Zenbait otoitz-gai-III - 11

bortxaz zuri bere irabazia arrerazteko. Irabazi zuen,
zuk zerorrek nai zenuela, ta bear zen eran eskatzen
zeniola zuri emateko; ta era orretan zuk eskatu ezkero, noiznai gure Jesusek emain dizu bere laguntza,
bere grazia, ta animako zere zorren pagu-gaia, edo
berak zuretako irabazirik dadukan edozein gauza;
bada, Jesusen irabaziari agitzen edo gertatzen zaio,
Israelgo andre alargun baten olioari len gertatua.
Estutzen zuten andre alargun au artzeko zutenak,
bere zorren gain; ta, ez jakiñez zer egin, urbildu zen
bein Eliseo profetagana, ta agertu zion oni bere bearra ta premia; ta eskatu zion bideren bat, bere burua
bere lan-gai gaisto artatik ongai ateratzeko.
Zer dezu zere etxean? Erraten dio Profetak andre
beartsu alargun eskaleari?– Ez dut, Jauna, nik, erantzuten dio, olio guti bat baizik.– Aski da ori, erraten dio
Profetak. Zoaz al dituzun ontzien billara; ta, zere
etxean sarturik gero, arkitzen dituzun ontzi guziekin,
ta zere semeak an laguntzen dizutela, bota zazu ontzi

orietara zere olioa, ta ez da zer gelditu, ontzi guziak
bete artean.
Egiten du andre alargunak Profetaren errana.
Artzen du bere eskuetan bere oli-ontzi txikia. Ekartzen
diozkate bere semeak ontziak ontzien ondoren. Betetzen ditu ontzi guziak; eta ez da gelditzen olioa, ontzi
uts guziak bukatu edo beterik gelditu artean. Eta, bere
itxean zuen olio-tantatik ateratzen du andre alargunak, bere zorrak ateratzeko, ta beretzat eta bere
umeendako bear zuen ondasun guzia.
Ogi-zatitxo bat dirudi gure Jesus maitagarriak
aldareko bere Sakramentuan; baña nai duenak ortik
aterako du, bere zorrak ateratzeko, ta bere anima ta
animaren lagunak, edo potenziak sendortzeko bear
duen gai, indar, laguntza ta grazi guzia.– Ez du, nai
duenak, orretarako bere ontziak prestatu ta komuniatzen dela, bere Jaungoikoarekin bere baitan ongi gorderik, au guzia Jaungoiko-gizon-Jesus maitagarriari
eskatzea besterik bear.
Arkitzen zara zu, komuniatzen zaran aldietan ongi
konfesatua; baña zere konfesionean Jaungoikoak barkatu zizkitzun, zere bekatu larrien zenbait zorrekin?
Etzara saiatzen zu, Purgatoriora bage, zere zor oriek
emen ilduraz, baruz, selizioz, ta zere gorputzaren

nekez ateratzera? Beldurtzen zara zu, zere zor oriek
ateratzeko dezun Purgatorioko suaz oroitzen zaranean? Eska zaiozu, bada, (ta eska zaiozu alik umilkiena) zere komunioneko denboran, zerekin dezun Jesus
urrikaltiari, orretarako dituen bere irabazietatik zatiren bat.– Berriz ta berriz ere, ta komuniatzen zaran
aldi guzietan, egizu eskaera ori bera; baita zuk zere
Meza ematen dezunean, edo entzuten dezun denboran ere, ta zuk aterako dezu gure Jesus maitagarriagandik zure bekatu barkatuen zor guziak eskatzen
dutena.
Arkitzen zara zu, komuniatzen zaran aldietan, zere
Jesus maitagarriaren grazian, bai, baña bekatuaren
eritasunetik ateraberria bezala, indar gutirekin? Arkitzen zara biotz, gaitz aldera agitz makurturik arkitzen
den batekin, ta zere adimentua, bear ez diran oroitzapen galduz, ta asmo lizunez beterik dadukazula?–
Eska zaiozu, bada, zere Jesus maitagarriari, bere
gogargi ederren zati on bat, gauz onen asmoz zere
gogoa beterik erabiltzeko.– Eska zaiozu beraren eskukaldi, edo, eman oi duen barreneko ukiera bortiz on
bat zure biotzari bertatik ar-erazteko bere beldur ona
ta ziñezko amorea; ta denbora berean eska zaiozu zuk
amore-beldur oriek eskatzen dituzten gauz on guziak

zuzen egiteko, bearko dezun beraren laguntza ta grazia. Izain dezu zuk, bai, au guzia, guzia zuk Jesus maitagarriari bear den eran eskatzera.
Bai: orretarako dator gugana gure Jesus maitagarria, bere ondasun ta irabazi guziekin, guganatzen den
aldioro, gure komunioneetan. Eta artzen ezpadezu
zuk ori guzia, ta anitz geiago komuniatzen zaran zere
aldietan, artarako zuk zere ontziak prestatu bagez izaten da, ta zeren zuk aldi orietan egiten ez dezun, egin
bear zenukena ezperen; ta ekusiko dezu.

