Burdinen Arteko Herria - 05

Süzlärneñ gomumi sanı 3592
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2045
23.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
36.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
42.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
lodi bat dariola geratu da kanpoaldeko funtzionarioen zain.
Joseba Sarrionandia

Burnien arteko herria

IV. Euskal preso politikoen historia
Bigarren epealdia 1978-1983

Euskal presoak bi modulotan banatu zituzten, muturreko errejimen baten pean. Inoiz ezagutu
gabe zituzten arau eta baldintza berriak zituen Puertok, besteak beste, euskarazko bisitak
debekatzea, kontaketetarako ilaratan formatu behar izatea edota, ziegako leihoa burni xafla
batez estalita egotea. Zigorrak edozein arrazoia argudiatuta zeuzkaten eta iritsi zirenetik bost
eguna igarota, hogei preso zeuden zigor zeldetan. Tentsio larria zegoen, eta nahiaren eta ezinaren arteko tenkak markatzen zituen egunak. Horrela dauka gogoan Jose Antonio Torre Altonaga
Medius-ek:
Hara iristean ordurarte ezagutzen ez nituen zigor ziegatara eraman ninduten estreinakoz; edozer
aitzakia zela eta hara gindoazen, eta bere gogorrean, egoera haren inguruan sentsibilitate eta
elkartasun arras handiak piztu ziren gure artean.

Funtzionarioen aldetik, egundoko jazarpena jasaten zuten kideek. Izan ere, kartzelari asko faxista
porrokatuak, guardia zibil ohiak, torturatazaile zigortuak edota zurrutero nekagaitzak ziren, eta
arazo andana sortzen zituzten. Kantatzea, txistu egitea, kartzelariaren aurpegira begiratzea,
konketan ile bat aurkitzea…, gaztigua jasotzeko ez zegoen mugarik, eta zakurrak euskal preso
politikoen zain, beti atezuan zeuden. Adi eta amorraturik, noiz eta nolatan izorratuko. Gure
Kolektiboaren memoria kolektiboan betiko geratu dira horietako askoren izena eta, batez ere,
beren goitizenak: Zapatones, Tragasables, Argüelles, Carrasco, Kaskagorri, Topolino, Lepomotz,…
Zein baino zein okerragoa. Dena dela, guztien artean burua altxatzen zuenetako bat
Tragasables zen. Horrelako ezizena jarri genion Miguel Angel Rodríguez benetako izena zuen
morroi purtzilari, xelebreak eta neurri ororen kanpokoa baitzen bere jokabidea. Hogei urte luze
pasata, Algeciraseko zuzendaria izanik, kargugabetu zuten dirua lapurtzeagatik.
Zapatones, Topolino eta beste batzuk oraindik daude
Puertoko moduloetan uniforme urdina jantzita. Ogibide tristea, presoak torturatzen eta bazterrak nahasten jarraitzen dute egun; Joxean Agirre donostiarrak azpimarratzen duen bezala:
Kasta berezikoak dira horiek. Edozer dela eta lepoan
genituen, probokazioetan, lasaitasun izpirik egon ez zedin
bere esku zegoen guztia emanez eta emanez.
Zapatones-ek sen berezia zuen, bere eskasian, istiluak
sortzeko, ezer ez zegoenetik arazoak sortzeko eta, oro
har, preso guztiak asaldatzeko. Akonplejatu hutsa,
besteen ezbeharretik urre gorria aterako zuela
pentsatuko luke, beharbada, baina hor jarraitzen du,
zaharrago, burua soildurik eta beti bezain garraztuta,
preso bera ere Puertoko gurpil zoroan.
Euskal preso politikoek egindako
idazlanak eta olerkiak biltzen
zituen liburuaren azala.

59
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia

60

Ehunka ziren Puertoko errejimenari aurre egiteko arrazoiak, baina presoen artean sentsibleenak
bi ziren: senideek jasan behar zuten egoera, alde batetik, eta zigor-epeak pasatzeko kartzela
hartan egokitu zuten isolamenduzko modulua bestetik; usategia deitzen genuena, alegia.
Haraino ailegatzeko, hirugarren solairurako eskailerak igo behar genituen, kartzelako kupula
mehatxugarriaren azpian zegoen-eta izuikararen ganbara. Bertan ikusi, entzun eta pasarazikoak deskribaezinak dira. Hainbeste ziren non, 1983. urtean Intxaur azal baten barruan izeneko
idazlan kolektiboan kontatzen baitziren euskal preso politikoek bertan emaniko lehen hamabi
orduak. Mespretxua eta laidoan iaioak, zigor-modulo hartan jaun eta jabe jarduten zuten lehen
aipatutako basapiztiak. Ohiko bisitaria zen Iñaki Ojeda Txapel, poliziak 1984an Gurutzetan erail
zuen gudaria, eta ziega haietako argi eskasarekin idatzi zituen olerkirik hunkigarrienak.

