Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak - 12

izan bear zena. Estudioetan izan ze estudiante
guzien exenplu, eta bere Maestruak zio, sekulan
etzuela izan diszipulo obeagorik jenios ta injenios: ain honesto neurritua mintzatzean ere, ezi
sekulan etzue uzten atratzera bere agotik itz bat
bear etzena, eta beraren alzinean noribaiti eskapatzen bazekio itzen bat deshonesto-iduria,
alketzen ze Bernardino, kolorea gorriturik, ede-

rrago ala. Orgatik bera etzegolaik al bazire alako
jardukietan, agertzen baze, ola ziote: ixil, ezi
eldu da Bernardino. Jai andi batez prediku zen
Eliza batean ezin kabitus jendea, gelditu ze anitz
ataritik kanpoan; eta mutil sandua Jangoikoaren
amores suturik igan ze an leku goraxagoan, ta
zeñaturik asi ze predikatzen, ta predikatu zue
ainberze grazia, xakintasun, ta modu onareki,
ezi guziak utzi zitue admiraturik bedeikatzen Jangoikoa. Denbora gaietan bide ze, noiz S. Bizente
Ferrer zegolaik predikatzen Italian, gelditurik
predikuan erran zuen, berri andi bat ematen
dizet, dagola Eliza gontan mutil bat, Elizak kanonizatuko duena Sandu, ni baño len, ta ni joan
ondoan utziko dut ene lekuan. Ta mutil gau ze S.
Bernardino, ta testigo ona S. Bizente, ta guzia
egiatan atra ze. Zue lengusu bat errelijiosa agitz
sanda, zeñi erraten zion maiz Bernardinok, zegola amorosturik donzella bates eder ederras, bisitatu bear zuenas egunoro. Beldurtu ze Sanda
gura, ote zion mundukoren bates. Goart eginik
ikusi zue nola joaten zen egunoro bisitatzera
portale gañean zegon Ama Birjinaren imajina bat
txoil propia. Galdegin zio ia ura zen donzella ain

maite zuena? Errespondatu zio baietz, ta maiteago ezi bere bizia; ta eskatzen ziona zela, nola
baize gastea ta iduri onekoa, guarda zezan kastidadearen peligroetaik. Eta kastidadearen amazale bekala beti izan ze Ama Birjinaren deboto:
barutzen ze beraren jai bezperaetan ta larunbatetan: ta gero errelijioso zelarik, beraren festaetan predikatzen zue iago ferbore ta alegriareki:
eta bein erran zue, ni jaio nitza Ama Birjinaren
jaitegunean; egun berean jaio nitza errelijionera,
ta in nue profesioa, baitare lenbiziko predikua: ta
esperanza dut beraren merejimentus jaiotzea
Zerura. Edozein gisas baliatu zekio zion debozio
fiña, guardatzeko kastidade birjinala munduko
sirena banaen, ta bere iduri ederraren bortxaz.
Peste-denboran gelditurik Senan Hospitale
Eskalakoa beterik heris, ta nior etzela trebe sartzera asistitzeko, mogitu zio Jangoikoak espiritua
egitera karidade andi gura, ta bere itz ta modu
oneki bildu zitue zenbait adiskide obenetaik
laguntzeko. Laur ilabetes an askoeri bizia eman
ziote, ta berea guardatu zio Jangoikoak. Aterturik
gaitz gura, enpleatu ze asistitzen bere Izeba lauretan ogeitamar urtetako errelijiosari, baizue

bearra, bizitu zen bitarteo: ta uste da izeba
gonek apegatu ziola Jesusen izen dulzeari izan
zuen debozio fiñ iña. Baña ia zego atra naiak
munduko Babiloniagontaik, despreziatus emengo elze, ta tipulak, ta farraskeriak. Jangoikoaren
inspirazios sartu ze S. Franziskoren errelijionean:
ta egin zue profesioa Ama Birjinaren jaitegunean, eta andik urtemugan erran zue lenbiziko
meza, ta lenbiziko predikua ain miragarriro, ezi
manatu ziote obedienziaren pean izateko Predikari errelijioneko: Baña zeren senti zuen bere
txintxurrian zerbait estorbu, eskatu zio Jangoikoai paratus bitarteko bere Ama Santisima, libra
zezan ortaik, barin baze bere borondatea predika zezan: eta libratu zue milagrosoki. Ala amasei
urtes predikatu zue egunoro bein edo bi aldis,
zelarik nork aditu: Florenzian, Senan, Toskanan,
Lonbardian: Iduri zue Apostolu berri bat, ta ala
aditzen zute: Predikua-bitarteo egoten zire ertxirik dendak, botigak, tribunaleak, estudioak,
zeren guziek nai zute aditu. Fruitua ze bere ariora: baketu zitue bando aspaldirik gerran zeudenak elkarren kontra: Infinizio bat bekatari konbertitu zitue de manera ezi gizon jokariek ekar-

