Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak - 04
klamatzen baiziote aurttoek, erman zezkiela
bereki, izateko lagun martirioan: Arriturik Presidenteak baizio suspiratus, emastekiek ta aurrek
burla iten digutela. En fin guziak iltzire martir
glorioso.
Gero nai izan zue berriz ere progatu S. Blas,
baña guzia ze alfer, zeren baize Sandua fuerteago ezi diamantea. Manatu zue botatzeko uresko
balsa edo butzu andi gartan: baña Sandua zeñaturik zebila oñes uren gañean ondatu gabe ta
busti gabe: ta jarririk gero uren erdian grazioso
konbidatzen zitue infielak ta justiziako ministroak, zatozte zuek ere, zatozte onat ni bekala,
barin baduze fede ta konfianza zeuren Jangoiko
guapo goietan. Sartu zire irur ogei ta zorzi; baña
ez atra bakotxik ere; guziak bai ondatu gorputzak an, arimak infernuan. Eta Aingeruak agerturik S. Blasi erran zio, o arima Jangoikoaren argis
argitua, o Pontifize Jangoikoaren biotzekoa, atra
bedi ur gontaik, errezibitzeko gloriako korona.
Atra ze erresplandores beterik aurpegia, Jentilak
betetzen zituela lotsas ta arrizios, Kristioak kontentus. Etxakin ia zer egin Juezak, manatu zue
ilarazteko ezpatas. Golpea esperatzen zegolaik
Sanduak in zue orazio Jangoikoai, berari enkomendatzen ziren guziengatik denbora guzietan
fabora zezkien. Aditu ze boza bat ziona, zure orazioa aditu dut, eta agintzen dut eskatu duzuna.
Bereala ebaki ziote burua, ta egatu ze arima
andi gura gozatzera Jangoikoaren ta Jesu Kristoren besarka eternoa. Nola ezgara gu alketuko
beraren aldean arima txarrak, barin bagaude
apegaturik farraskeria &.
Otxallaren
Sta. Ageda Birjina ta Martira
Abantalla eramatea emastekiek debozioan
da ikusten dena egunoro; baña juizioan, balorean, ta konstanzian eramatea abantalla zenbaitetan agitzen da, ta da miragarri. Onen exenplu
ederra da Sta. Ageda, Sizilian jaioa, Palermon
diote angoek, Katanan kontra emengoek; ala
daude pleituan bi ziudade gaiek, berea nai duela
bakotxak Sanda, zeren honra andia baita, ez
solamente Ziudadearen, baita erreinu guziaren
ere, izatea sortuerria Sanda baten, ta alako
Sanda baten. Sei dote edo abantalla zitue berex:
ze noblea: ze aberatsa: ze galanta: ze garbi
honesta: ze juizio anditakoa: ta guzien gañetik
ze Kristio egiasko perfekta: gorputz ederrean
arima ederragoa, kontxa urreskoan diamante
preziosoa. Dezio enperadorearen denboran, Sizilian Presidente edo Gobernari zelarik Kinziano,
pregonatu ze Katanan, non bizi baize Sanda,
Kristoren fedean bizi ziren guziak bear zirela
errelijiones aldatu, edo tormentuen podores aka-
batu. Aditurik berri gau, erretiratu ze S. Ageda
oraziora eskatus Jesu Kristori guarda zezan
berea bekala fede kristioan ta birjinidadean:
zeren ezi personaren on edo gaixto atratzea
dago artzean afizione, ta ematean onera edo
gaitzera prinzipiotik: Sanda gau afizionatu ze ta
eman ze aurzututik Jesu Kristori, ta kastidade
garbiari alako maneran, ezi artu zue proposito
iltzeko birjin lenago ezi desloratzera utzi; nola
baize guzis ederra gorputz ta ariman, eta entedamentu anditakoa, gauza itsusia iduri zekio
sujetatzea animaleen pasioneai. Kinziano Presidenteak manatu zue presentatzeko bere alzinean Ageda Kristioa. Enkomendatu ze biotzes
bere Jesus onari, eta errebestiturik korajes presentatu ze seguraturik Jangoikoan. Ikusi zueneko
Juezak, gelditu ze bera preso admirazios ta amorios. Mintzatu zekio loxentxus emekiro milla
gauza ofrezitus, uzten bazue Kristoren fedea, ta
ematen baze beraren andretako. Etzukelaik
logra ez bata ta ez berzea, preso paratu zue, ta
biali zue, karzelera ez, baizik atso gaixto baten
etxera, zeñek baizitue borz edo iago alaba bere
gisakoak, an guzien ertean engañazezaten ta
beraxtu Sanda.
