Zenbait otoitz-gai-III - 07

Total number of words is 4088
Total number of unique words is 1376
38.5 of words are in the 2000 most common words
53.0 of words are in the 5000 most common words
60.3 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
aldian garbitzeko, konfesioko Sakramentuko graziaren ur ederra; au ari nik ematean, erraten niola: zentzugabea! anbat nekezko nere Pasioarekin prestatu
nizun nik zuri Bataio ederreko nere Sakramentua:
ango urarekin, ta nere graziarekin, kendu nizun nik
bekatu etorkiaren edo orijinalaren loi guzia; ta ona
non berriz ere ekusten zaitudan nik zu loiez ta bekatuz zikindua, ta sulezera-bearra!
Ea: idikizatzu zuk, orain badere, zere begiak, dio
Jesus maitagarriak; begira zazu zere ispillura, edo zere
barrenera: ta ekusi zazu nola zauden zu, ta zein ederra.– Sasiko basurdeak, eta mendiko artz otsoak ez
dira gaur arkitzen zu bezain izugarriak; ez.
Ekusten bazenu zuk nola dadukazun gaur are
anima, bertan illotza geldituko ziñake zu.– Zere lan
gaisto itsusiarekin aserre dadukazu zuk zere Jaungoiko maitagarria; ta zeren lan gaistoaz ongi damuturik,
ez eskatzera zuk zere Jaungoiko berari orren barkamentua ta bere grazia; ta ari zuk ori ez eskatzera,
berriz alakorik ez egiteko itz osoarekin, galdua zara zu

beti-betirako; eta eternidade guzian erretzen ta lertzen egon bearra zara zu.– Aditu dezu?
Bai nere Jesus maitea, bai! ta ni bezain gauza txar
bategatik zuk egiten dezunaz guztiz arriturik, adirazi
didazun guzi-guzia egin naiez nago!– Oraingo nere nai
au ere zuk zerorrek emanikakoa da, nere Jaungoiko
maitagarria!– Au bezala, indazu zuk onek eskatzen
duen guzia zuzen egiteko grazia. Bai arren, bai!

Haurietis aquas in gaudio de fontibus Salvatoris.
Isai. 12. 3.
Ur garbi-eder-onak dira, bataioan ta konfesioneko
iturrian arkitzen diran graziaren urak.
Gisa bereko urak eta edariak dira, gañerako
Sakramentuetakoak ere: ta guziak utzi dizkigu guri
Jesus maitagarriak, geren egarri guziak iltzeko.– Eta,
orra, erraten digu Isaias profetak, orra, zeren Salbatzalieak zuei utzirikako iturri ederrak. Edan zazue,
aldian aldikotik; eta edan dezakezue aldian edan-al
guzia, gaitzik egiñen dizuelako batere beldurrik
gabe.– Zenbat ere geiago edaten duten anima garbiak
iturri orietan, anbat atsedete ta atsegin andiagoekin

arkitzen dira berak; eta denbora batean arkitzen dira,
berriz ta berriz edatera itzuli naiak.– Edate oro arkitzen dira indar geiagorekin, zeruko beren bidean biziro ibiltzeko, ta beren Jaungoikoaren legeko gauzen
uztarria arin eramateko.
Zorionekoak ala dabiltzan animak, eta era orretako ibillerak eskatzen dituzten edate on guziak egiten
dituztenak; bada oriek, beren bidea bukatu ondoan,
sartuko dira Jesusen Jauregian, zeruko Palazioan, ta
eternidade guziko atsegin-kontentuan.
Orietatik izandu ote zara zu zere oraindañoko denboran? Maiz urbiltzen ote ziñan zu Jesusen iturri eder
on orietara? Maiz konfesa-komekatzen ote ziñan zu?
Anitz edaten ote zenuen zuk, aratzen ziñan aldioro?–
Andik ateratzean, gelditzen ote ziñan zu, berriz ta
berriz ere ara nai andiarekin? Ori da Jesusen iturri
garbi ederretatik atsegin andiarekin, ta anitz edatea;
ta ori gure Jesus maitagarriak gugandik nai lukena.
A! baña ez ori bera nik nai izandu, geienetan beintzat! Askotan ni, berandutik berandura baizik, ez iturriratzen! Edo bakan ni konfesatzen; ta orduan ere
oztasun andiarekin, ta egarririk edo nai andirik bage
komunioratzen ni; ta ez edaten nik, edo nik andik ez
ateratzen, atera nezaken ura ta grazia; ta, orregatik,

birtutez birtute nik ibilli bearrean, bekatuz bekatu, ta
oztasunez oztasun ibilli izandu!– Damuturik nago ni,
bai, (ta ongi alere) nere Jesus maitagarria, ta denbora
berean barkamentu eske, oraindañoko nere erakeriaz.– A! zuk niri barkatu ondoan indazu, arren, egarri
andiarekin gaurgero iturri orietara ni urbiltzeko grazia,
lenik zuk kentzen dizkidatzula lenagoko nere bekatu
guzien loiak.– Ori eskatzen dizut gaur nik, itzez ta biotzez orain erraten dudala: Nere Jesukristo, etc.

