Araibar zalduna - 06

Süzlärneñ gomumi sanı 4019
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1795
31.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
46.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
53.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
Zalantzan zioan Loli, kaleetan zear. Teatrura joatea erabaki zuan. Iru teatruetara joan zan, baiñan ez

zioten batean ere, aren irudi egiazkorik agerrerazi.
Irugarrenean, kanpotik edo zala, jakiñarazo zioten.
Aren ofizinara ere joan zan, baiñan jai-eguna izanik,
alperreko zera.
Orduko, iragan zuan neke-xamar bederik, ibai
zikin beltzaren gaiñean alde biak batzen dituzten
zubietarik bat. Aize gogorra zebillen eta inguru artan
iñun baiño geiago somatu zuan neskatxak alako gogo
txarra bere baitan. Barruko pena eta naigabeak nunbait eragiten ziona. Igon zan Gran Via-n zear eta an
saietsetan diran kaleetarik baten izena billatu zuan.
Ezkerraldera egin gero, eta urrena, eskubira. Antxen
zegoan berak nai zuan lumerua. Gero, barrenean,
goian eta alde guztietan, aterik ugari ba zan an.
Batzuek, gutxienak, etxe bizitzak ziran. Beste asko,
ofizina ta despatxuak.
Jatsi zan Loli, eta atezain zegoan andre bati galdegin zion ziurki jakin bearrez. Ez zuan argitasun aundirik atera, atso arek kontatu zionaz. Ordezkoa zan, eta
jai arratsaldetan soilki egoten zana lanbide artan. Bertako arduraduna ara edo orra, aizea artzera eta jolasorduak lasai ematera joaten zanetan, atadian ordezko
gelditzen zan andre ez-gaztea.
Urrengo egunerako bearko, beraz.

Ba zuan bere asmoa. Ez zuan geiago beiñere
Manu apaiñak linburtuko. Ezkontzeko itzik eman ez
zion ezkero, itza eman bearko zion gauzak zeukan
itxura, kontuan izanik. Edota bestelan, gutxienaz, diru
mordoxka ederren bat bai beintzat.
Asko zan Loli-k galdua zuana, amodiozko itz txoroen kontura. Ez zuan iñolaz, bere izatea, Manu ezagutu
zuanean bezela. Zerbait gutxiago zuan, eta neskatxa
batek zintzoro eta tinki zaitu bear zuana zan ori, ain
zuzen. Alabaiña, arrezkero, ori eta geiago ere ba zegoan egon arengan.
Beranduegikoak ziran ba, argi argiro, Loli-ren
asmo oiek. Bai, damurik eta aren kaltetan ziur asko.
Zer esango ote zion zaldunak? Baietz ala beste zer
berriren baten kantua aterako ote zion, bilbotar mutil
azkarrak? Ura ere, ez zan ba, noski, babazorro bat,
ezer etzekiana. Baiñan, Loli oso sinistua zegoan, egia
bere alde zegoala.

Kantari asi zan bere lanetan, makiñari biziki ekinarazi bitartean, Dorote, ofizinako bazter argi betean.
Karta eta gutunak ere banatu eta beuren tokietan
antolatzen zituan. Gogorakizun gozoak zituan barruan

eta bizitzako orduak, bazterrak eta notiñak, parra egiten zioten, irri goxoa, begitarte argia.
Tirrin-otsa egin zuan urrutizkiñak.
–Nor da? –erantzun zion alaiki Dorote-k.
–Dorote, bakarrik al zaude? –beste mutturrean
emakume batek.
–Bai, oraiñarte. Nor zaitut?
–Ez al nauzu ezagutzen? Atzoko pelikula aura gustatu al zitzaizun? eta astartekoa «Trueba»-n?
–Baiñan, nor zera nire zelatari ori?
–Entzun, Dorote, Karmele naiz, Karmele... Orain
konturatzen?
–Bai, eta... zer nai zenduke ba?
–Atzoko filme aura nolakoa ote zan galdetzen
nizun, neska. Eztut uste zuk argumentuaren usairik
ere sumatuko zenduanik.
–Neska! Orixe da zure ausardia! Zer esan nai duzu
orrenbestez?
–Zuregandik urre-urre egon nintzala azaltzen ba
dizut, orra guztia aitortu. Esan, Dorote: aspaldi ez naiz
zurekin ibilli, baiña orrenbesteko fidantzia ba dugula
bion artean uste dut. Barruak agintzen dit zuri esateko eta orra ba. Parkatu, badakit min emango dizudana-ta.

