Burdinen Arteko Herria - 12

Süzlärneñ gomumi sanı 3501
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1976
23.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
34.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
40.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
zegoen kide ohi haien portaeran:
Ez dut ezagutzen arazo politikoa medio, Kolektibotik atera den pertsonarik, edo Kolektibotik atera
eta espetxean borrokan jarraitu duenik. Normalean Kolektibotik ateratakoak ateari begira egon
dira... Kolektiboa irekia da, nahi duena sartzen da eta nahi duena atera, baina gero espetxe batean
zaude eta espetxeari aurre egiteko egunero dauzkazu arrazoiak eta espetxeari aurre egiten
badiozu, ez dizute kalera ateratzen utziko.

Jose Antonio Torre Altonaga "Medius" ere iritzi berekoa da:
Behin Kolektiboan garrantzitsua izan zen pertsona bat etorri zitzaidan negarrez, nekatua zegoela
eta lehertuta. Bera ez zela sekula ezker abertzaletik aldenduko baina ezin zuela espetxean. Nik
esan nion, ateratzeko ordainsariren bat ere ordaindu behar izango zuela.

Sagarzazu eta Juanito Nazabal preso ohiek damutuen jokabidea ulertzeko prisma interesgarri
eskaintzen digute ondoko gogoeta honetan, azken batean klabe humanoa baitago ihestearen
oinarrian:
Damutua oso egoera zehatz batean damutzen da eta testuinguru batean erabilitako pertsonak dira.

Burnien arteko herria

IV. Euskal preso politikoen historia
Bostgarren epealdia 1989-1995

Zelanbait, neurri batean uzten diozu zu izateari, garrantzitsua zara politikoki erabilia zaren neurrian (.. ).
Kalean damutu batekin elkartu naiz eta esan dit ez duela behin ere gure aurka egin, nekatuta
zegoelako egin zuela. Nik esan nion ulertzen nuela baina ez nuela onartzen. "Hire laguna izango
nauk baina beti kritikoa izanda", esan nion.

Saiakerak saiakera, arnas luzeko ekinaldia burutu zuen Gonzalezen gobernuak damutuen bila
1995 urtera arte, beti ere euskal preso politikoak banakotasunaren gurpil zoroan sartu nahirik.
Asko egonda ere, batzuk dira aipagarriak. Esaterako, Castelló-ko kartzelan zeudela Kubati eta
Latasa buruz buru itaundu nahi izan zituen Gómez Avilések, presoen haritik tiraka negoziazio
espektatiba txoroak elikatzeko asmoarekin. Berdin frantses estatuan, non Cathala inspektorearen
bitartez zundaketak egin nahi izan zituzten Azkoiti eta Pakito presoekin. Zer esan Egibar eta
Urbiola jelkideek Jesus Mari Zabarteri egin zioten bisitaz!...
Bazterrak nahasteko eta, batez ere, Kolektiboaren batasuna eta ekite bateratua arrailtzeko
saiakerak izan ziren guztiak. Salbuespenik gabe. Eta zenbat eta handiagoa izan bere proposamenen lurjotzea, orduan eta desesperatuagoak ziren ildo beretik jotzeko ahaleginak: borroka
armatua publikoki errefusatzearen truke askatasun eskaintzak, Asunción-en bisitak kartzeleetara, bere presentzia inposatuz erreakzioak neurtzeko, hainbat preso eta abokaturen arteko elkarrizketen grabazio eta hedatze ilegala, edota Langraiz erabili susmagarrien erakuslehio modura, hara eramatea soilik presoa susmopean jartzea balitz bezala. Borroka uztearen aldeko jarrera zuela aditzera ematea, nolabait esateko. Mila amarru eta ondorio bakarra eta nabarmena:
damutze estrategia garaitua zegoen. Kolektibotik pasatu baldin badira bost mila gizon-emakumezko inguru, berrehun izatera ere (poli-miliak barne) ez dira iritsi gobernuen gozokia jan egin
dutenak. Urik gabe, jakina, errotarik ez dabil.
Fernando Irakulis preso ohiak oso gogoeta pausatua egiten du horren guztiaren kariaz, damutze
estrategiaren amaiera data-edo finkatze aldera:
Otu zitzaizkien astakeria guztiak egin ondoren, azenarioaren amarrua eskainita ere saiatu ziren gu
makurtarazten. Areago, saiakera horretan gutako asko Euskal Herriko edo inguruko kartzeletara
eraman eta "erregeak bezala" sentiarazi nahi izan gintuzten 1992-96 urteetan, zapore gozoa
dastatu eta bizimodu moketadun hartan erosotuko ginelakoan. Kontrara, gozatzekoa noski gozatu
genuela, baina kolektiboki pentsatu, jardun eta erantzunez jarraitzen genuela ikusi zutenean,
damuketaren zikloa itxi zen. Ondorioztatu omen zuten jai zutela gurekin, edo hobeto esanda,
edozein baldintzatan gure barne kohesioa itzelekoa eta apurtezina zela ikusirik, filigranetarako
tartea ez zegoela deliberatu zuten. Eta orduz geroztik..., norbaitek entzun al du zeozer
Kolektiboaren baitako zatiketaz edo antzeko pitokeriaz? Ezer saltzen ez duten dendei bezala
gertatu zitzaien: pertsiana jaitisi eta negozioa itxi egin zuten.

