Credo edo Sinhesten dut esplikatua - 06

Süzlärneñ gomumi sanı 3840
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1519
32.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
47.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
55.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
Anaia, gure Salbatzailea, gure hazkurria, Elizaren Egilea eta Burua.
Ai! zer gauza eder eta miragarrien kontsideratzera gohazin! Jainkoak lagun gaitzala. Jesusek
berak gida dezala, eskuetan dudan luma, ene
amodioak galdegiten duen bezinbat; argi detzala ene irakurtzaileen izpirituak, bero hekien bihotzak.
O Jesus! Jesus gizon egin zarena, Jesus
guretzat hil, eta gure hazkurri egin zarena,
zu zare ene erakaspen eta ene amodio

guzia! Egizu zutaz, ontsa eta amodioekin
mintza nadien!
Jainkoak, bere justizian, eman zituenian gure
lehen burasoak, lurreko parabisutik kanpo, ez
zituen hargatik esperantzarik gabe utzi. Hekien
bihotz minaren gau ilhunean eman zuen argi
bat. Hitz bat erran zioten: Salbatzaile eta Erostaile bat ethorriko zaitzue.
Jainkoa baitan, bethi, urrikalmendua justiziarekin doha; eta erran behar da, Jainkoa baitan
xoilki, urrikalmendu handiena eta justizia osoa
aurki ditezkela, eta elgar besarka dezaketela,
bat edo bertzea, kolpatua izan gabe; zeren,
batasun osoan, perfezione guziak aurkitzen baitire Jainkoa baitan.
Orhoit gaiten, Jainkoak sugeari erran zion hitz
huntaz: «Etsaigoak emanen ditiat, hire eta
Emaztearen, hire eta haren arrazaren artean;
lehertuko dauk burua, eta alferretan, haren
zango zola nahiko duk ausiki». Erran gabe doha,
Jainkoak egiten zuen mehatxu hau ez zela
sugearentzat, bainan, sugearen itxura hartuz,
gezurrez Eba enganatu zuen debruarentzat.

Sugearen eta debruaren etsai botheretsu eta
bentzutzaile agindua zen emaztea, MARIA da.
Haren arrazatik ilkiko den haurra, debruari azken
kolpea emanen diona: JESU-KRISTO.
Iduri du hemen Jainkoak altxaraziz bere urrikalmendua gure bekatuez gorago, egiten duela
gizonarentzat, bainan bertze molde batean,
gezurrez sugeak Ebari eta Adameri agindu
zuena: Ez zirela hilen, bainan Jainko batzuek
bezala izanen zirela.
Debruak gezurrez agintzen zuen bethiereko
bizi hura, gero egiazki emana izan zaiku. Biziaren egiazko arbolaren frutua, Jesu-Kristo gure
Jauna, gure anaia eta gure Salbatzailea bilhakatuz, egin gare haren iduriko, erran nahi da, Jainko batzuek bezala.
Zoin den ederra hemen, S. Krisostomoren
mintzaira: «Sugeak atxeman eta beretu zuen
Eba: Mariak emanen du bere baimena, Gabriel
Arkanjeluaren mandatuari; Ebaren erorikoak
eman dauku heriotzea; Mariaren baimenak sorarazten du Salbatzailea. Ebak galdu duena,
Mariaz kobratua izanen da; Adame, bekatuaren
gatiboa, Jesu-Kristoz erosia izanen da; Inkarna-

zioneak emanen dauku Satanek kendu zaukun
esperantza» (S. Joan. Chrys. Hom. de Interd.
arb.).
66 Nahiz ez zaikun guri Jainkoaren hitza osoki
klaroa agertzen, Jesu-Kristoren Inkarnazionea
ikusi aintzinean, ez da dudarik Adamek eta Ebak
behar zen bezala hartu zutela. Ez da dudarik egiteko, Salbatzaile baten agintza, hitz horren
orhoitzapen eztia, izan zirela hekien sustengua,
esperantza eta bihotz altxagarria, bihotz-min eta
nahi gabe dorphe guzien erdian.
Igurikitzen zuten Salbatzaile bat; eta bere
baitan zakarketen esperantza hazkar hori, bere
haurreri eta haurren haurreri utzi zioten. Erran
daiteke, urrats bat ez daitekela egin Testamentu
Zaharreko Liburuetan, Salbatzailearen edo
Mesias aginduaren esperantza aurkitu gabe.
Ez du nahi izan Jainkoak bere agintza ahanztera utzi. Huna zer erraiten duen Abrahame
Patriarkari, ikusten duenean fede handiko gizon
Saindu hori, bere Seme bakar eta maitearen
sakrifikatzera ekharria dela, Jainkoaren manuari
obeditzeko: «... Lurreko jendetze guziak benedikatuak izanen dire, zure arrazatik ethorriko

