Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak - 11

Total number of words is 3981
Total number of unique words is 1848
24.4 of words are in the 2000 most common words
34.6 of words are in the 5000 most common words
41.1 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
ads place
bere besotan, desegines beraren amores, laudario ta esker milla emanes, mintzatus amorosoki,
ta azkenik itz gaiek, Jauna, berorren eskuetan
enkomendatzen dut ene espiritua, iltze suabekiro; edo Elizaren itzas erranes, lokartu ze Jaunaren besotan; ta egatu ze arima Zerura Aprilaren
Roman 1380 urtean: bereala agertu zekio
gloriosa bere Konfesore Fr. Raimundori Genovan
zegonari. Oztzi zute, noiz zuketen, jendetzearen
debozio ta milagro anitzen ertean. Kanonizatu
zue Pio Senakoak 1461 urtean.

Maiatzaren
Santa Monika
S. Monika, S. Agustinen Ama, emastekien
exenplu estado guzietan, jaio ze Afrikan. Azi zute
bere buratso Kristio honratuek honestidade ta
birtute guzian. Aurra zelarik zue afizione Elizara,
ta an egoten ze zokotto batean orazioan geldi
ixil. Gauas ere jaikitzen ze errezatzera orazioak
erakutsi zitionak Amak. Ze limosna in naia: ta
usten zue berak jan bear zuenetik, emateko
beartsuai. Ze banidadearen ta galaen etsai: bestitzen ze obedienzias manatzen zioten bekala.
Oroat bere deseoa ze bizitzea birjinidadean,
baña obedienzias ezkondu ze gizon noble bateki,
deitzen baize Patrizio, ta ez Kristio. Oneki izan
zue anitz sufritzeko, izanes desbardin errelijiones ta kondizios. Baña Sandak bere pazienzia, ta
modu onareki, bateo bere otoi ta negarreki
logratu zue gero ere kristia zeien. Modua ta
manera, zeñeki irabazi zuen bizikidea, badio S.
Agustinek, izan zela zerbitzatzea, Nausiari bekala; mintzatzea obra ones iago ezi mias; sufritzea

ixil agrabioak; beñere ez asarratzea bera, ta ez
erreplikatzea itz gaixtorik; adbertitzea bear zena
amolsukiro; ta baze ezpaze protxurik, beti enkomendatzea Jangoikoai. Atzetik beñere ez kejatzea tratamentu gaixtoes, nola iteunten gaizki
askok: ta admiratzen zirelaik emasteki lagunak,
gutiagos kejatzen zirenak, nola etzen kejatzen
senarras, baizekite zela suber moldegaitza, galdegiten ziotela nola iten zuen: Sandak erraten
ziote nola; ta konsejatzen ziote ala in zezatela
aiek ere bereeki, bazekitela buru dela senarra, ta
bear dela obeditu ta sufritu. Artzen zutenek konsejua, dio S. Agustinek, obeki pasatzen zutela; ta
etzutenek artu nai, iago trabaju pasa, ta negar
banoan. Oroat, dio irabazi zuela bere Amaiarreba, zein prinzipioetan etzegolaik txoil kontent
erreiñas neskatoen enbusteria, ta gezurren
kasos, gero ongi ezaundurik ongi estimatzen
zue; ta meatxu in ziote neskatoei, botako zituela
etxetik, baldin atratzen bazute itzik erreñaren
kontra. Ala izan ze S. Monika etxeko Aingeru
bakeskoa. Hume bat eman zio Jangoikoak, baize
S. Austin; onen azitzean zer kuidadoak pasatu

zitue! zer sustoak! zer naigabeak! zer neke
penak!
Aita etze oraño Kristio; Amak Kristio ona
bekala nai luke kristio semea; baña au lazoago
bizitzeagatik arrimatu ze hereje Manikeoetara;
eta Ama, guzia negarrai emanik, berai erratea
etzelaik protxal, zego gau ta egun eske Jangoikoai argi zezon ta ukitu biotza. Baliatzen ze Obispoes ere, ta berze persona ones, oneratzeko seme
gura: baña etzego oraño artzeko nioren konsejurik. Alaere Jangoiko onak konsolatu zue Ama
ona, mostratus bisione-iduri batean, etzela galduko semea. Obispo batek ere erran zio, bidoeie,
andrea, Jangoikoareki, ezi alako negarren humea
inposible da malogra daien. Ala konsolatzen ze
aldartez. Bere gogoaren bortxaz joan zekio
Romara, non heri andi egonik, ta kristiatu gabe
oraño, libratu zela, dio Sanduak, bere Amaren
orazios: Andik pasatu ze Milana. Emen ze Obispo
S. Anbrosio: ta Amak ezin sosegatus zebilanak
billa, erdetxi zue emen. Prokuratu zue semeareki akudi zezan aditzera S. Anbrosio: eta nola
baize jakintsu, ta jakintsuen aiskide, obeditzen
zio ortan. S. Anbrosiori ere eskatzen zio ansiosa,

