Credo edo Sinhesten dut esplikatua - 02

Süzlärneñ gomumi sanı 3794
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1496
32.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
46.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
54.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
ikusi.

Erranen daut menturaz norbeitek. Fedea!
Bainan Fedearen erakaspenetarik hainitz ene
adimenduaren kontra dohazi. Eta bada, nik ez
dezaket onhets ene adimenduak onhesten
duena baizen. Ene argia eta gidaria, ene adimendua da.
Huna zer, gisa hortako gizon urgulutsueri,
ihardesten zioten Aita Saindu Pio IXak, mundu
katolikoari egin zion lehen letra, edo, Enziklikan,
Elizaren mintzairan erraiten den bezala:
«Ez daiteke deus asma zoroagorik, inpioagorik, eta adimenduaren beraren kontra gehiago
dohanik. Ezen, nahiz, Fedea gure adimenduaz
gorago den, ez daiteke hargatik hoikien artean,
egiazko gerlarik sekulan izan, zeren biak Jainko
beraren ganik heldu baitzaizkigu; eta, Jainkoa da
egia eternalaren ithurri bakarra, ezin mudatuzkoa. Horrela, adimendu zuzenak eta Fedeak
behar dute elgar lagundu, adimenduak, erakustera emanez, eta sustengatuz Fedearen egia;
Fedeak aldiz, gure adimendua begiratuz gezur
guzietarik, argitzen eta hazkartzen duelarik eta
osatzen Jainkozko gauzen ezagutzaz eta jakita-

teaz» (Pio IXa Enzi. «Qui Pluribus jam» Hazil, 9an
1846an).
Erran behar dugu atsegin handirekin, Pio IXa
Aita-Sainduaren erakaspenaren kontra dohazin
guti aurkitzen dire gure Eskualdunetan. Fedea
badu Eskualdunak eta bere fedeari iratxekitzen
du. Fedea, bere amaren esnearekin edan izan
du. Haren odolean da, eta hezur fuinetan; federik gabeko Eskualduna, Eskualdun arnegatu bat
laiteke, kanpo herrietako haize tzar zenbeitek
ekharri luken hazi pozoindatua.
Bainan gutiak badire ere, badire zenbeit holako Eskual-herrian berean; edo bederen, egiaz ez
bada, balentriaz holakoak agertzen direnak.
16 Zenbat izkribu eta gazeta tzar, gure
herrietan ezagutuak ez zirenak orai arte, Erlijionea eta haren mixterio sainduak burlatzen dituztenak, Eliza eta Elizaren minixtroak mezprezatzen eta gezurrez belzten? Horrela, sekulan lo ez
dagoen ifernuko etsaiak, bilhatzen du gure
fedearen kordokatzea.
Diozu, oi zu! zure ustez gizon jakintsuna, zure
adimendua kolpatzen duela fedeak, eta ez duzu-

la nahi, zure izpirituak onhesten duena baizen
sinhetsi.
Oi! Ez balitz gauza hain premia handikoa, zer
hirri egiteko gutizia eman zinezaken! Beraz, zure
iduriz, Agustin, Thomas, Bonaventura, Bossuet,
Kepler, Newton, Paskual, Leibnitz, guzien artean
osoki jakintsunak, eta guziez hala iratxekiak izpiritu ttipi eta flako batzuek ziren.
Izpiritu argitu guziek, erregetzat dagozkate
jakintsunen artean, orai aiphatu ditugun gizon
handiak, eta hargatik, umilki, Fedearen erakaspenen pean, bere adimendua aphaldu izan dute.
Fedean aurkitu izan dituzte bere argirik segurenak. Han bilhatu dituzte, zeren baitzakiten,
Fedean zela itzalik gabeko iguzki argia. Zer zare,
zer gare hekieri buruegiteko?
Ikusten dut orai eta pozi bat enthelegatzen.
Zure buraso giristinoek ikasarazi dautzute irakurtzen. Soseko gazeta tzar bat erosten duzu eta
ahal bezala irakurtzen. Konprenitzen duzuna,
konpreni; gaineratekoan, zure iduriko, eta oraino
tzarrago batzuek, ostatuetan eta bertzetan erraiten dituztenak, har, Ebanjelioko egiak balire
bezala. Eta uste izan duzu orduan, bazinduela

zuzena, Jainkoaren bothereari izarien ezartzekoa, Elizaren eta haren erakaspenen juiatzekoa.
Utz nazazu erraiterat; zure jakin eskasak ez
du parerik, zure urgulu zoroa baizen.
Eskualdun gutientzat dire hitz garratz hauk;
gehien gehienak Elizaren eta Fedearen erakaspeneri, umilki, amodioekin jarraikitzen dire.
Bainan, on eta behar da, Fedea argitua izan
dadien; jakin dezan bakotxak, nola ihardets, hortik edo hemendik entzuten dituen Erlijionearen
kontrako hitz tzarreri.
Horra zertako, xehatuko ditugun oraino asko
gauza, segidako kapituluan.

