Batetik bestera - 05

Süzlärneñ gomumi sanı 3768
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1977
25.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
36.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
43.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
Emakumeak bere, izaten ziran geroago, guzurbotuak eta indar-tratuak, onen nai aren alde eratuten
ta moldauten ibilten ekienak.
Gau-leenean bertan, bizartegitik etxerako bidean
jarri zanean, Nikanor, Tutulu-ren dendarantz urreratu
zan, an zer ikusten ete eban.

Atea, itxita egoan arren, barruko argiak, an txoriak
ba zirala adierazoten eutsan. Zerbait entzun guraz,
ateko olari belarria etutsola jarri zan. Alperrik, ostera.
Gizonezkoen zurrumurrua ta noizean beingo eztulen
bat entzun zeitekean, baiña ez ezer ulertu.
Bere experientzia aberastu ta joritu nairik, urrengo, Dorregarairen botika ondorantz joan zan; eta une
aretan bertan, aruntz yoiazan iru gizonak ezagutu
zituan. Botikan sartu ziran irurok. Bizartegian leentxuago egon ziranak, ain zuzen: Markos, Ubaldo eta
arako gaztea.
Txomin Egarri, gau aretan, sarritan lez, Mordobikoren ardandegi txeratsura joan zan, eztarri legorrari
egunaren amaitzat ezotasuna ta busti-antz gozagarria
eskiñiaz batean, bestela baitakoan barriketak entzunaz ta erritarren esamesak batuaz, azpiak jaten,
sator-lanean jarduteko asmoz.
***
Aize ozkirriak, uriko kaleak goizeko arnasaldi biztugarriaz beteteko bere ipizki ikus-eziña astindu ebanean, an ebillen Nikanor, geroago ta nekagarriago
egiten yakan lanbidean: goizeko egunkariak banandu-

ten eta saltzen. Noizean bein, deadar bat edo beste
egiten eban, baiña ez zeregin ori artu ebanean lez.
Asi-barritako garrak makaltzen eta aultzen yoakiozan.
Iparraldeko lorategi ta arboladian zear yoiala, txakur bat ikusi eban, zugatz batean alboan, bere autorkuntza sarri barriztaua egiten...
Nikanor geldi lotu zan txakurrari begira. Eta baita
txistu egiten bere, beingoan. Txistu, eta gero, aren
izena aitatuaz, oles-egin.
–«Lipar»!
Eta txakurra, aspaldiko laguntzarraz gomutau, ta
ariñeketan urreratu yakan, ikotika ta jauzika, usainka
eta igurtzi guraz; arpegia bere, miazkatuteko alegiñak
egiñaz.
Mutillak, bizkar, sama eta buruan,e ta saietsaldeetan sekulako joak eta igortziak egiten eutsazan,
samur esanaz:
–«Lipar»! «Lipartxu»!... Ire jabe zitala baiño obea
aiz i, mundua mundu. Arek banatuak gaituk, arek
alkar-urrunduak, «Lipartxu»...
Onetan, zugaztian emakume aotsa entzungarri
egin zan; txakurrari dei-egiten eutsan; onen billa etorren.

Olarratz jauna ez zala igarri eban Nikanor-ek,
baiña besterik ezekian. Iges egiteko gertu jarri zan,
baldin aren irudia agertzea zeitekean gauzea zan-eta.
–«Lipar»!
Emakume deia zan, argi ta garbi.
Txakurraren galde etorrena, ez zan besterik Garbiñe baiño. Mutillaren alboan pataria saltoka ikusi ebanean, bigunago deitu eutsan txakurrari.
–Aldenduko ete dan bildurrez jardun izan dot orreri deika. Dirudianez, ezagutzen zaitu.
–Ezagutu ez, ostera? Ez da atzo goizeko adiskidetasuna. Zure osaba jaunak ekarri-barria zanean, neugaz ibilten zan goizetan kalerik-kale.
–...?
–Geroago, bein batean, abereen iltokira eroan
nebanean, sarritan lez, ango azur gozoak beroneri
jaten emotearren, idisko bat, izututa, igesi joan zan
urian zear; zaparrada ta iskanbilla artean, aldendu
egin yatan ba, txakurra; ta gero jakin nebanez, mutil
oker batzuek arrika eraso eutsenean ain zuzen, zuen
osabeak intzirika topau eban, neu, zaintzaille nintzan
au bage; eta urrengo batean, ostikadea emn eustan
uzkian Olarratz jaunak, kalean, mundu osoaren
aurrean.

–Eta... txirringutsen lekuan, noiz egoten zara?
–Arratsaldetan.

