Andredena Mariaren imitazionea - 2

Süzlärneñ gomumi sanı 3668
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1703
26.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
39.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
45.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
libroak ez dire erortzeko okasione batzu izatu?
Birjina kristaben artean, asko beldurrik gabe
eta maizegi erauntsian egoten dire Aingerubak
ez diren presunekin. Erraten balerautet biskitartean atzarriak daudezala ez lerratzeko; ihardets

niozokete debrua ere erne dagoela heien galarazteko.
Neskatxa bat beregainki laudorioak maite
dituenean ez da luzero indiferent izanen hek
ematen diotzanaren alderat. Garbitasunari ukitzen zaizkon gauzen gañean guziez beldur behar
da izan; zeren ez den asko beldur izaten.
Gure burubei nahi diotzotegu gerizatu onesten ditugun hirriskuak: hek onesten ditugulako
froga, da, hekien gordetzeko dugun atenzionea.
Guziak bustin beraz egiñak gare; gutaz izan ahal
daite; bere herbaltasunaz experienzia doloragarri bat egin duten hanbat bertziez bezala.
Behar dugun arren pausatu graziaren lagunzaren gañean, etzaitzu halaere zilheki hirrizkuari
paratzea. Laguntza hura ez da segura tentamenduan, hura billatu gabe edireten direnenzat baizen.
Hanits urthez garbitasunaren etsaiari garaitu
baziñaizko ere, ez dezazula uste izan bethi garaitiar izanen zarela. Leialtasunekin ihes egiozute
ispisitu gaixtoak alde guzietarik hedatuko darozkitzun arte eta segada egun orozkoei. Orduan

Jinkoak emanen darozkitzu indarrezko graziak,
ustegabeko enkontru hetan ez erortzeko.
Birjina Saindua ardiets dietzadatzu garbitasunean bizitzeko hain baitezpadakoak diren nere
buruaren beldur hura, ene sensuen mortifikazione hura, ene urratsen xuxenzeko zuhurtzia hura.
Ezin esparantza dezaket zu maite zaituztenen
baltsako izanen naizela non ez dudan maitatzen
guzien gañetik zure goratasunaren eta loriaren
ithurburua izan den berthute eder hura, garbitasuna.

X. KAPITULUA
Egiazko handitasunaz
Ezin erran bezalako diferenzia bat bada munduaren araberako eta graziak ematen dituen
handitasunen artean. Ontasun murruek, yauregi
superrek, sehien ostiek aditzerat ematen dute
erregien handitasuna. Munduaren arbuioak, bekhatuaren higuinzak, eta Jinkoaren amodioak presuna yuztuaren handitasuna markatzen dute.
Gizonaren loria egiazkoa, merezimendu bakharra, datza Jinkoaren beldurrean eta haren
manuen begiratzean. Aingeruak Mariari erran
zioen agur graziaz bethea Jauna da zurekin. Nola
Birjina hartaz egin ahal othe zezaken bada laudorio ohoragarriagorik?
Aingerua Mariaren ganat egorria izatu zen
denboran, Auguste eta Herodez tronuaren
gañean ziren. Handien, puxanten, manifikoen
izen azematen ziotzoten: ordean zer ziren,
egiazko handitasunaz bakharrik zuzenki juiatzen
duen Jinkoaren begietan?

Nazaretheko zoko batean gordea zagoen Birjina gabe bat hek baño infinitugi dineago zen
laudoriorik handienez, handitasun egiazkoa ez
da neurtzen gizonen opinione funtsgabien
gañean, bañan bai bera bakharrik handia den
Jinko batek hartaz egiten duen estimuaren
gañean.
Zer dire bada munduan hanbat haro egin
izatu duten gizon famatu hek, errelijioniak berthutien bidez formatzen dituen presunaia halto
hekiekin parrean ematen direnean?
Ohore gehiago da pasionen zapatzea, populuen nausi izatea baño. Nekhe gutiago da bertzien garaitzea, gure buruen baño; etzaio kristau
egiazko bati behar begiratu inkontru xoil batetan, egun bakhar batez handi den presuna bati
bezala; bere bizi guzian da handi. Kontra egiten
dioten traba guzien gañetik badoa; bere Jinkoaz
gozatzeaz, haren baitan deskansatzeaz egiten
du bere zoriona.
Othe da bada Jinkoaren zerbitzatzeaz eta
harena izateaz goragoko ohorerik? Erregiñatzea
da, haren zerbitzatzea. Iskribu Sainduak Abrahamez, Moisez, Davitez eta lurraren gañean izatu

