Ama euskeriaren liburu kantaria - 14

Süzlärneñ gomumi sanı 3810
Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2132
25.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
37.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
44.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
ads place
Mari Antoni lako neskatxik errian
Beste bat ez egoan beraren aldian.
Zirudian enparau danen ispillua,

Birtutez beteriko lora sortatxoa;
Ain zan garbi, ixill ta aiñ zan zentzunduna,
Etxakona aztuten amari entzuna;
Jaungoikoak deutsala beti lagunketan
Jagiteko zolia danari goisetan,
Eta artu dedilla suertea nai noz,
Ona bada berandu eztalako iñoz,
Orregaitik jagiten a zan iruretan,
Juana eta Iñazi nekez zazpiretan,
Au gaitik egin eban lau egun lenago
Arloa, beste biak eiñ zituen baño;
Guraiña lo eginda, aiñ berandu jagi,
Igitaia astiro gero erabilli,
Kantau asko egin da lekaixoa sarri,
Nekau baño lenago eginda jazarri,
Ta onen onenean aretx azpi baten,
Dantzan bere ebela ordu bete galtzen,
Lau eguneko lanaz emotea zortzi,
Nori ein bear jako gaur mira eretxi?
Egiñak esaten dau zer dan egillea,
Ona, erdiko edo ete dan dongea;
Landarea jatorriz baldin bada urra,
Ezin emon lei berak alea intxaurra;
Agaitik geienean zelakoak amak,
Bere iskuten dira dirala alabak.

Nagusiari bere ein jakon damutu,
Arei saillak emonak, baita aserratu,
Bera zalako beti goix jagi zalea,
Atsegintzen jakona neskatx langillea;
Eta doe guztiak Mari Antonigan
Berak nai legez zelan aurkituten ziran,
Abiau zan pentsetan semearentzako
Etorrela andragei ezin da obeto;
Ziñoan bere kautan; ondo da dotea,
Baña, lendik aberats daukagu etxea,
Nik gura neukena da ixilla errana,
Ez nagi, loti eta ain gitxi arrana,
Eta Mari Antoni berba gitxikoa
Dalako guretzat da alagalakoa;
Arakako auzoa dana da neurea,
Jaubegeirik bat daukat, bakarrik semea,
Gañera diru puskat umegiñan daukat,
Urtero geitzen deustaz beintzat milla dukat,
Alan guk daukagunaz beste ezer baga
Bizitzeko geiegi ezdaukagu bada?
Naiz izan aberatsak Juana eta Iñazi,
Orreen aldean bauka arek zer ikusi,
Mari Antoni soillik orreik biok baño,
Edozetarako da askozaz geiago;

Orreik legez ak euki ez arren doterik,
Naiago dot guretzat goneaz bakarrik;
Gorputzez da arimaz, nor bera lakorik?
Ez dakit topau leiten Araban besterik,
Etxe bat ondretako da emakumea,
Dontsua da gizona ona bada andrea;
Eztiñot txarra dala andra aberatsa,
Baña, nik naiago dot langin ta apatza;
Aberats, eder, ona, iru gauzak baten,
Kantetan da errezak ez dira billatzen;
Baña Mari Antonik onak badaukaz bi,
Ederrez eta onez santa bat dirudi,
Ta aberastasunik ak euki ez arren,
Eskatzen dodana da birtutea lenen.
Onelantxe kontuak eginda atera,
Neska mutillai biai deiturik aurrera,
Agertu eutsen bere barruko gogua,
Ta euren baietzagaz aurrera arloa,
Eroanda, brebeaz zirean eskondu,
Eta euren bizian etxaken damutu.
Bai, Mari Antoni zan egiñ andra andi,
Juana ta Iñaziren inbidiagarri,
Zeintzuk umill umillik saillak amaitzean,

Biak laster etxera biurtu zirean,
Eguzkiak bapere ein baga baltzitu,
Baña lotseak ondo eginda gorritu,
Mari Antoni barriz poz pozik Arakan
Geratu zan amaren bertsoak kantetan:
«Jagiteko zolia danari goixetan,
Jaungoikoak zerutik deutsa lagunketan,
Eta suerte ona datorrela nai noz
Ez dalako berandu beretzako iñoz».

EUSKALDUN BIOLETEA
ARAMAIORI GORATASUNA
1899ko eukal-jaietan Aramaion
saritua izan zan
Anboto, Udalatx eta Murugaiñ,
Goiok gorago eregi,
Ta begiratu zuek gordetan
Dozuen ibar oneri;
Euskaldun lorategi eder bat
Beronek badau irudi,
Bioletaren izena ondo
Eletorkio danoni?
Bioletea izanik berez
Be-zale umill benetan,
Bedar artean lotsaz legetxe
Dana, albadau gordetan;
Bertsolariak, baña alan bere
Umilltasuna goietan
Ez dabe jarten euren kantakaz
Lekurik ederrenetan?

