Zenbait otoitz-gai-III - 18
bota izandu dituzte, batzuek ezkaratzetan, besteak
goroztegietan, eta besteak edozein zokotan edo tokitan; ta aldi orietan gure Jesus maitagarria an egondu
da geldi-geldia, ta itzik atera bage, norbaitek jaso
artean, edo ogi-iduria ta aintzura, edo Sakramentuko
akzidente guziak, aitu arteraño.
Beste zenbait aldiz egin dituzte judatar gogorrak,
eta ereje gaistoak gauza gaistoagoak ere aldareko
Sakramentu berarekin, ta gure Jesus maitagarriarekin;
bada batzuetan aurtiki dute oriek gure Jesus sakramentatua, su gañean irakiten zegoen urera; besteetan nastu dute garagarrarekin, mandoen zaldale egiteko; ta zenbaitetan josi dute mai gañean kanibetez,
edo urkabean iltzez. Eta ala ere isillik egondu da, itzik
atera bage, gure Jesus sakramentatua.
Zer bada? Ez ote daki gure Jesusek, aldi orietan
berari gertatzen zaiona?– Bai; ta ederki alere: ez da
alabaña gure Jesusen animako begientzat estalkirik;
eta guzia dakusa or Jesusek, zuk eguerdian, eskuetan
dadukazun gauza baño ederkiago.
Nola, bada, ez ditu gure Jesus sakramentatuak
auts-egiñak iuzten, orren gauz itsusi-arrigarriak berari
egiten diozkaten gizatxar oriek?– Guri ongi naiez, ta
guri erakusteagatik geren aldietan guk ere egin bear
duguna.
Noiz ote?– Nai ez genuken zerbait egiten digutenetan.
Zer ote da, guk geren aldi orietan egin bear duguna.– Ezpaliz baño geiago argatik gu ez asaldatzea, ta
gure Jesusen izenean guk, egiten zaikun bidegabe
guzia isili-isilltxorik artzea.
Ori guri erakusteko, ori guri eragiteagatik, eta,
orrekin irabazten diran zeruko ondasun andiak guri
eman naiez da, illarena dirudien, gure Jesusen aldareko egoera.
Ekusten dezu zer egoera gure Jesusen aldareko
egoer on-arrigarri au? Bada badu oraindik geiago ere
zer ekusi Jesusen emengo egoer on erakusle onek.
Zer, uste dezu? San Joan ebanjelariak ekusi izandu zuen bat.
Zer eran, edo nola ekusi zuela deritzazu zuk, san
Joan ebanjelariak gure Jesus aldareko bere Sakramentuan?– Bildots ill baten eran; baña zutik: vidi agnum
stantem, tanquam occisum. (Apoc. 5. 6.)
Zer erran nai ote du era orretako gure Jesusen
zutikako egoerak?– Illaren eran egonagatik, egiten
zaizkan txarkerietarako, prest dagoela or gure Jesus
maitagarria, ongi komuniatzen diranei laguntzeko,
beren txarkeriak, nekeak, eta naigabe guziak emeemeki eramaten: quasi paratus juvare certantes.
(Carthus. hic).
Ekusi dezu, au baño, egote, ta egite ederragorik?
Ez?– Bada oraindik bada besterik ere Jesusen aldareko Sakramentuan, ta da seigarren ta azkenik ekusi
bear dugun Jesusen gauza ekuskaria, edo mirakuloa.
Zer? denbora bereko beste egoera bat.
2. Aldareko bere Sakramentura etorriagatik gure
Jesus maitagarria, Meza ematen den denboran, ez du
Jesusek uzten, ez, zeruko bere tokia. Aldarean dagoen
denbora berean, batetik bestera apezak daramatenean, ta, komuniatzen diranekin arkitzen den denboran, bere zeruan arkitzen da gure Jesus maitagarria:
ta an arkitzen da bere Aita eternoaren eskoi aldetik:
eta an arkitzen da Jesus maitagarria, bere Sakramentura etortzen ezpaliz, arkituko lizaken eran.
Zergatik au onela?– Andik, eta emendik, edo zerutik, eta emen bertan lurrean ere guri lagundu naiez.
Zerutik, an Aitari eskatzen diola, guk emen bear
dugun grazia, ala, ta eskua; ta emen, emanaz guri
bere esku bera, bere laguntza ta grazia.
Orretarako da, bada, Jesusen an ta emen batetan
arkitze on arrigarri, edo oraingo milagro au, ta Jesusen
egoera, onen arrigarri-eder ekustekoa.