desengana zezan seme gura; ta Sandu gonek zio
Sandari atenzio andia, ta egiten zue eginala.
Gero ere aren konbersazio, arrazio, ta predikuen
medios Jangoikoaren graziareki ezaundurik
zuzen-bidea bataiatu ze S. Anbrosioren eskus
Augustino ogeitamirur urtetako adinean, mundu
Kristio guziaren alegranziareki: bada Ama sandaren gozoa nork explika? Zer laudarioak Jangoikoai? Zer esker millak? Bi aldis erdi bekala ze seme
gartas, len mundurako, orai Zerurako; beira ia
etzuen motibo, alegratzeko iago ta iago? Eliza
Ama sanda ere alegratzen da, ezi S. Pabloren
konbersionea bekala zelebratzen du S. Agustinena, ta berze niorena ez. Baña ez solamente konbertitu ze, izateko Kristio, baitare bizitzeko sanduki erretiraturik. Ortako tratatu zute itzultzeas
Afrikara, ta enbarkatzeko itsasoan, joanik Ostiako ziudadera, an zeudelaik etxideten eskalda,
heritu ze Ama.
Ezaundurik, artaik nai zuela eraman Jangoikoak, arturik semea apart, eman zitio konseju
sanoak, ta azken enkarguak, mantenitzeko firme
konstante zuzen-bidean: ia eztut, zio, zertako
bizitu iago munduan; emen da ene bizitzaren

bukaera; emen ortzi bear duzie zeuren Ama gau:
solamente eskatzen diziet, in zazela memoria
nitas Jaunaren aldarean. Iltze Sanduen eriotze
preziosoareki, zituelaik berrogeita amasei urte.
Sentitu zue naturalki seme Sanduak, ta negar
egin zue faltatzeas bere Ama, ta alako Ama,
asko urtes enegatik negar egin zuena, dio. Gero
laudatzen du, nola zen kuidadosa, benigna,
mansa, amoltsua, ta bakeskoa, zuena grazia
espezialea, baketzeko diskordian zirenak: beñere etzuena berzeren faltarik kontatzen, baizik on
zena palakatzeko asarrea. Il omen ze 389
urtean.

Maiatzaren
S. Estanislao Obispo ta
Martira
S. Estanislao Obispo ta Martir gloriosoa jaio
ze Krakobiako ziudadean Polonian buratso
abrats nobleetaik, zein egonik ogeitamirur urtes
ezkondurik humerik gabe, gero ere logratu zute
orazios au. Txikizututik ageri ze, izanen zela
jakintsu eta sandu. Estudiatu zitue ederki estudio bear diren guziak: Il zirelaik buratsoak, gelditurik heredero ondasun andien, errepartitu zitue
guziak pobreei. Nai ze egin errelijioso, baña Jangoikoaren ordes in zute Kalonje, ta Predikari, ta
gero Obispo. Admiragarria ze Sandu gonen kuidadoso dilijenta Elizako gobernuan, miserikordia
beartsueki, humila, beratxa berzeeki, gogorra
bereki, eta agitz amante Jangoikoaren, eta zeloso beraren honraren. Ze bere desgraziatako
errege Boleslao, len on izana, gero deshonesto
itzulia, alkegabe, ta kruela, zeukana eskandalizaturik erreinua. Sanduak humil humila eskatzen
ta konsejatzen zio emenda zeien: etze protxurik.

Meatxatzen zio exkomekazioaren meatxus:
etzue ajolarik. Jangoikoaren ira ta kastigoa notifikatzen zio sekretoan ta publikoan: etzue deus
logratu, baizik odioa, ta ira: Ta mendekatu naiez
justizia-itxuras akusaturik Obispo sandua zeukala injustoki heredaje bat berzerena, zein erosi ta
pagatu zuen osoki bere Elizarendako. Baña
etzue eskriturarik asko, progatzeko egia: eta testigoak Erregeren beldurrez etzire trebe deklaratzera zena zen bekala: eta saldu ziona, deitua
Pedro, ila ze ia irur urte gaietan. Deiturik Korte
jeneralak, eta Obispoa Erregeren presenzian,
ofrezitu zue irur egunen barnean ekarraraziko
zuela tribunalera Pedro gura. Irri egin zute ofrezituas: eta Sandua irur egun gaietan egon ze
barutzen ta eskatzen Jangoikoai, defenda zezan
bere kausa. Irurgarren egunean meza erranik
joan ze obia gartara; ta kenarazirik gañeko arlauza, ta agerturik gorputz ila, Sanduak ukitus
bakulo pastoraleas manatu zio jaiki zeiela bizirik,
ta segi zezola tribunalera. Ze ikusgarri nola zoezin Obispoa alzinean, ta ila bizirik atzetik: ta sarturik konsejuan, zeudelaik guziak arriturik, dio
Obispoak, ona, au da Pedro saldu zidana hereda-

