Zenbait otoitz-gai-III - 10

Badatorkio, bai, Jesusen Animari, Jaungoikotasunaren aldetik ere bere edertasuna; ta bere graziaren
aldetik datorkiona baño, milletan ta milletan obeki

datorkiona da alde onetatik datorkiona; bada, dakizun
bezala, grazirik andiena ere ezer-ez bat bezala da
Jaungoikotasunaren aldean, ta Jesusen Animak berekin du, zeruko graziarena bezala, Jaungoikotasun
beraren bizitza, argia, ta Santidadea, edo Santutasuna; Jesus onarena da alabaña bere Anima, ta bere
gizatasuna ezezik, Jaungoikotasuna ere: ta, graziari
baño len dagoka Jaungoikotasunari Jesusen Animaren
bizitza, Santutasuna, ta ederrera.
Ongi: ta ezin-adirazi-alakoa baldin bada (den
bezala) bere graziak Jesusen Animari ematen dion
edertasuna, nolakoa ta norañokoa ote da Jesusen
Anima berari bere Jaungoikotasunetik datorkiona?
Gogoz asm-ala ere baño agitz eta agitz andiagoa.
Ekusten dezu? Bada bere edertasun orrekin guziguziarekin datorkizu zuri zere Jesusen Anima aldareko
bere Sakramentura, ta gero Komunionean zere barrenera. Eta or datorkizu, zure animaren ontziak dauden
eran, ar dezakeen grazi guziak zuri eman naiez, emateko gero zuri bere zeruan, zure orduko graziari, ta
irabazi guziei dagozten edertasuna ta glori guzia.
Au ote zenekien zuk, ongi beintzat, oraindañokoan? Au guzia zuk, orain dakizun bezain garbiro jakitera, etzen erraz ez komuniatu zaran bezain bakan, ta

otz zu komuniatzeal Etzen erraz, ez, egiten diozkatzun
bezain ekuste gutxi zere Jesusi aldareko bere Sakramentuan zuk egitea! ta etzen erraz, ez, ekarri dezun
baño geiago zere gogora zuk Jesusen edertasuna ez
ekartzea! Gaurgero badere bazenegitza zuk, oraingo
zure jakierak adiratzen dizkitzun gauzak!

B.
Jesusen animaren adimentua,
ta ezaguera
Ogi-ardo-iduriz estalia egonagatik emen aldareko
bere Sakramentuan, ekusten du Jesusen Animak bere
barrengo begiz ta adimentuz, beinik bein gure Jaungoiko onaren izate guzia, Jaungoiko beraren edertasuna ta Jaungoikoaren izate-eder, gauza guzien ispillua;
ta ekusten ditu gero, edo bidenabar ispillu ezin-garbiederrago onetan ekusi ditezkeen beste gauza guziak
ere; ta ekusten ditu, aingeru ta kerubin guziak ekusten dituzten baño agitz eta agitz garbiroago ta ederkiago, ta ekusi ditezken ederkiena: ekusten ditu alabaña Jaungoiko-semearen Animari dagokan eran; ta

ez dagoka ekuste laburragorik, ez eta ez argiagorik
ere, Jaungoiko-gizon baten Animari.
Emen ni orain ongi bizitzera, ta egiten baditut nik
emen, Jesusek niri bere aldaretik eragin nai dizkidan
gauzak; eta gauz oriek nik emen egiten baditut gure
Jesusek nai bezala, ekusiko du egunen batean nere
animak ere gure Jaunaren izatea ta edertasun bera; ta
ekusiko du bidenabar edertasun beraren ispilluan niri
dagokidana.– Zein poz, eta zein atsegin andiarekin!–
Ez da lurrean gaur arkitzen, ez eta arkituko ere, ori
bear den eran, adirazi dezakenik.
Ongi: ta orrenbat poz atsegin, ta, poz-atsegin ori
dakarren ekuste ederragatik (Jesusen amorez ezpaliz
ere), ez dut nik egin-uste, orain nigandik Jesusek nai
duen zer edo zer edo, orain nere ongi naiez, aldaretik
Jesus niri erakusten dagokidana?
Baditu bada, Jesusen Animaren adimentuak, jaungoikozko edo Jaungoikoaren ispillu eder onetako ekustetik ikasiak, zeruan, lurrean, itsasoan, ta bazter
guzietan arkitzen diran gauzen ezaguntzak edo
berriak; ta berri, bestek ez bezalakoak: bada, Jesusen
Animak duen berriaren edo jakindearen aldean, ezerez bat bezala da Adanen, Salomonen ta aingeru
guzien jakindea, ta gauzen ezaguera edo berria.

