Andredena Mariaren imitazionea - 4

Süzlärneñ gomumi sanı 3667
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1709
27.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
41.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
47.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
hanbat puxant billakatzen da Jinkoaren lagunzarekin; haren baitan esparanza duenean.
Zure osasuna eraman darotzuten akzidentek,
ez dute gutitu bakharrik hura bihur ahal diezazukenaren botherea. Herioak goratu baderautzu
zuretzat guzia zen presuna hura; ez darotzu
galarazi hura zarabillan Jinkoaren sustengua.
Horriek nahi bagintu gogoan erabilli, ikus
giñezake, Jinkoaren laguntzak ez darozula eskas
egin; gure esparanza gutiaz hartaz indigne billakatu garenean baizen.

XXVII. KAPITULUA
Obedienziaz
Auguste Enperadoreak nahiz ezagutu bere
botherearen hedadura, mana bat eman zuen,
haren erresumaren bazter guzietan ziren yendien gizonki eta emakumen, larrien eta xehien
kondatzeko. Maria eta Joseph Daviten leñukoak
gan ziren Nazareth hiritik Betheleemerat bere
izenak iskribuz arrolan eman arasterat.
Ez dire sartzen ea Prinzeak ordenanza hura
ekharri duen intrezaren edo banaloriaren xede
batez. Manua emana da: ezagutzen dute: hori
asko da, konplitzen dute.
Enperadoreak Maria ezagutu balu erranen
zioen lehenago asuerusek estherri bezala, lege
hura etzela harenzat egiña. Ordean guzienzat
lege bat zen: obeditzen du beraz berzek bezala,
oraño bertzek baño hobeki; zeren obeditzen
baitu humilki, murmuranzarik gabe, pazienziarekin.

Mariak Prinzearen manuan ez du ikusten Jinkoaren nahia baizen. Obedienziak ez daki arrozoñamendu egiten: lano lanoa da. Deusek ez dio
obedienziaren ispirituari hala kontra egiten nola
guziak ikusi, guziak examinatu nahi dituen haragiaren araberako zuhurtziak.
Zer nahasmendu ez liteke munduan, manatzeko susena gatenen ordenak, obeditu behar
dutenez examinatuak izan behar balute?
Manu bat egiten darotzun lurreko nausi batek
ez badu berak merezi zutaz obeditua izatea;
merezi du zeruko nausi soberano hark, zeñaren
ordea baita.
Zuri manatzen darotzuna, egia da, tronpa
ahal daite; ordean hari Jinkoaren ariaz bihurtzen
diozun obedienzia bethi merezimendu handitakoa da haren ainziñean.
Sainduek badiote progotxu gehiago dela
gauza mendreak obedienziaz egitea; ezen ez
handiak gure nahi propioaz.
Munduko zuhurtziak zeren ez duen deus ikusten Jinkozko gauzetan, hirri egiten du bihotz obedienten lanotasunaz.

Zer kontu ordean egin behar dugu gizonen
iuiamenduez, Ebanyelioa gure iuiamenduen
erregelatzat hartzen dugunean?
Ez dire obedienzia guziak merezimenduzkoak. Manatzen darotzunaren kondizione onen
ariaz bihurtzen duzuna, osoki naturala da. Ez
duzu haren saririk iduriki behar gizonen ganik
baizen.
Asko maiz ere Jinkoa gatik egiten dugun obedinezian balsatzen dire hanitz huts eta inperfezione hari bere balioaren eta merezimenduaren
parte bat kentzen diotenak.
Gure gogoaren araberako gauzetan baizen
berehala eta bozkariorekin obeditzen ez dugunean, hobeki gure nahia egiten dugu bertzena
baño. Ez da hori obeditzea, bañan bai gure buruben kontentatzea.
Egiazki obedienta den presunak, ez du luzamendurik ekhartzen manatua zaioenaren egiteko: eta ez da bere buruarekin erasiyan egoten
manatu dioenaren kontra.
Liburu sainduek irakasten darokute errespetuz betheak izaten gure nausien alderat nola

nahikoak izan daitezen, edo onak eta eztiak; edo
gaitzak eta makurrak.
Ez giñezake obedienzia hain nekhagarria
kausi, orhoitzen bagiñe gizon bati obeditzen diogunean, Jinkoaren gatik egiten diogula.
Nahi propioa milla errebelamenduen ilhurriya
da. Garaitiya edo bittoria segur du gizon obedientak. Obedienziak asko urrikitarik begiratuko
gaituenaz landan, merezituko daroku Jinkoaren
laudamendua.
LEHEN LIBURUAREN AKABANTZA

