Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak - 15

dibinoak, Nauzie Joan zuek ere? S. Pedrok errespondatu zio, Jauna, norengana joanen gara?
Orrek ditu bizitza eternoko itzak: eta guk sinetsi
dugu, ta ezaundu dugu berori dela Kristo Jangoikoaren semea. Jaunak orduan, nik artu zaiztet
amabi, ta zuetaik bat Deabrua da. Ori zio judas
traidoreas. Berze bein galdegin zio S. Pedrok,
(Math. 18.) Jauna, zenbat aldis bekatu eginik ene
anaiak, barkatuko diot? zazpi alditaraño? Errespondatu zio Jaun onak, eztiot nik, ezi zazpi alditaraño sollik, baizik zazpi amar zazpitaraño;
errateko ezi beti ta noiz konfesatzen den ongi
penaturik. Oneki erakutsi zio izaten beratx bekatarieki, nola Jesus bera baizio, ez naiz etorri justoen billa, baizik bekatarien billa.

Baña Sanduak berak izan zue gero barkatu
bearra, ezaundaien zer den gizona berez, nola
ikusko dugun geroxago. Azken arratseko afaria
legearen gisara prebenitzeko, biali zitue S. Pedro
ta S. Juan Jerusalena, (Luc. 22.) ta prebeniturik
jarri ze maian amabieki. Ondorean jaikirik, ta
mantoa kendurik, paratu zue gerrunzean eskutako oial bat, ta arturik ur palangana batean asi ze
garbitzen oñak Apostoluei. Ellegatu ze Pedrorengana, ta Sanduak arriturik erraten dio, Jauna,
orrek niri garbitu oñak? Jaun onak, zaude, nik
iten dudana zuk eztakizu orai, baña jakinen duzu
gero. S. Pedrok, Jauna, eztut utziko garbitzera
ene oñok orren eskus sekulan ere. Jaun onak,
ezpazaitut garbitzen, eztuzu izanen parterik ene
konpañian. S. Pedrok on aditurik bereala, Jauna,
beras ez solamente oñok, baitare eskuok eta
buruau ere. Jaun dibinoak, Garbi dagonak eztu
bear gana baizik oñak; eta zuek garbi zauzte;
baña ez guziok. Au zio, baizekie nor zen traidorea. Gero itzulirik mazera erran zue triste grabe,
segurki erraten diziet ezi zuetaik batek traiziatuko nauela ni. Eneki dago maiean traizio iten
didanaren eskua. Ni banoaie nora Jangoikoa

dagon: baña ai entregatzen nauenas. Obeluke,
ezpalitz jaio. Ikaraturik galdegiten zute batbanaka, Jauna, ni ote naiz? S. Pedrok keñu iten zio S.
Juani, ikasi zezan Jaunaganik, nor zen traidorea;
zatikatzeko bere eskus an berean, dio S. Krisostomok. Gero despeidan bekala mintzatu zekiote
agitz amoroso, Ene humettoak, oraño gutitto bat
nago zueki: baña banoaie... S. Pedrok erran zio,
Jauna, nora doaie? (Joan. 13.) Jaun onak, ez
nazakezu segi orai zuk ni; baña segituko nauzu
gero. S. Pedrok, zergatik ez dezaket segi? nere
arima emaen dut orrengatik. Jaunak, arima emanen duzu? Zierto erraten dizut, eztuela ollarrak
kantatuko, ukatu gabe zuk ni irur aldis. Ah Pedro
Pedro, beira, ezi Satanasek nai zaizte baiastatu
garia bekala: Luc. 22. Baña nik eskatuko dut
zuregatik, eztaien falta zure fedea. Eta zuk noizbait konbertiturik konfirmazkizu zeure anaiok.
Atratzerakoan erran ziote guziei, zuek guziek
eskandalo pasatuko duze gaur ene okasios: ezi
eskribiturik dago, Artzaia golpatu, ta ardiak
barratu. S. Pedro beti berartan, Jauna, naiz
guziek faltaturik, baña nik ez beñere. Jaun onak,
Math. 26. gaur ukatuko nauzula zuk ni irur aldis,