–Esan ezazu bein, zure piper-itz ori.
–Badakizu ni Andertxoren zera naizela. Badakizu
ongi ere nor dan. Ba, onek esan dit zure adiskide berri
ori nolako bizimoduaren zale dan. Eta egia azaldu
bear dizut. Edota asko aldatua dago Araibar zaldun
ori, edota zu ez zera, Ander-ek eta nik uste, orrekin
ibiltekoa.
–Zer du Araibar zaldunak? A. bai, badakit, ziur
asko. Askoren ezin-ikusia, orixe; iñartzi azpikia,
bekaitz zatarra besterik ez.
–Dorote, egi-egitan erantzun ezadazu: zer nai du
zugandik Manu dotore orrek? Beste neskatxa askok
erantzungo lizukete nik baiño egokiago.
–Zergatik? Ez dizut ulertzen, Karmele.
–Ala ez al duzu ulertu nai? Ona ba itz bitan: Gaur
bertan autsi ezazu orrekin asia duzun maite-joko arin
ori. Belu itza ez dezazula zuk ezagutu, damurik, beste
batzuek ezagutu duten arabera. Apur batean gozartu,
eta gero, baztertu. Orixen izan da orren legea. Adorea
bearreko zaizu, eta nik egingo dut otoi zure alde.
Agur, Dorote!
–Agur... Karmele...
Leioetatik barrura zetozten eguzki-erraiñuak pozgarriak izan arren, une artan Dorote-ren begietan lau-

soa bezela sortu zan. Urrunera begiratu nai zuan eta
an, urrutian, ez zuan ezer bestelakotzen, nabaritzen.
Esku artean zituan kartak goikoaz beera ta izurrez
bete zitzaizkion, eta batzuek lurrera erori ere bai,
naasmenduan.
Urrutizkin zazkar arek zuan erru osoa. Zertarako
jaso ote zuan, iñoren olesari jaramon egiñik?
Aurreko aldean zegoan egutegi aundiak, orman
isekirik zintzilik zegoala, isilik ere kontuak esaten zizkion, nunbait. Leenago, zulotxo aiek maitetasun-eztiz
beterik zeuden, esanbear pozgarriz, irudi irritsuz ta
gozoz. Aberaska joria izana, orduan, ordea, illerri
batzuetan oi diran ezurtoki zurbil eta austegi narrasak
besterik ez ziruditen. Egutegia ere, zazkar biurturik
zekusan. Zertarako zegoan an orman, zutik, arro,
zabal, erakus-miñez? Joandako egun gitxi aiek izan
zuten gozotasun apurra mingostutzeko, zertarako
zituan gero jarraika, kate luzean, egun zeken eta
garratzak, zaurigarri ziran aldi makur ta illunak?
Idazteko makiña ere, zertarako zegoan an? Iñoiz,
aren bigietan atzaparrak dantzaraztean, soiñuka pianuan bezela ari zala uste izan baitzuan, maite-doiñuarentzat letra berriak bezela asmatuaz eta asmatuaz...
Zertarako?

Eta toki ura ere...
Zergatik eldu ote zan, eldu, ofizina artara, gozo
apur bat dastatu ondorean, mingotsaren aokada erregarriaz, gorazko larria jasan eziñik egoteko?
Manu-ren irudia an, maigaiñean zegoan. Irudi
tipia, zillarrezko inguru-ezurretan kokatua. Artu, eta
bea egon ondorean, antxen kutxaren batean ez gorde
bai gorde, zalantzan asi zan Dorote.
–Neskatxen ezin-ikusiak ez ote? Alarik ere, Karmele neska jatorra da; adiskide zintzoa nik uste...
Orduak aurrera zioazten.
–Egunon, Doro! –entzun zuan geroxeago. Araibar
zalduna eldu zan eta bere kapela utzi zuan an, isekigoan.
–Egunon, –erantzun zion, ez kemen geiegiz bere
meka eta adiskide berriak.
–Gaur ezin izango dut emen egon edo... Agian,
Donostia-ra joango naiz. Zeer, Doro? Illunik al zaude?
Nirekin joan nai al zenduke ara? Tira ba, ori ere, egingo genduke, pozik gaiñera. Etxean abisatu, zera, alegia, Serafin-ek ematen digula mutilletako azken-agurra eta...
–Serafin ez da ezkontzen, ordea. Beste batek eraman dio andregaia.

–Berdin da, Doro. Serafin-i ba dakizu zergatik gertatu zitzaion txatxukeria? Zozoa dalako. Bear danean
kemenik izan ez dualako. Iñori utziko dio, ba, emaztegeia kentzen? Iñori utzi zera eramaten?
–Beste batzuek, beurak uzten omen dituzte.
–Komeni izan ezkero, ongi egiña dala esan bear.
–Asieran komeni izanik, geroago zergatik ez ba?
–Zera, Doro, asieran gizonak ez du maiz eta arruntenean jakiten emakumearen berri osorik, eta gero,
egunak joan egunak etorri...
–Bestera ere jazo liteke, ordea, neskak ezer ez
jakitea, eta...
–Ez, eztu faltarik ere egiten jakite orrek.
–Zuzen ez zaudela, esango nuke.
–Goizeon zer jan ote duzu, mingaiña edo?
–Ez, Araibar, ez. Belarriok ere gorri gorriak ditut
eta...
–Bero egon emen nunbait. Berokin oiek guztia itotzen dute, aizea ostuaz. Goieneko leioxka ori idikiko
dizut.
–Berdin da. Nagoan toki ontan ez dut nire gorputza egoki aurkitzen, ez nago gustora. Etxera joango
naizela uste dut.
–Ez al zagoz ondo? Nire popoan eramango zaitut.

