Araibar zalduna - 12

Süzlärneñ gomumi sanı 3811
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1987
28.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
40.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
47.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
zan. Gurasoengandik ikasi zuten bi biak asabengandiko izkera zaar, eder ta maitagarria. Eta edonork daki
euskaldunak alkar-soiñuko txori dirala somatzen dutenaz batera, izaten duten barru-isuri ta zabaltasuna,
sentipen arrunta, erdikitza, batasun-arnasa ta alkarpoza. Ta euskal-alaba biak alakoxe berriketa bero ta
eztitsua asi zuten alkarren artean, ordurarte ezagunak
izan ezarren.
Ziñez ere, euskal-semeen artean, egungo egunean guztiak izkuntza berberaz ez mintzatzetik, egundoko leze sakon ta galgarria eratu zaio euskaldunen
erriari. Ta euskaldungoak, jakiña ba, jasan bear izan
du bere bular-bizkarretan, ondamendiaren zauri odolusgarria. Euskera izan dan lokarria ta euskarria urra-

tu ta deus eztutzean, barneko giroak betiere bi izango
dira, edo iru.
Jatorrizko mintzaira galurren dan belaunaldikoen
barru-giroa, naasmendu-kabia izan oi dalako. Artegatasuna, goragalea ta larria ditu ezaugarri.
***
Klinikan, gauza bear bezela erabaki baiño leen,
Serafin eta laister aren emazte izango zanarekin topoegitea eta esandakoa era artan esatea, ez zitzaion
osoro gogoko izan Agurne-ri. Alabaiña, nonbaiten sartzen edo jartzen geranean, olaxen jazo oi da: ez da
geldi-aldirik izaten. Are gutxiago, atzerakadarik.
Aurrera ekin bear izaten da, alak eta lerrak egin,
burrukatu, eta garaitu edota garaitua izan, menperatua ta ondatua.
Bapatean, zimiko biurri batek zulatzen zion barrua
Agurne-ri. Manu-ren elizarako joerarik eza. Leendik
ere entzunik zeukan ori. Baiñan apaiz arekin ondartzan izan zuan izketaldi luzeaz konturaturik, eta solas
aren mamiak zuan garrantzia gogoan arturik, Agurneren ametsak borobiltzen asiak izan ziran.

Egunak joan, egunak etorri, an or emen galdekizunak egiten zituan neskatxak, Araibar-en jokaerari
buruz: gizon zintzo biurtutzear zegoanentz, ala leen
bezin gonadun ugarizale jarraitzen zuan, eta, noski,
bizimodu askatuegian. Eta egia esan, mutilla, zer
ortan, asko artezturik eta gizondurik omen zebillen.
Goizeko lauretan nexka frantses lirain aiekin musuketan berberak ikusi zuanaz aparte...
Orregatik, Gezala ta aren saieski-gela aienatzean,
eta bakarrik gelditu Manu-rekin, berebiziko eretia
zuala antzeman zion, Agurne-k, puntu ortaz jarduteko.
Eta argi ta garbi itz egin zion zalduntxoari. Ezkontzeko itza eskeiñi zion ezkero, ezkontza ori ta ezkon-bizitza ere batipat, berak nai zuan bezela, kristau-arabera bearko ziran izan. Eta elizatik aparte zebillen gizonak, zer asmo ote zuan gerorako?
Agurne-ren azalpen-eskaria borobilla zan, zeatza,
bipilla. Ez zuan nai sasi-ezkontzarik. Ez zuan opa,
siñismen bageko bizitzarik, senar-emazte berri izango
ziranentzat, beraientzat.
Neskatxa, bide zuzenez zioan, ustez eta agiriko
zanez. Eta Araibar? Zein izan zan onen siñismen-bizitza? Utsa? Utzia? Etsaigoko jarduna?

Maitetasuna egiazkoa ba zan, arek aitortu zion
bezela, leenagoko txorakeriak eta maitakeriak bein
betiko utzi eta gaiztetsiaz, bide zindo ta onoimentsuan zear abiatu bearra zuan Manu-k. Ez zegoan
norarik. Agurne-k ez zuan, guztia-bearreko ezkontzairadurik. Beste aldekoak zedukan, beraz, bere asmo ta
gurariak zeeki ta larrugorri agertu bearra.
–Agurne –jaiki zion ipi-apan Manu-k–. Zureganako
maite-lera xamurra sentitzen asi nintzala aitortu nizunean, ez nizun gerurrik esan. Ondorengo asteetan,
lendabiziko nire aizekai edo begitandua noski zitekeana, mardultzen, gizentzen eta kozkontzen ikusi dut,
nire erraietako poz aundiaz. Eskabidea egin nizun, eta
egun batzuetan –leen luze ta mingots zitzazkidanak,
orain lahur eta bigun iruditzen zaizkit– itxedon eta
itxedon nai ta ez egon naiz: ta ikusi dut, eta egia dala
siñisten dut, zure erantzupen zintzoa. Bai, Agur; emakume asko ezagutu izan ditut, agian geiegi zarigaitzez. Zertarako oroitu!... Baiña, auxe bai aldakuntza:
zuri, oraindaiño, musutxo bat ere ez dizut eskatu. Nai
nuke nire bizitza arteztu, eta osoro beranduegi danik,
ez dut uste. Nire okerrak, alegiñean, zuzendu nai nituke, guztiak egitea eziña izango dan arren... Orra ba,
nire asmoak. Zuk nai ba duzu, zure erriko elizan

