Don Juan eta bere adixkidiak - 1

Süzlärneñ gomumi sanı 3966
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1919
20.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
29.7 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
34.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
Jean Baptiste Constantin

DON JUAN ETA
BERE ADIXKIDIAK

Eskualduna, , 1910-III-5.

I
Orai diala 50 urthe bazen Santa Grazian
gizon bat Don Juan deitzen. Bazen phuntu hetan
etxeko jaun handiagorik, bena bai txipiagorik
ere.
Kartieleko gizonik azkarrena zen, eta suiaren
buhatzen hasten zenian butzaz inkhatzak eta
ilhintiak tximiniari gora igorten zutian, bestalde
aho beroxka, eta ardura espantu zerbait khuntatzeko. Kabaletan bazian sinheste eta hanitx
hazle huna ere.
Urtheberri ondoan, igorri zutian bere ardiak
eradatera, Topeten altia gainti, Zurubu handiala.
Oren erdi baten buruko utzuli zeitzon oro, salbu
ardi gris paleta, maxela xuri eta muthur nabarra.
Badua haren arrankuran eta huriala heltziareki
ikhusten du bere ardia axuria sorthurik. Biltzera
iseiatzenda, bena axuria lotsaturik, abiatzen da

Abitolarat buruz, orkhatz bat bezala jauziz, bere
ama ondotik marrakaz.
Don Juan laster ebilten zen, axuria zalhiago.
Khapariako lephoala heltzian gizonak uzten dutu
bere eskalanpuak elhurrian zalhiago ebili beharrez: axuria Lohitschimilzen barna gain behera
heltzen da Barlaneseko loseria khantiala. Debaldetan deio ardiari artetarik don Juanek oihu egiten: «pirri, aitte, pirri aitte!».
Loseria ondoan lanian ari ziren, Marinalako
duela egiten, zazpi gizon: Jonolo Eskiula, Miu eta
Jean Gormant Barkoxekoak, Gollut Altzuruku,
Bensa Lées Athasekoa, Chouret eta Lakasia Barlanesekoak, oro apetitu huneko gizonak, lotsa ez
zirenak pastetxaren jatera zahiareki. Ikhusirik
don Juan lasterka horra zela, partzen dira axuriari; hau, basa ahuntz baten balde, jauzi batez
badua bago erori eli baten artiala gordatzera.
Han atzamaiten die eta khexiaren handiz don
Juanek arrunt buxeriatzen du eta khumitatzen
dutu gizonak laurden baten jatera. Suia phizturik
da bertan eta oren baten buruko laurdena janik
zen oso osoa.

Don Juanek laur phartetarik hirurak hartzen
dutu bizkarrian, eta ardia zintaz estekirik, etxerat abiatzen da, eta ulhuneko etxen sartzen.
Etxera ondoan bere emaztiari erraiten dero:
—Zer egin behar dugu hainbeste axurkiz? Bai
karakho amigo behar dugu, Mari-Phuilta, axurki
huntarik janerazi triste kailesaho gorri, gose jankin horier, aments bizi direno behin ondo egin
dezen.
Phouiltak:
—Debliak boilatu, bai bai, don Juan, eman
behar ziezu, Jinko hunak ere nahi dizu amuinaegin dadin. Dianak eztianari phartitzia obra ederra duzu.
Don Juanek erraiten zian geroan, sei familia
hazi zutiala hirur egunez axurkiz, han beitzen
axuri sorthu berria handi eta gizen. Larria aldiz
Espainul maister bati soba erazi zian eta ederraren ederrez eman Mizpiret ordunko jaun bikariari.
Ardiak hainbeste ezne eman zian nun negu
orotan Don Juan eta familia bizi izan beitziren
erraberoz apairu guzietan. Bena azkenian zer

heltu zen! Xixariek eta gogorreriak hartu zutian
ihautiri azkeniala bait.
Lerdo egunian, joalteroek egiten zien urthe
oroz kartaka partida bat. Urthe hartan juntatu
ziren Anna Xohoren etxen don Juan eta Bixar
musian aritzeko Sutibran de Kallinbre eta Agaramunten kuntre. Jean Purra aldiz jinerazi zien
butilatzeko eta seien khuntiaren eramaiteko.
Hasi ondoan bertan lagunek don Juani:
—Don Juan zer duzu? trixte zirela uduri zitazut, etzira batere largatzen; emazu, eman gezur
zonbait; tanto zonbait gora behera nik laxuki
eskumutaldi batez bilduren zitit zuk galdiak!
Don Juanek:
—Bai, karakho amigo, badiat sobera phena
alagera izateko.
Agaramuntek:
—Zer duk gizona ala eri hiz?
Jean Purrak:
—To, edak buen trago eta erran leialki phenak heben hire adixkide hoberener. Ehadila
lotsa, gogo hunez sustengiren haigu.