No me callarán
El día que se acabe
la tinta de mi pluma
escribiré con mi sangre,
la usaré en el papel.
Cuando se me acabe
el papel
escribiré la sangre
sobre mi carne
Pero nunca me callarán.

Berak aurkitu zuen kartzelarien harrokeria zilipurdikatzeko modu eraginkorra. Begizulotik behatzen
topatuz gero, lotsarazten zituen lizunkeriak eginez, edota, azeri-azeri, horren zorrotz zaintzen
zuten idazkien kariaz, adarra jotze franko egiten zien: ezustean bezala, erortzen uzten zuen
bere patrikatik ondo bildutiko paper txikia. Presoen arteko barne komunikaziorako mezu bat
harrapatzeko ustearekin funtzionarioa korrika etorri, lurretik jaso eta, zabaltzerakoan, zera irakurtzen zuen lelo aurpegiarekin: "izorra hadi, ergel halakoa!". Txapel usategira zihoan segituan,…
baina irribarrea ezpainetan.

Burnien arteko herria

IV. Euskal preso politikoen historia
Bigarren epealdia 1978-1983

w

w

Senideen bidaiak, alimalekoak izateaz gain, alferrikakoak ziren sarri askotan. Atxilotu egin zituzten
kartzelako ateetan, edota bisita bertan behera utzi inolako azalpenik eman gabe. Eta beharbada
okerrena zen, zigorturik egonda, soilik bost minutuz lokutorioetan egon ahal izatea. Garai hartan
zailagoa zen haraino joatea. Garraioabideak ez ziren berdinak, eta lanorduetan bidaiatzen
zuten sarri. Sofrikario itzela zuten, eta gainera bisita geldiarazten zuten hitz bakar bat euskaraz
esateagatik, gutunekin egiten zutenaren antzera: kaixo! diosal xume bat nahiko motibo bazen
eskutitza igorleari bueltan bidaltzeko. Senideen inguruabarra gatazkak markatuta dagoela jakin
arren, sentiberatasuna ezin daiteke alde batera utzi haiek ankerki tratatzen dituztenean.

Gosea arma, garaipena helburu
Egoerari amaiera emateko deliberamendu irmoa hartua zuen Kolektiboak, eta, lehen liskar
inprobisatuak gainditu eta gero, borrokari ekin zion. Abuztuaren 24an lehen aldiz egin zuten
gose greba, Puerton hasi eta Carabanchel, Soria eta Yeserías-en bat eginik burutua. Protestaldi
hartako eskabideak, kartzela barruko arazoak aintzat harturik, biziraupenarekin lotu ziren nagusiki,
bertako presoek 83ko irailean dataturiko agiri batean onartzen zuten legez:
Lehen greba harekin hasierako kaosa gainditu nahi izan genuen, eta egoerari dramatismoa kentzeko
ahalegin antolatua izan zen. Estrainakoz, erreibindikazio jakin batzuei eman genien lehentasuna,
Puertoko errepresioaren dimentsioak kartzela hartatik irtetzea exijitzen baitzuen. Honekin batera,
"Puerto apurtu" lelopean herri mobilizazio ugari zegoen, beraz, gurea ez zen ekimen isolatua. Azken
finean, gure eskakizunek tupust egiten zuten administrazioaren jarrerarekin, "preso bereziak" bezala
tratatzen gintuzten-eta.

Kolpe harekin, beraz, bereiz-marra markatu zen, bere kideak edonon kolpatuta izanda,
Kolektiboaren erantzuna bateratua izango zela ikustarazteko.
Baina ez zen nahikoa izan, eguneroko bizimoduak barruko legeen makurrean itzulika jarraitzen
baitzuen. Animoa oso-osorik, euskal preso politikoak indarra bildu eta hurrengo zafraldia prestatzen hasi ziren. Ziur zeuden garaipenaz, baina Bigarren Mundu Gerratean sobietarren etsaiei
gertatu bezala, Negu Generalak ezarri zuen bere lege zitala.
1981. urtean bere azkenetan zegoela, abenduaren 12an gose greban jarri ziren Puertoko presoak. Jarraian, beste espetxeetakoak ere gehitu ziren borroka hartara. Guztira, 176 kidek hartu
zuten parte, helburu zehatza zutelarik: Amnistiaren aldeko batzordeekin batera, Amnistiaren
inguruko indar metaketa eta herri mobilizazioak sustatzen ahalegindu ginen. Labur esanda, KAS
alternatiba taktikoren inguruan aukera rupturistaren premia eta posizioa aitzinatu nahi genuen
borroka haren laguntzaz.

