Zenbeit sainduen bizitzea - 5

eta printzeek Clairvauxerat zuten lehia kontseilluketarat.
Teszelin, San Bernaten aita, etzen bere
semeak baino gutiago ekharria egiterat bere salbamendua; hura ere sarthu zen hek bezala
komentuan, eta eraman zuen bizitze saindu bat
Clairvauxen. Gure sainduaren arreba batek izan
zuen bere anaia ikhusteko gutizia. Urrun da urrikitzeko izan baitzuen bere urhatsez. Haurride
sainduaren Jainkozko solazek ukitu zioten bihotza; utzi zuen hark ere mundua, eta sarthu zen
serora. Gauza miragarria! borrokan eta oinhazepean bizi zen gure saindua, eta bethi ezti, bethi
arrai, bethi allegera ikhusten zen. Eri zen hurren
bethi, hagorandua zen haren gorphutz herbala,
halarik ere zenbat obra handi etzuen egiten!
Nork sinhets ehun eta hirur hogoi eta hamar
komentu izan direla hark eraginak! zenbat konziliotan etzen aurkhitu elizaren argi bizi bat bezala! zenbatetan etzuen bakea eman handien,

printzeen artean, armada beretan ere! zenbat
heresia etzituen suntsi-arazi! Aski zuen agertzea, eta ordu beretik, heretikorik thematuenak
garaituak, konfundituak aurkhitzen ziren. Bere
ibiltze eta nekhe guzien erdian, ematen zuen,
egun guziez, meza saindua. O! nolakoa etzen
Jainkoaren alderako haren kharra lekhu guzietan, eta bereziki aldarean! Gaizkitu zeneko,
aphezpikuek, abadeek, fraidek eta ezin erran
bezanbat munduk nahi izan zuten ikhusi guzien
admirazionea egiten zuen gizon saindu hura. Hil
zen hirur hogoi eta hirur urthetan, eta Clairvauxko elizan izan zen ehortzia.

San Dominika
Espainian sorthu zen San Dominika; argitu
zituen bere dizipuluekin batean giriztino herri
guziak, eta ikharan zaduzkan gure errelijionearen etsaiak. Etxe ohorezko batetarik atheratzen
zen; ordean bere prestutasunak oraino ohore
gehiago egiten zion, ezen-ez bere odolak. Haren
amak egin zuen amets emanen zuela zakhur
xume bat mundurat, zakhur hark izanen zuela
argi bat zintzurrean suntsi-araztekotzat ilhunbe
guziak. Ama hark laster yakin zuen zer erran
nahi zuen haren ametsak; ezen agertu zitzaion
saindu bat erran zioena haur bat izanen zuela
giriztinoak argituko, eta eliza kontsolatuko zituena. Lehenbiziko urthetarik ageri zen zer izanen
zen gure saindua ethorkizunerat. Bihotz onetakoa zen: bereganatzen zuen mundua bere arraitasun eta emetasunaz. Bazuen, bere baitarik,
berthutearen alderako yaidura dohatsu bat; maitatua zen bere ahaide, eta ezagutzen zuten
guziez.

Osaba, eliza gizon batek, eman ziotzon San
Dominikari lehenbiziko eskolak. Egorri zuten
gero Palentziarat, ordu hartan Espainian zen
eskolarik aiphatuenerat. Hunenbat ikhasi zuen
non aurkhitu baitzen sei urtheen buruko, theologo handienetarik bat; erran dezakegu oraino
hobeki ikhasi zuela zerurat daraman bidea.
Barurtzen zen azteko zenbeit egunez, pairatzen
zituen penitentziarik dorphenak; lurra zuen bere
etzantza, eta othoitzean zaramatzan gau gehienak. Ez ahal da izan egundaino nihor hura baino
atzarriagorik bere sentsuen gainean. Etzuen
hedatzen behin ere begirik emaztekitarat. Ezagun zen haren modestiatik zenbateraino prezatzen zuen garbitasuna. Espainiako erresuma
herstua izan zen goseteaz. Zer parada eder seinalarazteko San Dominikak pobrentzat zuen urrikalmendua! Etzitzaion aski egiten zuela hei emateaz bere dirua, saldu zituen oraino bere liburuak, eta etxean zituen dirutzeko gauza guziak
nahiz hek hobeki sokhorritu. Emazte batek galdegin zion bere laguntza libratzekotzat ume bat
gathibutasunetik, gure saindua etzen ahaletan
kausitzen; ordean ederrets dezagun haren

