Banhar - 4

Süzlärneñ gomumi sanı 3888
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1646
31.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
46.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
53.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
oihaletan: Bahnarrak gatz tratuan, Annarneko
aldekoak bereziki. Denbora batez Jaraitarrak
zirelako bertze salbai batzu baziren beheraxago:
Hadrongarren beldurrez, norapeit joanak dire
aspaldi.

Berri eta xehetasun hauk guziak Nere Jaun
Cuenoti helarazi giniozkalarik, bakhotxari gure
xokoa eman zaukun. Aita Fontaine joan zitzaukun beraz Jaraitarrekin bizitzerat: Aita Combes
Banharrekin gelditu zen. Sedangesak neretzat
ziren. Jaun aphezpikuak bethi bazuen bere gibelasmua apheztegi baten nunbeit egiteko. Horra
zertakotz igorri zituen beraz Aita Desgouts eta
Do Rogaotarren erdirat. Aphezpikuaren manuak
Jainkoarenak dire aphezarentzat. Bakhotxak
lorietan hartu zuen beraz bere bidea… edo hobeki, bide horren hartzeko xedea…
Bainan Aita Fontaine eta ni nola hel gure
tokietarat; eta guziz nun koka, harat heldu ondoan? Eta hainbertzenarekin horra nun atherat
heldu zaukun Kontrangeko etxeko-jaun handienetarik bat. Kontrang herriska gothor bat da,
Sedangesen eskualdean. Sedangesen mintzaira
bera dute Kontrangen. Ez dautzuet haatik errana
Sedangesek eta Jaraitarrek bi mintzaira dituztela, eta mintzaira horietarik batek eta bertzeak ez
dutela banharrarekin Bezkoitzeko Eskuararekin
baino ahaidetasun gehiago. Gure gizonak
Banang zuen izena. Nola frangotan beren egite-

koentzat Laostarrekin gurutzatzen baitire Kontrangekoak, gure begitarteak etzituela bertze
salbaiak bezenbat harrituko eta lotsatuko eginik,
Banangi tipust-tapast galdetu nion eia nahiko
ninduen, saritan, bere herriraino segitu. Baietz
segurki, eta bi egun nere beha egon zen. Katiximaren egiteko, Anamita bat nerekin hartu nuen.
Aita Combes ere jarraiki zitzaukun, nun eta nola
kokatzen ginen ikusteko, gure buruzagi bezala
jaun aphezpikuari lehenbailehen berrien helarazteko. Biharamunean berean itzuli zen haatik
bere etxera.
Aita Fontainek etzuen zenbeit egunen buruan
baizik Jaraieko bidea hartu. Poley-Chunen hautatu zuen here egoitza.
Gisa hortan salbaietako elizadi berriak hedadura pollita bazuen: Koxametik Kontrangerat,
Kontrangetik Poley-Churat, Rohai erdian. Aita
Fontaine eta ni egun baten bidean ginen Rohaietik: Aita Combes gu baino hainitz hurbilago.
Geroxago, indarrak itzuli ondoan, hameka
eta hameka aldiz goizean abiatu naiz etxetik…
eta lo egin Koxamen!

HAMARGARREN KAPITULUA
Lehen urthea Sedangesekin
1852garren urthean joan nintzen Kontrangerat, eta erran dut nola jarraiki zautan haradino
Aita Combes. Adixkide maite horrek bere etxeko
bidea hartu zuelarik, ilhundura tzar bat eta ezin
erranezko lotsa sartu zauzkidan gorphutz
guzian. Alabainan salbaien erdian bakharrik gelditzea, heyen mintzairatik hitz bat jakin gabe, ez
othe da lotsagarri? Banharren mintzaira ez
nakien segurki errotik oraino, bainan bederen
nere burua nolazpeit adiarazten ahal nuen. Kontrangen aldiz! Lana haste nuen egundaino bezala.
Salbai baten etxean egin nuen nere egoitza.
Ahal den egoitza, haatik. Jada berrogoita hamar
bat bizitzale bazen etxe hartan, gizon, emazte
eta haur. Erran gabe doa, oro nahas-mahas bizi
zirela, gela jan-toki eta jan-tokia sukalde. Hango
oihu eta kalapitekin, nere othoitzak ez netzazken
egin. Nola bizi halako tokian? Egunez egun urthea zuen, Aita Desgouts onarekin bidean heldu

