Zenbait otoitz-gai-III - 05
beren Jaungoikoak; eta, Jaungoiko berari berriz atsekaberik ez eman naiez, utzi dituztela munduko erakeriak, eta, aragi arin galgarriak nai lituken ibillera loiak,
eta atsegin txar gaistoak.
Zorionekoak ori egiten dutenak, ori egiten dutela
ill arteko beren denboran; bada erraz barkatzen die
beren Jaungoiko maitagarriak egille oriei, orduraño
bere bizi txarra, ta ematen die bertatik bere grazia ta
adiskidetasuna, ta gero bere orduan beren gloria.
2. Gis-onetan itzuli ziran judatar onduak, begitan
eman izandu zien beren itzultze onarekin, Jesus gurutzetuaren aldean gelditu ziran judatar gogorrei.
An bertan ere izandu zituzten judatar berak, gisa
bereko beste anitz begitan-emalle; bada, an zeuden
soldaduen nagusia, jentil izanik ere, begira zegokan
Jesusi, ta oartu zitzaion, zeru lurretan, ta gurutze
berean ere gertatzen zenari; ta, ekusirik, nola itz egin
zion Jesus maitagarriak, bere iltzerakoan, Aita eternoari; ta ekusirik, zeruan, lurrean, arrietan, ta obietan
denbora berean gertatua, ikaratu zen, zen guzia; ta
judatar gogorren erranari batere begiratu gabe, asi
zen erraten.– Bai segurki, ageri da bai, ta siñisten dut
nik, obenik bageko gizona zela, emen gaizki judatar
gogorrak illerazi duten gizon au! Berak ziona zen au,
bai: au Jaungoiko-gizon egiña da, ta Jaungoikoaren
Semea.
Nagusi jentil oni gertatua zekien onen soldaduei
ere, geienei beinzat; eta onek ziona zioten oriek ere;
ta ori zioten judatar gogorren beldurrik batere bage.
Baña zer ote zioten judatar gogorrak?– Beti bat: ez
dela Jesus soldaduak uste dutena; ez eta, negarrez
itzuli diran israeldarrak diotena ere.
Nor bada?– Gizon gaistagin arrigarri bat, judatar
galduen ustez; bere gurutzean illik ongi dagoen bat;
eta an ere luzaro ezin dagoken gizon gaistagin bat.
3. Au ala dela munduari adirazteko, gurutzean
josirik zegoen Jesus, gaizki baño gaizkiago ekusi
naiez, bidaltzen dituzte judatar oriek beren arteko
zenbait, Pilatosi eskatzera, dauden tokian autsi dakiztela Jesusi, ta bere bi lagunei beren zankoak; eta au
egin, ta, anitz luzatu gabe, beren gurutzeetatik kendurik, sar ditzatela lurpean, ekus ez dezan niork urrengo
egunean, oriek bezain gauza gaisto-arrigarrik.
Au guzia zen, ill ondoan ere, al zuten txarkeri
guzia Jesusi judatar gaistoak egiteagatik; eta denbora
berean, Jesusen alde itzuli ziranak kenerazi naiez, eta
besterik jarri etzedin orien eran, Jesus onagana, edo
Jesusen gauzak ontzat ematera.– Orra gaizkian gogortzen diran gizonena! Berena, ta berena, baizik ezin
ekusi zuten judatar gogorrak.
Denbor andian ibilli ziran len judatar gogorrak,
Jesus galtzeko bideen billan. Anitz nekerekin bazen
ere, arkitu zituzten azkenerako beren bide galgarri
oriek.– Bide galgarri orietan zebiltzan, denbora artan
izandu zien begitan maiz aski Jesus maitagarriak judatar gogorrei. Berebait egin izandu zien Pilatosek ere.–
Baña ez ekusi, edo ez aditu egiten zuten beti judatar
grgorrak.
Azkenean judatar gogor beren lagunak, aldi artan
an arkitzen ziran soldadu jentilak, zeru-lurrak, eta
biziak, eta illak guziak dabiltza judu gogorrak zentzarazi, ta beratu naiez: baña alere, ingudiaren eran,
daude beti judatarrak; eta, Jaungoikoaren orrenbat
ukaldik beratu bearrean, gogorrago egiñak uzten
dituztela dirudi orien biotzak.
A, gu ere bekatuz bekatu gabiltzan judatar galduen erako bekatari gogorregiak! Bertatik gu, edo lenbaitlen beratzen ezpagara, beldur izan gaitezke, bai,
izain dela gure bukaera judatar gogor orienaren erakoa!
Gure bekatuekin ill genuen guk ere judatar gogorrak bezala, edo oriekin batean, geren Jesus maitagarria: ta, geren gaizki egiñaz damuturik bizi bearrean
gu, bizitzen bagara judatar gogorren eran, ta atsekabe berrien gaiak ematen diozkagula, gure Jaungoiko
maitagarriari, zer bideak dira, ta zer ibillerak, guk
ekusten ditugunak?