Ezaguera onekin, ta bere gauzen berri ta jakiunde
guziarekin dator Jesus aldareko bere Sakramentura;
ta onara dator gure Maisu izatera; gu, gerok nai badugu, gogargi ederrez betetzera; guri, guk egin bear
ditugun, ta utzi bear diran gauzak bereistera; ta beraganako, edo bera ziñez, garbiro, ta bear den eran maitatzeko bidea guri guzioi erakustera.
Etorreraren eder-ongillea ta ondasunduna, Jesusen era onetako etorrera! Baña etorrera, nik beintzat,
bear zen eran ez artua; bada galdu izandu ditut nik,
ori ongi artzetik etorri oi diran anitz ondasun, anitz
ontarte, ta gure Jaunaren anitz laguntza ta grazi. Eta
galdu izandu ditut nik oriek, aisolakabean bezala; ta
olloak atzaparka agertzen duen urreaz baño kaso
geiago nik oriez egiten ez nuela! Ez da ala? Errazu
ezperen: zenbat argi, ta zenbat ondasun, atera dezu
zuk oraindañoko zere komunione guzietatik?
Aski zen, zuk egin dituzun oraindañoko zere komunioneetatik bat zuk ongi egitea, bekaturako bide
guziak zuri begitan arrerazteko; ta, egin dituzun
guzien buruan, bekatuaren bide galgarri beretara zara
zu bein ta berriz, ta geiagotan ere.
Aski zen komunione ongi edo zuzen egin bat, Jesusen amorez zure biotza urturik uzteko; ta, egin ditu-

zun guziak egin ondoan, arkitzen zara noski zu, lenbizian bezain otz eta gogor, ta galdu.
Zer burua zurea! ta zein guti nekatzen zaran zu,
gure Jesusek aldareko bere Sakramentutik eman nai
dizkitzun ondasunak ekusten, billatzen, ta ateratzen!
Ekusten ditu Jesusek, emen aldareko bere Sakramentuan gorderik egonagatik, len gertaturikako
gauza guziak; ekusten ditu orain gertatzen ta egiten
diranak; eta etzaio gordetzen, ez, etorkizunetatik bat
ere.
Mundura datozen guziei kontuak artzeko dago
gure Jesus maitagarria; ta artaratzen den aldian,
orduan, ta puntuan agertzeko dago Jesus nori bere
asmoak, bere gogoetak, eta lan onak, eta gaisto
guziak; eta agertzeko, agertuko dituen gauzetatik
bakoitza bere asiera, barren, gain-azpi, ta saiets
guziekin.– Etzaio gordetzen, ez, Jesus ekusleari gure
begiratzerik; etzaio gordetzen, ez, gure itzik ariñena;
ez eta gure azkazal baten ibillerarik ere.– Gogoan ditu,
bai, gure Jesus maitagarriak, gure biotzean gorderik
gelditzen diran naikunde guziak; baita oroitzapen ta
gogorazio arin-laburrenak ere.– Eta, guzia baño geiago dena, badaki gure Jesus ekusle maitagarriak, zergatik, zertarako, ta zerk edo nork eragiñak diran guk

egiten edo geren gogoan gordetzen ditugun gauz
andi, ta txiki guziak.
Dena den bezala, bada, ekusten du Jesusek gure
gauza bakoitza; ta ekusten du guzia bere adimentuko
begiz, aldareko bere Sakramentuan gorderik egonagatik.
A nik au jakin izandu banu, elizan ni, adiñetan
sartu ezkero, sartzen asi nintzanetik! Etziran izain, ez,
izandu diran erakoak, elizako nere sartu-atereak eta
egoerak! Ez nintzan, ez, elizan sartuko ni, ez nintzan
ni ez, elizatik aterako, sartu ta atera oi nintzan eran,
edo bazter guziak begiz garbitzen edo zikintzen nituela! Ez nintzan ni, ez, elizatik aterako, atera oi nintzan
bezala laster, ta utsez betea! Elizan egoin nintzan ni,
an nengoenean, poz-atsegin andiarekin. Elizan egoin
nintzan ni, buru-begiak, edo nere biotza aldareko
Sakramentutik kentzen ez nuela. An egoin nintzan ni,
graziz, gogargiz, ta zeruko doaiez nere anima betetzen ta betetzen; ta an egoin nintzan ni, an niri begira
zegokidan Jesusen beldur andiarekin!
Baña, edo ez nekien nik begira zegokidala niri
nere Jesus aldareko Sakramentutik, edo ez nintzan ni
artara oartzen; ta egondu naz ni nere Jesusen begietan, egondu nazan eran; ta galdu dut nik au guzia!–

Berriz egiñen ote dut nik era onetako galtzerik? Egiñen ote dut nik berriz, oraindañoko sartu atera, ta elizako egoera galgarrietatik bat ere?– Ez baldinbere!
Bada era orretako edozein gauza nik egitera, etzaio
gordeko, ez, Jesusen Animari; ez eta Aita eternoari
ere; ta galdu nintzake ni sekulako!

