Arranegi - 8

Süzlärneñ gomumi sanı 3762
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2125
25.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
37.7 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
43.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
Benetan bere, ez eutsan bapere onik egin kalera
urteiera arek. Baiñan etxean geldi lotu izan ba-litz ere,

lagun ta adiskide zintzoaren illetetara joan izan ezpalitz, ez eukean aren barruak nasaitasunik izango, ez
etxekoak arezaz bakerik.
Ganeko egunetan ere, naiko lari ta estu samar ibili
zan; gerorantz, baiña, zerbait itxura obea eban, aren
taiuak.
***
Etxe batean zoritxarra auzokide eta maiztar izaten
asten danean, ez ei dau aldi batean albotik igesik egiten.
Olantxe kanpaiak ere, dinbi-danba asi oi direanean, okerraren gain adirazi daroe. Okerra, jakiña ba,
munduko arpeikeraz oartua; betikotasunari begira
ezkero, egoki zer dan eta zer ez, sarri askotan gizonak
tautik jakiten ez daualako.
Andik egun asko bage, kanpaiak aide erabili eban
barriro bere.
Arratsalde barea zan, illuntxe aurretxua.
Kanpantorreko ezkilloiak dilin-dalan ekin eutsan
ez-ordu zan sasoian. Zer adirazoten ete eban joale
iraulketa arek? Norbaiten etxekoak edo adiskide

mamiñak Andre Mariari salbe bat eskeintzen eutsela.
Nonor geiso egoala, edo arriskuan edo il-zorian.
Berealakoan, ba-etorren laguna baiño etzana
Arranegi aldetik plazarantz, elizarantz. Emakumeak
geien geienak, etxeetatik iraduz, artega ta ariñeketan
urtenaz, buruko eliz-zapiak ipinten ziarduen bidean
yoiazala, eta ainbarik yoian andrazkoak ere, atarira
eltzean, sudur-zapi zuri garbiren bat zabalik eta aalik
politoen ezarten eban buru-gaiñean.
Ama Neketsuaren irudi antzeko ebala bere burua,
oiñazez ta armiñez ubel ta kolorga egoan Zuriñe bere,
kanpai-ots aren durundia entzutean kalera begira jarri
zan, etxeko ikusguratu ta emakumezko ibai edo erreka bizia legor-alderantz urduri yoiala sumatzean, besteren batzuk bere, atsekabepe egozala-ta, aen aldezko izatekotan, bere samin ta nekea eskeintzea otu
yakon.
Zuriñe otoi au egiten astean, Nere ezpeletatarra
nasan zear etorren, ta bere adiskidea ikusirik, eskuaz
ziñu egin eutsan, azkar jetsi zeitela adiraziaz.
Zetan egoan ez ekiala, neskatilla maratzaren
ezkabideari bertatik erantzun eutsan eta eliz-euna
arturik, jatsi zan beingo baten. Bere mantillatxua

eskuan ebala arrapaladan iragan zituan etxeko maillak.
–Ba al dakizu noren salbea dan? –galdegin eutsan
Nerek.
–Eztakit txistik be, Nere.
–Saander-etik emon dabe albistea, ointxe ointxe.
Txarto dagoana Xirdo da. Itsasotik eroan ei dabe ariñak arin kai artara, eta ointxe berton Geisotegiko maiganean jarri izango eben ebakuntzea egiteko. Diñuenez apendizitis ei dauko, baiña osagilleak, gatxa, ori
baiño aurreraxeago ez ete dan bildur edo dira.
–Ene penia, bada-ta!... Orduan... il egingo da; ilgo
da... ta... Baiñan, ene Ama Nekeetako ori, zer esaten
diardut?
–Axe, peritonitis garbi azaldu ezik, nork daki ba!
Eta itzegin bitartean, itsumustuan yoiazan elizaalderantz, larri ta geraka, neskatilla biok.
Zuriñeren barruak bira osoa egin eban. Aldamenean yoian lagunak itz eta pitz eragoion, baiña Zuriñek jaramonik gitxi egiten eutsan aren erausiari, aren
etorriari.
Txanton-en alabearen biozkadak egundoko zotinburrukak ziran. Ekaitz egunetako itsasoak alakoxe