ginelarik, zangoan minhartu zuela Dok. Orduan
nere baitan egin nuen urthe baten ongi bururatzeko gaizki hasi behar zela. Bertze urthea ere
gaizki hasten nuela erran ditake. Gurutze hau
nola jasan bakharrik? Bainan, ez: ez nintzen bakharrik! Eta benedikatua izan bedi segurki, berak
kalitza ondoraino hustu ondoan, kalitza eskaintzen dion dohakabeari hainbertze eztitasun
aldean ematen duen Jainko guziz Ona!
Nere xokoan etzana nindagon jada, gaua
bezen ilhun, nere bihotzmin handia Jainkoari
eskainirik, arrats hartan. Hainbertzenarekin
horra nun salbaiak lerroan sartzen diren etxean.
Bainan zer da hau? Sartu bezen laster, oro
berritz kanporat joan ziren. Iduritu zitzautan
nigarrez ari zirela. Banharrez emazte bati berehala galdetu nion zer zuten nigar egiteko. Guti
edo aski bazakien banharra eta ihardetsi zautan
eia ez nintzen ohartu oro xoko berean izatu zirela: xoko hartan bazela eri bat hiltzen ari zena.
Xutitu nintzen, hori aditu orduko, eta ni ere xokorat hurbildu. Oraino bulharretako haur gaixo bat
zoan hiltzerat. Ur xorta bat harturik pegarretik,
berehala bathaiatu nuen Aitaren eta Semearen

eta Izpiritu Sainduaren izenean. Haurrak etzuen
naski bertzerik igurikatzen: bathaiatu orduko
azken hatsa emanik hila zen! Oi, zoin gogotik
egin nion aingeru ttipi hari oihu: «Hoa, hoa, laster zeru gorenerat, han neretzat othoitz egiteko!» Berritz nere xokorat itzuli nintzelarik, Aita
Combes eta oro ahantziak nituen eta atseginezko nigarrak heldu zauzkidan begietarat, arima
bat salbaturik. Latzgarri da ororen uztea: latzgarri aitatto eta amatto, anai-arrebak azken aldikotz besarkaturik desterrurat joaitea, bainan
gero zer sariak ematen diozkan Jainkoak, horiek
eginik, sinhestearen hedatzerat doazinari! Arima
baten salbatzea!
Irrisak huts egina zuen urthe hartan Kontrangen. Jendea lotsa litake Frantzian ogiak hola huts
egin baleza. Ez da batere lotsatzen salbaia. Landak eman ez dion jatekoa oihanak emanen diola
badaki. Oihaneko aihen eta landare ttipi zenbeiten erroak dena irin dire. Lur-sagarraren iduria
balukete kasik. Hetarik biziko da beraz hemengo
jendea, nahiz, egia errateko, delako erroak
beren irin guziaren gatik ez diren ahotik ezin
utziak eta ahulen azkartzeko eginak! Kontran-

gen etzen beraz irrisik. Haratxagoko herri
batean, hala-hala, zer-nahi bazuten bildua:
Hamongen. Harat joaiten nintzen nere doiaren
erosterat. Jada ehoa hartzen nuen, gero harekin,
jan truk, Kontrangeko atxo xahar bati nere bazkari-afarien eginarazteko. Gaixo atxoak etzuen
bizitzekorik eta indarrak joantxeak zituen oihanean erroen ondotik abiatzeko. Ederki eroria
zuen beraz. Bere semea bezala maitatu ninduen
laster. Mintzaira ikasixe nueneko, hasi nitzaion,
Jainkoaz mintzatzen eta geroxago girixtinotu
nuen.
Lehen urthean ez nuen errateko lan handihandirik egin: mintzairaren ikasten arizan nintzen gehienik. Goiz eta arratsetan, ihiztariak
xoria bezala, hitz batzu airerat atxematen
baniozkaten salbaieri, egun guzia hitz horiekin
zerbeit moldatu beharrez ariko nintzen. Banharren mintzairaz jada erran dautzuetana hemengoaz berritz erran dezaket: libururik gabe ez
direla aise ikasten mintzairak, hau bertzeak
bezala. Koxamen bederen hiruzpalau baginen
eta elgar lagunt ginezaken, elgar susta. Hemen
bakharrik ari behar. Egunak oihanean iragaiten

nituen ardura, harat eta hunat, aski ilhun zenbeit
aldiz. Ilhabetean behin edo bigetan lagunen
ikusterat joaiten nintzen haatik. Oi, zoin laster
iragaiten zauzkidan hango orenak! Alabainan
gero deusik ez nuen Kontrangen, ez meza saindurik ez bertzerik! Nigar egin badut behin edo
bertze, uste duzue Jainkoak ez dauzkidala nigar
horiek barkatu? Egia erran behar dautzuet haatik: behinere nere nigarrek ez dutela sobera denbora iraun: handik edo hemendik bethi zerbeitek
begiak xukatzen zauzkidan! Eta bertzalde banakien mina eta bihotzmina direla misionesten
legeak! Azkenekotz nere othoitzetako liburua ez
othe nuen bethi nerekin, pinpirin beltzen urruntzeko?
Ni nindagon etxeko nausiak Lam zuen izena.
Hemen gaindi gizon guti ikusi dut hoin buru onekorik. Bi seme bazituen: Ngam eta Ngui. Hemengo etxeetan ez da egoitza berezirik ezkonduentzat baizik. Lam alharguna zen. Gurekin egiten
zuen beraz lo harek ere eta arratsak elgarren
aldean iragaiten gintuen, su handi baten ondoan, jada adixkide handi, eta hura nuen hango
mintzairaren irakasle hoberena. Behin baino