diren gañerako gizon hautetsiez minzo zaizkigunean; deitzen ditu Jinkoaren zerbitzariak: kualitate xoil horrek bertze guziak zarratzen ditu, edo
hobeki errateko gañerakoak deus ez dire horren
aldean.
Hanbatenaz da Jinkoaren zerbitzarien kondizionea errege eta lurreko soberano guzien kondizioneaz goragoa, zenbatenaz Jinkoa alxatua
baita errege eta soberanoez gañetik.
Munduaren nausi soberanoa! zuretzat eta
bakharrik zuretzat egiña naiz. Zu ezagutu ondoan berzetarat heda ahal othe detzakegu gure
homaiak. Zu ezagutu eta, nola ez dugu infinuski
prezatuko zu zerbitzatzen zaituztenen zorthea.
Zer ohore ez da gizona bezain erromez eta
miseriatua den kreatura batenzat, zure zerbitzatzeko eta maitatzeko loria, eta zoionerat preteni
ahal izatea?
Egizu Jauna zure graziaz, ungi konpreni dezadan, bizitze gorde baten ilhunbetan zure nahien
egiteko arthaduen; eta zu leialki zerbitzatzen
zaituen presuna batek, hanits gehiago egiten
duela, mundu itsu eta zoro batek handitzat dauzkan guziak baño.

Egizu zure zerbitzuari iratxakia den ohoreak,
goratasunak, loriak, inspira dietzatedan ene
enplegu guzietan, ene lan eta obra guzietan; zerbitzatzen dudan nausiari dagozkon kharra eta
lehiya.

XI. KAPITULUA
Aphalenzat direla
Jinkoaren graziak
MARIAK

Ene haurra, Jinkoaren ganik grazia handien
ardietsteko sekretu bat nahi darozut irakatsi.
Hura da bethiere sinhetstian izatea ez ditutzula
hek merezi. Jinkoak aphalei ematen diotzote
bere dohañak eta graziak; bere burubaz gaindi
egiña den bihotz baten, Jinkoak ez du edireten
non pausa bere fagoreak.
ZERBITZARIAK

Sainduen erregiña! pontu horren gañean
zure etsenpluak argi handiak dire guretzat. Jakiteko zein sentimendu aphalak zintuen zure burubaz; asko zaiku ikustea nola egin zinduen Aingeruak Jaunaren partez bisita bihurtu zarotzunean.
Adiarazi zarotzun Jinkoaren ama billakatzeko
menean ziñela, eta ezin konpreni zinezaken nola

Jinkoak hautetsi zintuzken dinitate guziz gora
hartarat zure alxatzeko.
Izate soberanoa zure erraietan ematen zen
mement berean, zure buruba beheratzen zinduen, zure ezdeustasunean hondatzen ziñen.
Zure goratasunari iratxakiak zirn titre ohorezkoetarik, ez zinduen itxiki nahi Jaunaren sehi kualitatea baizen.
Eva berriya, lehenbizikoaren ganik ungi diferenta izatu zare. Ber urguilleriak hari galarazi
ziotzan bere pribilioak; aphaltasuna izanda
zurien ithurburuba.
Guziz bolheretsuak zure baitan mirakullu
handienen egiteko, ez diote begiratu zure ethorkiaren distiadurari, eta gañerako abantail naturalei; bañan bai, zure aphaltasunaz zintuen sentimenduez.
Behar zen, Jinko bati infinituki agrada zakioen
humiltasuna, azken beheramendurat jautsten
zenaz geroz gizon egiten zenean. Bere amatzat
hautatu behar zuen dinitate guzietarik gorena
bere humiltasunaren ariaz gehienik merezitzen
zuena.

MARIAK

Ene haurra, Jinkoaren begietan oraño gizonenetan baño hobeki merezimendurik gehiena du,
gutien duela uste duenak. Zer Jinkoak zeruan era
lurraren gañean ikusten du atsegin eta konplasenziarekin? Arima humillak.
Noren gañerat hedatuko ditut ene begiak?
Erraten du berak, baizik erromesaren eta aphalzen denaren gañerat? Urrunzen da Jinkoa gora
gan nahi dutenen gañik; eta hurbiltzen da beheratzen direnen ganat.
Graziaren ontasunez billuziak diren hanbat
kristaben pobrezia heldu da heien urguilleriatik.
Bere buruben ezagutzeko lana harbalezate, ezagutza hark heien baitan humiltasuna soraraz
lezake; eta hark ardiets liotzoketen graziez
senda lezake heien pobrezia.
Ene haurra, izan zaite zure burubaz billuzia
eta hustuba, eta Jinkoak betheko zaitu bere
dohañez. Aberats egin zaite, zure funts propiotik
miseria eta erromesia phuruba baizen ez zarela
aithorturik.
Aphal bazare Jinkoa zutaz baliatuko da bere
loriaren emendatzeko. Bere ohorearen artha