Don Juanek erraiten dere ordian zer dabilan,
nulaz bera eta familia xixariek eta gogorreriak
harturik diren:
—Phentsatzen ahal duzie zer trantsutan
nizan. Aleta enundia joan nahi Atharratzeko basa
bedezi horietarat, oro pilardit eli bat beitira,
untsa phaka erazten baizik deus eztakienak.
Bena lotsa diat behartuko zaitan.
Agaramuntek:
—Ez gizona, ehadila joan; hobenian phuzuatuko haie eta untsa phaka eraziko. Nik nahi deiat
dohainik eman erremedio bat, sendoturen zutiena bai ere xixarier zalhe lekhu egineraziko diana.
Bil ezak gaitzuru bat unhurru arrautze, xirikotan
untsa egoseraz itzak; gero emak edatera ahal
bezain bero bolta bedera hire familiako jenter,
eta ihaurek aldiz biga gainti itzak, hamahirur urthetako zezen espainul bat beno azkarrago behiz.
Don Juan:
—Eskerrik hanitx Agaramunt, eztuk gorrari
erraiten.
Bixar:

—Bai, ttenttamentia hori segur hun lukezu,
bena nun ediren sasu huntan unhurru arrautziak?
Sutibran de Kallinbre:
—O demoniua! nekez sasu huntan; bena egin
ahal bat eginen diagu Arboli alte horri.
Hortan gure gizonak barreiatzen dira, khuntiak phakatu ondoan. Ihautiri iganteko goiz
mezan, don Juanek ikhusten du xokho batetan
bere adixkide Trinka eta gogoan igaraiten du
harek ihurk emaitekoz, berri emanen derola
unhurru arrautzez, bazter hanitx kurritzen dialakoz ihiztekan.
Mezatik elkhitiareki badua Trinkari buruz eta
khumitatzen du topeta bat aigardenten edatera
Alagoyhen Kalanbriaren ostatian.
Berrikaxetan hasten dira, pintu bat aigardent
igaraiten da zuntzurrari behera: beste bigerren
bat galthatzen die. Azkenekoz don Juan atrebitzen zaio galthatzera ez othe dakianez nun
baden huilanian unhurru habia zonbait abis
ukhen diala eritarzun batetarik sendotzeko
behar diala unhurru arrautzez eginik den tisana
edan.

Trinka:
—To! doi galthatzen duk, alaturu jinkua,
badakiat habia bat ederra, beitu segurik hogeita
hamar unka arrautze. Hurrun duk, bena behar
den denbora hartuz bilduko diagu hire doia. Igaran Done Santhore altia Bortuzko phasian igaraiten nintzalarik, ikhusi diat Alano bortietarik
utzultzian.
Don Juan:
—Bai bena elhurra baduk, nula edirenen
dugu?
—Deus eztuk, fida nuk begiak zerraturik atzamaitera. Behar diagu laur lagunek joan Gañeko
Bentala gaiko, alageraki oren zonbaiten igaraiteko, eta ladron trixte hura pihu beita espainul
zorria bezala, jateko ausarki hartu behar diagu;
irus balinbaduke bospasei kantaro ardu zuntzurren bustatzeko doia.
Don Juan:
—Voila qui fait! ene adixkide Trinka. Lagunetako hartuko tiagu Bixar eta Xapalanda, segur
ezpeita lagun hoberik. Nik hartuko diat urdazpi
bat, laur edo bost tripot, hirur lukhainka uztarri,
bi andoila plek eta horik jan ez dutuguno arauz

atzamanen ditiagu unhurru arrautziak. Bira kantaro ardu edanik ere, esparantxa diat halere
bedezi arrapatuthoieki beno merkexiago elkhitia.
Hitzartzen die hauste goizan abiatuko direla,
ihauteriko azken egunak behar dutielakoz igaran
beren familietan. Lehen heltiak beharko dutu
bestiak eguruki Ardatxeorenian. Elhe horik iraganik, nur bere alde badoatza bi gizonak, eta don
Juanek bidajiaren egitera biltzen dutu Bixar eta
Xapalanda.