gehiagotan, othoitzen erraten ari nintzelarik,
beha eta beha zagola oharturik, Jainkoari nola
galdetzen nion gizon gaixoa lehenbailehen argi
zezan! Bi semeak ere, Ngui guziz, maiz eta maiz
neri beha zauden. Mintzairan trebatzen hasi nintzelarik, Lamek egiten etzautan galderik ez da,
Frantziaz, sor-herriaz, orotaz.
—«Aita eta ama bizi ditutzu oraino?»
—«Bai».
—«Baditutzu anai-arrebak?»
— «Bai».
—«Zertako utzi ditutzu beraz?»
—«Zueri egiaz mintzatzeko, zuen argitzeko,
zuen ifernutik begiratzeko eta zeru ederrerat
helarazteko».
—«Eta berritz zure herrirat itzuli gogo duzu?»
—«Orai bezala balinbanaiz bederen, ez:
hemen hiltzeko xedearekin ethorria nauk».
—«Bihotzik ez duzu beraz? Zure ama ez duzu
maite?»
—«Hik ez dituk oraino horiek aditzen ahal!
Geroxago ikusiko duk, ongi mintzaira ikasi-eta
Jainkoaz mintzatuko nitzauzuelarik. Bainan etza-

dak othoi erran nere ama ez dutala maite: min
egiten dautak!»
Ixiltzen zen orduan. Bainan duda bat gelditzen zitzaion halere: begietarik ageri zuen.
Mintzairan askitsu trebatu-eta, ez nintzen
gehiago guti baizik egoten etxean: salbaiak
norat baitzoazin, eta harat joaiten nintzen hek
bezala, guziz burdin lanetan ari ziren eskualdetarat zoazilarik.
Kondatu behar dautzuet hemen Toproh deithu herri batetarat egin itzuli bat. Ixtorioak balio
du. Lehenik erran behar dautzuet haatik hemen
gaindi xori mota baten kantuan sekulako sinhestea badutela. Xoria bidean doanari aintzinetik
hasten bazaio kantuz, irrisku zerbeit bada
bidean: gibeletik hasten bada, irriskua ttipixago
da. Eskuin eta ezkerreko kantuak ere zerbeit
erran nahi du. Ahantzia dut zer. Dena dela, egun
hartan Toprohrat zoazila ikasirik, salbaieri jarraiki nintzen. Delako xoriek etzaukuten makhurrik
kantatu bidean eta arras ongi heldu ginen
Toprohrat. Etzen arras ilhuna oraino. Bainan
«dieng» zen herria eta ez gintuzten sartzerat
utzi.

—«Xoriek ez daukute deusik erran?»
—«Baditake: bainan herri hau «dieng» da eta
arras «dieng»: etzaituztegu sartzerat utziko, eta
gehiago dena, ez dautzuegu irrisarik salduko!»
Lagun guziak harrituak nituen! Gehixago
behar zuten harritu, geroxago. Ez ginenaz geroz
Toprohn sartzen ahal, joan ginen bertze herri
bati buruz, denborarik galdu gabe. Hogang etzen
urrun. Zorigaitzez, herri hau ere «dieng» zen!
Eta euria hasten, futxo! Lehen herrirat oren
baten bidea bazen; Kodem ere «dieng» atxeman
ginuen! Larruraino bustiak ginen oro. Gau ilhunagorik ez da ikusten eta bideak odol-edalez
estaliak! Zangoetarik, ixterretarik, gorphutz
guzitik, dotzenaka lothuak gintuen noiz-nahi! Ez
ginakien gehiago norat joka, ximista batek
urruntxago etxola bat argitu zaukularik! Lasterka joanik, oro kokatu ginen nolazpeit. Lehertua
nintzen. Odol-edaleek egin zauri guzien gatik
berehala lokhartu nintzen halere. Denbora laburrentzat: hotzak iratzar-arazi ninduen, kaskaran.
Lagun guziak su eder bat eginik, idortzen eta
berotzen ari ziren goxoki, kuia biribil bat egosten
ari zitzaioten denboran. Basa-gathu bat ikusi

