Arranegi - 6

Süzlärneñ gomumi sanı 3845
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2059
25.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
37.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
43.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
ta barriro Txanton-ek. Oindiño olakorik! Baiña aspaldion daukat nik, ori, gizon jaseko izango danekoa.
Argia iñor ba-da, azkarra, ta beargiña, zelakoa gero!
Etxe zaarraz barria egin, leen bizitza bakarreko zana,
orain irukoa jaso ta iragi, ta alboan bertan, egurrak
eta anporrak zur ta ol biurtzeko serra ederrak bi, ipini
ei ditu!...
–Bai, olantxe esan dau.
–Lenengo urtenaldian, al ba dot, araxeraiño egin
nai neuke ibiltalditxua, neure kabi barri izango dana,
aalik lasterren ezagutu dagidan. Eta an, negu aldian,
egon bere eguzki begitan dago-ta, bestelako leku

epela egongo da, eguzkiak Otoio-ostean kuku egin
arte. Eta moillara joan gura dodanean, andik txirimara Kolmenares-kalean beera, aldatz biguntxutik, ez
naiz orren txarto be ibiliko. Itsasora amaika joan-etorri egin izan dogu baiña... zelan izango da ba! Oba
izango dot, ausaz, legorrean tirabira egin, lur gogorrean itxulaztu, eta ez an, itsas frankuan, aztarrenik
be, utzi barik, bear bada... Ainbeste arriskuren ondoren, nork daki nire azkenengo egunak ementxe zaartzaro baketsuan...
Bere senarraren alboan aulkian jesarrita, mieserropa zuriak atonduten ta adabakiak ipinten ziarduan
Iñesek.
Betiko egonarri ta patxarazko esakeraz mintzatzen zan Txanton. Lengoa zan bai, ortan; aren biotz
zintzo ta gogo zindoak lengoak ziran; baiña makaleriak zantzu ta seiñale zitalak ezarten ditu gizonaren
soin, kemen ta izakeran. Orrelan ba, gurari barri orrek,
aringarri bezela, gozatu eroian aren egoera itun eta
larria.
Bapatean beste zerbait otu yakon arrantzaleari.
Seme-miñak jo eban Txanton-en barrua. Ta semearen
galdez lez asi yakon emazteari. Beiñola, jaiobarri zala-

rik, il egin yakon semetxu bat. Ta orain ez eukan
semerik, dakigun alabeaz gaiñera.
Orraitiño... semetzakoa izateko bidean egoan,
alaba ederrarentzat senar egoki ta jaseko bat billatuaz. Ta nor seme oberik etxera etorkion Jon gaztea
baiño? Etxe-eske etorkiona ez; etxe-eskeinka etorria
zana, baizik. Benetan be, mutil axe izango litzakion
baiño suin alakoagorik, seme antzeko xaloagorik!
Zelan ez ete eban leenago olako buruerarik izan?
Bere alaba maitea ez eukan ez, edonori emoteko.
Mutillak, ordea, ez eukan utsik ez akatsik ez estakururik.
Txanton-en asmo osoak ez yakazan bere emazteari gogo beteko, arek begiztatua eukan mutilla, Jon
barik Kerman zalako. Isilik egoan, ostera, auzizalea
ezalako. Ezetz eta baietz, goragoraka asi ordez, bide
bigun maltzur eta isilekua artzen ekiana zan. Ekiña
zan, ori bai, bere burubidea izentau ezkero. Leentxoago gerotxoago, bere arilleratzen ekizan ari-albañuak,
bere pilloratzen egurrak. Isilka misilka, ezarian, billa
ebillenaren aztarrenari jarraitu ta guraria lortu arte,
bere uzia jadetsi arteraiño, ez eban nagikeririk erakutsiko ez etsipenik agertuko, katua saguaren atzean

ala txoriren baten ondorik astiro, makur, zapal, lurrari
deutsola joan oi dan bezela.
Orregaitik, Kerman alabearen irakasletzat etxeratu ebanean bere, ez eban belarririk agertu lenengotan, eta arrezkero Zuriñe-ri zerbait adirazi eutsan
arren, gaur bere, senarrak ez ekian ezer olakorik.
Ori dala-ta, Txanton-eri bururatu yakon lenengo
suin-geia Jon izan zan, eskeintzeagaitik esker ona
agertzeko, agian.
Afalduten ziarduelarik eldu zan Zuriñe, egin-barri
eben goizapari atsegiñaren gora andiak egiñaz eta
beste kontu ta gertaerak azalduaz. Aita eta ama adi
egokiozan, alabearen jita edo isuria zein mutillengan
eta zan jakin nairik, bakoitzak bere santuari argi egin
guraz egozan-ta.
Neskatillearen itzetatik, ostera, ezin esan gauza
garbirik, mutil guztiak bardiñean aipatzen zitualako.
–Entzuizu, Zuri –jalki eutsan aitak– ez al dautzu
ezer iragarri Jon-ek etxe barriaz?
–Bai, emen egon dala eskeintzen, esan daust
bakarrik.
Orduan aitak, mutillaren goralpenak egin eutsazan alabeari, leen emazteari egiñak barriztauaz. Alabeak, baiña, aitak baiño geiago ekianez, Txanton-en

