Zenbeit sainduen bizitzea - 4

zuen beregainki haren berthute maitea. Sartzen
zelarik Amiens daritzon Frantziako hiri batean,
bathu zuen pobre eskaille bat, guzia bulhuzia,
eta hotzak erdi hilia. Dirurik gabe aurkhitzen
zen, eta etzion bihotzak ematen utztea pobre
hura laguntza gabe. Erran behar da urrun hedatzen dela karitatea! Martinek hartzen du bere
ezpata, egiten du bere kapa bi zathi, eta ematen
dio haren erdia pobre urrikalgarri hari. Lagunek
ikhusi zutenean Martin kaparen erdiaz estalia,
abiatu ziren hartaz burlatzen; etzen bizkitartean
egundaino izan orduan bezain berreginki emana;
ezen kapa ondar hark ematen zion karitateari

datxeikon distiadura guzia. Etzuen deusere
galdu laguntza haren egiteaz, aitzitik zer etzuen
irabazi? Jesu-Kristo agertu zitzaion, ondoko
gauean Martini, erraten ziotelarik ingurutan
zituen aingeruei: Martin, oraino bathaiatua ez
denak eman darot yaunstura hau.
Martinen bihotza ezagutzaz bethea izan zen
Jesu-Kristoren alderat. Eman zion bere gogoan
utzi behar zuela lurreko erregeen zerbitzua sartzekotzat zerukoenean. Izan zen bathaiatua, eta
galdegin zuen zerbitzutik atheratzeko laudamendua: galde hura egin zuen armada gudukatu
behar zen denboratsuan. Erran zitzaion izitua
zela, eta etzuela animorik utzi nahi zuenaz geroz
gerlako ofizioa gudukatu behar zen orduan. Martinek ihardetsi zuen: begira nazazue hurbildik
guduko eguneraino, eta eman nazazueke armada guziaren aitzinean; ez dut bertze harmarik
nahi, baizik gurutzearen seinalea, orduan ikhusiren duzue animorik badudan, ala ez; ezagutuko
duzue ez dudala etsaiaren, ez eta herioa beraren
beldurrik; gauzak etzuen izan lekhurik. Etsaiek
galdetu zuten bakea, eta bihurtu ziren bere
herritarat. Eman zitzaion Martini armada utzteko

laudamendua, eta yarri zen oso-osoa Jesu-Kristoren zerbitzuan.
San Hilario Poitiersko aphezpikuaren saindutasunaren fama hedatu zen Martinen beharritarat; yarri zen nausi handi haren azpian, eta aitzinatu zen berthutean. Jainkoak ezagut-arazi zion
konbertitu behar zituela bere burasoak; eman
zen beraz bidean bihurtzeko bere herrirat. Alpetako menditarik iragaren zela erori zen ohoinen
eskutarat; hetarik batek arraillatzer zioen burua,
altxatu ere zuen besoa: dohatsuki, bertze batek
begiraru zuen kolpe kruel hartarik. Ohoinek
amarratu zuten gure saindua, eta eman bere
arteko lagun baten goardiaren azpian; gaixtagin
hunek galdegin zion Martini nor zen; Martinek
ihardetsi zuen: ni naiz giriztino bat. Gaixtaginak
erran zion: nonbeit zure beldurra ez bide da
arina. Gure sainduak ihardetsi zuen: ene Jainkoa
aurkhitzen da behar ordu guzietan, eta ez dut
egundaino izan orai baino beldur gutiago. Hunela mintzatzeko fermutasun laudagarriak hautsi
zuen hura zaindu behar zuenaren bihotza. Utzi
zuen ordu berean bere ofizio gaixtoa, eta sarthu
zen fraide penitentzia egiteko.

Martinek konbertitu zuen bere ama, ez
ordean aita. Ezin egundaino eskuratu zuen buraso zahar eta buru gogor hura. Ariena heretikoak
bekaxtu zitzaizkon gure fedearen fagoretan
agertzen zuen khar miragarriari; azotarazi zuten
mundu guziaren bistan, eta khendu zuten aurkhitzen zen lekhutik. Eman zen Milango komentu
batean; khendua izan zen handik ere; sarthu zen
mortuan, eta basa belhar xoilez bizi izan zen
lekhu agor hartan. Denboraren buruan, bihurtu
zen Frantziarat San Hilario bere nausi ohiarenganat; eragin zuen Poitiers hiritik hurbil komentu
bat; sarthu zen bera ere han, eta bizi izan zen
saindutasun guzian.
Hil zenean Toursko aphezpikua, artiki zituzten begiak Yaun-doni Martiaren gainerat haren
izendatzeko hiri hartako aphezpikutzat. Guziek
bazakiten ohore era handitasunen ihes zabillala:
atherarazi zuten komentutik eri baten ikhusteko
estakuruan, eta bortxatu zuten aphezpiku izaterat. Martinek ezinbertzez ikhusi zuen bere burua
kargu handi hartarat altxatua. Bethetzen zituen
zorrozki aphezpikutasunari datxeizkon eginbide
guziak, eskasik batere egingabe fraide saindu