ollarrak kantatu baño len. Sanduak, naiz preziso
balitz iltzea ni orreki, eztut ukatuko. Oroat ziote
guziek. Gero xakinen.
Proposito goneki atra zire Jesus onaren konpañian, eta S. Pedro bere ezpatareki guapo,
defendatzeko bere Jaun onetsia. Ellegaturik
Jetsemaniko baratzean, utzirik gañarakoak leku
batean, sartu ze barnago irureki, baizire S.
Pedro, S. Tiago, ta S. Juan, zauzte emen erne,
erraten diote, ta orazio egin nereki, etzaizten
erori tentazioan: eta bere Majestadea aratxago
joanik zego orazioan odol-izerditan aflikzioaren
utses. Itzulirik aiengana, (Marc. 14.) erraten dio
S. Pedrori aurkiturik lo, Pedro, lo zaude? Ezin
egon zarate ordu batez eneki orazioan? Espiritua
da bizkor, baña gorputza herikor. Ea idatzarri, ta
orazio egin. Baña berriz ere itzulirik lo aurkitu
zitue. Goazen, dio, ezi urbil eldu da traiziatzen
nauena. Ia agertu zelaik Judas, ta arreki Ministroak beren armaeki, Pontifizearen sierbo bat deitua Malko alzinatu ze botatzera eskuak Jaun dibinoai: S. Pedrok arri tiratu zio ezpatas burura, ta
ebaki zio eskuieko bearria: zein bereala Jesus
onegiak ukitus eskuas utzi zio sendaturik; ta S.

Pedrori erran zio, itzulazu ezpata goi bere magira. Ene Aitak brindatu didan tragoa, eztuzu nai
pasa dezaten? Naiz bai, alaere admiratzeko da S.
Pedroren zeloa, amorea, ta balorea Jaunaren
faboretan kanalla ainberzeko garren aurkasean:
eta S. Ignazio Loiolak, soldado zelarik, zelebratu
zue koplaetan balentia gura. Jesus onak erran
ziote gaixtofikatu gaiei, ni billatzen banauze,
uzkizie ebek joatera. Eutxitzeareki aiek Jaun
onari, Apostoluak joan zire guziak iges: S. Pedro
ere bai ta S. Juan: baña deteniarazirik amoreak,
zoezi biak segitus urrundanik preso dibinoa.
Gero Kaifasen etxean zeukatelaik, sartu ze lenik
S. Juan: geroxago S. Pedro. Erran zio oni zerbitzari atezaiak, erran zio, ori gizon gorren Diszipuloetaik da. Zoraturik mas errespondatu zue, nik
eztut ezauntzen ere. Andik guti zebilalaik jende
gaixto gaien ertean, berriz ta berriz porfiatu
ziote, aietaik zela; mintzoan ere ezaun zela:
baratzean ere ikusi zutela. Pedrok uka juramentus ere, eztut ezauntzen. Eta Jaunak itzulirik beiratu zio S. Pedrori; ta kanpora atrarik asi ze
negarres, ta negar egin zue samiñkiro: eta ain
gogotik, ta ain kontino, ezi bere bizi guzian, olla-

rra kantatzen aditu orduko, asten zue negarraren musika de manera, ezi bi begien pean bi
erreka edo arraia in omen zekizkio negar jarioaren utses, ta begiak odolestaturik bekala orgatik.
Bi motibo zire, nola bi punta tzorrotzak heritzen
zutenak biotz noble gura: bat bere Jaun onetsiaren pena; berzea bere kulpa ofendituas bere
amazalea ainberze on in ziona.
Urbilen igande goiz goizean S. Maria Magdalena joanik monumentura, ta ikusirik uts ta idikirik, itzuli ze lasterka S. Pedrori ta S. Juani kontatzera. Biak bereala joan zire ikustera laster ta
laster; S. Juan ellegatu zela lentxago, dio berak,
baña etzela sartu monumentuan; ellegatu ze
atzetik S. Pedro, ta sartu ze, ta ikusi zitue mortaxak an, baña gorputz dibinoa ez; ta endendatu
zute biztu zela. Badio Ebanjelioan agertu zekiola
S. Magdalenari berez: Joan. 20. S. Pedrori ere
berez agertu zekiola Jaun dibinoa, da klaro S.
Lukasen Ebanjeliotik, c. 24. v. 34. Nola errezibitu
zuen Sanduak; nola urtiki zekion oñetara; nola
konfesatu kulpa; nola eskatu zion barkamentua!
nola Jaun onak barkatu, konsolatu, animatu
zuen, nork explika? nork entenda? Egun gartan