zintzotasuna ta on-gurea ezagutuaz, Jon-ek leenago
berari egiñiko isil-mandatua iragarri eutsan. Aitarentzat, ezti gozo ziran itz orreik; amarentzat, barriz, lor
ta naigabe.
Ta bakoitzaren asmoak asmo ta gurariak gurari,
egun gitxiren buruan aitak batetik eta amak bestetik,
bide biren erdian jarri eben Zuriñeren gogoa ta naimena. Bidaburuan ikusten eban bere burua, nundik joko
ez ekialarik.
Zein bide bereixiko ete eban? Nor aukeratuko?
Amari jaramon egin? Ala, aitaren gogoari amor-egin,
Jon-ek aurretiaz egindako eskabideari baietzaren usaiña iratziaz?
Edozelan ere, bien amesa beteterik ez egoan.
Bata artu, bestea uka; ortxe egoan untze, matasa ta
atsekabea.
Baiñan irugarren oztopoa, eta larriena eban Zuriñek. Bata naiz bestea adiskide izanik, beste geiagoko
ezer ez ziran beretzat. Ez yakozan, benetan bere,
osoro errotuten bere kolko-barruan. Batak, maiteautorpena egin arren, ezeukan berak nai eukean ariurri edo izakerarik; ez ekian zergatik, baiñan orrela zan.
Eta Kerman-en asmoak, Iñeseren uziak gorabeera, ez
ziran errez jakitekoak, antza.

Argitasun bat nai eban, bere etorkizunari buruz,
nundik edo andik alako ezaugarri berarizkoren bat.
Eta bere buruaz ekin-ekiñean ziarduala, atetako
atean aldaba-ots galantak entzunerazo zituen.
Bitartean, gautu eban osoro, eta eskillara-burura
urtenaz, dei egin eban gure neskatxak:
–Nor da?
–«Otoiope» portura dala –erantzun eutsen didar
zoliz, kaletik.
Soiñeko erropa onak ariñak-arin erantzi, maizago
batzuk jantzi ta bizkor bai bizkor joan zan kaiganera
Txanton-en alabea.
Atun-pillo polita ekarren untziak. Orregaitik, pozez
etozan barruko gizonak, eta berealakoan asi ziran
masaganera egaluze lodi biribil baltz-zidarrezkoak
jaurti ta jaurti.
Andrazko mordo batek eta arrantzale batzuk atunok otzaretaratu eta ibillera azkarrez eroaten zituen
pisuetara, zenbat ekarri eban beingoan jakine ta gero
saltzekoan, euren diru-mukuruaren neurriaz edo
sariaz jabetuteko.
Egundoko arrera ona egin eutsen untzikoak euren
arduradun eben neskatilla liraiñari. Batez bere, Zingulin-ek. Untzitik legorreratu kaiskada batean, ta Zuriñe-

ren albotxuraño elduaz, isilmisil esan eutsan belarriertzera:
–Entzuiña: Gorantziak uekana emoteko euri, agindu yeustanan atzo bertan Xirdok, eta eztakiñala asko
euganako gomutea zelakoa yonan berak...!
Itzok entzutean, kerixa eldua baiño gorriago egin
yakazan arpegiko koloreak Zuriñe-ri; gaba zanez,
ostera, ez eukeon iñork igarterik edo susmaterik izan.
Leentxoago, arratsaldean Elutzetako jan-edanean
izan zituen irri ta barre alaitsuetan,z erbaiten utsunea
ete eban uste izanikoa genduan gure neskatoa, baiñan ez ekian une artan utsune ori zerk sortu edo zerk
egiña zitekean.
Barri gogoko ori beraganatzean, ostera; gazte
urrunduaren urrunetiko goraintziak artzean, alako
zarrada bigun bat senti eban; alako arnas-aldi bereizi
bat barruan; alako ames-laiño-kutsuak igurtzi ebala
bere burua uste izan eban...
Bide biren bidaburuan egoan ordutxo bete leenago; aurrez-aur eukozan mutil gazte bi, bietarik bata
ere, atsegin osoko ez izan arren.
Eta orain...

Bidaburu orrek irugarren zidor bat agertu eban. Ez
eskuma ta ez ezker, erdiko bide argi bat, eguzki gozoak izpiztatua: biotzarena.
Eta nork ekian irugarren bide urdin ori, iruren
–aita, ama, alaba– gogoko izango ete zanentz?...
–Ai, olakoren bat Antiguako Amak, –zinkurin egin
eben Zuriñeren ezpaiñak...