Ekusten dezu zuk orain badere, edo ongi-ongi ezagutzen dezu, gure onerako gure Jesus maitagarriak
aldareko bere Sakramentuan egiten duena. Ekusten
dezu zenbat gauz on arrigarri, ta zenbat milagro egiten dituen gure Jesus matagarriak, komunione bakoitzean gure barrenera erortzeagatik, eta gure animei
alde onetatik egin naiez, ar dezakeen on guzia?
On onen laurden bat egiten balizu zuri zere erregek, etzenuke egiñen zuk zere bi belaunak lurrean
zeneduzkala, ta berak nai bezala, ark zuri manatzen
lizukena? Eta zugatik zure Jesus erregeen Errege Jaungoiko-gizon maitagarriak egiñikako orrenbat gauzaren
buruan, egin izandu dezu zuk zure Jesusek nai zuena,
guzia izan arren arrazki ta aisa zuk egin zenezakena?
A, nere Jesus maitagarria; ez eta erdien laurdenetan ere! Baña nik gauzak ongi ezagutu bagez izandu
da, oraindañoko nere eskergabetasun onen gaisto au;
edo izandu da zeren oartzen ez nintzan ni gure onerako zuk or aldareko zere Sakramentuan egiten dituzun
gauz on arrigarri, ta milagroetara: eta, oriek nik ezagutu ezkero, orain ezagutzen ditudan bezala, nai dut
izan zurekiko eskerdun ona; ta egin nai dut nik, zure
laguntza onarekin batean, zuk nai dezun, ta niri dagokidan bizitza, gaurgero ongi ta maiz ni komuniatzen
nazala.
Nere bizier on au bertatik arizen asitzeko, orain
damuz nazan au beterik, erratera noa: Nere Jesukristo
Jauna, etc.
Semetipsum exin anivit,
formam servi accipiens,
in similitudinem hominum factus.
Philip. 2. 7.
Nomal arritzekoa den gauza da, gure Jaungoiko
maitagarriaren jakiundea, ta beraren guganako ongi
naia ta amorea!
Orra, erraten digu san Pablok, orra gure Jaungoikoak gure onerako arkitu duen bidea, ta egin duen
gauz arrigarria! Galduak ekusi ginduen gu gure Jaungoikoak geren bekatu loi zikin-galgarriakgatik; eta
geren bekatupe likits izugarritik gu ateratzeko, zer
bide artu zuela uste dezu zuk, edo zer egiteko? Jaungoiko berak baizik ezin asmatu, ta ez artu, zezaken
bat: Irurtasun andiko, edo Trinitateko Jaungoikosemea, gizon egiñik gizonen artean agertzea.
Otzak, beroak, eta eguraldi-era guziak egin izandu
zituen gure Jaungoiko maitagarriak: eta, oriek egin
izandu zituen gure Jaungoiko bera, gizon egiñik, bizitu
zen ogeita amairur urtez, otzak, beroak, eta beste
eguraldi-giro gaistoak, beste edozein gizon bezain
galanki nekatzen zutela.
Denbor orretan berean ekusi zuen gure Jaungoikogizon onek beste edozeñ gizonek ekusi zezaken adiña
neke ta lan; ta, guri gaisoei, guk jakin bear dugun
guzia erakutsi, ta zerurako bear duguna bere Elizan
utzi ondoan, ill zen bera gurutze bateko milla nekeren
artean.
Orra zertaraño beititu, edo makurtu zen gure onagatik, gure Jaungoiko andi-maitagarria! Orra zenbat
eta zenbat laburtu zen, bazterrik ez duen gure Jaungoikoaren izate eder-andi-arrigarria: besteren peko
gizonaren iduriraño!
Baña zein ere andi-arrigarria den gure Jaungoiko
maitagarriaren orduko beititze, makurtze, ta laburtze
au, agitz eta agitz andiagoa da beraren aldareko beititze, makurtze-billze-laburtzea; bada bera gizon egin
zenean, bazuen gure Jaungoiko maitagarriak gizonaren aintzura bazen ere; baita bere gizatasuna ere;
baña aldareko bere Sakramentu onetan ez du gure
Jaungoiko-gizon onek, ogi-mee-zirtzill baten aintzura
ta iduri utsa besterik.
Orduan etzuen agertzen gure Jesusen gorputzak,
orain zeruan agertzen duen bere edertasun ta glori
arrigarria, eta orduan Jesusen gorputz berak berez
zuena, ta geroztik agertzen duen bere edertasun guziguzia, ta Jaungoiko-gizonaren izatea, orra non arkitzen den aldareko Sakramentu orretan ogi-aintzuraz,
ta akzidentez jauntzi-estalia, ta ogi apur bat bailiz
bezala.
Nigatik izan gure Jesus maitagarriaren aldareko
makurtze, biltze, ta laburtze ezin andiago ta arrigarri
au, ta ala ere nik ez ematen gure Jesus maitagarriari,
eman oi diozkadanak baño esker geiago ta esker
obeak!
