Batetik bestera - 06

Süzlärneñ gomumi sanı 3831
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2034
25.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
38.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
44.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
Domeka egun aretan bertan, geisoetxera eroan
eutsen ama, Nikanor-eri. Barkartadea, sarri orren zale
izan arren, ez eban egundaiño ezagutu ordurarte,
bere azurruts eta gabezian. Auzoko andrea eskeiñi
yakan, jaten emoteko ta garbitasuna egiteko.
Iztarrarteko zauria bigarrenez txautu eban, eta
osakai barriaz gantzuturiko eun-txaplata bat ezarri
eutsan, Dorregarairen dendan erosi ostean. Sendabidean yoiakan ezagun ezagunean, eta kalera joan zan
arratsaldean, erriko guzurmendietan ea ezer albista
barririk entzuten ebanentz.
Marta-neko ardandegian egon zan. Geroago, Mordobiko-ren taskan bere bai. Ementxe ekian egoten jaiegunetan Damas ortulauak, eta ziur ekian Nikanor-ek
ezbearraren errastua ta aztarrena arek agertuko
ebana. Ez egoan an, orraitiño.
Arik urrengo, kalera zan, eta berpetan ugazaba
aurkitu eban, bizikleta jabea. Mutillak, bere aragia
min-sor min-sor eukan-ta, arpegi larriaz egoan. Amari
jazo yakana adierazo eutsan areri; pasautako gau txa-

rra, geisotegirako amaren joakerea. Ez eukan, beraz,
nekea ta oiñazea baiño. Arduraz entzun eutsan ugazabak.
Bere bakartadean, oker egiñaren kezkea bere ba
eban-ta, egun larri ta pozik bakoa eukan aurrean.
Gero, aldi bateko bere jarraitzaille Matxin eta Senentxuren billa jardun eban, eta amaren ezbearra jakinerazo eutsen. Lorik ez ebala egin, eskas baiño; goizetik jagi bear izan ebala... Sendagillearen billa ibilli;
amaren joan-etorriak atondu...
–Ta, mezea noiz entzun dozu, ba? –itandu eutsan
Senentxuk.
–Mezea...?
Lagunok utzi zituan, eta geisoetxera ageraldi bat
egin eban. Baiña, ordua ez zala-ta, ez eutsen sarpiderik emon.
Erromeri lekutik iragan ostean, barriro bere, Mordobiko-ren ardandegira jo eban. Eta zuzen! Antxen
egoan Damas ortulaua, jentea ade guztietatik ebala,
berba ta berba. Lagunak, aren ondratu, gelditu,
entzun, eta batzuk beingoan alde, besteak inguruan
jarri, bein eta barriro entzuten eben gizonaren azalpena.

Esamesa ta zurrumurrua zabal zan an, zabal.
Tabaku-bedarren keia, gizonen berbaroa, argi motelak; orra edaritegi arteako gaiak. Gizarte jatorra zan,
eta emakumerik bakar bat bere an agiri ez zan arren,
itza ta pitza, autua ta barriketea, eztula ta berbaroa ez
zan falta. Gizonezkoen iturri-aldea!!...
Batzu batzuek arpegi alaiez, barra zabalak egiten
zituen. Barre egitekoa zan-ta!... Olarratzen aldekoa
izan ezik, jakiña.
Beste batzuek betozkok egozan, betondo illunez.
Oneen artean, Mordobiko bera. Eta ardau baltza ontzitxuetan banandu-ala, edalea eurentarra baldin ba
zan, txiribogiñaren aotik entzun eukean zaldun jaunaren oillategian egindako sarraskia ta triskantzea.
– oillorik geienak, guztiak ez esatearren,
gogortuta topau ditu Damas ortulauak.
–Nok il ete ditu, ba?
–Nok il!... Eden zitalak, berenuak.
–Eta zelan ba?
–Zelan? Gabaz sartu dira ortuan, gabaz; eta oilloentzako jatekoa utzi, baiña jateko pozoitsua, lupua
bera bere, ilteko modukoa.
–Eta ba ete dago gaizkiñen lorratzik?

–Batek ba daki! Eskuak, zuriak erabilli ei ditue.
Aztarren eta markak itxi ditue atean, urun zuriaren
lorratzak.
–Ba, orduan, gabaz eta urun zuria eskuetan... okiñak izan izango ziran.
–Ez dakit nik. Eta ganerako, ba dakizu zer? urun
zuria ez dana bere, utzi dabe an, etxetxu garbiaren
erdi erdian.
–Zer, gero?
–Zeeer? Mokordo baltz aundia.
–Ja, ja, ja, ja!... Gizarajoak, estutasuna bere erabilli dau, orretara ezkero.
–Estutasuna emongo neuskio nik, esku artean ba
neuka...!
–Zuri zer deutsu, ba?
–Niri zer? Niri neuri, ezer bere ez. Ta, ezta Olarratz
jaunari bere, oillo batzuk gorabeera. Egitadea da; egitada doillorra. Makurkeri orrek,ostera, ez dau ezer lortuko. Auteskundeak, geuk irabaziko ditugu.
–Ori esan ba.
–Eta ori egin dabenak bere, laster arrapauko ditu
Letamendi-ren zigorrak.
–Zenbat lagun izan dira ba?
–...

