Burdinen Arteko Herria - 15

Süzlärneñ gomumi sanı 3446
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1915
24.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
35.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
41.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
atzera. Burua instintiboki ingurune berrira egokitzen saiatzen da, eta presoak berebiziko ahaleginak
egiten ditu adaptazioa azkarra izan dadin, bere burua defendatzen ikasteko eta ingurune berrian
bolada luzea pasako duela ulertzeko. Berehalakoan ulertzen du kaltegarri zaiola kanpora
begiratzea eta kanpoaren esperoan bizitzea, ametsak mantentzen dituen arren, ez da bizi haien
esperoan. Baina hau horrela izanik ere, ezin da ukatu egoera politikoaren ezaugarriek eragin handia
dutela presoaren egoera animikoan. Ekidin ezina da ilusioz bizitzea eta alaitasunez, kalean negoziazio prozesu bat zabaldu bada eta giroa pil-pilean badago. Gure proiektuak garatzeko aukeraren
ilusioa galduko bagenu, gureak egingo luke. Hortaz, aro errepresiboen gordinean, atxiloketak daudenean, eta nola ez negoziazio prozesu bat zapuztean, egoera animikoan ere eragina izaten du. Hala
ere, presoak zerbait ezagutu baldin badu, eta batez ere urte luzeak preso daramatzatenek, egoera
politikoaren gora-beherak eta zikloen joan-etorriak dira. Baditu mekanismoak gauzak ulertzeko eta burua
kokatzeko, eta ororen gainetik, jarraitzen duen bidea egokia izatearen ziurtasunak ematen dio indarra.

Burnien arteko herria

IV. Euskal preso politikoen historia
Zazpigarren epealdia 1998-2001

Ataka gogor eta zail hartatik aurrera begira atera ginela esatea ez da funtsa gabeko balentria.
PNVk eta PSOEk babestu zuten PPren ofentsiba orokorra muturrez aurrera jausi zen, eta beste
behin ere min izugarria egin ziguten arren, EPPKren lekukoak eskuz esku egin zuen basamortuaren
zeharkaldia. Euskal Herria genuen itzal bakarra, eta okerrenetan ere harro bizi eta harro borrokatu
genuen.

SAMINAREN BALANTZE DOILORRA

1998ko ekainaren 22an Jose Mari Maruri
Barakaldon hil zen auto istripuz, Basauriko
kartzelara zihoan, preso zegoen Lander semea
bisitatzera. Mari Karmen Salbide ugaotarra
hil egin zen auto istripuz, 1999ko apirilaren
3an, Txetxu Fernandez laguna Logroñoko kartzelan bisitatu eta gero etxerako bueltan zetorrela. 2000ko otsailaren 2an Ruben Gara-

te otxandiotarraren txanda izan zen, Alcala
Meco kartzelatik bueltan hil zelarik Jose
Antonio Hernandez Velasco presoari bisita
egin eta gero etxera zetorrela. 2001eko irailaren 8an Iñaki Saez eta Asier Heriz soraluzetarrak hil ziren Lurdes Txurruka presoa, Brieva,
Avilako kartzelara bisitatzera zihoazela. Hiru
urtetan bost aldiz jo zuen hil-kanpaiak.

w

w

Jose Mari Maruri, Ruben Garate, Asier Heriz eta Iñaki Saez.

Txapela buruan ibili munduan
Hogeibatgarren mende hasieran ezer gutxi aldatu zen estatuen espetxeetan. Nolanahi ere,
Espainiakoak edo Frantziakoak ez ziren bakarrak izan. Gero eta espetxe gehiagotara zabaldu
zen Kolektiboa. Gogoz kontra, jakina, baina aurreko mendeko azken txanpan nazioarteko

201
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia

202

harremanetan PSOEk zein PPk harilkatutako hitzarmen berezien ondorioz, hamarka euskaldunek
ezagutu zuten Europa eta Amerikako katzela sarea.
Mexiko, Alemania, AEB, Uruguay, Kanada, Britainia Handia, Portugal, Italia, Belgika, Herbeherak,
Costa Rica, Argentina eta Suitza izan dira gatibuen destinu berri-zaharrak, eta kartzelaratuen
bizi baldintzak kontinenteen araberako zertzeladak eduki zituzten: isolamendu gogorra pairatu
zuten "zibilizazioen seaska" omen den Europa zaharreko gotorlekuetan, eta tokian tokiko espetxe
sistema kaotikoaren daunbaden menpe bizi behar izan zuten Hegoamerikakoetan. AEBan eta
Kanadan, bestalde, bertoko sekuritate-doktrinaren neurriko zorrozkeriak agintzen du.