batek konplitu behar dituenetan. Zenbat mirakuillu etzuen obratzen gure sainduak? Artikiarazi nahi izan zuen lurrerat haritz lodi bat paganoek etsai gaixtoari konsekratua. Pagano batek
hartaz burlatzeko erran zion berek ebakiren
zutela haritz hura nahi balin bazuen hartu bizkarrean lurrerako zenean. Nola Jainkoa baitan
fidantzia handia baitzuen gure sainduak, ihardetsi zion hartaz burlatzen zen paganoari eginen
zuela hark zioen bezala, utzi ere zuen bere burua
amarratzerat haritza erori behar zen lekhu
berean. Giriztinoak ikharatu balin baziren beldurrez gal bere aphezpiku saindua, hala-hala,
paganoak bozkario guzietan ziren uzte zutelakoan hiltzerat zohala zuten etsayik handiena.
Yaun-doni Martiak etzuen egin eskua altxatzea,
eta bere burua seinatzea baizik, haritz lodi haren
gaineraterortzerat zohana erori zen bertze alderat; sendatu zuen lepradun bat musu emanik;
aski zen ukitzea haren soinekoak, iskribatzen
zituen guthunak edo letrak, edo haren etzantzaren lastoa, eta ordu beretik, sendatuak ziren gaitzik zaharkituenak.

Yaun-doni Martiak nahiko zuen ardietsi enperadorearen laguntza buru eta gudu emateko
heretikoei; ordean enperadorearen emazteak
etzuen utzi palazioan sartzerat. Zenbeit egunen
buruan, iragan zen, aingeru baten manuz, goardiaria guzien erditik, nihork ikhusi gabe, eta
hedatu zen enperadorearen gelarat: printze hark
etzion egin, hastean, begitarterik batere; ordean
ikhusi zuenean bere burua bet-betan suz inguratua, altxatu zen bere alkhitik, besarkatu zuen
aphezpiku saindua, eta bihurtu ziotzon ohorerik
handienak. Yar-arazten zuen bere mahainean,
eta bere aldean. Ekhartzen ziotenean edateko
basoa, eman-arazten zion lehenik Yaun-doni
Martiari, berak haren ondoan edatekotzat.
Aphezpiku sainduak gehiago zadukan bere diakrea ezen-ez enperadorea, printze hari baino
lehen eskaintzen zion bere diakreari edateko
basoa. Gure sainduaren egiteko moldea etzitzaion batere gaitzitu enperadoreari; etzuen
aitzitik laudoriorik baizen hartaz. Enperadorearen emazteak eman zion Yaun-doni Martiari
othuruntza bat bere eskuz aphaindua, eta berak
zerbitzatu ere zuen mahainean. Zer ikhusgarri

aphezpiku pobre bat, arrotza, gaitski emana soinean zerbitzatua aurkhitzen da printzesa handi
batez! Ala askotan, mundu huntarik beretik
ohore hainitz baidarraio saindutasunari!
Yaun-doni Martia zuzentasuna bera zen;
etzuen nihor arinki yuiatzen eta kondemnatzen;
nihork etzuen behinere ikhusi aserre, ez eta puntzu. Bethi orobat zen boz eta allegera. Etzen
mintzo hitz edifikagarrienen errateko baizik.
Entzun zueneko bazela zenbait eskatima haren
diozesako eliza batean, zer lehiarekin etzen
harat hedatu izpirituen baketzerat! Ezagutu zuenean gutitzen zitzaizkola indarrak, etzan zen
ahoz gora lurrean ikhustekotzat hain maite, eta
hanbat bilhatzen zuen zerua. Haren dizipuluak
nigarretan zauden haren ingurutan: nahi izan
zuten eman lasto guti bat haren azpian; ordean
aphezpiku sainduak etzuen nahi laguntza arin
hura ere: berantetsia zadukan bere Jainko maiteaz gozatzeko oren dohatsua, halarik ere, huna
nola mintzatu zen, bihotza zerurat altxatzen zuelarik baldin, Jauna, ene populuak ene beharrik
badu, ekharria naiz nekhea yasaterat, egin bedi

zure nahia. Jainkoak saristatu zituen gure sainduaren berthute miragarriak deithurik beregana.
Yaun-doni Martiaren gorphutza egon izan da
osorik, lau ehun urthez, Toursko elizan mundu
guziaz ohoratua. Huganotek erre zuten ondikoz!
erleki preziatu hura Toursko hiriaz yabetu zirenean. Gelditzen da oraino hiri hartan berean
haren besoko hezurra.