Afrodisia deitzen ze emakume gaixto gura:
zenbat egin zuen bere alabaeki bateo errendiarazteko Ageda; zenbat promesa, loxentxu, artifizio, erregalo, ta gauza, ezta explikatzeko. Sandak aditzen zitue, ta etzitue aditzen, baizego ain
osoki paraturik biotza Jangoikoan, ezi ezpaizue
kasorik egiten erranes, eztare errespondatzen.
Baña egunoro tekla gura soñatzeareki, Sandari
iduritu zekio beingoas obe zela taparaztea agoa
betikos: eta ala erran zio grabe tiesoki, Afrodisia,
entendatzentut orren mañak ta marañak, utziarazi naies fede kristioaren ta kastidadearen amorea: baña ezdezala pensa duela ainberze indar
bere mian ta mintzaeran, ni garaitzeko diña.
Orren mia aditzen dut nik, ez nola emastekiarena, baizik nola Deabru gaixtoarena, zein mintzatzen baita orren agos. Nik Kristio bekala, baitut
obligazio onetsitzeko gaixtoak ere onnaies, abisatzen dut beira dezala bere buruai, ta utzi ofizio
infame goi, zeñeki beroi deshonratzen ta galtzen
baita, ta galarazten onak. Eta naiz Kinzianok utzi
dezan, baña Jangoikoa dago beira, ta pagaraziko
dio pena. Eneki porfiaz segi ta segi ari den lan
goi ezpadu uzten bere honra ta onagatik, utzi
dezake bentzait ia ez alfer nekatzeagatik, zeren
ezi seguratzen diot Jangoikoareki bateo, ezi lenago iruzkia ilun, elurra beltz, ta sua otz izanen
dela, ezi ni mudatuko nai zen. In bez Kinzianok in
ala, idiki bezki infernuko atariak, ekarri bezki
Deabru guziak bere lagun ene kontra, naiz bai,
nik iltzea dut Kristio ta Birjin, ala nai baitugu,
Jesu Kristok eta nik. Ori, Afrodisia, zarra da, erioa
dauka atarian etxideten berantetsirik: ezpada
nai sekulako galdu, konberti bedi Jangoikoai:
nigar egin bez, ta emendatu. Erranik alako itzak
utzi zue despeiturik.
Afrodisiak kontatu zio Kinzianori ogei tamar
egunen buruan, eginala eginik,ezin atra zuela
deus, ta etzeikela espera, ezi ain amoros dago
Jesu Kristos, dio, ezi dirudi eztuela berze deseorik, pensamenturik, ta ametsik, ezpada iltzea
beragatik. Ekarrarazi zue ark bere alzinera
berriz; galdegin zio, zer jendakikoa zen. Noblea
naiz, zio, ta ene aide guziak dire testigo. Bada
nola zarelaik noble; segitzen duzu Kristioen bizimodu txar miserablea? Sandak, Kristioen humil-
tasuna ta zerbitzua baita obeago ezi erregeen
goratasuna ta ponpa. Beras, dio Juezak, ezpidegara noble gu despreziatzen dugunak zuen guruzifikatua? Sandak, Barin badire Deabruaren
esklaboak, adoratus arriak, zur ta metale-puskak, non da oien nobletasuna? Koleraturik Juezak
manatu zue emateko bofetada bat aur egian,
eskarmenta zeien mintzatzean. Gelditu ze aurpegia gorriturik lenik, gero ubeldurik, baña ederrago Jangoikoaren begietan: biotza sereno,
korajea geiago, defendatzeko Jesu Kristoren
fedea. Enfadaturik Juezak dio, eramateko karzelera, pensa dezala zer nai duen iago, edo Jesu
Kristo ukatu, edo tormentus akabatu. Karzelean
enpleatzen ze orazioan eskatzen Jesu Kristori
konstanzia, logratzeko biktoria eta korona. Biramonean presentaturik berriz, berriz asi zekio
algos ta loxentxus konsejatzen; gero meatxus
manatzen, despei zezala Kristoren fedea, ala izanen zuela bizi ona, osasun, ondasun, deskansu,
ditxa, ta nai zuen guzia. Errespondatu zue, ene
bizi ta nauten uzia da Jesu Kristo. Eta orrek ez
pensa, lotsatuko nauela ni meatxus, ezi naiak
nago padezitu pena ta eriotzea, ellegatzeagatik
besarkatzera ta gozatzera ene Jesu Kristo. Ezta
granoa paratzen graneroan berexi gabe agotza
ta lastoa; eztare arima Zeruan, il gabe gorputza.