C.
Jesusen animaren Aldareko naia,
edo borondatea
Jesusen Animaren aldareko ekusteak ez dira, ez,
ekuste agorrak; naikunde on-eder ezin-andiagoak
dakazten ekusteak dira.
Ekusten duenean Jesusen Animak bere Aitaren
bazterrik bageko ontasun maitagarria, ta gure Jaungoiko maitagarriak guri nai diguna, asten da Jaungoiko bera maitatzen berak dituen indar guziekin, ta alik
zinkiena: ta denbora berean maitatzen gaitu gu ere;
ta maitatzen gaitu ezin geiagoraño.
Ez ditu kentzen bein ere Jesusen Anima berak bere
begiak gure Jaun eder-altsu-andiagandik; eta ez du

uzten bein ere; ez-eta laburtzen ere Jaunari dion, ta
guganako bere maitatze bazterrik bageko au.
Ekusten bazenu zuk gure Jesusen Animaren borondatea edo naimendua, ta gure Jesusen biotza, sutan
dagoen karobi berotu edo galtzintegi bati begira zaudela, iduriko litzakezu; ta arriturik geldituko ziñake,
nola Jesusen amore andi onen suak erretzen, ta auts
egiten ez dituen elizako aldare, tellatu, ta bazter
guziak: ain andia da, or zuri gordetzen zaitzun Jesusen
guganako amorearen sua.
Ongi: ta ala ere ni, arkitzen nazan bezain otza ta
galdua? Eta ni, ogi-zatitxo baten ondoan arkitzen
banintz bezala nago, orreinbat amoriozko suren, ta
aldareko Sakramentuaren bazterrean arkitzen nazanean ere; baita, niri nere komunionean nere barreneraño orrenbat Jesusen su, ta amoriozko gar sartuagatik ere?
Arrizkoa bide da nere biotza; edo arria baño ere
askotan gogorragoa; bada arriak berak, eta gauzarik
gogorrenak ere beratu oi ditu, urtu oi ditu, ta auts egin
oi ditu suak, zerbait au anditu ezkero; eta, Jesusen
amoriozko su, orren andi orrek ez ditu berotzen nere
barren-biotzak?– Ekusten dezu zuk orain, nere anima,
zere egoera? Ekusten dezu zein txar-errebes-galdua?

Onenbat amoriozko surekin batean, baditu Jesusen Animak guk asm-al adiñ atsegin, ta anitz eta anitz
geiago ere; baditu alabaña bere Jaunaren ekuste ederrari (ta Jesusen Animak duen bezalako ekusteari)
dagozkan poz-atsegin guziak: eta zeruan arkitzen
diran guzi-guziak baño, Jesusen bakarrik agitz geiago,
ta agitz obeki ekusten du gure Jaunaren izatea ta
edertasuna; ta orregatik, zeruko guzien poz-atsegiñak
batetara bilduagatik, Jesusen Animarena baño agitz
eta agitz laburragoak lirake.
Zertara ote dator gure Jesus maitagarria aldareko
bere Sakramentura, onenbat amore dakarrela, ta pozatsegin onen andiekin?– Bere poz-amore-atsegin
beretatik, gure biotzak artu dezakeen guzia guri ematera.
Zergatik ori orrela?– Zeren maite gaituen guztiz
gu, ta guri ongi naiez.
Sinisten dezu? Ezin uka diteken gauza da, orain
zuk aditzen dezuna. Eta alere arkitzen zara zu, zauden
eran; ta zauden bezain alfer ta nagi komuniatzeko?
Eta, komuniatzen zaranetan ere, komuniatzen zara,
au zuk siñisten ezpazenu bezala, ta ara zoaz zu, zere
komuniora zoazenean, ontzirik bage, edo zere biotza
lurreko gogoz asmo ariñez, irabazi txar-galduz, ta loi-

keriz betea dadukazula?– Galdu dezu zuk zere burua,
edo zer egiten dezu, orren aisa galtzen dituzunean
zuk era onetako irabaziak? Era orretan bizi uste dezu
zuk, datozen denboretan? Bide ona daramazu, bai,
beti ta beti galdurik zu bizitzeko!

