bi belaun-aldiren eskalan. Egin ditzagun konparazio
hauk, bestalde historilariari gehiago dagozkionak
ekonomistari baino.

Industriako produkzioa

Frantziako industria produkzioa mendearen hasieratik hiru bidertu baino gehiago egin da. Oraingo maila 1929-koaz, gerra bien arteko urterik onenaz, konparatuz gero — okerbide Litzateke 1938-
-koaz konparatzea, zeren urte hau Frantziako ekonomiarako oso gaiztoa izanik, Alemaniarako ordea, bir-harmatuz geroko gerrak atontzenari zelarik, oso urte ona izan baitzen — , Frantziako produkzio nazionala % 80 baino gehiago gehitu dela
ikusten da. 1952-koaz, gerrako kalteen konponaldi
luzearen azkena markatu zuenaz konparatuz gero,
produkzio industrialaren gorakada % 80 baino gehitxoago da.

Ez gaitezke ordea gehiegi fida hain aldi luzerako portzentaia hauetaz. Epe laburrera ere lanak
daude industriako eboluzioa segitzen. Lehenengo
eta behin negozioen ezkutuagatik: industriek ez

78

dute ia noiz ere produzitzen duten guztirik agertzen; baina batez ere arras zaila delako kilowatioak toneladekin edo metro kubikoekin batzea.
Hona ordea nazio eta lurralde bateko produkzio
industrialaren indize osokoirik edukitzekotan, metro kubiko gazak, tonelada gai fabrikatuak, kilowatioak... batu beharra dagoela. Hirugarren eragozpena: portzentaiak oinarri-dato bati erreferentziazko ere deritzanari; buruz egiten dira, baina
estruktura ekonomikoak belaunaldi batean zehar
asko aldatzen direnez gero, hogei urte lehenagoko
erreferentzia datoan oinarrituriko kalkuluak gaur
apenas daduka esanahirik. Dakusagun hau Frantziako produkzio industrial handietako adibide berezi batzu emanez.

Mendearen lehenengotara joez gero, ikatzgintza guti guti gehitu dela nabari da: % 70 bakarrik. Urte batzu geroago indize hau are tipiago
izanen da Gobernuak ikatz produkzioan gutitze
plan progresibo bat daramalako. Enerjia adarrari
gagozkiola, petroliogintza, 1900-n hutsa, gaur neurri astronomikoetaraino heltzen ari da, nahiz eta
izatez oraindik tipia izan. Automobilgintza, 1900-n
ez abia bai abia zebilena, gaur mendearen lehenengotan baino 800 bider haundiago da. Hona beste gai batzuren koefizienteak: altzeirua, 1900-n
baino 10 bider gehiago, elektrika, 200 bider gehiago. Hainbeste gorabehera estaltzen duen produkzio
frantseseko eboluzioaren bataz besteko indizerik
emateak ez du ia ezer argitzen. 1929-ri, gerra
aurreko urterik onenari berari buruz ere, ba dago
desberdintasun haundirik: ikatzgintza ez dela gehitu esan daiteke; automobilgintza bost bidertu

79

egin dela; elektrikako indizea haunditxoago dela;
altzeirugintzak % 75-ko gorakada egin duela. Hemen ere, 35 urtetako eperako, ez daduka sentidurik bataz besteko indizerik emateak.

Lur produkzioa

Nekazaritzan konparazioak errazago dira hazte-indizeak ahulago direla hain zuzen. Gari produkzioa 1900-koa baino apurren bat gehitxoago
da. Gure aragi produkzioa erdi gehitu da 1929-ri
buruz... Patatan 1900-n baino laurden bat gehiago produzitzen dugu, baina 1929-n haina bakarrik.
Ardoarekin ere berbera gertatzen da. Esne produkzioa da nabarbenki gehitu den bakarra: 1929-
-ko dobletik gora.