–XII–
Dorregarai botikarioak alaba bi zituan. Ezkongei
eukazan biak. Gaztenaren ondotik, ba ei ebillen norbait, ikusi ei ebenak esana zan ezkero. Alaba zaarrenak bere, norbaitengandik zaletasuna ebala jakin zan
errian; egun aetan ain zuzen. Onen uzian ebillena,
aspaldi batean kanpoan egona zan, baiña arrezkoroko
urteetan antxe, ta moduetan ganera, bizi zana.
Nikanor-ek lenengoz entzun ebanean, zurrumurru
ori egia izan ete zeitekean, bere buruari galde eta
itaune ibilli zan.
Auteskundeetako gertakizunak aurrera yoiazan,
alde bakotxetik, eta egunak iragan, aitaturik epe ori,
askok urduritasunez itxaroten ebena, bertarago
egoan, urreago.
Gau batean, bizartegian entzun eban, liberalen
aldetik nor izango zan alkate-gei.
Ain zuzen, leengoa bera: Letamendi.
Erria, aregaz poz larregian ezpa egoan bere; erritarrai, katillukada ori gozagarri ezpa yaken bere, katillu ta erdi edan bearrean egozan, baldin ostera bere,
Olarratztarrak nagusi urten ezkero.

Olarratz bera zegaitik ez zan alkate, galdetu eban
bein, an bizartegian, Nikanor-ek.
–A, kankaillua! –erantzun eutsen–. Ez al dakizu,
orrek, erritxu bateko alkate izateari gitxi deritxana?
Ganera ori, urrengoetarako gertauten dabil; aldun izateko, diputau.
–Eta aldunak, zertarako bear dira ba?
–Aldunak al dabena egiteko, euren arloetan. Erritxu bateko alkateak, indar urri dauka. Aldunak, ostera, ionguragi aundiagoa, barruti zabalagoa, eremu
edatuagoa artzen dau. Aldunak dira, erri-aldeetan; eta
beste aldun batzuek, uriburu gorenean, korteetan,
legegintza-tokietan.
Entzuten zituanak sillik beregantzen zituan Nikanor-ek, lur egarrituak euri mamiñaren ezo gozoa atsegiñez irusten dauan antzera.
Ta alantxe zan. Norbere jaioterria nai bizi zan uritxuaren mugaz aruntz, beste erri, beste eskualde ta
atzerriak egozan, urteetan Nikanor-ek bere buru-irudimenean aintzat bere artu ez zituanak.
Beste eragin eta zartada barria nabaritu ta sentidu eban bere kolkoan.
Beste aldetik, aurtemein entzuniko zurrumurrua
ez zan atetako aizearen intziri utsa. Dorregarai-ren

alabeaz jabetu nairik ebillena, alaba zaarrenaz esan
nai da, ez zan besterik «Lepoker» baiño, Letamendi
alkate jaun berbera.
Eta Dorregarai botikario zintzo ta gizon jatorrak,
zer egin bear ete eban bere alaba zaarrenaz? Galerazo, etxetik egotzi, ala amore-emon arek eukan maiteeskariari?
Letamendi, Argentiñan egona zan urte luzeetan,
eta errira biurtu zanetik, moldegintza ed irargoa jarri
eban, eta ba zituan iru gizon lan orretan jarduten ebenak jarraian.
Naaste ta saltsa artean ibilteko beti gertu egoten
zanaz, arezaz ederto baliauten zan Olarratz erri aretan, bere esaneko taiututeko; beste errietan ganerantzeko buztan-gizon eta menpekoak orniduten zituan
antzera.
Dirudunak, geienbat, politika goitarra egiten eben;
goitar itz orrek sarri askotan, zerutar kutsu urri baiño
izan ez arren.
Diruaren, maitetasunaren eta politikearen arteko
zerikusia eta osterakoa, noiz ta zelako jokabidez
maneauten diran, ez ekian ziur Nikanor-ek. Eta ez zan
arritzekoa aren adiñean orrelako zerak ez ulertutea;
geroag bere, edonoiz ta edonun, buztartu ta banandu,

burrukan jardun eta adiskidetu, iraiñak alkarri jaurti ta
laztan bigunez alkar igurtzi ibilli oi diralako, iru indarrok.
Besteen aldetik, eztabaida askoren ondorenik,
autetsi eben azkenen buruan, euren alkate-geia. Nor,
eta Ubaldo bizargillea, beste iñok nai ez ebalako edo...
Txirringutsen tokian egoala, aldi-pozgarria izan
eben Nikanor-en begi-biotzak. Merketari bere bizikoa
agertu zan ate-ondora, bizikleta baten eske. Garbiñe
zan.
Egoanik dotoreena aukeratu eutsan mutikoak,
neskatilla ederrari. Lantegiko maiaren apal-ganean
egoan erloiu zarrari begitu eutsan, eta ol-baltzean,
egokion lerroan idatzi eban bezeruak ibilkaia artzen
eban orduan.
Artu eban neskatilleak «zoroburdia». Ganean jarri
ta abiau zan polito, bidean gorantz. Nikanor begira ta
begira egokion, eta alakoren batean, ugazabaren baimenaz, aren jarraian urten eban beste txirringuts
batean.
Laster eldu zan neskatillearen parera, baiña aren
atzetxutik joatea erabagi eban, arenmaisutzat ta jagoletzat etsirik bere burua.