155
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia

156

Ziklo baten amaiera. Mehetasunik gabe, gerra
Bidarteko atxiloketekin batera ETA eta ezker abertzale osoa kuadrilaterotik kanporatuko zituela
uste osoa izanda, PSOEk ikusi zuen bere burua gero eta larriago. Alde batetik, bai erakundeak
bai Kolektiboak suspertu eta ofentsibarako ahalmena erakutsi zutelako. Bestetik, gobernuaren
usainean iharduten zuen PPk euskal preso politikoei eskainitako benefizio eta damutze aukeren
letania suntsigarria behin eta berriro errepikatzeari ekin ziolako. Indar korrelazioa begien bistan
aldatzen hasia zegoen; agian horregatik PNVk jarri zituen bi hankak kontrako ibaiertzean, dispertsioaren kontra hitz eta pitz, eta guztion giza eskubideak aldarri.
Gonzalezen azken legealdian damutuen lorpena izan zitekeen astintzeko
ikurra, baina emaitzak, beren urrian,
hain ziren kuestionatuak, non PSOE
irrigarri geratzeko bai- no ez zuten
balio izan.
Frantzian, lehengo lepotik burua,
gorantza zihoan euskal preso politikoen aurkako presioa, ixila askotan baino
gero eta erasokorragoa oro har ikusita.
Pello Mariñelaren etxarriarra izan zen
gogortze instituzionalaren gilotina hartan hil zen hurrengo euskalduna.
Sakana aldeko gazte hura drogak harrapatuta bizi izan zuen garai batean. 1988an, Guardia
Zibila bera atxilotzera joan zenean, Ourensen zegoen, desintoxikazio etxe batean gordeta.
Handik hanka egin eta klandestinitatearen bidea aukeratu zuen. Izan ere, sasitan zegoen bi urte
beranduago, frantziar poliziak Bretainian atxilo hartzerakoan. Hala eta guztiz ere, IHESAk jota
zegoen ordurako. Euskal Herriko horrenbeste gazterekin gertatu bezala, heroinaren arrastoak
maarkatu zuen Pelloren patua. Kartzelan, osasun egoera penagarriek azkartu zuten luzea edota
egonkorra izan zitekeen gaixotasunaren prozesua. Elikadura toxikazioak, isolamenduzko erregimen zitala, bisita gehienak debekatuta, hiru hilabete luze eman zituen min handiekin, La Santén
bertoko zuzendariak eta arduradun medikuek jaramonik egin gabe. Eritegira lehenago, eta
Fresneseko hospitalera geroxeago, hara eraman zutenerako neumoniak jota zegoen, eta birikek
ez zuten behar adina indar bizirik segitzeko. Maiatzak hamabost zituela hil zen.
Kolektiboa ahul agertarazteko gaitasun eza eta, bidenabar, Amnistiaren aldeko Mugimenduak
sakabanaketari behak jateko irudimena osatu zuten EPPKren inguruko zikloaren hondarra.

Burnien arteko herria

IV. Euskal preso politikoen historia
Bostgarren epealdia 1989-1995

"Euskal Presoak Euskal Herrira" leloa eta berau babestuko luketeen milaka eta milaka euskal herritarren kontzientzia sendotzen ari zen-eta.

w

w

Beraz, estatuen enegarren apostu
honek ere porrot egin zuen. Orduz
geroztik, beste parametroetan neurtuko litzateke espetxe politika, EPPK
errealitate puskatu ezina zela jakinda.
Ildo betetik, sakabanaketaren zentzugabekeria jendarte zabala blaitzen
ari zen apurka apurka. Bere bultzatzaileen ahotik, PNV kasu, entzundakoak entzunda, politikoki erabat
indargabetuta geratu zen giza eskubideen kontrakoa eta antzua zela
esatearekin batera. Euskal Herrira
ekartzeko premia politikoa eta soziala mahai gainean, eragileen ajendan
ezinbesteko tokia edukiko zuen, handik aurrera, euskal preso politikoen
kuraiak.