Produkto nazional brutoaren eboluzioa:
gerra aurrek dobletik gora

Produkto nazional brutoaren eboluzioa adierazkorragotzat har daiteke balio honek produktibitate nazionalaren orotasuna biltzen baitu. Kontaduria nazionala zori-xarrez zientzia erlatiboki berri samarra dugu eta dadukagun ebaluazio zehatzik zaharrena 1938-koa da (nahiz eta eztabaida
askotarako bide eman). 1938-ko produkto nazional brutoa 400.000 miloi garaiko frankotan ebalua
zitekeen. 1962-n P.N.B. 35.360.000 miloi franko
zaharretaraino heldu da, hau da 88 bider gehiago.
Gaien prezioak ordea 38-z bakarrik bidertu dira
aldi honetan. P.N.B.-ren aurrerapenak lorturiko
koefizientea (franko zaharretan) prezioen aldakuntza koefizienteaz zatituz gero, produkto nazionalaren tamainiako aurrerapena ateratzen da (hau
da, prezioek beti konstante iraun dutela emanik).
Aurrerapen hau % 132 da 1938-tik 1962-ra (gogora
berriro 1938 urte xarra izan zela). Kontuan eduki
behar dugu aurrerapen hau ez dela konstantea
izan. Ez bakarrik gerrak Frantziako ekonomia 15
urtetan atzeratu duelako, baizik eta ekonomia kapitalistek — eta ez berek bakarrik — ez dutelako
oraindik hazkuntza erregularraren gakorik aurkitu. Oraintsurengo aldiari begirada bat botatzea
besterik ez dago horretaz konbentzitzeko.

1950-tik 1963-ra Frantziako P.N.B. % 87 gehitu
da (tamainiaz). Hau da, urtean % 4,6 bataz beste.
Baina batazbeste hau batzutan gaindua izan da
eta beste batzutan harrapatu ez. Aipa ditzagun
urte onak: 1950 (% 7,6-tik gora), 1951 (% 6-tik
gora), 1957 (% 5,9-tik gora), 1960 (% 6,4-tik gora)
eta 1962 (% 5,8-tik gora). Urte gaiztoek ere beren
izena dadukate: Pinay-ren Gobernua 1952-n;
% 2,6-tik gora baino ez; 1953 (Laniel) : % 2,6;
1958 (De Gaullek hartzen du boterea, Pinay Finantza-ministro dela): % 8-tik gora; 1959 (lehengoak berak): % 2,4. Laugarren planerako (1962-
-65) urtean % 5,5-ko hazkuntza preikusirik zegoen, baina 1964-n, “estabilizazio-Plana” zela-eta
jakin zen Pompidou-ren Gobernuak ez betetzea
erabaki zuela inflazioa sor arazteko bidurrez; azken bi urteok ere ez dira onegiak izan: % 4,4
1963-n eta % 4,8 inguru 1964-n.

Diogun batez azken hamabi urteotako hazte
ritmoa bezalakorik (urtean % 4-tik 5-ra) ez zuela
Frantziako ekonomiak gerra bien artean inoiz

81

ikusi eta ez dagoela ezer lehenengo munduko gerra aurretik ikusi zuela frogatzekorik. Ohar honek galdera arretagarririk ba dakar nola Mendebaleko ekonomia modernoek konpontzen dituzten
hazte arazoak. Ez da hau kontu hoik argitzeko
tokia. Kontura gaitezen ordea “guztizko xirokuntza” delako teoria komunista gertaerek hankaz
gora bota dutela eta ekonomia kapitalistetan gero
eta krisis astunagoen alabeharra delako beste teoria famatua ere kili-kolo jartzen duela gaurko
errealitateak. Dudarik ere ez honetan teoria desfasaturik dagoela praktikari buruz: kapitalismoak
bere gaztetxozaroko problemarik zorotzenak zehartzeko moduko teknikak erabiltzen ikasi du bere ekonomiaren zuzenbide eta norabidean; gaur,
geroago ikusiko dugunez, ez dakideo alderdi horretatik ataka.

D. Nola esplikatzen da eboluzio hau?
Hazkuntzako faktoreak

Produkzio nazionala utzi aurretik, bila dezagun
hirugarren puntuan zer faktorek eragin dion eboluzio honi eta segi arazi guk azterturiko bidetik.

Nazio bateko produkzioko eboluzio faktoreak
esaten, nekazaritza dator berehalaxe burura: busti-lehorrek batzutan alderantzizko ondorioak eta
bestetzutan berdinak dituzte (bata edo bestea normalak ala gehiegizkoak izan); izozteak eta eguraldi onak alderantzizko ondorioak dituzte ia gai
guztietarako; harrite-uholdeen pentzudan dago uzta bat... ez dago gehiago ekin beharrik lur produkzioa batez ere klimazko kondizioen mende dagoela ulertzeko. Baina lurrekoak ez diren produkzioak? Zer aldarazten ditu? Eskema gisa hiru faktore nagusi eman ditzakegu.