Garbiñek aurrerapen aundia egin eban txirringutsean ibilten. Sugearen antzeko zanbuluak egiten
zituan noizean beiñean, baiña osterantzean egoki
yoian pedalai azkar samar eragiñaz, ta gorputza lerden asko eukiaz.
Aldapearen goenera eldu ziran eta an egoan lautada ezagunean gero ta aguroago yoiazan, leenago
esandako eran.
Garbiñe-k ez zirudian asarre. Ta Nikanor, arro ta
eztitan egoan, neskatilla ederrari txirringutsean ibilten berberak irakatsi eutsala-ta.
Orduko bideak, arri koskorrez beteak egozan.
Bitartean, ez eben emengo bide ta kamiñu zaar ez
barriak asfalturik iñoiz ez iñoiz ezagutu, bizikletak
eurak bere, tubularrik oindio ez euken aiñean.
Arrikoskor areetan gain, saltu ta urtika, noiztik noizera, ai! txilio egiten eban neskatoak, ikoti arek
mokorpean egiten eutsoen atximurkaden samina
agertuaz. Orduan, Nikanor-ek, barren egiten eban
gogoz.
Ainbat bidar egin zituen lautada aetako bide
zatian, atzera ta aurrerako osterat. Bein, kataiak urten
eutsan neskearen txirringutsari eta axe konpontzeko,
kataliñan ezarteko, jatsi zan Nikanor bere. Onen

begiak ez egozan lo. Aurrean eukan irudi sotillak,
arnasea eten ala bakanduerazoten eutsan mutillari.
Kataia bere lekura ebanean, eskuak koipe baltzez
loiturik eukazan.
–Eskuak zikindu dozuz.
–Ez deutsa ardurarik. Barriro bere, loituko nituke,
olako usain gozoa artzearren.
–Kolonia-ko ur arrunta da –jardetsi eutsan Garbiñe-k.
Mutillak praka barrenean igurtzi zituan eskuak,
garbitu nairik. Urrengo, tabakua sakeletik atara, ta
zigarroa egiten asi zan, egoera bakartian baretasuna
agertu-erazoteko.
Onetan egozala, «Fiat» txiker bat etorren bidean
beera errirantz, eta oi zalako soiñu durunditsua jo
eban, arako gomazko puxika biribillari, gidariak
marruskaldi latza egiñaz.
Gazteak bide ertzera ziran, alkarren ondoan. Mutillak isiotu eban bere erregaia, ezpanetan jarria.
Madari madaria! Burdiñots zakarra entzun-erazo
ostean, euren paretik igarota al eban baizen aguro,
gelditu egin zan automobil tartaiña.
Illuntzeak, bere izara baltzeranak zabaltzen ziarduan zeru ta lurrean, eta gazteak, beribillean yoiaza-

nak ezagutu ez arren, aretatik kanpora urten eban
gizonezkoaren aotsa ezagutu eben, laster eta damuz,
gazteok, ain zakarkiro agertua atan bere:
–Garbiñe! Etxera geure aurretik.
Neskatillea, agurrik esateko astirik ez adorerik
bage, bizikleta ganera igon eta bideak beera ezkutau
zan beribil kankarruaren aurretik joanaz.
Nikanor bakarrik geratu zan, eta apal ta asarre,
errira zan. Barriren barri, Olarratz jauntxua zan aren
zoritxarren ekarle.
Artizarra zeruan kiñukari agiri zan, artean; mutillak agiñak eta ortzak estutu, ta gizasemeen artean
egozan traba eta alde bardindu eziñak ikusten zituan,
etorkizunaren oztopo bakar ta sakonak lez.
Koloniako urak eukan doaia ala emakumearen
berezko usaiña, bata nai bestea edota biak batean,
usain egingarri ta sentigarri zirala uste eban Nikanorek buru-belarri.
Noiz izango ete eban barriro eretia Garbiñe-ren
ondoan egoteko, aregaz berbetan, areri erion usain
atsegin ta erakarkorra sumauten? Biaramonean,
ausaz, arako lorategiko arboladi gerizpetsuan?