zutela erran zautedan, bainan suak lotsaturik
ihesi joan zela. Goseak ez du legerik: kuiatik
eskaini zautedanean poxi bat, gogotik hartu nioten eta jan! Eguna arras argitu gabe, berritz
bidearen gainean ginen, bezperan bezen fresko
eta alegera. Gutik egin zuen haatik ibaia handi
batean ez baiginen oro itho, geiak eremanik!
Hamar orenak bagintuen Kontrangen sartzean.
Geroztik trufa ederrik egiten diotek salbaieri
beren xorien kantuaz!
Eri, eta eri handi oraino, egon nintzen hortarik lekora. Etsitu ninduten-eta lauzpabortz egunez! Lamen etxean berrogoita hamar bat lagun
baitzen, ez nuen xokorik neretzat: ororen erdian
behar nuen bizi. Egun batez, berrogoi bat itzuli
gutienetik egin behar izatu nituen kanporat, eta
azkenean, flakoaren flakoaz, zabal-zabala lurrerat erori nintzen nunbeit! Hantxe iragan nituen
hogoita lau oren luze, sukharrarekin borroka, ur
xortarik gabe! Etxerat itzuli nintzenean, orok hil
bat heldu zitzaiotela uste izan zuten. Jaterat
eman nahi zautedan, eta ez nuen jaten ahal.
Lotsatu ziren. Hilak bizieri agertzen direla sinhestea baitute, nola etzitzaioten ni bezalako hil

bat agertuko? Eta ni bezalako hil batek zer etzioten eginen? Zenbeit othoitz egin zautedan
orduantxe gaixoek, othoi ez nadin gaixtoegi izan
hil-eta! Hatsa doidoia hartzen, eta holako xorokeriak entzun behar! Bainan horiek baino gehiago orhoitzen ninduen orduantxe aphez baten
laguntza gabe hiltzeak! Bihotza Jainkoari altxatu
nion beraz, eta Haren nahi saindurat erori, arras
erori! Bainan Jainkoa urrikaldu zitzautan…
Misionest lagunek etzakiten eri nintzela. Bizkitartean, hola nere buruaz etsitu nuenean,
horra nun arratsalde batez athean agertzen zautan Aita Combes. Aingeru begiraleak zabilkan. Ez
duzue sinhesten ahal zer atsegina egin zautan
haren bizar handiak athe hartan! Eta egungo
egunean ere ez nezake finka ez ninduela atsegin
horrek sendatu. Nigarrez hasi zen etzana ikusi
ninduelarik. Bainan nere begitarteko atseginak
nigarrak xukatu ziozkan berehala eta Jainkoaren
ganat itzuli zituen bere begi ederrak: «Oi, zoin
ona zaren haatik, Nausi maitea!» Bospasei egun
hartan deus ez nuen janik: berehala untzi baten
bethe ahi egin zautan eta jan-arazi. Biharamunean… xutik nintzen!

Liburu hau ez litake burura, Jainko Jaunaren
ongiegin guziak erran behar banitu. Zenbat eta
zenbat aldiz ez nau hola-hola lagundu, salbatu
eta kontsolatu! Oraino ixtorio bat, kapitulua
bururatu gabe. Kontrangen edaten ginuen ura
nundik heldu zitzaukun ikasirik, haradinoko bat
egin behar nuela, goiz batez joan nintzen zanpazanpa. Ez nakien salbaiek arte batzu bazituztela
hedatuak, uraren sortzean, edaterat heldu ziren
orkatzen atxemateko. Ez du balio nolakoak diren
arte horiek erratea. Sasi batzu baziren uraren
inguruan han-hemenka atheka batzuekin. Atheka horietan alanbre mehe bat alde batetik bertzerat. Alanbrea hunkitu orduko, urruntxago zerbeitek kanabera punta zorrotz bat jauzarazten
zuen eta tiroa bezala athekaren erdirat igortzen.
Mirakuilu zen beraz alanbrea hunkitu zuen dohakabea ez bazen hil hotza erortzen. Deuseri ohartu gabe atheka batetik sartu nintzen, bada, urari
beha egon eta gibelat itzuli. Hainbertzenarekin
gizon bat lasterka heldu zaut.
—«Aita, ura ikusi duzu?
—«Bai, ikusi dut. Zertaz?»
—«Ez dakizu zertarik eskapatua zaren, ori!»

Eta kanabera punta bat jauzarazi zuen…
urrundik, ikus nezan. Nere harritzea! Nola igan
othe nintzen bi aldiz, ni, alanbrea hunkitu gabe?
Nahi duenak nahi duena erranen du, bainan nik
uste dut aldi hartan ere Jainkoa bere misionestaren ondoan zela! Berehala eskerrak bihurtu niozkan… eta bihurtuko diozkat, bizi naizeno.

