Zerura nai duenak - 1

Joseph Mikelestorena

ZERURA NAI DUENAK
AR DEZAKEN
BIDE ERRAZA

Bertsio informatiko honen egilea: J. Urtzelai Lasaga.

Egileari buruzko informazioa:

ZERURA NAI DUENAK
AR DEZAKEN BIDE ERRAZA
DON JOSEPH Mikelestorenak agertua,
BEHAR BEZALA.
Iruñean: Martin Joseph Rada-ren Etxean
ONGI BIZITZEKO MODU LABUR-ERRAZAK

Goiz oroko otoitza
NERE JAUNA, TA Jangoikoa, milla esker, sortu
ninzanetik onara, zure eskutik artu ditudan
ondasun, ta fabore guziak gatik. Zure izenean
nere egun onetako hitz, asmo, gogo, ta lan on
guziak. Indazu Jesusen Bihotzeko amorea gatik
diranak ongi egiteko grazia. (Nai duenak bere
animaren, nai duenak geiena zor dien Purgatoriokoen faboretan ofrezituko ditu.) Jesus maitea,
ez dedilla egun onetan bekatuaren loirik nere

bihotzean sartu: ala eskatzen dizut zure Bihotzeko amorea gatik. Aita gurea, ta Abe Maria, etc.
Guztiz garbia zaran, Jesusen Ama maitea,
lagun zakizkit egun hau garbiró pasatzen. Iru
Abe Maria, etc.
Nerekin zabilzan Aingeru guardiakoa, nere
izeneko, nere debozioko Santu, ea Zeruan arkitzen zarazten guziak, izan zaitezte egun nere
lagunzalle onak. Aita gurea, ta Abe Maria, etc.

GOIZETIK ARRATSERAÑO
egin behar diran, zenbait gauza
Jan otordu, guzietan. Aita gurea, ta Abe
Maria, etc. Jesusen Bihotzeko amore penen izenean.
Ordu-oro Jesusen Ama Birjinari Abe Maria,
etc. Irabazten dira berrogei eguneko induljenziak. Abe Maria esan ondoan, esaten ba-da.
Jesus, maitatzen dut zure Bihotza, eta eskez
nago Birjiña Amari, lagun dakidan orain, ta beti.
Beste berrogei egunekoak irabazten dira
ordu oro, eta noiz-nai esatearekin. Jesus maitea,

zure Bihotzari non nai, ta nion baño geiago Aldareko Sakramentuan zor diodan, amoreari eranzutea gatik, nai nikezu eman nere bihotz oso
osoa.
Al dezun, egunean, enzunen duzu Meza bat.
Ezin bazoazke Elizara, enzungo dituzu gozoz, ta
deseoz egun artan munduan ematen diranak.
Egun oro esain duzu itxekoekin, edo kanpoan
bazabilza, bakarrik, Ama Birjinaren Rosario santua.
Zere Bearri-begiez, zere mingain, ta bihotzaz
idukiko duzu, bekatuz loitu ez ditezen, egun
guzian kontu.
Arratsean etzin baño, len ekusiko duzu, zertan, edo nola pasatu dezun eguna: arkitzen baduzu, zenbait gauzetan utsegin dezula, eskatuko
diozu Jainkoari barkazioa, eta esain dezu Akto
Kontriziozkoa gisa onetan.

KONTRIZIOA
Nere Jesu-Kristo Jauna, Jainko, ta Gizon egiazkoa, nere Kriadore, ta Redentorea zeren ona

zaran, ta maite zaitudan gauza guzien gañean,
damu dut zu ofendituaz: nai ditut konfesatu nere
bekatu guziak, beren okasio, ta bide gastoekin,
zure grazia, edo lagunzarekin batean.
Au esan, edo egin ondoan, eskatuko diozu
Birjiña Amari iru Abe Mariarekin, gaua pasatzeko, deusetan utsegin bage, gorde zaitzala Jesusen Bihotzean: ta bihotz-onen amoreak gatik
esain duzu, Aita gurea, ta Abe Maria, etc.