C.
Jesusek, aldareko Sakramentuan
gelditzeagatik, egin zituen
irabaziak
Gizon egin zenean, ekusi zuen gure Jesus maitagarriak, gure salbazioko lan gogorra bukatu, ta zerura
bera iganagatik, geldi zitekela denbora berean gure
janari egiñik emen gure artean; ta au ekustean, ekusi
zituen gure Jesusek, beraren emengo gelditze onetatik zetozkikegun ondasun guziak ere.

Baña au guzia Jesusek ekustean, ekusi zituen
bidenabar beraren emengo gelditze oni zerraizkon
bidegabe lizunak, eta gizonen txarkeri arrigarriak ere;
ta ekusi zituen anitz aldetarako txarkeriak; bada ekusi
zituen judatar gogorren txarkeriak, ereje gaistoen
txarkeriak eta apez ta gizon eskergabekoen txarkeriak.
Ekusi zuen Jesusek orduko bere ekus-aldian, gelditzen bazen gurekin emen, edo aldareko bere Sakramentuan, ista ta irria baizik egiñen etziotela judatar
galduak; eta errain zutela ausardi andiarekin oriek, ez
dela Jaungoikorik aldareko gure Sakramentuan, edo
ez dela aldarean, ezer-ezetako den ore zatitxo bat baizik; eta, era orretan oriek esaten zutena ala bailiz
bezala, erabilliko zutela gure Jesusen aldareko Sakramentu andi au, noizbait edo ordu gaistoren batean
orien eskuetaratzen zenean.
Ekusi zuen Jesusek ereje gaistoak, geienak beintzat, berebat errain zutela; ta orietatik zenbaitek artuko zutela Sakramentu bera, edo artuko zituztela Ostia
ta Forma konsagratuak, beren zakurrei ta zaldiei emateko, irakiten zedukaten urean sartzeko ta egosteko,
ezpatez ta kanibetaz ebakitzeko, edo urkabean iltzez
josirik uzteko. Eta era orretako aldiren batean oriek

ekusiagatik ostia, edo forma bera odola zeriola, zakur
batena bazen baño geiago etziotela begiratuko, orri
zerion odolari ta Sakramentuko mirakulluari.
Denbora berean ekusi zuen gure Jesus maitagarriak apez zenbaiten, ta gizon-andre gaistoen aldetik
ekusi bearko zuena, Sakramentu onetan emen bera
gelditzera; edo ekusi zuen nola anitz aldiz, ta askotan
ta askotan botako zuten oriek beren barrenetara, aur
bat bota liteken bezala, apoz, sugez, ta sierpez beterik dagoen leze batera: edo botako zutela Jesus Sakramentatua, oitura gaistoz, bekatu larriz ta zikinkeri
alkegarriz beterikako beren barrenetara. Eta ekusi
zuen bidenabar gañerako guzien Sakramenturako
oztasuna ta oarkabea.
Au guzia, ta anitz eta anitz geiago ere ekusi zuen
gure Jesus maitagarriak bere lenbiziko ekusaldian; ta
alere, atera zezaten ongi bizi naiko zutenak nai adiña
ondasun ta grazi, artu zuen gure Jesusek emen aldareko Sakramentuan gurekin gelditzeko asmoa; ta
iltzera zijoanean, edo Ostegun santu arratsez, gelditu
zen Jesus bere Sakramentu onetan; ta ordu berean
bere eskuz eman izandu zien bere Apostoluei lenbiziko komunionea.