OTOITZ-GAIA
ZENBAT DEN JESUSEK ALDAREKO
SAKRAMENTUAN EMATEN DIGUNA;
NOLA EMATEN DIGUN; TA ZENBATETAN

A.
Anitz da Jesusek Aldareko
Sakramentuan ematen diguna
1. Zer ematen ote digu guri gure Jesus maitagarriak Aldarako bere Sakramentuan?– Ez da erraz nik
zuri au itzez adiraztea: ez eta, bestek zuri au, bear
den eran agertuagatik, ongi beintzat, zuk ezagutzea
ere.
Ezagutu dezazun zuk au, al dezun eran; ta dagizun
gero zuk gauz onen ezaguerak zuri eragin bear dizuna, adi zazu, itz bitan nik orain erantzun dezakedana.
Ematen dizu zuri gure Jesusek Aldareko bere
Sakramentuan, ta komunioneko bokaduan, gure Jaungoiko maitagarriak eman dezaken guzi-guzia. Aditzen
dezu? Itzaren otsa bai; baña ez noski anitz-anitz geiago.

Guri au nolerebait adirazi naiez, ematen digu Jaungoiko berak lege zarreko Barazkalera andi baten zerbait berri. Berri au ikasi ezkero, ikasiko, adituko, edo
ezagutuko dezu zuk nolerebait, niri orain aditu didazun erantzutea.
Asuero zeritzan Persiako Errege prestu-andi-aberats batek berezi zien barazkaltze baterako etoreguna bere Inperioko Zaldun, ta Prinzipe guziei, bere
eun ta ogeita zazpi probinzietako Nagusiei, edo
Gobernariei, ta soldaduen artean arkitzen ziran kargudun, ta indartsu guziei.– Oriekin batean deitu zituen
bere korteko andi ta txiki guziak; eta guzi-guziei egin
zien, zazpi egunez iraundu zuen barazkari andi, zegokan bezalako, ta ordurañoko denboran, ta geroztik
ere, parerik gabeko bat.
Barazkariaren erakoak izandu ziran, barazkaltokia,
ta barazkarirako maiak.– Barazkaltzean, nor bere
tokian arkitzen zen maian; ta an arkitzen zen Errege
bera ere bere Prinzipeen artean; ta arkitzen zen, norknai ekusi zezaken eran.
Orra, mundu guzia arritu zuen Asuero erregeren
barazkariak. Eta orra; alere, komunioko bokadu baten
itzala baizik ez den gauza, ta barazkaria. Ezin au zuk
siñetsi dezu?– Begira egiezu, bada, bein batari, ta

gero besteari, ta ekusiko dezu zein aisa siñisten dezun
zuk, orain zuk niri aditu didazun au: edo begira egiezu
zuk orretarako lenbiziko aldian, barazkari bata ta bestea ematen dituzten Erregeei. Ekusi zazu gero, zer nai
ote duten, edo zertarako ematen dituzten Errege oriek
beren barazkariak. Ekusi zazu, oriek biak ekusi ondoan, nori ematen diezten Errege oriek batean barazkari berak? Eta ekusi zazu, zere laurgarren ekus aldian,
zer gauzak diran, Errege orien barazkari batean ta
bestean arkitzen diran gauzak.
2. Asi zaitez zere lenbiziko ekustetik; eta ekusi
zazu zer Errege diran barazkari andi orien Errege
emalleak.
Oriek ziran Persiako errege Asuero bata, ekusi
dugun bezala; ta bestea gure Jesus maitagarria.
Susan zeritzan korteko barazkaria eman zuen Persiako errege Asuerok; eta Komunioneko bere barazkari andi au ematen digu gure Jesus maitagarriak.
Asuerok gure Jaungoikoak emanik zuen Persiako
bere erresuma edo erreinua; ta erreinu, edo erresum
au uztera beartua zegoen Asuero, eskutik lenago norbaitek kentzen ezpazion ere, iltzen zeneko: ta an ark,
zedukan denboran ere, etzuen bere erresuman lurreko zati labur bat baizik.

Baña gure Jesus maitagarria berez da Errege; ta
Errege izan bearra, da, mundua mundu den artean, ta
eternidade guzi-guzian; ta Jesusen erresumak artzen
du, ez lurraren zatiren bat edo beste, baizik mundu
guzi-guzia; baita zeru guzia ere: ta orregatik Jesus,
Errege ezezik, lurreko errege guzien Errege da, ta
denbora berean, zeruko erpiñetik asi, ta lurraren
ondoraiño arkitzen diran guzien Errege. Ekusten dezu
Komunioko barazkaria ematen duen Jesus erregeren
aldean ezer-ez bat bezala dela, beste barazkariaren
emalle Asuero; gizon utsa zen alabaña Errege Asuero;
ta Jaungoiko-gizona da Jesus maitagarria.
A nere Jesus maitagarria! ta ezagutu ote zaitut nik
oraindañokoan zaran etako? Beldur naz ezetz! Nere
begiak, nere esku-oñak, nere biotzak, eta adimentuak
ezagu bazintzate gaurdanik badere bere Erregetako!–
Egin balitzate beti zuzen zuk manatzen dituzun gauzak?
3. Zertako egiñak, edo emanak ote dira, ekusi
ditugun Errege bien barazkariak?
Asuero erregek eman izandu zuen berea, Eskritura santak dionaz, agertu naiez zein andiak ziran aren
ondasunak, eta zein arrigarriak, edozein gauzetarako,
berak zituen ala ta eskua: Ut ostenderet divitias glo-

