Ametsen txokoan bizi naiz - 1
Süzlärneñ gomumi sanı 3190
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1851
25.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
36.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
43.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Ametsen txokoan
bizi naiz
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
EUSKAL ERREPRESALIATU POLITIKOEN
LITERATURA KOADERNOAK
EGILEA:
Ibon Muñoa Arizmendiarrieta
C.P. Puerto I
Apdo. 555
11500 Puerto de Santa Maria (Cadiz)
AZALEKO IRUDIA:
Mitxel Zarrabe Elkoroiribe
C.P. Teruel
44001 Teruel
Ametsen txokoan
bizi naiz
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
EUSKAL ERREPRESALIATU POLITIKOEN
LITERATURA KOADERNOAK
Aitari eta amari, tio Pepe eta tia Juanitari,
etxeko gainontzekoeri, Jaioneri.
Laguntzen ibili diren Mitxel, Irene, Maribel eta Trunboiri.
Asier Heriz eta Iñaki Saezi.
Nirekin Puerto I-ean dauden kideei.
EPPK osoari.
6
Hitzaurrea
Mandiolako kardantxilluak kaixolako
kalandresari biharraren gaiñian
Hamar urte honetan, jakiñekua dok kalandres hori,
preso hakela hainbat kaixolatan eta hire gorputza
katigu dakelakuan, harrokerixaz gaiñezka dabizela,
adurra darixola, hezi habelakuan. Ez jittuek hire modukuak ezagutzen!!
8
Han hago kardantxilluon libertadian alde egin dualako herri honek iñoren bende luzaruan jarraittu ez
deixan. Baiña hire burua gure artian dagok, Arrateko
zelaixan, Untzagan, Bidebarrixetan, Txantxazelain...
Badakik Jose keridok esaten zebana?. Jose keridok
jiñuan eze Gorostaballeko kardantxilluak eta Mandiolakuak diferente joten dabela kantua. Batak txorrotxioka egiten ei jok eta bestiak txiotxorroka. Hau
dok markia! horretan be burrukia!! Belarri zorrotzekuak zittuan gure aurrekuak, burrundara gutxiago
be bajeuan eta. Arraten “terrorista” deittu zeuana
pajaro galanta izango zuan bera be ba!!
Kultura trukaketa aittatzen dok horrenbaten eta ideala
litzakek. Makiñabat denpora emon juagu geure baztar
honetan iñona hartu eta geuria emoten eta txikixak
Ondo goguan dittuk paraje ederrak hik be!! Belaguako goilarrak, zeru urdin gardenak, trumoiaren
danbatekuak, izarrez jositako zulo baltza... Zenbatek
ete jok maitasunaren bidia aurkitu pagadixen freskuran, edurraren legunian!! Bake billa jo dok Santakruzera, kristautasunak eraldatu parajera eta jentillekin
jardun. Eibarrek be bajittuan bere jentillak eta. Gure
aittarengandik jaso najuan jentillarena, baiña hurrengo baten kontauko deuat, oin luzeegi joko leukek
bestela.
Lekutan dabixaz hire kirikixuak! Aurki hazittarako be
ez dok bat bera geratuko. Dagon lekuan agertu egi-
Ametsen txokoan bizi naiz
giñan arren eutsi egin jetsagu gaur arte. Baiña kolonialismo kulturalak indar larregi jakak gaur egun, bendian,
nortasuna gorde daigun. “Handixak txikixari zor dio
baiña zapaltzen badau zer dio”. Entzunda eukiko dok
zenbait basarrittatik semeren bat edo beste Arabara
bialtzen ebela kastellanua ikasten, baiña euskal senik
etxuen galtzen, euskeraz pentsatzen jarraitzen juen.
Gaur hizkuntza ofizialtzakua dok euskeria, baiña uste
juat eze erderaz pentsau eta bizi dala jende mordoska bat. Karlistaden gaiñian Joseba Tapiak argitaratu daben diskuan karlistak zein liberalak euskeraz jiharduek,
bertsotan ez eze, euren arteko harremanetan be.
ten dok, kamiñuan autuak zapalduta edo sagastiren
baten sagar karriuan. Baiña Eibarren laster ez dok bedarrik be ikusiko. Derrigor jan bihar jakok mendixari
zati eder bat han eta hemen, albobidia ebagi nahi dalako autopistia bertan egon arren; etxiak hegixetan
jaso biharra kaleko hutsei erreparatu barik; poligono
barrixak asmau eta zaharrak gatxetsi... Gure herriko
ikur identitarixua dok: paisajiak zementu hutsa eta
autoridadiak zerrautsa. Ala solimaua?