Geiago entzuteko gogorik ez betarik ez eban izan
Nikanor-ek. Andik bizkor urten eta etxeratu zan, auzoko emakumeak aparia emoten ete eutsan. Urrengo
domekan izango ziran auteskundeak.
Asteari luze eretxirik egoan Nikanor. Erritarrak
urduri ta barritsu ebiltzan; oneek onen alde; besteak
aren alde, eta garaitikoak, betiko neutralak, irabai
egianarenganatz zanbulu egiteko gertu, garaitzaillearen burdian sartzeko irrikitzen, esan oi danez.
Ama, bere geisoaren bederatzi egun alabearrekoak iragan arte, ez egoan ez aurrera, ez atzera. Nikanor
oituten egoan, geroago ta burukoiago, bakartade
latzera.
Letamendi-k eta txiñelak, urian egozan beste
ertzaiñak orobat, egin zituen galde ta azterketak,
arnes maltzurrak aurkitu nairik. Ez eben argitasunik ez
oker-esanik ez guzurrik jaso panaderuekandik.
Bere lantegian egoala, sarritan tripalak izaten
zituan Nikanor-ek, arako txapelokerren bat ala txiñelaren gerizak susmau ezkero.
Adu onekoa izan orretan, nunbait, eta asteko
azken-egunak txiritxara yoiazan. Iñok ez eban susmau
okerreriaren egillea nor zanik, eta illuntzero egiten

zituen batzar, mitin eta itzaldietan, errikoak ba eben
naikoa zetan jostatu eta zetan arduratu.
Azken alderantz, dirua bere ibilli zan parra-parra,
beartsuen gogo bako ggoa erosteko.
Maizterrak eta errenteruak, bakotxaren esan ona
lenengo, ta oar ta agindu antzekoa geroago, entzun oi
eben ugazaben aldetik. Langille ta menpekoak, nagusien eretxia, olajaunen gogoa argiro igarteko, eretia
izan eben aurrez ta eurrez.
Politena, baserri-auzo batekoa izan zan. Txarri
aundi bat il eben Olarratzen aginduz, ta auzune edo
kofradia aretako baserritarren artean bananduko
zituen txarrikiak, euren botuaren truke.
Txarri ederra odolosturik, buzkantzez gora egoala,
azuneko tabernari zimelaren seme maltzurrak, bai
bertsu txanbeliña asmau bere. Aitak, isillik egon zeiteala agindu arren, kantau arek bapere lotsa bagarik:
«Txarritxu liberala,
botuaren sari,
gogoa merke saltzen
dabenen janari.
Txarritxu liberala
askoren pozgarri,

amaika tentel ba yauk
aoa zabalik.
Olarratz jaunak zuen
aldean ba yakik».
Eldu zan egun burrukaduna. Zauria osatu yakan
geienbat Nikanor-eri. Ez eukan miñik, sendaroan oi
dan azkurea besterik. Ama ikusten joateko gogotan
egoan, baiña ezinba egunero baiduriarik lortu, eta jai
egunean izango eban aukera ori, arratsaldean.
Kaleetan eta baserrietan ara ta ona ebiltzan arduradunak, bitartekoak, auteskunde-eragilleak. Aurreko
egunetan, bizartegian ez eban egiten egotaldi luzerik.
Ez eban lenagoko girorik edo zerik igarten. Aen aldekoa zan arren, ez ekian zer jazoten yakan. Amaren
geisoaz baliauten zan, etxera aguroago joateko.
Arako oilloen eriotzeak zer-esan andiak sortu
zituan jazo-barritan: baiña geroago, egun gerakak
izan bere-ta, bertanbeera isildu ziran esamesak. Eta
ori, mutikoarentzat pozgarri izan arren, beste aldetik,
alako mingostasuna edo utsa sentiduten eban
barruan; zera, berak egiñiko amarrukeriak alperreko,
ta batez bere, ezer ondorenik edo irabazirik bakoak
izango ete ziran beretzat.