GAÑERAKO DENBORAN
egin behar diranak
Etzaitzu hasterik joain, baruren bat, edo zerbait mortifikazio egin bage. Konfesatuko zara
haste oro, amabostetik amabostera, ogeiean,
bein, edo beranduenean illetik illera.
Ez dezazula jai-igandeetan Meza nagusira
joan bage utzi. Ez dezazula bezperetara falta, ez
ta Rosario santu, edo beste edozein deboziozko
lan, edo obretara ere.
Egun oitan irakurriko dezu zerbait, edo leituko libru onen batean. Irakurzen ez pa-dakizu, ira-

kur-zalleren bati ori zure aitziñean eragiñen
diozu.
Egizu urteoro urteko Konfesio jenerala.
Okasio gaisto etatik iges egiteko, etsaiaren,
ta aragiaren tentazioak garaizeko, ta mundu
eroa oiñ pean erabilzeko, ekarriko duzu noizean
bein zere gogora, zure bizitza, ta egunak laburrak dirala: zure bizitzan egiten dezun guziaz, il
bezain laster, eman behar diozula, deus gordeko
etzaion Jainkoari kontu esta, eta arrigarria, ta
kontu au ongi ematen
Ez-pa-dezu, beharko duzula, Jainkoa Jainko
den artean, edo beti egosten, ta erretzen egon
infernuan.
Edertasun, ondasunak
lurra bere gauzekin,
eriotzak uzten ditu
urraturik ortzekin.
Kontu andi, kontu gogor,
bekatuen kontua,
ni zu emateko nago,
ez non dakit, ez nola.

Kontu hau pasatuko da
gutiren aitziñean;
bigarren izugarria
munduaren aurrean.
Non zabilza, zertako da
anbat bekatu itsusi?
Asko da bat, Infernuan
erretzeko zu beti.
Zure begi loi zikiñak
Egoin dira lerturik,
zure zain, eta zure ezurrak,
su, ta gar biurturik.
Suzko lanzez belarriak,
bihotza ilzez josirik,
sabela idukiko dezu
pozoi, ta azufre egiñik.
Beti tiratuko dizu
Dragoiak mingañetik:
arrak eroriko dira
buru-gorputz guzitik.

Ango suak, ango garrak
edain dituzu beti:
milla suge, zapo dira
mai artako janari.
Odol muñak irakiten,
ezur zañak urturik,
aragi guzia egoin da
ikatz egin, ta errerik.
Otso tzarrak, bas-urdeak
an ortzak zorrozturik,
erabillkor zaituzte
urratu, ta lerturik.

KONFESATU BAÑO LEN
egin behar diran gauzak
Lenbizikoa: bekatuen kontua ongi ateratzea.
Bigarrena bekatuen gañean ziñezko damu, ta
urrikimentua artzea, zeren diran Jainko guztiz
mitagarri baten kontra egiñak, edo zeren eskua

ematen dioten, Jainkoari, Zerua kendu, ta Infernuan beti erretzen idukitzeko, oriek egiten dituena. Irugarrena: ez berriz bekatuetara itzulzeko,
ta bekatuen okasio gaistoetatik iges egiteko,
egiazko asmo, edo propositu sendo bat artzea.
Konfesatzera zoazenean ongi begira zazu,
zertara zoazen, ta nórekin hitz egitera. Aserretua
dadukazun, Jainko andiarekin bakeak egitera
zoaz.
Bere lekuan, ta bere esku guziarekin dadukan Konfesore Jaunarekin hitz egitera zoaz. Hitz
egiozu, bada, begi-bihotz humillekin. Ez diezagozula deus ere gorde; guzia dakien Jainkoa begira
dago, osoro erraten ba-dituzu zere obenak, eta
bihotza damuz, ta proposituz betea dadukazula,
guzi guziak barkatzeko, bere hume maite zu egiteko, graziaz, edo doaiez betetzeko, bekatuarekin galdu dituzun ondasun, edo merezimentu
guziak itzultzeko, ta sekulan aserretu ez palitzaitzu bezain, zurekin adiskide gelditzeko. Baña
erran behar den gauzarík, gordetzen badiozu,
leneko bekatu guziekin, ta egiten duzun konfesio
gaistoaren kate izugarri batekin loturik utziko

zaitu, ta len baño eserreago geldituko da zurekin.
Ongi artzen den absoluzioak berekin dakartzi, Kristo Jaunak gugatik isuri Zuen, odolaren
merezimentuak. Merezimentu oriekin, iturrian
ongi beraturikako oiala baño, obeki garbitzen da,
behar bezala konfesatzen denaren anima. Konfesatzera zoazenean, egizu kontu, Kristo Jauna ill
zen Kalbario Santura zoazela, an eman zuen odol
guzia, edo odolaren balioa zere bihotzean artzera, ta dituzun, animako loi guziak kenzera.