10
Gogorra dok duhintasunari eutsiko bajako, pertsona
moduan tratau zaittien, lagunik blastiau ez deixien
edo ebaindu dabenari alkartasuna erakusteko, janari opor egin biharra! Norberan tripazorrixak ahaztu
eta munduko gosiaz gogoratzen haiz. Etxakixat zelan
kabitzen jaan gorpurtz mehe horretan hain bihotz
haundixa. Baiña, erregular, danerako emoten jok; kabida itzela dakalako besarkatzen dok maiteñua basarriko berotasunian, amaren bularretik eran umetzaroan, keizpia atzian duala Arrajolara igo, etxeko
laratzan usaiñak urrupatu aitta eta amarekin batera.
Ama juan zuan eta zilborestiak lotuko zaittue azkenerarte. Aittaren barretxuak aztarrena laga deuk barruan eta hortxe jarraittuko jok haizen arte.
Maitatuaz sobera
nintzelarik haurra
ez nekien nik zer zen
amaren beharra
bortu batian orai
niz bakar bakarra
amaz oroitz orduko
heldu zaut nigarra
Ametsen txokoan bizi naiz
Eskutitzak, bisittak dittuk ausnartu eta harenbaten
sublimau kemena emoten deuek eta itsasorako aterik bako kai horretan lihor mingotsa dastatuz bizi
ahal izateko. Urriñeko bortuan artzain harek maixuki
agertu juan bertsoz bere egoera tristia eta amaren
eza hola kantatu:
Hobe bortuan bahengo eta ez Puerton, baiña jokuan
kartak bihar dan moduan jokatzen bajittuagu, akaso
urrin barik, alkar besarkatzeko aukeria izango juagu
eta jentillen begiradapian Nafarroa berreraikitzen hasi
geinkek geure kasa hartzaren besarkadatik aske.
Ekin biharrari, ondo hoia eta!!!!
Trunboi
Ibon Muñoa Arizmendiarrieta
11
12
Valdemoro
1
Mundu gaizto batean I
Ehun metrora kanpoko algara,
errepide baterako zapaltzen ari dira lurra
etengabe, gau eta egun, badago aldea,
hesiaren alde batean, eta bestean daudenen artean.
Batzuk soldata baten truke derrigortuta lan egitera,
besteek askatasunaren egarria asetzeko basamortuan,
urdinezko gizonen esanetara, hogeita lau ordutan
menperatuta.
14
2000. urteko azaroan
2000. urteko abenduan
Ehun metrora askatasuna dago, pentsatu dut.
Espetxeko hesiaren beste aldera begiratuta,
soldata baten truke lan egiten dagoen jendea
besterik ez dut ikusi.
Gainera askatasuna ez dago neurtzerik metro
batekin.
Askatasuna egoera bat da, ez errepide bat.
Ametsen txokoan bizi naiz
2
Mundu gaizto batean II
3
Mundu gaizto batean 3
Txoriek ez dute bereizten, hesiaren alde bataren
eta bestearen artean,
uste baitute hesia atsedenlekua dela.
Eta bertan gelditzen dira begira,
ea nongo aldean dagoen janari gehiago
edo presoen aldean, edota
guardia zibilek etengabe zaintzen duten errepidean.
2000. urteko abenduan
16
4
Mundu gaizto batean IV
“Nire” epaileak gorroto-begiekin ikusten nau.
Zenbat eta gehiago gorrotatu kalea are ikusezinago.
2001. urteko otsailean
2001. urteko otsailean
Zenbat denbora egon beharko naizen ez dakit.
Maitasuna aldatuta egongo ote den irteterakoan
ez dakit.
Herriak horrela nahi duelako irtengo naizen ez
dakit.
Nire betiko lagunek onartuko nauten ez dakit.
Nire txakurra usaimena baliatuz nitaz gogoratuko
den ez dakit.
Ez nuke nahi, irten eta nire ametsak ezin direla
gauzatu ikusi, ez dakit zer egingo nukeen.
Ametsen txokoan bizi naiz
5
Zalantza I
6
Maitasuna espetxean
Espetxean ezin da maitatu, kalean
maita daiteeken bezala,
baina maitasun barik, ezin da
bizi espetxean, eta kalean bai.
Espetxean maitasuna, elkartasuna da,
baita ere adiskidetasuna.
