Burdinen Arteko Herria - 01

Süzlärneñ gomumi sanı 3508
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1912
22.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
34.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
40.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
BURDINEN ARTEKO HERRIA
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia

AURKIBIDEA

1. Euskal gatibu politikoak historian zehar
2. Euskal preso politikoen historia
2.1. Lehen epealdia: 1959 – 1977
2.2. Bigarren epealdia: 1978 - 1983
2.3. Hirugarren epealdia: 1984 – 1986
2.4. Laugarren epealdia: 1986 – 1989
2.5. Bostgarren epealdia: 1989 – 1995
2.6. Seigarren epealdia: 1995 – 1997
2.7. Zazpigarren epealdia: 1998 – 2001
2.8. Zortzigarren epealdia: 2001 – 2004
2.9. Bederatzigarren epealdia: 2004 – 2008
3. EPPK: Herri askearen arragoa
4. Kolektiboaren eskubide politikoak
5. Gehigarriak
5.1. Kronologia 77/07
5.2. Preso politikoak XXI. mendean

III. Euskal gatibu politikoak historian zehar

Herri konkistatua da gurea,
denok dakigunez,
baina Euskal Herria garaitu duenik
ez da egon gaur arte.
Ondorioz, biolentzia,
heriotza eta kartzela
konstante bat izan dira historian,
ondoko gertakari-katean
ondo antzematen den bezala.

Nafarroako inbasioak eta konkistak eragindako gerra (1512-1530) ez zen paseo militar bat izan.
Armada konkistatzaileek eta Nafarroako armadek behin eta berriz egin zituzten erasoak eta
kontraerasoak. Hirien setio luzeak gertatu ziren, hainbat gotorlekuri eraso zieten, eta ez zuten
amore eman harik eta Nafarroako defentsa sistema osoa eraitsi eta suntsitu zuten arte: gotorlekuak, gazteluak, harresiak… 1521eko ekainaren 30ean, lur zabalean egindako Noaingo borroka
handia gertatu zen. Baina, batez ere, ezin konta ahala borrokatxo, arpilatze, konfiskazio, atxilotze,
kartzelatze, tortura, deserriratze eta hilketa gertatu ziren. Simancaseko presondegian labainaz erail
zuten nafarren erresistentziaburu zen Pedro Marsikala 1522. urtean. Horrenbestez, kartzelak bere
odol-kuota erreklamatzeari ekin zion estreinakoz.
Sorgin-ehiza entzute handiko arazoa izan zen Nafarroan Aro Berrian, batez ere XVI. eta XVII.
mendeetan. Gertakari haiek, orokorrean, Europako zenbait eskualdetan garrantzi handikoa izatera heldu baziren ere, Euskal Herrian -Nafarroan eta Lapurdin batez ere- izugarriak izan ziren.
Tortura tartean, akusatuen defentsarako jartzen ziren bitartekoak hutsaren hurrenak ziren, eta
zigorra kontu segurua. Zugarramurdi, Urdazubi, Sara, eta, oro har, Gipuzkoako mugatik Erronkariraino hedatu zen, mendialdealdean zehar. Kartzelaldian baldintza oso kaskarrak zeuden eta
ondorioz, ezinbestean, hildakoak. Horren adibiderik esanguratsuenetakoa 1612an, Inkisizioak Zugarramurdin egin zuen triskantza da. Alegia, berrogei bizilagun auzipetu zituen sorginak zirelakoan,
eta horietatik hamabi sutan erre zituzten. Besteak beste, deabrua Jainkotzat hartzea, itsasoan ekaitzak sortzea, meza beltzak ospatzea, eta animaliei zein pertsonei begizkoak egitea leporatu zieten.