Era onetan gelditzeko bere asmo au artzean, izandu zituen nai-ta-ez, gure Jesus maitagarriak bere biotzeko illuntasun andiak eta tristurak. Ezin zegikeen
besterik Jesusen ordu artako anbat ekuste ikaragarrik!
Baña guzia artu zuen Jesusek bere Aita maitagarriaren izenean ta gure onagatik; eta bere artze maitagarri onetan egin zituen Jesusek irabazi berri
andiak; eta oriek ere aldarera dakartzi, Sakramentura
datorren guzietan, len adirazi ditugunekin batean; ta
guziak dakazki gure utsen alde, ta uts berririk ez dagigun, guri anitz gogargi ta indar onak emateko.
Ekusten dezu zuk orain, zein edo nor den aldareko
Sakramentu andira datorkizuna? Ekusten dezu zuk
nola datorkizun, ta zein aberats-emallea, orrara datorkizuna? Nola eraman ote dezu zuk oraindañokoan
zere biotza, komuniatu zaran aldietan?– Utsez ta
bekatuz ongi-ongi ustua, edo utsik, edo bekaturik
batere bage? Graziaz bere nai andi bero baten besoetan; ta eskaera umil anitz-andiak egiten zenituela?
A nere Jesus maitagarria! Ori zen, bai, ori nik aldi
orietan egin bearra! Baña ez dut nik, ez, egin izandu,
ori ezezik, orren laurdenik ere, ta orregatik nago ni
gaur, nagoen eran, ta damu arrigarri baterako bidez
ta gaiez guztiz betea!– Damutu balekit, bada, bear

den eran nere oraindañoko urrats, pausu, ta ibillera
makur guziez; guziak nik bertatik urratu ondoan,
biziera berri on bat artzeko, ordu batez ere luzatu
bage. Ala egin uste dut nik, zuk zere graziarekin sendorki laguntzen didazula, nere Jesus maitagarria.
Lagun zakizkit, bada, aldare orretan dakartzun zere
amore ondasundun bazter bagekoagatik. Bai arren,
bai!

Et ipse stat post parietem nostrum,
respiciens per fenestras,
prospiciens per cancellos.
Can. 2. 9.
Nor ote da, nor, aldareko Sakramentu andi orretan
gorderik or arkitzen den ori? Nor ote da, or guk ogiaren aintzuran, edo idurian ekusten dugun ori? Nor
izain da? Jesusen gorputza, ta gure Jesus guzi-guzia!
Jesusen Jaungoikotasuna, ta Jaungoikotasun onekin
bat diran Aita eternoa ta Espiritu Santua.
Orra non dituzun or, orra Aita-Semeak eta Espiritu
Santua; ta orra, or dezu, Aita eternoaren Seme maitagarriak bereturik dadukan bere gizatasuna ere.– Guk

ez dugu ekusten au, ez, aldareko Sakramentu andira
begira egonagatik; bada or au guzia gorderik dago,
ogiaren aintzurazko edo akzidentezko paretaren
arako aldetik. Ez du leiorik, ez du zulorik, ez eta zirriturik ere ogiaren paret orrek, edo ostia konsagratuak,
guk andik ekusteko barrendik gordeak daduzkan bere
gauz andiak.– Baña ostia bera leio, edo ekus-bide utsa
da gure Jaungoikoarentzat; eta andik ekusten gaitu
ark gu, berak nai bezala, ta begira dagokigu, non
gabiltzan gu ta zertan gabiltzan, ezinobeki ekusten
duela.
Zertako ote dira, gure Jesus; zertako ote dira gure
Jaungoiko maitagarria, orrenbat zure begiratze, ta
begiratze garbi-eder betiko oriek?– Gu ongi ekusi
naiez, nere anima! Gu beregana emeki ta zuzen eramateagatik; an gu ondasunez, gogargiz ta doaiez
beteak berak uzteko.
Eta alere, nagi gu, nere anima, ta Jesusen igesi
bezala gu, geienetan beintzat! Eta alere, oartzen ez
garala gu, begira dagokigunik ere gure Jaungoiko maitagarria!– Ez dugu gaurgero, ez, era onetan bizi bear
guk, nere anima Elizara bear dugu guk, eta maiz
alere; ta aratzen garan aldioro, an egoin bear dugu
guk, guzi-guzia dakusan Errege Jaungoiko altsu-maita-

garriaren begietan daudenak egon bear duten eran,
edo guztiz umilki, ta geren gogoz, itzez, ta biotzez
eunka, ta eun millaka, eskerrak ematen diozkagula;
geren begiak an, Jaungoiko berari begitzeko baizik
jasotzen ez ditugula; alegin guzian guk bera maitatzen dugula, zor zaion bezala; ta aratzen garan urrengo aldian lur au, orduan baño agitz obeki egiteko indarrak eta laguntzak emain dizkigulako ustean. Ala
gerta dedilla, nere Jaungoiko maitagarria: Bai, arren,
bai!