HAMEKAGARREN KAPITULUA
Aita Combes Koxamen.—
Egun eder bat
Aita Arnoux
Lau misionest baginen Banharrekin: bigek
baizik etzuten meza saindua ematen ahal egun
guziez: Aita Combesek Koxamen eta Aita Degoutsek Rohaien. Salbaien etxetan bizi ginelakotz,
Aita Fontainek eta nik ez ginuen holako ametsik
behar. Ilhabetean behin ginuen bakharrik zorion
hori… Rohai eta Koxamerat kofesatzerat joaiten
ginelarik. Gutiz gehienetan Rohaien elgarretaratzen ginen lau misionestak. Ez dut gordeko hainitz aldiz ilhabetea luzea atxeman dutala. Egunak ere kondatu izan ditut behin edo bertze,
haur batek bezala: «Oraino bortz egun,… oraino
lau egun… oraino hirur egun, eta meza saindua
ematen ahalko dut, aphez lagunak ikusiko
ditut!» Elgarretaratzen ginelarik, aise asmatzen
duzue elgarri zer erraten ahal ginuen: zer heinetan ginen gure herrietan, ondoko egunetako zer
igurikitzen ahal ginuen. Eta holako. Elgar susta-

tzen ginuen, elgar azkartzen, eta etxerat itzultzen ginen bihotz berri batzuekin ilhabete berriari lotzeko. Ni Aita Combes maiteari hala atxikia
nintzen nun Rohaien kausitzen ez nuenetan
Koxameraino joaiten bainitzaion, etxerat itzuli
baino lehen. Atsegin egiten zautedan hango
berriek: erran gabe doa xeheki galdetzen nituela beraz.
Aita Combes laster trebatu zen Banharren
mintzairan. Salbaiak maiz joaiten zitzaizkon
beraz ikusterat. Laster frogatu zioten Diong-Dia
gezurti handi bat baizik etzela. Hastean higuin
gintuzten bezenbat maitatu gintuzten beraz salbaiek eta Koxamarrek berek othoizturik atheratu
zen Aita Combes dakizuen etxetik eta herriaren
erdi-erdirat egoterat joan. Ikusi bazinute Hemurren atsegina egun hartan!
Aita Combes etzen ahanzkorra. ltsasoan
heldu zelarik bazuen itsas-ohoineri eskapatzeko
botu bat egina: egun batez nunbeit elizadi bat
egiten bazuen, Ama Birjinaren gerizan ezarriko
zuela. Aphezpikuaren baimena bazuen hortako.
Salbaiek etxe bat egin eta eskaini ziotelarik
Koxamen, bere botuaren bethetzeko mementoa

zuela egin zuen eta bere elizadiari erdarazko
izen eder hau eman zion: Mission de Notre-Dame
de la Delivrance. Etzen oraino girixtinorik han
ere, bainan erran ditake izen horrekin herri guzia
zeruztatua zela bederen. Ezen hori ez othe zen
kasik Ama Birjinari eskua bortxatzea, Ama Birjinari erratea orai bere izenari zor ziola lehenbailehen begi batzuen idekaraztea, bihotz batzuen
hunkitzea?
1852-an ginen, urthearen erditsutan. Nere
Jaun Cuenotek Do deithu zuen bere ganat,
aphezteko eskolen bururatzeko. Urthe baten
buruan eman zuen bere lehen meza gure laguntzaile on eta kartsuak, eta biharamunean berean
hain maite zituen salbaieri buruz heldu zen
berritz. Behin baino gehiagotan Aita Do aiphatuko dugu liburu huntan.
Jada errana dautzuet egun baten bidea dela
Kontrangetik Koxamerat, zango onak dituenarenzat. Hala nituen, Jainkoari esker. Bainan ez
uste izan josteta zela oihan hetan ibiltzea, sasiz
sasi kasik, nihun xendrarik gabe. Ez da zuhurtzia
bakharrik abiatzea. Batetik, bidean minhar ditake eta gutitan heldu naiz bururaino guti edo aski

minhartu gabe. Eta nola hemen kolpe ttipienak
berehala gaixtatzen baitire! Bertzetik, hainbertze ixtripu gerta dakikezu! Behin bidez erditan
zangoa bihurtu nuen. Bero hartan erdi aise ibili
nintzen oraino. Gero haatik, ur hegi batean bazkaldu-eta berritz abiatu nahi izan nuelarik, zangoa ezin higi gehiago! Zer egin? Lan ederrean
nintzen. Han geldi sendatu arte? Gaitzak zortzi
egun irauten bazautan, nun jan? Bainan ez da
beharra bezalakorik zerbeiten gogoratzeko.
Urari muga bat egin nion beraz harriz eta egurrez, xingilika ibiliz, eta ura purrustan muga
horren gainetik abiatu zelarik, nere zango eria
azpian ezarri. Minaren gatik, bi oren handi hantxet egon nintzen, zainak beren tokian berritz
eman arte.
Ez ditut segurki hola gertatu zauzkidan
guziak liburu huntan eman nahi: bethikoa banuke. Huna haatik bertze aldi batez gertatua. Hau,
hil arte ez dut ahantziko.
llhabete bat bazuen nere xokoan nindagola,
nihorat mugitu gabe. Aphez lagunen ikusterat
joaiteko mementoa nuen. Argiko xutik, bideari
lotzerat nindoan. Oro lo zauden oraino etxean.