Ta bioleta be-zaletxo bat
Ibar au mendiz gorderik,
Irudituten bajat, nik, zelan
Itxi gaur jaso bagarik?
Zelan Araban berau izan da,
Euskaldun utsa bakarrik,
Bertan lorarik ederren dala
Ez dot kantauko emen nik?
Kantauko dot nik ibar au dala
Arabar danen ondrea;
Kantauko dot nik berau gaur dala
Euskaldun bioletea;
Kantauko dot nik dala pitxi bat,
Motzak ezaindu bagea,
Euskal-usaiña baño besterik
Jausten etxakon lorea.
Kantauko dot, bai, kantau gizaldi
Asko ein arren munduan,
Garbia dala au oituretan,
Bertako erreken moduan;
Mendi ederrez inguraturik
Ementxe bakar lekuan,
Lan egunez da, gabez lo einda,
Euskera Amaren altzuan.

Onek dirudi Euskerearen
Alaba berarizkua,
Pitxiletakaz dabena jazten
Txukun txukunik burua;
Dalako berau milla abia
Zuri zurien lekua,
Eta ainbeste santutegien
Esparru eder dontsua.
Toki autua benetan zara
Ainbeste eleixaz jantzita,
Ibar malats bat zu Aramaio,
Etxalde ederrez josita;
Murugaiñdik nik zuri begira
Kerizpetxotan jarrita,
Zeiñbat alditan esan ete dot
Zu zareala polita?
Damugarria litzake baña,
Gozetan dozun gloria,
Ikusitea dana galduta
Zu buruz bera jarria;
Damugarria izanik zu gaur
Euskaldun bizitokia,
Amai edaten gero ikustea
Umeak erdal titia.

Damugarria litzake bada,
Osasunagaz Euskera,
Zugan gaur bizi eginda, biar
Bialdutea lurpera;
Baña, mendiok zutik badagoz
Lotsa bagako erdera,
Azartuko da, o! Aramaio
Zure izketau illtera?
Orretariko arerio ta
Etsa aiñ gerralaria,
Sartu eztedin inguru inguru
Jarri egizu esia;
Orren azpira makurtu baño
Lenago erabagia,
Artu egizu, zein azpiratu
Jokatuteko bizia.
Zure erripak, zure aldatsak,
Zure tontorrak euskeraz
Zainduten dabez euren izenak,
Aldatu baga bestegaz;
Eta iñozko alditan deitu
Egin baño len erderaz,
Jausi zaiteze txuntxurrok danok
Arroetara tuterras!!!

Ez Aramaio, ez orrenbeste,
Jarraitutea euskaldun
Nai dozulako, euskal-jaiokaz
Eiten zaitue ezagun;
Kantau daikezu: arabar izan
Arren enaz ni erdaldun;
Ze odol dodan beti euskeraz
Autortuko dot edonun.
Oraindik zure iturriok nai
Dabe jarraitu batera,
Lorik ein baga kantetan beti:
«Bizi bekigu euskera»;
Baita mendiok berdez nai dabe
Jantzi urtero aurrera,
Igartu eta esan eztedin
Egin dirala Gaztela.
Kantau begie «Anbotok zarden
Gordetan badau burua,
Baita Aramaiok ondo zaiñduko
Dau Euskera Ama atsua;
Atsoa izan arren Euskera
Dalako garbi, gozua,
Ez dakiana iñoz loituten
Jaunaren izen Santua».

O! Ama maite Euskera zarra,
Jaungoikoaren izena,
Mundu guztiak ondo esaten
Zu zara jakitunena;
Zergaitik goian bizi dalako
Jabea guztionena,
Beraz arentzat non da izenik
Euskalduna duiñ ederra?
Bene benetan beretzako da
Egokien Jaungoikua,
Bere Erreñu berarizkoa
Zergaitik jakon zerua;
Eta zerua izarrak baño
Dalako goragokua,
Nondik ta nora deitu eikeon
Euskeraz jaun bat bekua?
Dalako goiko Jauna, deutsagu
Jaungoikoa emen deituten,
Beste izenek baño geiago
Berak gu gaitu poztuten;
Berak Diosek baño geiago
Biotza deusku samurtzen,
Samurtasunez euskera bestek
Eztabelako bardintzen.

Argizagia bera baño da
Euskera apatzagoa,
Eztia bera dan baño bere
Gozo ta eztiagoa;
Dontsua ume ama daukana
Euskaldun garbi osoa,
Titiaz naste edan dagion
Berbeta jaungoikozkoa.
Emen alantxe orain arte da
Oiñetik oiñera edan,
Euskera utsik, ta berau gaitik
Bizi da bizi dan eran;
Zorioneko jaio ziranak
Eta ill euren Euskeran,
Eztabe oraiñ damu izango
Ez bizi izana Gaztelan.
Ainbeste milla urtetan eben
Emen alantxe jarraitu,
Eta gu bere bide erdian
Ezgaitezen gaur geratu,
Euskal-azia ereiten arren
Danok gaitezen dendatu,
Eta euskaldun semeak jaio
Egingo dira ziertu.

