Ama Birjiñaren agertziak - 2
合計単語数は 3928 です
一意の単語の合計数は 1459 です
34.6 の単語が最も一般的な 2000 単語に含まれています
48.0 の単語が最も一般的な 5000 語に含まれています
56.4 の単語が最も一般的な 8000 単語に含まれています
milagro bat eskatu zion bernardatxori. «Emakume ori agertzen den lekuan sasi-arros bat dagola esan didazu», esan zion nexkari; «zuaz bada,
eta agindu zaiozu nere partetik emakume orri,
eliza egitia nai badu, orain bertan sasi-arros ura
loratu dedilla».
Badijua Bernardatxo urrengo goizian goiz
arkaitzera, parrokuaren agindua kunplitzera; jartzen da belauniko errosario santua errezatzen,
millaka personaz inguratua; biño etzitzaion Ama
Birjiña agertu. Triste asko gelditu zen nexka gaixua eta beste ez gutxire bai, eta fedegabe gaixtuak berriz parrez. Badakizute ordu artan zergatik etzen Ama Birjiña agertu? Berak esan zion
gero Bernardatxori; bederatziak aldian juan zen
Bernardatxo berriz ere arkaitzera; belauniko jarri
zen eta laixter zeruetako Erregiña agertu
zitzaion.
Galdetu zion orduan bernardatxok, ia goiz
artan zergatik etzen agertu, eta Ama Birjiñak
erantzun zion aurreko gabian leku artan bertan
biar bezela portatu etziran persona batzuek
aurrian zeudelako etzela agertu. Arkaitz zulo
artan batek biño geiagok gaba pasatzen zuten,
urrengo goizian bernardatxoren aldian egotiagatik, eta ala zeuden bitartian Jaungoikua ofenditu
zuten; eta Ama Birjiñak etzuen agertu nai izandu
aiek aurrian zeuden artian. Baita ere esan zion
orduan Bernardatxok Ama Birjiñari parrokuak
zer esaktzen zuen, eta martiak parra-murritzian
begiratu omen zion; agian etzela milagro arren
biarrik esan naiko zuen; aski zela iturri berri bat
lenago urik etzen lekuan sortua, eta iturri artako
urak egin biar zituen sendatze miragarriak.
Lurdesko gertaeren sona zabaldu zen bazter
guzietara, eta ala alde guzietatik jendia besterik
etzatorren. Erriko arrobi-gizonak ere agertu
zuten Ama Birjiñari zioten naitasuna, jendiarentzat bide bat tiroka arkaitz artian egiñaz.
Asi gaitezen orain milagruen gañian itz egiten; Lurdesko milagruak dira gure denboretan
gauzikan sonatuenak; milagruengatik dijua jen-
dia Lurdesara; Lurdesko milagruakin gure denboretan jendia konbertitzen da. Oraindik etziran
iturriaren sortzetik iru lau egun besterik irago,
eta alde guzietan milagruen gañian itz egiten
zen; egia da jendiak milagrotzat zeuzkala egiazko milagruak etziran gauza asko; biño baitare
egia da ez dirala gertatu diran egiazko milagro
guziak liburuetan eskribitu, ez eta erdiak ere; eta
ori Lurdesko milagruen gañian liburu asko eskribitzen diralarik. Guazen bada milagro batzuek
ekustera.
Istorietan lenbizikua, arrobi-gizon bati gertatu zitzaiona arkitzen da. Bazen Lurdesen gizon
bat Luis Burriet (Bourriette) zeritzana, gizon biartsua, biño ona eta zuzena animako gauzetan;
Jose bere anaiarekin arrobi batian arri ateratzen
aritzen zen. Egun batian, bestien artian sutu
gabe edo ez dakit nola gelditu zen tiro bat; sutu
zen jendia lanian ari zala, eta Luisen anaia Jose
bertan illa erori zen; Luis arri batek arpegian jo
zuen, eta begi bat iya aterian utzi zion.
Luzia izandu zen gaixo-aldia; eta mediku
onen eskuetan ibilli bazen ere, Luisi etzitzaion
egundaño begia ongi gelditu; Luisentzat, begi
ona itxita, arbolak eta personak bat bera ziran.
Irago ziran era onetan ogei bat urte; etorri ziran
Masabiellko gertaerak; Luis, egunian biño egunian gutxiago ekusten zuelako, bere familiari
biar zuena emateko estu samar zebillen; aditzen
du nola Masabiellko arkaitzian milagroz iturri bat
sortu den, eta beriala deiturik bere alabari esaten dio: «Iturri berritik ur pixka bat ekarri zadazu, bada uste dut ur arrekin bustita nere begia
sendatuko dela».