Hoberena, lagunak atzarri arte egotea nuen eta
gosal ondoan abiatzea. Bainan ni ez nindagoken.
Untzi batean atxeman irrisa ondar bat harrapaka
iretsirik, abiatu nintzen. Ez nuen dudarik bidean
gosetuko nintzela, bainan ere segur nintzen Aita
Desgouts onaren ikusteko atseginak nere gosea
ahantzaraziko zautala! Mandoa baino azkarrago
nintzen berritz, egia erran! Banindoan eta banindoan nere bidean, xoria bezen arin. Hamarrak
alderat oihan batetarat heldu nintzen. Hango
xendrak ezagutzen nituen ederki. Bainan salbaiek doidoia moztua zuten: zuhaitzak zabal
zabala lurrean zauden. Eskuin eta ezker joan
behar nuen hirien huts egiteko, eta azkenekotz
bidea galdu nuen. Nun-nahiko oihanetan lotsagarri da bidearen galtzea: hemengoetan bereziki. Hameka urhats debalde eginik, ur hegi batetarat heldu nintzen azkenean. Han ezagutu nuen
berritz nere burua eta… nere bidea. Barnea
kurrinkaz hasia nuen haatik, eta nik jateko mikorik ez! Beharrik ez nuela gehiago bidearen laurdentsua baizik egiteko, tapa-tapa berritz abiatu
nintzen… afari ontto bati buruz. Hainbertzenarekin bide gurutze bat. Norat har? Eskuin ala

ezker? Hartzen dut eskuin, eta bide phuska bat
egiten… makhur! Gibelat ez itzultzeko bide beretik trebeska mozten dut. Oi, behin baino gehiagotan urrikitu zitzautan! Bide laburrena, xuxena
da alabainan… eta ezagutzen dena. Trebeska
abiatu nintzen tokian, oihana etzen lodi ez zikhin. Laster zikhindu zen haatik. Hango laphar eta
belhar ikaragarriak! Ahal nuen bezala ibili behar
nuen hango sasietan, hemen xutik, han potikoka, gero herrestan. Eta horra nun, oraino gehiago lotsatzeko, eskuin eta ezker zer-nahi arte
ikusten dutan basurdentzat hedaturik! Uste izan
nuen nereak egin zuela eta othoitzean hasi nintzen: «Oi, Jainko Ona, urrikal zakizkit! Urrikal
zakizkit othoi! Eta zu, nere Ama maitea, zato laster baino lasterrago nere laguntzerat! Edo galdua naiz!» Oren laurden batez ez nuen bertze
othoitzik egin.
Artean basa abere baten urhatsak aski lotsaturik, orentsu baten buruan bide ona atxeman
nuen eta Robangerat heldu. Ordu zuen: lau orenak ziren jada. Ez nuen gehiago oren baten
bidea baizik. Eguerditik ez nuen xortarik nihun
atxeman ez edan. Etxe batean edaterat galdetu

nioten: etzautedan eman. Horrek Jesus gogoraturik, loriatu nintzen, eta, edan gabe, berritz
abiatu. Ondikotz, Rohangetik haratxago bidea
egundaino bezala galdu nuen eta arrunt errebelatu nintzen. Iguzkia apalduxea zen jada, eta ni
unhatzen hasia. Urez, lohiz eta izerdiz estalia,
banindoan halere norapeit. Haitz baten puntarat
iganik, eskuin eta ezker behatuko nuela nun zer
ageri zen, aztaparka lothu nitzaion. Indarrek ez
ninduten lagundu. Gau beltzak han atxeman ninduen, goizeko espantuak barna baino barnago.
Zuhaitz handi bat bazen lurrean luze-luzea:
aldean jarri nintzen, nere buruarekin elheketa:
«Banu bederen su ttipi bat idortzeko, izerdi-sartu
bat hemen atxeman gabe! Su ttipi bat banu!»
Saskian nituen nere othoitzeko liburu, pipa
eta su phiztekoak. Su phizten ez nintzen trebe…
eta ez nuen phizten ahal izan! Etsitu nuen beraz
gaua han eta hola-hola iragan beharko nuela;
othoitzak egin nituen eta lurrean etzan. Argia
gabe iratzarria nintzela aise sinhetsiko duzue?
Gau hartan amets frango egin nuela ere, ba? Lau
zango-besoak harria bezala gogortuak nituen.
Emeki-emeki odola denetan abiatu zitzautan

