Zenbait otoitz-gai-III - 26

eri beraganako bidea. Baña, ara zijoalako otsa aditu
zuenean eri beraren Nagusi soldadudunak, igorri ziozkan Jesusi bere adiskideak, beraren izenean ari erratera: Jauna, ez dezazula orrenbat neke, ta enoju ar. Ni ez
naiz nere itxean zu artzeko diña; ez, eta zure begietan
agertzeko diña are; ta orregatik eskatu dizut Artekoz
nere mutillaren osasuna. Au oni zuk emateko, ez dezu
bear zuk, zauden lekutik itz bat erratea baizik: dic
verbo, et sanabitur puer meus (v. 7.).– Soldadudun
Nagusiaren mandatu au Jesusek aditzean: Ez dut arkitu (erran izandu zuen), onenbat uste ta siñiste israeldar guzien artean; ta gero: ala gerta dedilla: eta ordu
berean gertatu zen guzia; ta mutil elbarria gelditu zen

osasunarekin: et reversi, qui missi fuerant, domum,
invenerunt servum, qui languebat, sanum. v. 10.
Ekusten dezu soldadu Nagusi jentil batek erdisten
duena? Baña oartu ote zara zu au ark erdisteko egin
izandu zuenera?
Siñistu zuen ark beinik bein gure Jesusen eskua ta
al guzia, edo bai zegikela gure Jesus maitagarriak
eskatzen ziotena.– Eskatu zion gero, Arteko onak billaturik, Jesus beragandik erditsi nai zuena.– Eta azkenean, ezaguturik ark berak bere ezer-eza, etzen trebetu izandu bere etxean Jesus artzera; ta eskatu zion
Jesus maitagarriari, zegiken ezkero, eman zezola,
zegoen tokitik, eta batere igitu bage, eskatzen ziona.–
Orra soldadu-Nagusi onen eskaera; ta orra zein ona.
Bada era berekoa da, gogoz ongi komuniatzen
denarena.
Badira zenbait anima, berak nai adiñetan, Jesus
komunionean artzen trebe ez diranak.– Ez dakite
beraz zenbat diran, komunione oneko ondasunak?– Ez
da orregatik; ez.– Zergatik, bada?– Zeren ezagutzen
duten, batetik Jesusen izate andi-eder-arrigarria; ta
bestetik beren zirtzilleria, ta ezer-ez utsez dena betea:
ta bi gauz orien ezagumentuak ematen dien beren
komunionean izate oriek biak alkarganatzeko beldu-

rra.– Beldur onegatik, bada, edo, Apeztasunak daraman adiñetan komuniatzeko beldurrez, etziran apez
egin izandu, beste anitzen artean, san Benito ta san
Franzisko.– Beste zenbait, apezak izanagatik, egunoroko beren komunioneak beldurtzen dituela, ez dute
egunoro Meza eman oi, edo urtearen buruan zenbait
egunez uzten dute (ta ez nagitasunez, edo beste
aitzaki eroz, baizik umiltasunez, ta errespetuz) Meza
ematea.
Bide berez dabiltza beste anitz ez Elizakoetatik
ere; ta, nai andiak dituztela maiz eta maiz komuniatzeko, ez dira komuniatzen, komunia litezkeen egun
guzietan. Eta, komuniatzen diranetan ere, komuniatzen dira ikara ta beldur andiarekin.
Anitz damu, ta negarrekin erran oi ziozkan santa
Teresak konfesariari bere uts txikiak; eta alere, ura
komuniatzean, ikaraz arrotzen ziran aren buruko illeondoak. Eta berean, edo agitz ikaratutik komuniatzen
dira, zenbait aldiz beintzat, beste anitz anima garbibirtutetsu ere.– Anima oriek utzi oi dituzte urtearen
buruan zenbait komunione; baña beren aozko komunione orien ordez egiten dituzte naiez, ta gogoz, beste
zenbait; eta beren gogozko komunione orietatik ateratzen dute, aozkoetatik atera lezaken adiña atsegin ta