BIGARREN LIBURUA
Zeñetan konsideratuko baititugu
Birgina Sainduaren bizia eta berthuteak,
Betheleemen bere semea
mundurat eman zuenetik,
Kalberioaren gañean
guzien salbamenduarenzat
bere bizia ematen ikusi zuen arterañokoan

I. KAPITULUA
Pobreen zorionaz
ZERBITZARIAK

Birgina Saindua! plazerekin darabillat gogoan, zuk Betheleemgo heian Jesus mundurat
eman zinduenean, zure ariman sentitzen zinduen bake eta sosegu perfet hura.
Aingeruen erregiñak ikusten du bere burua,
artzain erromes batzu bere aldaketan. Sasoñen
nausiaren Ama, kontent kausitzen da heia
batean negu dorphe baten itsoz eta horma
guziei paratua.
Bai, heia hartan milletan bozago eta kontentago ziñen zure pobreziazko estatuaz, Betheleemgo aberatsak bere izanez eta frankiaz ziren
baño.
MARIAK

Hortarik ikhas zazu, ene haurra, zein kontu
guti egin behar duzun lurreko ontasunez: eta

nola behar duzun prezatu zure estatua, hetaz
gabetua zarenean.
Pobrek uste izan ahal othe dezakete bada,
dohakabe direla; orhoitzen badire Jesusek nahi
izatu duela haren Ama pobre izan zadin! Berak
ez duela sortzean sehazkatzat izatu manyatera
tzar bat baizen; bere bizi guzian ez duela izatu
non pausa bere burua, eta hilzean gurutze bat
zuela ohetzat.
Ez ditu bere Apostoluak hautatu aberatsen
eta iakinsunen artean; bañan bai erromesen eta
inoranten artetik.
Ethorri da bereziki pobrei bere Ebanyelioaren
ezagutarazterat, eta maite ditu erreaterañokoan
hei egiten zaioenari begiratzen dioela, bere
buruari egiña litzaiokenari bezala.
Aberatsek arbuiatzen dituzte erromesak;
ordean zorigaitz zuenzat aberats zaretenak
erran duen Jinko berak, pobreak deitzen ditu
bere sestiñerat.
Dohatsuak dire, dio Jesusek, ispirituz pobre
direnak; heiena da zeruko erresuma. Hitz horiek
hain ungi begiratzen diote bere izanei iosiak ez

diren aberatsei, nola bere pobrezia onesten
duten pobrei.
Pobrek beraz behar liokete bere estatuari
begiratu ez munduaren begietan duen aphaltasunaren eta baxesaren partetik; bañan bai Ebanyelioak hartan erakusten darokun handitasunaren partetik.
Erromesen artean ez liteke bakhar bat fedea
balin balu, bere zorthea ganbiatu nahi lukenik
munduko aberatsen edo dohatsuen zorthearekin.
Ene haurra, frankian ahantziko duzu zerua,
lurrarekin iosia izanen zare, tentazioneak mutiriagoak, erorkoak husuagoak izanen ditutzu.
Aberatstasunak gutiziatzen baditutzu, zure salbamenduarenzat zerere baita kaltekorrenik,
hura gutiziatuko duzu.
Alferrik zure bizian elkarrengainzka bilduko
ditutzu ontasun handiak; hilzen zarenean ez
ditutzu zurekin eramanen. Heriotzeko orenean
berthutea izanen da geldituko zaitzun ontasun
xoilla; eta pobreziazko estatuak emanen darozkitzu berthutea pratikatzeko okasioneak.

Ebanyelioak aiphatzen darokun aberatsa,
izan zen ifernuan ehortzia. Arbuiatu zuen Lazaro
hil ondoan Aingeruen eskuetan Abrahamen galzarrerat eraman izan zen denboran.
ZERBITZARIAK

Birgina Saindua! irakatsi darotazu, pobrezia
aberatstasunei perferatzekoa dela. Egizu
hemendik harat ez detzadan billa zeruko ontasunak baizen, eta arbuia detzadan lurrekoak.

