Gure memoria, gure historia - 6
合計単語数は 3319 です
一意の単語の合計数は 1970 です
22.7 の単語が最も一般的な 2000 単語に含まれています
36.7 の単語が最も一般的な 5000 語に含まれています
43.7 の単語が最も一般的な 8000 単語に含まれています
nik ederki dakizkit dagitzaten obrak,
guk bezala oraina gidatuko dute,
gogoratuz izana piztuko gaituzte.
Ilobei apalki esan gura diet,
maitasun hitz kutuna ez dadin lurrundu:
Solidaritatea susta dezatela,
arrazismo petrala tinko borrokatu,
mendekua ta herra haiza ditzatela,
bakearen kimuak atera daitezen,
elkarrekin euskaraz mintza daitezela,
gure herri zaharrak mardul iraun dezan.
Bizitza ona zain dugu
Ailegatuko gara,
desiren bortura,
irriak ken diezagun
aise goibeldura,
gogoz edango dugu
iturriko ura,
osteratxoak izan
daitezen onura,
atsegina ariman
dezagun aingura.
GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Bengantza tinko ari
gara ekiditen,
ideal zuzenekin
bidea egiten,
zintzo darraigulako
herria ereiten,
goiztiriari ari
gatzaio itxoiten,
espetxe barik laga
gaitzan irakiten.
Bizitza ona nahi dut,
malkorik gabea,
barrutik at zurekin
oro lokabea,
maitasuna delako
gure zutabea,
bero mantendu dugu
taupaden labea,
ez baita eroriko
etxeko habea.Ilusio berdea
ez baita horitu,
naturan bedatsea
delako berritu,
bizipenak ditugu
pozarren oroitu,
samurtasuna zaigu
erabat bizitu,
harremanean, berriz,
zoria sustraitu.
Arratek, “zorionak”
digu xuxurlatu,
arratsak oskorria
ederki opatu,
pagoen abaroan
nauzu besarkatu,
iretargi betea
gaitu liluratu,
askatasuna dugu
tamainan dastatu.
2019ko urtarrilaren 27an
GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Guk urtetan ditugu
aldapak gainditu,
ametsak hitz egiten
zentzuz ongarritu,
esperantza horrela
mardul da goititu,
osasuna musuan
berriro lilitu,
bizinahia gogoan
nabarmen ongitu.
Ortzaizeko ausartei
Zuek, diot, hauspoa izan zinetela,
uneak eskatzen zuen ausardia,
estatuek zelaia ez zezaten kalte,
txara mozteari ekin zenioten,
botereak amorruz hertsatu zintuzten,
ezin zenitzaten ezereztu armak.
Jazarpena abian laster jarri zuten,
trintxeran sartuta jarraitu genezan,
bidegabe atxilo eraman zintuzten,
ekiaren printzak ez zitezen ager,
zorionez ekaitza urrundu genuen,
auzolanaz herra arras indargetu.
Segalari gehiago etorriko ziren,
hasitako lana burutu genezan,
eragozpen ugari jasan eta gero
kemenak ortzira eraman gintuen,
baina ez da oraindik irria loratu,
guk “Orain presoak” atzo lez diogu.
2019ko otsailaren 3an
GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Ortzaizeko hurkoak zuen eredua
ataka on zedin ederra izan zen,
errepresioari aurre egiteko
herritar zintzoek bat egingo zuten
esperantza jardunda ehun zeniguten,
bide atsegina babestu genezan.
Aizkoratik arbola mardul haziko zen,
fruituak nahi beste emango dizkigu
bedatsean xedeak elika ditzagun,
guk ebatz dezagun zer izan nahi dugun,
ez delako bakea hegoak haustea,
ez dadin txepetxa libre hegaldatu.
Erakunde zaharra herrian ur zedin,
Aietetik heldu ginen Arnagara,
ortzadarra Ortzaizen ernatzen hasi zen,
armagabetzea sostenga genezan,
Teresa, Jef, Xabier, Iñaki ta Grazi
zuen irrintziak hunkitu gintuen.
Erleak bizirik
Erletegia omen da
jendarte perfektua,
erreginaz, eme antzuz
et(a) arrez osatua,
bakoitzak dauka berezko
ardura zehaztua,
abaraskan ekoizteko
mendetako fruitua.Senperen hil dira apis
melifera ederrak,
erantzukizuna ei du
barro onddo txikerrak,
gure iritziak izan
ez daitezen alferrak,
bakean laga ditzagun
erlearen bazterrak.
Nahiz dakigun nork dituen
erasotzen erleak,
haizeteak daramatza
salaketen eleak,
eurentzat zalantza barik
gu gara gaizkileak,
Asiako erle tzarrak
bezala hiltzaileak.
GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Erletegian tamalez,
erleak zolan dautza,
erabat galdu da ere,
hamaikatxo arrautza,
orain nork eramango du
lorez lore lorautsa?
eta hola jendarte harroa
egin daiteke hautsa.
Kaltegarria delako
garapen jasangaitza,
nabarmen izorratu da
erlearen bizitza,
berekoien helburua
beti denez likitsa,
Basajaunek aspaldi du
bere musua hitsa.
Erlezainak etengabe
ari dira kexatzen,
erleei sena ari
zaielako aldatzen,
izadia dugulako
zekenki ustiatzen,
ez dute kutsaduraren
erruz nektarra batzen.
Oi, erle langile mina!
Oi, erle emankorra!
Zu, ordaintzen ari zara
kapitalisten zorra,
jator borroka gaitezen
hobe dadin alorra,
ezti hutsa izan dadin
erlauntzaren altxorra.
GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
Burrunba entzun nahi nuke,
erleen erlaroa,
ez dadila honda gure
eraginez aroa,
desagertuko balira
agur lur oparoa,
nahitaez ezereztuko
baitzaigu abaroa.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
2019ko otsailaren 3an
Mariren aholkuak
Mariren kobaren atarian gaude,
heltzeko gorriak ikusi ditugu,
Anbotoko dama ez dagoen arren,
bere xarma sakon nabaritu dugu,
barrunbeetan hor nonbait egongo da
behor zuri baten itxura hartuta,
guk ondo dakigu magikoa dela
jentil naturalen sinesmen sanoa.
Eguna oskarbi argitu delako,
ikusmirak zinez kilikatu gaitu,
gure idazkiak laga dizkiogu,
joango garenean lasaiki lei ditzan,
amildegi latza berriz zain daukagu,
bertatik hamaika lagun amildu da,
mesedez, erantzun iezaguzu Mari,
herria ganoraz eratu dezagun.
2019ko otsailaren 10ean
GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Mari zeharkatzen goia dakusagu
sua jaurtiz lau zaldiko gurditik
Zabalaundin gaude beregaz batzeko,
aholku zuzenak jasotzeko asmoz,
zelai ederrean leunki pausatu da,
urdinez jantzita ortzia dirudi,
agurtu ondoren besarkatu gaitu,
begiak kliskatuz hauxe esan digu:
Euskaraz mintzatu, auzolana landu,
Ama-Lur maitatu apain iraun dezan,
klase sozialak zentzuz ezereztu
biztanle guztiak “gu” izan zaitezten.,
bakea hel dadin matxismoa galdu,
feminismoaren lurra ongarritu,
gereziak mardul lilitu daitezen,
espetxeak behingoz hustu itzazue.
Udaberrian maitasunak laztan gaitzala
Maitasuna kantuz datorrenean,
udaberria esnatzen da,
eguna poliki hazi ahala
sentimendua ontzen zaizu,
pizkundea nonahi sumatzen duzu
izadiaren barrenean,
ekiaren printzek suspertzen dute
belardi laiotz izoztua,
Ama-Lur onberak gozo, diozku,
“bizitza ari naiz berritzen”.
GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Txorien txortxorrak ederki dira
baso sarrian sinfonia,
pagoen hostoak leun kulunkatuz
paradisua kerizpean,
erreka gardena trumilka dator
bazterrak blaituz emariaz,
zelai lurrintsura hegatzen doaz
erleak eta tximeletak,
haziak ernatzen ari baitira
janzteko larrain emankorra.
Negu gorriaren gau luzeetan
udaberria ametsa da,
borrokak onura ekar diezagun
esperantzaren goiztirian,
desioak noizbait berda daitezen
lurraldearen eremuan,
aldiro argia erregutzen dut
ez gaitezen gal ilunean,
euskal herrietan eskubideak
dasta ditzagun arratsean.