Vidimus gloriam ejus,
gloriam quasi Unigeniti á Patre.
Joan. 1. 14.
Ogi-zatitxoa, edo ardo-tanta dirudien gauza bat
ekusten dute gure begiak, aldareko Sakramentura
begiratzen duten aldietan: baña iduri, edo aintzura
orren barrenean, or arkitzen da san Juan Ebanjelariak,
zeruko argiarekin ta animaren begiz ekusi zuen gauza
guzia.
Zer gauz ote da or Ebanjelari orrek ekusi izandu
zuen gauz ori?– Aita Eternoaren Seme-Jaungoikogizon Jesus maitagarria. Or dago, bai, or au, ark ekusi
izandu zuen eran, ta or dago au, bere Anima guzia
graziaz beterik dadukala; ta bere grazi andi onetatik,
eta Jaungoikotasun bazter bagekotik datorkion gloriarekin, or arkitzen da Jesusen Anima bera ezin ederra-

goa, ezin ekustekoagoa, eta ezin liluragarriagoa; or
arkitzen da alabaña, Jaungoiko-gizon, Aita eternoaren
Seme bakarrari dagokan ekuskari, edertasun, ta glori
guziarekin.
Zergatik zaude or orrela, gure Jesus maitagarria?
Zergatik estaltzen dituzu zuk or, aldareko zere Sagramentuan, zure Jaungoikotasunak, eta zuk dezun zere
grazi guziak zure Animari ematen dioten edertasun
orren ekustekoa? Zergatik zaude zu or, ogi zatitxo bat
baizik ez dirudizula, ta nor zaran ere adirazten ta
agertzen ez dezula?
Zergatik egoin da? Guri ongi naiez! Gu ez izutzeagatik! Gure biotzetaraño sartu naiez! Gu geren komunionetan, ta egiten diozkagun ekustaldi onetan graziaz beterik utzi naiez! Bere denboran gero gu gloriaz
zeru berean betetzeko; ta eternidade guzian atseginkontentuz beterik berekin idukitzeko.

In quo (Christo Jesu) sunt omnes
thesaurri sapientiae, et scientiae absconditi.
Coloss. 2. 3.

Aita eternoaren bazterrik bageko jakindea da
Jaungoiko-gizon Jesus maitagarria. Jakiunde onaren
emallea da Jaungoiko-Seme gure Jesus jakinsua; ta
eman izandu zion bere Animari, Anima onek artu ala,
ta nai zuena.
Jesusen Animaren jakiña! ta, nai-ta-ez, zuk ekusten dezuna! Zure adimentuko begien ekusleak! Ezer
guti da, zeruko guziak eta lurrekoak ekusten dutena,
zure adimentuko begi ederrak ekusten dutenaren
aldean!
Ekusten dute, bai, zure begi ekusle eder oriek,
beste guzien begiak ez bezala, ta berak baizik, ezin
dezakeen eran, gure Jaungoikoaren izate bazterrik
bagekoa, ta zeruaren erpiñetik lurraren biotzeraño
arkitzen den guzi-guzia; ta etzaie gordetzen, ez, nik
egiten edo asmatzen ditudan gauzetatik bat.
Bai beraz, gure Jesus maitagarria? Ta ekusten
naute ni ere zure begi ekusle ederrak aldareko zure
Sakramentutik? Eta ekusten dituzte nere gauza txar
txiki guziak ere?– Atsegin dut, bada; ta agitz alere;
bada izanik zu nere ekusle eder on ori, zaran bezain
on-urrikaltia, badut uste urrikalduko zakizkidala, ekusi
ezkero zuk nere bearra, utsa, ta gabea.– Bearrean
daude, bai, nere Jesus maitagarria, ta utsez beteak,

dakusazun bezala nere begiak, nere bearriak, nere
esku-oñak, nere miia, ta nere biotza. Zure laguntza
bear dute, zure esku indartsua bear dute ta zure grazia, lenagoko beren uts guziak utzi, ta garbiro, zuzen,
beren bearrak eta lanak egiteko.
Nere biotz, begi-bearri, ta esku-oñen lan au egin
ezkero, egiten dut nik, zuk zerrorek nai dezuna, ta nik
egin bearra. Begira zadazu zuk, amorez beterikako
zere begiekin, nik diodan au bertan ekusteko; ta,
ekusi ezkero zuk nere premia, indazu aldian aldirako
nik bearko dudan zure laguntza ta grazia. Bai arren,
bai, Jaungoiko maitagarria, bai!