II
Don Juan bere adixkideki
bentan
Hauste goizan hitzartu thenoreko laur gizonek Ardatxeroarenian junta egiten die Don Juanek, alforjetan zutian anhuak emaiten dutu Bixarri eta Trinkari, berak bi xahako arduz betherik
hartzen dutu Agnarenian, eta Xapalanda aitzinian abiatzen dira trenpu hun Gañeko Bentalat
buruz. Laur orenez ebili ondoan elhurrari gainti,
heltzen dira Gañeko Bentala untsa eskerniaturik
eta egarrituxerik. Erran gabe dua, Erreginarenko
zurubian hasirik, xahakoek ardu tzirista zonbait
galdu ziela Bide Gorri gainean, Ezpel Sarian, Aize
Sarian, Ihizkondizeko Portiluan, Uthur Hotxetan,
Arthe Burian azken txortolek ematuxe zien laur
gizonen egarsuia.
Eguerditan Gañeko Bentako borthatik barna
sartzen dira. Juan Benterua eta Mari-Paitta haren
emaztia hasten ziren zopa hun baten jaten. Eginik zen patataz, alubiaz edo ilharrez, eta salo-

nez, hura beita Espainolek udan ekhian idorrerazten den aragia untsa gazitu ondoan.
Benterua laur gizonak ikhustiareki sukhaltian
sartzen, jeikiten da eta oihuz erraiten du:
—Zer bada! xuek keben, holako tenporareki!
xuek don Juan, Xapalanda, Trinka eta Bixar! eta
zer berri dago Santa Grazian? Baya, Santa Grazia guziko laur gizon baphuenak orai keben!
karakho! Maria xuan dadila, eta saits dezala anis
pitxerra, kortarik gizon korier baso banaren
emaiteko!
Don Juan:
—Goseturik gutuzu eta barazkaltu nahi gira.
Baduzu arauz ardu inhar bat orano?
Benterua:
—Bai, karakho, ardau izanen diagozu bai,
atzo xinik diagozu eta bada ardau ona, Oliteko
iriko ardau hoberenetarik, eta gero zahagian beitago xin bezala ahotxek etzazuela erran Frantzian Juanek eta Mari-Paittak ardauari ur ezarten
diela. Edan zazie anis kortarik buen trago eta
zahagitik barrikalat hustuko dugu orai xuen
begien aitzinian ardaua, eia ikhusiko xuenez urik
botatzen.

Elhe horik erran bezain sarri, zahagia husten
du barrikalat; Santa Graztarrak algarri soz begi
nikaz ari dira beren beithan dioielarik: «Eguna
ardua atzamaiten diagu hurik gabe, behar ere ez
gintia ikhusi jiten athe buria behera Bentero
tripa handiak». Bena gaizuek etzien kasurik egin
barrikan bazenez hurik aitzinetik; ikhertu ukhen
balie jakinen zien nur jin ere benteroak bethi hur
hein bat etxekiten zerola prest, ahotxak jiten zieneko. Hirur kantaro arduak nahasi ziren egun
hartan bi kantaro hureki.
Santa Graztarrek anis phitxerra husten zien
artian, Mari-Paittak prestatu zutian don Juanek
eman lukhainka, andoila, trantxa pharte hun bat,
hots egin zian barazkari hun bat. Salda trenpatzen du eta bost gizonak mahain bati buruz jarten dira guziek zoparen jateko ber untzitik.
Xapalanda hanitx delikatu zen eta gaizak
nahi beitzutian xahuki prestaturik, begi bazterraz sogiten zian eia Mari-Paittak zer planta zian
kozinaren egiteko. Ikhusten du kota goraxe eta
kota haldaz xukatzen gizoner eman gei zutian
zurezko golhari eta forxeta beltz eli bat. Etzaio
agradatzen eta ezta net gogo hunez zopari

lotzen, bena zopa urhentu ondoan edaten beitu
godale hun bat Benteroak emanik, ahazten zaio
Mari-Paittaren kota hegal theia, eta geroalat
bestek bezain untsa jaten eta edaten du.
Benteroa artetarik ari zaie:
—Alo gero, onki xan eta edan zazue, eta bada
kharakho, ez gero fama gaixtorik Frantzian erran
Mari-Paittaren eta karen khaunaren!
Jatiaren eta edatiaren bortxaz, laur Santa
Graztarrak alageraxetan dira, kafia edaten die
Espainako rom tzortola hun bateki, anis godalet
txipiak laur bostetan husten dutie. Denbora
badoa aitzina. Arrestiri aphala jiten da, eta Benteroak Trinkari erraiten dero:
—Alo!!! eman zazu orai aire bat zelura gora,
eta lehenik orok xunto eman zazie anila bat
etxeko andriaen osagarriari.
Ordian herots izigarrian xahakotarrak hasten
dira ahal bezain goratik:
—Benteroaren eta Mari-Paittaren osagarriari
to-o-o-o-o-pa, ou hi hi hi hi hi!