BORTZ-GARREN KAPITULUA
Mixterioez
17 Bi argi edo bi gida eman diozka Jainkoak
gizonari egiarat heltzeko. Bat, argi naturala,
gizon bakotxak berekin sortzean dakarkena:
hura da arrazoia edo adimendua.
Bertze argi bat da, surnaturala deitzen duguna, gure arrazoiaren eta adimenduaren argiez
goragokoa. Profeten eta bereziki Jesu-Kristo
Gizon eginaren medioz emana izan zaikuna. Hau
aurkitzen dugu Fedean edo Elizaren erakaspenetan.
Bada, bi argi horiek, adimendua eta Fedea,
Jainko beraren ganik heldu direlakotz, ez daitezke bat bertzearekin guduan izan, ez dezakete
batek bertzea kolpa.
Ez da Jainko bat baizen, ez eta ere egia bat
baizen. Gure adimenduak eta Fedeak ithurri eta
sortze bera dute Jainkoa baitan: bi argi dire, bat
bertzea baino ederragoa eta distiantagoa iguzki
beretik ilkitzen direnak.

Nahiz, Adameren bekatuaz eta bekatu horren
segidez, gizonaren adimendua hainitz flakatua
eta ilhundua den, asko egietarat hel daiteke hargatik. Hala nola: mundu hau ez dela bere baitarik, baduela Egile bat; lurrean, zeruetan, izarretan ikusten dugun ordenantza ederrak ordenatzaile bat frogatzen duela, etxe eder edo bertze
obra batek egile aitu eta jakin bat frogatzen
duen bezala. Hala nola ere; ongia eta gaizkia ez
direla gauza bera: ongiari saria zor zaiola, gaizkiari gaztigua.
Bainan, hargatik, hainitz dezaken arren gizonaren adimenduak edo arrazoiak, baditu bere
mugarriak; ez dezakegu ausartzia zoroa izan,
egia osoa badakigula, eta ez dela Jainkoaren
jakitatea gurea baino urrunago hedatzen. Uste
izaitea, errokerietan handiena laiteke.
Hola nahi badu beraz Jainkoak, gure onetan,
hobeki oraino gure argitzeko, asko egia agertzen
ahal dauzkigu gure adimenduaz gorago direnak.
Guretzat duen amodioan eta ekarraian, hola
nahi badu Jainkoak, nor errenkura daiteke?

Bada, gure adimenduaz gorago diren, eta
bertze molde batez Jainkoak erakusten dauzkigun egia horiek, deitzen ditugu mixterioak.
18 Argi guziek ez dute indar eta hedadura
bera; iguzkiaren argiak urrunago dakarke eta
hobeki distiatzen du, ezen ez olio argiak. Gisa
berean, hainitz egia, Jainkoak, Fedeaz agertzen
dauzkigu, gure adimendu flakoaz ikusten ahal ez
ditugunak. Diot, berritz ere, zer da hortan, gure
zentzu zuzenaren kontra dohanik? Jainkoa
bezain argituak eta jakintsunak othe gare? Norat
nahi itzul zaitezen, zioen Voltaire inpioak berak,
bi gauza behar ditutzu aithortu: zure jakin eskasa, eta Jainkoaren bothere mugarri gabekoa.
Dezagun beraz erran: nahiz ez ditugun Erlijioneko mixterioak osoki konprenitzen ahal, gure
izpiritu flakoaz gorago direlakotz, konprenitzen
dugu hargatik, izan ditezkela, gehiago diot, badirela mixterioak: erran nahi da gauza, egia
batzuek, gure adimenduaz goragokoak, Jainkoaren adimendu eta jakitate mugarri gabekoetan
direnak, eta bere amodio miragarrian, erakutsi
nahi izan dauzkigunak.

Zer gare, gu, izpiritu flako eta herbalak, Jainkoa baitan diren egia guziak jakin nahi izaiteko?
Zer gare, Jainkoari erraiteko: Ene adimenduak
konpreni ez dezakena ez daiteke egia izan, zuk,
zer nahi den erranik ere?
Zer atrebentzia! Zer errokeria, Jainkoa gure
neurrian eman nahi izaitea, konprenitu nahi izaitea, harek bere Jainkozko argiekin konprenitzen
dituen eta dakizkan gauza guziak!
Gehiago erranen dut. Mixteriorik ez luken
Erlijionea ez laiteke egiazko Erlijionea. Jainkoa
mugarririk gabekoa da bere izaite eta perfezionetan, mugarririk gabekoa ere bere obretan
agertzerat emaiten duen botherean eta amodioan. Nola beraz, gisa guziz herstua den adimendu
batek, nola baita gizonarena, horiek guziak osoki
konpreni detzazke?
Mixterio horiek berek frogatzen dute beraz,
Jainkozkoa dela gure Erlijionea, ez gizonek
egina.
19 Bainan, mixterioak, edo, guk ezin konprenituzko gauzak, ez othe dire bada Erlijionean
baizik aurkitzen? Mixterioen erdian bizi gare.
Gizon ez deusa! Erran diezadazu zer den, gure