— Biztanleria aktiboaren aldakuntza

Biztanleria aktiboaren eboluzioa Frantzian ezer
guti izan da azken berrogei eta hamar urteotan.
Frantziar herriko malthuskeria hau — Malthusen
izenetik, autore ospetsua biztanleriari buruzko
teorien historian — gure aurretiko belaun-aldien
joerarik tamalgarrienetarikoa izan da. Jaiotze urritasunak, mendearen lehenengotatik bigarren munduko gerrarte, apenas dio biztanleria frantsesari
konstante irauten utzi (11) bitartean gero eta
emakume mordo haundiagoak enplegu bat hartzen zuela, bizi-luzetasuna gehitzean batez ere.
Midikuntzan aurrerakuntza haundirik ez egitera,
probable da Frantziako biztanleria aktiboa netoki
gutituko zatekeela.

Mendearen hasieran, 1900-n, 20 miloi pertsona
baino gehitxoagoz osaturik zegoen. Ihazko zentsoan ez zen 19 miloi biztanletatik gora. 1913-n
harrapatu zuen goia, 21,4 miloi pertsonaz, eta behera 1938-n, gerra bien artean, 20,2 miloiz (hauetarik 900.000 gainera huelgan zeudela). Efektiboki
enplegaturik biztanleria aktiboa — hitzaren esanahi hertsian produzitu egiten duen bakarra —
mende erdian 20-tik 18,9 miloitara jautsi da. Biztanleria honen enpleguak bere numeroak haina
kontatzen du, herri bateko produkzio nazionala
ez baitatza pertsona aktibozko efektiboen tamainian bakarrik, baizik eta pertsona hauen enplegakeran ere. Mundu guztiak daki industrian enplegaturiko pertsonek gehienean nekazaritzan enplegatuek baino produktibitate gehiago dadukatela. Era berean oso inportanteak dira nekazaritzako, industriako nahiz komertzio-zerbitzuetako taldeen artean egiten ari diren aldakuntzak.

Mendearen lehenengotatik azken zentsorarte
(1962) biztanleria aktibo nekazaria erditik gora
gutitu da (% 56), 8,8 miloitatik 3,4 miloitaraino
jautsirik. Era batera industriako biztanleria hazi
egin da, normalean uste baino gutiago bada ere
(laurden bakarrik) ; ez nekazariak — mekanizazioak
eta miseriak beren lurretatik egotziak — ez direlako industriazko enpresetara lanean joan, baizik
industriako biztanleria aktiboa lanesku jarioak jo
duelako “hirugarren” sektorearen onez: komertzio, transporte eta zerbitzu. Honela “hirugarren”
sektorea da aldakuntza demografikuekin gehien
irabazi duena. Mende erdian bere efektiboak 5,3-
-tik 7,7 miloi pertsonatara pasa dira, % 45 hazirik; gaur industria osoaren ere goitik dago (7,4
miloi industrian).

Frantziako adibideak beraz Collin Clark autore anglosajoiaren teoria baitesten du, zeinen arauera munduko laterri guztietan lerraera haundia
omen baitago “lehenengotik” (nekazaritza eta minak) “bigarrenerantz” (transformazio industriak)
eta “bigarrenetik” “hirugarrenerantz”.

Eboluzio industrial hau Frantzian argi dago bi
portzentaia ikusirik. Nekazari taldea duela kasik
mende bat Frantziako biztanleria aktiboko maioria osoa zen: % 53. Gaur bostgarren partea bakarrik. Alderantziz hirugarren sektoreak (komertzio, transporte, administrazio, zerbitzu), bostetik
frantses aktibo bat bakarrik (% 22) enplegatzen
zuenak, gaur ia doble enplegatzen du % 40).

Mende askotan gertatu baino fenomeno aldakuntza inportanteago hauk belaunaldi bat bakarrean zehar ikusi dira. Behar bada ez gara beren
inportantziaz ohartzen ez eta gaurko munduari
planteatzen dion anitz problemaz ere (bizimaila,
pentsakera, bizitzetxe . . .) .