Judatar gogorrak egin izandu zituztenen erakoak;
sulezerakoak, eta guztiz galduak!– Bideen makurrak!
Ibilleren arrigarriak! Izu bagintzate gu, orain badere,
guk, oriek utzirik, artzeko artu bear ditugun, zuzengarbiak.
Deus autem rex noster ante saecula operatus,
est salutem in medio terrae.
Ps. 72. 11.
Sekula guziko Jaungoiko maite, gure amorez gizon
egiñak, egin izandu zuen ostiral santuz munduaren
erdian, edo Galbarioko mendi gañean, gure onerako,
ziñez ara nai dutenak, zeruratzeko, bere aldetik egin
bear izandu zuen guzi-guzia.
Bere lan andi au egin zuen an gure Jesus maitagarriak irur orduz, gurutze batean iltzez josirik judatar
gogorrak zedukatela.– Baña zenbat oñazerekin? Zenbat bere naigaberekin?– Zerorrek ezagu dezakezu!
Orduko bere neke arrigarriakgatik, etzuen Jesusek
kendu, ez; ez eta ezda-baida batez ere bere gogoa
bere Aita eternoagandik. Nekerik ezpazuen bezain
sosegu andiarekin egondu zen Jesus maitagarria
otoitz eta otoitz egiten, ta eskez ta eskez bere Aita
maiteari, gure onerako diran gauza guziak.
Gauzaren arrigarria! Aita eternoak, judatar gogorrei adirazi naiez, bere Seme Jesus maitagarriarekin
egiten zeuden lan itsusiaren beltztasuna, uzten du
illundurik eguerdi garbian bere eguzkia; ta uzten du
egun bera, gau beltz illunaren eran: ta gure Jesus denbora berean judatar beren alde otoitz eta otoitz Aita
berari, gal ez ditzan betiko beraren Aitak judatar
berak.
Gauzaren arrigarria nekez itotzen gure Jesus! nere
bekatuakgatik, judatar gogorrenakgatik bezala; ta ala
ere nere Jesus nekatu maitagarria eskaka bere Aitari,
atera nazala ni (ta batere luzatu gabe) nere bekatupe-
tik; bete nazala ni emen bere graziaren ondasunez, ta
denboraz gero bere aldamenean zeruko atsegin-kontentuz, ta betiko gloriaz: ta ala ere aisa ni, ta nere
gogara; jostatzez jostatze ni, ta gaizkitik gaizkira,
Jesusi nik orretan ematen diodan atsekabera, ta nere
buruaren kaltera batere begiratu gabe!– A zer eskerreria, nik onetan Jesusi agerzen diona! A zer burua!
Eta ez ote diot nik, oraindañokoaz ongi damuturik,
Jesusi lagundu bear bere bakartasunean, bere gurutzeko nekeetan, ta bere soseguzko otoizean, milletan
urrikaltzen nazala ni, nigatik Jesusek daraman neke
arrigarriaz?– Bai baldinbere; orretarako billatzen
dudala nik elizan, edo gelan, bein ta berriz, ta askotan
nere bakartasuna. Bai, zuk laguntzen didazula, bai,
nere Jesus maitagarria, bai.
A facie Domini mota est terra.
Ps. 113. 7.
Zer ote da gaur zuri gertatzen zaitzuna, nere
anima? Gurutze batean josirik Jesus iltze gogorrekin!
Esku-oñak eta bere buru guzia zulatuak Jesusek, eta
odolezko iturri egiñak! Bizkar guzia, aragirik bage, ta
ango ezurrak, eta barrengo erraiak berak ere, agerian
bezala bost milla azot-ukaldi, ta geiagorekin Jesus
maitagarriak: burutik oñetaraño Jesus oñazez betea,
ta doloretako retabloa ditudiela; ta Jesusi begira zu, ta
era onetan zuk Jesusi begiratuagatik, ezpaliz baño
geiago zu Jesusez urrikaltzen etzarala?
Zure amorez au guzia Jesus maitagarriak; eta zu
Jesus alerik, edo bat ere maitatzen ez dezula?– Zure
bekatu itsusi-loi-zikiñakgatik Jesusen onenbat neke,
pena, ta oñaze gogor; ta zu, Jesusek deus ezpalerama
baño gueiago penatzen etzarala?– Arrizkoa da zure
biotza, lurrezkoa da, edo zertazkoa, onen otz egoteko,
Jesusen zuganako onenbat amoreren, ta su biziren
bazterrean?
A nere Jesus maitagarria! Lurrezkoa da, bai, nere
biotz txar galgarri au; lurrezkoa da; baña lur guztiz
gaistozkoa; gaistatu didate alabaña oraindañoko nere
bekatuak; eta utzi didate, arri koskor batek duen
gogortasuna baño gogortasun agitz gaistoagoarekin.
