Atheka gaitzeko oihartzunak - 1

Süzlärneñ gomumi sanı 3648
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1992
28.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
41.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
49.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
Daskonagerre

ATHEKA-GAITZEKO
OIHARTZUNAK

EUSKALDUNERI
Hiru urte badu jadanik inprimatu ginuela liburutto hau, frantseserat itzuliz. Norbaitek galdegiten balu zertako hain sarri iguriki dugun hau
inprima-arazi gabe, ihardetsiko ginioke iduri
zitzaukula itzultze frantsesa errexki eta lasterrago saldu ginukela. Denek badakite saltze horren
progotxu guziak karitatezko obra batentzat
emaitekoak zirela. Bertzalde, oraino ezagutu
euskera liburuak frantsesetik edo espainoletik
itzuli ohi zirelakotz, nahi ginuen gure herritarreri
eskaini lan xume bat euskaraz egina. Hori bainan argitarat eman aintzinean, behar zen hainitz
aldiz irakurtu, apaindu eta emendatu. Bada egun
hola garbitua baita, gure mintzaira maite duten
guzieri ematen diotegu.
Etzauku iruditzen hargatik liburutxo hau faltarik bat ere gabe dugula. Jakintsuek kausituko
dute huntan dudarik gabe zenbait huts handi,
eta behar bada estakuru ematen daukute hautatu dugula maiz eskribatzeko molde bat, beren
arabera zuzen ez dena. Otoiztuko ditugu barka

ditzagutela huts hoiek, egiazki lehenbiziko euskara liburua dela oroiturik. Plazerekin adituko
ditugu jende jakinek erranen dauzkiguten estakuruak, baldin irakurtzaileek ahantzi izanen ez
badute eskribatu ginuela Donibaneko euskaran,
gurea dalakotz, nahiz ez den hoberena. Guti
badire liburuak, poliki, garbiki eta artezki euskaraz eskribatuak; hau beraz har dezatela, baldin
ere iduritzen bazaiote makurra, euskaraz ederki
mintzo direnek, eta gure mintzaira zaharra ikasi
nahi duten arrotz bakar eta baliosek.

LUIS LUZIEN BONAPARTE
PRINTZEARI
Jauna:
Gure buruzagi handienak, osoki sartuak gure
itsas-hegien edertasunez, heldu dire une guziez
hekien ikusterat eta bere emaitza nasaiez Euskaldunen gainditzerat.
Gure mintzaiaren aberastasunak zaitu zu ere
gureganatu, eta zure Euskaldunen arteko egoitzak irabazarazi zaitu betikotz populu horren
ezagutza biziena; zorionez gainditua da ikusteaz
haren mintzaira ikasmenetan hartua printze
batez, zeinaren jakitate handiak berregintza
geihagoko bat ematen baitio.
Dohatsu naiz zure arartekotasunaren azpian
emateaz lan xume bat euskaraz eskribatua.
Huntan bilatu dut agertzea gizon hainitz aipatu
baten itxura eta herriaren ohikuntzak; huntarik
bilduko den irabazia izanen da euskaldun gizon
zahar gaixo bat bere zorigaitzetan arintzeko.

Onetsi duzu egin zaitudan eskaintza; ordainez, zilegi utz nazazu, Jauna, ene ezagutza handienak zuri bihurtzerat.
Eskerrak emanez zure nahi onezko gerizari,
agertu dut lehia gehiagorekin ene liburua jendeen begietarat.
Igurikitzen dut beraz irakurtzaileak onetsiko
duela, zuk bezala, horren hedarazteko izan
dudan xedeagatik.
Onets zazu, Jauna, zure zerbitzari leihalaren
agurrak.
DASKONAGERRE
Kontseilu Jeneraleko menbra.
Baionan egina, hazilaren 20-an 1866-an.

1
ATEKA-GAITZ
Harat huna dabiltzari arrotzek, gure herrietarat helduak Miarritzeko eta Donibaneko itsashegien edertasunari esker, behinere ez dute
huts egiten gatea Ateka-Gaitzeko erreka fama
handirekin aipatua denaren ikusterat.
Txoraturik dagozi arroka kozkor hoieri buruz
begiztatzen dituzte zeruraino doazin mendi bibitxi hek, oten lore horiez apainduak. Iduri du ihurtzuriak urratu dituela. Dilindan ageri dire mendi
bizkar hoien gainean arroka mutur zorrotzak.
Hemen, sehaska zabal batean, Ur-handiak bere
ibai garbiak dabilzka; han erreka ilun bat da, trabatua arroka eroriz, zeinen tartetik borrokan
itzuliz baitohazi urak, behin jauziz, gero itzulika
herrestan suge kolpatu bat iduri.
Gizonaren antzea guduka hari da naturaleza
atrebitu horrekin; jadan langilearen pikotxen
harrabotsa aditzen da zelaian; lasterbide handiak alde guzietarat eginez, errexki jendea bat
bertzeratuko da norat nahi eta ikusiko nasaitasu-