tzen zitiote barajak, tableroak, ta jokuko instrumentuak, emastekiek beren banidadeko gala,
hispillu & baitare sorginderien sorteak, zedulak,
eta gauzak: ta hogera andi bat egin, ta guziak an
erretzen zitue. Eramaten zue bereki ol bat, non
zegon urresko letraeki Jesus izen dulzea: ta erakusten zue jendeari predikatzerakoan.
Karidadea, baita Jangoikoaren ta proximoen
amorea ze ala nola arima bizi ta igiarazten zuena
obratzera, trabajatzera, ta padeziaraztera, plazer iteagatik Jangoikoai, ta arimei probetxu.
Orgatik etzue ajolarik gañarakoas, ta zego munduaren gañean, ta oin petan zeuka mundua.
Zimendu on guziaren zue humildadea ta fedea.
Ain humila ze, ezi beñere etzue nai izan du munduko dignidaderik. Errehusatu zitue irur Obispado, Ferrarakoa, Senakoa, ta Urbinokoa: eta bein
Aita Sanduak bere eskus paratu ziolaik mitra,
baita Obispoaren insignia burukoa, kendu zue
eskatus humilki utzi zezala bere estado pobre
errelijionekoan, alegatus ala iago zerbitzatuko
ziola Elizari; eta Aita Sanduak ezaundurik, zeukala arrazio, utzi zue. Pazienzia zue nola muralla
edo peto fuertea, sufritzeko ez solamente bere

trabajuak, baitare berzeren persekuzioneak, ezi
goratu ziote asko testimonio falsu, ta akusatu
ere zute Aita Sanduaren presenzian: doktrina
etzela ona, ta zela Predikari ausart tentu gabea.
Baña deiturik bera beregana Aita Sanduak, ta
aiturik beraren arrazioak, ta fundamentuak,
entendatu zue egia; ta gelditu ze Sandua kredita iagoreki, argitzeko munduari.
Nai zuelaik pasatu Napolesa, bidean adiarazi
zekio ordena, pasatzeko berze mundura. Aparezitu zekio S. Pedro Zelestino, ta suabe amoltsu
animatu zue sufritzeko eriotzea ia urbil zegona.
Oneki agitz alegratu ze, baizire bere antsiak
ikustea Jangoikoaren aurpegia. Exortaturik errelijiosoak guardatzera beren erre la, ta errezibiturik Elizako sakramentuak debozio guziareki,
utziarazi ze lurrean; an goraturik begiak ta
eskuak Zerurat asi ze alegratzen ta irris gozoro,
nola ikusten zituela idikirik Zeruko atariak: eta
irri gozo goneki despeitu ze arima eder gura
erreinatzeko Jangoikoareki, Juande Salbatorebezperan, 1444 urtean. Eta andik sei urte kanonizatu zue Aita Sandu Nikolas 1450 urtean,
borz urte lenago ezi S. Bizente; beronek erran

bekala. Bizitu ze S. Bernardino 63 urte ta gexago; ta il ondoan honratu zue Jangoikoak anitz
milagroeki, nola bizian ere bai. Kanonizatu ta
urbilen urtean in ziote Akilan tenplo bat, non
paratu zuten 1472 urtean.

Maiatzaren
S. Maria Magdalena Pazzi
S. Maria Magdalena Pazzi, ez Kristoren denborako gura, bai azken denbora ebetakoa orai
berreun urte bizi zena, Florenzian aioa, izan ze
birjina bat admiragarria iago ezi imitagarria.
Bataioan deitu zute Katalina, gero aldatu ze
Maria Magdalena. Kasi kunatik asi ze egiten
sanda: ain goizik izan zue ezaumentua klaro, ta
inklinazioa zuzen Janoikoagana. Ze aur bat juiziosa, geldia, modesta, guzietan neurritua, afizionatua aditzera Jangoikoaren gauzak, erretiratzen zena egitera orazio mentala. Zazpi urtetan
ia egoten ze orazioan luzaro: eta erakutsirik bere
Amaren konfesoreak, pensatzen Kristoren pasioan egoten ze artan orduak ta orduak askotan,
erretzen Jaunaren amorez. Alaber afizionatu ze
egitera penitenzia asko marieras mortifikatus
gorputztto inozentea. Aldareko sakramentuari
ainberze debozio itxeki zekio, ezi naiak zego
ansiatzen noiz utziko zuten komekatzera; bitarteo bere gustoa ze egotea tenploan, ta ikustea