denaren baitan, zeren ene bozari obeditu izan
baituzu» (Genes. XXII, 18.). Agintza bera, eta
hitz bertsuetan egiten du Isaak Patriarkari: «Jendetze guziak benedikatuak izanen dire zure arrazatik ethorriko denaren baitan, zeren Abrahamek ene bozari obeditu izan baitu» (Ibid., XXV,
4-5.). Gisa berean mintzo zaio Jakoberi. Hitz
berak laitezke hemen erraiteko. Sekulan beraz,
ez zuen Jainkoak Patriarka Zaharren arimetan
ilhuntzera utzi, Salbatzailearen orhoitzapena eta
esperantza. Jainkoa bethi leial agertzen zaiku,
hastapenean gizonari egin zion agintza kontsolagarrian; ez xoilki Juduen, bainan, Abrahameren
fede eta sinheste hazkarra izanen duten guzien
Saindutzaile eta Salbatzaile.
Lehen denboretako Patriarken ondotik eta
geroago, ez zen ilhundu Mesias aginduaren
esperantza. Moise, Dabid, eta erranen dut, Profeta guziak hartaz mintzo zaizkigu, eta hain
ardura non, erran baititake, ez zutela bertze egitekorik, Jainkoaren xedetan, baizen, haren orhoitzapena, Israelgo populuan ezeztatzera ez uztea.
Hanbat xehetasunekin, mintzatu izan dire Salbatzaile aginduaz, non haren bizia eta heriotzea

aintzinetik erranak bezala baitziren. Erran zuten,
Mesias Dabiden arrazatik sorthuko zela; Birjina
bat izanen zuela amatzat eta Bethleeme izanen
zela haren sor lekua.
67 Erran ere zuten aintzinetik, Ebanjelioa edo
Jainkoaren berri ona gizoneri predikatuko zuela;
bere erakaspena mirakuiluez bermatuko; adixkide batez saldua izanen zela hogei eta hamar diru
pezentzat; bere dizipuluez utzia, akusatua, kondenatua eta bertze guziak, heriotzeraino.
Bai, ageri da hemen, Israelgo populuaren
kargu berezia izan dela, Jainkoak Adameri egin
zion Salbatzailearen agintza eta orhoitzapena
arthoski atxikitzea, galtzera eta ilhuntzera utzi
gabe.
Populu hura bera da orai, Mesias agindua
ethorri dela, ezagutu nahi ez duena, nahiz, jadan
gertatuak diren, Profetez haren liburuetan aintzinetik erran gauza guziak.
Nola daiteke hori? Mixterioa! Othoitz egin
dezagun ilhunbetan direnentzat.
Kapitulu hau arras osoa izaiteko, behar nuke
erran, errex laitekeena, Israelgo populua bezala,
bertze guziak ere, bazter guzietan Salbatzaile

baten igurikean zagozila. Bainan iduri zait aski
erran dudala Eskualdunen fedearen argitzeko
eta hazkartzeko, eta huntan baratzen naiz.

BI-GARREN KAPITULUA
Salbatzaile edo Erostaile baten
beharra
68 Ikusi dugu gizona, bere inozentzian eta
lurreko Parabisuko gozo eztian; ikusi dugu ondoan, bekatuan erortzen, eta bekatua delakotz,
gorphutzeko eta arimako flakeza guzietarat
sumetitua; gehiago eta dorpheago dena, zeruaren esperantzaz gabetua.
Eri handi bat da, lurraren gainean etzana, S.
Agustinek dion bezala.
Bera sendatuko othe da? Aski hazkar izanen
othe da bere ohetik altxatzeko? Edo, beharko
othe da, heda dezon Jainkoak zeru goratik, bere
esku urrikalmendutsua eta laguntzailea?
Ez; gizona ez daiteke bera bakarrik altxa bere
eroriko dorphetik. Jainkoa gabe, ez daiteke
senda bekatuak egin dion zauri izigarritik. Alferretan, nigar saminenak eta penitentzia garratzenak eginen ditu bere bekatuarentzat; ez da
gai izanen, bera xoilki, bekatu horren borratzeko.

Zertako hori? Zeren zorra eta pagamendua,
neurri eta izari berean izan behar baitire; hola du
galdatzen justiziak; zeren, gizon kreatura ez
deusak, Jainko guziz handiari egin zion laidoa
mugarririk gabekoa izan baitzen.
Hanbatenaz da laidoa handiagoa, zenbatenaz laidoztatzailea aphalagoa baita eta laidoztatua handiago eta altxatuagoa. Bada hemen,
bekatuaz laidoztatua izan dena Jainkoa da, erran
nahi da, izate bat osoki handi, saindu eta perfeta; laidoztatzailea aldiz, kreatura bat, deus ez
dena bere baitarik, eta dituen guziak Jainko
handi haren ganik dagozkanak.
Nola beraz, bethe dezake bekatoreak bere
ahal eta indarrez, saindutasun osoa ganik berexten duen lezea?
Zer estatutan kreatu zuen Jainkoak gizona?
Erran dugu jadanik: justizian, inozentzian, naturalezaz goragoko estatu batean. Ez zuen berak
merezitu ahal izan saindutasunezko estatu hori:
Jainkoaren amodioaren dohaina zen. Are gutiago
kobra zezaken bere indar xoilez, behin bekatuaz
galdu zuen ondoan. S. Thomasek hainitz ongi
erraiten du: «Hala nola ez baitzuen bere merezi-