Bai, Aramaio gura badozu
Izan zorionekua,
Maitetu zeure guraso zarren
Berbeta garbi gozua,
Gordeizu arren ill arteraño
Euskera bedeinkatua,
Nok dirudian Paradisura
Zerutik jatsitakua.

KANTU ERDERATIK
EUSKERARA BIURTUAK

EKATXA
Zorrilla jaunak erderaz egiña
Zer nai dabe uts urdiñ argi iraztekoan
Odeiok pillaturik asarrez gaur ala?
Egiñik Burzerua onenean estaldu
Burrukarako legez gertetan dirala?
Ze zanek arrastaka daroaz osarteetan?
Ze indar ezkutukok deutse bultzatuten?
Zeru zakon zelaiak argitzalkla bagarik,
Zearka ibilliaz dabezala isten?
Ze biskor, ze agudo direan metatuten!
Banandu alkargandik baita bereala,
Izar-erria dana osoro illundurik,
Urdin pozgarrikoan ipinirik gaba.
Mendien gañetatik laban labanka doaz,
Itxas orroetsuruntz astiro ixillik,
Illunpez upaturik zeru alderdi biak,
Lurra euren barruan zarratu egiñik.

Iges iges badoa, igesi Illargia:
Iges iges izarrak doaz ezkutetan:
Agintzen osarteetan odeiak utsik dabe,
Izar-erririk oztaz dogu begiztetan.
Alperrik nekatuko gara ikuste arren,
Eun baltz izugarriak gorde dauz atzean,
Zeinbat nekatuago zulatzen ein begiok,
Ainbat jarriten jakuz odeiak aurrean.
Eurak bakar bakarrik geroago geiago,
Mundu lo dagonari datorkaz gañera,
Berau bere bidean doian ots bakotxean,
Besteak inguruak doakoz artzera.
Oñeztuen argira esan lei direala
Odeizko metak mendi ikaragarriak,
Garra darioenak euren erraietatik,
Beste batzuk zaldizko armada andiak.
Beste batzuk esan lei piñuidak dirala,
Desbardiñak dituez kopa ta kanpuak,
Koloreak beingoan barriak aldaturik,
Dabiltzaz aruntz onuntz ezin geldituak.

Ze besok, ze megopek bultza ta zuzentzen dauz?
Nok euren erraietan diardu berbetan,
Urrumaka doiala osti burrundaria,
Trujua euren barrutik baita arinketan?
Ausaz danen erditik Egilla altsua doa,
Lurraren ertz bazterrai begiratutera,
Ete doian mundua oñetatik galdurik,
Aurkitzen dan lekutik alde egitera.
Edo doakon nago burdiaren ondoren
Txerren zital erkiña jarten illunpean,
Meteturik odeiak aren gloriaren ta
Beronen zorigatx ta illturen artean.
Benturaz euretatik, ete da bat edo bat
Kerizpetu ebana Sinaiko mendia,
Ezkutapen gartsuak argitzen ebanean
Bertara igo eban igarla andia?
Edo ausaz ete da euren artekoren bat
Sodomara ebana sugarra isuri,
Edo itxasoetan mundua ondatzeko
Urjol gei andiren bat dabena iruntsi.

Izarraturik gabak urriñetatik diñost,
«Ara an zure Jauna, an ezkutau jatzu»,
Gau odeitsua barriz deiez deiez dagokit,
«Jaungoikoa urrera oraintxe datortzu».
Bazatozkit, o Jauna, zure mantuko orlok
Suzko odei artean ditut begiztetan,
Tximistaka zeruan zearka zoazala
Arpegi txit dontsua deutsut ezauketan.
Dazaut zure kerizpe doiana kolortzaka,
Igerian odeiak dabiltzala pillak,
Dazaudaz lurrun ketsu ugarien erdian,
Danielen amesak ta mamu zurbillak.
Dazaudaz zure oñatz ezin nik ikusiak,
Ostien amorruzko erroien artean,
Zure burdiko txinpart biziak tximistetan,
Dazautsut arnasea Akilon aixean.
Airean zear doian lasto igar bat baño
Jauna, zure aurrean besterik zer gara?
Zu barriz begiz egun, kerizpez goi urdiña
Putzaz sortitza eta Betikoa etzara?

Bazaudaz, o Jauna, nik, adorau gura zaitut,
Espirituaz auspez nagotzu oñetan,
Miña dot mutu zerren ez daben adietan,
Jeobagana eltzen diran kantuetan.
Uso ibar zaleak, urruok ekatzuez,
Surrumurru samurra baita iturriak,
Baso berdeak zeuen murmullutxo gozoa,
Jaunari kantetako batera gloriak.
Zuen otsa baletor oraiñ nire arpara,
Berotzen banau Jauna zure espirituak,
Igarlearen sua biotz au gorituta,
Nire kantak litzakez bardinm bagakuak.
Orritxoena baño eztiago litzakez,
Alperrik Aprillean arena da gozo,
Fenisari atzea emongo leuskioe,
Erretxiñola lotsaz leukee gorrituko.
Kantu aiñ eregiak urrin itxiko leuke,
Eremu luzeetako korront ots apatza,
Baita baletor bere txirringolan txirrinkaz,
Irrintzaka irradan itxas truju latza.