fidatzen diote, hari hura goratu nahi ez diotenei;
eta harekin batean hura erdizkatu nahi ez dutenei.
Jinkoaren ganik zenbait grazia izaten duzunean, humilki eta ezagutzarekin gogoan erabillazu, zein nausi ona behar duen izan Jinkoak; bere
zerbitzarietarik azkenekoa, hanbat frankiarekin
aberatsteko.
Ez diozozula zure burubari deus iratxak ez
gozatzen ditutzun ontasunetarik, ez egiten
duzun ungitik. Noizeta ere haren graziei leialtasunik gehienarekin ihardetsten baitiozute; orhoitzaite ez zarela leial grazia beraren lagunzarekin
baizen: eta Jinkoak zure leialtasuna saristatzen
duenean ere; bere dohain propialei khoroa ematen diotela.
Bethi zurekin erabillatzu hirur sentimendu
hauk: Jinkoa da guzia, eta ni deus ez naiz. Jinkoa
da guzien yabe; eta nik primezazat ez dut miseria baizen. Jinkoak guziak egin detzake, eta nik
haren lagunza gabe ez dut ahalik.
Orduan zure baitarik deus etzaren arren,
deus ez duzun arren, deusen egiteko gai etzaren
arren; bizkitartean Jinkoaren begietan zerbait

izanen zare, onetsiko du zuri bere fagorien ematea, eta zure etsaien gañetik garaitiyar ilkiaraztea.

XII. KAPITULUA
Egiazko handitasuna
datzala bereziki,
humiltasun giristinozkoan
Aingerua Mariari minzatu zitzayoenean baliatu izan zen hitzak, etziren antolatzen Birjina
haren Ispirituan, bere buruaz zuben opinionearekin.
Haren arima truble edo nahasdura saindu
batez arrapatua izan zen; iduri ere zuen beldurzen zela haren begietan iragaten zena; etzedin
izan sensuen enganio edo Ispiritu gaixtoaren
segada batbaizen.
Aingeruak adiarazten zioen emakume guzien
artean benedikatua zela. Ustean baitzen, guzietarik azkenekoa zela; ezin konpreni zezaken nola
ematen zitzaioen, gisa hortako laudorio bat;
ezen aingeruak erraten ere zioen, hartareñokoan Yaunaren ainziñean grazia ediren zuela; non
haren ama billazatzerat baitzioan, bere baimendua ematen bazuen.

Aldaratzen dioten goratasunaren bistan
Maria apaltzen da; sobra dohatsu dauka bere
buruba haren sehi kualitatearen ekhartzeaz. O!
zuek ohore eta loria baten ondotik zabilzatenak
Mariak irakatsiko darotzue non edireten den.
Funtsezko eta egiazko loria datza aphaltzean. Zuen artean ttipien dena, dio Jinkoak
berak, da handiena. Loria hura funtsezkoena
bezala, da orobat segurena. Nihork hartaz ez
darotzu eskatimarik emanen; nihork ez darotzu
hura goratuko.
Nihor baño xumeago billakatu nahiko duzunean, guziak baño handiago billakatuko zare;
zeren zure baitarik deus ez zarela, deus ezin
egin dezazuke ta seguratuba; seguranza hark
beheratzen zaituelarik; alxatuko baitzaitu ontasun guzien ithurritzat ezagutuko duzun Jinkoaren
ganat.
Orduan Jinkoaren botherearen gañean pausa
ahal zaitezke, hanbatenaz trebanzia eta esparanza gehiagorekin; zeren berak herbalen indarra izateaz plazer hartzen baitu.
Bertze alde oraño humiltasunak begiratuko
zaitu urguilleriari eta gora gan nahiari darraizko

baxesia eta eta beheramendutarik. Zer da bethi
eta guzien gañean laudatua izan nahi duen;
handi izateko pasioneaz iretsiaden gizona baño
aphalagorik?
Humiltasuna duzunean ez duzu konturik egiñen yenden erranez. Apostoluarekin batean
erranen duzu, nitaz denaz bezanbatean ez dut
axolarik yaia nazazuen; ez dut yuie bat baizen
ezagutzen; eta hura, Jinkoa da.
Hark ezanziatasun batekin begiraraziko darotzu mundu beher huntako ohoriei; zeren heien
distiaduraren artetik ikusiko baituzu heien funtsgabetasuna eta enganioa.
Humiltasunak erakarriko zaitu ez lagunarekin
zure burubaren neurtzerat, bañan bai haren ohoratzerat; eta inbidiarik gabe, bere herrunkaren
eta yendien estimubaren ariaz zutaz gorago
alxatuba ikusterat.
Berthute guzien artean ez da batere humiltasunak bezala ispirituaren funts ona, eta arimaren trebeetasuna agertzen duenik. Bañan guzien
gañetik hark egiñen zaitu, Jesus Jinko gizonaren
iduriko.