–Ez, eskerrik asko, iñolare ez. Kalean, aize ozkirriak edo, arinduko dit astuntasun au.
–Nai duzuna. Orko mutillen batek lagunduko dizu.
Onartzen?
–Bai.
–Biar arte, ba, maite. Eta pizkor osatu zaitezela.
Eta eskugaiñean muiñ-egin zion Manu-k adiguriki.
Gero, zerbait geiago egiteko ere gogoz bezela somatu
zuanean mutilla, ezetz adierazi zion Doro-k, an
aurrean jendea zegoala-ta. Baiñan, ez zan ori benetako errazoia.
Dorote eta ofizinako gazteena joan ziranean, bai
Manu-k bere kolkorako esan ere:
–«Auntzari eta andrazkoari, eman luzea lokarri».
Itzuliko da. Ez ote?

Biaramonean, ostera ez zan Dorote-rik agertu landolara, eta ezta ezertariko mezurik biali ere. Araibarek umore txarrez jardun zuan lanean goiz osoan.
Arratsaldean, ordea, neskatxa bat eldu zan Manuren despatxura. Baiña ez zan Dorote, Loli baizik.

Oles-egin zuanean, ogipeko batek entzun zion eta
aura atera zan. Serafin eta Manu alkarrekin zeuden,
karten azken-izenak antolatzen.
–Araibar jauna? –galdetu zuan elduberriak.
–Bai, andrea, ementxen da. Noren izena adieraziko diot?
–Mena andereñoa, esaiozu.
Manu-k jakin zuanaz batean, aldegiteko gogoa
senti izan zuan. Ez zuan Loli-rekin geiago itzik egin
nai.
–Zergatik? –itaundu zion Serafin-ek bere nagusiari.
–Ez dut uste gaur dakarren zera zintzoa danik.
–Eta nola dakizu ezer entzun gabe?
–Orrekin ibillia naiz illabete batzuetan, baiñan xinplea da eta barru utsa.
–Zer dala-ta diozu ori ba?
–Nola esango dizut... Erraxa izan dalako. Eta bein
nai duguna iritxi ezkero... ez dakit zer geiago adirazi.
Serafin-ek pena zuala jakiñarazi zion bere ugazabari.
–Tamala? Zuk bai ematen didazu niri. Matilde dan
bezin jatorra eta gazduna izan eta, besteri uztea aura

eramaten. Gizona dan gizonak ez du beste ainbesterik
egiten!
Geroxeago, Serafin joan zan Manu-ren despatxutlk
kanpora, eta emen ura ta Loli geratu ziran bakarrik.
Manu-k galdetu zion ari, zertara zetorren, eta neskatxak bai esan ere, aura agertzen ez zan ezkero, berberak etorri bearra izan zuala.
–Gure alkarren zera, zertan dan edo eztan, atzeraaurrera, jakin nai nuke. Araibar jauna.
–Ba, bertatik jakingo duzu. Joan ziñan zeure erritxora urtezaarra baiño leen. Eta arrezkero, or konpon,
ez dakit zure berririk. Eta iru illabete edo ba dira, luze
samarrak. Zu aaztu ezkero, joko berdiñean gaude; nik,
beste ainbeste egin eta kito.
–Eta ezereztzat al dituzu, zuk niregan artu izan
zenituan eskubide ta lasaipideak, Manu? Aaztu egin al
zaizu zuregatik eta zuregandik izan ditudala nik, niregan galtzairik aundienak? Nire neskatasuna eta geiago ere...
–Andrazko guztien leloa! Zer nai duzu, dirua? Eta
zenbat?
–Doillorra! Ardisemea dirudizu!...
–Eta, zu zer zera, urdanga bat ez-ta?

–Gezurra diote zure ezpain legun oriek! Ni galdurik baldin banengo, zu izango ziñake lendabiziko ta
azkenengo galtzaille.
–Ai, Loli, oraintxe ikusten dut zure begien dirdiran
egiaren kaltez ari zerala. Zure arpegiko zurbiltasuna,
beluri kolore orrek zerbaiten salakuntza egin dit. Zu ez
zera zintzoa izan nerekin. Zuk beste bideak ere ezagutu berri dituzu...
–Gaizkin alena! Zurea da dana, besterik ez du ezagutu nire gorputzak.
–Ba dakusat, Loli, ba dakusat azterrenik zure begiinguru, zure masail nakan, zure makal antzean. Lendabiziko kaltea nik egin ba nizun ere, zure soiñak
beste norbaiten zera ere izan du. Zin egizu, zeruaren
aurre!...
Negar-zotin aundian eraso zion neskatxa minduak.
Gazte, berme, garbi eldu izan zan iri nagusira, eta an
galdu bide zituan lendabiziko neskatasun ta garbidoaiak. Alaz ere, Manu-k, erru guztien bizkarkada berak
jaso eta ontzat eman gabe, bere aldetik, senak emanik, barruko argitasun bereixi batek aizatuta, salaketak eta agindu zorrotzak bota zizkion neskatxari arpegira. Au arrituta geratu zan, Manu-ren barren-distirak
zerbaiten berri jakin zezakeala somatuaz edo.