bihotz ontasuna. Bera nahi izan zen gathibu yarri
ume haren ordaintzat. Hala eginen ere zuen ama
hark ez balu hartarik gibelatu.
San Dominikaren karitatea etzen mugarriztatzen bakharrik gorphutzeko beharretan, oraino
gehiago heltzen zen arimakotarat. Donu eder
bat zuen mintzatzeko, eta izpiritu sainduak zarabillan haren mihia: aski zen haren entzutea nahiz
predikutan, nahiz solasean Jainkoaganat itzultzeko. Hautsten zituen bihotzik gogorrenak. Eragin
zuen lehenbiziko konbersionea izan zen aitoren
seme gazte batena. Yaun hark egin zion ukho
munduari, eta sarthu zen komentu batean; bere
merezimenduek altxatu zuten denboraekin aitoren seme hura Kardinaltasunerat. Gure saindua
konsultatua zen, gaztea zelarik, salbamenduko
gidari zuhurren eta argituena bezala: behatzen
zioten Espainiako orakleari bezala. Etzen lekhu
batean egoteko egina; haren yakintasunak eta
kharrak hedadura gehiago nahi zuten. Ibilli zen
Espainiako probintzietan gaindi predikatzen Jaunaren hitz saindua. Eskuratzen zituen bekhatoreak, eta sunts-arazten zuen heretikoen phozoadura ondikozkoa. Elizak etziren aski handi iduki-

tzeko San Dominika entzun nahi zuten mundu
osleak, predikatu behar izan zuen plazetan eta
landetan. Itsas hegian predikatzen hari zen aldi
batez, piratak, edo ureko ohoinak, yabetu ziren
hartaz. Idoiztatu zuten hitz minenez eta eho zioten gorphutza makillaz. Zer izan zen gure sainduaren mendekua? Barbaro hekin konbertitzeko
hirritsa. Galtzerat zohan bere bizia, artikia izaterat zohan itsasorat ez balitz altxatu haize xirimola bat. Orduan barbaroak beldurtu ziren bere
buruentzat; ezagutu zuten Jainkoaren punimendu bat zela aurkhitzen ziren herstura hura.
Guziak eman ziren gure sainduaren oinetarat:
agindu zuten konbertituko zirela, eta momento
heretik edertu zen itsasoa.
San Dominika eramana izan zenean leihorrerat, hasi zen egundaino bezala predikatzen
hedatu zen Kastillan eta Aragonian barna. Zenbat konbersione etzuen egiten lekhu guzietan!
Erakhartzen zituen salbamenduko biderat populuak bezala, printzeak ere. Alfonze Kastillako
erregea, San Louisen aitasoa, eman zitzaion alde
baterat Jainkoari entzun zueneko gure saindua.
Alfonze berak egorri zuen Osinako aphezpikua

Frantziako erregegana galdetzerat ezkontzaz
haren alaba Ferdinand Espainiako printzearentzat, eta eman zion aphezpiku hari San Dominika laguntzat. Langedok-etik iragatean, ikhusi
zuten bihotz minekin heresiaz phozoatua zela
probintzia handi eta eder hura. Frantziako erregek laudatu zuen Espainiakoaren galdea, egin
zen ezkontza; ordean Jainkoak egorri zioen Frantziako printzesari eritasun labur eta bortitz bat
berehala eraman zuena mundu huntarik esposatzeko astirik utzi gabe. Uztekabeko heriotze hark
huntaraino zaurthu zituen Osmako aphezpikuaren eta San Dominikaren bihotzak, non ez baitziren bihurtu Espainiarat, eta hartu baitzuten Erromako bidea galdetzekotzat aita-sainduari Langedok-en predikatzeko botherea izan zuten aitasainduaganik galdetzen zutena.
Ala urrikaltzeko baitzen Langedok guzia! Zer
desmasia etzuen egiten heresiak alde hetan!
sutan eta odoletan emanak ziren bazter guziak.
Lurrerat artikiak ziren elizak, ostikatuak gurutzeak, bekhokhia gora agertzen zen gaixtakeria;
etzen gehiago predikatzen Jaunaren hitz saindua. Horra zertan zen Langedok-eko probintzia