berean berant zegolaik S. Pedro bere laguneki
ganbara ertxian Juduen beldurrez, paratu zekiote erdian Jaun dibinoa, erran ziote amoltsu,
bakea zuei; nola biali ninduen ni nere Aitak, ala
nik bialtzen zaiztet zuek. Baita ats emanik zio, ar
zazie Espiritu Sandua. Bekatuak nori barkatzentiozen, barkatuak dire: ta norenak retenitzen,
retenituak. Berze asko aldis agertu zekiote
berrogei egun gaietan: baña azken kontatzen
duena S. Juanek da notagarri, c. 21: zeude arranzuan S. Pedroreki zazpi lagun, ta gau guzian
deus etzute arrapatu: goizean agertu ze itsasbasterrean Jesus ezauntzera eman gabe: manatu ziote botatzeko sarea eskuieko aldera: orreki
atra zute kantidadea, ezin jasi ala. S. Juanek
erran zio S. Pedrori, Jauna da. S. Pedro, aditu
zueneko, bota ze itsasora ellegatzeko len baño
len: atzetik gero guziak. Jaunak eman ziote jatera bere eskus. Bazkal ondoan erraten dio Jesus
onak S. Pedrori, Pedro, maitatzen nauzu ni, ebek
baño iago? Sanduak, bai Jauna. Orrek daki maitatzen dudala. Dio Jaunak, bada kuida ene axuriak Berriz galdegin zio, Pedro, maite nauzu ni?
Errespondatu zio Sanduak, bai Jauna, orrek daki

maite dudala. Dio Jaunak, bada kuida ene axuriak. Irugarren aldian galdegin zio, Pedro, amatzen nauzu ni? Tristatu ze Pedro galdegiteas irur
aldis ori; Errespondatu zio, Jauna, orrek guzia
daki: berorrek daki amatzen dudala. Jaunak
orduan, kuida nere ardiak. Gastea zinalaik, gerrikoa paratu ta zindebiltza nora nai zinduen: baña
zartzen zarelaik berze batek paratuko dizu, ta
ermako zaitu nora nai eztuzun. Au erran zuela,
dio S. Juanek, aditzera emanes, nolako eriotzeareki bear zuen honratu Jangoikoa: eta au erran
ondoan erraten dio, segi nazazu ni. Orra S. Pedro
eginik Kristoren Bikario beraren ofizioan, beraren axurien ta ardien Artzai sumoa, potestade
guzien giltzaeki.
Igan ondoan Kristo Zerura, gelditurik S. Pedro
Elizako buru, lenbiziko egin zuena izan ze eskojitzea amabigarren Apostolua S. Matias judas traidorearen lekuan. Amargarren egunean jautsi ze
Espiritu Sandua susko mi batzuen idurian, bete
zitiote biotzak amoresko sus, indar eta korajes,
eta arimak jakindearen argis, mintzatzeko ausarki mundu guziaren alzinean, plantatzeko eta azitzeko Errelijione Kristioa, erakusteko Zerurako

bidea, estimarazteko Jangoikoa, ta salbatzeko
arimak. Len zeudenak altxaturik beldurrak, ia
karrikara atrarik pregonatzen zuzte Jangoikoaren
ta Kristoren laudarioak, adiarazis anitz mintzogenerotan, admiratzen zirela jendeak. S. Pedrok
goraturik boza eman zue testimonio Jangoikoaren Espirituaren birtuteas obratzen zuenas aietan: eta Jesu Kristoren Erresurrekzioas, ta nola
den Salbazalea; in zezatela penitenzia &. Eta
egun artan sollik irabazi zitue irur milla arima,
eta egunoro zoeie aumentatus eraizioa Zerurako, arrimatus Jangoikoak bere eskua, obratzeko
prodijioak. Zoezi egun batez S. Pedro ta S. Juan
tenplora; zego atarian pobre bat estropeatua bi
oñetaik jaiotzez, limosna eske. Biei ellegatzean
eskatzen ziote: S. Pedrok erran zio, beira zaguzu
guri. Beira zegokiote ustez atra zerbait. S.
Pedrok erran zue, zillar, ta urrerik eztut nik: baña
dutena ematen dizut; Jesu Kristo Nazarenoaren
izenean jaiki zaite, ta ibili. Bateo arturik eskuietik goratu zue, ta istantean firmatu zekizkio zangoak eta plantak. Txutiturik zebila saltoka, ta
sartu ze bieki tenploan saltatzen, ta laudatzen
Jangoikoa oius. Jendeak ikusirik ta ezaundurik

zela pobre gura, bildu zire arrizios beterik: eta S.
Pedrok erran ziote, zer ai zarate guri beira, nola
geuren birtutez in bagindue lan gau? Jangoiko
andiak gloriaztatu du bere Semea Jesus, zuek
entregatu ta ilarazi duzena; baña biztu da Jangoikoaren birtutez: gu testigo: eta beraren izenak, eta fedeak sendatu du au: eta orai badakit
in zindutela ignoranzias; pena bekize, ta konberti zaitezte, borratzeko zuen bekatuak. Konbertitu
zire bortz milla: baña justiziako Ministroek preso
erman zuzte biak. Biramonean Sazerdote-buruek
bildu zute batzarra, ta paraturik biak erdian galdeiten ziote, zer birtutez, edo noren izenean ibiliarazi zuten gizonoi. Orduan S. Pedrok beterik
Espiritu Sandus erran zue, Prinzipe Jaunak, adi
bezate, ta iduki bezate xakinik ta entendaturik,
ezi Jesu Kristo gure Jaunaren izenean dagola
sano emen alzinean dagon gau. Jesus oiek reprobatu zutena da Salbazale bakarra, eta ezta berze
nioren baitan salbaziorik, ezi Zeruaren pean ezta
gizonei eman berze izen bakotxik ere, zeintan
bear garen izan salbo. Ikusirik bien konstanzia,
ta ezindua presente bizkor, ezin uka; utzi zuzte
manaturik, ez predikatzeko Jesusen izenean.