—Hola hola mantenatzen bagutie berriz, ere
merexi beitie to-o-o-o-o-pa, ou hi hi hi hi!
Benteroa esku zapartaz ari da eta erraiten
du:
—Ai, karakho! qué gente tan alegre!
Trinkak belatxaren airia emaiten du gero zelu
odeietan gora ixiltu denian, Benteroak hartzen
du itze batetarik txilitxau zen gitarra bat eta
erraiten:
—Alo Mari-Paitta, eta Bixar, fite bailera, oso
egin zagun egun gure fiesta!
Bixarrek:
—Ttenttamentia! nik eztakit espainul dantzarik emaiten eta hasteko txainkhu nuzu!
Benteroak:
—¡No importa! nurapait brinka adi, brinka,
nik aire eder bat emanen dexuet gitarrareki.
Bixar dantzan hasten da ordian bere brodaki
handieki, Mari-Paitta aldiz ungurukan eta erhi
klaskaz, iharrausten dialarik bere phantz handi
luze bezain biribil zena. Benteroak gitarra joiten

du: prin prin prin prin, ber denboran khantatzen
dialarik:
Siete y siete caturze,
y siete vinte una,
el qui no tiene cama
que duerma a la luna,
e prin prin prin,
e prin prin prin.
Gerokoz Bixar enherik da, Mari-Paitta hatsalboturik. Sonia ukhuratzen da. Bixarrek, egarriturik, so bat egiten dero mahainari; artian rom
botilla lagunek hustu zeien. Manhatzen du
ordian ekhar dizen Ranzioko ardu pinta bat.
Mari-Paittak fite ekharten du, bena haatik erdizgora untsa hurtaturik. Pinta zalhe edanik da eta
biga, hirur, bost, seiek bertanxka ber bidia hartzen die.
Ulhuna artian jin beitzen, arratsen berriz
aihaitan dira gure Espainazaliak; untsa jan,
untsa edan, ondotik bethi pintuka, gaiaren pharte hun bat ixil joaiten zaie.

Azkenekoz espainul ardu hurtatiak, goizantko
anisak, arristiriko rom eta Ranzioak barniak
berotuxe beitzeitzen eta buruko mina jauzerazi,
hirur orenetan erretiratzen dira Mari-Paitta eta
haren jauna ohialat, Santa Graztarrak aldiz
sabaialat, ahotzian eta lastoan lo bederaren egitera.
Goiza bertanxka jiten da. Trinka lehenik iratzartzen da barnia sutan, ahua egarriak idorturik
espainul akher adar baten balde. Kanpoalat so
bat egiten du eta ikhusten elhurra ari tapa tapa.
Sabaieko leihotik hegatzian hartzen du elhur
ahurreta bat ahua freskatzen. Zortzi orenak
ingoiti bazirela, eta jaikiteko eta thenoria zelakoan hasten da ahal bezain goratik:
Jeiki, jeiki, etxenkoak, argia da zabala,
Mari-Paitta, zuk egizu, othoi, kafia berhala,
Gizon hoik juan gitian Bortuzkura zoin lehena.

Trinkaren botzak iratzarrerazten dutu beste
hirur gizonak. Bixarrek borogatzen du arropa
bustirik diala, lotarik txortola hegatzetik jin beitzeron. Hotz ikhariak arhintzen beitzian aire gai-

tzian jarten da eta phentsatzen saihetseko lagunak erri egiteko busti diala. Xapalandari hasten
zaio ahoala jinen erraiten, hunek berriz brau! jeikiten delarik emaiten dero kuhat bat ahal bezain
zinez, zuinek ere segur lekhu eginerazi beitzian
Bixarren hotz ikhariari. Bi gizonak tinpa tanpa
bilhaxkan hasten dira, don Juan gaizua artian
sarthu nahi zaie berhexteko, Trinka aldiz bazterretik erri karkazak ezin etxekiz dago.
Albarot handi hura entzunik Benteroa jiten da
arrunt hur bertzata bateki, eta ikhusten dutian
bezain sarri Bixar eta Xapalanda lastoaren gainen bilhaixkan, husten deie gaina ekharri zian
hura, ziolarik:
—Españan eta keben, xakurrak hola hasten
dinian hur egoxten diezu!
Bai segur bi gizonak fitexko jeikiten dira eta
beren aharra ahatzerik, bena sordeis bustirik,
piala biltzen Benteroa eta hari tinka aldi hun bat
emaiten. Don Juanek azkenekoz amoderaxetan
dutu, erraiten dere Benteroa bere etxen dela,
baziala aharraren ukhura erazteko zuzena, eta
aski letzione ukhen diala. Benteroa ere ekharten

deie anisa eta tzorta hun bedera emaiten erranez haren khumita diela.
Edan ondoan, Santa Graztarrak zurubier
behera eraixten dira, kozinan phizturik den suian
idortzeko geietan. Elhurra sekula bezain zinez ari
zen, ordunkoz bi zehebazen gutienetik.