harat zenean gure saindua; ordean zer ganbiamendu dohatsu! Azpikoaz gora itzuliak dire
guziak. San Dominika etzen hain laster abiatu
predikatzen non haren hitzeen gantzudurak, eta
haren etsenplu ederrek urmariarazi baitzituzten
heretiko guziak, erreberri-arazi elizak, eta konbertitu baitziren gure errelijione sainduaren etsai
gehienak.
Zenbait heretiko bere buruak yakintsuntzat
eta Jainkotiartzat zaduzkatenek egin zituzten
liburu gaixto batzu blasfemioz betheak Jainkoa
beraren, Andre-dena Mariaren, eta sainduen
kontra zaronsotenak. San Dominikak ihardetsi
zioten hitzez eta iskribuz. Heretikoek etzakiten
zer erran: arrazoinen orde, egin zuten bide gaixtakeriarat, eta mendekurat, galdegin zioten gure
sainduari bere doktrina iskribuz: eman ziotenean
eskutarat, iskribu hura izan zen irakurria heretiko guzien bilkhuan. Hek guzien artean etzen
bakhar bat agertu deusetan ere kondomnatzen
zuenik iskribu hura. Etzen ordean hon aski: histu
behar zuten bere pasionea: hala egin ere zuten
artikirik iskribu hura surat; ordean zer dire gizonen egin ahal guziak ez direnean Jainkoaren

nahiaren arabera? Suak errespestatu zuen doktrina katholikoa zadukan iskribua. Heretikoek
eragin zuten su biziago bat, eta gauza bera gerthatu zen, suak etzuen batere ukituko gure sainduaren iskribua. Iduri du halako mirakuillu batek
behar zituela sar-arazi bere baitan heretiko
guziak. Bizkitartean, o! itsumendua, bakhar bat
ikhusi zen konbertitzeko zoriona izan zuena.
Heretiko bekhaiztiek buzti zuten ur gisa
batez hekin doktrina zoroa zadukan liburua begiratzekotzat, bere uztez, errea izatetik, eta erran
zioten San Dominikari suak haren doktrina bezala heiena ere errespetaturen zuela, bazohazela
frogantza egiterat. Gure saindua, eta mundutze
handi bat bildu izan ziren ikhusteko heretikoek
igurikitzen zuten mirakuillua. Artiki zuteneko
bere liburua surat, ezagutu behar izan zuten
bere ahalkeria handitan, bere extrabagantzia.
Suak etzuen guphidetsi heien liburua aitzitik urre
izan zuen momento batez: gure sainduak artiki
zuen orduan ere bere iskribua surat, eta egon
zen khar bizien erdian, oso-osoa su guzia iraungitu arteraino. Predikatu zuen Langedok-eko hiri
gehienetan, eta egin zuen ezin erran ahal bezan-

bat konbersione. Ordean bakharrak gerthatzen
ziren, heretikoen artean, Jainkoagana bihurtzeko
zoriona zutenak. Andre-dena Mariak ikhusirik
San Dominika bere zerbitzari leihalaren bihotz
mina ez konbertitzeaz heretiko gehiago, agertu
zitzaion berari, eta erran zion predika zezala
arrosarioko debozionea, eta ordu beretik hautsiko zirela heretikoen bihotz gogorrak. Gure saindua lehiatu zen obeditzerat: predikatu zuen
othoitz salbagarri haren indarra, explikatu zuen
nola eta zer xedetarat erran behar den arrosarioa. Laster ezagutu zuen debozione saindu hari
datxeikon berthute miragarria. Kontsolamendua
izan zuen ikhusteko, arte laburrik barnean,
gutienerat ehun milla bekhatore eta heretiko
Jainkoaganat itzuliak. Ordu hura izan zen arrosarioko debozionearen hastapena. Debozione hau
hanbatenaz da prezagarria zenbatenaz yauts
arasten baiditu zerutik benedikzionerik gozoenak. Hargatik ere da den bezain ederretsia, eta
pribilio handiz fagoratua.
San Dominika galdegina zen aphezpikutzat
asko lekhurarat, eta beregainki Frantzian.
Ordean bertzelakoak ziren probidentziaren xede