na eta aisea sartzen mortukarazko mendi zoko
gordenetan.
Ateka-Gaitzak badu bere mendetako ornen
ederra, guziek dakitena. Hosinen gainerat
makurtua den arroka horren erditik Errolanek
ideki zuen beretzat bide bat; haren itzal handia,
gora hegaldatua, dabila orai ere gure mendien
gainean. Baina Ateka-Gaitzak baditu bere oroitzapen berriak; hoien oroitarazteko hartu dut
hemen xedea.
Jadan ibili zaiztenak mendi lepo ilun hetan,
oroitzen zaizte ikusirik bidexka bat, zurubia
bezain txuta, xingola bat bezain hertsia? Ageri
da sigisagan eskuineko mendian gora, egina
kontrabandisten eta etxola goreneko jenden
urratsek.
Zenbat gertakari latz ez ditu gogoratzen
bidexka hunek!
Maiz, itsas hegietan sortzen dire marinel
suharrak, oihanetan ihiztari zaluak, mendi mortukaretan eta herri-mugen auzoan kontrabandista atrebituak. Bakoitzak dakarte bere baitan sorlekuaren zigilua, eta, maizenik, biakatzen gare

marinel, pertsulari, edo ihiztari, sortzen edo ohitzen garen tokiaren arabera.
Bide gora-beherakor horri hurbil ikusten da,
bisianbiseko mendiaren gainean, etxe zuri polit
bat gaztaindegi batez inguratua; hain eder egiten baitu oihan bazterrean, nola uso ohatze
batek ostrailpean.
Han bizi zen gizon bat gorputzez larria, besoz
zainarta, oinak zumiaren pare, begi zoirotzetakoa. xede bortitzez gainditua, arima ederra, lainoa zaukana haurrarena bezala, eta bihotza beti
zabaldua behar guzieri.
Egoitza airos eta polit horren behereko
aldean idekitzen dire hosin ikaragarriak, leze ilunak, otso hamikatuen lekuak. Uhartzean agertzen dire espainol mendien koskoak; hoien
azpian zelai xoragarri bat, zerga guzietarik libro
zena. Gure lekutan zilegi ez diren hainitz gauza,
amanden eta presondegiaren gastiguen pean,
han saristatuak dire.
Hemen aipatzerat noan gizona, sortua etorki
arrunt batetik, jakitate guziz gabetua zen. Bere
erresumako debeku eta gastigu hauk, eta aldiz
begien azpian Espainiako lurrean ziren zilegita-

sun hek, lehiagarrizko agintza hoiek, denak iduritzen zitzaizkon gauza desberdinak.
Gehiago dena: zeinek ere beharko baitzioten
adiarazi bere herriko legeek zuten debekua eta
garraztasuna hek berak ziren lehenbizikoak
haren gogo lehiatua kontrabandorat kitzikatzeko. Haren inguruetako jende handiek bilatzen
zuten hunen kalapuen balakatzea, hartaz hobekiago baliatzeko. Eta zenbat andrek etzuten
legunki hartzen, haren laguntza beharrean! Hala
nola arrats batez behar bazen bazkari edo soinu
bat, behar ere ziren blundak eta xederia nahikarazkoak: zer egin?
Betan, uso bat airatzen zen, gauaren gerizean, hegalpean eramanez mezu bat; eta, baldin
ilargia, lerratuz bi hedoien artean, etorri balitz
mendiko bidexka txutaren argitzerat, ikusiko zinduen Ganix (hori da gure gizon famatuaren
izena), bere gerriko gorriaren azpian zainduz,
ama batek bere haurrari ematen duen artarekin,
apaindura balios liluragarri hek, agertu beharrak
arrats berean, menturaz biharamunean hekien
ekartzailea gastiga zezaketen gizon beren aintzinean.