61
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia

62

Edozein kasutan ere, Cadizeko kostaldea ez da turistentzako opor-gidetan iragartzen den
bezain epela eta gozoa. Neguetan, hotza, haizetsua eta hezea dugu Rotako bidean zut ezarri
zuten presondegi madarikatua, eta larrutik ordaindu zituzten euskal preso politikoek 37 egunez
luzatu zen bigarren gose grebaren ondorioak. Fernando Arburua Zugarramurdikoa da, eta neguro
daukate inguru horietan hotzaren berri, baina kutsu berezia zuen, antza denez, Puertoko hotzak:
Egia da neguak markatu zuela gose greba hau. Gosez, hotza, euria, haizea...eta ura besterik ezin
sartu. Ezinezkoa zen berotzea (Puerton ez da sekula berogailurik egon) eta hotz benetazkoa zen,
nahiz eta Andaluzian egon. Ohera jantzita eta galtzerdiekin sartu behar zen, hotzak ez akabatzeko,
orduan ez baitzeuden pluma, koltxa bero, plumifero edo antzekorik. Nik borroka osoa ziegan
pasatzea erabaki nuen. Aukera zegoen ziegan geratzeko, eta ohetik ez nintzen ia mugitzen ere...
bisitetara joateko ez bada. Pertsonalki ez dut oroitzapen txarregirik, esan nahi dut, txar guztiek
badute alde ona. Izan ere, egun osoa ohean pasatzeaz gain, irakurtzeko grina handia sortu
zitzaidan eta azken eguna arte gogo handiz ibili nintzen liburuak irakurri eta irakurri: buruak
irakurritakoa asimilatzeko gaitasun ikaragarria zuen.

Goizeko zazpiretan sirena hots karrankari batek apurtzen zuen presoen loaldia, eta zortzietarako
patioan zeuden ziegan geratzen ez ziren beste guztiak, izotza, euria edo ekaitza egon.
Ekialdeko haizeak jotzen zuenenean are okerrago, bertoko bitxikeria atmosferiko hura edonor
erotzeko modukoa delako. Noraino iritsiko den bere eragina, non Cadizeko epaitegiko hainbat
ebazpenetan haizeak ekialdetik jotzea ardura penal eta zigorren aringarri gisa dagoela jasoa.
Zakarra eta indartsua, buruko mina sortzen du erraz, baina okerrena bere iraupena da: egunak
eta egunak jarraian astintzen ditu-eta bai arrantzaleen txalupak, bai -geurera itzuliz- euskal
preso politikoen ganbara eta zangoak.
Goseak ahulduta, egun osoa patioan egotea oso gogorra zen, eta are gogorragoa negu gorri
hartan, zaparradaz zaparrada, beti hotz eta blai ematen zutela eguna. Hala eta guztiz ere, irabazteko ustea osoa zuten burkideek, eta kalea ere borborrean zegoen, Espainian Futbol
Mundialak eta Aita Santuaren bisita baten bezperetan geundela, ahaleginak eta bost ari ziren
egiten Euskal Herrian.
Tankera horretan egon ziren hogeita hamazazpi egun, baina egoera ez zen leundu, eta
Amnistiaren helburua ez zegoen eskuragarriago 1982ko urtarrilan, gose greba bertan behera
utzi zutenean. Hura gutxi balitz, medikoen aldetik izan zuten osasun-laguntza lotsagarria izan
zen. Gose greba ondorengo asteek arta berezikoak behar duten izan, liseritze sistema atrofiatzen baita jarduera ezagatik, eta elikadura desegokiak kalte handiak sor ditzake organismoan.
Horratik, dieta biguna jartzea izaten da lehen neurri medikua.
Puerton ez, ordea. Errekuperaziorako, arrantxo ustela besterik ez zuten izan euskal preso politikoek. Asko jota, kartzelako ekonomatoan salgai zeuden lataren bat izan zuten eskuragarri,
baina hainbat okerrago, saltsa biziak eta jaki liserigaitzak baitzeuzkaten. Beherakoak, odoluz-

Burnien arteko herria

IV. Euskal preso politikoen historia
Bigarren epealdia 1978-1983

w

w

kiak, gastroenteritisak eta sukar episodio luzeak izan ziren goseak agindutako neurrigabekeria
haien uzta. Sendagilea gainerako kartzelarien larru berekoa zen; estrategia bereko pieza, nahiz
eta bata zuri bat soinean jantzita eraman.