adoragarriak. Nahi zuen gure sainduak altxa
zezan ordena bat egorriko zituena bere dizipuluak Jesu-Kristoren ebanyelioa predikatzerat, eta
heretikoen konbertitzerat. Iragan zen Erromarat
Tolosako aphezpikuarekin. Aita-sainduak laudatu zuen ordena berri haren altxatzeko xedea, eta
manatu zuen gure saindua egiteaz berak, eta
iskribuz ezartzeaz ordena hartan begiratzeko
ziren erregela salbagarriak. Yakobinak deithzen
dire ordena hartako fraideak. Ordena bat da elizari laguntza handiak eman diotzana. Handik
athera izan dire sei aita-saindu, berregoi eta
bederatzi kardinale, hogoi eta hirur patriarka,
hamabortz ehun aphezpiku, sei ehun arxaphezpiku, eta bertze doktor eta saindu hainitz eliza
ohoratu dutenak. Frantzia Tolosan egin zen
Yakobinen lehenbiziko komentua.
Luzegi laiteke xehatzea San Dominikaren
mirakuillu guziak: trika gaiten hetarik zenbeit
bakharretan. Erromako andre handi batek
entzun nahi izan zuen gure sainduaren predikua,
utzirik ume bat eri ohatua. Bihurtu zenean elizatik etxerat, ediren zuen bere haurra hilla. Andre
hark ezarri zuen bere fidantzia gure sainduaren

baitan: eraman zuen bere besotan haur hilla
haren oinetarat: San Dominikak etzuen egin
othoitz labur bat, eta seinatzea baizik, eta harturik haur hura eskutik, eman zion bizirik ama hari.
Kardinale batekin solasean zagoela, erraten zaio
bertze kardinale baten ilhoba hil zela zamaritik
erortzearekin batean; ekhartzen dute berehala
gorphutz hil hura San Dominikaganat, gure sainduak egiten dio Jainkoari othoitz, eta entzuna da:
ilhoba hilla altxatzen da, eta eramaten dio bere
osabari biztu delako berria. Hargin bat lehertua
eta hilla datza murru baten azpian: San Dominikak egiten du othoitz harentzat, eta bizten da
hura ere; ez da beraz miretsteko hanbat obra
espantagarri egiten zituen gizon saindu haren
hitzek irabazten bazuten hanbat arima Jainkoaganat, eta eramaten bazioten zathi bat bere
arropetarik, agertzen zenean munduaren arterat.
Nekheak eta penitentzien dorphetasunak
hagorandu zuten San Dominikaren gorphutza.
Laburra izan zen haren azken eritasuna; ordean
osoki edifikagarria. Hautsaren gainean nahi izan
zuen artiki azken hatsa. Hil izan zen berrogoi eta

hameka urthetan Bologna daritzon Italiako hiri
batean.

San Frantzes
San Frantzesek egin izan du mundu guziaren
admirazionea munduko ontasunentzat zuen
arbuio miragarriaz. Elizako saindurik handienetarik da. Sorthu zen Asisa deithzen den Italiako
hiri batean. Iduri zuen, sorthu zen oren beretik,
Jesu-Kristoren bizitze sainduari nahi zitzaiola
yarraiki guzietan. Salbatzaillea bezala Frantzes
ere heia batean sorthu zen. Tratularia zuen aita,
Bernadon zuen izena. Joanesen izena eman zioten bathaioan gure sainduari. Deithu zuten gerorat Frantzes, zeren arte laburrez ikhasi zuen
frantzes erdaraz mintzatzen. Etzitzaion eman
eskola handirik; abiatu zen gaztedanik tratuan.
Bazuen izpiritu; ungi egina zen gorphutzez, eta
bihotz on bat zuen. Urrikari zituen beharretan
zirenak. Bereganatzen zuen bere arraitasunaz
eta kortesiaz mundu guziaren amudioa. Yaidura
gehiago zuen atseginentzat ezen-ez diruarentzat; ordean higun zuen libertinkeria. Bertze
berthute guzien artean, karitatea zen haren baitan gehienik seinalatzen zena. Ezin eman ziozo-

kon barneak pobre bat utztea egin gabe amoina.
Egia da bada gerthatu zitzaioela behin utztea
pobre bat, utztekaberik bazen ere, egin gabe
karitatea; ordean zer urriki etzuen izan! Abiatu
zen berehala eskaille haren ondoan, eta eman
ziotzon zituen guziak. Ordutik finki hartu zuen
gogoan, agindu ere bazioen Jainkoari eginen ziotela amoina galdeginen zioten pobre guziei.
Tratuko barraiadura etzagokon ungi gure
sainduari, bertze zerbeit gehiagotako zadukan
probidentziak. Asisako populuak izan zuen eskatima handi bat Perousakoarekin ethortzerainokoan elkharri lothzerat. Frantzes etzen gutienik
agertu bere zuzenen alde. Eman zuen erakutsterat bere animoa; ordean hartua izan zein, eta
egon zen urthe baten ingurua Perousako presondegian. Hura izan zen ordua hasi izan baitzen
higuntzen mundua. Ilkhi zenean presondegitik,
eragin zuen soineko eder bat: yauntsi zuen
bezain sarri, bathu zuen aitoren seme pobre bat
erromeski emana. Bihotzak gaindi eginik, eman
zion bere soineko ederra, eta hartu zituen ordainez, bertzearen arropa txarrak. Ondoko gauean
ikhusi zuen ametsetan palazio eder bat arma

