Gure memoria, gure historia - 7

合計単語数は 3203 です
一意の単語の合計数は 1949 です
21.0 の単語が最も一般的な 2000 単語に含まれています
34.4 の単語が最も一般的な 5000 語に含まれています
41.7 の単語が最も一般的な 8000 単語に含まれています
各行は、最も一般的な単語 1000 個あたりの単語の割合を表します。
Psikikoki ikusi
zintudan hondatzen,
gauak zintuelako
arras asaldatzen,
zure gaixotasuna
joan zen emendatzen,
lanean hasi ziren
zutaz mesfidatzen,
ez zenituelako
urratsak gidatzen.
Gu ohartzeke hasi
zinen zokoratzen,
poliki zure nian
sorgor barneratzen,
jendearen artean
bakarrik geratzen,
alkohola edanez
izarrak zenbatzen,
eldarnioak zizun
kordea trabatzen.Ezin ginenez lagun
minak arduratu,
bakardadeak zizun
arima zartatu,
nahiz mamua eta zu,
maiz zinen mintzatu,
lilura nahi zenuen
gogotik uxatu,
tamalez minbiziak
zintuen kolpatu.

GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
Gure bizitzak ziren
aspaldi banatu,
politikak denbora
zidan zurrupatu,
geroago barruan
ninduten giltzatu,
ordutik ametsetan
sarri gara batu,
gaztaroa batera
genuen dastatu.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Igandean nuen, hil
zarela aditu,
afaltzen zitzaizkidan
begiak gorritu,
sentimenduan zara
ederki lilitu,
Untzagan bihotzean
nahi zaitut sentitu,
nire irribarrean
zirraraz oroitu.
2019ko apirilaren 7an
Maitea, amets hau zuretzat
Goiztiria zoragarriro hasita
eguzkiaren izpiak basoan,
urretxindorraren txorrotxioekin
natura harmonian iratzarri da,
leizetik eguterara hurbildu naiz
sentiera ihintzarekin ontzeko.
Zoriontasuna zurrupaka edanez
aintzirak gozoro laztanduko nau,
larrua grinaz eskainiko diot
biluzik murgilduta ur aratzean,
mendi berdeetan elurra urtuta,
udaberriaren aroa, pizkundea.
Ajeak ederkiro sendatuta
erriberan etzanda laket nago,
ekaitza gaitza ziplo lehertuta
paradisua ia negua egin da,
leizean berriz beharrez sartuta
ilunpea eskasa iruditu zait.

2019ko apirilaren 7an

GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Gaua lez ilargia ostenduta,
trumoien ordez ostadar dotorea,
ez naizenez leizera itzuliko,
bizitza orain hobea iruditzen zait,
hegoaren epela sentituta,
bizigura ariman errotuta.
Txirtxilen kantuekin aztoratuta
espetxean ametsa lurrundu da,
atakan aspalditik nagoenez
une alai eta tristeen artean,
lantzean behin arrangura uxaten dut
irudimena ziegan baliatuta.
Zurekin oroitzen naizenean,
irudiak gozo kitzikatzen nau,
lainoek eguna zartatu dute,
zure begien distirek edertu,
maitea, aldiro ohoratzen zaitut
etorkizunaren argazkietan.
Korrikan klika egin dugu
Gaztetan klika egin
nuen garunean,
euskara mordoilotzen
hasi nintzenean,
egun magiko horren
biharamunean,
pizkundea gertatu
zen sentimenean.Hogeita batgarrena
baita klikarena,
behin betiko isildu
dakigun auhena,
Garesen eman dugu
urratsik onena,
Gasteiza eramango
gaituen lehena.
Klika eta korrika
jaia dastatuta,
Gares zaharrak laga
gaitu xarmatuta,
eskuz-esku lekuko
mina pasatuta,
zazpi herrialdeak
oro ahizpatuta.

GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Garesek esan digu,
“egin zintzo klika”,
euskara ontzeko has
zaitezte korrika,
altxorra dezazuen
pilpiraz elika,
herrikide nagia
jatorki kilika.
Klika esan du haurrak
adina helduak,
Korrikan garelako
bihurtzen prestuak,
ez dezan euskara gal
Chauvinisten suak,
tinko haiza ditzagun
herraren arauak.
Klika ozen dantzugu
gure kaleetan,
Korrika trostan doa
errepideetan,
euskara biziko da
teknologietan,
herriño anitzaren
arlo guztietan.

GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
Korrika klikaka da
Gasteizen bukatu,
eguerdian tropela
alai ailegatu,
arimak ferekatuz
ditugu esnatu,
euskara mihietan
dezaten ondratu.Izan Korrika beste
klikatuz euskara,
egiteko trebeki
xedeen otzara,
jendartean osatuz
zaleen ilara,
kantuz esan dezagun
euskaldunak gara.

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA

2019ko apirilaren 14an
Martxoak zortzi:
gizona feminista izan dadin
Martxoak zortzi patriarkentzat izua,
kapitalismoarentzat ondoeza,
sinesmen monoteistentzat arratsa,
kontzientzia ilunentzat goiztiria,
matxistentzat zentzatzeko abagunea,
etxeko gizonentzat iratzargailua,
beharginentzat iraultzaren oinarria,
berdintasunarentzat urrats sendoa.
Munduan greba feminista hasi da,
Euskal Herrian kaleak mukuru,
enparantzetan eskuekin keinu indartsua,
ahizpatasunak samurtasuna dakar,
umeak, gazteak eta helduak bat eginda
gizon aurrerakoiak atzeko lerroetan,
eguzkia lainoen ostean dagoenez,
printza moreak tantanak egin dira.

2019ko apirilaren 14an

GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Moreak eta ubelak jantziak,
feministen kolore atseginak,
aldarrikatzeko feminismoa,
salatzeko mendetako zapalkuntza,
ez delako inor jaio jopu izateko,
patriarken menpe lur jota bizitzeko,
matxisten makilakadak jasateko,
bortxatzaileen irainekin atsekabetzeko.
Historia zuzentzeko sasoia heldu da,
greba feministak bidea erakutsi digu,
gerraren ordez bakea ereiteko
giza eskubideen haziekin,
umeak sexismotik at hez ditzagun,
matxismoaren sustraiak ihar daitezen,
gizona feminismoan pausatuta
emakumearen kidea izan dadin.
Greta Thunberg gazteari
Greta Thunbergek edonon dio,
“zaindu dezagun natura”.
plastiko poltsa egin delako
itsasoaren tristura,
ostiralero ailegatzen da
aholku ona mundura,
ez dezan ekar orain bezala,
haizetxoak kutsadura.Gretak Suedian lurragaz zuen
konpromisoa hitzartu,
ikusten ari zen hondamena
ezin zelako onartu,
atsekabea erraz zitzaion
ekinez guztiz ihartu,
ekologia landuz bizitza
zoragarriro izartu.
Gaztediari hitz egin zion,
greba egitera deitu,
kontsumismoa azkar dezagun
denon artean urritu,
Baionan deia ikasle askok
adorez zuten jarraitu,
Bilbon martxoak hamabost ez zen
modu berean konplitu.

GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Greta gazteak aldiro ditu
agintariak salatzen,
ingurugiro anitza ari
direlako izorratzen,
“zuek”, diotse, “etorkizuna
diguzue mehatxatzen”,
“diru zikina lehenetsita
bizipoza amatatzen”.
Oi, Greta zure bi txirikordek
oro gaituzte xarmatu,
arima gazte apartak, berriz,
bikain gaitu animatu!,
zuk eztabaida unibertsoan
di-da duzunez sustatu,
mandatariak adina dira
bankariak ikaratu.
Jendartea nahi duzu irauli
gaurko ildoa aldatu,
gure izarbel urdin eria
zentzuarekin salbatu,
horretarako ekonomia
beharko dugu zentzatu,
zaborrak harro erraustu orde
banan-banan birziklatu.

2019ko apirilaren 21ean

GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
Greta xaloa zure bizitza
izan dadila naroa,
noizbait osoro zertuta ikus
dezazula desioa,
nahiz Trumpentzat zu izango zaren
zalantza barik zozoa,
guretzat, berriz, zara iraultza
txikien sorgin-oiloa.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Autista izan edo ez izan
goizero dirdira zara,
eguzkiak du sakon sentitzen
zure ekintzen dardara,
ikaskideak zurekin doaz
astero enparantzara,
borroka duinak erabat dauka
itxaropenaren kara.
Aberri eguna ezlekuan
Aberri Eguna isolamenduan
egun aproposa gutunak idazteko,
musekin sorkuntzak borobiltzeko
elkartasunari musu-truk eskaintzeko,
askatasunaren haize kirriarekin
esperantzan alegera kulunkatzeko,
maitearen argazkia miretsita
euskal aireak hunkituta txistukatzeko.
Desioak udaberrian berriztuta
herriaren pizkundea trostan abian,
Aberri Egunak oroimena dakar,
joan ziren kuttunen esentzia sarkorra,
gazte sentimentalak borrokan ari dira
kartzelarik gabeko sasoian pausatzeko,
herkideei “aurrera egin”, diotset,
gerezi mardulen mamia dasta dezagun.