XVII
ERREKAKO ESAMESAK
(Vox populi)
Ba dau gure erriak lenengo ikasketen maillaz goitiko beste ikastetxe nagusiago bat.
Bertan iragan mende erdian ikasi izan dabe ainbat
eta ainbat erriko semek eta baita inguruetako uri ta
errixketako mutil gazte askok ere. Ori esanaz, Itsasketa eta Nautikako eskola adirazi nai dogu. Itsas andiean
ibilteko bear diran jakingaiak ikasteko etxe bedegarra.
Orraitio, beste ikaste-leku berezi-bereziak ere, oindiño ba dirala autortu bear, dana dan lez argi esateko.
Ikasteleku, edo beintzat, jakite-lekuak bai, naizta
jakintza ori erdipurdikoa izan. Zeintzuk ete? Nun ete
dira toki ospatsu biok, irakaste-aulki goren biok? Ointxe azaldu bearko, uriko albista ta barri-zabalkundegela ta lagunak ta euren lanbide-kera ta iturriak, jakite-iturriak. Zabalkunde aldi ontan, propaganda dalako
oraingo gar eta ekinbearren sorpuru, bear ba da,
esango ditugun lekuak izango ziran.
Tokiz txikiak, lurrez mendarrak, goi-bez motzak;
baiñan «Unibersidade» bi, emonpidez, erionez, zabal-

garriz ugari ta akitu eziñak. Teologia izan ezik, beste
eledergai guztiak agertu, aztertu, ikertu eta azaldu ta
adirazi oi dira euren lau orma barruan.
Ba dira errian xauleku edo garbiketak egiteko etxe
koxkor bi. Aintziña, garbiketak errekan edo ibaian edo
iturrian egitenziranez, etxetxu oneiri Erreka izena gelditu yeke. Bi dira izan: bata Arranegiko errekea ta
Ateko errekea bestea, aundi-maundi betiere erria zati
edo alderdi bitan banatzen dalako.
Soiñeko ta oeko meisa-erropak garbituteko
lekuak, jatorriz, baiñan denporen aldakuntzaz, baita
emakumeak batzeko batzarleku ospatsuak bere.
Etxe txikiak dira, izan. Biak bardiñak, alderdi
bakoitzetik amabi-amalauna metro luze, –luze ta
zabal, jakiña, kuadrauak edo diralako– aurrean ate
bakar bana dituela. leio estu luzangak ere ba ditue,
baña geienbat gogorturik, lo egiten dira, ertsita.
Ate ta leio inguruak arlanduzko, politak izan dira
etxetxuok.
Barruan, erdi-erdian ur aska andia, beti urez
betea, soiñekoak, eunak, mantak, miesa-erropa zuriak
txaboiaz edo kuztoreaz garbitu ta joteko. Jote au egiteko, uraren inguru osoan, lau alderdietan bardin bardiñik, arri laban egokiak ditue, –aska-saietsok polito

polito izanik aldapatxu edo pikea– joteko oso aukerara jarriak.
Uraska aundi orren neurrian, goi estalki bage
dago, goibakoa da, eta garaitikoan, inguru osoan
tellatua dauanez, utsune ortaz zerua agiri da beraren
giñoan.
Lau ormei deutsela, atxikiak, barrukaldetik, beste
aska txiki ugari dago, arrizkoak oneik bere, batez be,
azkenengo lana egiteko. Aska bakoitzak bere iturria
dau, eta emen egiten dabe azkenengo lana, ur garbigarbia erionez ipinita, eun eta miesak iturriaren txorropean ezarrita, argitu edo aklarau, gero etxeko leioan edo balkoian edo inguruko ormaren batean untze
ta kordel batzuetan zintzilik edota sasi-gainetan edo
lurrean zabal ipinteko, lenbailen legortu daitezan.
Dana dala, emakumeak lan egiteko aterpea dabe,
bai aska nagusiaren inguruan ta bai bazterreko asketan. An ezta euririk sartzen... aterri eztagonean ere.
Lanaldia edo... ikastaldia, egunero izaten da leku
bi orreitan. Uda ta negu, oporrik gabe; bai goizean ta
bai arratsaldean.
Baiñan goizetakoak, alako gazmin ta gazigeza
bereizia izaten dakie, izparringi ta egunkariak izaten
daben lez. Goizekoak beti jakin-miñago, opagarriago.