distiosez bethea, eta arma hek ziren zigillatuak
gurutzearen seinaleaz. Iratzarri zenean, hartu
zuen amets hartarik Jainkoak gerla-gizon handi
bat egin nahi zuela hartaz. Sinhetste hartan sarthu zen erregeren zerbitzuan; ordean Jainkoak
egorri zion bigarren amets hat ezagut-arazi zioena bihurtu behar zela Asisarat, eta etzuela behar
zerbitzatu hartaz landan bertze nausirik. Frantzesek konprenitu zuen ordu hartan, hark egiteko zuen gerla izpirituala zela bere burua, eta
bere pasioneak zituela bere etsaiak. Bihurtu zen
bere sor-lekhurat: utzi zituen alde baterat tratua
eta gerlako ofizioa yarraikitzekotzat bakharrik
Jainkoari: egin zituen bere egin ahal guziak, ezagutzekotzat probidentziak zer galdetzen zuen
harenganik.
Kamariz zolhan aldi batez, bathu zuen lepradun bat, era haren gaitz itsusiak nahasi zion
barne guzia; ordean orhoitu zen Jesu-Kristo zerbitzatzeko, behar zuela lehenik bere burua garaitu; yautsi zen beraz zamaritik, besarkatu zuen
eri hura, eta eman ziotzon, zituen diru guziak.
Etzen bain laster igan zamarirat non lepradun
hura suntsitu baitzen bet-betan. Gerthakari

hunek gehiago baizik etzuen ukitu gure sainduaren bihotza. Yarri zen osoki perfekzionerat daraman bide dohatsuan; etzuen ordutik nihon lakhet, lekhat, othoitzean, eta mundutik urrun bizitzean. Nigar marrasketan zagoela bere bekhatu
iraganez orhoitzean, agertu zitzaion Jesu-Kristo
gurutzean hil izan zen estatu berean. Ikhusgarri
ukigarri hark hunenbat iharrosi zuen Frantzesen
bihotza non ezin bara baitzetzakeien bere auhenak eta nigarrak Salbatzaillearen pasionea aiphatzen zuen aldi guzietan. Sustatua aurkhitzen
zen khar saindu batez, nahi izan zitzaien yarraiki Jesusen pobreziari eta sofrikariei. Etzuen halako atseginik nola pobreekin eta lepradunekin
ibiltzea. Erromako eliza batetarik ilkhitzen zela,
bathu zuen pobre multzo bat karitatea galdetzen
zutenak: fagoratu zituen bere diru guziez: etzen
hartan gelditu: erran ziotzan erdi bulhuzia zen
pobre hetarik bati bere soineko ederrak, eta
berak yauntsi zituen haren arropa txarrak. Gure
sainduak iragan zuen egun hura guzia pobreen
baltsan zirtzilla zarioela. Supherra zen berenez,
eta ederki agertu nahia. Ordean hain ungi zebatzen zuen urgilleria non iduri baitzuen berekin

ekharri zituela mundurat humiltasuna eta
pobreen alderako amudioa.
San Frantzesek, othoitzean zatzala San
Damienen elizan, zeina baitzen erori hurrena,
entzun zuen boza bat gurutzefikatik heldu zela
ziruriena: boza hark erran zion antolatzeaz eliza
hura. Gure sainduak uzte izan zuen Jainkoa bera
mintzo zitzaioela. Lehiatzen da obeditzerat;
badoha bere aitaren etxerat, hartzen-tu zenbeit
oihal peza, saltzen ditu hek zaramatzan zamariarekin batean, eta badoha San Damieneko elizaren artha zuen aphez batenganat; othoitzten du
eliza gizon hura errezibitzeaz bere etxean bera
eta elizaren antolatzeko ekhartzen ziotzon
diruak. Aphez hark hartu zuen arraiki bere etxerat gure saindua; ordean, diruaz bezanbatean,
etzuen nahi izan eskutarat hartu. Frantzesek utzi
behar izan zuen diru hura leiho baten gainean:
iragan zituen ondoan zenbait egun aphez prestu
harekin othoitzean eta penitentzian, ikhus zuen
urrundanik bere aita fulian heldu zela hura zen
etxerat, gorde zen berehala beldurrez erran bide
gehiago bere burasoaren aserradurari. Athera
zen laster gordea zagon lekhutik, eta agertu zen