Lira onegaz baña makurtu bear dot nik,
Odeiez apaindurik zakustazanean,
Illten jat eztarriau bozau indarrik baga,
Oñeztuka zeruan Zu zoazaneana.
Azken bagako zure espiritua doa,
Begi leusotuok naiz ondo ez ezautu,
Arima onek zurturik jarririk belauniko
Odeien kolkoetan adoretan zaitu.

LEPANTOKO GARAIPENA
Herrera jaunak erderaz egiña
Jaunari kantau daiogun itxas zabal zelaian
Traziar txarra oinpera zelan sartu eban:
Gure guraso, beso, eskuma. gloria, osasun
Eta Jaungoiko zarealako batalletan;
Zuk, Faraonen bekoki astun eta armadak
Itxi zenduzan triskau, zetu ta birrindurik,
Noren prinzipez, itxas zakona zenduan bete,
Arriak legez ondarretara ondaturik,
Lasto igar bat suak desegiñ oi daben legez
Zeuk asarrean danak itxita iruntsirik.
Ontzidiagaz zeken, arroa, oso puztu zan,
Bere izanak ainbesteraño ziralako,
Eta gureai lepoa lotu baleutse legez
Beso altsuak jasoten ditu agintzeko:
Lurreratzen dauz beingo batean goienetako
Zedrorik sendo, indartsu eta zuzenenak,
Oinperaturik zugatz argalak, aurrera dator,
Edanaz urak, izanagaitik iñorenak,

Geure lekuak zapaltzen deuskuz azartasunaz,
Danak guztiak baziran legez berarenak.
Txikiak dira anabasturik ikaratuten,
Bere asarre tximistatsua ikusirik,
Jaun Jaungoikoa, zeurorren kontra eregiten dauz
Arpegi eta bularra biak arroturik,
Bere besoak armaz jantzirik zabaltzen ditu,
Sama zardena alboetaruntz biurtuten,
Itxas-urakaz ezotzen diran bi Esperiai
Biotz edendu zitala deutse agertuten;
Zugan zergaitik itxaropena ipinten daben,
Zure fedezko armaz zergaitik diran jazten.
Erremuskadaz lotsa bagarik onelan diño
Ez al dazaubez lur oneik nire tripa erreak?
Ungriatarraz batuagaitik, noz azpiratu
Egin ebezan nire Asaba errimeak?
Zeñek libradu egiñ ebazan Dalmazia ta
Rodastarrakin euki zituen gerretatik?
Zeñek libradu Austriar eta Jermaniarrak
Artu zituen ainbeste tunda letzetatik?
Ausaz gaur euren Jaungoikoak dauz librauko barriz
Nire eskuma onen indartsu eskergatik?

Euren Erroma bildurrez eta umillik dago,
Bere kantuak negarretara dauz biurtu,
Bera ta bere semeak dagoz gaur lau orrian,
Sumiñaz eingo ete ditudan auts biurtu;
Frantzia dago ezdabaidakaz erdibiturik,
Eta banderan jarten dabenak Illargia,
Oso birrindu ez daian dauka España larri,
Orrexegaitik oraintxe dogu guk aldia,
Baña Españak ezpaleu bere alako gatxik
Zeñek, bai, zeñek emongo leuskit arpegia?
Erri altsuak burua umill makurtzen deuste,
Buztarria neuk euren kaltean deutset lotu,
Eta biziaz salbeta arren euren eskuak
Koldar gaixoak egiten deustez neuganunztu,
Euren argia bera jausiaz doa illuntzen,
Euren muruak danak lurreruntz, or badoaz,
Euren dontzellak katigu dagoz ene mendean,
Euren gloriak geuregandurik danak goaz,
Nilon asi ta Eufratesetik Istro otzera,
Eguzkiak gaur dakutsazanak artu dodaz.
Jauna, ez dozu iruntsiten zuk zeure ondrarik
Lapurtu daian orrelan iñoz anditsuak,

Nabarmen onek, begira barriz zelan dituan
Arrorik loitu zure altara aiñ santuak;
Ez egizuz zuk arren orrelan zapaltzen larga,
Ez bitez izan onak pistien iñoz jaki,
Ez begi Jauna, onen odolik arerioak
Sekula bere probau, edan ta ez iruntsi,
Diñoalako: Nun da gaur orreen Jaungoiko ori
Eta zertako orren gorderik jake bizi?
Zuri zor jatzun gloria andizko izenagaitik,
Zure jenteen bengantza zuzen aregaitik,
Euren zotin ta negar, zizpuru, tristeen alde,
Jaso izu jaso, zure besoa berbertatik;
Gizon bere gaur nai ez dabena izan, o Jauna,
Zeure ondreaz jarri egizu lotsaz gorri,
Iru eta lau bider agertu egiozu zeuk,
Zeure kastigu gogor garratza etsai orri,
Berorrek egin deutsun iraiña zeurorren kontra,
Bera illteko ezpata zorrotz izan bedi.
Zure izena zapaldu nairik eregiten dau
Buru altsua, eta biltzen dauz albokoak,
Gu galdutea erabagirik batzarre atan,
Entzuten jakoz deadar, ulu ez gozoak:

«Goazen agudo, goazen bai itxas zakon erdiruntz,
Odol gorrizko osiñ biurtu au dedilla,
Arrain jakitzat, aren arraza zantarra arren,
Milla arranoa, arras gaur arren; itxi illa,
Deslai geratzen direan gauzak, geuk zatiturik
Etorri bedi gura dabena euren billa».
Batoz Asia eta Ejipto izugarritik,
Arabiar ta Afrikatarrak alkarturik,
Batoz Greziar euren aldera urten dabenak,
Sama zarden ta oso zuzenak goraturik,
Batoz altsu ta ezin kontala direalako,
Erabagirik desegitera gure asmuak,
Batoz illtera zearo gure gazte guztiak,
Euren burdiñak jarri ta ondo zorroztuak,
Batoz umeak preso artzera, eta dontzellak
Ipinitera gloria baga illunduak.
Itxasoaren kolkoak artu laster ebebzan,
Lurra egoan ixill ixillik bildurtuta,
Gure errutsu, biotz andiko, adoretsuak,
Egozan mutu, zer egiñ eziñ asmaduta;
Baña asmaurik eukatselako dana aldabenak,
Txarrai gerra bat euren glorien galgarria,

Alan bearrez, austriatar bat jarkiten jake,
Eta beragaz gure España gerraria,
Ez ebalako Jaunak nai izan Babelek preso,
Euki egian Sion, zeiñ jakon bere Erria.
Legoia egon oi dan erara eiza artzeko,
Dongak egozan katolikoai itxaroten,
Oneen jagola ziñealako baña zu, Jauna,
Biotza jake bildur jantzitik billostuten,
Goiko arnasa pozgarriagaz zuk sendotuta
Adoreturik sartu zeitezan batalletan,
Euren eskuak baita besuak zuk, zeuk, deutsezuz,
Galtzairu-arku zaill zaillen gisan gertaketan,
Ikusi zedin zeure ezpata zelan ebillan,
Euren eskumen arma zorrotzen zirtzartetan.
Arritzen dira anditzat ara joan ziranak,
Sendoak eta bioztu danak ikaratu,
Burpill goiena oi dan erara beruntz itzultzen
Zuk gure Jauna, txarrak zenduzan azpiratu;
Gure bateri milla igesi urrin doakoz,
Lasto bat zelan aixe putzetan dan joaten,
Mendi txuntxurrak diran legetxe gorri jarriten,
Inguru danak su eta garrak badauz artzen,

Modu berean inguraturik zure sumiñak
Areen arpegi arroak dira lotsatuten.
Zatitu zeuntsan dragoe gogor ari burua,
Ebagi ego ezaiñ ta beso indartsuak,
Aiñ mutilldurik ikusitean bere burua
Eskergak ziran aren orroi ta txiliuak;
Eskutetan da lurpeko leza itsu batera,
Txistuka bere suge lagunak doaz ara,
An lau orrian illunpeetan dagoz gaixoak,
Zerren legoiak sarturik euken larri ikara,
Nok Españatik urtenagaz bat atera eban
Orroiak, emon eutsen lenengo bildur txarra.
Euren giari gizatxar areik au ikusirik
Bere begiak biurtzen ditu lurreruntza,
Eta Zu, Jauna, izan zinean gora jasoa,
Eldu zalako zeurorren egun latz garratza;
Martizdi ondo armaduaren Jauna, zara zu,
Zara Tiroren idun zardenen mostutzalle,
Zara beraren zedro zuzenen menpelaria,
Zara beraren mendi altuen Jaun ta Jaube,
Bere torreak, bere muruak, bere ontziak,
Zureak dira bereiztu baga battxo bere.

Babilonia eta Ejipto izango dira
Zure lantza ta zure suaren oso bildur,
Ze ke moltsoak igoko daben egun argitan!
Txarrak dirala egiten oso zur eta lur,
Arpegi illunaz leku ezkutu poz bageetan
Negarrez dabe irago bear lotsaria,
Zure tristea Grezia bere zarealako,
Ejiptotarren laguna eta pozgarria,
Jaungoikoaren bildur santua botarik, zerren
Jarraitu dozun euren bandera galgarria.
Nasaikeria zale orregaz, zelan zenduzan
Lotsagarriro zeure alabak jantzi loraz?
Zure frutuak ezaindu gura ebezanakaz
Euren oiñkada iguiñgarri jarraituaz?
Eta sekula ez dozulako negarrik bota,
Garbietako egin zenduan dongarua,
Jaunak berberak bere asarrez bengauko deutsu,
Ebagiagaz iduna zuri, o gaixua!
Eta nok barriz bigundu daike ezpata miñaz
Berak jasoten deban besotzar indarsua?