5
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia

6

Auzipetuek urte horretan bertan jaso zuten epaia; hemezortzi errugabe jo zituzten, hamabik
heriotza-zigorra jaso zuten (sutan erre behar zituzten guztiak, baina horietatik bost kartzelan hil
ziren, aurretik) eta, gainerakoek, berriz, bestelako zigorrak izan zituzten, batzuek biziarteko kartzela-zigorra jaso zutelarik.
Iparraldeko herrialdeetan, antzeratsu. Gerra eta kartzela, lege. Bernard Goyheneche-koa,
Matalas, Mithikile herrian jaio zen, eta Lextarren hil zuten 1661eko azaroaren 8an. Apaiz ikasketak
Bordelen egin zituen eta Zuberoako Mithikile bere herriko erretorea zenean nobleen aurkako
matxinada piztu zen, 1661eko ekainean. Nobleak, Iruriko kondea tarteko, eta Mauleko burgesia
zituen etsai Matalasek eta haien aurkako erasoa jo zuten bildutako lauzpabost mila lagunek.
Urriaren 12an borrokatu ziren Sutan Matalasen laborariak ia-ia armarik gabe eta Bordeletik bidalitako 100 zaldizko eta 400 oinezko gudari guztiz armatuak. Jauntxoek eta Bordeleko tropek, arras
menderatu zituzten laborariak. Matalasek ihes egitea lortu zuen, baina Jentañeko dorretxean
hartu zituzten preso Matalas eta bere laguntzaile hurkoak. Mauleko gaztelura eraman zituzten
eta epaitu ondoren, urte bereko azaroaren 8an hil zuten Matalas. Lextarreko plazan lepoa moztuta
hil zuten Matalas eta haren burua gazteluko kanoi-zulo batean jarri zuten; gero, Mauleko sarreran
ezarri zuten haren burua bolada batez, jende guztiaren zentzagarri.
Euskal Herrian bete-betean bizitu ziren XIX. mendeko gerra karlistak. Bertan, dinastien inguruko
gatazka baten haritik, aurrez aurre izan ziren bi bando. Batetik, ikuspegi foralista, garai hartan
Antzinako Erregimeneko nobleziari eta nekazariei lotutakoa eta, batez ere, herri xehearen
Foruekiko atxikimendua oinarri zuena; bestetik,
hasi berria zen ikuspegi estatalista, burguesia
liberal berriaren ingurukoa. 1876an, Bigarren
Gerra Karlistaren amaieran, foruak indargabetu zituzten eta aduanak itsasertzera eta Frantziarekiko mugara lekualdatu zituzten. Kartzela
eta erbestea ezagutu zutena ere baziren egon,
baina XIX. mendearen amaieran nazionalismo
modernoa sortu zen, eta estatu zentralistak
berehala kokatu zuen bere mamu-zerrendaren
goiburuan.
1895. urteko abuztuaren 26an kartzelan sartu
zuten, lehen aldiz, Sabino Arana politikari bizkaitarra. "Matxinatzeko deia" leporatu zioten,
Bizkaitarra aldizkarian argitaraturiko artikulu
baten harira. Garai hartan independentziaren
alde egiten zuen politikariaren kontrako zor-

Burnien arteko herria

III. Euskal gatibu politikoak historian zehar

tzigarren salaketa zen. Lehen ere sei aldiz epaitua izan zen. Irailean aldizkaria eta Euskeldun
Batzokija elkartea itxi zituzten. Hurrengo urteko urtarrilaren 13an askatu zuten.
Hamarkada batzuk geroxeago, mobilizazio politikoak eta 1931ko apirilaren 12ko udal-hauteskundeetako emaitzek errepublikanoen eta sozialisten arteko koalizioen garaipena ekarri zuten.
Alderdi dinastikoak desegin egin ziren eta Alfontso XIII.a atzerrira joan zen. Euskal Herrian, baina,
errepresioa ez zen baretu, eta abertzalegoak jarraitu zuen jopuntuan. Kartzeladiak arrazoi
ezberdinengatik sufritu ziren, ondokoak adibide. Eusko Alderdi Jeltzaleko mitinlari ospetsua izan
zen Polixene Trabudua 36ko gerraren aurretik, Haydée Agirre, Julene Urzelai eta Maria Teresa
Zabalarekin batera, emakumezko laukote famatuko kide.
1933ko urtarrileko goiz batean, Polixene eskola ematen ari zela, gelditu zen Sondikako ikastola
aurrean auto beltz handi bat. Txoferra barruan utzi eta hiru gizon jaitsi ziren, gabardina eta sonbrerodunak. Poliziak ziren eta irakaslearen bila zetozen. Umeak bakarrik utzi eta han eraman
zuten Polixene Indautxuko komisaldegira. Bertan zegoen jada Haydée Agirre, bere herrian,
Santurtzin, atxilotua. Poliziek biak sartu kamioneta ofizial batean, eta ez deklaraziorik hartu eta
ez besterik, eraman zituzten goardia uniformedun eta guzti Larrinagako kartzelara, Amilibia
gobernadore zibilaren aginduz. Arrazoia, nonbait, mitin batean independentziaren alde aritu
izana. Hamabost egun egin zituzten itzalean Haydéek eta Polixenek. Argazki bat geratu da historiarako, bi emakumeak burdinazko hesiaren atzetik ageri zirenekoa.
1934ko urriko Iraultzan herri-altxamenduak asteak
iraun zituen eta gogorki zapaldua izan zen ejertzitoaren eskutan. Batik bat Asturiasen hartu zuen
indarra, baina Euskal Herrian ere eragina izan
zuen hainbat tokitan. Askoren artean, Altsasuko
jazoerak ekarriko ditugu gogora:
Asturiaseko errepresioari erantzunez, tren
geltokiko kamioi bat irauli zuten Altsasun. Egun
batzuetara, lehergai bat jarri zen. Honen
ondorioz, atxiloketa ugari eman ziren Altsasun.
Constantino Salinas zinegotzi sozialista izandakoa
preso zeramatela, Eguzkitza izenez ezaguna
zen altsasuarrak bere semea besoetan zuela
protesta egin zuen. Guardia Zibilak tiro egin
zuen eta zerraldo erori zen Eguzkitza.