Ingrediens mundum dicit;
hostiam et oblationem noluisti:
corpus autem aptasti mihi... Ecce venio...
ut faciam, Deus, voluntatem tuam.
Hebr. 10. 5.
Orra, Jauna, erraten dio bere Aita eternoari gure
Jesus maitagarriak, gizon egiñik gelditu orduko; orra,
Jauna, ekusten dut orain nik, ongi aspertua arkitzen
zarala zu, zere Lege zarreko olatez ta ostiez; ta au
ekuste berean, ekusten dut nik, bein ere aspertuko

etzaituen osti bat gurutzeko Aldare gañean ekusi
naiez zaudela zu.
Orretarako eman didazu niri zuk onako nere gorputz minbere artuberri au. Zuk, au niri ematean, nai
izandu dezuna da, nik nere gain artzea munduko
guzien bekatu guziak; eta nik, nere bizitza guziko naigabe andiarekin, nere Pasione arrigarriko tormentu
latzekin, ta gurutze gogor bateko neke guziekin irabaztea, bekatu oriek itotzeko, ta anima gaisoak grazi
ederrez, ta zeruko indarrez beterik uzteko bear den
guzia, ta anitz eta anitz geiago.
Ona, bada, ni bertatik prest, ori guzia ta gañerako
zuk nai dezuna, zuk nai dezunean, ta zuk nai dezun
eran egiteko.– Artu dut, bai, nere Aita eternoa, artu
dut nik gaurdanik betiko nere bidea; ta ez naz geldituko, ez, ez-da-baida batean ere, au guzi-guzia nik egin,
ta ni nerau gurutze batean zure osti egiñik gelditu
artean. Ala nai dut nik, bai, nere Aita eternoa; ta ala
izain ere da, zuri nik dizudan amoreagatik, eta zeren
urrikari ditudan nik munduko bekatari gaisoak.
Orra orduan Jesusek bere Ait-eternoari erran izandua: ta orra, orduan erran bezain zuzen bere orduan
Jesusek egin izandu zuena.

Ordu beretik irabazi zuen gure Jesusek, bekatari
guziok bearko genuen diña; baita anitz eta anitz geiago ere.– Ordu beteko irabaziak bezain irabazi andiak
egin izandu zituen guru Jesusek instanteoro, ill arteko
bere denbora guzian: ta geroko ta orduko bere irabazi guziekin datorkigu gure Jesus maitagarria Aldareko
bere Sakramentura; ta bere Sakramentu onetara
datorkigu, guk nai dugun guzia guri emen ematera; ta
ez du eskatzen bere emate andi orretarako, bear
bezalako eskaera garbi umil bat baizik.
Ekusten dezu zer etorrera, ta zein aberatsa, aldarerako Jesusen etorer-au.– Ekusten dezu zein emalle
maitagarria datorkigun bere Sakramentu onetara
guru Jesus maitagarria?– Zer ongi-etorriak egin uste
diozkatzu zuk, elizaratzen zaran aldietan? Etzara zu
lenbaitlen, ori egin naiez elizarako? Etzara zu gerozko
denboretan, alik maizen-maizena eliza berarako, au
zuk zere Jesus maitagarria ekustera; an zuk Jesus
berari zere agur andiak egitera; ta zor diozun amorearen eskerrak ematera? Egizu zuk au guzia; bai arren,
bai, egizu; ta ekusiko dezu zenbat ondasun ateratzen
dezun zuk zere egiteko eskerdun on orietatik.

Desiderio desideravi hoc Pascha
manducare vobiscum, ante quam patiar.
Luc. 22. 15.
Bere Animaren asiera beretik, bazekizkien gure
Jesus maitagarriak, aldareko Sakramentuan anitzek
egiñen ziozkaten gain arrigarri-zikin-gaistoak; eta
alere or bere Sakramentuan gurekin gelditu naiez-tanaiez egondu zen bere bizitza guzi-guzian: ta, azkenean, or gelditzean, erran edo adirazi izandu zien bere
Apostoluei; nai andiarekin nai izandu dut nik nere
azken-afari au zuekin egitea. Ni, zuen amorez, ta
munduko guzien onerako, milla ta milla nekeren
artean nere bizi au uztera noa; ta, besterik ezpadere,
nerekin daramat orain nik, nere ordu au etorri delako,
ta munduko guziekin Sakramentu onetan gelditzen
nazalako, atsegin andi bat.
Ez du gaurgero bere Elizan ekusi nai nere Aita
eternoak, oraindañokoak bezalako zezenen, bildotsen, ta era orretako gauzen odol-isurtzerik, edo aragi
errerik. Egunero ta beti Eliza berean nere Aitak ekusi
nai duen aragi-odola da, nere Sakramentu onetan nik
utziko dudan nere Gorputzarena.