Ala ez izatera, beteko zen, zen guzia damuz, ta
urrikiz, zu zauden eran nik ekusi orduko; ta denbora
berean geldituko zen, zure oinpeko lur, edo, mundu
ikaratua baño agitz ikaratuagoa; ta zure eriotzan
arriak bezala, austen ezpazen ere, geldituko zen, zu
zauden eran zenduzkalako illuntasunez ta damuz,
ongi-ongi betea!
Utz dezan bada, orain badere, bere gogortasuna
ta gaistakeria, betor, arren! gure Jesus guztiz nekatumaitea, betor, betor, zuri dariezun odol orren zerbait
zati: ez da, ez alakorik artarako, zuk zerorrek dakizun
bezala, gure Jesus maitagarria. Ez al didazu zuk niri
gaur au ukatuko! Ez arren, ez!
Irruat super eos formido,
et pavor in magnitudine brachii tui.
Exod. 15. 17.
Nara naikunde makurrak dira, nere Jesus maitagarria, ta nere pasione sutu-galgarriak, judatar gogorrekin batean zu gurutze orretan ezarri zaituzten borrero
galduak!
Ill ziran, bai orduko judatar gogorrak. Erretzen
daude, ta egoin ere dira, bein ere bukatuko ez den
sulezeko eternidadean, zurekin oriek izandu zuten
betiko beren gogortasunagatik: eta orien beren lagun
gaisto izan bearra naz ni, nik ez uztera oraindañoko
denboran erabilli ditudan nere langai gaistoak!– Baña
ez nik oriek utziko, lenik beldurtzen ez dirala nere
pasione asaldatuak, eta makurtasun galduak, edo
nere ezur-zañak eta biotz txar galgarri au!
Baña noiz, edo nola oriek beldurtuko dira; edo
nork, edo zeinek oriek izurazi ote litzake?– Zuk, zuk,
gure Jesus maitagarria, zuk nai izatera; bada, nai duen
guzia dagiken besoa da, zure beso indartsua; arkitzen
da alabaña zure besoa, zerekin dezun Jaungoikotasun
guziarekin, indar guzi-guziarekin.
Baña ez, Jesus maitea, ez dezu zuk orretarako
batere zer igitu. Aski da, bai, aski orretarako zure Aita
eternoak, zere gurutzean zuk zere eskuak josiak
daduzkatzula, lurrean ta zeruan erakutsi edo agertu
diguna: bada, orri ongi guk, edo orri maiz ta astiro guk
begiratzera, geren burutik geren onetarañoko guziguzian beldurtuak geldituko gara gu; ta ziñezko
damuz ta urrikiz beren bularrak ukaldikatzen zituztela, beren etxeetara joan izandu ziran israeldar onen
eran: bada, ala begiratu ezkero, ekusiko dugu eguerdi argi batean batetan illundua zeru guzia, ekusiko
dugu oinpean, ikaratua lurra, ta ekusiko ditugu lurraren ikarariekin idiki-zabalduak illen obiak; eta, au
guzia guk ekustean, ekusi nai badugu guk, ekusiko
edo ezagutuko dugu, ez-ontzera, kenduko gaituela gu,
anitz luzatu bage, bere gainetik, ikara dabillen lurrak
berak; eta aurtikiko, edo botako dituela gure gorputzak beren obietara, ta gure anima galduak sulezera;
bada, eguzkiari argia kentzen dion gure Jaungoikoa ez
dago, ez, era orretakoei begitar onak egiteko, edo era
orretakoak zeruan artzeko.
Begiratuko ote diozu zuk, nere anima, noizean
bein edo maiz, oni guziari, ta zure amoreakgatik, ordu
ain gogorrak bere gurutzean eraman zituen gure Jesus
maitagarriari!– Ori zuk zuzen egitera, eskurako dituzu,
bai, zere pasione asaldatuak. Ez diezu zuk utziko lekurik zere naikunde gaisto galgarriei. Ongi biziko zara
zu, emen bizi zaraño; ta begi onekin artuko zaitu zu
zere Jaungoiko maitagarriak, iltzen zaranean.– Egin
gogo ote dezu zuk au guzia?
Bai, nere Jesus maitagarria, bai, zuk niri laguntzen
didazula: ta lenago ni nere lan onetan aritu gabez, ta
nere bekatu guziez ongi damaturik orain erratera noa:
Nere Jesukristo, etc.
OTOITZ-GAIA
GALBARIOKO MENDIAN
JESUSEN AMAK IZANDU ZITUEN
NEKE ARRIGARRIAK
A.