menduez gizonak izan justizia orijinala, bainan
bai Jainkoaren nahi on eta handitik, igual eta
oraino hobeki erranen dut, ez zezakela, bekatu
egin ondoan ez urrikiaz, ez bertze egintzez estatu hori merezi» (Opusc. II.).
Hitz batez erraiteko: Graziazko estatua naturalezaz goragoko dohain bat da; ez daiteke
beraz hartarat hel, naturaleza xoilaren indarrez.
Are gutiago oraino galdu ondoan kobra daiteke,
naturalezaren indarrak berak, kolpatuak eta flakatuak direnean bekatuaz.
Sekulakotz beraz eroria da eta galdua izanen
da gizona?
Hala izanen zen egiazki ez balu Jainkoak hartaz urrikalmendu izan. Bainan gizona urrikaldu
zitzaion.
69 Hemen, gure Erlijioneko mixterio ederrenaren, eta bereziki maiteenaren kontsideratzera
gohazi.
Bai: dio Jainkoak bere baitan, gizona hobendun eta hobendun handia da, bainan oraino ene
haurra da: eta, ez mendekuzko bainan bakezko
pentsamendu eta asmuak ditut harentzat (...

Ego cogito super vos cogitationes pacis, et non
afflictionis. (Jerem. XXIX, 11).).
Berak egin duen gizona, Jainkoak nahiko du
salbatu.
Eta nola bada?
Trinitate Sainduko bi-garren presuna gizon
eginen da; hartuko ditu guriak bezalako gorphutz bat eta arima bat, gure iduriko bilhakatuko
da. Mixterio espantagarria, bainan, zoina gabe
ez baitziteken gizona izan salbatua.
Bekatuak egin kaltea erreperatuko zuena,
baitezpada, gizon behar zen izan. Gizona zelakotz bekatorea, haren arrazakoa behar zen ere
erreparazionea eginen zuena. Gizona behar zen
oraino, zeren gizonak xoilki, sofri, jasan eta paira
baitezake, merezitzeko moldean (Erran gabe
doha, ez daitekela hemen mintza, aingeru gaxtoez edo debruez. Sofritzen dute bainan gaztiguz,
bortxaz, eta merezimendurik gabe.). Bainan ere,
Jainko behar zen denbora berean, mundua salba
zezaketen sakrifizioa eta bitartekoa osoki sainduak eta garbiak behar zirelakotz: Jainko ere,
erreparoa izan zadien mugarririk gabekoa, bekatuak laidoztatu duen Jainkoa bera den bezala.

Salbatzailea, Erostailea ez balitz Jainko izan,
ez zuen haren sakrifizioak aski merezimendu eta
balio izanen; ez balitz gizon izan, ez zukeien sofri
eta paira, ez eta ere Adameren bekatuaren
karga har bere baitan.
Jainko eta gizon izan da Jesu-Kristo gure
Jauna. Gizon zelakotz, guk bezala pairatu ahal
izan du; eta Jainko bezala, bere satizfazioneari
eman dio neurririk gabeko balio eta merezimendu bat. Horra zer zen gai, bakarrik, Jainkoaren
justizia soberanoaren aphazegatzeko.
Bainan urtheak eta mendeak iraganen dire,
Mesias, Salbatzaile agindua mundurat ethorri
artino. Galduak othe ziren bada gizon guziak,
iguripenezko denbora luze hortan? Ez dezagun
horrelako asmurik izan. Ez du Jainkoak sekulan,
bere kreatura ahantzi, eta denbora guzietan
eman diozka salbatzeko bideak eta errextasun
beharrak.
Mesias agindua lurrerat ethorri aintzinean,
salbatu ahal izan dire, haren baitan sinhestea,
fedea eta esperantza zuten guziak: bai eta ere,
bere ahalean, eta nahi zuzen batekin, bethe izan
dutenak Jainkoaren legea, ezagutzen zuten

bezin batean. Jainkoa aita on eta juie ezti bat da;
ez du, eman duen baino gehiago galdetzen.
Ez du nihork dudarik egiten Adameren eta
Ebaren salbamenduaren gainean, zeren egin
baitzuten penitentzia, eta arthoski atxiki bere
baitan, Jainkoak agindu zioten salbatzailea baitako sinhestea eta esperantza.
Gauza bera erranen dut, Lege zaharreko
hainbertze Patriarka eta Profeta sainduez; Salbatzailearen igurikitzean bizi ziren, bere othoitz
khartsuenez deitzen zutelarik.
Bainan, oi gu, giristino katolikoak! gure aintzinekoak baino mila aldiz dohatsuagoak! Guk ez
dugu xoilki Mesiasen esperantza; Mesias ethorria da, eta hura da Jesu-Kristo, gurekin, gutartean bere egoitza egiten duena.
Eskerrak gure Jainko guziz onari; bainan ere,
orhoit gaitezen, zenbatenaz grazia eta argi
gehiago izan baitugu, hanbatenaz ere kondu
garratzagoa izanen dugula bihurtzeko.