Gehiago produzitu, lan gutiago eginez

Nazio bateko bigarren eboluzio faktorea lanaren luzera da. Pertsona aktiboek astean hirurogei
edo hirurogei eta hamar ordu lan egiten badute,
agirian dago berrogei ordu lan eginez baino asko
gehiago produzitzen dutela, medio tekniko berekin, jakina. Hona, bada, lanaren luzera asko laburtu dela Frantzian mendearen hasieratik, oraindik gerra aurrekoa baino haundiago bada ere.
1900-n lanaren bataz besteko luzera astean 62 ordu zen industrian; batazbestekoa, hau da, industria batzutan astean 75 ordutaraino ere lan egiten
zela... 1938-n — urte okerra ekonomiarako — lanaren bataz besteko luzera 39 ordutara jausten da.
Bataz besteko zifra honek esan nahi du orduan
hain industriak (metalurjian batez ere) 45 ordutatik gora lan egiten zuela, beste batzuk ordea,
erdizko edo osoko krisisean, 36 ordu baino askoz
lan gutiago egiten zutela.

Gaur bataz besteko luzera 46 orduren inguruan
dabil industrian. Dagigun kalulutxo bat: duela

85

mementu bat esan dugu industrian 5.900.000 langile dagoela astean 72 ordu lan eginez bataz beste; honek (bi kantitateak biderturik) astean 367
miloi lanordu ematen du. 1962-n 7.400.000 langile
genedukan, astean 46 ordutako batazbestekoaz;
honek astean 340 miloi lanordu inguru ematen du
(guti gora behera bakarrik zeren “hilekari” askok
orduka ordaintzen zaizkien langileen asteko ordugo hau baino lan gutiago egiten bahitu).

Gaur industriako langileen osoak, ugariago izanik ere, mendearen lehenengotan baino % 8 ordu
inguru gutiago lan egiten du, hau da, urteroko
oporrak (1900-n ez zeudenak) sartuz gero, urtean
% 15 inguru gutiago 1900-n baino. Egiten duten
produkzio industriala ordea, hiru bidertu egin da
mendearen hasierari buruz. Hemendik argi ateratzen da orainarte aipaturiko bi faktoreak (pertsona aktiboen nurruero eta lanaren luzera) ez direla
nahikoa produkzio nazionalaren eboluzioa esplikatzeko. Zein da bada lanordu gutiagoz gehiago produzi arazten duen hirugarren faktorea?

Produktibitatea

Produktibitatea da hirugarren faktore hau.
Frantziako produkzio osoari (nekazaritza, industria, komertzio eta zerbitzu), artean % 4-tik 5-rako
produktibitatea kalkulatzen zaio. Industriak % 6-
-tik gorako tasa daduka, honela hamabi urteka
produkzioa dobletuko litzatekeelarik. Haugatik
gerra denbora eta berrikuntza aldia (galdutako
ahalmen ekonomikoa berritzera destinatua) kontuan edukirik ulertzen da nola indize honek mende erdian, lehen baino hiru bider gehiago bakarrik produzi arazi duen: 50 urtetan lau hamabi
urteko baitaude. Kalulua, jakina, guti gora beherakoa da, zaila baita produktibitatearen neurri
zehatzik ematea. Baina guti gora beherako honek
orain arte aipaturiko zifren egigarritasun haundia
agertzen du.

Eta produktibitatea zertan datza? Lehenengo,
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Ekonomiako Lehen Pausoak I - 5
  • Büleklär
  • Ekonomiako Lehen Pausoak I - 1
    Süzlärneñ gomumi sanı 3313
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1631
    21.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    30.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Ekonomiako Lehen Pausoak I - 2
    Süzlärneñ gomumi sanı 3377
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1723
    22.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    32.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Ekonomiako Lehen Pausoak I - 3
    Süzlärneñ gomumi sanı 3406
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1777
    22.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    31.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Ekonomiako Lehen Pausoak I - 4
    Süzlärneñ gomumi sanı 3351
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1494
    23.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    33.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Ekonomiako Lehen Pausoak I - 5
    Süzlärneñ gomumi sanı 3328
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1666
    23.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    32.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Ekonomiako Lehen Pausoak I - 6
    Süzlärneñ gomumi sanı 3434
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1642
    24.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    33.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Ekonomiako Lehen Pausoak I - 7
    Süzlärneñ gomumi sanı 1398
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1057
    16.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    22.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    25.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.