KONFESOREAREN OÑETARA
BAÑO LEN
erran behar den, otoitza
Ah, nere Jainko maitea, badakizu, bai, zein
gaistoa nazan ni, ta zein gogorra! Zere graziaren
golpez bera zadazu arrizko bihotz hau, onetan
sar dedin zure amorea, ta ar ditzadan begitan
egin ditudan, ta egin nitzakeen bekatu guziak.
Aita Eternoa, zure Seme maiteak eraman zituen
neke-doloreak gatik, barkatuak gerta bitez arren

nere bekatuak. Ez diezagozula begiratu nere
biotz gogorrari, begira zagozu dolorez, nere kulpak gatik, erdiratua dagoen, Jesus onarenari. Ez
niri begiratu bakarrik, begira zadazu nere kulpak
bere gañ artu dituen zure Seme arekin batean.
Onèn eskuetan utzi ditut nere gauzak. Onen
Bihotzean nai nuke sartu nere bihotza, itzuli liezadan nere bidebageen, nere oben, ta kulpa
damuz urturik, zure begietara atera ledin, zuri
damurik emain ez-dizun gisan, edo estaduan.
Ala gerta dedilla, ta irabaz dezadala nik, artzera
noan absoluzioarekin batean, zure bendizio santua, ta grazia.

Konfesatu ondoan
erran behar dena
Milla, ta milla esker Jainko maitea, zeren,
lotua nen dukaten, bekatuen kate izugarriak
urratu, ta autsegiñak utzi dituzun: Ez dut nik
indarrik: ez dakit nola zure Miserikordia, ta Piedadea laudatu: lauda zaitzatela nere izenean
Zeruan diran Aingeru, ta Santu guziak. Uste dut,

zure laguntzarekin batean, ez nazala berriz
bekatuen kate gaistoetara itzuliko. Zeruko Santuak gatik, zere Seme maite, ta onen Ama garbia
gatik eskatzen dizut, didazula nere asmo, edo
propositu onetan beti irauteko behar dudan grazia guzia.

KOMULGATU BAÑO LEN
egin behar dena
Komulgazeko zaudenean, begiratuko duzu
ongi, edo pensatuko, zertara zoazen, ta nor
gana, edo nor datorren zu gana. Zu gana dator
Jesus maitea, Jainko, ta Gizon egiazkoa, Aitaren
eskoietik dagoena. Zeruaren, ta lurraren jabea,
zu egin zinduena, bere eskutik zaduzkana, zu
galdu etzindezen, Gizon eginzena, ta zure begiratze, keñu, ta zuk egin, edo asmatu dituzun
gauzarik txikienen kontu estu arrigarria artu
behar dizuna: Jaun bat guzia dakiena, ondasunez
betea, bazterrik bageko anditasuna duena,
Zeruan diran Aingeru, ta Santuak begiratze batekin ikara daduzkana; Jaun au bada, da, bokadu

egiñik zure gana datorrena. Arritua dago Eliza,
nola Jainkoa egin zen Gizon, ta sartu zen Birjiñ
Ama garbiaren sabelean: Non borruisti Virginis
uterum: geiago arritu behar luke, ekusirik sartzen duzula zuk anbat bekaturen suge, ta sierpe
iduki dituen zere barren orretan.
Badakizu nor zaran zu? Zu zara aren begietan aur txar bat, zere ezaguera, edo adimentua
itsutasunez, ta illunbez betea dadukazuna, ta
zere bihotza bekatuz josai, ta loi egiña. Ekusi
zazu, baldin Zenturion, edo Soldaduen nagusi
gizon prestu Ebanjeliko ura ez-pazen trebe Kristo Jauna bere etxean artzera, nola trebe izain
zaran zu Kristo Jauna bera zere itxe, edo barren
zikin orretan artzeko? San Pedrok, zeren, gaistoa
zela, zeritzan, etzion utzi nai oñak garbitzen;
utziko diotzazu zuk beldurrik bage, dakizun
bezain gaistoa zerala, oñak, eta den guzia bere
Jainkotasunarekin zere barrenean sartzen?
Etzuen uste San Juan Bautistak, ken zitzakela
Kristo Jaunaren zapatetako lokarriak: Aingeruak
berak ez dira behar bezain garbiak aren begietara ateratzeko, ta zu atrebitzen zera, anbat bekatu iduki dituen, zere barreneko leze izugarri orre-

tan artzera Jaun andi ura bera? Alik ongiena garbitu, ta apaindu bage, etzenuke artuko zere etxe
txarrean Errege bat; ta Errege guzien Erregea or
artezeko, garbitu duzu ongi, ta apaindu birtutez,
zere bihotzeko itxe txar, anbat denboraz, bekatuaren zikinkeriz ta pozoiez beterik egondu den
ori?
Zertara ore dator zure gana Errege andi ori?
Animako eritasun ta beharren azpitik zu ateratzera; zuri zere zorrak barkatzera, zu bere adiskide, ta bere kin bat egitera, ta zuri bere graziaren bizitz ederra ematera.
Birjiñ Amaren sabelera etorzearekin aditzera
eman zuen Kristo Jaunak, anitz nai ziola munduar; ta etorzea rekin bein, ta askotan zure bihotzera, ez du ongi asko, edo klaroki aditzera ematen, nai zaituela zu berea egin, ta ondasunez
betea utzi? Ustu zazu bihotza, ta garbitu ongi,
ondasun oriekin betea geldi dedin: eska zagozu
Espiritu Santuari, bigun diezazula, bere doai, ta
birtuteekin, edertu diezazula, ta apaindu, orren
Errege andiari eman behar diozun, zure bihotzeko hostatua. Eska zaiezu zere Aingeruari, ta
Aldarean arkitzen diran guziei, bai ta Zeruko