Orgatik atormenta nolanai, eta il bez gorputz
gau; zenbatenas iago pena ematen didan, iago
fabore inen dida, ta ene Esposo dibinoak Jesu
Kristok iago maitatu ta anparatuko nau. Zertan
dago? Zer esperatzen du? Arritu ze Kinziano
alako ausardias ta korajeas. Suturik errabias
manatu zue, biurkatzeko ta ebakitzeko bular bat
Sandari: Sandak turbatu gabe erran zio, Tirano
kruela, ezta alketzen bularra ebakitzeas donzella
bati, delarik azia berori Amaren bularrean? Baña
etzego ura aditzeko arraziorik; ta ermanarazi
zue berriz karzelera, debekatus sartzea medikurik, ta deus jatekorik ta edatekorik.
Baña Jesus onak zerutik biali zio S. Pedro
senda zezan. Sartu ze an Apostolua Mediku-aintzu, ta diosalea emanik, ta zori onak, ain ongi
peleatuas Kristoren gloriatan; eldu zela zio sendatzera. Sandak dio, ni beñere ez naiz kuratu
nioren eskus, baizik dut ene Jaun Jesu Kristo sendatzen duena guzia itz sollareki. S. Pedrok erraten dio arresti, ez beldurrik nitas, ene humea,
Kristoren Apostolua naiz ni, berak biali nauena
zure onagatik. Egia delako señaletan sana
zaude, ta zeure bularra bere lekuan. Erran ta
desagertu ze: ta Sanda gelditu ze sana guzis
agradeziturik ziola, esker milla diot, ene Jaun ona
Jesu Kristo, oroitzen baita nitas, ta biali baitida
bere Apostolua sendatzera nere zauriak. Gelditu
ze argitasun bat ain admiragarria karzelean, ezi
guardiak lotsarriturik joan zire iges, eta presoek
erraten ziote Sandari, eskapa zeiela, etzelaik
nork estorbatu; ta idikirik atariak zeudelaik.
Errespondatu zue animosa, Beñere ezdezala Jangoikoak permiti batallako kanpotik iges egitea
nik, logratu arteo biktoria. Laur egunen buruan
Presidenteak ekarrarazi zue bere tribunalera, ta
ikusi zuelaik ain sana eder guzis, eta zegola
publikatzen Jesu Kristo zela Jangoiko bizi egiaskoa sendatu zuena ain oso ta aisa itz sollareki,
alde bat zego konfuso arriturik, berze alde suturik errabias manatu zue barratzeko lurrean tellakasko ta anitz ikatz-brasa gori, ta aien gañean
arrastatzeko biluxirik Sanda. Ortan zeudelaik
kruelak, biali zue Jangoikoak terremoto lotsagarri bat urratu zuena anitz etxe ta parete, eta
batek arrapaturik pean Presidentearen bi adiskide ta konsejari maiteenak utzi zitue txatxakaturik antxe. Ta jende guzia asi ze klamatzen Jangoikoaren kastigoa zela ori, egiten zen krueldade injustoagatik Agedareki: ta zoezi lasterka Presidentearen etxerat. Lotsaturik onek ermanarazi
zue karzelera berriz. An Sandak goraturik begiak
Zerura, egin zue orazio gisa gau: Ene Jangoiko
Jaun andia ta eternoa, armatu nauena ni bere
grazias, peleatzeko Tiranoaren kontra berorren
fedeagatik; ta garaitzeko tormentuak eta berdugoak: ordu da ia errezibi nazan, deseatzen dutena amore guziareki. Emen akabatu zue bizia orazioareki: edo errateko obeki, asi ze bizitzen, ta
bizi da betikos gloriosa Zeruan. Zori onean dela:
bidoeie, o arima jenerosa, bidoeie deskansatzera bere palazio gartan, ta gozatzera bere Esposo
dibino gura, zeñen amores despreziatu zituen
lurreko gustoak, ta bizia bera. Agitu ze Otxallaren 252 urtean.
Kinzianok xakin zuelaik iltzela, arrapatzeagatik arren ondasunak, akonpañaturik jendes artu
zue biaje Palermorat; ta erreka bat pasatzean,
zaldi batek in zio ozka aurpegian, berze batek
ostikoka bota zue urera; ta ezin aurkitu ze arren
gorputza. Entendatu ze Jangoikoaren justizia,
aumentatu ze Sandaren gloria ta debozioa: zein
iago aumentatu ze agitu zenareki urbilen urtean
ta egun berean: Katanatik ez apart anitz, da oian
bat Etna, edo Monjibelo deitua, botatzen duena
asko aldis su: ta egun gartan agiturik arroitu
andi bat lur barnetik atra ze ala susko ugalde bat
eldu zena ziudaderat. Jentilek etzutelaik berze
erremediorik, lasterka joan ta artu zute Sandaren obiatik gañeko beloa, zeñeki etorri ziren suaren kontra; ta edatu zuteneko beloa, baratu ze
susko ugalde gura. Milagro gau agitu omen da
berze anitz aldis: ta ikusgarri da alde batetik
suketa gura, berze aldetik prozesio belo garreki
kontra: eta baratzea & &. Famatua da ere egin
zuena S. Luziareki: au Siliziako Zaragoza bere
sortu-erritik joan ze Katanara S. Agedaren obiara, eskatzera osasuna bere Amaren: ta agerturik
Sanda ilak biziari erran zio, zertako eskatzen
didazu niri dezokezuna zuk eman?