Nihoiz ez da presuna handiago, ohoragarriago buruzagi sakratu haren imitazeko ahalak egiten dituenean baño: eta behinere ez gaizko hari
hurbilduko, aphal ez bagare; eta beheramenduak onetsten ez baditugu.
Jesus humilla zen, maite zuen beheramendua; zeren baitzakien, zenbat haren bidez ohoratzen zuen bere aita. Eta egiaz Jesusen beheramenduen denboran aita zerukoak adiarazi zuen,
haren nahikara guzien objeta zela: aingeruek
kantatu zuten, ohore eta loria Jinkoari zerurik
gorenean.
Zeruetako erregiña hanbatenaz izatu zare
alxatuba, zenbatenaz aphaldu nahi izatu bahituzu. Zure baitan egietan kausitzen da orakle hau,
beheratzen dena, goratua izanen dela. Ardiets
dietzakidatzu behar ditudan graziak nere baitan
nausitua den supertasunaren funtsaren sunsiarazteko.
Helas! orai arterañokoan ez ditut izatu humiltasunaren itxurak baizen; eta berthute hura ez
dut eskarniatu, den bezain gaixtoa izan arren;
superrak arbuiatzen dituen munduaren estimuba irabazteko baizen.

Izanaraz diezadazu humiltasun zin zinezko
bat. Hark ene herbaltasunaz seguratzen nabelarik, ekharriko nau guziak Jinkoarenzat egiterat,
Jinkoaren ganik guzien idurikitzerat; guzietan,
handitasun egiazkoaren ithurri xoilla den Jinkoaren estimuaren billatzerat.

XIII. KAPITULUA
Arima humil bat atzarri dagoela
Jinkoaren begietan zer den,
gizonei gordetzeko
Jaunak Mariari egorri izan zioen aingeruak,
eman ziotzan laudoriorik handienak, adiarazi
zioen Jinkoaren semearen ama billakatzen zela.
Nihork ordean etzuen Mariaren ganik aditu, zer
orduan Aingeruak erran izatu zioen.
Etzuten ikusi Mesiasen ama bezala kanpoan
agertzen: emazteki arrunt eta komuneko bat
izan balitz bezaa, yendien artean bizi zen.
Joseph bere esposari berari, zenbatere
harenzat samurtasun baitzuen; zenbatere bere
artean solhas husubak baitzituzten; etzitzaioen
behinere hartaz minzatu. Gero ere ondoan gan
izan zenean Elisabethen bisitatzerat, ediren
zuen misterioaz argituba; etzen ordean enkontru
hartaz baliatu gehiago haren argitzeko.
Mariak Jinkoari usten zioen artha harenzat
hain ohoragarriak ziren sekretuak denbora

zenean kanporatzeko. Bethi humiltasunezko
sentimendutan egoteko, zakarken ispirituko
atenzionerik handiena.
Gisa berean behar diotegu gizonei gorde zer
garen Jinkoaren begietan; zer errezibitzen dugun
haren liberalitate eta frankiatik.
Berthute gorde bat bethi segurean da. Jinkoari dagoko gure ezagutaraztea. Bere trezora
agerian darabillana, haren galzeko hirriskuan
ematen da. Kolore bizienak eta miñenak histen
dire aire handian.
Gizon itsu eta sensukorrek ez dute prezatzen
edo konprenitzen ere sensuez gorago dena; Jinkoaren ispirituaren araberakoa dena hei hartaz
minzatzea, da gauza sainduenak heien trufa eta
hirriei paratzea.
Jinkoak nahi du guziak sekretu izan daitezen
haren, eta fagoratzen duen arima baten artean.
Millen artean hautatuko duzun gizon xoil batek,
zure kofesorak, ezagut ahal detzake; ezagutu
ere behar ditu zure arimako aberatstasunak
heien baliarazten irakatz diezazunzat. Hark
dauka hemen Jinkoaren plaza salbamenduaren
eta perfekzionearen bidetan zu ibilarazteko.