157
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia

Seigarren epealdia

1995-1997

Presoak berriz batzea,
ETAren helburu nagusia
da, Espainiako
Gobernuko lehendakaria
hiltzearekin batera
Fungairiño fiskala

A por ellos
Victoria Prego,
Sasikazetaria

IV. Euskal preso politikoen historia
Seigarren epealdia 1995-1997

Herritik Herrira
1995ko hastapenak ez ziren kazetarien erredakzioetan alfer orduak izateko moduan pasatu,
urtarrilean bertan ETAk hil baitzuen Gregorio Ordoñez, PPren presidentea eta Gasteizko legebiltzarreko parlamentaria. Horrez gain, GALeko afera zahar guztiek petrolio mantxa geraezina
bailiran PSOEren sinesgarritasuna hutsaldu egiten zuten, espainiar eskuindarren agindupeko kazetal
estrategia adimentsua jarraiki. Martxora iritsita, Lasa eta Zabalaren gorpuzinak agertu ziren
Alacanteko kanposantuan, Busot herriko zulo kareztatu batean urteak eman ondoren. Sumina
eta lazdura bazter orotara iritsi ziren hartan, Aznarren kontrako auto-bonba baten eztandak
politika mundua astindu zuen inoiz ez bezala: Carrerorena egin zuen erakunde berbera ahalmentsu agertu zen mundu osoaren begietara beste espainiar lehendakarigari herioaren sega
gertutik erakusteko.
Apirilean geundela, ETAk bere gain hartu zuen "Euskal Herriaren zapalkuntza bermatzen duten
etsaien ordezkari gorenetako baten kontrako ekintza": Baina, agiri berean, negoziazio politikorako
eta, batik bat, Euskal Herria eta espainiar estatuaren arteko arazoa bideratzeko proposamena
eman zuen jakitera. Alternatiba Demokratikoa delakoak zer esan handia eman zuen aurrerantzean, eta egun, oraindik, indarrean dirauen gatazkaren korapiloak askatzeko gida aproposa da,
ezbairik gabe.
Dena delarik ere, bi estatuen kartzeletan Kolektiboko kidegoa ez zen koiunturaren ikusle soila.
Inoiz baino dinamikoago, 547 kide biltzen zituen EPPKk urrats berriak jarraitzen zuen ematen,
dela bere izaera eta bokazio politikoa nabarmentzeko, dela tokian tokiko lorpenak blindatzeko
ahaleginean.
Maiatzaren 28an udal hauteskundeak egon ziren Hego Euskal Herrian eta, zerrendetan zihoazen
euskal preso politiko askok merezi zuten beren herrikideen konfidantza. Hala, zinegotzi hautatu
eta udal korporazioak sortze udalbatzan parte hartzeko zeukan eskubidea baliatuz, sorterriraino
eraman zituzten hemeretzi kide. Handik lau urtetara, EHko zerrendetan han hemenka agerturik,
askoz gehiago izan ziren herri borondateak ordu batzuk sikiera aberriratutakoak. Parlamentari
bat Nafarroako legebiltzarrean eta 29 zinegotzi. Nola mozorrotu, orduan, euskal preso politikoekiko eta, garrantzitsuena, beren izaera osokoarekiko herri atxekimendua?
ETAren suspertzea, ELA-LABen arteko ekintza dinamika bateratua, Maroñon lurperatu zen mugimendu bakezale instituzionalaren ahultze estrategikoa edota Ezker Abertzalearen irmotasuna
izan ziren, besteak beste, aro berri baten geltokiak. Julio Iglesias Zamora enpresariaren arrestatzea zela eta saiatu zen itotze taktikaren porrotak markatu zuen, nonbait, PSOEren gainbehera,
"Euskal Herria Askatu" dinamika medio burua altxatu ez ezik harrotasunaren langa igotzea ere
erdietsi baitzuen Ezker Abertzaleak. Botere faktikoek erreleboaren beharra urjentziaz plazaratu

161
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia

162

zuten, eta bibote oraindik txingortua zuen Jose María Aznarrek ekarri zuen PPren errepresio
marketina.

w

w

Ezkerretik eskuinera eta goitik behera: Aritz Arnaiz, Andoainen
zinegotzia 1995an; Kristina Gete, Donostian zinegotzia 1999an; Gorka
Fraile, Durangon zinegotzia 1999an; Lurdes Txurruka, Soraluzen
zinegotzia 1995an.