Errepresioak ezkertiar kutsuko alderdi eta elkarteen batasuna ekarri zuen. Frente Popular delakoan bildu ziren ezkertiar indar gehienak.

7
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia

8

Donostian, 1934an egin zen manifestazio baten irudia. Preso politikoen kaleratzea indar handiz
erreibindikatu zen.

36ko hauteskundeei begira, Euskal Herriko presoak, amnistia berri baten esperoan, ezkertiar
kutsuko botoa ematera animatu zituzten herritarrak.
Espainiar errepublikarekin kartzelako itzala ezagutu genuen euskaldunok, baina 1936ko matxinada
faxista zela medio, gure Herri osoa bilakatu zen kartzela. Molaren armada lau herrialdeetan
sartu ahala, hilketak eta espetxeratzeak masiboki gertatu ziren, eta milaka herritarrek galdu zuten
askatasuna. Hamarkada luzeetan jarraitu dugu modu berean.
Gerra ondokoan, Euskal Herriko espetxeetako baldintzak oso gogorrak ziren, ez jakirik, ez urik.
Larrinaga, Ondarreta, Gasteiz, Langraiz, Iruñea, Ezkaba eta Saturrarango (azken hau emakumeentzakoa) kartzeleetan milaka preso zeuden, eta garaiko estatistikak zioena baino heriotze tasa handiagoa nozitu zuten bertantxe. Esaterako, meningitis izurrite batek egundoko sarraskia eragin zuen
Saturraranen ama-umeen artean eta biriketako gaitzek ezkutuko kanposantu bat egin eta betetzera
behartu zuten 1942an Ezkaba mendiko magaletean. Hiltzeko zuloak ziren Francoren kartzelak.
Euskal preso politikoak, bestaldetik, penintsulan barrena sakabanatuak zeuden. Seirehun preso
sartu zituzten Burgosen. Hurrengo orrialdean ikus daitekeen argazki famatu batean, ondo jantzita
eta itxura hobean zegoen euskal gudarosteko ofizial izandako talde bat dago, nahiz eta heriotzzigorra ezarri zitzaien guztiei. Urtebete beranduago haietako batzuk biluzik agertu ziren espetxe
bereko dutxetan egindako beste argazki batean, eta itxura aldaketa izugarria zen: Europako gainerako kontzentrazio zelaietan naziek gordetzen zituzten gainerako presoen itxura berarekin¸ gai-

Burnien arteko herria

III. Euskal gatibu politikoak historian zehar

xorik, indarge eta zargailak zeuden. Askok eta askok
euren familiekin galdu zuten harremana eta inguruko
herriskatan afusilatu zituzten.
Beste lekualdatzeak egon ziren, besteak beste, Cuéllar
(Segovia), Dueñas (Palencia), Puerto de Santa María
(Cádiz) eta Carmona-ra (Sevilla). Oro har, penintsulako
ertain, txiki edota tamaina handiko kartzela guztietan
egon ziren euskal presoak. Areago, 1938ko abuztuan
guztiak Fernando Poo-ko kolonia afrikarraraino eramango zituztela zabaldu zen marmaketa gisa. Parisen
Euzko Deya agerkariak albiste bezala ere jaso zuen.
Esamesa ez zen baieztatu, baina Guineara eraman
beharrean bederatzi preso bai eraman zituzten Las Palmaseko presondegira, 1939ko abenduan. Hara eramandakoen artean Durangoko alkatea izan zen Teodoro
Arregi zegoen.
Presoak espetxean