Euskal preso politikoak, Mexiko D.F.ko presondegian.

Uruguayen eta Argentinan espetxeak ezagutu dituen Josu Lariz altzolarrak Atlantiko ozeanoa
erdibitzen duen mugaz gaindiko espetxeratzeaz hitz egin zuen Berria egunkariarentzat:
Espetxe guztiak pertsonak ezabatzeko daude eginak, nahiz eta batzuen eta besteen artean alderik
badagoen. Uruguay-ko Libertad kartzelan, esaterako, inoiz ikusi dudan txarrena da. Ez zegoen
pertsonentzako egina. Argentinan tratua ezberdina izan da. Esan behar dut nire lurretik 15.000
kilometro baino gehiagora preso egon naizen denbora honetan guztian behin ere ez naizela
bakarrik sentitu. Lagun handiak egin ditut kartzelaren barruan, eta Uruguaiko eta Argentinako
herrien elkartasuna izan dut une oro nirekin. Behin ere ez naiz arrotz sentitu bi herrialde horietan.

Izan ere, distantziaren kontrako txertoa elkartasuna dela frogatuta utzi dute euskal preso politikoek
ziren lekutan zeudela. Dela Holloway edo Libertad espetxeetan, dela Munich edo Vughteko kar-

Burnien arteko herria

IV. Euskal preso politikoen historia
Zazpigarren epealdia 1998-2001

tzeleetako bakardadean, euskal preso politikoen soslaia eta Kolektiboarekiko lotura politikoafektiboa ez dira sekula akitu. Arlo honetan ere guztitz kamutsa izan da "terrorismoaren aurkako"
doktrina ofizialaren nazioarteko adarra.

Josu Lariz, Hebe de Bonafinerekin batera.

Aro zaila kartzeletan, baina indakeriazko ziklo
horrek jipoiek utzitako orbainak besterik ez zituen
utzi Kolektiboaren soinean. Jesus Mari Puy, Igor
Solana, Iñaki Herran, Jorge Garzia eta beste kide
askok larrutik ordaindu zuten estatuen plangintza
kriminalari aurre egin izana, eta jipoiak, bortxaketak edota hiltzeko saiakerak jasan behar izan
zituzten. Eskubideak direla ez direla, Iñaki Herrani
egin zizkiotenak adibide gisa ekarri nahi izan ditugu orriotara:

w

w

1999ko urriaren 1ean geundela, Parisko epaitegi batera eraman behar zuten euskal preso hau, eta
kartzelan beti egin ohi dutenez, birritan miatu zuten. Lehendabiziko miaketa presondegiko zaindariek
(Fleury Merogis) egin zioten. Bigarrena, aldiz, epaitegira eraman behar zuten jendarmeek egin
zioten, eta miaketa honetan izan zen sexu erasoa. Herran biluzik zegoela, barrabilak altxatzeko
galdegin zion jendarme batek. Euskal presoak ez zuen agindua onartu, eta poliziak haserretu ziren
(...) Geroxeago, jendarmeen arduradunak lurrean etzateko agindu zion euskal presoari. Jarraian,
bospasei jendarmeren artean hartu, lurrera bota, eta batek eskua ahoan ipini zion bitartean, besoak
bizkarrean lotu zizkion beste batek. Denen artean eutsita, behatza sartu zioten ipurditik. Ondoren
polizien furgoian sartu eta epaitegira eraman zuten.

203
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia

Zortzigarren epealdia

1998-2001

No es aceptable que un
terrorista salga después
de pasar un tiempo en
prisión y pueda volver a
pasearse por su pueblo
Jose Maria Aznar,

Espainiako presidentea

IV. Euskal preso politikoen historia
Zortzigarren epealdia 2002-2004

Aldaketa garaiak
Amnistiaren aldeko Mugimendua, alde batetik, eta EPPK bera ere, bestetik, sendotze eta argitze
prozesuan murgildu ziren, eta 2001ko amaieran ikusgai geratu ziren norabide horretan egindako
ahaleginak. Hasteko eta behin, preso eta iheslarien ahaideak biltzen zituzten Senideak eta
Gureak antolakundeak batu ziren, Etxerat izeneko elkarte berria sortuz. Gasteizen aurkeztu zen
Etxerat, 2001ko abenduaren 2an, eta Euskal Herriaren zatiketa politiko-administratiboa gainditzeko
probetxua eta egokitasuna azpimarratzeko ideia nagusia zera izan zen: "elkar gaitezen, indar
gaitezen". Elkartze hark indarra emango ziela jakitun, jendarteari argitasuna emateko bokazioarekin kriseilu bat aukeratu zuten ikur gisa.