Nigatik izan gure Jesusen emengo umillera guztizko guziak; eta alere, umiltzen nazan baño geiago ez
umiltzen ni, aldareko nere Jesus beraren begietan!
Nere amorez izan gure Jesusen aldareko lan andi,
ta mirakulozko biltze guzi-guziak; eta alere nik ez maitatzen nere Jesus maitagarria, maitatzen dudan baño
zerbait obeki, edo obekiseago!
Ez da au nornai arritzeko den gauza txar-itsusi
bat!– Ala da, bai, nere Jesus maitagarria, ta ala da! Eta
alkez gaur ez dakit nik zer erran zuri, edo zer adirazi!
Barkatu arren, nere Jesus maitagarria, nere oraiñdañoko eskergabetasuna; ta lagundu, arren, zuk zerorrek niri gaurdanik asi, ta ni ill artean, beste gisaz nere
gauzak egiten! Bai arren, bai!
Discite á me: quia mitis sum, et humilis corde.
Matth. 11. 29.
Zertako gorde ote zara zu orrenbat or, aldareko
zere Sakramentuan, gure Jesus maitagarria? Ez dezu
ekusten zuk, zu or orrela ekusten zaituzten gaistoak
ez dutela kasorik egiñen zure Legeaz ez eta zutaz ere?
Ez dezu ekusten zuk ereje gaistoak eta judatar zenbaitek zutaz or egiñen dutena?
Lurreko erregeak urkabez, soldaduz, ezpatez ta
sutunbez betetzen dituzte bazterrak, norinai nai dutena eragiteko; ta, ala ez izatera, eriotzez, lapurreriz
gaizkiz, ta bekatuz bazterrak beteak laudezke, ta erregeak berak oorerik bage.
Egin dakizun, bada lurreko guzien aldetik zuri zor
zaitzun agur andi, ta begiratze guztiz umill bat; eta
egin dezaten oriek zure ooretan, zure izenean ta
beren onerako, egin bear duten guzia, edo berak al
dutena, ez dezazula zuk, gure Jesus maitagarria, era
orretan gorde zere eskua, zere aala, ta zere izatea.
Baña zer ote da, nere Jesus maitagarria, nik nere
aldi onetan darausadan au? Itz egin ote dut nik, ero
batek bezala, ta zu ezagutzen etzaituenaren eran?
Bai, nere Jesus maitagarria, bai; bada zuk, len
artzen bazenuen ere ejerzituetako Jaun izugarriaren
izen andia, gizon egin ziñanetik amorezko gure Errege
zara zu; ta amorez, edo onez eragin nai diguzu guri,
gugandik zuk nai duzun guzia; eta noizbait zuk orain
ere gu izutzen bagaituzu sulezearekin, ta ara daraman
erio gaistoarekin, izubide galgarri orietatik gu atera
naiez da, ta amoriozko zere bide zuzenean gu sarrerazteagatik, or gero guri zuk zerorrek erakusteko,
zerorrek egin zenuen bizitza ta zere umillera, ta mansotasuna; umilki, ta asaldatu bage artuz guk, eta eramanez geroz guri egiten zaizkigun txarkeriak, edo guri
datozkigun nekeak eta naigabe guziak, gabiltzan gu
zure ondoren, ta zuk laguntzen diguzula, birtutez birtute, zeruan guk zu, zere Sakramentuko estalkirik
bage, ta edertasun utsez jauntzia ekusten ta ekusten
eternidade guzian egoteko.
A nere Jesus maitagarria; egizu zuk nitaz nai dezuna; ta iguzu guri guzioi, zuk dakizun eran, ta zuzen,
bizitzeko bear den zure laguntza ta grazia. Bai arren,
bai!
Ego dispono vobis... regnum, ut edatis
et bibatis super mensam meam in regno meo.
Luc. 22. 30.
Zeruko bere maian daduzka gure Jesus maitagarriak ango zaldunak (zaldunak dira ango guziak). Ez
da bukatzen, ez, Jesusen zeruko maia. An zeruan
badute, aratzen diranak, artu al adiña atsegin ta kontentu; eta kontentu-atsegin ezin garbiagoak.
Zerukoak bezala, Jesus onarenak dira lurreko
guziak ere, guziakgatik isuria da alabaña Jesusek zuen
odol guzia; ta, guziak ara eraman naiez dago beti
aldareko bere Sakramentuan; ta guziei eman naiez
beren biderako bearko duten bere laguntza ta grazia.