Bere seme Jesus gurutzean
josi ziotenetik au ill arteko
Amaren nekeak
Ez da erraz adiraztea guk Jesusen Amak bere
Semearen gurutze bazterrean beinik bein, ta gero
bere bakartasunean, ekusi izandu zuen neke arrigarria; ez eta guk au jakitea ere; bada an guk ongi jakiteko, jakin bear genuke nor den Jesusen Ama, ta norañokoa den Jesusen Amaren animan arkitzen den grazia ta birtutea: ta au guzia dakienik, ongi beintzat, ez
da arkitzen gaur, ez mundu guzian; ez eta arkituko ere
mundua mundu den denboran.
Guk dakigun guzia da, bai zuela, Jaungoikoaren
Ama Birjiñak, Ama Birjin onelakoari zegokan birtute,
grazia ta doaiera guzia: etzuela utsik egin bein ere
bere bizitza guzian; ta egin izandu zuela, zuen graziarekin ta birtutearekin, zegiken guzi-guzia; ta maitatu
zuela bere Seme Jesus maitagarria ezin geiagoraño,
edo berak maitatu al guzi-guzian; ta, zeruko, ta lurreko guziak maitatzen zuten baño obeki, ta agitz ederkiago.
Ongi da: ta egazti txarrak, otso gogorrak, eta mendiko gaistagiñenak ezin ekusi badute neketan sartua
beren umeetatik bat ere; eta ori era orretan oriek
ekustean egiten badute guk gerok dakigun adiña,
bere nekepetik ori atera naiez, edo niork orri gaitzik
egin ez dezon, gaitzen baten beldur diranean; ta ori
guzia oriek egiten badute zeren ongi nai dien beren
umeei, edo zeren zerbait maite dituzten beren umeak,
ezin geiagoraño bere Seme on Jesus maitagarria
maite zuen Ama Birjinak, zer naigabeak ekusiko
zituen, zer kezkak, eta zer nekeak, gurutze baten
ondotik irur orduz begira zegokala, egondu zen bezala, bere Seme Jesus gurutze berean iltzetzar andigogorrez josirik arkitzen zenari?
Zein neke zorrotzak, zein utsak: zein miñak, denbor orretako Ama onen nekeak! Ezin zegiken alabaña,
bere Seme Jesus maitagarri nekatuarekin, gañerako
amak edo gurasoak, neketan dauden beren umeekin
egin oi dutena.
Edozein guraso, bere ume bat neketan ekusi orduko an da lasterka, ari laguntzera joana; ta bere umeari laguntzen diolako atsegiñarekin zerbait badere arintzen ditu bere naigabeak: baña Jesusen Amak, neke
arrigarrietan ekusiagatik bere Seme maitagarria, ezin
lagun zezakeon batere; ta bere Seme maite Jesusi
ezin lagundu onek zorrozten ziozkan Ama Birjinari,
anbat neketan Jesus ekusterik zetozkan, bere naigabe
latzak eta gañerako kezkak.
Ekusten zuen bere seme Jesus Ama Birjiñak anitz
arantza buruan sartuak zeduzkala, ta oñazez lertzen:
ekusten bere Seme Jesus bera, arantz orietatik bat
ezin atera zezoken eran; bada ekusten zuen Jesus
bera bi eskuak iltzez bortizki josiak zeduzkala; ta
ekusten zuen bidenabar, etzuela berak eskurik batere,
arantz zorrotz oriek Jesusi ateratzeko.– Ekusten zuen
Ama Birjinak berak, bere buruko arantza zuloetatik
Jesus maitagarriari zerion odolak betetzen ziozkala
Jesusi bere bi begiak, eta aurpegi guzi-guzia; ta, bere
odol ori Jesusi Amak kendu naiagatik, etzioten ango
borreroak, eta Jesus zaitzen zeuden soldaduak Jesus
ukitzen iutziko.– Ekusten zuen Jesusen Amak Jesus
geien-geiena larrugorrian, ta otzez ikara; ta etzuen
Jesusen Amak Jesus berotzeko biderik batere, ez eta
estaltzekorik ere.
Egarriz itotzen zegoen Jesus maitagarria; ta ala
zegoen Jesusi, nola zegoen zekiela beraren Ama Birjinak, ezin eman zezoken edatera ur tantarik ere.– Urratua daduka Jesusek bere bizkar guzia, ta denbora
berean oñazez betea daduka, ta odola dariola; ta
alere ezin dagioke beraren Ama maitariak deusere,
odola geldirazteko edo oñazeak arintzeko!– Gorpuz
guzia daduka Jesusek, bere oñetan, ta eskutan sartuak daduzkan iltzeen gañean; ta Jesusen Amak ezin
labur ditzake, bere egoera arrigarri orretatik Jesusek
dituen neke izugarriak, ez besoetan Jesus artuz, ta ez
beste bide batez ere!