Karramarro uhartea
Urte berria, 1982, Franco hil zenetik euskal preso politiko kopururik handiena zuela hasi zen: 435
ohe huts Euskal Herriko etxeetan. Hamabi hilabeteren buruan bikoiztu egin zen presoen zerrenda,
gobernuak abiaturiko errepresio izugarriak eskuharea pasatzen baitzuen, herriz herri eta etengabe.
Estatuaren eskupera egoteagatik, ETAko presoak ziren errepresio giltzarik gertukoena. Ezker
abertzale osoa jipoitzeko buruturiko edozein neurrik kartzela zuen lehen eszenatoki, eta
Kolektiboari ezartzen zitzaion dena emanda. Modu berean, estatuaren estrategiaren makurguneetan -eta asko izan zituen urte haietan- presioa eta mendekua areagotzen ziren kartzelan.
Miguel Castells abokatuak elkarrizketa batean adierazi zuen bezala, "presoak objektuak edo
tresna hutsa dira, fitxa bizigabeak balira tratatuak, eta bankak, aurkaria garaitu guran zuzentzen
duen herio-partida honetan, nahieran barajatu, mugitu edo metatzen dituenak". Baina, "E pur si
muove"..., esan genezake.
Gose garaia ez zen gainditu, aldiz, protestaldien amaierarekin. Janari guztiz eskasa zen
Puertokoa. Presoon bizkarrezurra zuzentzeko formalki arautu gabeko neurria edota administratzaile
lapur baten ekarpen interesatua, berdin zitzaigun. Emaitza bera zen: besteen diru goseak, tripazorriak, kili-kilia eragiten zigun urdailean.
Eta batzuetan, dena den, otorduaren truke bizkarra makurtarazteko bide zuzena, lehen moduloan eta zigor zeldetako janaria banaketan, karramarroa ireki gabe, azpila beheko arrailduratik
pasatzea zen. Bai, Puertoko barne arkitekturaren bereizgarri gisakoak ziren karramarroak. Izen
horrekin ezagutzen ditugu ziegako ate nagusiari erantsitako kaiola modukoak. Burnizko barrez
eginak, sekuritatezko espazio bat uzten dute presoa eta kartzelarien artean, bertatik bertara
mintzatuz ere, ezinezkoa egiten du kontaktu fisikoa.
Presoen arteko giroa, egia esateko, ezin hobea zen. Aspalditik, batzarra zen gune erabakikorra,
baina haratago zihoan bere garrantzia: Kolektiboaren identifikazio ikurra ere bazen, kontu txikiak
zein handiak bertan eztabaidatu eta finkatzeaz gain, kordoi sanitario bat suposatzen zen etsaiarentzat. Nor bere kasa ibiltzea nahi zuten garai hartan bereziki, gizabanakoren gainean subjektu
kolektibo sendoa eratzea izugarrizko eragina izan zuelako.

63
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia

64

Den-dena tratatzen da batzarrean, eta noizbehinka bertan hitz egindakoa astuna edo aspergarria norbaiti gerta badakiokeen ere, hori da espetxe sistema eta euskal preso politikoen
kolektiboaren artean guk ezartzen dugun sekuritate gunea: asimilatu nahi gaituen araudiari
bidea ixteko jarri diogun gure karramarroa. Patioaren erdian zirkulu bat osatzen dugunean, kartzelariak badaki esparru irazgaitza dela, kolektibotasunak ematen digun harrotasunaren biribil
hori ezin duela zeharkatu. Batzar bakoitzean birrintzen dugu estatuaren kartzela estrategia.

Puertoko patioan batzarra egin bitarteko unea.

w

w

Nortasun kolektiboa gordetzeko ez ezik, gure erabakien inguruko garapena bermatzeko ere
balio du batzarrak. Edozein planteamendu ezbaian egon daiteke, iritzi eta botu guztien balioa
berbera da, eta hitza hartzeko eskua altxatzea da baldintza bakarra. Beraz, erabakiguneak
duen funtzionamoldea guztiz demokratikoa da. Hori bai, hartutako erabakiak lotesleak dira kide
guztiontzat, eztabaida fasean jarrera bat edo bestea defendatuta ere. Hori da Kolektiboraren
urrezko araua: eskubideekin batera betebeharren artean gehien identifikatzen gaituena. Aldez
edo moldez, Erreformaren aurreko garaiko komuna ezberdinetan ere modu horretan askatzen
zen burubideen korapiloa, baina Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren ibilbidean batzarra finkatu zen bidatz-orritzat bere lehen urratsetatik. Eztabaida kolektiboan denak du lekua; erabakimen kolektiboan gehiengoaren aburuak xedatzen du ekinbidea.