–XIII–
Uriburuko goizeko egunkariak eldu orduko, beste
albista bat, eta ez bapere pozgarria, bala bala ebillen
errian, aozao. Auteskunde atzetik ala aurretiaz sarri
askotan agertu oi dan alorta edo emoia.
Arako gazte apaiña, Markos ta Ubaldo lagun,
Dorregaraiñera gau atan joaten ikusia, Bolinaga bere
izenez, kalean aurkitu ebela gau-jagolak, zaurituta,
sekulako zartadakoa barruna ondoren. Konorta erdi
galdurik ei egoan. Zirudianez, beste alderdikoak –iru
ei ziran– emon eutsen lepo betena, eta an utzi eben,
kale bazter illunean etzanda, luze.
Txiñelburua ta osatzaillea eroan ei zituen eguna
argitu zaneko aren etxera, eta oneetatik bakotxak
bere eretxia argiro azaldu gura ez geroago. Barri
tamalgarri au zabal ebillen errian.
Osatzaillea ez zan ez bataren ez bestearen aldeko,
eta txiñel-burua bera bere, zuurra izanik berba ta esanetan, ez zan «belarria» iñori erakusteko zale. Erri
osoagaz bizi bear eben, ta beste batzuek oi ebenkemen ta burrukarako odol-giro berorik ez eben agertzen. Zauria egin eutsen Bolinaga gazteari arpegi-

arpegian. Eskuaz egiña zan ala ez, zer esan aundiak
ebiltzan jente artean. Auteskundeetako lenengo gizoparia, ta bizia ganera, ba ekien nor zan. Baiña opari
orrek, geienen burutapenez, bere ordaiña eskatzen
eban, zorra zuritua izan zeitean. Beste aldeko norbaitek barruna bearko eban aren tertzioko lepokadea.
Eskubide bardiña egoan alde bientzat.
Aspaldiko alkar-artuemonetako itxaso barean,
urak irakiten asiak egozan eta lendabiziko baga gogorrak, bere itxura ankerraren muturra azladaurik
eukan.
Nikanor-ek, orra ba nundik nora ekusan beste
jazoera barria, labatik arakoa, gizarteko gorabeeren
artean.
Elementu barriez konturatu zan. Maitetasuna,
almena, indarra, dirua. Oneezaz ba ekian zerbait.
Gorrotoa, izter-begia, odola...
Ez zan bizimodua, benetan bere, olgetan eta txantxetan ibilteko zera. Bideak ez egozan aske; edonun
egozan mugarriak, loturak, eragozpenak. Uri baketsuan, goizetik gabera, talde bik ziarduen ikaragarriro
alkarren kontra, paperen bitarteko gudua gertauten;
baiña paperez ganera, goganbearra ta edena sortu oi
dauan eziñikusi ta matasea.

Tutulu-ren dendara zanean, Nikanor-ek barruan
mustaurik eroian beazunaren mingotsa. Saldu zituan
egunkarien diru-garbiketea egin orduko ikusi ebanak,
atsekabea ta egoneziña sortu eutsan biotzean.
Txirringutsen olabera joan zanaz batera urten
eban erritik bidai-beribillak, eta antxe barruan yoiala
ikusi eban Garbiñe. Geroago, kalean, Olarratz-en neskamearen zain egon zan, dendaren batera joan zeintekeala-ta. Izan bere, kalean ikusi eban otsein bat.
Garbiñe, errian egotekotan zan, luzaroago bere, baiña
aren osabeak gabaz agindu eutsan biaramonean bertan joan zeiteala etxera, bere errira. Nikanor-egaitik
ete zan erabagi zorrotz ori, an illuntzean, bidean, alkarregaz eskuz-esku edo buruz-buru ikusi zitualako.
Olarratz-en izenaz ta izanaz birao zikiñak jaurti
zituan mutikoak, miiña galanto astinduaz. Sugearen
eztena zirudian une aretan.
Dorregarai-ren taldekoak, bear zan zigorra ta
beroaldia emoteko gauza ez baldin ba ziran; odol-zartada axe, modu egokian apenduteko bizarri ezpa
eben, naikoa zala Nikanor bera, uste eban, Olarratz
jauntxuaren kaltean okerreriaren bat egiteko. Ez

eutsan ostera, iñortxuri esango, bere samiña apartekoa ta berezia zalako.
Egun aetako orduak, bere eskuz zuzentasun-egarria asetzeko era aukerakoa asmauten emongo
zituan. Damutuko yakon bai, jauntxu zitalari, gura
ebana egiten oitua egotea.
Beste enparauak ez ete eben eskubide ainbatekoa, naizta gazteago izan ala txiroago, zer askotan
norberak gura ebana egiteko?
Luzeretxi eutsen, gogaitaren gogaitan, egun aretako orduai. Txirringutsen arazoak nekagarri izan
yakazan. Piñoe batzuk garbitu, frenuak estut, errdioak
barriztau...
Noizean bein, mutiko bat, gazte bat etorren bizikleta eske, ibiltalditxua egiteko. Iñoiz, neskatillaren
bat edo beste bere bai. Ostera, ez egoan Garbiñe an
ikusterik. Eta zegaitik?
Illuntzean, bizartegirakoan, ikusi zituan an, atzeko
gelan iru-lau gizon lanean, eleziñoetako izenkadak
ikusten ta ikasten. Beste egunetan bai, baiña orduan
ez egoan an, Bolinaga, buruan takarreko gozoa emon
eutsena. Nikanor-en buruak ez eban etsedenik nai.
Kalean ibilli zan, baterik bestera, aizetan, alako gogo-