Bertzez denaz bezanbatean, heien ainzinean
izan zaite kanpoz yende prestu eta berthute
dutenak bezala aphal, modest, arrai bethi umorez berdiña. Bañan barnea izan dakioten zarratuba.
Utz diozozute sinhesterat guti Jakinsun zarela gauza ispiritualetan, eta zarenetik bertze bat,
zarela, hori da zorion bat Jinkoak egiten darozkitzun graziak gerizean ematen dituena.
Jinkoak nahi du haren bidetan karrekin ibil
gaiten; ez da ordean abantail arin bat, erraten
ohi den bezala, haro guti egiñik hetan ibil gaitezen.
Asko arima Jinkoa ganik grazia hanits hautetsiak ardietsi ondoan, galdu dire atsegin bano
bat hetaz harturik; eta hek jakin behar ez zituztenei loria sobrarekin hetaz minzaturik.
Izan balute Birjina Sainduaren barneko disposizionea, bethi berekin Jinkoaren argia dakarken
humiltasunak, izialdura zuhur bat emanen zioten; eta ikusaraziko ziotzoten urguilleriaren
antze eta artifizio guziak.
Ezin sobra artha har dezakezu debozionean
zure buruba enganatzerat ez usteko; bañan

bereziki bide xehatu batetik kanpoan ibilli nahiko duzunean.
Bethi ikusi izatu da egiazki barrenkorra den
arima bat penatzen dela, eta Jinkoaren nahiarenzat duen sumisione guziaren beharra baduela,
permetitzen duenean ematen diotzan grazia
berezi hetarik zenbait kanporat ager dadin.

XIV. KAPITULUA
Fedeaz
Maria seguratua izatu zenean aingeruaren
bozaz, Jinkoa bera minzatu zitzaioela; ziñez eta
fermuki sinhetsi zuen Aingeru hark adiarazten
ziotzan guziak obratuko zirela haren baitn, eta
etzuen billatu sinhetsten zuenaren konprenitzea.
Ez du axasek bezala señale bat galdeiten. Ez
da Zacharia bezala dudan ematen; ez dio
orduan, nola horiek konplituko dire; nola mundurat eman behar dudan semeak gizonen erospena obratuko du. Urrun haren ganik, arima flako
eta herbalei baizen ez dauzkoten galde eta
kuriostasun horiek, bere Ispirituba makurarazten
du fedearen ustarriaren azpian.
Haren etsenpluat aphal hadi O ene arima!
Hire argi guziez goragokoak diren egia batzuei
hire adimendua azpian ematen diotelarik ez
hadiala ibil fedeak irakasten darozkian misterio
batzu konprenitu nahiz, ez lituzkek gehiago mis-

terioak konpreni ahal bahetza, asko duk yakitea
egiak direla.
Misterio hek ezin konprenituzkoak dituk, aithortzen diat, fedeak ordean gal lezakek bere
merezia; gizonak bere adimenduaz hek xeha eta
explika ahal baletza, dohatsu, ikusi gabe sinhetsi
izan dutenak.
Munduan hasi zeruko argizagietarik sorhotako lorerik mendrenerañokoan, guziak hiretzat
misterioak dituk. Misterio natural hek ezin konpreni detzakek: eta nahi hituske bada konprenitu Jinkoaren misterioak?
Klarki nahi gintuzke ikusi Jinkoren gauzak;
lurrekoak axaletik eta erdizka baizen ikusten ez
ditugunean. Ez ditugu neurthu behar gizonaren
ispirituko argi eta ezagutza aphurrak, izate infinitu eta ezin konprenitua den baten obra eta
botherearekin.
Jinkoa denetik bertze bat liteke, haren izatearen funts guzia ezagutzeko gai bagiñe. Egia
soberanoari obedienzia oso baten bihurtzea da,
begiz ikusten ez diren, adimendubaz konprenitzen ez diren gauzen sinhetstea.

O ene Jinkoa! Fedearen bidez ene ganat
hedatzen ditutzun argien arabera nahi dut
hemendik harat gauzez yuiatu; eta ez ene jakintasunaren gañean.
Ez darotazu bakharrik galdeiten ene bihotzaren sakrifizioa; nahi duzu oraiño fedearen
medioz egin diezazudan ene Ispirituarena. Esparanza dut zerurat helduko naizela; han guziak
ageriak izanen dire.
Ordean zeruan berean ez ditut behinere
osoki konprenituko ez zure perfekzioneak ez
zure obrak; zeren bethi mugarrigabea izanen
baitzare; eta ni izanen bainaiz bethi tipia eta
mugarristatua.
Sinhetsten dut Jauna; ordean finka zazu ene
fede eskasa; emenda zazu ene baitan fedea.
Behar den moldean galdeiten baderautzut, ezin
errefusatuko darotazu dohain guzien itho urria
den fedearen dohaña.
Eman diezadazu fede bizi, guzietarak hedatzen den, dudarik batere gabea den, deus ere
berezten ez duen fede bat. Duydatzea ez da sinhestea. Pontu xoil bat berezten duenak, guziei
kontra egiten diote.