ondasun edo beintzat anitz.– Berebat egin dezakee
egunoro, ta egunean askotan ere, egun guzietan
komuniatzen ez diranak; bada naiez, ta gogo; ta siñiste bizi garbiarekin zeruko janari eder au jaten dutenak, irabazten dute, ta erdisten, dio Trentoko Konzilioak, anitz on ta ondasun: voto... coelestem panem
edentes fide viva... fructum... et utilitatem sentiunt.
sess. 13. c. 8.
Baña nola egiten ote da gogozko komunionea?–
Kafarnaungo soldadu-nagusiak erakutsi digun eran.
Atozea, nere anima: ta ez dago agitz nagi zure
gorputza bere gauz onetarako? Bai? Eta ez da zure
gorputz ori zure mutil, ta serbitzari bat bezala, edo
zuri zere lanetan laguntzen dizun zere erdia? Ori ere
bai? Orra, bada, non eri dadukazun zuk ere zere serbitzaria, edo zere zatietatik bat.
Atoz oraindik: eta ezin ken dezake gure Jesusek,
zure gorputzak bere gauz onetarako duen eriera, edo
nagitasuna?– Bai, ta errazki, edo aisa aski alere.
Nola ote?– Komunionez guztiz ederki.
Eta beste bideren batez?– Baita bestez ere, bada
badagike Jesusek, bere Sagrariatik atera bage, gugana sartu, ta egin oi duena; eta egiñen ere du, ori guk
ongi ta bear den eran eskatu ezkero.

Eta ezin dagikegu guk eskaera on au?– Zergatik
ez, oraindik jentil zen soldadu batek egin izandu
bazuen, guk ekusi dugun bezala ederki ta zuzen.
Billa zatzu bada, zuk, zere Mezak enzutean, edo
zere Jaungoiko sakramentatua ekustera elizaratzen
zaran aldietan zere osasuna, ta nai dezun beste gauza
guzia; ta billa zazu, zere artekotzat arturik bein gure
Jesus maitagarriaren Ama maitaria; gero Ama onen
Esposo, ta Jesus beraren Ait-orde san Jose; ta biekin
batean, zu zaitzen zaituen zere Aingeru ona, ta zere
izeneko Santua.– Oriek laurak, eta nai dituzun beste
Santu guziak arteko arturik ager egiozu Jesusi orien
eskuz, edo orien itzaletik, zere eritasun, zere bearra ta
premia; ta erraiozu zere uste ta umiltasun alik andienarekin.
Ona nere Jesus maitagarria; ona ni, zuk orain
dakusazun eran! Eritasanez beterik arkitzen naz ni
nere burutik oiretaraño! Ekusten dezu zer antusteak,
zer gogoetak, eta zer naspillak nik beti, gau ta egun
emen darabiltzidanak!
Gauz on bat nik nere gogoan artu orduko, aienatu,
edo galerazi didate niri, nork daki zenbat asmo erok,
eta oroitzapen lizun-txar-loi-galgarrik eta eternidaderako nere gauzak zuzendu-nai bat datorkidaneko,

emen datoz nere gogo berera, nere egiteko ta lan
txar-zirtzillak, eta galerazten didate, edo nasten, nik
bearren-bearren nukena.
Buruaren eran arkitzen da, nere Jesus maitagarria,
nere biotz au ere; bada arkitzen da gauza gaistoetara
oituegia, aztura txarrez guziz betea, gaiz aldera erdieroria, edo guztiz makurtua, ta gauz onetarako naigabez, ta illuntasunez bete-betea. Orra sein eria nere
barren aldea! Ekusten dezu zuk au, nere Jesus maitagarria?
Bada ez da batere obeki arkitzen, ez, ageri den,
nere zatia. Zein ekusle txarrak (ekusten dezu) nere
begiak! Bear ez diran gauzetan dira biak, nik nere
betazalak zabaldu orduko; ta gauza txar galgarri orietatik oriek nik kentzeko, zuk dakizun lana ta nekea da
orduan niri oriek ematen didatena.– Eta bearriak? Predikuen ta itz onen igesi, al dutenean; ta, eleak, lausengak, itz ariñak, marmariak, eta kanta ta soñu likitsak
aditzeko, beti zabalduak.– Nere aoa, edo nere ezpañak?– Arrosarioak, eta otoiz onak errateko, gutienean
erdi-makurtuak; eta, bear ez diran erausietako, guztia
itz-ontziak.
Eta nere esku-oñak, eta gorputz guzia?– Atsegin
zaleak, jostaketen billaleak, jan-edanez, ta loz ase, ta

