Burdinen Arteko Herria - 04

Süzlärneñ gomumi sanı 3620
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1972
24.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
36.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
42.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
Zamora zein Carabancheletik ere elkartasunezko ekimenak abiatu ziren, "Euskal Herriko borrokarekin" bat. Ezin argiago ikustarazten ziren Euskal Herriko etorkizuna proiektatzerakoan lehian
zeuden egitasmo erreformistaren eta iraultzailearen arteko interesen gatazka. Maximo Aierberen
oroitzapenek balio dute egoera kafkiano hura deskribatzeko:
Lehen aipatutako hipokresiak goia jo zuen Estatutuaren alde polimiliek egin zuten sasibaraualdiarekin.
Euskadiko Ezkerrako buruzagiek ekarritako kontsignari halamoduz jarraitu zioten, eta ustezko gose
greba hartan fruitu zukuak eta yogurrak hartzen zituzten bitartean, Bandrés, Onaindia, Martin
Auzmendi eta beste politikari ustel batzuek kaka esplikatzen zuten Euskal Herrian, presoen jarrera
eta pentsamenduari buruz gezur giroa eta nahamendua zabaltzeko. Zirimola haren erdian, besteok,
ohi legez, geureari eutsi eta ura besterik ez genuela sabeleratzen geunden.

Enrique Múgica Herzog buruzagi sozialistak marraztu zuen ezberdintasuna esaldi honekin: "egia
da biolentoen artean ere graduak badaudela. Soriako kartzelan Estatutuaren alde edo kontra
gose greba egin duten gizonezkoak ez dira berdinak". Enrique Galavís Espetxeetako Zuzendari
Nagusi izendatu zuten azaroaren 2an, eta jesuiten artean hezitako ingeniari honek praktikara
eraman zuen Múgica faxistaren gogoeta.
ETA pm-rentzat hil ala bizikoa zen presoak askatzea. Izan ere, bere estrategia politiko-militarra
oso perspektiba laburrekoa izanik, sinesgarritasuna izatea funtsezkoa baitzitzaien. Hori zela eta,
"Estatutoarekin presoak kalera" kanpainaren bigarren faseari eman zion hasiera 1979ko azaroan,
Javier Ruperezen arrestatzearekin. UCDko parlamentari eta alderdiko nazioarteko arduraduna,
kolpe latza izan zen estatuarentzat, eta ataka zailean kokatu zen konponbidea bahiketaren
amaiera espetxe frontearekin lotutako erreibindikazioekin uztartu zenean. Askatzeko baldintzak
bi ziren:
1.-Gaixotasun larriren bat daukaten euskal preso politikoen berehalako askatzea,
zehazkiago: Bihotzeko gaitza duen Antonio Etxezarraga; odolean azido urikoa duen
Domingo Irisarri; soinean hiru bala dituen Kike Zurutuza; duodeno ultzera duen Juan
Ignacio Mentxaka eta Luis María Exposito.
2.- Gure Herria jasaten duen indarkeria instituzionala ikertuko duen batzorde baten
sorrera. Euskal Kontseilu Orokorrak eratuko duen batzorde horretan parte hartu beharko
dute Euskal Herriko alderdi politiko, sindikatu eta kultur instituzio guztiek.
Beste era batera esanda, erakunde armatu guztietako kideak nahasten zituen bere ekimenean,
eta, zehar bidez, EAEn lehen urratsak ematen ari zen bilbadura autonomikoari egundoko protagonismoa eman nahi zion. Hilabete bat beranduago Ruperez askatu zuten, eta lortutakoaren
bilana ez zen etxaferuak botatzeko modukoa. Osasun arazoak zituzten poli-miliek preso jarraitzen
zuten, eta Mentxaka, Exposito eta Zurutuza presoek trukerako txanpona izateari uko egin zioten
publikoki, etsigarria eta interesatua zen kanpaina haren leit motiva arbuiatuz. Lorpen bakarra

Burnien arteko herria

IV. Euskal preso politikoen historia
Bigarren epealdia 1978-1983

izan zen epaitu gabe zeuden hogeiren bat preso poli-milien askatasuna eta Mario Onaindia
EEko buruzagiaren kontrako epaiketa bat bertan behera geratu izana. Orduan ere, plaza horretan
etxe barrukoak lehentasuna zuen, sator-tratuetan barne.

w

w

1979. urtearen akaberan, 142 euskal preso politiko zenbatu zituzten Amnistiaren Aldeko
Batzordeek, eta "Amnistia ez da negoziatzen, Herria ari da lortzen" mezu indartsuak ardazten
zuen presoen aldeko herri borroka. Askatasunaren bidean bide-zidorrik ez zegoen.