Ekartzen diote ura; oraindik arria zegon,
bada ordu gutxi zen sortu zela; alaz guztiaz ere,
asten da Luis errezatzen eta urakin begi galdua
bustitzen; eta beriala, karraxi bat egiñik, dena
dardaizan jartzen da; pozak au guzia eragin zion;
bada lenago ezer iya ekusten etzuenak, orduan
dena ekusten zuen; orra nola Ama Birjiñak arren
errezu eta kofiantzari erantzun zion.
Biaramonian Burriet Lurdesko kalia barrena
zijuan, eta Dozu (Dozous) zeritzaion Lurdesko
mediku bat igarotzen ekusi zuen; Jaungoikuak
nai izandu zuen, milagrua egiazkua zela jekin
zeiyen. Juan zen laixter aski berarengana eta
esan zion: «Mediku jauna, begia sendatu zait».
— «Bai zera, erantzun zion medikuak; zure begia
egundaño ez da sendatuko». — «Bai, jauna, bai;
ekusi beza; Masabiellen sortu den iturriko urak
sendatu nau». Alderatuta begiratu zion Dozuk:
Luisek begi bat bezin garbia zeukan bestia. Ateratzen du papera bat; eskribitzen ditu itz
batzuek, eta «irakurri zazu» esaten dio Luisi,
begi ona eskuakin itxita. Luisek berialaxe irakurri zuen dena; eta arritua Dozuk, inguruan bildu
zen jendiaren aurrian esan zion: «Zuri bai egiazko milagro bat gertatu zaizula, bada munduan
etzen zure begiarentzat sendagayik». Au bera
esan zuen Vergez zeritzaion beste mediku sonatu batek ere.
Bada Lurdesen beste famili bat Luis Burrietek
biño gauza oraindik arrigarriaguak bere etxian
ekusi dituena. Juan zuen izena senarrak, Kruz
emaztiak; bazuten seme bat Justinoi zeritzaiona,
bi urtekua, eta bere jaiotzatik miñez zegona;
elbarria zelako zutik etzen egoten, eta, oso
argaldua, laixter iltzera zijuan. Egun batian aurra
siaskan zegon. Kruz eserita eta Juan siaska bazterrian; ezagutu zuten aurra iltzera zijuala. Jakindu zuen auzoko Franziska zeritzaion emakume
batek zer gertatzen zen, eta gurasuak poztutzera eta premian zeudenai laguntzera etorri zen.
Gurasuak esan dedan eran ziardutela, asi zen
Franziska aurra iltzen zenian jazteko jantzia
antolatzen. Krutzek, guzia naigabetua, etzekien
zer gertatzen zitzaion, eta burutik egiña bezela
zegon; alako batian altxatzen da, aurra siaskatik
aterata mantalian artzen du, eta laixterka etxetik kanpora dijua, Masabiellko Ama Birjiñak bere
seme maitia sendatuko diola esanaz. «Biño emakumia, nora zuaz, esan zion senarrak; ez dezu
ekusten oraindik il ezpada aurra, zuk ilko duzula?». Biño ama gaixua, ezer entzun ezpalu bezela, bidian diadarka errezatuaz, iturri santura juan
zen; batek biño geiagok esan zuen ura ekusita:
«Burutik egiña dago andre gaixua».
Belaunikatzen da Masabiellko arkaitzaren
aurrian; eta pixka bat errezatuta juaten da iturrira, eta, jende asko begira zegola, ateratzen du
mantaletik bere semia (ez dakit illik edo bizirik),
eta bururaño iturri-bazterrian urez betia zegon
aska batian sartzen du. Zenbat denboran iduki
zuela urian esango zenukete? Gutxienaz ordu
laurden batian, eta ori otz gogorra egiten zuela-
rik; osasun oneko gizon bat iltzeko ez litzake
asko geiagoren biarrik. Biño emakume ark fede
asko zuen; begiak zabal zabalik zituela, denbora
guzian aurrari begira egondu zen; eta azkenian,
iduriturik aurra an sendatzia gomeniko etzela
edo ez dakit zergatik, ateratzen du uretik, biltzen
du mantalian, eta an dijua etorri bezela laixterka
etxera. Senarrak, aurra ekusi zuenian, esan zion:
«Ez nizun nik esaten eskuetan ilko zitzaizula?».
Biño ama gaixuak erantzun zion: «Aurra oraindik
bizi da, eta Ama Birjiñak sendatuko du»; eta au
esanik, siaskan jarri zuen bere seme maitia.