aspertu naiak, eta denborri berean gure Legeko gurutzearen etsaiak.
Au onela, edo laburkiago, zuk ari agertu ondoan,
errain diozu Jesus sakramentuari zere Bitartekoen
artetik; ona nere Jaungoiko maitagarria, ona zein eri
arkitzen den gaur nere mutill, edo nere lagun gorputz
nagitzar au! Zuk badezu, bai, au bezalako eriak sendatzeko bear den jakiundea, eskua, ta indar guzia.
Senda dezakezu zuk nere gorputzaren eritasun au
oraingo nere komunionean, edo nere komuniatu nai
on au ekusi orduko.
Ontarte andi bat lizake neretako, komunione on
batean zu nik artzea; ta pozik artuko zinduzket, bertatik nik, artara prestaturik arkitzera. Ai! nik artarako
baldin baneduka Aingeruen edertasuna, ta zure Amaren, ta gañerako Santu-Santa guzien birtutea!– Baña
ekusten dezu zuk, nere Jesus maitagarria, zein gabe
nagoen ni; ta bestela ere ezin ar zaitzakedala nik edozein orduz, ta gogoak niri ematen didanean.
Zu zere Sakramentuan nigana ez etorriagatik, ar
dezaket nik eskatzen dizudan ondasuna, ta nik bearko
dudan zeruko zure grazia; bada zuk, zere itz batekin
badagikezu ori guzi-guzia, ta zuk zerorrek deritzazuna.– Egizu, bada, nere Jesus maitagarria, zere Ama

Birjiñagatik; egizu zere Ait-orde maite san Josegatik:
egizu, ni zaitzeko, eman zenidan zere Aingeruagatik,
eta nere izeneko ta debozioko Santuakgatik; eta egizu
zere biotzeko amore andiagatik.
Zu zerori nik obeki maitatzeko, ta nere gauzak nik
ongi, ta zuzen egin naiez da, orain nik zuri eskatzen
dizudan osasuna ta grazia. Eta nola zuk ukatuko didazu niri, gauza zuzen orietarako eskatzen dizudan gauzarik bat ere? Ez da erraz ez; ezin dagikezu ori zuk, ez,
nere Jesus maitagarria.
Era onetako eskaera da gogozko komunionea: ta
ori da gure Jesusi atsegin andi bat egiten dion komunionea, edo eskaera.
Ekusten dezu zein erraz den ori egitea. Eta bertatik oitu zaitetzen orrelakoetara, agertu nai dizut nik,
era orretako komunione bakoitzean zuk irabaz dezakezuna.

B.
Zein ondasunduna den
gogozko komunionea

Ar dezazula zuk zere Jesus zure komunionean, edo
dagoela Jesus aldareko bere Sakramentuan, Jesus beti
da Jesus; beti da Jaungoiko-gizona gure Jesus, ta betibeti ondasun guzien Jauna ta Jabea.– Eta arki dedilla
bat bere komunionean gure Jesus onarekin, edo bere
komunionean Jesus artzeko gogoarekin, beti ar dezake anitz, Jesus onagandik; bada non-nai eman dezake
gure Jesus maitagarriak berak nai duena; ta ematen
ere digu dagokiguna, bear den eran eskatu ezkero: ta
orregatik da ondasunduna gogo onezko komunionea.
Baña zein ondasunduna?– Berez, bazterrik eta
neurririk bagekoa; baña aldian, egiten duenaren grazia ta gogoa diñakoa.
Grazian egon bear du, ta ongi bere Jaungoikoarekin, gogozko komunionetik ondasunaz aterako dituen
animak: eta, grazia geiago duen animak, guti duena
bezain ongi prestatu ezkero, ondasun geiago aterako
du gogozko bere komunionetik; eta aldi artan, onendako ondasundunagoa da, edo besteari baño ondasun
geiago uzten diozkana beraren gogozko komunionea.– Eta gerta liteke noizbait, gogozko komunione
bat egiten duen animak, aozkoa egiten duenak baño,
geiago irabaztea, bere prestatze ta eskaera obeaga-

tik. Ala irabazi zuela bein Santa Jetrudisek, dio Santa
onen gauzen berria ematen digun berrilari on batek.
Eri zegoen bein santa Jetrudis, ta ezin komunia
zitekeen eran, gañerako seroreak, edo konbentuko
Monjak komuniatu bear zuten egun batean. Bere ezin
komuniatu au ark ekusi zuenean, itzuli zituen bere
begi gogoak bere Jaunagana, ta erran izandu zion
itzez, edo biotzez: ona Jauna, ni ez bein ere zu artzeko diña; ta gaur, artako banengo ere, ezin ar zaitzakedan eran! Ekusten dezu zuk zein andia den nere zu
artzeko prestatu naia; ta prestatu ondoan, zu komunionean artu-gogoa. Oraingo nere nai-gogo au gerta
dedilla komunione ondasundun, edo oraingo nere naigogoak dizula zuri, komunione berak adiña atsegin ta
gloria; ta niri nik orain bear dudana.– Ala gertatu ere
zen; ta, seroreak komuniatu ondoan, adirazi zion gure
Jaungoiko maitagarriak Santari, konbentuko seroreak
beren komunionearekin baño, geiago irabazi zuela
Santak bere gogo utsezko komunionearekin. Haut. n.
915.
Berez ez du orrenbat egiten gogozko komunioneak; eta gogozko komunioneak baño ondasun geiago uzten du animan aozko komunione osoak. Ala ere,