Santu, ta Santai, ta guzien gañean, artzera zoazen, Jesus onaren Ama maiteari ere, erakutsi diezazutela, zer egin behar dezun Errege andi ori
zure itxeratzen denean, ta dagitela berak, zuk
egin behar zenukena, ta berak dakiten guzia.

KOMULGATZERAKOAN
erran behar den, otoitza
Bihotz bekatuen damuz erdiratu bat eskatzen
duzun, Jaungoiko ona, indazu zerorrek, orretarako behar dudan urrikimentu guzia. Ezin ekusi
ditut, zu atsekabez bete zaituzten, nere bekatu
zikiñak damu guziena ematen didatenak dira,
Aldareko Sakramentu Santuaren kontra egin
ditudanak, nere komunio gaisto edo probetxu
gutxikoak, Elizan bazter etara begira, edo
gogoa, Elizaz kanpoan nedukala egoteak, eta
zure Gorpuz Santuak anbat aldiz ukitu dituzten
nere mihi-ezpañez ain kontu guti idukitzeak, edo
anbat aldiz behar ez diràn hitzakin zikintzeak.
Zeren Balthasar Babiloniako Errege ark bere
main paratu zituen Jerusalengo Elizako Kalizak,

galdu zituen bere Inperioko baster andiak, eta il
zuten bere etsaiaren soldaduak: zer kastigu
merezi dut nik, zeren anbat alditz, nere mingaiñezpañak, anima, ta gorputza loitu ditudan? Bada
Jerusalengo Kalizetan Zezenen odola sartzen
zen; eta nere Gorputzean Kristo Jainko, ta Gizon
egiazkoaren odola. Ah, Jesus ona, lotsaz, ta alkez
beterik nator zure mai Santura! zure Bihotzetik
nai nuke, nere gaitzak behar duten, erremedioa
atera. Loi pitsik ezin eraman duen, ta amorez
erretzen dagoen zure Bihotzak garbi dezala
nerea; ta dagiela beste ain beste nere mihiarekin, begi, ta beharriekin, ta anima guziarekin,
bihotz guzitik, eta osoro maita zaitzadan. Ala
gerta dedilla.

KOMULGATZEAN,
TA KOMULGATU-ONDOAN
egin behar dena
Komunioko maiera urbiltzen zaranean urbilduko zara, begiak lurrean dituzula, ta humiltasunez, ta errespetuz beterik. Apezak Hosti Santua

agertzen duenean, errain dezu arekin batean,
hirur aldiz: Ez naiz ni, Jauna, ez, zu artzeko diña:
aski da zuk hitz bat erratea nere anima sendatzeko.
Artuko dezu goero, nor artzen duen ezagutzen duenak bezala begi bilduekin, ta gogo bihotzak bera gan daduzkatzula.
Artu orduko joain zara baztertxo batera, edo
zere tokira; ta, ezaguturik, zu zarala Sagrario
bat., beren Jauna adoratzen, ta maitatzen dauden, Aingeruz ingurutua, zurekin dagoen artean
idukiko dituzu oriekin batean, beñere kendu
bage, zere begiak, eta bihotza, Jaun andi orri
begira, ta egoin zara, zurekin dagoeño, egiten
dizun faborea gatik eskerrak ematen, ta dizun
amoreari amorez erantzuten.
Oarzen ba zara, edo siñistea galdu ez paduzu, ezagutuko duzu, zure barrenean arkitzen
dela, bederatzi illabetez bere sabelean Ama Birjiñak iduki zuen, ta Belengo Portalean otzez, ta
negarrez-ikara egondu zen, Jainko Aur-egiña. Zer
atsegin, ta kontentua Ama Birjinarena, Jangoiko
Gizon hau bere barrenean zedukan denboran,
eta gero bere besoetan, gu bekatutik ateratzeko