Zeure ontzidiz puztu ziñean zu bere Tiro,
Itxasoetan baziñan legez zeu nagusi,
Baita lurraren ertzetaraño zeure gerrakaz
Bildur larria zeuk bazenduan sar erazi;
Zuri bere, nok kendu eutsuzan al izateak
Zeñek armadu eutsun dakusun lotsaria?
Zeñek ipiñi taiu orretan gloria baga?
Zeñek ekarri orrenbesteko lazeria?
Nok gautu zure gerrari orren pare bageai
Lenago euken izen argitsu eregia?
Negarrez ito zaiteze itxas-ontzi arroak,
Zuek zenduen argia dago amataurik,
Iratargia banderan jarten dozun orri, nok
Baña artuko? nok deutsu oraiñ errukirik?
Nasaikeria zale zarean Asia loia,
Nok artu daike zugaitik damu puskaren bat?
Nok erregutu daike zugaitik, zeñak eskatu?
Zeñek bazeunkan zeure burua Jaungoikotzat?
Jaunak bengetan badeutsuz bere zeure okerrak,
Eurok kastigu eske dagokaz zeurorrentzat.
Ikusi ziran zeure besoak erdibiturik,
Urak ibilten zure piñurik battxo baga,

Zeintzuk lenago poto ta lanak loitzen bebezan,
Ikusiagaz gero betiko ill ziñala,
(Esango dabe galdupen orrek ikaraturik)
Indartsu ori, zeñek ete dau azpiratu?
Jauna bera da bere prinzipe fededunaren
Eskuz dabena bere eskua argiratu,
Bere gloria andiagaitik, zeñek nai eutsan
Gure España oni garaitz au eskuratu.
Bedeinkatua, Jauna, zeurorren anditasuna,
Ainbeste kalten, ainbeste gatxen ondorean,
Gure erruen kastigu latzak zuk bota arren,
Arerioa jarri zenduan ankapean,
Arrokeria antxiñakoa birrindu zeuntsan,
Betiko sutan kondenadurik bizi bedi,
Zure esleidu danak adorau zagiezala,
Zeru guztiak zeure izena jaso begi,
Zu zareala gure Jaungoiko poztutzallea,
Ao betean lurrak guztiak kantau legi.

GUZMAN ONARI
Quintana jaunak erderaz egiña
Lira gozozko soñu ta kantuz badot jasoa
Edertasuna, alaba galant zeru goikoa,
Oraiñ gauza bat, baña barria dot jaso gura,
Egan egiñik Famak goietan daukan tenplura;
Berak deitzen deust, berak bular au ixioketan,
Satsa besterik agiri ez dan soru onetan,
Jatazalako oso nekatu emen begiak,
Topau ezinda kantagarritzat gei egokiak.
Zer ete da zer, zeren gañean kantau bearra?
Pirineoko mendietako gure nagarra?
Mabortek baten au emon euskun ordu zantarra?
Edo igesi egin ebala beiñ billdurturik,
Gure eskuadrak bretañatarrak ikaraturik,
Jakozalako oneek murruztu su ta garturik?
Ez dira oneek ene España, jaioterria,
Ez da betiko ordu txar areen gomutgarria,
Estaldu daizun baltzez arpegi orren argia.
Best egun batzuk kantauko dodaz askok obeak,
Noz azpiratu zenduzan etsai aiñ errimeak,

Ereñotzakaz lagunduteko zu koronetan,
Zergaitik jaio ez ete nintzan egun areetan?
Orduan ziran Alfonso gerran adoretsua,
Jimena eta Errodrigoren seme errutsua,
Mauruentzako nortzuk zirean bi oñastarri,
Zerren trisketan zituelako nun nai ugari;
Nok kontau daikez euren garaitzen gloria andiak
Zeinbat zelaitza, ainbat mendiska gorriz jantzia
Izan baziran baten etsaiak oiñperatuak,
Euren odolaz gero etziran loibagetuak
Zenbat lekutan egiten eben azarkeria,
Ainbat tokitan artzen ebela duiñ zan saria
Josirik bertan izentxoren bat barribarria?
Agaitik egin ots eban baten Arabiarrak,
Erdue arin, arren Agarren seme azkarrak;
Guk lotu geuntzen buztarritzarra bota gurean,
Or nun dabiltzan buztarpetuak alegiñean;
Edan giñaike euren burla ta barre algara?
Ez deabrua, ontziak artu, goazen gerrara,
Europa eten Libiaz egin eban lekua,
Salbau dagigun, naiz da burrukan itxi narrua,
Gure gorroto, iguiña eta kastigu miñak,