joan-etorri latz, indartsu, mutiriak sortu oi ditu, ugin,
baga ta barra-barrak astindu ta arrotuaz.
Joan yoiazan Nere ta Zuriñe beste garaitikoen
bideetaz. Onen gogoan, ostera, alako atzera-biurtze
naia erne zan. Ai! alboko lagunari azaldu izan ba-leutsa bere barrenean erabillen gudu ta burrukea.
Ezin, baiña.
Atsekabe guzti aek, berak bakarrik isilean eroatea
eskeiñi eutsan beiñola zeruko Amari, eta lorrak guztiak barruan otoko zituan, naiz-ta geiago eziñik alakoren batean eztanda egin...
Aurreko egunetan iñoiz baiño sarriago ta maizago
gomuta eban Xirdo... gaiztoa, une artan begien aurrera etorkion: aren irudi atsegin, aren begirakune goxo,
aren txera maitekor, aren agur-egikera samurra.
Eta inkesa erkin bat egiñik, asperen motel bat
jaurtiaz: Xirdo gizaisua! –esan eban.
Eta arenganik artutako iraiña edota Zuriñek iraintzat etsitakoa, intziri orren ondoren, parkatu egitea
otu yakon.
Neskatilla lirain biak negarra begian ebela eldu
ziran, erriko eliza ederrera. Barrura sartu, eta ainbeste lagunen erditatik aurre-aurreraiño joan ziran biak,
eta aldare ondoan belaunikatu.

Zuriñe-ri, inguruko lagun guztiak berari bakarrik
begiratuten eutsela iruditu yakon, ta arpegiko koloreak gorri gorri egin yakozanean, bere buruaren lor
eta atsekabea an egozan guztiak argi ta garbi jakin
ekiela begitandu. Ai, orduan, argiak itzali ta erria
basamortu illun biurtu izan ba-litz nai eukean.
Zer zan aren barruan sortu edo sartu zan matxiñada ta zalaparta! Gora-goraka asi yakozan erraiak. Axe
zan lotsaria! –bere ustez.
Zeren lotsaria edo aalkeizuna, ostera?
Maite dogun norbaitek dei egiten dauskunean,
dana ta eztana bertan beera utzita, bidezko ez ete da
arengana joatea? Zeri zan lotsaria, ba, kanpai arek dei
egin balin ba-eutsan?...
Neska gurbil lotsorra begi guztien ikuskari, berbera zala-ta egoan; eta ingurukoak berazaz izango
zituen esatekoak... Armin, arrenkuraz ikusten eban
bere burua ta buruko uleak ere latz eukazan, eta
bekokian beera izerdi larria erion.
Elizako isillunea urratu zan, alako batean. Eta
arako txikot intziriti arek Amaren estalkia jaso ta distiraz betea agertzean, gogortuxe ta noiz itoko eukan
arnas-estua ezagun ezagunean zabaldu yakon. An

eukan betiko Ama Andrea, begirakune samur baiño
samurragoz, irripar antzo.
Apaizak, soiñeko zuriz «Agurra» kantaten ziarduenean, eliza zokondo artako Emakume santuak, irrizuri
baltzerana ta txera gozoa egiten eutsen erritarrai,
bere magaleko umeei. Oneik otoika ziarduen.
Zuriñe-ren erregua, barriz, berarizkoa izan zan:
–«Xirdoren arima eder izandakoa –orain dan
unean ezpa-litz ere– eriotz-orduan, iltamu-aurrean
berriro leen baizen garbi ta zindo geldi daiteala; eta,
arean, azken-ordu ori oraindik urrun baldin ba-lego,
leenbaileen osatuta... ta garbiturik, el dedilla bere portualdera».
Bare ta nare gelditu yakon barrua, noizbait, eskari bigun orren ondorik, norbaiteri zertxubait parkatzean, edonori gelditu oi yakun lez. Eta beste jendetza
mordoak alde egin ebanean, eurekin batean urten
eban kalera, leentxuago bere burua lurpean ezkuta
gurarik ebillen neskatilla naigabetuak.
Otoi labur gartsu aren bidez, dana parkatu eutsan
Xirdori, il nai osatu.

XXI
TXORIAK IGESI
Elebarri onetako notin edo lagun gaillenen gorabeerak azalduten jardun bitartean, ezagun ditugun
beste batzuen barririk eztogu adirazi. Ez ditugu, ostera, aazturik.
Ez dau bizitzaldi onek beti arpegi berbera.
Zerua, batean illun eta ekaitzean agertu arren,
urrengoan argi eder zemaigabe ta adu-izpiz janzten
daki. Ez dabe begiak oro bateratsu negar-aldi, negariturri izateko soillik egiñak ez diralako.
Ezpaiñak bere, eztira aldioro muker ta zimel agertzen. Badakie irripar goxorik egiten. Norberentzat eta
aldamenekoentzat.
Arantzagabeko lorerik ez dan arren –zaarren itz
zuurra baita– arantz artean lore usaingozo, likurtez
bete, urrin zoragarrizkoak azi, marduldu ta atson
eskeinka dagokiguzana, ezin uka.
Onelantxe, Jon langille aspergaitzak, bere zoritxarlarre-sastraka artean, leen baiño bidexka eroso ta ibillerrezagoa egiten ziarduan.