–Ez da diruz garbitzen emengo gauzarik asko.
–Diruaren indarra aundia da, Loli. Nik emango
dizut zerbait zillar, eta... apain jantzi zaite, arpegian
agiri duzun ezurberri-antza bestela baitakoan itxurapetu, eta aurkituko duzu oraindio gizon dexenteren
bat. Alarik ere, aitortu bear didazu izor zaudenentz,
eta orren aita nor dan. Zuregan ikusten dut argi; ez
zazula ukatu. Lotazillean egon giñan gu azkenengoz,
eta zenbat...? Iru, ez. Agian, bi, edo bat. Uste ez zenduana arkitu duzu emen. Ni ez naiz aitatzakoa; zedorrek aitortu ezazu, biotzaren gaiñean eskua jarririk...
Ikusten? Nire itza entzun duzu; eskeintzen dizut zillarra, baiñan nirea ez danik ezin nezake jaso eta niregain artu. Indarrezko biderik, epaitegiko zerik maneatu nai ba zendu, alperrik izango zenduke. Orain, laboratorioak asko irakasten ta erakusten dute. Ba dakit
zuk ez dakizun zerbait. Eta aski dut.
–Zergaitik atzipetu ninduzun udaberri batean?
Orain onela besteri errua egotzirik, ni bertan beera
lotsagarriro uzteko? Zergatik, ezkontzeko usterik ez
baldin ba zenduan?
–Ez nizun nik ezetzik esan.
–Ezta baietzik ere. Emen gure gizarte gezurtsuan,
orrelako gizonak ziranik ez nuan iñoiz siñistuko. Alaz

ere, egia da. Bilbo osoak jakingo du, zu nor zeran eta
ni zer nintzan.
–Zer egingo duzu, ba?
–Ez dakit. Bizimodu ontan jarraitzea eziña dut.
Ona nintzan, baiñan aspertu naiz. Isilla; orain, ordea,
itz egingo dut.
–Nik egin dizut itz, nik neuk, Loli. Dana dala, eta
ezta au toki egokia onelako zeretan jarduteko, nai ba
duzu, gero zortziretan «Arizonan» izango da tokia itz
egiteko. Nire azken itza badakizu: emango dizut, lendabiziko irristadaren ordain bezala; geroztikakoa, ez
da nire. Alperrik zure mingaiñak gezurrik esan.
–«Arizonan» zortziretan.

Egundoko kanta ariñez ta soiñu lerdezkaz ari ziran
Arizona-ko gazteak. Aots jasokiñak «Illargiaren kanta»
adierazi zuan, eta neska mee batek, beltzez jantzia,
illea luze bizkarrean beera, takoiak tantai, ekin dio,
aldamenean kitarra-jotzaille bi dituala. Zigarro-kea
eta barru-usai astuna ba zan zer artan.
Illargiaren dirdirak zurbil:
Maitarientzat zer dute?

Aizean dana, isil bai isil:
Noiz izango naiz ni zure?
Aoa iriki, ta begiok bil,
alkarrengana logure...
Neskatxa ugari zegoan inguruetako maitxoetan.
Guztietarikoak ziran, zintzoak, ezbaiekoak, erabilliak...
Mutillak, ingurari, orra-ona, erle ernaiaren antzera,
lore-auts goxoena nun miaztuko zalantzaz. An zegoan
Loli ere, poliki jantzia. Abestiak zion bezela, maitaria
laister eta adiskidetu-naiean elduko ote zitzaion?
Aoa iriki, ta begiok, bil...
alkarrengana logure...
Giroak an, lizun-sundatxoa zuan, eta kantariaren
aots milinga ark, larriagotzen zuan kerru ori. Loli-ren
ondora eldu zan gizonezkoa; ez ordea Manu, Serafin
baizik. Aren zerak agertu zizkion; ezin izan zuala etorri adieraziaz. Loli-ri berdin xamar izan zitzaion, Araibar-ek azturu edo igarle-mintzoz esana neskatxaren
erraietaraiño sartua izan baitzan. Nola somatu ote
zion Araibar-ek bere zintzotasunik eza? An, bere erritxoan ordezkariren bat, salatari izan zitekean zelatari-