2019ko otsailaren 10ean
GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Isolamendura ez da iritsi
irrintziaren oihartzuna,
ekaitzaren mende luze darraigu,
ikusi barik ostadarra,
Bilbon ta Baionan batu zarete,
zuekin ziegan pitz gaitezen,
sentituz sakonki askatasuna,
“orain presoak” aldarria,
kemen horri esker udaberrian
samurtasunak laztan gaitzan.
( -
Sekulako une batzuk
Urriak hamazazpi nire oroitzan zaude,
askatasuna zeken kendu zidatelako,
poliziak atxilo eraman baino lehen
izeba Felixaren etxean egon nintzen,
pattal zegoelako lantzean behin nekusan,
nik jakin barik azken laztana eman nion,
ohiko hitz alaiekin maitez agurtu nuen
tamalez sekula ez ikusteko berriro.
Gurasoen etxean polizien artean
amari lehenengo laztana eman nion,
amak lez egundoko pena sentitu nuen,
libre batu ezingo ginatekeelako,
gure aitxa zaharra ohean zegoenez,
ez zen une horretan egoeraz jabetu,
amaren abaildurak asaldatu ninduen,
torturen terrorea islatzen zuelako.
2019ko otsailaren 17an
GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Egun mingarri latzak gogoan izateaz gain,
zigorraldia dakit amaitzen hasi dela,
etorkizuna zentzuz antolatzen dihardut,
nire zain daudenekin irteera prestatzen,
egun berezi hori maiz iruditzen baitut,
Eibarren askeago biziko naizelako,
nik nor dut lehenbizi atetik ikusiko?
Galdera noizean behin ohean pil-pil dagit.
Urriaren hamaikan urduri irtengo naiz,
aspalditik ziegetan lo egin dudalako,
begiak hunkituta nahita itxiko ditut,
ferekatzeko baitan joan ziren hurkoak,
urtetako malkoak zor dizkizuedanez,
irria loratuta zuekin batuko naiz,
atseginez fotoak atera bezain azkar,
ariman daudenekin herrira joango gara.
Alkoholari.
Drogarik hedatuenari
Aizu edanean zaizu
gibela gaixotuko,
ibilera trakestuko,
burua erotuko,
etxean giroa oso
duzu izorratuko,
lagun minek nazkatuta
zaituzte ukatuko.Traba itzela daukagu
alkohol latzarekin,
ezin da landu askapen
borroka ronarekin,
kide asko galdu dugu
keriaren garrekin,
gugandik gazte joan ziren
eritasun txarrekin.
Maiz gaupasak egin eta
gero nintzen tristatzen,
egun eder bat ergelki
nuelako haizatzen,
gauero maiteminduta
bainintzen ateratzen,
tamalez, ez nuen inor
edanda kitzikatzen.
GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Nahiz mozkortzen nintzenean
nik ez nuen laidotzen,
neure aurpegi sanoa
gorriz zen mozorrotzen,
gaztetan ia ez zara
atakaz konturatzen,
senak, ordea, ziostan
“txo, has zaitez zentzatzen”.
Zinez, diot, ez naizela
ardoaz kutsatuko,
duintasuna edan barik
dudala dastatuko,
horri esker kate barik
libre naiz hegatuko,
ajerik gabe zurekin
ohean esnatuko.
Zurekin pozarren nago
begirada ortzian,
ardoaren ordez ura
edan dut iturrian,
gustura gaude hiritik
hur gure oasian,
zu eta ni biziguraz
etzanda Akondian.
2019ko otsailaren 17an
GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
Gogoratzen naiz zer ginen
ni eta alkohola,
geurea zelako ziega
presoarentzat nola,
zuk hautsi zenidan neukan
irrikaren oskola,
orain zure zoriona
da zaidana axola.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Astero pintxo-potean
gabiltza tabernetan,
alkohol barik hobea
dela, diot benetan,
biok sarri genegien
lehen eguaztenetan,
noizbait hasi ginenean
gu hartu-emanetan.
Sebas Etxaniz eta Joseba Arregiri.
Kide zaharrei
Sebas Elgoibartik tak joan zinenetik,
nahitaez gorriak ikusi dituzu,
Espainian herrak agintzen duenez,
zahartasunean barruan darraizu,
hamazazpi urte espezainen mende
bengantza usainduz eskubidetik at,
zaintzako epaile krudel hipokritak
autoetan nahita adarra jo zaitu.
Deserriko zoru goibel lehorrean
samurtasunaren zirria ihintza,
ataka itzelaz kideak galduta
goizero zirraraz oroitzen dituzu,
laztan kuttunaren ohiko presentziaz
ziega oasia iruditzen zaizu,
zapalkuntzak sarri banandu zaituzte,
maitasunak, berriz, pilpiraka batu.
2019ko otsailaren 24an
GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Zu, Joseba legez eredu aratza,
goiari kemenez eutsi diozue,
herriaren alde zintzoki jardunda
ebatzi zuzena hobetsi duzue,
euskal herrietan hamaika desio,
Elgoibar, Oñati... ametsen itua,
ilargia kate barik miresteko
Karakate, Aloña... tontorretatik,
Gaztetan moduan bidean zaudete,
askatasunera tente iristeko,
aldapa pikoa ia zelaituta,
zuek lez, xedeak dir-dir zain dauzkagu,
gerora zuekin elkartu nahi nuke,
zuen duintasuna mintzatuz dastatu,
konpromisoaren muina zaretenez,
eremu librean ernatuko gara.
(
“Orain Presoak” manifen eguna
Urtarrilak hamabi enaren eguna
tximistaren pare ia igaro da,
ikustaldirik gabe hegan aritu naiz,
sorkuntzak ehuntzen, gutunak idazten,
arrastian giharrak gogoz landu ditut.
Baionan lez, Bilbo gertu nabarituz,
afaldu eta gero kirioak dantzan
kideei deitu diet mintzatzeko
Baionan eta Bilbon lurreratu gara,
gaurko desioez jabetu gaitezen,
gogoan izateaz gain, hurreko minak,
eurekin bizitzen segitzen duzue,
xedea euren nahiak obratzea baita,
jendarte hobea eraiki dezagun,
giza eskubideak zolan sustraituta
herrian zauriak orbaindu daitezen.
2019ko otsailaren 24an
GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Telebistan ez dute Baiona aipatu,
Kordoban egonda halako hamaika,
igandean bederen emaitza jakin dut,
“manifa itzelak”, telefonoz entzun,
lo kuluxkan garbiki ikusi zaituztet,
gutar atseginak Bilbon ta Baionan,
iheslariak pozik iruditu ditut,
plazetan harrera zirraragarriak.
“Orain Presoak”, dio, pankarta txukunak,
nire oharmena berenganatu du,
beti legez kemenez aritu zarete,
gatazka dezagun demokratizatu,
gorrotoari galga ezar diezaiogun
indar metaketa sendo altxatuta,
gizatasuna naro blaituz bihotzetan
Taupadek herrira eraman gaitzaten.
Gara eta Berria gara
Garzon epaileak Eginen sartuta
Aznarren asmo makurra bete zuen,
egoitza nahita galtzen laga zutenez,
ondarea ezereza baino ez da,
gero biek Gara zorpetuko zuten,
Egin-en zorra gezurrekin jarrita.
Izan edo ez izan gure auzia,
Gararik gabe nekez izango gara,
Eginen errautsetatik gorpuztu zen,
akzionistek adoreari esker,
ez gintezen ito estatuen mende,
nortasun askatzaileak iraun zezan.
Euskaldunen Egunkaria orobat,
Aznarren erasoak hilduko zuen,
torturaren kiratsa hedatuko zen,
Berria herrian mardul hozituko,
“euskal prentsa tinko defenda dezagun!”,
orduko manifetako irrintzia.
2019ko martxoaren 3an
GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Gararen bizitza ez dadin itzali
elkartasuna lehen adina bildu,
auzolanean jatorki uztartuta
aurre eginez faxisten bengantzari,
bortxaren kriminalek jakin dezaten,
Gara izango garela gaur lez bihar.
Gara eta Berriaz zoriontsuak
arima ederkiro elikatuta,
ziegan altxor preziatuenak mahaian
hurkoen postalak zein gutunak beste,
mundua erakusten digutelako,
zazpi herrialdeen aniztasuna.
Gara eta Berria gazteak gara,
konpromisoa eta zintzotasuna,
gazteen jakin-nahia asetzen dugu,
herritarren kontzientzia kitzikatzen,
gure xederik behinena pizkundea,
herri librean euskaraz bizitzea.
Ireneri.