Aser pinguis panis ejus,
et praebebit delicias regibus.
Genes. 49. 20.
Ogiaren iduria baizik ez dezu zuk ekusten or aldareko Sakramentuan, nere anima; baña, iduria baño
izate obea duen ogia da, or zure aurpegiko begiak
ekusten ez duten ogia. Ori da, bai, izan diteken ogirik
onena, ogirik indartsuena, ogirik gozoena; ta ori da
atsegin-kontentuz bere jalea bete dezaken ogia; da

alabaña Aser aberats edo Jesus maite bere amorearen
ondasun ta asegin guziekin, bere Sakramentu orretan
jañari egiñik datorkiguna.
Baña norentzat ote dira Jesusen komunioneko
poz-atsegin andi oriek?– Regibus: erregeendako.
Zer errege ote dira komunioneko errege oriek?–
Bekatuera guzietatik urrun dabiltzan animak: Jaungoikoaren grazian arkitzen diran animak; beren naikunde
txarrak eta pasione sutuak, edo asaldatuak eskuratzen dituzten animak; elkar ongi artzen duten animak:
beren gauzak zuzen egiten dituzten animak; eta birtutez birtute dabiltzan animak.
Anima oriek dira, komunioneko indarrak eta pozatsegin andiak izan oi dituzten erregeak. Eta errege
orien artean arkituko zara zu ere ezer-ez bat zu
mandu onetan izanagatik, zu era orretan emen bizitzera, ta era orretako bizitzarekin, komuniatu bear
dezun aldietarako, zere anima zuk prestatzera.
Ala prestatu ote dezu zuk zere anima, oraindañoko zere komunione aldietarako?– Ez?– Orregatik arkitzen ziñan zu zere komunioneetan, arkitzen ziñan
bezain otz eta barraiatua. Orregatik gelditzen ziñan
zu, komuniatu ondoan, len ziñana, edo lurrera zu ta
lurreko zere gauzetara, len adiña makurtua.

Zuzendu nai badezu zuk zere burua, ta artu nai
badituzu zuk komunione onetako atsegin-ondasunak,
astiz ta ongi ikasi bearko dituze bere aldarean zugandik Jesusek nai dituen gauza guziak; eta komunione
onetan artzeko zuk, Jesusek orduan eman nai dizkitzun atsegin ta ondasun guziak, prestatu bearko dezu
zuk, bear bezala, zere biotza; ta artarako, asi zaitez
bertatik ongi gure bitzen zere biotz txar bera, damuz
ta urrikiz beterik erraten dezula. Nere Jesukristo, etc.

OTOITZ-GAIA
JESUSEN SEMETASUNA;
SEMETASUNARI DITXEZKON GAUZAK,
ETA ALDARERA JESUSEK DAKARTZIEN
BERE IRABAZI GUZIAK
Andiak dira, ederrak dira, ta agitz maitagarriak
dira, oraindañokoan guk aldareko Sakramentuan
ekusi ditugun gauza guziak; baña gauz andiagoak
dira, gauz ederragoak dira, ta gauz agitz maitagarriagoak dira, aldi onetan guk ekusi uste ditugun, ta orain
ekustera goazen gauzak: eta orregatik ez izatera, ez
lirake diran diñakoak, len guk ekusi ditugun gauzak.
Len ekusi ditugun gauzak berak obeki ekusteko
bada, ta ekusteko guk bidenabar, Jesusek aldarean
ematen dizkigun gañerako gauzak, orain ekusi bear
ditugu Jesusen Semetasuna, ta bere Semetasun onekin bat den beraren Jaungoikotasuna; ta Jaungoikotasun onekin bat diran Aitatasuna, ta Espiritu-Santutasuna; baita Jesus beraren irabazi guzi-guziak ere.

A.

Jesusen Semetasunaren,
ta Semetasun oni ditxezkon
Aldareko gauzen egoera
1. Aita eternoa egin ziteken gizon Semearen

lekuan, baita Espiritu Santua ere, Jaungoikoak ala nai
izatera: baña ez bata egin zen gizon, ta ez bestea;
gugatik gizon egin zena da Seme-Jaungoiko maitagarria.
Jaungoiko-Semeak, gizon egiñik gelditzeko, artu
izandu zituen gureen erako gorputz-animak: eta bere
gorputz onekin arkitzen da gure Jesus gerozko denboran, ta arkituko da eternidade guzi-guzian ere; ta arkitzen ezpaliz ere bazter guzietan, arkitzen den bezala,
gure Jaungoiko-Seme maitagarria, arkituko lizake,
beraren gorputz au arkitzen den toki guzietan.
Orregatik, bada, ore-piskara, edo Mezako ostira
datorrenean Jaungoiko-Seme-Jesus maitagarriaren
gorputz eder au, an bertan arkitzen da, bere gorputz
berarekin, bazter guziak betetzen dituen gure Jaungoiko maitagarriaren Semetasuna; ta an arkitzen da,
bestetan ez bezala; bada Jaungoiko-seme au berez,
bere zeruan baizik ezpalego ere, aldarerako lizake,
aldareratzen diranean Jaungoiko-Seme Jesus beraren