Ezpañarentzat izate ez arren leun atsegiñak,
Jota ebagi, aurrera, aurrera, ea mutillak!
Artu Tarifa, eta artu Kalpe, geugandu biak,
Edo kiskaldu, erre ta austu, alako uriak.
Zorionean, Julian etzan gordelaria,
Edo Tarifa zaintzen egoan agintaria,
Ondraz, adorez, baita biotzez askoz obeak,
Lotzen ebazan bere giltzakaz ango ateak;
Ondra, adore ta bioztsuak batzen badira,
Nor sartuko da orreek gogortzen diran errira?
Birtute oneek zaintzen dabezan torre-muruak,
Iñoz ez dira saldukeriaz eskuratuak,
Orrexegaitik zure izena ez da aztua,
Numanciatar Tarifa uri dontsu, santua,
Antxiña bere birrinduteko erromatarrak,
Euren arrano, euren itxaso, euren indarrak,
Zeñek zinduzan zeure iraupen sendoak baño,
Egiñ libre ta bildurgarria izateraño.
Jagola dozu gero beste bein Guzman azkarra,
Eragozteko zugana sartzen mauru zakarra,
Zugandik artu eban jipoi ta tunda garratza,
Etxakolako izan uste duiñ gozo apatza,

Bere garrasi, bere deadar, bere uluak,
Zirealako andiakazko eta arruak,
Diño sututa entzun dagian areriuak:
«Gizontxo batek ete nau gaur ni atzeratuko?
Uste nebana ez ete dot nik eskuratuko?».
«Entzun nai badok Guzman, zelan nik dodan mendean
Ire seme bat ill daikedana nai dodanean,
Alanbearrak eustalako au emon eskura,
Eta aterik zabaldu laster ezpadok gura,
Berau ill arren, urrean iri ez deusk ardura,
Bada kenduten oni bajeutsat gaur bizitzea,
Eu izango az emonikoa eriotzea».
Andikeriaz gaiztakeriak itz egin eban,
Bakezaleak zeñek ipiñi zituzan gerran,
Baña alperrik mintzatu egiñ an zan orrelan;
An birtutea, an bereala, an zan atera,
Mauru maltsiñen arrokeria lotsatutera;
Birtutez Guzman an argitu zan, an zan bizkortu,
An etsaiari ezin obeto jakon autortu:
«Baldin ezpadok ezpatarik or naikoa danik,
Nire semea itxi dagia bizi bagarik,
Plazea largau baño lenago or dok neurea,
Botaten deuat zatitu daia ene semea,

Ene erriaren altaran ori illten ikusi,
Naiago juat jartea baño ni neu itxusi».
Larrituten da kanpo guztia zotin eginda,
Zer jazoten zan illtekoagaz asmau ezinda,
Nogan galtzairu punta gogorra zala estaldu,
Entzun orduko Kalpek damua eban azaldu.
Lausotzen jakoz gerrariari begi sutsuak,
Bere arpegi zurbilla busti malko beruak;
Azkortu zaite baña naibage askodun aita,
Zeure Españak zaituzalako ainbeste maita,
Bialduten dau Fama tronpeta zolienagaz,
Arritu dedin mundu guztia Guzman zaillagaz;
Eguzkiaren jagi lekutik sartu tokira,
Legetxe egan Ipartokitik Eguerdira,
Doa zarataz: beste Guzmanik iñon ez dala,
Onen mallara sekula iñor igo etzala,
Leialtadeak bere altzoan goian daukala;
Ulu eskergau maomatarrak antzundakoan,
Arin arinka igex ux eban egin beiñgoan,
Arerioa beban legetxe orpo ondoan,
Ur zabaletan tximista legez ugar doiala:
«Goazen emendik (diño) ondartza geureetara,
Arranoai artu dabena erpe artean,

Nungo otsoak kendu leikeo egan aidean,
Odeiez gora nai nundik zabal dabillenean?».
Ikaraturik euren zetroa badoa beera,
Euren tronua eroan eban euren lurrera,
Eta godoak zelan erautsen sendo gerraka,
Afrikan zear mauru kikillak doaz karraka.
Musulman dongak orretaraxe doaz emetik,
Biraoz, etsita gure gerrari zaillen aurretik,
Zitala utsik zelan isurten eutsen aoak,
Nai nok esango eban zirala deabruskoak.
Uste al eben gure legoia buztarripean
Erabiltea nai eben gisan euren menpean?
Alperrik onek eratxo baten iraun ixillik,
Begoan legez otzandu eta umill umillik,
Alako baten zardentuten dau bere burua,
Erakusteko erregetzako zala jaiua;
Bere mendean dagozan legez mendi basoak,
Ikaraz erri auzoko eta urriñekoak,
Agaitik lotu daian baño len iñok iñola
Dabela emongo biziaz naste bere odola;
Ta iraun daian libre lokabe beti Españak,
Zoli dagola zatituteko arrotzen mañak.