Kalean zaudenean ez dakizu hau horrela denik.
2001. urteko otsailean
18
2001. urteko martxoan
Nire mendi ezagunak, nire mendi hurbilenak,
noiz arte egon beharko naiz zuek ikusi barik?
Aldatuko zarete? Zatartuko zaituztete?
Ezagutuko nauzue?
Behartuta egongo naiz urrutira joatera?
Mendirik gabe bizi izatea gogorra da,
gogorrago jakitea ez zaituztela inork gozatzen
hondatuta zaudetelako.
Eibar inguruko mendizaleek gorde itzazue
nire amets ederrak.
Irteterakoan eskertuko dizuet.
Ametsen txokoan bizi naiz
7
Zalantza II
8
Zalantza III
20
Nire txakurra “Lagun” ez da
nire txakurra, baina neurea izango balitz
bezala maite dut.
Nire neska laguna, “Lagun”en arduraduna
da, nik nire neska laguna maite dut.
Egoera berri honetan ez dakit maite nauen.
Ez dakit “Lagun”ek, nire neska lagunak ez banau
maite, maitatuko nauen.
Eta ni euren maitasunik gabe eta
laguntasunik gabe,
bakarrik, “Lagun” eta maitasun barik
geratuko naiz.
2001. urteko martxoan
2011. urteko maiatzean
Iretargia ikusten dudanean
zugandik hurbilago nago.
Gauza bera egiten ari garelako.
Eta iretargi berbera ikusten dugulako,
neurri eta aro berdinean.
Aldiz, ilunabarra ikusten dudanean
zerbaitek esaten dit,
bostehun kilometrora gaudela
eta harresiak banatzen gaituela.
Noiz helduko dira Karakate
lautadako ilunabarrak?
Ilargia ikusten ari garenean
ortziari galdetuko diogu.
Erantzuna egunsenti batean etorriko da.
Ametsen txokoan bizi naiz
9
Ilusioa I
10
Mundu gaizto batean VI
Mundu txiki batean bizi naiz,
ehun eta berrogei biztanle gara orotara,
hizkuntza guztiak ofizialak dira
herritarren artean,
baina gure zaintzaileek,
gizon urdinek,
bat besterik ez dute onartzen,
menperatzailearen hizkuntza.
2001. urteko maiatzean
22
11
Ilusioa II
Gaur gauean amets polit bat izan dut,
gizon urdinek bat egiten zuten gure artaldearekin.
Eta denok batera urruntzen ginen hesitik kanpora
larre berriak jatera betiko.
2001. urteko maiatzean
2001. urteko maiatzean
Gure arteko laztanak
eztiak, goxoak eta xaloak dira,
benetakoak.
Gure arteko zirriak
leunak eta gustagarriak dira,
beharrezkoak.
Gure arteko igurtziak
hunkigarriak eta zirraragarriak dira,
ezinbestekoak.
Gure arteko hasperenak
liluragarriak eta zoragarriak dira,
berezkoak.
Gure arteko maitasuna
sutsua eta oparoa baita,
udaberriko maiatza.
Gure arteko harremanak
sendo dirau, osasuntsu,
hautsi ezinezkoa.
Ametsen txokoan bizi naiz
12
Gure arteko maitasuna
13
Mundu gaizto batean VI
24
Gizaki bat ezagutu dut
mugatua, oso mugatua den eremuan
bizi izaten ikasi duena.
Gizarte honen ezaugarriak
nahiko arruntak dira,
harresietatik kanpo ezin dugu irten,
ezin gara oheratu nahi dugunean,
ezin gara ohetik altxatu gorputzak
eskatzen duenean,
bazkaldu, afaldu eta gosaldu
bozgorailuaren arabera egiten dugu.
Gizarte honek antz handia du
kanpokoarekin.
Bai kanpoan eta harresien barruan
artalde bat osatzen dugu
ezberdintasun batekin,
hemen barruan elkartasuna nagusi da,
bozgorailua erabiltzen duen gizon urdinaren
aurrean.
Ametsen txokoan bizi naiz
2001. urteko ekainean
Kanpoan artaldeak sakabanatuta daude
komunikabideen nahiaren arabera.
Batzuek uste dute, jainko berriak direla,
eta kanpoko gure lagun ardi beltzek
herriarteko elkartasunean dagoela
gizartearen oraina eta geroa,
iraganak erakusten duen bezala.