Bere laguntz au oriei emateagatik, eri errumesenak eskatzen badute aldareko beraren Sakramentua,
naiz eska dezatela beren osasunan, ta naiz eritasunean, an doa Jesus bere Sakramentuan orietara, orien
beren janari izatera: ta, milla lekutatik deitzen badiote ere denbora berberean, denbora berean ara doa
Jesus maitagarria, apezen eskuz, lan berbera ango
guziekin egitera, naiz aberatsak izan oriek, naiz errumesak, eta naiz zarrak izan, naiz gazteak; eta era onetan emen dabillen denbora berean dago Jesus maitagarria zeruko bere tokian, an angoak zaitzen bezala,
ta an lurrekoak bear dutena bere Aita maitagarriari
eskatzen diola; ta emen lurrean ari da ongi komuniatzen diranei, ta eskatzen dioten guziei, laguntzen.
Lurreko bere lan au egiteagatik, ekusten ditu gure
Jesus maitagarriak, nork daki zenbat txarkeri ta komunione gaisto: ta alere, nai dutenei lagundu naiez, ta
ongi bizi diranen amoreakgatik, guzia darama Jesusek
isill-isillik, eta itzik atera bage.
Ekusten dezu zuk, zein andiak diran bere guganako ongi naiak gure Jesusi aldareko bere Sakramentuan
eragiten diozkan mirakuluak, eta gauz on-andi ekuskariak?– Oriek guk ekusi ondoan, egon ditezke gure
biotzak, dauden bezain otzak, eta Jesus onaganako
amore bageak? Burdiñezkoak bide dira (baldin ala
badaude), edo arria baño agitz gogorragoak, edo ez
dakit zer erran!
Nere bekatu gaistoak dira, nere Jesus maitagagarria, niri nere lan esker-gabe galdu au eragin izandu
didatenak! Urra baneza nik au damuz, ta urrikiz, ta
asmo berriz, amorez gero nik zure amoreari nola-erebait erantzuten asteko. Asi nadin orretarako al guziarekin orain erraten: Nere Jesukristo Jauna, etc.
OTOITZ-GAIA
ALDAREKO BERE SAKRAMENTUAN
JESUSEK AGERTZEN DIGUN
ONGI NAIA
Itzez ez digu deus guri gure Jesusek agertzen aldareko bere Sakramentuan; baña Sakramentu beraz, ta
Sakramentutik, eta Sakramentuan, egiten duenarekin
adirazten digu andia dela guri digun ongi naia ta amorea. Ori da aldi onetan guk ekusi bear duguna, ekusteko guk, edo ezagutzeko, gure Jesus maitagarriari
bere aldareratzeagatik, aldareratzen den eran, ta
aldarean egiten duenagatik, zor diogun amorea
A.
Aldareko Sakramentu berak
agertzen digu ongi aski,
andia dela Jesusi
guk emen zor diogun
ongi naia ta amorea
Gure Jesus maitagarriaren atsegin-kontentu-poz
andiak dira gurekin emen egotea; emen gurekin egotea, ez nolanai, edo elizan Jesus, eta gu geren gauzetan, baizik guraso on bat bere ume onekin egon oi den
eran; eta, batzuetan beintzat guraso bera bere umeekin baño agitz gure alderago.
Guraso on bat, eta guraso onaren erako beraren
umeak, al dutenean elkarrekin daude, elkarri beren
barrenak eta gogoak agertzen dieztela, elkarri laguntzen diotela, ta elkar maitatzen dutela.
Eta ori da, beinik bein gure guraso on Jesus niaitagarriak gurekin egin nai duena: nai du alabaña goazkion gu, bera guk noizean bein, edo lekua, astia, ta
deretxa dugun guzietan, elizan ekustera; an, ari guk
diogun maitatasuna agertzera; ta agertzera guk ari
bidenabar geren kezkak eta bearrak, eskatzeko gero
guk berari, geren kezka ta bear oriek ongi eramateko,
ta bera maitatzeko bearko dugun bere laguntza ta
grazia.
Ori guzia ezezik, nai du gugandik geiago ere gure
Jesus maitagarriak, bada nai du, ar dezagun bera, zenbait aldiz beintzat, eta alik maizena, geren komunioneetan; gure biotzaren aldamenetik guri orduan berak
geren gauzak adirazteko; an berak bere ongi nai andia
guri agertzeko, ta bertan guri an berak bere eskua,
laguntza, ta grazia guri emateko.
Bere nai bata, ta beste au agertzen dizkigu guri
gure Jesusek irur eratara; ta lenbiziko lekuan, bera
dagoen, bere aldareko Sakramentuz.
Zer gisatan, edo nola egiten ote du gure Jesus
maitagarriak bere ager-era au?– Sakramentu au guri
agertuz, ta, Sakramentu beraz guri adiraziz, Jesusek
berak guri erakutsi nai diguna.