jea: galdegin bezote ia pagatu nion Elizaren nonbrean. Il biziak deklaratu zue nola zen egia
guzia: akar in ziote aideei molestia ematen ziotenas Sanduari, ta in zezatela penitenzia. Sanduak erran zio ia nai zuen eska zezon Jangoikoai, uztea bizirik zenbait urtes? Pedrok autatu zue
itzultzea bere obiara gorputza; ta arimak falta
zuena atratzeko purgatoriotik, nai bazio suplitu
orazios ta sakrifizios, ezi naiago zuela joan seguro bere salbazioas, ezi ez emen gelditu kondenatzeko arrixkoan. Ala akonpañatus Sanduak ta
infinizio bat jendek, itzuli ze obiara, ta an edaturik gorputza, ta guziei eskaturik enkomenda
zezatela, gelditu ze ilik berriro, bizitzeko eternoki glorian. Nor etze beraztuko ain milagro andiareki? Sollik zeike erresisti luxurias itsuturik zegona. Segi Sanduaren kontra: ezeta oroitzen ere
itsua, logratu zuenak biziaraztea ila, bazukela
logra ilaraztea bizi zena gaizki! Berze erremediorik etzelaik, azkenean exkomekatu zue Sanduak
apartatus Kristioetaik mienbro ustela bekala.
Errege iago sutu ta furotu ze orreki: ta biali
zitue bere soldadoak, meza erraten zegolaik,
atra zezaten andik arrastaka, ta il zezaten. Aiek,

ta gero berze batzuk joanik bein, bi, irur aldis
lotsarriturik Zeruko argi andi bateki gelditu zire
in gabe lan gaixto gura. Azkenean Errege berak
joanik, tratatus soldadoak kobardetako, autxi zio
burua an aldarean, ta barratu muñak lurrean
barna: gero guardiakoek zatikatu zute guzia,
botatus zatiak kanpora, jan zezkiten arranoek ta
otsorraiek, otsoek, ta tzakurrek. Baña Jangoikoak utzi zuenak iltzera biali zitue laur arrano,
goarda zezkiten errelikia sandu gaiek, baitare
argiak Zerutik, honratzeko. Animaturik orreki
zenbait Kalonje, Sazerdote, ta persona onek
bildu zuzte, ta juntaturik zein bere lekuan, milagro berri bateki unitu zire, de manera ezi gelditu
ze gorputza oso, ta ala ortzi zute honratuki an.
Gero pasatu zute ziudadeko Eliza prinzipalera.
Arritu ze mundu Kristio guzia alako maldadeas
alako personan: ta lenik Aita Sandua, baize S.
Gregorio VII., zeñek bereala paratu zue Polonian
entreditxo jenerala deitzen dena, edo Elizen
ertxitzea; parte izan zutenei eriotze gartan debekatu ziote izatea ofiziorik Elizan ez berek, ez
beren ondorengoek laurgarren jenerazioraño:
Errege urdea exkomekatu ta madarikatu zue:

eta ala nola Herodes, berze Errege urde gura,
degollarazi zuena S. Juan Bautista, aren gisako
gau guzienganik aborreziturik, bere konzienziaren gaixto amargoareki aburriturik joan omen ze
iges Poloniatik Ungriara, non ezin sufritus bere
burua bere eskus akabatu omen zue; berze
batzuek diote ezi zaldi batek botarik, jan zutela
tzakurrek. Bada dionik in zuela penitenzia konbentu batean zerbitzatus sukaldean ilartaño. S.
Estanislao izan ze martirizatua 1079 urtean; eta
gero 1253 urtean Inozenzio kanonizatu zue
solemneki, deklaratus Jangoikoak Sanduaren
santidadea milagro berrieki, ta daukala maite
eder glorioso Zeruan bereki &.

Maiatzaren
S. Domingo Calzadakoa ta S.
Gregorio Sorladakoa
S. Gregorio, deitzen dutena Sorladakoa,
zeren Sorladan diren beraren errelikiak, izan ze
Romako Kardenale, ta Ostiako Obispo sandua,
etorri zena Nafarrora Jangoikoaren karidades
egitera ongi arimen eta gorputzen. Agitu ze
Nafarroan denbora batez zebatzea langostak
ardantze ta alorretan, galdus eraizioak urte
batean ta berzean; eta naiz eginik dilijenziak,
orazioak, prozesioak, sakrifizioak erremediatzeko, etze erremediorik. Akuditu zute Nafartarrek
Aita Sanduagana kontatus beren trabajua,
plaga, ta kalamidadea, ta eskatus erremedio.
Aita Sanduak ongi xakinik, bekatuak direla gaitz
guzien kausa; eta kontra berriz gizon sanduak
Jangoikoaren adiskideak, aurkitu dutenak grazia
beraren begietan direla erremedio eman dezaketenak; ezaundurik bere Kardenale ta Obispo
garren santidadea, biali zue onat konsolatzera
erreinu gau. Ibili ze ziudades ziudade, ta erris

erri predikatzen penitenzia, ta konbertitzen jendea gaixtotik onera; ta konfesatus bekala, ta
kendus bekatuak, zoezi desterratus, desegines,
akabatus langostak de manera, ezi paratu zitue
kanpoak libre plaga gartaik, eta jendeak erremediaturik gorputz ta arimetan. Sandu goni juntatu
zekio S. Domingo Billorian jaioa, bizi zena erretiraturik eremuan, ta egon ze asko denboras beraren konpañian ikasten santidadea, ta biek a porfia zerbitzatzen Jangoikoa, alik eta iltzen arteo S.
Gregorio, itzuli baize eremura S. Domingo: baratu ze orai dagon lekuan ez urruti Santiagorako
zen bidetik, baizego orduan soil beterik sasis ta
arboledies, ladronen estalkume peligrosko, ta
askotan ugaldearen kasos ezin zeikena pasa: eta
denbora gartan ze anitz debozio joateko Santiagora peregrinazioan. Konpasionaturik gizon sandua ainberze peregrinoen trabajues, kaltees, eta
peligroes erresolbitu ze Jangoikoareki bateo
paratzera erremedio: erre sasidiak, botatu arbolak, eta garbitu zue guzia ederki: egin zue bide
erreala, ta kalzada bear zen guzian; baitare zubi
bat ederra, pasatzeko ugaldea; baitare hospitale
bat, non akojitu peregrinoak, eta Kristo Salbado-