«Eskola» nagusi ontara, beste antzekoetara bezela, era askotako ikasleak dabe jokera. Gazteak batzuk,
beste batzuk areago, asi barriak, isil-samar egoten
dakienak, entzule edo «oyente» diralakoak, noski. Eta
batez bere, ikasleme gazteen arduradun, begirale ta
irakasletzako lez –ikasle ta irakasle, guztiak emeak
dirala esan dogula uste dogu– emakume aspaldi garatuak, andra egiñak, eta urteen bide latzetan zear ibiltaun oituak diranak. Eta naiz-ta adiñez zarko-marko ez
izan, errekara edo ikuztetxera edo... Irakastetxera,
«Uni» ortara alegia, joanen joanaz, irakasle soil ezezik
goi-mailla jagira ere eldu diranak. Erabat esan, oneixek ditugu emengo egiazko ta benetako «Doctor
honoris causa» izendunak, maisuandra jator biurtu
diranak.
«Doktor-eme» onein artean ba egozan bi, entzute
aundikoak biak, ta irakurlearen ezagunak. Ate-aldeko
errekea alde batera utziaz, gaurko jarduna, Arranegiko errekeaz izango dogu.
Arranegiko erreka ortan, bada, kukurruku zoliak
egiten ekezan dotoreme biak, beste askoren artean
Timuti Belarri eta Mikela Begi ziran. Erriko eguneroko
zeregiña ondo baiñ obeto beteten ekienak.

Ez ziran katedratiku bakarrik, baita korresponsalak ere.
Uri osoko, ta inguruko, albista ta barri ta esamesen BEGI ta BELARRI ziran arren, kaialdeko arloetan
batez bere, Arranegiko sailletan ain zuzen, «espezialistak» ziran. Begi-belarrien usmaketa lanak beti betiro alkarrekiko, –konbinazioka– egin ondorean, euren
MINGAIÑAK emon ta iragarri oi eban azalpen zeatz,
biribil eta osoena. Alegia, oraingoek «sintesis» izenez
iruntsiten dabena.
Eskolapetik asi ta Talaraiño etzan izango arazo,
gorabeera, albista edo jazoerarik euren erakarkiñak
edo jasogailuak suma, oratu ta beragandu ez ebanik.
Errialde orretako bizi-zirkiñak euren esku ta ardurape
egozan, kontrolpean nunbait ere.
Ta sarri askotan, ez egitadak bakarrik, baita lagun
askoren asmo, burutasun, gogoeta ta biozkadak ere,
aurretiaz igarri ta susmauten ekien emakume biok,
euren esanak siñestu ezkero beintzat.
Goiz artan bere, Beeko edo Arranegiko errekea
lagunez beterik egoan. Udako legortez ura urri-samar
ebillela-ta, ez eben egun oso osoan urik emoten,
aurretiaz izentauriko ordu batzuetan baiño.

Ori zala-ta, andra ta neska, ezkondu ta ezkongei
ta alrgun, bakoitzaren aldia noiz zan zeitekan ez jakiñik, lagunik ugari ta ura eskas izanik, zer gerta ere,
taldeka ta erruz yoiazan. Barrua bete samar egin zan
arren, oindiño tamalez egozan beste asko kanpoan,
sartu eziñik.
Mikela ta Timuti bere, goiz aretan goiztarrenak ez
izan-ta, luze eretxian egozan barruratzeko beta noiz
izango.
Alakoren baten, sartu ziran ba. Baiña ez barrura
orduko, batzu-batzukin asarrezko berba batzuk izan
barik.
Barrura ziraneko, errekako atea iragan ebenekoxe, Timutik eta Mikelak laster ikusi zituen... ikasle-irakasle guztien arpegiak. Amalau-amabost urtetik asi ta
gorakoak ziran an miesa ta eunak ta beste edozer oial
garbigarri eskuetan arturik, euren txukunketa lanean
ziarduenak.
Erdiko askan ta inguruetakoetan be bai, oialak
iñun diran astiñaldi ta zartakadak artzen zituen, uretan batbatean sartuaz, igurtziaz, arriak jo eragiñaz,
biurtuaz, eta guk al dakigu zenbait irabiaketa geiago
egiñerazoaz. Iturri guztiak zabalik egozan, gaiñera,
emonalean ura erioela.

Zarata ta zaparrada artean, gizalba langille ta
jaseko aenmingaiñak ez egozan alper gozoan, nagi ta
bagai. Bai zera! Itzegiteko, alkarreri norbere barri ta
albista ta jakingaiak adierazote, nai ta naiezkoa eben,
gaiñera, didarrez, oiuka jardun bearra. Eztarri ta bular
edo auspo onak bear ziran an itzaldi mamintsuak egiteko, buruko argitasunaz batean, jakiña.
Antxen egoan, obeto esan, an ziarduan zetan edo
atan atzeko ormaonduan, atearen aurrez aur, askatxu
berezian, orduko sasoian sarrien joaten zan emakume
bat. Bear ba da, egunean eguneango bezerua, iñoiz
bere utsik egiten ez ebana, ta ori dala-ta-eztala, nor
bera baiño egokiagorik, irakasleme azkarren artean,
zaarren ta ikasiena nunbait zanez, ango dekanu izateko?
Nor zan berau? Artazitxuneko alarguna zan, edo
beinbat, izen orregaz ezagutua. Baiña, Berdara kaleko
Oraldi-usteleneko atso sorgiñak esaten ekianez, alarguna barik bizi-alarguna edo... ete zanekoa; baiña
ondo argitu bako arazoa ei zan.
Mikelari ta Timutiri etxaken nunbait, atsegin,
dekanutzakoa.
–Artazitxuneko bizi-alarguna or yagona oin be