haatik. Eta beha Jainkoa zoin ona den! Goseak ez
hiltzeko, kuia bat atxeman nuen hamar urhatsetan, jada basa-abereek hasia… eta lorietan iretsi! Gosari on horren gatik, ez nintzen bezperan
bezen gogotik lothu bideari. Ez nakien zoin alde
har, hasteko! Andredena Mariari gomendaturik,
abiatu nintzen itsurat, ezen itzul nadin eskuin,
itzul nadin ezker, nihun etzen biderik ageri. Oren
baten buruan nere zuhaitz eroriaren ondoan nintzen egundaino bezala. Berritz, zuhaitz baten
puntarat joan behar nuela eginik, aztaparka
lothu nitzaion lehenari, hortzak tinkatuz… eta
puntaraino heldu. Zeren ikusteko? Behar baino
urrunago nintzela! Urruntxago bidexka bat atxemanik, begiak zabalik jarraiki nitzaion eta ur hegi
batetarat heldu. Bi gizon arraintzan ari ziren.
Rohaieraino gidatu ninduten gogotik. Bederatziak ziren. Hila nintzen!
Bainan Jainkoa zoin ona den! Badakizue zertako ziren nekhe, buru-hauste eta izialdura
horiek guziak? Hobeki goza nezan Rohaien igurikitzen ninduen zorion handi eta handia!
Misionestegirat lehertua heldu nintzelarik,
Aita Desgouts etzen han: igandea baitzen, meza-

ren kantatzen ari zen. Orobat elizan ziren Aitaren
laguntzaile gehienak. Etzaterat joan nintzen
berehala, muthileri tarrapatan nere ixtorioa kondaturik. Bainan horra nun begien hesten hasi
orduko, kantu bat bezala iduritzen zautan aldeko
ganbaratik. Xutiturik, banoa ikusterat nor den.
Eta nor ikusten dut? Misionest berri bat: Aita
Arnoux, bezperan Annametik ethorria, nere
lagun beharra! Aspaldiko ezaguna nuen, bertzalde. Ez dakit egundaino nihor gogotikago besarkatu dutan! Zer atsegina! Zer zoriona! Rai, laster
ahantzi nituela nekheak eta bertzeak! Parisen
elgar utzi ginuenean hitz hauk erranak niozkan:
«Ikus arte… salbaien herrian!» Eta orai salbaien
herrian ginuen elgar ikusten!
—«Zure atzoko eta goiz huntako ixtorio guzia
bururen-buru entzuna dut. Egiazki bideak ez
balinbaditutzu hobeki ezagutzen, ez dakit noiz
ikusiko dutan Kontrang?»
Zer eguna iragan nuen Rohain!…

HAMABIGARREN KAPITULUA
Aita Arnoux eta Aita Dourisboure elgarrekin.— Bainan laster
badoa Aita Arnoux eriturik. —
Badoazi ere Aita Fontaine eta
Aita Desgouts, jaun aphezpikuaren manua izanik.
Frantzia barnekoa zen Aita Arnoux, Besancon
deithu hiri handikoa. Diosesa hortarik hainitz
misionest bada. Nere Jaun Cuenoten herritarra
eta ahaidea zelakotz igorria zuten salbaietarat.
Eskola berezi batzu eginaraziak ziozkaten, arras
hartze ona zuelakotz, egun batez hemengo
berriak jakintsuneri Frantziarat igor zetzan. Jada
ukhana izan ez halu misionest joaiteko zeruko
deia, Frantzian berean bide ederra eginen zuen.
Hameka eskaintza lorios eginak ziozkaten mundutarrek!
Adixkide handiak ginen. Eta aspaldiko adixkideak. Sotana hartzekoa ginuen edo doidoia hartua, Pariserat joan ginelarik 1846-an. Han hirur
urthe egon ginen elgarrekin. Horra nere lagun

berria. Zer zoriona neretzat biharamunean harekin Kontrangeko bideari lotzea!
Aita Arnoux hortzez eta haginez berehala
hasi zen mintzairaren ikasten. Nere laguntzarekin, laster ikasi zuen. Lamen etxe handian egoten ginen, eta mihise berean egiten ginuen lo.
Elgarrekin haraxe hunaxe gure othoitzak irakur
oihanean, atsegin eta bihotzmin guziak erdizka,
oi zer bizia gineraman!
Neronek nazkien guziak irakusten niozkan,
zoin landare zen jateko ona, zoin pozoina. Haragikiarekin ez da landarekin bezalako pozoinatzeko irriskurik. Behin salbaia bati, zer gerta ere,
galdetu nion zoin diren jateko on diren abere, alimale eta mamuak. Badakizue zer ihardetsi zautan? «Lasterrago izenda netzazke jateko on ez
direnak! Hemen jaten ditugu, salbu lau!» Eta lau
horiek izendatu zauzkidan. «Horietaz kanpo,
lurrean eta uretan higitzen den guzia jan dezakezu!» Horrek ez du oraino erran nahi jaterat zoazin abere, alimale eta manuak tiroz edo ukaldika
hila izan behar duela: ez. Bera hila, usteltzen eta
usaintzen hasia izanik ere, bardin on zaiote salbaieri. Behin oihanean nindoan: Dakrotingeko