2019ko apirilaren 21ean

GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Aberri Eguna sentimendu sakona,
kateak hausten jarraitzeko aldarria,
asabak aspaldi zintzo saiatu ziren,
guk kemenez bide horretan darraigu,
euskara, kultura, zazpiak bat, ongizatea...
atzo eta oraingo xede behinenak,
plazetan eta etxean gure zain zaudete,
auzolanak zuekin elkartuko gaitu.
“Erabakitzearen alde lerrokatuta
utopia hurreratu dezakegu”
kontzientziak goizero printzekin diosku,
katalanei eta irlandarrei legez,
Aberri Egunaren ilunabarrean
izarño gorriak ortzian ñirñirka,
mahaiaren erdian gure ikurriña,
ezlekuan ere Euskal Herria gara.
( Felix Badiola eta
Jose Antonio Garateri
Felix ta Sua loreen
sasoian gara sartu,
zuekin zoriontsu naiz
arratsean elkartu,
sentiera sarritan lez,
didazue itzartu,
ez dadin sekula gure
harremana ihartu.Hogeita hamasei urte
zuen nahiak sustatzen,
barrez oroitzen zaituztet
gaztaroa dastatzen,
tinko zenituztelako
kateak gorrotatzen,
herriaren alde hasi
zineten militatzen.
Kotxean lehergailua
zitzaizuen lehertu,
patuak bihurtu zuen
bizigura desertu,
Arrasaten ziren zuen
desioak ugertu,
gure bihotzetan, aldiz,
ondoezak atertu.

GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Gazteak zineten eta
oro idealistak,
Argala lez, abertzale
eta sozialistak,
zuek ez zenutelako
izan nahi egoistak,
orain gure taupadetan
zarete feministak
Zuen gorpuak eraman
zituzten Eibarrera,
Jose ta Agustin, berriz,
larri erietxera,
sentitu genuelako
sakon zuen galera,
Eibarren kemenez opa
genizuen plazera.
Zuen hileta izan zen
ohore ta sugarra,
hilerrian agurrean
begietan langarra,
gerora jasan genuen
poliziaren oldarra,
aizue, egingo dugu
zuentzat ostadarra.

2019ko apirilaren 28an

GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
Sua ta Felix, zinez,
zarete oskorria,
gaur lehen beste Arrate,
erreken etorria,
harkaitzean sendo duen
irauten elorria,
izar gorria, euskara,
haritzaren orria...
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Lokabe itzuliko naiz
espetxetik kalera,
Agustin ta Jose legez,
nolabait alegera,
zuek nigaz gogoz joango
zarete lur maitera,
amnistiaren bidean
lorpenak ospatzera.
( Espe Arana eta Jokin Alfonsori
Jokin eta Espe Caracasen txera opatzen
faxistek bizitza tiroka ostu arte,
ia lau hamarkada joan dira
estoldetan prestatutako krimenatik,
“Batallon Vasco Español”ak arrisku barik
ez-demokraten herrari bidea eman zion.
Venezuelan lanean oraina dastatzen
Euskal Herritik pozarren abiatuta,
zuen etxea askatasuna egin zen
iheslarientzat abaro kuttuna,
eurentzat elkartasuna zineten,
deserrian musu-truk irriñoa.
Espainiako zerbitzu sekretuek
zuen bularretan itua jarri zuten,
etxean gosariaren une atseginean
atarian ezustean tirokatu zintuzten,
Venezuelak ikerketa zokoratuta
hiltzaileak Madrilera lasai joan ziren.

2019ko apirilaren 28an

GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Espe eta Jokin, izar gorriek dakite,
gorpuen harrera itzela izan zela,
Untzagan malkoak eta samurtasuna,
etxekoak eta lagunak maitez batuta,
Eibarren salaketa arimetan grabatuta,
sikarioen biktimak izan zinetelako.
Nahiz batzuentzat ez zineten existitu,
gure bihotzak betiko zuen habia,
konpromiso zoragarriari esker,
gogo zintzoetan ez zarete itzali,
euskal memoriaren zelaia loratuta
belaunaldi berriak egiaren jabe.
Jokin eta Espe laket Arrateko giroan
ama Mentxu eta hurkoekin goiz-argian,
ohorea eta mirespena merezita
gure desiretan hegan ari zarete,
Venezuelako lagunek lez, diotsuegu,
zuen ereduak askatuko gaituela.
Zatiketen ordez auzolana
Presoak ziegan dio,
“gora auzolana!”,
“behera satorrena
ohi den azpijana!”,
ez dezan inork lurtu
gure iragana,
zer dezagun gatazka
gainditzeko plana.Euskaldunak zergatik
gara egoskorrak?
oilarrek beste maite
ditugu gandorrak,
geurean jatorki zain
ditzagun alorrak,
ez daitezen bilaka
ur barik agorrak.
Bide gogorra laga
dezagun batera,
min barik hel gaitezen
nahien larrainera,
denok baldin badugu
sentimendu bera,
ez ezazu aukera
bota bazterrera.

GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Aizu, laga ezazu
bidexka zaharra,
estatuen mendean
dagoen malkarra,
ez dadin egin bide
berria abarra,
Euskal Herrian goza
dezagun aparra.
Kritikatzen diozu
hasi berriari,
denon alde ari den
alderdi duinari,
utz iezaziozu hazten
“Euskal bidea”ri
makila ken diezaion
botere gaitzari.
Guk ezin dugu jardun
Sisifok bezala,
harria igo nahian
urritzen ahala,
txukun manten dezagun
ametsen oihala,
lurraldean ondo hets
dadin arrakala.

GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
Maldan alferrik egon
barik geratuta,
zentzuz egin dezagun
aurrerantz batuta,
gu askatuko gara
motxila hartuta,
teoria praktikan
zintzo uztartuta.Arnasa behar dugu
lana bukatzeko,
urratsak bizitzeko,
bortxa urratzeko,
gutarren batasuna
berriz osatzeko,
pizkundea herria
libre brodatzeko.

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA

2019ko maiatzaren 5ean
( Jacinda Andernen eredua
Maorien lurralde zoragarrian
supremazista zuria armatuta,
Christchurch-en bi meskita tirokatuta
berrogeita hamar herritar zerraldo dautza,
Zeelanda Berrian arrazisten dogma,
“ordezkapen handia”, teoria gaitzesgarria.
Sinesmenen arteko harremanak gaiztotuta
kapitalismoa irabazle bakarra,
Londonek konkistatutako eremuan
hiltzaileak faxista batzuk omendu ditu,
musulmanen kontrako gerrak goraipatuta,
Brenton Tarrant gorrotoaren borreroa.
Ideologia gezurtiaren jopuak
oinazea harroxko barreiatu du,
harmonia anitzaren herrialdean
elkartasunak kaltetuak laztan ditzala,
“Haka” dantzak berdintasuna bizkortu dezala,
esperantza une tristean izeki.

2019ko maiatzaren 5ean

GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Presidenteak armak debekatu ditu,
Jacinda Andernek malko garratzak konpartitu,
Al-Noorreko meskitara begirunez joan da,
“hijab”a jantzita doluminak ematera,
Zeelanda Berriko musulmanek eskertu dute,
bertakoak direla hunkituta sinetsi.
Geurean supremazistak zokotik aterata,
migratzaileari “bestea” deitu diote,
ez dakite Txabik, Argalak... esandakoa,
“euskal herritarra bertan lan dagiena da”,
ez gara arrazisten zingiran eroriko,
Jacindaren keinuak salbatuko gaitu.
Jacindaren eredu ederra lanabesa,
supremazismo zitala deuseztatzeko,
denon Euskal Herria eraikitzeko,
munduan ahizpatasuna errotzeko,
maoriera noizbait lez, euskara izango da
interkulturalitatearen ardatza.
(2016)
Udazkena, negua versus udaberria
Donostian artea
dute zentsuratu,
euskal presoen uzta
zakar mespretxatu,
erakusketen sala
diete ukatu,
aitzakia biktimak
direla kexatu,
hitz egiten zioa
dugu arbuiatu,
espetxeetan zaie
gogoa tristatu.

GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Altsasuko herria
dute aztoratu,
biktimen gezurrekin
erabat zanpatu,
juezak gerora ditu
gazteak giltzatu,
Usurbilen egia
karpan da hegatu,
“kalera kalera” du
zirrarak kantatu,
udaberria dadin
denontzat esnatu.
Oraindik herrak dauka
hamaika aurpegi,
gizaki batzuk dira
erotzen gehiegi,
konponketa nahi dute
gaiztoki eskegi,
ez denez esperantza
haustea zilegi,
ez dezala bengantzan
AVTk segi,
plazak izan daitezen
berriro abegi.

GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
Bakea pausa dadin
zintzo lan dagigu,
tamalez jendartean
neguan darraigu,
maleziaren bortxak
poza osten digu,
baina maiatzak berri
onak dakarzkigu,
Ama-Lurrak lurrinak
opatzen dizkigu,
ametsetan gutarrak
libre dakuskigu.
2019ko maiatzaren 12an

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Kilometro zero geroa da
Kilometro zero izan dadila
kontsumitzeko filosofia,
gure ekonomiaren ehuna
sendotuko duen hari berdea,
ingurugiroa babesteko urratsa,
langabezia gainditzeko bidea.
Praktika sendunarekin ezbai barik
herrian hobeto biziko gara,
beharra natural haziko delako
oletan eta baserrietan,
kaleetan suspertuko direlako
dendak, kultura eta tabernak.

2019ko maiatzaren 12an

GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Kilometro zero berdintasuna,
edonon hartu-eman justua,
saltzeko beste herriei ez daukatena,
erosteko eurei bertan ez daukaguna,
ahalmen gutxikoekin, berriz, izango gara
solidarioak beste lagunak.
Kontsumismoan amildu orde
gure mezua, “erosketak neurriz egin”,
Lurra ez delako infinitua,
ekologia lanabesik seguruena,
euskaldunok jator konpartituko dugu,
izadiak musu-truk eskaintzen diguna.
Eibarko Euskal Jaixa
kilometro zeroaren alde
Euskal Jaixak auzolana indartu du,
kilometro zero ekimena babestu,
otorduak ederkiro osatuta
baserrietako ekoizkin osasuntsuekin,
ondo egindako beharrari esker
Untzagako karpa biziguraren lekuko.
Tomateak, barazkiak, gazta, ogia...
Eibarren eta Elgoibarren erosita,
oiloak eta behia natural bazkatuta,
antzinako moldean hazita,
urdailek gozamena eskertuko dute,
arimek zoriona sentituko.

2019ko maiatzaren 12an

GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Baserritarrak jator sostengatzeaz gain,
janari freskoak dastatzeko aukera,
herriko elkarteetan musu-truk prestatuta
mahaietan atseginez zerbitzatzeko,
dantzan eta kantuan gero aritzeko
gure herriaren kulturak iraun dezan.
Eibarren lehen sektorea sustatuta
jendarte hobea izango dugu,
ingurugiroari kemenez “bai” esanda,
garapen jasangaitzari “ez”, diotsogu,
nortasunaren muina ferekatuta
arbaso menditarrak omendu ditugu.
Itzuruni. Mariani
Marian hona hemen
zure oparia,
Itzuruni buruzko
nire sorkaria,
zuretzat San Telmo lez
delako zoria,
kantaurik blaitzen duen
hondartza joria.Gure Itzurun, zaude
hormaren aurrean,
ikusten ari naizen
foto ederrean,
kresala pausa dadin
larru lehorrean,
etzanda egon nahi dut
zure hondarrean.
Talaiatik itzela
duzu ikusmira,
Bizkaiko kostaldera
baitzaude begira,
iluntze oskorritik
goiztiri garbira,
zure itsasoak du
islatzen dirdira.

GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Itzurun, dauzkazunez
hur itsaslabarrak,
maiz diozu, “horiek bai
direla zaharrak”,
maite dituzu baga
bareen aparrak,
izutzen zaitu, berriz,
galerna zakarrak.
Itzurun, hegoa da
zuretzat onura,
mendebalak, ostera,
dakar arrangura,
Zumaiako haurrentzat
zarenez lilura,
udan apropos duzu
hobetzen itxura.
Zuk, eremuan duzu
aditzen euskara,
antzinako asaben
eleen zirrara,
gauak eskaintzen dizu
ortziko izara,
egunak, herritarren
barreen algara.

2019ko maiatzaren 18an

GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
Nahiz iruditzen zaigun
zarela hauskorra,
zurekin berehala
suspertzen da sorra,
jaso ezazu gure
diosal jatorra,
zarelako hamaika
ametsen altxorra.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Itzurun, Eibarretik
joango naiz zugana,
espetxea lagata,
herraren porlana,
kuttunagaz lehen lez
egingo dut plana,
Sakonetatik gara
helduko laztana.
(Tarbes
Jose Luis Arrieta Zubimendiri
Azkoitti, leku kuttunean bizi zara
Kalamua eta Garagoitxiren artean,
Eibartik abiatuta jai egunean,
gaztetan bizipoza bertan sentitzen zenuen,
txabolan lagunekin ametsak aletuta,
arbasoen sentimendua arnastuta.
Kalean diktaduraren mende itota,
mendian gogoa kate barik hegatzen zen,
herriaren ataka sakon ezagututa,
konpromisoaren beharra onartuta,
garai jorian ospa egin zenuen
polizia frankistari izkin egiteko.
Arima herriari zentzuz eskainita
sasian borrokan kemenez hasi zinen,
Argala, Txomin, Josu... eta beste hamaika
zure kideak Euskadi askatzeko,
errepresioa aldiro jasan arren,
aurre egin zenion enbatari.