pentsamenduak, burdin hari baten medioz, urrunerat eramaten dituen indar hori? Izen bat eman
diogu, zer den ez dakigu: Mixterioa! Erran diezadazu, nola, ene arima eta gorphutza, bat, izpiritu hutsa, bertzea materia, erran nahi da, iduriz
bat bertzearen kontra dohazin bi izaite, elgarrekin juntatuak diren, gizon bakar bat egiteko
gisan? Mixterioa! Erran diezadazu, nola, ene
mihia higituz mintzo naizelarik, edo, hitz hauk
izkribatzen ditudalarik, ene sentimenduak ene
arimatik zure arimarat dohazin? Mixterioa!
Mixterioz inguratuak gare bizi huntako gauza
naturaletan beretan. Nola beraz ez onhets, balinbadire Jainkozko gauzetan gure adimenduaz
goragokoak?
Kontrarioa laiteke espantitzeko; hanbat da
Jainkoa gutaz gorago!
Ez dezagun beraz bilha, eian, hau edo hura,
gure adimendu xoilarekin konprenitzen ahal
dugun.
Jainkoa eta haren Eliza mintzatu izan diren
mementotik, erran dezagun: Jauna, sinhesten
dut: CREDO! sinhesten dut, zeren, zuk, egia bera
zarenak, erakutsi baideraukuzu.

Horra salbatzen gaituen egiazko giristino
fedea.

SEI-GARREN KAPITULUA
Mirakuiluez
20 Gure Erlijio sainduan badiren bezala mixterioak, erran nahi baita, aintzinean esplikatua
izan dena, gure adimenduaz goragoko egiak,
badire ere mirakuiluak; eta hek dire Erlijionearen
zimendu hazkarrenetarik; ezen miraikuilua Jainkozko obra bat da.
Hemen ere, zenbat gauza, hainitzen izpirituetan xuxendu behar direnak!
Entzuten ditut Erlijionearen etsaiak erraiten
dautedala: «Fedearen erakaspenetan, mixterioaz bertzalde, bada oraino gauza bat onhets ez
dezakeguna; hura da mirakuilua. Bada zure erranetan, bethi eta bethi, mirakuilua aurkitzen
dugu. Ebanjelioa hetaz bezik ez da mintzo. Erran
daiteke, predikatzen daukuzun sinheste guzia,
mirakuiluen gainean jarria eta finkatua dela. Ken
beraz mirakuilua, eta Fedea eta Erlijionea airean
gelditzen dire. Bada, zuk, mirakuilua deitzen
duzuna, niri zait ez daiteken gauza bat».

Horra zer erraiten dautan inpioak, Fede
gabeak.
Nik erranen diot aldiz: zoro eta adimendu
gabe bat bezala mintzo zare.
Diozu: Mirakuilurik ez daiteke izan: beraz ez
dire izan.
Nik erraiten dautzut: Izan dire mirakuiluak,
beraz izan daitezke.
Mintzo zare, zu, zure pentsuen arabera; ni
mintzo naiz, aldiz, dudan ezin emanezko lekukotasunez seguratuak diren gauzen gainean finkatzen naizelarik. Hortan da ene garaia, laster
zeronek aithortu beharko duzun bezala.
Mirakuiluak, gauza ageri batzuek dire, gure
begiek ikusten eta gure eskuek unkitzen ahal
dituztenak.
Huna hementxe, itsu bat: norbeitek unkitzen
diozka begiak eta erraiten dio: «nahi dut izan
zaiten sendatua; idek dezatzu begiak eta ikus
zazu,» eta hala gertatzen da. Horra gauza bat
guzien begietarat dohana.
Bertze aldi batean, huna jende oste handi
bat, gizon gazte baten gorphutza hobian daramakana: badakite guziek, gizon gazte hori hil

izan dela. Norbeit hurbiltzen da, eta guziek ikusten eta entzuten dutelarik, hobia eskuaz unkitzen du, eta erraiten: «Gizon gaztea, altxa zaite
hobi hortarik, manatzen dautzut». Eta hila,
guzien begietan altxatzen da bizirik eta mintzatzen da.
Ehunka, milaka direnean lekukoak gauza
horiek seguratzen dituztenak, bere begiez ikusiak bezala; deus irabazirik gabe berentzat; kontrarat, hainitzek gauza hoikien finkatzeko bere
bizia emaiten dutenean, nork bada dudarik izan
dezake?
21 Ez ditut gauza horiek, ene begiez ikusi,
diozu? Bainan zenbat gauza, sinhesten eta sinhetsi behar ditutzunak, bertzeren erranaren gainean? Sinhesten duzu, Frantziak, hainitz urthez
bere buru eta aintzineko izan duela, Napoleon
lehena. Sinhesten duzu garaia eraman duela,
Auzterlitzeko, Marengoko, Jenako eta bertze hainitz guduetan, eta hori, zeronek ikusi izan gabe.
Nola bada? Gauza horien lekuko izan direnen
erranari jarraikiz.
Zertako beraz, ez sinhets, gisa berean mirakuiluak? Hek ere dire agerizko egintza batzuek,