Ai! Zein errex den hutsean erortzea lerraraztaile aberatsak direnean! ezen hekien aintzinean
denak apaltzen dire.
Eta, uste duzu irabaziagatik Ganix zabilala
tulunbioen inguruetan, hotza eta beroa jasanez,
galerna nahasieneri buru eginez? Galde diozazute hura ongi ezagutzen duteneri.
Egun batez, lau ehun gizon gertatzen ziren
jakitaterik gabeko hunen manuen azpian. Garden aintzindarieri salatua izan zitzaioten, holako
egunez, halako orenez, dentelezko eta zigarrozko metak ekarriak izanen zirela mendia behera.
Betan garda oste bat bildua da kontrabandist
atrebitu hekien baratzeko.
Laster, mendiko oihartzunek ihardesten dute
oihu zizkolatsueri. Kontrabandistak, bere bine
hertsian uste gabetan trikatuak, denak betan
bere etsaien gainerat jauzten dire; gardak ere,
bere aluetik, gudukatzen bortizki, baina gutiago
zirelakotz, garaituak dire.
Bereala, garda bakoitza amarratua da; baina
aintzindaria sueltatzen da atxikitzen dutenen
eskuetarik, hartzen du bere txispa eta muturrez

Ganixi paparoa ukitzen dioelarik husten dio gainerat.
Errabia sartzen da gure jende asaldatuen
artean; kontrabandisten nagusi bain maitea jo
duei aren gainerat erortzen dire denak. Bainan
Ganixek, bi eskuz atxikiz bere paparo odolestatua:
—Geldi zaizte! —oihu egiten du— begira
zazue horren bizia; bere eginbidea egin du; zor
zaio bizitzea!
Hitz hauk erran eta, lurrerat erorten da; bainan bere begi biziez segurtatzen da aintzindaria
eta haren meneko guziak libro utziak direla,
nahiz haren arpegia oinazez desegina zen, erakusterat ematen zuen haren arimaren edertasuna.
Handik zenbeit hilabeten buruan, erran
dugun eskatima jujatzeko bildu ziren jujeak
Pabeko tribunalerat.
Eta Ganix, bere zauriak oraino idekiak zituelarik, oinazez arpegi deseginarekin, agertzen da
deskantsuki eta kordokarik gabe haren jujatzeko
bilduak zirenen aintzinean. Laztura batek hartzen du bilkura guzia. Batek bertzeak sorkatzen

dute hurbilagotik ikusteko gizon miresgarri hura.
Haren alde mintzatzen direnek hain gora altxatzen dute, non, kontra zirenak bortxatuak baitire
haren bihotz ederraren onesterat. Jujek, eztela
hobendun, libro igortzen dute.
Ordu berean, aditu zen alde guzietarik alegrantziazko oihu bat bete zuena justiziako jauregia; heriotzearen aintzinean bain handi agertu
zen gizon hura sorbaldetan eramana da, zeruraino altxatu nahi izan balute bezala.

2
TIPUSTAPASTEKO JAUREGIA
Eder zaiku guzieri obra ederren aipatzea;
nahiz diren eginak Erregetasunean, Errepublikan
edo Enperadoregoan miresten ditugu.
Gizon behar bazalakoak, emaile eta leihalak,
edozein bandera izan dezan, gure amodioa eta
ezagutza merezi ditu; bertzela uste dutenak itsumenduan dire.
Denbora hura zen, zeintan Espainia ez baitzitaken apal emazteki baten manuen azpian, ordenu baten medioz erregina izendatua izanagatik.
Espainia sutan zen; odola bazarioen zurruxtan; bandera bat altxatua izan zen, eta hura ikusiz garaituz zoala, gure auzo herriko jaun handi
desterratuak don Karlosen laguntzerat abiatu
ziren, haren hirrisku eta garaizietan parzun izateko.
Baina mugaz bertze-alderatzea etzen gauza
errexa; behar zen bilatu gizon bat, jaun handi
hoieri bidea idekiko ziotena.

Ateka-Gaitzeko oiharzunek aipatzen zituzten
ordukotz Ganixen egin ederrak, eta, euskaldunen artean, bakoitzak maite zuen maiz haren
laudatzea. Paper egunorokoek, 1834-an, goraki
erran ere zuten, gizon hau, gizon segur eta leihal
bat zela. Atzeman ote zitaken lagun segur eta
leihalagorik?
Bizkitartean, zer lanak behar ziren! Soldaduz
eta gardez betea zen muga, eta, hekien atzartasunaren loharkatzeko, amarruz behar zen jokatu. Jeneralak ala fraile, markesak ala mandazain,
bertze batzuek ala artzain edo ikazkin, ikusiko
zintuen; kontrabanda gisa berrikoa zen hau
mugaz bertze-alderatzeko.
Bainan horra non trabak erortzen diren, mendiak apaltzen. Nor da gizona gauza espantagarri
hau egin zezakena? Galde diozazute Espainol
jaun handi, gorago aipatu dugun etxe xuri-polit
hura, beldurrezko egun hetan betetzen zuteneri.
Etxetiarrek bere arropetan bezala, etxe hark ere
izan zituen bere mudantzak. Atzo, korteko aitzindari nagusiaren jauregia zen. Egun, zigilari handiaren egon lekua da. Eta bihar, ministroaren