14
Ilusioa III
26
Egun bateko zoriontasuna
besterik ez dut eskatzen,
dastatzeko galdutako
askatasunaren gazi-gozoak,
usaintzeko ahaztutako
basoen lurrunak,
ferekatzeko emakumeen
larru leunak,
entzuteko aspaldian
isildutako ahots lagunak,
begiratzeko berriro
nire herri zapaldua.
Egun bateko zoriontasuna
besterik ez dut eskatzen
nire ziegako leihotik.
2001. urteko ekainean
2001. urteko uztailean
Askatasuna ertz batean
zain dago,
bidegabekeriaren aldapa igo
eta ezkerretara.
Haran zabal bat da, ederra,
giza eskubideen mendiek
inguratzen dute,
hauen iturburuen errekatxoek
zuzentasunaren aintzira eta
bakearen zelaiak elikatzen dituzte.
Ez dago lehorterik askatasunaren
berdetasunean,
zuzentasuna eta bakea
giza eskubideen orekan,
oparotasunean bizi direlako
egiazko maitaleak bezala.
Ametsen txokoan bizi naiz
15
Ilusioa IV
16
Zergatik
28
Zergatik gure gizartea da hain gorrotagarri?
Nork finkatu zituen garena izateko oinarriak?
Zaratrusta, Platon edo Aristotelesen
iritzietan oinarritu zen Alejandro Handia,
hainbeste herri txikitu eta menperatzeko?
Konfuziogan, Gen-Gis-Kan, beste horrenbeste
egiteko?
Zergatik beste bizitza bat egongo dela hil
ondoren,
sinisten duten Jesukristo eta Mahomaren
jarraitzaileek,
ez dute gozotasun hori, mundu honetan
irudikatzen,
utzi beharrean ziurtasun osoz ez dakigun egongo
den
beste mundurako?
Jesukristo eta Mahomaren izenean egin dira,
eta egiten ari dira, gizarteak inoiz ezagutu
dituen sarraski bortitzenak.
Ametsen txokoan bizi naiz
Erromatarrek, inkatarrek, mongoliarrek edo
egiptoarrek
egin zituztenekin alderatuz,
haien basakeriak gainditu ditugu azken mendean,
Noiz oinarrituko dugu bizitza
arrazionaltasunean?
Zergatik oinarritzen dute euren bizitza gizaki batzuek
beste edozein baino gehiago izaten?
Zergatik Francok, Hitlerrek, Mussolinik, Kenedik
edo Stalinek, ez zuten erabili euren indarra,
mundu eroso
eta adiskidetsu bat egiteko, menperatzaile batzuek
izan beharrean?
Jesukristok edo euren pentsaera erlijiosoek
horrela agindu zietelako?
Ez dut uste horrela izan zenik,
eta ez nuke mundu hau horrela izaten jarraitzerik
nahi.
Eskubide guztiak ekinean jarri, gizarteak bizirik
jarrai dezan.
Mundu bakar bat, ekonomia arrazional batean
oinarrituta,
dauden eta izan diren kultura eta sinismen guztiak
babestuta.
Irtenbide bakarra, desager daitezen erailketa,
behartsu
menperatzaile, gose eta abar luzeko hitz ezkorrak.
Eta
gizarte hau izan ez dadin sekula gehiago
gorrotagarri.
2001. urteko abuztuan
17
Lagun
30
Zakurra deitzen zaituzte
niretzat ostera, “Lagun” zara
adiskide zuri,beltz eta arrea.
Zure oroimena
gogora datorkit sarritan
espetxe mundu honetan.
Karakate eta Irukurutzetan
galapan, jauzika
zabiltzala sentitzen dut.
Akondiako zelaietan
iraulka eta intzirika
jatorrizko grinak bultzaturik,
2001. urteko abuztuan
Ametsen txokoan bizi naiz
Arrateko bidezidorretan
urduri gora eta behera
izadia irrikaz arnastuz.
Santakurutzen janaria irensten
buztana eskerronez altxatuz.
Xoxoten eta Endatan
gure lo-kuluxka zelatatzen
zure ezti begiekin
ez dakit berriro
elkarrekin jolastuko dugun.
Hala gertatzea nahi nuke
irabazitako askatasuna
zurekin gozatzeko.
18
Arrate
32
Mendatearen gainean zaude Arrate,
izadiaren sarrera zara,
itsasora eta mendiei begira
gozamenerako atea.