ikusi ahal izan direnak eta ezin ukatuzko lekukoek seguratzen dituztenak.
Bainan ikus dezagun artoski zer den mirakuilua.
Mirakuilua othe da gauza bat ez daitekena?
Gauza bat Jainkoaren bothere soberanoaz
gorago dena?
Ez. Mirakuilua da xoilki gauza bat, mundu
huntako gauzak ordinariozki gobernatzen dituzten legez gorago, eta hetaz kanpo dena.
Hola mintzo da S. Thomas. Dio, mirakuilua
dela: «Kreazionearen ordenaz kanpo eta gorago
den gauza bat.» (Quod fit proeter ordinem totius
naturae creatae. (lPars q. 110 art. IV in corp.))
Dotor saindu berak erraiten du oraino; «Mirakuiluak deithu behar ditugu: Jainkozko bothereaz
mundu huntako lege ordinariozkoez kanpo egiten direnak.» (Illa simpliciter miracula dicenda
sunt, quae divinitus fiunt praeter ordinem communiter servatum in rebus. (S. Thom. contr.
Gent. Lib. III. Cap. 101))
Bada, Jainkoa baitan sinhestea dutenetan,
nor izanen da erraiteko, mundu hau egin eta

kreatu duen Jainkoak, ez dezakela deus egin
berak egin dituen legez bertzalde?
Errokeria laiteke pentsatzea eta erraitea.
Bere baitarik doha, mundu hau bere ordenantza
eta lege miragarriekin egin duenak, lege horiek
kanbia eta muda detzazkela, berak hala nahi
badu, edo hobeki erraiteko, denbora batentzat,
sahetserat utz detzazkela, hekietaz kanpo, zerbeit egiteko bere bothere soberanoaz. Bertzela,
ez luke, berak egin duen munduaren gainean
nausitasunik; ez laiteke Jainko.
22 Kreatura ez deusak, aski zoroak izanen
othe gare, Jainkoaren bothereari zedarriak eman
nahi izaiteko? Aski zoroak erraiteko: Ez daiteke
mirakuilurik: hori baita ene argiez eta ahalez
gorago den gauza bat.
Bainan mirakuilua ez da xoilki egia bat, gure
izpirituaz eta adimenduaz juiatu behar duguna.
Da ere, gauza bat, egintza bat, gertakari hat
gure begiez ikusten ahal duguna, gorago jadan
erran dugun bezala. Eta gauza, egintza, gertakari horiek bermatuak direnean lekuko segurez,
hala nola izan baitire Ebanjelistak eta Aposto-

luak, bere odola hartako ixuri izan dutenak, nola
daiteke dudarik?
Bi hitzetan emaiten dut kapitulu premiatsu
hunen erakaspena.
Mundua gobernatzen duten legeak egin
dituen Jainkoa, ez da, bera, lege horietaz estekatua, haren nahitik dutenaz geroz bere indar
guzia. Lege horiez kanpo, eta hoikien sahetsean,
berari zaiona egin dezake. Zer da hor gure adimendua kolpa dezakenik? Eta hori da mirakuilua.
Egiazki, Jainkoak egin izan ditu horrelako
mirakuiluak. Hor dire frogatzeko Testamentu
zaharra, Ebanjelioa, Jesu-Kristoren bizia, Elizaren
eta Sainduen ixtorioa, eta berme, lekukoak milaka.
Bainan jakin dezagun ere, Jainkoak xoilki egin
ahal detzazkela mirakuiluak. Mirakuilua Jainkoaren zigillua da. Ardiesten ahal dugu askotan gure
othoitzez; bainan Jainkoa da bakarra egin dezakena.
Ikusten dugu beraz, Fedezko egiek, mixterioek, mirakuiluek, ez dutela, den gutiena ere, gure
adimendua kolpatzen. Gure adimenduaz gorago

dire, ez haren kontra. Bainan ere, non eta baitire, Jainkoa han da.