Ekusten da Jesusen Amak bere Seme Jesus maitagarria blasfemiaz, itza gaistoz, errate gogorrez, ta eun
milla bidegabez dena betea; ta itz bat ezin atera dezake Jesusen alde, ta Jesusen etsaiak ixil-erazteko.–
Ekusten du, aituz ta aituz doala Jesus, ta azkeneko
bere asnaseetan sartzeko abian; ekusten du, salkiaz
ezin jaso duela Jesusek bere burua; ta alere ezin eman
diotzake Jesusen Amak bere eskuak, nola-ere-bait
Jesusi burua idukitzeko.– Ekusten du azkenean Ama
birjinak Jaungoikoaren ta bere Seme bakar Jesus bere
gurutzean illik oritua; odolez ta karkaisez dena betea,
ta bere bi saietsetatik daduzkan lapurren itxurakoa; ta
ekusten du ez daudela alere aseak, Jesus artara duten
etsai gogorrak.
Eta onenbat bere ekuste gogorrek, onenbat txarkeri galduk, onenbat naigabe latzek, eta onenbat kezkak, zertara ote zuten Jesusen Ama maitagarria? Nola
utzi ote zioten bere biotz minbere maitaria? ta nola
bere barren guzia?– Edozein umetan aski lizake Jesusek zeraman neke arrigarriaren laurdena, aren amari
bizia kentzeko: nola bada etzen illik gelditu ama
guziak beren semeak baño milletan bere Seme Jesus
maiteago zuen Ama Birjina, onenbat eta onenbat Jesusen neke ekusi ezkero?
Ala Jaungoikoak naiez, edo milagroz; ez bestela!
B.
Jesus ill zenetik
gurutzetik kendu arteko
Ama Birjinaren nekeak
1. Bukatu ote ziran, Jesusen eriotzarekin Jesusen
Amaren nekeak?
Zer bukatu? ordutik anditu ziran, nork daki zenbateraño! galdu zuen alabaña Jesusen Amak Jesusen
eriotzarekin ezin-geiagoraño maite zuen bere Seme
bakarra; ta era onetako galtzeak ez dira, ez, nekeak
arintzeko; nekeak anditzeko ta anditzeko dira.– Eta
Jesusen Amaren nekeen anditze onetarako aski ezpalira bezala Jesusen eriotza, ta eriotzerako gauzak,
izandu zituen Jesusen Amak nekeen bertze anditzalle
arrigarriak ere. Eta lendabizikoa soldadutzar baten
eskutik arturikakoa.
Etzen atera judatar gogorrak nai bezala, Pilatosi
judatar berak eskatu ziotena. Pilatosi eskatu zioten
judatar gogorrak, autserazi zitzala Jesusen zankoak
edo berneak; lenbaitlen berak, eta alik gaizkiena Jesus
illerazirik, lurpean sarturik uzteko.– Judatarren eskaera oni erantzun zion Pilatosek, egin zedilla judatar
gogorrak nai zutena.– Baña etzuen Jesusen Aita eternoak nai oriek nai zutenik; eta etzen egin, judatar
gogorrak eskatu zutena.– Jesusen bi aldeetatik zeuden
lapurren zankoak autsi, ta lan bera Jesusekin egitera
soldadutzarrak prestatu ziranean, ekusi zuten illik
zegoela orduko Jesus maitagarria, ta etzela zertako
egin lan ura Jesus maitagarriarekin; ta gelditu zen egiteko.
Ekusirik, an zeuden soldaduetatik batek, lan artan
zebiltzan gizonen geldiera, ta jakin naiez bezala ill ote
zen, edo ez gure Jesus maitagarria, edo bere gogortasunak lan au ari eragiten ziola, sartu izandu zion lantza bat Jesusi bere biotzeraño, ta atera zion, an Jesusi
gelditu zitzaion odol-xorta.– Lantz-aldi onek etzion
miñik eman izandu Jesus maitagarriari, zeren ordurako illik arkitzen zen gure Jesus maitagarria; baña, erdiratua bezala utzi zuen Jesusen Amarena: zen alabaña
Jesusi egiñikako txarkeria; ta Jesusi egiñikako txarkeriak, berari egiñak adiña neke ta pena, geiago ezpazen ere, ematen zioten Jesusen Ama maitariari.
2. Neke berri au ere neke latza zen, lenen gain,
Jesusen Amarentzat; baña etzen izandu, ez, Ostiral
santu arratsalde artan azkenekoa.
Bazekusan Jesusen Amak nola zegoen illik Jesus
bere gurutzean; baña etzekien nola andik jaitsiko zioten, nolerebait prestatu ta obiratzeko; ta etzuen obirik
ere, norbaitek urrikaldurik ez ematera. Soldaduak,
Jesus bere gurutzetik kentzera, kenduko zuten an josi
zuten bezain baldanki, ta begiratu bage; ta, au ekustera, zein zen Jesus ongi zekien Jesus beraren Ama
maitagarriak, zer naigabeak, zer oñaze berriak artu
bear etzituen? Gerta zitekelako beldurrak berak ongi
naigabeturik idukiko zuen, bai, Jesusen Ama maitagarria.