Otxallaren
S. Nizeforo Martira
Eztuela amatzen Jangoikoa eztuenak amatzen bere proximoa, da egietafedea, ta ikus
daike S. Nizeforo deituaren bizian. Antiokian zire
bizi Saprizio ta Nizeforo, ura Sazerdote, au lego,
ain elkarren adiskide amante apasionatu, iduri
baize zirela biak bi anaia sabel batekoak, edo
biak arima bat bi gorputzetan. Baña Deabruak,
ezpaitago beñere lo gizonen kaltetako, paratu
zue bien ertean diskordia, ta zebatu ze ainberze,
ezi ia etzeizke ikusi elkar, etzire mintzatzen, ezta
beiratzen ere, naiz opaturik karrikan. Denborain
buruan Nizeforo ukiturik Jangoikoaren eskuas asi
ze pensatzen estado txarrean zeudela, ta kondenazioko bidean; ta nai ze baketu: Ortako biali zizkio Mandatari adiskideak Sapriziori eskatus Jesu
Kristoren amores barka zezola, ta bakeratu Jangoikoareki bateo. Ezeta aditu nai ere Sapriziok,
bai despeitu ordu gaixtoan, gogorturik biotza
bronzea bekala; ta ori, zelarik sazerdote alzinatu
bear zena baketzera, ta artzen zuena eskuetan
ta petxoan bakearen axuri mansoa Jesus sakramentatua. Baña sakramentuak obratzen du ariman disposizioaren ariora, nola iruzkiak gogortzen loia, beraxten argizaria. Berriz ta berriz biali
zio Nizeforok enpeñuak: baña ezin beraxtu zute
Saprizioren biotz txar gogorra. Orduan Nizeforok, obligarazteko, joan aren etxera, ta humil
paraturik oñetan eskatu zio Jangoikoaren amoreagatik barka zezola. Goaie emendik ordu gaixtoan, erran zio Sazerdote kontrakoak. Oh! nola
diren batzuen biotzak! naiz erreza, naiz konfesa
komeka, naiz baru, ta meza, ta alako! Ta Jangoikoa beti biotzera beira: eta askok biotzas kasorik
ez, baizik ageri denas.
Denbora gartan goratu ze persekuzioa Kristioen kontra: Inzute preso Saprizio, ta Presidentearen presenzian konfesatu zue zela Kristio ta
Sazerdote: sufritu zue asko tormentu fedeagatik.
Ori guzioi ongi: baña ote da aski? Berla xakinen.
Juezak etsiturik, etzuela errendiaraziko ukatzera
fedea, manatu zue eramateko degollatzera kanpoan. Zeramatelaik ia bidean, Nizeforok atrarik
alzinera erraten zio, o Kristoren Martir balientea
ainberze sufritu duena bere fedeagatik: zori
onean dela, baitoaie errezibitzera korona gloriakoa. Beraren amores niri in bezada mertxede
barkatzeas ofenditu nuena. Ezeta itzik ere arrek,
baizik aurpegia ilun segi bere bideas. Aratxago
berriz berzea paratu zekio belauriko, eman zezola konsolua barkatzeas. Guardiek irri iten zute
Nizeforos, ala porfiatzeas barkazio eske sarri il
bear zenari. Baña oraño ere ura ain gogor nola
peña: ezeta mellarik ere. Azkenean justiziatzeko
lekuan urtiki zekio oñetara, barka zezola Jesu
Kristogatik, zeñen amores zoeien iltzera. O Deabruaren tenia! Guziau etze aski izan, atratzeko
baimendea, guti kostarik, eman zukena. Zer
agitu ze? O Jangoikoaren juizioak! O gizonaren
miserablea! Erran ziolaik berdugoak, belaurika
zeiela ebakitzeko burua, erran zue Sapriziok,
zergatik nai didaze ebaki? Zergatik despreziatzentuen Enperadoreen manamenduak, ta eznai
adoratu gure Jangoikoak, daukalaik Jesu Kristo
Jangoikotako. Orduan Sazerdote indignoak dio,
bada ez nazazela il, ezi nik adoratukotut zuen
Jangoikoak, ta inen dut manatua Enperadoreek.