ostatua izanen da; haren berriak badakizki Ganixek eta begiratzen du haren oroitzapen ona.
Ez da erran bear, Ganixen etxea karlisten
aitzindari guzien biltzartokia egin zen, eta, jaun
handi hoieri begitarte on egiteko nagusiak gain
behera itzulikatu zuen. Pareta kusuz xurituak,
oihal aberatzez gorde ziren, oheak sederia ederrez estali, zangazpitan hedatu sahial gozoenak,
eta gela guziak bete gauza ederrez. Ikusiko zinduen, tipustapasteko jauregi liluragarri huntan,
ximinia guzietan karra, mahain bat beti hedatua,
azkurri jankarenez eta arnorik hurrupagarrienez
betea.
Ahal zituen guziak Ganixek agerian utzi ziozkaten bere etxetiar ospatueri; eta, maiz, moltsa
arinegi zuenean, ministroak, soldaduen hazteko
eta pagatzeko, Ganixen moltsari eskasa galdetzen zioen.
Ganixek etzituen bakarrik bere izateak xahutzen; bere sueltotasuna eta bizia ere hirriskatzen
zituen don Karlosen tronuratzen laguntzeko.
Gau batez, bere mutillak lagun, bazoan Baionatik karlisten armadarat mando multzo batekin,
kargatua lau-ehun mila liberez. Gaba ilun zen,

bidean nihor ez; manduen urratsak baizik etzen
deus aditzen.
Betan, Arrunzko ezkila-dorrea gauerdik
jotzen du; bide hegiko hesia zarraztatzen da;
itzal handi batzuek zoazineri trabatzen diote
bidea, eta boz zizkolatsu batek oihu egiten du:
«Bizia edo moltsa!».
Dixiduzko oihu hortan, Ganix saltatzen da,
eta, bere makila altxatuz, dio: —Ganixekin duzue
zuen egitekoa! Hurbil zaizte, ausart ez deusak!
Bi xispa tirok ihardesten dute mehatxu horri;
mando bat erortzen da gaineko gizonarekin; bertze mandoak trikatzen dire zotzerbatuak, eta
iduritzen zaiote mandazaineri galduak direla.
—Ai madarikatuak! —dio Ganixek ihurtzuriaren bozarekin, eta lehoin bat bezala erortzen da
arlote hekien gainerat.
Kolpeka errabiatu baten ondoan, ohoinak
zapatuak dire, eta Ganixek bere gerrikoa puskaturik amarratzen ditu denak bere mutilen laguntzarekin.
Ohoin hoiek, inguru hetan trikatuak, Buhameak ziren.

Buhameak, leinu higuindua, bizitze gisa on
guzien etsaiak, aurkitzen dire Euskal-herriko
leku auzo-gabenetan. Gizon larriak, begiz beltzak eta arpegiz hori, iguzki aldeko kastate zenbaitetarik atera ditezke; hargatik nihork ez dakike nondik heldu diren. Ohoinak, ez axolatuak,
badituzte basa gizonen aztura eta ohikuntza
guziak, indiatarren dohain berezietarik izan
gabe. Multzoka dabiltza, han-hemenka aterpeak
ezarriz; amarruzko atxipuz eta ohointzaz bizi
dire. Nihork ez daki non sortzen, non hiltzen, non
ehozten diren!
Amarratuak zirenek barkamendu galdetzen
dute, eta Ganixek, urrikaldurik, erraten diote:
—Barkatzen zaituztet; baina baldin berriz ene
bidean atzematen bazaituztet, zorigaitz zueri!
Argia urratzerat zoan, karlisten aldaketarat
mandoak eta mandazainak flurbildu zireneko.
Ordu ona ziteken orduan Ganixentzat ministroari eman ziozkan diruen galdetzeko; bainan etzitzaion holako den gutieneko asmorik gogorat
etorri.
Gizona norbaiten aldeko agintzetan osoki
ematen denean, lanaren akabantzan izan deza-

ken sariaren oroitzapenak atzartzen dio bere
asmo gordea; horrelako asmoak gehienen aitorra baduke. Bainan leihaltasun sari igurikimenik
gabea, egiazki eder eta miresgarriagokoa da.
Holakotan, bihotzak gabilzka, eta horren oihu
bereziari jarraikitzen direnak bakanak direlakotz,
guziez merezi lukete izatea ezagutuak eta laudatuak.
Badakizu non aurkitzen ohi diren holako
bihoztunak? Maizenik, jende xehe jakitate gabekotan.
Heiek ez dakite irakurtzen ere, ongia eta
gaizkia irakasten duten liburuetan. Nork edo
zerk beraz ematen diozkate asmorat holako
eginkara handiak? Guzien gainetik, erlisioneko
fedeak, su zerukoa, hekien bihotzetan beti piztua dagoena.