jaiorik ekusi zuenean! Ez dut nik atsegin, ta kontentuz beterik gelditu behar, ekusten dudanean
nere barrenean, ta nere animaren besoetan etziñik Jaun andihau bera? San Pedrok erraten
bazion, bere aldean ekusi zuen batean, Kristo
Jaunari, ken zedilla, ain gizon gaistoaren aldetik,
zer esan behar diot nik, nere barrenean sarturik
ekusten dudanean?
Eldu da Kristo Jauna ni gana, anitz, dakien,
guztiz ona den, ta nai duena egin dezaken Mediku bat bezala. Agertuko diozkat nere begietako,
nere beharriko, mingain, ta bihotzeko zauri
guziak, sendatuak utzi ditzan, dakien bidez, ta
moduz. Agertuko diozkat nere oben, edo bekatuen arrasto, ta ondoreak, guzietatik garbi diezadan nere barrena, edo anima. Eskatuko diot, erakutsi diezadala, ez dakidan, ta jakin behar dudan
guzia, ta diezkidala, bera maitatzeko behar ditudan indar guziak. Azkenean utziko diot bere
eskuan nere bihotza, ta nazan guzia, guziaz
dagien, jabeak bezala, nai duena.
Kristo Jaunaren Ama ekusi zuenean Santa
Isabelek bere etxean, nondik (esan zuen) nondik
niri, edo zer nola, Jesusen Ama, ni eskustera?

Obeki esan dezakezu zuk arriturik guzia, ta amorez zoraturik, Jesus bera etortzen zaitzunean
zere bihotzera: nondik niri onenbat fabore? Nondik niri mundu guziaren Jaun, ta Jabea? Nondik
niri ni gatik gizon egin, ta il zen Jainkoa? Esan
dezaket alaber, Jakob Patriarka Santuarekin;
besarka idukiko zaitut nere bihotzean; etzaitut
utziko graziz, ta ondasunez bete nazazun artean.
Arkitu dut (esan dezaket anima Santarekin) arkitu nai nuena; emen idukiko dut nerekin; ez diot
utziko, ni beñere bakarrik uztera, edo ondasunez
bete nazan artean.

KOMULGATU ONDOREN
eman bear diran eskerrak
Ni gana etorri zaran Zeruko Erregea, gaur ta
sekula guzian izan zaitez nere bihotzaren Jaun ta
Jabe Gaurgero zurea nai dut izan nazan guzi
guzia. Zurea den ezkero nere burua, bete zazu
Zeruko asmoz, ta pensamentuz; ez dedilla nere
gogotik galdu zure eriotzaren, ni gatik eraman
dituzun damupenen, ta niri didazun bazterrik

bageko amorearen ooitzapena, behartu nazan
oroitzapen onek zure Bihotzaren idurira nerea
moldatzèra, ta zure damuaren damuz, ta amorearen amorez beterik bizitzera. Zer emain dizut,
nere Jaungoiko ona, ni gana etorzearekin zuk
egin didazun faborea gatik? Mundu guziaren
Errege izana gatik, ni, nik izana gatik Aingeru
guzien birtutea; nere birtutea, ta eskua laburrak
izain lirake zure esku, ta anditasunaren aldean:
zer egiñen dut bada zure begietan ager diteken
bideren batez nere ezaguera zuri erakusteko?
Sartuko naz Zeruko atsegin, ta gusto guziak
bildu dituen zure Bihotzean; onekin, ta nerearekin egiñen dut bihotz bat, eta itzuliko dizut artu
dudan diña; ta, nerearen amorea bakarrik orretarako asko ezden ezkero, maitatu nai nuke Aita
Eternoan, zure Bihotzaren amore guzia rekin; nai
niotzake Bihotz onekin zuk ematen diotzkatzun
esker guziak eman; ta orain, ta beti laudatu
behar duen bezala, alabatzen egon, bizi nazan
artean, ta sekula guzian. Nere Jesus ona, hitzegiozu zuk nere lekuan.

MEZA ENTZUTEKO MODUA
Gizonak, eta Aingeruak egiten dituzten gauza
on guziakin baño, Meza batekin honra geiago
ematen zaio Jainkoari. Ez da munduan Mezak
adiña balio duen gauzarik. Meza da behar dugun
guzia dekarren iturria. Mezan egiten diogu Aita
Jainkoari ezin arran ditekeen baliozko present
bat: nola bada ùka dezake, ori eskuetan dugula
eskatzen zaion gauzarik? Meza enzùn ondoan
bearsu gelditzen bagara, izain da, zeren ezdugun enzun behar bezala, edo zeren enzun dugun
gogoa Elizaz kanpoan, ta bihotza Jainkoak
dakien lekuan dadukagula, ta Jesusen odolaz
biziaz, ta eriotzaz kasorik egin gabe. Meza da
Jesusen Gurutzeko neke, ta eriotzaren, odol isurtzerik ez dakarren, berritze bat. Enzuten dutenak, egoin dira Mezan, dena urratu, ta odolturik
Gurutzean zegoen Jesusi begira baleude bezala,
ta gogoan artzen dutela, nola egoin ziran hordu
artan, an zeuden, San Juan, ta Birjiña Amaren
bihotzak, eta begiak. Onelako asmoarekin Elizan
sartzen dena, Mezan egoin da amore, ta nekezko Jesusen Pasio santuko itsasotik gogoa, ta