Baña zer ote da, aldareko bere Sakramentu onez
Jesusek guri erakutsi nai diguna?– Jesusek berak
gugatik len egin izandu zuena, ta emen gure onerako
dakarren guzia.
Zer ote da, gure Jesusek len egin izandua, ta orain
or aldarera berekin dakarren ori guzia?– Ori da gure
Jesusek, bera gizon egin zenetik ill arteko bere denbora guzian gugatik ekusi zuena, ta bere Pasioneko tormentu guzia; ta orrekin guziarekin gure onerako Jesusek berak irabazia.
Ori guzia dakar, bada, gure Jesusek, aldarera datorren aldi guzietan; ta ori guzi-guzia dakar Jesusek gure
onerako.
Baña nola adirazten digu guri ori guzia gure Jesusek aldareko bere Sakramentuz?– Aldareko Sakra-
mentu bera guri agertuz. Oar zaitez ezperen, ta ekusiko dezu.
Atozea: Meza zuk enzutean, ez dezu ekusten agertzen dizula zuri Mez-emalleak bein osti konsagratua;
ta, au utzi, ta gero kaliza?– Ongi da, ta zer arkitzen ote
da Mezako osti konsagratuan?– Or arkitzen da, dakizun bezala, gure Jesusen gorputza, Jesusen gorputzari ditxezkon bere gauzekin. Eta Mezako konsagrazio
ondoan zer arkitzen ote da Meza bereko kalizan?–
Kaliz orretan or arkitzen da Jesus beraren odol guzia,
odol oni ditxezkon gauza guziekin.
Eta zertako ote da era orretan bein bata, ta bein
bestea Mezako apezaren eskuz Jesusek guri agertzea?– Ori da beinik bein Jesusek guri adirazi naiez
bere milla ta milla neke-tormenturen buruan, atera
ziotela Jesusi borrero gogorrak, bere zañetan zuen
odol guzia, ta utzi zutela gurutze batean odolik bage,
ta gure onerako ill-ori-otza.
Eta, nola orain arkitzen den kalizan Jesusen odol
au, Jesus beraren gorputz-animekin, ta baru Jaungoikotasun guziarekin; ta arkitzen den ostian Jesusen
gorputza bere odolarekin, bere animarekin, ta bere
Jaungoikotasun berarekin; edo nola batean ta bestean
arkitzen den bizirik, eta bere zeruan arkitzen den eran
gure Jesus maitagarria, ta orregatik bere irabazi guziekin, Hostia, ta Kaliza agertzen zaizkigun eran, adirazten digu gure Jesus maitagarriak, or datorkigula len
berak gugatik egin izandu zuenaren berri ona guri
ematera, ta orduan berak irabazi zuenetik, bear
dugun guzia guri eman naiez.
Eta orra non bere Sakramentu beraz agertzen
digun guri gure Jesus maitagarriak bere Sakramentuan guri digun ongi nai andia, ta amore bazterrik
bagekoa.
2. Au berau agertzen digu guri gure Jesus maita-
garriak Sakramentu beraz beste aldetara ere.
Atozea: zer gogoratzen zaitzu zuri, Jesusen Sakramentuko osti au ekusten dezun aldietan? Ez ote zaitzu
gogoratzen zuri zer gaiez egiña ote den osti ori bera?
Ote dakizu zer gaiez?– Gariz, bada, edo anitz alez edo
granoz.
Baña nola ote, edo zer eran?– Jotzen da errotan
garia, edo arri tartean lertzen ta urratzen dira gari
aleak, ants edo irin egin arteraño. Iralkitzen da trilla
bai mee batean, ta kentzen zaio zai guzia. Egiten da
gero urarekin irin guzia bat, eta erretzen da bi burdin
goriren, edo ongi beroturen artean.
Eta zergatik artu ote du gure Jesus maitagarriak
Sakramentu andi onetarako ogizko ostia, ta ez beste
gaiezkoa?– Ori guk ekustean, gogora zekigun, gure
Jesus maitagarriak gure amorez eraman zuen neke
arrigarria.
Kendu zioten gure Jesusi bere borrero gogorrak
bere soñekoa, iriñari iralkilleak bere zaia bezala.–
Lertu bezela zuten Jesus bere borrero berak ostikoka,
okabilka, ille tiraka, ta nork daki zenbat aldetara. Urratu zuten gure Jesus maitagarria azotez ta arantzaz
borrero berak; eta azkenik gurutze batean burnizko
iltzez josten zutela, iutzi izandu zuten gure Jesus maitagarria milla nekeren, ta oñazeren artean errea bezala.
Ori guzia eraman izandu zuen gure amorez gure
Jesus maitagarriak; eta ez du geroztik galdu gure Jesusek guganako bere amore andi au.