Burnien arteko herria

IV. Euskal preso politikoen historia
Bigarren epealdia 1978-1983

Eltxoen izurritea baino neketsuagoa
Gobernuak tinko jarraitzen zuen. Areago, goian zerua eta behean lurra geundela pentsatzen
zuen, ondo baino hobeto batzihoakion EE eta ETA (pm)-ko goi arduradunekin zeukan hartuemana. Horren erakusle, martxoan Carabancheletik Puertora beste hogeita hamar kide eraman
zituztela.
Eguraldi onarekin itzuli ziren eltxoak Puertoko patio eta ziegetara. Inguruko lupetzetan gizenduta,
eltxo izurrite jasangaitza pairatzen genuen urtean zehar, baina batez ere, eguzki galdatan.
Zomorroek estimu handitan daukate presondegia, giza haragia barra-barra daukate eta ihesbiderik
ezari esker ehiza-barruti errepikaezina omen. Haiek etorri eta gu, esker txarrekoak, berriz ere
hanka egiteko irrikitan. Izan ere, urte hasieran hutsik zegoen Carabanchelgo ziega batean bi
pistola atzeman ondoren, beste ihesaldi saiakera bat zapuztu zuten kartzelariek martxoan.
Urtebete lehenago, Madrilen poliziak egindako sarekada batek hutsaldu zuen espetxe bera
asaltatzeko asmoa. Baina, tematiak gara gero! Maiatzan hogei metroko luzaera zuen tunel bat
topatu zuten kartzelariek, eta hiru kide eraman zituzten zigor zeldara. José María Reparaz Dina,
José Luis Flores eta Angel Erdozia Iko kideen bizkar gainean erori zen saiakeraren erantzukizuna.
Aurkitu zituzten zuloak eta, arrazoi ezberdinengatik, bere horretan geratu ziren beste saiakuntzak
aintzakotzat hartzen baldin badira, euskal preso politikoek poltsikoak bete lan zihardutela begibistako da. Eta behin bederen, behatz-puntaz ikutu zuten askabidea, kalerako jantzita zegoen
talde batek buelta eman eta Aluche auzoko espetxe kankailu hartako hirugarren galeriara itzuli
behar izan baitzuen, estolda galeriak korridore moduan erabiliz, kaletik gertu egon eta guzti.
Eltxoak kaskagorrak baldin baziren, ez ziren atzean geratzen euskal preso politikoak.
Poli-mili gutxi batzuen irteera oso bestelakoa izaten ari zen, aitzitik. Motel eta tarrapataka, baina
indultoen bidez lehen kaleratzeak egin zituen UCDk. Uztailean, berriz, Soria eta Langraitzerantz
zeramatzaten bi mili eta bi poli-mili balaz zauritu zituen Guardia Zibilak lekualdatze batean.
Furgoiaren gurpila zulatu zen, eta eragindako zaratak ikaraturik, pikoleto batek tiro egin zien. Luis
Olivares, Alejandro Barbarin, Juan Karlos Uriarte eta Santiago Rezola ohatilan sartu ziren Guadalajarako hospitalean. Barbarin kinka larrian.
Eta gerra-zirimola amaierarik ez zuela egiaztatzeko edo, Sorian zeuden 153 preso Alcalá
Mecora eraman zituzten abuztuan. Estatuak, Alemaniatik inportatu zituen isolamendu eta sarraski
teknika modernoak frogatzeko hersgune berria egokitu zuen. Sekuritate gorena lortzeko hilobiak
diseinatu eta eraiki ondoren, euskal matxinoez betetzea zen hurrengo urratsa.
Irailaren 29an zerrenda madarikatu bati eman zitzaion hasiera. Alabaina, beren neba Auzitegi