riae Regni sui, ac magitudinem, atque jactantiam
potentiae suae (Esther 1. 4.)
Eta zertako eman duela, deritzazu zuk gure Jesusek Komunioneko bere Barazkaria?– Guri agertzeagatik zein andia den Jesusek berak guri digun ongi naia
ta amorea; bada amore onen alegiñak agertzeko da
Aldareko Sakramentua. Trentoko Konzilioak dio, orain
zuk aditzen dezuna: In quo (Eucharistiae Sacramento)
divitias divini sui erga homines amoris velut effudit.
(Trid. sess. 2.)
Izanik bada, den bezala, bazterrik bagekoa gure
Jaunaren ala, eskua, ta amorea, ekusi zazu zein andia
den Komunioko Jesusen barazkaria, ataria, edo bokadua: ta zein ezer-eza, oni ongi begiratu ezkero, errege
Asuerorena.
4. Nori emanak ote dira Asueroren ta Jesus maitagarriaren bi barazkariak? Edo zein ote ziran, Asueroren maiera ziran jendeak; eta zein Jesusen maiera
bear dutenak?
Asueroren maiera ziran, anitz beartsuren ta txikiren artean, zenbait Zaldun, Gobernari, ta Prinzipe:
baña barazkari artako Prinzipe, Gobernari, Zaldun, ta
andi-txiki guziak barazkaldu, ta laster ill ta usteldu
bearrak ziran; ta ill ta usteldu bearrak, ill ondorako

beren barazkaritik deus bat ateratzen etzutela.– Jesusek bere maiera deitzen dituenak dira, bataiatuak;
zeruko graziarekin arkitzen diranak; emen bertan ere
Jesusen senideak, eta zeruan gero Prinzipe izan bearrak; Filii Patris vestri: ta Komunioneko barazkaritik,
arako irabazi andiak atera ditzaken Prinzipeak.– Eta
orregatik Jesusen maiekoak dira, errege Asuerok bere
maian izandu zituenak baño agitz, eta agitz andiagoak.
Eta orra non itzal bat bezala den Asuero Erregeren
barazkaria (izanik au den bezain andi-ederra), Jesusen
Komunioko barazkariaren aldean, naiz begira dakiela
bien Barazkariei emalleen aldetik, naiz beren barazkariarekin emalle biak billatzen zuten aren aldetik, eta
naiz bietatik bakoitzak bere maira deitzen dituenen
aldetik.
Bai? Bada oraindik obeki au ageriko da, mai
batean ta bestean arkitzen diran gauzetara begiratu
ezkero.
5. Zer ote ziran, errege Asuerok bere maira atere-

razi zituen gauzak?– Ez du Eskritura santak erraten,
baizik platerak plateren ondo atera zituztela ango
maietara; maiak arkitzen zirala janariz ta jakiz ederki

beteak; ta, maietan zeudenei, ematen zietela urrezko
kopetan ardorik onenetik.
Baña, onena ere lurrekoa zen, Asueroren maieko
ardoa; ta ango janaria, egaka dabiltzanetatik zen,
lurreko gauzetatik zen, ta urekoetatik; eta guzia zen
errea, egosia, edo zegokan bere saltsarekin maneatua. Eta sasoirik onenean ateratzen zuten gauza ere,
guti bat an oztutzen utzi ezkero, sasoirik bage arkitzen zen gauza zen; ta gauza, naiz ar zedilla, ta naiz
ez, andik laster galdu ta usteldu bearra.
Eta nolakoak ote dira Komunioneko gauzak?– Ezinobeak (azal printzak ezpadira); ta bein ere galtzen ez
diranak.
Zer azal dira Komunioneko gauzen azal oriek?–
Ogiaren ta ardoaren azalak, edo akzidenteak.
Eta mamiak, edo azal oriek estaltzen dituzten
Komunioneko gauzak?– Benik bein Jesusen gorputz
ederra, ta gorputzak bere zañetan duen odol guzia; ta
gero, zeren oriei ditxezkonak diran, Jesusen anima,
Jesusen Jaungoikotasuna; ta nola Jaungoikotasun au
bera den Aita eternoarena, ta Espiritu Santuarena,
Jesusen gauzekin batean an arkitzen dira Aldareko
Sakramentuan Aita, ta Espiritu Santua ere.– Ekusten
dezu, zer gauzak? Ekusten dezu zer ematen digun