II. KAPITULUA
Pobrezia borondatezkoaz
ZERBITZARIAK

O Birgina Jinkoaren Ama zer ez zinduen sofritu behar izatu zure pobrezian! nihoiz etziñen
hartaz errenkuratu; eta nihor etzen zure soleyitzeaz orhoitu.
Zertako ez zeiñaizkon Jesusi zure zorthearen
garratstasunaz minzatu? Jinkoaren Amak asko
izanen zuen hitz baten erratea; haren semeak ez
zuen deus hari errefusatzekorik izanen.
Berehala zure zerbitzuko izanen zintuen Aingeru guziak. Ohorerik handienarenzat idukiko
zuten zuri behar zintuen laguntza guzien bihurtzea.
MARIAK

Ene haurra, asko aberats da Jesus duena.
Arima batek Jinkoa duenean bere ontasun bakharzat, konturik egin gabe begiratzen diote

mundu beher huntako izatei; eta bozik nahi du
pobre izan.
Ikusten nuen Jesus zeruetako erregea, bere
izatez aberats zena, gizonak bere pobreziaz aberatsteko pobre egiña: ohore zitzaitan haren imitatzea.
Dohatsuak dire haren etsenpluaren arabera
mundu huntako ontasunez billusten diren pobre
borondatezkoak, haren amodioaren aberatstasunen eta zeruko ontasunen ardietsteaz baizen ez
orhoitzeko.
Dohatsuak dire baldin Jesusen pare, atsegiñekin pairatzen badituzte pobreziaren efetuak;
eta bere bihotzak osoki sueltatuak badituzte,
bere usaiako usten diotzoten gauza beretarik
ere.
Ordean perfekzionezko estatu hori besarkatu
dutenen beren artean, hanitz dire heien estatuak
galdeiten duen perfekzionetik urrunduak direnak.
Asko aldiaz, bihotza hain iosia da izan ahal
detzaken gauza xumei; nola bailiteke handienei,
hetaz gozatzen balitz.

Nola erran dezakezu Jesusenzat pobre egin
zarela, aberatstasunen trabak eta nekheak
gabe, hek ematen dituzte Aisiyak izan nahi ditutzunean?
Jesusen Amorea gatik bere nahiz pobre billakatu direnek, hura konsideratu dute Betheleemen sortzen, Nazarethen bizitzen, Kalberioaren
gañean hilzen.
Etsenplu bera behar du kristau bakotxak
segitu, ispirituz eta bihotzez bere aberatstasun
guzietarik sueltatzen delarik.
Ispiritu Sainduak ez diote guziei erraten, uko
egiozue zuen aberatstasunei: ez du guzien ganik
perfezionearen pontu hori galdeiten. Bañan
guziei erraten daroe, ez detzatzuela heiekin ioz
zuen bihotzak.
Jinkoak ezin bere erresuma pausa dezake
lurreko ontasun galkorrei lothua den bihotz
batean.
Jesusek lurraren gañerat ethorri denean ez
dio bere buruari zorthe dohatsu bat egin munduaren arabera. Arbuiatu ditu hango aberatstasunak: arbuiagarriak dire beraz.

Lurreko ontasunak funtsgabeak, kaltekorrak
ere dire: heien medioz eternitateko ontasunak
erosten ez dituztenenzat.

III. KAPITULUA
Pobren alderako samurtasunaz
MARIAK

Ene haurra, maita zatzu pobreak. Atsegiñekin
balia zaite hek bere beharretan laguntzeko izanen ditutzun moien guziez.
Molde hortan agertuko zare pobren ararteko
izan nahi duen Jinkoaren ume digne eta egiazko
bat. Ez du xoilki amoña egiteaz konseillu bat
ematen; hura manatzen diote egiteko ahala
duten guziei.
ZERBITZARIAK

Birjina Saindua! huntan oraño zure instruizionei iratxakitzen diozute zure etsenplua: zure zerbitzari handienetarik batk, Bonabentura sainduak, erraten daroku pobreak progotxatu zirela
Salbatzailleari sorthu zenean, haren adoratzerat
gan ziren hirur Erregiek egin ziotzoten presentez.

Bazirurien hetaz baliatu behar zinduela zure
extremitatezko pobrezia hartarik atheratzeko;
ordean estatu hura prezatzen zinduen, zure
semearekin ematen zarotzun iduriaren ariaz.
Daviten leñutik ilkia ziñen arren, nahiago izan
zinduen zeruak sorarazi zintuen pobrezia eta
ihuntasunean bizi.
Zure karitatearen eta lurreko ontasunez egiten zinduen arbuiuaren etsenplu miragarri bat
eman darokuzu; zure pobreziaren arinzeko balia
ahal zakizukena; erromesen soleyitzeko baliarazi duzunean.
MARIAK