Eta orra non, orduko bere nekeekin batean, agertzen digun guri gure Jesusek, Mezako osti au guri
agertzean, ordu artan izandu zigun, ta geroztik ere
beti digun, amore ezin andiagoa.
Eta Meza bereko kaliza agertzean? Goazen ekustera.– Zer arkitzen ote da, kalizeko konsagrazio ezkero, kaliz berean?– Araistian guk adirazi dugun guzia; ta
beinik bein gure Jesusen odol garbi-ezin-ederragoa
ardoaren idurian, edo ardoaren aintzurarekin.
Zer gaiez, edo zertaz egiten ote da Mezako
ardoa?– Mats-alez.
Baña nola ote?– Matsak oinpean lertuz, ta dolareetako ardatz-pera ardalariak biltzen dituztela; ta,
ardazpe berean ongi-ongi estuturik duten ezatasun
guzia mats-ale guziei kentzen diela.– Sartzen dute
gero ardalari berak beren kupeletan, mats aleak zuten
ezatasuna, ta eda-gaia: egosten da an bere beroarekin edar-gaian; ta gelditzen da, bear bezalako ardo ta
edari egiña.– Eta orra gure Jesus maitagarriari gertatuaren itzal, bera diñakoa, edo aintzura ta imajen
zuzena.
Errazu ezperen: zer izandu zen gure Jesus Jetsemaniko bere baratzean?– Mats-ale, zure ta nere obenkulpa gorren oinpean lertu bat bezala; bada badakizu,
orduan oriek Jesusi eman erazi zioten odolezko izerdia.
Eta zer ote ziran, Pilatosen etxeko bost milla, ta
anbat odolezko azot-ukaldi, ta golpe? Zer Jesusen
buruko arantza zorrotz gogorrak? Eta zer, Jesus beraren esku-oñak gurutze batean josirik iutzi zituzten
iltze burdinezkoak?– Zer, baizik beste anbeste bere
Pasione santaren dolareko ardatz astun-estutzallearrigarri? Bada, ezin erran ala estutzeren, ta nekeren
artean atera zioten guziak Jesusi, bere zañetan, ta
bere biotzean zuen odol ta ezatasun guzia.
Nora zen gero, edo zer egin ote zen gure Jesusen
odol isuri au?– Itzuli berriz Jesus beraren zañetara, ta
biotz berera. Bai, gure Jesusen zañetan, ta beraren
biotzean arkitzen da, andik len gure onerako atera zen
gure Jesusen odol guzia, ta an bertan arkitzen da,
gure amorez irakiten bezala: ta, ongi komuniatzen
garan aldietan, ta guk gure Jesusen gorputza artzen
dugunetan, an datorkigu, lurreko gauza txarren, ta
aragiaren gure egarri loiak kentzeko, gure Jesus maitagarriaren odola.
Eta ori da, oartzen diranei, Mezako kalizarekin
Jesusek adirazten diena; bere leneko odol-isurtzeetan
izandu zuen nekea ta nekea, ta orduko, ta orain or
Sakramentu orretan, duen bere guganako ongi naia ta
amorea.
Baña zertako ote dira, Jesusen eriotzaren, ta bere
eriotza baño len Jesusek izandu zituen neke arrigarrien, ta len, ta gero Jesusek berak duen guganako
ongi nai andiaren orrenbat agertze?– Guri, geren one-
rako, Jesus maitagarriak eragin naiez, beraren nekeamore oriek adirazten digutena.
Zer ote da gure Jesusen bi gauza era oriek adirazten digutena?– Lenbiziko lekuan, damuz, ta urrikiz guk
geren biotzak betetzea, zeren gure bizitza gaisto galduagatik arrerazi generozkan gure Jesus maitagarriari
orrenbat neke ta naigabe ta odol-isurtze.– Bigarrena,
guri begitan arreraztea bekatu berrietarako bide
guziak, eta bekatu berrietarako gu illen eran uztea.–
Irurgarrena eme-emeki guk, eta gure Jaungoikoaren
izenean eramatea geren eritasunak, barrengo geren
kezkak, gure lagunen txarkeriak, eta nondik-nai guri
etortzen zaizkigun neke guziak.– Eta laurgarrena,
maiz guk geren gogoan artzea gure Jesusi guk aldareko bere Sakramentuan zor diogun ongi nai-amorea; ta
ori guk geren gogoan maiz artzea, artu-aldi bakoitzean guk amoriozko eskerrak Jesusi emateko, al
dugun guzietan Jesus bera bere aldarean ekustera
joateko, eta noizean bein, ta ez bakan, gu gero komuniatzeko.
Ala egin izandu ote dezu zuk oraindañokoan?