San Agustin aphezpikua
eta doktora
San Augustin aphezpikutasunaren ohorea,
eta mundu guziaren argi distiosa, sorthu zen
Afrikan. Patrize zuen izena haren aitak, eta Monika haren amak. Gaindi egina zen izpirituz: guti
istudiatzen zuen lehenbiziko urthetan, halarik
ere ikhasten zuen nahi zuen guzia. Ama sainduak egin zituen egin ahalak bere semea Jainko
legean altxatzekotzat; ordean pasionek zoratua
zadukaten Augustin handia. Etzuen bere burua
baizik aditzen. Libertate sobraniazko batek gaixtatu zuen haren bihotza: eman zitzaion arras
libertinkeriari. Bere sor lekhuan egin zituen
lehenbiziko eskolak. Egorri zuten gero Kartajerat. Ezagutzak egin zituen hiri hartako gazte
bera bezalako deserregelatuekin. Ala gostatzen
baitzitzaion Monika sainduaren errelijioneari
ikhusteaz bere semea bide gaixtoan! Bere zoramendu guziaren erdian, Augustin orhoitzen zen,
noizetik noizerat, bere ama prestuaren hitz eta
abisu zuhurrez, eta haren bihotz gaixtatua iha-

rrosua aurkhitzen zen, denbora gutirentzat
bazen ere. Bethidanik bazuen berthutearen alderako yaiduraren funts bat. Damu gaixtorik utzi
zituela pasioneak nausitzerat. Atseginekin irakurtzen zituen Zizeronen obra ederrak; ordean
berak erraten daroku hetan ezagutzen zuela
eskas bat zeina baida ez aiphatzea Jesu-Kristoren izena. Libertinkeriari emana denak errexki
egiten dio prestutasunari ukho. Hala gerthatu
zitzaion Augustini. Sarthu zen Manikeenak deithzen ziren heretikoen enganio galkhorretan,
berak aithortzen zuelarik arren sentsu onaren
kutsurik etzela heien arrazoinamenduan.
Monika saindua etzen behinere baratzen Jainkoari othoitz egitetik bere semearen fagoretan;
errekeritzen zuen urrikalmendu izateaz haren
arimaz. Deklaratu zion bere bihotz mina aphezpiku saindu bati, zeinak kontsolatu baitzuen
erraten zioela: zohazi, ene alaba, egitzu gerorat
ere orai arteraino bezala, othoitzak eta nigarrak,
eta ez da izanen errana galdu dela ume bat hanbat nigar gozo gosta dena. Ezin erran daite zenbatetaraino hedatzen zen Augustinen yakintasuna. Erhetorika irakhats zuen Erroman, Kartajen

eta Milanen: bereganatzen zuen guzietan munduaren admirazionea. Sarthu zeneko Milango
hirian, lehiatu zen ikhusterat Anbrosio hango
aphezpikua. Gizon saindu hunek hartu zuen
haren bihotzaren irabazteko gai zen arraitasunarekin. Augustin bazabillan Anbrosioren predikutarat, eta laster sentitu zuen bere kontzientziako
harra. Ordukotzat konfunditu zuen Manikeen
arteko aphezpikurik famosena elkharrekin izan
zituzten solasetan: arbuiatzen zuen heresia
hura. Oxala emazteki dohakabe batekin zaraman bizitze gaixtoak ez balu gibelatu besarkatzetik errelijione katholikoa; zakien arren hura
zela bakharrik egiazkoa!
Monikak etzuen nihon sosegurik bere semea
gabe; hedatu zen Milanat agian Jainkoarenganako zuela Anbrosio sainduaren laguntzarekin.
Aurkhitu zuen bere seme maitea, ez, (egia da)
pulunpatua lehen bezala Manikeeneen heresian;
ordean oraino giriztino egin beharra. Amaren
othoitz minek, eta Anbrosioren hitz sarkhorrek
erakharri zuten Augustin handia solasean sartzerat Sinplizien zaritzon aphez prestu batekin. Sinpliziene mintzatu zitzaion zaraman bizitze gaix-