Mendeetan zehar
sumendi baten ingurune basatia,
orain eibartarren santutegi
eta atsedenleku baitzara,
trikitilarien babesle,
txirrindularien helmuga,euskararen hedatzaile
irratiaren uhinetan,emakumeen izena.
Santutegian Eibarko kristauen
zaindari amultsua aurkitzen da,
irudi xalo eta duina,
zure izenaren jabe egin den Ama.
2001. urteko irailean
Ametsen txokoan bizi naiz
Sinesgabeok begirunez agurtzen dugu
hiru jauziz igo zen dama,
Azitainetik Arratera
hiru kaperekin dotoretuz
antzinako bidea.
Gurutzean bikotea eskatzeko
aitzakia ematen digu
Anbotoko Mariri so eginez.
Santutegiko sabaian zintzilik
dagoen itsasontzian
jaio ginen.
Irailaren zortzian
zelaian eta pagadian
bizipozez urtzen gara.
Arrate, mendatearen gainean jarraitu
gure izadiaren ate zaindari izaten.
19
Urko, nire mendia
34
Urko aldapatsua zara,
malkartsuago Sosolatik
Ixuatik baino,
zure tontorra irabaztea
sari gozagarri begientzat.
Eguzkitan ikusgarri zara,
lainotuta berriz ikaragarri,
elurtuta liluragarri.
Zure gailurrean
bi zigilu daude,
zilar koloreko burdinak
zure erpinean
maitasunez iltzaturik.
Urte Berrian zurekin
izaten nuen hitzordua,
zure loreak bustitzeko,
gure preso eta errefuxiatuei
urte zoriontsu bat opatzeko
askatasunaren atarian.
20
Mundu gaizto batean VII
Nire ziegako leihoak
orlegiak ditu barra handiak,
gorriak dira gure
eraikuntzen teilatuak,
hormak berriz zuriak,
eta ez nago Euskal Herrian,
zapaltzaileen menpe baino,
Valdemoro deritzoten
eremu gorri eta horixka batean.
2001. urteko irailean
2001. urteko irailean
Ametsen txokoan bizi naiz
Gaur egun ezinbestean
nire itxaropenaren zigilu
zara,
Urko nire mendi laguna.
21
Eibarko lubakietan
36
Akondia eta Kalamua
Aitzketa eta Garagoitxi
beherago Arrate dago.
Lubakien artean txinpartak eta oihu,
metraila eta odola.
Lainopean irudi iheskorrak
babesguneen bila beherantz.
Askatasuna urruntzen dihoa
gudarien urratsekin batera,
irabazleen eta galtzaileen gorpuak
dautzate nahasirik.
Anaien arteko gatazkak
beti dira bortitzak.
Arrate, gorago
Akondia, eta Kalamua,
Aitzketa eta Garagoitxi
galdutako
liskar baten izenak.
2001. urteko irailean
2001. urteko irailean
Auzitegi Nazionaleko ziega baten nago.
Haize egokitua, sei metro karratuan,
lur azpian ez dago
leihorik.
Burdinazko atearen ostean
poliziak algaraka.
Nire geroa ez da batere alai
porlanez osaturiko ziega honetan.
Zerbaitek esaten dit
euren alaitasunak
nire atsekabea handituko duela
hiru solairu gorago.
Ametsen txokoan bizi naiz
22
Mundu gaizto batean VIII
23
Euskara maite zaitut
38
Euskara maite zaitut,
erabiltzen zaitudanean
nire irudimenaren
gozagarri baitzara.
Euskara laztantzen zaitut,
mingainak leunki
zure ele aberatsa
ahoskatzen duenean.
Euskara ferekatzen zaitut,
orri zuri batean
bolaluma eta arkatzarekin
idazten zaitudanean.
Euskara abesten zaitut,
zure gero baldintzatua
doinuz eta sentimenduz
bideratu ahal izateko.
Euskara behar zaitut,
hainbeste maite nautenei
bihotzeko sentipenak
eztitasunez adierazteko.
Ametsen txokoan bizi naiz
Euskara hobetzen zaitut
egunero zurekin gozatuz,
edozein jardunetan
edertzen zaitudanean.
Euskara eskertzen dizut
bereiztu gabe nire jatorri,
sinesmen edo leinu,
zeurea egin nauzulako.
Euskara geurea,
gaurkoa, betikoa,
betirako zara.
Maite zaitut.