Asisako karriketan guzia desegina, eta bertze
bat egina. Iduri zuen burutik arindua; ondotik
zarraizkon haurrak burlatzen zirelarik hartaz.
Aitak ikhusi zuenean bere semea planta hartan,
erakharri zuen bere etxerat, yazarri zion bortitzki, eta eman-arazi zuen lekhu barne batean
erhotu izan balitz bezala. Aita hura ilkhi zen bere
etxetik, bere egitekoz, zenbeit egunentzat.
Amak eman zion, arte hartan, Frantzesi etxetik
atheratzeko libertatea: gure sainduak egin zuen
berehala bide San Damieneko aphezaganat.
Aitak, bihurtu zenean etxerat, aurkhitu zuen
bere semea eskas; haren galtzeaz baino min
gehiago zuen bere oihal pezeen galtzeaz. Abiatu
zen bere semearen ondoan. Frantzes athera
zitzaion bera biderat animo saindu batekin, eta
erran zion: hobeki naiz Jainkoarena ezen-ez
zurea. Hura da bakharra zerbitzatu nahi dudana.
Ez duzu zeren kondatu gehiago ene gainean.
Nausi handiago baten zerbitzuan edireten naiz.
Aitak ihardetsi zion: horletan bihur diezadazu
ene dirua, eta zato aphezpikuaren aitzinerat
zure zuzeneen desmetimendua egiterat. Frantzes gogotik erori zen aitaren nahirat: agertu

zenean aphezpikuaren aitzinerat, utzi gabe aitari mintzatzeko astirik, khendu zituen soinean
zituen arropak, eta bihurtu ziotzon bere aitari
guziak: etzuen deusere begiratu beretzat baizik
gorphutzean zakharkeien zilizioa, edo ille latzezko athorra. Erran zion bere burasoari: orai arteraino deithu izan zaitut ene aita, hemendik aitzinat fidantzia gehiagoekin erranen dut: gure aita
zeruetan zarena. Aphezpikuak atsegin hartu
zuen Frantzesen egiteko moldeaz: besarkatu
zuen amultsuki, eta egorri zuen San Damienerat,
emanik bere benedikzionea.
Ordu hartan Frantzesek hogoi eta bortz urthe
zituen: hautsi zituen allegeraki munduarekin lothua zadukaten lokharri guziak, eta abiatu zen
mortuan barna kantatzen zituelarik bidean Jainkoaren laudorioak. Iragaten zela oihan batetarik,
erori zen ohoineen eskutarat. Zehatu zuten
dorpheki, artiki ere zuten elhurrez bethea zen
zilho baterat. Zer bozkario gure sainduarentzat
paira ahal izatea Jesu-Kristoren ohoretan! Haurreko adiskide batek ikhusi zueneko Frantzes
Gubbio daritzon lekhu batean, erakharri zuen
bere etxerat, eta eman zion tunika txar bat

estalkitzat. Gure sainduak zerbitzatu zituen hospitaleko lepradunak; hobeki garaitzekotzat halako erien zerbitzatzeko barnetik zuen desgustua,
besarkatu zuen hetarik gaitzaz maldatuena, eta
eri urrikalgarri hura sendatu zen ordu hartan
berean.
Frantzes orhoitzen zen bethi San Damienen
eliza antollatzeko Jainkoak eman zion manuaz.
Bihurtu zen Asisarat, egin zuen eske bat obra
hari lothzekotzat. Hari zen bera ere lanean harginak bezala. Eliza hura allogatua izan zen arte
laburrez. Lurrerat zohan hurren Porzionkula zaritzon Andre-dena Mariako eliza, nola ezin erranezko debozione bat baitzuen gure sainduak
Jainkoaren amarentzat, hartu zuen eliza haren
altxatzeko xedea, eta konplitu zuen bere nahia
bere nekhearen eta eske baten bidez. Asisatik
lekhoa laurden bat ahal da eliza hartarat. Eliza
hartan ardietsi zituen Frantzesek fagore guziz
miragarriak: eliza hura da oraino haren ordenaren ethorkia bezala. Egun batez, meza entzuten
hari zela Porzionkulako elizan, entzun zituen
ebanyelioko hitz hauk: ez dezazula izan ez urrerik, ez zilharrik, ez eta bertze dirurik. Bidean