rearen tenplo bat, zeñi gero aumentatus etxeak,
karrikak, ta gañarakoak, egin ze Ziudade bat deitzen dena Sto. Domingo de la Calzada Sanduaren izenetik, honratu dena Obispoaren katedrareki. Beira zenbat dezaken gizon pobre batek,
baña sanduak, Jangoikoareki! Zenbat milagro
obratu zituen len ta gero nork konta? Bizitu ze
laurogei tamar urte baño iago, eta iltze Jaunaren
besotan suabekiro, ta zazpi urtes lendanik egin
zuen obian ortzi ze 1109 urtean.

Maiatzaren
S. Isidoro Nekazaria
1. Estimatzen duela Jangoikoak nekazalgoa,

da señale ona paratzea bere Ebanjelioan anitz
konparazio nekazalgotik artuak, nola ardantzearena, azaroarena, eraizio, ta eultzi, ta aizerarena: baña zer honra, zer estimazio egitea ezta
Jesu Kristok berak errate gura, naiz dela konparazios, ni naiz aien egiaskoa, ene Aita da Nekazari? Alaere señale obena da izatea Nekazari
asko sandu ta Janoikoaren adiskide onetsiak.
Alakoetaik bat da S. Isidro edo Isidoro Nekazaria,
Madrilen aioa, baña pobre zerbitzuan egona, ta
alokatzen, irabazis ogia bere izerdias, ta alaere
ain sandu, ezi Erregeen Kortean da Patrono
andia, ta erregeek ta Jaundiek adoratzen dutena.
Ze beti agitz deboto, Jangoikoaren gizona proprioki, humila, ixila, bakeskoa, erretiratua, onesten zituena guziak, ta guziek onesten zutena
bera. Agitz ze goixtarra; ta lena beti Jangoikoa
estimatzen zue, ta ala lanera baño len bisitatzen
zitue Madrugo zenbait Eliza, faltatu gabe obliga-

ziora, ezi bazekie obligazioa kunplitzea dela prezisoago ezi debozioa, baña bazekie ere konpon
daizkela elkarreki obligazioskoak ta debozioskoak, delarik dilijenzia prudentea, ta diona Jesu
Kristok, haec oportuit facere, et illa non omittere, obligazioak kunpli, eta deboziak ez utzi.
Guziareki zenbait aldis zebatzen ze bere debozioan berant artaño, baña nioren perjuiziorik
gabe, ezi gero suplitzen zue berak aplikazio
dobleareki, ta Jangoikoak laguntzeareki. Paratu
ze Maxter bekala Madrilgo kaballero Juan de Bargas deituaren, kuidatzeko hazienda ark zuen
bates aldamenean, onenberze alokairutan. Zenbaitek, dela inbidias, dela berze gisas, eman
ziote kontu Nausiari, nola Isidro egoten zela Elizaetan espazioreki, ta berantegi joaten zela alorrera lanera. Nausiak egin zio kargu, nola zuken
eraman soldata oso, trabajatu gabe oso? ta etzela ere Jangoikoaren zerbitzu ona errezatzen egotea trabatzen egon bearrean. Errespondatu zio
humil, etziola in nai kalterik, ta iten bazio, paga
zeiela arenetik: beira zezala ongi, ta ezpazue
kalterik, utzi zezola kunplitzera Jangoiko Jaunareki; Nausiak admiraturik Isidroren onas utzi zue

bakean: baña nai zue bein bere begis ikusi pasatzen zena. Joan ta altxaturik kanpoan ikusi zue
Isidro berant nola zoeien alorrera: Bazoeie akar
in bear ziola, ta urbildu zelarik ikusi zue erdian
Isidro idi pare bateki lanean, ta aren alzinetik ta
gibeletik berze bi pare elurra bezain txuri. Alegratu ze, bide zela milagrosko gauza, zekielarik
etzuela Isidrok posibilidaderik paratzeko bere
kostus. Ellegatu zelarik ia etzue ikusten, baizik
Isidro bakarrik bere idieki. Galdegin zio nor ziren
lagun in ziotenak lentxago? Errespondatu zio
senzillki, ezta gizonik lagun in didanik, baizik
sollik ene Jangoiko ona da lagun iten didana beti,
zeñi enkomendatzen bainaiz ni ere, ta beñere
eztida faltatzen bere anparoa. Oneki seguratu ze
Nausia, ta erran zio enkomenda zeiela nai zuen
denbora guzian; etziotela kasorik eginen murmurazaleei andik alzina.
Berze bein aurkitu zuzte idiak bakarrik berak
lanoan, nior etzela ageri kidatzen zituenik, ta
anitz lur landu zutela. Abisaturik Nausiak ikusi
zue miragarri gura: sospetxatu zue bide zegola
bitarteo Isidro Elizaren batean; itzuli ta aurkitu
zue S. Andresen Elizan nola zegon debozio