ren bat ote zedukan, diruz pagatua, Loli-ren joan-etorri ta azi-orraziak ikertzeko eta zaitzeko? Alaz ere,
aren itzak, ori eta geiago esan zioten; garratz, gordin
eta billoiz esan zion egia zitekeana. Loli-k, beste gizonen batekin edo geiagorekin izan zuan soin-jokoa;
egia zan. Bai Manu-k izan begia; sorgiñaren pare aura
ere! Ez zuan, ordea, guzti ori zeazki ulertzen Loli-k,
eta, orregatik besterik ezpa-zan, diruaren itxaropena
zuan, dirumordoarena, bere erriko andre «jakintsu»
batek orixe eman bai zion onutzat eta jarraibidetzat:
Dirua iritxi...
–Zer dio Araibar zaldunak? –ziotsan Loli-k Serafini. Zer uste du arek, gure alkar-zer au, diru-kontua
bakarrik dala? Oker dago ortan, oso oker. Eta orregatik biali zaitu zu, apoderadua, garbiketa egin, eta bapo
mutil! guztia amaitzeko.
–Arek esan dit bere iritzia garbi esan dizula, eta ia
beste ezer aldakuntza berririk duan zure pentsaerak.
–Txapon zikiñen gorabeera ez da; berriro diotsut.
Nor izango du aita nire sabelean dudan asikin onek,
bizieske dudan onek?
–Araibar-ek dio...
–Arek esan dit bere iritzia garbi esan dizula, eta ea
bere atsegin-aldia, eta besteri errua egotzi. Bidezkoa

al da ori? Iñor atzipetu lendabizi; eta bigarrenean itzez
zuritu ni, eta bera, eskuak eta izen garbi geratzea...
Polita kontua! Nire etxekoak ezer sumatzen ba didate
sumatu, jo ta garbituko naute. Eta bildur naiz.
–Ni bitarteko bat baizik ez naiz. Alare, andereño,
Manu-k diona egia balitz, zergatik ez zu beste gizon
orrekin konpondu, eta Araibar-en dirua ere arturik,
oker egiñak zuzendu?
Isilik lotu zan Loli, gizonezkoaren esanaldi zentzuzkoa entzunik.
–Emendik aldegin zenezake, eskuartean zerbait
duzula; errira joatea komeni ezik, ez dakit ba, gaur
Bilbo aundia da; eta emen inguru, esaterako, Barakaldo-n edo bizitzen asi zindezkete, ezkondu eta dena
zerturik... Zer derizkiozu? Larriena da, gizon orrek
maite ez ba zaitu; eta orduan, nor da doillorrago,
Manu ala beste ori?
–Beste orrek aldegin du urez araindi, eta ez dakit
noiz arte! Ez dut ulertzen nola gertatu izan zaidan au.
Leen beiñola ere ez nuan orrelakorik izan, Manu-rekin
ibilli arren. Eta orain, arengandik aldegin dudaneko
eta besterentzat izan naizeneko... ona emen nagoen
bezela.

–Utz dezagun lelo itun au, Mena andereñoa. Emen
dituzu txeke onen pean, zuretzat laurleko
Manu-ren partez. Biar, etzi, nai duzunean kobra zenezake Banku ortan. Aren baldintza orixe duzu; lenbiziko
kalteagatik, naizta gero izan dituzunak arengandikoak
ez izan. Orain, ar ezazu papertxo au; eta mesedez
aren bistara, al izanik, agertzea ez lukela nai zuri adierazteko esan dit. Orra ba; gaizki asia ezin geienetan
bestela bukatu, berdintsu baizik: gaizki.
Eta Serafin-ek bere eginbearra bukatzeko ordua
poliki eta txeratsu borobildua zuala uste zuanean,
goragoraka asi zitzaion Loli.
–Ez, eta ez. Ez dut limosnarik bear. Ez dut nik
kopetarik iñoren aurrean aitagabeko aurraren ama
izateko! Eta gorde ezazu diru ori. Ez dut bear.
–Lasaitu zaite, andereño.
–Ez dut bear txanpon erdoiturik. Zortzi eguneko
epea ematen diot Manu-ri nirekin paketu dedin, nirekin adiskidetu dedin, eta leen bezela, ark esaten
zekian itzez, alkarrentzat izan gaitezen. Zortzi eguneko epea! Andik gorakoan, erantzuna neuk emango
diot, eta erantzun ori iri osoan entzungo dute. Ez du
aren barruak, egun ta eguzki, bakerik izango! Nire
odolak min emango dio erraietan, azken ordurarte!...