ZAZPI-GARREN KAPITULUA
Fedea gizonaren bihotzarentzat
23 Nork duda dezake, erran ditugun guzien
ondotik, Fedeak eta Fedeak bakarrik emaiten
ahal dauzkigula, izpirituarentzat eta adimenduarentzat galdegiten ahal ditugun argi guziak?
Filosofo pagano guziek egin ahal ez dutena,
Fedeak, ilhunberik gu baitan utzi gabe, erakusten dauku, nortaz eginak garen, zer eginbide
dugun gure kreatzaileari buruz, norat gohazen,
eta zer behar dugun egin, Jainkoak guretzat
dagokan zorionerat heltzeko.
Jainkoaz eginak gare, eta egin gaitu, guziek
katiximan, haur haurretik, ikasi izan dugun bezala, haren ezagutzeko, maitatzeko, zerbitzatzeko,
eta gisa hortan bethi ereko zorionaren ardiesteko.
Horra gure izpirituarentzat. Badakizkigu
segurki, guretzat premiatsuenak diren gauza
hauk: noren ganik heldu garen, zer behar dugun
egin, eta noren ganat gohazen.

Bainan, ez da xoilki hortan gizona. Badu izpiritu bat, adimendu bat, argitua izan nahi duena:
badu ere bihotz bat zorionaren gosea eta egarria
duena.
Zoriona! Guzien gutizia eta ametsa. Ez da
nihor bilhatzen ez duenik.
Gerta daitezke eta ikusten dire, epheltasunean, hoztasunean egoiten direnak, Erlijioneko
gauzen eta egien gainean; batzuek ere gerla egiten diotenak. Ez da nihor, alde bat eta bethikotz,
zorionari uko egin nahi dionik. Eta ongi eta xeheki bilhatzen baginitu gizonen urhatsen eta harat
hunaten arrazoiak ikus ginezake, bethi zorionaren bilha dabiltzala.
Nola daiteke bertzela?
Jainkoak, gizona zorionean eta zorionarentzat
egin zuen; arraina urean igeritzeko, hegastina
airetan hegaldazeko bezala, orobat gizona,
zorionean izaiteko. Bere hutsak galdu zuen, eta
eman zorioneko baratzetik kanporat.
Bainan gizonaren naturaleza ez da mudatzen: lurreko parabisuko gozotik ilkitzean, eraman du berekin haren orhoitzapena eta bihotz

mina. Zerentzat egina izan baita, eta hura,
molde guziez bilhatuko du.
Izan daiteke errebela dadien, ardura ere,
bere urhatsetan, bide tzarrak har detzan; eta
dohakabeak ez du menturaz ikusiko, begiak itsuturik leze zolarat dohala. Hargatik, bere urhats
errebelatuenetan, zoriona eta bihotzaren asea
bilhatzen du. Hanbat eta hain barna ditu haren
bihotzean, erruak eginak zorionaren gutizia ezin
kenduzko horrek!
Zer bada? Jainkoak bere kreatura idorki
enganatzen othe du? Berak eman othe dio bihotzean, zorionaren nahia eta gutizia, sekulan
aphazegatua eta sasiatua ez izaiteko?
24 Errana da, marinelek, edo, itsasoan dabiltzanek, gertakari bat askotan ikusten dutela.
Itsaso zabalaren erdian direlarik, iduri zaiote,
argiaren eta hedoien arrimu berezi batez, lurra
hurbil ikusten dutela. Badohaz aintzinat, laster
lurra zangoez unkitzeko esperantzarekin. Bainan
zer? Huna non, zenbatenaz aintzinat baitohazi
eta hanbatenaz, bere ustez, ikusten zuten lurra,
urruntzen zaioten! Begietako enganu bat zen.

Horrela othe da gizonaren bizia? Kondenatua
othe da, noiz eta ere uste baitu zoriona eskuez
unkitzera eta besarkatzera dohala, gero eta
gehiago urruntzen ikustera? Ez dezakegu uste
izan, jakinez, Jainkoa zoin den Aita ona, bere
amodioan egin duen gizonarentzat. Dudarik ez
da, Adamek bekatu egin duenetik, sofrikariozko
eta gaztiguzko bizi batean dela gizona; bainan
ez da haren gaztigua, leze bat hain ilhuna, non
ez baititazke harat hel argiaren zenbeit arraio;
haren pena ez da esperantza gabekoa.
Geroago, xehetasunekin erranen duguna,
hitz batez erran dezagun, orai beretik. Lurreko
parabisuan zuen zoriona galdu izan du gizonak:
bainan nahi badu jeneroski merezitu, Jainkoak
emanen dio, zeruan, Jesu-Kristoren merezimenduez, eta, mila aldiz nasaikiago, hain finki desiratzen eta bilhatzen duen zorion osoa.
Bainan zerua urrun da. Harat hel arteraino,
ez othe du fede-dunak berak, deus kontsolazionerik igurikitzeko mundu huntan?
Zer ikusten dugu? hanbat pena, nahigabe,
nigar ixurtze. Egia da; zenbeit badire, iduriz
bederen, deus gutiziatzeko ez dutenak; gauza