Soria, oraindik
Euskal preso politiko gehien zeuzkan presondegia Soria izaten jarraitzen zuen, eta bertantxe
logika bakarra katua saguaren atzetik ibiltzea zirudien, bestea mendean nork hartuko. Polizia
kartzela barruan uneoro ez zegoen arren, egunero bi sarraldi egiten ohi zituen, presoak eta ziegak arakatzeko. Antidisturbios konpainiaz gainera, informazio alorreko inspektoreek ere jarduten
zuten ziega eta galerietan, Jose Antonio Olagorta Txontak lerrootan biziki ondo deskribatzen
duen modura:
80ko abuztuan iritsi nintzen Soriara, eta horma baten kontra hiru orduz eduki ninduten ongi-etorri
gisara. Gela batean sarrarazi, biluztu ninduten eta, segituan polizia inspektore batzuk etorri ziren.
Jarraian, porrazoka korridore bat zeharkatzera behartu ninduten, kideengana iritsi nintzen arte.
Kartzelak horrela funtzionatzen zuen, zartakoka. Zakurrak goiz eta arratsaldez sartzen ziren gu
miatzeko, eta espetxeko agintea ez zegoen zuzendariaren esku, ejerzitoko koronel edo teniente
koronel baten kargu baizik. Gainera, hiru hilabetero aldatzen zituzten polizia konpainia guztiak apur
bat lehenago Euskal Herrian egonak ziren, egun osoa istiluetan eta furgonetatik irten gabe. Konpainia
mugikorrak izanik, manifestazioetan egurra banatzen zuten eta xurrutean ez zuten parekorik.Beti
zetozen ekintzetan polizi-kideren bat galduta, eta, noski, ero moduan agertzen ziren. Goizeko
hiruretako kontaketan bertaratzen ziren haiek, ez kartzelariak, eta egunaren arabera, gertakarien
harira, txalo batzuk jaso genitzakeen. Militarren kontrako ekintzaren bat zegoenean, gauminean
patiora irtenarazi eta segituan galdekatzen gintuzten. Bisitara joateko araketa edo paketean
sarturiko arropa, janaria eta beste inspektoreek zurrun kontrolatzen zuten.

Baina esaera zaharrak dioen bezala, egunaren itzalak bere izara beltzak zabalduko ez balu,
ihintzaren zilarrak ez luke distiratuko gure barne-muinetan. Alabaina, Soriako presoek errepresioa
sahiestu eta borrokatzeaz gainera, bazuten bestelako eginkizunik. Lur-azpiko iluntasunean zulatzen
ari baitziren askatasunerantz eramango zien ihesbidea.
Zortea etsai, ordea, eta 79-80 urteen mugetan hiru zulo ezberdin hasi eta aurkituak izan ziren

49
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia

50

Sorian. Martutenen, aldiz, polimilien egikera batek hiru preso -Izaskun Arrazola, Jesus Maria
Salegi y Mikel Matxirena- askatzea lortu zuen. Bisita egin eta gero, armak eskuan zutela, senideen artean irten ziren 1980ko urtarrilaren 20an. Donostia egun espeziala izan zuten.
Dena dela, Soriako espetxeko historia beltzean zalaparta gehien sortu zuen gertaera 1980ko
ekainean jazo zen. Hilak hamalau zituela, brigada antiterroristako poliziak ziegetan sartu eta
presoen ondasun txikiak puskatu zituzten (arropa, argazkiak, gutunak, eskulanak,…). Haserre
bizian, presoek kontuak eskatu zizkioten poliziaren konpainiaburuari, eta eztabaidan galerian
sartzeko ate bateko beira puskatu zuten kideek. Nahikoa eta sobera prestatuta zeukaten mendekuari bide emateko. Karga orokorra izan zen, galeriaz galeria egindakoa, eta gomazko pelotak
barra barra erabili zituzten, ondo-ondotik jaurtikitakoak, horren hurbiletik non polizia batzuk
pelotek jota zaurituak suertatu baitziren. Sarraskia egin bitartean, sukaldeko labain bat astintzen
zuen komandanteak. Triskantzaren ondorioz, 21 preso zaurituta izan ziren, horietako zortzi oso
larri. Iñaki Pikabea oreretatarra zerraldo zegoelakoan utzi zuten lurrean, konortea galduta eta
txiki-txiki eginda. Gertatutakoaren kronika beldurgarria izan zen:
Kargatzeko gogoa zeukaten, besterik ez, eta apetak bultzatuta kargatu zuten, gure aldetik
probokaziorik txikiena ere egon gaberik. Jendea ikasten ari zen, bestetzuk telebista ikusten edo garbiketa egiten, eta halako batean galeria ezberdinetan kargatzen hasi ziren. Imaginatu egoera:
galeria txiki batean, grisen konpainia osoa sartzen dela ikusi eta, komandante labana eskuan
aurrean dihoala, gure atzetik korrika hasten zirela. Deskribaezina egoera, tiroak hurbil-hurbiletik
botatzean, "akatu behar ditugu, akatu behar ditugu" txilioka baitzihoazen.