begiak kendu gabe sartuko da Jesusen Bihotzeraño: ta Bihotz orretan ikasiko du, nola bizi egun
artan, ta eriotzeko orduraño. Ikasten duena egiten badu, izain du Zerutik, emen behar duena, ta
an sekulako gloria.
Meza asi baño len erran behar dena
Badakit, Jainko ona, ez natorrela, behar
nukean bezala, Meza au enzutera: zerorrek
lagundu behar didazu, egiteko hau alik ongiena
egiten. Egin nai nuke, fedez adimentua beterik,
eta damuzko suan bihotza urtzen dadukadala.
Aita, Semea, ta Espiritu Santua, zure izenean,
eta nere, ta Purgatoriokoen onerako izan dedilla
enzutera noan, ta Jesus maitearen lekuan dagoen, Apaiz Jaunaren eskuz eskeintzen dizudan,
oraingo Meza ori.
Meza Asitzerakoan
Ezagutzen dut, nere Jauna, ta Jabea, ni
bezain gaizki bizitu denak ez lukela, ni nagoen
lekuan egon behar; baña zuk utzi nazun ezkero
emen sartzen, Meza ematera doan Apaizaren
otoitzekin batean eskatu behar ditut nere beka-

tuen barkazioa. Aitorzen dut, Ama Birjinaren, S.
Migel Aingeru, San Pedro, San Paulo, ta Zeruan
arkitzen diran guzien begietan, pekatore nazala,
ta agitz andia; bada gaur danik diot, artu ditudala begitan, ta nai ditudala sekulako utzi diranak;
era bitarzeko emanik zuri, Jainko maitea, Birjina
bera ta gañerako Zeruan diranak eskatzen dizut
bihotz humill damuzko batekin, geldi ditezela
guziak barkatuak.
Apaiza Aldarera igaten denean
Garbi zazu Jauna, nere bekatuen loia, enzun
dezadan bihotz garbi batekin, asi den, Meza. Bai
arren nigatik, eta gañerako Zerukoak gatik ez-pa
dere, Aldare orretan bere kutsua, edo relikiak
dituzten Santuak gatik.
Kyriek asten diranean
Ez duzu, Jangoiko ona, zer begiratu gure gaizki egin edo bekatuetara: begira zagozu gu gatik,
edo gu zorretatik ateratzera Aldare orretan agertuko den zure Seme maiteari: Seme orre gatik
eskatzen dizut, barka ditzazula nere utsegiñak,
nere oben, ta kulpak, eta ez dezazula utzi zere

eskutik, zure eskuak egin zuten, nere anima urrikari hau.
Gloria in Excelsis erran bitartean
Atsegin ta kontentu Zeruan Jainkoak, eta
Jainkoak nai duena egiten dutenak lurrean izan
dezatela bake osoa. Aren eskutik artu ditudan
ondasun, ta gauzak gatik, nai diozkat eman
konta hal baño laudario, ta esker geiago. Dena
bere eskutik dadukan, Aitaren Seme bakar, Jesus
maitea, bekatuen azpitik ateratzea gatik gu,
Jaunkoaren Bildots egiñik Aldarera zatozen gure
Salbatzallea, urrikaldu zakizkigu, ta atera gaitzatzu lenbaitlen onenbat loi gaisto, ta karga andiaren azpitik, eta eraman zure edertasuna Zeruan
ekustera.
Otoitzetako denboran
Jesus maiteagatik, aren Amaren, ta egungo
Santuaren izenean eskatzen dizugu, Jainko ona,
ez dezazula ukatu Apaizak bere, ta gure onerako
eskatzen dizunik. Nik eskatzen dizut nere bekatuen damu, ta barkazioa, ta emen, ta Zeruan zu
bihotzetik maitatzeko grazia.