Beiñolako suak egiñiko kaltea zelanbait ainbestean ordaindu eutsen ezkero, bereala asi zan jausi ta
ezereztutako olabea iragi ta jasoten; ta zurebateko
tresna barriak erakarriaz, leengo arloari ekin.
Etxea bere, erre yakon etxea bere, ez eban osoro
galdu. Bai zera osoro galdu! Lau ormak, orma sendoak zut eta lerden eukazan euki.
Ez zituan, egia esan, antolatutako ondasun osoak;
baiñan leen ez eukan zerbait –norbait, ziurrago– ba
eban orain. Biotz-lagun bat, eske ta galde ibillitako
laguna antxen eukan bere alboan. Ez alegia, berak
amestu eta naien izan eban neskatillea; bai aren kide
zana, ain zuzen.
Badakigu Jon-en maite-amesa aspaldi, Zuriñe izan
zana; ames ta gurari ori, ostera, azkenez, Madalengan egiztau zan. Madalen zan, antza, zeruak Jonentzat aukeratua eukan bizitzarako bidelaguna.
Irakurle zurrak, Madalen, mutil onen atzetik ebillena, aintziña susmau eikean, Jontxuk baiño leen, arranotan.
Baiñan, dana dala. Orain pozik egoan arotza bere
zoriaz ta ez eukean ez, bere Madalen beste iñorgaitik
aldatuko. Une larrian alkar sakonkiro ezagutu eben-ta,

gauzak obatuaz yoiazan une onetan, gure gazteok
euren izapen ta asmoak alkartzenago zituen.
***
Zuriñek, Xirdo-ren izen ona beztua ta loitua zala
eretxi eutsanean, onengan zituan uziak bertan beera
mazkildu ta illagiñean bazterrera zituan, naigabez
baiña damu aundiz, pena esan-eziñekoz.
Arranegiko lora eder onek bere kolkoan egiten
ziarduan maitetasun-abiatxua, saraski ta urratu egin
eban zearo, tutarrez, arako Errekan urteniko irauna
jakitean. Xirdo aaztu gura izan eban, aaztu. Ta orretarako, zazpi alegiñak egiten asia zan.
Arako Jon-en biotz-eskabideak gogora yakozan.
Eta baita amak bein baiño sarriagotan esaniko Kerman-enganako itz bigungarriak ere. Bata baiño bestea
obeago ziran mutil galant bioen irudiak, buruan erabiltzan Txanton-en alabeak.
Leen nai ez-ta, ardurazko ez eretxita, izan zituen
senargaitzakoak, gero orren ezezgarriak ez yakozan
begitanduten. Are geiago, begiko ere ba yakozan,
jasekoago, ta gogokoago.

Burutapen eta gogoeta oneitan jardun eban ganeko egunetan. Asmoren bat, burubideren bat?
Artean, Xirdo ez zan, zorionetan, il. Ostera, ziñoenez, osasundutzenago ete zaneko barriak jaso ebezan
errian. Ebakuntzatik ondo urten ei eban eta aren gorputzak, goraldi ezaguna egin.
Ori zala-ta, errian zabaldu zan zurrumurru nardagarriaz jokabideak argitu bear zirala-ta; bere buruak
iñogandik lotsaririk zertan artu ez ebela-ta, arrantzale
begi urdiña errira baiño leen, erabagiren bat artu bear
ebala sinistarazi eutsan Zuriñek bere buruari.
Baiñan egunak joan, egunak etorri... udabarrian
kabi epelean lenbizikoz idoro oi ditugun arrautzatxuak, gu urrengo aen billa joan orduko iges egiñak
aurkituten ditugunez, beste txori gazteñoak ere, egazka ebiltzan.
Zuriñek ames zituan txori narrugorriak ere, lumatu, jantzi, buru-argitu ta ega-bizkortuaz... egan joan
ziran, Txanton-en alaba biozpera arek bere menpe
artu baiño leen.
Nor ete zan Bizkarrondo zaldunaren biotz barea,
urduri ta pilpiratsu jarri ebana? Erritar neskatilla lirain
bat ete zan, ala erbesteko andereño panpiñaren bat?

Aspaldi zala bere amak –ama guztiak oi daben
aurre-susmo zorrotzez– orren poliki azalduriko gertakizuna, egiazko itxuraz agertuko ete zan, eta eskuartean lez eukitako txoria, urruneko egutera joango
ete zan bere kabi beroa, bere oatze guria egitera?
Mundu onetan egiten ditugun egunak direan liluragarri, gero geienetan, eskein-liliak elkortu, zimeldu
ta zitu bage deuseztuteko...!
Goizeko eguantz alai, txori ta argitsua, sarri askotan egun goibel eta arrats euritsu aldatu oi dan antzera, geuri eder atsegarri iruditutako lendabiziko zantzu
ta susmoak, uskor ta antzu ta arnalgabe itzuli oi dira.
Zuriñe-ren gero-asmo-lore irukoitzak ere, bata
bestearen ondorik geundu, urdindu, ximurtu ta idortu
egin ziran.
Egunak egun eta asteak aste kolkoari maitero iratsita euki eban irudia, miñaren miñez egia esan, baiña
azkenerako ere, erautzi, urratu ta ezabatu egin eban.
Xirdoganako eukan jita, iñortxuk susma ta igarri orduko, ezereztu ta puxkatuaz, bere barrutik errotik, tutarrez kendu uste eban.
Arako Jon, aurtemein ezetsia, beste emakume
baten maite-amarruak bide, aren sareetan jausita ta
lotuta ekusan.