andiareki. Berze egun batez ezin entzun duzue
mezarik: gero arratserat lana bukatuas geros
joan ze bisitatzera Eliza gura, baizego ia ertxirik:
paratu ze belauriko atarian; bereala elebatu ze
espirituan, ta idikirik Zeruko atariak, an ikusi zue
zelebratzen meza solemne miragarriro, ta
entzundurik itzuli ze berebaitan konsolazio
andiareki. Bete ze biotz gura Jangoikoarenganako amoreas, afizioneas, ta errespetoas ain guzis,
ezi etzue ajolarik, ez gogorik, ez memoriarik ere
mundu guzias aren aldean, ez bere buruas ere,
ez konbenienzies, ez deskansuas, ez sustentu
prezisoas ere apenas. Emengo ondasunak anbat
estimatzen zitue nola loi edo lur-puskak, ezpaze
emateko beartsuei, iago ezi bere buruai. Jangoikoaren amoretik itxeki zekio proximoen amore
fiñ jenerosoa. Etzio niori inbidiarik, guziei bai
atenzio, ta pobreei konpasione, baita egasteei
ere ta lurreko animalettoei. Elurketa batez zoeie
errotara iotzera bizpiru erregu gari: ikusi zitue
arbole batzuetan usoak, ta goseak bide zeudela,
garbitus elurretik lur zati bat, an bota ziote bere
gari gartaik porzione bat jan zezaten. Laguna asi
zekio irri egiten ta murmuratzen ortas: baña

mostratzeko Jangoikoak zuela plazer afekto on
gartas, kostala ain bete aurkitu ze nola len.
Oroat eraikitzera zoeielaik, bidean ematen ziote
pobreei, baitare botatzen lurrean egasteendako:
ala arindurik zakua bidean, alorrean aurkitzen ze
ain supliturik. Eraikitzerakoan zio, Jangoikoaren
izenean au Jangoikoarendako, au guretako, ta au
txinurrien, ta txoriendako. Pobreei ematen zue
zuken baño iago fiaturik Jangoikoan, zeñek asko
aldis suplitu zue milagrosoki, ia errotan gari gutitik atras anitz irin, ia etxean elze ustutik atras
jateko pobreen, ori anitz aldis, ezi anitz ze andia
zioten konpasionea: ez ala bere buruai. Zego
bein erri bateko Elizan bere orazioan, utzirik kanpoan bere astokoa. Etorri zekizkio mutiko batzuk
abisatzera, nola otsoa jokatu zekion astokoari.
Sanduak sereno, ene humeak, zoazte bakean;
Jangoikoak nai duena izanen da; kunpli bedi bere
borondatea: ta segitu zue geldi bere orazioan:
baña Jaunak kuidatu zue arren partez bitarteo.
Bukatu ondoan atra ze, ta aurkitu zue otsoa ilik
astoaren aldakan, eta astoa sano mellarik gabe.
Sanduak kuidatzen zue berzeren bearres obeki
berzes baño. Nausia joan zelaik bein heredajeen

ikustera, il zekio an zaldia. Ellegaturik an Sanduak eman zio palmada bat, ea, Jangoikoaren
izenean jaiki, ta erman Nausioi gañean. Istante
jaiki ze bizi, ta bizkor. Animaleareki in zuenak
obeki inen zue personareki. Bero andi bat zegolarik, egarritu ze Nausia alorrean: galdegin zio ia
bazuen urik. Sanduak mostratus eskuas tufar
bat, erran zio, an aurkituko zela un Joan ze billa,
baña etzue aurkitzen ur errestorik ere. Deitu zue
Isidro, non da diozun iturria? Ellegaturik Isidrok
eman zio pertikas tufarrai ziola, emen Jangoikoak nai badu, ur atrako du. Momentuan atra ze ur
garbi garbia, dirauena orai arteo, ta egiten asko
milagro. Berze iturria franko emen dire Madrilaldean Sandu gonek atreak.
Jangoiko andiaren adiskide andia ze pobre
gau, ta pobre gonen adiskide andia Jangoiko
andia, ta onen medios iten zitue milagro anitz ta
andiak nola nai. Guti dela agotz solletik gari atratzea, ta gari gutitik irin abasto, ta emanes ez
gutitzea, ta idorretaik iturriak abasto jaioaraztea, heriak sendatzen, ilak ere zitue bizten milagrosoki. Zue bere Nausiak alaba bakar bat agitz
maite: iltze au, Isidro zegolaik kanpoan: Itzuli