ezkonduko gera; osterontzean, emen Begoiñako Amaren oiñetan. Biar edo etzi, klinika ontatik irtetzean,
lendabizi, eliza maitagarri ortara joango naiz, eta nire
zerok zertzen asiko naiz, ziñez.
Ortan amaitu zan Manu-ren itzaldia.
Buruena, mardulena ulertu zion Agurne-k eta atsegiñezko zarrada nabaritu zuan barru-barruan. Antxen,
ipurtargia bezela distira xee ta ñoz zedukan argibizarra, geroago ta pindartsuago ta txuriago ta ikusgarriago itzuli zitzaion.
Ez zuan, ordea, neskatxak, aski ezaguerarik, arek
esan zizkion itz guztien esan-nai betea bereganatzeko.
Geroago, agian, izango zuan ereti beregarra, adierazpen zeatz-meatza errotik ezagutzeko. Baiñan, utz
dezagun geroa, Jaunaren eskuetan...

XVI
Maite-loraketaren ondorengo aroa dan biguin!
Udazkeneko goiz eme ta bizigarri batean, Matilderen parrokiako lau ormen artean, giro gozo eta askorentzat bekaizkarria sortu zan, batez ere neskazaargoan lendabiziko ta bigarren saioak ere egiñik zeuden
neskatilla ezagunentzat.
Serafin eta Matilde-ren ezkontza eguna eldu zan.
Zeruak, iradu ta artegatasunik gabe, poliki poliki beterazi oi dituan zerak, beuren eldu-mugara gozaro iritxi
diranean...
Aita-amabitxiak ere antxen zeuden, zintzoro egon
ere: Araibar zalduna eta Agurne Zelaia, apain baiñan
geiegikeri gabe.
Elizkizun aren oiartzun eta iduripen samurrak klixka zorrotza egin zioten Manu-ri. Munduko neskatxa
galdu ta urdanga ta paillardizengan beiñere aurkitu ez
zuan usai ta kerru ezin-esanekoa nabari izan zuan,
atsegingarriro. Nun bizi izan ote zan, bada, Manu, ainbeste urtetan, bere jaioterrian bertan ba zituan izan,
mendeak mende, orrelako elizkizun gogaratsu ta graziz beteak?...

Basatien artera joan eta joaten mixiolariak; eta
kristau-giro uste eskualdeetan orrelako basatikoiak
izan?... Mende arrigarria XX-garrena; gizabide jasoak
utzirik, europar-arloko gizakiak, buru-jantziak, siñismenik gabe edota siñismen arauetaz billoizturik, gorputz eta anima larrugorrikiro bizi diran mende arro,
uts eta bidez-itzuria!
«Eta zuen semeak, olibu-altxuma bezela izango
dituzute, zeuen mai-inguruan»...
Apaizaren esakune bitxi ta egiati onek ere, egin
zion bai biozpean Manu-ri alako zirrara. Serafin tutuluturik zegoan, txunditua zearo. Irriparre ta besterik ez,
orixe egiten zuan ezkontza-elizkizuna bukatu zanean.
Eztaieko oturuntzan, –ogei bat lagun gutxi gorabeera–, gogaro zindo, umore ona ta kantu alairik izan zan,
batez ere, senar-emazte berriak aldegiteko, agur-egiten asi ziranean.

Gau beranduko orduak euren grazi ta kilima oi
dute; taskazulo diranak, munduko lazka ta gizarteko
auzi latzak erabakitzeko, kritika zeatz eta epaitsuak
egiten dakitelako. Maixiaketa-burduntziak gertuak

izan oi dituzte gizonak, aldi umotu ortan, eta albisten
trukeak egitea, eguneroko zera izaten da.
Martzel jakitun zegoan, Manu ta Agurne erdi zerturik zeudela. Labur; alkarri itza emanik bizi zirala, batez
ere, arako ezkontzan egin zuten egingoagatik.
Maite izan zuan iñoiz Martzel-ek Agurne. Beintzat
iñoiz, artaz zaleturik ibilli zan, lera-aize burrundatsua
poparean joanik. Aro ori, ordea, deuseztua zan, maitaritzakoa Manu-k kendu ziolako. Alaz ere, mingostasunondarra zuan barruan; eta norbere zital-usaia, besteren samin-igurtziz samurtu ta ordezkatu nairik, billatu
zuan billatu, jasangarri izan zitekean norbait.
Eta ortik drungu eta emendik zurrut, naiago zuten
dudarik gabe, ardandegi artako bezeruak, gau beranduan maatsaren orpotiko ur otza, sutan maneaturiko
salda epela baiño.
–Emen ere ba dira –ziotsan Martzel-ek, entzun nai
zionari–, emen, ere; indietara joan ezer gabe, jakiña!
eta an diru ederrak egin dituztenak. An diruz atsitutzea ez omen zaie zaillegi izan. Baiñan ango diru otsera, emengo neskatxak eskuratzea, ai! ori ez zaie ain
erreza.
Eta parre eroa egin zuan.