Eman diezadazu karitateaz pixtua, sustatua
den, fedeak irakasten darozkidan egien arabera
biziaraziko naben fede bat: ez darotzut eskatzen
fedeak sainduei egiñarazi diotzoten mirakulluen
obratzea; bañan bai, sainduak egin izatu dituen
fede hura.
Ararteko ematen darotzut Birjina Saindu hura
zeñak bere fedearen merezimenduaz ikusi izatu
baitzituen bere baitan konplituak zure partez
adiarazi ziotzoten guziak.

XV. KAPITULUA
Arima batek Jesus Komunionean
errezibitzeko izan behar duen
lehiyaz
MARIAK

Ene haurra ya irakurririk heldu zaren misterioak, oraño egiñaraz dietzatzuke gogoan ez
ditutzun asko erreflexione.
ZERBITZARIAK

Zeruetako Erregina! Zato, zeronek argi nazazu. Minza zakizkit; enzuten zaitu zure zerbitzariak.
MARIAK

Aingeruaren bisita izan nuben baño lehenago, Israelgo justuen pare, errekeritu nuen zerua,
arren ganbia zedin ihintz gozo batetarat; eta
lurraren ganerat jautsaraz zezan yustu guzizkoa.
Ez ninzen ordean behinere menturatuko pensa-

tzerat, ni behar ninzela izan munduari Salbatzaille bat eman behar zioen Birjina hura.
Bizkitartean seguratua izan ninzenean hautetsia ninzela haren ama izateko; oi! ene haurra,
beheratzen ninzelarik hain zorthe gora eta dohatsuaren bistan; zer bozkario ez nuen izatu ene
Jinkoa ene erraietan ekartzeaz.
Bere Inkarnazionean nerekin hain barna eta
hertsiki bat egin nahi izatu duen Jinkoa berak,
gutizia du, ene haurra, Komunionearen medioz
zurekin bat egiteko. Oi, zein lehiya guti duzun
ordean haren errezibitzeko.
Ez zaitezela trika mahain saindutik zure urrunarazteko nagitasunak eta humiltasun falso
batek asmarazten darozkitzun eztakuruetan.
Beldurra eta errespetua dakarzketzu aitsekiatzat; ordean beldurrak eta errezpetuak amodioari amor eman behar diote; eta baliatu behar dire
amodioa atzarriagoa billakatzeko.
Errespetu baten itxuran Komunionetik urruntzea, da gurekin egoteaz luken atsegina Jesusi
goratzea. Atsegin hura nahi duela, erakutsi darotzu, erran darotzunean; gizonen umekin egoteaz
dituela bere delizioak.

Zure hutzak, diozu, husuegiak dire hain maiz
Sainduen Sainduaren ganat hurbilzeko. Ordean,
ene haurra, nahi bezanbat erorkorra izan dadin
arima bat, bethi Jesus plazerekin heldu da haren
ganat bere ahalak egiten baditu korreyitzeko.
Diozu, Komunionetik urrundua zaudezela
zeren indine baitaukazu zure burua; behar zinduke erran; nere baitan den bezanbatean nahi dut
gai izan, Jesusek arima debotei Komunionearen
bidez ematen diotzoten grazietan partalier billakatzeko.
Zertako dire hain bakanak zure Komunioneak? Zeren belduzen baituzu nekhea; nahi baituzu aisiyan bizi: beldurtzen baituzu husu Komuniatzerat usteko, zure ganik galde lezaketen bizitze karsu hura.
Errenkura zare zure herbaltasunaz eta zure
arimako gaitz eta eritasunez. Balia zaite beraz
biziaren ogian eskañiya zaitzun erremedio efetuzkoaz.
Jesusek Ebanjelioan bere othurunzarat gonbidatzen ditu herbalak eta eriak; Itsubak eta erromesak. Ezagutzen ditu zure beharrak eta miseriak, bere sakramenduan eskainzen darotzu zure