toaz, eta konbertitzeko zuen premia handiaz.
Kordokatua aurkhitzen zen Augustinen bihotza:
bazakien, sentitzen ere zuen etzela bide onean;
nahi zen konbertitu; ordean etzitzaion behinere
finki lothzen obra handi hari.
Aliperen eta Augustinen adiskide Pontizien
deithzen zenak, ediren zuen liburu saindu bat
Augustinen gelako mahainaren gainean. Jainkotiarra zen adiskide hura, atsegin hartu zuen liburu on hura han edireteaz. Mintzatu zitzaien bi
adiskide hei liburu saindu hark eragin zituen
konbersione ederrez, ekharri ere zituen etsenplurik ukigarrienak. Pontizien bere etxerat bihurtu zenekotz, Augustin altxatu zen bere lekhutik
bihotza graziaz sustatua zuelarik, eta erran zion
Aliperi: zer hari gare, ene adiskide maitea? Zertan daramagu gure denbora? errana izanen da
bada deusere ez dakiten batzu sarthuko direla
zeruan, eta gu, gure yakintasun guziarekin
lurrean herrestan ibilliko garela? Zer bada?
zeren gu baino zuhurrago izan diren, eta zeren
aitzindu gaituzten, hori izanen da arrazoin edo
estakuru bat ez hei yarraikitzeko? Horrekin
batean badoa, hitzik erran gabe, baratzerat; Ali-

pek ere hartzen du bide bera, baratzearen bururat zirenean, Augustinek utzten du bere laguna,
artikitzen du bere burua lurrerat, eta mintzo da
hunela nigar marrasketan: noiz arteraino, Jauna,
noiz arteraino egorriko dut bada biharamunerat
egun egin ahal dezakedana? Zergatik ez dut orai
berean eginen bihar egin dezakedana? Hitz hauk
erratearekin entzun zuen zeruko boza bat zioena: har zazu, eta irakur azu, har zazu eta irakur
azu. Augustinek ez du hain laster entzuten boza
hura non altxatzen baida lurretik, eta baidoha
Alipegana: hartzen du eskutarat adiskide haren
aldean utzi zuen Yaun-doni Paulen guthuneen
edo epistolen liburua, zabaltzen du, eta begitarat heldu zaizko hitz hauk: urrun zaite libertinkeriatik, plazer lizunetarik, eta eman zakizko JesuKristori. Hura izan zen oren dohatsua Augustin
bere konbersioneari finki lothu zitzaiona. Alipe
ere itzuli zen, ordu berean, Jainkoaganat. Eraman ziotzoten bere berri kontsolagarriak Monika
sainduari. O! zer bozkario ama bihotz onetako,
eta Jainkotiar harentzat!
Augustin urrundu zen hiritik largatzekotzat
bere burua oso-osoa othoitzari; yarraiki zitzaion

Alipe bere adiskide maitea. Handik laster batak
eta bertzeak errezibitu zuten bathaioa Anbrosio
sainduaren eskuz. Augustinek bazituen ordu hartan hogoi eta hama hirur urthe. Gaitz zitzaion
mundu-pean salbatzea. Bilhatu zuen Afrikan
lekhu gisako bat penitentzia, eta nigar egiteko
bere bekhatuez. Monika nahiko zitzaion yarraiki
bere seme maite, eta egundaino baino maiteago
zuenari; ordean Jainkoak deithu zuen beregana.
Semeak minki auhendatu zuen bere ama maitea, hanbat nigar harengatik isuri izan zuena.
Emazte saindu hura hil izan zen Ostia darirzon
hiri batean. Handik hirur urtheen buruan, Augustinek nahi izan zuen konbertitu Hiponako hirian
bere adiskide bat: hura zen aitoren seme handi
bat, merezimenduz bethea, eta gure sainduaren
galdea zuena. Balera Hiponeko aphezpikuak
yakin zueneko Augustin hiri hartan zela, erran
zion populuari bazuela aphez baten beharra bere
eginbideen bethetzekotzat. Hiri guziak bazakien
Augustinen berthutearen eta yakintasunaren
berri, eta guziek hura nahi zuten aphezpikuaren
aphez laguntzaille; ordean ezagutzen zuten gure
sainduaren humiltasuna; beldur ziren beraz