Alboan zeuden Tomas, onen anaia ta beste adiskide bat. Onek sumatu zuan gazte alper aren esan
edentsua norentzat zan, eta bai aopeka jakiñerazi ere
Tomas-i. Onen atsegiñeko ez zan izan, noski, esaera
aura. Berriz ere, alabaiña, entzun zuten azalpen berdintsua, bar artan zeudenak. Eta gazteen odol beroa
zuzpertzen asi zan.
–Bai, alafede –geitu zuan Tomas-en adiskideak–.
Ba dira errion berton ere, euren bizian ezertxo ere ez
lortzearren, nagiaren nagiaz, erriko alaba baten biotza
ere, erbesteko txoriren batek eramatea ontzat ematen dutenak...
Aguro jaso zuten Martzel-en belarriak ziri orren
eztenkada fiña.
–Dirurik eza eta dirutza diran tokian, emakumeak
ba dakige betiere nora joten duten; ezkurrera, mutil.
Txintxiña, otsik desiragarriena da andrazkoentzat.
Ordea, txanpon-kontu bi berdintsuak diranean,
orduan, ,ai... gatzak eta jasak irabazi oi dute garaitzaestuna, uztaia.
–Bai, eta... nai duana esaten duanak, iñoiz edo
bein irabazten du bere sari gozoa ere! Txintxiñak
bakarrik ez du soiñua; ukabillak ere, batzuetan, musika xaloa sortzen dute!

Eta geiagoko gabe, Martzel-en masaillak zertada
borobilla bereganatu zuan. Ai eta oi! Bat bakarrik ez,
alazaiña; zartada geiago ere aren buru inguru erori
ziran, pausa-leku billa, nunbait...!
Eta ez bat eta ez bi, bata bataren alde eta bestea
bestearen bando, kanpoko aize ozkirriak otzituriko
esku eta betarteak, ederki eta egundokoan berotu
zituzten.
Agurne-ren ezkontzak, aldiz aurretik banandu
zituan erritar mutil gazteen artean, sekulako goxo
ongi maneatuak.

Eta eldu zan aldarte aura ere. Alegia, Manu-ren
zoro-gaztezaroa gizon betegiña bilakatuko zana. Bilbon zuten gerturik etxe-bizitza berria.
Albotiko txairoak autetsi zituan Agurne-k bere
emaztetza-jai gogoangarrirako. Gizon eta emakume,
senideen artekoak; neska lirain eta mutil zal eta lerdenak, adiskide artekoak. Tamalez, jakiña zan, Tomas
eta Martzel ez ziran eztai-maikide izan; auek aurretiaz
ospatu bait zuten, goxoketa berarizkoz, jaikune aura.
Agurne, zoragarri zegoan, dana zuriz jantzia, garbitasunaren ezaugarri. Arpegi legun, azal beltzeran,

sudur fiña, begiak ez aundi baiñan bai esale, berriketari, biziz beteak. Luzez, bestetan baiño luzeago zirudian, soiñeko tatarrezko artaz. Irudi liraiña, ezin uka.
Aren senargeia, laisterrean senar jauna izango
zana, beti bezela, gartxukiro jantzia, dotore zegoan.
Bekokian, naretasun aztarna erakusten zuan. Begietan, ordea, etsipen-tantoak eman oi duan distira itsa,
begirakune makaltxoa zedukan. Ez ote zegoan seguru, bere joera-aldaketa artaz? Ez ote zuan sakonkiro
sentitu bizitza berriaren esan-naia? Galdu-urren zedukan askatasun joriak, zimiko-kilikilia egiten ote zion
kolkoan?
Begoiña-ko Amaren oiñetan, eliza zabal artan
ospatu zuten ezkontza. Argi ta soiñuz, lore ta usaiez
bete zan giro aura, bertan zeudenentzat.
Emazte berriak atsegiñez beatzen zion mezatan,
bere eskuiko erestun urrezkoari, eta aldizka bere
senar jaunari. Manu-k erantzun nai zion aren xalotasunari, eta alegiña egiten zuan. Ez zion, ordea, irriparrak
orren aise irtetzen beti.
Kanporakoan, txistua eta tuntuna entzunarazi zieten senar-emazte berriai eta aien jarraigo osoari.