III
Elhurrari so bat eginik, sartzen dira laur gizonak sukhaltian, egun huna emaiten Mari-Paittari,
eta su eder baten ungurian jarten.
Don Juan:
—Alo adixkidiak, denbora ederra haitatu
dugu Bortuzkura joaiteko! Etxen bagina aments!
bena karakho amigo, hola delarik ezkira egun ja
orano kanpo elkhiren, gero ere zer izanen beita.
Egun orano jan eta edan dezagun, beitugu zereki; gu hil ondoan ere zorruak eiheralatko dira.
Mari-Paittak eta Benteroak etzien beste nahirik; etzeien uduri aski min egin ziela orano Santa
Graztarren musari, eta biek algarreki don Juanen
erran topatzen die erranez:
—Onki mintzo zira, halako tenporareki etzu
nehor xuaiten ahal Frantzialat.
Etxeko anderiak egiten dere ordian ez kafia,
Trinkak kobla batetan galthatu ukhen zian bezala, bena xokolatia, lodi lodia Españako mudala.
Zerbutxatzen du mahainian gizoner, eta bakho-

txaren aitzinian ezarten baso bedera hurez betherik ahoaren ixarratzeko ondotik.
Bixar lehentzen zaie bere phartiaren jatera,
eta krak, godaleta har eta, ustez anisa zen, gaintitzen du hur trago hun bat. Ordian gaizten da
eta burhau bat ezkapatzen zaiolarik erraiten du
Mari-Paittari buruz:
—Uste duzia nahi dudala nik ostatian ene
phantiz trixtia hur hotzez kharrunta erazi? Fiten
eman izazut kopa bat anis ene barniaren kontsolaxetako!
Don Juan, Xapalanda eta Trinka ezpeitziren
orano hurari gahaturik, ber abiseko dira, hura
pharete bati kontre urthukiten die aire gaitzian,
eta galthatzen Bixarren gisa godaletak betha
ditzen anisez.
Amiñi baten burian Trinkak erraiten du laguner:
—Alo ene gizonak, goiz huntan aisan egonen
beikira eztugu beste askaririk eginen. Intretan
fres gutuxiago dukegu ere phakatzeko!
Xapalanda:
—Hirur ehun kanua, bai hola egin behar
diagu: nula lan, hala jan!

Bixar orano goseareki etzen kontent egin
zian askariaz eta murmuzikatzez erraiten du:
—Demuntria! ogi gorritu buxi zunbait jan eta
anisetik txorta zonbait edan, aisa egonen gutuzu, mai, bazkariala artio!
Aphurtto baten burian laur gizonak ogi xerra
zonbait hauts eta abiatzen dira haien gorri erazten labela phuntan ezar ondoan, su eder bati
buruz. Ogia gorritu bezain sarri jan, anis edan,
berriz ogi gorrieraz eta anis arredan eguerdi jiten
da. Ordunkoz kantaro erdi bat anis bazien edanik
Santa Graztarrek eta Benteruak halere uste zien
kasi barur zirela askari haren undatzagatik.
Mari-Paittak artian zopa egin zian bezperakua bezain hun; erra erazi zutian don Juanek
ekharri urdazpitik muztu trantxak: andoilakia
zopan egoserazi zian eta bi lukhainka uztarri, grisilan behar den heinian bero erazi.
Gure gizonak elhia usututtorik, eta Bortuzkuko unhurru arrautziak ahatzerik jarten dira
mahainian; eztugu erran beharrik bakhotxa etzela lotsa izan bere phartiaren thiratzeko. Arristiria
berriz pintukan eta trala-laikan joaiten zaie,
ulhuna jiten da: horra nun behar dien igaran