Bigarren Gerra Handiak aurrera egin ahala, eta
1943tik aintzina batik bat, Figueres eta Iruñako kartzeletan Frantziatik ihesean etorritako milaka lagun zeuden. Mugalariek makina bat jende ekarri
zuten, desertoreak, piloto aliatuak, judutarrak eta beste. Guardia Zibilak atxilotuta, militarrek
Afrikako plazetara eraman ohi zituzten. 1943ko datuen arabera, soilik urte hartan 16.000 pertsona atxilotu zituzten Pirinioak zeharkatzearren.
Batzuk, Urepeleko Jean-Pierre Elissalde kasu, frantziar poliziaren esku uzten zuten berehala. Beste
batzuk, berriz, Miarritzeko Pierre Lamaison editorea, Donibane Lohizuneko Raymond Urrutia
edo Ustaritzeko Martin Urihassobiscay laboraria bezala, aske geratu ziren, nahiz eta mugalariei
Ondarreta, Larrinaga, Miranda de Ebro edo Langraizen zigorrak betearazi zizkieten.
Espainiako Gerra Zibila amaitu baino lehen, milaka soldadu errepublikanok, 1939ko urtarrilaren azken egunetan,
erbesterako bidea hartu zuten Katalunian. Horiekin
batera, emakume eta ume askok, mugaz bestaldera jo
zuten Le Perthusetik, Bourg Madametik eta ohiko pasalekuetatik. Hori dela eta, Frantziako gobernuak, Francorena onetsi zuen egunotan, gerra horren ondorioz suertatu
zen erbesteratu uholderik handienari aurre egin behar
izan zion. Argelés sur Mer eta Saint Cyprien bezalako
Roussilloneko hondartzetan, hesi, itsaso eta soldaduen

Heriotz-zigor pean zeuden euskal
ofizialen argazkia, Burgoseko
espetxean.

9
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia

10

artean milaka errefuxiatu kokarazi zituzten, hondarraren gaineko kanpalekuetan.
Horien masifikazio ikaragarriari aurre egiteko asmoz, Espainiako mugetatik gertu hainbat
"Harrera Zelai" eraikitzea erabaki zuten agintari frantziarrek. Horrela, Sept Fonds, Le Vernet,
Agde, Rivesaltes eta Bram kontzentrazio esparruekin batera, Zuberoatik lau kilometrora zegoen
Gursekoa hasi ziren eraikitzen 1939ko martxoaren erdialdean. Azken horrentzat aukeraturiko
esparruak Prechacq-Josbaig, Dognen eta Gurseko herri lurretako 80 hektareetan zabaltzen
zenak bi muga zituen. Alde batetik, Oloruetik Baionara doan errepidea, bestetik Hôpital Saint
Blaisera Prechacqtik doana. Bi bide horiei jarraituz eta laukizuzen luze bat osatuz, hesi ziztadunek,
barneratuen eta libreen mundua banatzen zuten. Tartean suertatu zen orube horretan, azkar
oso eraiki zituzten 382 barrakoi, errefuxiatuak aterpetzeko eta beste 46 zaintza burutu behar
zuten gordetzaileentzat. Hasierako A, B, C eta D barrutietan, esate baterako, euskaldunak
kokatu zituzten. Euskaldunentzat esparrua atondu zutenean, 6.555 baziren ere, laster hasi ziren
Gursetik kanporatzen, inguruko herrietan eta bereziki, Ipar Euskal Herrian edo Landetan lana edo
bizilekua topatu zutelako.

Francok ere izan zituen deportazioak gustuko proiektuen artean. Izan ere, 1961. United Pressera
egindako adierazpenetan "bi mioli gorri" zerrendatuak zituela aitortzearekin batera, bere ministro
izandako beste batek -Felix Lequerica- garai bateko egitasmoen berri eman zuen jakitera: Bilbo
eta Santander indarrez hartu ondoren jendea masiboki deportatzea pentsatu zuten.
Ez zen guretzat batere erosoa Espainia askatu berriaren kontrako erretagoardian zorioneko komunitate
sutsu hura suntsitu nahi zuen miloietako pertsonen multzoa izatea. Bapatekotasunez, erromes eskertxarreko haiek guztiak Amerika eta Afrikako estatu birjinetara deportatzearekin amets egin genuen bola-

Burnien arteko herria

III. Euskal gatibu politikoak historian zehar

da batez, baina ez zen posible. 1848ko ekaitzak eta gero Filipinetara 10.000 matxino deportatu baziren ere, aurrekariak ez zuen balio. Irla maitatu haiek jadanik ez ziren gureak.

Víctor Uriarte, Barakaldoko gudaria, Upo Mendi itsasontzian egon zen preso, Vigoko badian
ainguratuta. Kontatu zuenaren arabera, bertan preso ziren gehienak euskaldunak ziren, Larrinagatik ekarritako 350 euskal preso inguru, hain zuzen ere. Galiziarainoko bidaia ganadurako
egokitutako trenbidean egin zuten, urik eta elikagairik gabe, eta kaka eta txiza bagoietan bertan
egin behar izan zuten. Itsasontzi hartan ez zuten koltxoirik lo egiteko eta tapakiak ere pribilejio
hutsa ziren. Ura razionatuta zegoen, beraz, edateko nahi bazuten, gorputza garbitzerik ez
zegoen. Hain zen handia bertan bilduriko jende kopurua, non zeharka egiten zuten lo, elkarren
ondoan etzanda, bakoitzak lur gaineko 45 zentimetro inguru besterik ez baitzeuzkan erabilgarri.
1937ko azaroaren 22an, presoz mukuru beteta penintsula zeharkatzen ari zen trenbide bat deskarrilatu zen Alanís de la Sierrako geltokian (Sevilla). Larrinagatik zetorren, ehunka euskal preso
Puerto de Santa Mariako penalean uzteko. Istripuaren ondorioz ehun preso inguru hil ziren,
erdia bizkaitarrak. Nahiz eta Espainiako trenbidearen historian ezbehar handienetako bat izan