Geroago, eztai-bazkari mamiaren azken-aldera,
zauta ugari artan gogaro jan eta galanki edan ondorean, euskal-kanta samurrak ere izan zuten aldi.
«Ezkonberriak pozkidaz daude
egin diralako gaur
elkarren jabe, elizan...
Gauza ederragorik ezin izan;
ai, orain ba nengo ni zuen gisan...».
Eta gauaz, izarrek ere, ezkon:berrien omenez, isil
eta alai egon oi diran une gozatsuan, ezkonberriak, iritik urruti, oturuntzan entzun zituzten kantu txukunen
oiartzun eme sarkorrak gogora zituzten, euren batasun bakartadekoan:
«Mingaiñak isil, biotzak itzegin...
Lo puxkatxoren bat nai dute egin».
Lendabiziko illabeteetan, gero izan oi ez duan zertxobait ba du, agian, ezkonberrien bizitzak. Geroago
beste jazoera ta gertapenak izango ditu bizimoduak
aientzat,

baiñan

beti

aldatuak,

bestelakotuak.

Batzuek alaiak, besteak bare-samarrak; urrenak,
larriagoak; azken-aldera egipen aulak, luzeak, itsak...
Asierako egunetan eta asteetan, bateratsuko bizimodua taiutu bearrez, etxeko junguran eta alkargurazko mailluketapean jo ta jo egitea, noraezeko
arloa izango dute; bakoitzaren jita bereziak, joera
bedegarrak bear bezela ezi ta menperaturik, bide
bakarrerantz irristarazi nai baldin ba dituzte. Eta osterontzean, galdua da, zearo ondatua senar-emazteen
gurari makalezko lillura goiztarra. Aurretiaz amestutako batasuna, ezta osokiro zertzen egun distiratsu
artan. Bizitza berriko kate astunaren lendabiziko
estuntza besterik ezpaita.
Maitaleak kalez-kale ta bidez-bide ta bazterrik
bazter dabiltzanean, lekuko anitz, testigu ugari izan oi
dituzte; beti zer ikusiko ta zer entzungo ari diran jakingura ipurdierreak. Baiñan gero ere, ezkonberriak
euren kabitxoan, egoitza epelean erdi izkutuzko
zerean bizi diralarik ere, auzokoen begiak eta entzumenak, ernai bai ernai jarraitu oi dute.
Eta asteak aste, eta illabeteak illabete, auzoko
emakume errukiorrak andre gaztea zertzen asi dan
ezaugarririk igarri ezpa lezate, orduan ere izanen dute
labetik-arako albisterik.

–Aizu! Serafin-en emaztea ikusi al duzu oraintsu?
–Ez ba.
–Eeeez? Orra ba. Berdin da, nik esango dizut-eta.
Zera, ezurberritan dago, neska!
–Kontxo! Orren laister, e? Gazte-gazteak ere ez
dira bañan...
–Aren nagusiaren emazte liraiñak ordea, Araibarenak alegia, ezdu ezer gauza berririk agiri.
–Ikusten? Ainbeste denpora eta...
–Egia esan, Serafin leenago ezkondu zan eta...
–Ai! Ez nekian.
–Berdin da ez jakinda ere. Dana dala, auek ere,
lege onean, zerbait bear zuten onezkero zertu.
–Ori esan ba. Ain emakume gordin eta zera izanta...
–Bai, baiñan irudia ez da guztia.
Berriketa bai, ordea. Berriketa, guztia zan, emakumezkoen egiunetan geienbat oi danez.

Eta auzoetako emakume begirari, zelatari ta amultsuak aldarrikatu zutenez, illabeteak bete ziran eta
arako jokabide zaarrak, ekarri zuan emaitz jator eta
kutiziatua. Albistea, bete betea izan zan.

–Serafin-en emazteak aur bi izan ditu. Bikiak, alajaiña. Mutiko eta neska. Ta zorionez, gaiñera.
Berri ori, bala bala zabaldu zan auzoan. kalean eta
Araibar-en ofizinan. Emen txaloka artu zuten albiste
alaia. Bearko! Manu,k, ostera, sudurrak astindu zituan
eta betozkoa jarri, iñork oartzeke.
Etxeratzean, Agurne-ri adierazi bearko zion jaiotze
bikoitza. Nola jasoko ote zuan Manu-ren emazteak
albiste pozgarri ori? Pozarren? Samiñez? Bekaitzez?
Gai ortaz, maiz itzegiñak ziran auzoko ta inguruko
emakumeak Agurne-rekin, mingots-antuziñak bestelabaitakoan eskeiñiaz. Galdera ez-egoki orrek, entzuleari ematen dion min-sorraren berri, ez dakite, agian,
egoera berdintsuz pasatu ez diranak. Ama izan nai eta
ezin izan diranai, ingurukoen itaune zitalak barnera oi
dien mingotsa, errea izan oi da betiere. Leenago ez
zekian Agurne-k, neskatxa denporan ain zuzen, auzokoak malgukiro isuri oi duten ozpin zakar orren berri,
dagokionak nardaz ta esturaz xurgatu dezan.
Eta albisteak ba zuan bere mamia eta koxkorra
ere. Aur bat izan bakarrik, ez; bi, alegia. Ta gaiñera
nexka-mutil potoloak!
Egun distiratsu batean, euren bizimodu berri ta
lilluragarri antzekoa, egoera minkatx-sundazko bilaka-