zohazenean ere ez dezazula izan ez zakhurrik,
ez soineko aldatzekorik, ez oinetakorik, ez eta
makillarik.
Frantzesen bihotza sustatua izan zen
momento hartan perfekzionerat heltzeko kharrik
bizienaz. Ezagutu zuen ebanyelioko hitz hetarik
Jainkoak zer galdetzen zuen harenganik. Khendu
zituen berehala bere oinetakoak, artiki zuen
bere makilla, eta ukho egin zioten bethikotzat
urreari eta zilharrari. Etzuen begiratu bere tunika baizik; khendu zuen orobat bere gerriko
larruzkoa, eta hartu zuen soka bat ordaintzat.
Eman zen gero predikatzen. Nola haren etsenpluak haren hitzeen araberakoak baitziren, egin
izan zuen ezin erran bezanbat konbersione.
Mundu guziak ederretsten zituen haren prediku
gozoak; etzuten baitezpadako edergaillurik,
ordean solidoak ziren eta sarkhorrak. Batzuei
etzitzaien aski zela haren entzutea: nahi izan
zitzaizkon yarraiki hark hartu zuen zeruko bide
dohatsuari; ontasun guziak utzirik, yarri ziren
haren gobernuaren azpian. Lehenik, izan zituen
hirur dizipulu. Heldu izan zenean hamabitaraino,
egin nahi izan zuen hek guziez gorphutz bat

bezala. Aphezpikuak eman zaroen guziei predikatzeko botherea, eta bere benedikzionea.
San Frantzes ibilli zen bere dizipuluekin,
herriz herri, predikatzen ebanyelio saindua. Zenbat konbersione etzuten egin bazter guzietan!
Horra nolakoa izan zen gure sainduaren ordenaren hastapena. Ordena bat da elizari hainitz doktor, martira eta saindu eman diotzona. Emendatu zirenean San Frantzesen dizipuluak, Asisako
aphezpikuak nahiko zuen yabe zadin zenbeit
ontasunez hek guzien haztekotzat. Ordean gure
sainduak etzuen nahi bertze ontasunik baizik
probidentziatik eta giriztinoen karitatetik ethorriren zirenak. Aita-sainduak etzion eman nahi izan
San Frantzesi bere ordena altxatzeko laudamendua. Damu hunek etzuen lotsatu haren bihotza;
eman zitzaion othoitzari. Aita-sainduak, ondoko
gauean egin zuen amets batetarik lekhora, erakharri zuen Frantzes bere aitzinerat: ezagutu
zuen haren hitzetarik saindu handi bat zela,
besarkatu zuen, eta eman zion gogoan zarabillan ordenaren altxatzeko laudamendua.
Ez ahal da nihor egin dukenik San Frantzesek
baino penitentzia gehiago. Bere nekhe guzien

erdian, barurtzen zen egun guziez. Etzuen yaten
hurren behinere deusere errerik. Aurkhitzen
bazioen bere yanari gusturik, ematen zion hautsa gainetik. Dorpheki zakharkeien bere gorphutza: lurra zen harenetzantza harria haren bururdia. Tunika ihetxi bat zuen soinekotzat urtheko
denborarik gogorrenetan ere. Etzen hurbiltzen
surat negurik bortitzenean. Aski zitzaion haren
bihotza berotzen zuen zeruko sua. Predikatzen
eta erien zerbitzuan zaramatzan egun osoak, eta
gauen parterik hoberena gurutzefikaren, edo
sakramendu sainduaren zinetan: eta nola! nigarrik kharatsenetan. Ez bide da izan gizonik San
Frantzes baino humillagorik. Zertutik zituen grazia seinalatuen erdian, iduritzen zitzaion hura
zela lurraren gainean zen bekhatorerik handiena. Ezin erakharri zuten aphez izaterat, lurreko
xixaria baino zerbait gutiagokotzat zadukan bere
burua. Zenbat mirakuillu etzuen obratzen! Sendatzen zituen eriak, biz-arazten hillak.
San Frantzes egon zen eri bi urtheen ingurua.
Eraman-arazi zuen bere burua Porzionkulako
komenturat. Harat zenean, erran zioten bere
dizipuluei khen ziozotela bere tunika, eta eman