Burnien arteko herria

IV. Euskal preso politikoen historia
Seigarren epealdia 1995-1997

Txeke zuri bat Sabin Etxean
Jakinak ziren jelkideen ekinak eta esanak euskal presoak eta sakabanaketari buruz. Espetxe politika
sustatu zuten, eta Juan Maria Atutxaren bitartez urratsak eman zituzten Kolektiboaren inguruko prentsa toxikazio ahaleginetan. EPPKk ez du sekula ahaztuko Areatzako poliziak esandakoak: "Itxuraz normalak diren familiak, 16 urteko alabak kartzeletara eramaten dituzte presoekin bisean bisak egitera".

w

w

Eta, irainez haratago, are barkatu ezinagoak dira urte
luzeetan euskal preso politiko eta beren senideen
kontra PNVk burutu zituen etengabeko erasoaldiak:
Jose Antonio Garbi del Río eta beste damutuen erabilera Kolektiboa zigortu eta errepresio estrategian
sakontzeko; hainbat kideren senitartekoak medio gezurrak barra-barra esatea hurbilketa eta onura selektiboak lortzeko; euskal preso politikoen iritzia kutsatzeko
toxikazio eta zirikatze kanpainak, arlo honetan Antton
Etxebesteren gogoetak Lakuatik kartzela guztietara
bidaltzean gailurrera iritsi ziren. Gisa guztitakoak
izan dira, halaber, sakabanaketa justifikatzeko bozeramale jelkideek emandako argudioak. Eta, halere,
PNVren ardura nagusiak espainiar estatuko alderdi
nagusi bakoitzarekin ehundu dituen izkutuko itunetan
daude. Izan ere, PSOErekin sakabanaketa edota
gerra zikina oinarri zuen estrategia adostu zuen
bezala, PP Moncloara iritsi baino lehenago hitzartuta zuen Jose Maria Aznarrekin hurrengo urteetan neofrankisteekin batera garatuko zuten
sarraskia. Azken ofentsiba. Ardanzak publikoki onartu du, gainera, lau urte, gehienez seiko epea
eman ziotela PPri "beren ustetan egin beharrekoa egin zezan, nahiz eta gu bat ez gentozen".
Laissez faire ildo horretatik eratorritako makurkeriak, guztiak eta salbuespenik gabe, Sabin Etxeko
jauntxoen konplizidadearekin pairatu behar izan dituzte EPPKk eta Euskal Herriak.

Azken oldarraldiaren testuingurua
Lehenik eta behin, espetxeetako oldarraldi errepresiboa bi estatuetan eta nazioartean jorratzen
zela esan beharra dago argi eta garbi. Ordurako, frantziar gobernuak ez zituen begiratzen

163
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia

164

independentziaren aldeko borrokaren atzera-aurrerak ondoko estatuan jazotako arazo gisa,
bere izaera zentralista eta nazio arkitektura mehatxatzen zuen kezkabidea bezala baizik.
Hipotesi hura aintzakotzat hartuta, berezko lerro errepresiboa diseinatu zuen ezkerreko independentismoaren zutabeak zerratu eta, ahalbait arinen, lurrera botatzeko. Espetxe politika izan
zen ardatzetako bat, eta lehen aldiz hartu zuen espainiar gobernuarentzat lagungarri hutsa ez
ez garrantzia.

Fresneseko gartzela: isolamenduaren paradigma.

Jaén, Carabanchel, A Coruña, Albacete eta Espainaiko hamaika presondegitan borroka zeuden
gutxieneko bizi baldintzak lortzeko, baina Fresneseko egoera horiek guztiak bezain gogorra
zen, bertan zeuden kideek muturreko neurriek jasaten baitzituzten aspalditik: isolamendua, ezegonkortasuna, zikinkeria, matoien basakeria eta edozer gauza egiteko (liburutegia, kiroldegia)
debekuak. Egoera honi aurre egiteko, gose greban hasi ziren apirilaren 22an. Handik astebetera,
frantziar estatuko hamabi kartzeletan zeuden hirurogei euskal preso politikoek bat egin zuten
ekimenarekin. Chirac-ek eta Jospin-ek, RPR eta PSFko buruek, berehalakoan jabetu ziren errealitatearen taxuaz: egoskor eta tinko, EPPKak ez zuen kontuan hartzen Bidasoan ezarritako muga
artifiziala eta, administrazio ezberdinen jukutriaren pean egonda ere, Kolektiboa bakarra osatzen zuten ehunka borrokalari horiek elkartasuna zutela urrezko arau.
Frantziar estatuan kartzelaratutako Kolektiboaren eskakizunek bi aldetara egiten zuten so: sakabanaketa, isolamendua eta murriztapenen kontra, eta beren estatus politikoaren errekonozimenduaren alde. Beti ere, aurkia eta ifrentzua. Maiatazaren 15ean akordio bat lotu zuten Fresneseko