Bai. Ubaldo ta onen ezpalekoak, Lustreputx eta
jarraitzailleak berari, Nikanor-eri, isillean egiñiko azpilanaren sari ez ezaugarririk ezer emoten ez-ta, aekaz
aspertuten asita lez egoan.
Izan bere, nok aintzat artuko eban amasei urteko
mutiko bat ezetarako? Orraitio, sapatu arratsaldean
esan eutsen, boto-paperak zabaltzen eta emoten ibilli
gura ebanentz, domekan kaleetan.
Ez yakan komeni, ostera, bizi zalea zanez guztien
aurrean buru agertzen ibilterik. Gauzak, argi barik,
geroago ta lausoago ikusten zituan. Eta paperok
bananduten ibilteko ardurarik ez eban leporatu. «Bolillak» sartzen ibilteko, barriz, gazteegia zala esan
eutsen. Lustreputxek, bere kabuz, emon euskon eskupeko dezentea, auteskundeetan garai urten ezkeroan,
baiña...
Botu-etxe batzuetan izan ziran errieta ta eztabaidak. Ziriak sartu zituen galanto, zuzenak eta artezak,
baltza eta zuriak; an, kristalezko lapikoak esango
eben, egia, arratsaldeko lauretatik gora.
Arteetan, maiko egozanak, eguerdian, antxen,
leiarrezko ontien aurrean bertan egin eben bazkaria.
Orregaitik, egun orretan, gosekil batzuek sekulako
buzkantzaldia egin eben, eta zati baterako gosea arin-

du. Buruan zer pentsau aundirik ez eben izango, baiña
zilbotai betekadarik gozoena eskeiñi bai.
Letamendi ta, baterik bestera urduri ta artega
ebiltzan. Tutulu-neko dendan, atzeko atetik sartuurtena ba ebillen, atsoak arima fielen egunean elizan
oi daben antzera.
Arratsaldeko iru ta erdietan, Latseta aldeko botuetxean, maikoak erdi zerbeldurik egozanean, norbaitek kristal-murkua makilla bategaz jo ta ausiaz batera,
kandidatura mordoa sakabanatu eban, barruan egozanak naaste jarririk. Ango erabateko zaparradea!...
Protestak eta jardespenak egin zituen, arrapaladan
eldu ziran almendunak.
Dorregarairen inguru batu ziran onen asmoetakoak eta bakotxaren komenentziako jarraitzaille ez ain
zintzoak. Lendabiziko lanak, beste alderdikoak aiño
obeto egin ei zituen eurak. Baiña, arratsalde urduri
aretan, andik eta emendik jasoten zituen zerzelada ta
zeetasunak, ostera, Olarratzen aldeko usaiña ezarten
eutsen burrukeari.
Tutuluneko dendatik urteten ebenak, alan bearrez, arpegiak argi, buruak gora, arrokeriazko barreak
egiten zituen.
Ta orixe susmauten ziarduan Nikanor-ek.

–Galdu egin ete yoek ba, neuk paper guztiak eskura emonda gero? Olarratz okitu orren kaltean, eta ez
neure onean, egin nebana egin arren?
Alako batean, Tutuluk berak, kalera urten, eta
bota zituan gorantz suziri batzuk, pla-pla!... pla-pla!
Ez egoan norarik. Eurak irabazi eben.
Etxabelar maisua gertau zan antxe, kalean, norbaitegaz autuan, eta Nikanor-ek entzun eutsan bere
maisu izanikoari:
–Barriro bere, irabazi yok diru zikiñak.
Eta bestearen erantzuna:
–Diru, ez diru, goian dagoana erastea, iñoiz bere
ez dok izan lan erreza.
Nikanor, Tutuluren dendarantz urreratu zan, eta
egundoko erdeiñuz ta isekaz, txistua jaurti eutsan
kristal aundiari.
Egun izentauak ez eban, beraz, ezer gorabeera
barririk urira ekarri. Nikanor-en azpilanak, ez eban nai
zan aiñako emoirik burutu.
Alperreko lana egin, barruan bildurraren kezkea
sortu. Orra, obari bagako neke ta alegiña.
Eta errian, barriro Olarratz jauntxu; Letamendi
alkate, eta abar, eta abar.

Ta ganera, Dorregarai santu-jalearen alabarik zaarrena, Letamendi alargunagaz ezkontzen ete zaneko
zurrumurrua. Eta Olarratz bera, eta Ubaldoren arreba
ezkongea.
Nikanor itoten asi zan bere egoterrian. Gogaita,
iguiña, asper-usaiña susmaten eban baztarretan. Ez
geiago ordurarteko notiñak soillik. Ez geiago zer bardin ta jazoera gogaikarririk.
Porru-landarak saltzen etorri oi zan gizonagaz,
aren tilburian erritik urrunduteko gogoa emon eutsan
zanak.
Baiña, ez. Iñor lekuko eukiteari naskagarri eretxi
eutsan. Amari laztan gozo bat egin, eta aren aizta
batengana edo, erbestera, ama makal egokean bitartean, izekoarenera joango zala jakiñerazo eutsan.
Osatu zedilla polito polito, eta, idatziko eutsala.
Arrats berandu batean, bizkleta zaar bat artu nai
ostu; aren aulkitxuan barruko jantzi aldagarri bat
–eukan bakarra– lotu, eta sotau zan, auzoari ez besterik txistik esan barik, iñortxuri agurrik egiteke.
An yoian, joan, mundu zabaleko aize osasuntsuagoen pozean.