zelaik aurkitu zitue negarres guziak, ta prestatzen ilaria. Joan ze ilaren ikustera, ta asi ze Jangoikoai egiten orazio; gero bere aurpegias ukitus
ila, itzuliarazi zio arima, guziak arriturik zeudela
bedeikatzen Jangoikoa. Ezkondua izan ze S. Isidro; bere gisakoa zue bizikidea, S. Maria de la
Cabeza: izan zute seme bat, zein izanas geros, ia
biak elkarren konsentimentus bizi zire anai ta
arreba bekala kastidadean, iago plazer emateagatik Jangoikoai. Mutikoa azi zelaik erori ze butzu
batean; ta kanpotik etorririk S. Isidrok, ta aiturik
desgrazia, paratu zire biak belauriko butzu-pokalean eskatzen Jangoikoai fabore tranze gartan.
Ala daudelaik ikusten dute igaten dela ura pokaleraño, ta ur gañean mutikoa bizirik; zein arturik
Aitak eskutik atra zue sano, emanes Jangoikoai
esker milla, batak eta berzeak. Baña Deabruak
nai izan zue eraiki diskordiaren zizaña bien
ertean. Sandua bizi ze Madrilen, ta Sanda Karakiz deitzen den erri batean, Ama Birjinaren hermitan. Errian biltzen zue olio lanparaindako, eta
egunoro itxekitzen zue pasatus Xarama deitzen
den ugaldea. Berze errietan ere eskatzen zue
berze hermita batzuendako, baizue debozio goi.

Gaixtoek gaitzera bota zute joanetorriketa gura;
ta akusatu zute Sanduari, bere andrea debozioidurian, edo atxekian gaizki zebilala. Naiz ez
sinetsi, nai izan zue ikasi. Joanik Madrildik esperatu zue ikusi etzuken lekuan. Andik ikusten du
nola eldu den olio ta argi zekarrala, ta ugaldera
ellegatu zelaik zeñaturik, ta mantelina edaturik
ur gañean, artan bera oñes busti gabe pasatu
zela berze aldera, ta gero lanpara itxeki ta bere
debozioak in ondoan itzuli zela oroat ur gañean.
Konsolatu ze Sandua, ta konfirmatu ze artas
zuen opinione onean. Baña denborain buruan
berriz ere akusatu zute: eta Sanduak sentitus
Jangoikoaren ofensa juizio gaixtoa egiteas ala
fundamenturik gabe, erman zitue bereki desengañatzeko, ta paraturik lengo lekuan, eldu ze
bere Hermitarat Sanda, ta guziak beira zeudelaik, edatus mantellina uren gañean, pasatu zue
ugaldea aratakoan ta onatakoan, ta gelditu zire
arriturik, ta desengañaturik.
Anitz urtes bizitu omen ze S. Isidro, ta ellegaturik plazoa, errezibiturik debozio andiareki
sakramentuak, entregatu zue bere espiritu
humila Jaunaren eskuetan Azaroaren 973

urtean. Ortzi zute S. Andresen Elizako zemeterioan, non egon zen atzendurik bekala 40 urtes.
Baña Jangoiko Jaunak nai zuenak honratu munduan ere ere sierbo ona, ta erakutsi Madrildarrei
artan zuten ondasuna, Patrono, ta anparoa,
ezauntzen etzutena, disponitu zue aparezi zeien
bere adiskide izan bati, Elizara urbil bizi zenai,
enkargatus abisatzeko Sazerdoteak ta Kargudunak, pasa zezatela gorputza zemetoriotik Elizara. Gizon gura etze izan trebe erratera bisionea,
etziotela sinetsiko, ta orgatik erori ze berla heri.
Aparezitu zekio berriz ango Matrona noble bati;
ta onek in zue manatua, ta izan ze sinestatua,
Nekazari Sanduak Madrilen utzi zuen fama onagatik. Joan zire guziak zemetorio gartara, ta obia
idikirik, aurkitu zute gorputz sandua oso batere
korrupzionerik gabe, ta mortaxa ere oso, eta
guzia barratzen zuela ain fragranzia ona, ezi
guziei paratzen ziote debozio, zein aumentatu ze
milagro berri bateki, soñatzeareki beren kabo,
niork ukitu gabe, ango ezkila guziak pasatzerakoan Elizara. Zeude bitartean pobre batzuk
estropeatuak ta itsuak bide errealean eskean, ta
aiturik asatzen zena joan zire nola zeizken, ta

obia utsa ukitu orduko aurkitu zire sano ta
sendo. Milagroen podores asi ze famatzen Sandutako. Erregeak ere izan dire beraren deboto;
ta Alfonso VIII. irabazi zuena biktoria Moroen
kontra Nabas Tolosako deitzen den lekuan, zelebratzen baita Elizan guruzearen triunfoaren nonbreareki Garilaren , enkomendatu ze lenik
S. Isidrori, ta Sanduak kidatu omen zue leku
gaietan. S. Fernandoren denboran aumentatu
zire S. Isidroren milagroak, berexki logratzean
euriak idorketaetan. Eta arren Ministro erreale
batek etzuelaik nai sinestatu, master pobre
batek nola S. Isidrok in zukela ainberze miragarri; bereala progatu zue Jangoikoaren kastigoa
gorputzeko gaitz erru batean, ta penaturik erranas ermanarazi ze Sanduaren obrara prozesioan
guziak kandelaeki eskuetan: an eskaturik barkazio, ta ofraturik zenbait presenta, itzuli ze sano
pregonatzen Sanduaren laudarioak. Obiara eramanik aur bat ila buratsoek logratu zute itzultzea bizirik etxera Sandu gonen medios. Moroen
kautibo zegon bat libre kateetaik paratu zue bi
aldis Sanduak leku seguroan. Berze bat sentenziaturik eriotzera atra zue libre karzeletik. Kaba-