Zure frankiaz egin ahal dezakezun enplegurik
hoberena eta ohoragarriena da, pobren laguntzea.
Aberatstasunak balin badituzu, orhoit zaite
probidenzia hek eman darozkitzunean, heien
partizalle; egin zaituela hetaz gabetuak direnen
alderat.
Ez zaitezela izan aberats gogor eta abarizioz
heien par, zeñek bere erraiak zarratuak baitituzte bere anaien beharren gañean; eta nahiago

baitituzte hek miseriaz perituak ikusi, ezen ez
heien fagoretan bere zerbaitez billuzi.
Ez dute bertze gogorik mundu huntakotz trezoren biltzea baizik. Bañan ethorriko da muga
bat, zeñetan denboratik eternitaterat iragaten
direnean; lo pisu batetarik bezala atzarriko baitire, eta bere buruak kausituko baitituzte eskuak
hutsak.
Izan zaite aberats samur eta karitate egille
heien iduriko, zeñek erromesen aitak billakatzen
direlarik, ez baitute beldurrik amoña emateaz
erromes daitezen.
Zer benedizione eta laudorio hañek ez dute
errezibitzen lurraren gañean? Bada, preziatuagoak errezibituko dituzte zeruan.
Maiz hemen beretik bere bihotz onak pobretarat isurarazten dioten baten orde, Yaunak
ehun, eta milla ere emanen diotzote. Eternitatean iduriki beharko dutenak, ihardetsiko dio
haren aginzen hedadura guziari.
Zeruko atheak bere bekhatuez zarratu lituzketelarik ere, amoñak hek zabal diotzokete, eros
ahal detzakete bere gaixtakeriak.

Zure buruari eginbide bat egiozu beraz
pobren solleyitzeaz. Ez dezazula enzun behinere
zuretzat asko izanen ez duzula oihuz egonen zaitzun intrezaren boz hura.
Zilhegi zaitzu zuhur izatea; ez ordean ez
gogor ez abarizios. Non ez zaren zeroni pobre, ez
dezazula uste izan dispensatua zarela amoña
egitetik. Egizu zure ahalen arabera.
Hañitz baduzu, emazu hañitz. Guti baduzu,
guti hura gogo onez parti zazu erromesarekin.
O Ene haurra! Ala miserikordiazko obrak egin
izatu dituztenek, esparantza handia izanen baitute miserikordien Jinkoaren tribunalean.

IV. KAPITULUA
Meditazionearen premiaz
eta abantaillez
ZERBITZARIAK

Betheleemgo heia, erran diezaguk, zer
Mariak adiarazi zaroan, artzañak Jesus manyateran adoratzerat ethorri zirenean.
Edo o Birjina Jinko abaten ama! Zeronek
hobeki erran diezaguzu zertaz orduan okupatua
ziñen.
MARIAK

Ene haurra, trapu tzar batzutan troxatua
manyatera baten barnean etziña zen Jinko iaio
baten ikuskari espantagarria, zen neretzat;
gogoeta eta erreflexionien funts ezin ahi zaiteken bat.
Ezin unha ninteken misterio handi haren
meditatzen. Ikusten nuena, aditzen nuena, sigillatzen zen ene gogoan; eta han inpreñu bat
barna barna egiten zuen.

Artzañak baño oraño gehiago nintzen espantitua obratua ikusten nuen mirakulluaz. Ene arimako puxantza guziak objet handi hartaz ziren
okupatuak.
Milla amodioaren dardo ene bihotzetik bazioazen, ez ninzen gelditzen laudorioak eta benedikzioneak guziz botheretsuari ematetik.
Nahi baduzu, ene semea, ukitua izan fedearen objet handiez, hek behar ditutzu gogoan erabilli; eta atenzionerekin heien gañean meditazioneak egin.
Hanits Kristaben fedea ez da kelemelea, baizik zeren ez duten artha, meditazionearen
medioz haren neurritzeko eta borthitzteko.
Zer hoben eta itsuskeria ez dugu lurraren
gañean ikusten? Egia eternalen ahantzmendua
da, heien ithurburua.
Maiz Jinkoaren perfekzionien eta munduko
gauzen funtsgabetasunaren gañean erreflexioneak egiñez; sainduak sueltatu dire creaturetarik; eta bere amodioa itzuli dute kreatzaillearen
alderat.
Exerzizio saindu hartan iksten zuten Jinkoaren begietan handi dena baizen ez prezatzen.