Elkartasunari
Irene, Mari bezain
naturala zara,
uda dakarkidazu
neguan ziegara,
zure irriak dauka
ihintzaren kara,
ahotsak, berriz, gure
kantuen zirrara.Aspaldi ezagutu
zenuen kartzela,
kidekoek dizute
eskertu epela,
zuretzat maitatzea
ohi da erregela,
aise gaindu dezagun
ataka krudela.
Zoriona da zure
xarma arnastea,
geroa hola lasai
prestatzen hastea,
esperantza lortu dut
txukun marraztea,
zurekin hainbat damu
zikin araztea.
GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Zurekin aurre egin
diot estresari,
hurkoekin adina
zigor demasari,
sarri pozik diotsot
zain dagoenari,
oro sentiera den
musa kuttunari.
Leunki naramazunez
txortxorren ortura,
oinazea egiten
ohi zait bizigura,
zurekin infernutik
heldu naiz zerura,
esparrutik bertsotan
gure eremura.
Ataramiñe denez
haritzaren zura,
zuk beste asetu dut
gogoan azkura,
batera joan ginenez
sorkuntzen zorura
zeuri esker hasiko
nuen abentura.
GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
Zure eguzkiak nau
goizero esnatzen,
ametsak dizkidazu
erruz elikatzen,
atsegina musu-truk
didazu opatzen,
habiara bueltatu
nadin hegaldatzen.Lokabe pausatu naiz
zure oasian,
mortua ahazteko
arrats oskorrian,
Arraten gaude gutar
minekin zelaian,
kartzelarik gabeko
lehen ilargian.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
2019ko martxoaren 3an
( Jesus Mariri;
( Oierri... Josu gogoan
Josuk, Jesus Marik, Oierrek... Kartzelak
hiltzen duela guk adina zekiten,
minbizia ez delako zoritxarra,
bizimodu gaitzaren emaitza baizik,
estresa gure etsai makurrena da,
esparruan noizean behingo zartada.
Osasun zainketa espezainen mende
hormak arauak izkiriatzen ditu,
ziegan nahitaez mamuekin borrokan,
etsipena eta herra sufrituta,
“Bengantza” irmoki begira daukazu
txarrantxaren arantzetan kokatuta.
Barruaren barruan arreta urriz
ohartzeke lur jota egon zaitezke,
ospitalera joateko ahal barik
denboraren ezpata buru gainean,
sentierak aldiro ozen, diosku,
“berehala kide gaixoak etxera”.
- Oier Gomez; Jesus Mari Maiezkurrena; Josu Retolaza Loidi.
2019ko martxoaren 10ean
GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Enegarren gau luzea igarota,
eguna berriro ilun argituta,
kidekoen xarma nabaritzen duzu
euren adore itzela arnastuta,
tamalez sasidi latza ezagututa
goiari eusteak kimera dirudi.
Josu, Jesus Mari, Oier... zendu zineten
hurreko minen ferekak gozatuta,
ortzia ongarritu zenutelako,
zuen izarrak ñirñirka dakuskigu,
estatuen zutoina bortxa den arren,
txingorra ihintza bihurtuko dugu.
Aizue, kartzela geurean galduta,
plazetan ospatzeko batuko gara,
gurekin zaudetenez diotsuegu,
laminen errekatxoa zaretela,
bake zuzenarena izango dela,
zuekin dastatuko dugun zirrara
Gure bertso-ontziaren bidaia
Bertso-ontzi aspaldi
zinen abiatu,
barnean niezazun
sorkuntza pausatu,
nahiz zuk itsasbidea
zenuen hautatu,
kai baten zintuztenez
luze ainguratu,
Kordobara kostata
zara ailegatu.
GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Debatik hel dadila
Eibarra kresala,
hemen izan dezadan
sortzeko ahala,
bertso-ontzian gaindi
dezagun tamala,
mastan trebe jarriko
dut haize-oihala,
gure lurra delako
xede ideala.
Bertso-ontziarena
ideia zoroa,
musen arrantza izan
dadila naroa,
aurki dezala gure
artean giroa,
oro kai bakoitzean
harrera beroa,
pitz dadin utopia
galdu zen uroa.Bertso-ontziak lema
dauka berdekara,
neurri kolosala
brankatik popara,
bertsotan hel gaitezen
kantari plazara,
zuzen gida dezagun
bengantzatik hara,
itsasoak entzungo
du gure algara.
GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
Bertso-ontzia bare
itsaso handian,
ilargi betea ta
izarrak ortzian,
amets onenak daude
Kantauri bizian,
lurralde miresgarri
bezain pozgarrian,
txontak lez bizitzeko
oasi txikian.
2019ko martxoaren 10ean
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Bertso-ontzia eror
daitezen murruak,
gorri diezazkigun
hegoak musuak,
hondartzan laga gaitzan
azken olatuak,
leunki senti ditzagun
hurkoen eskuak,
libre goza gauean
hontzaren uluak.
Bi enaren historia polita
Enarak airean trebeki biraka
ezarri zizkieten eraztunekin,
arrak eta emeak inguru garbian
habia iaz legez atondu dute,
Monroviara urrian hegan joan ziren,
martxoan Afrikatik onik itzuli,
txori askorekin topo egin arren
harremanari bikain eutsi diote.
Zalantzarik gabe zentzu naturalak
bertan berriz batzeko gidatu ditu,
udaberriaren txera baitira,
arrasti epelen iragarpena,
Muxikan bi urtaro egongo dira
Etxebarrieta baserri sendoan,
gosea eltxoekin asetzen dute
txoko seguruan onura sumatzen.
2019ko martxoaren 10ean
GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Txorikumeek arrautzak kraskatuta
unerik magikoena gertatu da,
urteroko pizkunde zoragarriak
Urdaibaiko izadia suspertu du,
aurreko belaunaldiek bezalatsu,
espeziearen norma bete dute,
bikoteak ehizatzeari ekin dio,
habian dauden altxorrek jan dezaten.
Iraila helduta laster joango dira
Liberiako neguko aterpera,
arren, osasunez itzul daitezela,
bizinahia gogoan senti dezagun,
ingurugiroa ez dadin eskastu,
ikuskizun sorgina eskain diezaguten,
egun oskarbietan ikus ditzagun
harrera eskertuz ortzian dantzatzen.
Mugak gainditu ditzagun
Monarka harroputzek
gintuzten zanpatu,
banderak ezarrita
mugekin banatu,
liberalek geroa
ziguten ukatu,
arbasoen forua
bortxaz lurperatu.Parisek ta Madrilek
gintuzten eskastu,
gerrate zikinetan
nahitaez nahastu,
nortasun naturala
ziguten kakaztu,
tamalez, ia dugu
zer ginen ahaztu.
Euskaraz nahi ditugu
bideak garbitu,
estatuen mugarri
faltsuak gainditu,
solidaritatea
dezagun bizitu,
ongizateaz dadin
herria lilitu.
GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Chauvinistek aiztoak
gintuen zatitu,
gure hartu-emanak
zituzten ahitu,
kulturaren haziak
ditzagun sustraitu,
eremuan fruituak
daitezen hozitu.
Estatuek dutenez
zigorra helduta,
erdibituta bizi
gara epelduta,
kinka gaitzak ez gaitzan
laga erdoilduta,
auzolana bizkortu
dezagun bilduta.
Mugak gura ditugu
jator gurutzatu,
mendetako galerak
kemenez osatu,
euskaldunok batera
dezagun kantatu,
aniztasun joria
bihotzez hedatu.
GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
Aturri ta Ebroren
artean ortua,
diaspora zintzoak
bertan du lekua,
era dezagun zuzen
gure gobernua,
berdintasunaz zertu
oasi urtsua.Zazpiak bat josteko
gara prestatuko,
Xahoren maitasunak
gaitu gidatuko,
ikurrina munduan
dugu finkatuko,
joan zirenen xedea
libre ospatuko.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
2019ko martxoaren 17an
( Bruselan gertatu zen I
Bruselan musulmanen auzoan jaio zelako,
jaioterrian nahitaez arrotz sentitzen,
lagunak legez, gaizkile bihurtu zen,
bere patua zinez erabat okertuko,
dirudienez gerora pentsatu zuen
zer egin bizitzari zentzua emateko.
Yihadista izateko hor nonbait prestatu zen
paradisua noizbait irabazteko asmoz,
gaur goizean gorputza zartarazi du
bere gorrotoa krudelki islatu,
Belgikako aireportuan gertatu da,
leherketak arima asko hil ditu.
2019ko martxoaren 24an
GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Sekuritatea baino, hobe hezkuntza,
elkartasunaren zirria armen ordez,
gizatasun dirdaitsua estaltzeko iluna,
ez dadin inor izan, bestea herrian,
auzoetan musu-truk sustatuko dugu
kulturen arteko harreman sanoa.