HIRUR-GARREN KAPITULUA
Zer zen mundua Jesu-Kristo ethorri
aintzinean
70 Ez zaiteken gizona zalba bere baitaz eta
bere indar xoilez.
Obra hartako, Jainko Gizon bat behar zen.
Bainan, Inkarnazionearen argi eder eta distiantetan sarthu baino lehen, ikus dezagun
aphur bat, zer zen mundua, Jainko-Gizona gure
ganat ethorri aintzinean.
Horrela, hobeki oraino agertuko zaiku Salbatzaile eta argitzaile baten beharra.
Lau mila urthe ja baziren iraganak, gure
lehen burasoak bekatuan eroriz geroztik.
Zoin deithoragarriak izan ziren bekatuaren
segidak! Zer ustelduran erori ziren gizonak! Beldur ninteke egiazki, sobera zikin ene luma eta
ene irakurtzaileen izpirituak, erraiten banu zenbatetaraino zen aphaldu gizona, eta zenbat
desegin zuen bere baitan Jainkoaren itxura.

On da, hargatik, zerbeit erran dezagun, ikusteko zer bilhakatzen den gizona, Jainkoaren
ganik urrundua eta Jainkoaz gabetua denean.
Ikusiz, zoin ziren handiak eta higuingarriak,
gizonak bere baitan zakarzken zauriak, hobeki
prezatuko dugu Salbatzaile baten ethortzearen
ona eta beharra.
Bi populu izan ziren bereziki, denbora hetan
aiphatuak; hek ziren Athenako eta Erromako
populuak. Guzien artean argituenak bezala atxikiak dire.
Denbora, iduriz hain eder eta argitu hek ezagutzen dituztenez ez naiz segurki gezurtatua izanen, erraiten badut, pasione itsusienak, higuinenak eta zikinenak Jainkoztatuak bezala zirela.
Jainkotzat adoratuak ziren, krima lohi, zikin eta
tzar guzien egileak, eta, Erlijioneko egun hautatu batzuetan, etsenplutzat emanak.
Nola espanti ordutik Jainkotzat hartzen eta
ezagutzen zituztenen etsenplueri, populuak
jarraikitzen baziren? Erlijionea bera, bertuteari
eta ongiari buruz jendeak gidatzeko orde, gaizkiaren erakasle bilhakatua zen.

Ez, ez naiz xehetasunetan sarthu nahi. Erranen dut xoilki hitz batez, lohikeria eta bertze hainitz krima ongi ikusiak eta ohoratuak zirela. Ez
xoilki S. Agustin eta Elizako bertze Aitak, bainan
Paganoetarik asko, gauza horietaz, ahalkerekin
mintzo zaizkigu.
Jainko egiazkoa hain guti ezagutua eta ohoratua zen denboran, zer estimu izan zaiteken gizonaren biziarentzat eta arimarentzat?
71 Haurra ez deus batentzat idukia zen.
Burasoek saltzen eta hiltzen zituzten bere haurrak. Legeak emaiten zion bothere hori aitari;
eta, aski bihotz gabeak aurkitzen ziren, naturalezaren kontrako lege hartaz baliatzeko.
Errespetu gehiagoz inguratua othe zen bederen gizonaren bizia, populu hekien begietan? Ez;
eta ikus daiteke oraino orai, eta gure begiez ikusi
dugu, Erroman, Kolisea deitzen den leku bat,
zointan, milaka hiltzen baitziren gizonak, bizioan
usteldu populu baten jostagarritzat: hala nola
orai jenden jostatzea gatik, hiltzen baitituzte zaldiak eta zezenak, zezen kurridetan.
Gizon gehienak, esklabo, erran nahi da, osoki
bere nausiaren meneko ziren, adimenduaz gabe-