Eta Kerman, itz laburreko mutil jatorra, bere
menpe euki zeikela iñoiz uste izanikoa ere, iges yoiakon, iges, maite-arloari egokionez, begiak neskatxa
eder batengana zitualako...
Aita, geisorik; untzia... galduta; biotza... lagunez
alargun.
Izan ere, Zuriñe zintzoaren barrua oiñaze-osin
mingots egiña egoan. Aintziñekoak, ibar oni, negarerri
erizteko, ziorik naikoa ebela, uste eban gure neskatxa
maitagarriak.
Erriko jai ospatsuak ganean ziran, iraillaren lenengo egunetan oi diranak.
Egun eder pozgarriak. Kanpora joateko zori gogorra izan ez dabenak, pozez itxaroten dituen urteroko
jaiak. Erbestean dabiltzan erritarrak, euren zokondo
maitera eltzeko orduaren begira jarten dituenak. Egun
gogoangarriak betiere: «Sarantoliñak»!...
Zelako gogaroa izan eukean Zuriñek jaietarako?...

XXII
IZEN ONA DAN EDER
Bai dala pozgarria bakoitzaren sorterriko jaien
bezpera! Gabon-egunak mundu osoan atsegin-aldi
diranez, erriko jaiak arako gauza berezi ta zoragarria
izaten dakie txoko bateko semeentzat.
Gabonetan, bakoitzak bere sendiaz egoteko gogo
bizi bizia izaten dau, dagon lekuan dagola.
Baiñan, erri-jaietan besterik da. Orduan, errimiñak, alako gurari andi, gar itzalgaitz, egarri ase ezin
batek zaletzen ta zulatzen dausku biotza. Egun ori
eltzean, jaiok urreratzean, errimin orrek zirikatuta, aal
dauana beintzat erri-ingururantz asten da, sorterritxuaren galdez, kale zaarrak ikusmiñez, laguntzarrak
agurtu guraz, norbere kabia musuka nairik, bazter
maite aantzeziñak barriren barri ikusi, aztertu ta oin
bigunez zapaldu ordez, igurtzi nairik.
Orrelantxe, agorrilla amaitu-urren danean, udako
egunik beroenak igesika astean, lekeitiar semeak
dagozan lekuan dagozala, biozmin batek, gogoeta
batek, asmo ta gurari batek jo, iñarrosi ta dardarikatzen ditu: euren uri maiterako bideak egin bearra,

orixe da euren buruauste bakarra, orixe euren biozkadarik zoli ta mamiñena.
San Antolin jaietarako jaioterrira eltzea!
Egun aetan kaleak ete biurtzen dira, erriko seme
guztiak anai, auzokideak atxeko, kanpotarrak erriko,
ta erbesteratuak... zoriontsu.
Pozkariozko lurrunak dardar egiten dau aizearen
egoetan, ta inguruko seme jatorren kolkoetan maitetasun-isurpenak, gaiñez.
Eldu zan ba, iraillaren lenengo eguna, jai bezpera,
arean bere.
Ipar-aize baten soiñu ezin entzunekoz, zeruaren
zola, ortzearen sabai edatsua, izarren zelai gaiña,
urdiñez gantzutua agiri zan.
Ugarteko piñu gero ta lerdenagoak, banderamakilla zut arroak zirudien goiko ortzi-kristalari begira.
Alderen alde, odei kaxkar baten oztopo oriñik ez
egoan egun arten eguzkiaren ibillarian. Etxeko seme
urrundueri itxaroten egoan ama kutuna zirudian,
Lekeitio inguruetako izadi zoragarriak.
Egun artan elduko ziran, bai, «ardi galduak». Ez
ardi galduak ziralako, ain zuzen; urian sortu ta andik