Heien bihotzak berotzen ziren; eta hetarik alxatzen ziren su lama batzu osoki zerutikakoak,
Jinko beraren baitan sunsitzen zirenak.
Ez dezazula beraz egun bakhar bat ere iragaterat utz zure arima salbamenduko zenbait egiez
hasi gabe. Molde hortan ikhasten da sainduen
iakintasuna.
Hañitzek bezala ez dezazula estakurutzat
ekhar ez duzula meditatzeko astirik: ez da denbora eskasten, bañan bai nahiya.
Erran behar bada, ez duzu munduan egiteko
xoil bat baizen; hura da salbamenduaren egitekoa. Deus guti behar du izan; merezi ez badu, ez
dezagun egun bat iragaterat utz hartaz orhoitu
gabe.
Egun guziez astia edireten duzu zure intrez
denborako eta iragankorren gañean serioski
erreflexionetan egoteko; bada othe da intrezik
hurbillagotik ukitzen zaituztenik, eta zuretzat
konsekenzia gehiagotako denik, eternitatekoak
diren baño?
Ez dezazula oraño erran ez dakizula meditazionean egoten. Gai zare milla gauza funtsgabekoen eta kuriostasun phuruzkoak direnen

gañean pensatzen egoteko; eta zure inoranzia
eztakurutzat ekhartzen duzu fedearen eta eternitatearen objet handien gañean erreflexionien
egiteaz kuestione denean.
Jinkoarenzat eta zure salbamenduarenzat
duzun ezansiatasunaz baizen ezin utz dezakezu
saindutzeko duzun moian puxant hori.
Ene haurra, bethi zure bizia ungi erregelatua
izanen da, egun guziez hartzen baduzu denbora
bat Jinkoaren ainziñean examinan egoteko ea
izan behar zindukena, zaren harenzat.
Ez zare herioaz atzamana izanen, egun
guziez ikhasten baduzu ungi hilzeko moldea.
Egun bakotxean aldare edo gurutzefika
baten oñetan oren erdi bat edo oren laurden bat
bederen eramaten baduzu Jinkoaren handitasunen edo miserikordien, haren aginzen edo dixiduen gañean meditazione egiten; hañitzez iakinzunago billakatuko zare, salbamenduardn szineziaz landan gañerako guziak dakizkiten gizon
iakin eta sabantak baño.
Gizonari zer baliatuko zaio munduaren arabera progotxosak eta ohoragarriak diren argi eta
ezagutza guziez bere ispirituaren aberatstea; ez

baditu sainduek izatu dituzten, eta sainduak egiten dituzten ezagutzak?
Prestu eta Jinkotiar billakatzeko, ez da asko
nahi xoillaren izatea; seriozki estudiatu eta hartu
behar dire hartako bideak.
Errekeri zazu Jesus, arren eman diezazun
grazia, exerzizio saindu harenzat duzun nakazdura eta desgutuaren garaitzeko. Ispiritu gaixtoak ez du billatzen hartarik zure urrunarazten,
baizik zeren ezagutzen duen zein premiazkoa
den haren usaia.
Ez xoilki zure buruarenzat, bañan oraño
manera berezi batez zure artharen azpian direnen gidatzeko abantail handiak hartan edirenen
ditutzu.

V. KAPITULUA
Jinkoaren legearen begiratzeaz
Mariak konzebitu zuen Ispiritu sainduaren
berthutez. Ama billakatu zen, Birjina izatetik gelditu gabe. Zen baño garbiago egin zuen bere
semea mundurat emateak. Ezin beraz hura begira zezaken purifikazionearen legeak.
Bizkitartean legean zarratua etzen arren,
nahi izatu zuen hura begiratu: eta hanbat hertsitasunekin, non ez baitzuen huts egin pontu xoil
bat ere.
Zirkonzisionearen legea iasan nahi izatu
zuen. Jesusen etsenpluak, etzuen utzi bere pribiliaz baliatzerat. Obeditzen du luzamendurik
gabe.
Etsenplu hori guziz gaia da Jinkoaren legeari
obeditzeaz kuestione denean dugun uzkurtasunaren; eta obedienzia berehalako eta oso batetarik gure buruben dispensatzeko billatzen ditugun aitzekia funts gabekoen konfonditzeko.

Estraino da izate soberanoari errefusa diozogun gure azpiko direnen ganik hain zorrozki galdeiten dugun obedienzia bat.
Hauts eta herrauts zarena, atrebitzen zare
nausi guzietarik handienari, Jinkoari berari erraterat ezin obedi diozozukela: haren legeak zure
herbaltasunari sobra galdeiten dioela! zer atrebanzia! zer bursudia.
Yaunaren uztarria pisuegia zaizu, berak erraten darokun arren ariña eta gozoa dela: eta hari
preseratzen diogu mundu gogor eta tirano batena: zer ahalkatzeko arrozoin.
Munduari ematen diotzogu ditugun gauza
baliosenak eta preziatuenak, hala nola adinaren
florea, Ispirituaren zorroztasuna, bihotzaren
samurtasuna, indarren eta talenduen sarrasotasuna. Jinkoaz denaz bezanbatean, harenzat alderatzen ditugu munduak izateaz axolarik ez duen
urthien ondarrak.
Egun oroz munduaren gogara egiteko itsutuki erortzen gare haren lege hirrigarrienetarat,
haren santesia guzietarat; eta Jinkoaz, nausi
maitagarri hartaz denean kuestione, latz eta