etzuela izan nahiko altxatua apheztasunerat. Zer
egin zuten? hartaz yabetu ziren eliza bethean
batere entzun gabe haren arrazoinak ez eta
othoitzak. Augustinek eman behar izan zion bortxari amor: ordenatua izan zen aphez Baleria
aphezpikuaz.
Gure sainduak eragin zuen komentu bat
Hiponeko hirian: bildu zen harat mundutze handi
bat batean bizitzerat pobrezian, barurean eta
othoitzean. Explikatu zuen konzilio batean
fedearen sinbola hunenbat yakintasunekin, non
altxatu baitzuten, bere bortxa, aphezpikutasunerat. Heretiko guziak laztu eta ikharatu ziren
entzun zutenean San Augustin aphezpiku zela:
arrazoin ere bazuten; ezen yazarri zioten khar
saindu batekin. Hartaz mintzo zen mundu guzia:
orakle batentzat zadukaten bazter guzietan.
San Augustinen humiltasunak etzion deusere
zor haren yakintasunari. Ez bide da gizonik hark
baino gehiago beheratu duenik bere burua.
Orhoitzen zen bere ez deustasunaz, eta etzitzaizkon behinere ahantzten bere gaztetasuneko
zoramenduak. Humiltasunak erakharri zuen egiterat bere kofesioeen liburua: nahi zuen yakin-

tsun egin mundu guzia bere gazte denborako flakeziez, eta suntsi-arazi bere saindutasunaren
fama zuzen-bidezkoa.
Hiponako hiria izan zen armada handi batez
sethiatua. Baziren aphezpikuak bere elizak, eta
populuak utzi zituztenak etsaieen beldurrez. Bertzela egin zuen San Augustinek, etzen behinere
hastandu bere populu maiteaganik. Erakhartzen
zuen bihotza Jainkoaganat altxatzerat; eta berak
nigarretan zaramatzan gau egunak. Othoitzten
zuen Jainkoa ez guphidetsteaz artzaina, eta
begiratzeaz ardiak. Ezagutu zuenean hiria erortzerat zohala etsaien eskutarat, errekeritu zuen
Jainkoa arren eraman zezan mundu huntarik
ikhusi gabe egun dohakabe hura. Entzuna zan
zen haren othoitza: hil izan zen etsaiak Hiponako hiriaz yabetu gabe. Hartu zituen sakramenduak fede bizienarekin, eta Jainkoaren alderako
amudio khartsuenarekin. Haren gorphutza Italian da, Paviako hirian.

San Frantzes Sales,
aphezpikua
San Frantzes aphezpiku Jainkotiar eta khartsua, Saboyako etxe zahar eta ohorezko batetarik ilkhitzen zen. Sorthu zen Salesko yauregian.
Bere amak altxatu zuen Jainkoaren amudioan,
eta beldurrean. Laster seinalatu ziren seme
miragarri haren berthute ederrak. Etzuen lakhet
bere haur lagunen dostetetan. Erakutsi zuen,
haste-hastetik, pobreen alderako urrikalmendurik laudagarriena. Ematen ziotzoten bere atseginetako burasoenganik izaten zituen diruak, eta
ezin egin ziozoketenean bertze laguntzarik,
khentzen zion bere buruari yanariaren parte bat
hekin sokhorritzekotzat. Izpiritua bizia zuen, solidoa eta zorrotza berenaz, kortesa zen, eta ederki mintzo zen. Ez da beraz miretsteko baldin elizak zuen aphezpiku argituenetarik eta sainduenetarik izan bada.
Aita amek egorri zuten Frantzes eskoletarat
Parisat. Ikhasi zuen izpirituaren argitzeko behar
den guzia; etzuen gutiago ikhasi salbamendurat

daraman bide dohatsua. Haren bizitze sainduak
edifikatzen zituen eskoletako lagun gazteak,
komuniatzen zuen zortzitik zortzirat, eta erabiltzen zuen larruaren gainetik ille latzezko athorra
bat, edo zilizio bat, aztean hirur egunez. Botu
egin zuen begiratzeko garbitasuna bere bizi
guzian. Etsai gaixtoa bekaxtu zitzaion Frantzesen inozentziari; yazarri zion alde guzietarik.
Azkenaz goiti, eman zion burutarat damnatuko
zela, zer nahi egin zezan zeruratzekotzat. Ifernuko tormenteen orhoitzapenak laztu, eta ikharatu
zuen gure saindua: nihon etzuen deskantsurik,
eroria zuen bihotz guzia, hiratua zen gogoetarik
ilhunenez eta desolagarrienez. Herstura urrikalgarri hartan zelarik, begiak hedatu zituen Birjina
sainduaren imayina baten gainerat, eta erran
zuen khar saindu batekin: aski dohakabea izan
behar banaiz gabetua izateko Jainkoaz gozatzeko zorionaz mundu huntarik lekhora, nahi dut
bederen izan, bizi naizeno, haren maitatzeko
kontsolamendua. Othoitz labur eta bihotzetik
heldu zen hunek suntsiarazi zituen sathanen
tentamendu zoragarriak, eta erakharri zituen
bakea eta fidantzia gure sainduaren bihotzerat.