Zego presente Nizeforo, ta lastimaturik negarres, Jauna, erraten zio, ea guti batengatik ez
dezala malogra ainberze pasatu duena, ta ez
galdu korona prestaturik daukana. Baña etze
izan erremediorik: gelditu ze obstinaturik: ukatu
zue tranze gartan Jesu Kristo, len ain firme konfesatu zuena. Orduan Nizeforo errerik Jesu Kristoren amores asi ze oius, Ni Kristio naiz; konfesatzen dut ene Jaun eta Jangoiko Jesu Kristo ukatu
duena miserable gonek: utzaze au, ta il nazaze
ni onen partez: Abisaturik Presidentea pasatzen
zenas, manatu zue uzteko libre Saprizio, ta iltzeko Nizeforo: ala egin ze, gelditus Sazerdotea bizi
gorputzes, ilik arima: ta Nizeforo ilik gorputza,
egaturik arima Zerura errezibitzera korona. O
ditxosoa au! desditxatua ura! Ala aldatu ze sortea: nork du kulpa? Agitu ze Otxallaren
Baleriano ta Galiano Enperadoreen denboran,
260 urtean.
Zein egia den diona S. Pablok, ezi naiz guzia
emanik, naiz gorputza utzirik padezitzera ta
erretzera, ezparin badut karidadea, guzia eztela
protxal! Zer balio zio Sapriziori pasatua ainberzeko tormentuak, etzuelaik izan karidade, garaitzeko odio gura, zukena garai nai izateareki solamente? Zein egia ere Kristok errana, ezpaduze
barkatzen, etzai zela barkatuko? Nor fia estadoan, on izanan, anitz obra on ta gauza pasatuetan, beiraturik Saprizio Sazerdote ta anitz pasatu zuena galdurik azkeneko? Nork eznai iago imitatu Nizeforo?
Otxallaren
S. Eulalia Birjina ta Martira
Barzelonakoa
Garelaik guziok naturaleza berekoak dugunak gorputz aragiskoa ta arima razionala, Gzuk
alaere berzeenganik ain diferente kondizioan ta
bizimoduan, txikizututik ere, izatea, zertan ote
dago? Batzuk ta geienak ematen direla munduari, Demonioari, ta aragiari goiz eder, atzendus, ta
utzis Jangoikoa atzerat! Bakotx batzuk berriz ain
emanak Jangoikoai, ezi baitaude beti plazer in
naiak bere Majestadeai, ontan pensatzen, ontas
kuidatzen, beldurrak in desplazer, lenago guzia
galdu nai! Batzuek ajolarik gabe iresten bekatu
mortalak nola ur tragoak: baña bakotx batzuk
utziko direla iltzera lenago ezi konsentitzera
bekatu den gauzan! Zertan ote dago au? Dagoke naturale onean au: baña naturale onekoak
asko galtzen dire. Dagoke ongi azitzean: baña
ongi aziak ere asko galtzen dire. Dagoke entendamentu ona izatean, ezi nola Jangoikoa ezpaita
ikusten begis, entendamentuas ezauntzen da
fedeareki: bada fede ta ezaumentu duten asko
ere galtzen da. Dagoke artzean amore Jesu Kristori, zein nola baita Jangoiko ta gizon, gure naturaleza berekoa, afizionatus gizon dibino goni,
berla ematen da Jangoikoai, eta orgatik bide da
iago emasteki on, ezi gizonki on: baña asko gaixtatzen ere bai. Dagoke Jangoikoaren grazian:
baña au niori ezta ukatzen. Dagoke, on guzioi
izatean, naturale ona; azitze ona; entendamentu
ona: fede bizia: Kristoren amorea, ta Jangoikoaren grazia. Baña aur txipiek, neskatto gasteek
sufritzea alegreki anitz tormentu ta eriotze lotsagarria da dudarik gabe Jangoikoaren grazia
espeziala, ta fede kristioaren onaren progu bat
andia. Exenplu miragarria izan ze S. Eulalia Barzelonakoa, noblea, naturale onekoa, ongi azia,
ezaumentu ta fede anditakoa, ta Kristoren amazale apasionatua, adinaren amirur amalaur urtetan despreziatus mundua, honrak, gustoak,
ondasunak, ta bizia bera, sakrifikatu baize Kristoren, ta Jangoikoaren amores, Diokleziano ta
Maximiano Enperadoreen denboran.