Presoen senideek itxialdia egin zuten Jaurlaritzako egoitzan, baina Ertzaintzaren kimuak
ziren berroziek indarrez atera zituzten. Presoek, bestalde, komunikazio greba berri bat hasi ziren,
polizia kartzelan edozer gerta ere sar ez zedin exijituz. Giro korapilatsu hartan interes turistikoen aurka polimiliek udaran abiatu zuten kanpaina berriak bete-betean inarrosi zuen egoera. Izan
ere, bonba jartzea eteteko hemeretzi presoen askatasuna eta Soriako espetxeko zuzendaria
kargugabetzea finkatu baitzuten baldintza modura.

Sorian zaurituriko presoen izen-abizenak
Iñaki Pikabea Buruntza
Tomax Karrera Juarros
J. Maria Olaizola Eizagirre
J.Maria Etxaniz Zorrilla
Fco. Javier Zurikarai Lejarreta
Juan M. Garmendia
Mendiola
Patxi Senar Ijurko

Agustin Kortes Lorenzo
Juankar Alberdi Martiarena
Eugenio Ulaiar
Manuel Beraza Felanes
Jesus Razkin Mendinueta
Iñaki Ibabe Guridi
Iñaki Albistur Bermudez
Miguel Arguilés Torregarai

Jose Maria Juaristi Gabilondo
Ion Esturo Loyola
Jose A. Cid Márquez
Josefa Eizagirre Mariscal
Juanito Trecet Sastre
Miguel Angel Olabarria

Burnien arteko herria

IV. Euskal preso politikoen historia
Bigarren epealdia 1978-1983

Halakoetan nahiko eskarmentua bazuten ere, eskatu beharreko presoen zerrenda bi milien izenak
ipini zituzten, Mitxel Sarasketa eta Jose Migel Azurmendi. Ondorioak ez ziren berandu iritsi,
egun gutxi pasa zirela, Sarasketa eta Azurmendi, gainontzeko hamazazpi polimiliekin batera,
Herrera de la Manchako zigor-moduloara eraman baitzituzten, arropa eta beste edozer kenduta,
buzo urdin bana eta txankletak baino ez zizkieten eman. Haiek izan ziren gotorleku berria ezagutuko zuten lehen euskal preso politikoak.
Carabanchelen ere zakurrik oinutsik, abuztuan beste razzia burutu baitzuten, kasu honetan kartzelariek, motin baten aitzakitan. Zehazkiago, zaindari batzuk jipoitu izana leporatuta, bosgarren
galerian sartu ziren jo ta su, porrak eta gasa erabiliz bat-batean, presoak xaxatu nahian eta asmo
bakarrarekin: espetxeratuen sakabanaketa justifikatu inolako presio politikorik gabe. Beraz, aipatu
iskanbila gertatu ondoren, hemezortzi preso sozial eta politiko trasladatu zituzten Burgos eta
Herrerara.

Carabanchelgo sarraldia eta geroko panorama: galeria hankaz gora eta poliziak nonahi.

Isolamendu eta urruntze politikak eragin berezia eduki zuen bere hastapenetik egundaino emakumezko militanteengan. Emakumezko burkideentzat isolamendu eta deserriratze politika
Madrileko Yeserias espetxean hasi zen Carabanchelera iritsi aurretik. 80. hamarkadaren hasieran Espainiako estatuak emakumezkoentzako espetxe nahikorik ez izateak de facto deserriratze
prozesua suposatu zuen.

51
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia

52

Yeserias, Franco garaian atzerriko berriemaileei erakusteko prestatu zen kartzela zen. Goian
bakarreko gelak zituen, txiki txikiak, airerik ere sartzen ez zela. Ez ziren zigor gelak ordea, ez.
Sasoi hartan 50 gradutako beroa izatera ere iritsi ziren euskal presoak. Ezin izan zuten bi egun
baino gehiago iraun. Ohiko galeria handia zen. Gela batzuk ziren han, eta ixten zen ate bakarra
galeriakoa da, honela harremanak errazagoaz izaten ziren. Banakoetan, berriz, atea ixtean,
akabo.

w

w

Urtea amaitzear zela, jadanik 220 kide zituen euskal preso politikoen kolektiboak. Horietako hiru
zeuden Yeseríasen: Miren Egaña, Fatima Ibarra eta Françoise Maruenda.