gogor zaiku hari obeditzea; arrozoin billa gabilza
haren uztarritik ilkitzeko.
Jinkoari zor diozun obedienzia bihurtu baño
lehen, edo zure buruari edo munduari konseillu
galdeiten badiozu, ez duzu obedituko; edo bederen ez duzu egiñen erdizka bizen: zeren Jinkoaren legeak kontra egiten baitiote zure iaidurei
eta munduaren legiei.
Etzaie ez haragiari ez odolari begiratu behar
Yaunaren legea ukitzen duten gauzetan. Bethi
gure naturalezak aisiyen billatzerat gakarzke;
eta munduak, gure nahien baizen ez egiterat.
O nausi soberanoa zuk bakharrik duzu zuzena nahi duzun guzia egiteko guri kontu eman
gabe. Ene bihotza zabal diozozu zure lege sainduari.
Zure hitzak saindutasuna eta zuzentasuna
bera dire: ihintz gozo bat bezala iautsaraz zatzu
ene arimaren gañerat.
Zure Profetak bere Kantiko batetan adiarazten daroku bakhe frankiazko bat dela zure legea
maitatzen eta begiratzen dutenen primeza.
Erraten daroku hark zuhurtzia ematen daroela tontoenei: egiazko zorionerat daramala; biho-

tzetatik tristezia, ispirituetarik ilhunbeak desterratzen eta sunsiarazten dituela.
Gutiziatzekoagoa dela urrea eta ioia preziatuenak baño, eta ixitzen duela esirik deliziosenaren gozotasuna.
Berri berritan hartzen dut gogoa behinere ez
hartarik apartatzeko. Finka zazu Yauna ene gogo
hura.
Lege saindu hura begiratuko dut azken
hatserañokoan, ene begietan; artharekin iduki
nahi dudan primeza aberats baten pare izanen
da behin bethikotz hartaz egiten dut ene bozkarioaren objeta.

VI. KAPITULUA
Etsenplu onaz
Mariak begiratzen du Purifikazionearen
legea, Birjina zela iñoratzen zuten Yuduei eskandalaren bide bat ez emateko.
Ez dezazula utz obra edo akzione bat premiazkoa ez izan arren, hura egin gabe usteaz,
norbeit eskandaliza badaite.
Meditazione karsuenean baziñaudez ere,
berehala alxa zaite; hori da Jinkoa Jinkoarenzat
uztea.
Jinkoa maite denean billatzen da hari bihotzen irabaztea. Nihoiz ordean etzaizko hobeki
irabazten, gure etsenplu onez nola behar den
maitatu; bertzei irakasten diote egunean baño.
Berthuterat norbait gonbidatzen dugunean
prezarazten dugu berthutea; ordean gonbiduari
geronek pratika iratxakitzen diogunean, hanitz
hobeki sinhetsiak gare. Sainduen etsenpluak
egiten ditu sainduak.

Apostoluek eta lehen mendetako fidelek egiten zituzten berthutezko obrak. Heien hitzak
mirakulluak bezain puxantak ziren Ispirituen
argitzeko eta irabazteko.
Oi egun zein guti diren Kristaben artean berthutezko etsenpluez Jesu Kristoren urrin ona direnak.
Iduri du gizonek ez dutela elkhar bantatzen
batzuek bertzak damnazionearen bidean sararazteko baizen; elkarri ematen diotzoten etsenplu gaixtoez.
Nahi baduzu damnatua izan, bakharrik
damna zaite. Ez dezazula ordean galaraz anaia
flako hura zeñarenzat Jesu Kristo hil izatu baitu.
Zure lagunari lurreko ontasunen goratzea
hoben bat liteke. Zer izanen da beraz hari eternitateko ontasunen goratzea? Hori da Debruekin
parzurer izatea.
Beregainki zenbait nausitasunez bestituak
direnek, artha behar dute izan etsenplu onen
emateko; zeren heien azpiko diren presunak,
heien gañean moldatzen baitire.
Artha hura berziki behar dute izan yende
handiek. Jinkoren eta Elizaren legenzat errespe-

tu gabe badire, laster bertzez segituak izanen
dire. Yende xehiek uste dute ohore bat dela
halakoen etsenpluak imitatzea.
Maria Jinkoaren Ama ganik behar dute ikasi
bere herrunka goraz baliatzen hartarat alxatu
dituen Jinkoaren ohorarazteko.
Handitasuna ez da zuzen bat giristione ez
izateko. Goratasun handiago bat ez da funtsean
obligazione handiago bat baizen.