Zaude-zaude, Jesusen Ama; zaude beldurtu gabe:
ez da gertatuko, ez, zu beldur zaran soldaduen baldankeria. Ez du soldaduk ukituko berriz, ez, ez-eta
borrerok ere, gurutze orretan or ekusten dezun zure
Seme Jesusen gorputza.– Oriekiko lan guziak bukatuak daude, gauden ordurako; ta errespetuz, ta, bear
bezala, erabilliko dute Jesusen gorputza, ori ortik
kendu ta obira eraman bear dutenak.– Orretarako baimenaren eske joana da, ta Pilatosi itz egiten dago Jose
deritzan zaldun zuzen aberats bat.– Oni bere lan on
onetan lagunduko dio, Nikodemus deritzan Jerusalengo gizonik andienetatik batek. Bata ta bestea dira
Jesusen eskolakoak, eta beren lotsa ta beldur guziak
aldebat utzirik, Jaungoiko-gizon Jesusen gorputzari lan
on au lenbaitlen egin naiez daude.– Jesusen gorputza
gurutzetik poliki kentzeko, ta gorputz berak bere obirako bearko dituen oial zuri, mirra garbi ta aroma
guziak arturik datoz; ta bien artean egiñen dute beren
egiteko au, Jaungoiko-gizonaren gorputzari dagokan
bezain ongi ezpadere, gizonak dagikeen ongiena. Ez
da bada zer naigabetu, Jesusen Ama maitagarria, ez
arren, ez!
A! baña ez egon gaur Jesusen Ama, naigabetu
bage egoteko!– Dagoela Jesus bere gurutzean, edo
ken dezatela, bere obira eramateko, guzia da Jesusen
Amarentzat naigabe-gaia.– An badago Jesus, ekusten
du an beraren Amak itxura ezin galduagoan; eta urratzen zaio bere biotza kezkaz ta urrikariz: ta bere
begietatik kendu ezkero Jesusen gorputz bera, galdu
da Jesusen Amarentzat, ezin maiteagoa duen Semearen gorputza; ta gelditzen da geroz Ama bera bakartasun guztiz arrigarrian!
Zer egin diteke bada, Jesusen Ama maitagarria?
judatar gogorrak eskatzen diote Pilatosi, ken dedilla
bere gurutzetik Jesusen gorputz guztiz urratua. Ori
bera da Pilatosek diona; eta ori bera da Aita eternoak
ere nai duena; ta ori nai du Aita eternoak, etorkizun
arkitzen diran gauzetarako.– Eta zer ote da, Jesusen
Ama maitagarria, trantze onetan zuk zerorrek nai
dezuna?
Zer naiko du Jesusen Ama maitagarriak, Ait-eternoak nai duena baizik, an bertan oñazez ta naigabez
itorik geldituko baliz ere!– Ez orrelakorik, ez: Aitak
berak lagunduko dio bere Alaba, Jesusen Ama maita-
garriari, lenak bezala, emeki eramaten lan berri onetatik etorriko zaizkan neke guziak ere.
3. Jose onak, eta Nikodemusek (bearbada, edo
agian, an zeuden S. Joan Ebanjelariak, Maria Madalenak eta gañerako onak laguntzen ziela) kentzen dute
Jesusen gorputza bere gurutzetik.
Baña nola ote, edo zer moduz, ta zer eran?– Orretara baño len lurrean belaunikatzen dirala noski; bere
oñetan bein, gero bere bular urratuan, ta azkenik bere
eskuetan apa ta muñ egiten diotela; ta denbora
berean negar ederrak egiten dituztela.
Jesusen esku-oñetako iltzeak iltzetzar lodi-luzeak
ziran; ta ondoraño gurutzearen zurean sartuak zeuden iltzeak; eta orregatik ziran iltze martil-ukaldika ta
korrikekin atera bearrak.– Eta alik emekiena beren lan
au egiñagatik gizon on oriek, otsandiak egin bear
zituzten, bere iltze-tzarrak Jesusi kentzean; ta ezin
kenduko ziozkaten, Jesusen esku-oñei zerbait egiten
etziela.
Eta bitartean Jesusen Ama maitagarria!– Oñaze
berriz ta kezkaz zena betea: minbere minberea zedukan alabaña Jesusen Amak bere biotza; ta ots oriek,
eta Jesusen gorputz illari gizon oriek egiten ziozkaten
ezinbestezko gauzak, berritzen ziozkaten borreroen
otsetatik, eta berariazko min egiteetatik artuak zeduzkan oñazeak eta naigabe gogorrak.