zen, agintari frankistek ezkutatu zuten, eta egun oraindik ia ezezaguna da ikertzaile eta historiagileen artean. Arrasto dokumentalak oso urriak izan ziren, baina senitartekoen egoskorkeriak ahalbidetu zuen pasadizo hura ezagutzea eta dokumentatzea, besteak beste, Sevillako Hospital
Probintziala eta Alaníseko erregistro zibileko datuei esker.
Euskal presoen kopuruari dagokionez, oso zifra aldakorrak eta zehazgabeak erabili ziren.
Hasierakoek, esate baterako, 40.000 eta 60.000 preso bitartean aipatzen zituzten. 1938ko apirilean Bizkaiko errolda eman zuen jakitera Eusko Jaurlaritzak: 2.800 Larrinagan, 600 Upo

11
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia

12

Mendi itsasontzian; 3.000 Deustun; 5.000 Eskolapioetan; 1.500 Karmelon eta beste 2.500
gehiago han hemenka barreiatuak atxilotze egoitza txikietan. Guztira, 15.400 preso Bizkaian
bakarrik. 1939. urtearen hasieran, Euzko Deya-k errepikatu zuen 40.000 presoen zifra, baina
zehaztapenik eman gabe.
Joanak ziren urte batzuk gerra amaitu zenetik, eta Espainiako Estatistika Nazio Institutuak
1940ko errolda orokorra eman zuen ezagutzera, hamarkada berri baten abiapuntu modura.
Eskainitako zifren artean, bazegoen bat arras harrigarria. Preso egotea lanbide gisara zegoen
jasoa, gainerako 128 zeregin profesionalekin batera. Preso hartu edota preso egon ez ezik,
preso jarduna ere aintzakotzat hartuta zeukaten agintari frankistek. Irizpide xelebre horietatik
haratago, aldiz, 8.695 pertsona zeuden Euskal Herriko kartzeletan erroldatuta aipatu hamarkadaren hasieran. Deigarria da Gipuzkoan zegoen emakumezko presoen kopurua, estatu mailakoa baino hiru aldiz handiagoa. Horren zergatia Mutriku aldean zegoen, Bizkaiarekin muga eginez, bertan egokitu zuten-eta Saturrarango espetxea, 1937-1944 urteen bitartean soilik
emakumeentzat zabaldu zen kartzela. Zer pentsatua ere ematen zuen beste datu batek: 60
urte baino gehiago zeuzkaten euskal presoen artean, emakumezkoak ziren gehienak.
Baldintzak oso estuak baziren ere, euskal preso politikoek harreman zuzena zeukaten errealitate
politikoa-rekin, eta bere barne buletina ateratzen zuten aldiro. Kalean inprimatua, "Espetxean"
izena zuen eta alboko irudian ikusten denez, presoen aburu politikoak biltzen zituen.
1947an, tropa frankistak Bilbon sartu eta handik hamar urteetara, ehunka ziren oraindik kartzelan geratzen ziren euskal presoak. Gehienak gerran giltzaperatuak. Datu ofizialei erreparatuta,

Burnien arteko herria

III. Euskal gatibu politikoak historian zehar

saturazioa nagusitzen zen Euskal Herriko presondegietan, Larrinagan 649 preso politiko, Iruñean
280, Ezkaban 940, Gasteizkoan 372 eta Ondarretan beste 458 gatibu baitzeuden. Emakumeentzako kartzeletan zegoen jende kopuruari dagokionez, Bilbon 346 zeuden, Donostian
218, Gasteizen 109 eta 132 Iruñekoan. Kontaketa honetan ez zituzten zenbatzen espainiar estatuko beste espetxe askotan banatuta zeuden euskal presoak. Gerra hain atzean utzita egoteko,
preso politikoen kopurua itzeleko marka zen, dudarik gabe.
Sarrera kapitulu honi amaiera emateko, beste datu bat: ihesaldiak. Gutxi izan ziren, nahiz eta batzuek
kutsu historikoa ere hartu zuten. Ezkaba mendian dagoen San Cristobal gotorlekutik 795 presok egin
zuten hanka 1938ko maiatzaren 22an, sekula egin den ihesaldirik masiboena burutuz. Nolanahi ere,
handia izan bazen ihesaren dimentsioa, are tamalgarriagoa izan zen segida izan zuen presoen
eihza eta erailtze lana, 211 izan baitziren hurrengo egunetan eraildakoak. Urte askotxo pasata,
1950ko otsailaren 28an lau presok zulatu zuten ireki berria zegoen Martuteneko seguritatea, eta
Donostiako kartzela baimenik gabe utzi zuten Ramón Peña Azkue, Alberto Harina Salado, Celestino
Uriarte eta Eugenio Urrutia Anduaga gatibuek. Gasteiztik ere bost presok egin zuten ihes 1951. urtean, baina zinu barik harrapatu eta haietako bat, José Iturbe Pujana, tiroz hil zuten.