Burnien arteko herria

IV. Euskal preso politikoen historia
Seigarren epealdia 1995-1997

kideek bertoko zuzendaritzarekin. Helburuak lortu ziren, eta Kolektiboa arrunt indartuta atera
zen ataka hartatik.
Edozelan ere, sakabanaketaren porrot politikoa nabarmentzen hasten denean, Euskal Preso
Politikoen aurkako erasoa sakondu eta azken urteetan berez latzak eta mingarriak ziren bizi baldintzak estutzera joko du etsaiak. Euskal Herriak bizi duen salbuespen egoera espetxeetara eramanez: presoen bisitetarako trabak eta mugapen berriak ezarriz; komunikazioen murrizketak
eraginez; espetxe barruko jardueretarako ukapenak; isolamendu eta bakardade egoeren
sakontzea. Batez ere, isolamenduaren dimentsioa ikaragarri handitu eta zabaldu zen. PSOEk,
Gonzalezen azken gobernua kili-kolo zegoela, bere espetxe plangintza desegiteari ekin zion,
maniobrarako tartea erabat galduta, baina 1995ko urrian egindako argazki estatiko batek oso
irudi kezkagarria ematen zuen. Sozialisten azken gobernuak baldintza penagarrietan utziko zizkion kartzelak PPri.
Euskal preso politikoei zegokienez,
lau inkomunikazio maila antzeman
zitezkeen. Lehena, isolamendu soziala
deiturikoa, presoa sakabanatu, inguru
sozial zein kulturala errotik erauzi eta
bisita, eta gainerako komunikazioen
murriztapen, kontrol edota debekuen
ondorioz eragindakoa da. Orduan
espetxeetan zeuden 541 kideek pairatzen zuten. Bigarrena, talde isolamendua zen. Alegia, Kolektibotik
bereizterakoan edo, kartzela bakoitzean, modulokako barne dispertsioa
ezartzerakoan eragindakoa da. Baldintza horietan 77 kide zeuden bi estatuetan. Sailakapenaren araberakoa dei diezaiokegu hirugarren motari, "banda armatu" edo "gaizkileen elkarte"-ko kide izatea egotziz gero, administrazioek
besteengandik aparte eta bizi baldintza berezietan (beti gogorragoak) kokatzen baititu presoak.
Eta, azkenik, erabateko isolamendua.
Latzenetan latzena, hilabeteak eta urteak ere luza daitekeen isolamendu mota hori hamarka
kide ezagutu dute urteetan zehar, eta kartzelariak izan dira behatu zezaketeen giza espezie
bakarra. Juanjo Zubieta, Monterroxon, Benjamin Ramos, Berlinen, Maite Rojo, Melillan eta Josepa
Ernaga, Puerto de Santa Marian ziren isolamendu gradu gorena jasaten zuten kideak.
Bizimodu petral horren ondorioz beste bi euskal preso politiko hil ziren epealdi hartan. Lehena,
Javi Gorostiza Divino, bilbotarra. Bigarrena, Juan Jose Etxabe Handixe, Arrasateko iheslari eta

165
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia

166

militante historikoa. Gorostizak eztarriko minbizia zuen arren, mediku kartzeleroen utzikeriak izugarri atzeratu
zuen diagnostikoa, eta asmatu zutenerako berandu zen. Kaleratu ostean,
bere bizitzaren azken urtea hospitalean eman zuen, harik eta 1995ko
ekainaren 17an hil zen arte.
Etxabek ia hirurogei urte zeuzkan
zendu zenean. Sasoitsu eta indar
handikoa, BVEk 1978an lortu ez zuena, azken espetxealdiak bai, 1996ko
maiatzak hilabeterako sartu baitzuten
kartzelan Frantzian, ohi bezala baldintza kaskarretan, eta horrek, isolamenduak, hezetasunak eta egoeraren
makurrak betiko kaltetu zuen bere
osasuna. Hala, libre geratu eta gutxira
hil zen Urruñako bere etxean, bihotzekoak jota. Urtebete geroxeago modu
bertsuan zendu zen Jean Louis Maitia,
euskaltzale eta abertzale ezaguna.

w

w

Heriotz zigorrak isolamendu izena zuen, eta pertsona ahultzea, militantea aztoratzea zuen helburu. Azken finean, taldeak fisikoki zein psikologikoki ematen digun babesa kenduta, behar primarioen araberako loturek talde lotura ordezkatzea nahi zuten, indefentsioak eta presioek eraginda,
militantea despolitizatu eta banakako joera hobetsiko duelakoan. Kartzelak ongarritzen ari ziren.
Lurra prestatu, abiatuko zuten azken ofentsiban EPPK desagertarazteko. Kontzientzia politikoaren
edozein arrasto betiko desager zedin.