VII. KAPITULUA
Beheramenduen amodioaz,
eta balioaz
O ene Jinkoa! nonbeit zure Ama sainduarenzat humiliazione handi bat izatu behar zen bertze Am,a komunekoenzat baizen egiña etzen
Purifikazioneko legearen begiratzea.
Etzuen ordean iñoratzen beharamenduak eta
laidoak egun batez izan beharko zutela zure partea: hala dohatsu bere burua itxiki zuen hortan
zure iduriko ahal izatea.
Zenbatenaz bertze emakumez gorago alxatu
baitzinduen, hanbatenaz zuen atsegin bere
buruaren ezdeustatzeaz; eta bere pribilioen gerizatzeaz.
Mariak bezala bere Jinkoaren gogara egitea
baizen billatzen ez duen arima batek, kasu guti
egiten du yenden estimuaz. Guti sentitzen ditu
heien errespetuak.
Profeta batek dioen bezala nahiago du Yaunaren etxean beheratua egon; ezen ez mendeko

umien ohore eta distiaduraz bere burua inguratua ikusi.
Eta egiaz berthutea hobeki dago segurean
estatu humil eta aphal batetan; handitasunen
erdian baño. Gizonen begiei gordea badago,
hanbatenaz gehiago izarniatzen du Jinkoarenetan.
Egiazko berthuteak ez du ikusia izan nahi Jinkoaz baizen. Izan dadin ahantzia, arbuiatua ere;
dohatsuago dauka bere burua.
Yustuen gañean erne dagoen Probidenziak,
maiz beheramenduen medioz hek eramaten ditu
merezimenduen eta loriaren aphirikurat.
Duda gabe nekhez iasaten du amodio propioak aphaldua izatea; ordean hargatik da beheramendua salbagarriagoa. Sainduek Jinkoari grazia
handi batez bezala eskerrak bihurtzen ziotzoten,
pairatzen zituzten laidoez.
Ah! ez baditut heien sentimendu berak, enaiz
orako gizon1 haragizko eta lurreko bat baizen:
ez dut Jinko xoilla billatzen.
Izatu ere dire sainduak Jinkoari beheramendu
handiak galdetu diotzotenak; hanbatetareñokoa
zen perfet izateko zuten gutizia.

Ez badiot nere buruari senti heien animo
bera, bederen ixil ixilla behar ditut errzibitu galdetu gabe ene onetan egortzen darozkidanak.
Jinkoari ohore gehiago bihur diozoket haren
nahiei zordiotedan errefinazionearekin beheramenduak iasanik; dohain gorenez berez baño.
Apostolua mintzo den bezala Jinkoaren
semea aphaldu da ezdeus bat billakatzerañokoan. Horra ahalaz segitu behar dudan etsenplua.
Beheramenduen hinguinza da, Jesusekin
ematen daroluten diruiaren higuinza.
Jinkoak hek nere baitan emendatzen baditu,
hori heldu da zeren nitaz egin nahi baitu bere
semearen imayina perfet bat.
Beheramenduak behar nituzke errezibitu
gurutze egiazkoaren zathi bat errezibi nezaken
bozkario eta ezagutza berarekin.

VIII. KAPITULUA
Nola behar diotzogun Jinkoari egin,
Galdeiten darozkigun sakrifizioak
ZERBITZARIAK

Amek bere ume lehenik sorthuez Jinkoari
bere tenpluan egiten zioten ofrimendua, guti
gostatzen zitzaien. Ordean Birjina saindua! zuk
Jesusez egin izan zinduena, egiazko sakrifizio bat
izatu zen zuretzat.
Baziñakien egun batez bere bizia gizonen salbamenduarenzat eman beharko zuela; eta ia,
Jinkoari ofrendatzen ziñoen biktima bezala.
Hura izan zen Jesusen biziaren azken hats
korañokoan pairatu behar izan zintuen pena eta
estresen lehen mementa bezala.
Ordudanik zure arima hasi zen, Simeon Jesus
bere besoetan zauzalarik mintzo zen, dolorezko
ezpata hartaz zilhatua izaten.
Lurreko amek bere umeak maite dituzte, ez
ordean bere amodio guziak heien baitan pausatzerañokoan. Zenbat edituzte aldaratzen banita-