zezatela lurraren gainean hiltzekotzat ahalik
pobrekiena, Jesu-Kristo gurutzean hil izan zen
bezala: dizipuluek egin zuten bere nausiaren
nahia; ordean goardianoak eskaini ziotzon tunika xahar bat eta soka bat, erraten zioelarik etziotzola beretzat ematen, eta har zetzala obedientzia egiteko. Orduan gure sainduak hartu zituen.
Ikhusi zituenean bere dizipuluak nigar marrasketan, altxatu zituen eskuak zerurat: gomendatu
zioten hertsiki Jainkoaganako amudioa, leihaltasunik handiena begiratzeko ordenako egin
bideak; gomendatu zioten bereziki pobrezia, eta
izateaz sinhetste itsu bat eliza katholikoan.
Gomendatu zioten oraino amudio khartsu bat
Birjina sainduaren alderat: gomendio hautarik
lekhora, San Frantzesek othoitztu zuen Jainkoa
arren benedika zetzan haren ume maite guziak,
eta balia zakioten aitatzat. Hil zen berrogoi eta
bortz urthetan, hitz hauk ahoan: athera zazu
Jauna, ene arima gorphutz huntako presondegitik. Gure sainduaren gorphutza ehortzia izan zen
lehenik San Damieneko elizan; eramana izan zen
gerorat, zeremoniarik ederrenean Asisarat bathaiatua izan zen elizarat.

San Louis Frantziako Erregea
Louis bederatzigarrena bide da Frantziak izan
duen errege handienetarik, eta saindu guti bide
da elizak hura baino gehiago ohoratzen duenik.
Sorthu zen Poissy daritzon herrian, eta berekin
ekharri zituen mundurat Jainkoaren araberako
errege bat izateko behar ziren disposizione
dohatsu guziak. Aurkhitzen ziren haren baitan
bertutearen alderako yaidurarik handiena, eta
bihotz ontasun bat nihon pare guti zuena. Erregina Blancha zuen ama; printzesa hura bethea zen
izpirituz eta errelijionez. Berak nahi izan zuen
altxatu bere semea lehenbiziko urtheetan. Ama
prestuak irakhatsi zion obeditzen Jainkoari hasi
baino lehen gizonei manatzen. Hameka urthe
zituen Louisek aitak utzi zioenean, hiltzerakoan,
bere khoroa amaren tuturkoaren azpian. Amak
sakrarazi zuen errege gaztea Rheimsko hirian;
ikharan eta errespestuan zaduzkan Chanpagnako eta Bretaniako konteak, eta hekiekin bat eginik, erresumaren gobernatzeko moldearen kontra altxatu nahi ziren guziak. Printzesa hark begi-

ratu zuen bere zuhurtziaz eta fermutasunaz
Frantzia guzia bakean eta sumetimenduan, gure
errege hel arterainokoan berak gobernatzeko
adinetarat. Deusere etzuen guphidetsi altxatzekotzat bere semea Jainko legean: etzitzaion
baratzen erratetik zenbat maite baitzuen ere,
nahiago zuela gal zezan bizia ezen-ez inozentzia.
Amaren hitz salbagarriek sor-arazi zuten haren
bihotzean bekhatuaren alderako higuntzarik
handiena, etsenplu huntarik ageri den bezala.
Galdegin zion, egun batez, bere fidantziaz ohoratzen zuen Joinvilla Jaunari zer zuen nahiago, ala
izatea lepratsu, ala bekhatu mortal batez hobendun: bertzeak ihardetsi zion lanhoki nahiago
zituzkela ehun bekhatu mortal kontzientzian
ezen-ez lepra gorphutzean. Solas hau gaitzitu
zitzaion errege gazteari; erran zion, mindurik
Joinvillari: ematen duzu ezagutzerat ez dakizula
zein zorigaitz handia den Jainkoarekin gaitzirizkoan bizitzea: yakin ahal dezakezu bada bekhatu mortal bakhar bat gaitz ikharagarriagoa dela
munduko gaitz guziak elkharren gainzka emanik
baino.

Errege gazteak lakhet zuen ebanyelioko
maximo saindutan: heien arabera erregelatzen
zuen bere bizitzea. Zebatzen zituen pasioneak
sortzen ziren bezain laster. Emana zen ihizirat
eta arrantzarat; ordean hamabortz urthetarat
heldu zenekotzat, utzi zituen bata eta bertzea.
Othoitzean eta mortifikazionean edireten zuen
bere atsegin bakharra. Elizan zaduzkan modestiak eta debozione miragarriak erakharri zuten
korthe guzia Jainkoagana: haren etsenplu ederrek ukitzen eta bere baitan sar-arazten zituen
libertinak berak.
Louisek arthoski bethetzen zituen errelijioneko eginbideak bezala, errege handi bati dagozkonak ere. Miretsteko da nola ikhasi zuen zakien