tu zan. Auzoan aurrak pareka; etxean, antzik ere ez.
Biotz biren artean, naiaren arabera bete ezin zuten
utsune tipi ta aundia, biak batean...
Aurrik gabeko sukalde legor ta itsa! Arbintasuna
bazterretan, ekuru urriko egoera bein-beiñekoa dirudiana. Bitarteko antza duana. Aoan ozkirri emanaz,
agiñak kirrikirrika jarten dituan idurikoa. Ezkon-ontzia
zanbuluka ari oi da, eta ekaitzik ariñena ere, aloxuan
gainditzen du...

Ez da miresgarri aurrik ez duan emazte gaztearen
biotza arbintzen eta larritzen astea. Gabetasunak,
ezak xiri-xiri sortzen duan bekaitz-sustraiaz gaiñera,
maitetasunak, senar-emazteen arteko alkar-bearrak
geien geienetan, zauri ta arrakala ezagunak agertu oi
ditu. Guraso berrien artean, lokarririk egokienak baitira zeruak emandako aurrak.
Orregatik, Agurne-ren biotzak larritasun eta urduri-miñak ezagutzen zituan, gero ta areago, zoritxarrez.
Emakume adiskideak ere, ortan egin zuten satorlana;
alegia, burua berotu larregian, geiegi.
–Zoaz Urlia osagillearengana! Agian, zerbait...
uskeriaren bat izan diteke eta, tamala litzake.

Orraitio, Manu,k, ez zion pakerik austen arazu orri
buruz. Ez zion zipla-itzik beiñere zuzentzen. Iñoiz,
Agurne-k, asperen eta zinkuriñen bat egiñaz, besteen
aurtxoen irriparrak, begiak, beso potoloak eta abar
aipatu arren, itzegitean, ez zion aren senarrak destaiñarik ez zirikada-solas lotsagaberik azaltzen.
–Manu, noiz izango ote dugu guk kimatxoa?
–Askori ez die zeruak aurrik bapatean ematen.
Urteen buruan, bai ordea, bialtzen die. Ta alaz ere, ez
guztiai.
Itxuraz, manatan eta pake-giroz artzen zituan ele
oiek Manu-k. Aren emazte maratzaren gogoan ostera,
erresumin ta egoneziña ugarituaz zioan. Baiñan, zana
zala, Agurne, bestalde, pozkidaz zegoan bere senarrarekin. Ez zuan geroztik oartu arengan, leengo bizimoduko arinkeririk ez bidekatzerik. Zintzotua zegoan, eta
lanean eta garatz kontuetan oi zuanez, jokatzen zuan
bere emazteari buruz ere. Noizean bein, erregalu ta
bezuza bitxiak egiten zizkion. Erloiu berria zala, iduneko polita zala, paparrerako txirlarrizko zer dirdiratsua
zala; neguan, vison-aren berogarri txairoa; etxerako
tresna aurreratuetan zer esanik ez: garbikaillu, tximist-erratz, irabiatzaille laisterra, ozkutxa, ta abar.
Eta aldizka aldizka, ara-onako ibiltaldiak, erbesteko

iriak ikusi, toki txanbeliñetan bazkari edo afari gozoak
jan; teatru kinema nabarienak ikertu...
Ez zion, ez, egia, Manu-ri beiñere itz gaizto laburrenik ere entzun, semerik eskeintzen ez ziola-ta. Baiñan, itzez entzun ezarren, Agurne-ren barruan susmo
okerrerako, peku ta goganbear doillorrerako, lur ongi
zimaurtua bezela zegoan, alditik aldira.
Manu-k ez zuan asarre mintzorik agertu egundo.
Alaz ere, ez zeritzan aren emazteak, ezkongei zerean
bezin alai ta parrezale zebillenik. Oietxek ziran Agurne-ren gogoetak, bakarrik gelditzen zanean batez ere.
Etxeko neskamea, txoria bezin ariña gorputzez eta
animaz ere, beti aritzen zan gogorik onenaz bere ugazabandrearen aillemua jasoerazi nairik. Iñoiz iritxi
zuan ori ere, eta orduan, andre ta neskame, egundoko parra karkaixa ta iskanbillez ari oi ziran etxeko
lanetan. Onelako batean aurkitu zituan beiñola Manuk, lanetik etxera zanean, ta bere giltzez atea isilik iriki
ta gelartean zear aurrera zioalarik.
Kuadru alai arek begiak esnatu zizkion eta ordurarte egin ez zituan gogoetak egiten jarri zan. Aspaldi,
egia zan, ez zuan alako poztasunik somatu bere
emazte gazte laztanarengan. Zergatik ote zebillen
Agurne aldi antan, errenkuraz eta triste samar?...