Baña errespondatu zute ausarki, Beira Jangoikoaren alzinean, arrazio den obeditzea oiei iago,
ezi Jangoikoai, juzga bezate, ezi guk ez dezakegu baizik erran ikusitugunak ta aditutugunak.
Meatxaturik utzi zuzte.
Ain andia ze S. Pedrok zuen eskua ongi egiteko, ezi plaza ta karrikaetan paratzen zuzte
heriak beren goatzeetan, zetorrelaik S. Pedro,
onen itzalak berere uki zezkien, orreki libratzeko; ta berze errietaik ere ekartzen zuzte heriak
ta espiritatuak, eta kuratzen zire guziak. (act. 5.)
Jaunaren Espiritu Sandua bizi zela S. Pedron
ezauntzeko, agitu ze lanze lotsagarri bat. Lenbiziko Kristio gaiek zute ainberze karidade elkarreki, ezi saldu beren haziendak, ta aien prezioa
paratzen zute Apostoluen oñetan, errepartitzeko
Kristio lagunetan. (act. 5.) Ananias ta Safira bi
senar-emasteek saldu zute beren alor bat; prezioaren zati bat gelditurik, berze zati bat ekarri
ziote S. Pedrori, guzia zelako itxuran, ustez naski
engañatu Apostolua. Erran zio senarrai lenik S.
Pedrok, Ananias, zergatik Satanasek tentatu du
zure biotza, gezur errateko Espiritu Sanduari?
Naibazindue iduki zeure alorra, etzego zeure

eskuan? eta oroat prezioa ere, naiz saldurik?
Zertako erran gezurra? Eztiozute gezur erran
gizonei, baizik Jangoikoai. Itz gebek aditzean
Ananias erori ze ilik berartan. Eta guziak lotsatu
zire ortas: eta ortzi zute ila. Andik irur ordu guti
gorabera ellegatu ze bere Andrea Safira etzekiela deus alakorik: erran zio S. Pedrok, emastekia,
erran zadazu, onenberzean saldu duzie alorra?
ark, bai Jauna, onenberzean. S. Pedrok, Eta zertako da nai izatea tentatu Jangoikoaren espiritua? Bada orra atarian dire ortzi dutenak zure
senarra, ta ermako zaitute zu ere ortzitzera.
Momentuan iltze an oñetan, eta erman zute
ortzitzera senarraren obia berean. Baña pleitu
andiagokoa izan zue Simon deitu bateki, baize
sorgin endemoniatua, enbustero engañatzen
zituena jendeak arte gaixtos, ibiliarazis airean
estatuak, artus berak serpiente ta animaleen
figurak, ibilis suan erre gabe, airean egatus, ta
alako gauzak Deabruen laguntzareki. Obeki
engañatzeko, bataiatu ze, baña biotza makur.
Ikusirik ematen zela Espiritu Sandua, Apostoluek
paratus eskuak gañean, eskindu zue diru, eman
zezoten potestade, ekarrarazteko Espiritu San-

dua nori ark paratzezkien eskuak. S. Pedrok
erran zio serio, ire dirua biz ireki perdiziotako,
uste baituk Jangoikoaren donoa erosten dela
dirus. Itz goiek eure kontra tuk, ezi ire biotz goi
eztuk zuzen Jangoikoaren alzinean. Intzak penitenzia gaixtakeria gortas, nai badik barkatu Jangoikoak, ezi ikusten diat, agola loturik gaixtakeriaren lakioan. Hipokritak zio, eska zozie zuek
Jangoikoai eztatorkidan diozenetaik deus ere:
nola aski balitz eskatzea berzeek, egin gabe
berak; edo nola balego Jangoikoa obligaturik egitera baten onetan, lagundu gabe Mak. Eskapaturik andik Simon gura joan ze Romara. Gero S.
Pedro, ibili ondoan Jerusalenen, Antiokian, ta
leku gaietan ameka edo amabi urtes, joan ze
Romara, non aurkiturik sorgin gura, Satanasen
Diszipulo gura, zeukatena kasi Jangoiko adiña:
konfunditu zue S. Pedrok aisa; baña desengañatzeko jendeak, aren miragarri itxurak zirela Deabruaren artez, ta ez onez, proponitu ziote ekar
zezatela il bat, eta zeñek ere bizten zuen, ura
izan zeiela egietafedearen Predikari. Ekarririk ila,
sorginak iten zue in ala bizteko, mogiarazten zio
burua, eskuak, oñak: baña azkeneko ila il geldi-