Kruz aurraren bazterrian eserita zegon, sendatua noiz ekusiko ote zuen zai, eta , o gauza
miragarria! aurrak esnasia bazuela ezagutu zuen
eta lo zegola; deitzen dio senarrari, eta onek ere
aurra lo dagola dio. «Utzi dezaiogun pakian»,
esan zuten beren artian, ekusiko dugu zer gertatzen den.
Justino gau guzian lo egondu zen bein ere
esnatu gabe, eta Kruz arren bazterrian erne
asko; azkenian urrengo goizian esnatu zen
aurra. Ai zer atsegiña ama gaixuarentzat! Koloriak ondu zitzaizkan, eta alde guzietatik senda-
tua zegolako itxura zeukan. «Jaiki egin ani nuke»
esan zuen aurrak bein eta berriz; biño Kruzek
etzion utzi, bada etzuen uste oso sendatua zegola; eta ala egun ura siaskan irago zuen eta urrengo gabare bai; biño bigarren egunian, nola Juan
eta Kruz lanera etxetik atera baiziran, egundaño
zutik norbaiten laguntza gabe egondu etzen aur
ura, berez jeikitzen da, jazten da, eta an dijua
bazter guziak nastuaz etxe guztia barrena;
pensa zenezateke orain zer atsegiña eta zer
poza artuko zuten guraso on aiek etxera etorri
ziradenian, eta nola Maria Birjiñari eskerrak
emango zizkaten.
Aurra azi zen, eta osasun ederrekua ekusi
zuen Lasserrek berak amabost urte zituenian,
eta agian oraindik bizi da; orra zenbat lezaken
Lurdesko Ama Birjiñak.
LENENGO IRAKURGAIAREN
BOSTGARREN SALLA
Beste milagro batzuek;
amabostaldiko azkeneko eguneko agertzia.
Biño esan ditzagun itz gutxiagotan gauzak,
bestela ez dugu egundaño bukatuko. Krozat zeritzan emakume alargun bat gutxieniaz ogei urte
bazen oso gortua zegola, eta Lurdesko ura artuta Jesus batian gorraidia oso kendu zitzaion.
Augusto Bordes aspaldian urguna edo kojua
zen, eta Lurdesko urarekin izterra biguindu ta
zuzendu zitzaion. Benita Kazok (Kazeauz) iru
urte zeramazkien oyian kalentura ta saietseko
miñakin; aberatsa zen, eta dirua pranko atera
zuen sendatziagatik, biño alperrik; medikuak
esan zuten etzaukala zuzenbiderik. Gauzak onatan zeudela biurtu zen Ama Birjiña Lurdeskuarengana; eta beraren laguntzarekin, ur pixka bat
edan ta bañu batzuek artuta, ordu batetik bestera oso sendatua gelditu zen.
Blasa Supenek (Soupenne) begietako miña
zuen; betazalak aunditu eta kanpoko aldera jiraturik, betazaletako illiak erori zitzaizkan, oñazia
pranko sufritu biar zuela. Izandu zen bañuetan
leku batian eta bestian; artu zituen medikuak
eman zizkaten sendagai guziak, biño dena probetxu gabe; azkenian entzun biar izandu zuen
ark ere medikuen aotik «etzeukala erremediorik». Orduan andre gaixua juan zen Ama Birjiña
Lurdeskuarengana; garbitu zituen begiak iturriko
urarekin; eta lenbiziko aldiz ez oso, biño bai
asko sendatu zitzaizkan; bigarren aldian etzitzaion miñaren arrastorik ere gelditu; betazalak
zuzendu zitzaizkan, illiak jaiore bai, eta egundaño ezer izandu ezpalu bezela gelditu zen.
Oraindaño kontatu ditudan sendatze guztiak
Lurdesen bertan gertatu ziran, biño Ama Birjiñaren laguntzak urrutiagore zabaldu ziran; ekusi
dezagun milagro aundi eta eder bat.
Bazen Nay zeritzaion Frantziko erri aundi
batian amabost urteko mutil gazte bat, Enrike
Busket izenarekin. Milla zortzireun da berrogei ta
amaseigarren urtian txarraldi gogor bat izandu
zuen kalentura tifuarraizakin; bizirik gelditu zen,
biño lepuaren eskoiko aldian okabill biño aundiagoko zornia zerion zauir bat gelditu zitzaion.
Pensa gizagajuak zenbat sufrituko zuen. Egin
zituen alegiñak osagille edo mediku sonatu
batek ura sendatziagatik, biño guzia alperrik.