berzeak komekatzen; eta Ama komekatzen zen
egunean beti zegokio aldakan, ta galdeginik zergatik ala, zio, zergatik senti baitut Jesu Kristoren
atxon ona. Amar urtetara zelarik eman ziote
lizenzia komekatzeko, ta gozos zoraturik bekala
prestatu ze anitz orazio ta exerzizio debozioskoeki; eta komekaturik sentitu zue gozo ta gusto
soberanoa, ta ain zebaturik gelditu ze, ezi permititurik komekatzea zorzitik zorzira, egoten ze
kontatzen egunak eta orduak, zenbat falta zen
ellegatzeko. Alako gosearen ariora ze probetxua.
Erretzen ze ansias ta zelos, ezaun zezaten ta
estimatu guziek Jesu Kristo; eta egoten ze penatzen negarres, zeren ofenditzen duten malamente. Ala bere dibersioa ze erakustea berze aurrei
doktrina Kristioa, ta orgatik joaten ze gogotik
aldiritara, erakusteko ango aurrei, eta eskatzen
zitio Amari zenbait txotxo ta gauza, emateko
eldu zirenei, ikas zezaten obeki: ta ez luke joan
nai orgatik ziudadera: ta gusto goi emateagatik
Amak eraman zue aur bat aldiritakoa, nori erakutsi zezon ziudadean. Etxeko neskatoei erakusten ziote egiten orazio mentala, eta etzeizen
exkusa etxeko laneki, berak lagunzen ziote

guzietan. Ezta doktrina gau erakusten mundu
gortan, ez, baizik banidadeak ta kanta banoak.
Ain kasta ederra bekala ze, ta garbi naia, ezi
amar urtetan in zue boto konserbatzeko birjin
gorputz ta ariman bizi guzian Jesu Kristoren
amorez.
Logratu zue otoi ta otoi lizenzia komekatzeko
Jaioro Jesusen Konpañiako erretorearen konsejus: baña eman ze oraziora ainberze, ezi egunaren ta gauaren geiena ortan pasatzen zue, ta
askotan aurkitzen zute elebaturik, ta ondaturik
Jangoikoan. Bere buruareki ze gogorra, berze
guzieki beratxa ta ongi egin naia guzieri, espezialki herieri, zeñei asistitzen ziote agitz ongi. Ain
noblea, juizioskoa, ta ona izateareki, proponitu
ziote buratsoek asko akomodu andiak matrimonioaren estadoan; baña berak nola artu baizue ia
Jesu Kristo bere esposotako, desengañatu zitue
beingoas betikos, lenago utziko zela ebakitzera
burua: eta ala otoien podores logratu zue uz
zezaten izatera errelijiosa Karmeskoa. Ezta posible erabakitzea zein perfekta zen ta sanda prinzipiotik ere: nork erran noraño sandutu zen azkeneko? Eta nork Jangoikoareki zuen komunikazio

sobrenatural kontinokoa? izan zuena Zeruareki?
zenbat errebelazio, ta erregalo espirituale an
goratik? Zenbat progu ere, trabaju, ta martirio,
agertzeko Jangoikoaren grazia zen poderosa den
disposizio duen personan, naiz den emastekia?
Bortz urtes utzi zue ala nola pelean Demonioeki
leonen kubila deituan, baña beti biktoriosa triunfante! Zenbat tentazio, persekuzio, tristura, ta
desanparo utzi zion pasatzera bere Esposo dibinoak, errefinatzeko iago ta iago Sandaren humiltasuna, pazienzia, korajea, ta santidadea! Alaere
konstante animosa erraten zue, padezitu, ta ez
il. Iago dena Jaunaren erregaloes ere nai ze
gabetu, egiteagatik iago plazer.
Baña nola gauza gebek baitire sobra gora
guretako, solamente aipazkigun birtute zenbait,
ezpada, imitatzeko guzis, bentzait ezauntzeko,
zein apal gelditzen garen, ta alketzeko: birtuteak, diot, ezi debozio axalak, meza enzute,
errosario, estazio, ta alakoak birtuterik gabe
eztute ontzen persona; birtuteak bai dire ona
iten dutenak persona. Len lena ta guzien erregina, zaña, ta bizitza da karidadea, au da amatzea
Jangoikoa beragatik, ta proximoa Jangoikoaga-