Ibon Muñoa Arizmendiarrieta
39
2001. urteko irailean
24
Mundu gaizto batean IX
40
Itzulika itzulika
egunari denbora lapurtuz,
burmuina oroitzapenetan galdurik
harresien mugen barruan
burua makurturik,
zeruak ez du erakartasunik.
Itzulika itzulika
askatasunaren bideak
nola berreskuratu asmatzen.
Zaila izaten da
eremu estu hauetan
bakerako zidorrak aurkitzea.
2001. urteko irailean
41
Ibon Muñoa Arizmendiarrieta
Kartzelazainak burdinazko atea
itxi ondoren,
nire ziega espetxeko
leku aske bat da,
jangela bezala
kide ameslariekin batera
Euskal Herriaz sutsuki
mintzatzen naizenean.
Telefonoa, berriz, alaitasuna,
zure ele leunak
burmuinean lehertzean.
Gutunak zilarrezko orriak,
eztitasunez idatzitako
esaldi gozoak.
Lokutorioak urrezko kaiolak
elkartasunezko mezuak
aditzeko eta ikusteko.
Ametsen txokoan bizi naiz
25
Espetxea ilusioz gainditzen
42
Aurrez-aurreak
grinez eta hitzez betetako
ezinbesteko uneak.
Espetxea muga da,
orainaren baldintzatzailea,
ziurtasun ezaren tokia,
iraganeko zoriontasunaren
estalki itogarria.
Zuei esker herritar
maitagarriak,
geroan jarrita ditut
itxaropenak,
eta gogoa
askatasunera lotuta.
2001. urteko azaroan
2001. urteko azaroan
Nire irudimena
hegaldaka hasten denean
aske sentitzen naiz.
Alaitasunaren eta bizipozaren
eremuetara iristean
zoriontsu izaten naiz.
Elkartasunaren eta berdintasunaren
zelaietan gizaki
zentzudun bat naiz.
Bakearen eta zuzentasunaren
itsasoan itxaropenean
murgiltzen naiz.
Kutsadurarik ez dagoen
elur garaietan
garbitasunaren eredua naiz.
Irudimenarekin jolasean
ari naizenean,
ez nago espetxean,
zure besoetan nago,
maitea.
Ametsen txokoan bizi naiz
26
Ilusioa V
27
Ego
44
Antzinako euskaldunek
gure arbasoek
Ego izena
jarri zizuten.
Erreka xume bat zinen
Deba ibaiaren
ur garbien
isurtzaile atsegina.
Zure erriberan
izadia bizirik
ur lasterraren
garbitasuna gozatuz,
arrainak, karramarroak, igelak
gizakien ikusgarri ziren.
Gaur egun Ego
hodi erraldoi bat zara.
Deba ibaia pozoitzen duen
isuri kutsatzaile bat,
heriotza bideratzen duen
hodi zikin bat zara
Ego gizajoa.
2001. urteko azaroan
Kordoba
28
Kunda
46
Kilometrotan Urrutira Naraman Dohakabeen
Autobusa.
Gizaki presoak garraiatzeko
xaflazko ibilgailu traketsa,
gizarte honetako gabezien
islada paregabea.
Zoritxarraren bidaia
sakabanaketatik sakabanaketara,
gorrotoa bideratzeko
asmakizun ezin hobea.
Nire bihotzean itsatsita
zaudeten maitatuak
urrutiago aurkitzen zarete,
atzo lehenengo espetxe aldaketa
ezagutu ondoren.
2001. urteko abenduan
47
Ibon Muñoa Arizmendiarrieta
Gaur Giza Eskubideen Eguna da,
begiak busti egin zaizkit
nire amarekin hitz egin ondoren.
Zuzentasunik ez dago gizartean,
eskubideak urratzen dira etengabean,
bidegabekeria gorpuzten utzi dugu
etsita nago.
Bizitzaren eskubidea haustea
ez da zilegi,
herriei eskubideak ukatzea
ez da demokratiko,
oparotasunez bizi izateko
eskubideak zapuztea,
tamalgarri,
armak ekoiztea, espetxeak eraikitzea,
errepresioa erabiltzea, harresiak ezartzea,
gose eta gabezia guztiak
ezabatu beharrean,
erokeria.
Ametsen txokoan bizi naiz
29
Amaren urtebetetze eguna
48
Banakoen eta herrien eskubideak eraginda
bizitzaren eskubidea bermatzen da.
Bizitza ederra da,
baina ez dago bizitzerik
askatasuna, maitasuna,
zuzentasuna, elkartasuna
eta egia finkatu barik
Gaur nire amaren
urtebetetzea da,
ez diot ezer oparitu,
maitasunezko laztan batzuk
bidali dizkiot
urrutiko espetxetik
giza eskubideen egunean.