3
FEDEA EUSKAL-HERRIAN
Bai, erlisioneko fedeak erroak barna ditu euskaldunaren bihotzean. Jink aren xederat eus
aldunak egiten ditu bere biziko egintza guziak.
Non hartzen du Jinkoaren alderateko sineste
hori? Erlisioneko edergailuetan, elizetako apainduretan ote, zeinek maizenik liluratzen baitute
baserritara eta ematen baitiote Jainkoaren handitasunaren asmo handiagoko bat?
Ez... ikusazu euskaldun eliza bat: lehenbiziko
giristinoen denborakoa bezain biluzia da, toki
bat guti edo gehiago handia, herriko jende
ostearen arabera.
Gainean zutitzen zaio ezkila-dorre zorrotz
bat; gain guzia teila gorriz estalia; paretak kisuz
zurituak; kukurustegiaren gainean dire haurren
eskolategia eta herriko etxea. Barneko aldean,
aldare nagusi bat bertze bi ttiki saihetsetan
urreztadura mehez han hemenka eraginak. Hainitz baserrietan jaun ailearen jar-lekua aurkitzen
da kantorean. Gisa berean, familia bakoitzak

badu bere jar-leku berezia sahial beltza batez
estalia, eta hil direnentzat ahaideak haren gainean belauniko otoitza egiten du.
Euskaldun bakoitzak, mezako edo bezperetako denboran, eskuetan izaten du bere errosarioa, zeinari hainitz itzuli egin-arazten baitio, bi
eri pototsa gurutzatueri maiz musu emanez.
Beti euskaldunak berekin du, paparoaren gainean, habitoa; harekin ausarki ibiltzen da hirriskoak dixidatuz.
Mezaren akabantzan, bakoitzak bere auzoko
lagunari, soilaruetan, agur xamur bat egiten dio.
Gertatzen bazine bi etsaien erdian, burua apaldu
behar zinduke, nahi edo ez, agur egiteko. Meza
bat ongi entzunak behar lituzke beti ahantzarazi
liskar guziak, eta bakea eman bihotzean.
Euskaldunak bere erlisioneko sinistea biltzen
du, apezek bere egin ederrez ematen dituzten
irakasmenetan.
Apeza, guzien adiskide ona da. Norbait nigarretan, beharrean edo eritasunean bada, apeza
agertzen zaio.
Zer gauza ederra apez baten eginbidea! Ene
begiak nigarrez betetzen dire ikusi ditudan hain-

bertze gauza ukigarriez oroitzen naizenean. Zenbat gauza arrailagarrien ez naiz lekuko izan!
Azken hatsetan zirenak arpegi deseginak, oinaze
minez hartuak eta etzanak bere pairamenezko
eta agoniako ohearen gainean. Ikusi izan ditut
apezak bere ezpainak bat egiten gaiso haukien
ezpainekin hobeki deskantsarazteko, hekien
aitorren biltzeko eta azken-nahien aditzeko.
Ez uste izan haren eskua agertzen dela emaitza bat egiten duenean; bakartasunaz baliatzen
da ongiaren gorderik egiteko.
Zorigaitz bat erortzen da familia baten gainera; ama bat nigarretan dago, zeren gabetu den
bere haurraz; betan, bera deitua da herioaz
maite dituenen erditik.
Apeza han da, hekiekin nigar egiteko; haren
hitza igurikimenezko eta deskantsagarriak aditzen dire bihotz min handienetarik ezin aztandua
den ixiltasunean.
Euskaldunak baditu begien aitzinean bertze
ikuspen, haren erlisioneko sinestea sustatzen
dutenak.
Ikusazu gure baserrietan etxe xuri eta xume
hura, zeina eskila-dorrearen itzalpean gerizatzen