Bi aste beranduxeago, Amnistiaren aldeko eta errepresioaren aurkako Askatasuna antolakunde
nazionala abian jarri zuen Donostiako Kursaal aretoan bilduriko amnistiaren aldeko mugimenduaren nazio biltzarrak. Tresnen egokitzapena eta, bide batez, funtzionamoldeen hobetzea
"panorama gorri berriari" aurre egiteko ezinbesteko urratsak zirela-eta, estatu espainiar eta
frantziarraren jarduera errepresibo ororen ondorioak salatzeko eta herri mugimenduaren eragite esparruak zabaltzeko bideak irekitzeari ekin zion, lehen egunetik, Askatasuna-k.
Nahiz eta egun gutxi batzuk geroago Garzonek jadanik existitzen ez ziren Amnistiaren aldeko
Gestorak legez kanpo utzi zituen, errepresaliatuekiko elkartasuna eta eskubideen defentsan jardungo zuen jende-harresi sendoa altxatu zen Donostian. Aurrerantzean nazio ikuspegi bakar
batetik urte luzeetako euskal usadioari jarraipena emango zion antolakundeak lan eta xede
berrituak jarri zizkion bere buruari.

207
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia

208

Hausnarketa luze eta, batzutan, korapilatsu baten amaieran, Kolektiboak bere eztabaidaren
ondorioak aurkeztu zituen 2003ko ekainean. Sakabanaketak eztabaidari pipiak egurrari bezainbeste kalte egiten zion arren, zailtasunak gainditu ziren, eta konklusioak lau haizetara zabaldu
ziren. Besteak beste, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak bere eragile papera aldarrikatu zuen.
Zertaz ari ziren galdetuta, Olatz Caminosek azaldu digu lehen ondorio horren esanahia:
EPPKan emandako eztabaidaren ondorioetako bat izan zen Kolektiboaren erreferentzialtasuna
berreskuratu behar zela, eta gatazkaren konponketan zuen papera jokatzeko Kolektiboaren ahotsa
indartzea beharrezkoa zela. Estatuek aurrera zeramaten ukazioaren estrategiaren ataletako bat
Kolektiboaren beraren esistentzia ukatzean zetzan (eta datza oraindik ere), preso politikoen
esistentzia bera ukatuz eta Kolektiboa kriminalizatuz. Ezker abertzalearen apartheid-aren beste
faktore bat zen, noski, Kolektiboaren apartheid-a, berau gatazkaren ondorio gisa bakarrik aurkeztuz.
Eztabaidaren ondorioz EPPK-ak bere burua subjektu politikotzat aurkeztu zuen.

Ildo horri helduz eta borroka bateratuei ekinez,
urte bereko irailean Baldintzapeko Askatasuna
eskuratu beharko luketen burkideen aldeko baraua eta bi asteetako txapeo orokor bati ekingo
dio Kolektiboak, komunikazio greba burutuz.
Kolektiboaren antolaketa eta koordinazioan
pausu berriak ematea erabaki zen. Pausu
horiek Kolektiboaren izaera politikoa eta eragiletza artikulatzeko xedea zeukaten. Emeki gauzatu zen prozesu baten garapena jada ikusgai
zen. Gainera, geure burua identifikatzeko logo
bat aukeratu zen, espetxeetatik jasotako ekarpen guztien artean. Gauza txikietan ere, auzolana, elkarlana zen lan-filosofia.
Ondoko orrialdeetan ikus daitekeenez, ugari izan
ziren jasotako ekarpenak, nahiz eta, azkenean,
ezaguna egin den logoa aukeratu zen.