gorputza, ta oni ditxezkon Odola ta Anima; artuak
daduzka alabaña beregana Jaungoikoaren Semetasunak bere gorputz-odol-animak, kate mallak malla
baño agitz barrenago, ta agitz obeki; ta, beste batean
sarturik arkitzen den malla ezin dagoke, dakizun bezala, bera bakarrik, eta berekin dadukan beste malla
bage.
Baña ez dago bere gizatasun bakarrarekin, ez,
aldareko bere Sakramentuan gure Jesusen Semetasuna: an dago, Jesusen Semetasun guziarekin batean,
Jesus beraren Jaungoikotasun guzi-guzia ere; bada
Jesusen, edo Jaungoikoaren Semetasuna, ta Jaungoiko-Semearen Jaungoikotasuna ez dira, ez, gure gorputz-animak bezala bereis ditezkeen bi gauza; bakarbakar bat dira Jesusen bitasun oriek; eta tasun bata
dagoen tokian egon bearra da bestea; ta Jesusen
Semetasuna dagoen tokian dago, nai-ta-ez, Jesus
beraren Jaungoikotasuna ere.– Eta orra non arkitzen
den aldareko Sakramentuan, Jesusen gorputz-odol ta
gizatasuna guziarekin, Jaungoiko-Jesusen Semetasuna; baita Jaungoiko Sema Jesus guzi-guzia ere.
Arkitzen ote da zerbait geiago, aldareko Sakramentu andi onetan?– Arkitzen da, bai.

Zer ote?– Aita eternotasuna, ta Espiritutasuna;
bada tasun oriek biak, eta Jesusen Semetasuna, irurtasun izanagatik; eta tasun irur, elkarren artean ongi
bereziak; irurak bat dira Jaungoikotasunean, ta ez
dute irur Personatasunak Jaungoikotasun bat bera baizik; eta, ezin dagoke Jesusen Semetasuna bere Jaungoikotasunarekin aldareko bere Sakramentuan, an
arkitzen ez dirala Aitatasuna, ta Espiritutasuna; izanik
oriek, diran bezala, Jesusen Semetasuna bezain bat
Jesus beraren Jaungoikotasurekin.
Arkitzen dira bada Jesusen aldareko Sakramentuan Jaungoiko-gizon guziarekin batean Aita eternoa,
ta Espiritu Santua ere, edo arkitzen da Sakramentu
andi onetan, gure Jesus maitagarriaren gorputz, Odol,
ta gizatasunarekin batean, gure Jaungoikoaren battasuneko Irurtasuna, edo Jaungoikotasun bateko irur
Personatasun bereziak.
Aditzen dezu zenbat den au? Trebe zara zu, guziguzi au bokadu bakar batean zuk artzeko?
2. Zaude zerbaittxo, guti bat nik geiseago bokadu
onen gauzak, eta egoera agertu artean.
Or daude, bai lenago adirazi den bezala gure Jesusen gorputza, Jesusen odola, ta Jesus beraren anima;
ta or daude, len adirazi ditugun argi ta edertasun guzi-

guziarekin.– Or dago, bai, gure Jaungoiko-Semea; ta or
daude gure Jaungoiko-Semeak, gizon-egitean, beretu
zituen gorputz-odol-animak.
Gure Jaungoiko-Seme au da Jaungoikoaren itza, ta
jakiundea. Au da eternidade guzian Aita eternoagandik datorren, ta etorriko den, Jakindea; baña Aita eternoaren Jakiunde, Aita berarekin bat bera den Jaungoikoa.– Jaungoiko-Seme au da, gizon egiñik, emen gizartean ogeita amairur urtez bizitu zen gure Jaungoikoa; ta au bera da itz birekin, edo, nai zuen eran, illak
bizten zituen Jaungoiko-gizona.
Au bera da, eriak sendatzen zituen, sulezekoak
aienatzen zituen, gaistoak ontzen zituen, onak ondasunez betetzen zituen, ta nai zuen guzia egiten zuen
Jakiunde Jaungoikoa.– Eta au berau da, aldareko bere
Sakramentuan arkitzen den, ta gu komuniatzen garanetan, gure animan guk bear ditugun gauzak egin
ditzaken, ta egin naiez datorren jakiundea ta Jaungoikoa.
Bere Jakiunde Jaungoiko-Seme onekin batean arkitzen da emen aldareko Sakramentu berean Aita eternoa ere; ta arkitzen da emen au ere, guganako amore
ezin andiagorekin.