bigeren gaia Bentako lastuaren ganen. Goiz
baduatza sabaialat, ustez eta han sendotuko
zaien edatez bildu dien buruko mina. Luak bertanxka hartzen dutu.
Biharamenian hotzak iratzar erazten dutu
goizik gizonttoak. Elhurra sekula bezain gustian
ari da orano.
Don Juan:
—Ba! karakho amigo! halako denborareki
kanpoan dena barnerat nahi beita arrimatu, gu
barnen egon gitian, orano barnen beikira. Dezagun jan eta edan, azken hilak arauz zorrak phakaturen tu!
Mari-Paitta beha beitzen konbersari, agertzen zaie ordian:
—Eta beraz ni arren azkena hil artio bethi
hartzetan egon! O kori ez, nik behar diezt xuek
kementik xuan bage batetarik edo bertzetarik,
ifernutik edo zelutik, Frantziatik edo Españatik,
saintuetarik edo mil demoniuetarik ene hartzia.
Eta gero demonioen egina, behar xuela onki xan
eta edan orano! Eta akabaturik badira xateko
eta edatekuak oro? Bai xuek ekharri tripot,

lukanka, xerri azpi eta xerri uzterxiak gure alubia
ederra eta salon ona, guziak xan tuzie!
Mari-Paittak gezurra ederki butilatu zeien;
etzeien etxit erran haiek ekharri gaizen erdiak
gorde zutiala, ondo egunetan jateko bere senharrareki buruz buru.
Benteroa:
—Baia rekontxos! ardaua ere ekabatu diagozu, anisa ere bai! Baziagozun xuek xin zelarik
bost kantaro eta sei pinta lo menos, eta orai
eztiagozu lo mas hirur pinta! Anis ere baziagozun kantaro bat eta bederatzu pinta, eta orai
eztiagozu siquiera baso xiki bat nik edateko! Bai
eztiagozie izan behar ariman penarik eztiagoziela aski onki probetxatu! Baia, baia Maria, egin
zala gizon koier kontia, paga dezen eta arranka
ditian fresko freskua bortiari karaz!
Trinka:
—Baia othe barur hotz hotza orai bortiari
buruz, eta holako denborareki? Ez othe deia
arren deus ere etxe huntan guretako? Ezta xokolaterik ere?
Mari-Paitta:

—Eta aurra, ez! akabatu diagozu xa! Eta dirurik ere ez erosteko, orai xuek eman behar xuena
baizik.
Xapalanda:
—Egitzu ordian patata frijitiak eta oliat bat!
Mari-Paitta:
—Bai aurra, eta nun dago olio eta ogia?
Bixar:
—Ttenttamentia, eta egizu urinez.
Mari-Paitta:
—Mila miliu demoniua, ekharzazu zuk urina!
Eztiagozu ez Españan urinik Frantzian bezala!
Don Juan:
—Baia Maria, atzo eta herenegun hain untsa
jan eta edan onduan auher gorri ginelarik, behar
dugia arren egun barurik igaran bortia hainbeste
elhurreki?
Mari-Paitta:
—Eta zer nahi duxue, ezpadago xatekorik?
Nahi duxue patata?
Trinka:
—Eta gordinik dutugia jan behar?
Mari-Paitta:

—Eta ezarzue hauts pean erratzen! Onki hun
diagozu kola ere!
Xapalanda:
—Hirur ehun kanua! ezarzu arren unka bat,
hauts pian, bortian hil behar badugu ere holako
denbora tzarreki, ez gitian aments gosez hil!
Benteroa:
—Baia Maria! Kontia, kontia gizon koier! poko
probetxo dugula guk orai koiek keben egonez!
Mari-Paitta:
—Baia kontia? Ordian, patatak bage, hirur
hogei eta hamazortzi real fuerte eta sueldo bat
ziagozun, eta orai patatekin hamazazpi sueldo
haboro. Kontiak orok egiten du laur hogei eta
hamasei real fuerte, edo eta hobeki konprenditzen bada ehun eta laur hogei eta hamabi sueldos.
Sueldoak balio du bost sos hegiaz beste gaintian. Gaizo don Juan eta haren lagunak etziren
hanbat Españan usaturik.
Xapalanda sabantena zien, Amerikak kurriturik zutialakoz; harek doi doia zerbait enthelegatu zian Mari-Paittaren khuntietan, eta don Juani

erran zian, hura zelakoz phakazageia, berrogeita
zortzi libera zela khuntia oro.
Ezpeitzien huilanik ere holako khunturik egurukiten, berek hainbeste jateko ekharri onduan,
trixtetzen dira gure gizonak, don Juan orotan
gainti eta algarri soz ari dira, elherik ezin erranez.
Benteroa:
—Baia amigo! etzizte atzo eta erenegun
bekain alegre! Ots, ots, boltsa horik larga!
Don Juan:
—Ene gizonak! hau da hau istoria. Eztiat
hogeita hirur libera baizik musan. Hatik nik enia
uste holako khunturik heben ekharriko zeikiela.
Lotsa diat enukian hain khario Bedezitik xixari
erremedio erostia ez eta bedezia bera ere Santa
Grazira jin erazi banu!
Trinka:
—Oho! nik ere bederatzu sos diat, ezpeitut
haboro hartu, fida benintzan bestela haboro
hartu ukhen banu oro igorriko nutiala.
Don Juanek eztu ordian Xapalandetan baizik
esperantxarik ukhen behar, eta beitzakian harek
sakolan urhe ederrik erabilten ziala, ezti eztia,