San Frantzesek izan zuen bigarren asaldura
bat haren berthuteari ohore egin zioena. Bere
lagunek eman zuten behaztopatzeko biderik
lerragarrienean. Yakin nahi izan zuten noraraino
heltzen zen haren garbitasuna. Eraman-arazi
zuren emazteki mundutiar, antzetsu eta debotaren itxura egiten zuen batenganat, eta utzi zuten
harekin bekhoz bekho. Sathan baliatu zen kreatura dohakabe haren artifizio, eta itzuli gaixto
guziez gure sainduaren alderat. Ederrets dezagun Frantzesen berthutea, ikhusi zuenean ezin
libra zezakeiela bere burua emazteki galdu
haren persekuzionetik, etxatu zion itxendi bizi
bat bisaiarat, eta eman zitzaion ihesari. Hasi zen
ordudanik urruntzen geroago eta gehiago gazte
lagunetarik, eta doblatzen bere penitentziazko
obrak.
San Frantzes izan zen altxatua ordena sakratutarat, eta aitzinatuz zohan haren prestutasuna. Abiatu zeneko predikatzen, hartaz zuen solas
mundu guziak. Ez ahal da izan egundaino predikaririk hura bezanbat atseginekin entzun denik,
eta hark bezanbat salbamenduko fruitu erakharri duenik. Hartaz errana da eskuratzen ziruela

bihotzik gogorrenak, edo haren baitan seinalatzen zen saindutasunaz aldarean zenean, edo
bere bokantza ederraz eta hitz sarkhorrez predikatzen zuenean. Nolakoa etzen haren Jainkozko
kharra! Etzakien non bara; etzuen ezagutzen
hirriskua proximoaren salbamenduaz zohanean,
Heresiak desmasia handiak egin ziruen Saboyako probintzian eta ingururan. Lurrerat artikiak
ziren elizak, komentuak eta gurutzeak: zer
bihotz min gure sainduarentzat! Nekheaz eta
gizonen beldurraz gorago zen errelijioneari
ekhartzen zion amudioa, yasatera: zagon idoi
eta dorphetasun ethor ahal guziak sendatzekotzat Jesu-Kristoren elizari egin zitzaizkon zauri
handiak. Emetasuna, pasientzia eta modestia
ziren haren harma bakharrak; etzuen bertze
deuseren beharrik Kalbinistei buru egiteko, eta
gudu emateko. Eskuratzen zituen emeki-emeki
hetarik thematuenak berak bere arrazoinamendu zuhurraz, eta bere itzeen gantzuduraz: horra
zergatik erran izan duen Kardinale batek etzela
gauza gaitza ezagut-araztea Kalbinistei ez dohazela bide xuxenaz; ordean San Frantzes Sales

bezalakoa izan behar zela hekin konberti-arazteko.
Kalbinisten ministreak ziren gure sainduaren
etsayik errabiatuenak. Debekatzen zuten, egin
ahal guzian predikatzetik Jaunaren hitz salbagarria; ordean alferretan hari ziren: bere kharrak
bazaraman, San Frantzes guzietan predikatzerat. Askotan etzioten erran nahi leyhorrik etxetan, eta iragaten zituen gau osoak oihanetan.
Saboyako aitoren seme batek ikhusirik heretikoek nahi ziotela San Frantzesen biziari, eskaini ziotzon laguntzak; ordean gure sainduak ihardetsi zion apostolu bezala, eta nihor gabe, sarthu zela herri hetan, eta hala nahi zuela egon.
Haren obra miragarrien ospea hedatua zen alde
guzietarat. Aita-sainduak gaztiatu zion heltzeaz
Genevarat arrazoinatzekotzat errelijionearen
gainean huganot famatu batekin; laster erakharri zuen ezagutzerat bere enganioa. Errana da
etzirela zazpi katholiko baizik Thomango hiri
guzian San Frantzes harat zenean, eta konbertitu zituela han berean sei milla arima, eta hirur
hogoi eta hamabi milla alde hetako herritan.
Miretsteko da nola gizon bakhar batek egin ahal