Ke arteko egunak
Urte berria ez zen nolanahikoa izan. Ez kartzeletan, baina are gutxiago kalean, non gora handiko
gertaerak elkarren jarraian eman ziren. Urtarrilaren 29an, hain zuzen ere, Adolfo Suárez gobernu
espainiarreko presidenteak dimititu zuen egunean, ETAm-k José María Ryan Lemoizko zentral
nuklearreko ingeniari-burua arrestatu zuen. Otsailaren 6an Ryan-en gorpua agertu zen, izan ere,
egun hartan ETAm-ren eskakizunak betetzeko epea amaitzen baitzen, hau da, zentral nuklearra
eraisteko epea. Bi egun lehenago, otsailaren 4an, Espainiako Erregea Gernikara estreinakoz
etorri zen eta herritarrek euren haserrea adierazi zioten. Egun horretan bertan poliziak Joxe Arregi
Izagirre Madrilen atxilotu zuen. Handik bederatzi egunetara, otsailaren 13an, Carabanchel
Espetxeko Ospitalean hil zen, Segurtasuneko Zuzendaritza Nagusian (DGSn) jasandako torturengatik. Ryan-en eta Arregiren heriotzen ondorioz, hainbat manifestazio eta greba antolatu
ziren Euskadi osoan zehar.
Aste mingots hauen ostean, otsailaren 23ko gertaerak izan ziren. Estatu-kolpearen ondorioz,
botere errealek berrantolatu zuten estatu eredua, erreformaren norabidea eta barne-etsaiaren
kontrako estrategia (Euskal Herria jomugan) zorroztuz. Otsailak, ordea, ustekabe gehiago
zekartzan. Izan ere, otsailaren 28an, ETA pm-k su-etena iragarri zuen, urtebete geroago behinbetiko su-eten bilakatu zena. Euskal Herriko zenbait tokitan, ilbeltza edo hil beltza esaten zaio
otsailari, bere gauak luzeak direlako eta egunak, laburrak. Soria eta Carabancheleko gauak,
luzeak baino amaigabeak izan ziren euskal preso politikoentzako.
Gogorra da oso zurekin batera kartzelan dagoen kidearen oinazea gertutik ikustea. Jasangaitza ere bada, eremu opakoetan, izugarrikeriak pairatu eta alboko lagunari bizitza sudur hobietatik
ihes egiten zaiola antzematea. Heriotzak gainzama dakarkigu ezinaren giltzapeko menpe-lurraldeetara. Joxe Arregi hilurren sartu zen Carabancheleko espetxe-hospitalean, eta horratik irudi

Burnien arteko herria

IV. Euskal preso politikoen historia
Bigarren epealdia 1978-1983

hura ahaztuezina izan zen garai hartan bertan zeuden Isidro Etxabe eta Iñaki Agirre euskal preso
politikoentzat. Lehenak komisaldegian bertan ikusteko parada izan zuenez, saminaz gogoratu
zuen elkarri emaniko azkeneko begiratu zorrotza:
Komunera ninderamaten batean ikusi ahal izan nuen. Gurpildun aulki batean eserita. Haren irudia
barrutik lehertutako pertsonarena zen. Atxilotu eta zortzigarren egunera, gu nahi adina txikitu eta
gero, sotoan topatu nuen berriro. Argazkiak ateratzera eramanak gintuzten eta izutu egin ninuduen
egoera hartan ikusteak. Epilepsia atake antzekoa eman eta lurrera erori zen, ahotik bitsa zeriola.

Hurrengo egunean, Carabanchelen jadanik, Iñaki Agirre Errazkin euskal presoa eta Xoxe Lois
Fernandez Gonzalez eta Lois Alonso Riveiro, Grapokoa eta PCE(r)-koa hurrenez hurren, Joxe
Arregik azken arnasa eman zueneko lekuko zuzenak izan ziren. "Oso latza izan da" utzi zuen
epitafio, torturen aurkako garraxia presondegiko galeria ilunetan barrena barreiatzen zela. Gure
Kolektiboak erraietan sentitu zuen hilketa hura, komisaldegitik lagunak apurtuta etortzen ikustera
ohituta bageunden ere. Latza izan zen guztiontzat. Gogorra bezain argigarria.
Alta, zetorrena ere ez zen makala izango eta otsailaren 23ko autokolpearen ondotik gorriak ikusi
genituen kartzela barruan, bai Sorian bai Carabanchelen sartu eta garbituko gintuztela sinetsita
baikeunden. Juanito Carbajal Asturias Sorian zegoen gau hartan, eta haren testigantza honetan
ondo laburbiltzen da saman labaina izatera sentitzera iritsi ginen ordu haietako gomuta:
Garitetatik grisek holakoak ohiukatzen zuten: "garbituko zaituztegu; oraintxe sartuko gara eta ikusiko
duzue!". Tentsio handiko unean izan ziren, eta gutako gehienak benetan etorri eta sakailduko
gintuztelakoan geunden.