–esan uetsan isilpean Mikelak bere lagunari. Bestelako «preata» polita dona ori! Goizeko izarretarako jagi
ta etorriko zonan atsuori errekara, gazteen kontu,
ipuin, barriketa, irain eta esamesak lenengotik asi ta
azkeneraiñoko guztiak batu, entzun ta gero or zear
balabala zabalduteko asmoz.
–Zaarra don ori! Goizeko kafesnea artzeko baiño
be, amurru ta gurari ta gutar andiago yon orrek emengoxe izkimizkiak jakiteko. Batzu batzuk barriketa
utsez manteniduten ei donaz –geitu eutsan Timutik.
–Ori bai, beiñepein. Arpegiko narrua ez yakiñat
garbitu yonentz, baiña miinganeko zikiñak onezkero
aldendurik izango yonaz berbearen berbeaz. Orren
mingaiñak, ba, onezkero, txopo-ostroak ipar-aizetan
baiño zirkin geiago egin izango yonan-ta.
–Bai, gero! Isildu gaitezan, ostera, emen dagon
lagunen lagunak amaika zer-esan ta barritsukeri izango yon-ta. Ia zer entzuten dogun.
Buru-buruan eroiezan burdiñorrizko kankarruak
eratsi ebezan gure neskazar biok. Eta or saka ta emen
bultza, bientzako lain tarte ta leku egin eben, erdiko
uraska nagusiaren biran egin be.
Norbaitek, orraitiño, erremuskada asarrea egin
eutsen, berba garratzak azalduaz. Eldu-barriak leen

egonazen kaltez sartu zireala, alkarrengandik urreegi
egonik, besuak erabilteko leku aiserik ezebela izangota.
–Leen egon gareanok, txarto, geure lanak amaituteko, ukondoak gorputzari deutsaguzala egon bearko
dotu-ta. Eta etorri diranak, bardin. Eztogu orrelan ezer
aurreratuko geure eginbearretan.
Ori ta guzti be, ez eben etorribarriak amoreeman,
ta isilik baiña, sartu ziran; ta lanean asi be bai, ontzi
zabaletatik euren miesak atarauaz; iñori jaramon egiteke, edota etxamon eginda.
Erabateko gauzak ziran une artan, elebide ta
barriketa-gai. Urteko atuneta gorabeerak; zeintzuk
erabillen arraiñik geien, eta abar. Eta batzun iritxiz,
Anporrandiñekoak ziran jo ta ke ebiltzanak, ikatzzorrak ordukoxe ordainduta eukezalako, ta ganera
etxebizitza barri bat erosteko tratuetan ebiltzalako.
Beste batzun ustez, Ogimerkenekoei urrik emotekorik
ez zan, eurak erakutsirik ez emon arren. Ta Ondobiziñeko untzi barri? Onexek bai ekarrela bitsa! Astean
astean, zortzian bein ala sarriago etorria zan kaira eta
beti beterik, egaluzez plenplen.

«Otoiope» bere, ondo baiño obeto asi ei zan egaluzetan, ta ori, ezbearra zala-ta, Txanton lemazaiña
legorrean geldituta.
Geroago, ortik urten eban Zingulin-en autuak.
Onen emaztegeiak ei eukan egiten sekulako arrio
edera, eztakit nik zenbat izara ta badakit zenbat atorra ta praka labur... Mariñe, Besolodiñeko alaba zaarrena bera.
Urrengo, egun batzuk leenago auzo-errian izan
zan erromeriako kontuak eta erromeria ostekoak.
Dantzaketa aretabatzuk oiñez bidebarritik, beste
batzuk beribilletan etorriaz. Baiñan... alako ta onako,
urlia ta sandia, bidezaarretik eta zidorretatik bere ibili
ete zireanekoa. Beartu ezkero, esango ei zituen izen
ta abizenak be. An, Zerengapean, ibili ei ziran bai,
gaberdi inguruan edo... –neko neskatillea ta aren adiskide...– nekoa be; ta mutillak ez jakin errikoak ziran
ala kanpotarrak.
Orduan asi zan eztabaida gogorra. Debate-aldi,
nunbait.
Sargori astun geldiaren ondoren asi oi dan erabateko galarren aize indartsua zirudian.
Errekan egozan guztiak talde bi egin zituen, geienbat, targo bitan banandu ziran, batezbateko edo neu-