Herrian giza eskubideak nahi ditugu,
munduan ondasunak zintzo trukatu,
ideologia eskasak gal daitezen
feminismoa naro erein dezagun,
Europan adina, Afrikan, Asian...
ongizatea paradisua izan dadin.
( Bruselan gertatu zen II
Belgika, Siria beste histu da,
Damasko urtetan legez, Brusela gaur,
bortizkeria han piztu genuen
kaltetuta giza eskubideak,
kapitalismoaren mesederako
lurraldea hondoratu diegu.
Estatu Islamiko ahistorikoa
izua nonahi ezartzen ari da,
bere sinesmena zigorra baita,
monoteisten infernu petrala
herra agintean dagoelako,
Ekialde Hurbila hil hurren dago.
Alderatu ez dugun nahi arren,
heriotza bakoitzak, samina dakar,
estatu batzuen harrapakeria
herritar arruntek ordaintzen dute,
feminismoak zabal diezagula
bakera heltzeko bide zuzena.
2019ko martxoaren 24an
GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Gerrak gainditzeko elkartasuna,
mundua ontzeko ahizpatasuna,
ez ditzaten armek umeak erail
herrien arteko harreman zintzoa,
sistemak traba dagi, ordea,
yihadistak trintxera laga dezan.
Europan ez dezagun negarrik egin,
Siria paradisua izan dadin,
Nazio Batuen Erakundeak,
bortxari aurre egin diezaiola,
arma ekoizleak estu hartuta,
gerrateen zio faltsuak lurtuta.
Jaio nintzenetik ikusi ditut
munduan aldiro bonbak lehertzen,
txiroak ergelki txiroen kontra
bankuen fortunak emenda daitezen,
zendu aurretik ikusi nahi nuke
samurtasuna gerra ordezkatzen.
Eguzki amandrea feminista da
Eguzki amandrea negarrez dago,
suzko malkoak isurtzen ari da,
Ama-Lurrak esan diolako,
“eskuindarrak beti legez, oldarka”,
matxisten zeregin printzipala
feministak menderatzea dela,
zuzentza bortxaren alde egoteaz gain,
mundua berriz faxismorantz doala.
Bortxaketari epaile batzuek
harroki abusu deitu diote,
patriarkatza ahul ez dadin,
ez dezan gal aspaldiko boterea,
Ama-Lurrak izarrari eskatu dio,
matxismoa irendu dezala,
ez ditzan giza eskubideak erail,
berdintasunak jendartea berdin dezan.
2019ko martxoaren 24an
HAMAIKA
GURE MEMORIA,
DESIO UTOPIARAKO
GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Francok, Hitlerrek, Mussolinik...
ordezko basatiak dituzte,
Bolsonaro, Trump, Casado, Salvini...
ahoberoak beste izuaren zaldunak dira,
matxista homofoboak izateaz gain,
migratzaileen etsai ankerrenak,
historia maiz errepikatzen da
asaben bizipenak ahaztuta,
Eguzkiak armak urtuko ditu,
faxisten garun ustelak kiskaliko,
bakea behingoz dasta dezagun,
udaberrian bizi gaitezen,
guk elkartasuna sustatuko dugu,
auzolanean pobrezia gainduko,
patriarkatzak desager daitezen,
bizitza feminista izan dadin.
(
Bigarren greba feminista
Ama-Lurrak egin du
greba feminista,
edonon itzal dadin
faxisten tximista,
kemenez bezatzeko
kalean matxista,
eskolan erauzteko
hezkuntza sexista.Greba iaz lez, denez,
txit aurrerakoia,
leku barik geratu
da atzerakoia,
matxisten botereak
gaur dirudi lohia,
norma patriarkalak
zio barik ohia.
Berdintasun sanoa
zinez da xedea,
elkartasun erabat
joria legea,
feminismoak dauka
gozoa elea,
sentimendu zintzoen
belardi hezea.
HAMAIKA
GURE MEMORIA,
DESIO UTOPIARAKO
GURE HISTORIA
IBON
IBON
MUÑOA
MUÑOAARIZMENDIARRIETA
ARIZMENDIARRIETA
Greba, behingoz lurrundu
dadin pobrezia,
emakumeak duen
jasaten gezia,
egunaren lurrina
denez gerezia,
matxistak sentitzen du
orain ahulezia.
Lana izan dadila
auzolan leiala,
parekidetasunak
lor dezan ahala,
ekonomia izan
dadin naturala,
gizon ta emakume
lokabeen sala.
Greba feminista da
dotore amaitu,
plazetan oro dira
bihotzak hunkitu,
gizon zikinak krakak
ditzala garbitu,
matxismoak geurean
ditzagun gainditu.
2019ko martxoaren 31an
GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
Feminista gazte, ta
helduak batera,
amantal aratz duinak
balkoira atera,
arimak joan gaitezen
brau ongizatera,
matxista bortitz barik
masustak jatera.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Martxoaren zortzian
kolore morea,
emakumeak goza
dezan ohorea,
manifak izan dira
bagak ta marea,
feminismoak darrai
ehuntzen sarea.
Venezuela bolivartarrari
Venezuela, Simon Bolivar eta harrera,
euskaldun askoren bigarren aberria,
klase diferentziak aspaldi sustatuta
lurralde aberatsa herritar txiroekin,
kapitalisten menpe hogeigarren mendean
Chavezekin ongizatea hasi zen arte.
Yankien mehatxua gerraren oihartzuna,
petrolio kupelak berekoien ituan,
Madurorena diktadura dela, diote,
Guaidoren errepika ekaitza lehertzeko,
Trump, Bolsonaro, Duque.... Sasi-demokratek,
titere hantustea inposatu nahi dute.
Venezuelari beha eskuma eta ezkerra
era ezberdinean adostasunik gabe,
eskuindarrak bortizkeria piztu gura du,
ezkertiarrak elkartasuna zintzo erein,
hainbat venezuelar geurean oldartu arren,
bolivartarren egia kontatzen ari gara.
2019ko martxoaren 31an
GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Simon, gaizkia erauzteko borrokatu zen,
inperioa erpe barik laga zuen,
Maduro eredua praktikatzen ari da,
berdintasunak jendartea onera dezan,
auzolanaz bakea errotzeko munduan,
patriarken normak bidaltzeko pikutara.
Aurkariek estatu kolpea zertu dute,
ez dutela atsedenik hartuko dirudi,
gezurra, sator-lana... faxisten tresnak dira,
Ameriketan zoritxarrez ondo dakite,
Venezuela bertakoena izan dadila,
eskuzabala eta muga barik askea.
Uruguaik eta Mexikok berba egin dute
bitartekaritzaren makila eskaintzeko,
ez daitezen odolez blaitu auzo xumeak,
Trumpek ez dezan petrolioa harrapatu,
Venezuela pobreziarik gabe izan dadin
Orinoco ibaia bezain zoragarria.
Hil zen lagun bati
Burmuinean esnatu
zelako txirtxila,
zentzuak zirudien
tarteka girgila,
nahiz hartu-emanetan
zu zinen abila,
geroztik izan ziren
pilulak makila,
bizitza bilakatu
zitzaizun arraila.
GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
guk bezala oraina gidatuko dute,
gogoratuz izana piztuko gaituzte.
Ilobei apalki esan gura diet,
maitasun hitz kutuna ez dadin lurrundu:
Solidaritatea susta dezatela,
arrazismo petrala tinko borrokatu,
mendekua ta herra haiza ditzatela,
bakearen kimuak atera daitezen,
elkarrekin euskaraz mintza daitezela,
gure herri zaharrak mardul iraun dezan.
Bizitza ona zain dugu
Ailegatuko gara,
desiren bortura,
irriak ken diezagun
aise goibeldura,
gogoz edango dugu
iturriko ura,
osteratxoak izan
daitezen onura,
atsegina ariman
dezagun aingura.
GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Bengantza tinko ari
gara ekiditen,
ideal zuzenekin
bidea egiten,
zintzo darraigulako
herria ereiten,
goiztiriari ari
gatzaio itxoiten,
espetxe barik laga
gaitzan irakiten.
Bizitza ona nahi dut,
malkorik gabea,
barrutik at zurekin
oro lokabea,
maitasuna delako
gure zutabea,
bero mantendu dugu
taupaden labea,
ez baita eroriko
etxeko habea.Ilusio berdea
ez baita horitu,
naturan bedatsea
delako berritu,
bizipenak ditugu
pozarren oroitu,
samurtasuna zaigu
erabat bizitu,
harremanean, berriz,
zoria sustraitu.