Au ematen zaionean edo Mezakoan, edo komunione onetan (naiz eman dakiola bekatu barkatuen alde,
edo orien zorrak ateratzeko, naiz beragandik erdisteko zeruko ondasunak eta ontarte berriak), pozik artuko du beti nere Aita eternoak; eta erditsi ditzatzuen
zuek bi gauz-era oriek, orra or gelditzen da aldareko
nere Sakramentuan nere Gorputz au bere Odol, ta
guziarekin; ta gelditzen da or, or nik iutzirik; eta nik or
uzten dizuet au guzia, ongi-ongi dakidala jentilak,
herejeak, turkoak , eta kristau gaistoak or niri egiten
dizkidatela anitz bidegabe, anitz ista, txarkeri, ta
gauza lizun izugarri.
Eta or bertan uzten dut nik gaur, nere jakite edo
ekuste latz onetatik orain niri datorkidan naigabe
andia, edo nere naigabe onekin orain nik irabazten
dudan guzi-guzia ere.– Oraindanik uzten dut nik or ori
guzia, zuen guzien onerako; ta uzten dut ori guzia nik
or, nere atsegin-kontentu guztiz andiarekin.– Orra
orduan Jesusek bere Apostolu maiteei, ta orien buruan
guri adirazia; ta orra geroztik beti Jesusek gurekin egiten duna.
Au guzia badakigu guk, zuk eta nik, biok; eta ez
gara orregatik urtzen gu gure Jesusen amorez, edo
Jesusi guk ongi naiez? Eta ez gara gu gure Jesus mai-

tagarriagana urbiltzen, urbiltzen garan bezain bakan,
edo banaketan baizik? Eta urbiltzen garanetan ere,
zertara urbiltzen ote gagokiozka gu Jesus maitagarriari? Zenbat esker ematera? Zenbat agur egitera? Eta
zenbat orduz an Jesus maitagarriarekin amoriozko itzketan egotera?– Gure eskergabeak! Gure zentzurikezekoak! Eta guk orretan galdu oi duna!– Era berekoak izain ote gara gu emendik aitziña?– Ez baldinbere!
Utz ditzagun, bada, guk emen bertatik leneko gure
bide galgarriak, artu bear dugun on bat artzeko: ta asi
gaitezen orain, ziñez erratetik: Nere Jesukristo, etc.

OTOITZ-GAIA
JESUSEN ALDARERATZEA;
TA BERAREN ALDAREKO
ETXE-GELAK ETA SOÑEKOA

A.
Jesusen aldaderatzea
1. Jesus bera berez, edo berak konsagrazioko itzak

erraten zituela, jarri zen lenbiziko aldian Ostegun santuz aldareko Sakramentu onetan. Jarri zen emen, naigaberik batere bage jarri zen emen, emen egoteko
ogi-ardoen azalak, soñekoak, aintzurak, iduriak, edo
akzidenteak bukatu artean; ta egondu ere zen, au an
gertatu arteko denbora guzian.
Ordu berean, bada, edo Jesusek bere lan andi au
egin izandu zuen denboran, eman izandu zien bere
Apostoluei, ta gañerako Apez guziei, lan andi berau
egiteko bear zuten esku guzia; ta ordu artatik beartua
gelditu zen, edo bere itza emanik gure Jesus maitagarria, berak bere konsagrazioan esan zituen itz berak

oriek erran orduko, egiñen zuela, Apostolu berak
orduan ekusi zutena; ta egiñen zuela orduan bezala.
Orregatik bada, ta zeren den, den bezalakoa, gure
Jesus maitagarria, Apezak konsagrazioko itzak erran
orduko, aldarean arkitzen da Jesus, ta an arkitzen da
sakramentatua, edo ogi-ardoen iduriz, aintzuraz, edo
akzidentez estalia: ta, emen sakramentatua arkitzen
den denbora berean arkitzen da bere Aita eternoaren
eskoietik bere zeruan.
Orra zein laster egiten duen gure Jesusek zerutik
aldarerañoko bere bide luze au, itz bi apezak erran
bitartean!– Berebat egiñen luke gure Jesus maitagarriak, urrutiago ta urrutiago arkitzen baliz ere, apez
berak bere itz biak erraten dituen denboran; utsik egiten ez duena da alabaña gure Jesus maitagarria, ta ez
len, ta ez orain egin dezakena; ta aldi artan ori ez egitea, dagiken bezala, utsegitea lizake; ta utsegite guztiz arrigarria.
Ongi: ta egiten ote dezu zuk, nere anima, ori bera,
edo zuk dagikezuna, ta aldian aldiako zure itzak eskatzen dutena? Zenbat itz eman ote dituzu zuk, zu
bataiatu zinduzten ordutik egungo egunetaraño?–
Eman zenuen zuk ordutik itza (ezin uka dezakezu),
etziñala nastuko bein ere zu mundu arroaren egiteko