etak berotasun larregi egin bai leutsen. Ez eban, orraitiño, iñok jakingo aren asmorik aurretiaz. Naikoa ta
larregi zan bera soillik, erabagiak artzeko ta betetzeko.
Mendi bizkarretan eguzkia, goiztar laztan epelak
sakabanatuten zituanean, Nikanor-ek, bere egotekoari azken zerzelada ta zeetasunak eratxekiten ziarduan.
Tutulu-neko dendara sartu zan, bipil ta eragin.
Agertu-olesa egin eban, baiña, isiltasuna besterik ez
egoan an. Ez egoan iñor. Alde guztietara begira jardun, eta denda-osteko atea zabalik ikusi ta araxe joan
zan. Armario aundi bat egoan, goitik beerañokoa.
Erdian, mai illun bat, eta inguru, lau silla, egin ziranetik barriztau bakoak.
Mai-ganean, zamau gorri-illun bat, irudiz ta loraz
betea. Eta maiaren albertxioan karpeta baltza,buzkantz lodikoa, izorra bai legoan. Zer ete egoan an?
Tutulu-ren irabazien paperak? Nikanor-ek berak egunkariak saldu, eta arek jasoten zituan koipe ta giarrak?
Jakingurea zolitu yakan, eta ortik, ikusgurea. Karpetaren azala jaso eban malgukiro. paper pilloa ikusi
eban. Batzuk alkarri jsoiak, eskudak, txortak, ertzetan
marra gorriz eta urdiñez beteak.

Ezagutzen zituan Nikanor paper aek. Auteskunde
izenkada paperak ziran. Itsumustuan artu eban josoriko mordo bat, azpikoa. Ta kolkoan sartu eban, elastikupean. Beste alako asko geratzen ziran karpeta koipeztuan.
Ariñak arin biurtu zan denda-ostetik, dendara.
Barriro otsegin eban. Nun arraio ete egozan Tutulu ta
onen alabea? Emaztea nunbait, goian, etxeko sukaldean.
Orduan, kalera zan mutikoa, beingoan. Eta nora
joango? Ta bere ugazabaren aitaren dendaratz joan
zan, Peru zapatariaganantz. Au, bere tegian egoan.
Ziñu bat egin eutsan mutikoak Lustreputx-eri buru
begiekaz, barru-aldera joan nai leukela adierazoaz.
Barruko gelan, isilik, agirian jarri eutsan elastikupean eroiana.
–Ezta egia izango?... Baita! Olako mutillik!! Txori
fiñon lumak ederto onduko ditugu.
Paper-txorteari ikustaldi batzuk egiteko, betaurrekoak jarri zutan zapatari maltzurrak. Auteskundeetarako kolegio diralakoen lista guztiak egozan alkarri
josiak. Marka urdiñez ertzaturik egozan izenak. liberalen alderakoak ziran, nunbait. Marra gorriz ikutuak,
ostera aen areriotzakoenak. Antxe egoan Peruren

izena bere, lorratz gorriez apaindua Eta ezetariko seiñale barik agiri ziranak... ez urdin ez gorri... zalantzan
jarriak. Marka bageak ziran erosi, irabai ta lortu bear
ziran... tentelak. Labankeriz ala indarrez, ezkurez ala
zemaiez. Langille eske egozan alor landukak; aize
indartsu ala ziriñenak narras eroango zituan orbel ibiltaunak...
Eta zergaitik ez esan? Arako «bolillak» sartzeko
egokienak. orrelantxe bere, agertu oi da alde nagusiaren asmoa, indarra ta gogoa, bakotxa al dauan lapikokoa gantz, sain nai koipez geituta maneau ostean.
Pozik gorde zituan paperok giltzapean, zaptariak.
Kanporantz urten eben biak. Mutillak, zaarraren eskerrak jaso zituan, eta joan zan bere bidean.
Nikanor, barriren barri, Tutulu-ren dendara sartu
zan. Aren emaztea egoan orduan.
–Ez al dago Kosme jauna?
Ez egoan etxean, ez errian. Auzoetara, erbestera
joana zan, Olarratz jaunagaz, botu-solo ta lurraldeak
aurretiaz godatu, atxurtu, saratu ta ongarritu bearrez.
–Ba, andrea... ezin negi nik geiago egunerokorik
saldu.
–Zer ba...?