Jesusek Aldareko bere Sakramentuan, ta Komunioneko bokadu laburrean? Badute zer ekusi Komunioneko
bokadu onekin, Asuero erregeren maira atera ziran
janari, ta edari guziak? Ez du Jesusek emen ematen
bere bokadu batean, Jaungoiko guztiz altsu batek
eman dezaken gauzarik andiena; ta, eman dezaken
guzia? Ematen du alabaña bere gorputz-odol ederrekin batean, bere Anima, bere Jaungoikotasuna, ta
Jaungoiko guzi-guzia; ta badakizu zuk, ezer-ez bat
bezala dira Jaungoikoz osterontzeko gauzak; edo Jaungoikoaren aldean beste guziak; eta badakitzu zuk,
orain aditu-ta badere, beste gauza guziak ere arkitzen
dirala (ta beregan baño agitz ederkiago) Jaungoiko
beraren baitan!
Atozea; ta ez dira, ogi-ardoen idurian, edo aintzuran Jesusek guri ematen dizkigun bere gauza guziak,
bein ere galtzen ez diran gauzak? Atozea; ta ez da
oraingo Komunioneko Jesusen Gorputza, milla ta zazpieun urterako Komunione guzietan arkitu izandu den
gauza; ta gauza beti osoa; beti bizia; ta beti, ta beti
bizi-bearra?– Atozea; ta etzaio berebat gertatzen Jesusen odolari, ta Komunioneko edozein beste gauzari
ere?

Ekusten dezu orain, zenbat den ta nolakoa gure
Jesusek Aldareko bere Sakramentuan ematen digun
jan-edana, edo barazkaria.
Bai, nere Jesus maitagarria, bai; ekusten dut nik
au guzia; ta ez dakit nik nola arritzen ez naben ni
onenbat ekusteak; eta, zuri onenbat lan andi eragin
dizkitzun zure amoreak!– Onenbat ondasun niri zuk,
nere Jesus maitagarria! Zureak bezain Gorputz-odolAnima ederrak, ni bezain gauz itsusi-zikin galduari!
Eta, oriekin batean zure Jaungoikotasun guzia, ta zure
Aita, ta Espiritu Santua nere ezpañetara, nere eztarrira, ta nere biotz ondora, ni komuniatzen nazan aldioro!
Eta alere, ez naz atsegin utsez orain lertzen ni? Ez
naz ni emen bertan gelditzen zure amorez urtua, ta
iltzeko eran? Ez dakit nik beraz, orduan niri gertatzen
zaidana; edo ez dut orretara begiratzen nik, zorioneko
aldi orietan? A nere zentzugabea, ta eskerrik ez
duena!

B,

Aldareko bere Sakramentuan
Jesusek ematen digun guzia,
ematen digu amore andiarekin
Zer eratan edo nola ematen ote digu Jesusek
komunioneko bere barazkarian ematen digun guzia?
Persiako errege Asuerok bezala?– Ez, baizik denak
bezala, ta Jaungoikoaren eran.
Errege Asuerok banarazi zuen bere Inperioko bazter guzietan, egin nai zuen gauzaren berria, adirazirik
utzi dugun barazkaria eman zuenean.– Deierazi zituen
bere probinzia guzietako Zaldunak, Gobernariak,
Gizon andiak, eta Prinzipe guziak.– Prestarazi zituen,
norinai begiak liluratzeko lekuraño, barazkal tokiak,
kataderak, eta gañerako gauzak; era orretan, ta
barazkarirako bear ziran gauzak biltzen, ta billatzen,
egin zituzten erregeren pekoak eun ta laur-ogei egun:
ta batzuen ibillerarekin, besteen kartekin, ta gañerakoen otsarekin iratzarrik zeduzkan Asuerok, eta guztiz
erne, ta egitera zijoan lanari begira, bere Inperioko
jende guziak.– Eta ori zen errege Asuerok nai zuena:
bazter guziei adiraztea zein andia zen, zuen ondasuna; ta zein andia, zuen eskua; beldurturik guziak, eta

ikara bezala utzi naiez, eragiteko gero guziei bere
gogoak ematen ziona.
Eta zer egiten ote du gure Jesus maitagarriak,
Aldareko bere maia prestaratzen duenean? Ta zer
Komunioneko bere barazkarira munduko guziak deitzen dituenean?– Zeer? Jaungoikoarena; ta amoriozko
lan eder bat.
Ematen digu guri gure Jaungoikoak, eman ala, ta
ekusi dugun adiña, komuniatzen garan aldioro: baña
ematen digu ori guzia, ezer-ez bat bezala, ta ogi apur
baten eran.
Anitz maite gaitu Jesus maitagarriak! Guri ongi
naiez gelditurik dago gure Jesus Aldareko bere Sakramentuan.– Eman naiez dago guri, emen eman ala; ta,
eman aldia arkitu ezkero, ematen digu guk artu dezakegun adiña; baño ematen digu, deusez baten eran,
gosez iltzen dagoenari ezin eman lekikeon gauza dirudiela, edo, ogi-miki baten idurian, bere gorputza, bere
odol guzia, bere Anima, ta bere Jaungoikotasun bazterrik bageko guzi-guzia.
Mana zeritzan, intza bezalako, gauza zuri bat
eman zien len Jaungoiko berak israeldarrei, israeldarrak ijitartetik Promisioko bazter onetara eraman
zituen denboran.