Arratek, “zorionak”
digu xuxurlatu,
arratsak oskorria
ederki opatu,
pagoen abaroan
nauzu besarkatu,
iretargi betea
gaitu liluratu,
askatasuna dugu
tamainan dastatu.
2019ko urtarrilaren 27an
GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Guk urtetan ditugu
aldapak gainditu,
ametsak hitz egiten
zentzuz ongarritu,
esperantza horrela
mardul da goititu,
osasuna musuan
berriro lilitu,
bizinahia gogoan
nabarmen ongitu.
Ortzaizeko ausartei
Zuek, diot, hauspoa izan zinetela,
uneak eskatzen zuen ausardia,
estatuek zelaia ez zezaten kalte,
txara mozteari ekin zenioten,
botereak amorruz hertsatu zintuzten,
ezin zenitzaten ezereztu armak.
Jazarpena abian laster jarri zuten,
trintxeran sartuta jarraitu genezan,
bidegabe atxilo eraman zintuzten,
ekiaren printzak ez zitezen ager,
zorionez ekaitza urrundu genuen,
auzolanaz herra arras indargetu.
Segalari gehiago etorriko ziren,
hasitako lana burutu genezan,
eragozpen ugari jasan eta gero
kemenak ortzira eraman gintuen,
baina ez da oraindik irria loratu,
guk “Orain presoak” atzo lez diogu.
2019ko otsailaren 3an
GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Ortzaizeko hurkoak zuen eredua
ataka on zedin ederra izan zen,
errepresioari aurre egiteko
herritar zintzoek bat egingo zuten
esperantza jardunda ehun zeniguten,
bide atsegina babestu genezan.
Aizkoratik arbola mardul haziko zen,
fruituak nahi beste emango dizkigu
bedatsean xedeak elika ditzagun,
guk ebatz dezagun zer izan nahi dugun,
ez delako bakea hegoak haustea,
ez dadin txepetxa libre hegaldatu.
Erakunde zaharra herrian ur zedin,
Aietetik heldu ginen Arnagara,
ortzadarra Ortzaizen ernatzen hasi zen,
armagabetzea sostenga genezan,
Teresa, Jef, Xabier, Iñaki ta Grazi
zuen irrintziak hunkitu gintuen.
Erleak bizirik
Erletegia omen da
jendarte perfektua,
erreginaz, eme antzuz
et(a) arrez osatua,
bakoitzak dauka berezko
ardura zehaztua,
abaraskan ekoizteko
mendetako fruitua.Senperen hil dira apis
melifera ederrak,
erantzukizuna ei du
barro onddo txikerrak,
gure iritziak izan
ez daitezen alferrak,
bakean laga ditzagun
erlearen bazterrak.
Nahiz dakigun nork dituen
erasotzen erleak,
haizeteak daramatza
salaketen eleak,
eurentzat zalantza barik
gu gara gaizkileak,
Asiako erle tzarrak
bezala hiltzaileak.
GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Erletegian tamalez,
erleak zolan dautza,
erabat galdu da ere,
hamaikatxo arrautza,
orain nork eramango du
lorez lore lorautsa?
eta hola jendarte harroa
egin daiteke hautsa.
Kaltegarria delako
garapen jasangaitza,
nabarmen izorratu da
erlearen bizitza,
berekoien helburua
beti denez likitsa,
Basajaunek aspaldi du
bere musua hitsa.
Erlezainak etengabe
ari dira kexatzen,
erleei sena ari
zaielako aldatzen,
izadia dugulako
zekenki ustiatzen,
ez dute kutsaduraren
erruz nektarra batzen.
Oi, erle langile mina!
Oi, erle emankorra!
Zu, ordaintzen ari zara
kapitalisten zorra,
jator borroka gaitezen
hobe dadin alorra,
ezti hutsa izan dadin
erlauntzaren altxorra.
GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
Burrunba entzun nahi nuke,
erleen erlaroa,
ez dadila honda gure
eraginez aroa,
desagertuko balira
agur lur oparoa,
nahitaez ezereztuko
baitzaigu abaroa.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
2019ko otsailaren 3an
Mariren aholkuak
Mariren kobaren atarian gaude,
heltzeko gorriak ikusi ditugu,
Anbotoko dama ez dagoen arren,
bere xarma sakon nabaritu dugu,
barrunbeetan hor nonbait egongo da
behor zuri baten itxura hartuta,
guk ondo dakigu magikoa dela
jentil naturalen sinesmen sanoa.
Eguna oskarbi argitu delako,
ikusmirak zinez kilikatu gaitu,
gure idazkiak laga dizkiogu,
joango garenean lasaiki lei ditzan,
amildegi latza berriz zain daukagu,
bertatik hamaika lagun amildu da,
mesedez, erantzun iezaguzu Mari,
herria ganoraz eratu dezagun.
2019ko otsailaren 10ean
GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Mari zeharkatzen goia dakusagu
sua jaurtiz lau zaldiko gurditik
Zabalaundin gaude beregaz batzeko,
aholku zuzenak jasotzeko asmoz,
zelai ederrean leunki pausatu da,
urdinez jantzita ortzia dirudi,
agurtu ondoren besarkatu gaitu,
begiak kliskatuz hauxe esan digu:
Euskaraz mintzatu, auzolana landu,
Ama-Lur maitatu apain iraun dezan,
klase sozialak zentzuz ezereztu
biztanle guztiak “gu” izan zaitezten.,
bakea hel dadin matxismoa galdu,
feminismoaren lurra ongarritu,
gereziak mardul lilitu daitezen,
espetxeak behingoz hustu itzazue.
Udaberrian maitasunak laztan gaitzala
Maitasuna kantuz datorrenean,
udaberria esnatzen da,
eguna poliki hazi ahala
sentimendua ontzen zaizu,
pizkundea nonahi sumatzen duzu
izadiaren barrenean,
ekiaren printzek suspertzen dute
belardi laiotz izoztua,
Ama-Lur onberak gozo, diozku,
“bizitza ari naiz berritzen”.
GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Txorien txortxorrak ederki dira
baso sarrian sinfonia,
pagoen hostoak leun kulunkatuz
paradisua kerizpean,
erreka gardena trumilka dator
bazterrak blaituz emariaz,
zelai lurrintsura hegatzen doaz
erleak eta tximeletak,
haziak ernatzen ari baitira
janzteko larrain emankorra.
Negu gorriaren gau luzeetan
udaberria ametsa da,
borrokak onura ekar diezagun
esperantzaren goiztirian,
desioak noizbait berda daitezen
lurraldearen eremuan,
aldiro argia erregutzen dut
ez gaitezen gal ilunean,
euskal herrietan eskubideak
dasta ditzagun arratsean.
2019ko otsailaren 10ean
GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Isolamendura ez da iritsi
irrintziaren oihartzuna,
ekaitzaren mende luze darraigu,
ikusi barik ostadarra,
Bilbon ta Baionan batu zarete,
zuekin ziegan pitz gaitezen,
sentituz sakonki askatasuna,
“orain presoak” aldarria,
kemen horri esker udaberrian
samurtasunak laztan gaitzan.
( -
Sekulako une batzuk
Urriak hamazazpi nire oroitzan zaude,
askatasuna zeken kendu zidatelako,
poliziak atxilo eraman baino lehen
izeba Felixaren etxean egon nintzen,
pattal zegoelako lantzean behin nekusan,
nik jakin barik azken laztana eman nion,
ohiko hitz alaiekin maitez agurtu nuen
tamalez sekula ez ikusteko berriro.
Gurasoen etxean polizien artean
amari lehenengo laztana eman nion,
amak lez egundoko pena sentitu nuen,
libre batu ezingo ginatekeelako,
gure aitxa zaharra ohean zegoenez,
ez zen une horretan egoeraz jabetu,
amaren abaildurak asaldatu ninduen,
torturen terrorea islatzen zuelako.
2019ko otsailaren 17an
GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Egun mingarri latzak gogoan izateaz gain,
zigorraldia dakit amaitzen hasi dela,
etorkizuna zentzuz antolatzen dihardut,
nire zain daudenekin irteera prestatzen,
egun berezi hori maiz iruditzen baitut,
Eibarren askeago biziko naizelako,
nik nor dut lehenbizi atetik ikusiko?
Galdera noizean behin ohean pil-pil dagit.