tu bestia batzuek bezala: non persona, sed res;
ez, presuna eta gizonak, bainan gauza batzuek,
zoinetan bilhatzen baizituzten nausiek, bere gustuaren arabera, ahal bezinbat atsegin edo probetxu. Auguste Enperadoreak sei mila esklabo hil
arazi zituen egun batez. Enperadore berak jakin
zuen haren esklabo batek, kailla deitzen dugun
hegastin bat, hil eta jan zuela; manatu zuen izan
zadien kurutzefikatua. Bedius Pollion deitzen zen
gizon aberats batek, urerat aurtikarazi zuen
esklabo bat, arrainez jana izaiteko, zeren uste
gabean baxera balios bat hautsi zion.
Hitz batez erraiteko: ez zen egiazko Jainkoa
ezagutua; krima guziak adoratuak ziren; gizonaren bizia eta arima ez deusentzat idukiak; bizioaren usteldura bazter guzietan. Horra zer zen
mundua, Salbatzailea ethorri aintzinean; eta
mintzo naiz hemen, populu aiphatuenez eta argituenez; zer zaiteken bertzetan, errexki asmatzen ahal dugu.
Zato beraz, zato! Oi Mesias agindua, hain
kartsuki Patriarkez eta Profetez gutiziatua, zato!
Ez gaitezke zu gabe salba! Ilhunbetan, gaizkian,
lohian pulunpatua dago mundua! Zato, ilhunbe

hoikien erdian, zeruko argiaren emaitera, eta
zikin guzien garbitzera: Rorate coeli desuper et
nubes pluant justum; aperiatur terra, et germinet salvatorem!

LAUR-GARREN KAPITULUA
Jesu-Kristoren Inkarnazionea. —
Anuntziazionea
72 Lau mila urtheren ingurua iragan zen,
gizona bekatuan eroriz geroztik. Badakigu Jainkoak Salbatzaile bat agindu zuela, eta Salbatzaile horren orhoitzapena ez zela sekulan ezeztatu
Juduen sinhestetan, ez eta ere populu paganoen
artean, nahiz hautan, ilhunbehe gehiagoekin.
Jainkoak sugeari erran zion: Etsaigoak emanen tiat hire eta emaztearen artean, eta burua
lehertuko dauk. Bada ethorria da agintza horren
obratzeko orena.
Nazareth deitzen zen herri ttipi batean bizi
zen Birjina gazte bat, saindua eta garbia. Hirur
urthe zituen doidoia, Jainkoari egin zionean, Jerusalemeko tenploan, bere Birjinitatearen botua.
Esposatu zen geroago Josepe deitzen zen, eta
Dabid Erregearen arrazako zur langile bati.
Birjina haren izena zen Maria.
Khartsuki othoitzean zagolarik egun batez,
agertzen zaio Aingeru bat erraiten diona: «Agur,

graziaz bethea, Jauna da zurekin; benedikatua
zare emazte guzien artean. Hitz horiek entzutearekin, deboilatu zen Maria, eta galdez zagoen
bere baitan, zer bada agur horrek erran nahi
zukeien. Ez dezazun beldurrik izan, zion erran
Aingeruak, aurkitu duzu grazia Jainkoaren
begien aintzinean. Huna non kontzebituko duzun
eta Seme bat izanen, Jesus deituko duzuna. Handia izanen da, eta deitua Jainko guziz handi
denaren Semea; eta emanen dio Jainko Jaunak,
Dabid bere aitaren tronua: Erreginatuko du Jakoben arrazaren gainean, eta haren erregekoak ez
du akabantzarik izanen».
Mariak erran zion Aingeruari: «Nola deiteke
gauza hori, ez dudanaz geroztik gizonik ezagutzen? Ihardetsi zion Aingeruak: Izpiritu Saindua
ethorriko da zure baitarat, eta Jainko guziz handiaren bertutea zure gainerat hedatuko da;
horra zertako, zure ganik sorthuko den saindua,
Jainkoaren Semea deitua izanen den... Erran
zuen Mariak orduan: Huna Jainkoaren zerbitzaria; egina izan zaitala, zure hitzaren arabera. Eta
Aingeruak utzi zuen». (Luc. Y. 26-38)

Birjina Mariak azken hitz hori erran zuen
memento berean, obratu zen Inkarnazioneko
mixterio adoragarria; Mariaren errai garbietan,
gorphutz bat eta arima bat hartu zituen, bethi
danik zen Jainkoaren Semeak. Hastetik, JesuKristo baitan, gorphutza eta arima elgarri juntatuak izan ziren, eta hekieri Jainkotasuna. Eta
horrela, memento berean, Jesu-Kristo izan zen,
JAINKO eta GIZON (Catech. C. Trid.).
73 Mixteriozkoak dire hemen guziak. Ez dugu
nahi behar izan konprenitu. Ixil gaitezen eta
adora dezagun. Ezen, hemen, zenbat mixterio
eder eta espantagarri! Trinitate Sainduko bigarren presuna, Jainko gelditzen delarik, eternitate guzitik hala den bezala, gizon bilhakatzen
da. Birjina Saindu eta garbi batek, Birjina gelditurik, bere erraietan kontzebitzen du, gizonik
ezagutu gabe, Izpiritu Sainduaren mirakuilu
espantagarri batez.
Horiek dire gure adimenduaz, eta gure asmu
guziez goragoko gauza batzuek. Erran dezagun
Nizeeko konziliuarekin: «Jesu-Kristo jautsi da
zeruetarik guretzat eta gu salbatzea gatik; hartu
du gorphutz bat Birjina Mariaren sabelean, Izpiri-