Baña guzia darama Jesusen Ama maitariak bere
Seme Jesusek eraman zituen neke arrigarrien izenean, ta gure onerago: bada zor ezpadigu ere, ongai
nai digu bekatari tristeoi Jesusen Ama maitagarriak;
eta naiez, gu gal ez gaitezen, lenen gain artzen du
Jesusen Amak neke berri au ere; ta artzen du ezin
emekiago, ta gure amore andiarekin.
C
Jesusen gorputza gurutzetik kendu,
ta biztu arterañoko
Amaren neke-penak
1. Nikodemusek eta Jose onak bere gurutzetik jai-
tsi zuteneko gure Jesusen gorputza, an arkituko zen
orduko belaunikatua Jesus beraren Ama maitagarria.
Artzen du lenbaitlen bere besoetan bere Seme
Jesusen gorputz illa; ta erraten dio, biozez beintzat,
ordu artarako Eskriturak dakarrena: Mirrazko zamatxo
latza da neretzat nere Jesus maite-maitagarria; alere
artuko dut nik, bai, ta nere nai osoarekin nere besobularren artean.
Au ari erran bitartean, ta bere besoetan iduki zuen
denbora guzian, begiratuko zion burutik oñetaraño
bere Seme Jesusen gorputz illari: ta ekusi zuenean
noraño sartuak zeduzkan bere buruko koroaren arantzak: eta ekusi zuenean Jesus beraren bularrean, ta
esku-oñetan egin zutena, alde batetik soldadutzarraren lantza zorrotzak, eta bestetik borrero gogorren
iltzetzarrak; eta ekusi zutenean gero nola zedukan
Jesusen gorputzak bere bizkarra, nola bere aurpegia,
nola ille guzia, ta nola gañerakoa, arriturik geldituko
zen Jesusen Ama maitagarria; estutuko zuen Jesusen
gorputz bera beregana al zuen indar guziarekin; ta,
bere aurpegia Jesusen aurpegiari loturik, egoin zen,
orain negarrez urtu bearra zirudiela, gero arritua
bezala, ats edo asnase guzia galdurik; eta azkenean
illaren eran.
Eta ez ote zen illen ere, Nikodemus onak, eta Jose
(negarrez urtuak noski oriek ere) bortxaz bezala, Ama
penatuaren bes-artetik ez kentzera bere Seme maitagarriaren gorputza; ta lenbaitlen ungent-eder, ta aromaz beterik (erregeekin, ta gizon andien gorputzekin
egin oi zen bezala), ta denbora berean ongi bildurik,
artarako Josephek zekarren oial zurian, ez eramatera
bere obira, an estalirik eta gilzaturik uztera, utzi zuten
bezala?
Oriek beren lan on au egin ondoan, nola gelditu
ote zen Jesusen Ama? Zenbat naigaberekin?– Zenbat
illuntasunekin? Zenbat damu, oñaze, ta kezkarekin?
Gelditzen zen alabaña alargundurik, eta umerik bage;
ta leoiak ere, izanik oriek diran bezain gogor-erreak,
bazterrak orroz urratzen dituzte, beren umeak oriei
norbaitek kentzen dieztenean!
2. Ezinbestez kenduko zen Jesusen obi gañetik,
edo obi bazterretik Jesusen Ama penatu maitagarria:
ta kenduko zen, leneko arratsean Jesusek afaldu zuen
etxe berean sarturik egoteko, illen artetik biztu, ta
ager zekion artean bere Seme Jesus maitagarria.
Zein luzeak Jesusen Amarentzat ordurañoko, edo
andik asi ta igande goizerañoko orduak: Zenbat naigabez, ta kezka latzez beteak!– Menditik etxerakoan
ekusiko zuen Birjin Am-andreak Pilatosenetik galbariorako bidea Jesusen odolez anitz lekutan ongi, edo
agitz bustia; baita nola judatar gogorrak odol au, edozein gizonen odola bailiz bezala, oinpean zerabilten,
ta listuz betetzen zuten ere: ta ekuste onekin berriro
andituko ziran Birjin Am-andrearen nekeak.
Bide berean, ta bideko atarietan adituko zituen
Am-andre penatu berak judatarrak zerausten gauzak:
urrikarizkoak batzuek, eta besteak gogor galduak: eta
oriek ere izain ziran Ama beraren naigabe berrien
gaiak: eta geienean gogoa ta biotza Jesusen obian
zeduzkala; ta non dabillen ez dakienaren eran, sartuko zen Jesusen Ama leneko arratseko afaltegiko
etxean.
Etxeraño lagun egiñen zioten Jesusen ortzitzean
arkitu ziranak; eta Nikodemusi, ta Jose onari esain
zien, ura an utzi ta andik ataratzean, Dabidek Galaakkoei, Saul ortzitu zutenean, erran ziena; edo (2. Reg.