urtearen buruan atera dezakezu gogozko zere komunioneetatik besteetatik adiña, ta geiago ere.
Zergatik ote?– Zeren aozkoak, edo komunione
osoak baño, geiagotan ta geiagotan egin ditezken
gogozko komunioneak; eta aldian anbat ondasun ez
artuagatik, era orretan ar ditezken azkenerako anitz
eta anitz geiago: bada egunean, bein geienean, aoz
bat komunia diteke; ta gogoz, anitz eta anitz geiagotan, ta berak nai duen aldioro.
Ageda de la Kruz, edo Gurutzekoa zeritzan, santo
Domingoko serore birtutetsu bat beti zegoen komuniatu-nai andi baten suarekin; ta bere su onek buka
etzezan ura egun gutiren buruan, erran izandu zion
bere konfesariak, egin zitzala noizean bein bere
gogozko komunioneak; eta egin oi zituen egunaz eun
aldiz, ta beste anbestetan gauoro. Apud P. Parra com.
espir. plat. 12.
Zenbat irabaziko ote zuen onek urtearen buruan
gogozko onenbat bere komunionerekin?– Guk ez dakigu; baña anitz eta anitz, egunen batean ageriko den
bezala: bada badakigu guk era orretako komunione
bakoitzak atsegin egiten diola gure Jesus maitagarriari, ta eman-erazten diozkala Jesusi bere ondasunetatik, Jesusek berak santa Jetrudisi erran izandu zionaz.–

Eta badakigu besterik ere; bada badakigu, beretzen
duela gogoz ta naiez komuniatzen den animak gure
Jesus maitagarria.
Ala adirazi zion Jesusek berak santa Matildari.–
Santa Matilda, beste seroreak komuniatu ziran
batean, komuniatu nai andi batekin arkitu izandu zen;
baira eri zegoen, ta etzen komuniatu.– Seroreak
komuniatzean, agertu zekion Jesus Santari katadera,
edo tronu eder batean; ta, arturik, beraren izenean
Dabidek erranak daduzkan itz batzuek (itzak dira:
gabe arkitzen diranen errumeskeriagatik, eta beartsuen negarrak aditurik, utziko dut orain nik nere
egontokia: propter miseriam inopum, et gemitum pauperum nunc exurgam. Psal. 11. 6.) jaiki zen Jesus
bera, zegoen lekutik, urbildu zen Santa eriagana, ta
erran izandu zion: izan dedilla, den zirtzillena, lurreko
gauza bat, izan dedilla pits bat, edo lasto zatia, ez du
ura batek erditsiko nai utsarekin; baña, izanik ni,
nazana, beretuko nau ni, nai uts, negar malko, edo
suspirio batekin (Haut. num. 914.) Ekusten dezu?
Anitz langilleren artean ari zen bat, S. Franziskoren eliz bat egiten. Erori zen gañeko zur andi bat, eta
eman izandu zion gizon langille oni, ta utzi zuen erdilertua ta eriotzeko tranzean.– Kristio onak bezala

eskatu zituen langilleak Elizako gauzak, eta berezki
komunionea. Lagunak, ustez, etzuela iraunen gure
Jaun sakramentatua ari ekarri artean, naiez, ta gogoz
komunia zaitezke, erran zioten san Agustinen itzekin,
ta komuniatu zara; ez da orain besterik bear: crede, et
manducasti.– Egin zuen langille eriak, erran ziotena,
ta besterik ez. Agertzen zaio urrengo arratsean san
Franzisko, bildots baten antzan Jesus zekarkiola; ta
erraten dio: ona zuk aoz artu nai zenuen, ta gogoz ta
naiez artu dezun bildotsa. Au zuk zere naiez, ta gogoz
artzearekin artu dezu animako osasuna edo grazia; ta
orain artuko dezu zere gorputzarena ere: ta arturik,
joan zen urrengo egunean bere lanera, ezer izandu
ezpalu bezala. In ejus vita.
Ekusten dezu nolakoak diran, ta norañokoak,
gogozko komunioneetatik batek atera ditzaken ondasunak. Eta ekusten dezu, zein aisa ta erraz atera
ditezkeen ondasunak diran ondasun oriek. Naiz zaudela geldirik zu, naiz lanean arki zaitezela; naiz eri,
naiz osasunarekin; naiz bakarrik, naiz lagun artean;
nondik-nai ta edozein orduz, doazke zare naia, ta
gogoa aldareko zure Jaunagana ta egin dezakezu zuk
zere komunione ondasundun au: ta zenbat ere ziñezkoagoa, zenbat ere beroagoa, aldiko zure komuniatu