baita; baratze ttiki bat aldean dauka, asentuz
inguratua. Asentuen gainetik sagar-ondoen
ostrailen artean josteta dabila iguzki-begia.
Baratze hartako loreen usain ona hedatzen da
inguruan.
Batean etxe hori ixil-ixila dago, zerbait ohigabeko barnean balu bezala. Bertzean kanta eta
irri alegerak handik sortzen dire, aingeruen
bozak iduri; han ondoan dabilana baratzen da
txoratua heien entzuteko.
Etxe hortan daude serora eskol-emaileak,
azken adio bat erranak bere gurasoeri eta
herriari, jende xehearen haurren argitzeko.
Emazteki saindu horiek, fedez gaindituak, eta
baratu gabe, betetzen dute, Jinkoaren laguntzarekin, berek hartu eginbidea. Neskatxen bihotzetan eragiten dute, erlisionaren jakitatearekin,
haren ongiak, ahaiden errespetoa, eta bertute
beharren hazia.
Eta arrats guziz, Euskal-herrian, amek bere
bihotzean benedikatzen dute hekien alabak bide
onerat plegatu dituen emazte saindua.
Hastetik, haur pobreen argitzeko, gizonak
batera bildu dituena sartu zen Euskal-herrian.

Leinu enak dira Euskal-herrian, hango odolak
aitatik semerat daramatza aztura onak. Sala,
haren arbasoa, 808-an bizi zen Bardotzeko
herrian, haren izena oraino dakarken mendetako
jauregian.
Jan-Batist de la Salle sortu zen, Reims deitu
hirian, 1651-ko apirilaren 30-ean, eta gaztetasunetik jarri Jinkoaren serbitzuan. Lagunaren alderateko karitate bizi batez sustatua, lehia handirekin haren gogoa beti bila zabilan nondik eta
nola zerbeit laguntza eta on ekarriko zuen gizon
beharraren alde. Zenbat traba etzituen garaitzeko izan jakitate eskasak eta mendearen aztura
goibelak gogortuak! Halare azkeneko, bereganatu ondoan bere iduriko zenbeit gizon bihozdun,
jakitatez argituak bezin humilak, horieri esker,
altxatu zituen orai orotan hedatuak diren jende
beharren eskolak. Bilkura hortako errientak
deitu ziren Giristino Doktrinako anaiak edo Frerak.
Egintza miragarri horren bidez Aita de la
Sallek erakutsi zuen munduari zeren gai ditaken
karitate bero bat lagundua denean iraupenezko
ongi nahiaz; horri begira dezatela etsenplu ede-

rren bati bezala etorkiko beharren alderateko
bihotz ixuriek.
Haren ondokoek iraungidurarik gabe segitu
dute nagusiaren urratsa, eta heien entseiu oneri
esker, berratu da freren bilkura, eta egun guziz
handituz eta hedatuz dohazi heien eskola eta
ongieginak.
Zein laudagarriak diren munduari ihes eginez
gordetzen diren gizonak humiltasunean bizia
higatzeko haurren eskolatzen, lurreko igurikimenik gabe, bilatuz bakarrik langile eta familia
buruzagi on, prestu eta zuhurren egitea!
Pobreen haurrek dituzte hekien arta berezienak; ahal guziez bilatzen dute heien bihotzetan
sorraraztea eta finkatzea bertute eta sineste
zuzenak, hobekiago ikas dezatentzat kuraiekin
eta kordokatu abe jasaiten beharraren eta eskasien herstura eta kirastasun ohituak.
Egiazko gizonen amodioak holako bidetan
ibilarazten zaituzten gizonak, ederra da gora
dabilkazuen karitateko bandera! Agur dautzue
eta ezagutza gure herriak. Zueri esker, oraino
Euskal-herrian ohore du zuzentasunak, erlisio-

neak; beti bizi dire euskaldunak sortzez bihotzean dakarzken aztura onak.

4
BELZUNZEKO JAUREGIA
Beirako Printzesa
Beirako printzesak utzi zuen bere Salzburgeko jauregia bere senar eta haren armada leihalarenganat gateko. Ez gare mintzatuko haren bideko gan-etorri guziez Belzunzeko jauregirat heldu
arte. Jauregi zahar hori zen bi dorre gorez edertua; han bizi zen zaldun ospatu bat mendetako
euskaldun leinu on batetik ateratua, Aitoren
seme bezala eskaini zioena erreginari leihorra.
Belzunzeko izen hori fama handitakoa da
gure mendietan. Gure arbasoek zioten etxe hortako seme bat gudukatu zela herri guzia ikaran
zaukan heren-suge hegaldun batekin. Lantza
xoilaz jo eta, eman zioela herio kolpea. Bainan
heren-sugeak, azken hersturetan, jauzi handi
bat eginez, etsaiaren gainerat biribilkatu zuen
eta itzulika herrestatu berekin Urhandirat. Ordutik hunat belzunzetarrek ekartzen dute bere
armetan herensuge beltz bat bandera gorri
batean.