zezakeien hanbat konbersione, eta nola haren
gorphutzak yasaten zuen hanbat nekhe. Artha
handi bat zuen erien ikhusteko; etzen gelditzen
kofesatzetik ilhundu arteraino; berak zaramatzan sakramenduak eri gaitski zirenetarat, hain
gogotik etxolarik eta bordarik erromesenetarat,
nola palaziorik ederrenetarat. Pobreak eta aberatsak bat ziren harentzat; orobat zen humil,
arrai eta khartsu guzien alderat.
Horra nolakoa zen San Frantzes Sales izan
zenean altxatua aphezpikutasunerat. Aita-sainduak behatzen zion Saboyako apostoluari bezala; admiratzen zuen bere denborako argituenetarik bat bezala, eta ohoratzen zuen elizak
orduan zuen saindurik handiena bezala. Yoan
behar izan zuen Pariserat errelijioneko egitekoz.
Erregek egin zion saindu bati dagokon begitartea. Ohoratu zuen bere estimuaz, eta bere fidantziaz; eskaini ziotzon benefizio handiak, hala
nola Parisko arxaphezpikutasuna; ordean etzuen
nahi deusere halakorik, egia da bada erregeren
alabak behartu zuela hartzerat haren lehenbiziko aumoniertasuna: eman ere zion diamant bat
hagitz balio zuena erraten zioelarik: ematen

darotzut diamant hau begiratzekotan ene amoreagatik. Gure sainduak ihardetsi zion: bai, ene
printzesa, hitz emanen darotzut begiraturen
dudala non ez duten pobrek hunen beharra.
Etsenplurik ederrenak eta predikurik sarkhorrenak aski izan ez balire bezala, San Frantzes
Bisitazioneko Andre seroren fundatzailleak egin
zuen oraino, eskal herrian, Filotea erraten diogun liburua, nahiz hil ondoan ere, arimak lagundu salbamenduko bidean. Liburu hura, merezi
duen bezala, laudatua eta ederretsia da lekhu
eta erresuma guzietan: halarik ere predikari zoro
batek errateko hainitz aurkhitu zuen liburu saindu hartaz; gehiago dena erre zuen predika
tokian berean. Gure sainduak yakin zuenean
gauzaren berri; etzen batere lotsatu, eta erran
zuen bere ohiko emetasun maitagarriarekin,
atsegin zukeiela predikari haren bihotza balitz
sustatua Jainkoaren amudio sainduaz, haren
liburua khar biziez errea izanik heldu zen bezala.
Gaizkitu zenean, mundu guzia lehiatu zen haren
ikhusterat. Hauk izan ziren haren azken hitzak:
ikhusten duzue nola naizen, ez dudala deuseren
beharrik Jainkoaren miserikordia baizik; galde

diozozue enetzat. Fidantzia oso bat dut haren
bihotz ontasunean, denborak ditu egin izan diodala ene biziaren sakrifizioa. Hunela hil zen
Lyongo hirian Genevako aphezpiku handia.
Errespetatua zen populuaz, ohoratua prinzeez,
maitatua Aita-sainduez: erran dezakegu oraino
estimatua zela bere etsaiez ere, diot heretikoez.
Haren bihotza Lyongo Bisitazioneko elizan datza.

San Bernat, abadea
San Bernaten ospea hedatua da mundu guzirat; haren mirakuilluak ezagutuak dire bazter
guzietan. Birjina sainduak ez ahal du izan egundaino hura baino zerbitzari leihalagorik eta khartsuagorik. Argitzen zuen mundu osoa, eta ohoratzen beregainki Frantziako eliza. Erresuma huntan eta Langrezko diozesan zen sorthua. Ethorki
handitik zen: familia zaharrenetarik eta ohorezkoenetarik ilkhitzen zen. Bazituen zazpi haurride, eta itzul-arazi zituen Jainkoaganat guziak.
Berthuteak odolak baino oraino gehiago ohoratzen zituen haren buraso prestuak. San Bernaten
amak amets egin zuen (izorra zelarik) zakhur
ttipi bat zakharkela bere erraietan fangaz hari
zena. Ama hura laztua izan zen amets hartaz,
eta kontsultatu zuen gizon Jainkotiar bat, zeinak
erran batzion mundurat emanen zuen haurrak
begiraturen zuela leihalki Jaunaren arthaldea,
eta etzela baraturen oihu egitetik elizaren eta
fedearen etsaieen kontra. Ama hark berak hazi
zituen bere zazpi umeak. Maite zituen guziak;