13
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia

Lehen epealdia

1959-1977

El militar, al no ser político
ni poder pertenecer
a ningún partido, no tiene
posibilidad de ostentar un
cargo político
Jesús González del Yerro,

Ejerzitoko teniente generala espainiar demokraziarekin, eta Espetxe Zuzendaria 1965-1970 urteen bitartean

IV. Euskal preso politikoen historia
Lehen epealdia 1959-1977

Kartzela ez dugu gaur goizeko ihintza
Bi estatuen kartzeletan euskal preso politikoak egotea aintzinako gertakizuna dugula bistan da.
Le pas de Roland haitzarte ezaguna zulatuta agertu zenetik, bederen, ataka gaitza izan da
espetxea gure memoria kolektiboan. Bada, ordea, EGI eta ETAren aurkako errepresio zikloari
hasiera eman zion garai aipagarria, orduan hasi baitzen Euskal Herriaren alde eta errepresioaren
aurka jardungo zuen belaunaldi berri baten kontrako gerra osteko lehen oldarraldi sistematikoa.
Udazkena zen, eta 1959. urtea markatzen ari zen mundu abertzalearen baitako katarsia. Izan
ere, Jose Antonio Agirre lehendakaria hiltzear egonda, gorpuztu baitzen urtebete lehenago
Ekin-en jaiotzak ahalbidetu zuen borroka fase berri baten hasiera. ETA antolakundea sortua zen
1958. urtean, eta bere ekinbideak kezka larria eragiten zien bai frankismoari, bai EAJri. Bi-biek
bazuten zertaz beldurtu, hurrengo mende erdiak erakutsi bezala. ETAren ekinbideak biderkatu zuen
agintarien amorrua eta, horrekin batera, atxiloketa andana eman zen. Gehienak Bizkaian egin
ziren, Santander, Bilbon eta Gasteizen leherrarazitako bonbak nork jarri zituen argitzeko asmo
zuzenarekin. Horren ondorioz, Larrinagako kartzelan preso amaitu zuten urtea hamabost gaztek.
Hamarkada berria hasi zenerako, ETAren izena zein jarduna ezagunak ziren publikoki. Gainera,
herri askotan hasi ziren ikusten borrokamolde berrien fruituak, hala nola, pintadak, ikurriñak eta
propaganda banaketa. Dinamikaren areagotze honen ondorioz, ETAkoak izateko akusaziopean
lehen arrestatzeak eman ziren Donostian, 1960. urteko irailean. Bi arrasatear izan ziren atxilotuak, Juan Jose Etxabe Handixe eta Jon Ozaeta Gautxo, Franco bera hirian zela, ohiko leloak
("Gora ETA" eta "Gora Euskadi Askatua") margotzeagatik. Martuteneko kartzela ezagutu zuten
berehalakoan.
ETAren aurkako errepresioak laino trinkoak ezarri zizkion errejimenak asmaturiko "25 Pake Urte" lelo
iraingarriari. Zaharrak berri, espetxeak betetzen hasiak zeuden berriro ere. Nolanahi ere, 1961.
urteko udara arte, errepresioaren erpeak ez ziren bete-beterik agertu. Altxamendu faszistaren
urteurrena zela-eta, Francoren aldeko gudulari ohiez beteriko tren bat burdinbidetik ateratzen
saiatu zen euskal erresistentzia Donostiako Amara auzoko geltokira iristear zegoela. Horrez gainera, espainiar bandera bat ere erre zuten hiriaren erdian, udatiar faxisten muturren aurrean,
polizia parregarri utziaz.
Poliziaren erantzuna hordagoaren parekoa izan zen, eta Gipuzkoan zehar batik bat, ehundik
gorako atxiloketa egon ziren. Pertsona gehienak, Meliton Manzanas, Eymar koronela eta gisa
bereko basapiztien eskutik tortura izugarriak jasan eta gero Madrilera eraman zituzten.
Merkantzia trenean eramanda eta libratzeko ere edozein aukera ukatua, Carabancheleko
espetxean sartu zituzten hogeita hamaika euskaldun. Horietako zazpik ETAren aurkako lehen
Gerra Kontseilua bere larruan ezagutu behar izan zuten.