guziak eskuetarat dohazkote; nahi izaitea aski,
eta hekien nahi guziak, hain laster betheak dire.
Diru, lur, ohore, ez dute deusen eskasiarik.
Hekien aldean eta inguruetan, zenbat bertzelako? Pobreak eta erromesak, eriak, ezinduak
eta bertze hainitz gisetako, mundu huntako ungi
eta gozo guziez gabetuak direnak!
Hemen, espos desolatu bat, bere lagun maitea galdurik, nigarretan eta pobrezian bere bizi
guzikotz gelditzen dena; hortxe, aita-ama gabeko haur gaixo batzuek, bere nigarrez baizik mintzatzen ahal ez direnak; hor oraino, familiako eta
etxeko buruzagi bat, eritasunaz bere ohean itzatua: bereak ikusten gosea menturaz sofritzen,
eta ezin laguntzarik eman; hantxe, zoko batean,
buraso xahar eta ezindu batzuek bere haurrez
idorki ahantziak eta bazterrerat utziak. Eta zenbat bertze holako!
Zer? izan daitekela hoikientzat mundu huntan zorionik?
Bai. Nahi bezain garratz zaioten, iduriz, Jainkoa agertzen, ez da hoikientzat ere, bizi hau
bera, kontsolazionerik gabe, egiazko giristinoak

badire; balinbadakite beraz, Jainkoa baitan, bere
kontsolazionea bilhatzen.
25 Ez detzagun gauzak idurien arabera xoilki
preza eta juia. Mundu huntako bereko gozoa eta
zoriona ez dire bethi guk uste dugunetan aurkitzen.
Asko gizon zorionean direla atxikitzen ditugu,
hala dutelakotz itxura. Nork daki hekien aberastasun, ohore, jauregi eta edergailu guzien gibelean, zer pena eta sofrikario, arta handirekin gordetzen diren? Errana eta egia da: distiatzen
duen guzia ez dela urrea. Gisa berean, gure
begientzat zoriona iduri duena, ez da bethi
egiazko zoriona.
Barna eta funtsean gauzak pisatzen baditugu, erran behar dugu, ez daitekela zorion osorik
aurki, mundu huntan: Adamen bekatuak deboilatu du Jainkoak hastapenean egin zuen obra. Ez
ditu hargatik Jainkoak, bere amodiozko begiak,
osoki gure ganik urrundu.
Fedean eta Erlijionean emaiten dauzkigu,
gure bihotzarentzat, asko kontsolazione ezti eta
gozo, gure indar eta sustengu izaiteko, bizi huntako gudu eta jasan gogorretan.

Bainan kapitulu hau ez sobera luzatzea gatik,
gauza hori, segidakoan ikusiko dugu.

ZORTZIGARREN KAPITULUA
Fedeak zer kontsolazione duen
gizonaren bihotzarentzat
26 Maitatzea, horra gizonaren bihotzaren
lehen beharra. Bainan bihotzeko behar horrek,
bere satizfazione osoa izaiteko, galdegiten du,
maite duguna, leial egonen zaikula bere aldetik,
eta ez dugula sekulan galduko.
Bada, horiek dire gauzak, Fedeaz eta Erlijioneaz kanpo, mundu huntako amodioak emaiten
ahal ez dituenak.
Har dezagun amodioetan hazkarrena, garbiena, sainduena: ephel daiteke eta iraungi, gizonaren bihotzeko sentimendu guziak bezala, zeren
berenaz, gizonaren bihotza flakoa eta itzultzeko
errexa baita. Trixteki egun guziez gauza hori
ikusten da.
Kreaturen amodio eta adixkidetasunen duda
muden erdian, non aurkituren du gizonak, bere
bihotzaren sosegua eta bakea? Bakarrik, sekulan
enganatzen ez duen adixkidea baitan.

Erranen dio Fedeak baduela zeruan Aita bat,
adixkide bat, bethi leial, bethi amultsu egoiten
zaiona, sekulan ahanzten eta begietarik galtzen
ez duena. Erranen dio Fedeak, baduela adixkide
eta Salbatzaile bat, bere amodio izari gabean,
gure ganat jautsi eta aphaldu izan dena JesuKristo, Jainko-Gizon, gure adixkide eta anaia nahi
izan dena egin. Eta guzien gainetik Jesusen
Bihotz Sakratuan aurkituren du bere bake osoaren leku gozoa.
Bainan erranen dautazue menturaz: Jainkoaren eta Fedearen kontsolazionetarat joan gabe,
ez othe da amodio bat, bat bederen, deusek
hausten eta kordokatzen ez duena? Amodio bat,
deusez ttipitua izan gabe, denboraz beraz hazkartuz dohana, aita-amen amodioa bere haurrentzat, eta haurren amodioa, bizia eman dioten aita-amentzat?
Emagun, gehienean bederen hola dela. Bai;
bainan, lokharri hain maite, ezti eta amultsu
horiek berek, badute etsai bat trenkatzen dituena, eta hura da heriotzea, maiteenak berak bat
bertzea ganik berexten dituena.