sendatzeko eta borthizteko gisakoa den yanari
bat.
Nahi izateko liteke izan zindezaken saindutasun oso eta perfet bat Komuniatzeko. Ez du
ordean Jesusek hura baitezpada galdeiten. Premiazkoa balitz gutiak litezke haren gonbidu
guzien despit, han errezibituak litezkenak.
Saindutasun perfet hura Komunioneari
darraioen fruitu bat da; eta ez hartarako disposizione baitezpadako bat. Zoaz mahain saindurat
zure indinitateaz aithor zin ziñeko bat egiñik,
bereziki bihotzeko garbitasun handi batekin; edo
bederen haren ardietsteko gogo egiazko batekin; orduan zure Komunionea ungi egiña izanen
da.
Orhoit zaite Komunione on bat ez dela behinere ariman zenbait efetu on egin gabe. Zure
leialtasunaz eta atzartasunaz eman izatu baziñe
husu Komuniatzeko estatu hortan, ia ungi ainziñat gana zintezke perfekzionearen bidetan.
Zeruan Jesusen presenziaz gozatzea berantesia duen arima batek, bere atsegin guziak ematen ditu lurraren gañean ahal bezain maiz Komunionearen bidez hartaz gozatzean.

XVI. KAPITULUA
Komunionearen Medioz Jesus
berekin duen arimak, izan behar
dituen sentimenduez
MARIAK

Ene haurra, mahain Sainduan Jesus errezibitu
duzun ondoan, eta oraño zure bihotzaren
gañean pausatua dagoen denboran; izan zatzu
nik hura ene erreietan nazarkenean nituen sentimenduak.
ZERBITZARIAK

O Maria! Jinko xoillak ezagutzen du nolakoak
ziren orduan zure sentimenduak eta zure arima
erretzen zuten amodioaren su lamak. Gizonaren
ispirituak ezin hek konpreni detzake; mihiya ezin
hetaz mintza daiteke. Fedea, humiltasuna,
zeloa, ezagutza, karitatea; berthute guziak zure
baitan ziren.

MARIAK

Ene haurra, sentimendu berak zintuzke zuk
ere, ungi konpreni baziñeza Jesusek sakramenduan bere burua ematen darotzunean egiten
darotzun graziaren balioa.
Kreatura da bizitatua kreatzailleaz, erromez
bat loriaren Erregeaz, arima doloratu bat zeruko
konsolatzailleaz, bekhatua baizen ez den gizon
bat, saindutasuna bera denaz.
Nekhez zinoazke presuna baten ganat, ez
balu gutiziarik zure ikusteko; bere otxean idukitzen balitu: eta beldur baziñe harn ganik ez
duzula errezibituko bagitarte pisu, edo laidorik
ere baizen.
Beraz behera behera zaite zure Jinkoaren ainziñean; auhonda zatzu zure espergabetasun iraganak. Ethorkisuneko galde diozozu bere laguntza; agin diozozu bethiereko leialtasun bat.
Bozkario garbienaren gaindiduran eman
zaite, errekeri zatzu Aingeruak eta Sainduak,
arren zure orde Jesusi bihur diotzoten egiten
darotzun dohain manifikoaren araberako eskerrak.

Gutizia zazu hain Jinko samur eta maitagarria
zeruan den bezala maitatua eta lorifikatua izan
dadin lurraren gañean. Zure bihotza zabal diozozute haren amodioaren khar guziei. Desira zazu
hetaz iretsia, konsomitua izatea.
Egiten darozkitzun fagorien ezagutzazat eta
zure herbaltasunaren ondainzat, ofrenda diotzotzu hura sakramendu berean debozione eta
amodiorekin errezibitzen duten arima sainduen
sentimendu guziak.
Gogoan erabilatzu mahain sainduan ematen
darozkitzun berthutezko etsenplu handiak; beregainki haren humiltasuna. Sakramendu huntan
ez xoilki haren Jinkotasuna; bñan haren gizontasuna ere estaliak dire: fedearen begiz baizen
deus ez dugu Jesusenetik ikusten.
Galde diozuzu, onetsaraz diezazun bizitze
gorde eta atsekabezko bat. Ihes egin diozozuten
ohoriei, handitasunei, distiadurari: zur akzioneak
egin detzatzun ikusia eta estimatua izatuko
gogorik gabe.
Sakramendu huntan Jesus, asko yendien
arbuioen, harenzat guti, munduarenzat hañitz,
bere burubenzat guziak diren bihotz batzuen

esaxolatasun eta indiferenziaren objet bat da.
Eskadio zozu ixillik eta pazientki iroi etaainjurioen yasateko grazia.
Horra, ene haurra, zer behar duzun egin
Komunionean; zer behar duzun gogoan erabilli
Jesus errezibitzeko zoriona izatu duzun egun
guzian.