tu ze. S. Pedrok humil eginik orazio, biztu ze ta
eman zue testimonio egietafedeas. Orgatik galdurik arrek lengo kredita meatxu egin zue iganaraziko zela Aingiruen eskus zerura, ta andik kastigatuko zituela. Errealidadean asi ze igaten
airean gora gora, guziak beira zeudelaik ta klamatzen Jangoiko Jangoiko zela. S. Pedrok eskaturik Jangoikoai debekatzezkiela Deabru gaiek
laguntzen ziotenak, manatu ziote utzi zezatela:
momentu berean utzirik erori ta estropeatu ze
de manera, ezi ia etzeike oñez ibili nai zena
egatu egalik gabe. Etzue nai Sanduak il zeien
eroralditik berartan, konberti zeiengatik, ta
desengaña guziak; baña biramonean iltze miserablea; eta S. Pedro gelditu ze triunfante nola
egietafedea ere bai. Azkenean Pedro Kristio
guziek leku guzietan zirenek, ta Sazerdoteek, ta
Obispoek, ta Apostoluek, ta S. Pablo berak
ezauntzen, errespetatzen, ta obeditzen zute
guzien buru bekala zituena potestade guzien giltzak Kristok emanak.
Baña preziso ze imita zezan Kristo bera padezitzean ere, ofizioan bekala. Herodes Erregeak
persegitzen zitue Kristio prinzipalenak. S. Juanen

anaia Santiago gure Patronoa ilarazi zue ezpatas
Apostoluetaik lenbizikoa. Eta ikusirik Juduen gustoa on zela, in zue preso S. Pedro ere: ze bazkoa
alzinean, ta zeuka guardaturik karzelean laur
patrulla soldadoeneki, gogo eginik atratzeko
bazkoa ondorean iltzera. S. Pedro karzelean
preso, baña Eliza guzia orazio egiten Jangoikoai
beragatik kontino. Atra nai zuen bezperan, zego
gau gartan Pedro lo betean bi soldadoen ertean
bi katees loturik. (act. 12.) eta guardiak atarian
guardatzen karzela. Eta ara non Jaunaren Aingiruak golpe bat eman ta idatzartzen duen Pedro,
ta erraten dion, Ea, ots, jaiki fite. Kateak erori
zekizkio eskuetaik. Eta erraten dio, para zeure
oñetakoak, ta zeure soñekoa, ta segi ni. Jaiki ta
zoeie segitus, ta etzekie zen egiaz iten zuena
Aingiruak, uste baizue zela bisioneren bat. Pasaturik lenbiziko ta bigarren guardia, ellegatu zire
burriñasko atarira, zein idiki zekiote berez: Atrarik andik pasatu zute karrika bat, ta instantean
desagertu ze Aingerua. Eta Pedrok itzulirik berebaitan zio, orai dakit egiaz biali duela Jaunak
bere Aingirua, ta libratu nauela Herodesen eskutik, ta esperan zeuden uduen ganik. Joan ze Juan

Markos deituaren Amaren etxera, non zeuden
anitz bildurik orazioan. Deitu zue atarian: ta atra
ze neskatoa, deitzen zena Rode, galdetzera nor
zen. Ezaundurik S. Pedroren mintzoa, itzuli ze
prisaka erratera Pedro zegola atarian. Aiek ziote,
eraturik zaude zu. Arrek firme seguratzen, Pedro
zela. Aiek ziote, beraren Aingirua bide da. Bitarteo Pedro beti atarian dei ta dei. Noiz ere bait
idiki ziote: ta ikusi zute, ta arritu zire; eta ixilarazirik kontatu zue, nola libratu zuen gure Jaunak;
ta zoezila erratera Jakobori, ta berze anaiei. Eta
bera atrarik oanze berze leku batera. Oraingoan
libratu zue Jangoikoak baizue plazer libratzeas
bizia: ez ala gero Roman. Inzitue preso S. Pedro
ta S. Pablo Neron Enperadoreak: ta bedratzi ilabeteen buruan sentenziatu zitue iltzera Pedro
gurutzean, Pablo ezpatas. Bitarteoko denbora
gartan biek karzelean in zute asko milagro, ta
gauza on: konbertitu zuzte beren guardiak; ta
bataiatzeko, atra ze bat batean iturri bat ango
peña batetik dirauena egungo egunean; eta
guziak bataiaturik izan zire Jesu Kristoren Martir
loriosoak. Ellegatus ia plazoa, Kristioek falta inen
ziotena ezaundurik, eskatu ziote S. Pedrori,