Elgar hain ongi maite zuten bihotz hoikieri,
zer geldituren zaiote, ez badire Fedearen esperantzez sustengatuak? Deus ere; bizi direino ezin
agortuzko nigarrak, eta tonban, bethiereko
ilhunbeak.
Fedeaz ordean argituak balinbadire, badakite
ongi, ez dela fede-dunentzat, bethiereko heriotzerik; heriotzea dela, xoilki eta bakarrik, bat
bertzea ganik denbora batentzat berexia izaitea;
belo bat, pareta bat bezala, bizi hunen eta bertze biziaren artean. Ken dezagun belo eta pareta hura, eta bertze aldean agertzen zaizkigu,
bethiereko zorionaren argian, bizi huntan maite
izan ditugunak. Fedeaz argituak eta sustatuak,
badakigu, ongiari, bertuteari, Jainkoari leial egonez, elgarren ganat bilduko garela egun batez,
bethiko zoriona, Jainkoaren aintzinean gozatzeko.
Oi! Zenbat aita-ama, zenbat haur, zenbat
espos giristino, sinheste horrek kontsolatzen eta
hazkartzen dituen! Zenbat nigar xukatzen! zenbat bihotz sustatzen bizi huntako atsegabe
guzien erdian!

Sinheste eta esperantza hori kentzen badugu, bihotz eri eta doloratuetarik, zer zaiote gelditzen? Ilhunbe beltzak eta etsimendua.
27 Bihotzeko pena eta jasan gogor horietaz
bertzalde, bertze zenbat oraino, gizonari, bizi
huntan jarraikitzen direnak! Egun guzietako
ogiaren irabazteko jasan behar diren unhadurak;
pobrezia, miseria, gosea, eritasunak, etsaien
herrak, gaxtuen persekuzioneak; nork erran bizi
huntako pena eta nahi gabe guzien saila handia?
Hemen ere badu fede-dunak argi bat errebelatzen ez duena; gozo bat, daiteken bezinbatean
bederen, bihotza kontsolatzen diona.
Argi harek, zeruan irakusten dio pena guzien
akabantza. Boza ezti batek erraiten dio: penetan
zare, bainan ez dire bethikoak izanen zure
penak; fedearen erakaspenen arabera jasaiten
baditutzu, bethiko zoriona merezitzen dautzute.
Jesu-Kristok ere bere gorphutzean, bihotzean eta
ariman jasan izan du, gizon guziek baltsan emanik jasan ahal izan duten baino gehiago. Bainan,
bere Pasioneaz saindutzen ditu zure penak,
harekin bat egon nahi bazare. Sofritu du eta hil
da; bainan bentzutu du heriotzea, eta piztu da,

gehiago ez hiltzeko eta zeruetarat igaiteko.
Erraiten dautzu: garraia zazu zure kurutzea;
jarraik zaite niri, eta nik piztuko zaitut, zeruko
erresuman hartuko enekin, eta partalier eginen
sekulan akabantzarik izanen ez duen zorionean.
Esperantza horrek ditu hazkartu denbora
guzietako martirak hanbat bozkarioekin, bere
bizia Jainkoarentzat eman dutenean. Esperantza
horrek berak, nahiz molde gordeagoan, sustengatzen ditu egiazko giristino leialak, egun guzietako penen jasaiteko.
Zoin dorphea eta ilhuna laiteken gure bizia,
ez bagindu Fedeak emaiten daukun esperantza!
Zoin trixtea laiteken gure zortea gure burueri
erran behar bagindu: hemen, lur behere huntan
sofritu eta penatu ondoan, akabo guziak.
Hemen, ez bake eta kontsolazionerik; deus, gure
bizia ezti dezakenik; eta hil ondoan putzu ilhun
bat lurrean, gure gorphutzarentzat, harren
bazka izaiteko.
Ai! bai! Zer laiteke esperantza gabeko bizitze
hori?
28 Bainan, zorionean, erakusten dauku
Fedeak, badela, bizi huntarik lekora, bertze bizi

bat, zointan izanen baitugu gure ongi eginen eta
bertuten saria.
Horra zer egiten duen Fedeak gure bihotzarentzat. Mundu huntan, amodio on eta sainduaz
elgar maitatu izan duteneri, esperantza emaiten
diote, ez direla bertze bizian, elgarren ganik
berexiak izanen. Pena guzien erdian, hazkartzen
eta sustatzen ditu bihotzak, zeruko sariaren
esperantzaz.
Urusak beraz, miletan urusak bere bihotzaren bakea, eta biziko penen kontsolazionea
Fedearen erakaspenetan bilhatzen ahal dutenak! Penetan badire, altxa detzatela goiti bihotzak: Sursum corda! Badakite, Jainkoak berak,
zeruan, nigarrak xukatuko diozkatela.
Erran dezagun beraz. Bizi huntan berean,
aurki daiteke, neurri batean, gure bihotzak bilhatzen duen zoriona. Ez osoa; hori, zeruan da. Bainan, bizi iragainkor eta miseriazko huntan izan
daiteken bezin batean, aurkituko dugu, pena eta
kalerna guziez gorago, Jainkoaren amodioan eta
zerbitzuan, zeruaren esperantzan, edo, bertze
hitzez erraiteko, Fedean eta Erlijionean.