tralak guztiz gitxi izanik. Batzuk aitaturiko neskatillen
izen onaren alde, orrelakorik sinitu be egitea irain gordiña zala adirazoaz. Eta beste aldekoak, ori ta geiago
be, premiña aundirik ba-litz, mundu guztiaren agiri,
egiak zirti-zarta esateko bildurrik ez lotsarik ez leukeela izango ziñoenak.
Makalenak, eta lotsakorrak isilik egozan.
Naaste ta iskanbil aretako talde edo alderdi biei
beingoan agertu yakezan bakotizaren buruzagiak.
Kukurruku ta gari egiten oituak egozan oillartzakoak.
Salatarien sailleko buru, Artazitxuneko bizi-alarguna. Izen onaren aldekoen buruzagi, ostera, Mikela ta
Timuti jarri ziran.
Arteetan, ez dakigu ziur ziur, izena ain zuzen ez
eben aitatu-ta, ez bata zein neskatxa zan ez bestea
ere, nungoak ziran bakar bakarrik. Zeaztasun orren
ardurarik bear ez-ta, begoz izenok isillean.
Ekiñaren ekiñaz –nork jaso an esan ziranak guztiak, manetofonikaz izan ezik–, bai aldra batekoak eta
bai bestekoak aspertzenago ta moteltzenago yoiazan,
banaka banaka isilduaz.
Azkenerako, iru emakume zorrotzen gain gelditu
zan buruko edo gueneko eztabaidea. Buruzagiak
ziran, izan bere, amaierako ezpatalariak.

Neskazar biak batetik; eta bestetik Artazitxu.
Eldu zan, eldu ere, thesis-a argitubearra, eztabaida gorena, zezio bakana.
–Bai. Ezta, erriko lagun guztiak ondotxu ezagutuko
ezpa-genduz be! –iñoan bizi-alargunak–. Askok emen,
arpegia bai ona: baiña... egikerak! Ai, alia, egikerak.
–Iñoren egikerak ezin leiz, askotan, zelakoak izan
diran esan, ikusi edota ondo jakin ezik beintzat –erantzun eutsan Timutik.
–Eztaukagu ezer esateko berorregaz –geitu eutsan
Mikelak, atsoari sorbalda-gaiñetik erdeiñu ta destaiñazko begirakunea egiñaz.
–Ba, nik, ointxe be, badaukat zer esan barri-baririk, zuek beti LO ta beti GOR zagozenok eztakizuen
arren.
–Ene! Ara osterakoa! Zer dakizula zuk, gero, guk
eztakigunik?
–Neuk zer dakidan? Ona entzun, bart bertan jakin
nebana. Azkenengo orduko albistea. Karrabasueneko
andra gaztea, Durdukiñeko Maribizar bat eta neure
burua, irurok gengozan Artaloraneko etxa-urretik ez
urrun. Badakizue etxe au, etxebakarra, nun dagon. Ba
andixek urteten ikusi genduan gau beranduan Salome
Umegiña, ta sasoi aretan eta leku aretan ikusteaz,

arritu egin giñean iru androk, eta zerbait susmauaz,
galdez joan gaiakozan Salomeri:
–«Erdia, Salome, entzuizu. Nun izan zara edo
zetan zabiltz emen?
–Zetan nabillen? –erantzun euskun, eta onetxek
dira aren berbak, Jaungoikorako!–. Neure ogibideko
zeregiñetan. Ortxe etxeon izan naiz, eta egun asko
barik etorri bearko dot barriro be.
–Ene ba! –esan geuntsan. Zelan etxe orretan
zeure arazoak egiten, or neskatilla bat baiño ezta bizita?
–Neskea? Ez yagon or orain neskarik. Gabonak
baiño leen galdu zonan.
Zer diñon? Artaloraneko Trini...
–Sasilora esatea, egokiago litzaken, nunbait be...!
Tira, ba, androk; gabon bat deigula gure Jaungoikoak.
–Ta orixe esanaz, joan zan joan Salome, geiegi dan
berbarik esatea ez yako areri gustaten-ta».
Erreka osoan mundu guztia isildu zan.
Iturriak bere, ertsi edo sarratu egin zituela esan
zeintekean.
Entzungarria ta ardurazkoa zan, beraz. Dekanoaren epaia.