galdu edo galgarrietan; etzenuela egiñen zuk bein
ere, Satanas gaistoak eragin oi dituen gauza gaistoetatik bat ere; ta garaituko zenituela zuk zere aragiaren
naikunde makur-lizun guziak.
Orduko zere itz ori aski ez iritzirik bezala ordu
berean eman zenuen zuk, Jesusen eran beti zu bizitzeko itza; baita aldian aldiako gauz on guziak zuzen egiteko, ta zere neke guzien gurutzearekin birtutez birtute Jesusen ondoren ibiltzeko itz oso bat ere. Baña egin
izandu dezu beti zuk, zure itz on oriek dioten guziguzia?– Ez noski, ta laurdenetan ere; ta orregatik arkitzen zara zu gaur, gaur zuk dituzun adiña bekaturekin;
ta, bear zenituken birtuteetatik batere bage.
Begira nora zoazen zu, gaurgero zu orrela bazabiltza. Ez da ori, ez, gaur zuri gure Jesusek erakusten
dizun lana ta egitekoa. Egizu bada zuk zere egiteko
au; ta egizu beti, gure Jesus maitagarriak bezala, edo
lenbaitlen, ta alik zuzenen-zuzenena: zaduzkan gero
zu berekin beti bere zeruan gure Jesus maitagarriak.
2. Nola egiten ote du Jesusek, apaizaren itzak
aditu orduko, aldareko bere Sakramentuan arkitze au?
Batere begiratu bage nor den, edo nolakoa den,
konsagrazioko itzak erraten dituen apeza. Batere
begiratu bage zer dadukan bere gogoan apezak, bere

Meza ematen duen denboran; edo zertako den apaiz
beraren Meza ematea. Batere begiratu bage, nolakoak diran apezak aldarera daramatzien soñekoak, edo
nolakoa den aldare bera, edo Mez-eman-tokia.– Naiz
ona dela, bada, ta naiz galdu-galgarri zikiña, Mez
ematen dagoen apeza, an arkitzen da gure Jesus maitagarria, apez beraren eskuetan apaizak eskuetan
duen ore edo osti gañean, edo kalizari begira dagoela, konsagrazioko itzak erran orduko.
Eman dezala apezak bere Meza, bere Jaunari atsegin egin naiez, edo eman dezala bere gogo gaistoren
bati atsegin egiteagatik, ez du Jesusek orretara begiratzen, aldarera etortzeko; begiratzen dio orretarako
emanik dadukan bere itzari; ta apaizaren konsagrazioko itzekin batean, an da kalizan, ta an orean edo
ostian gure Jesus maitagarria.
Berebat gertatzen zaio gañerakoan gure Jesus
maitagarriari; bada, naiz zarra dela apeza, ta naiz gaztea; naiz ederra dela, ta naiz itsusia; naiz zuzena naiz
elbarri, erdi-eri bat dela, naiz indartsu sendorra, ez du
orretara batere begiratzen gure Jesus maitagarriak.–
Nolakoa, nai dela, bada, Mez-ematen dagoen apeza,
Jesus beraren izena, eskua, ta lekua daduzka, ta Jesus
beraren izenean erraten ditu konsagrazioko bere

itzak; eta oriek erran orduko, egiñik gelditzen da orren
itzak diotena; ta an dago bertan Jesus Aldareko bere
Sakramentuan.
3. Eta gauz orietara begiratzen ez duen Jesus maitagarriak, anitz begiratuko duela deritzazu gañerako
gauzetara; edo begiratuko duela, deritzazu Mez emateko den aldarera, ekusteko garbia dagoen edo zikiña;
gauz-oial eder-meez, edo zar zatar-zikinskotez estalia
dagoen aldarea, berari dagokan eran ezpadago, ara
ez etortzeko?– Nolanai egon dedilla Mezako maia, edo
aldarea, an arkitzen da Jesus maitagarria apaizaren
konsagrazioko itzekin batean.
Eta orra guk ere, geren eran egin bear genuken
gauza, edo egitekoa; baña egiteko, edo gauza, askotan, ta askotan guk egiten ez deguna.
Ez da zure gurasoa, edo zure aita, edo ama, zuk
nai bezalakoa; moldakaitz mintzatzen zaitzu, zerbait
zuri manatzen dizunean, ta nagitzen zara zu aren
erranak egiteko.– Nai zenuke zuk legizkeen zure senide zarragoak, zuri zere etxekoak eragiten dizkitzuten
gauzak; eta zu, zere senide beren itz bat aditu orduko, mindurik gelditzen zara orietara; ta, erraten dizkitzuten gauzak egin bearrean, erriertan, ta furrustadaka.– Ozpin tanta batekin igortzi orduko zuri zere kon-