Amatasun-gurari biziak eraginda, mediku batengana ta bestearengana ta urrengoarengana joan zan
Agurne. Bakoitzak adierazi zion bere iritzia eta eman
ere bai sendabide-zeren errezeta. Senarraren isilik
zebillen, atzera-aurrera auetan. Aolkari bikaiñenak
adiskideak zituan, puntarengoak; emakumeak, alegia.
Baiñan illabeteak aurrera eta ez zuan bere baitan
ezer berriren zerik, illaunenik ere, nabaritzen. Beste
osagille batzuen izenkada lerroa ere lortu zuan. Sendagilleok, entzute aundikoak ziran. Eta adore ta uzi
tinkoaz asi zan urrenik urren, aienganatzen. Eta gauza
bakana. Mediku auek berdin samarreko aburua erakutsi zioten, bakoitzak gauza berdingak adierazi gabe.
Orrek jarri zuan Agurne gogor, bere asmo fierrean.
Ama izatearren, egin bear zana egiteko gertu zegoan.
Erabaki au betetzeko, txut eta bipil zuan gogoa. Lendabiziko eretia ez zuala galduko; orra arek bere
buruari egin zion ziña.

Atzerrira joateko kinka sortu zitzaion Manu-ri. Alegia, makiña-erakusketa aipu aundikoa izango zan Ale-

mania-n, eta Paris-en ere bai, beribillena. Beste errialde batzuek ikertzeko aukera polita izango zuan, bidenabar. Izango zuan, ez; izango zuten, Agurne-ri ere
agertu bait zion asmo atsegin ori, eta alkarrekin egingo zutela, adierazi ere bai.
Arrituta gelditu zan Araibar, emazteak ezezko kontua azaldu zionean. Ezkontza-aldian egin zuten eztaiondoko ibilleraren oroipen gozoaz aski zuala, alegia,
erantzun zion arek, berriro ere extranjeri aldera joan
gabe. Gaiñeratu zizkion zenbait apuko: makal antzean
zebillela, kirioak zerbait asaldaturik zituala; aita ere,
an bere erritxoan, ondoezik zebillela eta ara joango
ote zan egun batzuetarako; katekesis berri batzuek
antolatzen ere ari zirala esturaz eta ariñeketan, eta
abar. Labur: barkatzeko, baiñan ez zuala egitan, batere gogorik, ibillaldi luzexko ortan abiatzeko.
Eta Manu-k, goganbear izpirik gabe, onez onean
dana siñistu, eta emazteari pa gozoa egiñaz, bere
txangoari asiera eman zion, Opel ariña lagun izanik.
Gelditu zan ba, Agurne, bakarrik eta bere esku.
Bereala joan zan azkenengo ikusi zuan osagillearengana.
Onek ikertu zuan berriro ere aren gorputzaren
alde bat, ermainu edo akasdun zala uste zutena. Biga-

ramonean klinikarako zan, eta uki-ebakia egingo zion.
Operazio erreza omen zan, aurretiaz geienak izan
omen diranez. Agurne-k, umontzia zedukan okertu
xamarra egoeraz, eta beste akats txiker bat, zuzengarria, agian. Oietxek omen ziran eragozpen, emazte
aura ama izatera ez eltzeko.
Egun artan, goizean goiz jaiki, meza entzun, autortu ta jaunartu eta etxera zan, Agurne. Ordurako, an
zedukan itxaroten, senarraren telegrama samurra,
bidetik bialia:
«Atzerrian nago, osasunez ondo. Utsune bat
inguru: zurea. Alabaiña, nire biotzean zagoz,
lendabiziko egunean bezela. Zaitu zure burua.
Urrenarte, laztan-musu.
MANU».
Osatetxean, atzerapidea izan zuan, eta berriro
etxera bearra. Medikua beste norabaitera joana zan,
iraduz, eta beste –egun bian ez zan itzuliko–. Iguiñez
artu zuan albista atsekabegarri ori, emazte gazteak.
Egun bi alperrik galtzea, asko zan; larregi zeritzan
luzapide orri, senarrak zortzi bat egun baiño geiago
ezpaitzuan egingo etxetik kanpo. Egun osoan buruari