w

w

Carabanchelen antzekoak entzun behar zituzten kideek leihoetatik kartzelariak bildu eta isolatu
ondoren, baina, geroago jakin denez, uste baino gertuago izan zuten herioaren sega. Izan ere,
matxinatuen artean zegoen Pardo Zancada komandantea bertaratu baitzen kartzelako ateetan,
pelotoi baten laguntzaz preso politikoak eraman eta afusilatzea agindua zuelarik. Azkenekoz,
sarrerako guardia zibilek atzipen-agindua falta eta, batez ere, kolpearen badaezpadako etorkizuna
aintzat hartuta, ez zituztela ateak zabaldu.

Irlandako haize zakarrak urratu zigun bihotza

1981eko martxoaren 6an, irlandar preso politikoek gose greba bati hasiera eman zioten kartzelako
egoera salatzeko eta, batez ere, estatus politikoa berreskuratzeko. Apirileko hausteskundeetan,
gainera, parlamentario aulkia lortu zuen horietako batek, Bobby Sands, eta honek egoera zailean

53
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia

54

ipini zuen Margaret Thatcherren gobernua. Grebak eragin mediatiko handia izan zuen eta Irlandako gatazka lau haizeetara zabaldu zen. Honek britaniar gobernuarekiko presioa igoarazi
zuen baina, hala ere, gobernuak ez zuen atzera egin eta giza eskubideak ukatzen jarraitu zuen.
Sands 1981ko maitzaren 5ean hil zen, 66 egun gose greban eman ondoren. Gerora, IRAko eta
INLAko beste 9 kidek ere bide bera jarraitu zuten eta protestan hil ziren. Britaniarren jokabide
doilorrak muga guztiak hautsi zituen. Esaterako, Patsi O'hara, hildako laugarren gose grebalariari,
hil ondoren soldaduek sudurra hautsi zioten kolpeka, baita aurpegia erre zigarroak bertan itzaliz.
Ezaguna genuen demokraten lizunkeria, eta ezerk ez gintuen harritzen, baina Irlandako borrokan
anai-arreben egunez egunekoa oso era berezian jarraitu eta sufritu genuen geure baitatik.
Mitxel Sarasketa eibartarrak esku trebez utzi du idatzita gure Kolektiboaren hausnarketak eta,
batez ere, sentimenduak gertakaria haien kariaz.
Ni espetxean nintzen Bobby Sands, Francis Hughes, Raymond McCreesh, Patsy O'Hara, Joe
MacDonnell, Martin Hurson, Kevin Lynch, Kieran Doherty, Thomas McElwee eta Michael Devine hil
ziren 1981. urte hartan.
Gure artean identifikazio handia izan da beti Irlandako burrukarekin. Identifikazio horrek, gainera,
beste maila hartzen du kartzeletan. Kartzelan irudiek, ametsek eta emozioek betetzen dituzte presoaren espazioa eta burkideen arteko giro horretan batzuetan ez dituzu "ni", "zu" eta "gu" oso ondo

Long Kesh-en gose greban hil ziren hamar irlandar preso politikoak.