gizon bat oihuka hasten zaut eia nahi dudan
haren bazkariaren erdia. Badakizue zer zuen
bazkaltzeko? Orkatz usteldu bat, harrak polliki
khendurik suan errea!
Salbaiek jaten dutena, misionestek ere jaten
dute… denborarekin. Hek hilarazten ez dituenak,
zertako hilaraziko gaitu? Eta zenbeit aldiz, nahi
dena ez delarik… ahal dena jan behar! Gosea
bezalakorik ez da begien muthur xurieneri
hetsarazteko. Zenbat zakhur, arratoin, sagu,
ximino, suge eta apho ez dugu, bertzerik ez
ginuelakotz, irrisarekin nahasirik jan! — «Zer?
Aphoak ere ba?»— «Ba… eta beharri xilorat erranen dautzuet, ahotik ezin utziak direla! Arroltzeak khen zotzue arthoski; pozoina baitute,
larru zatzue ongi… eta trankilki jan!» — «Bainan,
Aita gaixoa, ez othe zare basa-jende horiekin,
guti edo aski zeroni basatzen hasia?» — «Baditake: baditake, bainan ez neri erran aphoak ez
direla jateko onak!»
Bainan ez dut etxeko-andereentzat hasia
bakharrik liburu hau: sukhaldeko lanetan ez othe
naiz beraz sobera trikatu
Goazen orai kanporat.

Aita Arnoux arras azkarra zen, itxuraz bederen. Bigak abiatzen ginelarik, ni bezen aise helduko zen norat-nahi. Eta hitz dautzuet, orduan
neri jarraikiko zena zerbeit bazela! Bai, azkarra
zen Aita Arnoux! Bainan hango jatekoa nihundik
etzezaken har, are gutiago atxik. Laster apetitu
guzia joan zitzaion beraz eta arras ahuldu zen.
Horra nun lotzen zaizkon barneko minak hainbertzenarekin. Krok egin zen zenbeit egunik barnean eta haria bezala mehatu. Eta haren bihotza
halere! — «Nik ez dut denbora handirik bizitzeko, zautan gozoki erraiten, eta beldurtzeko da
hemen gaindiko misionestetan bat ez dela
zahartuko, bat ez dela hamabortz urthe iraunen
duenik! Denik ere, zuk, zure osasun paregabearekin. Bai, sinhetsazu bertze guziak laster joanen
garela!»
Gaixo Aita Arnoux! Egia zuen segurki etzuela
hainitz iraunen: aspaldi hila da: hilak ere Aita
Combes eta Aita Desgouts: hilak oraino geroztik
salbaietarat ethorri bospasei misionest gazte:
Aita Fontaine, eriz, eskualde hautarik urrundua.
Hamabortz urtheak joan dire… eta, guzietarik ni
bizi bakharrik! Ni ere flakatuxea haatik! Beldur-

tzeko da ez dutala gehiago hainitz iraunen orai!
Bainan, Jainkoak nahi duen bezala, guzien
buruan!
Aita Arnoux etzuen lehen eritasunak ereman.
Altxatu zen, behinere ongi azkartu gabe haatik,
eta Kontrangen, ez eri ba eri, urthe bat iragan
zuen oraino. Azkenekotz hala flakatu zen nun
nahi-ta ez salbaietarik urrundu behar izan baitzuen. Etzen haatik aise erori hortarat. Annamerat joaiterat ezin deliberatuz, zenbeit denbora
egon zen oraino Koxamen. Bainan gaitza sobera
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Banhar - 5
  • Büleklär
  • Banhar - 1
    Süzlärneñ gomumi sanı 3778
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1690
    31.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    53.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Banhar - 2
    Süzlärneñ gomumi sanı 3876
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1694
    32.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    54.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Banhar - 3
    Süzlärneñ gomumi sanı 3895
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1671
    31.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    54.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Banhar - 4
    Süzlärneñ gomumi sanı 3888
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1646
    31.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    53.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Banhar - 5
    Süzlärneñ gomumi sanı 3864
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1623
    32.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    56.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Banhar - 6
    Süzlärneñ gomumi sanı 3848
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1658
    31.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.7 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    53.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Banhar - 7
    Süzlärneñ gomumi sanı 3901
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1652
    33.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    55.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Banhar - 8
    Süzlärneñ gomumi sanı 3819
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1698
    31.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    53.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Banhar - 9
    Süzlärneñ gomumi sanı 3886
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1682
    31.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    53.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Banhar - 10
    Süzlärneñ gomumi sanı 2109
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1090
    36.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    51.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    58.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.