Urriaren hamaikan urduri irtengo naiz,
aspalditik ziegetan lo egin dudalako,
begiak hunkituta nahita itxiko ditut,
ferekatzeko baitan joan ziren hurkoak,
urtetako malkoak zor dizkizuedanez,
irria loratuta zuekin batuko naiz,
atseginez fotoak atera bezain azkar,
ariman daudenekin herrira joango gara.
Alkoholari.
Drogarik hedatuenari
Aizu edanean zaizu
gibela gaixotuko,
ibilera trakestuko,
burua erotuko,
etxean giroa oso
duzu izorratuko,
lagun minek nazkatuta
zaituzte ukatuko.Traba itzela daukagu
alkohol latzarekin,
ezin da landu askapen
borroka ronarekin,
kide asko galdu dugu
keriaren garrekin,
gugandik gazte joan ziren
eritasun txarrekin.
Maiz gaupasak egin eta
gero nintzen tristatzen,
egun eder bat ergelki
nuelako haizatzen,
gauero maiteminduta
bainintzen ateratzen,
tamalez, ez nuen inor
edanda kitzikatzen.
GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Nahiz mozkortzen nintzenean
nik ez nuen laidotzen,
neure aurpegi sanoa
gorriz zen mozorrotzen,
gaztetan ia ez zara
atakaz konturatzen,
senak, ordea, ziostan
“txo, has zaitez zentzatzen”.
Zinez, diot, ez naizela
ardoaz kutsatuko,
duintasuna edan barik
dudala dastatuko,
horri esker kate barik
libre naiz hegatuko,
ajerik gabe zurekin
ohean esnatuko.
Zurekin pozarren nago
begirada ortzian,
ardoaren ordez ura
edan dut iturrian,
gustura gaude hiritik
hur gure oasian,
zu eta ni biziguraz
etzanda Akondian.
2019ko otsailaren 17an
GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
Gogoratzen naiz zer ginen
ni eta alkohola,
geurea zelako ziega
presoarentzat nola,
zuk hautsi zenidan neukan
irrikaren oskola,
orain zure zoriona
da zaidana axola.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Astero pintxo-potean
gabiltza tabernetan,
alkohol barik hobea
dela, diot benetan,
biok sarri genegien
lehen eguaztenetan,
noizbait hasi ginenean
gu hartu-emanetan.
Sebas Etxaniz eta Joseba Arregiri.
Kide zaharrei
Sebas Elgoibartik tak joan zinenetik,
nahitaez gorriak ikusi dituzu,
Espainian herrak agintzen duenez,
zahartasunean barruan darraizu,
hamazazpi urte espezainen mende
bengantza usainduz eskubidetik at,
zaintzako epaile krudel hipokritak
autoetan nahita adarra jo zaitu.
Deserriko zoru goibel lehorrean
samurtasunaren zirria ihintza,
ataka itzelaz kideak galduta
goizero zirraraz oroitzen dituzu,
laztan kuttunaren ohiko presentziaz
ziega oasia iruditzen zaizu,
zapalkuntzak sarri banandu zaituzte,
maitasunak, berriz, pilpiraka batu.
2019ko otsailaren 24an
GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Zu, Joseba legez eredu aratza,
goiari kemenez eutsi diozue,
herriaren alde zintzoki jardunda
ebatzi zuzena hobetsi duzue,
euskal herrietan hamaika desio,
Elgoibar, Oñati... ametsen itua,
ilargia kate barik miresteko
Karakate, Aloña... tontorretatik,
Gaztetan moduan bidean zaudete,
askatasunera tente iristeko,
aldapa pikoa ia zelaituta,
zuek lez, xedeak dir-dir zain dauzkagu,
gerora zuekin elkartu nahi nuke,
zuen duintasuna mintzatuz dastatu,
konpromisoaren muina zaretenez,
eremu librean ernatuko gara.
(
“Orain Presoak” manifen eguna
Urtarrilak hamabi enaren eguna
tximistaren pare ia igaro da,
ikustaldirik gabe hegan aritu naiz,
sorkuntzak ehuntzen, gutunak idazten,
arrastian giharrak gogoz landu ditut.
Baionan lez, Bilbo gertu nabarituz,
afaldu eta gero kirioak dantzan
kideei deitu diet mintzatzeko
Baionan eta Bilbon lurreratu gara,
gaurko desioez jabetu gaitezen,
gogoan izateaz gain, hurreko minak,
eurekin bizitzen segitzen duzue,
xedea euren nahiak obratzea baita,
jendarte hobea eraiki dezagun,
giza eskubideak zolan sustraituta
herrian zauriak orbaindu daitezen.
2019ko otsailaren 24an
GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Telebistan ez dute Baiona aipatu,
Kordoban egonda halako hamaika,
igandean bederen emaitza jakin dut,
“manifa itzelak”, telefonoz entzun,
lo kuluxkan garbiki ikusi zaituztet,
gutar atseginak Bilbon ta Baionan,
iheslariak pozik iruditu ditut,
plazetan harrera zirraragarriak.
“Orain Presoak”, dio, pankarta txukunak,
nire oharmena berenganatu du,
beti legez kemenez aritu zarete,
gatazka dezagun demokratizatu,
gorrotoari galga ezar diezaiogun
indar metaketa sendo altxatuta,
gizatasuna naro blaituz bihotzetan
Taupadek herrira eraman gaitzaten.
Gara eta Berria gara
Garzon epaileak Eginen sartuta
Aznarren asmo makurra bete zuen,
egoitza nahita galtzen laga zutenez,
ondarea ezereza baino ez da,
gero biek Gara zorpetuko zuten,
Egin-en zorra gezurrekin jarrita.
Izan edo ez izan gure auzia,
Gararik gabe nekez izango gara,
Eginen errautsetatik gorpuztu zen,
akzionistek adoreari esker,
ez gintezen ito estatuen mende,
nortasun askatzaileak iraun zezan.
Euskaldunen Egunkaria orobat,
Aznarren erasoak hilduko zuen,
torturaren kiratsa hedatuko zen,
Berria herrian mardul hozituko,
“euskal prentsa tinko defenda dezagun!”,
orduko manifetako irrintzia.
2019ko martxoaren 3an
GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Gararen bizitza ez dadin itzali
elkartasuna lehen adina bildu,
auzolanean jatorki uztartuta
aurre eginez faxisten bengantzari,
bortxaren kriminalek jakin dezaten,
Gara izango garela gaur lez bihar.
Gara eta Berriaz zoriontsuak
arima ederkiro elikatuta,
ziegan altxor preziatuenak mahaian
hurkoen postalak zein gutunak beste,
mundua erakusten digutelako,
zazpi herrialdeen aniztasuna.
Gara eta Berria gazteak gara,
konpromisoa eta zintzotasuna,
gazteen jakin-nahia asetzen dugu,
herritarren kontzientzia kitzikatzen,
gure xederik behinena pizkundea,
herri librean euskaraz bizitzea.
Ireneri.
Elkartasunari
Irene, Mari bezain
naturala zara,
uda dakarkidazu
neguan ziegara,
zure irriak dauka
ihintzaren kara,
ahotsak, berriz, gure
kantuen zirrara.Aspaldi ezagutu
zenuen kartzela,
kidekoek dizute
eskertu epela,
zuretzat maitatzea
ohi da erregela,
aise gaindu dezagun
ataka krudela.
Zoriona da zure
xarma arnastea,
geroa hola lasai
prestatzen hastea,
esperantza lortu dut
txukun marraztea,
zurekin hainbat damu
zikin araztea.
GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Zurekin aurre egin
diot estresari,
hurkoekin adina
zigor demasari,
sarri pozik diotsot
zain dagoenari,
oro sentiera den
musa kuttunari.
Leunki naramazunez
txortxorren ortura,
oinazea egiten
ohi zait bizigura,
zurekin infernutik
heldu naiz zerura,
esparrutik bertsotan
gure eremura.
Ataramiñe denez
haritzaren zura,
zuk beste asetu dut
gogoan azkura,
batera joan ginenez
sorkuntzen zorura
zeuri esker hasiko
nuen abentura.
GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
Zure eguzkiak nau
goizero esnatzen,
ametsak dizkidazu
erruz elikatzen,
atsegina musu-truk
didazu opatzen,
habiara bueltatu
nadin hegaldatzen.Lokabe pausatu naiz
zure oasian,
mortua ahazteko
arrats oskorrian,
Arraten gaude gutar
minekin zelaian,
kartzelarik gabeko
lehen ilargian.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
2019ko martxoaren 3an
( Jesus Mariri;
( Oierri... Josu gogoan
Josuk, Jesus Marik, Oierrek... Kartzelak
hiltzen duela guk adina zekiten,
minbizia ez delako zoritxarra,
bizimodu gaitzaren emaitza baizik,
estresa gure etsai makurrena da,
esparruan noizean behingo zartada.