65
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia

66

Nazionalean epaitzen zutelako, Madrilera joan ziren Rosa eta Arantza Amezaga. Tolosara
itzultzen ari zirela kotxe istripuan hil ziren bi ahizpak Aranda del Dueron. Koldok, haien anaia,
ziega barruan jaso zuen abistearen kolpea, eta orduz geroztik errepidea lurralde minatu gisa
ikusten ikasi genuen.
Ordurako, UCDren barne krisiak eta Leopoldo Calvo Sotelo espainiar presidentearen ahuleziak
aro berri baten atarian jarriko gintuztela agerikoa zen hartan, Puerto, Yeserías, Carabanchel eta
ireki berria zegoen Alcalá-Mecoko euskal preso politikoek borroka berri bat abiatu zuten.
Berezko ekarpena egin nahi izan zuten, alternatiba bakarra zen PSOE alderdiaren joku-zelaia
baliza argiekin mugatzeko. Izan ere, protestadi hura "testuinguru politiko orokorrean zegoen
txertatuta, KAS alternatibaren bost puntuak eta herritarren batasunaren sendotzea helburua
zela". Izaera eta mami guztiz politikoa zuen gose greba hura oso baldintza kaskarretan burutu
zen, espetxe frontean Kolektiboa suntsitzeko molde guzti-guztiak entseatzen ari baitziren, eta
egoerak higatzen zituen bi euskarri garrantzitsu: pazientzia eta osasuna.
Mecon eta Yeseríasen hospitalera eraman behar izan zituzten hainbat kide, eta Puertoko batzarrak
publikoki txarretsi zuen bertoko medikuaren jarrera. Bere zereginei muzin egin eta artatze lana
alde batera utzi izana leporatzen zioten presoek Alfredo Jorge Suar Muro sendagileari. Kalean,
bestalde, Amnistiaren aldeko Batzordeek bultzatu zuten mobilizazio dinamikak errepresio gorria
jaso zuen, baina ez zuen gainbehera egin. Urriaren 28an, jada garaile, Felipe Gonzalez eta
Alfonso Guerra kalean bildutako zaleak agurtzen hasi ziren gau hartan, gauzak aldatuko zirela
pentsatu nahi izan zuten euskal preso politikoek. Ez zen posible aurreko erregimenarekin loturak
ez zituzten gobernari berriak lehengo lepotik burua izatea. Eta, jakin gabe, arrazoi zuten.
PSOEk aurrekoek egiteko adorea izan ez zutena ere egin zuten-eta. Erruz egin gainera.
Badaezpada ere, gau hartantxe
amaitutzat eman zuten gose greba.
Azken honetan hogeita hamabi
egun baraurik egon ziren, baina,
beharbada, besterik egin behar ez
izateko itxaropen izpi bat errotuta
heldu zioten sabela piskanaka
betetzeko lan atseginari.
Bitartean, hamarka kidek ahal moduan egiten zioten aurre Alcalá-Mecon
aurkitu zuten egoerari. Hamabost
egun lehenago inauguratu zuten espetxe hartara Soriako preso guztiak
eraman zituzten, eta berehala jabetu

Alcala-ko kartzelako korridoreetako bat.

Burnien arteko herria

IV. Euskal preso politikoen historia
Bigarren epealdia 1978-1983

ziren eraikin haren hormek beraientzat gordetzen zuten halabehar zitalaz. Espetxetik irten
berriak zirela, horrela deskribatzen zuten kartzela berria Juan Mari Olano eta Maximo Aierbe
goierritarrek:
Lehen begiradan horren gogorra ematen ez badu ere, ... zerbait berezia dauka Alcalako
presondegiak. Izan ere, okrez margotutako mintzalekuak izan ezik, beste guztia berde eta txuria
da. Gu horretaz konturatu ala ez, ikusmenean eragina izango du halako kolore bizigabeak
besterik ez ikusteak. Horrez gain, ziega barruan dena dago lurrerra itsatsita, aulkia salbu.
Halaber, berrogeita hamar metro jarraian ibiltzeko modurik ez dago, topeak nonahi baitaude.
Soria ere txikia zen, baina Alcalán beste baten barruan dagoen kaiola batean sarturik
sentitzen zara. Espetxeko barne egitura halakoxea da, jakina. Prefabrikatutako blokez eginda,
moduloak berdin-berdinak dira, eta errealitate horrek adoregabetzen zaitu ezinbestean,
ezertarako gogoa galtzen duzu-eta, psikikoki eraginda. Zaila da zehaztea zer duen espetxe
horrek, baina definigaitza den zerbait badu. Azken finean, argi dago presoa psikikoki
suntsitzeko egina dagoela.

"Kartzelatze zelularra" deitzen zioten Alemanian eredu berriari, RAFeko (Rote Armee Fraktion)
presoekin azken bururaino eraman zuten birrintze sistema ezarri nahi izan baitzuten Espainiako
demokrazia gaztea-n. Armada Gorriaren Frakzioko militanteek pairatu zuten espetxe politika
aplikatu nahi ziguten Mecon: neurri laidogarriak, jipoiak eta sarraskiak.

Andreas Baader, Gudrun Ensslin, Ulrike Meinhof, Ingrid Schubert eta Jan-Carl Raspe, kartzelan erahildako RAfeko kideak.

Alemaniako Stammheim bezalako presondegietako barne arauak ez ziren kartzelako zuzendariek hartuak, Gobernuak eta epaileek baizik. Inkomunikazio teknikak findu ziren, eta Armada
Gorriaren Frakzioa erakunde iraultzailearen Andreas Baader, Gudrun Ensslin, Ulrike Meinhof,
Jan-Carl Raspe eta Ingrid Schubert militanteak hil zituzten, batzuk zuzenenan garbitu eta bestetzuk beren burua beste egin zezaten lan izkutua eginez. Geurean, beste horrenbeste egiten saiatu ziren, baiano oztopo franko aurkitu zuten, preso kopuruarena bat zelarik. Militante gutxi batzuekin bideragarria dena, ezin baita praktikara eraman espetxe bakar batean bertan ehunda
berrogeita hamar kide baldin badaude. Sakabanaketaren ideiak bor-bor egiten zuen agintari
berrien buruan, baina baldintza egokien zain zeuden.