Aiek biali zuten Presidente Daziano zebilalaik, otso gosetia bekala, España barna erris erri
tormentatzen, zatikatzen, erretzen, akabatzen
Kristio arrapatzen zituenak, zeudelaik kasi
guziak lotsarriturik. Ellegatu zelaik Barzelonara,
zeukate buratsoek Eulalia, andik lekoa bat bide,
erretiraturik kanpoko etxe batean, zegon bitarteo Daziano Kristioen martirizatzen Barzelonan.
Sanda zego suturik zelos ta amores joanaiak Presidenteagana erreprehenditzeko aren krueldadea, ta emateko bere bizia fedeagatik: baña
etzute utzi nai beren konpañiatik buratsoek. Injeniatu zue donzellattoak; deskuidarte bates ixil
ixila eskapatu ze, ta presentatu ze Barzelonan
justiziako salan; eta txutirik ausart tiesa guzien
presenzian boza gora mintzatu ze, O Daziano,
nola atrebitzen da ixurtzera Kristioen odola
injustoki, ta adoraraztera Jangoiko falsuak? Bat
sollik da Jangoiko bakar egiaskoa, zein Enperadoreek, orrek, eta guziek bear duten adoratu.
Nola bada gizon delarik ezta beldur ofenditzeas
Jangoiko bakar guzis poderosoa? Eta nola naitu
galarazi Kristioak, utzi dezaten Jangoiko egiaskoa, ta adora dezkiten Demonioen imajina goiek
gizonen eskus eginak? Turbaturik ustekabe gartas Dazianok erran zio, eta nor zara zu, atrebitu
baizara Enperadoreen Majestadeai ta beren
ministroei zor zaioten errespetoaren kontra erratera itz goiek emen guzien alzinean? Ni naiz
Eulalia, erran zue, Jesu Kristoren esklaba, zein
baita Jangoiko Aitaren, ta Birjin Amaren Seme
bakarra, Jaunen Jaun, ta Erregeen Errege, ta zeñi
zor zaion justizias Jangoikoaren honra ta adorazioa, ez ordea Demonioei. Oneki itsuturik iras
arrek manatu zue lotzeko bereala Eulalia, erman
karzelera, ta zatikatzeko azotees. Arimo andiareki ta begitarte alegreareki sufritu zue tormentu
gau kruelki exekutatu zena: Rabioso Dazianok
dio, pena-genero guzies bear dela penarazi Eulalia Kristioa. Nork konta tormentu eman zitionak?
Lenik edaturik potroan, edo tormentuko goatzean deskoiuntatzen ta zatikatzen dute bortizkiro: gero txarrantxatzen burriñasko aztaparreki,
ta erretzen sugarrak aplikatus saietsetan ta
bularretan: gero guzia olios untaturik inguraka
dabilate kalzina biziaren errautsean: gero botatzen diote gañetik plomua urturik irakiten, ta
arraskatzen tella puskas: sudurretaik ere ematen diote hozpiñ mostazareki ta begiak erretzentiote kandela itxekieki. Zer eztu injeniatzen mali-
zia kruelak, apartarazteko bere Jangoikoaganik
Eulalia! Baña zenbatenas iago aumentatzen den
krueltasuna kontra, iago da ageri Kristoren esposan konstanzia, indartea, eta grazia. Nekaturik
berdugoak: Sanda garbosa ausart alegre!
Etsiturik Dazianok, etzukela errendiarazi neskatto gura tormentus, pensatu zue progatzea
ote zuken lotsatu alkeas. Bada manatu zue
erman zezatela biluxirik, zauris ta odoles beterik,
zegon bekala, Ziudadea barna karrikas karrika.
Baña Jaun dibinoak adornatu zue bere Esposa
Sanda manto prezioso bateki, zeren ezi estali
zue elurres istantean. Zein gloriosa zoeien
Sanda erregalaturik Zerutik gala! triunfante biktoriosa! Marroas zego Daziano ezin garaitus aur
gura: ta manatu zue jositzeko gurutze batean.
Baña guruzean Sanda zego kantatzen Jesu Kristoren laudarioak ederki konsolaturik. Azkenean
berzerik etzukelaik, ilarazi zue ezpatas. Oneki
atra ze arima eder gura, ta uso baten idurian
ikusi zute anitzek igaten Zerura, utzirik lurrean
gorputz sandua honratzeko Kristioek, arrazio
den bekala, ta bere memoria, fama, ta exenplu
andia, admiratzeko jendamendes jendamende
&. &.