–An lantegian len baino lan aundiago dogu; eta,
orregaitik da.
–Tira ba! Esango deutsat gure gizonari etorri daitenean.
Tutulu-ren emaztea, andra nasaia zan, eroan aundikoa, iñoren zeregiñak ardura esatekorik emoten ez
eutsenetarikoa. Zer ekian arek politika-konturik?
Errien gogoa baiño bere, jauntxuen guraria paper baltziturikoetan agertzea zetarako zanik?
Ta goiz aretan, bidaia eldu ostean, an gelditu zan
Bakarrekoaren pardela jabe bage, lurrean etzunda.
Beste egunkarien saltzailleak aguro jardun eben
euren paperak saltzen eta zabaltzen.
«Bakarrekoa»ren erosleak galdez ta errenkuraz
ebiltzan. Baiña arduradunik agertu ez, ta batzuk euren
kontrau banakoak artu, eta besteak ara ona aldendu
ta joan ziran, ezer jaso bage. Egun aretan, ainbat eta
ainbat aldaki antxe geratu ziran...
Ori ete zan Nikanor-en jokaera guztia, jauntxuaren
kaltez?
Illunabarrean, Tutulu errira zanean eta karteruak
paketea ia osorik an eukala jakin-erazo eutsanean,
goiak eta beiak ausi bearren asi zan, emazteari ta alabeari gora goraka. Ta nun arraio ebillela Nikanor

mutur zikiña? Erbestean lan eta lan jardun, eta orra,
errian bertan, soloak landa eta alorrak larre...
Edonor sututekoa zan. Eta Tutulu, errezoi aundiagoz.
Nikanor-ek egingo zituan barreak, Tutuluri ezezik,
Olarratz jaunari berari bere sartu eutsan ziri bikotxagaitik...!

–XIV–
Auteskundeetako gogo-aroa susmauten zan
errian, geroago ta erreago. Alde batekoak eta bestekoak gauero batzen ziran an or emen, baiña toki gorenak bi ziran, irakurleak dakianez: batzuk, Tutuluren
denda osteko gelan euken bilkura-lekua; besteak,
Ubaldoren bizartegian, Peru zapatariaren dendaostean nai Dorregarairen botika-ondoan.
Egunkarietan agertu zituen agertu, errietako
aukerageiak, kandidatuen izenak, eta ori jakiñik, bai
batekoak eta bai bestekoak, bakotxak bere opillari su
egiten aleginduten ziran.
Eliza-kolorez, santubidetasunez ta zintzotasunez
jaztenzituen batzuek euren asmoak, eta euren gizon
auta-geiak birtute orrekaz ornidurik egozala autortu.
Iñoiz euki eben zirkulu edo zurkulua, Mogelek esan
eukeanez, batzanduteko baztertxu egoki lez; baiña
diruz eldu-eziñik ibili ba beti, eta kontserjetasunaren
ardurea duban iñok artu nai ez-ta, porrot egiten eban
txitean pitean batzar-leku berezia izate orrek.
Askatasunaren izenean, aurrerapenen ezaugarriz
arako «laissez faire»... al dauanari, orixe zan besteen

egitamua. Erregerik izan ala ez, orretarik urrun ebiltzan artalde bietarikorik ugari.
Koxka ta untzea, agindutea zan. Askorentzat gustagarria dan egitada indarduna. Orixe zan kontua.
Bataren eta bestearen irudipean, amaika aldeko
ta kontrako lagun izan oi zan jentartean. Leengoan
bateriko ziranak, urrengo berez-aldietan, gitxi ala
asko, bestera joten eban. Barruko errazoiez, biotzeko
eragiñez ala sakelaren komenetziaz ziarduen euren
urratsetan.
Ezin-ikusiaren menpe bere, eurrez sortzendira
arerioak. Oneen artean egoan Nikanor. Okotzeraiño
beteta eukan Olarratzek. Ezin zeintekezan ba, alkarrekin joan mutikoa ta zalduna. Betiko asarrea erne
yakan Nikanor-eri bularrean, aren ezespenak eta
erdeiñuak zirala-ta.
Baztarren barragari jarri nai eban Olarratz. Eta
orretarako zerbait kalte egingo eutsan egin, aberats
ari. Eleziñoiak baiño bederatzi egun leenago, sapatu
gabean, iñori ezertxu bere adierazo bage, gerturik
eukan zer egin.
Afari iskia jan ostean, ama, ondoezaz egoala-ta,
oera goizetik joan zan. Nikanor, gauaren ganera, Ola-