fesariak, edo predikatzalleak zere animako zauriak
edo aztura gaistoak, edo zere onerako zuri oriek, edo
besteren batzuek itz ez-leun bi erraten badizkitzute,
erretzen zaitzu zere biotz barren guzia, ta gelditzen
zara zu, oinpean erdi lertu duten suge txar bat bezala; gelditzen zara zu ongi sutua, zaran guzia, ta izurriz
ta bendekuz betea.
Orra zuk askotan ta askotan egin oi dezuna. Eta
orra Jesus maitagarriak gaur erakusten digunaren
bidetik urrun dabillenen egitekoa! Etzenuke zuk, ez,
era orretako gauzarik egiñen bein ere, baldin zuk
begiratzen bazenu, lendabizitik zuk, edo zere bataiotik zere Jaungoiko ongilleari emanikako zere itzetara.–
Etzenuke zuk egiñen, ez, era orretako txarkeririk, zu
ongi oartzera beartua zaudela zu, (zauden bezela)
kristio edo kristautasunagatik zuzen, ta fite edo laster
egitera, zure Jaungoikoak aldi orietan, ta era orretako
beste edozeinetan zugandik nai duena; ta beartua
zaudela zu, ori egiteta eme-emeki, ta asaldatu bage;
ta beartua zaudela ori zuk egitera, naiz datorkizula
zere gauz orren eginbidea guraso moldakaitzetatik,
aurride, senide, edo askazi mukerretatik, auzoko gaistoetatik, edo edozein beste saiets, edo alde on edo
gaistotatik.

Etzenuke zuk egiñen, ez, era orretako gauzetatik
batere, begiratzen bazenio zuk gure Jesusen, orain
ekusi dugun zerutik aldarera etortze zuzen bereberealakoari.
Baña ez dezu zuk egiten, ez askotan beintzat, irur
begir-era orietatik bat ere; ta zer da gero zuk egiten
dezuna?
Zeer? Zerurako anitz eta anitz zere irabazi galtzea: zere anima gaisoa oben-kulpen loi zikiñez galdurik uztea; zuretzat zure Jaungoikoak zedukan anitz
laguntza galtzea; zuk onetsi bear zenituken zere itxekoekin, zere zarragoekin, ta zurekin jarduki oi dutenetatik zenbaitekin edo beintzat batzuekin zu gaizki gelditzea. Ez da ori, ez, gure Jesusek bere-berealako bere
aldareratzeakin erakasten dizun bigarren gauza.
4. Jesusek era onetako bere aldareratzearekin egiten duen beste gauza da, aldareratzea bear den denbora guzian, asaldatu gabe ta ixil-ixillik an egoteko.
Bein Sakramentura ezkero ez da, ez, Jesus maitagarria andik ateratzen, ustelduak edo galduak gelditu
artean, an bera estaltzen duten ogi-ardoen soñekoak,
aintzura-iduriak, edo akzidenteak.
Eta soñeko oriek eun urtez, edo geiagoz irautera
(iraun duten bezala Alkalan, Jesusen konpañiako eli-

zan gordeak dauden forma txiki konsagratu batzuenak), oriez gorderik an egoin da Jesus denbora orretan
guzian, ta oriek irauten duteño: ta egoin da, itzik atera
bage; ta ara zenean bezain guganako amore andiarekin.– Egoeraren ederra! ta orrek guri erakusten diguna!
Zer ote da Jesusek bere Sakramentuko egoera
orrekin guri erakusten digun au?– Gu gauden tokian,
eman diguten lanean, edo geren egitekoan dakargun
bizitzan, ta beste edozein geren gauzetan, asaldu
bage, ta naigaberik artzen ez dugula, guk irautea gure
Jaunak guri, edo Jaun-ordekoak besterik eragin artean.
Aisa, ta erraz orretarako gara guk ezagutu ezkero,
ori dela aldi artan gure Jaungoikoak gugandik nai
duena.– Eta ezaguturik bizi zaitezke, bai, ori dela zure
Jaungoikak nai duena, zuri eginkizunen bat datorkizunean, ori zuri etorriagatik, zure gurasoen, edo zu
beren eskupean zaduzkatenen aisolakabetik datorrela
dirudiela; bada orien utsetatik ere zure ona nai du
atera zure Jaungoiko maitagarriak.
A nik an egin izandu banu era orretako aldi orietan! Izain ez nituen nik, ez, izandu ditudan adiña nere
barreneko erretze ta kezka; ta egiñen nituen nik irabazi andiak; eta gaur beartua bezala nedukan nik nere