IX
Filobusean eserlekuak artuak zeuden. Zutik eta
nekez zeudenak ez ziran gutxi. Goizeko amarrak inguru ziran eta lozale goiztarrak, asiak ziran batera-bestera.
Zaldun txairo batek bere eserlekua adiguritsu
eskeiñi zion andre gazte bati. Andreak, lendabizikoan
ezetz, iñolare ezetz, adierazi zion gizonezkoari, arpegira begiratu ere gabe. Bigarrenez jasotzean eskeiñia,
orduan bai, alkarri beatu zioten, eta biek alkarri irriparre goxo bana erakutsi ere bai.
–Eskerrik asko, baiñan emen laister jatsi bear dut
eta.
–Nik ere bai, laister. Berdintsu gaude, beraz, baiñan orain xalotasun-kanpaiña ontan gauden ezkero, ni
pozik, alegia, aziera onaren arauak betetzeko.
Emakumeak atsegin izan zuan, noski, zutik egonaren nekea arintzeko ordua somatzean; gazte aren
krinka ta sotiltasuna oartzean, ordea, atsegiñago
zegoala zirudian. Artean, eskuak uts eta billoiz zeramazkian emakumeak, baiña ordu artan bertan guanteak, esku-zorroak jantzi zituan. Eseri eta kartera-

barrura bea ta bea asi zan. Noizbeinka, gazte txeratsuari beatzen zion, bestela-baitakoan, begi-ertzean
zear, eta bereala betazalak nirrotuaz. Iruzpalau aldiz,
bi bien ikusmen-dirdaiak topo egin zuten.
–Aizu, barkatu, zalduntxo; emen nun jatsi bear
izango nuke Artekalera joateko? –ziotsan andre pertxentak.
–Ez du zertan ezer barkatu, ezpaita emen iraiñik
izan. Nik neuk adieraziko diot laister, nik ere araxe...
–Orduan, lasai egon nindeke, ezta?
–Bai, alaxen da; ezin lasaiago. Nire kontu bego,
ori.
Zaldun aura Manu zan. Emakumea, Manu-ren adiñeko edo, aren pare ibilliko zan. Jantzi zuriantzekoa
zeraman, esnearen gaiñak duan kolore txuri-orixka;
baiñan zati bikoa. Gonak, izurreztatuak, plisatuak alegia, zituan, ugariki gaiñera. Eta soiñaren goi-aldekotzat, marra fiñak zituan tela polita. Betartea ikusgarria
zuan, agin txuri, begi polit, ille lastokara argia. Garri
eta abar, lirain eta ongi zerdaituak eta armatuak, edozein gizonezkoren deigarri.
Urduria izan ba, egoneziña, eta karteratxotik zerbait atereaz, aren azalpean zedukan ispilluan bere
bekurundea ikusi ta apaiñagotzen jarduan zuan. Len-

dabizi, alde batean jarri zuan ispillua, Manu-ri begira
bai legoan, baiñan orrelakorik egin gabe. Urrena bizkarrez jarri zan, kalera begira bezela, eta orduan
Manu-k ikusi al izan zion aukerara, emakumeak zuan
lepondo guri ta bizkargoiti laban eta mardula. Eta oi
zuan bezela, bai bere txosten edo diktamena bereala
eman ere, bere baitako entzumenari:
–Neskato au ez da ain gaztetxoa, baiñan...
Eta ao barruan mingaiñari zartako eragiton zion,
mandoak aizatzeko kemengarri oi dan mami-dardarez.
Emakumeak, berriz, egokera artan, ispillu-jokoz,
Manu-ren irudia ikusten zuan, sorbalda gaiñez artaratua. Manu-k, bere aldetik, siñisgabeko otoia bezela
egin zuan, jainkotxo biurriei eskerrak emanaz, filobus
artan sartu izan zalako.
Santiago-ko elizaren saietsera eldu ziralarik, lurreratzeko eretia zala adierazi zion illetxurizko gonadunari.
–Ementxe gaude kale artatik urbil xamar gaiñera.
Zu lendabizi...
–Eskerrik asko.
–Ni ere emen beeratuko naiz, eta zuk ezer atzerapiderik ez ba duzu...

–Batere ez, jauna. Eta gaiñera, zurekin ez naiz galduko edo.
Eztakigu nola, Manu jatsi zan lenengo eta eskua
eskeiñi zion ximenkiro andere xalo ari. Onek, aren
eskuari eldu zion, eta bapo, biak irriparreka aldendu
ziran filobusaren geldilekutik.
–Ez al dituzu kale oiek ezagutzen?
–Iñoiz edo bein eman ditut emen egunen batzuek,
baiña...
–Ezta axolarik; nik gogatsu erakutsiko dizkizut
emengo zer batzuek, gaur egiteko larririk ere, ain
zuzen, ez dut eta. Zera, Artekale esan al duzu?
–Bai, orixe esan dizut leen. Orain ordea, ez dakit
ziur zein dan. Ezagun bateri agerraldia egin nai nion;
ordea, ez dakit zein ataditan bizi dan.
–Berdin da; kale au ezta luzeegia ere. Izena jakin
ezkero, beingoan arki genezake notin ori.
–Izenik ere ez dakit, baiña.
–Gizona ala andrea da, alegia?
–Andrea. Adi ezazu, emen gauden ezkero, ordea,
zapatari on bat nun izango ote dugu?
–Ni naiz zapatari ona –jardetsi zion ao larriz Manuk, abentura berriren batean sartua zala oartu zualako,