67
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia

68

Yeserías-en, bestaldetik, eredu berbera lehenetsi zen emakumezko euskal preso politikoak mendean hartzeko. Emakume presoek zama bikoitza daramate euren bizkarretan, preso izatearena
eta emakumea izatearena, hau da, jendarteko emakumearen rolak apurtu izanarena. Horretaz
gain ordea, espetxe zigorra are latzagoa bilakatzen duen beste faktore bat ere badago, aski
ezaguna gainera; euskaldun izatea. Euskal Herrian ehunka izan dira terrorismo delitua egotzita
Euskal Herriaren alde borrokatzeagatik bi estatuen espetxeetan egon diren emakumeak, eta gehienetan gizonezko militanteenak baino hagitz gogorragoak izan dira kartzelaldiaren bizi-baldintzak.
PSOEk Moncloara iritsi zen urte hartakoak nolakoak ziren jakiteko, Itziar Galardi oiartzuarraren
testigantza oso egokia da:
PSOEk irabazi zituen hauteskundeak eta kanpainan saldu zuten leloa ,"La imagen del cambio",
neurri batean izan zuen bere isla, nolabait esatearren, espetxetako irudia hobetu nahi izan zuten.
Eta egia da hainbat gauzetan nabaritu zirela aldaketa txikiak: lagunekin bisean bisekoak , bisean
bisekoak gauzatzeko gela berria egokitu zuten, hilabetean bi dei, baita ere lortu genuen zeramikako
tailerrera joatea, ikastaro desberdinak hasi ziren, besteak beste astrologia, marrazkigintza, eta
antzerki zuzendari zen Juan Margallok antzerkigintzako klaseak eman zizkigun, ikasketak
burutzeko aukera ere izan genuen, nahiz eta praktikan zailtasun ugari jarri,… Baina horixe, axaleko
itxura aldaketak baino ez ziren izan, zeren eta irudi hori saltzen zuten bitartean, euskal errepresaliatu
eta orohar nazio askapenerako mugimenduaren aurka neurri zorrotzak, bortitzak planifikatzen ari
ziren: gerra zikina, GAL, Herrera de la Manchako erregimen militarizatua …. eta emakume preso
politikentzako zaharberritutako espetxe errejimenaren estutzea .

Yeserías 1983. Zutik ezkerretik hasita: Celina Lacombe, Maite Ortiz de Zarate, Koro Egibar, Miren
Egaña, Maria Luisa Guenetxea, Gloria Rekarte. Eserita, ezkerretik eskubira: Itziar Galardi, Gemma
Telletxea, Ana Gerenebarrena, Mari Karmen Jimenez eta Jone Bernaras.

Sozialisten estilo-liburuaren gutiziak frogatzeko ezer gutxi itxaron behar izan genuen Alcalá-