ahalke eta errespetureki abiatzen zaio lagungoa
galthatzera uhurezki elkhi ahal ditian bentatik.

IV
Don juan etzian boztu Trinkaren eta Bixarren
arrapostiak. Etzian khuntiarien phakatzeko
eskaz zian sosaren esperantxarik ukhen Xapalandaren gainik baizik, eta ordian hanitx umilki,
ezteztia erraiten dero huni:
—Eta zuk, Xapalanda, baduzu arauz urhetto
bat sakolan; bestela galdiak gutuzu. Nahi nitikezu segur jente horik phakatu, egun phuru lekhu
huntarik uhurez elkhi ahal gitian. Don Juanen
elhian fida balin bazira, hitzamaiten deizut Santa
Grazira heltu bezain sarri eraikiko dutudala
Poleinen bankian dutudan soxkuak, eta phakatuko zutudala arrunt.
Xapalanda:
—Hirur ehun kanua, gizonak eztik uhurerik
etxerik elkhiten bada hogeita bost libera sakolan
gabe.
Zeta musa berdia eskietara hartzen du,
xamar pian ezarten, bestek ikhus eztezen zonbat sos dian berareki eta urhe bat har ondoan
erraiten dero don Juani:

—To, hebentxe hogeita bost liberako sterlingeder bat, aski neketto Amerikan irabaz dudana.
Khuntia phaka ezak, eta haboro behar baduk
orano, beste bat badukiat hi bezalako adixkide
batentako; enia beste bati emanen, eta segur
enia ene ustez Bentero tripa handiaren gei sakolan begiratzen.
Benterua:
—Bentero tripa handia! Bentero tripa handia!
eia erran zaka berriz niri Bentero tripa handia,
nahi baduk nabakha kaldi batez tripak keben hiri
atheratzen!
Xapalanda ordian harriturik jarten da, ezpañak, ikhare, umil umila.
Benterua:
—Nik badiat ene deithura, nur ez eniz Xapalandaren ez beste ahotxen ahalke. Ni deitzen nie
España guzian don Juan Baillaz, eta ez Bentero
tripa handia. Niri ez haboro halako izenik eman,
bestenaz comidado las tripas.
Ikhus ondoan Benterua gaizturik dela, ixilik
egoiten dira Santa Graztarrak. Don Juanek ezarten du bere hogeita hirur libera mahañiala,
Xapalandak aldiz bere sterling gorria.

Don Juan:
—Eia don Juan Baillaz, sogizu hunat: hogeita
bost eta hogeita hirur liberak zure khuntia egiten
dienez?
Benterua sterling gorriari soz zelarik:
—Bueno, bueno! baya, mira, mira María, qué
pieza tan bonita! yo juego que en toda la villa de
Isaba y en valle de Roncal, ni ricos ni pobres no
tienen una pieza de oro como ésta que yo he
sacado en estos días a los gavachos.
Xapalanda saihetsetik murmuzikan hasten
da, Benteruak ez entzuteko gisan haatik:
—Espainul abarka huna, eztuk debria ezpaduk berhala beste urhe bat hik Xapalandari idekiten, nik hitzamaite deiat edo manduak adar!
Benterua sosa harturik, artian juan zen bere
khanberalat, eta han boztarioz edan zian, gorderik zian anisetik bi kopa, ziolarik:
—¡A la salud de los gavachos!
Mari-Paitta ordartino ixilik egon zen; haren
mintzatzekoaldia jin da:
—Alo, alo aurrak, hots xatera, orai patatak
errerik diagotzu.