Otxallaren
S. Apolonia Birjina ta Martira
S. Apolona jaio zena Alexandrian bizi ze bizi
guzian birjinidadearen estadoan, modestia, erretiro, ta honestidade, baize denbora gaietan estado agitz honratua ez solamente Jangoikoaren
begietan, baitare Kristioendearen estimazioan,
iago ezi gure denbora zar zakar gebetan, naiz
beti prezisoki bear den izan honestidadea honoragarri honratua, izenaren konforme, ala nola
deshonestidadea deshonratua, naiz munduak
erran nai duena. Ze Alexandrian Mago edo Sorgin bat Kristioen etsai endemoniatua, nola
Demonioaren adiskide ta esklabo madarikatua:
aren instigazios asi ze inzitatzen jendea, defenda zezaten antiguasko errelijionea, ta Jangoiko
banoen adorazioa, kentzeko mundutik Kristioak
ekarri zutenak errelijione berri bat ta irrigarria,
predikatus dela Jangoiko gizon bat iltzena guruze baten paloan. Alako itzak izan zire nola
sutxindiak itxeki zuztenak iraren suan jentilen
biotzak: Eta ala asi zire persegitzen Kristioak, ta
sartus eben etxeetan errobatzen on zen guzia,
erretzen gañarakoa, arrapatzen zuzketenak, ta
ilarazten tormentaturik anitz maneras: Alakoetaik bat izan ze S. Apolonia ia alzinatua adinean,
agitz errespetatua izana Ziudadean. Arrapatu
Infielek, ta nai ziote ukarazi Kristoren fedea:
baña zegolaik konstante firme bere fede gartan,
eman ziote anitz golpe ta zaflada aurpegian,
autxi matelezurrak, ta atra zizkiote kruelkiro
ortzak eta aginak guziak: Eta eginik hogera andi
bat, meatxatzen zute erreko zutela bizirik, ezpazue errenegatzen Jesu Kristos. Etzego artako, zio
bai, edozein eriotze-genero pasatuko zuela Jesu
Kristoren fede ta amoreagatik. Ala zeukatelaik
suaren aurrean, goraturik biotza Jangoikoagana,
itxekirik barnetik bere amore dibinoaren sua,
beraren inspirazios igiturik, ezapaize zillegi
berze gisas, eskapatu ze aien eskuetaik ta bera
bota ze su gartan, non konsumiturik gorputza,
egatu zen arima Zerura, gelditus arriturik Infielak ikusias, lasterrago zela bera artzeko eriotzea,
aiek emateko baño. Agitu omen ze Martirio gau
Enperadore Filiporen, ta S. Fabian Aita Sanduaren denboran 252 urtean. Martirio pasatu zuena-
ren kasos agian sartu da debozioa, enkomendatzeko Sanda goni ortz ta aginetako minan.
Otxallaren
S. Gillermo Akitaniako Duke
&.
S. Gillermo, (zein dioten ebetan izan zela Sta.
Feliziaren anaia, ta au aren arreba, nion ezpaitut
aurkitzen notiziarik edo memoriarik ontas, naiz
aurkitzen den berze arreba bat Leonor izan
zela Franziako Erregina, ta berze bat Ines
Araguako Erregina Ramiroren Andrea,
(Moret ann. 1135.) izan ze Akitaniako Duke, Piktabiako Konde, ta Franziako Jaundietaik Prinzipe
bat poderoso andia, eta andia ere lenik gaixtakerian, andia gero penitenzian, andia santidadean,
andia ariman ta gorputzean, jigante iduri baizue,
ta ain azkar, garaitzen baizitue guziak, ta beti
pelean ibili naia: berze alde luxurian ta gulan
animaleen gisa, ta eskandalo ematen, eta ez
aguantatzen itzik niork ere erran zezon. Bizi ze
denbora gartan S. Bernardo bere Klarabaleko
monasterioan: Zelo sanduas erretzen, nai erremediatu, ta eskaida onik ezin aurkitu: baña Jangoikoaren probidenzias agitu ze eskaida bat
gero ere. Il ondoan Erromako Aita Sandua Honorio II., elejitu zute Inozenzio II: Kontra goratu ze
makur bat deitua Pierleon, zituena bere aialdekoak: orgatik agitu baize Zisma peligroso bat Elizan, segitus batzuek au, berze batzuek ura.