Burnien arteko herria

IV. Euskal preso politikoen historia
Zortzigarren epealdia 2002-2004

209
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia

w

w

210

Burnien arteko herria

IV. Euskal preso politikoen historia
Zortzigarren epealdia 2002-2004

Kolektiboaren noranzkoa
Eguneroko borroka dinamikaren zer-nolakoak ulertzeko klabe iraunkorrean jarri beharko genuke
geure burua, alegia, protestaldi kanpainetan baino erresistentzia iraunkorreko dinamikan baitago
murgilduta EPPK aspalditik. Desobedientzia jarraikorrak pisu handia hartu du euskal preso politikoen
egunerokotasunean, espetxe sistema pitzatzeko eta gure izaera politikoa une oro agertzeko ezin
aproposagoa da-eta. Nolanahi ere, ardatz gehiago dago egunean eguneango zereginetan.
Joseba Garmendia urretxuarrak azaltzen zuenez:
Hiru esparru ezberdinetan sailka ditzakegu. Alde batetik, eguneroko borroka txikiak funtzionarioekin.
Gimnasioa edo eskola zabaldu dezaten. Telefono deien bost minutuko bitartea errespetatu dezaten.
Ganadu edo ume bezala tratatu ez gaitzaten. Miaketetan biluztea eskatzen digutenean gure
intimitate fisikoa errespetatua izateko bata ez gardena ekar diezaguten. Ziegako miaketan present
egoteko eskubidea betearazten. Edozein arbitrarietateri aurre egiten. Bigarrenik, gure bizi-baldintzen
okertzeari aurre egiteko borrokak daude. Hauek denboran luzatzen dira eta sakrifizio pertsonalak
eskatzen dituzte: baraualdiak, ziegan egun osoa igarotzea suposatzen duten txapeoak,
desobedientzia ekimenak, etab. Alor honetan kokatzen dira isolamenduko zigor ziegetan zazpi
hilabete eman zuten lagunak bertatik ateratzeko borroka, edota ziegetan bakarka egoteko
eskubidea defendatzeko borroka. Azkenik, elkartasun ekimenak ditugu. Esaterako, senitartekoek eta
lagunek gu bisitatzerakoan izan ohi dituzten istripuak eta heriotzak salatzeko; gaixotasun larriak
dituzten presoei -Barandalla, Azkarate kasu- egindako bidegabekeriak salatzeko. Ekimen ia guztiek
bere zigorra izan ohi dute. Txapeo egun bakoitzak ordaina du: asteburu bat zigor ziegetan; eta
behin bost minutuko enkarteladarengatik bost eguneko isolatze zigorra ezartzera ere iritsi ziren. Esan
beharra dago lehen epaitegian zigor hauek leuntzen zirela zigorrak erabat desproportzionatuak
baitziren. Orain, aldiz, Auzitegi Nazionaleko epaitegi penitentziari berriarekin jai dugu. Epaile berria
Galindori askatasuna ematen saiatu saiatuko da, baina guri ezta egunon ere.

Gudu domestikoak, desobedientzia dinamika eta, azkenik, elkartasun ekimenak. Ondo uztartu
beharreko ibilbideak, elkarren kontra jo ez eta jardunbide orekatua eta sostengarria ahalbidetzeko
modukoa. Askotan ez da zaila izaten, etsaiak gure itomena bilatzen baitu bere ildotik. Dena dela,
asko ikasi dugulakoan gaude, tokian tokiko borrokaldietan antzeman den zuhurtzia/irmotasun bektoreak erdi-erdian jo baitio xedeari.
Errepresioak, bestalde, nazioarte mailako jauzi erraldoia ezagutu zuen 2001ko irailaren 11an,
New Yorkeko Word Center-eko eta Pentagonoko eraikinen kontrako ekintza armatuen haritik.
Eratorritako giro antiterrorista zabaldu zen mundu osora, eta honek eragina izan zuen gurean,
baita Kolektiboaren gorabeheretan ere.
Abagune ezin egokiagoa baliatu zuen PPk, PSOE eta PNVren erabateko laguntzarekin, euskal
preso politiko eta, orobat, ezker abertzale osoaren kontrako neurri bereziak ezartzeko. Izan ere,
legedia beren eromen faxistaren zerbitzura jarri zuten, mundu zabalean pil-pilean zegoen doktrina

211
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia

212

Brievan 2003. urtean egindako argazkia. Ezkerreko abertzaletasunaren mosaiko koloretsua:
Euskal Herriaren alde borrokatzeagatik, denak gaizkile.

antiterroristaren itzalean. Lehenagotik nazioarteko standarretatik urrun zeuden hainbat jardun errepresibo bazeuden ere (antolakundeen ilegalizazioa eta jazarpena, zigor eta espetxe politika
maneatuta), beste buelta bat eman zioten torlojuari, EPPK, senideak eta baita amnistiaren aldeko mugimendua ere estu hartuz.
Besteak beste, ardatz berri hauen inguruan harilkatu zen euskal preso politikoen kontrako
oldartzea:
· Mendekuan oinarrituta, eskubide guztiak hankapean hartzen zuen errepresioa.
· Errepresioaren esanetara moldaturiko legegintza-aldaketak. Indefentsioa.
· Berrogei urteko zigorraldiaren ezartzea.
· Espetxe barruko bizi baldintzen gogortze etengabea: komunikazioen murrizketak, EHUn
ikasketak burtzeko debekua, espetxez kanpoko medikuen bazterketa eta abar.
· Baldintzapeko askatasuna eskuratzeko lege-ezintasuna
· Tokian tokiko zaintza epaitegien desagerketa. Horien ordez, Zaintza Epaitegi Zentrala sortu
zen Auzitegi Nazionalean, euskal preso politikoen kontrol zuzena bere gain hartu zuena.
· Euskal Herritik urrunen zeuden presondegietara lekualdatze masiboak eman ziren.
· Isolamenduzko erregimenaren zabaltzea
· Jadanik libre zeuden preso ohien atxilo eta espetxeratze agindu berriak (Manu Azkarate,
Enrike Letona)
· Borroketan parte hartzeagatik, grado gibelamenduak.