tik. Fedearen ariora izaten da karidadea, ezi
fedea da emateko ezaumentu Jangoikoas ta Jesu
Kristo gure Errendetoreas. Ezaunduas geros ongi
ta sinestatuas geros nor den bere Majestadea,
zein amablea berez, ta zein gure amazalea, gure
amorez obratu, trabajatu, ta padezitu zuena, da
inposible ez amatzea, eta nork iago ezauntzen
duen, iago amatzen du. Baña ilundura dago
barraturik mundua barna, eta fedearen argia ere
guti da, ta ilunkara, ta ila ere askotan. Sanda
gonek fede biziareki, ta orazio mentale kontinoareki ezaundu zue ongi, ta amatzen zue osoki
Jangoiko ona ta Jesu Kristo Jangoiko gizona. Erretzen biotza kontino amoresko su andiareki
desaogatzen ze obra on, penitenzia, ta trabaju
pasatzean Jaunagatik, afekto, suspiro, ta itz
amorosotan ere bai. Aurkitzen zuelaik norbait,
galdetzen zio, amatzen duzu amorea? eta nola
zaizke bizi? Bera ez iltzekos su amoreskoas, bear
ze busti ur otzes bularra, besoak, aurpegia.
Aldartez zoraturik bekala exklamatzen zue, o
amorea! sobra da, sobra amatzen gaituena.
Aldartez igaten ze dorrera, ta soñatus ezkilak oiu
iten zue, Atozte, arimak, amatzera amorea ama-

tzen zaiztena ainberze. Progu ona da padezitu
naia beti iago, ta erratea, ez nuke nai il ain goizik, zergatik Zeruan ezpaita padezitzen. Progu
ona ere zelo andi gura Jaunaren honragatik, ta
proximoen onagatik. Bere negarrak zire perpetuo betirokoak, zeren Jauna ofenditzen den, ta
arimak galtzen diren: para leikela infernuko atarian, ala al balezake debeka eztoaien nior arara.
Il baño len erraten zue, noaie mundugontaik
ikasi gabe nola niork dezaken adbertiturik admiti kulpa mortalaren bat bere Jangoiko Jaun onaren kontra...
Boto eginen guardatzean ze txoil kuidadosa.
Kastidadean ze nola Aingeru bat Zerukoa. Ikusi
zute zenbait aldis apatzen konbentuko pareteak;
ta galdeturik motiboa zio, etzaize iduri arrazio
apatzea parete sandu gebek, apartatzen gaitutenak mundu miserable zeken ortaik, ta seguratzen birjinidadearen tesoro preziosoa? Jautsiarazten zutelaik jarduki-lekura, pena zue, naiz
ziren aideak eldu zirenak mintzatzera, ta nai
lukela truk egotea purgatorioan, an egon bear
zuen orduetan. Eta leonen kubila deituan Demonioek persegitu zuten bortz urte gaietan tenta-

tus anitz manera gaixtos, geien sentitzen zituenak zire tentazio deshonestoak: eta ondorean
apareziturik Maria Santisimak bein paratu zio
Jesus aur idurian besoetan; berze bein seguratu
zue etzuela beñere tentazio gaietan ofenditu
Jangoikoa, ta bestitu zue bego elurra bezain txuri
bates, señaletako etzuela sekulan ia izanen tentazio deshonestorik. Bere kastidade garbiaren
progu ona ta milagroskoa da, ezi il ondoan, zeukatelaik gorputz birjinala kajan ortzitzeko, beiratzen ziolaik deshonesto batek aurpegira, itzuli
zue berze aldera, nola balego bizirik, etzuela nai
beira zezon garbi etzenak. Eta irautea oraño gorputz birjinala oso fresko atxon admiragarria
barratzen duela, ezta progu gaixtoa.
Birjinidadearen guardia humildadea, ala nola
presunzioa deshoneskeriaren prinzipio ta pausu
lenbizikoa. Humildadea, baita ezuntzea zer duen
bereganik, ta zer Jangoikoaganik: bereganik
gaitz guzia, ta onik baterez, Jangoikoaganik on
den guzia, gaitzik ez. Ain humila ze egiaz, ezi
bera zio zela gaixtakeria guzien bilgura, ta ezpaleuka Jaunak bere eskutik, kapatz lizakela egiteko munduko maldadeak: eta naiz errezibiturik