Bertze gauza guziak iragainkorrak eta enganakorrak dire. Jainkoa baitan bakarrik da gure
zoriona, eta gure esperantza ezin kordokatuzkoa.

BI-GARREN ZATHIA
JAINKOAZ ETA KREAZIONEAZ

LEHEN KAPITULUA
Jainkoaz. — Bada Jainko bat
munduaren Egilea
29 Erlijioneko lehen egia hau da: Bada Jainko
bat.
Giristino Erlijione guziak sinheste hortan du
bere zimendua.
Horra zertako, bere Credoaren buruan Apostoluek eman duten: Credo in Deum: Sinhesten
dut Jainkoa baitan. Hortan da bertutearen eta
salbamenduaren hastapena. Apostoluak dio:
«Jainkoa ganat hurbiltzeko, behar dela lehenik,
Jainko bat badela sinhetsi.» (Credere enim oportet accedentem ad Deum, quia est. (Ep. B. Paul.
Apost. ad Hebr. XI, 6).)
Bada Jainko bat! Liburu Sainduak hartaz bethi
mintzo dire. Bainan, Liburu Sainduez bertzalde
ere, hori da egia bat, zoinaren gainean, ez baidaiteke dudarik izan adimenduaz dohatua den
izpiritu batean.

Populu eta jende guziek, salbaienek eta
gutienik argituek, egia hori sinhetsi izan dute,
eta bere moldean Jainkotasuna adoratu.
Bada Jainko bat! Zeruak eta lurrak bere ordenantza ederraz, haren izaitea eta zuhurtzia kantatzen dituzte. (Coeli enarrant gloriam Dei, et
opera manuum ejus annuntiat firmamentum.
(Psal. 18).)
Iduri luke aski behar laitekela, begien idekitzea, egia horren onhesteko.
Zer ikusten dugu? Itsaso zabal miragarria;
mendi eder eta handiak bi lekuko bezala, Jainkoaren izena erraiten dutenak: «Miragarriak dire
itsasoaren goratzeak, miragarria da Jainkoa
mendietan, dio Dabid Profeta Erregeak.» (Mirabiles elationes maris, mirabilis in altis Dominus.
(psal. 93).) Zer ikusten dugu oraino? Gure inguruetan, landare, arbola, lore eta frutuak bere
denboretan ethortzen; gure buruez gainean,
zeru urdinean, iguzki distianta, ilhargi eztia, izar
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Credo edo Sinhesten dut esplikatua - 03
  • Büleklär
  • Credo edo Sinhesten dut esplikatua - 01
    Süzlärneñ gomumi sanı 3791
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1550
    31.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    56.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Credo edo Sinhesten dut esplikatua - 02
    Süzlärneñ gomumi sanı 3794
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1496
    32.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    54.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Credo edo Sinhesten dut esplikatua - 03
    Süzlärneñ gomumi sanı 3942
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1435
    33.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    55.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Credo edo Sinhesten dut esplikatua - 04
    Süzlärneñ gomumi sanı 3863
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1512
    31.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    53.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Credo edo Sinhesten dut esplikatua - 05
    Süzlärneñ gomumi sanı 3864
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1495
    34.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    55.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Credo edo Sinhesten dut esplikatua - 06
    Süzlärneñ gomumi sanı 3840
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1519
    32.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    55.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Credo edo Sinhesten dut esplikatua - 07
    Süzlärneñ gomumi sanı 3791
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1554
    33.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    55.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Credo edo Sinhesten dut esplikatua - 08
    Süzlärneñ gomumi sanı 3841
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1497
    35.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    57.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Credo edo Sinhesten dut esplikatua - 09
    Süzlärneñ gomumi sanı 3842
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1677
    29.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    50.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Credo edo Sinhesten dut esplikatua - 10
    Süzlärneñ gomumi sanı 3841
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1574
    33.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    52.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Credo edo Sinhesten dut esplikatua - 11
    Süzlärneñ gomumi sanı 3838
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1454
    35.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    57.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Credo edo Sinhesten dut esplikatua - 12
    Süzlärneñ gomumi sanı 3804
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1426
    33.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    55.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Credo edo Sinhesten dut esplikatua - 13
    Süzlärneñ gomumi sanı 3901
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1399
    33.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    54.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Credo edo Sinhesten dut esplikatua - 14
    Süzlärneñ gomumi sanı 3784
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1587
    30.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    52.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Credo edo Sinhesten dut esplikatua - 15
    Süzlärneñ gomumi sanı 3064
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1264
    32.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    53.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.