Osasun zainketa espezainen mende
hormak arauak izkiriatzen ditu,
ziegan nahitaez mamuekin borrokan,
etsipena eta herra sufrituta,
“Bengantza” irmoki begira daukazu
txarrantxaren arantzetan kokatuta.
Barruaren barruan arreta urriz
ohartzeke lur jota egon zaitezke,
ospitalera joateko ahal barik
denboraren ezpata buru gainean,
sentierak aldiro ozen, diosku,
“berehala kide gaixoak etxera”.
- Oier Gomez; Jesus Mari Maiezkurrena; Josu Retolaza Loidi.
2019ko martxoaren 10ean
GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Enegarren gau luzea igarota,
eguna berriro ilun argituta,
kidekoen xarma nabaritzen duzu
euren adore itzela arnastuta,
tamalez sasidi latza ezagututa
goiari eusteak kimera dirudi.
Josu, Jesus Mari, Oier... zendu zineten
hurreko minen ferekak gozatuta,
ortzia ongarritu zenutelako,
zuen izarrak ñirñirka dakuskigu,
estatuen zutoina bortxa den arren,
txingorra ihintza bihurtuko dugu.
Aizue, kartzela geurean galduta,
plazetan ospatzeko batuko gara,
gurekin zaudetenez diotsuegu,
laminen errekatxoa zaretela,
bake zuzenarena izango dela,
zuekin dastatuko dugun zirrara
Gure bertso-ontziaren bidaia
Bertso-ontzi aspaldi
zinen abiatu,
barnean niezazun
sorkuntza pausatu,
nahiz zuk itsasbidea
zenuen hautatu,
kai baten zintuztenez
luze ainguratu,
Kordobara kostata
zara ailegatu.
GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Debatik hel dadila
Eibarra kresala,
hemen izan dezadan
sortzeko ahala,
bertso-ontzian gaindi
dezagun tamala,
mastan trebe jarriko
dut haize-oihala,
gure lurra delako
xede ideala.
Bertso-ontziarena
ideia zoroa,
musen arrantza izan
dadila naroa,
aurki dezala gure
artean giroa,
oro kai bakoitzean
harrera beroa,
pitz dadin utopia
galdu zen uroa.Bertso-ontziak lema
dauka berdekara,
neurri kolosala
brankatik popara,
bertsotan hel gaitezen
kantari plazara,
zuzen gida dezagun
bengantzatik hara,
itsasoak entzungo
du gure algara.
GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
Bertso-ontzia bare
itsaso handian,
ilargi betea ta
izarrak ortzian,
amets onenak daude
Kantauri bizian,
lurralde miresgarri
bezain pozgarrian,
txontak lez bizitzeko
oasi txikian.
2019ko martxoaren 10ean
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Bertso-ontzia eror
daitezen murruak,
gorri diezazkigun
hegoak musuak,
hondartzan laga gaitzan
azken olatuak,
leunki senti ditzagun
hurkoen eskuak,
libre goza gauean
hontzaren uluak.
Bi enaren historia polita
Enarak airean trebeki biraka
ezarri zizkieten eraztunekin,
arrak eta emeak inguru garbian
habia iaz legez atondu dute,
Monroviara urrian hegan joan ziren,
martxoan Afrikatik onik itzuli,
txori askorekin topo egin arren
harremanari bikain eutsi diote.
Zalantzarik gabe zentzu naturalak
bertan berriz batzeko gidatu ditu,
udaberriaren txera baitira,
arrasti epelen iragarpena,
Muxikan bi urtaro egongo dira
Etxebarrieta baserri sendoan,
gosea eltxoekin asetzen dute
txoko seguruan onura sumatzen.
2019ko martxoaren 10ean
GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Txorikumeek arrautzak kraskatuta
unerik magikoena gertatu da,
urteroko pizkunde zoragarriak
Urdaibaiko izadia suspertu du,
aurreko belaunaldiek bezalatsu,
espeziearen norma bete dute,
bikoteak ehizatzeari ekin dio,
habian dauden altxorrek jan dezaten.
Iraila helduta laster joango dira
Liberiako neguko aterpera,
arren, osasunez itzul daitezela,
bizinahia gogoan senti dezagun,
ingurugiroa ez dadin eskastu,
ikuskizun sorgina eskain diezaguten,
egun oskarbietan ikus ditzagun
harrera eskertuz ortzian dantzatzen.
Mugak gainditu ditzagun
Monarka harroputzek
gintuzten zanpatu,
banderak ezarrita
mugekin banatu,
liberalek geroa
ziguten ukatu,
arbasoen forua
bortxaz lurperatu.Parisek ta Madrilek
gintuzten eskastu,
gerrate zikinetan
nahitaez nahastu,
nortasun naturala
ziguten kakaztu,
tamalez, ia dugu
zer ginen ahaztu.
Euskaraz nahi ditugu
bideak garbitu,
estatuen mugarri
faltsuak gainditu,
solidaritatea
dezagun bizitu,
ongizateaz dadin
herria lilitu.
GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Chauvinistek aiztoak
gintuen zatitu,
gure hartu-emanak
zituzten ahitu,
kulturaren haziak
ditzagun sustraitu,
eremuan fruituak
daitezen hozitu.
Estatuek dutenez
zigorra helduta,
erdibituta bizi
gara epelduta,
kinka gaitzak ez gaitzan
laga erdoilduta,
auzolana bizkortu
dezagun bilduta.
Mugak gura ditugu
jator gurutzatu,
mendetako galerak
kemenez osatu,
euskaldunok batera
dezagun kantatu,
aniztasun joria
bihotzez hedatu.
GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
Aturri ta Ebroren
artean ortua,
diaspora zintzoak
bertan du lekua,
era dezagun zuzen
gure gobernua,
berdintasunaz zertu
oasi urtsua.Zazpiak bat josteko
gara prestatuko,
Xahoren maitasunak
gaitu gidatuko,
ikurrina munduan
dugu finkatuko,
joan zirenen xedea
libre ospatuko.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
2019ko martxoaren 17an
( Bruselan gertatu zen I
Bruselan musulmanen auzoan jaio zelako,
jaioterrian nahitaez arrotz sentitzen,
lagunak legez, gaizkile bihurtu zen,
bere patua zinez erabat okertuko,
dirudienez gerora pentsatu zuen
zer egin bizitzari zentzua emateko.
Yihadista izateko hor nonbait prestatu zen
paradisua noizbait irabazteko asmoz,
gaur goizean gorputza zartarazi du
bere gorrotoa krudelki islatu,
Belgikako aireportuan gertatu da,
leherketak arima asko hil ditu.
2019ko martxoaren 24an
GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Sekuritatea baino, hobe hezkuntza,
elkartasunaren zirria armen ordez,
gizatasun dirdaitsua estaltzeko iluna,
ez dadin inor izan, bestea herrian,
auzoetan musu-truk sustatuko dugu
kulturen arteko harreman sanoa.
Herrian giza eskubideak nahi ditugu,
munduan ondasunak zintzo trukatu,
ideologia eskasak gal daitezen
feminismoa naro erein dezagun,
Europan adina, Afrikan, Asian...
ongizatea paradisua izan dadin.
( Bruselan gertatu zen II
Belgika, Siria beste histu da,
Damasko urtetan legez, Brusela gaur,
bortizkeria han piztu genuen
kaltetuta giza eskubideak,
kapitalismoaren mesederako
lurraldea hondoratu diegu.
Estatu Islamiko ahistorikoa
izua nonahi ezartzen ari da,
bere sinesmena zigorra baita,
monoteisten infernu petrala
herra agintean dagoelako,
Ekialde Hurbila hil hurren dago.
Alderatu ez dugun nahi arren,
heriotza bakoitzak, samina dakar,
estatu batzuen harrapakeria
herritar arruntek ordaintzen dute,
feminismoak zabal diezagula
bakera heltzeko bide zuzena.
2019ko martxoaren 24an
GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Gerrak gainditzeko elkartasuna,
mundua ontzeko ahizpatasuna,
ez ditzaten armek umeak erail
herrien arteko harreman zintzoa,
sistemak traba dagi, ordea,
yihadistak trintxera laga dezan.
Europan ez dezagun negarrik egin,
Siria paradisua izan dadin,
Nazio Batuen Erakundeak,
bortxari aurre egin diezaiola,
arma ekoizleak estu hartuta,
gerrateen zio faltsuak lurtuta.