2001. urteko abenduan
49
Ibon Muñoa Arizmendiarrieta
Gaur Olentzero ez didazu
Eguberria iragarriko,
ez duzu oparirik utziko,
urrutiegi nago horretarako.
Nire irudimenean ikusiko zaitut,
maitekiro moztutako pago egurrekin,
egur-ikatza egiten txondor gainean
izadiaren altxorrak jakinduriaz erabiliz.
Muino batetik datorren txalapartaren hotsekin
abiatuko zara pottokekin batera,
eguzki berriaren albistea zabaltzeko
baserri, haran eta itsasertzeko euskaldunei.
Pozez gainezka ospatuko dute,
eguna gauari nagusitzen hasiko zaiola.
Areago haurrek,
zuk utzitako opariak erabiliz eta gozatuz.
Nik, Olentzero, ez dizut
eremu arrotzetara etortzeko eskatu,
nire opariak izadiko lagunei eskaini.
Nik nire nahi eta desirak,
zure ahalmen paregabeekin gauzatu nahi nituzke.
Ametsen txokoan bizi naiz
30
Olentzerori espetxetik desirak eskatzen
50
Oso xumeak baitira,
osasuna eskatzen dizut, zirikadetan ez erori,
bizi dugun gatazka konpontzea,
nire espetxealdiko egunak samurrak izan daitezen.
Gure Olentzero itzul zaitez ikazkin arduretara,
eta hurrengo neguko hasieran, ekar iezaguzu
euskaldunei,
urteetako liskarraren amaiera eskubideetan
oinarriturik,
zuzentasunean erroturik,
askatasunean elikaturik,
elkartasunean indarturik.
Ekar iezaguzu zure basoaren bakea.
2001. urteko abenduan
51
Ibon Muñoa Arizmendiarrieta
Droga eta kartzela,
ezinbesteko harreman ustela,
gazte ugariren patu petrala.
Gazte drogazale, gaizkile bilakatu zara
gorputza izorratzearen truke,
atsegina oker baliatuta, droga menderatu ezinik,
lau hormen artean zaude menperaturik.
Kartzelazainen begien aurrean
droga saltzen da barra-barra,
metadonaren banaketa iruzurra,
gizarteratzea amets galdua
nagikeriaren eremuan.
Zure lapurretak eta jarrerak aitzakia merkeak
segurantza enpresak gizentzeko,
errepresioan dirua xahutzeko,
gizartean beldur-zentzua garatzeko.
Zure kontsumo suntsikorra,
trafikanteen dirubidea,
kapitalaren mauka,
arma ekoizleen onura,
gastu sozialaren murrizketa.
Ametsen txokoan bizi naiz
31
Kartzela eta droga
Gazte altxa zaitez,
garbitu zure odol gaixoa,
irrifarrezko keinu bat luza iezaiozu bizitzari
jakin ezazu duintasunak gabezien amaiera dakarrela.
Droga eta kartzela
puskatu beharreko patua,
gazte ugariren itxaropena pizteko.
2002. urteko otsailean
52
32
Ilusioa VI
“Bakardadeak oroimena dakar”,
esaten diot ezaguerari ziegako txokotik.
Une horietan iraganeko bizipenek
arrapaladan inguratzen naute.
Komisaldegiko egun gaiztoek inguratzen nautenean,
hango beldurrak eta jipoiak, izua eta hotzikara
dakarzkidate
izerditan blai utzirik, bortizkeriaren dasta gazira
hurbilduz.
2002. urteko otsailean
Ametsen txokoan bizi naiz
Herriaren egoera kezkagarriak asaldatzen
nauenean
gatazka bideratzeko ekinean,
inoiz abian jarri ez diren hautabideak
zehazki marrazten ditut,
bihotzeko taupadak azkartzen zaizkit.
Zentzumenari aholkua luzatuz
senideen saminek eta atsekabeek larritzen nautenean,
negar zotinka, dardarka oheratzen naiz agudo,
loaren aterpean babesteko,
lurrundu dadin horrela sentipen mingotsa
egun berria argitzerakoan.
Maitearen irrifarrak eztiki erakartzen nauenean,
ezinegonak indargabetzen dira,
sentiberatasunari tokia uzteko.
Zirrararen eta gozotasunaren tarte hunkigarria
eta miresgarria
irekitzen da egunsentiraino.