tearenzat? zenbat bere buruenzat? bañan, zuk
Jesus maite zinduen; maite zinduen zure bihotz
guziaz; eta etzinduen hura baizen maite.
Zure ume bakharra zinduen. Doi doia hasten
ziñen Ama izaten; eta halako haur baten Ama
izateaz zinduen bozkarioaren guztatzen. Bizkitartean bere Aitari haren ofreitzerat gateko
eguna ethorri denean berehala abiatzen zare;
bideari ematen zaizko.
Abrahamen alaba paregabea, haren fedearen figunta; mutuarazten, ithotzen ditutzu zure
baitan naturalezak sorarazten dituen sentimendu samurrenak, munduan maitien duzunaz
sakrifizio bat galdeiten darotzun Jinkoaren boza
baizen ez enzuteko.
MARIAK

Ene haurra, ni bezala trebe eta ieneros izan
zaite Jinkoak zure ganik zerbait galdeiten duenean zer nahi izan dadin.
Helas! nahi izatu du sakrifizio bat egin niozan
arrozoñekin maite nuenaz: ordean zu ganik zer
galdeiten du ardura? higuindu behar zintuzkenen sakrifizioa.

Jinkoa maite baduzu, ienereostasunak behar
du izan zure amodioaren karaktera berezia.
Bihotz hertsi batek, ez daki hanitz; zer den maitatzea.
Zerbait nekha gaitzakeni lothu nahi ez gaizkoenean Jinkoa gatik; garaitu behar diren gaiztasunen bistan gogo urritzen gerenean; ez dakigu
maitatzen.
Amodio egiazkoa señalatzen da guduetan eta
doloretan. Minberatasuna ez da konpuntzen
Jesusen dizipulu baten sentimenduekin eta kondizionearekin.
Nahi ditutzu zure sakrifizioak Yaunaren gogara egin? Egitzu laster, eta heien egitea zer gosta
behar zaitzun, pensatzen egon gabe.
Munduak sakrifizio gaitzenak eta gogorrenak
nahi ditu bere esklaboen ganik, minzatzea asko
du; berehala eta osoki egiten zaizko. Jinkoa izanen da bada nausi xoilla, zeñarenzat ez baitugu
sakrifiziorik egiñen; ainzinetik examinatu gabe
ea ez othe duen sobra galdeiten?
O ene haurra! ala Jinkoa guti maite baitugu,
eman nahi ginotzoken gure amodioaren señaletan, eremu batzutan baratzen garenean.

Ez, egintezke mentura, fantesiaz batzen
gobernatzen ez den; intrezez baizen maitatzen
ez dakien munduari, Kristau gehienak Jinkoari
ofreitzerat atrebitzen diren bezalako bihotz
baten eskaintzerat.
Bere Aitarenzat hertsiki manatua zaioen hura
baizen egin ez lezaken ume bat; zerbait gosta
behar zaioen pontutik bere esposari damu egiteaz axola ez luken espos bat; ez dire amodio zin
zinezko baten frogak. Jinkoa infinituzki ona,
samurra da bere kreaturen alderat; ordean
dnbora berean Jinko ieloskor bat da.
Ez da, galdeiten eta merezi duen bezala zerbitzatua; non ez den zerbitzatzen bihotz perfet,
eta haren nahi guzietarat eroria den batekin.
Ahalka zaite haren zerbitzuan hain nagia eta
gogo urria izateaz. Ahalka zaite zuretzat hanbat
egin duen ondoan; zuk harenzat hain guti egiteaz.
Batzuetan manu gaitzegiak ematen darozkitzula zaitzu, zeren haren sariak merezitu behar
baititutzu.

Galde ahal dietzatzuke zure ontasunak, ohorea, osasuna, bizia bera, guziak zuzenez zor zaizko.
Ez dezazula mirets baldin ematen diozun eredura oraño gehiago galdeiten baderautzu; ez du
hori egiten, baizik hemen fagore handiagoen
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Andredena Mariaren imitazionea - 5
  • Büleklär
  • Andredena Mariaren imitazionea - 1
    Süzlärneñ gomumi sanı 3669
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1773
    27.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Andredena Mariaren imitazionea - 2
    Süzlärneñ gomumi sanı 3668
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1703
    26.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Andredena Mariaren imitazionea - 3
    Süzlärneñ gomumi sanı 3645
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1744
    26.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Andredena Mariaren imitazionea - 4
    Süzlärneñ gomumi sanı 3667
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1709
    27.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Andredena Mariaren imitazionea - 5
    Süzlärneñ gomumi sanı 3728
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1709
    27.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Andredena Mariaren imitazionea - 6
    Süzlärneñ gomumi sanı 979
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 585
    42.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    55.7 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    59.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.