Jaunaganik ainberze fabore ta grazia, il bear
zelarik, zego kontuaren beldurrak ikar ikar, eta
guziei eskatzen ziote enkomenda zezatela, in
zezan Jaunak arreki miserikordia: eta Konfesoreai galdegiten zio humil humilttoa, o Aita, iduri
zaio salbatuko ote nai zen? Arrek ziolaik, zergatik galdegiten zion ori, errespondatzen zio, zergatik gauza lotsagarria baita ni bekalako bat,
bere bizian gauza onik in eztuena, agertu bearra
Jangoikoaren tribunalearen alzinean. Humilaren
utses kontatzen ze indigna, egoteko errelijiosaen
konpañian; apatzen zue lurra, non aiek paratu
zuten oña; paratzen zekiote belauriko, erreprehendi ta kastiga zezatela; apatzen zitiote oñak;
paratzen ze auspeska lurrean pasatu bear zuten
lekuan, pasa zeizen beraren gañetik; lotuarazi ze
eskuak atzerat, ta bendatu begiak ta ala amarratu enrejadoaren kontra, guziek akar in zezoten;
ta alako milla. Itz batez: nola Jesu Kristo, Jangoiko izanik, humillatu baize eriotzeraño, ta guruzeko eriotzeraño, Sanda gau bear ze izan sanda
andia, bear zue izan humil guzia; humildadea
zimendu, zimendua barna, izateko obra gora
santidade admiragarria, Jesu Kristoren gisara.

Azkenean paratzeko Jangoikoak bere Sanda
gau pazienziaren hispillu bere Elizan, erregalatu
zue il baño len heritasun luze bates, obligatus
egotera ogeitamar ilabetez goatze batean, obeki
errain dugu, gurutze, ta martirio batean; anitz
aflikzio ariman; ezin konta ala gaitz genero gorputzean, eta oñaze mienbro guzietan: arriturik
Mediku guziak, nola zeiken bizi padezitus ainberze gaitz mortale doloresko lotsagarri. Iago zena,
txurtu zekizkio lengo konsolazio espirituale Zerukoak, padezitzeko iago. Alaere mantenitzen ze,
ezin bizis ta ezin iles, ain konforme ofrezitus ala
egotera, nai bazue bere Majestadeak, juizioko
eguneraño. Lastimatzen zirenei erraten ziote, au
izan zela beti bere deseoa, padezitzea Jangoikoagatik. Komekatzen ze egunoro, ta an indarberritzen ze, padezitzeko iago. Errezibiturik Oliadura Sandua, okurritu zekio biaje preziso bat
Konfesoreai, baña etzelarik trebe, Sandak seguratu zue, bazeikela joan irur eguntako, ezi ondorean oraño aurkituko zuela bizirik. Aumentatu
zekizkio penak eta doloreak; etzue admititzen
alibiorik, ziola, Jesus onak gurutzean etzuela izan
konsolurik. Maiatzaren errezibitu zue Bia-

tiko Sandua, Bideasko bekala: zeude goizeko
amarrak arteo errelijiosak beira, noiz akabatuko
zen iles: Orduan zoeie Konfesorea atratzera
mezara aien guzien komekatzeko: ta ia errebestiturik abisatu zute zegola azken agonian. Etzekie zer egin: gero Jangoikoaren inspirazios gastigatu zio Priorai, mana zezola ezi nola izan zen
bizian obediente, izan zeiela iltzean ere. Manatu
zio Priorak etzeiela il, akabatu arteo meza, ta
komekatu arteo errelijiosak. Manamendu gau
aitu orduko itzuli ze berebaitan, irur ordus mutu
egon zena, ta erran zue, Bedeikatua biz ene
Jauna, utzi bainau azken punturaño konsolurik
gabe: kunpli bedi bere borondatea. Berriz ofrezi
zen naiz padezitzera, non ta in dezadan mertxede salbatzeas. Meza akabaturik igan ze Sazerdotea, eta berla despeitu ze arima sandu gura
Maiatzaren 1607 urtean, adinaren
Gelditu ze ila ederrago ezi daiken pensa: ta biramonean presentaturik tenploan guziei kausatzen
ziote erreberenzia ta debozio: ain klaro ze ageri
nolako arimaren onzia izan zen, ta zegola au ia
glorian: eta gorputza naiz araturik leku humedoan mantenitzen da oso fresko ta galetsi gabe,

barratus atxon Zeruko admiragarria. Beatifikatuzue Aita sandu Urbano andik emeretzi
urte, 1626 urtean: Gero kanonizatu Aita Sandu
Klemente andik 43 urte, 1669 urtean &.