Jaio nintzenetik ikusi ditut
munduan aldiro bonbak lehertzen,
txiroak ergelki txiroen kontra
bankuen fortunak emenda daitezen,
zendu aurretik ikusi nahi nuke
samurtasuna gerra ordezkatzen.
Eguzki amandrea feminista da
Eguzki amandrea negarrez dago,
suzko malkoak isurtzen ari da,
Ama-Lurrak esan diolako,
“eskuindarrak beti legez, oldarka”,
matxisten zeregin printzipala
feministak menderatzea dela,
zuzentza bortxaren alde egoteaz gain,
mundua berriz faxismorantz doala.
Bortxaketari epaile batzuek
harroki abusu deitu diote,
patriarkatza ahul ez dadin,
ez dezan gal aspaldiko boterea,
Ama-Lurrak izarrari eskatu dio,
matxismoa irendu dezala,
ez ditzan giza eskubideak erail,
berdintasunak jendartea berdin dezan.
2019ko martxoaren 24an
HAMAIKA
GURE MEMORIA,
DESIO UTOPIARAKO
GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Francok, Hitlerrek, Mussolinik...
ordezko basatiak dituzte,
Bolsonaro, Trump, Casado, Salvini...
ahoberoak beste izuaren zaldunak dira,
matxista homofoboak izateaz gain,
migratzaileen etsai ankerrenak,
historia maiz errepikatzen da
asaben bizipenak ahaztuta,
Eguzkiak armak urtuko ditu,
faxisten garun ustelak kiskaliko,
bakea behingoz dasta dezagun,
udaberrian bizi gaitezen,
guk elkartasuna sustatuko dugu,
auzolanean pobrezia gainduko,
patriarkatzak desager daitezen,
bizitza feminista izan dadin.
(
Bigarren greba feminista
Ama-Lurrak egin du
greba feminista,
edonon itzal dadin
faxisten tximista,
kemenez bezatzeko
kalean matxista,
eskolan erauzteko
hezkuntza sexista.Greba iaz lez, denez,
txit aurrerakoia,
leku barik geratu
da atzerakoia,
matxisten botereak
gaur dirudi lohia,
norma patriarkalak
zio barik ohia.
Berdintasun sanoa
zinez da xedea,
elkartasun erabat
joria legea,
feminismoak dauka
gozoa elea,
sentimendu zintzoen
belardi hezea.
HAMAIKA
GURE MEMORIA,
DESIO UTOPIARAKO
GURE HISTORIA
IBON
IBON
MUÑOA
MUÑOAARIZMENDIARRIETA
ARIZMENDIARRIETA
Greba, behingoz lurrundu
dadin pobrezia,
emakumeak duen
jasaten gezia,
egunaren lurrina
denez gerezia,
matxistak sentitzen du
orain ahulezia.
Lana izan dadila
auzolan leiala,
parekidetasunak
lor dezan ahala,
ekonomia izan
dadin naturala,
gizon ta emakume
lokabeen sala.
Greba feminista da
dotore amaitu,
plazetan oro dira
bihotzak hunkitu,
gizon zikinak krakak
ditzala garbitu,
matxismoak geurean
ditzagun gainditu.
2019ko martxoaren 31an
GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
Feminista gazte, ta
helduak batera,
amantal aratz duinak
balkoira atera,
arimak joan gaitezen
brau ongizatera,
matxista bortitz barik
masustak jatera.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Martxoaren zortzian
kolore morea,
emakumeak goza
dezan ohorea,
manifak izan dira
bagak ta marea,
feminismoak darrai
ehuntzen sarea.
Venezuela bolivartarrari
Venezuela, Simon Bolivar eta harrera,
euskaldun askoren bigarren aberria,
klase diferentziak aspaldi sustatuta
lurralde aberatsa herritar txiroekin,
kapitalisten menpe hogeigarren mendean
Chavezekin ongizatea hasi zen arte.
Yankien mehatxua gerraren oihartzuna,
petrolio kupelak berekoien ituan,
Madurorena diktadura dela, diote,
Guaidoren errepika ekaitza lehertzeko,
Trump, Bolsonaro, Duque.... Sasi-demokratek,
titere hantustea inposatu nahi dute.
Venezuelari beha eskuma eta ezkerra
era ezberdinean adostasunik gabe,
eskuindarrak bortizkeria piztu gura du,
ezkertiarrak elkartasuna zintzo erein,
hainbat venezuelar geurean oldartu arren,
bolivartarren egia kontatzen ari gara.
2019ko martxoaren 31an
GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Simon, gaizkia erauzteko borrokatu zen,
inperioa erpe barik laga zuen,
Maduro eredua praktikatzen ari da,
berdintasunak jendartea onera dezan,
auzolanaz bakea errotzeko munduan,
patriarken normak bidaltzeko pikutara.
Aurkariek estatu kolpea zertu dute,
ez dutela atsedenik hartuko dirudi,
gezurra, sator-lana... faxisten tresnak dira,
Ameriketan zoritxarrez ondo dakite,
Venezuela bertakoena izan dadila,
eskuzabala eta muga barik askea.
Uruguaik eta Mexikok berba egin dute
bitartekaritzaren makila eskaintzeko,
ez daitezen odolez blaitu auzo xumeak,
Trumpek ez dezan petrolioa harrapatu,
Venezuela pobreziarik gabe izan dadin
Orinoco ibaia bezain zoragarria.
Hil zen lagun bati
Burmuinean esnatu
zelako txirtxila,
zentzuak zirudien
tarteka girgila,
nahiz hartu-emanetan
zu zinen abila,
geroztik izan ziren
pilulak makila,
bizitza bilakatu
zitzaizun arraila.
GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
You have read 1 text from バスク literature.
次へ - Gure memoria, gure historia - 7
- パーツ
- Gure memoria, gure historia - 1各行は、最も一般的な単語 1000 個あたりの単語の割合を表します。合計単語数は 3430 です一意の単語の合計数は 1967 です25.4 の単語が最も一般的な 2000 単語に含まれています39.1 の単語が最も一般的な 5000 語に含まれています46.7 の単語が最も一般的な 8000 単語に含まれています
- Gure memoria, gure historia - 2各行は、最も一般的な単語 1000 個あたりの単語の割合を表します。合計単語数は 3316 です一意の単語の合計数は 1900 です23.7 の単語が最も一般的な 2000 単語に含まれています36.8 の単語が最も一般的な 5000 語に含まれています44.4 の単語が最も一般的な 8000 単語に含まれています
- Gure memoria, gure historia - 3各行は、最も一般的な単語 1000 個あたりの単語の割合を表します。合計単語数は 3382 です一意の単語の合計数は 1932 です24.2 の単語が最も一般的な 2000 単語に含まれています37.6 の単語が最も一般的な 5000 語に含まれています45.5 の単語が最も一般的な 8000 単語に含まれています
- Gure memoria, gure historia - 4各行は、最も一般的な単語 1000 個あたりの単語の割合を表します。合計単語数は 3412 です一意の単語の合計数は 1903 です26.2 の単語が最も一般的な 2000 単語に含まれています39.2 の単語が最も一般的な 5000 語に含まれています47.2 の単語が最も一般的な 8000 単語に含まれています
- Gure memoria, gure historia - 5各行は、最も一般的な単語 1000 個あたりの単語の割合を表します。合計単語数は 3372 です一意の単語の合計数は 1892 です25.0 の単語が最も一般的な 2000 単語に含まれています38.7 の単語が最も一般的な 5000 語に含まれています46.1 の単語が最も一般的な 8000 単語に含まれています
- Gure memoria, gure historia - 6各行は、最も一般的な単語 1000 個あたりの単語の割合を表します。合計単語数は 3319 です一意の単語の合計数は 1970 です22.7 の単語が最も一般的な 2000 単語に含まれています36.7 の単語が最も一般的な 5000 語に含まれています43.7 の単語が最も一般的な 8000 単語に含まれています
- Gure memoria, gure historia - 7各行は、最も一般的な単語 1000 個あたりの単語の割合を表します。合計単語数は 3203 です一意の単語の合計数は 1949 です21.0 の単語が最も一般的な 2000 単語に含まれています34.4 の単語が最も一般的な 5000 語に含まれています41.7 の単語が最も一般的な 8000 単語に含まれています
- Gure memoria, gure historia - 8各行は、最も一般的な単語 1000 個あたりの単語の割合を表します。合計単語数は 1755 です一意の単語の合計数は 1152 です26.9 の単語が最も一般的な 2000 単語に含まれています40.6 の単語が最も一般的な 5000 語に含まれています47.2 の単語が最も一般的な 8000 単語に含まれています