Burnien arteko herria

IV. Euskal preso politikoen historia
Zortzigarren epealdia 2002-2004

Hau guztia ez da ematen eszenatoki aseptiko batean, azken batean, euskal nazioa edota kutsu
independentista zuen edozer hondatu nahi zuen errepresioak, Udalbiltza, Egunkaria, ikastolak,
Elkar, AEK ere jopuntuan zeudelarik. Izua nonahi, gezurra ari zuen.
Une gogorrak eta, aldi berean, gogoangarriak, izan ere, Lizarra-Garazikoa bezalako aukera
historiko baten zapuzketatik irten berriak, egon zitezkeen sentimendu kontrajarrien edota etsipenaren txingar-hautsaren gainean erortzen baitzen egoeraren ankertzea. Halere, errotak
jarraitzen zuen gari-bihia xehakatzen.
"Ataramiñe", euskal errepresaliatu politikoen literatura koadernoak lehen aldiz agertu ziren
2002ko abenduan, Durangoko azokan. Bertan jasotzen ziren euskal preso zein iheslari politikoen
idazlanak, eta arrakasta lortu zuten. Orduz geroztik, neguro egon dira eskura erakustazokan, eta
presoen gogoetak, poesiak, narrazio labur zein luzeak, denek izan dute tartetxo bat gure literaturaren emarian.
Gezurra bazirudien ere, porlanezko hobietan itxitako pertsonek idazten zuten bere egoeraz,
bai, baina baita aspaldi ikusten edo sentitzen ez zituzten egoera eta gauzei buruz ere.

Sartu berri,
bakardadea aurkitu nuen espetxean
eta izutu egin ninduen.
Txiki erraldoia, oso berea eta
zuriz jantzita zegoen.
Zaratatsua ni,
hain isila bera,
aldatuz joan ginen biok.
Berak dizkit orain istorioak kontatzen
adi entzuten diodalarik nik.
Belauniko begiratzen nion lehen
lepotik helduta goaz orain.
Eta behin baino gehiagotan,
elkarrekin dantzatu dugu
gau ilargitsuetan.
Enrike Letona Biteri, 2002

213
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia

214

Fleury Merogiseko balada
Apirilean izan zen, 2002ko udaberri hartan, Fleury Merogiseko kartzelan zeuden euskal preso
politikoen senideek Baionan prentsaurrekoa eman zutela. Aurreko hilabetetik aurrera haien ahaideak zigor zeldetan zeudela iragartzeko egin zuten agerpena, baina beste zerbait gehiago ere
esan zuten, oso garrantzitsua, indarraz ez ezik egundoko adimenez ere jarduten zutela erakusten
baitzuen: zigor moduan bururatu zuten mitard bera, borroka tresna bihurtu zuten Pariseko kartzela
destinu zuten euskal presoek.
Beste toki askotan, zuzendaritzaren asmoen zer-nolakoek eramaten gintuzten
erantzutera Fleuryn, Frantziako gobernuak
errepresio eskemak eta moldeak Espainiatik
ekarritako burni-bidean enkajatu zituenetik.
Izan ere, berezko interesa izanik ere,
frantziar espetxe administrazioak inportatu
zituen Espainiatik sakabanaketa, isolamendua eta bortizkeria fisikoa. Hiruoineko
horren gainean oinarritu zuten espetxe
politika. Gotzon Kortazar gasteiztarrak
lehen lerrotik bizi zuen Fleuryko liskar luzea;
memoriaren zirrikituak astinduz, lehen
hurbilketa hau egin digu egoera perspektibaz kokatzeko:

Fleury Merogis-eko zaintza dorretxoa. Kartzela
honetako euskal preso politikoek lortu zuten
mende berriko lehen garaipen handia.

Urte luzetan, espetxe bakoitzeko edota
egoera pertsonalen araberako dinamiketan ehuntzen ziren Frantziako borrokak.
Paris inguruko kartzeletan batik bat,
elkartasunak gidatzen gintuen, baina
nahasmendua nagusitzen zen. Nolabait
esateko, ez zegoen koordinazio edota
borroka estrategia jakin bat garatzeko
oinarririk. Fleury-ko borrokaldi entzutesua
zela medio (2002-2003) dinamika ordenatu, elkartasunaren irizpideak parametro
tasagarrietan neurtu eta, azken batean,
tokian tokiko markoak aintzat hartuta
ere, EPPKren interbentzio politikoaren
hiru mailak elkarren artean orekatzeko
orubea finkatu zen.