Goizoro intz edo man artatik biltzen zuenak, neurri txiki bat betetzeko diña, bazuen egun guzirako
bere janaria. Ejipto galgarritik zerurako bidea daramagun denbor onetan ere ematen digu guri gure Jesusek
geren sustentorako mana zati, edo neurri, israeldarrena baño agitz txikiagoa, edo bokadu txiki bat baño ere
laburragoa; baña mana-zati, edo bokadu labur, bear
den eran artzen duenari, emendik zeruraño, ta eternidade guzian ere askiko dituen indarrak ematen diozkana: qui maenducat hunc panem vivet in aeternum:
ta alere ematen digu gure Jesusek bokadu ezin indartsuago au beren mana israeldarrei baño, agitz merkeago; bada israeldarrak, beren mana au jateko, jaiki
bear zutan guztiz goiz, bildu bear zuten zetzan lekuan,
eguzkia agertu orduko; zeetu bear zuten gero neke
andiarekin, ta meneatu bear zuten bere eran, jatera
baño len: baña gure Jesusek guri, gu komuniatzean,
ematen digun Aldareko Sakramentuko mana au artzeko, ez dugu guk edozein orduz Aldarera urbiltzea, ta
aoa zabaltzea besterik bear; eta ematen digu gure
Jesusek guri au guzia, ezer-ez baten eran, ta bokadu
guztiz txiki batera bildua.
Orain ekusten dut nik, bai, nere Jesus maitagarria,
zein andia den guk zuri zere emate guztiz andi, onen-

bat zuk txikitu onetan, zor dizugun amorea; bada
Eskriturak dion gauza bat egiazkoa bada (den bezala),
onek dionean gizon maitari bat, bere etxean duen
guzia eman ondoan, deusez bat ematen duenaren
eran gelditu oi dela (Cant. 87.); zein maitari egiñik gelditzen zara zu, gure Jesus maitagarria, zeru-lurrak, eta
asma litezkeen ondasun guziak baño geiago ta geiago
balio duen gauza bat komuniatzen denari zuk eman
ondoan, deus bat eman ezpazenio bezala, ta zordun
gelditzen den baten eran bezala gelditzen zaranean
zu; ta gelditzen zaranean, berriz ta berriz ere artzalle
berari beste anbeste, ta birtute gai guziak eman
naiez?
Bedeika dakiola, onenbaterañoko zure amoreari!
Eta a! ezaguturik au nolerebait, egin baneza nik, zuk
nere komunioneetako zere emate bazterrik bageko
onekin eragin nai zenikedana!
A, asi banendi ni, geiago luzatu gabe, zuk, nere
Jesus emalle maitagarriak, nai dituzua, ta nik neronek
egin bear ditudan gauza guziak zuzen egiten! Egin
ditzaket, bada (ta aisa alere) komunioneko bokadu
laburraren indar onarekin!

C
Aldareko Sakramentu au
Jesusek ematen diguna,
ematen digu asko lekutan
ta anitz aldiz
1. Zein lekutan, ta zenbat aldiz ematen ote digu

guri gure Jesusek komunioneko bere barazkari ondasunduna?– Anitz eta anitz lekutan; eta aldi anitz geiagotan.
Bai: anitz lekutan ematen digu guri gure Jesus
maitagarriak komunioneko bere barazkaria; anitz dira
alabaña Españian, anitz dira Franzian, anitz dira Italian, anitz dira Polonian, anitz dira Alemanian, ta anitzanitz gañera Europak dituen Erreinuetan arkitzen
diran gure Legeko elizak.– Beste anbeste ez izan
arren, anitz dira Amerika deritzan munduaren laur
zatietatik andieneko elizak; eta ez dira orren guti,
Asia, ta Afrika derizten Mundu beraren beste bi zatietakoak; eta eliz orietan guzietan ematen du Jesus maitagarriak komunioneko, adirazi dugun bere barazkaria.
Eta, diran baño anitz eta anitz geiago badira munduko elizak; eta, eliza guziak batetan jendez betetzen

balira ere, elizaratzen diran guziak izain lukee komunioneko beren barazkaria; ta, komuniatzen liranetatik,
bakoitzak artuko luke, Asuero erregeren barazkari
andian agertu zen guzia baño anitz eta anitz geiago;
bada artuko luke Jesusen Gorputz guzia, Odola, ta
Anima; baita Jesus beraren Jaungoikotasuna ere, Jesus
beraren birtute ta ibazi guzi-guziekin.
Bada, normal arritzekoa bazen, (zen bezala) errege Asuerok len batean zenbaiti eman izandu zien
barazkaria; zer barazkari da onenbat lekutan, ta denbora batean nai duten guzi-guziei gure Jesus maitagarriak ematen dien komunioneko bere barazkaria; izanik, Jesusen barazkari onen bokadu bakoitza, Asueroren zazpi egunetako jan-edanak baño anitz, eta asko
geiago balio duena, ta Jaungoikoak berak baizik, ongi
beintzat, ezin ezagu dezakena?– Bai? Badezu, bada,
oraindik geiago ta geiago ere zer ekusi nai badituzu
Jesusen barazkari onen emanaldiak.
Noiz ematen ote du gure Jesus maitagarriak
Komunioneko bere barazkari ezin andiago au?
2. Eun milla milloietan, ta anitz eta anitz geiagotan; bada milla ta zazpieun urte ta geiago dira, egunoro au ematen dagoela gere Jesus maitagarria: ta
gutien-gutiena ematen duen egunean, ematen du,