Maiatzaren
S. Fernando Kastelako,
Leongo
Andi edo txipi, abrats edo pobre, fortunoso
edo ez fortunoso izatean eztagola sandu izatea,
baizik arima ta biotz ona izatean, da progu
erreala, in baititu Jangoikoak estado guzietaik
sanduak, pobreak oroat nola abratsak, oroat fortunoso nola ez fortunoso izanak munduan. S.
Fernando Erregea Kastelako , ta Leongo
izan ze guzis fortunoso, batalla bezanbat biktoria
kontatu zuena moroen kontra. Denbora berean
S. Luis bere lengusu proprioa Franziako Erregea
bi aldis joanik irabazteagatik Jerusalengo ta
Palestinako leku sanduak, bietan desgraziatua,
lenbizikoan Presidario, bigarrenean iltze leku
gaietan. Bien etorkia entendatzeko, da xakitea
D.° Alfonso Kastelako Errege famatuak, (il
ziotenak, Nafarroako ta Araguako Erregeeki
bateo, Moroei Tolosako Nabas deitzen den
lekuan berreun milla, faltaturik sollik ogeitaborz
Kristio triunfo glorioso milagrosoan, deit zan

baita gurutzearen triunfoa, zelebratzen duena
Elizak Garillaren ta agitu zena 1212
urtean, noiz ere D. Santxo Nafarroko Erregeak fuertea deituak, zeren autxi zituen kateasko enrejadoak Moroen Erregeak in zituenak kanpoan, artu baizitue arma ta insigniatako kateak,)
Alfonso garrek bada izanik berze humeen ertean
bi alaba Berengela ta Blanka: au ezkondurik Franziako Erregereki izan ze S. Luisen
Ama; bere Aizpa Berengela ezkondurik Leongo Errege Alfonso izan ze S. Fernandoren Ama. Nolako semeak, alako Amak biak;
esneareki eman zizkiote beren kondizio nobleak
ta sanduak, ta azitzeareki guzis ongi atra zuzte
nai bekalakoak zein baño zein obeak. Ilze desfortunas Henrike La Kastelako Errege gasterik
Berengelaren anaia: ta arreba gau bereala egin
zute Erregina; onek ekarrarazirik bere semea
Fernando, oni pasatu zio Korona, ta proklamatu
zute Najeran zugar baten pean, ta gero Valladoliden Korte jeneraleetan. Palakaturik bere Aita
nai zuena beretako Kastelako Korona ere, sosegaturik zenbait alterazio, pregonaturik guzien
faboretan barkazio jenerala, lograturik Errege on

prudentearen fama ta kredita, ia guziek ongi nai
zutela, bildurik jende tratatu zue gerra egitea
Moroei. Lenik in ziote hereje gaixtoei eskaparazis
Erreinutik, ta erres arrapatu zirenak. Guzia paratu zue orden onean, nola balego usaturik anitz
urtes gobernatzeko moduan: baña erakusten zio
Jangoikoak Erregeen Erregeak orazioan, zeintan
gastatzen zuen asko denbora, ta maiz konfesakomekatzean.
Goazen, dio, orai akabatzera moroak Kristiandadearen ta Españaren etsaiak, ta kentzera
arrapatutuzten Ziudadeak ta Erreinuak. Prebenitu ze ongi; ta ikusirik, bera zoeiela personan;
arrimatu zekizkio anitz Jaun ta soldado boluntario ere. Arturik intenzioa, defendatzeko, libratzeko, ta edatzeko, ez bere erreinua ainberze, nola
Jesu Kristoren errelijionea, ia bere alde zue Jesu
Kristo bera. Segitzen zute Errelijioso Sanduek, S.
Pedro Nolaskok, S. Pedro Gonzalezek, V. Domingok, ta berze asko Sazerdote, Konfesore, ta Predikariek, mantenitzeko tropak Erregeren gustora
Kristio onak. Zerama bereki apareju, nonnai
baraturik, formatzeko tenplo gisa bat kanpoan
ere, zelebratzeko mezak ta ofizio dibinoak