–Laster arin jakin genduzan ganetiko kontu ta zeetasunak –jarraitu eban patxaraz ta maisukeraz, argi ta
geldiro, ikasguko lagun guztiak adi adi egokiozala
konturatzean–. Erbestean egoan aspaldion aren
nebea, Trinirena –azaldu eban Artazitxuk–, eta bart
bertan, etxeratzean eta bere arreba ezkongeia itxura
aretan, –astun ta tuntur–, ikustean, bertan jo ta garbitu bear ebala-ta, gogor bai gogor artu ei eban. Ta
orduan, neskea didar ta garraixika kaleko leioa edegiten asi zanean, etxetik iges egin ei eban aren nebeak.
Baiña, gero, arrebeaz errukituta, Salome bialdu ari
lagun egitera, ta jazorikoaren zertzelada guztiak bear
dan begiramenez jakin eta berberari adirazo egikiozan.
–Ta ori emengo iñork be, eztozue jakin –esan
eutsen Artazitxuneko bizi-alargunak inguruko guztiei,
aoa zabalik eukazan inguruko entzulei arro-arroki
begiratuaz–. Baiña are gitxiago dakizue –jarraiki eban–
mundu onetara laster yatorkun sein errubagearen
aitatzakoa nor dan, diñoenez beintzat. Orretxegaitik
esan dot ba, nik ba, askok arpegia ona, baiña egikerak...

Eta Artazitxu atso barrabanak bere entzuleak isil,
otzan ta eskurakoi jarri zituala igarri ebanean, jaurti
eban, jaurtiguraz eukana:
–Badakizue nor dan aitatzakuori? Arrantzale kolore gorri, begi zuri bat. Izenez, Xirdo.
–Guzurra be, berbea da-ta! –didar egin eutsan
Timutik
–Olakorik entzuteko be! Zelan diñozu iñon izenik,
egia dan ala ez jakiteke –zirika ekin eutsan Mikelak,
erreta.
–Atso zorgin guzurtia.
–Amaika amaika ta erdiko ibili izango ziran or!
–Ezta guzurra, kontxo! –iñoan atso piperrak.
–Zure aotik beti be, sugeak eta zapoak urteten
ikusten oituta gagoz-ta!...
–Gauza zindorik edo garbirik sekula esan ete dau,
gero, berorrek!
–Garbirik? Ez esan, ta ez egin. Bere antzekoak
dirala guztiak uste dau orrek.
–Zer da ba nik egin dodana? –oiu egin eban atso
nabarmenak.
–Zer egin? Talako Sankuan atzeko ormak berbetan
ba-lekie!...
–Bai orixe! Ondarzabalekoak ba lekie be!...

–Nik gauza loirik? –atsoak gero ta estutuago.
–Nork ba, zeuk baiño? Entzuizu: zeure gizontzakoa
be, edo gizontzako zenduana be, nundik nora artu
zenduan eta nundik nora aldendu?
–Neeeuk?... Zuek baiño garbiago daukat nik
barrua, ta soiñekoak, be bai, ganeko zein azpiko!
Ikusi, ikusi!... –ta ori adirazoaz, gonak jaso, eta azpiko
gona zuri ta atorra muturra erakutsi nai eutsen an
inguruko emakumeei, orrelako naspilletan arranegitar
andra lotsagabe batzuk egin oi ebenez.
–Bai, zalea don errotaria!...
– ordez, emoten garia.
–Turrit!!... –esan eutsen azkenean neskazar letradu biak atso gaizto zimealri. Emen gagoz gu neskazaarrik, orixe bai, baiña geure iztarrak iñork ikusi, ez
ikutu barik!
Mutillak! Une onetan asi zan benetako ekaitza.
Batzuk atsoaren alde zarbait egin nairik, geienak
aren kaltez, egundoko zaparrada, naste ta iskanbilla
sortu eben. Ango irain, destaiña, ezespen, erdeiñu,
garraixi, didar ta baita zantzoak be!
Batbatean, orraitiño, teillatuan zear edo, trumoiaren antzeko zarata lodia entzun eben, burrruuun!
burrun!... eta gero, plausta! gauza andiren bat edo

luzeren bat jausi zan ereka-erdiko askako uretara,
baztarrak urez ta txipriztiñez beteaz.
Ene penea bada-ta!... Zeruak ete etozan goiak
beera?
Orduko ikarak eta estutasunak! Ango bildur-izu,
txilio ta didarrak.
Berealakoan amaitu zan eztabaida gordiña.
Zer zan jaso zana? zer zan jausi zana? Piñu-anpor
luze bat, bilinbalaunka teillatuan beera. Zerutik jausi
ete zan –Jovis-en ta ugarasioen eztabaida barriratua–
andra lotsagaldukoen mingaiña atertu ta isil zedin?
Bai zera! Emakumerik geienak ate ondora eldu
ziranean ezin ikusi aal izan zituen an urrunean orduko,
ariñeketan yoiazan lau txerrenkumak, Basotxurako
bidean zear; arako Aken, Zozpal eta beste mutiko
biak.
Mutil biurri aei bururatu yaken okerreria, ondore
onekoa ta onuragarria izan zan, atsoen barriketa likitsa eten-erazoteko.
Ta biurrikeri orreri esker, ez zan egun artean, Arranegio errekan, odolik isuri.
Baiña, norbaiten izen ona bai, zikindu zan edo...