Burnien arteko herria

IV. Euskal preso politikoen historia
Zortzigarren epealdia 2002-2004

Honek, jarraitzen du Kortazarrek, borroka parametro eraginkorrak finkatzeko balio izan zuen:
Geroztiko dinamikak erreibindikazio taulak eta plangintzak konbinatu zituen, tokian tokiko baldintzak
eta aukera errealak zeintzuk ziren ahaztu gabe. Itsumustuka aritu beharrean, indarrak neurtuta,
helburuak erdietsi genituen kartzela gehienetan, inprobisazioarengatik bi asteetan indarge edota
erre eginda bukatzeko arriskua alboratuz. Oso lan txukuna egin zen, eta gogoeta hark izugarri
lagundu gintuen. Osny, La Santé edota Fleury-ko egoera objektiboa ezberdina zela jakinda, geure
estatus eta bizi-baldintzak kartzela bakoitzeko hobekuntza eta berme-marjinaren arabera doitu
genituen.

Borrokaren zioak bi ziren. Lehena, D5 moduloan zeuden kideak bertatik ateratzea. Teorian,
behin-behineko egonaldi laburrak egitekoa zen modulo hartan egonaldi luzeak egin behar zituzten euskal preso politikoek (ordurako Jose Luis Turrillasek eta Didier Agerrek hilabete asko zeramaten), nahiz eta bizi baldintzak tamalgarriak ziren. Horrekin batera, gainerako kideak -hogeita
hiru guztira- bi moduotan elkartzea zen erreibindikazio nagusia. Bigarren zioa bisiten iraupena
zen, ordubetekoak izatea lortu nahi zen-eta.
Esan bezala, borrokaldi bateratua izan zen, eta kide askok hartu zuen parte. Ainhoa Mujika
egiatarrak antzerako klabetan hauteman zuen Fleuryko aurrez aurrea:
(Ainhoaren testigantza)

215
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia

216

w

w

Eta borrokaren mataza askatzeko modu ezberdinak daudela frogatzeko edo, La Santé-tik ihes
egin zuen Ismael Berasategi kideak 2002ko abuztuan. Sargoriak lagunduta edo, bere anaia
bikiak hartu zuen Ismaelen tokia parleur-eko bisita amaitzean, eta gisa hartan kaleraino joan
zen. Alain Jégo, espetxeko zuzendariak ahoa bete hortz geratu zen bi egun beranduago,
Joxean Berasategik idazki bat helarazi eta trukaketaren berri eman zionenan. Seguritate goreneko makinariak ezin du mugatu anaiartekotasuna.

Gorrotoa lege, bat
Espainiar eta frantziar estatuek epaitegien zentralizatzeak eta lege aldaketak burutu dituzte
azken urteotan. Zehazkiago, 1996. urtean Espainian eta beranduago Frantzian egin ziren moldaketa legalek izugarri murriztu dute euskal preso politikoen eskubideen esparrua. Kode Penal
berriak onetsi zirenetik, apurka apurka sortu da zigor-doktrina berria, unean uneko alderdi-interesei lotutako gorrotobidea ireki eta janzkera legala erdietsi duena.
Lege aldaketei dagokienez, 1996. urtetik aurrera, espainiar poliziek atxilotutako euskaldunek
ordura artean indarrean zegoen 1973ko zigor kodearekin ezartzen zizkien zigorrak baino luzeagoak pairatzen hasi ziren. Halaber, espetxe zigorraldi gogorrena hogeita hamar urtetan mantentzen bada ere, kode berri honekin zigortuek erredentzioak lortzeko aukerak galdu zituzten.