beren Artzai onai bekala, atra zeiela karzeletik,
ta injeniatu zute nola: ta ainberze porfia in ziote,
ezi azkeneko atra ze, ta bazoeie libre, bidean
agertu zekio Jesu Kristo. Ezaundurik S. Pedrok
galdegin zio, Jauna, nora doaie? Errespondatu
zio, noaie Romara izatera berriz guruzifikatua.
Entendatu zue Sanduak, zer nai zion adiarazi: ta
bereala itzuli ze bere karzelera. Egun señalatuan
azotaturik lenik biak atra zuzte iltzeko, bata leku
batean, berzea berze batean: Despeitzerakoan
nor bere lekura, besarkatu zire amorosoki. Eta S.
Pedro josi zute itzeeki gurutzean bere Maestru
dibinoaren gisara, solamente ala berak nai
zuela, burua bera, ta oñak gora, nola lurretik
zerura zoeiena, dio S. Krisostomok. Ortzi zute
gorputz sandua solemnidade zeikenareki denbora gartan. Izan omen ze S. Pedro gora gorputzes,
naiz ez abultatu: kolorea txuri ta deskoloritukara: bizar ta buruko biloak usu ta rizatu izurrak,
baña ez luze: begiak beltzkara, ta odol-kolores
ainberze negar egines, berexki ollarrak kantatzean. Agitz debozio zute len S. Pedro, ta S.
Pablo bi Prinzipe sanduen imajinei: eta len ta
gero, ta beti mundu Kristio guziak estimatzen ta

beneratzentu aien errelikiak. Konstantino Enperadoreari, sendatzeko lepra, ordenatu ziotelaik
aurren odolesko bañua, aparezitu zekizkio lotan
S. Pedro ta S. Pablo, ordenatzen ziotela billa
zezala S. Silbestro Aita Sandua, zeñen eskus
bataiatus garbituko zela. Billaturik aurkitu zue,
ta ark mostraturik bi Sanduen imajinak, ezaundu
zue zirela aparezitu zekizkionak berak: bataiatu
ze, ta gelditu ze garbi gorputz ta ariman. Fabrikatu zue anitz tenplo, prinzipalki S. Pedrori bat
andi goia, bere Majestadeak trabajatus zimenduan, utzirik manto erreala, atras bere soñean
amabi esporta lur &

Garagarzaroaren
S. Paulo Apostolua
Eskojitu zuenak S. Pedro Apostoluen Prinzipe,
eskojitu zue S. Pablo ere laguntako, ta len zena
Kristioen kontrario egin zue guzien defensore,
Maestru, ta Alzindari eskojitua. Jaio ze Tarso deitzen den ziudadean: azi ze Jerusalenen Moisesen
lege antiguaskoan ain jakintsu ta ain zeloso,
aren guardatzeko, ta guardarazteko, ezi orgatik
persegitzen zitue Kristoren Diszipulo gaiek kontrario bekala. S. Esteban lenbiziko Martir gloriosoa arrikatu zutelarik, an zego deitzen zena
orduan Saulo, gero Paulo, guardatzen arrikazaleen tresenak, kruelago egines lagundus guziei,
ezi arrikabalez bere eskus, dionez S. Agustinek,
ezi guzien eskus arrikatzeko, guzien tresenak
guardatzen zego. Baña Sandu jeneroso gura
mendekatu ze, Jesus onaren gisara, pagatus
gaizkia onkiareki, zeren ezi arrien ertean iltzerakoan, belaurikaturik erran zue boza andi bateki,
Jauna, barkatu ebei, ta ez dezotela kargu egin
bekatu gontas. Eta zer dakigu, etzen izan orazio

gonen efektoa Sauloren konbersionea? Bitarteo
segitzen zue itsu itsua Kristioen kontra, eta dion
bekala Eskrituran, Act 9. Oraño errespiratzen
meatxu ta eriotze, atra zitue despatxuak, joateko Damaskora, ta preso eramateko aurkitzen
zituenak Kristio, gizonkiak ta emastekiak. Eta
Damaskora urbil zelarik, bat batean inguratu zue
Zerutik argi batek; eta eroririk lurrean aditu zue
oiu bat erraten ziola, Saulo Saulo, zergatik persegitzen nauzu? Eztagokizu ongi ostiko tiratzea
akulloaren kontra. Arrek, eta nor da ori, Jauna?
Errespondatu zio, Ni naiz Jesus zuk persegitzen
nauzuna... Eztagokizu ongi & Eta lotsarriturik
ikar ikar erran zue, Jauna, zer nai du in dezaten
nik? Eta Jaunak, zoaz Ziudadera, ta an erranen
zaizu zer in bear duzun. Bere akonpañazaleak
zeude pasmaturik, aditzen bai boza, baña nior ez
ikusten. Jaiki ze lurretik Saulo, ta begiak idikirik
etzue deus ikusten: ta eskuetaik arturik sartu
zute Damaskon: ta an egon ze irur egunes bistarik gabe, ta jan ta edan gabe. Bitarteo Jaun onak
abisatu zue Ananias deitzen zen Diszipulo bat,
joateko Sauloren billa alako etxean. O Jaun ona,
guzia egiten du bekatarien fabore ere, nola bear