berak ortarako zuan senaz–. Zer nai duzu, ba, zapatak
konpondu, ala berriak erosi?
–Erosi, noski.
–A, bai!... Ba dira emen olako denda batzuek eta...
–Barruko jantzi fin batzuek ere, bear nituzke-ta.
Saltoka saltoka ugarituaz zioan poza Manu-ren
kolkoan. Emakume arek, bere izketa lasaiaz ematen
baitzion bidea ortarako.
–Orrek zerean... Andertxorenean izango ditugu
franku. Andertxo ori ezagutzen dut nik, eta gauza
asko izaten ditu beti ere. Araxe joango gera. Nik eztut
emazterik, baiñan nire landolako gizonai entzunik
dakit.
–Ofizina al duzu? Eta zertaz ari zera?
–Zertaz? Batean batean, bestean bestean, zerbait
egiten dugu.
–Beraz lanera joan bear duzu, ezta? Eta ni iñor
gabe emen bakarrik... Poza izan dut alkar aurkitzean
baiñan, orain, ordea...
–Joan bearko dut, zuk aldamenetik bialtzen ba
nauzu.
–Eta... bazkaltzeko ere, ez dakit. Zuk zeiñetara
eramango nindukezu?

–Ori ateraldia! Gero ikusiko dugu nola portatzen
zeran. Orain, goazen zapatak erostera.
–Ene ba! Eta dirurik naikoa artu ote dut?
–Emengo dendariak, ba dute ustekida beren bezeruengan.
Artesania duan denda txukun batean sartu ziran.
Ango neskameak edo otseiñemeak esertokia eskeiñi
zien. Eseri zan Manu eta geroxeago, aren aurrez-aurre
neskatxa agin txuria. Lotsagabe modua iruditu
zitzaion Manuri, andre aren sillan jarkera; gonadunak
ordea, ez zuan batere zimikorik. Nai izanik jarria zan,
nunbait; aprapos. Manu-k, orduan, ori igarririk, uxatu
zuan berealakoan kezka-zimikoa.
–Nundiko arraia ote dut –zion berekiko Araibar-ek–
argose dagoan urruxuna au? Adur onak narabil, nik
uste. Bata utzi bezin laister, bestea datorkit bidera.
Izan ere, zeinbat Ebaren alaba dabiltzan gogait-egiñik,
zerbait nai dutelarik! Gizonak, txepelak eta zuntzunak
dira, noski, nai dutena eskuarki izan eta artaz baliatzen ez dakitelako!...
Zapata pare bat, bi, iru, zazpi, amar eta geiago ere
ikusi, aztertu eta oiñetan zertu zituan. Dendako neskatxak, egonarri oiturazkoz zeuden; Manu, ordea, ez
ainbestean.

–Zein gustatzen zaizu, zera?
–Niri? Zapata guzti oiek baiño areago, eroslea
dudarik gabe.
–Jendetasunez betea zu beti, laztan. Aizu, neska,
ekar itzazu oietakoak, lumeru bat apalago.
Dendari-neskak joatean, izena galdetu zion Manuri katigu zedukan zorarazle biurri arek.
–Manu dut izena. Eta zuk nola duzu?
–Nini, zu maitatzeko.
–Zaude isilik, ormak ere belarriak dituzte-ta.
–Txotxolokeriak.
Zapata geiago ekarri zizkioten erosle urduri ari,
eta...
–Auetxek. Ipini itzazu kajatxo batean, eta orain,
nora eramango ditugu, zera, Manu? Etxean iñor ez dut
eta... Agian, zure despatxura, eta illuntzean bialiko
dizkidazu ni nagoan etxeraiño, ezta, laztan?
Bere experientziaz gaiñetiko eguna zeukan Araibar-ek goiz artan, eta arriturik eta bezaturik bezela
zegoan. «Onetxek eman dizkit ederrak!» zion Manu-k
bere baitan.
Dendariak ekarri zuan kajatxoa poliki estalia eta
beste eskuan kontu-txartela. Kajatxoa Nini-k jaso zion
aguro asko; eta beste zera zaldunari emateko agindu

zion arpegiko keiñuz, finkiro, bekaiñak uztai-itxuran
jarriaz, eta aldamenera joera emanaz. Manu-k, bada,
kokodrilo-larruzko bere kartera atera zuan, eta tastatasta zabaldu zituan euneko paper batzuek, txintxo
gaiñera.
–Berritan nik pagatuko dizut –zion Manu-k bere
kolkorako–; oraiñarte konturik parkatzen ez dut ikasi,
ordea. Ai Nini, zure ausardia aundia da, baiñan nik ere
ba dut nire ezkerreko eskua. Arduragabe egon!
Kalera ziranean, Araibar isilik zegoan. Besteari
eman nai zion asi-eskua. Aurrera ta aurrera zioazten.
Ontan arkuperaiño eldu ziran, Erribera kaleraiño. Ez
zion emakumeak beatu ere egiten arpegira Manu-ri.
Beste denda artara joateko zirala uste zuan Manu-k,
baiñan gonaduna isilik zegoan ezkero, bera ere, isildu
egingo zan. Aurrera berriz ere biak, ibaia urak beera
dioan bidez. Inguru artan izan oi dan iskanbil eta zaratak ez zieten zerik egiten aiei. Agian, zaparrada aien
oiartzuna entzun gogo zuan emakumeak.
Manu-ren burua zalantzaz asi zan. Nor ote zan
ura? Larrutik bizi ote zanen bat ote zan? Eta orren
errazki lilluratu Manu gurizalea, marruskatua zan
batek? Ortarako ba zituan aspalditxoko laguntxoak;