Len, guri ongi naiez, gizon egiñik eman izandu
zigun Aita eternoak, geren onerako, bere jakiunde uts,
Aita bera diñako Jaungoiko-Seme bakar maitagarria.–
Baña etzen ase, ez, Aita eternoaren amore bazterrik
bagekoa, bere Seme au guri bein ematearekin; ta
ematen digu bere Seme bera berriz, ta berriz ere, ta
egunoro, aldareko gure Sakramentuan; ta berebat
egiteko dago, gure mundu onen bukaera datorren
arte guzian.– Eta, guti balitz bezala, era onetako Seme
bat, gu bezalako artzalle txarrei bein ta berriz, ta
askotan ematea, Aita eterno bera ere bere Semearekin batean emen datorkigu geren barrenera, gu komuniatzen garan aldi guzietan guk, orduan gauden eran,
artu-al adiña on ta ondasun guri egitara.
Eta, nola Aita-Semeekin Jaungoiko bat bera den
Espiritu Santua, au ere arkitzen da aldareko gure
Sakramentuan, ta gugana dator, gu komuniatzen
garan aldi guzietan.
Izanik, bada, den diñakoa gure Jaungoikoa; baita
Jaungoiko beraren Irurtasun au ere, aldarean dago
guzia, dakusazun bezala; ta aldarean dago, ezer-ez
baten eran, ta ore-zati bat, edo ogi-apur bat baizik ez
dirudiela.

Baña, bear den eran komuniatzen den edozeiñek
laster aski, edo anitz luzatu bage, ezagutzen du, bai,
nor den bere barrenera datorkiona, ta zein egi zuzena
den, S. Juan Ebanjelariak diona, erraten digunean (ep.
1. c. 5. 7.) Irur dira zeruan dena, den bezala, adirazten
dutenak: Aita, Semea, ta Espiritu Santua; ta irurak bat
dira; ezagutzen du alabaña ongi komuniatzen denak
zenbat indar datorkion komuniatzen den aldietan,
gauza gaistoak eragotzi ta onak egiteko, guzia dezaken Aita eternoagandik; ezagutzen du zein andi-onak
diran Seme-Jakindearen komunione oneko erakuste
ederrak eta gogargiak; baita zein leun maitagarria
den ere, Espiritu Santuak berari an ematen dion
obetu-ta-obetu naia.
Zorioneko umeak, komuniatzen diran aldietan au
guzia ezagutzen dutenak; bada ezagun zaie ongi prestatuak komuniatzen dirala, ta atsegin andi bat egiten
diotela beren Jaungoikoari, beren barreneratzen duten
aldi orietan.
Etzait, ez, niri orrelakorik gertatu izandu; ta orregatik nabill ni, nere komunione guziak egin ta ere,
nabillen eran, ta onen nagi!– Artzen dut nik bein;
artzen dut nik berriz; eta artzen dut nik askotan ta
askotan ere, ta komuniatzen nazan guzietan, nere

Jaungoiko guzi-guzia; eta alere, bein ere deus bat artu
ezpanu bezain indar gutirekin arkitzen naz ni azkenean, nere etsaiak garaitzeko, nere asaldazio biziak
itotzeko, ta, egin bear ditudan nere gauz onak egiteko!– Zer eskaerak, egunen batean nere Jaungoikoak
niri egin bear dizkidanak, onenbat nere artzeren, ta
bere artzekoren alde!
Ez, ez, nere Jesus maitagarria, ez orrelakorik, ez!
Ori datorren baño len eman uste dizut nik zuri zor
dudan guzi-guzia. Ez dut nik orretarako besterik bear,
baizik bizitz on garbi bat artu, ta komuniatzen nazan
aldietan orien pagamentua nik zerorri eskatzea; bada
onegia zara zu, era orretako orduetan zuri eskatzen
zaitzuna zuk ukatzeko; ta badezu zuk niri emateko,
nere zor guziak eskatzen dutena diña ondasun, baita
anitz eta anitz geiago ere; ta nik ongi eskatzen dizudan guzia niri eman naiez zaude zu or aldareko zere
Sakramentuan.