Belzunzetarren odolak atxiki ditu zaharren
suhar eta leihaltasuna; eta heien egin ederrak
kantatu dituzte Euskal-herriko pertsulariek. Belzunzen izenak aitor hoberenak ditu bazter guzietan; nork ez daki nola ibili zen Marseilleko apezpiku handia izurrite lotsagarrienaren egunetan?
Arrats batez, erregina solasean zagoen jaun
bizkondearekin jauregiko aldamioan, Espainiako
lurrerat heltzen lagundu behar zuen gizonaren
begira.
—Jaun bizkondea, zure menditarra gizon
segura ote da? —galdetzen dio erreginak.
—Bai, andrea; harentzat berme sartzen naiz;
Ganix euskaldun garbi eta lehiala da; karlistentzat orai arte egin dituenek aski gora diote zer
iguriki ditaken hemendik aintzinat ere harenganik. Bertze-alde, andrea, leku hautako edozein
menditarrek segurki lagunduko zintuzke. Hemen
bizi dire oraino gure aiten fedea eta bihotzeko
zuzentasuna; etxolarik txarrenean arrotzak beti
aurkitzen du aterpe beldur gabekoa. Euskaldun
bati gomendatzen balin badiozkatzu zure burua
eta moltsa, gogotik bizia hirriskatuko du bat eta
bertzea ongi zaintzeko.

Hori erratearekin, ederra zen euskaldun bizkondearen arpegia, eta erreginak entzuten
zituen atseginekin haren hitzak.
Aldamio hartaratibegiari zioazkonn orotarik
bazter xoragarrienak. Hurbilean, haltzez inguratu pentze zabal ferdetan, artalde gizenak ala
ziren, bildotsak jauzika jostetan, ahariek adiarazten zituztelarik bere gare eta bulunbak. Urrunago, zurtsuri lerro baten ondoan, baratxe-baratxe
marmariatuz ageri ziren etxola txuri eta politak.
Goragoan, mendísken pantupa biribil ilarka
gorritxez estalietan, zioazin txirripa garbienak,
eta arbolen ostartetik ikusten ziren, han-hemenka, ote ez-eraginen lili horiak. Uhartzean, mendi
bizkarrak iguzki sartzeratekoaren azken argiez
urreztatuak.
Erregina eta bizkondearen solasak bakantzerat zioazin. Printzesak ahanzduran begiak zauzkan aintzinean zabaldua zitzaikon leku ederren
gainean. Laster, euskaldun mendi goren bistak
gogoratu zioen bere urrungo herria. Haren arpegi eder eta amultsuan irakur zitazken barnean
aldizka sortzen zitzaizkon sentimenduak. Han

ageri ziren orai bozkarioa, gero bihotz ilundura;
batean igurikimena, bertzean etsimena.
Bet-betan, haren gogoeta baratzen du bi
gizon bekokitsu eta suharren hurbiltzeak; biek
eskuan dute makilla, euskaldunen beti bideko
laguna.
Hek ziren Ganix eta Manuel, bi adiskideak.
—Huna zure segitzailea, —dio jaun bizkondeak printzesari erakutsiz bi euskaldunetarik
handiena.
Ikustean gizon larri, begitarte beldur gabe
hura, aintzinerat hurbiltzen zaioena, paparoa
ageri, besoak biluziak, bularrak eta gerria sare
gorri batez inguratuak, herabedura ezin gorde
batek hartu zuen printzesa, ordu arte ohitua bertzela apainduzko korteko jaunekin.
Fida ote zitaken osoki holako gizon bati, zeletariz eta gardez betea zen muga baten hurbilean?
Bainan Ganixen begitarte ideki eta lainoak
laster suntsiarazi zuen printzesaren beldurdura.
Halere, orduko, menditarraren begi zorrotzak
ezagutu zuen erreginaren beldurkundea, eta
bere bizitasunean, erakusten dio printzesari