balitu! Joan ze Ananias, ta paraturik eskuak
gañean erran zio, biali nau Jesus Jaunak, ikusi
dezazun, ta bete zaizen Espiritu Sanduas. Bereala ikusi zue, ta bataiatu ze, ta sustentu arturik
predikatzen zue batzarre ta jendetze-lekutan, au
dela Jangoikoaren Semea, au dela Kristo: eta
nola lentxago izan baize kontra, iago ze arritzeko; ta garaitzen ta konfunditzen zitue: Ta berladanik nai zute il, ta ertxi zuzte portaleak, etzeien
eskapa, baña esporta batean murallatik soka
bateki jautsi zute kanpora anaiek. Andik joan ze
Jerusalena: prinzipioan guartzen zire S. Pedro ta
gañarakoak, etxakines Jangoikoaren lana egin
zuena arreki: baña desengañaturik laster osoki,
artu ta besarkatu zute anaia guapoa bekala, ta
Jangoikoak emana.
Deskitatus lengo uts egina, zenbat trabajatu
ta padezitu zuen! nolako ferbore, koraje, ta
anheloareki! zenbat lekutan ibili zen! zenbat
arima irabazi zuen! zemat honratu, ta gloriastatu zuen bere Jesus, len persegitu, ta orai doble ta
erredoble maitatzen zuena, non da mirik explika
dezakenik? zer espiritua! zer entendamentuaren
argia! zer mintzaera ura! zer indarra mian ere,

konfunditzeko, ta kastigatzeko,gaixtoak! Pafon
ze sorgin ta Profeta falsu bat, Bariesu deitua,
estorbatzen ziona Jaun bati errezibitzea fedea, S.
Pablok erakusten ziona: itzulirik arrengana, ta
beiratus asarre ta sebero Sanduak erran zio, o
Deabruaren humea, gaixtakeria ta tranpas
betea, on guziaren etsaia, noiz arteo bear duk
paratu estorbu, segitzeko Jaunaren zuzen-bidea?
Bada orra orgatik Jaunaren eskua ire gain, ta izanen naiz itsu denbora zati batez, ezin ikusis iruzkia. Bereala gelditurik itsu zebila eskus astatzen
ibiltzeko. Eta Kaballero gura konbertitu ze, ta
bataiatu deitzen zena Serjio Paulo, eta andik
diote izan zela aldatzea Apostoluak izena, deitzen zena Saulo deitzea Paulo. Gizon guzia ere
aldatu ze, iganik irugarren Zerura, ta paraisora,
dela gorputzareki, dela gabe, etxakin berak, Jangoikoak daki nola, dion bekala berak. Kristoren
kontra izana egin ze Kristoren amante apasionatua, ta ongi unitua guzis, baizio, Bizi naiz ni, ez ia
ni, baizik enebaitan bizi da Kristo. Enetako bizitza da Kristo, ta iltzea gananzia. Nai duzie agian
nitan mintzatzen den Kristoren progu? Nik gorputzean ere daramazkit ene Jaun Jesu Kristoren

markak. Nork apartarazi ni Jangoikoaren karidade Kristorenbaitan dutenetik? Agian trabajuak,
edo angustiak, edo goseak, edo gabeak, edo
peligroak, edo ezpatak? Zierto nago ezi ez eriotzeak, ez biziak, ez Aingiruek, ez Potestadeek, ez
oraiko, ta ez geroko gauzek, ez gorak, ez berak,
ta deusek ere eznauela apartaraziko Jangoikoaren karidade dutenetik Jesu Kristo baitan. Arimo
andi garreki, noiz bearren, kontatzen zitue Jangoikoaren grazia ta dono errezibitu zituenak,
baitare milagro, lan, eta gauza on obratu zituenak: ez nie bakarrik, dio, baizik Jangoikoaren
graziak eneki. Ezgara gauza, dio, izateko pensamentu on bat geurenganik: gure gauza izatea da
Jangoikoaganik. Niork ez dezake erran Jesus, ez
ada Jangoikoaren grazias. Humiltasun sendoa
zeuka frinkaturik ta asentaturik biotzaren barren
barrenean, ez airatzeko gogoa, naiz iganik bera
Jangoikoak izarretan gora. Ni naiz, zio, Apostoluen txipiena, indigno dei nazaten ere Apostolu,
zeren persegitu baitut Jangoikoaren Eliza. Jesu
Kristo etorri ze mundu gontara salbatzera bekatariak zeñetaik len lena ni naiz. Ene baitan ager-