Aldapa gora, bideko okerrune batetik begiztau
eban azkenengoz –maitetasuna eta erabagi zeatza
burruka gorrian zituala– bere egoterri aspaldikoa.
Begiak lausotu yakazan eta arnasea bakandu,
meaztu. Malkoak ez urtengo, bai urtengo, nabari izan
zituan. Baiña negar-anpuluak urten orduko, urrengo
aldatz beeran eroian abiadeaz, aize gogorrak errukizko esku legunez legortu eutsazan.
Zerbait ikasia zn, artean, amasei urteko mutilla.
Alde bitariko lagunak ezagutu zituala uste eban, eta
ez egoan, arean, alde aundirik batzuekandik besteengana.
Baiña eskualde guztiak ez ziran, ausaz, bardiñak
izango.
Ta birlora baten uzian ba yoian, joan, galdu-gordeko ibilleretan jarria, Nikanor, erri batetik bestera.

BIGARREN ZATIA

–I–
Txikitan, dirurik ez eukenetan, mutikoak arpegi
ala gurutze egitearen ordez, arri koskor bat artu, zapal
samarra, eta txu egiñaz, aoko txistuaz ezotuaz,
«iruntz ala legor» esan oi ebela, gogoan darabil Nikanor-ek, eta beretzat oraingoan, bearbada, «legor»
urten ete dauan-eta dago.
Baiña ez dau atzera egiteko erabagirik zertuko.
Gaua, osoro baltz biurtu baiño leen, elduko al da
lenengo dagoan erritxura. Zeruetako dirdai urdin zidarrezkoak isilik diardue keiñuka.
Ostatu iski batean eskatu dau gauerako tokia.
Alako oe zuririk ez dau mutillak aspaldi luzean ikusi.
Ormetan dagozan irudiak ez deutse ezer adierazoten.
Bizkletea, logelaraiño jaso dau; etxe kaskarraren
lenengo bizitzan datza. Leio txiker bat kanporantz,
kristalak arrakalaz beterik, eta paper orituak adabaki
antzean ezarriak. Aulki single bat, eta komada zaarra,
bazterrean. Kandela argia, eskuan eroiana, gau-mai
kolorga baten ganean ipini dau.
Oiñetakoak kendu, soin-ganekoak erantzi eta
sartu da oera. Oarkeak grakada ozena egin dau, muti-

llak pisu aundirik izan ezarren. putz egin eta iraungi
dau kandela-argia.
Illunak esegi ditu bere oialak inguruko ormetan.
Lenengoan, Nikanor-ek, ba darabil zirkiñik naikoa, jira
batera, ta bira bestera. Lastai aren biguntasuna larregizkoa da arentzat, oi eza, bere etxekoaz osteangoa.
Garbi usaiña dauke izarak, eta ango aize-aroari arrotza ta bestelakoa deritxa. Amaren gomutea yatorko
burura.
Alakoren batean, loak artu dau.
Bere bizitzan lenengo aldiz, ez ezagun ta ez senide diranen teillatupean datza, gaueko atseden legea
bete nairik.
Eguna zabaldu danean, argi zirrinta motel eta
itsak sartu dira aren gelaraiño, leio kaskarretik. Txorien kanta goiztarrak entzun ditu, eta jagiteko nagirik
iñoiz izan ez dauanez, jagi da.
Leiora da, ta zeru-aldera begiratzen dau. ozkarbi
dago, goietan odei illaun zirin batzuk baiño ez dira
agiri.
Aurrera jarraitu bear dau, ez atzera. Atzerantz
begira dagoana galduta dago. Ez sarerik eda, usoak
aldegin ostean.

Jatsi da gelatik ardandegi aretoraiño. An diardu
etxekandreak sua isiotuteko gertakizunak egiten.
Kafesnea edango ete leuke mutillak? Bai, ba; ogi zati
bat jan dau eta beste zatia, zetu ta katilluratu au.
Kafesne mee ta baltza edan dau. Amak, bear ba da, ez
deutsa kafe lodirik iñoiz emon izango, baiña esne zuri
gizenagoa bai.
Zenbat ete dan galdetu dauanean, konkortuta
geratu da mutilla. Aldean diru-mordoa eukalakoaneta, andra arek eskatu deutsana emon ondoren, sakela errime zimeldu dala konturatu da.
Ordaindu ostean, aotik urte deutsa, urten bere:
–Lapur txarria!...
Ekin deutsa bere bideari, «zoroburdiaren» ganean.
Egoaize zorangea dabil eta bideko autsa edertotxu
astinduten dau. Mutillari ao begietara yatorkoz aize
parrastadak ezezik, baita arri kiskirriak bere. Beroak
zigortuko ditu lur-azal, zugatz, abere ta kristiñauak,
batez bere bidaztiak. nekea ta egarria ditu lagun bere
bakartadean.
Joan doiala, bidetik urre urre, osin zabal bat ikusi
dau. Geratu da, ta lurrean etzun, zelaitxuan, atseden
apurra egiñaz. Osin berde aren azaleko bakeak
damua, bekatxa emoten deutsa, ta arritxuak arturik,