2019ko maiatzaren 19an

GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Lapurdin familia ederki osatuta,
Eibarkoarekin hartu-emana mantenduta,
zure jarduna bikain orekatu zenuen
borroka eta maitasunaren artean,
tamalez, etsaien oldarra handitu ahala,
bihotz samurra gaixotzen joan zitzaizun.
Tarbesko ospitalean ingresatuta,
zeurea ez zen izen batekin zendu zinen,
errautsak ikurrinarekin zabalduta,
trintxeren zelaian atseden hartu zenuen,
oroitarria guardia zibilek erauzi arren,
gure oroitzan atzo lez ñirñirka dirauzu.
Azkoitti, zure nahiak lortu bezain azkar
zurekin Akondiara igoko gara,
gurekin, joan zirenak etorriko dira,
zu legez, gure bizitzaren partaideak,
Euskal Herriari hunkituta kantatzeko
Ilunabar oskorria libre dastatzeko.
Gauak ez dezala borroka gal
Nire bizitzarekin
nazkatuta nago,
ez dut nahi izorratu
gibela gehiago,
baina tamalez beti
diot, “geroago”,
horrela nago gero
eta goibelago,
zahartzean izango
delako zailago.

GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
“Militantzia” diot,
“nauka nekatuta”,
baina egia nik dut
laga giltzatuta,
gauetako ohitura
txarrak aldatuta,
arima lehen legez
txukun lisatuta,
izan dezaket gaurko
mina xehatuta.
Aritu beharrean
tikili-takala
mozkortuta bizitza
delako hutsala,
tente ibiliko naiz
kideak bezala,
burua goititzeko
plazan berehala,
gainditzeko sentitzen
ohi dudan tamala.Borroka edo gaupasa
behar dut hautatu,
sen onak diezadala
kemena goratu,
modu sanoa zein den
dezaket somatu,
izaeratik behingoz
gaizkia uxatu,
bizitza zirt edo zart
ongiaz gidatu.

GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
Ez du inork urduri
haritzik landatzen,
lasaiki, berriz, baitu
xedea gauzatzen,
kideekin bilerak
egoki eratzen,
aisia ta borroka
zehatz tartekatzen,
ederki arituko
naiz ni militatzen.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Garaiz oheratuta
pozik naiz altxatu,
ez naizelako aje
barik aztoratu,
jendartea dezadan
zuekin ondratu,
borrokatzeko grina
zuzen zait ernatu,
atzo nituelako
hurkoak maitatu.
2019ko maiatzaren 26an
(
Ibon, kontatu zenidan
Mirentxin furgoneta asaltatu dute,
armekin mehatxatuz izua zabaldu,
Ibon, mintzalekuan hori esan didazu,
Kordobako kartzelan goizeko hamarretan,
igarotako amesgaizto itzela
zure hitzekin irudikatu dut,
kideekin gertaerataz hitz egin eta gero,
sentimenduak, “zerbait idatz ezazu”, esan dit.
Pistolekin zuen buruak destatuta,
gidariak batik bat txarto tratatuta,
harroxkoen irainekin asaldatuta,
gau ilunean gorriak ikusi zenituzten,
desenkusak gerora etorriko ziren
kalez jantzitako basatien aldetik,
estutasun luzea barrezka uxatu nahian,
gertakaria txantxa bihurtu zuten.

2019ko maiatzaren 26an

GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Senideak, lagunak eta gidariak,
guardia zibilen mende zaurgarriak zarete,
“sakabanaketa politika amai dadila”,
zuen eta erkideen eskaera larria,
jada hiru hamarkada ataka pairatzen,
errepidean astero arriskuei aurre egiten,
estatuak konponketaren alde has daitezen
auzolana tresnarik eraginkorrena.
Armatuen gehiegikeriak gerarazteko,
agintarien agindu makurrak lurruntzeko,
ez gertatzeko berriro halakorik,
guardia zibilak salatu dituzue,
elkartasunak bidaiatzen segi dezan,
gu euskal herriratzeko beharra berresteko,
Ebro eta Aturriren artean libre bizi gaitezen,
zuekin, gaurko kateekin lauburuak egin ditzagun.
( Besarkaden eguna
Europan maiatzak bost da
izango da ezaguna,
adeitasunez diotsut,
migratzaile laguna,
arrazistak jakingo du
garela batasuna,
herra barik ernatuko
dela ahizpatasuna.“Ongietorri”, esanda
hona heldu denari,
lurraldean diotsogu,
“bai”, gizatasunari,
ondra opatzen diogu
besarkada duinari,
“Hamaika kolore”k legez,
ekitaldi onari.
Samurtasuna delako
besarkada zintzoa,
era berean taupaka
bihotzaren mintzoa,
migratzaileak sumatu
dezala abaroa,
gure besoen artean
harrera oparoa.

GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Arrazisten sasidia
geurean erauzia,
besarkada izango da
ongiaren hazia,
migratzaileak gain dezan
laztanen eskasia,
jendartea izan dadin
denontzat oasia.
Xenofobiaren kontra
besarkada baikara,
migratzaileak gurekin
joan daitezen plazara,
larruan senti dezaten
ferekaren zirrara,
batera irits gaitezen
noizbait utopiara.
Donibane Lohizunen zein
Hazparnen oratuta,
Durangon zein Biarritzen
gogoz besarkatuta,
migratzailea gurekin
erabat xarmatuta,
orain bizitza dakusa
ederki osatuta.

GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
Eskua emanda hasten
ohi da hartu-emana
“bestea” besarkatuta,
berriz, galtzen sakana,
arras makurra delako
supremazisten plana,
ekintzarekin diegu
hondoratu afana.Migrazio politikak
direlako kaskarrak,
Europan ilunki daude
banderaren izarrak,
“giza eskubide denak”,
dioenez oharrak,
migratzaile atseginak
egin dira gutarrak.

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA

2019ko ekainaren 2an
Gure irrintzi zoliari
Irrintzia behorraren oihu zolia,
berdin zaldiarena eta moxalarena,
Ekaineko arbasoentzat dei zirraragarria
adierazteko hamaika sentimendu,
Ibañetan garrantzitsua izan omen zen
Karlomagnoren armadaren atzealdea zartatzeko,
faxistek piztutako guda odoltsuan,
gudariak aldats gora kemendu zituen.
Irrintzia geurean entzun dezakegu,
munduko herri zaharretan antzeko oihua ere,
gizakien artean komunikatzeko modu bitxia
izadia bizitzaren erdigunea zenean,
mendien tontorretan zoragarria da,
pottokaren garrasi naturala dirudi,
antzinako ohiturak iraun dezan
euskal kultura ez dadila zimeldu.

2019ko ekainaren 2an

GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Irrintzi, herrian kuttuna zara,
hileta, jaiotza, agurra, harrera...
ariman sustraituta, eztarrian loratuta,
zure oihartzun magikoa bizitza da,
artzainekin eremuan jarraitu zenuen
belaunaldiz-belaunaldi isildu barik,
gaur egun zaila dirudien arren,
pizkundeak ederkiro suspertuko zaitu.
Oi, umearoko irrintzi bizi luzea!,
nire gogoan aldiro oroitzen zaitut,
Euskal Jaixan zure oihua entzunda
kontzientzia euskaldundu zenidan,
kide irrintzilariei esker,
data berezietan hunkitzen nauzu,
askatasunaren egunean zurekin joango naiz,
enarak legez, airetik Euskal Herrira.
( Josu Retolaza Loidiri
“Herrera de la Mancha” espetxe makurra,
Alemaniak asmatutako zigorra,
Josu bertan izorratuko zen
sendagileak etika barik artatuta,
bizkarrean zuen kartzinomari garatxo deituta,
metastasia larruan zabaldu zitzaion.
Kirruli (1*) kidea ziegan zendu zen,
ez ziotelako diagnostikatu birikeria,
pilulekin ezin osatuta eritasun gaitza,

(1*)

Joseba Asensio gazte bilbotarra.

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA

GURE MEMORIA, GURE HISTORIA

birikak erabat txikitu zitzaizkion,
medizina bengantza bihurtuta
euskal espeek gorriak dakuskite.
Kide gehienak Herreran elkartu zituzten,
joan zen mendearen larogeigarren hamarkadan,
giza eskubideak kemenez eskatu zituztelako,
Enrique Mugicak (2*) sakabanaketa abian jarri zuen,barruetan euskaldunak fisikoki ahultzeko,
esparruetan psikikoki suntsitzeko.