aldeginda biziaz, geienbat sorterriarentzat galduak
izan oi diralako baizik.
Legorrez, aldraka, elika, taldeka elduko ziran
semeak. Batzuk, ordu laburretako bideetaz; eta beste
asko, barriz, egunetako bideak egin ostean.
Eta garaitikoak itsasoz elduko ziran; zama edo
karga-untzietan dabiltzan itsastarrak, eta batez bere,
arrantzan oi diarduen untzi guztiak, aldean eukena
eukela, errirantz abiauko ziran.
Ta erri osoa jai-eguneko janzten ziarduan une
artan, emakumetxu bat bide estu, medar, aldapatsu
arritsu batean gora yoian, barrua astuntasun baten
menpe ebalarik.
Eztakizua, irakurle on, oiñak uretan eta burua
zerurantzago dituan Lumentxa mendixka zorrotz
txuntxur biribilla nun dagoan?
Mendixka orren bidetxua-zear, egoki ta polito eratutako gurutzebidea dauka uritxu orrek. Ta ori dala-ta,
gaur egunean Kalbario mendia eristen dautse angoak.
Muiño polita da, zerurabide liluragarri!
Amaika bidar zidor orreitan, otoiak gorantz bialduala, malko lodiez ureztatu ta busti oi ditue lurreko arri
koixkorrak, arrantzale-andren negar gaziak...! Makiña
bat aldiz, aita gure errukigarrietaz batean, zizpuru eta

inkesak soiñu egin dabe sasiarte, gartxuondo ta elorriadarretan!
Eztaki kaialdeko emakumeak otoi apal bategaz elizan naiko-egiten, bertan-goxo egiten; ezta ziñez, eleiza baketsu ta isilla, leku egokiena, barreneko antsiari
ta min-oiuari ateak zabal uzteko.
Ez.
Kanpoa bear dau, leku edatsua, bakartia, biotzaren intziriak aiseki zabaldu ta egaztu daitezan.
Ama luraren ikuspegia bear dau, itsaso aundiaren
neurrieza, bata ta bestea begiztatuaz, munduko arantza laar ta lorrak gomutaraziaz, bizitzaldi onetako itobearrak oroituaz, gure buru ta izatearen gain dogun
zeru urdin ederra ikertu ta ikusiaz, geure kolkoan ditugun atsekabeak oiuz, itz ozenez, aldarriz ta eiagoraz
adierazo daikeguzan.
Eta batez ere, arako Ama neketsuaren antzera,
aren miñen ondoan gureok motel eta kaiskarrak ditugularik ere, beraren oiñazeen pare ezarriaz, neke bide
medar, arritsu ta arantzadunean lagun dakiguzan.
Itsas-ertzeko andreari bide zidor ori gogoko yako,
barruko oiñazearen laguntzaille egoki yako, soiñarentzat nekagarri dan aldatza.

Zidor ortan eskeiñi oi ditu bere pekatuen zorkaiak,
zidor ortan eskatu zeruari bere utsegiteen parkamena
eta garaziaren iturriko ur-tanta batzuk, zorion-egarriaren aringarritzat.
Zidor ortan zear joan yoian goiz esandakoan, Zuriñe doakabea. Bere idekoak bizitzabideetan arraiki,
pozez ta amesetan ikusten ebazalarik, bitartean bere
barrua larri, adoregabe, illun eta bakar ekusan.
Zer eskintzera yoiala, baiña, miñetako Amari egun
alai artan, oiñaze-bideetatik? Zein ete zan goiz zardai
ta txairo artan egin nai eban eskaria?...
Kurutzeak kurutze iragan ostean, an agertu zan
mendiskaren gaillurrean, Kristoren gomutaz zutik
dagozan iru kurtzio andien oiñetan auzpez, belauniko,
Arranegiko zabaleko lili garbia.
Tontorreko bedar erdi igartuen adar-eskuetan,
eguzkiak idortubarri zituan intz tantoen ordez, emakume begietako iñontz tanta ederrak dirdiz egien, barriren barri, txirlarri bikaiñak aiñean.
Gure ibillera zoro galpidezkoen ordaiñez Jesu maiteak egiñiko bide odolez beteak garbitu gurarik, neskatilla samurraren begieri –iturburu ezea iduri– graziaren gisako ur garbi damuzkoak erioen.

Otoi luze, arren beroa egin ostean, zutundu zan
noizbait neskatilla amultsua. Zeruari luzaro bai luzaro
so-egiñaz, lurrera eban, alako batean, bere begien
ikusmena.
Eta aldakeraren zoragarria! Izadiaren eder-erditze
zirudian.
Zerua ta itsasoa laztan etengabean ikusi zituan.
Itsasoa ta legorra alkar-musuka jardun irungarrian.
Eta mendi erpin garaiak, goitar dei gozoa entzun baileben buruak arro zutiturik egozan, ortzearen magal
bero urre-erraiñuz betean, maitekiro etzin nairik.
Izadiaren

erakusburu

zorapenezkoa!