bularrean duen zauri sendatua, bere leihaltasunaren lekuko ezin ukatuzkoa.
—Ez beldurrik izan, andrea –dio— ukaldi hau
hartu duenak jakinen du ere bere biziaren hirriskatzen zure laguntzeko.
—Goazen beraz —dio erreginak— izan zaite
ene gidaria!
Biharamunean, guziak antolatuak ziren erreginaren abiadako. Gan zen Belzunze jaunaganat;
hunek igurikitzen zuen bere bi euskaldunekin.
Printzesak eskuetan zuen kopa aberats bat
eman zioen Ganixi, eta hunek aldiz bere adiskide Manueli, beharrirat zenbeit hitz erranez.
Ordu berean, Manuel eman zen bideari.
Erregina loriatu zen oroitzearekin laster hartzerat zoala Espainiko lurretarat zaraman bidea.
Arraiziarekin eskerrak bihurtu eta murde Belzunzeri, «goazen» dio printzesak Ganixi.
Handik apur baten buruan, bazoan zaldiz
bere gidariaren ondotik, segituz arrosa-basate
eta elorri-txurien arteko bidea.
Luzez gure bidaiantek ikus zetzaketen arbolen gainetik, utzi zuten jauregiaren dorre zorrotzak. Betan, gauzak ganbiatu ziren: erreka agor,

zuhaitz eta be ar gabeko batean sartuak ziren;
han hasten ziren printzesaren bideko gora-beherak.
Erreka hunen buruan, doidoia ageri zen etxola txar bat, jendek alde bat utzia. Bi oren ibili
cndoan, han erregina zalditik jautsi zen, zerbait
janarien hartzeko.
Heletatik berrehun urratsetan ziren; eta
behar baitzen gardez betea zen herri hunen erditik iragan, Ganixek utzi zuen printzesa apur bat
bakairik, bera gateko urbilagotik tokien zeletatzerat.
Jainkoari esker, uste gabean, etzen garda
bihirik Heletako plazan ordu hartan; bero handia
baitzen, nihor etzen karrikan ageri. Presaka
badoa Ganix erreginari berri on horren ematerat.
Laster herria bertze-alderatu ziren trabarik
gabe, eta berriz sartu bazter bidexketan.
Artzainek, ikustean andre handi hura, euskaldun arrunt bat lagun iragaiten, aho eta begiak
zabalduz, agur egiten zioten teteletuak.
Bizkitartean, bidea ganago eta gehiago tzar
bilakatzen ari zen; etzitaken gehiago zaldiz ibili;

abereak utzi zituzten menditar gizon, Manuelek
Ganixen manuz harat zeletatzerat igorri bati.
Gure bidaianteak heltzerat zoazin mendixka
baten gainerat, noiz eta ere Ganixek ohartu baitzuen garda multzo bat nekez bertze-aldetik
mendi bizkarra gora heldu zena.
Bidexkari hurbil gertatzen zen ardi borda bat,
erdi eroria. Doidoia printzesak eta haren lagunak
astia izan zuten harat ihes-egiteko. Barnerat
gorde zireneko, ikusten dituzte ikararekin, harresien arrailaduretarik, gardak heldu zirela hek
ziren lekurat.
Zer egin?... Zer bilaka?... Lehio apal bat erreka zilo bati buruz idekia zagoen. Ez bat ez bia,
asmatu orduko, Ganixek eramaten du printzesa
leihorat, besoetan hartzen du eta jauzi bat egiten du lezeaz bertze alderat. Ordu zen, ezen gardak sartzen ziren bordan!
Etenduak iragan bideaz eta iguzkiaren beroaz, deskantsatzerat zoazin.
Luzegi litake kurrida hirriskuz beterikako
hunen tartika guzien erratea. Ganixek printzesari eginarazi ziozkan ehun itzulien ondoan, noiz
eta ere urrundanik sentitzen baitzuen, kontra-

bandixtaren usnarekin, garden galtza urdinak;
bideko asko pirpiren ondotik, landa eta larre, ote
eta elorri jazarkorreri trebes, erregina eta Ganix
heldu ziren azkeneko heien aterpetzeko zabaldua zen etxe xurirat.
Han atzeman zituzten bi emazteki euskaldun
gotor, zeinek behar ziren guziak apainduak baitzauzkaten, erregina harat etorri orduko. Maria
eta Rafaela ziren hek; bat laguntzailearen emaztea, eta bertzea haren arreba.

5
EUSKALDUN JAUNZTURAK
ETA JOKOAK
Erregina deskantsatzen ari zen bere bideko
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Atheka gaitzeko oihartzunak - 2
  • Büleklär
  • Atheka gaitzeko oihartzunak - 1
    Süzlärneñ gomumi sanı 3648
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1992
    28.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Atheka gaitzeko oihartzunak - 2
    Süzlärneñ gomumi sanı 3791
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2007
    28.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Atheka gaitzeko oihartzunak - 3
    Süzlärneñ gomumi sanı 3768
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1952
    29.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Atheka gaitzeko oihartzunak - 4
    Süzlärneñ gomumi sanı 3038
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1642
    31.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    52.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.