Burnien arteko herria

IV. Euskal preso politikoen historia
Zortzigarren epealdia 2002-2004

Itun antiterroristaren beroan, 1996an onartutako zigor kodeari erreforma berriak egin zizkioten
2003. urtean. Ondorioz, espetxeratutakoen gehienezko zigorraldia hogeita hamarretik berrogei
urtera igo zuten. Nahikorik ez, eta zigorren 3/4ak edo 2/3ak espetxe zigorraldi osotik, hau da,
ezarritako zigor guztietatik kalkulatzen hasten dira, eta, baldintzapean kaleratzeko ordurarteko
baldintzei, damutu eta salatzaile bilakatu behar izatearena gaineratu zioten.
Espetxe politikaren arloan, Espainian, esaterako, euskal preso politikoen Kolektiboaren aurkako
neurri guztien kontrol osoa gobernuen esku egoteko zentralizatu dituzte epaitegiak, eta gisa guztitako eskubide urraketa berriak burutu ahal izateko aldatu dituzte legeak. Xede horrekin,
Auzitegi Nazionalean zentralizatutako Espetxe Zaintza Epaitegia sortu zuten 2003an. Beraz,
euskal preso politikoen eskubideen inguruan erabakiak probintzietako zaintza epaitegiek hartu
beharrean, auzitegi berri horren esku geratu ziren. Esan beharrik ez dago, geroztik jarritako helegite eta salaketa guztiei entzungor egin dizkietela. Arta lodia jarri zioten eskubideen jarioari.
Hala ere, aldaketa hauek ezin zizkieten zigor kode zaharrekin kondenatutakoei aplikatu, eta,
kaleratzear ziren euskal preso politikoak ere bizi osorako zigortzeko neurri berriak hartu zituzten:
jarduerak bi denboraldi ezberdinetan banatzea zigorra bikoizteko, espetxe zigorra bete eta
kaleratu ondoren espetxeratu aurretiko sumario berriak irekitzea, aspaldiko ekintzak kode penal
berriarekin zigortu nahian hastea, erredentzioen aplikapenak onartzen zituzten behin behineko
ebazpen juridikoak indargabetzea, asmakizun juridiko berriak egitea...

Goia inoiz jotzen ez duen erasoen zerrenda
Gobernuek espetxeetan etengabean egiten zuten oldarraldiei buruz galdetutua, argibide interesgarriak eman zituen Argi Perurenak, Berria egunkarian egindako elkarrizketa batean. Kolektiboaren mintzakideak alderatzen zituen errepresioaren helburuak eta euskal preso politikoen
erantzuna:
Gure dinamika apaldu nahi izan dute zigorrak aplikatuz, dela komunikazioak kenduz, dela diru jasoera ukatuz, dela mitarrekin zigortuz nola isolamenduarekin... Espetxeek, hots, gobernuek, amarru guztiak baliatu dituzte beti Kolektiboa zanpatzen saiatzeko. Ahalegin guztiak egin dituzte horretan eta
egingo ere, euskal preso politikook, borrokan, bizirik eta sendo jarraitzen dugun heinean. Zein baldintzatan egiten ari garen? Baldintzak ezberdinak dira estatu eta espetxe ezberdinetan. Alabaina,
txalotzekoa da zenbait kidek, bakartasun osoan egonik, urteetan isolamendua ezagutuz edota aitzineko borroketako ondorio eta zamarekin bizkarrean, daramatela borrokaldia aurrera.

Frantziako eta Espainiako espetxeetako funtzionario eta arduradunen aldetik diferentziarik ba ote

217
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia

218

dagoen galdetuta, horren esanahia termino politikoetan zedarritzen zuen:
Ezberdintasunak egon badaude, espetxe sistema ezberdinak eta araudi ezberdinak dituzten aldetik.
Itxialdia adibidetzat hartuz, ziegatik ateratzea derrigorrezkoa da espainiar estatuko espetxeetan eta
ondorioz desobedientzia moduan kontsideratzen du espetxe administrazioak. Frantses estatuko
kartzeletan, aldiz, araudiak ziegan gelditzeko aukera baimentzen dio presoari. Hortaz,
borrokamolde berdina baliatuz, guztion esfortzu eta konpromisoa oinarrian berdintsua izanagatik ere,
ezberdin kontsideratua da estatu bietan, eta ezberdin zigortua ere. Hori da funtsezko
ezberdintasuna. Honez gain, eskutik ederki dabiltza gobernu lagun biak. Sakabanaketa,
komunikazioan murrizketak, bakartasuna, isolamendua, torturatuak izateko kideen entregak... dira,
batean zein bestean, guretzat egunero ogi, eta parekideak dira zanpaketan tematzen direnean,
bereziki, kartzeletan bakar-bakarrik dituzten burkideak zigortuz. Kartzelariaren jantzi koloreak
funtsean ez du axola, uniformedunak dira guztiak.