Izakien

maite-kanta birloratsua! Jaun eskuzabalaren emaitzezko euri mamiña!
Zer gerta ete zan lurrean, edota zer jazo yakon
neskatilleari barruan?
An egoan Kantauri itsas-kolko aundia, aratz, txukun, urdin. Antxe kai babesgarria, an ondartzak, ederrak oso, an ibai gardena, an ugarte jasankorra –itsasoari bekoz-beko itsas-gizona iduri itxaropenez gaiñez, etorkizunari begira bai-legoan–; antxen uriko
etxe mordoskak, kale etsu biurriak, antxen ikusmeneko eleizea, an zumardi berdez jantzia an Talako arri

bakarreko kurutze ederra, an kaigana, an bere
etxea...
Dana beti lez, gauza guztiak bestetako antzetan.
Erriko usotxoak egan ebiltzan, eta arantzago kalatxori, kaio ta zantzak ikusgarrizko zirribirroak egiten
zituen aizearen uts-zokoetan.
Bare egoan itsasoa, bare izadia, goieneko argiaren
distirapen urretan pitxiztatua.
Baretu zan, Zuriñeren barrua be. Eta ainbeste
bidar ikusitako gauzeri, barri eritxen. Barri, eder ta
maitagarri ere bai, galdu-urren dan zeren bat aldenduko ez yakula jakitean, maitagarri oi yakunez.
Bere uri politari, jaioterri kutunari begira ta begira,
aspertzeke egoan. Aren begietatik malko guri gori bik
iges egin eben, masailletan beera. Negarrok, ostera,
pozezko ziran, bakezko, ezkerrezko, nasaigarrizko.
Alabaiña... bat-batean, isilik egoan ibar zulo artatik eiagora, oiu, didar batek igon eban, deiadar luze,
luzeago, motel, zurrunbillozkoa.
Kaiganera begira jarri zan Zuriñe. Nasatik Arranegi kalerantz eta Zabalerantz lagunak ariñak arin yoiazala ikusten eben.
Zurrumurrua geroago ta urreago zan. Udaletxeko
zabalune edo Guzurmendin jentea batera bestera

nabaritzen eban tontor artatik. Ez ekian zer esan eta
ez zer asmau ere. Ez-bearren bat, asarreren bat, pozkario ete, norbaiten etorrera...?
Ba-zan, arean, ordu artan urira norbaite etorteko.
Beste askoren artean, jakiña. Osatuta eta onik, Xirdo
zan etorteko... Ta bizirik etorren gizon gaztea, eriotzaren atzaparretatik itzuritako arrantzale lerdena, osasunez etorren arren, aren izen ona guztia bearrean
egoan jaioterri laztanean...
Baiñan gorputzak osatu ta onduten dakianak,
gogoa onduten eta izen ona zainduerazoten ere, ba
daki.
Xirdok, errira eltze-ordurako auzira deitua eukan
arako Artazitxuneko bizi-alargun makur, beterre, mingain luzea.
Eta Auzitegira joatordua zanean, Xirdo errira noiz
elduko egoanean, eguerdiko amabietan, usotxoak
janari eske adi-adi egon oi diran orduan, orra nun atso
sorgiñak nasazaarreko kaiganean belauniko jarririk,
oiñak billoizik, –ain zuzen Zuriñe an mendi-tontorrean
malkoz ta otoiez ari zan unean bertan–, aintziñako
biraolarien gisan, aiñengille aen antzera, besoak
zabal, baiñan madarikatzeko ordez parkeskeko oiuak

egiñaz, lurretik jagi ta orotzik ibiliaz kaleetan barruna
didarrez asi zan:
–Parkatu bekit zeruak, Xirdori nik egiñiko iraiña!
Mutil ori garbirik egoan, eta olantxe dago egon, gaur
bere!...
Eta itzok argi ta zoli bein ta barriro esanik, kaleak
kale iragan zituan atso ximur arek, leengo artazien
ezten-miztoa, zuzentasun-ezpata biurturik.
Jente guztia konkortuta egoan, aitearenka, gertakari ori ikustean.
Eta gure itsastar mutil zintzoak Eskolapean oiña
ezarri ebanekoxe, ba ekian erri osoak, ba ekien kaleko arriak bere, arako laidoaren zapokeria, arako aalkeizunaren guzurra, arako lotsariaren zuzenbakokeria.
Xirdok ori entzutean, atso eztenari bertatik parkatu eutsan, ta Auzitegira bidea artu barik, etxerantz
abiau zan, ezagun eta adiskideen agur eta txerak
birritako aldiz jaso ostean.
Arranegiko zabalera zanean, begirakune luze galdezgarria egin eban, nun zer ikusiko. An begira eukozan andre mamintsu gizeneri irribarre zabal egitean,
bere agin zuri ederrak erakutsiaz, Atxabal kalean gora

ekin eutsan, zain egokion amaren besoetara aalait
lenen eldu nairik.
***
Bitartean, illerrirako mailletan beera etorren Zuriñe, begiak argi, bekokia bare, biotza bakez.
Menditiko jatsieran ez eukan igoerako larripiderik.
Ez ekian, ostera, zergaitik zan.
Baiñan, etxera orduko jakin eban bai jakin, didar
ta oiu aen barri.
–Ama bedeinkatua! –esanaz, nun egoan bere ez
ekiala jarri zan.
Eta arimea pozarren ebalarik biotza lotsatu lez
egin yakon...