tu Sainduaren bertutez eta gizon egin da.»
(Symb. Nic.) Erran dezagun ere Joanes Apostolu
eta Ebanjelistarekin: «Berbo Dibinoa gizon egin
da eta gutartean egin du bere egoitza: Et verbum caro factum est et habitavit in nobis».
Nahiz Jainkoaren Semea, Trinitate Sainduko
bi-garren presuna den bakarrik, gizon egin eta
gure ganat jautsi dena, Trinitate Saindu guzia,
hargatik, amodioaz, urrikalmenduaz eta gizonaren salbamenduaren nahiaz, agertzen zaiku mixterio adoragarri hortan.
Iduri zait, Nazaretheko etxe ttipian gertatu
aintzinean, orai doidoia erran duguna (Ene irakurtzailek konprenituko dute errexki, ez dela
Jainkoarentzat, ez aintzineko, ez geroko denborarik; Jainkoa, bethitik da, bethi da eta bethi izanen da; haren bethi-ereko bizia ez da egunez eta
urthez neurtzen gurea bezala. Bainan behar gare
mintzatu, gure mintzairaren arabera.), Jainko
hirur presunek hitz egin bezala zutela elgarrekin
zeruan.
Ene Semea, dio Aita Eternalak Berbo Eternalari, gizona eroria, galdua da; bekatuan da, ez
daiteke bera salba; zure aiduru dago. — Ene

Aita, dio Semeak, huna non naizen, lurrerat jaustera gizon eginez, aphaltze eta oinaze guzien
jasaitera ekharria. Gizon hobendunak guri zor
daukuna, nik pagatuko dut, gizon eginez. — Eta
nik, dio Izpiritu Sainduak, eginen dut gauza miragarri hau, Birjina bat, Birjina gelditurik Salbatzailearen Ama izanen baita.
Hala egiten da. Jainko Aitak egortzen du
Arkanjelu bat Mariari bere nahiaren erraitera;
Izpiritu Sainduak egiten du Mariaren errai garbietan, gizonik gabeko konzepzionearen mirakuilua, eta ordu berean Berbo Dibinoa gizon egiten da: Et Verbum caro factum est.
74 Zoin handi agertzen zaikun Maria mixterio
hortan! Jainkoaren manuz, bertze orduz, lurrerat
jausten zirenean Aingeruak, graziaren ekhartzera ethortzen ziren. Hemen ez da horrela. Aingerua bera da, errespeturekin aphaltzen dena. Ez
du grazia ekhartzen, bainan berak egiten du
agur, Maria graziaz betheari: Ave gratia plena!
Berrogoi mendez, lurrak iguriki izan du Birjina garbi, Salbatzailearen Ama izan behar zen
hori; eta huna non orai, Trinitate Saindua bera,
errespetu handirekin bezala haren ganat heldu

den. Bere gorteko Printze distiantenetarik bat
egortzen dio, agur eder hunen egitera: Agur graziaz bethea, Jauna da zurekin.
Gehiago dena; iduri du Trinitate Saindua
Mariaren baimenari beha dagola; Aingeruak ez
du deus manatzen; dago zer ihardetsiko duen
Birjina garbiak. Eta noiz eta ere Mariak, mixterioa konprenitu ondoan, erraiten baitu hitz hau:
Huna Jaunaren zerbitzaria, egina izan dadiela
zure hitzaren arabera, Aingeruak ikusten du bere
mandatua egina duela. Munduak badu bere Salbatzailea.
Agur egin dezagun guk ere hemen Maria Birjinari; Jainkoaren Ama da oraitik. Oraitik ere hasten da erreparatzen lehen emazteak egin zuen
kaltea, eta suge gaxtoaren garaitzen. Hala nola,
dio S. Irenek, mundua izan baitzen heriotzerat
kondenatua, Birjina baten hutsaz, izanen da Salbatua bertze Birjina baten bertuteaz: Quemadmodum morte adstrictum est genus humanum
per Virginem, salvatur per Virginem. Gauza bera
dio S. Agustinek: Emazte batek ekharri dauku
heriotzea, Emazte batek emaiten dauku bizia;
Ebak galdu gintuen, Mariak salbatzen gaitu: Per

foeminam mors, et per foeminam vita; per Evam
interitus, per Mariam salus.
Ebaren obedientzia eskasak galdu zuen mundua; Mariaren obedientzia osoak munduari Salbatzailea emanen dio: Huna Jaunaren zerbitzaria, egina izan bedi zure hitzaren arabera. Obedientziazko hitz hori izan da Salbatzailea Mariaren sabelerat jautsarazteko seinalea.