nai ta gogo au, anbat andiagoa, anbat grazia geiagozkoa zure gogozko ta naiezko komunionea.
Eroa ni, nere Jesus maitagarria, ta milletan ta
milletan eroa, egiten ezpaditut nik (eta maiz alere)
komunione onen ondasundunak: bada alakoa lizake,
Indietako ondasunak, nai utsez ta gogoz irabaz litzakela, irabazten ez dituena: ta, Indietako ondasun
guziak baño, geiago ta geiago balio du, onelako komunioneetan irabazten den graziaren edozein zatik.
Geiago irabaz dezazun gogozko komunione bakoitzean, au egin baño len artu bear dezu zuk zere gogoan, aldareko Sakramentuaren gain emen arkitzen
dituzun otoitz-gaietako gauzaren bat edo beste; edo
orren lekuan, komuniatu ondorako agertu ditugun
eskerbideetatik deritzazuna.
Ori zuk egitera, ezagutuko dezu gure Jesusen izate
andi ederra; ezagutuko dezu zere ezer-eza; ezagutuko
dezu Jesusi zuk zor diozun ongi naia, ta bazterrik
bageko amorea.– Ori guzia zuk ezagutzeak berotuko
du beraganako amorez zure biotza, ta sartuko dizu
zere biotz berean komuniatu nai andiagoa; ta nai ta
gogo irabazi andiagoa.– Ori zuk egiten badezu elizaratzen zaranetan, goiz-arratsetan, ta egunaz noizean

bein, irabazi andiekin arkituko dezu zere anima emendik ateratzean ta eternidade guzi-guzian.
Egiñen al dezu zuk au gutienean bost aldiz zu jaikitzen zaranetik etzin ordurako, edo dela eliza berean,
edo elizara begira zaudela, edo gure Jesus sakramentatua arkitzen den aldarera itzultzen zarala? Ez da ori
geiegi izain, ez, Jesusi zuk zor diozunaren alde, geiagotan ta geiagotan egiten badezu ere.

C.
Gogozko komunioneak ez dira
aozkoak eragozteko
edo galerazteko
Nai du Jesusek, bai, naiez ta gogoz guk ar dezagun
bera geren komunionean, edo nai du dagizkigun guk
gogozko geren komunioneak; era onetan ematen digu
bere ondasunetatik anitz; baña naiago ditu aozko, ta
izatezko komunioneak, umilki oriek guk egiten baditugu, ta bear den eran; ta gogozko komunioneetan
baño, ondasun geiago eman oi du era orretakoetan: ta
ez dira zer-utzi komunione oriek, lenbizikoakgatik.–
Egitzkitzu, bada, lenbizikoetatik, al dituzun guziak; eta

alik ongiena guzi-guziak; baña ez dezazula utzi bat ere
bigarren orietatik ori da Jesusi atsegin geiago egiteko
bidea; baita zuk geiago, ta geiago irabaztekoa ere.
Bai: beinik bein atsegin geiago artzen du gure
Jesus maitagarriak gure bularrera dakarren komunione onean, gogo utsezkoan baño; bada Jesusen atsegiñak dira gurekin egotea, ta gurekin biotzez biotz jardukitzea; ta zenbat ere alderagotik au egiten duen,
anbat berez andiagoa da gure Jesusen atsegiña.– Eta
ekusten dezu, gogozko komunionean baño, aozkoan
ta izatezkoan alderagotik diardukala gure Jesusek
komuniatzen denarekin.– Atsegin geiago duela alderagozko, edo izatezko komunionean gogozkoan baño,
adirazirik daduka Jesusek berak bein baño geiagotan
ere.
Senako santa Katalina etzen bein garaiez elizara,
nai zuen bezala, konfesatu ta komuniatzeko. Jarri zen,
asia zegoen Meza enzuten, bere komuniatu nai andiarekin.– Komuniatu zen an naiez ta gogos; ta alere
Jesusek orain guk diogun au guri adirazi naiez, egin
izandu zuen Santak berak nai zuena; bada nola etzekiela, arkitu zen Mezako osti-zatia aoan zuela, ta artu
zuen bere Jesus sakramentatua, ta komunionea. (Raymund. de Caun. iu ejus vita).