BERNARDOA
RONZESBALLESKO BATALLEA
Balbuena jaunak erderaz egiña
Andiustea jaioten joian egunerako
Urrezko klarin batek beiñ eban iratzarri,
Askorentzako azken eguna izango zala
Onek begia zabalduaz bat iragarri,
Tronpetearen durundu otsa ugar ebillan,
Alderdi bitan indarrak ziran metan jarri,
Izarren jarrai etorren ordu aiñ odoltsuan
Galtzairuz gogor egite arren miñ alkarri.
Aixe bolada puztsuak sua zabaltzen eban,
Igar, leorrik aurkietan zan basartera,
Ango lexarren erre zarata eskergea zan,
Eltzen zalako leku asao ta urriñera;
Izerdiz bsuti egin zirean ereñozdiak,
Bedarra zeatz bajoian dana austutera,
Ixioturik kiskal kiskalik garrak isten dauz,
Larrak tutarras, laster alderik aldenera.

Atabal eta tronpeta soñu garratz artean,
Aldapan zear goruntza doaz arnas oska,
Atx arte ete erripa bildur garrietatik,
Franziatarrak guztiz ugari ta pilloka;
Pirineoko piñoak eta mendiskak ori,
Ikusitean jarriten dira dar dar loka,
Ibarrak bere larritzen dira zirealako,
Eurai lekua egiteko duiñ naiko ozta.
O! Pirineo agura zar ta buru makurra!
Erreñu andi bien oiñkaden lokarria,
Zeruak berak emonik dozu beso sendo bat,
Erreñu bioi jarri daiezun ebagia:
Izan bazara gaur arteraño, beti ta beti,
Bakegintzako mugarri altu eregia,
Gaur alde biok zure gañera; baña jo dabe,
Oso galtzera zeunkan lo gozo onegia.
Alan diñozu minberaturik zeure barruan;
Nok galdu deusku emen genduan bake ederra?
Bertako zirku zurkuluetan, ze deabruzko
Asmaziñoek zortuta dogu oraiñ gerra?
Nire kolkoan nundik ta nora ainbesteraño
Billatu dabe armak sartzeko une ezkerra?

Ainbeste ospe baralla eta astrapaladaz
Ekarriteko uste bagarik saill okerra?
Abiau ziran alkarreganuntz urreratuaz,
Sua daroe amorraturik barruetan,
Zorigalduzko menditzarraren mugetan barriz
Etortekoen larritasuna zan sometan:
Gertetako ta jazo bearrik aurkitzen zana,
Adu tristeak gorderik euken biotzetan,
Oña aurrera baña bitzuak botaten dabe
Dudazko bide laban lañotsu illunetan.
Sez Bask ädäbiyättän 1 tekst ukıdıgız.
Çirattagı - Ama euskeriaren liburu kantaria - 15
  • Büleklär
  • Ama euskeriaren liburu kantaria - 01
    Süzlärneñ gomumi sanı 3742
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1888
    29.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    50.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Ama euskeriaren liburu kantaria - 02
    Süzlärneñ gomumi sanı 3700
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1895
    29.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.0 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    50.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Ama euskeriaren liburu kantaria - 03
    Süzlärneñ gomumi sanı 3785
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1937
    31.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    52.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Ama euskeriaren liburu kantaria - 04
    Süzlärneñ gomumi sanı 3681
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1941
    29.6 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.1 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Ama euskeriaren liburu kantaria - 05
    Süzlärneñ gomumi sanı 3901
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1999
    29.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    50.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Ama euskeriaren liburu kantaria - 06
    Süzlärneñ gomumi sanı 3825
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2033
    28.5 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Ama euskeriaren liburu kantaria - 07
    Süzlärneñ gomumi sanı 3953
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1951
    29.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.6 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Ama euskeriaren liburu kantaria - 08
    Süzlärneñ gomumi sanı 4026
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1910
    29.3 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    42.5 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Ama euskeriaren liburu kantaria - 09
    Süzlärneñ gomumi sanı 3966
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1897
    33.2 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    48.7 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    55.9 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Ama euskeriaren liburu kantaria - 10
    Süzlärneñ gomumi sanı 3968
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1972
    30.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    45.4 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    52.2 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Ama euskeriaren liburu kantaria - 11
    Süzlärneñ gomumi sanı 3657
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1965
    29.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    51.5 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Ama euskeriaren liburu kantaria - 12
    Süzlärneñ gomumi sanı 3735
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2051
    28.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    41.6 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.1 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Ama euskeriaren liburu kantaria - 13
    Süzlärneñ gomumi sanı 3899
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1903
    33.7 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    47.8 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    55.8 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Ama euskeriaren liburu kantaria - 14
    Süzlärneñ gomumi sanı 3810
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 2132
    25.0 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    37.9 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    44.7 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.
  • Ama euskeriaren liburu kantaria - 15
    Süzlärneñ gomumi sanı 2220
    Unikal süzlärneñ gomumi sanı 1357
    30.8 süzlär 2000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    43.3 süzlär 5000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    49.3 süzlär 8000 iñ yış oçrıy torgan süzlärgä kerä.
    Härber sızık iñ yış oçrıy torgan 1000 süzlärneñ protsentnı kürsätä.