llero batek artu zue pobre bat lanzeko lur batzuk
urteaz; onek nai zue urte guziko saria alzinaturik; baña fiadore nai ta ezin izanes, Sandu gonen
obian eman zue itza, kunplituko zuela; ta orreki
eman zio arrek. Baña esker-gaitza ajolarik gabe
itz emanas bazoeie iges, ta gauas pasatzen ze
ustekabean S. Andresen Eliza alzinean. Gauza
miragarria! gau guzian lasterka ibilirik, goizean
aurkitu ze an berean; eta Kaballeroa zoeielaik
eskatzera Sanduari fianza, aurkitu zue an gizonoi
ingur ingur zebilala. Onek eskatu zio barkazio
Sanduari ta Nausiari, ta kunplitu zio gero bere
obligazioa eskarmentaturik.
Arimen libratzean izan da señalatua. Gizon
bat onen deboto izana iltzerakoan beiratzen ze
inguraturik Demonioes, eramateko esperan, baizego bekatu mortalean: klamatzen zue biotzas
Sanduari: ta agerturik an bota zitue Espiritu
gaixto gaiek, eta konfesarazi zue ongi. Berze bat
goatzean zegolaik nai zue Demonioak bota
butzu batean: Sanduak agerturik erran zio,
etzuela ikustekorik gizon gartan, zeñen fiadore
bainaiz ni. Demonioak zio, nola fiatu dio, baitago
bekatu mortalean? Sanduak, aspaldian da nere

deboto, ta Kristoren graziak libratuko du bekatutik ta ire eskuetatik. Istante ura joan ze iges, eta
Sanduak gizonoi erraten dio, in zazu nik errana:
konfesa zaite zeure bekatu guzies ongi urrikiturik. Ongi argitu gabe mogitu ze ta joan ze konfesatzera gogotik ongi penaturik. Ala kontatzen da
Moro bates Amete deituas, Sanduak bizpirur
aldis deitu zuela bere izenas ziola, Amete Amete,
in zaite Kristio; nik erraten dizut. Eta ala egin ze.
Noiz akaba kontatus milagroak? Milagro kontinokoa da bere gorputzaren entereza galetsi gabe,
ta atxon Zerukoa bekala barratzen duena: Marineo Sikulok tio itz gebek: Nik ikusi dut bere gorputz sandua; ta dago ain oso, baitirudi eztuela
ilik baizik bizpirur ilabete: ta iago admiratzen
duena da, ezi edozein iletan lenbiziko galtzen
dena delarik sudurra, ta begien zurra, onek baitauka oso miragarriro; ta ikusi nuelaik oroitu
nitza dionas eskritura sagratuan, Eztela galduko
zuen buruko bilo bat ere. Juana Erreginak
Enriko andreak debozios nai zue aldatu Sanduaren beso bat berze leku batera: baña ezin
atra ze Kapillatik gaitz andi batek emanik:
ezaundurik etzela Sanduaren borondatea apar-

tatzea gorputzetik besoa, itzulirik bere lekura
istante sendatu ze. Erregina Katolika Isabel
sendatu ze gaitz grabe batetik Sandu gonen
medios: joan ze bisitatzera bere Kapillan; eta
adoratzean oñak Dama batek ortzes kendu zio
eri bat: baña guziak ia bazoezilaik, ura ezin atra
zeike anzik: Erreginak jakinik ori, ta Damak konfesaturik in zuena, manaturik itzultzeko eria,
itzuli zue, ta bereala aurkitu ze libre joateko.
Milagro ta fabore anitz ta andien kasos beti izan
ze beneratua Sandu bekala: guziareki Madrilgo
Korteak agertus bere agradezimentua bere
Ongiegille ta Patrono den Sandugoni, logratu du
kanoniza zeien solemneki: eta ala Gregorio
kanonizatu zue solemneki S. Isidro Nekazaria batean berze laur Sandu andieqi. S. Ignazioreki, S. Felipe Nerireki, S. Teresareki, ta S.
Franzisko Xabiereki: baita Jangoikoaren probidenzia honratzea alakoen ertean Nekazari pobre
bat, ala nola egitea Españako Madrilgo Korte
andiaren Patrono, beneratzen dutena Erregeek,
Prinzipeek, ta Jaundiek belauriko humil, entenda
daien Jangoikoaren alzineko eztela diferenziarik
persones, baizik nor den onago, ura onetsiago:

eta niork eztuela atxekiarik, ez izateko on eta
salbo, nai badu &.