Estanislao Koska deritzan Jesusen Konpañiako
santu gazte batek, Jesusen konpañiara baño len nai
izandu zuen bi aldiz komuniatu, askotan egin oi zuen
bezala; baña bietan erejeen artean arkitzen zen, ta ez
zuela nork eman komuniatzera. Ala ere gertatu zen
ark berak nai zuena.– Nola ote?– Aingeruen eskuz;
bada, bere bi aldietan eman zioten Aingeruak komunionea, elizaren batetik eramaten ziotela Osti konsagratua. In ejus vita.
Berebat gertatu zaie beste zenbaiti ere; ta orien
artean, Buenabentura deritzan santu ta doktore andi
bati.– Mezakoa zen doktore santu au; ta ekusirik aldareko Sakramentuaren izugarritasuna ta gizonaren
ezer-eza, iduritu zekion obe izain zela, Meza ta Mezako komunioneak utzi, ta gogozko komunioneak egitea, ta Jesusi erratea: «Jauna pozik ni komuniatuko
nintzake ta atsegin andi bat nuke nik orretan; baña ez
naz ni, ez, artarako diña; ta egizu zuk, zere Aldaretik
niganatzen baziña, egiñen zenuken guzia, ta indazu
zere lagunza ta grazia».– Au egin zuen Santu Doktoreak, Meza enzuten zegoen batean.– Jesusek denbora
berean adirazi zion, naiago zuela urbil zekion umilki,
Mez-ematera ta komuniatzera. Zer bidez? Mezako

osti-zatitxo bat aoan sartu, ta komunionea ematen
ziola.
Zu etziñake, zere bizitza guzian artan ariagatik,
prestatuko bein ere, bear lizaken bezain ongi, komuniatzeko. Egizu alegiña, zere biotza zuk konfesione
umil batean ongi garbitzeko. Ken zaitez gero bekatubide gaistoetatik. Eragotz izkitzu, al dezun eran, zere
bekatu ta uts txikiak ere.– Egizu zuk egiñ ala zere
pasione galgarriak eskuratzeko, ta lurreko guziekin
ongi etortzeagatik.– Emaiozu zuk beti nori berea, ta
zere Jaunari, zor diozun zere biotza; ta au ere, bere
amorioz ta ongi naiez ederki betea. Eta au zak egiteko gogoarekin arkitzen bazara zu, noizean bein zuk
zere utsak egiñagatik, ez da zer-iutzi maiz komuniatzea.
Komunia zaitez, bada, zere konfesari on jakintsuak
adirazten dizun guzietan. Orretan atsegin geiago egiñen diozu zuk Jesus maitagarriari gogozko komunioneetan baño: ta geiago irabaziko ere dezu.
Bai; gogozko komunioneak baño, geiago dakar
berez, gogozko ta aozko komunioneak; badakar alabaña gogozkoak dakarren guzia; ta orrekin batean
dakar Sakramentuarena ere; bada Sakramentuak ex
opere operato, edo berez, ematen dio grazian komu-

niatzen denari grazi berria; ta orren gain, bere naigogo ta prestaera onari dagokana; ta azkeneko grazi
au baizik, artzen ez du, gogozko komunionea baizik
egiten ez duenak.
Ar dezazun bada, zuk au ta beste guzia; ta ar
dezazun alik geienetan, komunia zaitez zu maiz-maiz
edo konfesari onak adirazten dizun adin alditan; ta
gañerako denboran egizkitzu zuk, elizaratzen zaranetan, ta al dezun guzietan, zere gogozko komunione on
beroak.
Egiten badituzu zuk bata ta bestea: ta zenbait
denboraz emen zu bizitzera, ongi ondasundun, ta aberats sartuko zara zu, bai, zere zeruan. Ala gerta dedilla, bada: bai arren, bai!

OTOITZ-GAIA
MEZA
Aldareko Sakramentuaren ondasunak, eta ondasun orien irabazbideak ekusi ondoan, ekusi bear ditugu Mezarenak ere, oriek jakin bagez, gal ez dizagun
aisa ta erraz irabaz ditzakegula. Asi gaitezen ondasunetatik.