Ziegako bakardadearen uneek
bizipenen oroitzapenak dakarzkidate,
ametsaren garaian etengabe sortuz
sentipenak burmuinean.
33
Ilusioa VII
54
Filosofoaren helburu eta xede
bizitzaren iturburua bilatzea da.
Nire apaltasunean helburu asko dut gerora begira,
Euskal Herri irmo bat, mundu anitz batean
lotuta askatasunera.
Euskal Herri euskaldun bat,
kultura guztietara arretaz irekita
Euskal Herri herritar bat,
ezberdintasun sozialak ezabatuta utziko dituena.
Euskal Herri orekatu bat,
izadiarekin bat eginik,
kontsumismoaren menpekotasunaren kontra.
2002. urteko otsailean
34
Ilusioa VIII
Inozoek, egoerak hala eskatuta,
apal eta kexu galdetzen ohi diete maltzurrei.
2002. urteko martxoan
Ametsen txokoan bizi naiz
Zergatik armak ekoiztu beharrean ez duzue
gosearen hedapena murrizten munduan?
Zergatik dirua xahutu beharrean etorkinei mugak
ixten
ez dituzue elkartasunez zipriztintzen lurralde
zorigabeak?
Zergatik globalizazio menperatzailea ezarri
beharrean
ez duzue bultzatzen kultur-aniztasuna?
Zergatik herrien arteko anaitasuna indartu
beharrean
sortzen dituzue Estatu zanpatzaileak?
Ez dago erantzunik inozoen galderentzat
maltzurrek inozoen kezkak gutxiesten dituzte,
mendeetako zentzugabekeria babesten dute
lotsagabeki,
herrien onurarako kaltegarriak diren ekintzak
eta ideologiak garatuz, iraganean bezala orainean.
Eta geroan?
Ez zaitez inozo izan,
galderarik ez egin maltzurrei,
eraiki herrien arteko elkartasuna,
maitasunez eraiki geroa egunero.
56
Puerto I
35
Akondia
58
Gogoan zaitudanean
zure izadian bizi naiz.
Aldats gora belardi bigunetik, garoak lagun,
nekeak ahazten ditut.
Zure muino leunean ikusmiraren ederraz
lilurak hartzen nau.
Akondia, zure ilunabarrean
lo hartu nahi nuke,
zure egunsentian
ihintzaz esnatzeko zoriontsu
Mariri begira.
2007ko azaroaren 10ean
36
Ilusioa IX
Iragana atzean geratu zait
bere gazi-gozoekin,
baina gozoak niretzat gorde ditut,
37
Maitea I
Zure hutsunea betetzeko
ahaleginik egingo banu,
alai samar biziko nintzateke,
burua eroso sentituko nuke,
baina bihotzak ez luke ulertuko.
Zure malenkoniaz eraikitzen ditut egunak,
iraganeko kontuekin orduak irabazi.
Zure hutsunea
zurekin bete dezaket bakarrik maitea.
2007ko abenduaren 10ean
2007ko azaroaren 15ean
Ametsen txokoan bizi naiz
Oraina gatibu bizitzen dihardut,
elkartasunaren altzo beroan aterpetuta.
Geroa ilusioz blai dakusat,
askatasunaren maitaleen artean
Euskal Herri berrian.
38
Jokatu baldintzak
60

Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Ametsen txokoan bizi naiz - 2
- Büleklär
- Ametsen txokoan bizi naiz - 1Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 3190Unikal süzlärneñ gomumi sanı 185125.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.36.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.43.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
- Ametsen txokoan bizi naiz - 2Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 3148Unikal süzlärneñ gomumi sanı 195725.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.38.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.45.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
- Ametsen txokoan bizi naiz - 3Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 3113Unikal süzlärneñ gomumi sanı 200523.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.37.7 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.44.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
- Ametsen txokoan bizi naiz - 4Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 3117Unikal süzlärneñ gomumi sanı 190522.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.37.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.46.0 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
- Ametsen txokoan bizi naiz - 5Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 3063Unikal süzlärneñ gomumi sanı 190523.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.37.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.44.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
- Ametsen txokoan bizi naiz - 6Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 3014Unikal süzlärneñ gomumi sanı 196723.4 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.37.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.45.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
- Ametsen txokoan bizi naiz - 7Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.Süzlärneñ gomumi sanı 2249Unikal süzlärneñ gomumi sanı 153625.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.39.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.47.4 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.