solemneki, egiteko errogazioak, orazioak, konfesioak, komunioneak, ta gañarako on direnak
palakatzeko Jangoikoa. Maria Santisima zue nola
bere Ama amantea, ta amatzen zue hume onaren amoreareki. Zeramazkie beti beraren irur
imajina: bat zillarreskoa dagona orai Sevillan:
berze bat marfileskoa txipiago, ermaten zuena
zaldi gañean batallaetara: irugarrena Erregeen
Ama Birjina deitzen zena, zein honratzen baizue
erregina bekala palazioko kunplimentu guzieki,
ta dagona txoil estimaturik Sevillan: ta arrazioreki, zeren baita milagroskoa prinzipiotik, len ta
gero. Diote ezi, zegolarik bere orazioan bein elebaturik Errege sandua agertu zekiola gloriako
Erregina Maria Santisima: nai izan zuela Sanduak egin imajina bat ikusi zuenaren konforme:
billatu zitue ofizialerik obenak: berak explikatzen
ziote nola in bear zuten; baña etziote atratzen
bat berere guzis konforme ta nai zuen bekala:
Ellegatu zire bi mutil txoil ederrak ofrezitu ziotenak irur egunen buruko inen ziotela imajina konforme nola nai zuen. Eman ziote ortako aposentu bat erretiratua. Irur egunen buruan sartu ze
Errege ikustera; aurkitu zue imajina perfekto

nola nai zuen, baña etzire ageri in zutenak, ta
sinetsi ze zirela Aingiruak: Ezta milagro izan
zezon debozio.
Atra ze bada S. Fernando Moroen kontra:
paratu zue kuartel jenerala Kuenkan: Arara biali
zio Valenziako Errege Moroak eskatzera lizenzia
joateko beragana; ta emanik errezibitu zue S.
Fernandok agasajo andiareki; ta Moroak gustoso
ofrezitu zio obedienzia: ta bada dionik geroxago
kristiatu zela. Andik joan ze Andaluziarat Fernando, ta pasatu orduko Sierra Morena, ellegatu
zekizkio Baezako Errege Moroaganik Enbajadoreak ofrezitus obedienzia, sujezioa, diru, ta
gauza bear zituenak. Bi Erreinu gebek izan zire
bere biktorien primiziak, eman zitionak Jangoikoak odolik gabe. Nork erran gañarako irabazi
zituenak? eta zertako ere? Aski da erratea, 35
urte izan zenetan Errege, beti gerran ibilis,
etzuela izan nai zuenik logratu etzuenik. Zenbat
batalla, ainberze biktoria: zenbat errege, erreinu, ta ziudade atakatu zuen, guziak garaitu
zitue. Bere balorea, xakintasuna, dilijenzia, ta
medio paratuak zire andiak; baña prinzipalenak
bere orazioak, eta penitenziak peleara baño len

iten zituenak. Aldioroko zue Dabiden itz gura,
Dominus mihi adjutor, non timebo quid faciat
mihi homo: Jangoikoa dut lagun; ez naiz gizonen
beldur. Galdeturik zertan ote zegon beraren
ditxak izatea iago ezi bere alzinekoenak: errespondatu zue, agian zeren aiek naiago bide zuten
edatzea beren erreinua, ezi errelijionea. Orgatik
Jangoikoak laguntzen zio milagrosoki ere. Xerez
de la Frontera zego moroen: biali zue arara bere
semea D. Alonso: garaitu zitue Moroak zirenak
amar aldis iago, ikusi zutenak Santiago, ta berze
zaldun eder batzuk txuris bestituak eleatzen
Kristioen fabore. Biali zue berzeatzuen kontra D.
Pelaio: onek azkeneko iges inaraziote, segitzen
ziote, baña eguna alzina zoeielarik, ta ze Ama
Birjinaren eguna, goratus begiak Zerura oiu in
omen zue, Santa Maria, detén tu día, ta baratu
omen ze iruzkia Zeruan urratu arteo Moroak
arras. Berze alako prodijioa franko utzirik, konta
zagun agitu zekiona Sevillako atakean. Amasei
ilabete zue zeukala inguraturik, izanagatik barnean zegon Moroak elemenio bat jende, ta Sanduak guti. Bitarteo kanpoan in zitue irur tenplo
bere irur imajina gaiei, non enzun zezaten meza

soldadoek. Aietaik batean zegolaik orazioan,
agertu zekio bein S. Isidoro Sevillako Arzobispo
izana animatus ta ofrezitus irabaziko zuela:
berze bein Ama Birjinak berak mintzatu zio, ene
imajina antiguakoan duzu bitarteko betirokoa;
segi zazu ta garaituko duzu. Imajina gau zego
Sevilla barnean; eta Errege sandua gauas ia atra
ze, nola etzekiela, ta joan ze Sevillara, ta portalean aurkitu zue mutil gaste iduri bat ederra
guzis, sinesten dena zela bere Aingiru guardiakoa, zein alzinean zoeielaik zeñu eginik segi
zezala, zoeie kidatus karrikak barna, ta idikirik
Elizako atariak bere kabo, sartu ze barnean, ta
an ikusi zue Ama Birjinaren imajina gura gozoso,
ta eginik an orazio, ta eskaturik fabore, ta errezibiturik erregalo eztakigunak, atra ze, itzultzeko
bere kanpamentura, ta erreparatuzue erori
zekiola ezpata, zein aurkitu zue portaletik atratzean, mostratus ala Zeruak, etzuela ezpata bearrik etsaies beterik zegon ziudadean, defendatzen zutelaik Jangoikoak eta bere Amak. Azkeneko segitus errendiarazi zitue Moroak beren ziudade andi garreki, kontentaturik uzteareki libre
biziak ta haziendak, azaroaren 1248