bira ta bira eragiñaz jardun zuan emakume arek. Illunabarrean, zalantzaren orratzak zistaka izugarria egin
zion biotz-gaiñean.
–Ez ote dut atzerapide au –ziotsan bere buruari–,
oarkuntza bezela, egin gogo dudana, egin gabe, leenean uzteko?
Irugarren eguna zabaltzean, ordea, zalantza ta
ezpaiak alde batera jaurti, eta joan zan joan, berriren
berri, klinikara. Beste kasu bi, il ala bizikoak, izan
zituan goiz artan osagilleak, eta urrengo egunerako
utzi bearra izan zuan Agurne-ren osatebakuntza, onek
asarrea ta gogo txarra agertu arren.
Jarri zuten operazio-maiean, Araibar-en emaztea.
Ustez erreza zan ebaketa egiten asi ziran. Emendik
zabal-erazi, ortik ebaki, andik josi. Odol-jari geiegitxo
izan zala oartu zuan bai zirujau arek; baiñan, iñoiz,
gertatu oi zala-ta, txertu pare bat sartu zioten azalpean ariñeketan. Ez zan ordea, bapatean atertu, emoi
aura. Medikuak buruari eragiten zion, erreta bezela,
eta bekaiñak batean uztaitu, bestean zimurtu.
Amaitzat eman zuten epaiketa jarduna, eta oe
luzera eraman andre lokartua, botikaren zeraren
mende. Anestesista gaztea birritan joan zitzaion gela-

ra, ta eskuturreko tintiña ukitu ta betazalak jaso ta
ikusi.
Andik geroetan esnatzen asi zan Agurne, begiak
larri ta erkin. An zegokion, josita bezela, adiguritsu ta
gertu, bere neskame alai ta jatorra. Neke aundia
zedukan barruan, ostera, bere ugazabandre ona ain
eroria ta jausia ikustean... Zergatik ote zegoan etxekandre maratza kilnikan, egoera artan, zuzen zuzenean ere, zalduna kanpoan zebillen aldarte labur
artan? –ziotsan bere barruari otsein arraiak–. Ezin ba
ulertu, arrotzak, senar-emazteen arteko gertari isillekorik.
Eldu zan gaua, bere ao beltzez ta erpe sarrakiozalez. Egunez bipilla izanik ere, gauez edonor da bildurperaa.
Gau-erdi aldera, neskamea, ordurako lo betean,
intziri batzuek itzarri zuten. Izu-ikaraz jaramon egin
nai zion andre maiteari, ta onek zerbait adierazita, oegaiñekoak arpurtxo bat alderatu zituan, eta begiak
zabal zabal, lau darduan jarri zan. Odola agiri zan,
odola, andre eriaren iztarretan eta aztaletan eta maindiretan... Jo zituan tirriñak neskameak, eta itsumustuan irten zan iragangura norbaiten eske, el-oiu latza
kanporatuaz.

Lendabizi monjatxo bat agertu zan, eta alakoren
batean eri-laguntzaille morroia. Sarri bai sarri gertatzen dan bezela, ez zegoan batere medikurik klinikan.
Axolakabekeri barkagaitza, agian. Noraezean, txertu
pare berria sartu zion mutil arek, mami-mamian; azertatu ala ez.
Zorionez, atertu zala zirudian, odol-iturriaren eriona. Geisoari neke berriak emanik, aldatu zizkioten
maindire ta osterontzekoak. Medikua ere, tira ba, telefonoz deitua, azaldu zan estularria iragan ondorean.
Neskamea baiño beste seniderik ez zegoan an, ain
zuzen, eta oni egin zion azalpen xee ta murritza medikuak.
–Arrituta nago, ori nola izan dan asmatu eziñik.
Odola ta odolura ezarriko dizkiogu, eta laister osatuko
da.
Artu zituan, zulaketa bidez, Agurne-ren gorputz
ebainduak, osasun-lagungarri oiek. Ura, ur pixka, besterik ez zuan eskatzen emazte errukarriak, egarriz.
***
Eldu zan etxeko atadira, atzerritik itzuli, Manu.
Popoa kale-ertzean zuan. Jo suan tirriña, beetik, bai-

ñan erantzunik jaso gabe, bigarrenez eta irugarrenez.
Gaba zan eta kaleko atea itxirik zegoan. Orduan, atezaiari jo zion tinbrea eta au agertzean, ezer berririk
zan galdetu zion.
Emaztearen egiteaz jakitun geratu zan bezin laister, beribillean sartu eta an joan zan, tximista iduri,
klinikarantz. Ernen, ez zioten sartzen utzi nai, ezordua zalata. Alaz ere, arren eta arren, azalduarazi
zien atzerritiko etorrera.
Biotza erdibi egin zitzaion Manu-ri, emaztearen
egoera nabaritzean. Illunabarrean, lotunea izan zuan
aren biotzak. Guztiak isillik egon bear zuten; oekoari
itzik ere ez egin.
Baiñan erdibituago egin zitzaion, lekaimeak operazioaren berri eman zionean. Ama izateko uziak eragin zion andre gazteari, alako eskintza odoltsua, alako
neke ta arrisku aundia; ainbesteraiño elduko zana
jakin gabe, noski.
–Agurne! –ziotsan isilkiro senarrak–. Nolatan egin
duzu buru-arinkeri ori? Jesu! Jesu!... Beste ainbeste
egiteko ere!...
Orduak aurrera, adu onak eman zion Agurne-ri
goraldi-aize osasungarria. Zertxobait zuzpertu zan,
eta gero lo gogoak artu zuan. Goizalderarte ez zan