(2*)

Enrique Mugica Herzog, Felipe Gonzalezen gobernuaren sailburua.
Josu, poliziak etxean atxilotuta
egun horretan ez zinen Alfara joan,
komisaldegian izua jasanda
espetxeak zerua zirudien,
Madriletik Herrerara eramandakoan
minbiziak gorputza erasaten hasi zitzaizun.
Gaixotasuna dela medio, Eibarrera libre itzulita,
zuretzat oro harreran samurtasuna,
Kantauri itsasoaren kresala arnastuta,IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA

2019ko ekainaren 9an

GURE MEMORIA, GURE HISTORIA

Deban azken hatsa eman zenuen,
jada hogeita hamabi urte agurtu zintugula,
Untzagan etxekoei maitasuna ihinztatuta.
Josu, Elgetan, Lepo (3*) eta arbasoekin atseden hartuta
Intxortak xaloki babesten zaituzte,
aitxak legez, oroitzan dir-dir dirauzulako,
irri ederra gure ametsetan loratzen da,
zure desioak ernatzen hasiko dira
aurreskuen eta besarkaden aroan.

(3*)

Aranzeta elgetarra.
Isiltasuna versus zarata
Haserre daude zarata
eta isiltasuna,
batak besteari deitzen
diolako astuna,
euren arteko oreka
oro dago urguna,
ezin direlako batu
argia ta iluna.Tantanak larri dantzuzkit
leotzaren barnean,
You have read 1 text from バスク literature.
次へ - Gure memoria, gure historia - 8
  • パーツ
  • Gure memoria, gure historia - 1
    合計単語数は 3430 です
    一意の単語の合計数は 1967 です
    25.4 の単語が最も一般的な 2000 単語に含まれています
    39.1 の単語が最も一般的な 5000 語に含まれています
    46.7 の単語が最も一般的な 8000 単語に含まれています
    各行は、最も一般的な単語 1000 個あたりの単語の割合を表します。
  • Gure memoria, gure historia - 2
    合計単語数は 3316 です
    一意の単語の合計数は 1900 です
    23.7 の単語が最も一般的な 2000 単語に含まれています
    36.8 の単語が最も一般的な 5000 語に含まれています
    44.4 の単語が最も一般的な 8000 単語に含まれています
    各行は、最も一般的な単語 1000 個あたりの単語の割合を表します。
  • Gure memoria, gure historia - 3
    合計単語数は 3382 です
    一意の単語の合計数は 1932 です
    24.2 の単語が最も一般的な 2000 単語に含まれています
    37.6 の単語が最も一般的な 5000 語に含まれています
    45.5 の単語が最も一般的な 8000 単語に含まれています
    各行は、最も一般的な単語 1000 個あたりの単語の割合を表します。
  • Gure memoria, gure historia - 4
    合計単語数は 3412 です
    一意の単語の合計数は 1903 です
    26.2 の単語が最も一般的な 2000 単語に含まれています
    39.2 の単語が最も一般的な 5000 語に含まれています
    47.2 の単語が最も一般的な 8000 単語に含まれています
    各行は、最も一般的な単語 1000 個あたりの単語の割合を表します。
  • Gure memoria, gure historia - 5
    合計単語数は 3372 です
    一意の単語の合計数は 1892 です
    25.0 の単語が最も一般的な 2000 単語に含まれています
    38.7 の単語が最も一般的な 5000 語に含まれています
    46.1 の単語が最も一般的な 8000 単語に含まれています
    各行は、最も一般的な単語 1000 個あたりの単語の割合を表します。
  • Gure memoria, gure historia - 6
    合計単語数は 3319 です
    一意の単語の合計数は 1970 です
    22.7 の単語が最も一般的な 2000 単語に含まれています
    36.7 の単語が最も一般的な 5000 語に含まれています
    43.7 の単語が最も一般的な 8000 単語に含まれています
    各行は、最も一般的な単語 1000 個あたりの単語の割合を表します。
  • Gure memoria, gure historia - 7
    合計単語数は 3203 です
    一意の単語の合計数は 1949 です
    21.0 の単語が最も一般的な 2000 単語に含まれています
    34.4 の単語が最も一般的な 5000 語に含まれています
    41.7 の単語が最も一般的な 8000 単語に含まれています
    各行は、最も一般的な単語 1000 個あたりの単語の割合を表します。
  • Gure memoria, gure historia - 8
    合計単語数は 1755 です
    一意の単語の合計数は 1152 です
    26.9 の単語が最も一般的な 2000 単語に含まれています
    40.6 の単語が最も一般的な 5000 語に含まれています
    47.2 の単語が最も一般的な 8000 単語に含まれています
    各行は、最も一般的な単語 1000 個あたりの単語の割合を表します。