A nere Jesus maitagarria! Ez eta oartu ere ni, zure
kaliz ederrak, eta osti konsagratuak adirazten dituzten zure neke eriotz, eta amore bazter gabekora!–
Zentzurik gabeko gizatxar bat bezala komuniatu izandu haz ni, ta bizitu oraindañoko nere denboretan!
Komuniatzera nindoan ni (artaratzen nintzan aldietan)
zertara ninjoan jakin izandu ezpanu bezala, ta zu nik,
nere Jesus maitagarria, artu ondoan, gelditzen nintzan
ni, ogi-zati bat jan izandu banu bezala, ta len bezain
otz, eta debozionerik bage.
Ezin gerta ziteken au baizik; ez nuen alabaña nik
ezagutzen ere zure amore andia, ta nik zuri ordez, ta
anitz aldetara zor nizuna! Baña jakiñaren gain biziko
naz ni gaurgerokoan, ta beste eran nik nere gauzak
egiten ditudala.
B.
Bere Sakramentutik Jesusek
egiten duenak agertzen digu,
guztiz andia dela
emen berak guri digun amorea
Jaungoikoaren jakiundeak (dio Salomonek Prov. 9.
1.) edo Aita eternoaren Seme-gizon egiñak, egin izandu zuen etxe berri eder bat, eta sendortu zuen bere
etxe au zazpi pillarerekin. Eman ziozkan emen bere
etxe galant sendortu onetan bere Aitari, Aitak berak
geiena nai zituen ofrendak.
Prestatu zuen emen, onara zetozenentzat bere
Maia: ta, etorri zitezen alkerik batere bage, igorri
zituen, edo bidaldu, zetozkenen eske bere neskameak, edo serbitzariak; eta orien ezpañez banatu
zuen onako berri on au: Jende gazterik bada, edo aur
txikirik, betoz guztiak nere maira; eta, ez dakitenei
erraten die, jan zazue zuek ere nere ogitik, zuek jan
ala, ta ase arteraño; ta edan zazue orrekin batean, or
nik emanik dezuten zeren ardoa.
Orra Salomonek, edo Salomonen ezpañez Espiritu
Santuak, gaur diona: ta orra gure Jesus maitagarriak
aldareko bere Sakramentutik egiten duena, guri bere
bazter bageko bere amorea, ta ongi naia agertu naiez;
bada Jaungoikoaren jakiundearen, edo gure Jesus maitagarriaren, etxe berri au da Jesusek berak, gizon egiñik, ekarri zigun bere Lege zuzen-garbia; ta lege elizaz
betea.
Jesusen Lege berri, etxe galant, edo Eliz onen
zazpi pillareak dira gure zazpi Sakramentuak.– Aita
eternoari Jesusek emen emanikako ofrenda da Jesus
bera, Aita beragatik eta gure bekatuen alde, gurutze
batean ill izandua. Ogi-ardoekin emen arkitzen den
maia da Jesus beraren gorputz-odol guzia dadukan
aldareko beraren Sakramentua.– Barazkaltzera deiez
dabiltzan neskameak dira, komunionera jende onak
zuzen-erazten dituztenak. Eta, barazkaltzera deituak
diran aurrak, eta jakiunde bagekoak dira, komuniatzen diran jende umill tolesturik bageak.– Eta orra zein
andia, gure Jesusek orretan agertzen digun bere amorea.
Goazen, guk au ekusi dugun baño obekiseago
orain ekustera, ta orretarako bere zenbait tolestu
Jesusen aldareko Sakramentu oni kentzera.
Gure Jesus maitagarria aldareko bere Sakramentuan dago gau ta egun, ta urte guzian, guri ongi ta
ongi naiez; ta or dago, edo or arkitzen da Jesus beti
bere biotza gure amorez urtzen dadukala.– Era orretan or daduka gure Jesusek bere biotza, bere amorez
gu erre-urtuak utzi naiez, ta obeki baño obekiago gu
ekusteagatik. Orretarako gure barrenera, bear bezalako komunioneetan, maiz-maiz sartu naiez dago gure
Jesus maitagarria.
Baña ura gugana amoretsu bezain amoretzakeak,
edo amore-bageak, izan gu geienok beintzat, gure
Jesus beraganako! ta ez gu komuniatzen ere, ezpada
bakanka, edo berandutik berandura; ta orduan ere,
gure Jaungoikoak dakien bezala!
Orregatik, berandetsirik bezala gure nagitasunaz
Jesusek, edo ezin burutuz bezala, bere guganako
amore bazter bagekoarekin, igortzen dizkigu komuniorako deitzalle onak; batzuetan bere predikariak,
besteetan gure konfesariak, askotan libruak, zenbait
aldiz geren gurasoak, geren etxekoak, edo ongi nai
diguten, beste zenbait; eta, geren barrenetara maiz
aski sartzen zaizkigun gogargiak, eta biotzen ukierak.