XXIII
GURE URIKO IZARRA
Iondone Andolin eguneko goizaren pozgarria!
Bekar bakoitzak irudimenera norbere erriko jaiegun nagusia. Bezperan elduriko erriko-semeak
orduan alkar ikusten dabe, geienbat, plaza zabal ederrean.
Meza nagosi ta ibilketa eleiztarraren ondorik,
Zumardiko arbola mardoen orriak egiñiko gerizpe
ozkirrian, itsas-aize emearen kresal-usaiñean, antxen
alkarrengana joten dakie beti errian dagozanak eta,
damurik, kanpoan bizi bearra daben erritarrak.
Eta musikari taldearen soiñu eder ta eresi bigunak
entzun-ala, agurka, kaixioka, esku-joka ta lepo-igurtzika jarduten dabe gazte ta zaarrak, gizaseme ta gizalabak. Alako une pozgarririk ezta, bear bada, urte
osoan.
Antxen batzen dira bakoitzaren izena ta izana,
joana ta etorkizun-amesa, bakoitzaren gomuta ta
oroiak, alkarren ezaupide, adiskidetasun eta maitetasuna.

Bai dala gozo aspaldiko doiñu ezagunak barriro
entzutea! Eta are atsegiñago, soiñu bigunon egille,
eresi bizkor ta biozkorren asmatzaille errikide argiak
izanik.
Azku-ren «Bizkaitik Bizkaira», «Ortzuri», «Urlo»...
Zapirain-en «Txanton Piperri», «Anbotoko
Damia»...
Biok errikoseme goragarriak, eta gure erriak zor
andi bana dautsenak...!
Eresi gozo, musika samur, biotz-izketa, barruko
susmur isil...
Antxen egoan beste askoren artean, Xirdo etorbarria bere, arrantzalez inguratua. Izan ere, musika
ederzale sutsuak ditugu gure arrantzaleok betidanik;
belarri oneko, entzumen fiñeko, kanta-samurrentzako
ao-zuriak, bertsozaleak iñor izatekotan.
Egun artan ez urrengoetan ere, ez eban Xirdok
ikusi nai eukean emakume gaztea ikusi.
***
Baiñan, zaparrada ta iskanbillak, soiñu ta algarak,
dantzaketa lar zoroak eta egun alperkerizkoak amaitu-urren ziranean, Andra Maria Antiguakoaren egun

sentian, lenengo mezatatik urtetean, etxerantz yoiala
tope egin eben alkar Zuriñek eta Xirdok.
Zelan adierazo dagike idazleak –biotz otz, alegia–
alkar ikusteke alkar-maiteka ziarduen gazte potolo
biren aurkitze axe? Zelan azaldu, alkarren billa ta
alkarren lotsaz dabiltzan lagun bik, aspaldi ez-ta,
alkar-bat egiten eben une esan-eziña?
Xirdok aspaldidanik eukan kolkoan itsasirik ta iratsirik neskatilla xaloaren irudia. Bere maillarako larregi uste izanik, ostera, etzan iñoiz ausartu barruko
morapilloa askatzen. Ez eban aukerarik, obeto esan,
ez eban bein bere, adorerik izan ortarako.
Orretaz ganera, Zuriñek, guztien isillean maitatutako gazte koloregorria, arako iran doillorra zala
bide... ezetsi eta bere gogotik jaurti tasuntsitu nai izan
eban ezkero, lotsagarri erizten eutsan mutillagana
urreratzea, azken-aldian bere biotzak Xirdori salketa
egiñik, leena zanik ez ebalako uste.
Ez ekien nundik izketan asi. Izketarako mingaiñak
motel diranean, ostera, biotzak pilpil diranean, begiak
dakie mintzatzen.
Eta eguzkiaren goiztar izpi epeletara lorak zutik
arrotuaz, kukulak ideki ta pipillak edatuaz lurrin goxo
eskeinka ari izaten diran bezela, lili eder orbanbage