Ekusirik azkenian Enrikek egunian biño egunian okerrago zijuakiola, eta aditurik Lurdesen
gertatzen ziran gauzak, ark ere osasuna Ama
Birjiñari eskatzia pensatu zuen. Biño gizonen
idurian etzegon gizagajua etxetik urrutira ateratzeko; eta ala etzioten gurasuak Lurdesara juaten utzi. Jakiñik orduan Enrikek auzoko emakume bat andik laixter Lurdesara zijuala, esan zion
iturri santuko ur pixka bat ekarri zezaiola. Ala
egin zuen emakume ark; eta Enrikek astiazken
arrats batian, belauniko bere etxeko guziakin
Ama Birjiñari errezaturik, garbitu zuen ur santuakin bere zauir itxusi ura, eta oeratu zen.
Biaramon goizian esnatu zenian, gauza miragarria! etzuen miñaren arrastorikan ere arkitu;
ez zauriturik, ez materirik, ez oñazeririk, etzitzaion ezertxore gelditu. Gizagajuak atsegin ederra artuko zuen.
Milagro au egiazko milagrotzat guziak ezagutu zuten, baita gaixua sendatzen saiatu zen
medikuak berak ere, naiz kristau ona ez izan.
Enrike Laserrek egin zion sendatuari bixita bat;
eta berak dionez, galdera pranko sendaera onen
gañian egin ere bai berari; orain osasun ederrakin ieltserua omen da bere aita bezela. Baño goizian berriz Bernardatxorengana eta Masabiell
aldera.
Guziak Bernardatxoren ondoren zebiltzan zer
esaten zuen aditu nayan, eta guziak beraren
gañian itz egiten zuten. Etxera ere juaten zitzizkan jende asko, batez ere urrutitik zetozenak eta
aberatsak; eta bernardatxo beti miragarria zen.
Naiz jende biartsuak izan, eta bizitzeko estu
aski ibilli, etzuten ez bernardatxok eta ez bere
gurasuak egundaño limosna bat ere artu. Illunabar batian etorri zitzaien kanpotar aberats bat;
Bernardatxori nai zituen galdera guziak egin zizkan; eta azkenian, ekusirik famili arren premia,
ateratzen du bolsa bat urrez betia, eskaintzen
dio nexkari aurrena eta gero bere gurasuai, Bernardatxok artu nai etzuelako; baño ez batek eta
ez bestiak etzuten ezertxore artu, erakutsirik
ederki onela, etzirala Masabiellko gauzak dirua
ateratzeko sortuak, gaixtuak esaten zuten bezela.
Gauzarik aundiena da, orrenbeste onren
artian etzuela Bernardatxok arrokeriaren arrastorik ere sentitzen. Guzien ezpañetan zebillen;
eta Masabiellko arkaitzera zijuanian, ura urrutian
agertu bezin laixter guziak esaten zuten: Badator santa! Badator santa. Gero jendiak erdian
artzen zuen zerutik etorri baitzen bezela, eta
alaz guztiaz ere etzitzaion bestiak arrotu. Zeruko
Erregiñak ontasunez eta umildadez aberasten
zion anima!
Juan zan Bernardatxo bigarren aldiz parrokuarengana, eta esan zion berriz ere nola agertzen zenak nai zuen leku artan eliza bat egitia.
Etzion Peyramalek lenbizi bezela milagrorik
eskatu; konsideratu zuen berak ere lenago ezer
etzen lekuan iturri bat sortu izana aski zela, etzela milagro aundiaguaren biarrik. Juan zen bada
Peyramale Obispo jaunarengana; esan zion zer
gertatzen zen Lurdesen; baño Laurenze Obispo
jaunak arrazoiakin erantzun zion, oraindik pixka
bat itxedon zezala, eta bere edo besteen bitartez
jakin zezala Masabiellen gertatzen zen guzia.
Etzebiltzan onen zentzu Departamentuko
agintari, alkate eta geñrako gobiernuko jaunak;
guziak elakrren antzekuak eta elizari debozio
aundirik etziotenak ziran; eta ala aien partetik
Masabiellko gertaerak laixter aztu biarko zuten.
Egun batian, ez dakigu zergatik, iturri santuaren
inguru guztia soldaduak eta xaldarmak inguratu
zuten, eta denbora aldi batian etziran ez gabez
eta ez egunez andik aldaratu; ez dakigu zeren
beldurra zuten. Onen antzeko aterakaiak ekusiki
ditugu geiago ere.