Deitzale on orietatik bakoitzak egiten du bere
aldetik alegiña, guri adirazteagatik Jesus onaganako
gure eskergabetasuna; baita maiz komuniatu bagez
(maiz komuniatzen ezpagara) guk gerok izan oi dugu
zeruko gosea, ta grazi-bearra; ta gero gose-bear onek
arrerazten digun bekaturako bide loi-zikin-galgarria
ere.
Eta, maiz komuniatuagatik gu, gu arkitzen bagara
gero gutitan, edo bakan, ta gaizki komuniatzen diranak bezain goseti, ta egartsu, edo komuniatzen ez
diranak bezain zeruko grazirik bage, ta bekatuz loituak, bide beraz agertzen digu Jesusek guri, nondik
datorren orduko gure bearra ta gabea: edo agertzen
digu, ori guzia datorkigula guri geren arrotasun ta
antuste galgarritik, edo guk ez ongi ekustetik geren
aurkeria ta ezer-eza, gauz onak guk egiteko; ta geren
bekatu galgarrien, ta gure aragiaren atsegin lizunen
errekarako, ta osin arrigarrirako gure makurrera ta
limurtasuna; bada gauza bata ta bestea ongi guk ezagutzera, guk gerok billatuko genuke geren laguntzallea, ta billatuko genuke guk au umil-umilki, ta bear
den eran: edo, ori guzia guk ongi ezagutzera, joain
giñake gu maiz-maiz, ta bekaturako beldurrez beteak,
geren komunionera: agertuko geniozke guk geren
Jesusi geren bearrak ta premi guziak; eta eskatuko
genioke gero guk gure Jaungoiko maitagarriari bere
laguntza ta grazia; ta ibilliko giñake geroz geiago
geren Legeko bidez, ta bekaturako bide galgarrien
igesi ta igesi.
Au guzia guri eragin naiez da aldareko orrenbat
Jesusen egote. Au guzia guri eragin naiez dira Jesusen
anbat mandatari, ta komuniorako deitzalle on. Eta ez
du Jesusek bere lan au utziko, ez, mundua bukatu
arteko denboran, edo aldareko bere Sakramentuan
arkitzen den denbora guzian.
Ekusten dezu, zer amorea, gure Jesus maitagarriak guri bere lan eder onetan aldaretik erakusten,
edo agertzen diguna?– Ez du Jesus maitagarriak, ez,
zuk zerorrek dakizun bezala, gure bearrik batere; eta
gure bear baliz ere, ezin legike egiten duena baño
geiago gure onerako.– Eta ez da au gure Jesusek guri
aldareko bere Sakramentu orretan agertzea, ezinandiagoa dela guri digun bere amorea?
Eta nolakoa ote da Jesus maite beraganako gure
amorea?– Gutatik anitzena beintzat, ezin laburragoa,
ezin otzagoa, edo batere ez: bada ala ez izatera, nola
genbilzke gu, gabiltzan bezain eskergabeak gure
Jesus onarekiko, edo nola genbilzke gu, gabiltzan
eran, ta geren komunionetik eta Jesusen aldareko
Sakramentutik igeska ta igeska? Edo nola urbil gindezke gu, urbiltzen garan bezain zikin-otzak, edo epelak, gure Jesusen aldareko maira, komunionera, edo
elizan guk gure Jesus ekustera?
Ekusten dezu? Egizu, bada, gaurdanik bada ere,

- Parts
- Zenbait otoitz-gai-III - 01
- Zenbait otoitz-gai-III - 02
- Zenbait otoitz-gai-III - 03
- Zenbait otoitz-gai-III - 04
- Zenbait otoitz-gai-III - 05
- Zenbait otoitz-gai-III - 06
- Zenbait otoitz-gai-III - 07
- Zenbait otoitz-gai-III - 08
- Zenbait otoitz-gai-III - 09
- Zenbait otoitz-gai-III - 10
- Zenbait otoitz-gai-III - 11
- Zenbait otoitz-gai-III - 12
- Zenbait otoitz-gai-III - 13
- Zenbait otoitz-gai-III - 14
- Zenbait otoitz-gai-III - 15
- Zenbait otoitz-gai-III - 16
- Zenbait otoitz-gai-III - 17
- Zenbait otoitz-gai-III - 18
- Zenbait otoitz-gai-III - 19
- Zenbait otoitz-gai-III - 20
- Zenbait otoitz-gai-III - 21
- Zenbait otoitz-gai-III - 22
- Zenbait otoitz-gai-III - 23
- Zenbait otoitz-gai-III - 24
- Zenbait otoitz-gai-III - 25
- Zenbait otoitz-gai-III - 26
- Zenbait otoitz-gai-III - 27