Kartzela frontearen xake taulan, jake
ETA erakundeak José Antonio Ortega Lara kartzelaria arrestatu zuen, 1996ko urtarrilaren 19an
Logroñoko espetxeko inguruetan, eta ekintza honek irakitan jarri zuen dispertsio politikak sorturiko egoeraren zartagainak.

Burnien arteko herria

IV. Euskal preso politikoen historia
Seigarren epealdia 1995-1997

Izan ere, urte bereko lehen urratsen balantzea egitean, Euskal Herriko udaletxeetan sakabanaketaren kontra Senideak elkarteak aurkeztu zuen mozioa oso atxikimendu zabala jasotzen zuen
bitartean ezer gutxi mugitzen zen, arlo politiko eta instituzionalean, bidegabekeriari amaiera
emateko. Ehun udaletxe inguruk kartzela politika aldatu eta dispertsioaren bukaera exijitu zuten
arren, entzungor jarraitzen zuen PSOEk.
Egia esateko, nahikoa lan zuen Bellochek, justizia eta barne ministroa, beren etxe barrukoa konpontzen, jakina baita itsasontzia hondoratu baino apur lehenago arratoi guztiek lurreratzeko
premia izaten dutela, eta Ferrazeko sotoetan halaxe ziharduten askok. Halabeharrezko aldaketa haien ondorioz, David Beltrán Catalák, EAEko Epaitegi Goreneko Fiskal ohia eta Belloch-en
laguna, hartu zuen Espetxe Instituzioetako Zuzendaritza Orokorra. Progre etiketarekin iritsi zen
Mercedes Jabardoren bulegoa hartuz.

Juan Alberto Belloch, Pedro Pablo Mansilla zesantea eta Alberto Barciela.

Krisialdi berean, ordura arte Espetxe Administraritza bere gain izan zuen Pedro Pablo Mansilla
etxera bidali zuen Belloch-ek. Bere tokia Martin Alberto Barciela Rodriguez-ek hartu zuen.
Barne Ministerioko burokrata ilun honek PPk izendatuko zuen hurrengoari dena txukun uzteko
agindua zuen.
Gauzak horrela, Ortega kartzelariaren arrestatzeak espetxe fronteko ur geldoa alimaleko indarrarekin astindu zuen. Batzuek, hipokresiaren gailurretik, ekintza armatua baino lehenago dispertsioaren
requiem-a jotzear zegoela jendartea sinistarazten saiatu bazuten ere, ez ekimen ez izapide sortzen
ez zuten instituzioen aldetik urduritasuna antzeman genuen. Kartzeletan ere, ohiko mehatxuen

167
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia

168

artean, funtzionarioen bisai kezkatuak eta deklarazio urduriak eragindako lurrikararen efektua
ziren. Beltran-en eskutik hainbat kontaktu saiatu ziren EPPKren mintzakideekin, baina kutsu poliziala zuten, Kolektiboaren bizi baldintzak eta estatusa mintzagai ez, eta Ortega aska zezaten
ETArekin zeharkako hartu-emanen bila egindakoak. ETAk, bere aldetik, oso garbi hitz egin zuen.
Euskal erakunde armatuak zioen posiblea zela administrazioa eta EPPK harremanetan jartzea,
are gehiago berriki Europako Legebiltzarrek sakabanaketa politika gaitzesteko egina zuen
deklarazioari erreparatuta:
Euskal gizartean babes nabaria duten euskal preso politikoen kolektiboak plazaratu dituen
aldarrikapenei erantzun beharko die gobernu espainiarrak. Bere esku daudenen militanteak bahitu
politiko gisa erabiltzeari utziz, beren eskubide guztiak, gizaki gisa dagozkienak, eta politikoak ere
errespetatuz, senide eta lagunek jasaten duten zigorrari amaiera emanez...
Jakina izanik gatazkaren nuina politikoari heltzen ez zaion bitartean ondorioak gogorrak izango
direla, gatazkaren ondorio batzuk arindu ere egin daitezke borondaterik izanez gero. Maniobra
politiko zatikatzaile eta txantaiatzeko jo izan dute usu agintari espainarrek euskal preso
politikoengana. Mintza daitez oraingoan presoekin ondorio batzuk gainditu ahal izateko.
Hartara, agiri honen bidez Euskadi Ta Askatasunak eskeintza zehatza egin nahi du. Gobernu
espainiarrak Instituciones Penitenciarias delakoaren bidez eta gartzeleroak buru dituztelarik
bideratzen duen estrategia errepresiboa bertan behera utziz gero ETAk neurri bereko keinua egingo
luke, gartzela funtzionarioak ez liratekeelarik gehiago bere ekintzen helburu izango.