Edozelan ere, ohiko jokamoldeetan badira nabarmendu daitezkeen paradoxak, Gotzon Kortazarrek gomutara ekartzen digunez:
Azpimarratzekoa delako, esango nuke geure erreibindikazioekiko Frantziako espetxeetako
zuzendari zein matoien aldetik badagoela Espainiako kartzeleroen artean antzematen ez den beste
begirune mota bat. Gure bozeramale eta ordezkariekin, behintzat, halaxe izan da. Adibidez,
Fleuryko borrokaldiari konponbidea ematerakoan, geure bozeramale orokorrak eta zuzendariak
batera, dibisio guztietatik bira bat eman zuten, eta banan banan dibisio-ordezkariekin elkarrizketatu
ziren. Gu harritu gintuen hala gertatzeak, baina matoiak zur eta lur zeuden. Geure izaera politikoa
ukatzerik ez zegoen. Dena dela, espetxe askotan erabiltzen zuten kontraoldarraldia oso sibilinoa
zen. Ez ikusi egiten ziguten. Gure eskakizunen aurrean, ez entzunarena. Geure plante eta
protestaldiei, entzungor. Existituko ez bagina bezala. Ez zelan ere, erantzunik ez. Hori ere gogorra
da. Dena dela, batzuk eta besteak bereizten dituen elementu nagusia gatazkaren parte sentitzea
edo ez sentitzea da, izan ere, guztiak jendaila arriskutsua izanda ere, daukaten pertzepzio
ezberdinak moldatzen du beren jardunbidea.

Abagune hartan, muturreko egoeraraino eraman zituzten euskal preso politiko asko. Horren
muturreraino, non, hainbat kasutan, neurri bereko erantzun dinamikekin odola gatzatu zitzaion
Euskal Herriari. Geratera haietako bat Jesus Mari Etxeberria Oreretako euskal preso politikoak
2003ko apirilaren bukaeran hasi zuen gose greba luzea izan zen. Bera eta Bittor Goñi kidea
jipoituak izan ziren Valdemoron, eta egoerari aurre egiteko zein isolamenduzko modulotik ateratzeko abiatu zuten protestaldia berrogeita hamargarren egunaz goiti eraman zuen
Etxeberriak.
Valdemoroko zigor moduloan egonik, apirilaren 7an Etxeberriak eta Goñik garbiketa protesta
bati ekin zioten beraien isolamendu egoera salatzeko. Baina probokazio eta jipoiak ez ziren
amaitu, eta horrela Goñik sufritutako jipoi bati erantzunez, apirilaren 23an garbiketa grebari
gose eta egarri greba gehitzea erabaki zuten bi kideek. Hurrengo egunean Valdemoroko

Burnien arteko herria

IV. Euskal preso politikoen historia
Zortzigarren epealdia 2002-2004

Jesus Mari Etxeberria GOIERRI eta elkartasunezko mobilizazio bat.

espetxean zeuden beste presoak ere borrokari lotu zitzaizkion. Elkartasunaren eztanda modulo
guztietara zabaldu zen:
Gose eta egarri greba:
Gotzon Aranburu (Hernani), Juani Lizaso (Donostia), Gorka Martínez (Urduliz), Gotzon Beloki
(Durango), Mikel Jauregi (Deustua), Gorka Lupiañez (Durango), Jorge Olaitz (Iruñea), Mikel
Aiensa (Aitzoain), Patxi Ruiz (Burlata).
Gose greba:
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Burdinen Arteko Herria - 16
  • Büleklär
  • Burdinen Arteko Herria - 01
    Süzlärneñ gomumi sanı 3508
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1912
    22.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    34.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 02
    Süzlärneñ gomumi sanı 3575
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1922
    25.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 03
    Süzlärneñ gomumi sanı 3534
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1869
    22.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    32.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 04
    Süzlärneñ gomumi sanı 3620
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1972
    24.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 05
    Süzlärneñ gomumi sanı 3592
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2045
    23.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 06
    Süzlärneñ gomumi sanı 3565
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1978
    25.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 07
    Süzlärneñ gomumi sanı 3687
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1896
    26.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 08
    Süzlärneñ gomumi sanı 3564
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1953
    25.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 09
    Süzlärneñ gomumi sanı 3596
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1997
    26.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 10
    Süzlärneñ gomumi sanı 3497
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1920
    23.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    34.7 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 11
    Süzlärneñ gomumi sanı 3611
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2001
    25.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 12
    Süzlärneñ gomumi sanı 3501
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1976
    23.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    34.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 13
    Süzlärneñ gomumi sanı 3539
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1953
    24.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 14
    Süzlärneñ gomumi sanı 3545
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1813
    25.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 15
    Süzlärneñ gomumi sanı 3446
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1915
    24.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    35.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 16
    Süzlärneñ gomumi sanı 3486
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1685
    25.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 17
    Süzlärneñ gomumi sanı 3571
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1789
    24.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 18
    Süzlärneñ gomumi sanı 3485
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1896
    23.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    35.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 19
    Süzlärneñ gomumi sanı 3431
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1712
    23.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    34.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 20
    Süzlärneñ gomumi sanı 3137
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1335
    21.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    31.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 21
    Süzlärneñ gomumi sanı 3230
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1564
    23.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    33.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 22
    Süzlärneñ gomumi sanı 785
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 536
    35.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    54.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.