Ani eta Mimex, esaterako. Aparteko joan-etorriko txori
beti aldakor eta berriak kontatu gabe...
Baiñan aren jazteko era eta txukuntasunak ez
zuan, noski, orrelako itxurarik. Aren gauzak gusto
aundikoak ziran, eta galduak beti oi dute, dirua ugari
eralgiaz gauza apaiñak erosi eta aietaz antolatu arren,
beuren moduko zer txarra eta orregatik ba... Eta, zergatik ez ote zan irugarren ordenakoa, alegia, Nini...
ezkondua ez ote zan, ezkondu jareia, egalaria? Duda
auxe, egia biurtzea atsegin izango zitzaion. Egoera
berria, jokalege ezautugabea izango zuan. Eskuetara
beatu zion, eta jakiña, guanteekin, ezin izan zuan
erestunik ikusi. Gaiñera, ori utsaren
pare zan: ba zekian erestuna askok, sakelean gordetzen dutela, bai emakumeak eta bai gizonezkoak. Oietariko adiskide bat ba zuan atzaparra sarri sarri esparadrapoz inguratua erabiltzen zuana. Gizarajoak min
artu eta...! Ain zuzen, erestuna izan oi zuan parean
bertan!
Misteriozko korapillo orrek azkura ta imurtxi ere
egiten zion Manu-ri, bere oiturazko patxada ta mana
arbinduaraziaz. Ezin izan zuan luzaroago iraun.
–Aizu, Nini, eta beste arek ikus ba giniza?...
–Gaiztoa zera zu, Manu. Aura, urruti dago.

–Gaur?
–Gaur, eta egun askotan ere bai. Gaiñera berdin
da. Entzun nai baldin ba dituzu, gero esango dizkizut
kontu asko. Eta orain, nora? Ez dut beste denda ortara joateko zer aundirik. Zuk esan ba!
–Taxi bat artuko dugu, eta garagera joango gera
nirea artzera.
–Nolako popoa duzu? Txikia ala...
–Gaur, zabala aterako dut. Ba dut Diplomat bat,
oso txairoa.
***
Nini ezkondua zan. Ez zuan begi txarra izan Manuk berriz ere, beingoan sumatu ez arren. Ba zuan arek
bere senarra, baiñan erbestean zegoana orduan,
itsasgizona zalako. Ez zuten ordurarte semerik ez alabarik izan, eta senar-emazteen arteko poza ta alkarbearra diran doai bikaiñak, izotzak jo zituan denpora
baiño leen, eta zimur eta maskildurik utzi.
Olaxen jakin zuan Manu-k lendabiziko ezagutze
egunean Nini-k esanik. Au ere, tamalez, ez zan birtute larregi zituan emakumea. Diruaren faltarik ere ez
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Araibar zalduna - 07
  • Büleklär
  • Araibar zalduna - 01
    Süzlärneñ gomumi sanı 3888
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1813
    31.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    51.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Araibar zalduna - 02
    Süzlärneñ gomumi sanı 3931
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1917
    31.1 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    52.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Araibar zalduna - 03
    Süzlärneñ gomumi sanı 3990
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1931
    30.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Araibar zalduna - 04
    Süzlärneñ gomumi sanı 4010
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1839
    32.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    52.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Araibar zalduna - 05
    Süzlärneñ gomumi sanı 4020
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1746
    33.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    54.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Araibar zalduna - 06
    Süzlärneñ gomumi sanı 4019
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1795
    31.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    53.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Araibar zalduna - 07
    Süzlärneñ gomumi sanı 3893
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1987
    29.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Araibar zalduna - 08
    Süzlärneñ gomumi sanı 3950
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1781
    31.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    51.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Araibar zalduna - 09
    Süzlärneñ gomumi sanı 4012
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1813
    33.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.7 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    52.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Araibar zalduna - 10
    Süzlärneñ gomumi sanı 3824
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2006
    26.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    46.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Araibar zalduna - 11
    Süzlärneñ gomumi sanı 3869
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1931
    28.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.7 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Araibar zalduna - 12
    Süzlärneñ gomumi sanı 3811
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1987
    28.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Araibar zalduna - 13
    Süzlärneñ gomumi sanı 820
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 548
    40.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    54.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    60.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.