mardul guri ziran urre-biotz bi aek ere, alkarren argiizpira, alkarren berotasunera idekiten asi ziran.
Goizeko izarrak klik egin eban zeru gardenean, ta
erdi lotsas ta gorde urdiñaren magalean, gazteen
maite begirakunak sumautean.
Xirdok nundik nora izketan asi ez jakiñik, barruan
irakiten ebilkiona zelan kanporatu ezekiala, pirrapirraka egiñaz egan ziarduen iñarai so-egiñaz, jalki
eutsan:
–Bai pozik dabiltzana enara oneik! Laster datorkie
nunbait, emendik aldegiteko eguna.
–Euron etorrereaa izaten dan pozkarria! Joatea,
barriz...
–Ta nori ez atsegin negu-giltzarion elduerea, arako
biñan biñan agertzen yakuzanean...
Goizaren soiña billoizik egoan ipar aizetan. Izadiak
irribarean eukan begitartean eta usotxoen urrumarak
errez entzun zeitekezan isiltasun aren kolkoan.
Ta eleizara bidean yoizalarik –neskatillea urrunera
begira yoian, ta mutilla oneri arpegira begiratzen
ausartuten ez-ta– Zumardiraiño eldu ziran.
–Zuk ba aldakizu gauza bat? –esan eutsan bapatean mutillak.
–Zer, gero?

–Txoriak dakien kanta ori, nork irakasten ete dautsen. Bataren kantuari, besteak orren errez igartea!
Ezerezetik sortzen aal dira kanta orreik? Amesetan
nabillela uste izaten dot nik neuk, sarritan. Baiñan,
ames ori itzarrik nagola egiten dodanean, sinistu egiten dot.
–Zer dozu ba, ames ori? –iñotsan Zuriñek, entzun
nairik ta ez entzun nairik, liluraz ta bildur-samar.
–Ara, Zuriñe. Ikusten aal dozu an urrunean itsasoak eta zeruak bat egiten daben ertza, lerroa? Orren
antzeko dozu nire guraria bere: neu itsaso naizelarik
zeruaren zatiari eldutea, oratutea. Ames ori iristekotz,
itsas-barrura joan ta joan egin arren, muga ori eztot
egundo eskuratu. Iñoiz, eldu-urren izanik, ustez, bertara, ta beti iges egin oi daust. Ba al dakizu itsasoa nor
dan?... Neu naiz; Xirdo da... Itsaso latz, gogor, arriskutsua. Eta ez al dakizu zerua nor dan, edota nor litzakidan? Zerua... zerua... Zuriñe izeneko bat.
Eta ori esanik, gaiñean eroian zama andi astuna
lurrera egotzi izan bai-leban, arnasaz bete zan, atsandi egiñaz.
Neskatillearen masailletan koloreak dantzaketa
zoroan asi ziran. Zumardira elduta, Abaroa zaldunaren
arrizko iduriaren ondoko arri-pillaretan gelditu ziran,

ta esi oen gaiñean besoak tolestuaz, urrunera begira
egozan alkarri so-egiteke.
Xirdok aspaldian bolbol erabillezan gogoetak
bigunkiro kanporatuaz, azkenean, bere barruan eztanda ez egitea lortu eban. Bare bare gelditu yakon
barrena, ekuruz bete, denduz josia. Tala-aldean ebiltzan kaio zuri-arreak orekan geldi oi diran bezela.
Zuriñe, ostera, amaika bidar ezereztzat utzitako
ames gozoak egia biurtu eitekezala oartutean, konorta erdi galdurik edo, tentel samar egoan, barruko taupadak nekatua.
Plazako zugatz-ostoak orbeldurik, mordoka lurreratzen ziran aroan, gazteon maitetasunak lenengo
kimu ta niniak izateko zori zoritsua eban.
–Benetan aal diraustazu, Xirdo?
–Jaungoikorako! –erantzun eutsan mutillak baketsu ta sendoro, arrantzale bulartsuak oi daben izkera
gozo ta artetsuz.
Ori entzunik, zeruans artu zan neskato urrezko
uleduna; eztitan egoan, eztegutan arean bere, naiz-ta
kanpoz ainbeste ez agertu.
Zumardiko ta Loretegiko zugatzetan milla txorik
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Arranegi - 9
  • Büleklär
  • Arranegi - 1
    Süzlärneñ gomumi sanı 3788
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2214
    24.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Arranegi - 2
    Süzlärneñ gomumi sanı 3683
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2127
    24.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    35.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Arranegi - 3
    Süzlärneñ gomumi sanı 3890
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2039
    26.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Arranegi - 4
    Süzlärneñ gomumi sanı 3765
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2152
    24.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Arranegi - 5
    Süzlärneñ gomumi sanı 3819
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2165
    25.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Arranegi - 6
    Süzlärneñ gomumi sanı 3845
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2059
    25.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Arranegi - 7
    Süzlärneñ gomumi sanı 3801
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2162
    24.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Arranegi - 8
    Süzlärneñ gomumi sanı 3762
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2125
    25.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.7 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Arranegi - 9
    Süzlärneñ gomumi sanı 698
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 531
    31.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    51.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.