XVII. KAPITULUA
Zenbait arimek
debozionezko exerzizioetan;
eta Komunioneko denbora berean,
izaten dituzten idortasunez
ZERBITZARIAK

Jesusez landan ene argia eta ihes lekhua
zaren Birjina; eskerrak darozkitzut eman darozkidatzun lezionez eta instruizionez: maiz ordean
Komunionearen denboran sentimendu saindu
hetan sartzeko ekhartzen dudan artharen despit,
ene ispiritua idor idorra da; hormaren pare dut
ene bihotza.
Oxala bada orduan guzta banetza, zuk Jesus
zure sabelean ziñakarkenean, eta arima debot
batzuk bere Komunioneko denboran guztatu
ditutzuen plazer gozo eta deskansu maitagarriak.

MARIAK

Ene haurra, Komuniatu ondoan kausitzen
zarenean nakazdura etra idortasun batetan,
humilia zaite ezagutzen duzularik estatu hura
zure hutsak eta erorkoak direla kausa merezitzen duzula. Pairakortasunekin jasan zazu, eta
ez dezazula gogoa erortzerat utz.
Ustetzeko arrozoin balin baduzu estatu hura
punimendu bat dela zuretzat, Korreyi, zaite: ez
bada froga bat baizen, merezitzeko sujet bat
egizu Jinkoaren nahirat erortzen zarelarik.
Komunione on baten fruitua; ez da baitezpada Komunione beraren goztua. Fruitu hura da,
eginbidien bethetzeko leialtasuna; bihotz bat
izau daiteke zin ziñez eta oso osoa Jinkoarena,
Jinkoaren gauzenzat gusturik batere ediren
gabe.
Hanitz arima kharrekin perfekzionearen
bidean dabilzanak, nahiz othoitzean, nahiz
mahain saindurat hurbilzen direnean frogatuak
eta nekhatuak dire barraiadurez eta idortasunez.
Guztu ageriak eta sentitzen direnak, ez dire
premiazkoak berthutearenzat. Batzuetan beldur

izateko ere liteke arima bat hetan sobra pausa
dadin.
Jesusek ez du inoratzen zer zaien konbeni
haren esposei. Batzuei ematen diotzote bertzei
ematen ez diotzoten gozotasunak eta konsolamenduak; konprenitu nahiz ibilli gabe, hauk adoratu behar ditusten arrozoñen gatik.
Arima uzkur eta nagi batek iduriki behar ez
baditu Jesusen liberalitateak; ez du orobat arima
karsu eta leial batek damurik izan behar Jesusi
erakusteaz bere gatik hobeki iarraikitzen zaioela, haren ganik idurik ahal detzaken sarien eta
dohañen gatik baño.
Ez dezazula beraz uste izan Jinkoaz arbiatua
zarela haren zerbitzuan unhadurarik eta desgusturik baizen sentitzen ez duzunean; bañan
orduan egizu leialki, gustu edireten bazindu;
egin ziñezakena.
Zoaz, ene haurra, zure Jinkoaren ganat
fedearen bidez. Billa zazu guzietan haren gogara egitea. Hori ardietsten baduzu, kausitu dukezu sainduek billatu eta ediren duten zoriona.
Idortasunezko estatu bat hanits gaia da zure
Saindutzeko, balin badakizu hartaz baliatzen Jin-

koaren desenuei ihardetsirik. Jinkoaren gogoa,
estatu hartan zauzkanean, da, zure burua billatu
gabe; haren nahiaz zorion eta merezimendu bat
zuri egiñaraztea.
ZERBITZARIAK

Birjina Saindua! Pontu horren eta gañerako
guzien gañean, erortzen naiz ene nausi dibinoaren nahi guzietarat. Nahi banau eman guztu
ageri eta sentitzen diren hek izaten dituztenen
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Andredena Mariaren imitazionea - 3
  • Büleklär
  • Andredena Mariaren imitazionea - 1
    Süzlärneñ gomumi sanı 3669
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1773
    27.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    40.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Andredena Mariaren imitazionea - 2
    Süzlärneñ gomumi sanı 3668
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1703
    26.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    39.2 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Andredena Mariaren imitazionea - 3
    Süzlärneñ gomumi sanı 3645
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1744
    26.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    38.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Andredena Mariaren imitazionea - 4
    Süzlärneñ gomumi sanı 3667
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1709
    27.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Andredena Mariaren imitazionea - 5
    Süzlärneñ gomumi sanı 3728
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1709
    27.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Andredena Mariaren imitazionea - 6
    Süzlärneñ gomumi sanı 979
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 585
    42.9 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    55.7 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    59.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.