XVIII
ORBANA
Zingulin-ek emon eutsazan goraintzi-agurrak zirala-ta, egun bi edo irutan, amesez beterik bizi izan zan
Zuriñe.
Egia gozo biurtuko ete ziran barruan erabillezan
gogoetak? Alakoren batean, bere irudimenako zerak,
izakera itxuraz jantziko ete ziran? Edota, zakur-ames
edo katu-ames biurturik, utsean geldituko ete? Bere
uzi, joran ta gurariak loratu ostean, antzu aldatuko?
Aita geisotu zanik arrezkero, ez ebezan etxe artan
entzun, leenago oi ziran kanta samur atsegingarriak.
Kabi artako txoria mutu edo mintzul gelditu izan bailitzan, txinta guragarri ta txio soiñuen ordez, isilikako
oiartzuna besterik ez zan nabari inguruan.
Baiñan aitaturiko egun bi ala irutan, barriro bere,
soiñu alaiak, kanta zoragarriak entzun zituen ormarte
artakoak. Ostera be, txoria, leengo senera ta taiura
itzuliaz, aintziña bezin pozkiro, iñoiz ez aiñako doiñu
pozkorrak joten asia zan.
Gazteen ta umeen jokabide ta ibillerak zaarragoei
ta gurasoei barrenean zirkin ta zaustada eragin oi ba-

dautse, egun aetan etxeko senar-emazteai ere, gogo
ta biotzak zuzpertu ta jasoerazoko eutsezan, nunbait,
alaba maitearen kanta liluragarriak entzutean.
Nik ba dut maiteño bat,
ai, eta zelako!
ez da tipi, ez da andi,
bai bien arteko.
Begia dau ederra, argi, gozo, urdin...
biotzean sartu yat, ta nik kendu ezin.
Etxeko zeregiñak egiten zituan bitartean, alde
batetik eta bestera, sukaldetik eta gizategira, eta gela
batetik bestera, bizilekuaren lau aldeetan ebiltzan
txoriak, txori alaiak... inguragia samurtasunez gaindituaz.
–Gure neskeak darabillen aidea! –iñuan Iñesek.
Aspaldion eztogu, egia esan, gurean, olako kanturik
aditu. Auzoko kardantxilloaren ots zoliak utsa dira
gure urretxindorraren ondoan. Urretxindorra esan dot,
gero? Tira ba, urretxindor-eme kantaria orduan... Olakorik!
Barriro be, neskatillearen aots bigunak ziarduan:

Ene mutil ederra,
nire gogokoa,
aspaldion zaukadaz nik
txito urrundua,
laster elduko zara
txiker da mundua!
zuretzat dot biotza
maitez lurrundua...
Barruan poza ganezka dogunean, gure kolkuan
zorion-apurrak irakiten diarduenean, olantxe urten oi
dabe urten be, atsegiñaren itur-burutik eresizko iturriak, kanta mee, intziri samur uxterren igesiak, arako
atsekabe-aldiko taupada makal ta guztiabearrekoak
urrundurazoaz.
Amesezko abia txairo egiten ziarduan Zuriñek
bere barruan. Zori-egokerako egun argiak zituan. Aste
erdi ez zan zalantzaz ta kezkaz bizi zala. Arako gauza
ez-ezagunak beregan toki ta bazter-txoko aurkitu
eban, antza.
Arestian, aurtemein, maitetasunari nor zan galdezka ekin eutsan neska politak, bere barrena maitemiñez edo ebala siñistuten eben. Besterenganako
zaletasun bizia, joera berezia, isurki ezagun ta jita,

bere baitan ekusan Zuriñek egun aetan. Iñorentzako
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Arranegi - 7
  • Büleklär
  • Arranegi - 1
    Süzlärneñ gomumi sanı 3788
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2214
    24.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Arranegi - 2
    Süzlärneñ gomumi sanı 3683
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2127
    24.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    35.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Arranegi - 3
    Süzlärneñ gomumi sanı 3890
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2039
    26.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Arranegi - 4
    Süzlärneñ gomumi sanı 3765
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2152
    24.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    36.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Arranegi - 5
    Süzlärneñ gomumi sanı 3819
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2165
    25.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Arranegi - 6
    Süzlärneñ gomumi sanı 3845
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2059
    25.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Arranegi - 7
    Süzlärneñ gomumi sanı 3801
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2162
    24.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Arranegi - 8
    Süzlärneñ gomumi sanı 3762
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2125
    25.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.7 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Arranegi - 9
    Süzlärneñ gomumi sanı 698
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 531
    31.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    51.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.