aspaldi dela beintzat, berreun milletan; anbat, eta
geiago dira alabaña egunoro Meza eman oi dutenak;
eta orietatik bakoitzak badu egunoro bere barazkaria
edo Komunionea.
Gañerako bataiatuetatik, geiago ta geiago dira
egunoro batez beste komuniatzen diranak.
Meza emalle, ta Komuniatu oi den bakoitzaren
ordez komuniatzen balira ere egunoro milloika, ta
milloika, orobat izain lizake: bada guzi-guzietatik
bakoitzak izain luke Komunioneko bere barazkaria; ta
azkenekoak izain luke lenbizikoak bezain barazkari
osoa, ta ongi maneatua.
Au berau egiñen du gure Jesus maitagarriak
emendik aitziña, ta mundua bukatu arteko denbora
guzian, edo azken kontuetako eguneraño; ta, egiñen
du au guzia, batere bera nekatu gabe; ta egiñen du
komuniatzen den bakoitzari emanagatik, aldian ark
artu ala, aitu gabe, ta laburtzen ere etzaizkala bere
graziaren, bere doaien, ta bere birtuteen ondasunak;
eta egiñen du Jesusek au guzia guri ongi naiez, ta gure
onagatik.
Ekusten dezu zuk gure Jesus onarena! Ekusten
dezu zuk zer den, ta zenbatekoa den, gure Jesus maitagarriari zuk eta nik, biok, zor diogun amorea?

Gurekin arkitzen da gure Jesus, ta gau, ta egun, ta
beti gure elizetan dago gure Jesus maitagarria; ta guri
geren komunione onetan bere gauza guziak eman
naiez dago gure Jesus maitagarria!
Eta anbat, eta anbat, eta guk artu ala, guri geren
komunione bakoitzean emanagatik bein ta berriz, ta
berriz ere, gure Jesus maitagarria, berriz ta berriz ere
guri eman naiez dago Jesus beste anbeste, ta anitz,
eta anitz geiago!
Au guzia nai du gure Jesusek guri ongi naiez, ta
guri zorioneko bizitza bana emen eragiteagatik.– Atozea; ta au guzia ezezik, onen erdia ta laurdena ere
aski ez da, ta sobera, gutatik edozeñi Jesusen amorearen suan gañez eragiteko?
Bai gure Jesus maitagarria, bai, ongi guk au ezagutzera, ta astiz ta kontuz guk oni begiratzen bagenio!
Baña guztiz eskergabeak izan gu! Zure gauzetarako
zentzu gutirekin arkitzen garan jendeak izan gu! ta
lurreko gauzetan geiegi sarturik arkitzen garanak!– A,
guk begira bageneza gaurdanik badere Aldareko zere
Sakramentuan zuri zor dizugun amore bazterbagekoari, ta Sakramentu beretik atera dezakegun zeruko
ondasunari; onen atera-naiak, eta zure amoreari erantzun bearrak eraman gintzan gero gugandik zuk nai

dezuna zuzen egiteral Ala gerta dedilla, nere Jaungoiko maitagarria; bai arren, bai!

In Eucharistia ipse sanctitatis Auctor est.
Trid. Sess. 13. cap. 3.
Zer ote da Aldareko Sakramentuan gure begiak
ekusten dutena? Zer?– Gure begiak or ekusten duten
guzia da ogi mee, edo ostia zuri baten iduri edo aintzura bat.
Eta zer ote da siñiste onak, edo fedeak or guri
agertzen ta erakusten diguna?– Or guri fedeak, edo
siñeste onak agertzen dizkigu, ekusteko diran gauzarik andienak; bada agertzen dizkigu, Jesusek dituen,
gauza ekustekoak, edo Jesusen gizatasuna, ta Jesus
beraren Jaungoikotasuna, ta tasun oriei dagozten
gauza guziak.– Zein ederrak oriek! Zein ekuskariak!
Eta zein andiak!
Oriek guziak berekin dituela dator gugana gure
Jesus, geren komunionean guk gure Jesus artzen
dugunean. Eta guzia dakar gure onerako, ta guri
geren gauz onetan bere esku indartsuarekin lagundu
naiez.

Au guzia dakar gure Jesus maitagarriak, niganatzen den aldi guzietan? Au guzia dadukat nik nere
bularrean ta nere biotz ondoan, ni komuniatzen nazan
aldioro? Eta alere atsegin utsez ez dira lertzen nere
biotz au, nere erraiak, eta nere bular guzia?– Ezagun
du ez dudala anitz begiratzen nik, aldi orietan nik
nerekin dadukadanagana!
San Juan Bautista amaren sabelean arkitzen zen
oraindik, Jesus bera bere Amarekin sartu zenean aren
aitaren etxean; ta alere, Jesus aren ondora zeneko, an
bertan, bere atsegin-pozak ezin garaituz, asi zen saltoka S. Juan Bautista. Eta Santu beraren ama santa
Isabel arriturik gelditu zen, Jesus bera bere Amarekin
etxe berean sartu zeneko.
Eta zu, ta ni, bekatari txarrok, Jesus bera idukiagatik guk geren barrenean komuniatzen garanetan,
batera ta bestera begira gaude, ta norekin gauden ere
begiratzen ez dugula!– Eskergabearen arrigarria! ta
siñistearen otz illuna gure bekatari bion siñiste-eskerrak!