2. 5.) Jaungoikoak dizutela, zeren Erregearekin, edo
Jesusen gorputz illarekin egin dezutenari dagokan
guzia, ta bere bendizioa: ta ez naz ni, ez, azturik biziko zuen aldi onetako lan onaz, egunen batean ageriko
den bezala.
3. Oriekandik joan ondoan, geldituko zen Jesusen
Ama, bere Seme berri San Joanekin, Madalenarekin, ta
berari lagun egin zioten gañerakoekin.
San Joan Ebanjelariak errain ziozkan Jesusen
Amari, Amak berak ekusi etzituen gauzak; edo Jetsemaniko baratzean, andik Anasen etxerako bidean, ta
Kaifasen etxean Jesusek egin, ekusi, ta eraman zitue-
nak; baita bein ta berriz, ta anitz aldetara Pilatosenean egin ziozkaten bidegabeak ere; Herodesenekoak, eta beste zekizkienak utzi gabe; ta Jesusen Ama
maitea, oriek eta berak zekizkienak gogoan zerabiltziela, egondu zen gau ta egun bere gelan sarturik,
eta itsaso guziak gazitasun baño oñaze, illuntasun, ta
naigabe geiago zedukala bere biotz guztiz minberean.
San Joan Ebanjelariak, Santa Maria Madalenak, eta
gañerakoak egiñen zuten al zutena, Jesusen Amaren
penak zerbait arintzeagatik.– Baña anitz eta andiak
ziran, ta guztiz arrigarriak, Birjin Amaren penak, eta
guztizkoak ziran Ama birjinari bere biotzean, Seme
maitearen, neke-penak egin ziozkaten zauriak, eta llagak; eta etzen, ez, orren aisa arin zitekena, oriek
zekarren oñazea.
Oñazez beterik, bada, Galbarioko mendian, oñazez beterik Jerusalengo kaleetan, ta oñazez, naigabez,
ta penaz beterik egondu zen Jesusen Ama bere bakartasunean.– Eta Jesusen Amaren oñaze miñezko betetasun guziak izandu ziran gure bekatu zikin arrigarriakgatik.
A bekatu madarikatuak: eta zorigaistoan agerturikako bekatuak, gure bekatu gaistoak! Zuek izandu
zarate, zuek Jesus onaren ta Jesusen Ama maitagarria-
ren borrero gogorrak, eta nere buruaren galgarriak!
Ez al zarazte sartuko berriz nere gogoan edo nere biotzean!
Ez arren, ez, gure Jesusen Ama maitagarria, ez.
Zuk oraingo egun latzetan ekusten dituzun neke
gogor, ta naigabe izugarriakgatik eskatzen dizut
onenbat ontarte. Zuk niri au ukatuko ez didazulako
uste osoan gelditzen naz ni gaur. Ala gerta dedilla,
Jesusen Ama maitagarria: bai arren, bai!
Haec porta Domini, justi intrabunt in eam.
Ps 117. 19.
Bekatarien Ama maitagarria; ta zer ote da, ta zenbat zuk gaur ekusten dezuna Jerusalengo Galbarioko
mendi orretan!– Nekea da, dio; ta neke guztiz andia
nik emen gaur ekusten dudana. Nekea da, bai; ta
neke guztiz izugarria, neke guztia ikaragarria; ta neke
nere biotz minbere onen erdiratzallea; baita emengo
nere neke guzien artean arritzekoena den nekea da,
emen, illik utzi ondoan, nere Seme Jesusi egin diotena!

- Parts
- Zenbait otoitz-gai-III - 01
- Zenbait otoitz-gai-III - 02
- Zenbait otoitz-gai-III - 03
- Zenbait otoitz-gai-III - 04
- Zenbait otoitz-gai-III - 05
- Zenbait otoitz-gai-III - 06
- Zenbait otoitz-gai-III - 07
- Zenbait otoitz-gai-III - 08
- Zenbait otoitz-gai-III - 09
- Zenbait otoitz-gai-III - 10
- Zenbait otoitz-gai-III - 11
- Zenbait otoitz-gai-III - 12
- Zenbait otoitz-gai-III - 13
- Zenbait otoitz-gai-III - 14
- Zenbait otoitz-gai-III - 15
- Zenbait otoitz-gai-III - 16
- Zenbait otoitz-gai-III - 17
- Zenbait otoitz-gai-III - 18
- Zenbait otoitz-gai-III - 19
- Zenbait otoitz-gai-III - 20
- Zenbait otoitz-gai-III - 21
- Zenbait otoitz-gai-III - 22
- Zenbait otoitz-gai-III - 23
- Zenbait otoitz-gai-III - 24
- Zenbait otoitz-gai-III - 25
- Zenbait otoitz-gai-III - 26
- Zenbait otoitz-gai-III - 27