Esan nuen lenago nola Ama Birjiñak eskatu
zion Bernardatxori, amabost-aldi batian juan
zedilla egunero arkaitzera; baita juango zela
nola onek zeruko Erregiñari agindu zion ere;
eskribitu ditut amabost-aldi artan gertatu ziran
gauzik nabarmenak; eta ala orain itz bi bakarrik
esango ditut azkeneko eguneko gertaeren
gañian.
Goizian goiz aski ogei milla persona gutxienaz bildu ziran iturriaren inguruan. An zeuden
frantzesak, gaztelaniakuak, euskaldunak, Ber-
nardatxo juan biño lenago arkaitzaren aurrian
errezatzen. Agertu zen zorioneko nexka au, eta
guztien ezpañak esan zuten: Ara non datorren
santa! Ara non datorren santa!
Jarri zen Bernardatxo belauniko arkaitzaren
aurrian, eta baita beste guziak ere bakoitza bere
tokian. Ama Birjiñak esan zion Bernardatxori
lenago bezela, edan zezala iturri berriko uretik,
eta jan zezala arkaitzaren oñian zegon belarretik, eta ala egin zuen Bernardatxok; agindu zion
baita ere pekatariengatik erregutu eta penitentzia egin zezala; beste asko gauzare esan zizkan,
biño etzituen Bernardatxok agertu; bera ikusi
zutenak esan zuten da «iru edo lau aldiz belauniko zegon lekutik altxatuta arkaitzarengana
alderatu zela, españak mugitzen zituela, noizian
bein par pixka bat egiten zuela, eta zeruan zegola zirudiela Ama Birjiñakin izketan».
Amabost-aldi sonatu ura ezkerontz etzitzaion
Ama Birjiña bernardatxori ogei ta bat egunian
agertu; etzen juaten ere arkaitzera, zergatik
bazekien Ama Birjiña ekusteko desio aundi bat
sentitzen etzuenian bere barrenian, etzitzaiola
agertzen. Jendia bai, bazijuan egunero millaka ta
millaka naiz bernardatxo ez juan, jartzen ziran
belauniko arkaitzaren aurrian, kandela bedeinkatuak pixtuak eskuan zezkatela, eta antxe egoten ziran errezatzen fede biziarekin; gero iturri
santuan edaten zuten, garbitzen ziran, botilla
eta beste al zituzten ontziak ur santuz beteta
etxera biurtuaz.
Ama Birjiña Martxukuaren egunian sentitu
zuen bernardatxok berriz ere arkaitzera juateko
gogua; juan zen bada goizian goiz aski; belauniko errezatzen jarri zen, eta Ama Birjiña agerture
bai laister. Askotan galdetu zion Bernardatxok
nor zen, baten eta bestien aginduz; biño etzuen
Ama Birjiñak aurren aldian esan nai izandu. Igerri zioten guziak nor zen; biño seguruago egotiagatik, dena fedez eta uste onez beterik esan zion
berriz ere bernardatxok Mariari: «Ai beza, esan
bezait arren nor den». Ama Birjiña, zerutarren
zoriona den par pixka bat ezpañetatik ixuriaz,
begiratu zion, biño etzion ezer erantzun. Bernardatxok bigarren eta irugarren aldiz egin zion galdera bera: «Ai beza, esan bezait arren nor den».
Azkenian bada Ama Birjiñak, bularrian batuak
zeuzkan eskuak graziak zabaltzeko bezela bana-
katurik, begiratu zuen lurrera, zabaldu zituen
ezpain bedeinkatu aiek eta esan zuen: Ni naiz
jatorrizko pekaturik gabeko sortzia, da esatia: Ni
naiz jatorrizko pekatuaren kutsurik gabe sortua.
Itz pozgarriak nexka gaixo arrentzat! Itz pozgarriak benetan katoliko guzientzat, eta batez ere
Aita Santu Pio bederatzigarrenarentzat! Oraindik
lau urte etziran irago, fedeko gauzen artian Ama
Birjiñaren sortze kutsu-gabekuare jarri zuela; eta
ongi egin zuela milagro batekin Jaungoikuak aditzera eman nai izan baitzuen bezela, agertzen
da zeruetako Erregiña eta esaten du, ez «Ni naiz
Jaungoikuaren Ama», edo «pekatarien kaia eta
gode-lekua», edo beste onelako gauzen bat, baizik «Ni naiz Birjiña, jatorrizko pekatuaren kutsurik gabe sortua». Arrazoiakin egun beretik egiazko debozio bat Ama Birjiña Lurdeskuari izandu
zion Aita Santu sonatu ark!