BORTZ-GARREN KAPITULUA
Maria bekaturik gabe kontzebitua
75 Ez gaitezen joan urrunago, Salbatzailearen Ama izaiteko, emazte guzien artean hautatua izan zen Birjina osoki garbiaren pribilejio
berezi batez hitz bat erran gabe.
Zoin garbia, zoin Saindua behar zen izan,
Jainko-Gizonaren amatasunarentzat berexia izaiteko! Bai, eta hemen agertzen zaiku, Mariak xoilki, gizon guzien artean izan duen pribilejio eta
fagore berezia.
Hori da, Maria izan baita bekaturik gabe kontzebitua.
Erran dugu gorago, guziek Adameren baitan
bekatu egin dugula, eta guziak bekatu orijinalaz
hobendun sortzen garela.
Lege dorphe hori guzientzat egina da, salbo
batentzat, eta bakar hura da, Maria Salbatzailearen Ama izan behar dena. Nork ez du errexki ikusiko Jesusek, bethi danik bere Ama izaiteko
hautu zuena, nahi izan duela, aintzinetik, bertute, edertasun, pribilejio guziez aphaindu?

Ez da beraz guzientzat errana izan Jaun Doni
Paulo Apostoluaren hitz hau: Lehen gizona baitan guziek bekatu egin zutela: In quo omnes peccaverunt (Ad. Rom. V, 12) Bertze guzientzat bai;
bainan ez Mariarentzat.
Bazen bertze orduz, Asiako populuetan, lege
ikharagarri bat, heriotzerat kondenatzen zuena,
Errege egoiten zen tokirat joaiten zena, hartaz
deithua izan gabe. Bada, Esther Erregiña, Israelgo populuko alaba zen. Ikusiz bere jendeki eta
populuaren gainerat jaustera zohan zorigaitza,
ausartzia izan zuen, Asuerus Errege eta bere
senharraren aintzinean agertzekoa, hartaz deithua izan gabe. Ikustearekin ordean Erregea,
bere majestate guziaz inguratua, urrezko alki
baten gainean jarria, bihotza ttipitu zitzaion eta
erori zen flakatua erregeren oinetan.
Hori ikustearekin Errege altxatu zen, joan zen
bere espos maitearen ganat, bere besoetan sustengatu zuen eztiki, erraiten ziolarik: «Zertako
beldur izan? Ez zare hilen; heriotzeko lege hori
bertze guzientzat egina da, bainan ez zuretzat.
Non morieris; non enim pro te, sed pro omnibus,
haec lex constituta est.»

Mariaren itxura zen Esther Erregina. Mariak
ere, bizian sartzearekin entzun du zeruko boza
bat erraiten ziona: Ez, ez; bekatuaren legea ez
da zuretzat egina, bainan bai, bertze guzientzat.
Ez dezazun beraz beldur izan, oi! haur benedikatua. Ezen grazia aurkitu duzu Jainkoaren begien
aintzinean: Ne timeas, Maria, invenisti enim gratiam ante Dominum. Bertze guziak bekatuaz goibelduak diren denboran, zu, osoki ederra eta
garbia zare: Tota pulchra es, et macula non est
in te.
Esther Erreginaz bertzalde, Maria bekaturik
gabe kontzebituaren bertze asko itxura aurkitzen dire, Lege Zaharrean. Noeren arka, mundu
guzia uhaldean pulunpatua zen denboran, salbo
bakarrik egon zena; Moisek su pean ikusi zuen
sasia eta hargatik ez erretzen, ez sunsitzen;
baratze ontsa hetsi hura, «hortus conclusus»
zointan ez baititake nihor sar gaizki egilerik, eta
zenbat bertze itxura, Mariaren Saindutasun perfetaz mintzo zaizkigunak!
76 Nola zaiteken bertzela? Nola jasan zezaken, Jainko Seme, Gizon egin behar zenak, bere

Amatzat hautatu zuena, memento bat ere izan
zadien debruaren gatibotasunean?
Gure bihotzeko sentimendu guziak gauza
horren kontra dohazi; eta ez dezakegu onhets
den mendrena, eta memento batentzat ere,
Maria bekatuaz zikindua izan zaitekela.
Jesu-Kristoren odolak behar zuen mundua
erosi eta salbatu; bainan odol hura, Mariaren
bihotz garbian behar zuen hartu. Zer egin du
Jesu-Kristok? Bere Jainkozko bertutea altxarazi
du odol harren ithurrirat, saindu eta garbi haren
begiratzeko, debruaren pozoin guzietarik. Hori
zor zion bere saindutasunari, zor zion ere, ordutik bere amari ekhartzen zion amodioari.
Ez gaitezen beraz hemen mintza bertze
guzientzat egina den legeaz; egia da Maria Adameren haurra zela, bertze guziak bezala; hartu
du bekatu orijinalaren zorra, bainan, Jainkoaren
nahi batez, ez du hartu bekatuaren pozoina.
Jesusen Ama izan behar zen, Jainko gizon bati
zohakon bezalakoa, osoki Saindua, osoki garbia.
Ez gaitezen beraz beldur izan erraiteko: Jesusek
gauza hori egin ahal eta nahi izan badu, Maria
garbia izan da bere konzepzionean. Ahal izan