19
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia

20

Urtebete beranduxeago, Donostian bere uda oporrak pasatzeko diktadoreak erabiltzen zuen
Aieteko jauregitik gertu, Munto baserrian hain zuzen, bonba bat eztandarazi zuen ETAk. Horren
aitzakitan, hamarka lagun eraman zituen poliziak eta asko eta asko bukatu ziren Martutenen eta
Larrinagan. Gutxi batzuk salbu, ETAkoak ziren gehienak, baina sarekada berean eramandako
beste pertsonen filiazioa komunista eta sozialista zenez, (José Ramon Recalde, Maria Teresa
Castells edota Enrique Múgica Herzog tartean zeudela), mito faltsu bat geratu zen Euskal
Herriko historiografia xumean, alegia, Francoren aurka borrokatzeagatik, ETAk bezainbeste egin
zutela beste antolakundek eta sindikatuk, eta garaiko presondegietan besoz beso eta ia kopuru
bertsuetan aritu zirela.

w

w

Era berean, langileriaren borrokak eta Bizkaiko zein Gipuzkoako lantegi garrantzitsuenetan
antolaturiko grebek asaldatu zuten errejimena. Horrela, 1962. urteko uda hasieran laurogei bat
langile zeuden kartzelatuak lanuzteetan parte hartzeagatik. Espetxe barruko elkarbizitzak eragin zuzena izan zuen ETArengan, eta bakarrik akuilu sozialak ziztaturik borrokatzen zuten langile haiek ere nazio askabidearen txertoa jarrita atera ziren beren gogoz kontrako barrualditik.

Euskal preso politikoak. Izenak izana du.
Euskal preso politikoen kopurua handitzen zihoan urtetik urtera, eta Euskal Herriko espetxeetan ez
ezik, Carabanchel eta Soriakoa ere izan ziren euskal gatibuen ohiko kartzelak. Apurka apurka, ETA
zen militante presoak zituen euskal antolakunde ia bakarra. Beraz, arreta berezia bereganatu zuten
presoek, hala bere antolakundearen aldetik, nola euskal jendartearen errealitate politikoan. Gaur
egun bezala, espainiar legediak ez zuen jasotzen preso politikoaren figura juridikoa. Gaizkileak
zirela ozenki aldarrikatzean nazioarteko lejitimitatea bilatzen zuen frankismoak, nahiz eta borborrean zegoen arazo politikoaren dimentsioa izkutuezina zen.
Edonola ere, estatus politikoa lortzearren borrokan murgildu ziren ETAko
presoak 1964. urteko abuztuan. Nolabait esateko, Carabanchelen hasi
zen protestaldi hura bizimodu duina
lortzetik haratago zihoan lehen
borrokaldi politikoa izan zela esan
liteke. Berrogei urte beranduxeago
EPPKk burututakoaren aurrekaria.

Carabanchelen egindako argazki honetan ikus
daitekeenez, PNVk preso bakarra zuen (Joseba Elosegi)
1970an. Gainerako gehinak ETAkoak ziren.

Burnien arteko herria

IV. Euskal preso politikoen historia
Lehen epealdia 1959-1977

Estatusaren demandan, bi urrats nagusi eman zituzten presoek: beren eskutitz guztietako erremitean izen abizenei euskal preso politikoa emendailua gehitzea, eta zeukaten espetxe egoera
nazioartean salatzea, Vaticano II Kontzilioa bera ere ofentsiba honen baitan sartu zelarik.
Izena eta adjektiboa baterazinak diren arren, justizia kastrense delakoa ezarri zitzaien "banda
armatuko kidea" izatea leporaturik atxilotu, espetxeratu eta epaitzen zituzten euskaldun guztiei.
Horren segidan, izugarri gogortu ziren zigorrak zein kartzela barruko bizi-baldintzak, beraz,
euskal preso politikoek buru-belarri erantzun zioten egoerari, makina bat protestaldi eta gose
greba burutuz. Presondegiak, halabeharrez, erreibindikazio eta borroka eskola bihurtu ziren.
Bereziki gogorrak izan ziren espetxeratze baldintzak ETAk Meliton Manzanas exekutatu eta
geroko abagunean.
Bestalde, euskal preso politikoen ugaltzeak beren sakabanaketa izan zuen ondorio. Izan ere,
Carabanchel eta Soria txiki geratu zirenean, Burgos, Zamora, Segovia, Ocaña,.. guztira hamabost
bat presondegitara eraman zituzten, eta Espainiako ordurarteko kartzela sistema hankaz gora
jarri zuten, jite politikoa eta militantea egunerokotasunaren azken ertzeraino eraman zuten-eta.
Euskararen erabilera izan zen borroka argudio ohikoa, eta senideekin gure hizkuntzan normaltasunez hitz egin ahal izateko administrazioak erakutsi zuen jarrera hertsiari gose grebarekin
erantzun zioten. Hortaz, ez zegoen arnasa hartzeko betarik 1970. urtean jada 396 ziren euskal
preso politikoen bizimoduan.
Nolako sukarra, halako sendagaia. Presoak dispertsatzen hastearekin batera piztu zen haiekiko
herri elkartasuna, eta beraien senideek lehen lerroan kokatu ziren dinamika haietan. Donostiako
Artzai Ona izan zen, urte mordoxka beranduago bezala, euskal presoen defentsarako babesleku
erreferentziala, lehenengo ekimenetan parrokia-buruak eta poliziak senideak kolpatu eta atxilotzeko
elkarlanean jardun bazuten ere.