A.
Zein andiak diran,
ta nola atera ditezken
Mezako ondasunak
Norañokoan diran Mezaren ondasunak ekusiko
dugu, ekusi ezkero zer den Meza, ta zertako den. Ekus
ditzagun, bada, bata ta bertzea banaka; ta lenbiziko
lekuan zer den Meza.
Meza da, gure Jaungoikoari egiten zaion, Sakrifizio, ofrend, edo present andi bat; baña present, Elizak
artarako berezi dituen soñeko, zeremonia ta otoitz
bear bezalakoekin, egiten zaiona.– Jaungoikoari, zeren

gure guzien Jauna den, zor zaizka bere presentak; eta
izandu ere baditu gizonen denbora guzietan era bateko, edo besteko presentak, eta Lege zarrean nioiz ere
baño geiago ta andiagoak.
Lege zarreko, ta lenagoko ofrendak edo presentak, Mezako presentaren aldean, present guztiz laburrak ziran; bada guziak ziran, edo garizkoak, edo ogizkoak, edo ardozkoak, edo bildots, ari, idi, zezen illerreak, edo beste zenbait orrelako gauza, ta, lurrak
zekarrena baño andiagorik ez bein ere; baña Mezako
presenta, zerutik datorkigun presenta da, ta zeru-lurra
baño geiago balio duen gauzazko presenta; bada da
Jaungoiko-gizon Jesus maitezko presenta; Mezan alabaña ematen zaio gure Jaungoikoari, Jaungoiko beraren ooretan, ta gure onerako iltzez josirik len judatarrak gurutze batean illik iutzi zuten Jaungoiko-gizon
sakramentatu bat, edo gure Jesus maitagarria. Eta au
bakarrik jakitea aski da, jakiteko zertsu den Meza, ta
zein andi ondasunduna.
Alere, agiriagoan ta obeki ekusiko dituzu Mezaren
izate andia ta ondasunak, bigarren gauza, edo Meza
zertako den, ekusten dezula.– Meza da, santo Tomasek dionaz (r. 2. q. 102. art. 3. ad 10) laur gauzetarako: edo gure Jaungoikoaren ooretako, gure zorren

alde, Jaungoiko berak egin dizkigun ontarteei guk
erantzuteko, ta beraren ontarte berriak guk irabazteko; ta, laur gauz oriek izanik ekusten dezun bezalakoak, Mezan badira guzien diñako ondasunak, eta geiago ta geiago ere: ta orregatik dira guztiz andiak. Goazen ikusiz.
1. Meza da benik bein, gure Jaungoikoaren oore-

tan egiten den presenta.
Berea du Jaungoikoak, eta betikoa du, duen izatea; ta Jaungoikoaren eskukoa da guk duguna; bada,
Jaungoikoak gu geren ezer-ezetik ez ateratzera, ezerezean egoin giñan gu gaur ta beti, eternidade guzian
egondu garan bezala.– Jaungoikoa, berezkoa ta betikoa ezezik, ezin andiagoa, ezin aaltsuagoa, ezin aberatsagoa, ezin jakintsuagoa da, ta ezinobea: ta gu
gara gerez ezin txarragoak, ezin ezer-ezagoak, eta
Jaungoikoaren ezin beartiagoak; bada bera bage deus
bat ezin dagikegu guk bein ere, ta guziagatik zor
diegu guk geren Jaungoikoari biotz-buruzko agur alik
andiena, ta present bazterrik bageko bat.
Ekusirik Lege zarrekoak beren zor andi au, ta etzutela nondik atera zor onek eskatzen zuen presenta,
naigabez betetzen ziran, batzuek beintzat, eta eskez

zegozkan gure Jaungoikoari, igor zezala lenbaitlen
present onen gaia.
Jaungoiko berari eskerrak, badugu guk, oriek erditsi etzuten present andi au; bada, berak igorri zigun,
guk bear orduko, ta anitz lenago ere, Seme-Jaungoikoa gizon egin, ta aldareko Sakramentuan gelditu
zenetik.– Geroztik Aita eternoari egin dakioke Mezoro,
zor zaion diñako presenta, edo present bazterrik
bageko bat; bada bazterrik bagekoa da Mezako presentaren, edo Jesus maitagarriaren izate-balioa; ta
orregatik da Mezako presenta, present ezin-andiagoa,
ezin-ederragoa, ezinobea, ta bidenabar, da Ait-eternoari ezin geiagoraño atsegin egiten dion presenta; ez
da alabaña Ait-eternoarentzat bere Seme Jaungoikogizon Jesus maitagarria bezalako gauzarik.
Ekusten dezu zein andia den, Mezan, alde ontatik
guk begiratzen diogunean, agertzen zaikun ondasuna?
2. Ondasun au obeki zuk ezagutzeko, zoaz Meza

berari begiratuz bertze aldeetatik ere; eta oraingo
aldian begir-egiozu zere zorren aldetik.– Bekaturatzen
denean bat, sartzen da, berez ezin atera ditzakeen
zorretan; irabazten ditu, sulezean arkitzen diran beti-