ordean egin zuen ametsak bazakharken maitatzerat bertzeak baino gehiago umerik gaztena,
zeina baitzen gure saindua. San Bernat altxatua
izan zen artha handirekin eta haren odolari zagokon bezain ederki. Egorri zuten eskoletarat; ikhasi zuen igurikitzeko zen baino hagitz gehiago,
eta zer bide etzuen egin berthutean! Hitz guti
zuen, astiroki pisatzen zituen gauzak, eta lakhet
zuen mundutik urrun bizitzea.
Ezin erran daite zertarainokoan heltzen zen
San Bernaten debozionea Andre-dena Mariaren
alderat; bere haurtasunean ere, aski zuen entzutea Mariaren izena yartzeko bozkario guzietan.
Nahi zutenean gibelatu haurtasunari darraizkon
huts xumetarik, aski zen Mariaren aiphamen
bakharra: nork izan du egundaino garbitasunarentzat gure sainduak bezanbat amudio? Zenbat
asaldura, bizkitartean, etzuen yasan behar izan
etsai gaixtoaganik! Haren berthutea behar zen
ez erortzeko bathzen zituen behaztopa lerragarrietan. Aldi batez, gerthatu zitzaion landatzea,
aphur bat, uztekabean bezala, bere begiak
emazteki baten bisaiarat, izan zuen hunenbat
urriki flakezia hartaz non sarthu baitzen lepho-

raino bereganik hurbil zuen, eta erdi hormatua
zen ur batean iraungitzekotzat lohikeriaren sua,
bere bizia beraren goztuz.
San Bernat etzen nahi bezain laster hastandu
mundu-petik hobeki begiratzekotzat inozentzia.
Sarthu izan zen pobreziarik handiena, eta penitentziarik dorphenak galdetzen zituen ordena
garratz batean. Hasi zen eskuratzetik, eta ordena hartarat erakhartzetik hogoi eta hamar aitoren seme, eta bere sei anaiak: sei haurridek
ardietsi zuten burasoaganik komentuan sartzeko
laudamendua. Aitaganik urruntzean hetarik
zaharrenak erran zion gazteenari utzten ziotzola
bere ontasun guziak; haurride gazteenak ihardetsi zion: erran nahi da beraz zerua hartzen duzula zuretzat, eta utzten duzula neuretzat mundua.
Ez naiz batere antolatzen horrela: anaia gazteen
hunek egin zuen haren haurrideek egin zutena.
Utzi zuen hark ere mundua. San Bernatek erakharri zuen oraino Jainkoaganat osaba bat, eta
aitoren seme bat ospe handitakoa, geroztik
aphezpiku izan zena. Gizon gazteek aski zuten
entzutea gure saindua ukho egiteko munduari.
Agertzen zenekotzat, amek gordetzen zituzten

bere umeak, eta emazteek bere senharrak haren
hitz sarkhorren beldurrez.
San Bernat lothu zitzaion fraide saindu bati
dagokon bizitzeari ezin erran bezanbat kharrekin. Gogorki zebatzen zituen gorphutzeko sentsu
guziak, eta bazaraman penitentziaren dorphetasuna bidegabe egiterainokoan bere osasunari.
Othoitzean eta meditazionean zituen bere gogoa
eta atsegina: hetan ikhasi zuen iskritura saindua
hedadurarik handienean: berak ere erraten
daroku etzuela izan liburu sainduak ikhasteko
bertze nausirik baizik haritzak eta oihanak.
San Bernaten famak, eta haren hogoi eta
hamar laguneen etsenpluak, erakharri zuten
mundutze handi hat komentu bererat; lekhurik
ez izanez heldu ziren guzientzat, emendatu
behar izan ziren komentuak. Gure saindua egorria izan zen bere lagunekin lekhu izigarri batetarat, eta etzuen nihon han baino lakhetago.
Egin izan zuten mortu hartan, ez nekhe handirik
gabe, egoitza xume bat kapera batekin: eman
zitzaion komentu berri hari Clairvauxen izena,
eta San Bernat izan zen hango abadetzat ezagutua. Alferretan nahi zuen bere burua gorde, Jain-

koak laster ezagut-arazi zuen munduaren argitzeko zadukana. Arima Jainkoaganat itzuli
nahiak heldu ziren, osteka, San Bernaten gobernuaren azpian bizitzerat. Aphezpikuek, erregeek