w

w

Eta ziklo historikoak errepikakorrak izaten direla frogatzeko, ETAk, ANVk eta Jagi-Jagik presoen
laguntzarako Ayuda Patriótica Vasca bultzatu zutenenean, jelkideen mespretxua eta ezaxola jaso
zuten trukean. Orduko ukoak ez zuen indarkeria aitzakia egokitzat, baina, hala ere, PNVk beti
topatu du geldotasunerako neurriko argudiobidea.

Hormak ditu begiak, sasiak belarriak
Euskal preso politikoek dinamika bateratuak eta bizikidetza itzela erdietsi bazuten ere, ez zuten
kolektibo politiko bakarra osatzen. Tokian tokiko erreibindikazioen inguruan ardazten ziren protestak

21
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia

22

eta espetxe bakoitzeko komunak edo
komunek (antolakunde ezberdinetako kideak zeudenean) arautzen zuen bizimodua eta erasoei erantzuteko era. 1976.
urtean argitara eman zen Libro Blanco
sobre las cárceles franquistas
liburuan,
doi eta zehatz azpimarratzen zen komunaren balioa:
La comuna significa una actividad solidaria
cotidiana que une prácticamente a los presos políticos, una escuela en la cual éstos
se reparten lo poco o lo mucho que tengan. Este tipo de vida crea lazos muy fuertes entre los presos políticos. (…) Sólo que
romper un colectivo de presos políticos es
muy difícil, sobre todo si hay conciencia
entre los presos de la existencia de tal vínculo unitario. La dictadura no tiene ninguna
posibilidad ante esta toma de conciencia
por los presos; sólo podría deshacer las
comunas llevando a los presos políticos a
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Burdinen Arteko Herria - 02
  • Büleklär
  • Burdinen Arteko Herria - 01
    Süzlärneñ gomumi sanı 3508
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1912
    22.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    34.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 02
    Süzlärneñ gomumi sanı 3575
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1922
    25.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 03
    Süzlärneñ gomumi sanı 3534
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1869
    22.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    32.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 04
    Süzlärneñ gomumi sanı 3620
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1972
    24.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 05
    Süzlärneñ gomumi sanı 3592
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2045
    23.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 06
    Süzlärneñ gomumi sanı 3565
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1978
    25.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 07
    Süzlärneñ gomumi sanı 3687
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1896
    26.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 08
    Süzlärneñ gomumi sanı 3564
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1953
    25.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 09
    Süzlärneñ gomumi sanı 3596
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1997
    26.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 10
    Süzlärneñ gomumi sanı 3497
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1920
    23.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    34.7 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 11
    Süzlärneñ gomumi sanı 3611
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2001
    25.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 12
    Süzlärneñ gomumi sanı 3501
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1976
    23.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    34.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 13
    Süzlärneñ gomumi sanı 3539
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1953
    24.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 14
    Süzlärneñ gomumi sanı 3545
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1813
    25.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 15
    Süzlärneñ gomumi sanı 3446
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1915
    24.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    35.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 16
    Süzlärneñ gomumi sanı 3486
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1685
    25.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 17
    Süzlärneñ gomumi sanı 3571
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1789
    24.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 18
    Süzlärneñ gomumi sanı 3485
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1896
    23.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    35.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 19
    Süzlärneñ gomumi sanı 3431
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1712
    23.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    34.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 20
    Süzlärneñ gomumi sanı 3137
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1335
    21.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    31.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 21
    Süzlärneñ gomumi sanı 3230
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1564
    23.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    33.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Burdinen Arteko Herria - 22
    Süzlärneñ gomumi sanı 785
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 536
    35.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    54.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.