ETAk eta EPPKk menderatzen zuten partida, eta xake taularen erdi-erdian gure piezak zeuden
nabarmen, euskal jendartearen begietara eta baita kartzelarien kolektiboaren izkutu-gogoa aintzakotzat hartuz, amore ematerik gabeko irtenbidea proposatzen zelako. Nazioarteko legediaren
babesa bilduko lukeen konponbidea gobernua eta EPPKren arteko elkarrizketen zioan kokatuta
zegoen. Kartzeletan, egun haietan argitara eman ziren Juan Mari Olano euskal preso politiko ohia
eta AAMren bozeramaleak egindako adierazpenen sintonian zeuden animoak eta aburuak:
Bahituta dauden eta legez kalean egon beharko luketeen presoen askatasunaren giltza gobernuak
dauka. Ortegaren askatasuna, berriz, kartzeleroen jarrera aldaketarekin loturik dago.

Izaten dira, batzuetan, zeruan elkarri erantsita bidaiatzen duten lainoak. Modu berean, gertakizun
haiek guztiz lotuta zeuden urtarrilaren 15az geroztik EPPKk bi estatuetan abiatu zuen borrokaldi
mugagabearekin. Eta, gauza jakina da, behin pottokek mendi-atakak gainditzen ikasita, itxita
uztea lan samurra izango da, baina ez da eragingarria izaten.
Martxoaren 24a arte txandakako gose grebak burutu zituen Kolektiboak. Bi asteko barau-tarte
hauekin, Euskal Herrian berbatzea, hauxe da, sakabanaketaren amaiera, exijitzen zuten kartzelatik. Zeuden kartzela edota estatutan zeudela, bost txandatan egin zuten gose greba.
Martxoaren 25an tokian tokiko txapeoak egiten hasi ziren euskal preso politikoak, borrokaldiaren fase berri baten protesta molde gisa aukeratuta. Ekimenari sostengarritasuna ematea oso

Burnien arteko herria

IV. Euskal preso politikoen historia
Seigarren epealdia 1995-1997

garrantzitsua zen, baina,
horren parekoa etsaia
despistatzeko taktika. Izan
ere, Herensugea gose
handiko munstroari bezala,
berau hiltzeko arraultza
txiki-txiki bat hartu eta kopetan bost aldiz jo behar
zaio espetxe sistemari
benetan kalterik egin nahi
badiozu. Bestela jai. Aspaldiko leiendak gurean,
ikaskizun handiak bi estatuen kartzeletan, arkakuHerrerako kideak. Beste toki askotan bezala, aberriratzearen
soaren ziztada ematen
aldeko borroka etengabean 1996ko urtarrilaz geroztik.
ikasia baitago EPPKren kidegoa. Halako enfasia jartzen zuen etsaiak bere nagusitasunean, non ahaztu bide zitzaion borrokarako berezko militantzia euskal preso politikoena zela. Politikari profesionalek eta kartzeleroek,
ordea, ez zuten borroka irudimenik. Horretan ere, burokratak dira, gutxi batzuk salbu.

Espainiaren zimurretan, Aznar
Martxoaren 3an Jose María Aznar espainiar ultraeskuindarrak irabazi zituen hauteskunde legislatiboak, Gonzalezi hirurehun mila bozkako aldea atereaz. PNVk, ohi legez, euren apeta asetzeko
moduko kontratu egokiaren bila jardun zuen, temati, eta PSOEk egin zituen azken etxeko lanak
Herri Batasunaren kontrako hertsapen judiziala finkatzeko neurriak ondare gisara uztea. PPk eta
Garzonek gogo biziz jaso zuten ondare hura, jakina denez.
Kartzeleei dagokienez, Aznarren lehen adierazpenetan kausitu genuen bere egitasmoen norabidea: "Espetxe politika berberari eusteko asmoa daukat". Lehrngo lepotik burua. Ortega Lara
funtzionarioak, bere aldetik, eskutitz bat bidali zuen bere gordelekutik, non, bere egoeraz jabe
zitezen eta "Euskadi nazio librea izateko eskubidea duela" esateaz gain, bere lankideei "presoei jipoiak eta tratu ankerra emateari uzteko" eskatzen zien. Egun haietan masiboki Donostiako
Artzai Oneko katedralean aurrera eramaten ari zen txandakako itxialdi erraldoiak salatzera
zetorrena berresten zuen Ortegak.