Epistolako denboran
Zere Profetei, ta Apostolei Eskritura Santan
dagoena erakutsi zenien, nere Jainkoa, lagun
zakizkit, orien, ta zure lekuan niri Zeruko bidea
erakusteko dauden guzien erranak egiten; bada
zure lagunzarekin batean egiteko nago ni gandik
nai duzun guzia.
Ebanjeliokoan
Goititu naz nere Jaungoikoa, Zeru lurrei adirazteko, behar baliz, emain nukela zure Ebanjelio Santuko egiak gatik nere bizia, dudan bihotzeko odolarekin. Ebanjelioak erakusten didan
bidea baizik ez dut nai nik artu. Kopetan, aoan,
bularrean egin ditudan gurutzeak aditzera ematen dutena diot gogo guziarekin: diot bada, zere
Ebanjelio garbian erakusten didazuna baizik
siñistu nai ez dudala, ez dudala nai hitzez adirazi, edo bihotzez maitatu. Badakit, zure hitzak,
eta egiak baño len galduko dirala Zerua, ta lurra.

Credokoan
Jauna, sinisten dituz zuk agertu dituzun, ta
Elizak erakusten dituen, egi guziak. Siñisten dut
zu zarala Jainko bat, eta iru Persona, Aita,
Semea, ta Espiritu Santua.Siñisten dut, zu zarala
Jainko asierarik izandu etzuena, ta beti iraun
behar duzuna, nai duzun guzia egin dezakezuna,
ta Zerulurak diran gauzekin egin dituzuna. Siñisten dut, Aitaren Seme bakar gure Jesu-Kristo
Jauna, gauza guzietan Aita diñakoa; egin zela
gugatik gizon, edo gu, suzko leze arrigarrian
erori lekuan, sar gindezen Zeruan. Orretarako
jaio zen bere Birjina Ama gandik, bizitu zen
lurrean, ill zen gurutzean, illen artetit atera irugarren egunean, ta igan zen Aitaren eskoieko
aldera, andik etortzeko onai Zerua, ta gañerakoei irabazi zuten sentenzia ematera. Siñisten dut
Espiritu Santua dela Aita, ta Semea bezala, Jainkoa, ta birtuteen, ta Zeruko doaien iturria. Guzia
beingoan esatea gatik, siñistenditut, ezin utsegin dezakean, Eliz Ama Santak erakusten dituen,
egia guziak. Indazu, Jauna, siñiste bizi bat, ta
siñiste onek eskatzen duen bezala bizitzeko grazia.

Ofertoriokoan
Jauna, zor dizudan guziari erantzutea gatik,
eta begitan artu ditudan, nere bekatuen alde
ematen dizut Apaizaren eskuz, diran gauza,
guziak, baño, geiago balio duen ta gure zorrak
bere gain artu dituen zure Semea. Seme one
gatik barkatu behar dituzu nereak ez-ezik, emen
nerekin arkitzen diranen, ta Purgatorian daudenen zor guziak; eta ez dezazula eman bage utzi,
ni gandik zerbait uste dutenai, behar duten gauzarik.
Konsagratu artean
Gu gana zatozen ezkero, gure Jesus maitea,
garbi zazu gure bihotza bekatuen loi ta kutsutik;
bada ez dago ongi zure begietan gauza lizunik.
Amorez erretzen dagoen zure Bihotzeko sutik
eman behar diguzu zerbait, bero dedin gurea, ta
maita zaitzagun gogotik. Asko zor dizut, Jesus
maitea, bada gu gatik, urtean bein ez-ezik, egun
oro, ta egunean anitz aldiz ere, etorzen zara
Mezakoan gu gana; ta etorzen zara, gurutzean
eman zenuen, odola gure zorren alde zere Aitari

eskeinzera. Non arkituko ditugu, zuri zor zaizkitzun eskerrak?
Jesusen, ta gure Aita, Zerua utzi gabe, lurrera dator zure Semea. Ba-dakizu, Seme onek,
mundu guziak baño, geiago balio duela. Badakit
nik ere, ez dela hau adiña, estimatzen dezun
gauzarik. Onenbat estimatzen dezun, zere
Semea eman nai dizut Eliza guziaren, Elizako
Nagusien, nere Aide, adiskide, ta etsai guzien
izenean. Seme bera gatik ekazkitzu zere Elizara,
Elizan sartu bagez, galdurik dabiltzan guziak.
Gora izkitzu, edo jaso bekatutik, bekatuaren
loiean dautzanak. Ar bezate elkar, elkara ikusi
nai ez dutenak. Atera bi elkartez Purgatorioko
sutik, an erretzen daudenak, eta lenbiziko
lekuan Jesusen Bihotza, ta Ama Birjina, geiena
maitatu dutenak. Lagun zakizkigu guri, izan gaitezen bizi garaño behar dugunak.
Orain Apaizaren eskuz zure eskuetarako da
gure zorren pagatzalle, zure Seme Maitea. Egunen batean agertu beharko dut nik ere, zuri nere
zorren kontu ematera. Ah gaur danik iltzen balira nere asmo, lan, ta gogo gaisto guziak, nere,
behar ezdiran, hitzekin! Geroz izain ninzake,