Beste egun batian juan zen Bernardatxo
arkaitzera, jarri zen belauniko gutxienaz amar
milla personaz inguratua, eta beste milagro eder
bat gertatu zen guzien aurrian. Denbora artako
argi asko elizetan bezela Masabiellen ere pixtutzen zituzten, eta esan dedan egun onetan kan-
dela aundi baten onduan belaunikatu zen Bernardatxo.
Ama Birjiña agertu zenian, oi zuen bezela
eskuak Mariarontz jaso zituen; biño esku bat
kandela pixtuaren gañian jarri zuen, edo obeto
esateko, kandalaren gañian gelditu zitzaion; eta
esaten dut gelditu zitzaiola, zergatik Bernardatxok Birjiña agertzen zenian etzuen berak nai
zuena egiten, baizik zeruko indar ark eragiten
ziona. Nola kandela aundia baitzen, garrak indar
aundia zuen, eta beragatik biatzen artetik esku
gañera ateratzen zen, aiziak ara onara zabaltzen
zuela; onelaxe egondu zen Bernardatxo ordu
laurden bat baño geiaguan guzien aurrian. Azkenian, Ama Birjiña ezkutatu zenian, kendu zuen
eskua; biño gauza arrigarria! etzion suak ezer
ere egin, ikuitu ezpalu biño geiago.
Denbora artarako Lurdesko langilliak bide on
bat egin zuten Ama Birjiña agertzen zen lekura;
guzia borondatez eta beren kontura. Baita esolesi bat ere egin zuten, Ama Birjiñaren aurrian jendia geiegi alderatu etzeien.
Aundia zen denbora aietarako jendiaren
debozio edo jaiera Ama Birjiñarekin; eta nola bai-
tzekiten Ama Birjiñak leku artan eliza bat egitia
nai zuela, esolesi barrenera dirua lan ortarako
botatzen asi ziran. Gauza miragarria! Bein baño
geiagotan egondu ziran an lurrian guzien aurrian
milloi bat pezeta biño geiago, milla bider milla
pezeta biño geiago, ori gau eta egun eta guardirik gabe, eta alaz guztiaz ere etzuen iñork ezertxo ere ostu edo lapurtu.
Guazen orain gobiernuko jaunen lotsagabekeriak ekustera. Urte onetako maiatzaren aurrenian, Massy jauna, departamentuko agintaria,
Lurdesen arkitzen zen. Onez edo gaitzez Lurdesko gertaerak oso aienatzia sartu zitzaion buruan;
eta ala, deiturik illaren labian alkatiari eta xaldarmen agintariari, alkatiari agindu zion Bernardatxo preso sartu zezala; eta bestiari, arkaitzeko
esolesia eta onen barrenian zeuden gauza
guziak kendu ta erriko-etxera edo kensejura eraman zitzala. Orra zer diran erlijio eta federik
gabeko gizonen burutaziuak!
Urrengo egunian edo egun berian alkatia
Parrokuari zer gertatzen zen esatera juan zen;
biño Peyramale, guzia aserre santuz betia, altxatzen da eserita dagon lekutik, eta esaten dio
alkatiari: Zer pentsatzen dezute? gauzak onela
egiten dirala? Ez, ez dira gauzak onela egiten. Ni
neroni, besterik ezpada, jarriko naz nexka gaixuaren etxeko atietan; eta bernardatxo preso
aurtu nai duenak, nere gañetik irago biarko du.
Ikaratu zen alkatia, baita Massy-re alkatiak eskribitu ziona irakurri zuenian, eta Bernardatxo
etzuen iñork preso artu.
Etzen au bera gertatu Massabiellen. Jakomet,
xaldarmen agintaria, atera zen bere ordena artu
zuenian etxetik; juan zen batera eta bestera
zaldi baten billa arkaitzeko gauzak ekartzeko;
noizbait biar ta eman zioten bat perratzalle
baten etxian. Juan zen onekin Masabiellara guzia
jendez inguratua; estu aski zebillen gizagajua,
naiz gaixtua izan, bada aundia zen jendiaren
aserria; ez dakit nola bizirik gelditu zen egun
artan. Bildu zituen arkaitzeko kandela, imajiñ,
diru eta beste gauza guziak; aizkora batekin
urratu ta puskatu zuen esolesia, etzuen ezer ere
bere tokian utzi. Jaungoikuak eta Ama Birjiñak
barkatu dezaiotela!
Ekusirik Massy jaunak Bernardatxo preso
artzeko modurik eztela; «beste bide batetik
nijuan» esan zuen bere artian. Deitu zion kimiko
edo uren kalidadiak esamiñatzen zekien jakintsu
bati; eta eskupetik zerbait emanaz, esan zion:
«Esamiñatu zazu Masabiellko ur ori; eta jarri
zazu eskrituran ez dirala milagrozkuak ur orrekin
egin diran sendatziak; bere izatez duela ur orrek
sendatzeko birtute edo indar ori». Alaxe egin
zuen Latur de Tri zeritzaion jakintsu ark; orra
nola gertatzen diran gauzak.