Vere tu es Deus absconditus,
Deus Israel Salvator.

Isai. 45. 15.
Zu, bai, zu zarala gure Jesus maitagarria, ongi gorderik Aldareko Sakramentuan arkitzen zaran gure
Jaungoikoa, ta israeldar guzien Salbatzallea!
Gorde ziñan zu, bai, ta ongi alere, zere Amaren
baitan, gizon egiñik gelditu ziñanean: baña zu jaio
artekoa zen, orduko zure gordeera; ta ara zer denbora den, Sakramentu andi orretan zu gorderik arkitzen
zarala!
Lenbiziko zere ogeita amar urteetan etzenuen
zuk, ez, nor ziñan anitz agertu izandu; baña orduan
ere anitzek ekusten zinduzten zu, ta bazuten, zure
bear bezalako berria zure Ama maiteak ta Ait-orde S.
Josek; baita S. Juan Bautistak ere: baña nork ekusten
zaitu zu or aldareko Sakramentuan?
Azkeneko zere irur urteetan ekusi zenuen zuk, bai,
zerorrek dakizun adiña bidegabe ta txarkeri; ekusi
zenuen zuk, milla zere nekeren buruan zere burua
arantzez urratua; ta ekusi zenuen zere buru bera lapur
biren erdian iltzez josia, ta odolez ta blasfemiez zena
betea; baña laster agertu zuten nor ziñan zu, zeruak
eguerdiko bere illunarekin, arriak beren erdiratzearekin, lurrak bere dardarekin, ta illak berak beren bizitza

berriarekin. Aldareko zere Sakramentuan zaude zu
nor zaran zu ageri etzaitzula; ta era orretan or zaude
zu, joan diran milla ta zazpieun urtez, ta geiagotan
ere.
Baña, zergatik au onela, gure Jesus maitagarria?–
Gugana maiz etorri naiez, zere ondasunez gu, ta zere
maitatzez bete-beteak uztera.
Gorderik ezpazeunde zu or, ta bokadu bat eginik
Aldareko zere Sakramentu orretan, ez giñake trebe
gu, zu guk jateko, edo komunione batean artzeko; ta
galduko genituke guk, zu or artzetik datozkigun laguntzak, graziak eta ondasunak; eta oriek guk gal ez
ditzagun, edo oriek guri zuk eman naiez, or zaude zu,
ezer-ez baten eran, ta guk zu, alkerik eta lotsarik
bage, ar zaitzakegun eran.
Zorionekoak zure berri au dutenak; eta, zuk nai
adiñetan, zuri dagokizun beren animetako garbitasunarekin, ta umilki artzen zaituztenak; bada oriek dira
artuko dutenak, onak izateko bear duten zure laguntza ta grazia: ta oriek berak, orrenbat ontarteren eskerrak emen eman ondoan, zerurako diranak, an esker
obeak, eta obeki eternidade guzian zuri ematera.
Ni ere arkitzen banintz gaur, ta beti orien artean!
Arki naiteke ni, bai, ori nik neronek ziñez nai dudala?

Venite; comedite panem,
et bibite vinum, quod miscui vobis.
Prov. 9. 5.
Komunione bakar bateko ondasunakgatik ere,
pozik bear genuke guk munduaren bazterrik urrutieneraño: bada badira (ta anitz alere) gutiagoren billan
aratzen diranak; balia gure Jesus maitagarriak kendu
digu guri orrenbat neke ta bide; ta etorri zaiku, gu
gerok bizi garan tokira. Eragin du or Eliza; prestarazi
du or bere maia; ta atozte, dio, nere ogi-ardoak artzera; atozte nere gorputz-odol garbien komunionera;
atozte bai; bada sartu naiez nago ni zuen biotzetaraño: Bete naiez nago ni zuen animak nere amorez, nere
graziaz, nere laguntzaz, ta nere ondasunez!– Atoz
bada, bein, ta berriz, ta maiz, eta maiz: aldian obeki
artuko zaituztet nik; aldian geiago emain dizuet nik
zuei, umilki bazatozte zuek, eta bear den eran: atozte
bada, ta atozte: ez da, ez, nagiz, alkez, edo lotsaz zer
gelditu.
Aditzen dezu zuk zure Jesusek gaur zuri erraten
dizuna? Usteko dezu zuk zure bearrez dagoela, zerbait