Burnien arteko herria

IV. Euskal preso politikoen historia
Bigarren epealdia 1978-1983

bereizten. Carabanchelen zaude, Long Keshen, eta burrukan ari gara.
Gauzak horrela, Long Kesheko burrukaldia eta gose greban hildakoen irudiak determinazio osoaren
ikur bilakatu ziren guretzat. Oso prozesu dramatikoa izan zen. Euskal preso politikoen artean
inpotentzia eta miresmen izugarriarekin bizi izan genituen Long Kesheko burrukaldien eta gose
greban hildakoen gainean jasotzen genituen berriak. Guretzat oso gertukoa zen guztia. Baina, aldi
berean, guk ez genuen Irlandako kartzela barruko prozesua ondo ezagutzen. Irlandako
errepublikarrak armak eskuan herria defendatzen ari ziren askatze prozesu batean, guk gure
herrian ari ginen bezala. Preso errepublikarrak kartzelan ere burruka horretan murgilduta jarraitzen
zuten, gu ahalegintzen ginen bezala. Hortik aurrera prozesu bakoitzak bere dinamika jarraituko
zuen. Eta gogoratzen dut gure miresmenean ez genuela ulertzen gose greban hiltzerainoko ekimena.
Edo horrelako gose greba egitea gure eskemetatik aparte zegoela.
Euskal Herrian ere 1981 oso urte bizia eta gogorra izan zen. Errepresioa, ekintzak, grebak,
hildakoak... erritmo frenetikoan gertatzen ziren. Kartzelan zigor neurri berriak aplikatzen hasi ziren,
espetxe politika berria diseinatzen ari zirela antzematen zen, bahitu politikotzat hartzen gintuzten
askapen prozesua baldintzatzeko eta gure dinamiketan, ororen gainetik, mezu bat zabaldu nahi
genuen: ez dugu inoiz amore emango. Guretzat horixe zen Long Kesheko mezua, eta horrela egingo
genuen aurrera kartzela egoerarik ankerrenean ere.
Espetxe politikak gure artean molde eta eraso berriak ekarriko zituen askapen prozesu osoa
espetxeetako frontean garaitzeko asmoarekin, eta euskal preso politikook erresistentzia dinamika
batekin jarraitu genuen. Egoera ez zen txantxetakoa. Espainiako gobernuak sakabanaketa,
isolamendu eta zigor espiral batean sartu gintuen espetxeetan. Baina egoera gogorrenetan beti izan
dugu Irlandako preso errepublikarren burrukaren irudia ere gogoan: ez dugu inoiz amore emango.
Burrukaren gorabeherak askapen prozesuaren norabideak argitzera jo du denborarekin gure
artean. Irlandako prozesu politikoak gatazka politikoa gainditzeko eredu modura hartzea ere ekarri
du Euskal Herrira. Horretara, Irlandako prozesua sakonago aztertzean, bertan preso errepublikarrek
jokatu duten papera sakonago aztertu izan dugu. Eta orain, orduko espetxe egoera eta beraren
testuinguru politikoa hobeto ezagutu dugunean, denboraren perspektibarekin ere esango nuke azken
urteetan ulertu dugula zerk eraman zuen 10 burkide haiek hiltzeraino gose greba egitera. Aurrera
egiteko ez zieten beste biderik utzi. 1981eko gose greba hartan H-Bloketako preso errepublikanoek
gatazka gainditu beharrean eman zuten bizitza.
Espetxeetan euskal preso politikoek azken urteetan erresistentzia dinamika batetik pausuak ematen
joan dira prozesu politikoa azkartzeko euren izaera politikoaren aldarrikapena mahai gainean
jartzeraino. Begiratu, eta paralelismo izugarria dago orduko hartan preso errepublikarren
aldarrikapenen aldean. Ez da harritzekoa. Gatazka gainditu beharrean ari gara hemen ere.
Horretara, 1981eko gose greban H-Blokeetan hildakoek eta burruka hark gurean izan duen ekarpen
nagusia Irlandako askatze prozesua bizkortzea izan da dudarik gabe, askatze horren bidetik gainera -koak ere askatzen goazelako. Gure esku dago orain prozesua bururaino eramatea. Burruka da
bide bakarra.
Tiocfaidh ár lá!

55
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia

56

Puerto de Santa Maria, gaztigu-eremua
Orduan Herrera dela Manchako kartzelan zeuden Grapo-ko kideak borroka luze bat ari ziren
burutzen, bertoko bizi-baldintzak leuntze aldera. Bera eta bere kideen eskaerak argiak ziren,
batetik, tratu duin eta gizatiarra, eta bestetik, kartzela hartatik ateratzea. Laurogeita hamar egun
jan gabe egon ondoren, ekainaren 19an hil zen, Madrilgo hospital batean, Juan José Crespo
Galende gallartarra.
Frantzian, bestaldetik, François Mitterrand hautatu zuten Errepublikako presidente. Pierre
Mauroy lehen ministroarekin batera, politika aurrerakoia tajutu zuen arlo zabaletan bere agintaldiaren lehen hilabeteetan. Hori zela eta, euskaldunek itxaropentsu hartu zuten PSFko idazkari
nagusi ohiaren etorrera: departamentuaren sorrera, amnistia, errefuxiatu estatutua, arlo sozialeko neurriak eta eskubide zibilak babesteko doktrina zeuden, promesa gisan bazen ere, haize
berria baikorki hartzeko oinarri-oinarrian. Izan ere, garai hartan Ipar Euskal Herrian jardun zuen
Hordago antolakundeko presoak kaleratuak izan ziren, eta kartzelan zeuden hainbat iheslarik
ere (Tomas Linaza kasu) atzean utzi zuten espetxeko atetzarra, nahiz eta Espainiatik extradizioa
eskatuta zeukaten. Nolanahi ere, gutxi iraun zuen itxaropenaren udaberriak.
Eta udan sartuak jadanik, uztailaren 21an hain zuzen ere, kartzela barruko errepresioaren torlojua estutzeko urrats berri bat eman zuen espainiar gobernuak: Carabanchelen zeuden ehunda
hemeretzi euskal preso politiko, miliak eta autonomoak, Puerto de Santa Mariako penalera eraman
zituzten. Penintsularen beheko erpinean zegoen gotorleku madarikatu haren konnotazio historiko-errepresiboak aski ezagunak ziren, bertan espetxeratu eta erail baitzitutzen hamarka euskal
preso 36ko gerra osteko mendeku aro amaigabean.