urtean. Andik ilabete sartu ze triunfante artan
prozesio solemne bateki, lenean Kapitan, Ofiziale, ta kargudunak jendeareki; gero anitz Kaballero, Jaun, ta noble; gero zenbait Errelijioso, aien
ertean S. Pedro Nolasko, S. Pedro Gonzalez, B.
Domingo: gero Elizagizonak ta Obispoak: bereala Erregeen Ama Birjinaren imajina zillarrezko
karroza triunfale batean; aldakan eskuieko aldetik S. Fernando, ezkerretik Prinzipea D. Alonso ta
Infanteak: gero jendetze andia ezin konta ala:
Ellegaturik Eliza Nausira, non egin zen funzione
solemnea graziak emanes Jangoikoai ta Maria
Santisimai, itzuliagatik Kristioei ziudade andi
gura 535 urteen buruan. Dotatu zue S. Fernandok katedrale gura anitz hazienda ta errentaeki,
ta berze anitz ta anitz Eliza an, ta Jaenen, Cordoban, Toledon, Murcian, ta nortaki zenbat ziudade
ta errietan.
Ainberze ta ainberze trabajatuaren kasos
gaindu zekizkio gaitzak; ta ezaundurik ia eriotzea urbil, niork manatu gabe konfesatu ze iltzeko, ta eskatu zue komekadura. Ekarri ziote Obispoen ertean: ellegatzerakoan paratu ze lurrean,
ta arturik gurutze bat eskuan joan ze errepasa-

tus pasatu zuena Jaun dibinoak guregatik, ta
ponderatus bere korrespondenzia gaixtoa, eskatus miserikordia; guziau, zeukalaik soka bat
lepotik, nola balitz gaizkiegille andi bat: gero
egin zue fedearen profesioa klaro; ta ondorean
errezibitu zue Biatiko Sandua: atrarazirik kuartotik insignia erreale guziak, mostratus eztela erregerik Jesu Kristoren aldean, ta iltzerakoan guziok
garela bardin, arima salbo. Gero emanik konseju
onak, espezialki seme Errege usten zuenai, despeitu ze. Gero Jangoikoak elebatu zio espiritua,
ikusteko Aingiruak beraren eske bialtzen zitionak, ta itzuli ze alegre gozoro. Eskatu zue barkazio, in bazio agrabio noribaiti; ta manatu ziote
sazerdoteei, errateko litaniak ta berze orazioak:
bitarteo entregatu zio bere espiritua Jangoikoai
Maiatzaren 1252 urtean.
Bereala aditu zire Zeruko musikak ta bozak
kantatzen ziotenak gloria: baña lurrean guzia ze
tristura, negarra, ta lamentua: beñere ez omen
da izan erregeren iltzerik iago sentitu denik. Kanpoko Errege Kristioek ere sentitu zute amargoki:
azkenean Granadako Errege Moroak, in baizue
asko demostrazio doloresko, ta biali eun Moro

lutos bestiturik asistitzeko ilarian argizari-tortxaeki. Gero Españako ta kanpoko Historiadore
guziak, guziak konformatzen dire S. Fernandoren
laudatzean, nola Prinzipe kabal perfektoaren
alde guzietaik. Birtute guziak dire ageri Sandu
gontan, zein baño zein gorago humildadearen ta
fedearen zimenduaren gañean. Justizia, prudenzia, fortaleza, tenplanza, kardinaleak, dire ageri
klaro erreinuaren gobernuan, baizeuka bake ta
sosegu seguroan, etzirela trebe gaixtoak goratzera burua, baizekie egiten justizia guzien onetan, ta miserikordia bere agrabioetan abasto;
gañarakoan, zelaik konbeni. Cordoba irabazi
zuelaik, xakinik nola Errege Moroak Santiagoko
ezkilak ekarrarazituen Kristio presidarioen soñetan arara Mahomaren lanparatako, itzularazi
zitue Moroen soñetan Santiagora. Soldado urde
batzuen konsejus emasteki urde batek inzitatu