Burnien arteko herria

IV. Euskal preso politikoen historia
Bigarren epealdia 1978-1983

Mecon, bai horixe! Kalefakzioa ez zebilela-eta, euskal preso politikoen ordezkariek bertoko
zuzendariarekin elkarrizketa bat lortzeko esperantzarekin modulo sarreran egonik, Polizia Nazionalaren sarraldi basatia jazo zen 1982ko abenduaren 2an. Batzartuta zeuden kideak jipoitu
eta galeriaz galeria, ziegaz ziega jazarri zituzten, harik eta banan banan makilkatu zituzten
arte. Kartzelari batzuk, korrika zihoazen presoak zangotrabatzen zituzten beren kautan, polizien
porrakadak lurrean zeudela jaso ahal izateko. Maiatzaren 23an errepikatu zen beste sarraskia
hirugarren moduloan, eta nahiz eta sasoi berean EGINeko kazetariek Meco, Puerto eta Yeserías-eko
espetxeetako ateak irekita topatu zituzten erreportaia bana egiteko, PSOEko kartzela politikaren
ñabardurak ordurarte ezagututako gidoitik milimetro bat bera ere ez ziren aldendu.
1983ko urriaren 14an, ETAk ekinaren ekinez ireki zuen espetxe frontea, eta aski ezaguna zen
Puertoko medikua exekutatu zuen. Gobernuaren nahasmendua erabatekoa zen, eta erakundeak
ekintza bere gain hartu baino lehenago hiru bertsio ezberdin zabaldu zituen iturri ofizialetik:
preso sozial baten mendekuarena, gaizkileen arteko kontu-garbitzearena eta, droga aferatan
nahastuta egotearena. Elementu ederra Alfredo Jorge Suar zelakoa!
Labur beharrez, hiru dira epealdi honetan estatuaren estrategian sustatzen diren kartzela politikaren zertzelada errepresiboak. Lehenik eta behin, Soriako experientzia alde batera utzita,
Justizia ministroa eta Kartzela Zuzendari Nagusia izango dira estrategia betearaziko dutenak,
polizia kartzeleetaik atera eta kartzelarien protagonismoa indartuz. Bestetik, espetxe araudia eta
sailkapena irizpide murrizgarrien arabera erreformatzen dira, zigorra laburtu ez eta bizimodua
bera ere samurtzeko edozein aukera zapuzteko asmoarekin. Azken batean, aurreko bi aldaketek
hirugarrena tresnatu nahi dute, alegia, bizi-baldintzen gogortzearekin damutze eta errenditze
prozesua abaiarazi nahi zuten. Birgizarteratze Politika oso erabilia izan zen errepresio-erretorikan,
baina praktikan jorratzen zenean Ezker Abertzale osoa kikildu eta status quo-ren artegian sarrarazi nahi zuten. Kolektiboan pitzadurak sortu, eta horren kosto politikoa ETAri eta haustura zein
independentzia aldarrikatzen zituzten sektorei ordainarazi.
Kale egin zuten, eta porrot ikaragarri haren arrazoien artean euskal preso politikoek bi arlotan
erakutsi zuten irmotasuna aipatu beharra dago: KAS alternatiba eta negoziazio estrategia sustatzeko kalearekin egindako elkarlan politikoa, eta, biziraupen helburu, Kolektiboak bere burua defendatzeko sekuritate goreneko kartzeletan beren eskubideen alde burutu zuen borroka etengabea.
Norabide horretan bai gose, bai komunikazio-grebak egiteaz gain, zain mozketa masiboak eta ekintza zuzena erabili zituzten.
Kolektiboaren jarraibide politikoa mugatzeko, hauxek lirateke hainbat adibide: 78ko amnistiaren
aldeko asteei emaniko babesa; CGVri emandako ate-danbatekoa; Konstituzioa eta Estatutua
publikoki errefusatzea; Iñaki Pikabea parlamentari-akta lortzea, Amnistiaren aldeko Batzordeei
sostengua eman eta polimilien hondaketa-prozesua salatzea; amnistiaren alde eta lege antiterrorista
arbuiatzeko egindako gose grebak; bizi-baldintza duinak lortzeko borrokaldiak.

69
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia

Hirugarren epealdia

1984-1986

Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Burdinen Arteko Herria - 06
  • Büleklär
  • Burdinen Arteko Herria - 01
    Süzlärneñ gomumi sanı 3508
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1912
    22.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    34.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 02
    Süzlärneñ gomumi sanı 3575
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1922
    25.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 03
    Süzlärneñ gomumi sanı 3534
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1869
    22.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    32.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 04
    Süzlärneñ gomumi sanı 3620
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1972
    24.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 05
    Süzlärneñ gomumi sanı 3592
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2045
    23.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 06
    Süzlärneñ gomumi sanı 3565
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1978
    25.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 07
    Süzlärneñ gomumi sanı 3687
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1896
    26.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 08
    Süzlärneñ gomumi sanı 3564
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1953
    25.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 09
    Süzlärneñ gomumi sanı 3596
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1997
    26.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 10
    Süzlärneñ gomumi sanı 3497
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1920
    23.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    34.7 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 11
    Süzlärneñ gomumi sanı 3611
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2001
    25.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 12
    Süzlärneñ gomumi sanı 3501
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1976
    23.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    34.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 13
    Süzlärneñ gomumi sanı 3539
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1953
    24.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 14
    Süzlärneñ gomumi sanı 3545
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1813
    25.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 15
    Süzlärneñ gomumi sanı 3446
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1915
    24.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    35.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 16
    Süzlärneñ gomumi sanı 3486
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1685
    25.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 17
    Süzlärneñ gomumi sanı 3571
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1789
    24.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 18
    Süzlärneñ gomumi sanı 3485
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1896
    23.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    35.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 19
    Süzlärneñ gomumi sanı 3431
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1712
    23.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    34.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 20
    Süzlärneñ gomumi sanı 3137
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1335
    21.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    31.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 21
    Süzlärneñ gomumi sanı 3230
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1564
    23.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    33.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 22
    Süzlärneñ gomumi sanı 785
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 536
    35.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    54.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.