uretara jaurtiten ditu. Urmaelean ozkak sortu, ta aundituaz ta zabalduaz doaz. Zeruko argi nagusiaren
izpiak dirdiraka dabiltz osin aretan, eta zapaburuak,
birinboluak egundoko arrapaladak dagiez. Ez dago
bide arritsuan toki oberik aintzira ondoan baiño. An
egonak, ostera, ez dakartsa Nikanor-eri onurarik.
–An al dabil onezkero errian gure ugazaba, Lustreputx gaztea, nire galdez. Leku onean dago! Eta bizikleta zaar au falta yakana, susmauko ete dau? Arek
beribilla ekarri egianean, txoper ibilteko nintzan ni.
Bai! ez dakit noiz...
Bakarrizketa labur au amaitu, osin alboko egoera
atsegingarria urratu, ta an doa barriren barri bere
bidean. Orduan aurrera doaz, eta urdailla gurgur asi
yaka. Utsaren ezaugarria... ta aldean, eskuartea
eskas.
Basetxe zuriak ikusten ditu an or emen. Lur landuak, zelai eta motak, larrak, basoak... An, urrunago,
etxe mordoa lakoa. Gero ta etxe geiago. Erri naikoa
asia dirudi. Antxe zerbait eskatuko dau, dituan azkentxanponen orde.
Erri aretan sartu da. Etxe zaar eta barriak, aundi ta
txikiak; kale estuak ugari samar.

Txiologa bat emen berton, lau kaleen kantoian.
Sartu da, bizikletea kanpoan, orma-kontra ipiñirik.
Salda apur bat eta ogia ta gaztaia jan ditu. Ura
zanga-zanga edan dau, eta dagoan lekuan bertan,
beso ta ukonduak ezarri, maia euskarritzat dabela,
burua ezkerralderantz besaganean etzun, eta lo
sumatxua egin dau. Nekez dagolako, ala loaren loaz
buruaustea ta durduzia uxatutearren?
Baiña andik lasterrera, bere aulkitik jagi, zorra
garbitu, ta ba doa kanporantz.
Begira batera, begitu bestera, utzi dauan tokian ez
ingurumarian ez da agiri zoroburdia. Tabernariari
agertzen deutsa bere sumi eta aserrea. Ezer al dakie,
ostera, txiribogiñak kanpoaldekorik, baldin mairen bat
edo, an euki ezik?
Lapur geiago munduan. Pobreari bere, ostu egiten
deutse. Txirrinbiko gaisoa, ainbeste urtetan eskuzesku ibilli ondoren, zaarkildua ta ugerrez betea egon
arren, azkenengo jabeagandik indarrez banandua!...
Esakune gogorrak mindu deutsaz belarriko mintz
eta zuloa: «Lapurrari, lapur ta erdi...».
Alperreko berbak, alperreko erantzunak, alperreko
begiradak. Txirrinbikoa garbitu deutse, ta an ez da

agiri ez lapurrik, ez iñungo bizikleta aztarrenik bere;
ez leengorik ez besterik.
Zer egingo? Aurrera egin bear. uri aundian izango
ditu dirututeko aukera ta eretiak.
Oiñez egin bearko andik aurrerakoa.
Bidazti bakarra ez da orain, orraitiño. Txorrotzaille
bategaz tope-egin dau. Ibiltaldia joera bardiñean
dabe, oraingoz. Gizon sasoikoa da, bibote luzea,
ankak luzeago. Alkarregaz doaz, bakartadea austeko.
Goietan, odei biribillak gero ta lodiago, trumonburuak. Euri usaiña susmau dau zorrotzailleak. urrengo baserriko elizaldera eldu gura dau. Mutillak ez daukaz txakurrandi batzuk baiño. Ori entzunik, bide-lagunak artez diñotsa Nikanor-eri:
–Emengo edozein basetxeanutziko deutsue
sabaian lo egiten.
Mutillari begiak poztu yakaz, eta aren esana egingo dau. Alkarreri agur egin orduko, zorrotzaillea bai
esan bere:
–Nora zoazan eta zetan jardungo dozun jakiteke,
aldegin al dozu zeure erritik?
Orrelantxe da, arean.
Illuntzea da, ta bide zabal idorraren urrean dagoan basetxe batera jo dau, ta gaberako ostatua eskatu.