Euskal preso politikoak Puerto de Santa Marian.

Burnien arteko herria

IV. Euskal preso politikoen historia
Bigarren epealdia 1978-1983

Lekualdatzearen arrazoi ofizialak Enrique Galavísek eman zituen jakitera. Espetxe Zuzendari
Orokorraren ustean, Euskal Herritik "gertuegi dago Soriako kartzela, eta hori eragozpen handia
da". Garai hartan Fernandez Ordoñez zegoen Justizia ministraritzan, eta, EAEn, Carmelo Renovales zen justizia sailburua. Batek agindua eman zuen, eta besteak, morroi autonomiko leiala, gogor
jipoitu zituen haren babesaren bila hurbildu ziren presoen senideak. Aho biko ezpata, beste behin ere.
Trasladoa oso ikusgarria izan zen. Berrogei bat ibilgailuk osatzen zuten komitiba luzea, sirenen
uluak eta guardia zibilen txilibito zarata, aginte hotsak eta abar beste edozeren gainetik nabarmentzen zirela. Lehen unetik oso garbi geratu zen aldaketa zetorrela, hura ez zela edozelako
egokitzapena. Juanjo Larrinaga zornotzarrak zimurtzen du bekokia pasarte hura kontatzerakoan:
Gaueko hirurak aldera edo etorriko ziren. Ziegaz ziega, trasladoa genuela esan eta galeriara
jaisteko agindu ziguten Carabanchelgo kartzelariek. Bertan, mahai bat ipini zuten guztion datuak
jasotzeko, eta egundoko guardia zibil pila zain genituela ikusi genuen berehala. Ganadua bagina
eraman gintuzten furgoi handietara, eta zarata handiz hasi ginen lekualdatzea. Hogeita bi ordu
eman genituen errepidean, batzuetan martxan eta, besteetan, eguzkipean erabat lagata, ordu luzez
jardun baitzuten guardiek otorduak egiten: lehen geldialdia Madriletik kanpo, eta bigarrena
Extremadura aldean. Izerdi patsetan, plastikozko ur-botilak deformatzen zitzaizkigun beroaren
eraginez. Ez dakit nola iritis ginen osorik. Puertota iristean, Polizia Nazionalak gure esperoan zeuden,
pasillo luze bat eginez. Tentsio handiz, ziegetaraino eraman gintuzten.

Zer dela eta Puertora? UCD eta EEko buruzagien arteko isilpeko negoziazioen ondorioz, ETA pmko hainbat presok destinu erosoa aurkitu zuten Langraizeko presondegian. Izan ere, 1981. urte
bukaeran espetxe hartara eraman baitzituzten 18 poli-mili. Rosón eta Onaindia buru zirela, hartueman biziak zeuden martxan Tejerok amore eman zuenetik, helburu bakar batekin: ETA pm desegin
eta behin-beinekoa zen su-etena betiereko bihurtzea. Hemezortzi kide haien lekualdatzea izan
zen, nonbait, marko hartan UCDk egindako lehen keinua. Nolanahi ere, bi espetxe eredu finkatu
ziren orduz geroztik euskal preso politikoen trataerari begira: terrorista onentzat bat, eta terrorista
gaiztoentzat bestea.
Guztira ere, militarren eta estatuko sektore atzerakoien gorrotoari bide eman edota Kolektiboaren
baitan antzematen zuten batasuna pitzatzeko ahalegin gisa ezaugarritzen duten iritziak badaude
egon. Luze doa galdera guztiei erantzun doia aurkitzea, eta are luzeago etsaiaren burutik zer
pasatzen den asmatzea, baina, dudarik gabe esan dezakegu ordurarteko errepresio paradigma
finkatu nahi zutela, tratu zikinetatik kanpo geratuko ziren euskal preso politikoen garbiketa egiteko
asmoarekin.
Fernando Arburuak arrazoien bila astindu du ganbara, egoera politikoaren konplexutasunari
arreta jarriaz:
Dimentsio politikoari dagokionez, ez da erraza jakitea zerk eragin zuen Carabanchelgo ETAko
presoak justu une hartan Puertora bidaltzea. Zurrumurruak baziren, bezperan ere jakin genuen