egiteko gure Jesus maitagarria? Ez bada: ez du, ez,
Jesusek besteren bearrik, nai duena noiznai ta bertan
egiteko: ta norbaiten bear izatera gure Jesus maitagarria, milloika ditu Jesusek bere Aingeruak, berak nai
duen edozein gauzetarako; ta keñu bat Jesusek oriei
egin orduko, an dira guziak, Jesusek nai duen tokian;
ta, aditu orduko, egiña dadukate Jesusek eragin nai
diena.– Deitzen gaitu, bada, gure Jesus maitagarriak,
geren onerako. Deitzen gaitu, guri ongi naiez eta gu
ongi ondasundunak egiñak uzteko; ta birtutez birtute
garabiltzala, bere zeruan gu sarrerazteko.
Ongi: ta Komuniorako Jesusen dei bakar bat ain on
andia bada, zer on, ta zer ontarte izain ote da onenbat
Jesusen deitze ta deitze?– Nola nik erantzun, Jesusi
diodan, onen zor andiari? Bizitz umil garbiarekin, ta
zinki, ta maiz bera maitatzen dudala.
Egiteko asmoan arkitzen ote naz ni gaur?
Bai, nere ustez; ta lenago orretan asi gabeaz, ta
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Zenbait otoitz-gai-III - 08
  • Parts
  • Zenbait otoitz-gai-III - 01
    Total number of words is 3977
    Total number of unique words is 1505
    33.6 of words are in the 2000 most common words
    48.3 of words are in the 5000 most common words
    56.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-III - 02
    Total number of words is 4018
    Total number of unique words is 1453
    33.7 of words are in the 2000 most common words
    47.6 of words are in the 5000 most common words
    55.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-III - 03
    Total number of words is 4093
    Total number of unique words is 1406
    36.9 of words are in the 2000 most common words
    50.9 of words are in the 5000 most common words
    59.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-III - 04
    Total number of words is 4133
    Total number of unique words is 1469
    38.3 of words are in the 2000 most common words
    53.9 of words are in the 5000 most common words
    60.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-III - 05
    Total number of words is 4021
    Total number of unique words is 1471
    36.9 of words are in the 2000 most common words
    51.9 of words are in the 5000 most common words
    60.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-III - 06
    Total number of words is 3971
    Total number of unique words is 1507
    36.8 of words are in the 2000 most common words
    51.3 of words are in the 5000 most common words
    59.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-III - 07
    Total number of words is 4088
    Total number of unique words is 1376
    38.5 of words are in the 2000 most common words
    53.0 of words are in the 5000 most common words
    60.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-III - 08
    Total number of words is 4038
    Total number of unique words is 1401
    37.7 of words are in the 2000 most common words
    52.0 of words are in the 5000 most common words
    59.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-III - 09
    Total number of words is 4087
    Total number of unique words is 1266
    40.6 of words are in the 2000 most common words
    54.9 of words are in the 5000 most common words
    62.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-III - 10
    Total number of words is 4015
    Total number of unique words is 1213
    39.9 of words are in the 2000 most common words
    54.1 of words are in the 5000 most common words
    61.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-III - 11
    Total number of words is 4099
    Total number of unique words is 1429
    37.2 of words are in the 2000 most common words
    51.2 of words are in the 5000 most common words
    58.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-III - 12
    Total number of words is 4035
    Total number of unique words is 1471
    35.7 of words are in the 2000 most common words
    49.9 of words are in the 5000 most common words
    57.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-III - 13
    Total number of words is 4037
    Total number of unique words is 1439
    37.1 of words are in the 2000 most common words
    52.2 of words are in the 5000 most common words
    60.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-III - 14
    Total number of words is 4004
    Total number of unique words is 1447
    37.3 of words are in the 2000 most common words
    52.3 of words are in the 5000 most common words
    60.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-III - 15
    Total number of words is 4013
    Total number of unique words is 1496
    35.0 of words are in the 2000 most common words
    50.1 of words are in the 5000 most common words
    56.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-III - 16
    Total number of words is 4027
    Total number of unique words is 1404
    35.5 of words are in the 2000 most common words
    49.5 of words are in the 5000 most common words
    57.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-III - 17
    Total number of words is 4076
    Total number of unique words is 1404
    37.3 of words are in the 2000 most common words
    51.8 of words are in the 5000 most common words
    59.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-III - 18
    Total number of words is 4106
    Total number of unique words is 1348
    36.8 of words are in the 2000 most common words
    50.5 of words are in the 5000 most common words
    58.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-III - 19
    Total number of words is 4017
    Total number of unique words is 1396
    37.4 of words are in the 2000 most common words
    53.2 of words are in the 5000 most common words
    61.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-III - 20
    Total number of words is 4128
    Total number of unique words is 1453
    36.4 of words are in the 2000 most common words
    51.9 of words are in the 5000 most common words
    58.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-III - 21
    Total number of words is 4069
    Total number of unique words is 1451
    35.5 of words are in the 2000 most common words
    50.0 of words are in the 5000 most common words
    57.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-III - 22
    Total number of words is 4179
    Total number of unique words is 1428
    37.7 of words are in the 2000 most common words
    54.3 of words are in the 5000 most common words
    62.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-III - 23
    Total number of words is 3996
    Total number of unique words is 1504
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    48.2 of words are in the 5000 most common words
    56.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-III - 24
    Total number of words is 3974
    Total number of unique words is 1468
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    48.4 of words are in the 5000 most common words
    55.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-III - 25
    Total number of words is 4146
    Total number of unique words is 1373
    37.0 of words are in the 2000 most common words
    51.9 of words are in the 5000 most common words
    60.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-III - 26
    Total number of words is 4078
    Total number of unique words is 1488
    37.5 of words are in the 2000 most common words
    52.2 of words are in the 5000 most common words
    59.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-III - 27
    Total number of words is 1689
    Total number of unique words is 738
    44.2 of words are in the 2000 most common words
    57.5 of words are in the 5000 most common words
    66.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.