rratz jaunaren baratz ingurura eldu zan. Begira ta
begira jardun eban, eta ortu orren ormeari, bidebarri
aldeko ormeari, gora samarra eretxi eutsan; eta
eraso-aldia, albotik, saietsetik egitea erabagi eban.
Auzoko ortuko orma zaarretan zear sartu zan. An,
madari-ondo luzera igonik, Olarratzen ortuko ormaganera eldu zan. Gero, saltu bizkorra egin, ta an
egoan ortu barruan.
Isiltasun aundia. Zaporen batek edo bestek fli-flu...
soiñu bakar ta nekagarria entzun-erazoten eban. Iretargiak ez eukan indar esatekorik, bere izpi ta distira
larrietan. Zana zala, agiri zan zeozer, eta mutikoa
abiau zan aguro, txakurra egon oi zan okuillurantz.
Onek, zaunka egiteko gertu egoala, berbere izena ez
eban entzun ba?
–«Lipar»!
Patariak, ots ezaguna entzunik, intziri samurra
egin eban. Oi dalako azur-zati ederra eskeiñi eutsan
mutikoak, eta txakurrak laster ekin eutsan agin-jokoan.
Urrengo, etxola nagusira joan zan. Atea ggor
samar egoan ertsita. Ate zaarrari, burdiña luzangatxu
baten bitartez, saka ta saka jardunaz, amoremon eragin eutsan. Orduan, Nikanor-ek, sakeletatik bildura

koskor batzuk atara zituan. Batean, gari-uruna eukan,
urun zuria. An urrean egoan morko zabal batean
eskuak busti zituan, eta beian marruskauaz, lurrez
zikindu zituan atzamarrak. Urrengo, urun zuriz jantzi
zituan atzapar loditu-barriak.
Gero, oilloen tegiraiño sartu zan, eta beste paketetxuan aentzat eroian janaria zabaldu eban oilloen
jan-ontzietan eta lurrean bere bai, parrastadan
botauaz. Oparo euken egazti otzanok gozagarri
barria; ez zan, ain zuzen, arto-ore onurakorra, eden
zitala baiño.
Antxe egoan areto tatan politean arasa txukuna,
Olarratzek eskopetak-eta, gordetzen zituan tokia.
Antxe egongo zan, ausaz, arako esku-makilla dotorea
bere; umekondo zanean amaika bidar axe ostuteko
gogoa izan ebana: makilla narruz jantzia, barruan sastakai fiña eukana.
Baiña aldi aek joanak ziran. Ez eban nai orduan
Nikanor-ek ezetan lapur agertu. Kalte egin gura
eutsan, isillik. Eta iraindu bere bai, zaldunaren arrokeri ta almen neurribakoari, zama ta urratu agiria ezarriaz.
Ta orretarako, esandakoa egin ostean, lotsa galdukoaren egitadea bururatu yakan. Salatxuaren erdi-

erdian, asazkaldiaren aundiz, galtzak eratsi eta...
korotz morrosko baltza utzi eban, gaizkille ezezagunaren errubrika totolo ezezagunagoa bai litzan.
Galtza euren tokiratu, eta «Lipar» apalak azurrari
azkenengo aginkadak egiten eutsazan bitartean,
ateari, bere lekuan sartzeko bultzakada batzuk egin,
bere burdiñatxua gorde, ta etorri zan bidetik joan zan.
Orman gora barriro igoteko, esku-eskillara bat
ezarri eban egoki, arresiari eutsala. Goienera zanean,
beste ortuko madari-arbole begiztau eban, ta ormaganean jesarrita, oiñakaz aztamuka ziarduan, adar
ironetan bere gorputza ipinteko. Zutundu zan, adarganean.
Sirats biurria, ostera, aurka egon nunbait, eta adarrak, grakada latza egin eban. Beiak beera asi zan
Nikanor, eta eskuaz adar-mutur singleari oratu eziñik.
Beingoan geratu zan; min artzen eban, barriz. Mutilla,
zintzilik geratu zan, esegita, zankoloka. Iztarrartean
sarturik eukan adar ausiaren punta zorrotz zozpalduna. Aragian sarturik eukala iruditu yakan, prakak urratu ondoren. Toki minberaan, ain zuzen.
Ez zan, izan bere, egoera gustagarria, ta al izan
eban baizen laster, beso ta eskuen indarrez jagi al
izan zan apur bat. Adar ausia katigaturik eukan lotsa-