57
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia

58

biharamunean-edo mugituko gintuztela, baina auskalo zer adierazi nahi izan zuten neurri horrekin.
Artean, UCD zegoen gobernatzen, preso politikook bi espetxetan funtsean bilduak ginen (Soria eta
Carabanchel) eta Erakundea kaña banatzen ari zen etengabe. Baliteke ere presoen kopuruagatik
izatea: Soria eta Carabanchel nahiko beteta zeuden eta atxiloketa kopuruak gora egin zezakeen
edozein momentuan; beraz, espetxe berri bat beharko zuten denak sartzeko. Baina hau dena
espekulazioa besterik ez da. Hori bai, ez dut uste kasualitatea izan zela mota horretako erregimena
zuen espetxea aukeratzea guretzako. Gainera, espetxea ireki berria zen eta hutsik zegoen:
ondorioz, guretzako espreski pentsatua zegoela pentsa daiteke.

Puerton sarturiko kideen bizi-baldintzak eta ezarri zitzaien errejimenaren deskribapen soila pista
argiak dira gibelasmoa baieztatzeko: sekuritate gorena, hormigoizko horma-hilobien laguntzaz
erdiesten da. Sarraskirako fasean lehen espetxe-ikurra izan zen Puertokoa.

Gartzelako pasarte bat

Puerto de Santa Mariako gartzelaraino heldu da ama, aspaldian preso den semea bisitatzera. Trenez,
bi eguneko bidaia astuna izan da. Sartzeaz batera abisatu diote semea zigortuta dagoela, bost
minutuko bisita besterik ez duela. Sartzeaz batera metaldetektorea pasatu behar izan du
funtzionarioen aurrean, lauzpabost bider pasatu behar izan du metaldetektorearen paretik bisitetara
sartzeko baimena jaso arte. Bisita kabinara ailegatzean funtzionarioak esan dio:
- Si hablan en vasco se interrumpe la comunicación.
Zain egon da apur batean. Orduan semea ailegatu da, argala, ilea motz-motza, beltzarana, hala ere
irribarrez. Eseri orduko, eskua atzamarrak zabalduta ipini du kristalaren kontra, amak entzun ez duen
zeozer esan du mutikoak. Funtzionarioak ez du oraindik ahotsa alde batetik bestera pasa dadin sakatu
behar duen interruptorea sakatu.
- Etxean zer moduz, ama?
Orain bai, entzun du:
- Ondo, oso ondo..
Eta mutilaren ezpainei begira geratu da, mugitzen ari dira, baina ez du deus entzuten.
- Queda interrumpida la comunicación por hablar en vasco.
Mutilak atzamarrak zabaldu ditu berriro kristalaren kontra, amak eskua eman nahi dio, kristal lau eta
hotza besterik ez du ukitu kristalean..
Bi funtzionario etorri dira semearen bila, eraman dute, atzerunzka begira joan da. Ama, begitik malko
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Burdinen Arteko Herria - 05
  • Büleklär
  • Burdinen Arteko Herria - 01
    Süzlärneñ gomumi sanı 3508
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1912
    22.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    34.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 02
    Süzlärneñ gomumi sanı 3575
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1922
    25.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 03
    Süzlärneñ gomumi sanı 3534
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1869
    22.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    32.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 04
    Süzlärneñ gomumi sanı 3620
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1972
    24.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 05
    Süzlärneñ gomumi sanı 3592
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2045
    23.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 06
    Süzlärneñ gomumi sanı 3565
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1978
    25.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 07
    Süzlärneñ gomumi sanı 3687
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1896
    26.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 08
    Süzlärneñ gomumi sanı 3564
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1953
    25.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 09
    Süzlärneñ gomumi sanı 3596
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1997
    26.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 10
    Süzlärneñ gomumi sanı 3497
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1920
    23.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    34.7 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 11
    Süzlärneñ gomumi sanı 3611
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2001
    25.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 12
    Süzlärneñ gomumi sanı 3501
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1976
    23.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    34.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 13
    Süzlärneñ gomumi sanı 3539
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1953
    24.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 14
    Süzlärneñ gomumi sanı 3545
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1813
    25.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 15
    Süzlärneñ gomumi sanı 3446
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1915
    24.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    35.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 16
    Süzlärneñ gomumi sanı 3486
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1685
    25.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 17
    Süzlärneñ gomumi sanı 3571
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1789
    24.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 18
    Süzlärneñ gomumi sanı 3485
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1896
    23.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    35.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 19
    Süzlärneñ gomumi sanı 3431
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1712
    23.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    34.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 20
    Süzlärneñ gomumi sanı 3137
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1335
    21.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    31.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 21
    Süzlärneñ gomumi sanı 3230
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1564
    23.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    33.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 22
    Süzlärneñ gomumi sanı 785
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 536
    35.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    54.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.