Baserri-jentea, geienez baketsua, sarritan goganbeartsu ta errezeluz betea, sabaiko galtzu bedartzea
eskeintzeko gertu agertu yaka. Ez ori bakarrik. Itxura
txarrekoa ez eritxi-ta, afari iskia bere izango dauala,
ba, baldin nai ba leu. Ez nai izan, egun osoan janzar ta
nekaturik egonik? Zer da, ba, amasei urteko mutillarentzat egun osoan urdailleratu dauana, janurritasuna
ezik?
Suete zabalean, petroliu-argia dago isioturik,
suburuaren koska ganean. Mai luzangearen inguru
batu dira etxekoak. Amama zaarra, etxeko jauna,
emaztea, seme bi ta iru alaba. Emakumeak eldu
yakaz lenengo mutillari bere ondora, ta begira daukaz. Etxekandreak zumitzezko jesarlekua eskiñi deutsa. Eta itauneak bere, egingo deutsez egin, amak eta
amamak. Neskatillak barre egiten dabe, mutillaren
berbaldi bakotxean. Ezin ulertu dabe baserritarrak,
etxetik igesi doanaren esana. Nora doala? Zetan? Eta
norengana? Arlotekuntzeari ez deritxe aek ondo, nunbait.
Gizonezkoak, abelgorriari eguneko azken janaria
emoten diardue. Besada bedar gizena, asto-ganean
ekarri barria. Murrusak makaltzen doaz eta isilduko
dira laster.

Arto-sopea izan da an mai txaparroan erdi-erdian
ipini dabena, morko zabal eta tunturrean. Mutillari
katillukadea eskeiñi deutse. Bai gozaro ta aguro
barruna bere.
Morroe geratu nai izango ete leukean galdetzen
deutse. neskatoak begi-begira daukaz ostera bere.
Mutillak ezetz, erri aundirako asmoak dituala, an dirua
errezago irabazten ei dala-ta.
Amamak, bere atsotitza aitatu bage, ezin itxi ba:
An bere, «txakurrak ortozik». Bai baiña, baserrian ez
dagoan askatasuna an erri aundian...
Afal-ostean, Andra Maria-ri otoi luzea opatu deutse baserritarrak, astiro ta neurribaga.
Sabaiko ateraiño lagundu deutsa etxeko mutil
nagosiak, eta zerbait adierazo deutsa. Zera, sabaian
beste ostatari bat izango dauala lagun. Eskeko agure
bat, bizar zikin, ule uze, ugerdo koipatsu bat, txitean
pitean ara eltzen yakena.
Lo gozoan dago ordurako sabaiko laguna, eskale
zaarra. Mutilla sabaian bere tegian etzun dan arte,
eskillaretan euki dau etxekoak esku-argia. Jakiña! Ez
dago sabaian surik erabilterik, farol egoki sarratua
izan ezik. Arrezkero, illun dago, illun eta isil. Agura

eskaleak egiten dituan zurrustadak bakarrik entzungarri.
Bigarren gaua, etxetik aldegiñik. Zenbat aldakuntza ordu laburretan! Eta geroago ta urrunago, eta
geroago ta txiroago. Goian zerua, beian lurra... Inguruko barriak egunero; arpegiz ezagutu, eurekaz berba
egin labur zurrean, eta...
Loak artu dau Nikanor oe neurribage ta itxurabako aretan. Ez buruko ez lastamarraga, ez izara ez
oarka, dana bardiña.
Askatasun zelai ederretan bizi da, amesetan.
Eguzkiaren epelak gozatzen eta berotzen deutsaz gorputzeko atalak, samea, lepondoa...
Itzartu da. Iduna eskuaz igurtzi, ta gauza bigunak,
labanak aurkitu ditu, kilikili edo egiten deutsenaz.
Algotzak ete? bai zera! Agurearen emoiak, esku-erakutsiak dira: zorriak ditu atzamar artean, eskekoak
aldean dituan maizterretarik batzuk, zorri gizenduak,
zorri mardoak. Aspaldian aazturik izan dituan
zorriak...
Iguiñez lertu ditu atzapar artean.
Agura urdea, alakoa.
Askatasunezko txakur-amesak: buztarri guztien
igesi, jauntxuengandik urun, eskuarte bage, ondasu-