duela, nork duda izan dezake, haren Jainkozko
bothereaz gaizki pentsatu gabe? Eta nahi izan
duela, nork orobat duda izan dezake, bere amarentzat izan behar zuen amodioa laidozki ukhatu
gabe?
Eliza katolikoaren sinheste hori, aurkitzen
dugu klarki, lurreko parabisuan Jainkoak sugeari
erran ziozkan hitz hautan: «Etsaigoak emanen
ditiat, hire eta emaztearen artean; harek lehertuko dauk burua, eta hik, alferretan nahiko duk
haren zango zola ausiki».
Erraiten ahal balitz, Maria bekatu orijinalean
kontzebitua izan dela, balaiteke beraz denbora
bat, zointan, Maria debruaz bentzutua eta
sugeaz ausikia izan baita. Satanek luke orduan
erraiteko, Mariaren nausi izan dela, eta, Adameren bertze haur guziak bezala, bekatuaren ibai
pozoindatuetan pulunpatu duela.
Bainan, zer laiteke orduan Jainkoaren hitz
hau: Harek lehertuko dauk burua: Ipsa conteret
caput tuum? Emazte baten medioz debruak
lehen gizona tentatu zuen bezala, nahi izan du
Jainkoak, debrua bera ere, emazte batez bentzu-

tua izan zadien: Ut qui vicerat per foeminam,
vinceretur per ipsam. (S. Bernard).
77 Asko eretikoek erran nahi izan dute, ez
zuela nihork, hamabortz-garren mendea artino,
gauza hortan sinhesterik izan. Errex litzaiket
begietarat emaitea, S. Bonabentura hamahirurgarren mendean, hamekagarrenean S. Anselmo
eta bertze hainitz. Gohazen oraino beherago. S.
Ildefonsok dio, zazpi-garren mendean: «Birjina
Saindua, bekatu orijinaletik salbo izan da»
(Ildeph. De Virg. Mar.). Oraino lehenago, S. Jeromek dio: «Gizonen pozoinetik ez du deus izan
Mariak» (D. Hieron. in Ps. LXXVII.). S. Agustinek,
erran ondoan, gizon guziak Adameren bekatuarekin sortzen direla, ez du nahi aiphatua ere izan
dadien Maria, bekatuaz den bezinbatean (S.
Agust. L. de Nat. et Grat. CXXXVI). S. Anbrosiok
dio: «Bekatu guzietarik garbi izan da Maria» (D.
Ambr. In Ps. CXVIII).
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Credo edo Sinhesten dut esplikatua - 07
  • Büleklär
  • Credo edo Sinhesten dut esplikatua - 01
    Süzlärneñ gomumi sanı 3791
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1550
    31.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    56.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Credo edo Sinhesten dut esplikatua - 02
    Süzlärneñ gomumi sanı 3794
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1496
    32.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    54.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Credo edo Sinhesten dut esplikatua - 03
    Süzlärneñ gomumi sanı 3942
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1435
    33.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    55.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Credo edo Sinhesten dut esplikatua - 04
    Süzlärneñ gomumi sanı 3863
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1512
    31.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    53.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Credo edo Sinhesten dut esplikatua - 05
    Süzlärneñ gomumi sanı 3864
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1495
    34.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    55.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Credo edo Sinhesten dut esplikatua - 06
    Süzlärneñ gomumi sanı 3840
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1519
    32.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    55.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Credo edo Sinhesten dut esplikatua - 07
    Süzlärneñ gomumi sanı 3791
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1554
    33.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    55.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Credo edo Sinhesten dut esplikatua - 08
    Süzlärneñ gomumi sanı 3841
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1497
    35.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    57.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Credo edo Sinhesten dut esplikatua - 09
    Süzlärneñ gomumi sanı 3842
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1677
    29.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    50.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Credo edo Sinhesten dut esplikatua - 10
    Süzlärneñ gomumi sanı 3841
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1574
    33.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    52.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Credo edo Sinhesten dut esplikatua - 11
    Süzlärneñ gomumi sanı 3838
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1454
    35.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    57.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Credo edo Sinhesten dut esplikatua - 12
    Süzlärneñ gomumi sanı 3804
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1426
    33.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    55.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Credo edo Sinhesten dut esplikatua - 13
    Süzlärneñ gomumi sanı 3901
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1399
    33.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    54.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Credo edo Sinhesten dut esplikatua - 14
    Süzlärneñ gomumi sanı 3784
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1587
    30.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    52.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Credo edo Sinhesten dut esplikatua - 15
    Süzlärneñ gomumi sanı 3064
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1264
    32.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    53.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.