Jaungoikoa, urrengo aldietan laguntza obeak eta
obeak niri emateko.– Au nik oraindañokoan egin
bageaz ongi damuturik, artzen dut orain, gaurgero
beti-beti nik au egiteko asmoa.– Indazu zuk nere Jesus
maitagarria, zere aldarerako etorrera ederrarekin erakusten didazun guzi au, bear den eran, ta guztiz zuzen
egiteko, zere laguntza, ta guzia. Bai arren, bai!

B.
Jesusek aldareratzen denetan
izan oi dituen etxeak,
etxeen apaintzak eta gelak
1. Baditu Jesusek, bai, mundu onetako laur zatietan; baita mundu beraren zati bakoitzeko anitz eta
anitz erritan ere bere etxeak, edo bere elizak; eta bere
eliz, edo etxe orietara dator Jesus maitagarria, bere
Sakramentura datorren aldi guzietan.
Baña nola egon oi dira, gure Jesus orrara datorreneko, ta Jesus or arkitzen den denboran, beraren etxe
ta eliz oriek?– Erri andietako zenbait obekiseago
maneatuak, edo apainduak; baña oriek ere ez bear
bezala, ta Jesus maitagarriari dagokan eran. Ez lirake,

Jesusi dagokan eran beraren etxe-eliz oriek apaintzeko diña, edo aski, mundu guzian arkitzen diran urrezillarrak, itsaso guzietako perlak, lurpeko ta mendietako diamante, topazio, ta gañerako arri eder guziak; ez
eta bazter guzietako loreak, eta zeru bereko izar argigilleak ere; naiz letozela izar oriek beren eguzkiarekin,
eta lurreko loreak, eta beste gauza guziak, oraindañoko guzian izandu dutena baño, milletan ta milletan
edertasun andiagoarekin: Jesus da alabaña errege
guzien Erregea; zeruan, ta lurrean arkitzen diran
gauza guzien Jauna ta Jabea; ta gure Jaungoiko-gizon
andi-maitagarria; ta ezer-ez bat bezala da, ErregeJaungoiko-gizon andi oni dagokanaren aldean, zerulurrak, eta itsasoko bazterrak eman dezakeen guziguzia ere.
Ongi: ta onenbat gauza, ta era onetako gauzak
ezer-ez bat bezala badira Jesus maitagarriaren etxeari, jauregiari, edo elizari dagokanaren aldean, orain
gure denboretan ezartzen zaizkan gauzak, naiz dela
mundu guzian den elizarik onenean ere, zer gauzak
izain dira; edo zer izan diteke gure Jaungoiko-gizon
Jesus maitearentzat elizarik onena, ta ongien-ongien
apaindua ere? Eta zer izain dira gañerako eliza txiki,
moldakaitz gaizki apainduak, edo apaindu bageak?

2. Munduko elizarik geienak erri txar-txikietan
arkitzen diran elizak dira, ta errien beren eran egon oi
dira elizak berak ere. Nola egoin dira bada oriek
guziak gure Jesus-Jaun on andiarendako, erririk andienetako eliz eder-galantak ezpaude, Jaun on maitagarri
gure Jesusi dagozkan eran?
Zoaz, nai badezu, zu zerori zenbait erri txikitara,
ta an zuk zere begiz ekusiko dezu. Zoaz, bada, ta sar
zaitez an, erri txar bakoitzeko eliza txikian, ta begira
zazu bazter guzietara.– Lurretik asten badezu zuk zere
lan au, edo ango zere begiratzea, emen ekusiko dezu
obi txar itsusi moldakaitz bat, an ta emen lur ez-berdiña, edo aldapaz, ta mendiz egiña dirudiena; emen ta
an ekusiko dituzu zuk illen ezurrak. Bazterren batean,
edo elizaren erdian ekusiko dituzu alki txar baldanak,
eta oialtzar beltz erdi urratuak, eta autsez, argizagiz,
ta lurrez diranak beteak; eta ekusiko dituzu an gauzarik geienak, beren tokitik edo lekutik atereak; eta
guziak ekusiko dituzu, bear ez bezalakoak, edo bear
ez den lekuan utziak.
Lurretik gero zuk zere begiak jasotzean, ekusiko
dituzu elizako paretak gaizki egiñak, leundu bageak,
beltztuak, eta, beren tellatatik sartzen zaien urarekin,