tutu bere miserikordiaren ondasunak izan dezaten konfianza andia dutenek fede Kristioa.
Santidadearen progurik obenak, ta Jangoikoai plazer iago ematen diotenak dire bida, baitire
arimen irabaztea, ta anitz trabaju pasatzea Jangoikoaren amores. Arimen zego gose, ta egarri
zuena eztaike pondera; egia diot, zio. Rom. 9.
eztiot gezurra, testigo nere kon zienzia Espiritu
Sanduareki, dutela nik tristura andia, ta pena
kontinoa neure biotzean; nai nue izan nola exkomekatua neurau Kristoganik ene anaien onagatik. Antsia dut zuetas Jangoikoaren antsias. 2
Cor. 11. Nor heritzen da, ni heritu gabe? Nor
eskandalizatzen ni gabe? Testigo dut Jangoikoa,
nola deseatzen zaizteten nik zuek guziok esu
Kristoren entrañetan. Filip. 1. Bi afektoen ertean
nago ertxiturik, dutelaik deseo iltzeko, ta Kristoreki egotea agitz obeago da; baña zuen onagatik
mantenitzea emen preziso. Colos. 2. Bada trabaju pasatu zituenak, karzela, prisione, azote,
golpe, ta eriozko peligroak, nork konta? Koraje,
anhelo, ta antsia gura padezitzeko, nork pondera? Pasatu ondoan asko, zego joan naiak Jerusalena, non zuen kontrarioa franko. Profeta Agabok

ikasi zue Jangoikoaren argis pasatuko zuena an:
eta arturik S. Pauloren gerrikoa eskuetan lotzen
ze bera arreki esku oñetan, ziola, onen jabea ala
lotuko dutela Jerusalenen. Ori entendaturik ango
Kristio ta Diszipulo guziak zegozkio errogatzen
etzeiela joan, ta porfia negar ta negarrez. S. Paulok tieso firme animoso, zer ai zarate ala negarres aflijitzen nere biotza? Ni ez solamente preso
Jesu Kristogatik izan, baitare nai dut il gogotik
ere. Joan ze bada Jerusalena: an arrapatu, arrastatu, ta golpatu zute beren etsaiik andiena bekala, zeren predikatzen zuen Jesu Kristo Jangoiko,
an guruzifikatu zutena: eta akabatuko zute, baldin ezpaziote kendu eskuetaik soldadoen buruzagi batek, ta eraman karzelera. Denbora luzean
egon ze preso: Juez baten ta berze baten alzinean presentaturik defendatu ze ausarki, ta
klaro eder kulpa gabe: ta nai zutelaik erman
berze leku batera, Judu gaixtofikatuen malizias,
bidean ilarazi naies, apelatu zue Enperadoreagana. Orgatik eraman zute Romara: ta joan ze
Apostolua itsasos ta leorres bide luze bat, eraikis
guzia milagros. Ellegaturik Roman, bi urtes an
ere iduki zute preso: baña gero ere libratu zue

gure Jaunak. Gero ibili ze zorzi urtes erreinus
erreinu, ta ziudades ziudade pregonatzen Kristoren Ebanjelioa. Espanan ere egon zela, diote, ta
Señora batek Xantipe deituak leitu zuela Sanduaren kopetan eskribiturik urresko letraeki,
Paulo Kristoren Predikari: baita berak zionaren
konforme, eznue uste banekiela nik deus zuen
ertean, baizik Jesu Kristo, ta au guruzifikaturik.
Eta ala leku guzietan erakusten zue Jesu Kristo
gurutzean, nola argia bere kandeleroan. Baña
mias baño obeki bizimoduas ta sufrimentuas
erakusten zue sufritus anitz beraren amorez.
Itzulirik Romara, zergatik predikatzen zuen S.
Pedroreki bateo fede Kristioa, ta konforme bizimodu garbi honestoa, konbertiturik zenbait
emasteki tratu gaixtoa zutenak Enperadore
Neron garreki, ta orgatik itzuli nai etzutenak,
Neronek inarazi zitue preso bi Apostoluak, ta ilarazi andik bedratzi ilabeteen buruan. Emen da