Zabaldu zen alde guzietara beraren eskritura, baño laixter ezagutu zuten denak zer gertatzen zen, eta asi ziran guziak «esamiñ falso bat
egin zen ezkero, egiazko bat ere egin zedilla»
esaten.
A Massy gizagajua! Zeñen ederki zerorrek
zabaldutako sarian arrapatua gelditu ziñan!
Bildu ziran bada egun batian Ayuntamentuko
jaunak; eta eskatu zioten alkatiari, erriko jendiaren izenian, «deitu zezaiola kontzientzi garbiko
esamiñatzalle jakintxuren bati, eta erriaren kontura esamiñatu zezala zuzen ur ark Latru de Trik
esan zuen birtuterik berez bazuen edo ez». Alkatiak begiratu zuen alde batera eta bestera; eta
jakiñik Tolosa Frantzikuan bazela eskatzen ziran
kondizioetako gizon bat, deituta agindu zion uraren esamiña egin zezala.
Gizon onen izena Filol zen, egiaz jakintsua,
eta gañera maisua jakinduri ontan. Egin zuen
egun gutxiren buruan uraren esamiña, eta ara
beste asko gauzen artian zer esaten zuen: «Lurdesko arkaitzeko iturriko ura, edateko ur ona eta
kare-arria duten mendietako uren antzekua da.
Ur ori artuta gertatu diran sendatze miragarriak
ezin litezke esplikatu oraindaño gizonak dakigunakin, ur orren kalidadien bitartez. Ur orrek ez
du bere izatez osasuna eman lezaken kalidaderik».
«Tolosa (Frantzikuan), Aguztuaren zazpian,
1858.
Filhol».
LENBIZIKO IRAKURGAIAREN
SEIGARREN SALLA
Beste milagro batzuek;
gobiernuko jaunen burutaziuak;
Bernardatxoren lenbiziko komuniua.
Oraindaño ikusi ditugun Lurdesko sendatze
guziak derrepentekuak izandu dira; ikusi dezagun orain pixkaban pixkaban egiña. Gez deritzan
Lurdes ondoko erri txiki batian bazen zazpi urteko mutiko bat, Lasbarell deitzen ziotena.
Konkoxua jaio zen gizagajua, konkor aundi
bat aurrian eta beste bat atzian zituela; etzen
bein ere zutik ibilli, izterrak ere indarrik gabe eta
iya igartuak zituelako; eta guraso gaxuak entzun
biar izandu zuten erriko medikuaren aotik «aur
arrentzat etzela sendatzerik».
Gauzak onela ziardutela, jakindu zuten Lurdesen zer gertatzen zen; ekarri zuten beriala
Lurdesko ura; amabost-aldi batian garbitu zuten
aurra urarekin, biño sendatzerik gabe. Etzen
orrengatik guraso aien Ama Birjiñaganako kon-
fiantza aitu; ekarri zuten berriz ere Lurdesko ura,
lenago bezela aurra garbitzen segitzeko, eta
urte artako Ostegun Santu egunian eman zituen
aurrak, iñoren laguntzik gabe, pasuo batzuek;
garbiturik berriz ere egun batian eta bestian, oso
sendatu zen aste gutxiren buruan; guziak arritzen zirala, zutitu zen, ixterrak aragiz jantzi
zitzaizkan, eta ezer iñoiz ere izan ezpalu bezela
gelditu zen. Onen anmtzerasendatu ziran beste
batzuek ere denbora berian.
Lurdestik legua batera, Lubaxa (Loubajac)
izena duen erri batian bazen emakume bat emezortzi illabetian ezertarako izandu etzena. Bein
batian ezkurra biltzen ari zela, aritz gañetik erorita eskoiko besua oso atera zitzaion eta gañera
eskumuturra. Besua eta eskua bere lekuan jarri
zizkaten; biño, ez dakit nola, eskuko lenbiziko iru
biatzak igartuak bezela mugitzen etzirala gelditu
zitzaizkan. Andre gaixua etzen ezertarako
gauza: ez josteko, ez galtzerdia egiteko, ez
zelaiarako.