Zelebratu ze Franzian, egiaren txuritzeko, Konzilio bat, zeintara deitu zuten S. Bernardo, ta
guziek segitu zute arek deklaratu zuena Aita
Sandu egiasko Inozenzio Sollik Gillermok
etzue nai obeditu, ta desterratu zitue asko Obispo: eta orgatik izan ze exkomekatua. Eskaida
goneki S. Bernardok joanik mintzatu zio humil
amoltsu grabe ta sendoki: baña ez otoies ta ez
meatxus, ez ones ta ez gaitzes ezin zuzendu niolatere, ta itzuli ze triste bere Konbentura. Baña
etzute utzi errepausatzera anitz denboras, zergatik Aita Sanduak bialirik Akitaniara Obispo bat
bere Legado, onek artu zue laguntako Sandua
berze anitzeki. Mintzatu zio berriro; Jangoikoak
nai ta logratu zue obedi zezan Aita Sandu Inozenzio: baña ez niolatere utzi nai itzultzea Obispo desterratu zituenak, baizio ofenditu zutela
bera, ta inik zeukala juramentu ez barkatzeko
sekulan. S. Bernardok ikusirik ain gogor, zer egin
zue? Sartu ze Elizan orazio egitera, eta meza
erratera; eta pater noster ondorean arturik patenan hostia konsagratua, atra ze Eliza-atarira,
non zegon Dukea ezpaizeike sari Elizan exkomekaturik egones: eta au belauriko zegolaik, Sanduak txutirik sakramentuareki eskuan, sua zeriola begietaik, erran zio grabe Jangoikoaren Espirituareki, Orai arteo eskatu diogu Jesu Kristoren
Ministroek, ta eztigu kasorik egin: Orai eldu zaio
emen presente errealki bere Majestadea bera:
au da, Juez supremoa, zenen eskuetara ellegatuko den orren arima, ta emanen diona sentenzia
betikos: ikusagun baduen ausardia despreziatzeko au ere, gu bekala. Itz ebeki nola ausnarri ortotsareki ikar ikar Dukea erori ze lurrean: Jaikitzera eginik erori ze berriz, ezin itzik atra, erdea
zeriola agotik, lotsarriturik. Gero akorritu zelaik
ia humil ofrezitu zue kunplituko zuela guzia.
Au izan ze prinzipio, sandutzeko Gillermo.
Ukiturik biotza Jangoikoaren eskuak, argiturik
Zeruko argias, asi ze pensatzen nola egin penitenzia, ta aldatu arras bizimodua. Ortako joan ze
an leku soil batean bizi zen zar batengana, erakutsi zezon. Onek ikusi zuelaik ta aitu nor zen,
beldur, etzela ones etorri, akar egin zio, zela
Tirano bat kruela, ta furia bat infernukoa; ia eldu
zen arren tentatzera: in bear zuena zela itzuli
Jangoikoagana, ta egin penitenzia. Ortako etorri
naiz, zio; baña arrek etzio egiten, baizik akar:
guzia sufritzen zue ongi, ta mana zezola zer
egin, gal etzeien betikos. Gero ere erran zio
arrek azkenean, bidoeie alako Sandu garrengana; ark erakutsiko dio. Ze au gizon prudente
jakintsua. Onengana joanik errezibitu zue amoltsu arresti, zeren izan zuen Zerutik abisu etorriko zekiola. Aditurik espazioreki, ta entendaturik
zituen proposito onak, animatu zue, ta kariño ta
modu on guziareki erran zio, zoeiela bere palaziora, ta niori adiarazi gabe intenzio zuena, erreparti zezala anitz limosna, ordenatu etxeko gauzak; eta zaldi bat arturik zetorrela beragana. Ala
egin zue ta itzuli ze bere zaldian: aurkitu zue
bere Maestru gura, ta arreki arotz bat. Jautsi
ondoan zalditik, arrek erran zio grabe, Jauna,
bekatu anitz dire egintuenak; mereji zitue pena
eternoak infernuan: baña Jangoiko onak ongi nai
du alaere, ta eztu nai kondenatu, baizik es eratu
ta konbidatu in dezan penitenzia mundu gontan,
presentatu baño len bere tribunalean, non preziso baita egitea justizia merejimentuen ariora.
Bada penitenzia ere bear da izan kulpen ariora,
ematekos satisfakzio: eta asko daude engañaturik, pensatus edozein penitenzia aski dela, baitare Sazerdoteak uztentuztenak ala joatera infernura. Obe du emen pagatu zor diona Jangoikoai,

- Parts
- Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak - 01
- Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak - 02
- Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak - 03
- Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak - 04
- Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak - 05
- Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak - 06
- Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak - 07
- Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak - 08
- Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak - 09
- Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak - 10
- Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak - 11
- Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak - 12
- Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak - 13
- Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak - 14
- Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak - 15
- Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak - 16
- Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak - 17
- Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak - 18
- Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak - 19
- Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak - 20
- Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak - 21
- Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak - 22
- Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak - 23
- Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak - 24
- Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak - 25
- Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak - 26
- Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak - 27
- Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak - 28
- Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak - 29