nez eskas, etorkizuna murritz, eta zorriak ganera, bizilaguntzat.
Eskalearen jauntasunak ba dauka, arean bere,
akatsik eta lazeriarik lar.
Ez dau begirik itxi arrezkero, Nikanor-ek. Iñoiz ba
zituan etxakide ta barruko, zorri zuri-baltzak, baiña
aspaldian ori baiño garbitasun aundiagoz bizi izan da.
Egun barriak dakarren argitasun apurra igarri
dauaneko, gertu ta urduri dago jagiteko. Etxeko gizonezkoak, beiai esnea erasteko zeregiñetan asi dira. An
doa Nikanor sabaiko aterantz, agura ugerdoari birao
bat botauaz.
Etxekoai eskerrak emoten diardu, eta ba doala.
–Oea gogorregia al egoan?
–Sabaia ez dago gogorra, baiña agura orren
zorriak, bigunegiak, nire odolak ase dagizan.
Egun barria dauka aurkez aurke. Bart euria egin
dau, ta bidea bustita dago. Basetxetik aldegiñaz batera, lokatza ta basea ugari. Arbidean abarkatek busti
yakaz, ta guztiz bizarturik daukaz. Ibilli ta ibilli, oiñak
egostu yakaz, eta oinpeetan urbatuak ditu, maskuilluak. Aspaldian oitu bageko ibiltaunari oi yakana.

Arpegian oi ez lako berotasuna susmauten dau.
Sukarra ete? Lau eguneko bizarra, bai. Ta erreteko
gogoa bere, zorrozturik. Nun aurkituko tabaku-orririk?
Urrengo dagoan erritxuan geldituko da. Baserritar
batzuk ikusten ditu errirantz, jai-eguneko jantzita.
Izan bere! Domekea da-ta.
Sabelean, gose-egarria. Zarpan, zuloa ba leu ainbat: lauzuriko lamarikoarik ez. Artu ala eskatu, zein
burubideri amoremon?
Zegaitik eskean jardun ez, eske dezentean? Sarri
entzunik eukan bere amari, baserriko alabea zan-ta:
Etxe errearen eskea. Elburu orrezaz, ta zoritxarraren
menpe, ba da oiturea basetxekoak erririk-erri ta baserriz baserri ibilteko; lepoganeraturiko ezbearra zelanbait arinduteko, sorosi ta laguntza billa ibiltea.
Orixe esanik, ez eben euskaldunak begi makurrez
ikusiko, ausaz. Ta eskabide ori, ez da iñoiz izan lotsagarri.
Etxerik etxe ibilliko da; ateta batetik urten, urrengoan sartu. Kalerik luzeenean diardu orixe egiten. Ate
askotan oles egin. Batzuek, ukarra emongo deutse;
beste askok, uka, «Jaungoikoa lagun» esan, eta atea
itxi. Eskale larregi ezagutzen dituan erria ez ete da?

Bazkaritarako lain eta geiago bere, eskebatu dau.
Jai arratsaldetan ibilten al da eskalerik?
Jatetxe zurkulu batera sartu da eskeko gaztea.
Zokondo batean jesarri da ta lapikokoa eskatu dau.
laster daroatsa neska luze batek. Mutillaren jateko
gogoa! Ardaua bere, eskatu dau. Emakume batzuk
sartu dira, ostera, ardandegian eta mutil eskalea ikusi
dabe ta baita ezagutu bere, eskale lez.
–Eskean dabil, eta ardaua bere edan gura al dau?
–Batu egingo eban, eta, iñoren diruz...
Auxe dok ederra! Gose-egarri danak, ez ete yok
jan bear eta edan bear?

–II–
Ez dauka urrun uri nagosia. Baserriren batean lo
egin legi, dituan txanpon urriai iraun eragitearren.
Lapikoko gozoa ta edaniko ardaua ordaindu ostean,
ogi zati aundi bat eta gaztai apurra erosi ditu tabernan
bertan. Orra or mutil arlote-kumearen afari gartxua.
Aterpea nunbaiten idoroko al dau. Arrasti erdian,
bideak aurrera doalarik, erriko plaza txikerrean, tanbolin soiñua dantzu. Bere errian lez, gazteak dantzan
egingo dab; neska-mutillak alkarren ederra egin gurarik ibilliko dira, alai ta zoranga, gauerako aterpearen
ardurarik eta kezkarik bage. Eta Nikanor, barriz...
Tuntunaren doiñuak belarrietarantz dakartsa
kopla zaarra:
«Andra Maria, abe!
Txakurrak jan bear nabe.
Goiazan beste errira;
an bere, txakurrak dira...».
Mundua zabal samarra da, aukeran. Baiña gizonaren almena motxa, sarri askotan.