169
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia

170

Badajozen zeuden euskal preso politikoak eta GRAPOko bi kide ikus daitezke argazki honetan

EPPKk lerro batzuk zuzendu zizkien bi estatuei maiatzaren 1ean argitara eman zuen agiri publiko batean:
Beti bezala, euskal herritarrek Euskal Herriaren eskubideei erakutsi dieten atxikimendu sendoa eta
etsaiak dituen ezintasunak daude. Agintari espainiar eta frantsesei beraiek zanpatzen duten Euskal
Herria bizirik dagoela ikustetik datorkie amorru hori (...) Ez dira konturatzen milaka kilometroetara
egonik ere Euskal Herria dugula bihotz-burutan, eta gure aurkako zigor horrek Euskal Herriaren
bihotzean txertatzen gaituela gero eta gehiago (...) Ohoinak uste du, beste guztiak direla ohoin.
Horrela, Euskal Herriaren geroa bahiturik eta trukerako txanpon gisa erabiltzera ohiturik direnek,
bestek ere horrela egitea nahiko lukete. Ez dago txantaia izpirik ere egoera injustu eta krudel bat
gainditzeko nahiaren atzean, baina bai dago zigorraren mehatxupean pertsona bere
borondatearen aurka aritzera behartzen denean.

Ekainaren 16an, bestalde, euskal preso politikoen Kolektiboak Euskal Herrian berbatu arte hasitako
borroka mugagabearen hirugarren fasea martxan jarri zuen. Sei hilabete luzetan txandakako
gose greba eta txapeoak egin eta gero, hilabeteko txapeo iraunkorrari eman zioten hasiera, bi
zatitan banatuta.
Ekimenaren berri ematearekin batera, bi mezu garbi helarazi zituzten. Lehena, kartzelariei,
espetxeetako egoerak bere horretan zirauen-eta, azken erasoak lekuko:

Burnien arteko herria

IV. Euskal preso politikoen historia
Seigarren epealdia 1995-1997

Gurekiko gorrotoa eta jokaera kriminala ohikoa duten
gartzeleroek Jaen-II, Valdemoro, Alcalá Meco eta
Martutenen gutariko zortzi jipoitu dituzte azken bost
hilabete hauetan. Gartzeleroek egin dezaketen
gauzarik onena, Instituciones Penitenciarias
presionatzea da inolako zalantzarik gabe, zeren
eskubide bat ukatzen diguten bakoitzean, kate berri
batez lotzen baitute gartzeleroek beraien lankidea.

Bigarren mezuaren jasolea PNV zen. Hain zuzen ere,
Kolektiboaren izaera politikoa eta bere eskumeneko
aferei heltzeko deliberamendua azpimarratzeko
pasarte gardena irakurgai utzi zuten:

Jaime Mayor Oreja eta Angel Yuste.
PPren espetxe politikaren ezina
irudikatzen duten bi aurpegi ezagun.

Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Burdinen Arteko Herria - 13
  • Büleklär
  • Burdinen Arteko Herria - 01
    Süzlärneñ gomumi sanı 3508
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1912
    22.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    34.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 02
    Süzlärneñ gomumi sanı 3575
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1922
    25.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 03
    Süzlärneñ gomumi sanı 3534
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1869
    22.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    32.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 04
    Süzlärneñ gomumi sanı 3620
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1972
    24.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 05
    Süzlärneñ gomumi sanı 3592
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2045
    23.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 06
    Süzlärneñ gomumi sanı 3565
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1978
    25.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 07
    Süzlärneñ gomumi sanı 3687
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1896
    26.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 08
    Süzlärneñ gomumi sanı 3564
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1953
    25.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 09
    Süzlärneñ gomumi sanı 3596
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1997
    26.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 10
    Süzlärneñ gomumi sanı 3497
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1920
    23.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    34.7 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 11
    Süzlärneñ gomumi sanı 3611
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2001
    25.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 12
    Süzlärneñ gomumi sanı 3501
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1976
    23.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    34.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 13
    Süzlärneñ gomumi sanı 3539
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1953
    24.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 14
    Süzlärneñ gomumi sanı 3545
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1813
    25.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 15
    Süzlärneñ gomumi sanı 3446
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1915
    24.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    35.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 16
    Süzlärneñ gomumi sanı 3486
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1685
    25.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 17
    Süzlärneñ gomumi sanı 3571
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1789
    24.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 18
    Süzlärneñ gomumi sanı 3485
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1896
    23.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    35.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 19
    Süzlärneñ gomumi sanı 3431
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1712
    23.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    34.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 20
    Süzlärneñ gomumi sanı 3137
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1335
    21.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    31.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 21
    Süzlärneñ gomumi sanı 3230
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1564
    23.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    33.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 22
    Süzlärneñ gomumi sanı 785
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 536
    35.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    54.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.