ri-zorroan, kozkoillean. Askatu, eta adarrik adar jatsi
zan, samiñez. Ikutu eban alde mindua, eta odolak
busti eutsazan esku leen-zikinduak.
Lurrean jesarri zan apur batean. Miña, ezagunean
ibitu yakan, eta jagi, ta asi zan ibilten, errenka ta bildurrez. Erreten eukan, bero bero, zauri egin barria.
urrengo ortuko orma apalagoaren ganetik zear igarotea, nekez egin eban.
Leen bai leen, al eban giñoan, etxeratzea erabagi
eban. Urreratu zan erriratz, ta kanpo aldetiko kalean
zear, okerreko bidea artu eban, baiña beraizik eta
jakiñez. Plaza aldera agertu ordez, bide luzeagoari
ekin eutsan, itxurakerizkoagoa izan eiten.
Etxerako mailletan gora yoiala, neke ta min aundiago susmauten eban Nikanor-ek. Zauriak oztuagota. Isilik sartu zan etxera. Eskuak garbitu zituan lenengo, amak kaleko iturritik ekarririko ura, pedarrean
arturik. Galtza eratsi, –barrukorik ez eukan– eta lotsari-aldeko azpiko azala urraturik eukala ikusi eban bere
begiz. Odola, zorionez, gelditurik egoan, gogortuta,
baiña ez osoro. Minberaa eukan, zauria. An, komada
zaareko mantar artean, aurkitu eban trapu zuritxu
bat, eta bere toki minduan polito polito ezarri.

Miñondoko makaltasunez ta egiñiko ibillera makurraren nekeaz, oian sartu zanaz batera, loak artu
eban.
***
Lenengo itzartu zanean, min sentiduten eban.
Egoeraz aldatu gorputza, ta barriren barri lo.
Amaren deiak uxatu-erazo eutsan lo asibarria.
Oiñazez egoan ama, alboko miñez. Alborengoa ete
eukan? Medikuaren billa joan zeiteala, eguna argitu
baizen laster, eregu egin eutsan.
Osatzaillearen billa kaleak-kale iñorentzat, sendagaillu premiñaz berbera egon-ta!... Ala ta bere, nagi
bai nagi, jagi zan ta miñaren erraldia, zauriaren alea
minsor ebalarik, agiñak estututen zituan, nekari eutsi
nairik.
Zana zala, medikua etxera joango yakan, eta orrelan, bere biziko aukerea izango eban, bere iztarrarteko miña erakusteko.
Etxean aurkitu eban osatzaillea. Nikanor, aspaldi
ezaguna eban. alkarregaz abiau ziran geisoarenganantz. Nikanor, anka zabalik ebillen, eta astiro.

–Zer daukak ik. orrelan ibilteko? Bizikletan larregi
ibilli al aiz, ala zer? Egosturik agoala, dirudi.
–Bai, jauna, olakoren bat. Etxean esango deutsat
isillean, bedorri... abadearen antzekoa da-ta.
Osatzailleak irribarrez erantzun eutsan.
–Orain ez dok «Bakarrekoa» saltzen, ezta?
–Ba!... Tutulu-k zentimu gitxi emoten eustan, eta
aspertu nintzan erdi utsean lan egiten.
Ama ikertu eban medikuak. Eskuturreko tintiña
neurtu eutsan. Arpegira begiratu eutsan eta begietara
bere bai.
–Nogaz bizi zaree?
–Ama ta biok, soillik.
–Orduan... geisoetxera eroan bearko dogu. Biriak
artuak ditu; biak ganera. Alborengoa dauka.
Sueterantz eroan eban mutillak, osatzaillea. Eta
antxe, galtzak erantsi ta erakutsi eutsan bere sarrastakoa, aragi bizi eukana. Ez zan gauza aundia, zorionez, minberea izan arren. Botika nabar bat erosi egiala, sakia igurtzi gibunean jagoteko. Esan bere bai,
mutillak, isil isillik, gau aretako ibillera galdu-gordekoa.
Medikua barreari eutsi eziñik egoan.
–Ondo egiña!

Nikanor-en barrua errime nasaitu zan. Ba ekian
entzulea, Olarratzen aldekoa ez zana, ta ezta gizon
txalua bere. Biak bietara gordeko ebela isileko ori,
mundu mundu, izan zan aen egiunea.
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Batetik bestera - 06
  • Büleklär
  • Batetik bestera - 01
    Süzlärneñ gomumi sanı 3819
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2014
    25.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Batetik bestera - 02
    Süzlärneñ gomumi sanı 3758
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2039
    23.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    35.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Batetik bestera - 03
    Süzlärneñ gomumi sanı 3892
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1911
    26.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Batetik bestera - 04
    Süzlärneñ gomumi sanı 3772
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1882
    26.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Batetik bestera - 05
    Süzlärneñ gomumi sanı 3768
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1977
    25.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Batetik bestera - 06
    Süzlärneñ gomumi sanı 3831
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2034
    25.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Batetik bestera - 07
    Süzlärneñ gomumi sanı 3841
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1963
    24.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Batetik bestera - 08
    Süzlärneñ gomumi sanı 3886
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1948
    26.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Batetik bestera - 09
    Süzlärneñ gomumi sanı 3898
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1945
    26.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Batetik bestera - 10
    Süzlärneñ gomumi sanı 3901
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1900
    28.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Batetik bestera - 11
    Süzlärneñ gomumi sanı 2775
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1568
    29.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.