Begien aurrean, lau bide dakusaz Nikanor-ek.
Eskean ibilli? Lapurretan jardun? Lanean nunbait asi?
Ala... errira biurtu, geiago aurrerantz ekiteke?
Bide ertzean, zelai txiker batean, zalpurdi bi agiri
dira; ijito-semeen etxe ibiltariak. Eurei loturik, txakur
mardo bana. Zaldiak, an or bedarra jaten. Motzaillak,
gizonak lo.
Emakumeak, lurrean jesarrita, erdian sua dabela;
anpor zatiak, mukur estuak, arbazta eta zabar erdi
igarrak. Bai dantzan, bai birinbolaka, umeteri zikiña;
batzuk gona luzez jantziak; mutiko bat edo beste,
narru gorrian.
Askatasun osoko gizasemeak, lege ta antzeko
bageak, erririk bakoak, alkaterik ezagutu ez dabenak,
jauntxurik jasan eziñekoak.
Eurekandik ez urre, ez urrun, geratu da Nikanor.
Eguzkiak alde dau mendi osteetara, ta arratsbeera betean aize makala dabil orriak gozaro astinduten. Emakume baltzeran aek jateko zerbait preestauten diardue. Nikanor-ek begiratzen deutse ta aen bizimoduaz egin nai ditu gogoeta labur batzuk.
Gero, aurrerantz doa, eta aldean daukazan ogizatia eta gaztai apurra –katuaren miiña lakoa–, iruntsiko ditu, gosearen aringarri.

Alde batera ta bestera begira, gabeko lauso illunak artean ikusgarri dana, bere menpean ezereztu
orduko, arezti baten barrualdean teillatua dirudiana
ikusi dau. Bide nagositik aldegin, eta bedar ta basarteko zidorrean beera, eldu da bertaraiño. Txabola bat
da, erdi utsik dagoana; alde batean lur gorria, bestean, ira pilloa dago. Errentarik ez ostaturik ordaindu
bear izan ezik, nun beste orrelako abiarik aurkitu, gau
epel baterako?
Teillatu ariñetik atetik, ormako zirrikituetatik agertu yakaz mutillari egun barriaren argi-izpiak. Jagi eta
azur nekatuak zerbait atseden egin dauala adierazoten deutse, ta nagiak utziaz, bide nagosiratu da. An
zear joan doan baserritar bateri galdetu deutsa, erri
aundira eltzeko zenbat bide daukan oraindiño.
Laster egingo ditu azkenengo amarrak.
Beribillak, geroago ta geiago susmauten ditu
aruntz eta onuntz. Batez bere, onunzkoak. Bai; nunbait bere, urre samar dago, onezkero uri nagosia.
Aguro dabiltz Nikanor-en iztarrak eta oiñak. Burua
erabilli dau iñoiz ariñago, baiña orain beiñeon, ez daki
jakin, an zer aurkituko dauan... eta egia esan, zetarako geiago pentsau?

Ibilleran asten danak, ez deutsa geroari lar begiratu bear. Ibiltaunak edo ibiltariak, bere oiñetan daroa
ibilpidea. Ez deutsa txoriak zor bere igipena lurrari,
bere egoai baiño. Al dan artean, egan ba.
***
Mendiska batzuen ostean, etxeak banaka lez agertzen yakaz. Gero, tximina luzeak eta, keiaren agiri
ugariak dagoz aizetan. Olak, lantegiak, olabeak, trenen arnasa baltzak.
Orixe da uri aundia. Zinean-ta, ikusia. Irakurritako
liburu eskasetan ezagutua.
Urreratu da, eta bideak ugariago dagoz. Beribillentzat, burdientzat; trenentzako lerrobiko burdiñari
luzeak, erroak lurrean erdi sartuak, zearka saiets
amaitu eziñak bai liran.
Etxeak, banandurik lenengo, bide ondoetan. Gero,
etxadi moltzoak, kale luzeak nunbait. Arrizko basoa
dirudian orren inguru batean, ibai naikoa urtsua doa.
Ibaiaren beste aldetik agiri dira etxe zapalagoak,
zabalagoak, baltzagoak bear bada. Batzuek ba ditue
arako tximini luze lerdenak.

Ibai orrek poza damotsa mutillarik, txikitxu zanean
arrankaritan eta, ezkaillutan eta, sarri ibillia dalako,
baserrian bizi izan zanean.
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Batetik bestera - 07
  • Büleklär
  • Batetik bestera - 01
    Süzlärneñ gomumi sanı 3819
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2014
    25.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Batetik bestera - 02
    Süzlärneñ gomumi sanı 3758
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2039
    23.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    35.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Batetik bestera - 03
    Süzlärneñ gomumi sanı 3892
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1911
    26.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Batetik bestera - 04
    Süzlärneñ gomumi sanı 3772
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1882
    26.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Batetik bestera - 05
    Süzlärneñ gomumi sanı 3768
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1977
    25.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Batetik bestera - 06
    Süzlärneñ gomumi sanı 3831
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2034
    25.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Batetik bestera - 07
    Süzlärneñ gomumi sanı 3841
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1963
    24.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Batetik bestera - 08
    Süzlärneñ gomumi sanı 3886
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1948
    26.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Batetik bestera - 09
    Süzlärneñ gomumi sanı 3898
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1945
    26.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Batetik bestera - 10
    Süzlärneñ gomumi sanı 3901
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1900
    28.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Batetik bestera - 11
    Süzlärneñ gomumi sanı 2775
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1568
    29.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.