itzartu. Bere senarraren irriparrerik samurrena ta mintzorik legunena oartzean, oberantza egin zuan, igarri
igarrian, Agurne-ren gorputzak; orobat gogoak. Zerbait edari edan zuan, eta beste loxumaren ondorean,
eguerdirantz erne ta itzegin nairik zegoan. Ordu latz
eta gordiña bientzat.
–Agurne: neuk dut errua zure egoera auengarri
ontaz. neuk –esan zion erdi negarrez, senar urrikaltsuak.
–Zure isillean nai izan dut, Manu, ama izateko
gertu jarri, eta...
–Doakabe ori! Eman al dizut iñoiz erdeiñurik,
aurrik eskeintzen ez zenidalako? Ez, noski. Ez zitzakidaken zillegi, eiki. Ez nizun esan beiñola, aitortu bear
nizun oro, tamalez. Gaztetan izan nituan, pekatuzko
bide makurrak eman oi dituan emaitzak; andremiñak
izan nituan. Geroztik, erialdi orren xaki ta lorratza
niregan ditut; antzu-zigorra, gaurdaiño alegiñak egin
arren, osapenik iritxi gabe. Nire zirtzilkeri ta doillorkeriaren ordaiña, nunbait. Atsegin geiegizkoan jarritako
usteak, uzta auxe opaldu dit. Ene xangrinaren aundia!
Atsekabearen larria!... Urte eroak gaztetan. eta orain
aita izan nairik bizi naizenean, nire utsen ordaingarritzat, zeruak eman dit, noski, neke biurri auxe. Ta zu,

errugabe ori, nire akatsen garbigarri ta xautzaille zaitut, oiñazeak arestian jasan eta orain miñaren mende,
aul eta eroria...
Negarrari eman zion, asperen sakonak azaleratuaz.
Senar-emazte bien malkoak bat egin zuten,
mundu ontan naitaezeko dan maite-batasuna sortarazi, zuzpertu ta trinkotu bearrez.
–Barkatzen al didazu, barkatzen, ene emazte laztan orrek?...

AZKEN-MUTUR
Illabete batzuek iragan ziran, eta beiñola, Manu
bere despatxuan lanean ari zala, urrutizkiñak ots
berezia bezelakoa egin zuan, doiñu alaia edatuaz. Jaso
zuan belarri-adarra eta...
–Ez, ez duzu negozio konturik, Araibar; ez. Nik
orrelakorik ezpaitakit.
Alastui zan, botikario zaarra; aspaldiko adiskidea.
Manu-k konkortuta, txunditurik entzuten zion.
–Eta nolakoa da?
–.....
–Bai?... Emaztea bialaraziko dut arrapaladan.
Eduki ezazu or, arren.
–.....
–Laister arte, adiskide, ta eskerrik asko. Aingeru
zaitzaillea al zera? Abejondeizula.
Eta solas ori eten, eta bere emazteari deitu zion
senarrak. Txoilki auxe esan ere:
–Zoaz bertatik, Alastui-ren botikara. Badakizu.
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Araibar zalduna - 13
  • Büleklär
  • Araibar zalduna - 01
    Süzlärneñ gomumi sanı 3888
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1813
    31.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    51.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Araibar zalduna - 02
    Süzlärneñ gomumi sanı 3931
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1917
    31.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    52.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Araibar zalduna - 03
    Süzlärneñ gomumi sanı 3990
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1931
    30.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Araibar zalduna - 04
    Süzlärneñ gomumi sanı 4010
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1839
    32.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    52.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Araibar zalduna - 05
    Süzlärneñ gomumi sanı 4020
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1746
    33.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    54.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Araibar zalduna - 06
    Süzlärneñ gomumi sanı 4019
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1795
    31.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    53.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Araibar zalduna - 07
    Süzlärneñ gomumi sanı 3893
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1987
    29.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Araibar zalduna - 08
    Süzlärneñ gomumi sanı 3950
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1781
    31.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    51.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Araibar zalduna - 09
    Süzlärneñ gomumi sanı 4012
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1813
    33.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.7 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    52.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Araibar zalduna - 10
    Süzlärneñ gomumi sanı 3824
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2006
    26.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Araibar zalduna - 11
    Süzlärneñ gomumi sanı 3869
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1931
    28.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.7 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Araibar zalduna - 12
    Süzlärneñ gomumi sanı 3811
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1987
    28.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Araibar zalduna - 13
    Süzlärneñ gomumi sanı 820
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 548
    40.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    54.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    60.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.