Laur gizonak suphazterriala huilantzen dira,
bi aldiz erranerazi gabe; Mari-Paittak hauts petik
gibel thiratzen dutu lur sagarrak, bere kota
hegalareki xahaldi bat emaiten dere eta gizonen
aitzinian ezarten. Benteroa jiten da khanberatik
eta zuzulian erdi etzaten delarik, purro eder bat
pipatzen.
Haiez trufatzen zela sobera edireiten beitzien
Santa Graztarrek, algarri soz hasten dira. Benteroak enthelega elitzan, Trinkak biarnesez erraiten du laguner:
—Hé dounc, amics, nou cau pas invita lour
mesté en ta minja poumas dé terre!
Xapalanda:
—Loú diable que lou portera mes leu! ne ba
pas emplea son bentre a noustes depens, com
aquestes dies pasats que se crebera de hami
mes leu!
Trinka:
—Oh! si poudevan da pousou auments enta
haa creva!
Benteroa zonbait aldiz Oloruko feidetanebilten zen, eta bere utzul ungurrietan ikhasi zian
biarnes khoxia:

—Rekontxos! zer lengoaje da kori! ala
aments nere gaixtoten mintzo zizte hor: triga,
harta, creva, pozou! zer dira elhe horik! María
tray la escopetta, voy a matar estes cuatros falsos!
Gizonttuak bilhoak burian txut txuta jarten
dira, zerbait konprenitu dialakoz Benteroak
beren elhestatze biarnesian. Don Juan lehenik
mintzatzen da konbersaren ezabatu nahiz:
—Ez, ez, don Juan Baillaz, eztizugu zure gaixtorik nahi; Bortuzkura behar baikunian, eta orai
elhurra gatik ezin juan, eta huna jinez geroz
afruntu beitzaiku etxerat utzultzia harat heltu
gabe, hori ginizun, ziek enthelegatu gabe, gure
artian igaraiten guniana.
Benterua:
—Bueno; eta zer afera zinuen orai Bortuzkuan, ala xuan den udan Españan ebatsi gaztak
han xue gorderik, zilo zonbaitetan.
Trinka:
—Ez, ez! eztizugu halako sabeleko minik;
hasteko, etzuzun gu lauretarik bakhotx bat ere
igaran udan Españalat igaran zenik keserogoa-

ren egitera! Bestela ere, ez gutuzu uhuin gu!
Etzira xuxenian!
Benterua:
—Eta arren! zer xue alako tenporareki egitekorik kan?
Don Juan:
—O eztuzu egia bezalakorik! eta gezurrak
zaina llabur beitu nahi nitzaizu egiaz mintzatu.
Igaran larrazkenian Trinkak ikhusi zizun Bortuzkun unhurru habia handi bat; hartarik ginizun
behar etxerat eraman gaitzuru bat arrautze.
Benterua:
—Maria, mira este falso! nitzaz trufatzen iaza
berriz orai ari hi! karakho! Maria indan eskopetta
ori, balazo batez behar dinat kuni atima xaits
erazi ifernuetarat! Ez niri sinhetsaraz laur gizon
Bortuzkura xin ziztela unhurru arrautze koriengatik!
Don Juan:
—Elhurra orai ari din bezain segur, egia nik
erran deizut, Señor Baillaz, bai! familia oro xixariek harturik dit aspaldiko denboretan, eta adixkide batek aholkatu nizu unhurru arrautziak xirikotan herakeraz ditzadan, eta gero haien hura

berorik edaneraz dezadan emaztiari eta haurrer,
nahi badutu xixariak hilerazi. Bedezieki beno
merkexiago, hola eginez, sendoeraziko nutialako
esparantxan abiatu gutuzu 1aurak Bortuzkura,
eta orai ezin harat joan, aski phena beita!
Benterua:
—Baia, merikuareki beno merkeago eztakiezt, bena kola klaroki mintzatzen bazira nik
emanen diezt erremedio hobea, eta etxerako
bidian edirenen beitzie. Gorakoan zoazte IthurHotxera, eta uraren tokian ezpeitago elhurrik,
kan edirenen zei lurrari kontra osto hoili xabal
bat, laur aldetarat zabal, phago ostoaren gisako,
solo xipixiago. Guk Españan deitan zugu zirin
belharra. Kartarik arren emanen zu familia
guziari libra bana, Arranzioko ardau xurian onki
herakiturik eta edan fitexko ikhusiko zie bada,
xixariak itzuliphurdika xalkiten, izanik ere andienetarik.
Don Juan:
Milatan zutut erremestiatzen, don Juan Baillaz. Jinko hunak phakatuko zutu; eni ere etzitazu segur ahatzeko zure eratzian giten dudan
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Don Juan eta bere adixkidiak - 2
  • Büleklär
  • Don Juan eta bere adixkidiak - 1
    Süzlärneñ gomumi sanı 3966
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1919
    20.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    29.7 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    34.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Don Juan eta bere adixkidiak - 2
    Süzlärneñ gomumi sanı 1282
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 811
    27.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.7 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.