B.
Jesusek guretako aldarera
dakartzien irabazi andiak

Ez dator nolanai, ez, bere aldarera, ta gero, gu
komuniatzen garanetan, gure baitara gure Jesus maitagarria; bere irabazi edo merezimentu ta ondasun
guzi-guziekin dator batera, ta bestera; ta guzi-guziak
dakartzi, andik eman naiez, urbiltzen zaizkan guziei,
oriek aldian arta ar-ala.
Anitz dira ta andiak, bai segurki, gure Jesusen irabaziak edo merezimentuak.
Anitz dira lenbiziko lekuan, bai, gure Jesus maitagarriaren irabaziak, edo merezimentuak; bada irabazten ta irabazten egondu zen gure Jesus maitagarria,
bere Anima gorputzera zekion puntutik, bere gorputza
gurutzean illik utzirik, linborako bidea artu arteko denbora guzian; bitarte orretan irabazten aritu zen alabaña gure Jesus maitagarria, bere irabaztetik instante
bat, ere gelditu bage.– Eta, anitz ezezik, andiak ere
dira gure Jesusen irabaziak; bada Jesusen irabazi
bakoitza, Jaungoiko-gizon baten irabazia da; ta orregatik da irabazi ezinobe-andiagoa.
Zenbatekoak izain dira bada Jesus onaren irabazi
guziak, edo merezimeutuak?– Ezin adirazi ditezkeen
diñakoak. Oriekgatik du gure Jesusek, eta izain ere du
eternidade edo sekula guzian, asm-al adiña baño
atsegin, kontentu, ta glori geiago ta geiago.

Aita eternoaren Seme bakar gure Jesus maitagarriak bere baitara artu orduko bere gizatasuna, ekusi
zuen bere Animaren begiz edo adimentuz etorkizuna,
edo gizon galduen alde Jesusek berak bere bizitzan
egin ta eraman bearra.– Ordu berean ekusi zuen gizon
guzien galduera. Ekusi zituen gizon guziak bein Adanen bekatuagatik ongi loituak; eta gero, berak eginikakoz guztiz beteak; eta beren bi bekatu era oriek
dakazten zorrakgatik zerutik erbestetuak; eta denbora berean ekusi zuen gizon berak, beren gauzak
zuzentzeko, edo beren zor oriek ateratzeko bear zuten
adiña indar etzutela.– Au ekustean, ekusi zituen orien
alde Jesusek berak irabaz zitzakeen grazi eder indartsua, laguntza guzia, ta pagamentua; baita nola oriek
guziak Jesusek irabazi ere; bada ekusi zuen, irabaz
zitzakela berak bere bizitza guzian artu zituen naigabe, kezka, neke, azot-ukaldi, ille tira, odol-isurtze,
esku-oñak iltzez urratze, ta gurutzeko bere eriotz arrigarriekin: ta laguntza ori ta grazia guretzat irabazteagatik, erran zion ordu berean Jesusek Aita eternoari,
artzen zituela bere gain neke oriek guziak; eta prest
zegoela geiago ta geiago ere, ark ala nai zuela, bere
gain artzeko: ta bere errate, ta ziñezko nai onekin irabazi zituen Jesus maitagarriak izandu diran, diran, ta

etortzeko dauden gizon guziak bear dituzten grazia ta
laguntza guziak; eta orain arteko denboran etorri diranak, eta etortzeko dauden guziak etorri ondoan, etortzen balira, oriek guziak baño geiago ta geiago, ta ezin
kont-al adiña gizon ta emakume, izain lukee oriek
guziak ere bearko lukeen grazia ta laguntza guzia. Ain
andia da Jesusen orduko irabazi ta merezimentua.
Ezagu dezazun zuk, nere anima, ordu artatik guk
bekatari guziok gure Jesus maitagarriari zor diogun
ontarte bazter bagekoa, ekusi bear dugu gaur, zer
eran izandu zen gure Jesusen ekuste izugarri ta ziñezko nai andi au.– Ekusi zituen, bada, aldi artan gure
Jesus maitagarriak munduko gizon guzi-guziak; eta
ekusi zituen, ez naspilla batean, edo nasteka ta illunbean bezala, baizik garbi-garbiro ta banaka, edo ekusi
zuen guzi-guzien artean edozein gizon, ura bera baizik
izandu ezpaliz bezala; ta guzien artean ekusi zinduen
zu ere: ta ekusi zinduen, besterik batere izandu ezpazen bezain ongi ta zuzen; ta ekusi zinduen zere ibillera, zere asmo, zere neke ta gauza guzi-guziekin.–
Ekusi zituen, bada, gure Jesus maitagarriak zure txarkeri guziak, eta txarkeri oriek dakazten zorrak. Ekusi
zituen zure bearrak, zure eror-bideak, eta zure makurerak; baita zuk, ortik atera, ta zuzen ibilzeko bearko

zenituen zeruko indarrak eta laguntza guziak ere; eta
laguntz indar oriek guziak, ta anitz eta anitz geiago
ere, irabazi zituen zuretzat gure Jesusek orduko bere
nai-on-zuzenarekin.
Baña etzuen Jesusek au guzia zuretzat irabazi,