ko neke arrigarriak; eta iuzten du guztiz aserretua,
gaistoak sulezeratzen dituen bere Jaungoikoa.
Zer egin dezake, bada, aserre dadukan bere Jaungoikoa palakatzeko, bere burua bekatuaren zorpetik
ateratzeko, sulezeko bide gaistoa galtzeko, ta bere
Jaunarekin bat, edo adiskide egiñik, gelditzeko? Jesusen Amaz, Birjina, Martire, ta zeru guziko Santuz, Santaz, ta aingeruz baliatu, artekoz bezala, oriek beren
irabaziak edo merezimentuak agertzen dituztela, ta al
dituzten eskatze, ta otoitz guziekin dagiten aren alde,
dezaken guzia?– Bide ona da ori artarako; bada zeruko guziak, eta gañerakoekin batean Jesusen Amak,
artu ezkero beren gain egiteko andi au, anitz dagikee
bekatariaren alde, ta Jaungoikoak dion bekatari gaisoari, edo eman dezon, aitormen edo konfesio zuzen bat
egiteko, ta, dagoen toki gaistotik ateratzeko, bearko
duen laguntza ta grazia. Baña orien izate, irabazi, ta
otoitz guziak baño, agitz eta agitz geiago balio du
orretarako, ta Aita eternoa bekatariaz urrikaldurik
iutzteko, Mezan, edozein apezen eskuz egiten zaion
presentak; bada present onetan arkitzen dira Jaungoiko-gizon, Jesusen izatea, beraren bazterrik bageko irabaziak edo merezimentuak, eta bekatariaren ta Aita

eternoaren artekotasuna; ta ekusten dezu, ez dutela
zer-ekusi, aiek oiekin.
Mezako presentari, edo Mezan Jesusek gugatik
egiten duenari zor dio noaska munduak, munduan ez
gertatzea, len gertatu oi ziran gauz arrigarrietatik zenbait, edo agian andiagoak.– Len ubelde batek utzi
zituen itoak, munduan ziran guzietatik, zortzi ez beste
guziak: puaci, id est octo animae salvae facfae sunt
per aquam. 1. Petr. 3. 20. Lan au eragin zioten gure
Jaungoikoari ordukoen bekatuak; Meza denetik onarañoko urteetan badira mundu berean bekatuak, eta
bear bada orduan edo geiago ta andiagoak; eta alere
ez dator ubelderik.
Len Benjamindarren erri batean zikindu zuten
gizatxar batzuek besteren bizikide bat; eta orien zikinkeriagatik ezpatez illak gelditu ziran ogeita bost milla
benjamintar. Bi milla urtetara doa, Mezarekin arkitzen
dela mundua. Nork asma, geroztik gertatu diran,
eskonduen era bereko zikintzak eta itsusiagoak ere;
ta alere noiz ikusi dugu orduan bezalako odol-isurtzerik?
Bekatu txikiagoakgatik ere egin izandu zituen len
gure Jaungoikoak bertze ikuskari izugarriak edo arrigarriak, edo arrigarrizko kastiguak; eta Meza dugune-

tik, ekusten ditu gure Jaungoikoak sakrilejio arrigarriak are, orrelakorik egin bage. Zergatik uste dezu?
Mezagatik dirudi; edo zeren instanteoro munduaren
bazterren batean, edo bestean apezak egiten dioten
Aita eternoari Jaungoiko-gizon, gure bitarteko Salbatzallearen Mezako presenta. Nai badugu, bada, digun
guri gure Jaungoikoak gure bekatuei dagozten nekeak
ez ekusteko, ta bekatu berak damuz, ta bear den eran
urratzeko, ta oriek urratu edo barkatu ta ere, gelditzen diran zor-kutsuak kentzeko bear duguna, ez dugu
Mezaz baliatzea baizik; bada Mezako presentan arkitzen dira, orretarako bear diran ondasunak eta geiago.
3. Bai, geiago: arkitzen dira alabaña, gure Jaunari
zor zaizkan ontarteei edo faboreei: erantzuteko bear
diranak ere. Oriek nolakoak diran ekusteko, begiratu
bear diogu bazter onetatik ere geren Mezari.
Anitz da, dugun izatearen gain guk geren Jaunagandik artu izandu duguna; bada bataioan berean
eman dizkigu bere grazia ta adiskidetasuna; baita graziak dakartzien birtuteak, eta Espiritu Santuaren
doaiak ere.– Ekusi nai badezu, emate onetan gure
Jaungoikoari guk zor diogun ontartea, ekusi zazu, ori
zuretzat irabazteko, Jesusek egin, eraman, ta ekusi

zuena.– Egin zuen Jesusek orretarako, dakizun bezala,
gosez ta egarriz beterikako bizitza luze bat.– Eraman