zure begietan ager nindekean, presenta. Gu
gatik Aldarera zatozen Jesus maitea, egin gaitzatzu bat zerekin. Erre zazu zere suz nere bihotza,
ta utzazu guzia zurea dirudiela, izan ez dezan,
zuk nai ez duzun asmo edo gogorik.
Hosti Santua goratzean
Amorez Bihotza erretzen dadukazun, munduko bekatuak kentzen ditutzun, Zerulurrak ondasunez betetzen dituzun, ta Hosti orretan zauden,
Jesus maitea, indazu zere sutik zerbait; eta erre
zazu nere bihotza, eskeñi diozadan zurearekin
batean zure Aitari. Bitartean indazu egin ditudan
bekatuen ziñezko damu, ta urrikimentu andi bat.
Kaliza goratzean, ta ondotik
Guziak gatik isuri ziñan Jesusen, odola, itzali
zazu, nere bihotza erretzen Duen, lurreko su
zikin gaistoa, ta garbi zadazu bekatuaren loi, ta
Kutsuetatik; eta indazu, berriz loiean erori ez
nadin, eskua. Niri eskua ematea gatik, besoak
gurutzean zabaldu zenituen; infernuko miru
gaistoak nere ondotik zebiltzañean, zure Bihotzean gorde nendin, zere bularra idikia utzi zeni-

dan, ta nere bekatuen, loiak kentzeko, zenuen
odol guzia eman zenuen, Jesus, hau bein egitea,
guti baliz bekala orain berritzen da guzia; bada
berritzen da, hal bezala, Meza Santuan, anbat
nekerekin eraman zenuen Pasioa. Orduko
nekeagatik, betiko amorea gatik, eta oraingo
fabore berria gatik, lagun zakitkit nere bizi guziko neke-lanetan, izan ditezen guziak zure begietara ager ditezkeanak.
Hostia Santuarekin Gurutzeak egitean
Gurutzean goraturik munduari begira egondu
ziñan, Jesus maitea, begira zagozu bearrean
dagoen nere anima tristeari, ta emaiozu behar
duen atsegin, konsuelo, ta grazia.
Pater noster esatean
Zerorrek erakutsi zenigun, Aita gureko otoitz
edo orazioan eskatzen den gauzarik, uka ezdakidan, nai diet, zure esanak eguteagatik, Jesus
maitea, barkatu zure izenean nere etsaiei egin
didaten gaizki edo bidegabe guzia; ta indazu
ordañez nere kulpen barkazioa.

Agnus Dei esatean
Munduko bekatuak kenzeko zere odol guzia
eman zenuen, Bildots manso, Jesus ona, balia
dakidala odol garbi ori; ken diezadala nere kulpen loi guzia, ta utz nazala indarrez beterik nere
pasio, ta aztura gaistoak garaitzeko, ta naì
nukean bezala, nere gauza guziak egiteko.
Komunioko denboran
Gorputza gurutzean ill zeneko, animarekin
linboko guziak ekustera, ta atsegin ta gustoz
betetzera jaitsi ziñan Jesus maitea, atoz arren
nere barren illun hau argiz, ta graziz betetzera,
edo zauden Aldare orretatik, indazu Komunio
Santu batean irabaz nezakean guzia.
Azken Otoitz, edo Orazioan
Linbotik atera, ta berrogei garren egunean
Linboko ekin Zerura igan ziñan, Jesus gurea, eraman nazazu, deritzazunean, nekezko bizi onetatik, nekerik ez duen zere gloriara.

Azkeneko Ebanjelioan
Zerura zu igatearekin triste gelditu ziran zure
Apostolo, ta gañerakoai Espiritu Konsolagarria
bidaldu zenien Jesus ona, egizu, datorkidala niri
ere, bere graziaren konsueloz betetzera; indarrak arturik, eta emengo nekeak garaitzen ditudala, sar nadin egunen batean, angoen lagun
izatera, zure Zeruan. Amen.

KALBARIOKO ESTAZIOAK
Kalbarioko debozioa, Jesusen amak, Jerusalendik asi ta Semearen obí edo Sepulkroraño,
egin zuen bidearekin erakutsia da. Jesus onari
bide artan gertaturiakoaren señalezat, dauden
Gurutze bakoitzean belauniko esan behar da
ango otoitz, edo ofrezimentua, Aita gurea, ta
Abe Maria-rekin. Jesusen Ama da, munduko bide
makurrak, eta josteta zikiñak utzirik, bide au artu
nai dutenen gia, edo gidaria. Amabigarren Inozenzio zeritzan Aita Santuak laudatua daduka, ta