Maiatzaren
S. Bernardino de Sena
S. Bernardino, Italia guziaren onerako, jaio ze
Senan jendaki nobletik. Ama iltzekio irur urtetakoa zelarik, Aita berriz seigarren urtean: Ala gelditu ze emazurtz goizik, ta bere kontura artu zue
bere izeba batek bere Amaren aizpak Diana deituak, ta maite zue ta azitzen zue ain nola balitz
Ama propia; eta aurra ze txoil amablea, agitz
eder agraziatua alde bat, berze alde agitz ongi
inklinatua, humila, modestoa, alketia, obedientea; bere dibersioa mezak laguntzea, konpontzea aldareak, imitatzea predikariak predikatus
aien gisara mutiko lagunei, ta mostratus ia gero
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak - 12
  • Parts
  • Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak - 01
    Total number of words is 3968
    Total number of unique words is 1797
    24.4 of words are in the 2000 most common words
    35.0 of words are in the 5000 most common words
    41.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak - 02
    Total number of words is 4042
    Total number of unique words is 1855
    25.5 of words are in the 2000 most common words
    37.1 of words are in the 5000 most common words
    44.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak - 03
    Total number of words is 3929
    Total number of unique words is 1825
    25.4 of words are in the 2000 most common words
    35.8 of words are in the 5000 most common words
    41.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak - 04
    Total number of words is 3942
    Total number of unique words is 1842
    24.5 of words are in the 2000 most common words
    34.9 of words are in the 5000 most common words
    41.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak - 05
    Total number of words is 3987
    Total number of unique words is 1842
    25.5 of words are in the 2000 most common words
    36.6 of words are in the 5000 most common words
    43.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak - 06
    Total number of words is 4011
    Total number of unique words is 1873
    25.4 of words are in the 2000 most common words
    35.2 of words are in the 5000 most common words
    41.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak - 07
    Total number of words is 3997
    Total number of unique words is 1839
    26.0 of words are in the 2000 most common words
    36.9 of words are in the 5000 most common words
    43.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak - 08
    Total number of words is 4026
    Total number of unique words is 1865
    26.5 of words are in the 2000 most common words
    37.5 of words are in the 5000 most common words
    42.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak - 09
    Total number of words is 3942
    Total number of unique words is 1861
    23.7 of words are in the 2000 most common words
    33.3 of words are in the 5000 most common words
    39.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak - 10
    Total number of words is 3954
    Total number of unique words is 1922
    24.0 of words are in the 2000 most common words
    34.0 of words are in the 5000 most common words
    40.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak - 11
    Total number of words is 3981
    Total number of unique words is 1848
    24.4 of words are in the 2000 most common words
    34.6 of words are in the 5000 most common words
    41.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak - 12
    Total number of words is 3898
    Total number of unique words is 1844
    24.8 of words are in the 2000 most common words
    34.5 of words are in the 5000 most common words
    40.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak - 13
    Total number of words is 3889
    Total number of unique words is 1784
    25.6 of words are in the 2000 most common words
    35.7 of words are in the 5000 most common words
    41.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak - 14
    Total number of words is 4015
    Total number of unique words is 1820
    26.3 of words are in the 2000 most common words
    36.9 of words are in the 5000 most common words
    44.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak - 15
    Total number of words is 4067
    Total number of unique words is 1763
    27.8 of words are in the 2000 most common words
    39.9 of words are in the 5000 most common words
    46.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak - 16
    Total number of words is 3984
    Total number of unique words is 1807
    25.0 of words are in the 2000 most common words
    35.7 of words are in the 5000 most common words
    42.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak - 17
    Total number of words is 3932
    Total number of unique words is 1851
    23.9 of words are in the 2000 most common words
    34.3 of words are in the 5000 most common words
    41.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak - 18
    Total number of words is 3939
    Total number of unique words is 1879
    25.4 of words are in the 2000 most common words
    35.1 of words are in the 5000 most common words
    41.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak - 19
    Total number of words is 3993
    Total number of unique words is 1797
    25.2 of words are in the 2000 most common words
    35.6 of words are in the 5000 most common words
    42.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak - 20
    Total number of words is 3957
    Total number of unique words is 1822
    24.6 of words are in the 2000 most common words
    34.9 of words are in the 5000 most common words
    41.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak - 21
    Total number of words is 3907
    Total number of unique words is 1839
    22.8 of words are in the 2000 most common words
    32.9 of words are in the 5000 most common words
    39.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak - 22
    Total number of words is 4003
    Total number of unique words is 1829
    25.1 of words are in the 2000 most common words
    35.9 of words are in the 5000 most common words
    42.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak - 23
    Total number of words is 3977
    Total number of unique words is 1772
    24.4 of words are in the 2000 most common words
    33.9 of words are in the 5000 most common words
    40.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak - 24
    Total number of words is 3938
    Total number of unique words is 1920
    25.2 of words are in the 2000 most common words
    35.1 of words are in the 5000 most common words
    41.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak - 25
    Total number of words is 3918
    Total number of unique words is 1864
    23.9 of words are in the 2000 most common words
    34.9 of words are in the 5000 most common words
    41.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak - 26
    Total number of words is 4005
    Total number of unique words is 1868
    25.8 of words are in the 2000 most common words
    37.0 of words are in the 5000 most common words
    43.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak - 27
    Total number of words is 3931
    Total number of unique words is 1764
    25.0 of words are in the 2000 most common words
    34.8 of words are in the 5000 most common words
    41.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak - 28
    Total number of words is 3976
    Total number of unique words is 1833
    25.9 of words are in the 2000 most common words
    36.8 of words are in the 5000 most common words
    43.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak - 29
    Total number of words is 2213
    Total number of unique words is 1176
    28.7 of words are in the 2000 most common words
    39.9 of words are in the 5000 most common words
    45.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.