Gau batian esnatu zen bat-batian, eta Lurdesera juan biar zuela buruan sartu zitzaion, an
sendatuko zela. Jaikitzen da, esnatzen ditu
semietatik bi, eta goizeko iruetan bidiari ekin
zion. Sartu zen Lurdesen, ikusi zuen Bernardatxo; belaunikatu zen gero Masabillera juanta,
bere bi semiak aldamenian zituela. Bukatu zuenian errezua, alderatu zen iturrira, busti zuen
urian eskua, eta bat batian biatzak bigundu
zitzaizkan, egundaño ezer izan ezpalu bezela
gelditurik.
Mariana Garro zeritzaion emakume bati amar
egun biño gutxiaguan arpegia sendatu zitzaion
Masabiellko urarekin garbituaz; min-bizia zuen,
eta arpegi guzia artzen zion.
Beste emakume bati burutik oñetaraño gorputzaren alderdi bat dena gogortu zitzaion; biño
Lurdesko uretik baso bat edanta bat-batian sendatua gelditu zen.
Gobiernuko jaunak denbora ontan ere lenago
bezela Lurdesko gertaerak nola aztu-aziko zituzten pentsatzen ziarduten. Gauza jakiña da
Massy, Jakomet, alkatia eta gañerako oen antzekuak aitzakiren baten ondoren zebiltzala arkaitzera zijuan jendiari kastigu on bat emateko, zergatik ekusten zuten jendia atzendu-azitzeko au
zela modurik onena.
Gau batian, ez dakigu nork, biño jendiak zionez gobiernuko jaun ok berak edo oen antzekuak, iturri santuko kañuak eta kandaburuak
purrukatu zituzten, ura artzeko zegon ontziare
loiez eta larriz beterik. Asko minberetu zen jendia jakindu zenian urrengo egunian zer gertatzen zen; biño, Jaunari eskerrak, etzuen okerrik
egin, eta alkatiaren aginduz berriz ere konpondu
zuten iturria.
Ekusirik Massy jaunak ordurañoko burutaziuak gaizki atera zitzaizkala, ikasi zuen gauzak
obekiago pentsatzen eta arrazoiaren antz pixka
batekin badere egiten. Zer egin pentsatzen zebillela, egun batian bururatu zitzaion Masabiellko
arkaitz aiek guziak erri-lurrak zirala, eta beragatik lur aietan alkatiak agintzen zuela, eta eta
edozeñen kontra nai zuen guzia egin zezakela.
Etzune Massyk geiagoren biarrik izandu; alkatiari berialaxe agindu zion eman zezala onako
bando au:
«Lurdesko alkatiak,
»bere agintarietatik etorri zaizkan erakuskintzak ekusita onduan, erlijioko gauzetan eta
guzien osasunian Masabiellen errezatuaz eta
ango ura edanaz okerrik gertatu ez deiyen,
»eta ur orrek beste bañu-etxietan izaten
diran ur-sendagaiaren antzekua dirudielako, eta
orrelako urik gobiernuaren baimenik gabe edan
ezin dedillalako, agindu du
»galerazia gelditzen dela esantako iturritik
ura artzia;
»baita ere Masabiellko ur-bazterreko errilurrian sartzia;
»itxi dedilla esolez eta olez arkaitzarako
sarrera;
»jarri ditezela esola batzuek abisu onekin:
ezin liteke sartu iñor erri-lur ontan;
»bandu onen kontra zerbait egiten duena,
kastigatua izango dela;
»proestu edo alguazillen agintaria, xandarmak, mendi-guardak eta Ayuntamentuko jaunak
emen agintzen dena egin deiyen enkargatuak
gelditzen dirala».
Kosta zitzaion alkatiari pixka bat bando au
ematia; biño azkenian, alkatetza ez galtziagatik,
egin zuen bere agintariak erakusten zion guzia.
Jarri zuten bandua kale-kantoi guzietan, tronpe-
ta soñuarekin denai aditzera emanta onduan;
itxi zuten olez iturriko bidia; jarri zituzten letriuak
inguruan, eta bete zituzten ez gabnez eta ez
egunez kentzen etziran armadun jendez bazter
guziak. Alaz guziaz ere etzuen jendiak iturri santura juatia utzi; bost pezeta zen multa sartzen
zenarentzat, eta asko lenbizi zegon xandarmari
bost pezeta emanta, presko asko iturrira juaten
ziran.
Aundia zen jendiaren minberetasuna eta aserria; guziak gertaera oon gañian itz egiten zuten,
eta iru lau aldiz gabez juanta bota zituzten errekara arrapatu zituzten ol eta esola guziak, onela
iturriko bidia garbituaz. Beste asko berriz arkaitzaren gañetik jetxita sartzen ziran iturrian,

バスク文献の1テキストを読みました。